S. PAUL APOSTOLUAREN FILEMONGANATKO EPISTOLA
KAP. I.
1, 9 Paul presoner. 5 Filemonen fedea eta karitatea. 10 Onesimo Filemonen zerbitzaria Paulen moienez Kristinotu. 24 paulen aiutariak.
1 Paulek Iesus Kristen presonerak, eta anaie Timotheok, Filemon gure maiteari eta lagunari,
2 Eta Afia maiteari, eta Arkipe gure soldado-kideari, eta hire etheko Elizari:
3 Gratia dela zuekin eta bakea gure Iainko Aitaganik eta Iesus Krist Iaunaganik.
4 Eskerrak emaiten dirautzat neure Iainkoari, bethiere hizaz memorio egiten dudalarik neure orationetan,
5 Zeren baitanzut hire karitatea, eta fedea zein baituk Iesus Iauna baithara, eta saindu guziak baithara:
6 Hire fedearen komunikationea botheretsu denzat, ezagut dadinzat zuetan den on guzia Iesus Kristez.
7 Ezen bozkario handi diagu eta konsolatione hire karitateaz, zeren sainduen halsarrak hizaz rekreatu izen baitirade, anaie.
8 Halakotz, Iesus Kristean libertate handi badut ere hiri eginbide duanaren manatzeko:
9 Badere karitateagatik lehen othoitzez niagok, hunelako banaiz ere, bainaiz Paul anzianoa, eta orain presoner ere Iesus Kristgatik.
10 Othoitzen aut bada neure seme Onesimo estekailluetan enjendratu ukan dudanagatik:
11 Berze orduz ez hire probetxutako izan denagatik, baina orain hire eta ene probetxutako denagatik: zein igorten baitrauat.
12 Hik bada hori, erran nahi baita, ene halsarrak, rezebi ezak.
13 Zein nik nahi bainuen neurekin eduki, hire orde zerbitza nenzanzat Ebanjelioaren estekailluetan:
14 Baina hire borondatea gabe eztiat deus egin nahi ukan bortxaz bezala ezlizenzat hire ungia, baina gogo onezko.
15 Ezen agian halakotz hireganik partitu izan duk apur batetakotz, bethierekotz rezebi ezanzat:
16 Ez engoitik esklabotan, baina esklabo baino konditione hobeagotan, anaie maitetan, prinzipalki ene: zenbatez bada gehiago eure, eta haragiaren arauez eta Iaunaren arauez?
17 Bada baldin lagunetan banadukak, rezebi ezak ni bezala.
18 Eta baldin zerbait bidegabe egin badrauk, edo zor bahau, hura niri inputa iezadak.
19 Nik Paulek eskribatu diat haur neure eskuz, nik pagaturen diat: eztarradan ezen are eure burua ere niri zor drautadala.
20 Bai, anaie, plazer haur nik hireganik rezebi dezadan Iaunean, rekreaitzak ene halsarrak Iaunean.
21 Hire obedientiaz segur izanez eskribatu drauat, dakidalarik ezen erraiten dudan baino gehiago ere eginen duala.
22 Baina are bertarik ostatu apain iezadak: ezen esperanza diat zuen orationez emanen natzaizuela:
23 Epafras ene presoner kideak Iesus Kristean,
24 Mark-ek, Aristarkek, Demasek eta Luk-ek, ene aiutariek, salutatzen aute.
25 Iesus Krist gure Iaunaren gratia dela zuen espirituarekin. Amen.
Filemongana Romarik Onesimo esklaboarekin eskribatua.
|