APOSTOLU SAINDUEN AKTEAK
KAP. I.
1 Espiritu sainduaz batheiatzea. 8 Apostoluak Kristen testimonio. 9 Krist zerurat igaiten. 13 Apostoluak Espiritu sainduaren begira egon. 16 Iudasen orde baten elejitzeaz. 18 Nola Iudasek bere burua urkatu zuen. 24 Apostoluen othoitza. 26 Matthias elejitu.
1 Lehenik minzatu izan nauk, Theofile, Iesus egiten eta irakasten hasi izan zen gauza guziez.
2 Elejitu zituen Apostoluei Espiritu sainduaz manamenduak emanik, goiti rezebitu zen egunerano.
3 Zeinei erakutsi ere baitu bere burua bizirik bere pasioneaz geroztik anthitz seignale segurez, berrogei egunez haei erakusten eta Iainkoaren resumaz minzatzen zaiela.
4 Eta bildu zituenean, mana zitzan ezlitezen parti Ierusalemetik, baina iguriki lezaten Aitaren promesa, Zein, dio, enzun baituzue eneganik.
5 Ezen Ioanesek batheiatu du urez, baina zuek batheiaturen zarete Espiritu sainduaz anhitz egun gabe.
6 Hek bada bildu ziradenean interroga zezaten hura, zioitela, Iauna, denbora hunetan bere estaturako draukak resuma Israeli?
7 Eta erran ziezen, Ezta zuei eman Aitak bere bothere proprian ezarri dituen denboren edo sasoinen ezagutzea.
8 Baina rezibituren duzue zuen gainera ethorriren den Espiritu sainduaren berthutea, eta izanen zaizkidate testimonio Ierusalemen, eta Iudea guzian, eta Samarian, eta lurraren bazterrerano
9 Eta gauza hauk erran zituenean, hek zakusatela altxa zedin: eta hodei batek harturik eraman zezan haien begietarik.
10 Eta zerurat begiak finkatuak zadutzatela hura ioaten zenean, huna, bi gizon presenta zitezen haien aitzinean beztidura xuritan:
11 Zeinek erran ere baitzezaten, Galileako gizonak, zergatik zaudete, zerurat beha zaudetela? goiti zuetarik zerurat rezebitu den Iesus haur, hala ethorriren da nola ikusi baituzue zerurat ioaiten.
12 Orduan itzul zitezen Ierusalemera Olibatzetako deitzen den menditik, zein baita Ierusalemeko aldean, Sabbath baten bidean.
13 Eta sarthu izan ziradenean, igan zitezen ganbera gora batetara non baitzeuden Pierris eta Iakes, Ioanes eta Andriu, Filipe eta Thomas, Bartholomeo eta Mattheu, Iakes Alfeoren semea eta Simon Zelotes, eta Iuda Iakesen anaiea.
14 Hauk guziek perseberatzen zuten gogo batez othoitzatan eta orationetan emaztekin, eta Iesusen ama Mariarekin, eta haren anaiekin,
15 Eta egun hetan iaikirik Pierrisek diszipuluen artean, erran zezan (eta zen han berean konpainia bat seiogei personaren ingurukorik)
16 Gizon anaieak, konplitu behar zen Eskriptura haur, zein aitzinetik erran baitu Espiritu sainduak Dabid-en ahoz, Iudasez, zein izan baita Iesusen hatzamailen gidari:
17 Ezen kontuko zen gurekin, eta rezebitu ukan zuen administratione hunetako portionea.
18 Hark bada akisitu du landa bat inikitatezko alokairutik, eta bere burua egotzirik erditik leher egin ukan du, eta urratu izan dirade haren halsar guziak.
19 Eta gauza haur ezagutu izan da Ierusalemeko habitant guziez: hala non deithu izan baita landa hura haien lengoaje propriz, Hazeldama: erran nahi baita, odol landa.
20 Ezen eskribatua da Psalmuen liburuan, Egin bedi haren habitationea desert, eta ezten han habita dadinik. Eta, Haren administrationea har dezan berze batek.
21 Behar da beraz gurekin bildu izan diraden gizon hautarik, Iesus Iauna gure artean ioan eta ethorri izan den denbora guzian,
22 Hasirik Ioanesen Baptismotik, gureganik goiti rezebitu izan den egunerano, bat egin dadin haren resurrektionearen testimonio gurekin.
23 Presenta zitzaten bada biga, Iosef Barsabas deitzen zena, zein izen goitikoz Iusto deithu izan baita, eta Matthias.
24 Eta othoizte egiten zutela erran zezaten, Hik Iauna guzien bihotzak baitezaguzkik, erakutsak zein elejitu duan bi hautarik,
25 Har dezanzat ministerio hunetako eta Apostolutasuneko, portionea, zeinetarik erauzi izan baita Iudas, ioan ledinzat bere lekurat.
26 Eta egotz zitzaten haien zortheak, eta eror zedin zorthea Matthiasen gainera, eta konsentimendu batez ezar zedin hameka Apostoluen kontuan
KAP. II.
1 Espiritu saindua igorri. 4 Apostoluak lengoaje arrotzez minzo. 14 Pierrisen predikationea. 21 Salbamendua. 24 Kristen resurrektionea. 36 Iesus dela Krist. 38 Penitentia. Baptismoa. 39 Kristezko promesak. 42 Doktrina. Komunionea. Ogiaren haustea. Orationea. 44 Bihotzezko eta onhasunezko batasuna.
1 Eta ethorri zenean Mendekoste eguna, guziak ziraden gogo batez leku batetan berean.
2 Eta egin zedin subitoki zerutik soinu bat botheretsuki heldu den haize baten anzora, eta bethe zezan etxe guzia non baitzeuden iarririk:
3 Eta ager zekizkien suaren anzoko mihi partituak, eta pausa zedin hetarik batbederaren gainean.
4 Eta bethe zitezen guziak Espiritu sainduaz, eta has zitezen minzatzen lengoaje arrotzez, Espirituak minzatzera emaiten zerauen bezala.
5 Eta bazen Ierusalemen egoiten ziraden Iudu Iainkoaren beldurra zuten gizonetarik, zeruaren azpiko natione orotarik.
6 Bada hots haur egin zenean, bil zedin jendalde bat, eta trubla zedin, zeren batbederak enzuten baitzituen bere lengoaje propriz hek minzatzen.
7 Eta espantatuak zeuden guziak, eta miresten zuten elkarri ziotsatela, Huna, minzo diraden hauk guziok, eztirade Galileano?
8 Nolatan bada guk danzuzkigu batbedera iaio izan garen lengoaje propriaz minzatzen? Parthianoek eta Medianoek eta Elamitek, eta Mesopotamian egoiten diradenek, eta Iudean, eta Kapadozian, Ponten, eta Asian,
10 Frijian eta Panfilian, Egipten, eta Libia bazterretan, baita Zireneko aurkan, eta Roman daudenek, eta Iuduek eta Proselitoek, Kretianoek eta Arabianoek:
11 Enzuten ditugu hauk gure lengoajez minzo diradela Iainkoaren gauza magnifikoez.
12 Eta espantatuak zeuden guziak, eta etzakiten zer pensa, elkarri ziotsatela, Zer erran nahi da haur?
13Eta berzek trufatzen ziradela, zioiten, Mahatsarno eztiz betheak dirade hauk.
14 Baina zutik zegoela Pierrisek hamekekin, altxa zezan bere boza, eta minza zekien, zioela, Gizon Iuduak eta Ierusalemen habitatzen zareten guziak, haur iakizue, eta beharriez har itzazue ene hitzak.
15 Ezen eztirade, zuek uste duzuen bezala hauk hordi, ikusirik ezen egunaren heren orena dela
16 Baina haur da Ioel profetaz erran izan dena.
17 Eta izanen da, azken egunetan (dio Iain-koak) erautsiren baitut neure Espiritutik haragi guziren gainera: eta profetizaturen dute zuen semek eta zuen alabek, eta zuen gaztek bisioneak ikusiren dituzte, eta zuen zaharrek ametsez amets eginen dute.
18 Eta segur neure muthilen eta neure neskatoen gainera egun hetan erautsiren dut neure Espiritutik, eta profetizaturen dute.
19 Eta eginen ditut gauza mirakuluzkoak zeruan garaian, eta signoak lurrean beherean, odol eta su eta kezko bapore.
20 Iguzkia kanbiaturen date ilhunbetara, eta ilhargia odoletara, Iaunaren egun handia eta notablea dathorren baino lehen.
21 Eta izanen da nork ere inbokaturen baitu Iaunaren izena, salbaturen baita haina.
22 Israeltar gizonak, enzun itzazue hitz hauk: Iesus Nazarenoa, gizon Iainkoaz aprobatua zuek baithan obra exzellentez eta mirakuluz eta signoz, zein egin baititu Iainkoak harzaz zuen artean, zeurok ere dakizuen bezala:
23 Haur, Iainkoaren konfeillu arrastatuz eta probidentiaz emana hartu zindutenean, gaixtoen eskuz kruzifikaturik hil ukan duzue.
24 Zein Iainkoak resuszitatu baitu, herioaren doloreak laxaturik, zeren ezpaitzen posible hura harzaz, eduki ledin.
25 Ezen Dabid-ek erraiten du harzaz, Kontenplatzen nuen Iauna neure aitzinean bethiere: ezen neure eskuineko aldean daut higi eznadin
26 Halakotz alegeratu da ene bihotza, eta boztu da ene mihia, eta are gehiago ene haragia pausaturen da esperanzatan.
27 Ezen eztuk utziren ene arima sepulkrean, eta eztuk permetituren hire Sainduak korruptionerik sendi dezan.
28 Ezagut erazi drauzkidak bizitzearen bideak, betheren nauk bozkarioz eure begitharte aitzinean.
29 Gizon anaieak, frangoki erran ahal dezakezuet Dabid patriarkaz, ezen hura hil izan dela eta ohortze izan dela, eta haren sepulkrea gure artean dela egungo egunerano.
30 Bada Profeta nola baitzen, eta baitzakian ezen iuramenduz iuratu zeraukala Iainkoak ezen haren gerrunzeko fruktutik, haragiaren arauez, Krist suszitaturen zuela, haren throno gainean iar eraziteko.
31 Aitzinetik ikusirik minzatu izan da Kristen resurrektioneaz, ezen eztela utzi izan haren arima sepulkrean, eta haren haragiak eztuela ikusi korruptionerik.
32 Iesus haur resuszitatu ukan du Iainkoak, eta gauza hunez gu guziok gara testimonio.
33 Bada Iainkoaren eskuinaz altxatu izan denean eta Espiritu sainduaren promesa Aitaganik rezebitu duenean, erautsi ukan du zuek orain dakusazuen eta danzuzuen haur.
34 Ezen Dabid ezta igan zeruetara: baina dio berak, Erran drauka Iaunak ene Iaunari, Iar adi ene eskuinean,
35 Ezar ditzazuedano hire etsaiak hire oinen eskabella.
36 Segur iakin beza bada Israeleko etxe guziak, ezen hura Iaun eta Krist egin duela Iainkoak: Iesus zuek kruzifikatu duzuen haur diot.
37 Eta gauza hauk enzunik bihotz-ximiko har zezaten, eta erran ziezoten Pierrisi eta berze Apostoluei, Zer eginen dugu gizon anaieak?
38 Eta Pierrisek dioste, Emenda zaitezte eta batheia bedi zuetarik batbedera Iesus Kristen izenean bekatuen barkamendutan: eta rezebituren duzue Espiritu sainduaren dohaina.
39 Ezen zuei egin zaizue promesa eta zuen haurrei, eta urrun diraden guziei, zenbat ere deithuren baititu gure Iainko Iaunak.
40 Eta anhitz berze hitzez testifikatzen zuen, eta exhortatzen zituen, zioela, Salba zaitezte natione gaixto hunetarik.
41 Bada gogotik haren hitza rezebitu zutenak, batheia zitezen, eta augmenta zitezen egun hartan hirur milla arimaren inguruaz.
42 Eta perseberatzen zuten Apostoluen doktrinan, eta komunikationean, eta ogiaren haustean, eta orationetan.
43 Eta arima guziari beldurtasun lot zekion, eta anhitz gauza mirakuluzko eta signo Apostoluez egiten zen.
44 Eta sinhesten zuten guziak ere elkarrekin ziraden, eta gauza guziak komun zituzten.
45 Posesioneak eta onhasunak saltzen zituzten, eta partitzen zerezten guziei batbederak beharra zuenaren araura.
46 Eta egun oroz perseberatzen zuten gogo batez tenplean, eta hausten zutela ogia etxez etxe, hartzen zuten bere othoranza alegranzarekin eta bihotzezko sinplizitaterekin:
47 Laudatzen zutela Iainkoa, eta gratia zutela populu guzia baithan. Eta Iaunak eratxekiten zeraukan jende salbatu izatekorik egun oroz Elizari.
KAP. III.
2 Maingua sendatu. 7 Pierrisen predikationea. 16 Fedea. 17 Iuduek ignorantiaz faltatu. 19 Penitentia. 22 Moisesek profetizatu Kristez. 26 Lehenik Iuduendako Krist igorri.
1 Bada Pierris eta Ioanes elkarrekin igaiten ziraden tenplera othoitz ordutan, baitzen bedratzi orenetan.
2 Eta gizon bere amaren sabeleandanik maingu zenbat ekarten zen: zein ezarten baitzuten egun oroz tenpleko bortha Ederra deitzen denean, elemosina eska lekienzat tenplean sartzen ziradenei.
3 Hark ikus zitzanean Pierris eta Ioanes tenplean sartzera zioazela, othoitz egin ziezen elemosina bat luenzat.
4 Baina harenganat begiak zorrozturik Pierrisek Ioanesekin erran zezan, Behezak gureganat.
5 Eta hura begira zaien zorrozki, hetarik zerbait rezebitu ustez.
6 Orduan Pierrisek erran zezan, Zilharrik ez urherik eztiat: baina zer baitut hura emaiten drauat: Iesus Krift Nazarenoren izenean iaiki adi eta ebil adi.
7 Eta hura esku eskuinetik harturik, goiti zezan, eta bertan erskont zitezen haren oin zolak eta aztalak.
8 Eta iauzirik geldi zedin zutik, eta bazabilan: eta sar zedin hekin tenplean, ebilten eta iauzten zela eta laudatzen zuela Iainkoa.
9 Eta ikus zezan hura populu guziak zabilala, eta laudatzen zuela Iainkoa.
10 Eta ezagut zezaten, hura ezen hura zela elemosina eskez tenpleko bortha Ederrean iarten zena: eta bethe zitezen iziapenez eta espantamenduz hari heldu izan zaion gauzaren gainean.
11 Eta maingu sendatu izanak Pierris eta Ioanes zadutzala, laster egin zezan hetara populu guziak Salomonen deitzen den galeriara, espantaturik.
12 Hori ikusirik Pierrisek ihardets ziezon populuari, Israeltar gizonak, zergatik mirakuluz zaudete hunezaz? edo zergatik guregana begiak zorrozturik zaudete, gure berthutez edo saindutasunez haur ebil erazi bagindu bezala?
13 Abrahamen eta Isaak-en eta Iakob-en Iainkoak, gure aiten Iainkoak glorifikatu du Iesus bere Semea, zuek liuratu eta ukatu duzuena Pilaten aitzinean, hark largatzeko zela iujeatu bazuen ere.
14 Baina zuek saindua eta iustoa ukatu duzue, eta rekeritu duzue gizerhaile bat eman lekizuen:
15 Eta bizitzearen prinzea hil ukan duzue, zein Iainkoak hiletarik resuszitatu baitu: eta gauza hunez testimonio gara gu.
16 Eta haren izena baithango fedeaz, ikusten eta ezagutzen duzuen haur, fortifikatu ukan du haren izenak: eta harzaz den fedeak bere menbro guzietako dispositione haur huni eman drauka zuen guzion presentian.
17 Eta orain, anaieak, badakit ezen ignorantiaz egin ukan duzuela, zuen Gobernadorek ere bezala.
18 Baina Iainkoak aitzinetik bere Profeta guzien ahoz erran zituen gauzak, Kristek sufrituren zuela, hala konplitu ukan ditu.
19 Emenda zaitezte bada, eta konberti zaitezte, ken ditezenzat zuen bekatuak.
20 Refrijeramendutako denborak ethorri diratenean Iaunaren presentiatik, eta igorri dukeenean zuei aitzinetik erran izan zaizuena, Iesus Krist:
21 Zein zeruak eduki behar baitu, Iainkoak, munduaren hatseandanik Profeta saindu guzien ahoz erran dituen gauza guzien restaurationeko denboretarano.
22 Ezen Moisesek aitei erran ukan draue, Profeta bat suszitaturen drauzue zuen Iainko Iaunak zuen anaietarik ni bezalakorik: enzunen duzue hura minzaturen zaikezuen gauza guzietan.
23 Eta izanean da, nor ere Profeta hari behaturen ezpaitzaio, deseginen baita populuaren artetik.
24 Etare Samuelez gerozko Profeta guziek, eta geroz profetizatu duten guziek aitzinetik erran ere badituzte egun hauk.
25 Zuek zarete Profeten, eta Iainkoak gure aitei ordenatu drauen alianzaren seme, ziotsala Abrahami, Eta hire hazian benedikatuak izanen dituk lurreko familia guziak.
26 Zuei lehenik Iainkoak suszitaturik Iesus bere Semea igorri ukan drauzue, hark benedika zinzatenzat, zuetarik batbedera zuen gaixtakerietarik konbertituz.
KAP. IIII.
3 Pierris eta Ioanes presoindegian ezari. 10 Krist dela Salbadorea konfesatzen eta mantenitzen dute. 11 Harri arbuiatua zein. 17 Defendatzen zaie predikatzea. 24 Apostoluen othoitza. 32 Nola bere artean fidelek gauzak komun zituzten. 36 Ioses izen goitikoz deithu Barnabas.
