S. IAKES APOSTOLUAREN EPISTOLA KATHOLIKOA
KAP. I.
2 Tentationea. 3 Patientia. 5 Sapientia. 8 Gogo doblea. 12 Bizitzeko koroa. 14 Guthizia. 18 Hitzaz enjendratu izan gara. 20 Iainkoaren iustitia. 22 Legearen enzuleak. 26 Mihiaren bridatzea. 27 Relijione egiazkoa.
1 Iakes Iainkoaren eta Iesus Krist Iaunaren zerbitzariak, hamabi leinu barreiatuei, salutatione.
2 Ene anaieak, bozkario perfektotan edukazue tentatione dibersetara eror zaiteztenean:
3 Dakizuelarik ezen zuen fedearen foroganzak patientia enjendratzen duela.
4 Baina patientiak obra perfektoa biu, perfekt eta integro zaretenzat, deusen falta etzaretelarik.
5 Eta baldin zuetarik zenbeitek sapientia faltarik badu, eska bekio Iainkoari, zeinek emaiten baitraue guziei benignoki, eta ez reprotxatzen: eta emanen zaio.
6 Baina federekin eska bedi, batre dudatzen eztuela: ezen dudatzen duena, haizeaz erabilten eta tormentatzen den itsas bagaren pare da.
7 Eztezala bada estima gizon hark deus Iaunaganik rezebituren duela:
8 Gizon gogo doblatakoa, inkonstant da bere bide guzietan.
9 Gloria bedi bada anaie konditione baxotakoa bere goratasunean:
10 Baina abrats dena, gloria bedi bere baxotasunean: ezen belhar lilia bezala iraganen da.
11 Ezen nola iguzkia beroarekin goratu eta, erre baita belharra, eta haren lilia erori, eta haren irudi ederra galdu: hala abratsa ere bere bide guzietan ximalduren da.
12 Dahatsu da tentatione sufritzen duen gizona: ezen forogatu datenean rezebituren duke, Iaunak hura maite dutenei prometatu drauen bizitzeko koroa.
13 Nehork, tentatzen denean, ezterrala Iainkoaz tentatzen dela: ezen Iainkoa ezin tenta daite gaizkiz, eta nehor eztu tentatzen.
14 Baina batbedera tentatzen da bere guthizia propriaz tiratzen eta bazkatzen denean.
15 Gero guthizia, konzebitu duenean, ertzen da bekatuz: eta bekatuak akabatu denean, herio enjendratzen du.
16 Etzaiteztela abusa, ene anaie maiteak.
17 Donatione on oro, eta dohain perfekt oro garaitik da argien Aitaganik iausten dela, zein baithan ezpaita kanbiamendurik, ez aldizkazko itzalik.
18 Hark bere borondatez enjendratu ukan gaitu egiazko hitzaz, haren kreaturetako primitiak bezala ginenzat.
19 Halakotz, ene anaie maiteak, biz gizon guzia enzutera lehiati, berantkor minzatzera, eta berantkor aserretzera.
20 Ezen gizonaren aserreak Iainkoaren iustitia eztu konplitzen.
21 Halakotz, iraitzirik zithalkeria guzia eta malitiazko superfluitatea, emetasunekin rezebi ezazue, zuetan landatu hitza, zeinek salba ahal baititzake zuen arimak.
22 Eta zareten hitzaren egile eta ez solament enzule, zeuron buruak enganatzen dituzuela.
23 Ezen baldin norbeit hitzaren enzule bada eta ez egile, hura mirailean bere begitharte naturala konsideratzen duen gizonaren pare da.
24 Ezen konsideratu ukan du bere burua, eta ioan izan da, eta bertan ahanze zaio nolako zen.
25 Baina miratu datena Lege perfektoan, zein baita libertatezkoa, eta hartan perseberatu dukeena, zeren ezpaitate enzule ahanzkor izan, baina obraren egile: hura dohatsu izanen da bere eginean.
26 Baldin zenbeitek uste badu relijioso dela zuen artean, bridatzen eztuelarik bere mihia, baina bere bihotza enganatzen duelarik, halakoaren relijionea bano da.
27 Relijione pura eta makula gabea Iainko eta Aita baithan, haur da, zurtzen eta emazte alhargunen bisitatzea bere tribulationetan: eta makula gabe bere buruaren begiratzea mundu hunetarik.
KAP. II.
2, 9 Akzeptione personez egitea. 8 Legearen konplitzea. 13 Miserikordia gaberiko kondemnationea. 14 Fedea obrak gabe ez deus. 17, 20 26. Hila.
