IESUS KRISTEN EBANJELIO SAINDUA S. MARK-EN ARAURA
KAP. I.
4 Baptismoa. 5 Konfesionea. 6 Ioanesen beztidura eta ianharia. 9 Kristek, batheiatu, 13 eta tentatu izan den ondoan, 14 Predikatzen: 17, 19 Apostoluak deitzen: 21, 39 Sinagogetan irakasten. 24 Deabruak hura ezagutzen. 25 Gero Kristek demoniatua, eta 30 Pierrisen ama-ginharreba sendatzen. 35 Desertuan othoitz egiten, 40 Sorhaioa sendatzen.
1 Iesus Krist Iainkoaren Semearen Ebanjelio hatsea:
2 Eskribatua den bezala Profetetan, Huna, nik igorten diat neure mandataria hire begitharte aitzinean, zeinek apainduren baitu hire bidea hire aitzinean
3 Desertuan oihuz dagoenaren boza da, Apain ezazue Iaunaren bidea, plana itzazue haren bideskak.
4 Batheiatzen ari zen Ioanes desertuan, eta predikatzen zuen emendamendutako baptismoa bekatuen barkamendutan.
5 Eta ioaiten zen harengana Iudeako herri guzia eta Ierusalemekoak: eta batheiatzen ziraden guziak harenganik Iordaneko flubioan, bere bekatuak konfesatzen zituztela.
6 Eta zen Ioanes beztitua kamelu biloz, eta larruzko gerriko batez bere gerrunzean inguru, eta othi eta basezti iaten zuen.
7 Eta predikatzen zuen, zioela, Ethorten da ni baino borthitzago dena ene ondoan, zeinen zapatetako hedearen beheititurik ezpainaiz laxatzeko digne.
8 Egia da, nik batheiatzen zaituztet urez, baina hark batheiaturen zaituzte Espiritu sainduaz.
9 Eta gertha zedin egun hetan, Iesus ethor baitzedin Nazareth Galileakotik, eta batheia baitzedin Ioanesganik Iordanean.
10 Eta bertan ilkiten zela uretik, ikus zitzan zeruak erdiratzen, eta Espiritu saindua uso kolunba bat bezala haren gainera iausten.
11 Eta boz bat egin zedin zeruetarik, zioela, Hi aiz ene Seme maitea zeinetan hartzen baitut neure atsegin ona.
12 Eta bertan Espirituak irion zezan hura desertura.
13 Eta egon zedin han desertuan berrogei egun, tentatzen zela Satanez: eta zen basa bestiekin, eta Aingeruek zerbitzatzen zuten.
14 Eta Ioanes hatzaman ikan zenean, ethor zedin Iesus Galileara, predikatzen zuela Iainkoaren resumaren Ebanjelioa:
15 Eta zioela, Konplitu da denbora, eta hurbil da Iainkoaren resuma: emenda zaitezte, eta sinhets ezazue Ebanjelioa.
16 Eta Galileako itsas bazterrean zabilala ikus zitzan Simon eta Andriu haren anaiea, sareak itsasora egoizten zituztela (ezen peskadore ziraden)
27 Eta erran ziezen Iesusek, Zatozte ene ondoan eta eginen zaituztet giza peskadore.
18 Eta bertan utzirik bere sareak iarreiki izan zaizkan.
19 Eta handik aitzinaxiago ioanik, ikus zitzan Iakes Zebedeoren semea eta Ioanes haren anaiea, hek ere unzian bere sareak adobatzen zituztela.
20 Eta bertan dei zitzan hek: eta bere aita Zebedeo unzian utzirik langilekin, iarreiki izan zaizkan.
21 Gero sartzen dirade Kapernaum-en, eta bertan Sabbath egunean sarthurik sinagogan, irakasten ari zen.
22 Eta espantaturik zeuden haren doktrinaz, ezen irakasten zituen authoritate zuenak bezala, eta ez Eskribek bezala.
23 Eta zen haien sinagogan gizon bat espiritu satsua zuenik, eta oihuz iar zedin,
24 Zioela, Ah, Zer da hire eta gure artean Iesus Nazarenoa? gure desegitera ethorri aiz? ba zeakiat nor aizen, hi aiz Iainkoaren saindua.
25 Eta mehatxa zezan hura Iesusek, zioela, Ixil adi, eta ilki adi horrenganik.
26 Eta espiritu satsua hura zathiturik, eta ozengi oihuz iarririk, ilki zedin harenganik.
27 Eta espanta zitezen guziak, hala non bere artean galdez baitzeuden, zioitela, Zer da haur? zer doktrina berri da haur? authoritatez espiritu satsuak ere manatzen baititu eta obeditzen baitute ?
28 Eta io zezan haren famak bertan Galilea inguruko komarka guzia.
29 Eta bertan sinagogatik ilkirik, ethor zitezen Simonen eta Andriuen etxera Iakesekin eta Ioanesekin.
30 Eta Simonen ama-ginharreba zetzan helgaitzarekin: eta bertan minzatu izan zaizkan harzaz.
31 Orduan hurbildurik goiti zezan hura eskutik harturik, eta bertan utzi zezan helgaitzak: eta hark zerbitza zitzan.
32 Eta arratsean, iguzki sartzean, ekarten zerautzaten geizki zeuden guziak eta demoniatuak.
33 Eta hiri guzia borthara bildua zen.
34 Eta senda zitzan erharzun dibersez eri ziraden guziak: eta anhitz deabru kanpora egotz zezan, eta etzituen deabruak minzatzera utziten nola hura ezagutu ukan luten.
35 Gero goizean oraino ilhun handia zela iaikirik ilki zedin, eta ioan zedin leku desertu batetara, eta han othoitz egiten zuen.
36 Eta iarreiki izan zaizkan Simon eta harekin ziradenak.
37 Eta eriden zutenean, erran ziezoten, Guziak hire bilha diabiltzak.
38 Orduan dioste Goazen hurbilengo burguetara: han ere predika dezadanzat: ezen hartakotzat ilki izan naiz.
39 Eta predikatzen zuen haien sinagogetan, Galilea guzian: eta deabruak kanpora egoizten zituen.
40 Eta ethor zedin harengana sorhaio bat, othoitz egiten zeraukala, eta hari belhaurikaturik ziotsala, Baldin nahi baduk xahu ahal nezakek.
41 Orduan Iesusek konpasione harturik eta eskua hedaturik, hunki zezan hura, eta erran ziezon, Nahi diat, aizen xahu,
42 Eta hori erran zuenean, bertan ioan zedin harenganik sorhaiotasuna, eta xahu zedin.
43 Eta hura mehatxaturik bertan igor zezan kanporat:
44 Eta erran ziezon, Begirauk nehori deus ezterroan: baina oha, eta erakuts akio Sakrifikadoreari, eta presenta itzak eure garbitzeagatik Moisesek manatu dituen gauzak haei testimoniajetan.
45 Baina hura ilkirik has zedin anhitz gauzaren publikatzen, eta beharkiaren manifestatzen, hala non gehiagorik agerriz Iesus ezin sar baitzaiten hirira, baina lekorean leku desertuetan zen, eta ethorten ziraden harengana alde guzietarik.
KAP. II.
3 Kristek paralitikoa sendatzen. 5 Bekatuak barkatzen. 14 Mattheu, eta 17 Bekatoreak deitzen. 19 Ezkonduaz. 20 Barur eta afliktione ethorri beharrez. 21 Abillamendu zarreko pedazu gogorraz. 22 Zahagi zarretako mahatsarno berriaz. 23 Diszipuluak Sabbathoan buruka idokiten ari. 25 Dabid-ez 26 Propositioneko ogiez. 27 Sabbathoaz.
1 Eta berriz sar zedin Kapernaumen zenbeit egunen buruan, eta enzun izan da ezen etxean zela.
2 Eta bertan anhitz bildu izan dirade hanbat non bortha aldiriek ere ezin eduki baitzitzakeizten: eta deklaratzen zerauen hitza.
3 Orduan ethor zitezen batzu herengana, ekarten zutela laurez eramaiten zen paralitiko bat.
4 Eta zeren ezin hurbil baitzakidizkion jendetzearen kausaz, ager zezaten Iesus zen etxe gaina, eta hura zulhaturik, erauts zezaten paralitikoa zetzan ohea.
5 Orduan Iesusek haien fedea ikusirik, erran ziezon paralitikoari, Seme, barkatu zaizkik eure bekatuak.
6 Eta Eskribetarik batzu ziraden han iarriak, eta ihardukiten zuten bere bihotzetan, hunela,
7 Zergatik haur hunela blasfemio erraiten ari da? Nork bekatuak barka ahal ditzake Iainkoak berak baizen?
8 Eta bertan ezaguturik Iesusek bere espirituaz, ezen hala zihardukatela berak baithan, erran ziezen, Zergatik horrelako gauzez dihardukazue zuen bihotzetan.
9 Zein da erratxago, erraitea paralitikoari, Barkatu zaizkik bekatuak, ala erraitea, Iaiki adi, eta har ezak eure ohea, eta ebil adi?
10 Dakizuenzat bada ezen gizonaren Semeak baduela bothere bekatuen barkatzeko lurrean (diotsa paralitikoari)
11 Hiri diosat, Iaiki adi, eta har ezak eure ohea, eta habil eure etxerat.
12 Eta bertan iaiki zedin, eta ohea harturik, ilki zedin guzien presentian: hala non guziak espantatuak baitzeuden, eta glorifikatzen baitzuten Iainkoa, erraiten zutela, Egundano hunelako gauzarik eztugu ikusi.
13 Eta ilki zedin berriz itsas alderat: eta populu guzia ethorten zen harengana, eta irakasten zituen hek.
14 Eta urruti iragaiten zela, ikus zezan, Lebi Alfeoren semea peaje lekuan iarririk, eta erran ziezon, Arreit niri. Eta iaikirik iarreiki zekion.
15 Eta gertha zedin, Iesus haren etxean mahainean iarririk zegoela, anhitz publikano eta jende bizitze gaixtotako iar baitzedin Iesusekin eta haren diszipuluekin, ezen anhitz ziraden eta iarreiki izan zaizkan.
16 Eta Eskribek eta Fariseuek ikusirik publikanoekin eta jende bizitze gaixtotakoekin iaten zuela, erran ziezen haren diszipuluei, Zergatik publikanoekin eta bizitze gaixtotakoekin iaten du eta edaten?
17 Eta haur enzunik Iesusek dioste, Oso diradenek eztute medikuren beharrik: baina eri diradenek: ezen ez naiz ethorri iustoen deitzera: baina bekatoren, emendamendutara.
18 Eta Ioanesen eta Fariseuen diszipuluek barur egiten zuten: eta hek ethorten dirade eta diotsate, Zergatik Ioanesen eta Fariseuen diszipuluek barur egiten dute, eta hire diszipuluek ezpaitute barurik egiten?
19 Eta erraiten draue Iesusek: Ezteietako jendek barurik ahal daidite ezkondua hekin deno ? ezkondua berekin duteno barurik ezin daidite.
20 Baina ethorriren dirade egunak edekiren baitzaie ezkondua, eta orduan barur eginen dute egun hetan.
21 Eta nehork oihal pedazu latz bat eztu iosten abillamendu zar batetan, ezpere haren konpligarri berri hark edekiten drauka zarrari, eta gaizkoatzenago da ethendura.
22 Halaber nehork eztu ezarten mahatsarno berria zahagi zarretan: ezpere mahatsarno berriak lehertzen ditu zahagiak eta mahatsarnoa isurten da, eta zahagiak galtzen dirade baina mahatsarno berria zahagi berrietan ezarri behar da.
23 Eta gertha zedin hura iragaiten baitzen Sabbath egun batez ereinzetan gaindi, eta has zitezen haren diszipuluak bidean zioazela buruka idokiten.
24 Eta Fariseuek erran ziezoten, Horra, zergatik egiten dute Sabbathoan egin sori eztena?
25 Eta hark erran ziezen, Eztuzue egundano irakurri ukan, zer egin zuen Dabid-ek nezesitate zuenean, eta gosetu zenean bera eta harekin ziradenak?
26 Nola sarthu izan zen Iaunaren etxean Abiathar Sakrifikadore prinzipalaren denboran: eta propositioneko ogiak ian ukan zituen, Sakrifikadoren baizen iateko sori etziradenak, eta nola harekin ziradenei ere eman zerauen?
27 Gero erran ziezen: Sabbathoa gizonagatik egin izan da, ez gizona Sabbathoagatik.
28 Bada gizonaren Semea Sabbathoaren ere iabe da.
KAP. III.
1 Esku eiarha sendatzen. 6 Konseillu Kristen kontra 10 Eriak sendatzen, 11 Espiritu satsuek Krist ezagutzen. 14 Kristek Apostoluak predikatzeko ordenatzen. 16 Apostoluen izenak. 22 Blasfemio. 24 Resuma zathitua. 29 Espiritu sainduaren kontretako blasfemioa. 35 Kristen egiazko ahaideak zein diraden.
1 Gero sar zedin berriz sinagogan, eta zen han gizon bat eskua eihartua zuenik.
2 Eta gogoatzen zuten eia Sabbathoan sendaturen zuenez akusa lezatenzat.
3 Eta diotsa gizon esku eihartua zuenari, Iaiki adi artera.
4 Gero dioste, Sabbathoan ungi egitea da sori, ala gaizki egitea? persona baten enparatzea, ala hiltzea: baina hek ixilik zeuden.
5 Eta hetarat inguru behaturik aserrerekin, eta haien bihotzeko obstinationeaz kontristaturik, diotsa gizonari, Heda ezak eure eskua: Eta heda zezan, eta haren eskua, berzea bezain senda zedin.
6 Orduan ilkirik Fariseuek, bertan Herodianoekin konseillu eduki zezaten haren kontra, hura hil lekatenzat.
7 Baina Iesus bere diszipuluekin retira zedin itsas alderat: eta iarreki zekion jendetze handia Galileatik eta Iudeatik.
8 Eta Ierusalemetik, eta Idumeatik, eta Iordanaz berze aldetik: eta Tireko eta Sidoneko inguruetan habitatzen ziradenetarik jendetze handi, enzunik zein gauza handiak egiten zituen, ethor zitezen harengana.