1 Baina hek populuari minzo zaizkala, ethor zekizten Sakrifikadoreak eta tenpleko Kapitaina, eta Saduzeuak,
2 Gaitziturik zeren irakasten baitzuten populua, eta predikatzen baitzuten Iesusen izenean hiletariko resurrektionea.
3 Eta eskuak egotz zitzaten haien gainera, eta ezar zitzaten presoindegian biharamunerano. Ezen ia arratsa zen.
4 Eta hitza enzun zutenetarik anhitzek sinhets zezaten: eta gizonen kontua egin zedin borz millatarano.
5 Eta gertha zedin biharamunean bil baitzitezen haien Gobernadoreak eta Anzianoak eta Eskribak Ierusalemera:
6 Eta Anas Sakrifikadore subiranoa, eta Kaifas eta Ioanes, eta Alexander, eta Sakrifikadoren arrazatik ziraden guziak.
7 Eta artean ezarri zituztenean, interroga zitzaten, Zer botherez edo noren izenean gauza haur egin duzue zuek?
8 Orduan Pierrisek Espiritu sainduaz hetherik, erran ziezen, Populuaren Gobernadoreak eta Israeleko Anzianoak,
9 Egungo egunean gizon inpotent bati egin izan zaion ungiaz examinatzen garenaz geroz, zer moienez haur sendatu izan den:
10 Iakizue zuek guziok eta Israeleko populu guziak, ezen Iesus Krist Nazarenoren izenean zein zuek kruzifikatu baituzue, zein Iainkoak resuszitatu baitu hiletarik, harzaz gizon haur dagoela sendorik zuen aitzinean.
11 Haur da harri zuezaz edifikazaleoz arbuiatu izan den hura, zein egin izan baita kantoin buru.
12 Eta ezta berzetan batetan ere salbamendurik: ezen berze izenik ezta zeruaren azpian gizonei eman zaienik, zeinez salbatu behar garen.
13 Orduan ikusirik Pierrisen minzatzeko hardieza eta Ioanesena, eta ezaguturik ezen gizon letra-gabeak eta idiotak ziradela, miresten zuten, eta ezagutzen zuten hek Iesusekin izanak ziradela.
14 Eta zakusatenean sendatu izan zen gizona hekin present zela, ezin deusetan kontrasta ahal zitakeen.
15 Orduan hek konseillutik kanpora ilkitera manaturik: konpartitzen zuten elkarren artean,
16 Zioitela, Zer eginen drauegu gizon hoei? ezen signo klaro bat hauzaz egin izan dela, manifest da Ierusalemeko habitant guziei, eta ezin uka dezakegu.
17 Baina gehiagorik publika eztadin populuaren artean, defenda diezegun mehatxuz, eztakizkion gehiagorik minza izen horretan nehori ere.
18 Bada hek deithurik mana zitzaten neholetan ere ezlitezen minza, eta ezlezaten irakats Iesusen izenean.
19 Baina Pierrisek eta Ioanesek ihardesten zutela erran ziezen, Eia Iainkoaren aitzinean gauza iustoa denez lehen zuei obeditzea ezen ez Iainkoari, iujea ezazue.
20 Ezen segur, ezin daidikegu enzun eta ikusi ditugun gauzak erran eztitzagun.
21 Orduan hek mehatxurekin utzi zitzaten ioaitera, ez eridenez nolatan puni ahal litzakeizten, populuaren kausaz, zeren guziek Iainkoa glorifikatzen baitzuten egin izan zenaz.
22 Ezen berrogei urthe baino gehiago zituen gizonak, zeinen gainean sendatzeko signo haur egin izan baitzen.
23 Eta ioaitera utzi zituztenean ethor zitezen bere jendetara, eta konta ziezen zer ere Sakrifikadore prinzipalek eta Anzianoek erran baitzerauezen.
24 Eta hek enzun zituztenean gogo batez altxa zezaten boza Iainkoagana, eta erran zezaten, Iauna, hi aiz zerua eta lurra, itsasoa eta hetan diraden gauza guziak egin dituan Iainkoa,
25 Dabid eure zerbitzariaren ahoz erran duana, Zergatik mutinatu izan dirade jendeak, eta populuek pensatu ukan dituzte gauza banoak?
26 Bildu izan dirade lurreko regeak, eta prinzeak elkarrekin bathu izan dirade Iaunaren eta haren Kristen kontra.
27 Ezen bildu izan dituk egiaz hire seme saindu Iesusen kontra, zein unktatu baituk, Herodes eta Ponze Pilate Jentilekin eta Israeleko populuarekin.
28 Egin lezatenzat zer ere hire eskuak eta hire konseilluak lehenetik egitera determinatu baitzuen.
29 Orain bada Iauna, beha ezak haien mehatxuetara, eta eman iezek eure zerbitzariei libertate guzirekin hire hitzaz minza ditezen:
30 Eure eskua hedaturik osasun emaitera, signoak eta mirakuluak egin ditezen Iesus hire Seme Sainduaren izenean.
31 Eta othoitz egin zutenean, ikara zedin lekua zeinetan bilduak baitziraden: eta bethe zitezen guziak Espiritu sainduaz, eta minzatzen ziraden Iainkoaren hitzaz hardiezarekin.
32 Eta aralde sinhetsi ukan zutenen bihotza eta arima zen bat: eta nehork poseditzen zituen gauzetarik etzuen erraiten deus bererik zuela, baina gauza guziak zituzten komun.
33 Apostoluek ere berthute handitan testifikatzen zuten Iesus Iaunaren resurrektioneaz, eta gratia handia zen baien guzien gainean.
34 Ezen nehork deusen beharrik etzuen haien artean: zeren landarik edo etxerik zuten guziek saltzen baitzituzten, eta saldu izan ziraden gauzen prezioa ekarten baitzuten
35 Eta ezarten Apostoluen oinetara: eta partitzen zaion batbederari, beharra zuenaren araura.
36 Iosesek bada, zein izen goitikoz dei baitzedin Apostoluez Barnabas (erran nahi baita konsolationezko semea) Lebitak, nationez Ziprianoak,
37 Posesione bat nola baitzuen sal zezan hura, eta ekarririk dirua ezar zezan Apostoluen oinetara.
KAP. V.
1, 7 Ananias eta Sapfira haren emaztea subitoki hiltzen. 12 Anhitz mirakulu. 15 Pierrisen itzala. 17 Apostoluak presoinean ezarri. 19 Hek Aingeruak idokirik tenplean irakasten ari, 25 gero konseillura dirade eramaiten: 29 eta han Krist aithortzen dute. 34 Gamalielen konseillua. 36 Theudas. 37 Iudas Galileanoa. 40 Apostoluak alegera Iesusen izenean azotatu izanaz.
1 Baina Ananias deitzen zen gizon batek, Sapfira bere emaztearekin sal zezan posesione bat:
2 Eta aparta zezan preziotik parte bat, haren emazteak ere zakialarik: eta zenbeit parte ekarririk, Apostoluen oinetara ezar zezan.
3 Eta erran zezan Pierrisek, Ananias, zergatik bethe du Satanek hire bihotza Espiritu sainduari gezur erraitera, eta landaren preziotik apartatzera?
4 Baldin begiratu bahau etzena hire gelditzen? eta saldurik hire botherean etzena? zer zen zergatik gauza hori gogoan ezarri behar auen? eztrauek gizonei gezur erran, baina Iainkoari.
5 Eta Ananias hitz hauk enzunik, eror zedin, eta renda zezan espiritua: eta beldurtasun handia iar zedin gauza hauk enzuten zituzten guzien gainean.
6 Eta iaikirik lagun gazte batzuk har zezaten hura, eta kanporat eramanik ohortz zezaten.
7 Eta gertha zedin kuasi hirur orenen buruan, haren emaztea ere, zer egin zen etzakialarik, sar baitzedin:
8 Eta erran ziezon Pierrisek, Erran iezadan hanbatetan landa saldu duzue? Eta hark erran zezan, Bai, hanbatetan.
9 Orduan Pierrisek diotsa, Zer da iunktatu izan baitzarete zuen artean Iaunaren espirituaren tentatzera? horra, hire senharra ohortze dutenen oinak borthan, eta eramanen aute hi.
10 Eta bertan eror zedin haren oinetara eta renda zezan espiritua. Eta sarthurik lagun gaztek eriden zezaten hura hila, eta kanporat eramanik ohortz zezaten bere senharraren aldean.
11 Eta beldurtasun handia egin zedin Eliza guziaren gainean, eta gauza hauk enzuten zituzten guzien gainean.
12 Eta Apostoluen eskuz egiten zen anhitz signo eta mirakulu populuan: (eta ziraden guziak gogo batetako Salomonen galerian.
13 Eta berzetarik batre etzen benturatzen hekin nahastekatzera: baina magnifikatzen zituen hek populuak.
14 Eta emendatzenago zen Iaunean sinhesten zutenen konpainia, hanbat gizonez nola emaztez)
15 Hanbat non karriketara ekarten baitzituzten. eriak, eta ohetan ezarten eta likteretan, Pierris ethor ledinean haren itzala berere hetarik zenbeiten gainetik iragan ledinzat.
16 Eta biltzen zen hiri hurbiletako komuna ere Ierusalemera, ekarten zituztela eriak eta espiritu satsuez tormentatuak: eta guziak sendatzen ziraden.
17 Orduan iaikirik Sakrifikadore subiranoa, eta harekin ziraden guziak (zein baita Sadu-zeuen sekta) inbidiaz bethe zitezen.
18 Eta egotz zitzaten eskuak Apostoluen gainera, eta ezar zitzaten presoindegi publikoan.
19 Baina Iaunaren Aingeruak gauaz ireki zitzan presoindegiko borthak: eta hek kanpora idokirik, erran zezan,
20 Zoazte, eta tenplean zaudetela deklaira ietzozue populuari bizitze hunetako hitz guziak.
21 Eta hek haur enzunik far zitezen arthatsean tenplean, eta irakasten ari ziraden. Eta ethorririk Sakrifikadore subiranoak, eta harekin ziradenek bil zezaten konseillua eta Israeleko haurren Anziano guziak: eta igor zezaten presoindegira erekar litezenzat.
22 Baina ethorririk ofizierek etzitzaten eriden presoindegian, eta itzulirik konta zezaten,
23 Zioitela, Presoindegia behinzat eriden dugu ertsia dilijentia guzirekin, eta goardak kanpotik borthen aitzinean zeudela: baina ireki dugunean, nehor eztugu barnean eriden.
24 Hitz hauk enzun eta, Sakrifikadore subiranoa eta tenpleko Kapitaina, eta Sakrifikadore prinzipalak, dudan zeuden hezaz zer izanen zen.
25 Baina ethorririk zenbeitek erran ziezen, Hara, presoindegian ezarri zintuzten jizonak tenplean dirade, eta irakasten dute populua.
26 Orduan tenpleko Kapitainak ioanik ofizierekin ekar zitzan bortxa gabe: (ezen po-puluaren beldur ziraden lapida ezlitezen)
27 Eta ekarririk hek presenta zitzaten konseilluan: eta interroga zitzan Sakrifikadore subiranoak,
28 Zioela, Eztrauzuegu manamendu expresez defendatu etzinezaten irakats izen horretan? eta huna, bethe duzue Ierusaleme zuen doktrinaz, eta nahi duzue gure gainera erekarri gizon horren odola.
29 Orduan ihardesten zuela Pierrisek eta berze Apostoluek erran zezaten, Lehen obeditu behar da Iainkoa ezen ez gizonak.
30 Gure Aiten Iainkoak resuszitatu ukan du Iesus, zein zuek zurean urkaturik hil ukan baituzue.
31 Haur Iainkoak prinze eta salbadore goratu ukan du bere eskuinaz, eman liezonzat emendamendua Israeli eta bekatuen barkamendua.
32 Eta guk ekarten draukagu testimoniaje erraiten ditugun gauza hauzaz: bai eta Espiritu sainduak, zein eman baitraue Iainkoak hura obeditzen dutenei.
33 Eta hek haur enzunik despitez leher egiteko zeuden, eta konsultatzen zuten haien hiltzera.
34 Orduan iaikirik konseilluan Fariseu Gamaliel deitzen zen Legeko doktor batek, zein populu guziak ohoratzen baitzuen, mana zezan lekorerat apur bat retira litezen Apostoluak:
35 Gero erran ziezen, Israeltar gizonak, gogoauzue zeurotara, gizon hauzaz zer eginen duzuen.
36 Ezen denbora hauk baino lehen altxa zedin Theudas, zioela tiere buruaz zerbait zela, zeini lagund baitzekion gizon aralde bat, laur ehunetarano: zein hil baitzezaten, eta hari behatu, izan zaizkan guziak hautsi izan dirade eta ezdeus bilhatu.
37 Haren ondoan altxa zedin Iudas Galileanoa deskriptioneko denboretan, eta erauz zezan populu handi bere ondoan: gal zedin hura ere, eta hari behatu izan zaizkan guziak desegin zitezen.
38 Eta orain diotsuet, parti zakiztez gizon horiei, eta utzitzazue: ezen baldin gizonetarik bada konseillu edo obra hori, deseginen da:
39 Baina baldin Iainkoaganik bada, eztezakezue desegin, begirauzue etzaitezten Iainkoagana kontrariant eriden. Eta haren opinioneko izan ziraden.
40 Orduan deithurik Apostoluak, azotatu ondoan mana zitzaten ezlitezen minza Iesusen izenean, eta utzi zitzaten ioaitera.
41 Hek bada ioan zitezen alegerarik konseilluaren aitzinetik, zeren Iesusen izenean iniuria sufritzeko ohore hura egin izan baitzaien.
42 Eta egun guziaz tenplean eta etxean etziraden gelditzen irakastetik eta Iesus Kristen predikatzetik.
KAP. VI.
3 Diakreak ordenatzen. 4 Orationea. 5, 8 Esteben fedez bethea. 6 Othoitza eta eskuen inpositionea. 7 Hitzaren abanzamendua. 9 Disputatzen Estebenen kontra. 10 Haren sapientia. 11 Testimonio falsuak haren kontra. 15 Haren begithartea Aingeru batena bezalako.
1 Eta egun hetan nola diszipuluak multiplikatzen baitziraden, egin zedin Grekoen murmuratze bat Hebraikoen kontra zeren menospreziatzen baitziraden zerbitzu ordinarioan haien emazte alhargunak.
2 Halakotz hamabiek diszipuluzko konpainia deithurik, erran zezaten, Ezta razoin guk Iainkoaren hitza utzirik mahainak zerbitza ditzagun.
3 Hautaitzazue beraz, anaieak, zuetarik zazpi gizon testimoniaje onetakorik, Espiritu sainduaz eta sapientiaz betheak, eta kargu haur emanen baitrauegu.
4 Eta guzaz den bezenbatean orationeari eta hitzaren administrationeari iarreikiren gniaizkio.
5 Eta propos haur konpainia guziaren gogarako izan zen: eta eleji zitzaten Esteben, gizon fedez eta Espiritu sainduaz bethea, eta Filipe, eta Prokoro, eta Nikanor, eta Timon, eta Parmenas, eta Nikolas proselito Antiokeanoa:
6 Hauk presenta zitzaten Apostoluen aitzinera, eta hek othoitze eginik eskuak gainean pausa zietzen.
7 Eta Iainkoaren hitza aitzinaratzen zen, eta hagitz multiplikatzen zen diszipuluen kontua Ierusalemen: Sakrifikadoretarik ere tropel handiak fedea obeditzen zuen.
8 Eta Estebenek betherik fedez eta botherez, egiten zuen mirakulu eta signo handirik populuan.
9 Eta altxa zitezen batzu, Libertinen, eta Zireneanoen eta Alexandrianoen, eta Ziliziako eta Asiako diradenen deitzen den sinagogatik, disputatzen ziradela Estebenekin.
10 Eta ezin resisti zezakeoten sapientiari eta hura minza eraziten zuen Espirituari.
11 Orduan suborna zitzaten gizon batzu erraiten zutenik, Enzun dugu hori erraiten hitz blasfemiotakorik Moisesen eta Iainkoaren kontra.
12 Eta mobi zitzaten populua eta Anzianoak eta Eskribak: eta oldarturik harrapa zezaten hura, eta eraman zezaten konseillura.
13 Eta presenta zitzaten testimonio falsuak erraiten zutenik, Gizon haur ezta ixiltzen blasfemiotako hitz erraitetik leku saindu hunen, eta Legearen kontra.
14 Ezen enzun ukan dugu haur erraiten, ezen Iesus Nazareno horrek deseginen duela leku haur, eta muthaturen dituela Moisesek eman drauzkigun ordenanzak.
15 Eta begiak harenganat egotzirik, konseilluan iarririk zeuden guziek ikus zezaten haren begithartea kuasi Aingeru baten begithartea bezalako.
KAP. VII.
2 Estebenen harenga. 8 Zirkonzisionea. 9 Iosef. 20 Moises. 40 Iuduak idolatre. 43 Molok. Renfam. 45 Dabid. 51 Estebenek Iuduak reprehenditzen. 55 Iainkoaren gloria ikusten: 59 Lapidatzen dela bere espiritua Iaunari gomendatzen. 60 Etsaiagatik othoitz egiten.
1 Orduan erran zezan Sakrifikadore subiranoak, Gauza horiak horrela othe dirade?
2 Eta hark erran zezan, Gizon anaieak eta aitak, enzuzue, Gloriazko Iainkoa ager zekion gure aita Abrahami Mesopotamian zenean , Karranen habita zedin baino lehen:
3 Eta erran ziezon, Ilki adi eure herritik, eta eure ahaidetarik, eta athor nik erakutsiren drauadan lurrera.
4 Orduan ilkirik Kaldeoen herritik habita zedin Karranen. Eta handik, haren aita hil zenean Iainkoak eraman zezan hura zuek habitatzen zareten lur hunetara.
5 Eta etziezon heretajerik eman hartan, ez are oinaren bethea ere: posesionetan hura emanen zeraukala prometatu bazeraukan ere, eta haren haziari haren ondoan, haurrik ezpazuen ere.
6 Baina hunela erran zezan Iainkoak, Habitaturen duk hire hazia berzeren lurrean: eta han hura suiektionetako eginen die, eta gaizki traktaturen laur ehun urthez.
7 Baina hek zerbitzatu dukeiten jendea punituren diat nik, dio Iainkoak: eta gero ilkiren dituk, eta zerbitzaturen nie leku hunetan.
8 Eta eman ziezon Zirkonzisionezko allianza: eta hunela Abrahamek enjendra zezan Isaak, eta zirkonzidi zezan hura zortzigarreneko egunean: eta Isaak-ek enjendra zezan Iakob, eta Iakob-ek hamabi Patriarkak.
9 Eta Patriarkek inbidiaz mobiturik, sal zezaten Iosef Egipterat eraman ledinzat: baina Iainkoa zen harekin:
10 Eta idoki zezan hura bere tribulatione guzietarik, eta eman ziezon gratia eta sapientia Egipteko rege Faraoren aitzinean, zeinek ordena baitzezan hura Egipteko eta bere etxe guziko gobernadore.
11 Eta ethor zedin gosete bat Egipteko herri guzira, eta Kanaan-era, eta herstura handia: eta etzuten erideiten iatekorik gure Aitek.