1 Ene anaieak, eztuzuela Iesus Krist gure Iaun gloriazkoaren fedea, personen akzeptionerekin.
2 Ezen baldin sar badadi zuen kongregationera gizon bat urhezko erhaztun bat duela, prezioski beztiturik: eta sar dadin halaber edozein paubre xarki beztiturik,
3 Eta ikartze duzuen prezioski beztitua denagana, eta erran diezozuen hari, Hi iar adi hemen honestki: eta paubreari derrozuen, Hi ago zutik han, edo iar adi hemen ene eskabella azpian:
4 Eztuzue diferentia egin ukan zeurok baithan, eta egin izan baitzarete pensamendu gaixtoezko iuje?
5 Enzuzue, ene anaie maiteak, eztitu Iainkoak elejitu mundu hunetako paubreak fedez abrats izateko, eta hura maite dutenei prometatu drauen resumako heredero?
6 Baina zuek desohoratu ukan duzue paubrea. Ala abratsek etzaituztez tiranizatzen, eta etzaituztez gortetara erekarten?
7 Eztute hek blasfematzen zuen gainean inbokatu izan den Izen ona?
8 Badarik ere baldin Lege reala konplitzen baduzue Eskripturaren araura, zein baita, On eritziren draukak eure hurkoari eure buruari bezala, ungi egiten duzue:
9 Baina baldin personen akzeptionerik baduzue, bekatu egiten duzue, eta reprehenditzen zarete Legeaz transgredizale bezala.
10 Ezen nork ere Lege guzia begiraturen baitu, eta punktu batetan faltaturen, guzietan hogendun da.
11 Ezen erran duenak, Eztuk adulteraturen, erran du halaber, Eztuk hilen. Bada baldin adulteratzen ezpaduk, baina hiltzen bai, Legearen transgredizale egin aiz.
12 Hala minza zaitezte eta hala egizue nola libertatezko Legeaz iujeatu behar diradenek.
13 Ezen kondemnatione miserikordia gabe eginen zaio miserikordia egin eztukeenari: eta gloriatzen da miserikordia kondemnationearen kontra.
14 Ene anaieak, zer probetxu, baldin norbeitek badarra fede baduela, eta obrak eztituen? ala fede hark hura salba ahal dezake?
15 Eta baldin anaiea edo arreba billuziak badirade, eta peitu eguneko bitanzaren:
16 Eta zuetarik zenbeitek haei erran diezen, Zoazte bakerekin, bero zaitezte eta ase zaitezte: eta eztinguztezuen gorputzaren nezesario diraden gauzak, zer probetxu dukeite?
17 Hala fedea ere, baldin obrak ezpaditu, hila da bere berez.
18 Baina are erranen du edozeinek, Hik fedea duk, eta nik obrak zitiat, erakuts iezadak eure fedea eure obrak gabe, eta nik erakutsiren drauat hiri neure obretarik neure fedea.
19 Hik sinhesten duk ezen Iainko bat dela: ungi egiten duk: deabruek ere sinhesten die, eta ikara diabiltzak.
20 Baina nahi duk iakin, o gizon banoa, ezen fedea obrak gabe hila dela?
21 Gure aita Abraham ezta obretarik iustifikatu izan, Isaak bere semea aldare gainean ofrendatu zuenean?
22 Badakusak nola fedeak obratzen zuen haren obretan, eta obretarik fedea akabatu izan dela?
23 Eta konplitu izan dela Eskriptura dioela, Sinhetsi ukan du Abrahamek Iainkoa, eta inputatu izan zaio iustitiatara, eta Iainkoaren adiskide deithu izan da.
24 Badakusazue bada ezen obretarik iustifikatzen dela gizona, eta ez fedetik solament?
25 Halaber Rahab paillarda ere ala ezta obretarik iustifikatu izan, rezebitu zituenean mandatariak, eta berze bidez idoki zituenean?
26 Ezen nola gorputza espiritu gabe hila baita, hala fedea ere obrak gabe hila da.
KAP. III.
3 Mihiaren deskriptionea. 13 Konbersatione ona. 14 Inbidia eta tharritamendua. 15 Lurreko sapientia eta garaikoa. 18 Iustitiazko fruktua.
1 Ene anaieak, etzaretela majistru anhitz: dakigularik ezen kondemnatione handiagoa rezebituren dugula.
2 Ezen anhitz gauzatan huts egiten dugu guziek Baldin zenbeitek hitzean huts egiten ezpadu, hura gizon perfektoa da, eta bridatan eduki ahal dezake gorputz guzia ere.