9 Eta erran ziezen bere diszipuluei unzixo bat bethi prest eduki lekion, jendetzearen kausaz, hers ezlezatenzat.
10 Ezen anhitz sendatu ukan zuen, hala non afliktionetan ziraden guziak oldartzen baitziraden harengana hunki lekatenzat.
11 Eta espiritu satsuek hura ikusten zutenean, haren aitzinera bere buruak egoizten zituzten, eta oihu egiten zuten, zioitela, Hi aiz Iainkoaren Sem 12 Bain
12 Baina hark hagitz mehatxatzen zituen, manifesta ez lezatenzat.
13 Gero igan zedin mendi batetara, eta dei zitzan beregana nahi zituenak: eta ethor zitezen harengana.
14 Eta ordena zitzan hamabi harekin izateko, eta predikatzera igorteko:
15 Eta luten bothere eritasunen sendatzeko, eta deabruen kanpora egoizteko.
16 Lehenik Simon, (zeini izen eman baitziezon Pierris:)
17 Eta Iakes Zebedeoren semea, eta Ioanes Iakesen anaiea, (eta haei izen eman ziezen Boanerjes, erran nahi baita, igorziri semeak)
18 Eta Andriu eta Filipe, eta Bartholomeo, eta Mattheu, eta Thomas, eta Iakes Alfeoren semea, eta Thadeo, eta Simon Kananeoa,
19 Eta Iudas Iskariot, zeinek bera traditu ere baitzuen.
20 Eta ethor zitezen etxera: eta berriz jendetze handi bat bil zedin, hala non ogiaren iateko artea ere ezin har baitziroiten.
21 Eta haur enzun zutenean haren ahaideak ilki zitezen hatzaman lezatenzat: ezen erraiten zuten, zoratu zela.
22 Eta Ierusalemetik iautsi izan ziraden Eskribek erraiten zuten, ezen Beelzebub zuela, eta deabruen prinzearen partez deabruak kanpora egoizten zituela.
23 Eta hek beregana deithurik, erran ziezen konparationez, Nolatan Satanek Satan kanpora egotz ahal dezake.
24 Ezen baldin resuma bat bere kontra partitua bada, ezin dauke resuma hura.
25 Eta baldin etxe bat bere kontra partitua bada, ezin dauke etxe hura.
26 Hala baldin Satan ere altxa badadi eta partitua bada bere kontra, ezin dauke, baina fin du.
27 Ezin nehork borthitz baten ostillamenduak, haren etxera sarthurik, pilla ahal ditzake, baldin lehen borthitza esteka ezpadeza: eta orduan haren etxea pillaturen du.
28 Egiaz erraiten drauzuet, ezen bekatu guziak gizonen semei barkaturen zaiztela, eta blasfematu ditukeizten blasfemio guziak:
29 Baina nork ere blasfematuren baitu Espiritu sainduaren kontra eztu barkamendurik ukanen sekulan, baina izanen da kondemnatione eternalaren hogendun.
30 Ezen erraiten zuten, Espiritu satsua du.
31 Ethorten dirade bada haren anaieak eta haren ama: eta lekorean zeudela igor zitzaten batzu harengana, haren deitzera.
32 Eta iarririk zegoen haren inguruan jendetzea, eta hek erran ziezoten, Huna, hire amak eta hire anaiek lekorean galdegiten aute.
33 Orduan ihardets ziezen, zioela, Nor da ene ama, edo ene anaieak?
34 Eta inguru behatu zuenean haren inguruan iarririk zeuden diszipuluetara, dio, Huna ene ama, eta ene anaieak.
35 Ezen nork ere egine baitu Iainkoare borondatea, hura da ene anaie eta ene arreba, eta ama
KAP. IIII.
3, 14 Ereillearen konparationea. 18 Elhorriak. 19 Abrastasunak, Guthiziak. 21 Kandela eraxekia. 24 Neurria. 26 Hazi lurrera egotzia. 31 Mustarda bihia. 38 Kristek unzian lo egiten. 39 Haizea eta itsasoa zesa eraziten 40 Fedea.
1 Gero berriz has zedin irakasten itsas bazterrean: eta bil zedin harengana jendetze handi, hala non bera unzira sarthurik, iarririk baitzegoen itsasoan: eta populu guzia itsas kostan leihorrean zen.
2 Eta irakasten zerauen konparationez anhitz gauza, eta erraiten zerauen bere doktrinan,
3 Enzun ezazue, Huna, ereille bat ilki zedin ereitara.
4 Eta gertha zedin ereitean, parte bat eror baitzedin bide bazterrera, eta ethor zitezen zeruko xoriak, eta irets zezaten hura.
5 Eta berze parte bat eror zedin leku harrizuetara, non ezpaitzuen lur anhitzik: eta bertan ilki zedin, zeren ezpaitzuen lur barnetasunik.
6 Baina iguzkia goratu zenean, erre zedin: eta zeren errorik ezpaitzuen, eihar zedin.
7 Eta berze parte bat eror zedin elhorri artera, eta elhorriak handi zitezen, eta itho zezaten hura, eta etzezan frukturik eman.
8 Eta berzea eror zedin lur-onera, eta eman zezan fruktu goratzen eta handitzen zenik, eta ekar zezan bihi batak hogei eta hamar, eta berzeak hirurogei, eta berzeak ehun.
9 Orduan erran ziezen, Enzuteko beharririk duenak, enzun beza.
10 Eta bera zela, interroga zezaten haren inguruan hamabiekin ziradenek, konparationeaz.
11 Eta erran ziezen, Zuei eman zaizue Iainkoaren resumako sekretuaren ezagutzea: baina lekorean diradenei konparationez gauza guziak traktatzen zaizte:
12 Dakusatela ikus dezatenzat, eta eztakizkion ohart: eta danzutela enzun dezaten, eta adi eztezaten: konberti eztitezen eta bekatuak barka eztakizkien.
13 Eta erran ziezen, Eztakizue konparatione haur? Eta nolatan konparatione guziak ezagutiren dituzue?
I4 Ereilleak hitza ereiten du.
15 Bada hauk dirade bide bazterrera hazia rezebitzen dutenak, zeinetan ereiten baita hitza: baina enzun dutenean, bertan ethorten da Satan, eta kenzen du haien bihotzetan erein zen hitza.
16 Eta hauk dirade halaber leku harrizuetara hazia rezebitzen dutenak: eta enzun dutenean hitza, bertan bozkariorekin rezebitzen dute hura.
17 Eta eztute errorik berak baithan, baina iraute gutitako dirade: gero heltzen denean tribulationerik edo persekutionerik hitzagatik, bertan eskandalizatzen dirade.
18 Eta hauk dirade elhorri artera hazia rezebitzen dutenak, hauk dirade, diot, hazia enzuten dutenak:
19 Baina mundu hunetako ansiek, eta abrastasunezko enganioak, eta berze gauzetako guthiziek barnerarik ithotzen dute hitza, eta fruktu gabetzen da.
20 Eta hauk dirade lur onera hazia rezebitu dutenak, zeinek hitza enzuten baitute, eta rezebitzen, eta fruktu ekarten, batak hogei eta hamar, eta berzeak hirurogei, eta berzeak ehun.
21 Erran ziezen halaber, Ala kandela ekarten da gaitzurupean, edo ohapean ezar dadinzat? eza kandelerean ezar dadinzat?
22 Ezen ezta deus sekreturik agerturen eztenik, edo estal ahal daitenik: baina kanpora ethorri behar da.
23 Baldin nehork enzuteko beharririk badu, enzun beza.
24 Gehiago erran ziezen, Gogoauzue zer enzuten duzuen: zer neurriz neurturen baituzue, neurturen zaizue, eta emendaturen zaizue, zuei enzuten duzuenoi.
25 Ezen duenari, emanen zaio: eta deusik eztuenari, duena ere edekiren zaio.
26 Gehiago erraiten zuen, Iainkoaren resuma da, gizon hazia lurrera egotzirik gau eta egun lo etzaten eta iaikiten lizaten baten anzora.
27 Eta hazia ilkiten eta hatzen lizen, hark ezlakiala nola,
28 Ezen bere buruz lurrak fruktu ekarten du, behin belhar, gero buru, gero ogi bihi bethea buruan.
29 Eta agertu denean fruktua, bertan gizonak du ezarten igiteia: zeren prest baita uzta.
30 Gero zioen, Zer irudi duela erranen dugu Iainkoaren resumak? edo zer konparationez konparaturen dugu hura?
31 Hura da mustarda hazi bihi bat bezala, zein lurrean ereiten denean, baita lurrean diraden hazi guzietako xipiena:
32 Baina erein den ondoan, goratzen da, eta berze belhar guzietako handiena egiten da: eta adar handiak egiten ditu hala non zeruko xoriek ohatzeak egin ahal baititzakeizte haren itzalean.
33 Eta anhitz hunelako konparationez traktatzen zerauen hitza, enzun ahal ziroitenaren araura.
34 Eta konparatione gabe etzaien minzatzen: baina apartean bere diszipuluei deklaratzen zerauzten gauza guziak.
35 Eta erran ziezen egun hartan, arrastu zenean, Iragan gaitezen uraren berze aldera.
36 Eta populua utzirik har zezaten hura unzian zen bezala: baina berze unzitxoak ere baziraden harekin.
37 Orduan altxa zedin haize buhunba handi bat, eta bagak sartzen ziraden unzira, hala non ia bethatzen baitzen.
38 Eta hura unziaren gibeleko aldean zetzan lo bururdi baten gainean: orduan iratzartzen dute, eta diotsate, Majistrua, eztuk ansiarik zeren galduak goazen?
39 Eta iratzarri zenean mehatxa zezan haizea, eta erran ziezon itsasoari, Ixil adi, eta geldi adi. Orduan zesa zedin haizea, eta trankilitate handi egin zedin.
40 Eta erran ziezen Zergatik zarete horrela izior? nola eztuzue federik?
41 Eta izi zitezen izidura handiz: eta erraiten zuten elkarren artean, Baina nor da haur, haizeak eta itsasoak, ere obeditzen baitute?
KAP. V.
2 Demoniatua sendatzen. 7 Deabruak Krist ezagutzen 9 Lejionea. 13 Deabruak permisionerekin urdetara sartzen. 25 Odol iariatzez eri zen emaztea. 26 Haren dispendio medikuetan egina. 34 Haren fedea. 39 Lo datzala erraiten hil denaz. 41 Iairusen alaba resuszitatzen.
1 Eta ethor zitezen itsasoaren berze aldera, Gadarenoen komarkara.
2 Eta ilki zenean unzitik, bertan aitzinera ethor zekion thunbetarik espiritu satsua zuen gizon bat:
3 Zeinek bere egoitea baitzuen thunbetan, eta kadenaz ere nehork ezin esteka ziroen.
4 Zeren anhitzetan zepoz eta kadenaz estekatu izan zenean hauts baitzitzan kadenak, eta zathika zepoak: eta nehork ezin zeba zezakeen.
5 Eta bethiere egun eta gau mendietan eta thunbetan zen oihuz zegoela, eta bere buruari harriz zeraunsala.
6 Eta ikusi zuenean Iesus urrundanik, laster egin zezan eta gur zekion:
7 Eta oihuz boz goraz erran zezan, Zer da hire eta ene artean, Iesus Iainko subiranoaren Semea? adiuratzen aut Iainkoaren partez eznezan tormenta.
8 (Ezen erraiten zeraukan, Ilki adi espiritu satsua, gizon horrenganik)
9 Orduan interroga zezan hura, Nola da hire izena? Eta ihardets zezan, zioela, Lejio diat izen: ezen anhitz gaituk.
10 Eta othoitz handi egiten zeraukan, ezlitzan igor komarka hartarik kanpora.
11 Eta zen han mendi aldean urdalde handi bat alha zenik.
12 Eta othoitz egin ziezoten deabru hek guziek, zioitela, Igor gaitzak urdetara, hetara sar gaitezenzat.
13 Eta permeti ziezen bertan Iesusek. Eta ilkirik espiritu satsuak lar zitezen urdetara, eta oldar zedin urdaldea gainetik behera itsasora (eta baziraden bi millaren ingurua) eta itho zitezen itsasoan.
14 Eta urdeak bazkatzen zituztenek ihes egin zezaten, eta ekar zitzaten berriak hirira eta kanpokoetara: Orduan ilki zitezen ikustera zer egin izan zen.
15 Eta ethorten dirade Iesusgana, eta ikusten dute demoniatu izan zena iarririk eta beztiturik eta zenzaturik, lejionea ukan zuena diot: eta izi zitezen.
16 Eta haur ikusi zutenek erran ziezen haei, nola demoniatuari heldu izan zaion, eta urdez.
17 Orduan hek has zekizkion othoitz egiten parti ledin haien komarketarik.
18 Eta hura sarthu zenean unzira, othoiztez zaion demoniatu izan zena harekin lizen.
l9 Baina Iesusek etziezon permeti, aitzitik erran ziezon, Habil eure etxerat euretara, eta konta iezek zein gauza handiak Iaunak egin drauzkian, eta nola hizaz pietate ukan duen.
20 Ioan zedin bada, eta has zedin predikatzen Dekapolisen zein gauza handiak egin zerautzan Iesusek: eta guziek miresten zuten.
21 Eta iragan zenean Iesus unzian berriz berze aldera, populu handi bil zedin harengana, eta zen itsas bazterrean.
22 Eta huna, ethor zedin sinagogako prinzipal Iairus deitzen zenbat, eta ikusi zuenean hura, egotz zezan bere burua haren oinetara.
23 Eta othoitz handi egiten zeraukan, zioela, Ene alabatxoa hurrenean duk: othoitz egiten drauat, ethor adin, eta ezar ditzan eskuak haren gainean, senda dadinzat eta bizi den.