12 Baina enzun zezanean Iakob-ek bazela ogi Egipten, igor zitzan gure Aitak lehenik.
13 Eta bigarren aldian ezagut zedin Iosef bere anaiez, eta deklara zekion Faraori Iosefen leinua.
14 Orduan mandatariak igorririk Iosefek erekar zezan bere aita Iakob, eta bere ahakoa guzia, baitziraden hirurogei eta hamaborz persona.
15 Iauts zedin bada Iakob Egiptera, eta hil zedin hura, eta gure Aitak.
16 Eta eraman izan ziraden Sikemera, eta ezarri izan ziraden sepulkrean, zein erosi baitzuen Abrahamek diruren preziotan Emor Sikemeko semearen semetarik.
17 Baina Iainkoak Abrahami iuratu zeraukan promesaren denbora hurbiltzen zela, augmenta zedin populua eta multiplika Egipten:
18 Berze rege bat Iosef ezagutu etzuenik altxa zedino.
19 Hare gure nationearen kontra fineziaz usatzen zuela, gaizki trakta zitzan gure aitak, bere haurren heriotara abandona eraziterano, arraza falta ledinzat.
20 Denbora hartan sor zedin Moises, eta zen Iainkoaren gogarako: zein hirur hilebethez hazi izan baitzen bere aitaren etxean.
21 Gero hura abandonatu izan zenean, era-man zezan Faraoren alabak, eta haz zezan beretako semetan.
22 Eta instruitu izan zen Moises Egiptekoen sapientia guzian, eta zen botheretsu erranetan eta eginetan.
23 Baina bethe zaionean berrogei urtheren denbora, igan zekion bihotzera bere anaien Israeleko semen, bisitatzera ioan ledin:
24 Eta ikusirik iniuria hartzen zuen bat, defenda zezan eta mendeka bidegabe hartzen zuena, Egiptianoa iorik.
25 Eta uste zuen aditzen zutela haren anaiek ezen Iainkoak haren eskuz delibranza eman behar zerauela: baina hek etzezaten adi.
26 Eta biharamunean hek gudukatzen ziradela, eriden zedin haien artean, eta enseia zedin haien baketzen, zioela, Gizonak, anaie zarete zuek: zergatik batak berzeari gaizki egiten draukazue?
27 Baina hurkoari gaizki egiten zeraukanak bulka zezan hura, zioela, Nork ordenatu au gure gaineko prinze eta iuje?
28 Ala ni hik nahi nauk hil, atzo Egiptianoa hil auen bezala?
29 Orduan ihes egin zezan Moisesek hitz hunegatik, eta arrotz egin zedin Madiango lurrean, non enjendra baitzitzan bi seme.
30 Eta berrogei urthe konplitu zituenean ager zekion Sinako mendiko desertuan Iaunaren Aingerua, berro batetako su-garrean.
31 Eta Moises hori ikusirik miraz iar zedin bisioneaz: eta konsideratzera hurbiltzen zela egin zedin harengana Iaunaren boza,
32 Zioela, Ni nauk hire aiten Iainkoa, Abrahamen Iainkoa., eta Isaak-en Iainkoa, eta Iakob-en Iainkoa. Eta Moises ikara zabilala etzen konsideratzera benturatzen.
33 Orduan erran ziezon Iaunak, Eraunzkik eure oinetako zapatak: ezen hi aizen lekua lur saindua duk.
34 Ikusi diat, ikusi diat neure populu Egipten denaren afliktionea, eta haien suspirioa enzun diat, eta iautsi izan nauk haien idokitera, orain bada athor, igorriren aut Egiptera.
35 Moises arnegatu zuten haur, zioitela, Nork hi ordenatu au prinze eta iuje? haur bada Iainkoak prinze eta liberazale igor zezan, Aingeru berroan agertu izan zaionaren eskuz.
36 Hunek kanpora idoki zitzan hek, mirakuluak eta signoak eginez Egipten, eta itsaso gorrian, eta desertuan, berrogei urthez.
37 Moises haur da erran zerauena Israeleko haurrei, Profeta bat suszitaturen drauzue zuen Iainko Iaunak zuen anaietarik ni bezalakorik: hari beha zakizkiote.
38 Haur da kongregationean desertuan izan zena, Aingeruarekin, zein minzatzen baitzaion Sinako mendian, eta gure Aitekin izana, zeinek rezebitu baititu hitz biziak guri emaiteko.
39 Zeini ezpaitzaizka behatu nahi izan gure Aitak, baina refusatu ukan dute, eta itzuli izan dirade bere bihotzez Egipterat:
40 Ziotsatela Aaroni, Egin ietzaguk gure aitzinean dohazken Iainkoak: ezen Moisesi, zeinek Egipteko lurretik kanpora eraman baikaitu, etzeakiagu zer heldu izan zaion.
41. Eta aretze bat egin zezaten egun hetan, eta ofrenda ziezoten sakrifizio idolari: eta delektatzen ziraden bere eskuezko obra eginetan.
42 Orduan gibelaz itzul zekien Iainkoa, eta abandona zitzan zeruko jendarmeriaren zerbitzatzera: Profeten liburuan eskribatua den bezala, Israeleko etxea, ala ofrendatu drauzkidazue niri oblationeak eta sakrifizioak berrogei urthez desertuan?
43 Aitzitik hartu ukan duzue Molok-en tabernaklea, eta zuen Iainko Renfamen izarra, eta figura hek adoratzeko egin dituzue: hunegatik irionen zaituztet Babilonez alde hartara.
44 Testimoniajeko tabernaklea gure aitekin izan da desertuan, nola ordenatu baitzuen Moisesi erran zeraukanak, hura egin lezan ikusi zuen formaren anzora.
45 Tabernakle hura ere gure Aitek rezebiturik eraman zezaten Iosuerekin Jentilen posesionera, zein iraitzi ukan baititu Iainkoak gure Aiten aitzinetik Dabid-en egunetarano.
46 Zeinek eriden baitzezan gratia Iainkoaren aitzinean, eta eska zedin eriden lezan tabernakle bat Iakob-en Iainkoarendako.
47 Eta Salomonek edifika ziezon etxe bat.
48 Baina Subiranoa ezta eskuz egin tenpletan habitatzen nola Profetak erraiten baitu,
49 Zerua da ene thronoa, eta lurra ene oinen eskabella. Zer etxe edifikaturen drautazue niri? dio Iaunak: edo zein da ene repausatzeko lekua?
50 Ala eztitu ene eskuak egin gauza horiak guziak?
51 Jende garhondo gogorrak, eta bihotz eta beharri zirkonziditu gabeak, zuek bethi Espiritu sainduari kontrastatzen zaizkiote, zuen aitak bezala, zuek ere.
52 Profetetarik zein eztute persekutatu zuen aitek? hil ere badituzte Iustoaren adbenimendua aitzinetik erran dutenak, zeinen tradizale eta erhaile orain zuek izan baitzarete.
53 Zeinek rezebitu baituzue Legea Aingeruen ministerioz, eta ezpaituzue begiratu.
54 Eta gauza hauen enzutean, leher egiten zuten bere bihotzetan eta hortz garraskotsez zeuden haren kontra.
55 Baina nola baitzen Espiritu sainduaz bethea, zerurat begiak altxaturik ikus zezan Iainkoaren gloria, eta Iesus Iainkoaren eskuinean zegoela.
56 Eta dio, Huna, ikusten ditut zeruak irekiak. eta gizonaren Semea Iainkoaren eskuinean dagoela.
57 Orduan hek oihu handiz iarririk bere beharriak boza zitzaten, eta gogo batez oldar zitezen haren kontra.
58 Eta hiritik kanpora iraitzirik lapidatzen zuten: eta testimonioek ezar zitzaten bere abillamenduak Saul deitzen zen gizon gazte baten oinetara.
59 Eta lapidatzen zuten Esteben, inbokatzen eta erraiten zuela, Iesus Iauna, rezebi ezak ene espiritua.
60 Eta belhauriko iarririk oihu egin zezan ozengi Iauna, eztiezeala inputa bekatu haur, Eta haur erran zuenean lokar zedin.
KAP. VIII.
1 Saulek Eliza persekutatzen. 5 Filipek Samaritanoei predizatzen. 9 Simon Majizianoa batheiatzen. 14 Pierris eta Ioanes Samariara igorten. 15 Othoitza, Espiritu saindua. 16 Samaritanoak. 26 eta Eunukoa batheiatu. 39 Filipe Espirituaz harrapatu.
1 Eta Saul konsent zen haren hiltzean. Eta egin zedin denbora hartan persekutione handi Ierusalemen zen Elizaren kontra: eta guziak barreia zitezen Iudeako eta Samariako komarketarat, salbu Apostoluak.
2 Eta eraman zezaten Esteben ohorztera Iainkoaren beldurra zuten gizon batzuk, eta nigar handi egin zezaten haren gainean.
3 Eta Saulek desegiten zuen Eliza, etxez etxe sartzen zela: eta tiratuz bortxaz gizonak eta emazteak presoindegian ezarten zituen.
4 Bada barreiatu izan ziradenak bazabiltzan hara huna, Iainkoaren hitza denunziatzen zutela.
5 Eta Filipek iautsirik Samariako hiri batetara, predika ziezen Krist.
6 Eta populua gogo batez behatzen zaion Filipek erraiten zuenari, enzuten eta ikusten zituztela egiten zituen signoak.
7 Ezen espiritu satsuak, hezaz edukiten ziradenetarik anhitzetarik ilkiten ziraden, ozengi oihuz zeudela: eta anhitz paralitiko eta maingu senda zedin.
8 Eta alegranza handi egin zedin hiri hartan.
9 Eta Simon deitzen zen gizon bat zen, lehendanik hirian enkantamenduz usatzen zuenik, eta Samariako populua enkantatu zuenik, zioela bere buruaz zenbeit personaje handi zela.
10 Zeini behatzen baitzaizkion xipienetik handieneranoko guziak, zioitela, Haur da Iainkoaren berthute handi hura.
11 Eta hari beha zaizkan zeren denbora luzez enkantamenduz adimendutarik erauzi baitzituen.
12 Baina Filipe sinhetsi zutenean, zeinek denuntiatzen baitzituen Iainkoaren resumari eta Iesus Kristen izenari apertenitzen zaizkan gauzak, batheiatzen ziraden bai gizonak bai emazteak.
13 Eta Simonek berak ere sinhets zezan, eta batheiatuz geroztik Filiperen aldetik etzen higitzen: eta egiten ziraden signoak eta berthuteak ikusten zituenean, espantatzen zen.
14 Eta enzun zutenean Ierusalemen ziraden Apostoluek, nola Samariak rezebitu zuen Iainkoaren hitza, igor zitzaten hetara Pierris eta Ioanes.
15 Hauk hara iautsi izan ziradenean othoitz egin zezaten hekgatik, rezebi lezatenzat Espiritu saindua.
16 (Ezen oraino hetarik batetara ere etzen iautsi izan, baina solament batheiatuak ziraden Iesus Iaunaren izenean)
17 Gero pausa zitzaten eskuak haien gainean, eta rezebi zezaten Espiritu saindua.
18 Orduan ikusirik Simonek ezen Apostoluen eskuen pausatzez emaiten zela Espiritu saindua, diru presenta ziezen.
19 Erraiten zuela, Indazue niri ere bothere hori, nori ere eskuak gainean pausaturen baitrautzat, rezebi dezan Espiritu saindua.
20 Baina Pierrisek erran ziezon, Hire dirua hirekin gal dadila, zeren estimatu baituk Iainkoaren dohaina dirutan konkestatzen dela.
21 Eztuk hik parterik ez heretajerik egiteko hunetan: ezen hire bihotza eztuk xuxen Iainkoaren aitzinean.
22 Emendadi bada eure malitia horretarik, eta Iainkoari othoitz egiok, eia, agian barka lekidianez eure bihotzeko pensamendua.
23 Ezen behazun guzizko karminean, eta inikitatezko estekailluan aizela badiakusat.
24 Orduan ihardesten zuela Simonek erran zezan, Othoitz egiozue zuek enegatik Iaunari, erran dituzuen gauzetarik batre gertha eztakidanzat,
25 Hek bada testifikaturik eta denuntiaturik Iaunaren hitza, itzul zitezen Ierusalemera, eta anhitz Samaritanoen burgutan Ebanjelioa predika zezaten.
26 Gero Iaunaren Aingerua minza zekion Filiperi, zioela, Iaiki adi, eta habil Egu-erdi alderat, Ierusalemetik Gazara iausten den bidera: hura duk desert:
27 Eta iaikirik ioan zedin, eta huna, gizon Ethiopiano Eunuko bat, Ethiopianoen regina Kandazeren azpian manamendu guzia zuenik, zein baitzen haren onhasun guziaren gaineko: eta ethorri izan zen adoratzera Ierusalemera:
28 Eta itzultzen zen iarririk zegoela bere karriot gainean, eta irakurtzen zuen Esaias profeta.
29 Orduan erran ziezon Espirituak Filiperi, Hurbil adi, eta hers akio karriot horri.
30 Eta Filipek laster eginik enzun zezan hura, irakurtzen zuela Esaias profeta: eta erran ziezon, Baina aditzen duk irakurtzen duana?
31 Eta hark dio, Eta nola ahal nezake, baldin norbeitek gida ezpaneza? Eta othoitz egin ziezon Filiperi iganik iar ledin harekin.
32 Eta Eskripturako pasaje irakurtzen zuena, haur zen, Ardi bat bezala heriotzera eraman izan da: eta nola bildots bat motzen duenaren aitzinean mutu baita, hala eztu ireki ukan bere ahoa
33 Haren beheratzean haren iujemendua goratu izan da: baina haren irautea nork kontaturen du? ezen altxatzen da lurretik haren bizia.
34 Eta ihardesten zeraukala Eunukoak Filiperi, erran zezan, Othoitz egiten drauat, norzaz Profetak erraiten du haur? bere buruaz, ala zenbeit berzez?
35 Orduan irekirik Filipek bere ahoa eta hasirik Eskriptura hunetarik denuntia ziezon Iesus.
36 Eta bidean ioaiten ziradela, ethor zitezen ur batetara: orduan dio Eunukoak, Huna ura: zerk enpatxatzen nau batheiatu izatetik?
37 Eta erran zezan Filipek, Baldin sinhesten baduk eure bihotz guziaz, ahal aite. Eta ihardesten zuela hark erran zezan, Sinhesten diat Iainkoaren Semea dela Iesus Krist.
38 Eta mana zezan karriota geldin ledin: eta iauts zitezen biak urera, Filipe eta Eunukoa: eta batheia zezan hura.
39 Eta igan ziradenean uretik, Iaunaren Espirituak harrapa zezan Filipe, eta gehiagorik etzezan ikus hura Eunukoak: eta bere bideaz ioaiten zen alegerarik.
40 Baina Filipe eriden zedin Azot-en: eta iragaitean predika zezan Ebanjelioa hiri guzietan Zesareara hel leiteno.
KAP. IX.
1 Saul Kristgana konbertitzen. 10 Ananias 11 Saulek othoitze egiten, 18 eta batheiaturik, 20 Krist predikatzen. 23 Iuduek konseillu edukiten Saulen kontra. 27 Murraillan behera hura iausten. 26 Ierusalemera ethorten. 27 Apostoluetara eramaiten: 30 Gero Zesareara. 31 Elizak bakez. Iainkoaren beldurra. 32 Lideako sainduak. 33 Paralitikoa sendatu. 39 Thabita resuszitatu. 43 Pierris larru apainzale batenean egon.
1 Eta Saul enflanbaturik oraino mehatxuz eta hiltzekaz Iaunaren diszipuluen kontra, ethor zedin Sakrifikadore subiranoagana.
2 Eta letra eska zekion Damaszera sinagogetara ioaiteko: baldin nehor erideiten balu sekta hunetakorik, gizonak eta emazteak estekaturik eraman litzanzat Ierusalemera.
3 Eta ioaiten zela, gertha zedin hurbil baitzedin Damaszera: eta subitoki haren inguruan argi zedin xistmist baten anzora zerutik.
4 Eta lurrera eroririk enzun zezan boz bat ziotsala, Saul, Saul zergatik ni persekutatzen nauk?
5 Eta erran zezan, Nor aiz Iauna? Eta Iaunak erran zezan, Ni nauk Iesus hik persekutatzen duana: gogor duk hiretako akuloen kontra ostiko egitea.
6 Eta hark ikaraturik eta iziturik erran zezan, Iauna, zer nahi duk dagidan? Orduan Iaunak hari, Iaiki adi eta sar adi hirian, eta erranen zaik zer egin behar duan.
7 Eta harekin ioaiten ziraden gizonak, geldi zitezen iziturik, haren boza bai enzuten, baina nehor ikusten etzutela.
8 Eta iaiki zedin Saul lurretik, eta bere begiak irekirik nehor etzuen ikusten: eta eskutik gidatzen zutela, eraman zezaten Damaszera.
9 Non egon baitzedin hirur egun ikusten etzuela: eta etzezan ian ez edan.
10 Eta zen Damaszen Ananias deitzen zen diszipulu bat, eta erran ziezon hari Iaunak bisionez, Ananias. Eta dio hark, Huna ni, Iauna.
11 Orduan Iaunak hari erran ziezon, Iaikirik oha Zuzena deitzen den karrikara, eta bilha ezak Iudaren etxean Saul deitzen den Tharsiano bat: ezen hara, othoitzetan diagok.
12 (Eta ikus zezan bisionez Ananias deitzen zen gizon bat sartzen zela eta haren gainean eskua ezarten zuela, ikustea rezebi lezanzat)
13 Eta ihardets zezan Ananiasek, Iauna, enzun diat anhitzetarik gizon hunez, zenbat gaitz egin drauen hire sainduei Ierusalemen.
14 Etare hemen badik authoritate Sakrifikadore prinzipaletarik, hire izena inbokatzen duten guzien estekatzeko.
15 Eta erran ziezon Iaunak, Habil: ezen ene unzi elektionezko bat duk hura ekar dezanzat ene izena Jentilen, eta regen, eta Israeleko haurren aitzinera.
16 Ezen nik erakutsiren diarokat zenbat behar duen ene izenagatik sufritu.
17 Ioan zedin bada Ananias eta sar zedin etxe hartan: eta eskuak haren gainean ezarririk, erran zezan, Saul anaie, Iaunak igorri niauk (zein baita Iesus hiri ethorten ainzen bidean agertu zaiana) ikustea rezebi dezanzat, eta Espiritu sainduaz bethe adinzat.
18 Eta bertan eror zitezen haren begietarik kuasi ezkatak bezalakoak, eta ikustea rezebi zezan bertan : gero iaikirik batheia zedin.
