www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria
Joanes Leizarraga
1571

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1K 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

S. PAUL APOSTOLUAREN
EFESIANOETARATKO EPISTOLA

 

 

KAP. I.

 

3. 16 Iainkoa laudatzen eta regratiatzen. 4 Elektionea eternal, eta zertara elejitu. 5, 11 Predestinationea eta adoptionea. 7 Redenptionea. 9 Iainkoaren sekretua 13 Ebanjelioa. 14 Erresa. 15 Efesianoen fedea eta karitatea. 17 Sapientiatako espiritua. 22 Krist Elizaren buru.

 

        1 Paul Iainkoaren borondatez Iesus Kristen Apostoluak Iesus Krist Iaunean Efesen diraden sainduei eta fidelei:

        2 Gratia dela zuekin eta bakea Iainko gure Aitaganik, eta Iesus Krist Iaunaganik.

        3 Laudatu dela Iainkoa zein baita Iesus Krist gure Iaunaren Aita, zeinek benedikatu baikaitu benedizoin espiritual guzian, zeruetan Krist baithan:

        4 Nola elejitu ukan baikaitu hartan mundua funda zedin baino lehen, saindu ginenzat eta irreprehensible haren aitzinean karitatez:

        5 Zeinek predestinatu ukan baikaitu bere baithan adopta genzanzat Iesus Kristez, bere borondatearen plazer onaren araura,

        6 Bere gratiazko gloriaren laudoriotan, zeinez bere gogarako egin baikaitu bere maitean.

        7 Zeinetan baitugu redenptionea haren odolaz, zein baita bekatuen barkamendua haren gratiazko abrastasunaren araura:

        8 Zeinetarik gaindi eragin baitu abundoski gure gainera sapientia eta intellijentia guzitan:

        9 Guri ezagut erazirik bere borondatearen misterioa, bere plazer onaren araura, zein lehendanik ordenatu baitzuen bere baithan:

        10 Denboren konplimenduaren dispensationean guzien elkargana biltzera Kristean, hanbat zeruetan diradenen nola lurrean, hura bera baithan:

        11 Zeinetan egin ere baikara haren heretaje, predestinatu izanik, haren ordenanzaren araura, zeinek gauza guziak egiten baititu bere borondateko konseilluaren araura.

        12 Haren gloriaren laudoriotako garenzat, lehenetarik Krist baithan esperanza ukan dugunok.

        13 Zeinetan zuek ere esperanza ukan baituzue egiazko hitza enzun ukanik, zein baita, zuen salbamendutako Ebanjelioa: zeinetan sinhetsi ere ukanik, zigilatu izan baitzarete promesaren Espiritu sainduaz:

        14 Zein baita gure heretajearen erresa, haren posesione konkestatuaren redenptionerano haren gloriaren laudoriotan.

        15 Halakotz ni ere enzunik Iesus Iaunean duzuen fedea, eta saindu guzietarako karitatea,

        16 Eznaiz gelditzen zuengatik gratien rendatzetik, mentione zuezaz egiten dudala neure othoitzetan.

        17 Iesus Krist gure Iaunaren Iainkoak, Aita gloriazkoak dizuenzat sapientiatako eta rebelationetako Espiritua, haren ezagutzearen ukaiteko:

        18 Zuen adimenduko begiak illuminaturik: dakizuenzat zerik den haren bokationearen esperanza, eta zerik den haren heretajeko gloriaren abrastasuna sainduetan:

        19 Eta zerik den haren botherearen handitasun exzellenta sinhesten dugunotara, haren bothere borthitzaren operationez,

        20 Zein erakutsi ukan baitu Krist baithan, hura hiletarik resuszitaturik eta iar erazirik bere eskuinean zeruetan,

        21 Prinzipaltasun, eta puisanza, eta berthute, eta dominatione ororen garaian, eta ez solament sekula hunetan baina ethortekoan ere aipatzen den izen ororen garaian.

        22 Eta gauza guziak haren oinen azpiko suiet egin ukan ditu, eta bera ezarri ukan du gauza ororen garaian Elizaren buru izateko:

        23 Zein baita haren gorputz, eta gauza guziak guzietan konplitzen dituenaren konplimendu.

 

 

KAP. II.

