S. IOANEN HIRURGARREN EPISTOLA
4 Integroki ebiltea. 8 Aflijituak rezebitzeko. 9 Diotrefes. 11 Ungi egiten duena Iainkoaganik. 12 Demetrius.
1 Anzianoak Gaio maite nik egiazki on daritzadanari.
2 Maitea, desiratzen diat gauza guzietan prospera dezan, eta sendo aizen, hire arima prospero den bezala.
3 Ezen alegeratu izan nauk hagitz ethorri izan diradenean anaieak eta testifikatu ukan dutenean hire integritateaz, nola integroki ebilten baitaiz.
4 Haur baino bozkario handiagorik eztiat, zein baita, enzuten dudanean ene haurrak integroki dabiltzala.
5 Maitea, fidelki egiten duk zer ere egiten baituk anaietara eta estranjeretara.
6 Zeinek testifikatu ukan baitute hire karitateaz Elizaren presentian: hek baldin gida baditzak Iainkoari dagokan bezala, ungi daidikek.
7 Ezen haren izenagatik partitu izan dituk, deus hartzen etzutela Jentiletarik.
8 Guk beraz behar zitiagu rezebitu halakoak, egia aiuta dezagunzat.
9 Eskribatu diarokat Elizari: baina haien artean lehen izan aiher denak, Diotrefesek ezgiaitik rezebitzen.
10 Halakotz, baldin ethor banadi aipaturen zitiat hark egiten dituen obrak, elhe gaixtoz dadasala gure kontra: eta hauzaz ez kontentez, eztitik berak anaieak rezebitzen, eta rezebitu nahi dituztenak enpatxatzen zitik eta Elizatik egoizten.
11 Maitea, eztezala imita gaitza, baina ona: ungi egiten duena, Iainkoaganik duk: baina gaizki egiten duenak eztik ikusi Iainkoa.
12 Demetrioz guziek testifikatzen die, eta egiak berak ere: baina guk ere testifikatzen diagu, eta ezagutu ukan duzue ezen gure testifikationea egiazko dela.
13 Banian anhitz gauza eskribatzekorik, baina eztrauat tintaz eta hegatsez eskribatu nahi.
14 Baina esperanza diat sarri ikusiren audala, eta ahoz aho minzaturen garela.
15 Bakea dela hirekin. Salutatzen aute adiskidek. Salutaitzak adiskideak izengilatuki.
|