19 Eta ian zuenean indar har zezan. Eta egon zedin Saul Damaszen ziraden diszipuluekin zenbeit egun.
20 Eta bertan sinagogetan predika zezan Krist ezen hura zela Iainkoaren Semea.
21 Eta izitzen ziraden hura enzuten zuten guziak, eta erraiten zuten, Ezta haur desegin dituena Ierusalemen izen haur inbokatzen zutenak, eta hartara huna ethorri baita, hek estekaturik eraman litzanzat Sakrifikadore prinzipaletara?
22 Baina Saul geroago fortifikatzenago zen, eta konfunditzen zituen Damaszen habitatzen ziraden Iuduak, konfirmatuz ezen haur zela Krist.
23 Eta denbora luzeren buruan eduki zezaten Iuduek elkarren artean konseillu haren hiltzeko,
24 Baina Saulen ezagutzera ethor zitezen haien zelatak: eta begiratzen zituzten borthak egun eta gau, hura hil lezatenzat.
25 Baina harturik hura diszipuluek gauaz murraillatik erauts zezaten kordaz saskian ezarririk.
26 Eta Saul ethorri zenean Ierusalemera, diszipuluekin lagundu nahiz zabilan: baina guziak haren beldur ziraden, ez sinhetsiz hura diszipulu zela.
27 Baina Barnabasek harturik hura eraman zezan Apostoluetara, eta konta ziezen nola bidean ikusi zuen Iauna, eta hari minzatu izan zaion, eta nola Damaszen frangoki minzatu izan zen Iesusen izenean.
28 Eta zen hekin ioaiten eta ethorten zela Ierusalemen.
29 Eta frangoki Iesus Iaunaren izenean minzatzen eta disputatzen zen Grekoen kontra: baina hek hura hil nahiz zabiltzan.
30 Hori ezaguturik anaiek eraman zezaten hura Zesareara, eta igor zezaten Tarsera.
31 Elizek bada Iudea guzian eta Galilean eta Samarian bake zuten, eta edifikatzen ziraden, Iainkoaren beldurrean ebiliz, eta Espiritu sainduaren konsolationez multiplikatzen ziraden.
32 Gertha zedin, Pierris guzietarat iragaiten zela, ethor baitzedin Lidan habitatzen ziraden sainduetara ere.
33 Eta eriden zezan han Eneas deitzen zen gizon bat ia zortzi urthez ohean zetzanik, zein baitzen paralitiko:
34 Eta diotsa Pierrisek, Eneas, sendatzen au Iesus Kristek: iaiki adi, eta eure ohea akotra ezak eurorren. Eta bertan iaiki zedin.
35 Eta ikus zezaten hura Lidan eta Saronan habitatzen ziraden guziek, eta konberti zitezen Iaunagana.
36 Iopen ere bazen diszipulusa Tabitha deitzen zenbat, erran nahi baita Dorkas: haur zen bethea obra onez eta elemosina egiten zituenez.
37 Eta gertha zedin egun hetan eriturik hil baitzedin: eta ikuzi zutenean, ezar zezaten ganbera gora batetan.
38 Eta zeren Lida baitzen Ioperen aldean, diszipuluek enzunik ezen Pierris han zela, igor zitzaten bi gizon harengana, othoizten zutela ez lezan berant hetarano ethortera.
39 Eta iaikirik Pierris ethor zedin hekin: eta arribatu zenean, eraman zezaten ganbera gorara: eta presenta zekizkion emazte alhargun guziak nigarrez zeudela, eta erakusten zerautzatela Dorkasek hekin zenean egiten zituen arropak, eta beztidurak.
40 Baina guziak kanpora idokirik Pierrisek eta belhauriko iarririk othoitz egin zezan, eta itzulirik gorputzerat, erran zezan, Tabitha iaiki adi, eta hark ireki zitzan bere begiak, eta Pierris ikusirik iarri zedin.
41 Orduan Pierrisek eskua hari emanik. eraiki zezan: gero deithurik sainduak eta emazte alhargunak presenta ziezen hura bizirik.
42 Eta haur ezagut zedin Iope guzian eta sinhets zezaten anhitzek Iauna baithan.
43 Eta gertha zedin, egon baitzedin anhitz egun Iopen Simon deitzen zen larru apainzale batenean.
KAP. X.
1 Kornelio Zentenerari Aingeruaz manatzen zaio Pierris erekar dezan. 10 Bisione Pierrisek ikusten. 23 gero Korneliogana ioanik. 34 Krist han predikatzen. 43 Barkamendua fedez. 44 Espiritu saindua Jentilen gainera iausten. 48 Eta hek dirade batheiatzen.
1 Eta gizon bat zen Zesarean, Kornelio deitzen zenik, Italiano deitzen zen bandako zentener,
2 Debota, eta Iainkoaren beldurra zuena bere etxe guziarekin. eta elemosina anhitz egiten zeraukana populuari, eta Iainkoari othoitz egiten zeraukana ordinarioki.
3 Hark ikus zezan bisionez klaroki egunaren bedratzi orenen inguruan, Iainkoaren Aingeru bat harengana ethorten zela, eta ziotsala. Kornelio
4 Eta hark begiak harenganat xuxendurik eta iziturik erran zezan, Zer da Iauna? Eta erran ziezon, Hire orationeak eta elemosinak igan dituk memoriotan Iainkoaren aitzinera.
5 Orain bada igor itzak batzu Iopera, eta erekar ezak Simon izen goitikoz Pierris deitzen dena.
6 Hura duk ostatuz Simon larru apainzale bat baithan, zeinek baitu etxea itsas aldean: haik erranen drauk zer hik egin behar duan.
7 Eta partitu zenean Korneliori minzo zaion Aingerua, dei zitzan bere zerbitzarietarik biga, eta harekin ardura ziradenetarik hommedarmes debot bat.
8 Eta haei guzia kontatu zerauenean, igor zitzan Iopera.
9 Biharamunean hek bidean zioazela, eta hirira hurbiltzen ziradela, igan zedin Pierris etxe gainera othoitz egitera sei orenen inguruan.
10 Eta gertha zedin, gosetu zenean, refektionea hartu nahi ukan baitzuen, eta apainzen zeraukatela eror zedin haren gainera espirituzko transportamendu bat.
11 Eta ikus zezan zerua irekia, eta iausten zaiola beregana unzi bat, mihise handi bat bezala, laur kantoinetan lothua, lurrera iausten zela.
12 Zeinetan baitzen lurreko animal laur oindun guzietarik, eta basa bestietarik eta herrestez dabiltzanetarik, eta zeruko xorietarik.
13 Eta ethor zedin harengana boz bat, Iaiki adi Pierris, hil ezak eta ian ezak.
14 Orduan dio Pierrisek, Ez Iauna: ezen egundano eztiat ian gauza komunik edo satsurik.
15 Eta bozak berriz hari bigarren aldian erran ziezon, Iainkoak purifikatu duena hik eztezala komunetan eduki.
16 Eta haur egin zedin hirur aldiz: gero harzara retira zedin unzia zerurat.
17 Eta Pierrisek bere baithan dudatzen zuen bezala zerik lizen ikusi zuen bisionea, huna, Kornelioz igorri izan ziraden gizonak, Simonen etxea galde eginik ethor zitezen borthara.
18 Eta zenbeit deithurik, galde egin zezaten eia Simon izen goitikoz Pierris deitzen zena han zenez ostatuz,
19 Eta Pierris gogeta zegoela bisioneaz, erran ziezon Espirituak,Huna, hirur gizon hire galdez diaudek.
20 Iaikirik bada iautsi adi eta habil hekin deus dudatu gabe: ezen nik igorri zitiat.
21 Pierrisek bada iautsirik Kornelioz harengana igorri izan ziraden gizonetara, erran zezan, Huna, ni naiz zuek galdez zaudetena: zer da kausa zeinagatik hemen baitzarete?
22 Eta hek erran zezaten, Kornelio zentenera, gizon iustoa eta Iainkoaren beldurra duena, eta Iuduen natione guziaz testimoniaje duena, dibinoki Aingeru saindu batez adbertitu izan duk erekar enzan hi bere etxera, eta minzatzen enzun enzan.
23 Barnera deithurik bada rezebi zitzan hek ostatuz eta biharamunean Pierris ioan zedin hekin, eta Iopeko anaietarik batzuk konpainia egin ziezoten.
24 Eta biharamunean sar zitezen Zesarean. Eta Kornelio haien begira zegoen, bere ahideak eta adiskide familiarak deithurik.
25 Eta gertha zedin Pierris sartzen zen bezala, Kornelio aitzinera ilki baitzekion, eta bere burua haren oinetara egotzirik, adora zezan.
26 Baina Pierrisek goiti zezan hura, zioela, Iaiki adi neuror ere gizon nauk.
27 Eta harekin minzo zela sar zedin, eta eriden zezan anhitz jende hara bildurik:
28 Eta erran ziezen, Zuek badakizue eztela permetitzen gizon Iudu bat iunkta edo hurbil dakion estranjer bati: baina niri erakutsi draut Iainkoak gizonik batre komun edo satsu eztezadan erran.
29 Eta halakotz duda gabe ethorri izan naiz deithurik. Galdez nauzue bada zer kausaz ni erekarri nauzuen.
30 Orduan Korneliok dio, Laur egun dik ordu hunetarano baininzen barur, eta bedratzi orenetan niangoan, othoizte egiten neure etxean: eta huna, gizon bat presenta ziedian ene aitzinean, argitzen zuen beztiduratan:
31 Eta erran ziezan, Kornelio, enzun izan duk hire orationea, eta hire elemosinak memoriotan dituk Iainkoaren aitzinean.
32 Igorrak bada Iopera, eta dei erazi ezak Simon izen goitikoz Pierris deitzen dena: hura duk ostatuz Simon larru apainzalearen etxean itsas aldean: hura dathorrenean minzaturen zaik hiri
33 Halakotz bertan hiregana igorri diat, eta hik ungi egin duk zeren ethorri aizen. Orain bada gu guziok gaituk hemen Iainkoaren aitzinean Iainkoaz manatu izan zaizkian gauza guziak enzun ditzagunzat.
34 Orduan irekirik Pierrisek bere ahoa, erran zezan, Egiaz erideiten dut ezen Iainkoa eztagoela personen aparentiara beha.
35 Baina natione guzietan hari beldur zaiona, eta iustitia egiten duena, dela haren gogarako.
36 Gauza haur igorri ukan draue Iainkoak Israeleko haurrei, denuntiatzen zuelarik bakea Iesus Kristez, zein baita guzien Iauna.
37 Zuek badakizue zer egin izan den Iudea guzian, hasirik Galilean, Ioanesek predikatu ukan duen Baptismoaren ondoan:
38 Nola Iesus Nazareno unktatu duen Iainkoak Espiritu sainduaz eta berthutez, zein ebili izan baita ungi egiten zuela eta deabruaz tormentatu ziraden guziak sendatzen zituela: ezen Iainkoa zen harekin
39 Eta gu gara testimonio Iuduen eta Ierusalemeren komarkan egin dituen gauza guziez.
40 Zein hil ukan baitute zurean urkaturik, eta hura Iainkoak resuszitatu ukan du hereneko egunean, eta eman manifestatu izateko,
41 Ez populu guziari, baina lehendanik Iainkoaz ordenatu ziraden testimonioei, guri diot zeinek ian eta edan baitugu harekin hura hiletarik resuszitatu izan den ondoan.
42 Eta manatu gaitu predikatzera populuari eta testifikatzera ezen hura dela bizien eta hilen iuje izateko Iainkoaz ordenatua.
43 Huni Profeta guziek ere testimoniaje ekarten draukate, ezen haren izenean bekatuen barkamendua rezebituren dutela hura baithan sinhetsiren duten guziek.
44 Oraino Pierrisek propos hauk edukiten zituela, iauts zedin Espiritu saindua hitz haur enzuten zuten guzien gainera.
45 Eta mirets zezaten Zirkonzisioneko fidel Pierrisekin ethorriek, zeren Jentilen gainera ere Espiritu sainduaren dohaina erautsi izan baitzen.
46 Ezen enzuten zituzten hek lengoajez minzatzen eta Iainkoaren laudatzen.
47 Orduan ihardets zezan Pierrisek, Ala nehork ura enpatxa ahal dezake batheia eztitezen guk bezala espiritu saindua rezebitu duten hauk?
48 Eta mana zezan batheia litezen Iaunaren izenean. Orduan othoitz egin ziezoten zenbeit egunetakotz egon ledin.
KAP. XI.
1 Zeren Krist Jentilei predikatu derauen Zirkonzisionekoek Pierris reprotxatzen. 18 Penitentia Jentilei eman. 20 Antiokekoei Krist denuntiatzen. 25 Barnabasek Saul hetara eramaiten. 26 Lehen Kristino izena Antioken. 27 Profeta batzu Antiokera ethorri. 28 Agabusek gosetea denuntiatzen. 29 Iudeako fidelak paubre.
1 Enzun zezaten bada Apostoluek eta Iudean ziraden anaiek ezen Jentilek ere rezebitu zutela Iainkoaren hitza.
2 Eta igan zenean Pierris Ierusalemera iharduki zezaten haren kontra zirkonzisionekoek,
3 Zioitela Zirkonziditu eztiraden gizonetara sarthu izan aiz, eta hekin ian ukan duk.
4 Orduan hasirik Pierrisek deklara zietzen gauza guziak bata berzearen ondoan, zioela,
5 Ni ninzen Iopeko zibitatean othoitz egiten nengoela: eta adimenduz transportaturik ikus nezan bisione bat, baitzen, iausten zen unzi bat mihise handi bat bezalakorik, laur kantoinetan lothua, beheititzen, zela zerutik, eta ethor zedin eneganano.
6 Hartara begiak ezarririk gogoa eta ikus nezan lurreko animal laur oindunetarik, eta basa bestietarik, eta herrestez dabiltzanetarik, eta zeruko xorietarik:
7 Eta enzun nezan boz bat niri erraiten zerautala, Iaiki adi Pierris, hil ezak eta ian ezak.
8 Eta erran nezan, Ez Iauna: ezen gauza komunik edo satsurik eztuk egundano sarthu ene ahoan.
9 Eta ihardets ziezadan bozak berriz zerutik, Iainkoak purifikatu duena, hik eztezala satsu.
10 Eta haur egin zedin hiruretan: eta harzara retira zitezen gauza hauk guziak zerurat.
11 Gero huna, moment berean hirur gizon presenta zitezen ni ninzen etxera, Zesareatik enegana igorriak.
12 Eta erran ziezadan Espirituak hekin ioan nendin, dudarik egin gabe. Eta ethor zitezen enekin sei anaie hauk ere, eta sar gentezen gizonaren etxean:
13 Eta konta ziezagun nola ikusi zuen Aingeru bat bere etxean, presentatzen zaiola eta ziotsala, Igorrak zenbaterebeit jende Iopera, eta erekarrak Simon izen goitikoz Pierris deitzen dena.
14 Hark erranen drauzkik hitzak, zeinez salbaturen baitaiz, eta hi eta hire etxe guzia.
15 Eta minzatzen has nendinean, iauts zedin Espiritu saindua haien gainera, hatsean gure gainera ere iautsi zen bezala.
16 Orduan orhoit nendin Iaunaren erranaz, nola zioen, Ioanesek batheiatu ukan du urez baina zuek batheiaturen zarete Espiritu sainduaz.
17 Bada guri bai dohain bera Iainkoak eman drauenaz geroz, guk Iesus Krist Iauna baithan sinhetsi ukan baitugu: ni nor ninzen enpatxa nezan Iainkoa?
18 Orduan gauza hauk enzunik amatiga zitezen, eta glorifika zezaten Iainkoa, erraiten zutela, Beraz Jentilei ere Iainkoak eman draue emendamendua bizitze ukaiteko.
19 Bada Estebenen kausaz ethorri izan zen tribulationeagatik barreiatu ziradenak ere ioan zitezen Fenizerano eta Ziprerano eta Antiokerano, nehori deklaratzen etzeraukatelarik Iainkoaren hitza, Iuduei berei baizen.
20 Baina hetarik batzu ziraden Zipriano, eta Zireniano, zein Antioken sarthurik Grekoei minzo baitzaizten denuntiatzen zutela Iesus Iauna.
21 Eta Iaunaren eskua zen hekin: eta jende aralde handi bat sinhetsirik konberti zedin Iaunagana.
22 Eta hel zedin fama Ierusalemen zen Elizaren beharrietara: eta igor zezaten Barnabas ioan ledin Antiokerano:
23 Eta arribatu zenean, eta ikusi zuenean Iainkoaren gratia alegera zedin, eta exhortatzen zituen guziak, bihotzeko fermutasun batez perseberatzera Iaunarekin.
24 Ezen gizon ona zen eta Espiritu sainduaz eta fedez bethea: eta jendetze handia augmenta zekion Iaunari.
25 Gero ioan zedin Barnabas Tarsera, Saulen bilha:
26 Eta hura eridenik eraman zezan Antiokera: eta gertha zedin urthe guzian Elizarekin konbersa baitzezaten, eta populu handi irakats baitzezaten, eta diszipuluak lehenik Antioken Kristino dei baitzitezen.
27 Eta egun hetan iauts zitezen Ierusalemetik Profeta batzu Antiokera.
28 Eta hetarik Agabus deitzen zen batek iaikirik deklara zezan Espirituaz, gosete handia izanen zela mundu orotan: eta haur hala gertha zedin Klaudio Zesaren denboran.
29 Eta diszipuluetarik batbederak bere ahalaren arauez, delibera zezaten aiutatan zerbaiten igortera Iudean habitatzen ziraden anaiei.
30 Eta hala egin zezaten, Anzianoei igorriz Barnabasen eta Saulen eskuz.
KAP. XII.
2 Iakes ezpataz hil. 3 Pierris presoindegian ezarri: 7 Aingeruak hura idoki. 12 Ioanes Mark. 13 Rhode. 15 Pierrisen Aingerua. 23 Herodes harabartu. 24 Iaunaren hitza abanzatzen. 25 Barnabas eta Paul Ierusalemera itzuli.
1 Eta denbora berean iar zedin rege Herodes Elizako batzuen aflijitzen.
2 Eta hil zezan Iakes Ioanesen anaiea, ezpataz.
3 Eta ikusirik hori laket zaiela Iuduei, abanza zedin Pierrisen ere hatzamaitera: (eta ziraden altxagarri gaberiko ogien egunak)
4 Eta hatzamanik ezar zezan presoindegian, eta eman ziezen laur laurnazko jendarmesi begiratzera: bazko ondoan hura populuari presentatu nahiz.