 

1 Jentilen bekatuez. 4 Delibranza Kristez. 6 Resuszitatu gaitu Iainkoak eta iar erazi Kristekin. 8 Salbatu fedez. 17 Ebanjelizatu bakea Iuduei eta Jentilei. 19 Jentilak sainduen burjeskide. 21, 22 Iainkoaren tenple eta tabernakle.

 

        1 Eta zuek bibifikatu zaituzte hilak zinetelarik faltetan eta bekatuetan:

        2 Zeinetan noizpait ebili izan baitzarete mundu hunen kursuaren araura, airearen bothereko prinzearen araura, zein baita desobedientiazko haurretan orain obratzen duen espiritua:

        3 Zeinen artean guk guziek ere noizpait konbersatu ukan baitugu gure haragiaren guthizietan egiten gentuela, haragiaren eta gure pensamenduen desirak: eta naturaz hiraren haur ginen berzeak ere bezala.

        4 Baina Iainko miserikordiaz abratsak bere karitate handi gu onhetsi gaituenagatik,

        5 Eta bekatuz hilak ginelarik, elkarrekin, Kristez bibifikatu ukan gaitu, zeinen gratiaz salbatu izan baitzarete:

        6 Eta resuszitatu ukan gaitu elkarrekin eta iar erazi zeruetan Iesus Kristean.

        7 Erakuts lezanzat ethorteko diraden sekuletan bere gratiaren abrastasun abundanta bere gureganako benignitateaz Iesus Kristean.

        8 Ezen gratiaz salbatu izan zarete fedearen moienez: eta hori ez zuetarik: Iainkoaren dohaina da:

        9 Ezobrez, nehor gloria eztadinzat.

        10 Ezen haren obra gara Iesus Kristean kreatuak obra onetara, zein preparatu baititu Iainkoak hetan ebil gentezenzat.

        11 Halakotz, orhoit zaitezte nola zuek noizpait Jentilak haragian, Preputio deitzen baitzineten, haragian Zirkonzisione deitzen denaz eta eskuz egiten denaz,

        12 Baitzineten denbora hartan Krist gabe, Israeleko republikarekin deus komunik etzindutelarik, eta promesaren allianzetarik estranjer, esperanzarik etzindutelarik, eta Iainko gabe munduan zinetelarik:

        13 Baina orain Iesus Kristean, zuek noizpait baitzineten urrun, hurbildu izan zarete Kristen odolaz.

        14 Ezen hura da gure bakea, biak bat egin dituena, eta bien arteko paretaren zerraillua hautsi duena:

        15 Bere haragiaz aboliturik etsaigoa, zein baita, manamenduetako legea, ordenanzetan konsistitzen dena, biez bere baithan gizon berri bat egin lezanzat, bakea egiten luela.

        16 Eta biak gorputz batetan rekonzilia lietzonzat, Iainkoari krutzeaz, hartan etsaigoa deseginik.

        17 Eta ethorririk ebanjelizatu ukan drauzue bakea, zuei urrungoei, eta haei hurbilekoei. 18 Ezen harzaz dugu biek Espiritu batetan sartze Aitagana.

        19 Etzarete beraz gehiagorik estranjer eta kanpoko, baina sainduen burjeskide, eta Iainkoaren domestiko:

        20 Apostoluen eta Profeten fundament gainean edifikatuak, zeinen har kantoin prinzipala baita Iesus Krist bera:

        21 Zeinetan edifizio guzia elkarri eratxekirik, handitzen baita, tenple saindu izateko Iaunean:

        22 Zeinetan zuek ere elkarrekin edifikatzen baitzarete Iainkoaren tabernakle zaretenzat, Espirituaz.

 

 

KAP. III.

 

1 Paul Jentiletara enbaxadore. 8 Iainkoaren abrastasun Kristezkoaz. 9 Iainkoaren misterioa eta sapientia. 12 Libertate eta konfidanza noren moienez dugun. 13 Paulen othoitza Jentilakgatik. 20 Esker eta laudorio emaite.