24 Eta ioan zedin Iesus harekin, eta populu handi zarreion, eta hertsen zuten.
25 Eta emazte bat zen odol iariatzea hamabi urthe hetan zuenik:
26 Eta anhitz sufritu ukan zuen anhitz medikutarik, eta berea guzia despendatu zuen, eta etzen deus probetxatu, baina gaizkoatuago izan zen.
27 Hura Iesusez minzatzen enzunik, ethor zedin jendetzean gibeletik, eta hunki zezan haren arropa.
28 Ezen erraiten zuen, Baldin haren abillamenduak hunki baditzat ber, sendaturen naiz
29 Eta bertan agor zedin haren odol ithurria: eta sendi zezan bere gorputzean sendatu zela plaga hartarik.
30 Eta bertan Iesusek bere baithan ezaguturik harenganik ilki izan zen berthutea, itzulirik jendetzean, erran zezan, Nork hunki ditu ene abillamenduak?
31 Eta erran ziezoten bere diszipuluek, Badakusak jendetzeak hertsen auela, eta diok, Nork hunki nau?
32 Eta inguru behatzen zuen, haur egin zuena ikus lezanzat.
33 Eta emaztea beldurrik eta ikararik, nola baitzakian hura baithan egin izan zena, ethor zedin, eta egotz zezan bere burua haren aitzinera, eta erran ziezon egia guzia.
34 Eta hark erran ziezon, Alaba, eure fedeak salbatu au, habil bakerekin, eta aizen sendo eure plagatik.
35 Oraino hura minzo zela ethor zitezen batzu sinagogako prinzipalarenetik, zioitela, Hire alaba hil duk, zergatik fatigatzen duk Majistrua?
36 Eta Iesusek erraiten zen hitz haur enzun zuen bezain sarri, diotsa sinagogako prinzipalari, Eztuala beldurrik, sinhetsak solament.
37 Eta etzezan permeti nehor iarreiki lekion Pierris, eta Iakes, eta Ioanes Iakesen anaiea baizen.
38 Gero ethor zedin sinagogako prinzipalaren etxera, eta ikus zitzan tumultoa, eta nigarrez zeudenak, eta dolu handi ekarten zutenak.
39 Eta sarthurik dioste, Zergatik tormentatzen zarete, eta nigarrez zaudete? neskatxa ezta hil, baina lo datza.
40 Eta irriz zeuden harzaz: baina hark guziak idokirik kanpora, har zitzan neskatxaren aita eta ama, eta harekin ziradenak, eta sartzen da neskatxa zetzan lekura.
41 Eta harturik neskatxaren eskua, diotsa, Talitha-kumi: erran nahi baita, Neskatxa (hiri diosnat) iaiki adi.
42 Eta bertan iaiki zedin neskatxa, eta bazabilan: ezen hamabi urthetakoa zen: eta espantamendu handiz espanta zitezen.
43 Eta hagitz manatu ukan ditu, nehork haur ezlakian: eta erran zezan iatera neskatxari eman lekion.
KAP. VI.
2 Krist bere herrian ez rezebitzen. 3 Baina harzaz dirade eskandalizatzen. 6 Nazarenoen inkredulitatea. 7 Apostoluak igorten. 12 Emendamendua. 13 Oliostatzea. 17 Ioanes presoner egin. Herodias. 20 Herodes Ioanesen beldur. 27 Ioanesi burua edeki. 29 Haren gorputza ohortze. 30 Apostoluak predikatzetik itzuli. 35 Borz ogiezko mirakulua. 48 Apostoluen itsasoko tormenta. 49 Fantosma. 50 Fedea. 56 Eriak sendatu.
1 Gero parti zedin handik, eta ethor zedin bere herrira, eta bazarreitzan bere diszipuluak.
2 Eta ethorri zenean Sabbathoa, has zedin sinagogan irakasten, eta enzuten zutenetarik anhitzek miresten zuten, zioitela, Nondik huni gauza hauk? eta zerik da huni eman izan zaion sapientia haur, eta are hunelako berthuteak hunen eskuz egiten baitirade?
3 Ezta haur xarpanter? Mariaren seme, Iakesen eta Iosesen eta Iudaren eta Simonen anaie? eztirade hunen arrebak ere hemen gu baithan? Eta eskandalizatzen ziraden hartan.
4 Eta erraiten zerauen Iesusek, Ezta Profeta bat desohoratzen bere herrian, eta ahaiden artean, eta bere etxean baizen.
5 Eta ezin egin zuen han berthuterik batre, zenbeit eri bakoitz, eskuak haien gainean ezarririk, senda baitzitzan baizen.
6 Eta miraz zegoen haiek inkredulitateagatik, eta inguratzen zituen burguak inguru, irakasten ari zela.
7 Orduan dei zitzan hamabiak, eta has zedin haien igorten bira: eta eman ziezen bothere espiritu satsuen gainean.
8 Eta mana zitzan ezlezaten deus har bidekotzat, makila hutsa baizen: ez maletarik, ez ogirik, ez dirurik gerrikoan.
9 Baina sandaleak iaunziak lituzten eta bira arropaz ezlitezen bezti.
l0 Eta erraiten zerauen, Non ere sarthuren baitzarete etxe batetarra, zaudete han handik ilki arterano.
11 Eta nork ere rezebituren ezpaitzaituzte, eta zuek ez enzunen, handik partitzean, iharros ezazue zuen oinen azpiko erhautsa, testimoniajetan haien kontra. Egiaz diotsuet, emekiago traktatuak izanen diradela Sodomakoak eta Gomorhakoak iudizioko egunean, ezen ez hiri hura.
12 Eta hek partiturik predikatzen zuten batbedera emenda ledin.
13 Eta deabru anhitz kanpora egoizten zuten: eta unktatzen zuten olioz anhitz eri, eta sendatzen zituzten.
14 Eta enzun zezan rege Herodesek minzatzen (ezen haren izena zen famatua) eta erran zezan, Ioanes batheiatzen ari zena, resuszitatu izan da hiletarik, eta halakotz berthutek obratzen dute hartan.
15 Berzek zioiten, Elias da: Eta berzek zioiten, Profetada, edo Profetetarik bat bezalako.
16 Bada hori enzunik Herodesek dio, Haur da Ioanes nik burua edeki draukadana, hura resuszitatu da hiletarik.
17 Ezen Herodes hunek jende igorririk har zezan Ioanes, eta esteka zezan presoindegian, Herodias bere anaie Filiperen emaztearen kausaz, zeren hura emazte hartu baitzuen.
18 Ezen erraiten zeraukan Ioanesek Herodesi, Eztuk sori euri anaieren emaztea duan.
19 Halakotz Herodias aiher zaion, eta hil erazi nahi zuen, baina ezin zezakeen.
20 Ezen Herodes beldur zaion Ioanesi, ezaguturik ezen hura zela gizon iustoa eta saindua, eta ohore ekarten zeraukan: eta hura enzunik anhitz gauza egiten zuen, eta gogotik hura enzuten zuen.
21 Bada egun karazkoa ethorri zenean, Herodesek bere sor eguneko banketa egiten zerauenean prinziei eta kapitainei eta Galileako prinzipalei:
22 Eta sarthurik Herodiasen alaba danzatu zenean, eta Herodesi eta harekin mahainean iarririk zeudenei atsegin egin zerauenean, Regek diotsa neskatxari, Eska akit zer ere nahi baitun, eta emanen draunat.
23 Eta zin egin ziezon: Eskaturen aitzaitadan guzia emanen draunat, neure resumaren erdirano.
24 Eta hark ilkirik erran ziezon bere amari, Zer eskaturen naiz? Eta hark erran zezan, Ioanes Baptistaren buruaren.
25 Eta bertan sarthurik afektionatuki Regegana, eska zekion, zioela, Nahi diat orain bertan eman diezadan platean Ioanes Baptistaren burua.
26 Eta Regek hagitz tristeturik, zinagatik eta harekin mahainean iarririk zeudenakgatik, eztu iraitzi nahi ukan.
27 Eta bertan Regek, igorririk borreroa, mana zezan ekar ledin haren burua: hark bada ioanik edeki ziezon burua presoindegian.
28 Eta ekar zezan haren burua platean, eta eman ziezon hura neskatxari, eta neskaxak eman ziezon bere amari.
29 Eta hori enzunik haren diszipuluak ethor zitezen, eta eraman zezaten haren gorputza, eta ezar zezaten thunban.
30 Eta bil zitezen Apostoluak Iesusgana, eta konta ziezoten egin eta irakatsi zuten guzia.
31 Eta erran ziezen, Zatozte zeurok apart leku desertu batetara, eta reposa zaitezte guti bat: ezen anhitz ziraden ethorten eta ioaiten ziradenak: eta iateko aizinarik ere etzuten.
32 Ioan zitezen bada leku desertu batetara unzian apart:
33 Baina ikus zitzan populuak ioaiten, eta ezagut zezaten hura anhitzek: eta oinez hiri guzietarik laster egin zezaten hara, eta aitzin zekizten haei, eta bil zitezen harengana.
34 Orduan ilkirik ikus zezan jendetze handia Iesusek, eta konpasione har zezan hezaz: ezen ardi artzain gabeak bezala ziraden: eta has zekien anhitz gauzaren irakasten.
35 Eta nola ia berandua baitzen, ethorri izan zaizkan bere diszipuluak, erraiten zutela, Desertu duk leku haur, eta ia berandua duk:
36 Eiek konjit, inguruko herrietarat eta burguetarat ioanik, beren ogi eros dezatenzat: ezen zer ian dezaten eztie.
37 Eta hark ihardesten zuela erran ziezen, Eiezue zuek iatera. Orduan diotsate, Ala ioanik erosiren dugu ber-ehun dineroren ogia, eta emanen drauegu iatera?
38 Eta hark dioste, Zenbat ogi dituzue? zoazte eta ikar ezazue. Eta iakin dutenean dioite, Borz, eta bi arrain.
39 Orduan mana zitzan, iar erazi litzaten guziak mahaintaraz belhar ferde gainean.
40 Eta iar zitezen arenkaz, ehuna, eta berrogei eta hamarna.
41 Eta borz ogiak eta bi arrainak hartu zituenean, begiak zerurat altxaturik, gratiak renda zitzan, eta hauts zitzan ogiak: eta eman zietzen bere diszipuluei, haei aitzinera ezar lietzenzat: eta bi arrainak parti zietzen guziei.
42 Eta ian zezaten guziek, eta resasia zitezen.
43 Eta goiti zezaten zathietarik hamabi saskitara, eta arrainetarik zerbait.
44 Eta ian zutenak ziraden borz milla gizonen ingurua.
45 Gero bertan bere diszipuluak sar erazi zitzan unzira, eta aitzinean ioan erazi itsasoaren berze aldera Bethsaida alderat, berak populuari konjit lemon bizkitartean.
46 Eta hek igorri zituenean, mendira ioan zedin othoitz egitera.
47 Eta arrastu zenean, unzia zen itsasoaren erdian, eta hura bera leihorrean.
48 Eta ikus zezan pena zutela, aurthikiten: (ezen haize-kontra zuten) eta gauaren laurgarren beilla irian ethor zedin hetara, itsas gainez zabilala: eta nahi zituen hek iragan.
49 Baina hek hura ikusirik itsas gainez zabilala, uste zuten fantosma bat zela: eta oihu egin zezaten,
50 Ezen guziek ikusten zuten hura, eta trubla zitezen: baina bertan minza zekien, eta erran ziezen, Esporza zaitezte, ni naiz, etzaretela beldur.
51 Orduan igan zedin hetara unzira: eta sosega zedin haizea: non are tinketz espantago baitzitezen berak baithan, eta mirets zezaten.
52 Ezen etzuten aditu ogiez egin izan zena: zeren haien bihotza gogortua baitzen.
53 Eta berze aldera iragan ziradenean, ethor zitezen Jenesarethko lurrera, eta portu har zezaten.
54 Eta unzitik ilki ziradenean, bertan ezagut zezaten hura.
55 Eta laster egin zutenean inguruko komarka hura guzia, has zitezen ohetan erien ekarten, non zela hura enzuten baitzuten, hara.
56 Eta nora ere sar baitzedin burguetara, edo hirietara, edo parropioetara, plazetan ezarten zituzten eriak, eta othoitz egiten zeraukaten haren arropa ezpaina berere hunki lezaten: eta hunkitzen zuten guziak sendatzen ziraden.
KAP. VII.
2 Eskuak ikuzi gaberik iatea. 4, 8 Gizonen manamenduak eta doktrina. 10 Aitametaratko eginbidea. 15 Nehor satsutzen duten gauzak zein. 21 Bihotzetik heldu diraden gauzak. 25 Kananea. 27 Haurren ogia. 32 Gor eta mothel zena sendatu. 36 Iesus laudatu eta magnifikatu.
1 Orduan bil zitezen harengana Fariseuak, eta Ierusalemetik ethorri izan ziraden Eskriba batzu.
2 Eta hek ikusi zutenean haren diszipuluetarik batzuk esku komunez (erran nahi baita, ikuzi gabez) iaten zutela ogia, arrangura zitezen.
3 Ezen Fariseuek eta Iudu guziek, maiz eskuak ikuzirik baizen, eztute iaten, aitzinekoen ordenanzak edukiten dituztela.
4 Eta merkatutik itzultzen, diradenean, ikuziak ezpadirade, eztute iaten. Anhitz berze gauzarik ere bada begiratzeko hartu dutenik, nola baitirade goporren ikutzeak, eta kubenak, eta kobrezko unzienak, eta ohenak.
5 Gero interrogatzen dute Fariseuek eta Eskribek, Zergatik hire diszipuluak eztabiltza aitzinekoen ordenanzen araura, baina eskuak ikuzi gabe iaten dute ogia?
6 Baina hark ihardesten zuela erran ziezen, Segurki ungi profetizatu ukan du Esaiasek zuezaz hipokritoz, eskribatua den bezala, Populu hunek ezpainez ohoratzen nau, baina haien bihotza urrun da eneganik.
7 Baina alferretan zerbitzatzen naute, irakasten dituztela doktrinatzat gizonen manamenduak.
8 Ezen Iainkoaren manamendua utzirik, gizonen ordenanza edukiten duzue, hala nola, kuben eta goporren ikutzeak: eta hunelako berze gauzarik anhitz egiten duzue.