5 Pierris bada begiratzen zuten presoindegian: baina Elizak harengatik ardura Iainkoari othoitz egiten zeraukan.
6 Eta Herodesek hura presentatzeko zuenean, gau hartan lo zetzan Pierris bi jendarmesen artean, bi kadenaz estekatua, eta goardek borthaitzinean begiratzen zuten presoindegia.
7 Eta huna, Iaunaren Aingeru bat ethor zedin, eta argi batek argi zezan presoindegian, eta iorik Pierrisen seihetsa, iratzar zezan, zioela, Iaiki adi fitetz, eta eror zekizkion kadenak eskuetarik.
8 Eta erran ziezon Aingeruak, Gerrikadi, eta iaunz itzak eure sandaleak. Eta egin zezan hala. Gero erran ziezon, Har ezak eure arropa, eta arreit niri.
9 Eta ilkirik Pierris iarreiki zekion, eta etzakian egia zenez Aingeruaz egiten zena: baina uste zuen zenbeit bisione ikusten zuela.
10 Eta iraganik lehen goardia eta bigarrena, ethor zitezen burdinazko borthara, zibitatera daramanera, zein bere buruz ireki baitzekien, eta ilkirik iragan zezaten karrika bat, eta bertan parti zedin Aingerua harenganik.
11 Orduan Pierrisek akordaturik erran zezan, Orain dakit egiazki ezen Iaunak igorri ukan duela bere Aingerua, eta idoki nauela Herodesen eskutik, eta Iuduen populuaren ustekari guzitarik.
12 Eta gauza konsideraturik ethor zedin Maria Ioanesen, izen goitikoz Mark deitzen zenaren amaren etxera, non baitziraden anhitz bilduak eta othoitze egiten zeudela.
13 Eta bulkatu zuenean Pierrisek etxe aitzineko bortha, ilki zedin neskato bat behatzera, Rhode deitzen zenik.
14 Eta ezaguturik Pierrisen boza, bozkarioz etzezan ireki etxe aitzineko bortha, baina barnera laster eginik deklara ziezen, Pierris borthaitzinean zegoela.
15 Eta hek erran ziezoten, Erhoa aiz. Baina hark seguratzen zuen hala zela: eta hek zioiten, Haren Aingerua dun.
16 Baina Pierrisek bulkatzez perseberatzen zuen: eta irekirik, ikus zezaten hura, eta espanta zitezen.
17 Eta haei keinu eginik eskuaz ixil litezen, konta ziezen nola Iaunak idoki zuen presoindegitik: eta erran ziezen, Konta ietzezue gauza hauk Iakesi eta anaiei. Eta ilkirik ioan zedin berze leku batetara.
18 Baina argitu zenean gudu handia zen jendarmesen artean eia Pierris zer egin zen.
19 Eta Herodesek hura galdeginik eriden etzuenean, goardez informatione eginik, mana zezan punitzera eraman litezen: eta iautsirik Iudeatik Zesareara, han egon zedin.
20 Eta Herodesek zuen gerla egiteko gogo Tirianoen eta Sidonianoen kontra: baina hek gogo batez ethor zitezen harengana, eta irabazirik Blasto, zein baitzen regeren ganberako gehien, bake eskez zeuden: zeren haien komarka regerenetik entretenitzen baitzen.
21 Eta egun asignatu batez, Herodesek rege arropaz beztiturik, iudizioko iar lekuan iarririk, harenga bat egin ziezen.
22 Eta populua oihuz iar zedin, Iainkoaren boza, eta ez gizonarena!
23 Eta bertan io zezan hura Iainkoaren Aingeruak, zeren ezpaitzeraukan Iainkoari gloria eman: eta harabarturik hil zedin.
24 Baina Iainkoaren hitza abanzatzen zen eta multiplikatzen.
25 Barnabas ere eta Saul itzul zitezen Ierusalemetik, kargua konpliturik, berekin harturik Ioanes ere izen goitikoz Mark deitzen zena.
KAP. XIII.
1 Antiokeko Elizan Profeta eta doktor batzu. 2 Barnabas eta Saul predikatzera separatzen. 3 Barur eta othoizte egin. 5 Salamis. 6 Bariesu profeta falsu. 12 Serjiok Krist baithan sinhesten. 14 Paulek Antioken predikatzen. 45 Iuduak hari kontrastatzen. 48 Jentilek sinhesten. 50 Persekutione Paulen eta Barnabasen kontra. 51 Ikoniora hek retiratzen. 52 Diszipuluak bozkarioz bethe.
1 Eta ziraden, Antioken zen Elizan Profeta eta doktor batzu, Barnabas, eta Simon Nijer deitzen zena, eta Luzio Zireneanoa, eta Manahen, Herodes tetrarkarekin hazi izan zena, eta Saul.
2 Hek bada Iauna ministerioan zerbitzatzen zutela eta barur ziradela, erran zezan Espiritu sainduak, Separa ietzadazue Barnabas eta Saul deithu ditudan obrakotzat.
3 Orduan barur eta othoizte eginik, eta eskuak haien gainean ezarririk, igor zitzaten.
4 Hek bada igorririk Espiritu sainduaz, iauts zitezen Seleuziara: eta handik enbarka zitezen Ziprera.
5 Eta ethorri ziradenean Salaminara denuntia zezaten Iainkoaren hitza Iuduen sinagogetan: eta bazuten Ioanes ere lagun.
6 Gero Isla Paforano trebesatu zutenean, eriden zezaten Iudu profeta falsu enkantazale bat, Bariesu deitzen zenik,
7 Zein baitzen Serjio Paul prokonsularekin. gizon zuhurrarekin. Hunek deithurik Barnabas eta Saul, Iainkoaren hitzaren enzuteko desira zuen.
8 Baina resistitzen zerauen Elimas enkantazaleak, (ezen hala erran nahi du haren izenak) Prokonsula fedetik erauzi nahiz.
9 Baina Saulek (Paul ere deitzen denak) betherik Espiritu sainduaz, harengana begiak xuxendurik,
10 Erran zezan, O enganio eta finezia guziaz bethea, deabruaren semea, iustitia guziaren etsaia, ez aiz Iaunaren bide xuxenen makurtzetik geldituren?
11 Orain bada huna, Iaunaren eskua hire gainean, eta izanen aiz itsu, ikusten eztuala iguzkia denbora batetarano, Eta bertan eror zedin haren gainera lanho eta ilhunbe: eta inguru zabilan nork eskutik gida lezakeen bilha.
12 Orduan Prokonsulak ikusirik zer egin izan zen, sinhets zezan, miraz iarririk Iaunaren doktrinaz.
13 Eta Pafotik partitu ziradenean Paul eta harekin ziradenak, ethor zitezen Perjera Panfiliako hirira: orduan Ioanes hetarik partiturik, itzul zedin Ierusalemera.
14 Eta hek Perjetik partiturik ethor zitezen Antioke Pisidiakora, eta sarthurik sinagogan Sabbath egunean, iar zitezen.
15 Orduan Legearen eta Profeten irakurtzearen ondoan, igor zezaten sinagogako prinzipalek hetara, zioitela, Gizon anaieak, baldin zuetan bada zenbeit hitz populuaren exhortationetakorik, errazue.
16 Iaikirik bada Paulek, eta eskuaz ixil litezen keinu eginik, dio, Israeltar gizonak, eta Iainkoaren beldurra duzuenak, enzuzue:
17 Israeleko populu hunen Iainkoak elejitu ukan ditu gure aitak, eta populu haur goratu ukan du, Egipteko lurrean zeudenean, eta beso gora batez idoki zitzan hek hartarik.
18 Eta berrogei urtheren denboraren inguruan haien konditioneak sufritu ukan ditu desertuan.
19 Gero desegenik zazpi natione Kanaango lurrean, zorthez parti ziezen haien lurra.
20 Eta gero guti gora, guti behera laur ehun eta berrogei eta hamar urthez eman zietzen iujeak Samuel profetaganano.
21 Gero eska zitezen rege baten, eta eman ziezen Iainkoak Saul Zis-en semea, Ben-iamin leinuko gizona, berrogei urthez.
22 Eta hura kendurik, eman ziezen Dabid regetan: hari ere testimoniaje emanik, erran zezan, Eriden dut Dabid Ieseren semea, neure gogarako gizona, zeinek eginen baititu ene nahi guziak.
23 Hunen hazitik Iainkoak bere promesaren araura suszitatu ukan drauka Israeli Salbadorea, baita, Iesus:
24 Aitzinetik Ioanesek emendamendutako Baptismoa Israeli predikatu ukan zeraukanean haren ethorterakoan.
25 Eta akabatzen zuenean Ioanesek bere kursua, erran zezan, Nor naizela uste duzue? ez naiz hura ni, baina huna, ethorten da ene ondoan, zeinen oinetako zapata ezpainaiz digne laxa dezadan.
26 Gizon anaieak, Abrahamen arrazako semeak, eta zuen artean Iainkoaren beldurra dutenak, zuei salbamendu hunetako hitza igorri izan zaizue.
27 Ezen Ierusalemeko habitantek eta haien gobernadorek hura ezagutzen etzutelarik kondemnaturik, Profeten hitz Sabbath guziaz irakurtzen diradenak konplitu ukan dituzte.
28 Eta ezeinere heriotako kausarik hartan eriden gabe Pilate rekeritu ukan dute hura hil lezan.
29 Eta konplitu zituztenean harzaz eskribatu ziraden gauza guziak, zuretik kendurik, ezar zezaten monument batetan.
30 Baina Iainkoak resuszitatu ukan du hura hiletarik.
31 Eta ikusi izan da anhitz egunez, harekin batean Galilearik Ierusalemera igan izan ziradenez, eta dirade haren testimonio populua baithara.
32 Guk ere denuntiatzen drauzuegu zuei gure Aitei egin izan zaien promesaz den bezenbatean:
33 Ezen hura Iainkoak konplitu drauela haien haurrei, zein baikara gu, Iesus resuszitaturik, bigarren Psalmuan ere eskribatua den bezala, Ene Semea aiz hi, nik egun enjendratu aut hi.
34 Eta erakusteko resuszitatu duela hura hiletarik gehiagorik sepulkrera ez itzultzekotan, hunela erran ukan du, Emanen drauzkizuet zuei Dabid-en saindutasun segurak.
35 Eta halakotz berze leku batetan ere erraiten du, Eztuk permetituren hire Sainduak korruptionerik ikus dezan.
36 Ezen segur Dabid bere denboran Iainkoaren konseillua zerbitzaturik, lokartu izan da, eta bere aitekin ezarri izan da, eta ikusi ukan du korruptione.
37 Baina Iainkoak resuszitatu duenak eztu ikusi ukan korruptionerik.
38 Iakizue bada gizon anaieak, ezen hunezaz bekatuen barkamendua deklaratzen zaizuela:
39 Eta Moisesen Legeaz iustifikatu ezin izan zareten gauza guzietarik, hunezaz, sinhesten duen guzia iustifikatzen dela.
40 Gogoauzue bada Profetetan erran izan dena gertha eztakizuen.
41 Ikusazue menosprezatzaleak, eta mirets ezazue, eta urt zaitezte, ezen obra bat egiten dut nik zuen egunetan, obra bat diot zein ezpaituzue sinhetsiren baldin nehork konta badiezazue.
42 Gero ilki ziradenean Iuduen sinagogatik, othoi zitzaten Jentilek hurreneko Sabbathoan hitz hauk haei deklara lietzen.
43 Eta kongregationea barreiatu zenean, iarreiki zekien Iuduetarik eta Iainkoa zerbitzatzen zuten proselitoetarik anhitz Pauli eta Barnabasi: eta hauk haei minzatzen zaiztela, Iainkoaren gratian perseberatzera exhortatzen zituzten.
44 Eta hurrenengo Sabbath egunean kuasi hiri guzia bil zedin Iainkoaren hitzaren enzutera.
45 Baina Iuduak populua ikusirik inbidiaz bethe zitezen, eta kontrastatzen zaizten Paulek erraiten zituen gauzei, kontrastatzen ziradela eta blasfematzen zutela.
46 Orduan konstantki Paulek eta Barnabasek erran zezaten, Zuei behar zaizuen lehenik denuntiatu Iainkoaren hitza: baina hura arbuiatzen duzuenaz geroz, eta bizitze eternalaren ukaiteko indigne zuen buruak iujeatzen dituzuenaz geroz, huna, itzultzen gara Jentiletarat.
47 Ezen hala manatzen drauku Iaunak, dioela, Ordenatu aut hi Jentilen argi izateko, salbamendu aizenzat lurraren bazterrerano.
48 Eta Jentilak haur zanzutenean alegera zitezen, eta glorifika zezaten Iaunaren hitza: eta sinhets zezaten bizitze eternalekotzat ordenatu ziraden guziek.
49 Eta abanzatzen zen Iainkoaren hitza komarka hartan guzian.
50 Eta Iuduek inzita zitzaten emazte debot eta honest batzu, eta hiriko prinzipalak, eta eragin zezaten persekutione Paulen eta Barnabasen kontra, eta egotz zitzaten bere komarketarik kanpora.
51 Baina hek beren oinetako erhautsa inharrosirik haien kontra, ethor zitezen Ikoniora.
52 Eta diszipuluak bethatzen ziraden bozkarioz eta Espiritu sainduaz.
KAP. XIIII.
1 Ikonion anhitz konbertitu. 3 Signo eta mirakulu. 4 Ikoniokoak bi aldetara partitzen. 5 Persekutione. 6 Paulek eta Barnabasek Listrara ihes egiten. 8 Maingua sendatu. 12 Listrakoek Barnabasi Iupiter eritzi, eta Pauli Merkurio. 13 Eta haei sakrifikatu nahi. 19 Paul lapidatu. 23 Anzianoak Elizetan ordenatzen. 27 Fedearen bortha ireki Jentilei.
1 Eta gertha zedin Ikonion elkarrekin sar baitzitezen Iuduen sinagogara, eta minza baitzitezen hala non sinhets baitzezan Iuduetarik eta Grekoetarik mulzo handiak.
2 Baina sinhesterik etzuten Iuduek inzita eta korrunpi zitzaten Jentilen bihotzak anaien kontra.
3 Bada denbora luzez han egon zitezen konstantki minzatzen ziradela, Iaunaren gorthasunez, zeinek testimoniaje ekarten baitzaraukan bere gratiazko hitzari, eta emaiten zuen signo eta mirakulu egin ledin haien eskuz.
4 Eta parti zedin hiriko jendea bi aldetara, eta batak ziraden Iuduekin, eta berzeak Apostoluekin.
5 Baina altxatu ziradenean Jentilak eta Iuduak bere Gobernadorekin haien iniuriatzera eta lapidatzera:
6 Aditurik gauza, ihes egin zezaten Likaoniako hirietara, hala nola, Listrara eta Derbera, eta inguruko komarketara:
7 Eta han predikatzen zuten Ebanjelioa.
8 Eta Listrako gizon oinez inpotent bat zegoen iarririk bere amaren sabeleandanik maingu, egundano ebili etzen bat:
9 Hunek enzun zezan Paul minzatzen, zeinek, hari begi eratxekirik, eta ikusirik ezen fede bazuela sendatu izateko, erran baitziezon ozengi,
10 Iaiki adi eure oinen gainera zutik. Orduan hura iauz zedin eta ebil zedin.
11 Eta jendetzek ikusirik Paulek egin zuena, altxa zezaten bere boza, Likaoniko lengoajez, erraiten zutela, Iainkoak gizonak bezalakaturik iautsi dirade guregana!
12 Eta Barnabas deitzen zuten Iupiter: eta Paul, Merkurio: zeren hark hitza ekarten baitzuen.
13 Eta Iupiter-en sakrifikadoreak (zein baitzen haien hiri aitzinean) zezen koroatuak borthaitzinerano ekarririk, nahi zuen populuarekin sakrifikatu.
14 Baina hori enzunik Apostoluak, Barnabas eta Paul, bere arropak zathiturik oldar zitezen populuaren artera, oihuz zeudela.
15 Eta erraiten zutela, Gizonak, zergatik gauza horiak egiten dituzue? zuek zareten afektione beren suiektioneko gizonak gara, deklaratzen drauzuegula, horrelako gauza banoetarik konberti zaitezten Iainko biziagana, zerua eta lurra eta itsasoa, eta hetan diraden gauza guziak egin dituenagana:
16 Zeinek iragan denboretan Jentil guziak beren bidetan ebiltera utzi ukan baititu.
17 Badarik ere bere burua eztu testimoniaje gabe utzi, guri ungi eginez, emaiten drauzkigula zerutik uriak eta sasoin abratsak, eta bethatzen dituela biandaz eta alegranzaz gure bihotzak.
18 Eta gauza hauk erraiten zituztela, nekez amatiga zitzaten jendetzeak sakrifika ezliezen.
19 Orduan ethor zitezen Antioketik eta Ikoniotik Iudu batzu, hek populua irabazirik eta Paul lapidaturik, herresta zezaten hiritik kanpora, ustez hila zen.
20 Baina diszipuluak haren ingurura bildu ziradenean, iaikirik sar zedin hirian: eta biharamunean ioan zedin Derbera Barnabasekin
21 Eta hiri hartan ebanjelizatu zutenean, eta anhitz irakatsirik itzul zitezen Listrara eta Ikoniora eta Antiokera:
22 Konfirmatzen zituztela diszipuluen gogoak, eta exhortatzen zituztela fedean perseberatzera, eta erraiten zutela, anhitz tribulationez Iainkoaren resuman sarthu behar garela.
23 Eta konpainiaren abisuz Elizetarik batbederatan Anzianoak ordenatu ondoan, barurekin othoitz eginik, gomenda zietzoten hek Iaunari, zein baithan sinhetsi ukan baitzuten.
24 Gero Pisidia iraganik, ethor zitezen Fanfiliara.
25 Eta Perjen Iainkoaren hitza denuntiaturik, iauts zitezen Ataliara.
26 Eta handik enbarka zitezen Antiokera, nondik gomendatu izan baitziraden Iainkoaren gratiari, konplitu zuten obrakotzat.
27 Eta ethorri izan ziradenean eta bildu zutenean Eliza, konta zitzaten Iainkoak hezaz egin zituen gauza guziak, eta nola ireki zerauen Iainkoak Jentilei fedearen bortha.
28 Eta egon zitezen han denbora luzez diszipuluekin.
KAP. XV.