 

        1 Kausa hunegatik ni Paul Iesus Kristen presoner naiz zuengatik, baitzarete Jentil.

        2 Baldin behinzat enzun ukan baduzue zuek baithara eman izan zaitadan Iainkoaren gratiaren dispensationea.

        3 Nola Iainkoak rebelationez ezagut erazi drautan misterioa (lehen hitz gutitan eskribatu drauzuedan bezala:

        4 Haren irakurtzetik ezagut ahal dezakezue zerik den ene ezagutzea Kristen misterioan.)

        5 Zein ezpaita ezagutu izan gizonen semez iragan jenerationetan, orain rebelatu izan zaien bezala haren Apostolu eta Profeta sainduei Espirituaz:

        6 Ezen Jentilak diradela herederokide eta gorputz batetako bereko eta haren promesean partizipant Kristean Ebanjelioaz.

        7 Zeinen ministre egin izan bainaiz Iainkoaren gratiaren dohainaren arauez, zein eman izan baitzait haren botherearen operationearen arauez.

        8 Niri bada saindu guzietako xipienari eman izan zait gratia haur, Jentilen artean Kristen abrastasun konprehendi ezin daitenaren ebanjelizatzeko,

        9 Eta guziei manifestatzeko zerik den misterio bethidanik Iainkoa baithan estalia zenaren komunionea, zeinek gauza guziak kreatu baithitu Iesus Kristez:

        10 Orain maniferta dakienzat Elizaz zeruetako prinzipaltasunei eta botherei Iainkoaren sapientia anhitz maneraz dibersa:

        11 Iesus Krist gure Iaunean egin ukan duen ordenanza eternalaren araura:

        12 Zeinez baitugu libertate eta sartze konfidanzarekin, hura baithan dugun fedeaz.

        13 Halakotz, nago rekerimenduz etzaitezten enoia ene zuengatiko afliktioneakgatik, zein baita zuen gloria.

        14 Kausa hunegatik gurtzen ditut neure belhaunak Iesus Krist gure Iaunaren Aitagana,

        15 Zeinaganik ahaidetasun guzia zeruetan eta lurrean deitzen baita,

        16 Eman diezazuenzat, bere gloriaren abrastasunaren arauez, indarrez fortifika zaitezten haren Espirituaz barneko gizonean:

        17 Eta habita dadin Krist fedez zuen bihotzetan:

        18 Karitatean erro eginik eta fundaturik, konprehendi ahal dezazuen saindu guziekin zerik den zabaltasuna eta luzetasuna, barnatasuna eta goratasuna:

        19 Eta ezagut dezazuen Kristen amorio ezagutze guzia iragaiten duena: konpli zaiteztenzat Iainkoaren konplimendu guzian.

        20 Bada gutan obratzen duen bothereaz gauza guzien egitera, eskatzen garen edo pensatzen dugun baino abundantkiago botheretsu denari,

        21 Dela gloria Elizan Iesus Kristez, jeneratione guzietan sekula sekulakotz. Amen.

 

 

KAP. IIII.

 

1, 17 Obra onetara exhortatzen. 4 Gorputz bat eta espiritu bat. 6 Bat guzien Aita. 7 Dono dibersak eta ministerioak Elizan, zein baita haren gorputz. 22 Gizon zaharra eta berria. 25 Egia eta gezurra. 26 Aserretzea. 28 Ez ebaisteko, baina trabaillatzeko. 29 Hitz ona. 31 kristinoen bizitzea nolako izateko.

 

        1 Othoitz egiten drauzuet bada nik, bainaiz presoner gure Iaunean, ebil zaitezten deithu izan zareten bokationeari dagokan bezala,

        2 Humilitate eta emetasun guzirekin, espiritu patient batekin, elkar suportatzen duzuelarik karitatez:

        3 Arthatsu zaretelarik Espirituaren unitatearen begiratzera bakezko lotgarriaz.

        4 Gorputz bat da eta Espiritu bat, deithu ere izan zareten bezala zuen bokationearen esperanza batetara:

        5 Iaun bat, Fede bat, Baptismo bat:

        6 Guzien Iainko eta Aita bat, zein baita guzien gainean, eta guzien artean, eta zuetan guziotan.

        7 Baina gutarik batbederari gratia eman izan zaio Kristen dohainaren neurriaren araura.

        8 Halakotz dio, Goiti iganik kaptibo eraman ukan du kaptibitatea, eta eman drauzte dohainak gizonei.

        9 Eta igaite hura zer da, lehen lurreko parte behera hautara iautsi ere dela baizen?

        10 Iautsi izan den hura bera da igan ere dena zeru guzien garaira, gauza guziak bethe litzanzat.

        11 Hark bada eman ditu batzu, Apostolu izateko: eta berzeak, Profeta: eta berzeak, Ebanjelista: eta berzeak, Pastor eta Doktor izateko,