9 Erraiten zerauen halaber, Ungi nonbait iraizten duzue Iainkoaren manamendua, zuen ordenanza begira dezakuenzat.
10 Ezen Moisesek erran du, Ohoraitzak eure aita eta eure ama: eta, Aita edo ama maradikaturen duena, herioz hil bedi.
11 Baina zuek diozue, Baldin norbeitek aitari edo amari baderro, Eneganik izanen den korbana (erran nahi baita donoa) probetxaturen zaik, hogen gabe date hura.
12 Eta eztuzue permetitzen hark deus gehiagorik egin diezon bere aitari edo bere amari:
13 Ezdeusten duzuela Iainkoaren hitza zeurok ordenatu duzuen ordenanzaz: eta hunelako berze gauzarik anhitz egiten duzue.
14 Gero deithurik populu guzia beregana, erran ziezen, Beha zakizkidate guziak, eta adi ezazue.
15 Ezta deus gizonaren kanpotik, hura baithan sartzen denik, hura satsu ahal dezakenik: baina harenganik ilkiten diraden gauzak dirade, gizona satsutzen dutenak.
16 Nehork enzuteko beharririk badu enzun beza.
17 Gero etxean sarthu zenean populutik retiraturik interroga zezaten bere diszipuluek konparationeaz.
18 Eta dioste, Horrela zuek ere adimendu gabe zarete? Eztuzue aditzen, ezen kanpotik gizona baithan sartzen diradenetarik deusek, ezin hura satsu dezakela?
19 Ezen ezta sartzen haren bihotzera, baina sabelera, eta ilkiten da kanpora retreitera, xahutzen dituela bianda guziak.
20 Ziosten bada, Gizonaganik ilkiten dena da, gizona satsutzen duena.
21 Ezen barnetik, gizonen bihotzetik ilkiten dirade pensamendu gaixtoak, adulterioak, paillardizak, hiltzekak,
22 Ohoinkeriak, abaritiak, gaixtakeriak, enganioa, insolentia, bekaizteria, gaitzerraitea, superbia, erhotasuna:
23 Gaixtakeria hauk guziak barnetik ilkiten dirade, eta satsutzen dute gizona.
24 Eta handik iaikirik ioan zedin Tireko eta Sidongo komarketarat: eta etxe batetan sarthurik, etzuen nahi nehork iakin lezan: baina ezin estali izan da.
25 Ezen harzaz enzunik emazte batek, zeinen alabatxoak baitzuen espiritu satsua, ethorririk egotz zezan bere burua haren oinetara,
26 (Eta emaztea zen Grek, nationez Sirofenisiana) eta othoitz egiten zeraukan kanpora egotz lezan deabrua haren alabaganik.
27 Eta Iesusek erran ziezon, Utzan behin haurrak resasia ditezen: ezen eztun gauza bidezkoa haurren ogiaren hartzea, eta xakurrei egoiztea.
28 Eta hark ihardets zezan, eta erran ziezon, Hala duk Iauna: badarik ere xakurrek iaten die mahain azpian haurren apurretarik.
29 Orduan erran ziezon, Hitz horrengatik oha, ilki dun deabrua hire alabaganik.
30 Eta ioan izan zenean bere etxera, eriden zezan deabrua ilki zela, eta alaba ohe gainean zetzala.
31 Gero partiturik Tireko eta Sidongo koarteretarik, ethor zedin Galileako itsasora, Dekapolisko komarken arteaz.
32 Orduan presentatzen draukate gor nekez minzo zenbat, eta othoitz egiten eskua gainean ezar liezon.
33 Eta hura jendetzetik apart harturik, ezar zitzan bere erhiak haren beharrietan: eta thu eginik, hunki zezan haren mihia.
34 Gero zerurat begiak altxaturik suspirio egin zezan, eta erran ziezon Effata, erran nahi baita, Ireki adi.
35 Eta bertan ireki zitezen haren beharriak, eta laxa zedin haren mihiko etxekidura, eta minzo zen klaroki.
36 Eta mana zitzan nehori ezlerroten: baina zenbat ere hark defenda baitziezen, ungiz gehiago publikatzen zuten.
37 Eta guziz mirakulu esten zuten, zioitela, Ungi gauza guziak egin ditu: gorrei enzun eraziten draue, eta mutuak minza eraziten ditu.
KAP. VIII.
5 Zazpi ogiezko mirakulua. 11 Fariseuak signo eskez egon. 15 Fariseuen eta Herodianoen altxagarria. 22 Itsua sendatzen. 27 Kristezko reputationea. 29 Iesus dela Krist. 31 Kristek bere pasionea aitzinetik deklaratzen. 33 Pierris Satan deitzen. 34 Kristi iarreikitea, Krutzearen ekartea. 35 Biziaren salbatzea eta galtzea. 38 Kristez ahalke izatea.
1 Egun hetan, guzizko jendetze handia zen bekala, eta ezpaitzuten zer ian lezaten, dei zitzan beregana Iesusek bere diszipuluak, eta erran ziezen,
2 Konpasione dut populuaz: ezen ia hirur egun du enekin daudela, eta eztute zer ian dezaten.
3 Eta baldin igor baditzat barurik zein bere etxerat, flakaturen dirade bidean: ezen horietarik batzu urrundanik ethorri izan dirade.
4 Eta ihardets ziezoten bere diszipuluek, Nondik hauk hemen nehork resasia ahal litzake ogiz desertuan?
5 Eta interroga zitzan, Zenbat ogi dituzue? Eta hek erran zezaten, Zazpi.
6 Orduan mana zezan populua iar ledin lurrean: eta harturik zazpi ogiak, gratiak rendatu eta, hauts zitzan, eta eman zietzen bere diszipuluei, presenta litzatenzat: eta presentatu zituzten populuaren aitzinean.
7 Bazituzten halaber arrain guti batzu, eta gratiak rendaturik, erran zezan hek ere presenta litzaten.
8 Ian zezaten bada, eta resasia zitezen: eta altxa zitzaten zathi soberatuetarik zazpi saskitara.
9 Eta ian zutenak ziraden laur millaren ingurua, gero eman ziezen konjit.
10 Eta bertan unzira sarthurik bere diszipuluekin, ethor zedin Dalmanutha bazterretara.
11 Eta ethor zitezen Fariseuak, eta has zitezen harekin ihardukiten, hari zenbeit signoren zerutik galdez kaizkala, hura tentatzen zutela.
12 Orduan barnadanik bere espirituan suspirio eginik, erran zezan, Zergatik jeneratione haur signo galdez dago? egiaz diotsuet jeneratione huni signorik etzaiola emanen.
13 Eta hek utzirik, unzian berriz sarthurik iragan zedin berze aldera.
14 Eta ogi hartzera diszipuluei ahanz zekien: eta ogi bat baizen etzuten berekin unzian.
15 Eta mana zitzan, zioela, Gogoauzue eta begira zaitezte Fariseuen altxagarritik, eta Herodesen altxagarritik.
16 Eta bazihardukaten elkarren kontra, zioitela, Zeren ogirik eztugun da hori.
17 Eta hori ezagutu zuenean Iesusek, erran ziezen, Zer dihardukazue, zeren ogirik eztuzuen? oraino eztuzue konsideratzen ez aditzen? oraino gogortua duzue zuen bihotza.
18 Begiak dituzuelarik, eztakusazue? eta beharriak dituzuelarik, eztanzuzue? eta etzarete orhoit?
l9 Borz ogiak hautsi nerauztenean borz milla gizonei zenbat saski zathiz beterik altxatu zentuzten? Diotsate, Hamabi.
20 Eta zazpiak laur milla gizonei hautsi nerauztenean zenbat saski zathiz betherik altxatu zentuzten? Eta hek erran ziezoten, Zazpi.
21 Eta erran ziezen, Nola eztuzue aditzen?
22 Eta ethor zedin Bethsaidara: eta presenta ziezoten itsu bat, eta othoitz zegioten, hura hunki lezan.
23 Orduan itsuaren eskua harturik, eraman zezan burgutik kanpora: eta haren begietara thu eginik, eta eskuak haren gainean ezarririk, interroga zezan, deus balakusanez.
24 Eta hark begiak altxaturik erran zezan, Badiakuskiat gizonak, ezen ohartzen nitziaiek arboreak diruditela dabiltzala.
25 Gero berriz ezar zitzan eskuak haren begien gainean, eta berriz goiti beha erazi ziezon: eta senda zedin, eta ikusten zituen urrundanik ere klaroki guziak.
26 Orduan Iesusek igor zezan hura bere etxerat, zioela, Ezadila burgura sar, eta nehori ezterroala burguan.
27 Eta Iesus eta haren diszipuluak handik ilkirik ethor zitezen Filiperen Zesarea deitzen deneko burguetara: eta bidean interroga zitzan bere diszipuluak, ziostela, Nor naizela ni dioite gizonek?
28 Eta hek ihardets zezaten, Ioanes Baptista, eta berzek Elias, eta berzek Profetetarik bat.
29 Orduan hark dioste, Eta zuek ni nor naizela diozue? Eta ihardesten duela Pierrisek diotsa, Hi aiz Krist.
30 Orduan debeta zitzan mehatxurekin nehori hura ezlerroten harzaz.
31 Eta has zedin haien irakasten, ezen behar zela gizonaren Semeak anhitz sufri lezan, eta reproba ledin Anzianoez, eta Sakrifikadore prinzipalez, eta Eskribez, eta hil ledin, eta hereneko egunean resuszita ledin.
32 Eta klaroki propos hunez minzatzen zen. Orduan aparta zezan Pierrisek, eta has zekion reprotxatzen.
33 Eta hark itzulirik, eta bere diszipuluetarat behaturik reprotxa zezan Pierris, zioela, Gibelerat adi eneganik Satan: ezen eztituk aditzen Iainkoaren diraden gauzak, baina gizonen diradenak.
34 Gero populua beregana deithurik bere diszipuluekin, erran ziezen, Nork ere nahi baitu ene ondoan ethorri, renuntia beza bere buruaz, eta har beza bere krutzea, eta berrait niri.
35 Ezen nork ere nahi ukanen baitu bere bizia salbatu, galduren du hura: baina nork ere galduren baitu bere bizia enegatik eta Ebanjeliogatik, salbaturen du hura.
36 Ezen zer probetxu du gizonak, baldin mundu guzia irabaz badeza, eta bere arima gal badeza?
37 Edo zer emanen du gizonak bere arimaren rekonpensamendutan?
38 Ezen nork ere ahalke izanen baita nizaz eta ene hitzez jeneratione adultera eta bekatore hunetan, gizonaren Semea ere ahalke izanen da harzaz, dathorrenean bere Aitaren glorian Aingeru sainduekin.
KAP. IX.
2 Kristek transfiguratzen. 7 Hari behatzera hodeietik manatzen. 11 Elias, Ioanes Baptista. 17 Demoniatua. 23 Sinhestea. 29 Othoitza eta barura. 31 Kristek bere pasionea aitzinetik erraiten. 36 Haur bat besoetara hartzen. 41 Kristen izenean emaitea. 43, 45, 47 Eskandalizatzen duen eskuaz, oinaz eta begiaz. 44 Hiltzen ezten harraz. 50 Bakez izateko.
1 Erraiten zerauen halaber, Egiaz erraiten drauzuet, ezen badiradela hemen present diradenotarik batzu, herioa dastaturen eztutenik, Iainkoaren resuma bothererekin ethorririk dakuskeiteno.
2 Eta sei egunen buruan har zitzan Pierris, eta Iakes eta Ioanes, eta eraman zitzan mendi gora batetara apart hek berak, eta transfigura zedin haien aitzinean.
3 Eta haren abillamenduak argi zitezen, eta hagitz xurit elhurra bezala, halaka non bolazalek lurraren gainean ezin hain xuri egin bailezake.
4 Gero ager zekien Elies Moisesekin, eta minzo ziraden Iesusekin.
5 Orduan Pierrisek hitza harturik diotsa Iesusi, Majistrua, on duk gu hemen garen: egin ditzagun bada hirur tabernakle, bat hire, eta bat Moisesen, eta bat Eliasen.
6 Eta zer minzo zen etzakian: ezen izituak ziraden.
7 Eta egin zedin hodei bat hek estali zituenik: eta ethor zedin boz bat hodeietik, zioela, Haur da ene Seme maitea: huni beha zakizkiote.
8 Eta bertan inguru behaturik, etzezaten ikus nehor gehiagorik, Iesus bera baizen berekin
9 Eta hek menditik iausten ziradela, mana zitzan, nehori ezlietzoten erran ikusi zituzten gauzak, gizonaren Semea hiletarik resuszitatu lizenean baizen.
10 Eta hek erran haur eduki zezaten berak baithan, elkarri galde egiten zeraukatela, zer erran nahi zuen, hiletarik resuszitatze hark.
11 Gero interroga zezaten, ziotela, Zergatik dioite Eskribek ezen Elias lehen ethorri behar dela?
12 Eta hark ihardesten zuela erran ziezen, Segur Eliasek lehen ethorririk bere estaturako ditu gauza guziak: eta eskribatua den bezala gizonaren Semeaz, behar da anhitz sufri dezan, eta ezdeusetan eduki dadin.
13 Baina erraiten drauzuet ezen Elias ethorri izan dela, eta hari egin nahi zeraukaten guzia, egin draukatela, harzaz eskribatua den bezala.
14 Eta diszipuluetara ethorririk, ikus zezan jendetze handi bat haien inguruan, eta Eskribek hekin zihardukatela.
15 Eta bertan jendetze guzia, hura ikusirik, espanta zedin: eta harengana laster eginez saluta zezaten.
16 Orduan interroga zitzan Eskriba hek, Zer dihardukazue zuen artean?
17 Eta ihardesten zuela jendetzekoetarik batek, erran zezan, Majistrua, ekarri diat neure semea hiregana, zeinek baitu espiritu mutu bat.