1 Anaie falsuek Zirkonzisionea irakasten. 7, 13 Pierrisen eta Iakesen harenga. 8, 9 Jentilek Espiritu saindua rezebitu. 10 Legearen uztarria. 12 Gratia. 22 Jende igorri Apostoluek Antiokera. 23 Konzilioko letrak. 36 Paulen eta Barnabasen artean kontentione Ioanes Mark-en kausaz.
1 Eta Iudeatik iautsi izan ziraden batzuk, irakasten zituzten anaieak, zioitela, Baldin zirkonzidi ezpazaiteztez Moisesen maneraren araura, ezin salba zaitezkete.
2 Eta gudu eta disputa handi Pauli eta Barnabasi heldurik haien kontra, ordena zezaten igan litezen Paul eta Barnabas eta zenbeit berzerik Apostoluetara eta Anzianoetara Ierusalemera kestione hunegatik.
3 Hek bada igorririk Elizaz, iragan zitzaten Feniza eta Samaria, Jentilen konbersionea kontatzen zutela: eta eman ziezen bozkario handi anaie guziei.
4 Gero Ierusalemera arribaturik, rezebitu izan ziraden Elizaz eta Apostoluez eta Anzianoez, eta konta zitzaten Iainkoak hezaz egin ukan zituen gauza guziak.
5 Baina (zioiten) altxatu izan dirade Fariseuen sektako sinhetsi zuten batzu, zioitela, ezen zirkonziditu behar zutela, eta manatu Moisesen Legearen begiratzera.
6 Orduan bil zitezen Apostoluak eta Anzianoak egiteko hunez konsideratzera.
7 Eta disputa handiren ondoan, Pierrisek iaikirik erran ziezen, Gizon anaieak, zuek badakizue ezen haraitzinadanik Iainkoak gure artean elejitu ukan nauela, ene ahoz enzun lezaten Jentilek Ebanjelioko hitza, eta sinhets lezaten.
8 Eta Iainkoak ezagutzen baititu bihotzak, testifikatu draue, haei Espiritu saindua emanez guriere bezala.
9 Eta eztu diferentiarik batre egin gure eta haien artean, fedez purifikaturik haien bihotzak
10 Orain bada zergatik tentatzen duzue Iainkoa, diszipuluen lepo gainean uztarriaren ezartera, zein ez gure aitek ez guk ezin ekarri ukan baitugu?
11 Baina Iesus Krist Iaunaren gratiaz sinheften dugu salbaturen garela, hek ere bezala.
12 Orduan ixil zedin konpainia guzia, eta beha zaizten Barnabasi eta Pauli, zeinek kontatzen baitzuten zer signo eta mirakulu egin zuen Iainkoak hezaz Jentilen artean.
13 Eta ixildu ziradenean, ihardets zezan Iakesek, zioela, Gizon anaieak, enzun nezazue ni,
14 Simonek deklaratu ukan du nola lehenik Iainkoak bisitatu dituen Jentilak hetarik populu bat bere izeneko har lezanzat.
15 Eta hunekin akordatzen dirade Profeten hitzak: eskribatua den bezala.
16 Gero itzuliren naiz, eta berriz edifikaturen dut Dabid-en tabernakle eroria, eta haren ruinak berriz edifikaturen ditut, eta berriz altxaturen dut hura.
17 Rekeri dezatenzat goitiko gizonek Iauna, eta Jentil guziek, zeinen gainean inbokatu izan baita ene izena: dio gauza hauk guziak egin dituen Iaunak.
18 Bethidanik Iainkoak badazaguzki bere obra guziak.
19 Harren nik dut estimatzen eztituela nehork faskatzeko Jentiletarik Iainkoagana konbertitzen diradenak:
20 Baina eskribatzeko zaiela begira ditezen idolen satsutasunetarik, eta paillardizatarik, eta gauza ithotik, eta odoletik.
21 Ezen Moisesek haraitzinadanik baditu hirietarik batbederatan hura predikatzen dutenak, sinagogetan Sabbath guziaz irakurtzen denaz geroz.
22 Orduan nahi ukan dute Apostoluek eta Anzianoek Eliza guziarekin, beren artetik gizon elejituak igor litezen Antiokera Paulekin eta Barnabasekin, hala nola, Iuda izen goitikoz Barsabas deitzen zena, eta Silas, gizon prinzipalak anaien artean.
23 Haien eskuz eskribatzen zutela segitzen dena, Apostoluek eta Anzianoek eta anaiek Antioken eta Sirian eta Zilizian Jentiletarik diraden anaiei, salutatione.
24 Zeren aditu baitugu ezen gutarik ilki diraden batzuk, zenbeit proposez trublatu ukan zaituztela, zuen arimak erauziz eta zirkonzidi zaitezten eta Legea begira dezazuen manatuz, zeinei ezpaikendrauen kargurik eman:
25 Gure irudia izan da konsentimendu batez bildu garenona, elejitu ditugun gizonen zuetara igortera, Barnabas eta Paul gure maitekin,
26 Baitirade Iesus Krist gure Iaunagatik bere biziak abandonatu dituzten gizonak,
27 Igorri ditugu bada Iuda eta Silas, hek ere gauza berak ahoz kontaturen drauzkizue.
28 Ezen on iruditu zaio Espiritu sainduari eta guri, ez ezartera karga handiagorik batre zuen gainera gauza nezesario hauk baizen:
29 Baitirade, Begira zaitezten idolei sakrifikatu diraden gauzetarik, eta odoletik, eta ithotik, eta paillardizatarik, baldin gauza hautarik zuen buruak begira baditzazue, ungi eginen duzue. Ungi duzuela.
30 Hek bada konjit harturik ethor zitezen Antiokera: eta konpainia bildurik eman zitzaten letrak.
31 Eta irakurri zituztenean konsolationearen gainean alegera zitezen.
32 Halaber Iudak eta Silasek, nola hek ere Profeta baitziraden, anhitz hitzez exhorta zitzaten anaieak eta konfirma.
33 Eta han zerbait denbora egin zutenean, igorri ikan ziraden anaiez bakerekin Apostoluetarat,
34 Guziagatik ere Silasi on irudi zekion han egoitera.
35 Eta Paul eta Barnabas ere egon zitezen Antioken, irakasten eta ebanjelizatzen zutela anhitz berzerekin ere, Iaunaren hitza.
36 Eta zenbeit egunen buruan erran ziezon Paulek Barnabasi, Itzulirik bisita ditzagun gure anaieak Iaunaren hitza denuntiatu dugun hiri guzietan, eia nola dauden.
37 Eta Barnabasek konseillatzen zuen berekin har lezaten Ioanes, Mark deitzen zena:
38 Baina Pauli etzaion bidezko iruditzen hetarik ia Panfiliatik berezi zena, eta obra hartara lagundu etzituena berekin har lezaten
39 Hala iharduki zezaten bada, non bata berzeaganik separa baitzitezen: eta Barnabas Mark harturik enbarka baitzedin Ziprerat.
40 Baina Paul Silas elejiturik parti zedin, anaiez Iainkoaren gratiari gomendaturik.
41 Eta iragan zitzan Siria eta Zilizia, konfirmatzen zituela Elizak.
KAP. XVI.
3 Timotheo zirkonziditu. 6 Asian predikatzea defendatu. 9 Bisione Pauli agertu Mazedoniakoez. 14 Emaztei Ebanjelioa predikatzen. 18 Pithonen espiritua zuen neskatoa sendatu. 23 Paul eta Silas azotaturik presoinean ezarri. 26 Lurra ikaratu presoinean. 30 Jeolerak bere familia guziarekin sinhetsi. 37 Paulek bere burua Romano egiten.
1 Gero arriba zedin Derbera eta Listrara: eta huna, diszipulu bat zen han Timotheo deitzen zenik, emazte fidel baten seme, baina, aita Grek baten.
2 Huni testimoniaje on ekarten zeraukaten Listran eta Ikonion ziraden anaiek.
3 Haur nahi ukan du Paulek harekin ioan ledin, eta harturik zirkonzidi zezan hura leku hetan ziraden Iuduakgatik: ezen bazakiten guziek haren aita nola Grek zen.
4 Eta hirietan iragaiten ziradela irakasten zituzten hetangoak Ierusalemen ziraden Apostoluez eta Anzianoez egin izan ziraden ordenanzen begiratzen.
5 Bada Elizak fedean konfirmatzen ziraden, eta kontua egun guziaz emendatzen zen.
6 Gero iraganik Frijia eta Galatiako komarka, debetatu izan ziraden Espiritu sainduaz hitzaren Asian predikatzetik:
7 Ethorri ziradenean Misiara, enseiatzen ziraden Bithiniara ioaiten: baina etziezen permeti Espirituak.
8 Baina Misia iraganik iauts zitezen Troasera.
9 Eta bisione bat gauaz ager zekion Pauli, baitzen hunela, Mazedoniako gizon bat presenta zedin haren aitzinean othoitz egiten zeraukala eta erraiten, Iragan adi Mazedoniarat eta aiuta gaitzak.
10 Eta bisionea ikusi ukan zuenean, bertan enseia gentezen Mazedoniara ioaiten, seguratzen genela ezen Iaunak deithu gentuela haei ebanjelizatzera.
11 Partiturik bada Troastik, xuxen ethor gentezen Samothrazera, eta biharamunean Neapolisera.
12 Eta handik Filiposera, zein baita Mazedonia koartereko lehen hiria, eta da kolonia. Eta egon gentezen hiri hartan zenbatrebeit egun
13 Eta Sabbath egunean ilki gentezen hiritik kanpora flubio bazterrera, non izaten ohi baitzen othoitza: eta iarririk minza genkinzten hara bildu izan ziraden emaztei.
14 Eta Lidia deitzen zen Thiatira hiriko emazte eskarlata saltzale Iainkoa zerbitzatzen zuen batek enzun genzan: zeinen bihotza Iaunak ireki baitzezan, Paulez erraiten ziraden gauzen gogoatzeko:
15 Eta batheiatu izan zenean bera eta haren familia, othoitz zegigun, zioela, Baldin estimatu baduzue Iaunagana fidel naizela, sarthurik ene etxean, zaudete. Eta bortxa genzan.
16 Eta gertha zedin gu othoitzara gendoazela, neskato Pithonen espiritua zuen bat aitzinera ethor baitzekigun: zeinek irabazi handia emaiten baitzerauen bere nabusiei, asmatzez.
17 Haur Pauli eta guri iarreikirik, oihuz zegoen, zioela, Gizon hauk Iainko subiranoaren zerbitzari dirade, zeinek salbamenduko bidea denuntiatzen baitraukute. 18 Eta haur egin zezan anhitz egunez: baina gaitziturik Paulek, eta itzulirik erran ziezon espirituari, Manatzen aut Iesus Kristen izenaren partez horrenganik ilki adin. Eta ilki zedin ordu berean.
19 Orduan haren nabusiek zakusatenean ezen haien irabazi esperanka galdu zela, hatzamanik Paul eta Silas, eraman zitzaten merkatuko plazara Majistratuetara.
20 Eta hek presentaturik Gobernadorei, erran zezaten, Jende hauk trublatzen dute gure hiria Iudu diradelarik:
21 Eta denuntiatzen dituzte rezebi ez begira ditzagun sori eztiraden ordenanzak, ikusirik ezen Romano garela.
22 Eta oldar zedin komuna haien kontra: eta Gobernadorek haien arropak zathiturik mana zezaten, azota litezen.
23 Eta anhitz zauri egin zerauezenean ezar zitzaten presoindegian, manamendu eginik jeolerari, segurki hek begira litzan:
24 Zeinek halako manamendua harturik ezar baitzitzan presoindegi zolan, eta haien oinak hers zitzan zepoaz.
25 Eta gauaren erdian Paulek eta Silasek othoizten eta laudatzen zuten Iainkoa: eta enzuten zituzten estekaturik zeudenek.
26 Eta subitoki lur ikaratze handi bat egin zedin, hala non iharros baitzitezen presoindegi fundamentak: eta bertan ireki zitezen bortha guziak, eta guzien estekailluak laxa zitezen.
27 Orduan iratzarturik jeolerak zakuskianean presoindegi borthak irekiak, ezpata idokirik bere burua hil nahi zuen, ustez presonerek ihes egin zuten:
28 Baina Paulek oihu egin zezan ozengi, zioela, Eztagioala deus minik eure buruari: ezen guziak hemen gaituk.
29 Orduan hura argi galdeginik oldar zedin barnera, eta ikara zabilala egotz zezan bere burua Paulen eta Silasen oinetara.
30 Eta hek kanpora idokirik dio, Iaunak, zer egin behar dut salbatu izateko?
31 Eta hek erran ziezoten, Sinhets ezak Iesus Krist Iauna baithan eta salbaturen aiz hi eta hire etxea.
32 Eta minza zekizkion Iainkoaren hitzaz hari, eta haren etxean ziraden guziei.
33 Eta hark hek harturik gauaren ordu hartan berean ikuz zietzen zauriak: eta batheia zedin hura eta harenak guziak bertan.
34 Eta bere etxera eramanik, mahaina ezar ziezen: eta alegera zedin, zeren bere etxe guziarekin sinhetsi ukan baitzuen Iainkoa baithan.
35 Eta eguna ethorri izan zenean Gobernadorek igor zitzaten sarjeantak, erran lezaten, Eiek konjit gizon horiei.
36 Orduan jeolerak konta zietzon hitz hauk Pauli, zioela, Igorri die Gobernadorek erraitera, konjit eman dakizuen: orain beraz ilkirik zoazte bakerekin.
37 Baina Paulek erran ziezen, Publikoki azotatu gaituzten ondoan, iujemendu formarik gabe, Romano garelarik, egotzi ukan gaituzte presoindegira: eta orain ixilik kanpora egoizten gaituzte? ez balinba: baina berek ethorririk idoki gaitzate.
38 Eta reporta zietzen serjeantek Gobernadorei hitz hauk: eta beldur zitezen, enzunik ezen Romano ziradela.
39 Eta ethorririk othoitz zitzaten, eta idokirik suplika zekizten ilki litezen hiritik.
40 Orduan ilkirik presoindegitik sar zitezen Lidia baithan: eta ikusirik anaieak, konsola zitzaten hek, eta parti zitezen.
KAP. XVII.
1 Paulek Thesalonizeanoei Krist predikatzen. 4 Hetarik batzuk sinhesten. 5 Iuduak Paulen eta Silasen kontra: 6, 7 Baina Iasonek hek rezebitzen, eta hezaz fiadore iarten. 10 Presonerak largatu. 13 Iuduek Paul persekutatzen. 15 Paul Atheneserat ioaiten: 17 eta han Krist predikatzen. 23 Iainko ezagun gabearen aldarea. 24 Iainkoaren adoratzeko manera. 30 Penitentia. 31 Iujemendua. 34 Dionisiok eta Damarisek sinhesten.
1 Gero iraganik Anfipolian eta Apollonian, ethor zitezen Thesalonikara, non baitzen Iuduen sinagoga bat.
2 Eta kostumatu zuen bezala Paul sar zedin hetara, eta hirur Sabbathoz disputa zedin hekin Eskripturetarik.
3 Deklaratzen eta proposatzen zerauela, ezen behar izan dela Kristek sufri lezan eta resuszita ledin hiletarik: eta ezen haur zela Iesus Krist zein dio, nik predikatzen baitrauzuet.
4 Eta hetarik batzuk sinhets zezaten, eta Paulen eta Silasen konpainiako egin zitezen, eta Iainkoa zerbitzatzen zuten Grekoetarik konpainia handia, eta emazte ohoraturik ez guti.
5 Baina bekaizteriaz mobiturik Iudu rebellek, eta harturik hara huna zabiltzan gizon gaixto batzu, eta populua bildurik, trubla zezaten hiria: eta Iasonen etxea iaukirik, hek populura eraman nahiz zabiltzan.
6 Eta eriden etzituztenean, tira zitzaten Iason eta anaietarik batzu hiriko Gobernadoretara, oihuz zeudela. Hauk mundu guzia erauzi ukan duten ondoan, huna ere ethorri izan dirade:
7 Eta Iasonek beregana rezebitu ukan ditu: eta guziek Zesaren ordenanzen kontra egiten dute, dioitela berze Rege bat badela, Iesus.
8 Tharrita zezaten bada populua eta hiriko Gobernadoreak gauza hauk zanzuzkitenean.
9 Baina fiadoregoa rezebiturik Iasonganik eta goitikoetarik, utzi zitzaten ioaitera.
l0 Eta anaiek bertan gauaz idoki zitzaten kanpora Paul eta Silas Beroera ioan litezenzat: zein hara ethorririk ioan baitzitezen Iuduen sinagogara.
11 Eta hauk ziraden Thesalonikako noblenetarik, zeinek hitza rezebi baitzezaten alegranza guzirekin, egun oroz Eskripturak bilhatzen zituztela, eia gauza hauk hala liradenez.
12 Eta hetarik anhitzek behinzat sinhets zezaten, eta emazte Grek honestetarik, eta gizonetarik ezgutik.
13 Baina iakin zezatenean Thesalonikako Iuduek ezen Beroen ere Iainkoaren hitza Paulez denuntiatu izan zela, ethor zitezen hara ere, populua tharritatzen zutela.
14 Baina bertan Paul igor zezaten kanporat anaiek, ioan ledinzat itsas alderat bezala: baina Silas eta Timotheo egon zitezen han.
15 Eta Paulen salbura heltzeko kargua hartu zutenek, eraman zezaten hura Atheneserano: eta hek harenganik manamendu rezebiturik Silasgana eta Timotheogana, guziz bertan ethor litezen hura Baithara, parti zitezen.
16 Eta Paul Athenesen haien begira zegoela keixatzen zen haren espiritua hura baithan, zakusanean hiria idolatriari emana.
17 Disputatzen zen bada sinagogan Iuduekin, eta Iainkoa zerbitzatzen zutenekin, eta merkatuko plazan egun oroz batzen zenekin
18 Orduan Epikuriano eta Estoiziano filosofo batzu disputatzen ziraden harekin: eta batzuk erraiten zuten, Zer erran nahi du edasle hunek? Eta berzek zioiten, Iainko arrotzen erakusle dela dirudi: zeren Iesus denuntiatzen baitzerauen eta resurrektionea.
19 Eta hatzamanik hura eraman zezaten Marsen karrikara, zioitela, Iakin ahal dezakegu zerik den hizaz erraiten den doktrina berri hori?
20 Ezen gauza arrotz batzu gure beharrietara ekarten dituk: nahi diagu bada iakin gauza horiak zer erran nahi diraden.
21 (Ezen Atheniano guziak eta han egoiten ziraden arrotzak ezeinere berze gauzatara etziraden aplikatzen, zenbeit berriren erraitera edo enzutera baizen)
22 Orduan Paulek Marsen karrikaren erdian zegoela, erran zezan, Athenesko gizonak, gauza guzietan debotegi bezala ikusten zaituztet zuek.
