www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria
Joanes Leizarraga
1571

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1K 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

S. PAUL APOSTOLUAREN
TITEGANATKO EPISTOLA

 

 

KAP. I.

 

1 Egiaren ezagutzea. 2 Esperanza. 3 Predikationea. 5 Tite zergatik Kretan utzi. 7 Ipizpiku egiazkoaren ofizioa. 10 Zirkonzisionekoez. 11 Irabaziagatik, behar eztiraden gauzak irakasten dituztenez. 15 Deus ez satsurik xahuendako. 16. Obrak gaberiko fedea.

 

        1 Paulek Iainkoaren zerbitzari eta Iesus Kristen Apostolu denak, Iainkoaren elejituen fedearen eta pietatearen tenorez den egiaren araura,

        2 Bizitze eternalaren esperanzakotzat, zein prometatu ukan baitu Iainko gezurti eztenak denbora eternalen altzinetik, eta manifestatu bere denboretan:

        3 Diot bere hitza, Iainko gure Salbadorearen ordenanzaren tenorez niri kargutan eman izan zaitadan predikationeaz: Tite neure seme egiazkoari gure artean komun den fedearen arauez.

        4 Gratia dela hirekin miserikordia eta bakea Iainko Aitaganik, eta Iesus Krist Iaun gure Salbadoreaganik.

        5 Kausa hunegatik utzi ukan aut Kretan goitiko diraden gauzen korrijitzen kontinua dezanzat, eta ordena ditzan hiriz hiri Anzianoak, nik ordenatu drauadan bezala:

        6 Baldin zenbeit bada irreprehensiblerik emazte bakoitz baten senhar, haur fidelak dituelarik, ez disolutionez akusatuak, edo ranjea ezin daitezkenak.

        7 Ezen Ipizpikuak behar dik izan irreprehensible, Iainkoaren etxearen gobernari anzo, ezten porfidioso, ez kolerik, ez mahatsarnoari emana, ez ukaldikari, ez irabazte deshonestaren guthizioso:

        8 Baina estranjeren ostatuz gogotik rezebizale, onen onhetsle, zuhur, iusto, saindu, moderatu:

        9 Instruktionearen araura den hitz fidelaren edukile, doktrina sanoz exhorta ere ahal dezanzat, eta kontrastatzen diradenak benzut.

        10 Ezen baduk anhitz ranjea ezin daitenik eta banoki minzazalerik, eta adimenduen seduzizalerik, prinzipalki Zirkonzisionetik diradenak: haei ahoa bozatu behar ziaiek:

        11 Hek etxeak osoki erautzen zitie, behar eztiraden gauzak irakasten dituztela irabazte deshonestaren kausaz.

        12 Erran dik haien arteko zenbeitek, haien profeta propriak, Kretatarrak bethi gezurti, bestia gaitzak, sabel nagiak.

        13 Testimoniaje haur egiazkoa duk: kausa hunegatik reprehenditzak hek biziki, fedean sano diradenzat:

        14 Behatzen eztutelarik Iuduen fabletara, eta egiatik aldaratzen diraden gizonen manuetara.

        15 Gauza guziak xahuendako xahu dituk baina satsuendako eta infidelendako eztuk deus, xahurik, aitzitik dituk satsu haien adimendua eta konszientia.

        16 Profesione egiten die Iainkoa ezagutzen dutela, baina obraz ukatzen die, abominable diradelarik eta desobedient eta obra on orotara reprobatuak.

 

 

KAP. II.

 

2 Zaharrez. 6 Gaztez. 7 Exenplu ona. 9 Zerbitzariez. 11 Iainkoaren gratiaz. 13 Esperanzaz. 14 Zer finetara Iesus Kristek guregatik bere burua eman.

 

        1 Baina hik denuntiaitzak doktrina sainduari dagozkan gauzak.

        2 Gizon zaharrak sobre diraden, graue, moderatu, sano fedean, karitatean eta patientian.

        3 Emazte zaharrak halaber diraden saindutasunari dagokan kontinentiatako, ez gaitzerraile, ez mahatsarno anhitzari emanak, gauza honesten irakatsle:

        4 Emazte gazteak instrui ditzatenzat moderatu izaten, bere senharren onhetsten, bere haurren maite ukaiten:

        5 Zuhur izaten, xahu, etxean egoile, on, bere senharren suiet: Iainkoaren hitza blasfema eztadinzat.

        6 Gizon gazteak halaber exhortaitzak moderatu diraden.

        7 Gauza guzietan erakusten dualarik eure burua obra onen exenplu, doktrinan erakusten dualarik integritate, grabitate,

        8 Hitza sano, eta kondemna ezin daiten bezalako: kontrastatzen dena konfundi dadinzat, zuezaz gaizkirik zer erran ez ukanez.