        12 Sainduen elkarganatzeagatik, ministerioaren obrakotzat, Kristen gorputzaren edifikationetan.

        13 Guziak renkontra gaitezkeno fedearen, eta Iainkoaren Semearen ezagutzearen unitatean, gizon perfektotan, Kristen adin perfekteko neurrira:

        14 Gehiagorik haur ezgarenzat balenzan ebilteko, eta doktrinatako haize oroz hara huna gizonen enganioz, eta haien finezia kauteloski enganagarrizkoz erabili izateko.

        15 Baina egiari garreitzalarik karitaterekin, guzietan handi gaitezen hartan, zein baita burua, Krist:

        16 Zeinetarik gorputz guziak ungi iunktaturik, eta forniduraren iunktura guziez elkarrekin iosirik, menbroetarik batbederaren neurriko indarraren araura hartzen baitu gorputzeko hazitze, bere buruaren edifikationetan karitatez.

        17 Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz rekeritzen zaituztet, gehiagorik etzaitezten ebil berze Jentilak dabiltzan bezala beren adimenduko banitatean,

        18 Adimenduz ilhunduak diradelarik eta Iainkoaren bizitzetik apartatuak, hetan beren bihotzeko gogortasunetik den ignorantiaren kausaz:

        19 Eta sendimendu gabeturik, bere buruak abandonatu ukan dituzte disolutionetara, zithalkeria ororen egitera, apetitu desordenaturekin.

        20 Baina zuek eztuzue hala ikasi ukan Krist:

        21 Baldin behinzat hura enzun ukan baduzue, eta harzaz irakatsiak bazarete, egia Iesus baithan den bezala:

        22 Ken dezazuen leheneko konbersationeaz den bezenbatean gizon zaharra, enganagarrizko guthizien araura korrunpitzen dena:

        23 Eta arranberri zaitezten zuen adimenduko espirituan:

        24 Eta iaunz dezazuen gizon berria, zein Iainkoaren araura kreatu izan baita iustitiatan eta egiazko saindutasunetan.

        20 Halakotz, gezurra kendurik, minza zaiteztez egiaz batbedera zein zuen hurkoarekin: ezen elkarren menbro gara.

        26 Aserre zaiteztez, eta bekaturik eztagizuela: iguzkia eztadila etzin zuen aserretasunaren gainean:

        27 Eta lekurik eztemozuela deabruari.

        28 Ebaisten zuenak eztezala gehiagorik ebats: baina aitzitik trabailla bedi on daten gauzarik egiten duela, beharra duenari emaiteko duenzat.

        29 Hitz korrunpiturik batre zuen ahotik ilki eztadila, baina zenbeit bada, edifikationearen usanzako on datenik, enzuten dutenei gratia eman diezenzat.

        30 Eta eztezazuela kontrista Iainkoaren Espiritu saindua, zeinez zigilatuak baitzarete redenptioneko egunekotzat.

        31 Samindura eta kolera, eta hira, eta oihu, eta gaitzerraite guzia zuetarik ken bedi, malitia guzirekin.

        32 Baina zareten elkargana benigno, miserikordioso eta elkarri barkazale, Iainkoak Kristez barkatu ukan drauzuen bezala.

 

 

KAP. V.

 

1 Kristen araura ebilteko. 3 Hitz sainduz minzatzeko. 8 Argizko obretara exhortatzen. 13 Ilhunbearen manifestationea. 18 Ez horditzeko. 19 Kantu eta laudorio Iainkoari. 21 Elkarren suiet izateko. 22, 25 Senhar emazten instruktionea. 30 Kristen gorputzeko menbro.