18 Eta non ere har baiteza, zathikatzen dik: eta orduan haguna diariok, eta garraskots bere hortzez egiten dik, eta eiarthu dihoak: eta erran diraueat hire diszipuluei egotz lezaten kanpora, eta ezin egin die.
19 Eta hark ihardesten zuela erran zezan, O natione sinheste gabea, noizdrano finean zuekin izanen naiz? noizdrano finean suportaturen zaituztet? ekarzue hura enegana.
20 Orduan ekar zezaten harengana: eta ikusi zuenean, bertan espirituak zathika zezan hura, eta lurrera eroririk iraulzkatzen zen haguna lariola.
21 Orduan interroga zezan Iesusek haren aita, Zenbat denbora du haur heldu zaiola? Eta hark diotsa, Haurra-danik.
22 Eta anhitzetan sura egotzi dik eta urera, desegin lezanzat: baina deus ahal badagik, hel akigu, guzaz konpasione harturik.
23 Eta Iesusek erran ziezon, Baldin hori sinhets ahal badezak, gauza guziak dituk posible sinhesten duenaren.
24 Eta bertan haur aitak oihuz zegoela nigarrekin erran zezan, Sinhesten diat, Iauna, hel akio ene inkredulitateari.
25 Eta ikusirik Iesusek ezen populua lasterka elkarganatzen zela, mehatxa zezan espiritu satsua, ziotsala, Espiritu mutua eta gorra, nik aut manatzen, Ilki adi horrenganik, eta gehiagorik ez adila sar hori baithan.
26 Eta espiritua oihu eginik eta hura gaizki zathikaturik, ilki zedin: eta haurra hila bezalaka zedin, hala non anhitzek erraiten baitzuten ezen hil zela.
27 Baina Iesusek haren eskua harturik, xuxent zezan hura, eta iaiki zedin.
28 Eta etxean sarthu zenean, bere diszipuluek interroga zezaten apart, Zergatik guk hura ezin kanpora egotzi dugu?
29 Eta erran ziezen, Deabru mota hura berzela ezin ilki daite orationez eta barurez baizen.
30 Eta handik ilkirik, elkarrekin zabiltzan Galilean gaindi: eta etzuen nahi nehork iakin lezan.
31 Ezen irakasten zituen bere diszipuluak, eta ziosten, Gizonaren Semea liuraturen da gizonen eskuetara, eta hilen dute: baina hilik, hereneko egunean resuszitaturen da.
32 Baina hek erran haur etzuten aditzen, eta beldur ziraden haren interrogatzera.
33Eta ethor zedin Kapernaumera: eta etxera zenean, interroga zitzan, Zer bidean ihardukiten zenduten elkarren artean?
34 Eta hek ixil zitezen: ezen elkarren kontra iharduki zuten bidean, zein zen berzeak baino handiagoa.
35 Eta iarri zenean, dei zitzan hamabiak, eta erran ziezen, Baldin nehor lehen izan nahi bada, guzietako azkenen izanen da, eta guzien zerbitzari.
36 Eta haurtxo bat harturik ezar zezan haien artean, eta hura besoetara harturik, erran ziezen,
37 Nork ere hunelako haurtxoetarik bat rezebituren baitu ene izenean, ni rezebitzen nau: eta nork ere ni rezebitzen bainau, eznau ni rezebitzen, baina ni igorri nauena.
38 Eta ihardets ziezon Ioanesek, zioela, Majistrua, ikusi diagu zenbeit hire izenean deabruak kanpora egoizten zituenik, zein ezpeitarreiku guri: eta debetatu diagu hura, zeren ezpetarreiku guri.
39 Eta Iesusek dio, Eztezazuela hura debeta: ezen ezta nehor ene izenean berthuterik egiten duenik, eta bertan nizaz gaizki minza ahal daitenik.
40 Ezen gure kontra eztena, gure alde da.
41Ezen nork ere edatera emanen baitrauzue beire bat ur ene izenean, zeren Kristenak zareten, egiaz diotsuet, eztuela galduren bere saria.
42 Eta nork ere eskandalizaturen baitu ni baithan sinhesten duten xipi hautarik bat, hobe luke errota harri bat haren lepoaren inguruan ezar ledin, eta itsasora egotz ledin.
43 Eta baldin eure eskuak trebuka eraziten bahau, trenka ezak hura: hobe duk hire, esku bakoitzdun bizitzean sar adin, ezen ez bi eskuak dituala: gehennara ioan adin, behin ere iraungiten ezten sura.
44 Non haien harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraungiten.
45 Eta baldin eure oinak trebuka eraziten, bahau, trenka ezak hura, hobe duk hire, maingurik bizitzean sar adin, ezen ez bi oinak dituala gehennara egotz adin, behin ere iraungiten ezten sura.
46 Non haien harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraungiten.
47 Eta baldin eure begiak trebuka eraziten bahau, idokak hura, hobe duk hire, begi bakoitzdun Iainkoaren resuman sar adin, ezen ez bi begiak dituala suko gehennara egotz adin:
48 Non haien harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraungiten.
49 Ezen batbedera suz gazituren da: eta sakrifizio guzia gatzez gazituren da.
50 Gauza ona da gatza, baina baldin gatza gezat badadi zerzaz hura gazituren duzue? Auzue zeurok baithan gatz, eta bake auzue elkarren artean.
KAP. X.
2 Senhar emazten separationeaz. 13 Kristi presentatu izan zaizkan haurrez. 16 Eskuen inpositioneaz. 21 Kristi iarreikiteaz. 33 Kristek aitzinetik deklaratzen nola hil behar den. 35 Zebedeoren semen rekesta. 45 Krist gure ministre. 46 Itsua argitu.
1 Gero handik partiturik, ethor zedinIudeako aldirietara Iordanaren berze aldeaz: eta berriz jendetze bil zedin harengana: eta ohi bezala berriz irakasten zituen.
2 Orduan ethorririk Fariseuek interroga zezaten tentatzen zutela, Sori da gizonak bere emaztea utzi dezan?
3 Baina hark ihardesten zuela erran zezan, Zer manatu drauzue Moisesek?
4 Eta hek erran zezaten, Moisesek permetitu dik separationeko letraren eskribatzera, eta emaztearen utzitera.
5 Eta ihardiesten zuela Iesusek erran ziezen, Zuen bihotzeko gogortasunagatik eskribatu drauzue manamendu hori.
6 Baina kreatione hatsetik, arra eta emea egin zituen Iainkoak.
7 Hunegatik, utziren ditu gizonak bere aita eta ama, eta iunktaturen zaio bere emazteari.
8 Eta biak izanen dirade haragi bat. Beraz gehiagorik eztirade biga, baina haragi bat.
9 Bada Iainkoak iunktatu duena gizonak eztezala separa.
10 Eta etxean berriz diszipuluek gauza harzaz beraz interroga zezaten.
11 Eta hark erran ziezen, Nork ere utziren baitu bere emaztea, eta berze bat emazte harturen, adulterio iaukiten du haren kontra.
12 Eta baldin emazteak utzi badeza bere senharra, eta berze batekin ezkon badadi, adulterio iaukiten du.
13 Orduan presenta zietzoten haurtxo batzu, hek hunki litzanzat: baina diszipuluek mehatxatzen zituzten, hek presentatzen zituztenak.
14 Eta hori ikus zezanean Iesusek, faska zedin eta erran ziezen, utzitzazue haurtxoak enegana ethortera, eta eztitzazuela enpatxa: ezen horlakoen da Iainkoaren resuma.
15 Egiaz erraiten drauzuet, nork ere ezpaitu rezebituren Iainkoaren resuma haurtxo anzo, ezta hartan sarthuren.
16 Eta hek besoetara harturik, eskuak haien gainean ezarririk, benedika zitzan.
17 Eta hura ilkiten zela bideari lekionzat, norbeitek harengana laster eginik, eta haren aitzinean belhaurikaturik, interroga zezan, Majistru ona, zer eginen dut bizitze eternala hereta dezadanzat?
18 Eta Iesusek erran ziezon, Zergatik deitzen nauk on? eztuk nehor onik bat baizen, eta hura, Iainkoa.
19 Manamenduak badakizkik, Eztezala adultera, Eztezala hil, Eztezala ebats, Eztezala testimoniaje falsurik erran, Damurik eztagioala nehori, Ohoraitzak eure aita eta ama:
20 Eta hark ihardesten zuela erran ziezon, Majistrua, horiak guziak begiratu zitiat neure gaztetasunetik.
21 Eta Iesusek harenganat behaturik, onhets zezan, eta erran ziezon, Gauza baten peitu aiz, habil, dituanak sal itzak, eta eman ietzek paubrei: eta ukanen duk thesaur bat zeruan: eta athor, arreit niri, krutzea harturik.
22 Eta hura faskaturik hitz hunez, ioan zedin tristerik: ezen on handiak zituen.
23 Orduan inguru behaturik Iesusek dioste bere diszipuluei, O zein nekez onhasundunak, Iainkoaren resuman sarthuren diraden!
24 Eta diszipuluak espanta zitezen hitz hauzaz. Baina Iesusek berriz ihardesten zuela erran ziezen, Haurrak, zein gaitz den abrastasunetan fida diradenak, Iainkoaren resuman sar ditezen.
25 Erraxago da kable bat orratzaren zulhotik iragan dadin, ezen ez abratsa Iainkoaren resuman sar dadin.
26 Baina hek are espantago zitezen, bere artean zioitela, Eta nor salba ahal daite?
27 Baina hetarat behaturik Iesusek dio, Gizonak baithan inposible da, baina ez Iainkoa baithan: ezen gauza guziak posible dirade Iainkoa baithan.
28 Orduan Pierris has zedin hari erraiten, Huna, guk utzi zitiagu gauza guziak, eta iarreiki gaitzaizkik hiri.
29 Eta ihardesten duela Iesusek dio. Egiaz diotsuet, nehor ezta utzi duenik etxea, edo anaieak, edo arrebak, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haurrak, edo landak, ene eta Ebanjelioaren amorekatik.
30 Rezebi eztezan orain denbora hunetan ehunetan hanbat, etxe eta anaie, eta arreba, eta ama, eta haur, eta landa, persekutionekin, eta sekula ethortekoan bizitze eternala.
31 Baina anhitz lehen diradenak, izanen dirade azken: eta azkenak lehen.
32 Eta ziraden bidean igaiten ziradela Ierusalemera: eta haien aitzinean ioiten zen Iesus, eta espantatzen ziraden, eta zarreitzola ziraden beldur. Eta harturik berriz hamabiak, has zekien ethorri behar zaizkan gauzen erraiten:
33 Zioela, huna, igaiten gara Ierusalemera: eta gizonaren Semea liuraturen da Sakrifikadore prinzipalen eta Eskriben eskuetara, eta hiltzera kondemnaturen dute, eta Jentilen eskuetarako dute:
34 Eta hek eskarniaturen dute hura, eta azotaturen, eta thu eginen draukate, eta hilen dute: baina hereneko egunean resuszitaturen da.
35 Orduan ethorten dirade haregana Iakes eta Ioanes Zebedeoren semeak, dioitela, Majistrua, nahi gendikek zer ere eskaturen baikara, egin iezagun.
36 Eta hark erran ziezen, Zer nahi duzue dagizuedan?
37 Eta hek erran ziezoten, Eman iezaguk, bata hire eskuinean, eta berzea hire ezkerrean iar gaitezen hire glorian.
38 Eta Iesusek erran ziezen, Eztakizue zeren eskez zaudeten: edan ahal dirozue nik edaten dudan kopa, eta ni batheiatzen naizen baptismoaz batheia ahal zaitezkete?
39 Eta hek erran ziezoten, Bai. Eta Iesusek erran ziezen, Nik edaten dudan kopa edanen baduzue, eta ni batheiatzen naizen baptismoaz batheiaturen bazarete:
40 Baina ene eskuinean edo ene ezkerrean iartea, ezta ene emaiteko, baina emanen zaie preparatu izan zaienei.
41 Eta hori enzunik hamarrak has zitezen faskatzen Iakesez eta Ioanesez.
42 Baina Iesusek hek beregana deithurik dioste Badakizue ezen nationen gainean seignoriatzea laket zaienek, haien gainean seignoriatzen dutela, eta haien artean handi diradenek authoritatez usatzen dutela haien gainean.
43 Baina ezta hala izanen zuen artean: aitzitik nor ere nahi izanen baita handiena izan zuen artean, izanen da zuen zerbitzari.
44 Eta nor ere nahi izanen baita zuen artean izan ehen, izanen da guzien zerbitzari.
45 Ezen gizonaren Semea ere ezta ethorri zerbitzatu izatera, baina zerbitzatzera, eta bere biziaren anhitzengatik ranzoinetan emaitera.
46 Orduan ethorten dirade Ierikora: eta hura Ierikotik ilkiten zela, eta haren diszipuluak eta jendetze handia, Bartimeo Timeoren seme itsua zegoen iarririk, bide bazterrean, eskez:
47 Eta enzunik ezen Iesus Nazareno zela, has zedin oihu egiten eta erraiten, Iesus Dabid-en semea, auk pietate nizaz.
48 Eta mehatxatzen zuten anhitzek ixil ledin: baina hark ungiz oihu gehiago egiten zuen, Dabid-en semea, auk pietate nizaz.
49 Orduan Iesusek gelditurik, mana zezan, dei ledin. Eta dei zezaten itsua, ziotsatela, Esporza adi, iaiki adi: deitzen au.
50 Eta hura, bere mantoa egotzi zuenean, iaikirik ethor zedin Iesusgana.
51 Eta ihardesten zuela erran ziezon Iesusek, Zer nahi duk dagiadan? Eta itsuak diotsa, Majistrua, ikustea rezebi dezadan.
52 Eta Iesusek erran ziezon, Oha, eure fedeak salbatu au. Eta bertan rezebi zezan ikustea, eta iairreikiten zaion Iesusi bidean.
KAP. XI.
1. 15 Kristek bere sartzea Ierusalemen egiten. 13 Fikotzea eihartzen. 15 Marxantak tenpletik iraizten. 17 Etxe orationekoa. 22 Iainkoaren fedea, 24 nezesario orationean: 25 Othoitz egiterakoan barkatzeko. 28 Fariseuek Krist tentatzen. 30 Ioanesen baptismoa.