3 Huna, zamariei bridak ahoetara emaiten drauztegu obedi gaitzatenzat, eta haien gorputz guzia hara huna drabilagu:
4 Huna, barkak ere, hain handi diradelarik, eta haize borthitzez erabilten diradelarik, hara huna erabilten dirade gobernail xipito batez, norat ere gobernazalearen plazerak nahi baituke.
5 Hala mihia ere menbro tipito bat da, eta gauza handiz bantatzen da: huna, su xipito batek zein egurtze handia iraxekiten duen.
6 Mihia ere su bat da, eta inikitatezko mundu bat: hala diot mihia ezarria dela gure menbroen artean, zeinek makulatzen baitu gorputz guzia, eta iraxekiten gure naturaren kursua, eta iraxekia da gehennaz.
7 Ezen bestien, eta xorien, eta sugen, eta itsasoko arrainen natura guzia hetzen da, eta hezi izan da natura humanoaz:
8 Baina mihia ezeinere gizonek ezin hez dezake: zeba ezin daiten gaitz bat da pozoin mortalez bethea.
9 Harzaz benedikatzen dugu gure Iainko eta Aita: eta harzaz maradikatzen ditugu Iainkoaren irudira eginiko gizonak.
10 Aho ber batetarik ilkiten da benediktione eta malediktione: Ezta behar, ene anaieak, hauk hunela egin ditezen.
11 Ala ithurri batek zulho beretik emaiten du dulzea eta mina?
12 Ala fikotze batek olibarik ekar ahal dezake, edo aihenak fikorik? hala ezin ekar dezake ithurri batek ere ur gazi eta geza.
13 Nor da zuhur eta iakinsu zuen artean? erakuts bitza konbersatione onez bere obrak, zuhurtziazko emetasunekin.
14 Eta baldin inbidia saminik baduzue, eta tharritamendurik zuen bihotzetan, etzaiteztela gloria, eta gezurrik ezterrazuela egiaren kontra.
15 Ezen zuhurtzia haur ezta garaitik iausten dena, baina da lurrekoa, sensuala eta deabruezkoa.
16 Ezen non baita inbidiarik eta tharritamendurik, han nahastekamendu eta obra gaixto guzia.
17 Baina garaitiko zuhurtzia, lehenik da pur, gero bakezko, moderatu, maneioso, miserikordiaz eta fruktu onez bethea, distinktionerik gabea, hipokrisia gabea.
18 Eta iustitiazko fruktua bakerekin ereiten zaie bakezkoei.
KAP. IIII.
1 Gerlak. 2 Guthiziak. 4 Munduko adiskidetasuna. 6 Iainkoak resistitzen urgulutsuei. 10 Humilitatea. 11 Gaitzerraileak. 12 Lege ezarle bat. 16 Bantatzea ez on.
1 Nondik gerlak eta guduak zuen artean? eza hemendik, diot, zuen boluptate zuen menbroetan gerla egiten dutenetarik?
2 Desiratzen duzue eta eztuzue ukaiten, inbidioso zarete eta bekaitz, eta ezin ardiets dezakezue: konbatitzen zarete eta gerla egiten duzue, baina eztuzue desiratzen duzuena, zeren ezpaitzarete eskatzen.
3 Eskatzen zarete eta eztuzue rezebitzen: zeren gaizki eskatzon baitzarete, zuen boluptatetan despenda dezazuenzat.
4 Adulteroak eta adulterak, eztakizue ezen munduaren adiskidetasuna, Iainkoaren etsaitasun dela? nor ere bada nahi izanen baita munduarekin adiskide, Iainkoaren etsai iartenda.
5 Ala uste duzue ezen Eskripturak alferretan erraiten duela, Inbidiatara aurthiten du zuetan habitatzen den espirituak?
6 Aitzitik du gratia handiagoa emaiten, halakotz dio, Iainkoak urgulutsuei resistitzen draue, eta humilei gratia emaiten.
7 Zareten bada suiet Iainkoaren, resisti iezozue deabruari, eta ihes eginen du zuetarik.
8 Hurbil zakitzate Iainkoari, eta hurbilduren zaizue: garbitzazue eskuak, o bekatoreak, eta purifikaitzazue bihotzak, o gogo doblatakoak.
9 Afliji zaitezte eta egizue lamentatione eta nigar: zuen irria nigarretara konberti bedi, eta zuen alegranza tristitiatara.
10 Humilia zaitezte Iaunaren aitzinean, eta goraturen zaituzte.
11 Elkarren kontra etzaiteztela gaizki minza, anaieak: anaiearen kontra minzo denak, eta bere anaiea kondemnatzen duenak, Legearen kontra gaizki erraiten du, eta Legea kondemnatzen du: eta baldin Legea kondemnatzen baduk, ezaiz Legearen egile, baina iuje.