23 Ezen iragaiten naizela eta zuen debotioneak kontenplatzen ditudala eriden ere badut aldare bat, zeinetan eskribatua baitzen, Iainkoa ezagun gabeari. Bada ezagutu gaberik ohoratzen duzuen hura nik denuntiatzen drauzuet:
24 Mundua eta hartan diraden gauza guziak egin dituen Iainkoa, zeruaren eta lurraren Iaun delarik, ezta eskuz egin tenpletan habitatzen.
25 Eta ezta gizonen eskuz zerbitzatzen deusen behar bezala, ikusirik ezen berak emaiten drauztela guziei bizia eta respirationea eta gauza guziak.
26 Eta egin ukan du natura humano guzia odol batetarik: lurraren hedamen gauziaren gainean habita litezenzat, lehenetik sasoin ordenatuak determinaturik, eta haien habitationearen mugarriak ezarririk:
27 Iauna bilha lezatenzat, agian haztatuz hura eriden lezaketenez gure batbederaganik urrun ezpadere.
28 Ezen harzaz bizitzen eta higitzen eta izaten gara: zuen poetetarik ere batzuk erran duten bezala, Ezen haren leinu ere bagara.
29 Beraz Iainkoaren leinu garenaz geroz, eztugu estimatu behar Dibinitateak urhea edo zilharra edo harria gizonen artez edo inbentionez moldatua irudi duela.
30 Iainkoak bada ignorantiazko denborak disimulaturik, orain denuntiatzen draue gizon guziei leku guzietan emenda ditezen.
31 Zeren ordenatu baitu mundua iustoki iujeaturen duen eguna determinatu duen gizonaz, guziei ezagutzera emanik, hura hiletarik resuszitaturik.
32 Eta enzun zutenean hilen resurrektionea, batzu trufatzen ziraden, eta berzek erraiten zuten, Enzunen augu berriz horren gainean.
33 Eta hunela Paul ilki zedin haien artetik.
34 Batzuk halere, hari iunktaturik, sinhets zezaten: zeinetarik baitzen Dionisio Areopajita ere, eta Damaris deitzen zen emazte bat, eta berzerik hekin.
KAP. XVIII.
1 Paul Korinthion langiten, 4 Disputatzen eta Kristen predikatzen ari. 7 Handik partiturik Iustoa deitzen zen batenean sartzen. 8 Krispek Iauna baithan sinhesten. 9 Bisione Pauli agertzen. 12 Gero da Gallionen aitzinean akusatzen. 17 Sosthenes. 18 Paulek bere burua arrada eraziten. 24 Apollos Iudua Efesera ethorten
1 Gauza hauen ondoan Paul partiturik Athenestik, ethor zedin Korinthera.
2 Eta eridenik Akila deitzen zen Ponte nationeko Iudu bat, zein aitzinxetik ethorri baitzen Italiatik, eta Priszilla haren emaztea (zeren Klaudek ordenatu baitzuen Iudu guziak Romarik parti litezen) retira zedin hetara.
3 Eta zeren ofizio bereko baitzen, hekin egoiten zen, eta langiten ari zen. Eta haien ofizioa zen tabernakle egitea.
4 Eta disputatzen zen sinagogan Sabbath guziaz, eta exhortatzen zituen hanbat Iuduak nola Grekoak.
5 Eta ethorri ziradenean Mazedoniarik Silas eta Timotheo, Paulek Espirituaz hersturik testifikatzen zerauen Iuduei Iesus zela Krist.
6 Eta hek kontrastatzen eta blasfematzen ari ziradela, abillamenduak iharrosirik erran ziezen, Zuen odola zuen burun gain: xahu naiz ni, oraindanik Jentiletarat ioanen naiz.
7 Eta handik partiturik sar zedin Iustoa deitzen zen eta Iainkoa zerbitzatzen zuen baten etxean, zeinen etxea baitzatxekan sinagogari.
8 Eta Krispek sinagogako prinzipalak sinhets zezan Iauna baithan bere etxe guziarekin: Korinthianoetarik ere anhitzek enzunik sinhets zezaten, eta batheia zitezen.
9 Orduan erran ziezon Iaunak gauaz bisionez Pauli Ezaizela beldur, baina minzadi eta ezadila ixil.
10 Ezen ni nauk hirekin, eta nehork eztrauk eskurik ezarriren hiri gaizki egitera: ezen populu handia diat hiri hunetan.
11 Eta egon zedin han urthe bat eta sei hilebethe, irakasten zuela haien artean Iainkoaren hitza.
12 Baina Gallion Akaiako Prokonsul zenean, altxa zitezen gogo batez Iuduak Paulen kontra, eta eraman zezaten iudizioko iar lekura.
13 Erraiten zutela, Legearen kontra hunek inzitatzen ditu gizonak Iainkoaren zerbitzatzera.
14 Eta Paulek ahoa ireki nahi zuen bezala, erran ziezen Gallionek Iuduei, Baldin zenbeit bidegabe, edo gaixtakeria baliz, o Iuduak, zuzenak emaiten duen lekurano sustenga zinzakeiztet:
15 Baina baldin kestione bada hitzaz eta izenez eta zuen Legeaz zeurok ikusiren duzue ezen gauza horien iuje ni ez naiz nahi.
16 Eta ken zitzan hek iudizioko iar lekutik.
17 Orduan Grek guziek hatzamanik Sosthenes sinagogako prinzipala zehatzen kuten iudizioko iar leku aitzinean: eta Gallionek ansiarik batre etzuen.
18 Baina Paul oraino denbora luzeskoz han egonik, anaietarik konjit harturik, enbarka zedin Siriarat (eta harekin Priszilla eta Akila) burua arradaturik Zenkren: ezen bot zuen.
19 Gero arriba zedin Efesera, eta hek han utzi zitzan: baina bera sinagogara sarthurik, disputa zedin Iuduekin.
20 Eta hek othoiztez zaizkala denbora luziagoz hekin egon ledin, etziezen akorda.
21 Baina konjit har zezan hetarik, zioela, Nezesarioki behar dut hurrenengo besta Ierusalemen egin: baina harzara itzuliren naiz zuetara, Iainkoak plazer badu: eta parti zedin Efesetik.
22 Eta Zesareara iautsi zenean, igan zedin Ierusalemera: eta Eliza salutaturik iauts zedin Antiokera.
23 Eta zerbait denbora han egonik, ioan zedin xuxen xuxena Galatiako eta Frijiako komarka trebesaturik, konfirmatzen zituela diszipulu guziak.
24 Baina Iudu nationez Alexandriano Apollos deitzen zen bat, gizon elokenta, Eskripturetan botheretsua, ethor zedin Efesera.
25 Haur zen Iaunaren bidean instruitzen hasia, eta espiritu beroz minzatzen zen, eta irakasten zituen dilijentki Iaunaren diraden gauzak, ezagutzen zuela solament Ioanesen Baptismoa
26 Eta has zedin frangoki minzatzen sinagogan. Haur enzun zezatenean Priszillak eta Akilak berekin har zezaten, eta aitzinago deklara ziezoten Iainkoaren bidea.
27 Eta Akaiarat iragan nahi zenean, hura exhortaturik anaiek eskriba zezaten diszipuluetara rezebi lezaten hura: zeinek arribatu zenean hara, probetxu handi egin baitziezen gratiaz sinhetsi ukan zutenei.
28 Ezen biziki garaitzen zaien Iuduei publikoki, Eskripturez erakusten zuela ezen Iesus zela Krist.
KAP. XIX.
1 Paul Efesen irakasten ari. 4 Ioanesen Baptismoa 6 Eskuen inpositionea. 11 Paulek mirakulu egiten. 13 Deabruak ditu zehatzen exorzistak. 19 Kuriositatezko liburuak erre. 24 Demetriusek seditione altxatzen. 27 Diana Efesianoena. 29 Gaio eta Aristarke. 33 Alexandre.
1 Apollos Korinthen zela gertha zedin, Paul garaiko bazter guziak iraganik ethor baitzedin Efesera: eta han diszipulu batzu eridenik erran ziezen,
2 Ala rezebitu duzue Espiritu saindua sinhetsi ukan duzuenean? Eta hek erran ziezoten, Are Espiritu saindua denez ere, eztiagu enzun.
3 Orduan dioste, Zertan bada batheiatu izan zarete? Eta hek erran zezaten, Ioanesen Baptismoan.
4 Orduan Paulek erran zezan, Ioanesek batheiatu ukan du emendamenduko Baptismoaz, ziotsala populuari, haren ondotik ethorteko zena baithan sinhets lezaten, erran nahi baita, Iesus Krist baithan.
5 Gauza hauk enzunik bada, batheia zitezen Iesus Iaunaren izenean.
6 Eta eskuak gainean ezarri zerauztenean Paulek, ethor zedin Espiritu saindua haien gainera, eta minzatzen ziraden lengoajez, eta profetizatzen zuten.
7 Eta gizon hauk guziok ziraden hamabitarano.
8 Gero bera sarthurik sinagogan, Frangoki minzatzen zen, hirur hilebethez disputatzen eta exhortatzen ari zela Iaunaren resumari dagozkan gauzez.
9 Eta nola batzu gogortzen baitziraden eta ezpaitzuten obeditu nahi, gaizki Iaunaren bideaz minzatzen ziradela populuaren aitzinean, hetarik bera partiturik, separa zitzan diszipuluak, egun oroz disputatzen ari zela Tirano baten eskolan.
10 Eta haur egin izan zen bi urthez: hala non Asian habitatzen ziraden guziek, enzuten baitzuten Iesus Iaunaren hitza, hanbat Iuduek nola Grekoek.
11 Eta kostumatu etziraden berthuteak egiten zituen Iainkoak Paulen eskuz:
12 Hala non are erien gainera ekarten baitzituzten haren gorputz gainetik krobitxetak eta konziertoak, eta ioaiten baitziraden hetarik eritasunak, eta espiritu gaixtoak hetarik ilkiten baitziraden.
13 Orduan enseia zitezen hara huna ebilten ziraden Iudu exorzista batzu espiritu gaixtoak zituztenen gainean Iesus Iaunaren izenaren inbokatzen, erraiten zutela, Koniuratzen zaituztegu Paulek predikatzen duen Iesusen partez.
14 (Eta ziraden Eszeba Iudu Sakrifikadore prinzipalarenik zazpi seme, haur egiten zutenak)
15 Baina ihardesten zuela espiritu gaixtoak, erran zezan, Iesus ezagutzen diat, eta Paul bazeakiat nor den: baina zuek nor zarete?
16 Eta oldarturik hetara espiritu gaixtoa zuen gizonak, eta haei garaithurik, bortxa egin zezan haien kontra: hala non biluzgorririk eta zaurthurik ihes egin baitzezaten etxe hartarik.
17 Eta haur ethor zedin guzien ezagutzera hanbat Iuduen nola Greko Efesen habitatzen ziradenenera: eta eror zedin beldurra haien guzien gainera, eta magnifikatzen zen Iesus Iaunaren izena.
18 Eta sinhetsi zutenetarik anhitz ethorten ziraden konfesatzen eta deklaratzen zituztela bere eginak.
19 Arte kuriositatezkoz usatu ukan zutenek ere, anhitzek bere liburuak ekarririk erre zitzaten guzien aitzinean: eta haien balioa estimaturik eriden zezaten berrogei eta hamar milla dinerorena.
20 Hala botheretsuki augmentatzen zen Iaunaren hitza eta konfirmatzen.
21 Gauza hauk hunela konplitu ziradenean delibera zezan Paulek Espirituaz, Mazedonia eta Akaia iraganik Ierusalemera ioaitera, zioela, Han izan ondoan, Roma ere ikusi behar dut.
22 Eta igorririk Mazedoniara aiutatzen zutenetarik biga baitziraden Timotheo eta Erasto, bera geldi zedin denbora batetakotz Asian.
23 Baina egin zedin denbora hartan truble handi bat doktrinaren kausaz.
24 Ezen Demetrius deitzen zen zilhargile, Dianaren zilharrezko tenpletxogile batek, anhitz irabaz eraziten zerauen ofiziokoei:
25 Hek bildurik, eta halako gauzetako ofizier ziradenak, erran zezan, Gizonak, badakizue ezen ofizio hunetarik heldu diradela gure onak:
26 Eta badakusazue eta badanzuzue nola ez Efesen solament, baina kuasi Asia guzian Paul hunek sinhets erazirik itzuli duela populu handi, erraiten duela, ezen eztiradela iainko eskuz egiten diradenak.
27 Eta peril da ez solament gure gauza deskrida dadin, baina are Diana handiaren tenplea gehiagorik deus estima eztadin, eta desegin eztadin haren maiestate Asia guziak eta munduak ohoratzen dutena.
28 Eta gauza hauk enzunik, eta hiraz betherik oihuz iar zitezen, Efesianoen Diana handia!
29 Eta bethe zedin hiri guzia konfusionez, eta oldar zitezen gogo batez theatrera, harturik Gaio eta Aristarke Mazedonianoak, Paulen bideko lagunak.
30 Eta Paul populua baithara sarthu nahi zenean, etzezaten utzi diszipuluek.
31 Baina Asiako prinzipaletarik batzuk ere, nola baitziraden haren adiskide, harengana igorririk othoitz zegioten, ez ledin theatrera presenta.
32 Bada batzu bataz oihuz zeuden, eta berzeak berzeaz: ezen konfus zen konpainia, eta anhitzek etzakiten zergatik bildu izan ziraden.
33 Orduan jendetzetik kanpora abanza zezaten Alexandre, Iuduek hura bulkatzen zutela. Eta Alexandrek, ixil litezen eskuaz keinu eginik, nahi zeraukan kausa allegatu populuari.
34 Baina ezagutu zutenean ezen hura Iudu zela, altxa zedin guzietarik boz bat, kuasi bi orenez oihu egiten zutela, Efesianoen Diana handia!
35 Orduan eskribariak jendetzea apazegaturik, erran zezan, Efeseko gizonak, zein da gizona eztakiana ezen Efeseko hiria dedikatua dela Diana handiaren, eta Iupiterganik iautsi izan den imajinaren zerbitzura?
36 Nehor bada gauza hautan kontrasta ezin daitenaren gainean, apazega zaitezten beharda, eta deus desordenatuki eztagizuen.
37 Ezen ekarri ukan dituzue gizon hauk ezpaitirade ez sakrileje, ez ezpaitute zuen iainkosa difamatzen.
38 Beraz baldin Demetriusek eta harekin diraden ofizierek egitekorik badute zenbeiten kontra, gorte edukiten da, eta badirade Prokonsulak, elkar akusa bezate.
39 Eta baldin berze gauzaz deus galdegiten baduzue, kongregatione bidezki bilduan konkludi ahal daite.
40 Ezen peril da seditionez akusa ezgaitezen, egungo egunagatik, truble hunezaz razoin eman ahal dezakegun kausarik eztenaz geroz. Eta gauza hauk erran zituenean biltzarreari konjit eman ziezon.
KAP. XX.
1 Paul Mazedonian, Grezian, eta Sirian. 9 Eutike hila resuszitatu. 16 Mendekoste eguna. 18 Efeseko Anzianoak Paulek exhortatzen. 22 Heldu behar zaizkion afliktioneak aitzinetik erraiten. 26 Paulen hogen gabea. 29 Doktor falsuak nola izanen diraden aitzinetik Paulek deklaratzen. 31 Beillatzera exhortatzen. 34 Bere eskuez Paul trabaillatu. 36 Othoitza. 37 Paulen partitzeagatik fidelak nigarrez egon.
1 Bada tumultoa apazegatu zenean, Paul diszipuluak beregana deithurik eta besarkaturik, parti zedin Mazedoniarat ioaiteko.
2 Eta komarka hetan ebili zenean, eta exhortatu zituenean hitz anhitzez, ethor zedin Greziara.
3 Eta han hirur hilebethe eginik, zeren Iuduek zelata egiten baitzeraukaten Siriarat enbarkatu izan baliz: haren abisua izan zen Mazedonian gaindi itzultzera.
4 Eta lagund zezan hura Sopater Beroenesak Asiarano: eta Thesalonizeanoetarik, Aristarkek eta Sekondek, eta Gaio Derbianoak, eta Timotheok: eta Asianoetarik, Tikikek eta Trofimek.
5 Hauk aitzinerat ioanik iguriki genzaten Troasen.
6 Eta gu enbarka gentezen altxagarri gaberiko ogien egunen ondoan Filipestik, eta ethor gentezen hetara Troasera, borz egunen buruan: non egon baikentezen zazpi egun.
7 Eta asteko lehen egunean ogiaren haustera diszipuluak bilduak izan eta, Paul minzo zen hekin (zeren biharamunean partitzeko baitzen) eta iraun zezan haren proposak gauherdi arterano.
8 Eta zen anhitz lanpa ganbera goran, non bilduak baikinaden.
9 Eta iarririk zegoela gizon gazte bat Eutike deitzen zenik leiho gainean, logale handi batek harturik, Paul luzaki minzo zela, loa garaithurik eror zedin hirurgarren soillerutik beherera, eta hila altxa zezaten.
10 Baina iautsirik Paul behera zedin haren gainera, eta besarkaturik erran zezan, Etzaiteztela trubla ezen hunen arima haur baithan da.
11 Gero iganik eta ogia hautsirik eta ianik, eta luzaki minzaturik argirano, hala parti zedin.
12 Eta gizon gazteor bizirik ekar zezaten, eta hagitz konsola zitezen.
13 Eta gu unzira ethorririk enbarka gentezen Asoserat, handik hartzeko genduen Paul: ezen hala ordenatu zuen, berak bide hura oinez egin gogoz.
14 Bada Ason gurekin bathu zenean, hura harturik ethor gentezen Mitilenera.
15 Eta handik enbarkaturik, biharamunean ethor gentezen Kiosen aurkara: eta hurrenengo egunean arriba gentezen Samosera: eta Trojillen egonik, ondoko egunean ethor gentezen Miletera.
16 Ezen deliberatu zuen Paulek Efesez aitzinago iragaitera, denborarik gal ezlezanzat Asian: ezen lehiatzen zen baldin posible balitzaio Mendekoste egunean Ierusalemen izatera.