1 Eta Ierusalemera, Bethfaje eta Bethania Olibatzetako mendi aldekoetara hurbiltzen ziradenean, igor zitzan bere diszipuluetarik biga,
2 Eta erran ziezen, Zoazte zuen aurkan den burgura: eta hartan sarthuren zareten bezain sarri, eridenen duzue asto ume bat estekatua, nehor oraino gainean iarri izan etzaionik: laxaturik hura ekardazue.
3 Eta baldin nehork badarrazue, Zergatik hori egiten duzue? errazue ezen Iaunak duela haren beharra: eta bertan hura igorriren du huna.
4 Parti zitezen bada, eta eriden zezaten asto umea estekaturik, bortha aldean kanpotik bi bideren artean: eta laxa zezaten hura.
5 Eta han zeudenetarik batzuk erran ziezen, Zer ari zarete, laxatzen baituzue asto-umea?
6 Eta hek erran ziezen, Iesusek manatu zituen bezala: eta ioaitera utzi zitzaten.
7 Eta ekar zezaten asto-umea Iesusgana, eta ezar zietzoten beren abillamenduak gainean, eta iar zedin haren gainean.
8 Eta anhitzek beren abillamenduak heda zitzaten bidean: eta berzek adarrak ebakiten zituzten arboretarik eta bidean hedatzen.
9 Eta aitzinean zioazenek, eta iarreikiten ziradenek, oihu egiten zuten, zioitela, Hosanna, benedikatu dela Iaunaren izenean ethorten dena.
10 Benedikatu dela gure aita Dabid-en resuma Iaunaren izenean ethorten dena: Hosanna leku gorenetan aizena.
11 Eta sar zedin Ierusalemen Iesus, eta tenplean: eta gauza guzietara inguru behaturik, eta ia berandua zela ilki zedin Bethaniarat hamabiekin.
12 Eta biharamunean ilki izan ziradenean Bethaniatik, gose zedin.
13 Eta urrundanik ikusirik fikotze hostodun bat, ethor zedin eia deus hartan eriden zezakenez: eta hartara ethorririk, etzezan deus eriden hostorik baizen: ezen etzen fiko denbora.
14 Orduan ihardesten zuela Iesusek erran ziezon fikotzeari, Hemendik harat hireganik sekulan frukturik nehork ian eztezala. Eta haur enzun zezaten haren diszipuluek.
15 Eta ethorten dirade Ierusalemera: eta Iesus tenplean sarthurik, has zedin saltzen eta erosten ari ziradenen kanpora egoizten, eta kanbiadoren mahainak, eta uso kolunba saltzalen kadirak itzul zitzan.
16 Eta etzuen permetitzen nehork unzirik erabil lezan tenpletik.
17 Eta irakasten ari zen, ziostela. Ezta eskribatua, ezen Ene etxea orationetako etxe deithuren dela natione guzietan? baina zuek hura gaixtagin leze egin duzue.
18 Eta haur enzun zezaten Eskribek eta Sakrifikadore prinzipalek, eta bilha zabiltzan nolatan hura hil lezaketen: ezen beldur zaizkan, zeren populu guzia mirakuluz baitzegoen haren doktrinaz.
19 Eta arratsa ethorri zenean, ilki zedin Iesus hiritik.
20 Eta goizean aldetik iragaiten ziradela ikus zezaten fikotzea erroetarano eihartua.
21 Orduan orhoiturik Pierrisek erran ziezon, Majistrua, huna, hik maradikatu duan fikotzea eihartu duk.
22 Eta ihardesten zuela Iesusek erran ziezen, Auzue Iainkoaren fedea.
23 Egiaz erraiten drauzuet, nork ere erranen baitrauka mendi huni, Ken adi, eta iraitz adi itsasora: eta ezpaitu dudarik eginen bere bihotzean, baina sinhetsiren baitu ezen erraiten duena eginen dela, zer ere erranen baituke eginen zaio.
24 Halakotz erraiten drauzuet, zeren ere othoitz egiten duzuela eskaturen baitzarete, sinhetsazue ezen rezebituren duzuela: eta eginen zaizue.
25 Baina othoitz egiten iar zaiteztenean, barka ezazue baldin deus baduzue nehoren kontra: zuen Aita zeruetakoak ere, zuei barka dietzazuen zuen faltak.
26 Ezen baldin zuek barka ezpadezazue: zuen Aita zeruetan denak ere eztrauzkizue barkaturen zuen faltak.
27 Orduan ethorten dirade berriz Ierusalemera: eta tenplean zabilala, ethor zitezen harengana Sakrifikadore prinzipalak, eta eskribak, eta Anzianoak
28 Eta erran ziezoten, Zer authoritatez gauza horiak egiten dituk? eta nork eman drauk authoritate hori gauza horiak egin ditzan?
29 Eta Iesusek ihardesten zuela erran ziezen, Interrogaturen zaituztet nik ere zuek gauza batez: eta ihardestazue, eta erranen drauzuet zer authoritatez gauza hauk egiten ditudan.
30 Ioanesen baptismoa zerutik zen, ala gizonetarik? ihardestazue.
31 Eta bazihardukaten elkarren artean, zioitela, Baldin erran badezagu, Zerutik: erranen du Zergatik beraz eztuzue sinhetsi hura?
32 Baina baldin erran badezagu, Gizonetarik populuaren beldur gara: ezen guziek zadukaten Ioanes egiazko Profeta izan zela.
33 Eta ihardesten zutela erran ziezoten Iesusi, Etzeakiagu. Eta Iesusek ihardesten duela dioste, Nik ere eztrauzuet erranen zer authoritatez gauza hauk egiten ditudan.
KAP. XII.
1 Mahastia laborariei alokatu. 10 Harria edifikazalez arbuiatu. 14 Tributa pagatzeko denez. 20 Zazpi anaieren emazte izanaz. 25 Resurrektioneaz. 28 Manamendu prinzipalaz. 33 Iainkoaganatko eta hurkoaganatko amorioaz. 35 Krist Dabid-en seme. 38 Eskribetarik eta Fariseuetarik begiratzeko. 42 Trunkora emaiten zuen alargunaz.
1 Gero has zekien konparationez erraiten, Mahasti bat landa zezan gizon batek, eta ingura zezan hesiz, eta egin zezan hobi bat lakotako, eta edifika zezan dorre bat, eta aloka ziezen laborariei, eta kanporat ioan zedin.
2 Eta igor zezan laborarietara sasoinean zerbitzaria, laborarietarik rezebi lezanzat mahastiko fruktutik.
3 Baina hek hura harturik zaurt zezaten, eta igor zezaten hutsik.
4 Eta berriz igor zezan hetara berze zerbitzari bat eta harri ukaldiz hauts ziezoten burua, eta igor zezaten desonestki traktaturik.
5 Eta berriz berze bat igor ziezen, eta hura hil zezaten: eta anhitz berzerik, batzu zehatzen eta berzeak hiltzen zituztela.
6 Oraino bada bere seme maite bat ukan eta, hura ere igorri ukan du hetara azkenik, zioela, Ahalke izanen dirade ene semearen.
7 Baina laborari hek erran zezaten bere artean, Haur da primua: zatozte hil dezagun haur, eta gure izanen da heretajea.
8 Eta harturik hura hil zezaten, eta iraitz zezaten mahastitik kanpora.
9 Zer eginen du bada mahasti iabeak? Ethorriren da, eta deseginen ditu laborariak, eta emanen du mahastia berzeri.
10 Eta Eskriptura haur ere eztuzue irakurri? Edifikazalek arbuiatu duten harria, kantoin buru egin izan da:
11 Iaunaz egin izan da haur, eta da gauza miragarria gure begien aitzinean?
12 Aiher ziraden bada haren hatzamaitera, baina populuaren beldur ziraden: ezen ezagutu zuten haien kontra konparatione haur erran zuela: eta hura utzirik ioan zitezen.
13 Gero igor zitzaten harengana Fariseuetarik eta Herodianoetarik batzu, hura hatzaman lezatenzat hitzean.
14 Eta hek ethorririk diotsate, Majistrua, bazekiagu ezen egiati aizela, eta nehoren ansiarik eztuala: ezen ezago gizonen aparentiara beha, baina egiazki Iainkoaren bidea irakasten duk: Bidezko da tributaren Zesari emaitea, ala ez? emanen dugu, ala eztugu emanen?
15 Eta hark, ezaguturik haien hipokrisia, erran ziezen, Zergatik tentatzen nauzue? ekardazue dinero bat, ikus dezadanzat.
16 Eta hek presenta ziezoten: orduan dioste, Norena da imajina haur eta eskribua? Eta hek erran ziezoten, Zesarena.
17 Eta ihardesten zuela Iesusek erran ziezen, Renda ietzozue Zesarenak Zesari: eta Iainkoarenak Iainkoari. Eta mirets zezaten haren gainean.
18 Orduan ethor zitezen harengana Saduzeuak, zeinek erraiten baitute eztela resurrektionerik, eta interroga zezaten, zioitela,
19 Majistrua, Moisesek eskribatu ukan diraukuk, baldin zenbeiten anaiea hil bada, eta utzi badu emaztea, eta haurrik utzi ezpadu, har dezan haren anaiak haren emaztea, eta egin diezon leinu bere anaieri.
20 Zituan bada zazpi anaie: eta lehenak har ziezan emazte, eta hiltzean etziezan leinurik utzi.
21 Eta bigarrenak har ziezan hura, eta hil ziedian, eta hark ere etziezan leinurik utzi: eta hirurgarrenak halaber.
22 Eta har ziezatean hura zazpiek, eta leinurik etziezatean utzi: guzietako azkenenik hil ziedian emaztea ere.
23 Resurrektionean bada, resuszitatu diratenean hetarik zeinen emazte izanen da? Ezen zazpiek hura emazte ukan die.
24 Orduan ihardesten zuela Iesusek erran ziezen, Eztuzue halakotz huts egiten zeren ezpaitakizkizue Eskripturak, ezeta Iainkoaren berthutea?
25 Ezen hiletarik resuszitatu diratenean, eztu nehork emazterik harturen, ez emanen ezkonzaz: baina izanen dirade zeruetako Aingeruak bezala.
26 Eta hilez den bezenbatean, ezen resuszitatzen diradela, eztuzue irakurri Moisesen liburuan, nola berroan hari minzatu izan zaion Iainkoa, zioela, Ni naiz Abrahamen Iainkoa, eta Isaak-en Iainkoa, eta Iakob-en Iainkoa?
27 Ezta hilen Iainkoa, baina bizien Iainkoa: zuek beraz hagitz enganatzen zarete.
28 Eta ethor zedin Eskribetarik zenbeit, hek disputatzen enzunik, eta ikusirik ezen ungi ihardetsi zerauela, hark interroga zezan, Zein da manamendu guzietako lehena?
29 Eta Iesusek ihardets ziezon. Manamendu guzietako lehena duk, Behadi Israel, gure Iainko Iauna, Iaun bakoitz bat duk.
30 Onhetsiren duk bada eure Iainko Iauna, eure bihotz guziaz, eta eure arima guziaz, eta eure pensamendu guziaz, eta eure ahal guziaz: haur duk lehen manamendua.
31 Eta bigarrenak hura irudi dik, Onhetsiren duk eure hurkoa eure burua bezala: hauk baino berze manamendu handiagorik eztuk.
32 Orduan erran ziezon Eskriba hark, Ungi, Majistrua, egiazki erran duk, ezen Iainko bat dela eta harzaz berzerik eztela:
33 Eta haren onhestea bihotz guziaz, eta adimendu guziaz, eta arima guziaz, eta indar guziaz: eta hurkoaren onhestea bere burua bezala, gehiago dela ezen ez holokausta eta sakrifizio guziak.
34 Eta Iesusek ikusi zuenean ezen hark zuhurki ihardetsi zuela, erran ziezon, Ezaiz urrun Iainkoaren resumatik. Eta nehor gehiagorik etzaion ausart interrogatzera.
35 Eta ihardesten zuela Iesusek erraiten zuen, tenplean irakasten ari zela, Nola dioite Eskribek ezen Krist Dabid-en seme dela?
36 Ezen Dabid-ek berak erran du Espiritu sainduaren inspirationez, Erran drauka Iaunak ene Iaunari, Iar-adi ene eskuinean, ezar ditzakedano hire etsaiak hire oinen eskabella.
37 Beraz Dabid-ek berak deitzen du hura Iaun: nondik da beraz haren seme? Eta jendetze anhitzek enzuten zuen hura gogotik.
38 Eta erraiten zerauen bere doktrinan, Begirauzue Eskriba arropa luzekin ebili nahi diradenetarik, eta salutationei merkatuetan on dariztenetarik,
39 Eta lehen kadirei sinagogetan, eta lehen plazei banketetan:
40 Iresten dituztela ema alhargunen etxeak, are luzaki othoitz egin irudiz: hauk rezebituren dute kondemnatione handiagoa.
41 Eta Iesusek trunkoaren aurkan iarririk zegoela, gogoatzen zuen nola populuak diru emaiten zuen trunkora, eta anhitz abratsek emaiten zuten anhitz.
42 Eta ethorririk emazte alhargun paubre batek eman zitzan bi peza xipi, baitziraden kadrant bat.
43 Orduan bere diszipuluak beregana deithurik erran ziezen, Egiaz diotsuet, ezen alhargun paubre hunek gehiago eman duela ezen ez trunkora eman duten guziek.
44 Ezen guziek soberaturik zutenetik eman ukan dute, baina hunek eman du bere paubreziatik zuen guzia baieta, bere sustantia guzia.
KAP. XIII.
2, 14 Ierusalemeren destruktionea. 6 Kristen adbenimenduko signoak. 9 Persekutioneak. 10 Natione guzietan Ebanjelioa predikatzeko. 11 Espiritu saindua minzaturen. 22 Mirakulu falsuak. 26 Kristen iudizioratko ethortea. 31 Hitzaren fermetatea. 33 Beillatzeko eta othoitz egiteko.