 

        1 Zareten bada Iainkoaren imitazale haur maite anzo:

        2 Eta ebil zaitezte karitatean Kristek ere onhetsi ukan gaituen bezala, eta liuratu ukan baitrauka bere burua guregatik oblatione eta sakrifizio Iainkoari, usain onezko urrinetan

        3 Bada, paillardiza eta zithalkeria guzia, edo abaritia aipa ere eztadila zuen artean, nola apartenitzen baitzaie sainduei:

        4 Edo gauza deshonestik, edo hitz erhorik, edo burlakeriarik, baitirade gauza ungi eztaudenak, baina aitzitik gratien rendatzerik.

        5 Ezen badakizue haur, ezen ezein ere paillartek, edo zithalek, edo abaritiosok, zein baita idolatre, eztuela heretajerik Kristen eta Iainkoaren resuman.

        6 Nehork etzaitzatela hitz banoz engana: ezen gauza haukgatik ethorten da Iainkoaren hira desobedientiazko haurren gainera.

        7 Etzaretela bada hekin parzoner.

        8 Ezen noizpait ilhunbe zineten, baina orain argi zarete gure Iaunean: argizko haur anzo ebil zaitezte:

        9 (Ezen Espirituaren fruktua konsistitzen da ontasun eta iustitia eta egia guzitan)

        10 Experimentatzen duzuelarik Iaunari plazent zaiona zer den.

        11 Eta eztezazuela komunika ilhunbearen obra fruktu gabetan, baina aitzitik reprehendi ere itzazue.

        12 Ezen hezaz ixilik egiten diraden gauzen erraitea ere deshonestate da.

        13 Baina gauza guziak, kanporatzen diradenean argiaz, manifestatzen dirade: ezen guzia manifestatzen duena, argia da.

        14 Halakotz erraiten du, Iratzar adi lo atzana, eta iaiki adi hiletarik, eta argituren au Kristek.

        15 Gogoauzue bada nola zuhurki ebil zaitezketen, ez erho anzo, baina zuhur anzo:

        16 Rekrubatzen duzuelarik denbora: ezen egunak gaitz dirade.

        17 Halakotz, etzaretela zuhurtzia gabe, baina aditzale zerik den Iaunaren borondatea.

        18 Eta etzaiteztela hordi mahatsarnoz, zeinetan disolutione baita: baina bethe zaitezte Espirituaz:

        19 Minzatzen zaretela zuen artean psalmuz, laudorioz eta kantu espiritualez: kantatzen eta resonatzen draukazuela Iaunari zuen bihotzean.

        20 Gratiak ere rendatzen drautzazuela bethiere gauza guziez, Iesus Krist gure Iaunaren izenean, gure Iainko eta Aitari:

        21 Elkarren suiet zaretelarik Iainkoaren beldurrekin.

        22 Emazteak, zuen senharren zareten suiet, Iaunaren bezala:

        23 Ezen senharra da emaztearen buru, Krist ere Elizaren buru den bezala, eta hura da gorputzaren salbadorea.

        24 Bada, nola Eliza baita Kristen suiet, hala emazteak ere diraden bere senharren suiet gauza guzietan.

        25 Senharrak, zuen emaztei on eriztezue, Kristek ere Elizari on eritzi draukan bezala, eta bere burua eman ukan baitu harengatik:

        26 Hura sanktifika lezanzat, purifikaturik urezko ikutzez hitzaz.

        27 Hura beretako Eliza glorioso egin lezanzat, makularik ez zimurdurarik gabe, ez halako berze gauzarik: baina lizen saindu eta irreprehensible.

        28 Hala senharrek on eritzi behar draueze bere emaztei nola bere gorputzei: bere emazteari on daritzanak, bere buruari on daritza.

        29 Ezen nehork egundano bere haragiari eztrauka gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunak ere bere Eliza bezala:

        30 Ezen haren gorputzeko menbro gara, haren haragitik eta haren hezurretarik.

        31 Halakotz, utziren ditu gizonak aita eta ama eta iunktaturen zaio bere emazteari: eta biak haragi bat izanen dirade.

        32 Misterio haur handia da: baina ni Kristez minzo naiz eta Elizaz.

        33 Hunegatik, zuek ere egizue zuen aldetik batbederak hala on daritzon bere emazteari nola bere buruari: eta emaztea bere senharraren beldur biz.

 

 

KAP. VI.