12 Lege ezarlea bat da salba eta gal ahal dezakena: hi nor aiz berzea iujeatzen duana?
13 Eia orain erraiten duzuenak, Egun edo bihar ioanen gara hiri batetara, eta egonen gara han urthe bat, eta merkatalgoa eginen dugu, eta irabaziren dugu:
14 Eztakizuelarik biharamunean zer izanen den: ezen zer da zuen bizia? ezen apur batetakotz agertzen eta gero desegiten den bapore bat da.
15 Erran behar zindutenaren lekuan, Baldin Iaunak nahi badu, eta bizi bagara, eginen dugu haur edo hura.
16 Baina orain gloriatzen zarete zuen banterietan: horlako gloriatze guzia gaixto da.
17 Bada ungi egiten dakianak eta ez egiten, bekatu egiten du.
KAP. V.
1 Abratsak adbertitzen zer egiteko duten. 7 Patientia. 10 Exenplu Profetetan hartzeko. 12 Ez iuratzeko. 13 Orationea. 14 Eriez. 16 Elkarganako rekonziliationea.
1 Eia orain abratsak, nigar egizue, urhubi egiten duzuela zuen miseria helduren zaizkizuenakgatik.
2 Zuen abrastasunak usteldu dirade, zuen abillamenduak zerrenez betheak dirade.
3 Zuen urhea eta zuen zilharra herdoildu da, eta haien herdoildurak testifikaturen du zuen kontra, eta hark ditu ianen zuen haragiak suak bezala: thesaurizatu duzue azken egunetako.
4 Huna, zuen landak errekeitatu dituzten langilen alokairu zuezaz defraudatu izan dena, oihuz dago, eta errekeitazalen oihuak armaden Iaunaren beharrietan sarthu dirade.
5 Deliziotan bizi izan zarete lurraren gainean eta zuen atseginak hartu ukan dituzue, eta zuen bihotzak resasiatu ukan dituzue sakrifiziotako egunean bezala.
6 Kondemnatu eta hil ukan duzue iustoa: eta eztrauzue resistitzen.
7 Zareten bada patient, anaieak, Iaunaren adbenimendurano. Huna, laboraria lurreko fruktu preziosoaren begira egoiten da, patientki haren begira dagoela goizeko eta arratseko uria rezebi dezakeno.
8 Zareten patient zuek ere eta konfirmaitzazue zuen bihotzak: ezen Iaunaren adbenimendua hurbil da.
9 Etzaiteztela arrangura elkarren kontra, anaieak, kondemna etzaiteztenzat: huna, iujea borthaitzinean dago.
10 Ene anaieak, har-itzazue afliktionetako eta patientiatako exenplutan Profetak, zein minzatu baitirade Iaunaren izenean.
11 Huna, dohatsu edukiten ditugu afliktione sufritzen dutenak: Iob-en patientia enzun ukan duzue, eta Iaunaren fina ikusi duzue, nola guziz miserikordioso den Iauna eta gogabera.
21 Bada gauza ororen aitzinetik, ene anaieak, iura eztezazuela ez zeruaz, ez lurraz, ez edozein berze iuramenduz: baina biz zuen baia, Bai: eta zuen eza, Ez: kondemnationetara eror etzaiteztenzat.
13 Aflijitzen da zenbeit zuen artean? othoitz begi: bihotz alegeratako da zenbeit? kanta beza.
14 Eri da zenbeit zuen artean? erekar bitza Elizako anzianoak, eta othoitz begite harengatik, unktatzen dutela hura olioz Iaunaren izenean.
15 Eta fedezko orationeak salbaturen du eria, eta eraikiren du hura Iaunak: eta baldin bekaturik egin badu barkaturen zaizkio.
16 Konfesa ietzozue batak berzeari zuen faltak, eta othoitz egizue batak berzeagatik, senda zaiteztenzat: ezen anhitz balio du iustoaren efikaziorekin den orationeak.
17 Elias zen gu bai pasionen suiektionetako gizona, eta othoiztez othoitz egin zezan, ezlagian uririk, eta etzezan egin uririk lurraren gainean hirur urthez eta sei hilebethez.
18 Eta berriz othoitz egin zezan, eta zeruak uri eman zezan, eta lurrak bere fruktua ekar zezan.
19 Anaieak, baldin zuetarik zenbeit egiatik errebela badadi, eta hura konberti badeza zenbeitek,
20 Iakin beza ezen konberti erazi dukeenak bekatore bat bere bideko errebelamendutik, salbaturen dukeela arima bat heriotarik, eta bekatu mulzoa estaliren dukeela.
|