1 Eta ilkiten zela tenpletik, erran ziezon bere diszipuluetarik batek, Majistrua, ikuskik zer harriak eta zer edifizioak diraden hauk.
2 Orduan Iesusek ihardesten zuela erran ziezon, Badakuskik edifizio handi hauk? eztuk geldituren harria harriaren gainean desegin eztadin.
3 Eta iarririk zegoela Olibatzetako mendian tenplearen aurkan, interroga zezaten apart Pierrisek eta Iakesek, Ioanesek eta Andriuek,
4 Zioitela, Erraguk noiz gauza horiak izanen diraden, eta zer signo izanen den gauza horiak guziak konplituren diradenean.
5 Eta Iesus, ihardesten zerauela, has zedin erraiten, Begirauzue nehork seduzi etzaitzaten:
6 Ezen anhitz ethorriren dirade ene izenean, dioitela, Ni naiz Krist: eta anhitz seduzituren dute.
7 Baina danzuzkizuenean gerlak eta gerla famak, etzaiteztela trubla: ezen gauza hauk egin behar dirade: baina ezta oraino izanen fina.
8 Ezen altxaturen da nationea nationearen kontra, eta resuma resumaren kontra: eta izanen dirade lur ikaratzeak lekutik lekura, eta goseteak eta nahastekamenduak: doloren hatseak, hauk.
9 Baina begira eiezue zuek zeuron buruei: ezen liuraturen zaituzte konsistorioetara eta sinagogetara: azotaturen zarete, eta gobernadoren eta regen aitzinera eramanen zarete ene kausaz, haei testimoniajetan.
10 Eta natione guzietan behar da lehenik predikatu Ebanjelioa.
11 Eta hatzamanik eramanen zaituztenean etzaretela aitzinetik ansiatan zer erranen duzuen, eta ezalbeitzinezate medita: baina zer ere emanen baitzaizue ordu hartan, hura albeitzinarrate: ezen etzarete zuek minzo zaretenak, baina Espiritu saindua.
12 Orduan liuraturen du anaieak anaiea heriotara, eta aitak haurra: eta altxaturen dirade haurrak aita-amen kontra, eta hil eraziren dituzte.
13 Eta gaitzetsiak izanen zarete guziez, ene izenagatik: baina nork ere perseberaturen baitu finerano, hura salbaturen da.
14 Dakusazuenean bada desolationearen abominationea, Daniel Profetaz erran izan dena, behar ezten lekuan dagoela (irakurtzen duenak adi beza) orduan Iudean diratenek, ihes albeilegite mendietarat:
15 Eta etxe gainean datena, ezalbeiledi iauts etxerat, eta ezalbeiledi sar deusen bere etxetik eramaitera.
16 Eta landan datena ezalbeiledi gibelerat itzul, bere abillamenduaren hartzera.
17 Baina dohaingaitz emazte izorren eta eredoskiten dukeitenen egun hetan.
18 Othoitz egizue bada zuen ihes egitea ezten neguan.
19 Ezen izanen dirade egun hek halako tribulatione, nolakorik ezpaita izan Iainkoak kreatu dituen gauzen kreatze hatsetik oraindrano, eta ezpaita izanen.
20 Eta baldin Iaunak laburtu ezpalitu egun hek, nehor ezlaite salba: baina elejitu dituen elejituakgatik, laburtu ditu egun hek.
21 Eta orduan baldin nehork badarrazue, Huna hemen Krist, edo, Hara han: ezalbeitzinezate sinhets.
22 Ezen altxaturen dirade Krist falsuak, eta profeta falsuak: eta eginen dituzte signoak eta mirakuluak seduzitzeko, baldin posible baliz, elejituen ere.
23 Baina zuek begirauzue. Huna, aitzinetik erran drauzkizuet gauza guziak.
24 Halaber egun hetan tribulatione haren ondoan, iguzkia ilhunduren da: eta ilhargiak eztu bere argia emanen.
25 Eta zeruko izarrak eroriren dirade, eta zeruetan diraden berthuteak ikaraturen dirade.
26 Eta orduan ikusiren dute gizonaren Semea datorkela hodeietan bothere eta gloria handirekin.
27 Eta orduan igorriren ditu bere Aingeruak, eta bilduren ditu bere elejituak laur haizetarik, lur bazterretik zeru bazterrerano.
28 Bada fikotzetik ikas ezazue konparationea. Haren adarra ia ustertzen eta hostatzen denean, badakizue ezen uda hurbil dela.
29 Hala zuek ere ikus dezazuenean gauza hauk egiten diradela, iakizue ezen hurbil datela borthan.
30 Egiaz erraiten drauzuet, ezen eztela iraganen mende haur, gauza hauk guziak egin diteno.
31 Zerua eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzak eztirade iraganen.
32 Baina egun harzaz eta orenaz nehork eztaki, ez eta zeruan diraden Aingeruek ere, ez eta Semeak ere, Aitak berak baizen.
33 Begirauzue, beilla ezazue eta othoitz egizue, ezen eztakizue denbora noiz daten.
34 Hala da nola kanporat ioan lizen gizon batek, bere etxea utzirik, eta emanik bere zerbitzariei authoritate: eta zeini bere lana, borthal-zainari beilla lezan manatu balerauka.
35 Beilla ezazue beraz: ezen eztakizue noiz etxeko iauna ethorriren den, arratsean, ala gauherditan, ala oillaritean, ala goizean:
36 Ustegaberik dathorrenean, lo zaunzatela eriden etzaitzaten.
37 Eta zuei erraiten drauzuedana, guziei erraiten drauet, Beilla ezazue.
KAP. XIIII
1 Konseillu Kristen kontra. 12 Bazkoa. 10, 18 Iudasek Krist traditzen. 22 Zenaren institutionea. 30 Pierrisi aitzinetik erraiten nola ukaturen zuen. 32 Krist baratzean. 34 Triste Krist. 38 Beillatzeko eta othoitz egiteko. 44 Iudasen pot egitea. 50 Apostoluek ihes egiten. 53 Kaifasgana Krist eraman izan. 61 Ixilik egoiten. 62 Hura dela Krist berak aithortzen. 65 Krist thustatzen eta bufetatzen.
1 Zen bada Bazkoaren eta ogi altxagarri gabekoen besta bi egunen buruan: eta Sakrifikadore prinzipalak eta Eskribak zabiltzan bilha nolatan hura fineziaz hatzamanik hil lezaketen.
2 Eta zioiten, Ez bestan, populuan tumultorik eztenzat.
3 Eta Iesus Bethanian Simon sorhaioaren etxean zela eta mahainean iarririk zegoela, ethor zedin emazte bat aspik garbizko ungentu prezio handitako boeita bat zuela: eta hautsirik boeita, huts zezan haren buru gainera.
4 Eta ziraden batzu berak baithan gaitzi zaienik, eta erraiten zutenik, Zertako ungentu goastatze haur egin izan da?
5 Ezen haur hirur-ehun dinero baino gehiagotan saldu ahal zaten, eta eman paubrei. Eta bazadasaten haren kontra.
6 Baina Iesusek dio, Utzazue hori, zergatik faskatzen duzue? obra on bat enegana egin du.
7 Ezen paubreak bethiere ukanen dituzue zuekin, eta noiz ere nahi ukanen baituzue, haei ungi ahal daidiezue: baina ni eznauzue bethi ukanen.
8 Hunek ahal duena egin du: abanzatu da ene gorputzaren unktatzera ene ohorztekotzat.
9 Egiaz erraiten drauzuet, non ere predikaturen baita Ebanjelio haur mundu guzian, hunek egin duena ere kontaturen da hunen memoriotan.
10 Orduan Iudas Iskariot hamabietarik bat ethor zedin Sakrifikadore prinzipaletara, hura liura liezenzat.
11 Eta hek hori enzunik alegera zitezen, eta prometa ziezoten diru emaitera: eta bilha zabilan nolatan hura denbora moldezkoz tradi lezakeen.
12 Eta altxagarri gabeko ogien lehen egunean, Bazkoa sakrifikatu behar zutenean, erran ziezoten bere diszipuluek, Non nahi duk ioanik apain dezagun ian dezanzat Bazkoa?
13 Orduan igor zitzan bere diszipuluetarik biga, eta erran ziezen, Zoazte hirira, non bathuren baitzaizue gizon bat, pegar bat ur daramala: zarrzitzate hari.
14 Eta nora ere sarthuren baita, errozue aitafamiliari: Majistruak ziok, Non da neure diszipuluekin Bazkoa ianen dudan ostatua?
15 Eta hark erakutsiren drauzue ganbera handi bat paratua eta apaindua: han apain iezaguzue.
16 Parti zitezen bada haren diszipuluak, eta ethor zitezen hirira: eta eriden zezaten erran zerauen bezala, eta apain zezaten Bazkoa.
17 Eta arrastu zenean, ethor zedin hamabiekin.
18 Eta hek mahainean iarririk zeudela, eta alha ziradela, dio Iesusek, Egiaz erraiten drauzuet, zuetarik batek tradituren nau, zeinek iaten baitu enekin.
19 Eta hek has zitezen tristetzen: eta hari erraiten bata berzearen ondoan, Ni naiz? eta berzeak, Ni naiz?
20 Eta hark ihardesten zuela erran ziezen, Hamabietarik batek, enekin platean trenpatzen duenek tradituren nau.
21 Segur gizonaren Semea badoa, harzaz eskribatu den bezala: baina malediktione gizon haren gainean, zeinez gizonaren Semea tradituren baita: on zukeen gizon hark baldin iaio ezpaliz.
22 Eta hek alha ziradela, har zezan Iesusek ogia eta gratiak rendaturik hauts zezan: eta eman ziezen, eta dio, Har ezazue, ian ezazue: haur da ene gorputza.
23 Eta kopa hartu zuenean, gratiak rendaturik, eman ziezen: eta edan zezaten hartarik guziek.
24 Eta dioste, Haur da ene odol Testamentu berrikoa, anhitzengatik isurten dena.
25 Egiaz diotsuet, ezen eztudala edanen hemendik harat aihenaren fruktutik, hura berririk Iainkoaren resuman edanen dudan egunerano.
26 Eta kantikoa erranik ioan zitezen Olibatzetako mendirat.
27 Orduan dioste Iesusek, Guziak eskandalizaturen zarete nitan gau hunetan: ezen eskribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreiaturen dirade ardiak.
28 Baina resuszita nadinean aitzinduren natzaizue Galileara.
29 Eta Pierrisek erran ziezon, Baldin guziak eskandaliza baditez ere, ni ez ordea.
30 Orduan diotsa Iesusek, Egiaz erraiten drauat ezen egun, gau hunetan bigetan oillarrak io dezan baino lehen, hiruretan ukaturen nauala.
31 Baina hark ungiz hagitzago erraiten zuen, Baldin hirekin hil behar banu ere, ezaut ukaturen. Eta halaber guziek ere erraiten zuten.
32 Gero ethorten dirade Jethsemane deitzen den leku batetara: eta dioste bere diszipuluei, Iar zaitezte hemen, othoitz daididano.
33 Eta hartzen ditu Pierris eta Iakes eta Ioanes berekin, eta has zedin izitzen, eta guziz keixatzen.
34 Eta dioste, Alde guzietarik triste da ene arima heriorano: zaudete hemen, eta beilla ezazue.
35 Eta aitzinaxiago ioanik, bere burua lurrera egotz zezan, eta othoitz egin zezan, baldin posible baliz iragan ledin harenganik oren hura:
36 Eta erran zezan, Abba, Aita, gauza guziak posible dituk hire: transporta ezak eneganik kopa haur: badarik ere ez nik nahi dudana, baina hik nahi duana.
37 Gero ethor zedin, eta eriden zitzan lo zeunzala: eta diotsa Pierrisi, Simon lo atza? oren bat ezin beillatu duk?
38 Beilla ezazue, eta othoitz egizue, sar etzaitezten tentationetan: espiritua pronpto da, baina haragia flaku.
39 Eta berriz ioanik othoitz egin zezan, eta propos bera erran zezan.
40 Gero itzulirik eriden zitzan berriz lo zeunzala: ezen haien begiak kargatuak ziraden, eta etzakiten zer ihardets zezakeoten.
41 Eta ethor zedin heren aldian, eta dioste, Lo egizue gaurgero, eta reposa zaitezte: asko da, ethorri da orena: huna, liuratzen da gizonaren Semea gaixtoen eskuetara.
42 Iaiki zaitezte, goazen: huna, ni traditzen nauena hurbildu da.
43 Eta bertan, hura oraino minzo zela, ethor zedin Iudas, baitzen hamabietarik bat, eta harekin jendetze handia ezpatekin eta uhekin, Sakrifikadore prinzipalen, eta Eskriben, eta Anzianoen partez.
44 Eta eman zerauen, hura traditzen zuenak elkarren artean seignale, zioela, Nori ere pot eginen baitraukat, hura da, hari zatxetzate, eta eramazue segurki.
45 Eta ethorri zenean, bertan harengana hurbildurik diotsa, Majistrua, Majistrua, eta pot egin ziezon.
46 Orduan hek ezar zitzaten bere eskuak haren gainean, eta hatzaman zezaten.
47 Eta han ziradenetarik zenbeitek, ezpata idokirik io zezan Sakrifikadore prinzipalaren zerbitzaria, eta edeki ziezon beharria.
48 Eta ihardesten zuela Iesusek erran ziezen, Gaixtagin baten ondoan bezala ilki zarete ezpatekin eta uhekin ene hatzamaitera?
49 Egun oroz zuen artean ninzen tenplean irakasten ari ninzela, eta ez nauzue hartu. Baina behar da konpli ditezen Eskripturak.
50 Orduan hura utzirik haren diszipulu guziek ihes zegiten.
51 Eta gizon gazte bat iarreiki izan zaion gorputz billuziaren gainean inguru mihise batez estalirik, eta hatzaman zezaten hura gizon gazte batzuk.