        9 Zerbitzariak bere nabusien suiet diraden, gauza guzietan haien gogara egiten dutelarik, kontradizale eztiradelarik:

        10 Deus apartatzen eztutelarik, baina leialtate on guzia erakusten dutelarik, gauza guzietan Iainko gure Salbadorearen doktrina orna dezatenzat.

        11 Ezen agertu izan ziaiek gizon guziei Iainkoaren gratia salbagarria.

        12 Irakasten gaituela, infidelitateaz eta munduko desirez renuntiaturik, sobreki, iustoki, eta relijioski bizi garen presenteko sekula hunetan:

        13 Dohain onetako esperanzaren eta gure Iainko handi eta Salbadore Iesus Kristen gloriatako adbenimendu exzellentaren begira gaudelarik:

        14 Zeinek eman baitu bere burua guregatik, gu redemi genzanzat inikitate guzitarik, eta purifika genzanzat bere populu partikular, obra onetara afektionatu izateko.

        15 Gauza hauk denuntiaitzak, eta ari adi exhortatzen eta reprehenditzen authoritate guzirekin: nehork ezezala hi menosprezia.

 

 

KAP. III.

 

2 Prinziei eta gehientasuna dutenei obedientia ekarteko. 4, 5 Iainkoaren miserikordiaz salbatzen. 7. Gratiaz iustifikatzen. 9 Kestionei ihes egiteko. 10 Heretiko denaz. 14 Obra onez.

 

        1 Admonestaitzak Prinzipaltasunen eta Potestaten suiet diraden, Gobernadoreak obedi ditzaten, obra on orotara prest diraden: 2 Nehorzaz gaizkirik ezterraten, diraden gudu gabe, moderatu, emetasun guzia erakusten dutelarik gizon guzietara.

        3 Ezen gu ere noizpait adimendu gabe gentuan, desobedient, abusatuak, anhitz moldetako desirak eta boluptateak zerbitzatzen gentuela, malitiatan eta inbidiatan bizi ginela, gaitzetsiak ginela: eta elkarri gaitz erizle.

        4 Baina Iainko gure Salbadorearen benignitatea eta gizonetarako amorioa agertu izan denean,

        5 Ez egin ukan ditugun obra iustoez, baina bere miserikordiaz salbatu ukan giaitik rejenerationezko garbitzez, eta Espiritu sainduazko arranberritzez:

        6 Zein eraitsi ukan baitu gutara abundoski Iesus Krist gure Salbadoreaz:

        7 Haren gratiaz iustifikaturik heredero egin gentezenzat bizitze eternalerako esperanzaren araura.

        8 Hitz segura duk haur, eta gauza hauk nahi diat afirma ditzan, artha dutenzat obra onen entretenitzera Iainkoa sinhetsi dutenek: huna, gizonen on eta probetxutako diraden gauzak.

        9 Baina kestione erhoak eta jenealojiak eta kontentioneak eta Legeazko ihardukiteak enpatxaitzak: ezen probetxu gabetako dituk eta bano.

        10 Gizon heretikoa behingo eta berrizko adbertimenduaren ondoan iraitzak:

        11 Dakialarik ezen erauzia dela halakoa eta huts egiten duela, bere buru beraz kondemnatua delarik.

        12 Igor dezadanean Artemas hiregana edo Tikike, dilijenta albeitendi enegana ethortera Nikapolisera: ezen han neguaren iragaitera deliberatu diat.

        13 Zeno Legeko doktora eta Apollo dilijentki gidaitzak, deusen faltarik eztuten.

        14 Bada ikas bezate gurek ere obre onetan enplegatzen nezesario diraden gauzetako, fruktu gabe eztiradenzat.

        15 Salutatzen aute enekin diraden guziek. Salutaitzak fedez on darizkutenak. Iainkoaren gratia dela zuekin guziokin, Amen.

 

Tite Kretakoen Elizako lehen Ipizpiku ordenatuagana Nikapolis Mazedoniakotik eskribatua.

 

aurrekoa hurrengoa