 

1 Haurren instruktionea. 4 Aitez. 5 Zerbitzariez. 9 Nabusiez. 11 Iainkoaren harmez beztitzeko. 16 Fidelen harmadurak. 18 Ardura othoitz egiteko. 20 Paul presoner. 21 Tikike Efesianoetara igorri. 23 Bake, karitate eta fede Efesianoei desiratzen.

 

        1 Haurrak, obeditzazue Iaunean zuen aita eta ama: ezen haur gauza iustoa da.

        2 Ohoraitzak eure aita eta eure ama (zein baita lehen manamendua promesekin)

        3 Ungi hel dakianzat eta bizitze luzetako aizenzat lurraren gainean.

        4 Eta zuek aitek eztitzazuela proboka despitetara zuen haurrak, baina haz itzazue instruktionetan eta Iaunazko remonstrationetan.

        5 Zerbitzariak, obeditzazue haragiaren arauez zuen nabusi diradenak, beldurrekin eta ikararekin, zuen bihotzeko sinplizitaterekin, Krist bezala.

        6 Ez begikotzat zerbitzatzen dituzuela, gizonen gogara egin nahi bazendute bezala, baina Kristen zerbitzari bezala, egiten duzuelarik Iainkoaren borondatea gogotik.

        7 Afektione onekin zerbitzatzen duzuelarik Iauna, eta ez gizonak:

        8 Dakizuelarik haur, ezen batbederak zerere ungi egin baituke, hura rezebituren dukeela, ala den esklabok ala librek.

        9 Eta zuek nabusiek, hura bera egizue hetara, utzirik mehatxuak: dakizuelarik ezen haien eta zuen Iauna zeruetan dela, eta personen akzeptionerik eztela hura baithan.

        10 Gainerakoaz, ene anaieak, fortifika zaitezte gure Iaunean, eta haren indarraren botherean.

        11 Iaunz ezazue Iainkoaren harmadura guzia, deabruaren zelaten kontra resisti ahal dezazuenzat.

        12 Ezen eztugu borroka odolaren eta haragiaren kontra, baina prinzipaltasunen kontra, puisanzen kontra, munduko iaunen, sekula hunetako ilhunbearen gobernadoren kontra, leku zelestialetan diraden malitia espiritualen kontra.

        13 Harren, har ezazue Iaunaren harmadura guzia, resisti ahal dezazuenzat egun gaitzean, eta guziei garaithurik fermu zaudeten.

        14 Zareten bada fermu, zuen gerrunzeak egiaz gerrikaturik, eta iustitiazko halakreta iaunzirik:

        15 Oinetan iaunzirik bakezko Ebanjelioaren preparationea.

        16 Guzien gainetik fedezko brokela harturik, zeinez Gaixtoaren gezi suz eraixeki guziak iraungi ahal ditzazuen.

        17 Salbamendutako kasketa ere har ezazue, eta Espirituaren ezpata, zein baita Iainkoaren hitza.

        18 Oratione mota oroz eta suplikationez othoitz egiten duzuela denbora guzian espirituz, eta hartara iratzarri zaudetela perseberanza guzirekin eta suplikationerekin, saindu guziagatik,

        19 Eta enegatik, minzatzea eman dakidanzat neure ahoaren irekiteko libertaterekin, notifika dezadanzat Ebanjelioaren misterioa,

        20 Zeinen kausaz bainaiz enbaxadore kadenan, harzaz frangoki minza nadinzat, minzatu behar dudan bezala.

        21 Eta dakizkizuenzat zuek ere ene egitekoak, eta ni zer ari naizen, Tikike gure anaie maiteak eta gure Iaunean ministre fidelak, gauza guziak notifikaturen drauzkizue:

        22 Zein harengatik beragatik igorri ukan baitut zuetara, iakin ditzazuenzat gure egitekoak, eta konsola ditzanzat zuen bihotzak.

        23 Bakea dela anaieokin, eta karitatea federekin Iainko Aitaganik eta Iesus Krist Iaunaganik.

        24 Gratia dela Iesus Krist gure Iaunari puritatetan on daritzaten guziekin.

 

Efesianoetara eskribatua Romarik Tikikerekin.

 

aurrekoa hurrengoa