52 Baina hura, utzirik mihisea, billuzgorririk itzur zekien.
53 Orduan eraman zezaten Iesus Sakrifikadore subiranoagana: eta bil zitezen harekin. Sakrifikadore prinzipal guziak, eta Anzianoak, eta Eskribak.
54 Eta Pierris urrundanik iarreiki zekion Sakrifikadore subiranoaren sala barnerano: eta zegoen iarririk zerbitzariekin, berotzen zela su bazterrean.
55 Eta Sakrifikadore prinzipalak, eta konsistorio guzia Iesusen kontra testimoniaje bilha zabiltzan, hura hil erazi lezatenzat: eta etzuten erideiten.
56 Ezen anhitzek falsuki testifikatzen zuten haren kontra: baina etziraden konforme haien testimoniajeak.
57 Orduan batzuk iaikirik falsuki testifika zezaten haren kontra, zioitela,
58 Guk enzun dugu hori erraiten, Nik deseginen dut tenple eskuz egin haur, eta hirur egunez berze eskuz egin ezten bat edifikaturen dut.
59 Baina hala ere haien testimoniajea etzen konforme.
60 Orduan Sakrifikadore subiranoak artera iaikirik interroga zezan Iesus, zioela, Eztuk deus ihardesten? zer da hauk hire kontra testifikatzen dutena ?
61 Baina hura ixilik zegoen, eta etzezan deus ihardets. Berriz Sakrifikadore subiranoak interroga zezan hura, eta erran ziezon, Hi aiz Krist Iainko Benedikatuaren Semea?
62 Eta Iesusek erran ziezon, Ni nauk, eta ikusiren duzue gizonaren Semea iarririk dagoela Iainkoaren botherearen eskunean, eta ethorten dela zeruko hodeietan.
63 Orduan Sakrifikadore subiranoak bere arropak erdiraturik erran zezan, Zer gehiago testimonio behar dugu?
64 Enzun duzue blasfemioa: zer irudi zaizue? Eta hek guziek haren kontra iujea zezaten, hil merezi kuela.
65 Eta has zitezen batzu haren kontra thu egiten: eta haren begithartearen estaltzen, eta haren bufetatzen: eta hari erraiten, Profetiza ezak. Eta ofizierek zihor ukaldi emaiten zeraukaten.
66 Eta Pierris behereko salan zegoela, ethor zedin Sakrifikadore subiranoaren neskatoetarik bat:
67 Eta ikusi zuenean Pierris berotzen zegoela, hari begira iarririk erran zezan, Eta hi Iesus Nazarenorekin inzen.
68 Baina hark uka zezan, zioela, Eztinat ezagutzen, ez etzeakinat hik zer dionan. Eta ilki zedin korralerat, eta oillarrak io zezan.
69 Eta neskatoa berriz hura ikusirik, has zedin han ziradenei erraiten, Haur hetarik da.
70 Baina hark berriz uka zezan. Eta apur baten buruan berriz han ziradenek erran ziezoten Pierrisi, Egiazki hetarik aiz, ezen Galileano aiz, eta hire lengoajeak irudi dik.
71 Orduan hura has zedin maradikatzen eta arnegatzen, zioela, Eztut ezagutzen zuek diozuen gizon hori.
72 Eta berriz oillarrak io zezan: eta orhoit zedin Pierris Iesusek erran zeraukan hitzaz, Oillarrak bigetan io dezan baino lehen, hiruretan ukaturen nauk. Eta kanporat ilkirik nigar egin zezan.
KAP. XV.
1 Kristek, pilatgana eraman izanik, 2 Iuduen rege dela aithortzen. 7 Barabbas. 15 Pilatek Barabbas largatzen, eta Krist kruzifikatzeko liuratzen. 19 29 Krist eskarniatzen eta otrajeatzen. 24 Kruzifikatzen, 27 Gaixtaginekin. 33 Herri guzian ilhundu. 37 Kristek espiritua rendatu. 39 Zentenera. 40 Emazteak. 43 Kristen sepultura.
1 Eta bertan goizean konseillu edukirik Sakrifikadore prinzipalek Anzianoekin eta Eskribekin eta konsistorio guziarekin, estekaturik Iesus eraman zezaten, eta liura ziezoten Pilati.
2 Orduan interroga zezan, hura Pilatek, Hi aiz Iuduen Regea? Eta hark ihardesten zuela erran ziezon, Hik diok.
3 Eta anhitz gauzaz akusatzen zuten hura Sakrifikadore prinzipalek.
4 Eta Pilatek berriz interroga zezan, zioela, Eztuk deus ihardesten? huna, zenbat gauzaz hire kontra testifikatzen duten.
5 Baina Iesusek deus etzezan gehiagorik ihardets: hala non miresten baitzuen Pilatek.
6 Eta bestan largatzen ohi zerauen presoner bat, zeinen ere eska bailitez.
7 Eta zen Barabbas deitzen zenbat presoner seditioneko lagunekin, heriotze mutinationez egin zuenik.
8 Eta oihuz iarririk populua has zedin eskatzen egin liezen bethiere egin ukan zerauen bezala.
9 Eta Pilatek ihardetsi zerauen, zioela, Nahi duzue larga diezazuedan Iuduen Regea?
10 (Ezen bazeakian nola hura inbidiaz liuratu zuten Sakrifikadore prinzipalek)
11 Eta Sakrifikadore prinzipalek inzita zezaten populua lehen Barabbas larga liezen.
12 Eta Pilatek ihardesten zuela, berriz erran ziezen, Zer bada nahi duzue dagiodan Iuduen Rege deitzen duzuen huni?
13 Eta hek berriz oihu egin zezaten, Kruzifika ezak.
14 Eta Pilatek erraiten zerauen, Baina zer gaizki egin du? Eta hek hanbat oihu gehiago egin zezaten, Kruzifika ezak.
15 Pilatek bada populuaren gogara egin nahiz, larga ziezen Barabbas, eta Iesus azotaturik liura ziezen kruzifika ledinzat.
16 Orduan jendarmesek eraman zezaten hura sala barnera, zein baita pretorioa, eta dei zezaten banda guzia.
17 Eta bezti zezaten hura eskarlataz, eta inguru ezar ziezoten buruan elhorri plegatuzko koroa bat.
18 Eta has zitezen haren salutatzen, zioitela, Ungi hel dakiala, Iuduen Regea.
l9 Eta bazeraunsaten haren buruari kanabera batez, eta thu egiten zuten haren kontra, eta belhaurikaturik reberentia egiten zeraukaten.
20 Gero harzaz trufatu ziradenean, eraunz ziezoten eskarlatazkoa, eta bezti zezaten bere abillamenduez: eta kanporat eraman zezaten kruzifika lezatenzat.
21 Eta bortxa zezaten bideazko Simon Zireniano deitzen zenbat, landetarik heldu zela, (zein baitzen Alexandreren eta Ruforen aita) haren krutzea eraman lezanzat.
22 Gero eraman zezaten Golgothako lekura, zein erran nahi baita, Bur-hezur lekua.
23 Gero eman ziezoten edatera mahatsarno mirharekin nahasteka, baina hark etzezan har
24 Eta kruzifikatu zutenean, parti zitzaten haren abillamenduak, zorthe egotzirik haien gainean, nork zer ioan lezakeen.
25 Ziraden bada hirur orenak hura kruzifikatu zutenean.
26 Eta zen haren kausaren inskriptionea hunela eskribatua, IUDUEN REGEA.
27 Eta harekin kruzifika zitzaten bi gaixtagin: bata haren eskuinean, eta berzea ezkerrean.
28 Eta konpli zedin Eskriptura dioena, Eta gaizkigilekin estimatu izan da.
29 Eta iragaiten ziradenek iniuriatzen zuten bere buruak higitzen zituztela, eta zioitela, He, tenplea desegiten eta hirur egunez edifikatzen duana.
30 Enpara ezak eure burua, eta iautsi adi krutzetik.
31 Halaber Sakrifikadore prinzipalek ere eskarnioz elkarri erraiten zeraukaten Eskribekin, Berzeak enparatu ditu, bere burua ezin enpara dezake.
32 Krist Israeleko Regea iauts bedi orain krutzetik, ikus eta sinhets dezagunzat. Harekin kruzifikatu izan ziradenek ere iniuriatzen zuten.
33 Baina sei orenak ziradenean, ilhunbe egin zedin lur guziaren gainean bedratzi orenetarano
34 Eta bedratzi orenetan oihu egin zezan Iesusek ozengi, Eloi, Eloi, lammasabachthani? erran nahi baita, Ene Iainkoa, Ene Iainkoa, zeren abandonatu nauk?
35 Eta han ziradenetarik batzuk enzun zutenean, zioiten, Huna, Elias deitzen du.
36 Laster egin zezan bada batek, eta esponjia bat betherik binagrez, eta ezarririk kanabera baten inguruan, eman ziezon edatera, zioela, Utzazue: dakusagun eia ethorriren denez Elias horren kenzera.
37 Eta Iesusek oihu handi bat eginik, espiritua renda zezan.
38 Eta tenpleko bela erdira zedin bi zathitara garaitik behererano.
39 Eta ikus zezanean haren aurkan zegoen Zentenerak, ezen hala oihu eginik espiritua rendatu zuela, erran zezan, Egiazki gizon haur Iainkoaren Semea zen.
40 Eta baziraden emazteak ere urrundanik beha zeudela, zeinen artean baitzen Maria Magdalena, eta Maria Iakes xipiaren eta Iosesen ama, eta Salome.
41 Eta hek, Galilean zenaz geroztik iarreiki izan zaizkan eta zerbitzatu ukan zuten: eta anhitz berze emazte harekin batean Ierusalemera igan izan ziradenik.
24 Eta arrastu zenean (zeren Sabbathoaren aitzinetik den preparationeko eguna baitzen)
43 Ethorririk Iosef Arimatheakoa, konseiller ohoratua, hura ere Iainkoaren resumaren begira zegoena, ausart zedin Pilatgana sartzera, eta eska zekion Iesusen gorputzaren.
44 Eta Pilatek miresten zuen baldin ia hil baliz: eta Zentenera deithurik, interroga zezan hura, eia bazuenez heuragirik hil zela.
45 Eta gauza ezaguturik Zenteneraganik, eman ziezon gorputza Iosefi.
46 Eta hark mihise bat erosirik, eta hura erautsirik estal zezan mihiseaz: eta ezar zezan arroka batetan ebakia zen monumentean: eta itzuliz ezar zezan harri bat monument borthan.
47 Eta Maria Magdalena eta Maria Iosesen ama, beha zeuden non ezarten zen.
KAP. XVI.
2 Emazteak sepulkrera ethorten. 6 Aingerua hei minzatzen. 9 Krist Magdalenari agertzen, 12 Gero bi bideazkori, 14 eta Apostolu inkredulei. 15 Apostoluak ditu predikatzera eta batheiatzera igorten. 16 Sinhesteaz eta Baptesmoaz. 17 Mirakuluez. 19 Kristen aszensioneaz.
1 Eta Sabbathoa iragan zenean, Maria Magdalenak eta Maria Iakesen amak eta Salomek eros zitzaten ungentu aromatikoak, ethorririk hura enbauma lezatenzat.
2 Eta guziz goiz astearen lehen egunean ethorten dirade monumentera, iguzkia ia ilki zenean
3 Eta erraiten zuten elkarren artean, Nork aldaraturen drauku harria monument borthatik?
4 Eta miratu zutenean, ikus zezaten harria aldaratua zela: ezen guziz handia zen.
5 Gero monumentera sarthurik, ikus zezaten lagun gazte bat eskuineko aldean iarria, abillamendu xuri luze batez beztitua: eta izi zitezen
6 Baina hark dioste, Etzaiteztela izi: Iesus Nazareth kruzifikatu izan denaren bilha zabiltzate, resuszitatu da: ezta hemen, huna lekua non ezarri ukan zuten.
7 Baina zoazte, erran iezezue haren diszipuluei eta Pierrisi, ezen zuen aitzinean ioaiten dela Galileara: han hura ikusiren duzue, erran drauzuen bezala.
8 Eta hek bertan partiturik ihes egin zezaten monumentetik: ezen ikarak eta iziapenek har zitzan: eta nehori deus etzeraukaten erraiten: ezen beldur ziraden.
9 Eta Iesus resuszitatu zenean, asteko lehen egun goizean, ager zekion lehenik Maria Magdalenari, zeinetarik zazpi deabru kanpora egotzi baitzituen.
10 Hark ioanik konta ziezen, Iesusekin izan ziradenei, zeinek dolu ekarten baitzuten eta nigar egiten.
11 Eta hek enzun zezatenean ezen bizi zela, eta hark ikusi kuela, etzezaten sinhets.
12 Gero gauza hauen ondoan hetarik bi ioaiten ziradeni ager zekien berze formatan, kanporat partitzen ziradela.
13 Eta hek itzuli ziradenean konta ziezen berzei: baina etzitzaten hek ere sinhets.
14 Azkenik, elkarrekin iarririk zeudela hamekei ager zekien, eta reprotxa ziezen haien inkredulitatea, eta bihotz gogortasuna: zeren hura resuszitaturik ikusi ukan zutenak ezpaitzituzten sinhetsi.
15 Eta erran ziezen, Zoazte mundu orotara, eta predika iezozue Ebanjelioa kreatura guziari
16 Sinhetsiren duena eta batheiaturen dena salbaturen da: baina sinhetsiren eztuena kondemnaturen da
17 Eta signo hauk sinhetsi dukeitenei iarreikiren kaizte Ene izenean deabruak kanpora egotziren dituzte, lengoaje berriz minzaturen dirade:
18 Sugeak kenduren dituzte: eta baldin zerbait heriotarakorik edan badezate, eztraue kalterik eginen: erien gainean eskuak ezarriren dituzte, eta sendaturen dirade.
19 Eta Iauna gauza hauzaz haei minzatu izan zaienean, goiti zerurat altxa zedin, eta iar zedin Iainkoaren eskuinean.
20 Hek ere partiturik predika zezaten leku guzietan, Iaunak hekin obratzen zuela, eta hitza konfirmatzen zuela iarreikiten ziraden signoez.
|