17 Eta Miletetik mezu igorririk Efesera, dei zitzan Elizako Anzianoak.
18 Eta harengana ethorri ziradenean erran ziezen, Zuek badakizue, Asian sar nendin lehen egunaz geroztik, nola zuekin denbora guzian izan naizen:
19 Iauna zerbitzatzen nuela humilitate guzirekin eta anhitz nigar xortarekin, eta Iuduen zelata egoitetarik ethorri izan zaizkidan tentationekin:
20 Nola zuen probetxutako gauzetarik eztrauzuedan deus estali, zuei deklaratu eta irakatsi gabe publikoki eta etxez etxe:
21 Testifikatzen nerauela hanbat Iuduei nola Grekoei Iainkoa baitharatko emendamendua, eta Iesus gure Iauna baitharatko fedea.
22 Eta orain huna, ni Espirituaz estekatua, banoa Ierusalemera, hartan heltzeko zaizkidan gauzak eztakizkidalarik:
23 Salbu Espiritu sainduak hiriz hiri testifikatzen baitraut, dioela ezen estekadurak eta tribulationeak ene begira daudela.
24 Baina eztut deusen ansiarik, eta neure bizia etzait prezioso, akaba dezadanzat neure kursua bozkariorekin, Iesus Iaunaganik rezebitu dudan kargua, Iainkoaren gratiaren Ebanjelioa testifika dadinzat.
25 Eta orain huna, nik badakit ezen gehiagorik eztuzuela ikusiren ene begithartea zuetarik batek ere, zeinen artetik iragan bainaiz Iainkoaren resuma predikatzen nuela.
26 Halakotz testifikatzen drauzuet egungo egunean, ezen xahu naizela ni guzien odoletik.
27 Ezen eztut disimulatu zuei denuntia ezniezazuen Iaunaren konseillu guzia.
28 Gogoa eiezue bada zuen buruei, eta arthalde guziari, zeinetan Espiritu sainduak ezarri baitzaituzte Ipizpiku, Iainkoaren Elizaren bazkatzeko, zein konkestatu baitu bere odol propriaz.
29 Ezen nik badakit haur, sarthuren diradela ene ioan ondoan otso dorpeak zuen artera, gupida eztutelarik arthaldea.
30 Eta zeuron artetik iaikiren dirade gizonak denuntiatzen dituztela gauza gaixtoak, diszipuluak bere ondoan erekar ditzatenzat.
31 Halakotz beillezazue, orhoit zaretelarik ezen hirur urthez gau eta egun eznaizela zesatu nigar xortarekin zuetarik batbederaren adbertitzetik.
32 Eta orain ere, anaieak, gomendatzen zerauzkiotet Iainkoari eta haren gratiaren hitzarik, zein baita botheretsu zuen edifikatzen akabatzeko, eta zuei saindu guziekin heretajearen emaiteko.
33 Berzeren urhea ez zilharra ez arropa eztut guthiziatu.
34 Baina zeurok badakizue nola ene, eta enekin ziradenen behar ziraden gauzak fornitu ukan dituzten esku hauek.
35 Guzietan erakutsi drauzuet ezen hunela trabaillatuz behar diradela flakuak suportatu, eta Iesus Iaunaren hitzez orhoit izan: ezen berak erran du, Gauza dohatsuagoa dela emaitea ezen ez hartzea.
36 Eta hitz hauk erran zituenean belhauriko iarririk egin zezan othoitze hekin guziekin.
37 Orduan nigar handi guziez egin zedin: eta Paulen lepora bere buruak egotziz pot egiten zeraukaten:
38 Triste ziradelarik prinzipalki erran ukan zuen hitzagatik, ezen gehiagorik haren begithartea ezlutela ikusiren. Eta unzira lagundu zaizkan.
KAP. XXI.
5 Othoitza itsas kostan. 8 Filipe Ebanjelista, 9 Haren laur alabak. 10 Agabus profeta. 16 Mnason diszipulu. 24, 26 Paul, bere burua purifikatzen zuela, hatzaman. 29 Trofime. 30 Seditione Paulen kausaz 33 Armadako kapitainak Paul kadenaz estekatzen.
1 Eta enbarkatu genenean, hetarik separaturik, xuxen-xuxena ethor gentezen Kosera, eta biharamunean Rhodesera, eta handik Patrasera.
2 Eta han eridenik unzi Fenizerat trebesatzen zuen bat hartara iganik parti gentezen.
3 Gero Zipreren agerrira genenean, hura utzirik ezker, Siria alderat bela egin genezan, eta arriba gentezen Tirera: ezen han unziak behar zuen karga deskargatu.
4 Eta diszipuluak eridenik egon gentezen han zazpi egun: hek Pauli erraiten zeraukaten Espirituaz, ezledin igan Ierusalemera.
5 Baina egun hek konplitu ziradenean parti gentezen, guziek emaztekin eta haurrekin lagunzen gentuztela hiri lekorerano: eta belhauriko iarririk ur bazterrean othoitze egin genezan.
6 Gero elkar besarkaturik, unzira igan gentezen, eta berzeak beretarat itzul zitezen.
7 Eta gu biajea akabaturik arriba gentezen Tiretik Ptolemaidara: eta anaieak salutaturik, egon gentezen egun bat hekin.
8 Eta biharamunean ilkirik Paul eta harekin genenak ethor gentezen Zesareara: eta sarthurik Filipe Ebanjelistaren etxean (zein baitzen zazpietarik bat) egon gentezen hura baithan.
9 Eta hunek zituen laur alaba birjina profetizatzen zutenik.
10 Eta han denbora ungisko egon genenean, ethor zedin Iudeatik Agabus deitzen zen Profeta bat.
11 Eta guregana ethorririk eta Paulen gerrikoa harturik eta harzaz bere oinak eta eskuak estekaturik, erran zezan, Gauza hauk erraiten ditu Espiritu sainduak, Gerriko hunen iabe den gizona, hunela estekaturen dute Ierusalemen Iuduek, eta liuraturen dute Jentilen eskuetara.
12 Eta gauza hauk enzun gentuenean, othoitz egin genezon guk eta leku hartan ziradenek, ezledin igan Ierusalemera.
13 Orduan ihardets zezan Paulek, Zer ari zarete nigarrez zaudetela, eta ene bihotza erdiratzen duzuela? Ezen ni ez estekatu izatera solament, baina Ierusalemen hiltzera ere prest naiz Iesus Iaunaren izenagatik.
14 Bada, hari burutan ezin eman genezakeonaren gainean, utzi genezan, erraiten genduela, Iaunaren borondatea egin dadila.
15 Eta zenbeit egunen buruan gure hatuak harturik igan gentezen Ierusalemera.
16 Eta ethor zitezen diszipuluetarik ere batzu Zesareatik gurekin zakarkeitela berekin Mnason Zipriano iakin bat, diszipulu anzianoa, zein baithan ostatuz behar baikenen.
17 Bada ethorri genenean Ierusalemera, gogotik rezebi genzaten anaiek.
18 Eta biharamunean sar zedin Paul gurekin Iakes baithara, eta Anziano guziak hara bil zitezen.
19 Eta hek besarkaturik, konta zitzan punktuz punktu Iainkoak Jentilen artean haren ministerioz egin zituen gauzak.
20 Eta hek enzun zitzatenean, glorifika zezaten Iauna, eta erran ziezoten, Anaie, badakusak zenbat milla diraden Iudu sinhetsi dutenak: eta guziei baitaxete Iainkoaren zeloa.
21 Eta enzun die erraiten hizaz, ezen hik Moisesen utzitera irakasten dituala Jentilen artean diraden Iudu guziak, erraiten duala, ezen eztituztela haurrak zirkonziditu behar, eta eztutela ordenanzen araura ebili behar.
22 Zer egiteko da bada? osoki populuak bildu behar dik: ezen enzunen die nola ethorri aizen.
23 Egik bada guk erraiten drauaguna. Laur gizon zitiagu bot egin dutenik:
24 Hek harturik purifikadi hekin, eta kontribui ezak hekin, buruak arrada ditzatenzat: eta dakiten guziek ezen hizaz enzun dituzten gauzetarik deus eztela: baina euror ere Legea begiratuz abilala.
25 Baina Jentil sinhetsi dutenez den bezenbatean, guk eskribatu diagu, eta ordenatu deus halakorik begira eztezaten, baina begira litezen idolei sakrifikatuetarik, eta odoletik, eta ithoetarik, eta paillardizatarik.
26 Orduan Paul gizon hek berekin harturik, eta biharamunean hekin purifikaturik sar zedin tenplean denuntiatzen zuela purifikationeko egunen konplimendua, hetarik batbederagatik oblationea ofrenda ledin artean.
27 Eta nola zazpi egunak ia hurren iragan baitziraden, Asiako Iudu batzuk hura ikusi zutenean tenplean, mobi zezaten populu guzia, eta ezar zitzaten eskuak haren gainean:
28 Heiagoraz zeudela, Israeltar gizonak, hel zakizkigute: haur da gizona populuaren eta Legearen eta leku hunen kontra guziak leku guzietan irakasten dituena: are gehiago Grekoak ere erekarri ditu tenple barnera, eta profanatu du leku saindu haur.
29 (Ezen lehen ikusi ukan zuten Trofime Efesianoa hirian harekin, zein uste baitzuten Paulek tenple barnera eraman ukan zuela.)
30 Eta mobi zedin hiri guzia, eta oldar zedin populua: eta Paul hatzamanik tenpletik kanpora idokiten zuten: eta bertan borthak erts zitezen.
31 Baina hek hura hil nahiz zabiltzala, hel zedin fama garnizoinaren bandako Kapitainagana, ezen Ierusaleme guzia nahasi zela.
32 Zeinek ordu berean jendarmesak eta Zentenerak harturik laster egin baitzezan hetara: eta hek ikusi zituztenean Kapitaina eta jendarmesak geldi zitezen Paulen zehatzetik.
33 Orduan hurbildurik Kapitainak har zezan hura, eta mana zezan esteka ledin bi kadenaz: eta interroga zezan nor lizen, eta zer egin zuen.
34 Eta batzu bataz zeuden oihuz jendetzean eta berzeak berzeaz: eta nahastekamenduaren kausaz deus segurik ezin ezagutuz, mana zezan fortalezara eraman ledin.
35 Eta ethorri zenean gradoetara, gertha zedin jendarmesez eramaiten baitzen jendetzearen boaldaren kausaz.
36 Ezen iarreikiten zaion populuko jendetzea heiagoraz, Ken ezak hori.
37 Eta Paulek fortalezan sartzerakoan diotsa Kapitainari, Hauzu naiz hirekin minzatzera? Hark erran ziezon, Grekik badakik?
38 Ezaiz hi Egiptiano iragan egun hautan seditione bat biztu duana, eta laur milla gaixtagin desertura retiratu dituana?
39 Eta erran zezan Paulek, Ni segur gizon Iudua nauk Tarsen, Ziliziako hiri famatuan burjes iaioa: othoitz egiten drauat bada, permeti iezadak minza nakion populuari.
40 Eta hark permetitu zeraukanean, Paulek, gradoetan zegoela, ixilzera eskuaz keinu egin ziezon populuari, eta silentio handi egin izanik, minza zedin Hebraikoen lengoajez, erraiten zuela.
KAP. XXII.
1 Paulen defensa. 12 Ananias. 21 Paul Jentilen Apostolu. 22 Populuak Paul hil erazi nahi. 24 Kapitainak hura azota eraziten. 25 Paul Romako burjes. 30 Estekaduretarik laxatu.
1 Gizon anaieak eta aitak, enzuzue orain zuek baithan emaiten dudan defensa.
2 (Eta enzun ukan zutenean ezen Hebraikoen lengoajez minzo litzaiela, hanbat silentio handiago egin zezaten: eta erran zezan,)
3 Ni naiz gizon Iudua, Tarse Ziliziakoan iaioa, baina hazia hiri hunetan berean Gamalielen oinetan, aiten Legearen perfektionean instruitua, Iainkogana zelotako ninzela, egun zuek guziak ere zareten bezala:
4 Doktrina haur persekutatu ukan dudana heriorano, estekatuz eta presoindegietara ezarriz hanbat gizonak nola emazteak:
5 Sakrifikadore subiranoa ere testimonio dudan bezala, eta Anzianoen konpainia guzia: are hetarik guthunak anaietara harturik, Damaszerat ioaiten ninzen, han ziradenak estekaturik Ierusalemera ekartera, puni litezenzat.
6 Eta gertha zedin bidean ioaiten eta Damaszera hurbiltzen ninzela egu-erdi irian, subitoki zerutiko xistmist anzoko argi handi batek ingura bainenzan:
7 Eta eror nendin lurrera, eta enzun nezan boz bat, ziostala, Saul, Saul, zergatik ni persekutatzen nauk?
8 Eta nik ihardets nezan, Nor aiz Iauna? Eta Iaunak erran ziezadan, Ni nauk Iesus Nazareno hik persekutatzen duana.
9 Eta enekin ziradenek, argia ikus zezaten, eta izit zitezen, baina enekin minzo zenaren boza etzezaten enzun.
10 Orduan erran nezan, Zer eginen dut Iauna? Eta Iaunak erran ziezadan, Iaikirik oha Damaszera, eta han erranen zaizkik, egin ditzan ordenatu zaizkian gauza guziak.
11 Eta zeren deus ezpainuen ikusten argi haren klaretatearen kausaz, enekin ziradenez eskutik eraman izanik Damaszera ethor nendin.
12 Geroztik Ananias Legearen araura Iainkoaren beldur zen gizon bat, han egoiten ziraden Iudu guzietarik testimoniaje ona zuena, enegana ethor zedin.
13 Eta ene aldean zegoela erran ziezadan, Saul anaie, rezebi ezak ikustea. Eta nik ordu hartan berean harenganat beha nezan:
14 Eta hark erran zezan, Gure aiten Iainkoak elejitu au hi bere borondatearen ezagutzeko eta Iustoaren ikusteko, eta haren ahotik bozaren enzuteko.
15 Ezen testimonio izanen atzaio gizon guziak baithara, ikusi eta enzun dituan gauzez.
16 Orain bada zer beranzen duk? Iaiki adi eta batheiadi, eta xahu itzak eure bekatuak, Iaunaren izena inbokaturik.
17 Gero gertha zekidan, ni Ierusalemera bihurtu ninzenean, eta tenplean othoitz egiten nengoela transporta bainendin espirituz.
18 Eta ikus bainezan ziostana, Lehiadi eta ilki adi fitetz Ierusalemetik, ezen eztie rezebituren hik nizaz emanen drauean testimoniajea.
19 Eta nik erran nezan, Iauna, hek bazeakie ezen ni presoindegira ezarten ari ninzela eta azotatzen nituela sinagoga guzietan hi baithan sinhesten zutenak.
20 Eta isurten zenean Esteben hire martiraren odola, ni ere present ninduan, eta konsentitzen nian haren hiltzean, eta begiratzen nitian hura hiltzen zutenen arropak.
21 Eta hark erran ziezadan, Habil: ezen nik Jentiletara urrun igorriren aut.
22 Eta enzuten zuten hura hitz hunetarano: orduan altxa zezaten bere boza, erraiten zutela, Ken ezak lurretik horrelakoa: ezen eztuk razoin hori bizi den.
23 Eta hek heiagoraz zeudela, eta bere arropak iharrosten eta airerat erhautsa iraizten zutela.
24 Mana zezan Kapitainak hura fortalezara eraman ledin, eta ordena zezan azoteaz examina ledin, iakin lezanzat zer kausagatik hala oihuz leuden haren kontra.
25 Bada hedez estekatu zuten ondoan, erran ziezon aldean zaion Kapitainari Paulek, Hauzu zarete Romako den baten eta kondemnatu eztenaren azotatzera?
26 Eta haur enzun zuenean Zentenerak ioanik Kapitainagana, konta ziezon hari, zioela, Ikusak zer egiteko duan: ezen gizon haur Romako burjes duk.
27 Eta kapitainak ethorririk harengana, erran ziezon, Erran iezadak, eia hi Romako burjes aizenez. Eta hark erran zezan, Bai.
28 Eta ihardets zezan Kapitainak, Nik soma handitan burjesia hori akisitu diat. Eta Paulek dio, Eta ni iaio ere burjes nauk.
29 Bertan orduan retira zitezen harenganik hura examinatu behar zutenak: eta Kapitaina ere beldur zedin, ezaguturik ezen Romako burjes zela, eta zeren estekatu baitzuen.
30 Eta biharamunean segura iakin nahiz zer kausagatik akusatzen lizen Iuduez, laxa zezan estekaduretarik: eta mana zezan, Sakrifikadore prinzipalak bil litezen, eta haien konseillu guzia: eta ekarririk Paul presenta zezan haien aitzinean.
KAP. XXIII.
1 Paul defendatzen. 2 Ananiasek muthurrean eman eraziten. 5 Eta Paulek haren iniuriatzeaz bere burua desenkusatzen. 6 Paulek Fariseu dela erraiten 8 Saduzeuen errora. 10 Paul fortalezara eramaiten. 11 Iaunak konsolatzen. 12 Iudu batzuk bot egin haren kontra: 16 Paul hunez adbertitu, 23 Gero Felixgana eraman izan. 25 Felixi Kapitainak eskribatzen.
1 Eta begiak konseillua baitharat xuxendurik Paulek erran zezan, Gizon anaieak, nik konszientia on guzitan zerbitzatu ukan dut Iainkoa egun hunetarano.
2 Orduan Ananias Sakrifikadore subiranoak mana zitzan aldean zaizkonak, hura muthurrean io lezaten.
3 Orduan Paulek erran ziezon, Zehaturen au hi Iainkoak, paret xuritua: eta hi baihago Legearen arauez ene iujeatzeko, eta Legearen kontra manatzen duk ni zeha nadin?
4 Eta present ziradenek erran zezaten, Iainkoaren Sakrifikadore subiranoa iniuriatzen duk?
6 Eta erran zezan Paulek, Anaieak, ez nakian Sakrifikadore subirano zela: ezen eskribatua da, Eure populuaren prinzeaz eztuk gaizki erranen.
6 Eta iakin zuenean Paulek ezen partida bata zela Saduzeuetarik, eta berzea Fariseuetarik, oihuz iar zedin konseilluan, Gizon anaieak, ni Fariseu naiz, Fariseu seme: hilen esperanzaz eta resurrektioneaz ni akusatzen naiz.
7 Eta haur erran zuenean, egin zedin seditione Fariseuen eta Saduzeuen artean: eta zathi zedin biltzarrea.
8 Ezen Saduzeuek erraiten dute eztela resurrektionerik, ez Aingerurik ez espiriturik: baina Fariseuek bata eta berzea aithor dituzte.
9 Eta egin izan zen heiagora handi bat: orduan Fariseuen alde ziraden Eskribak iaikirik bazihardukaten, erraiten zutela, Eztugu deus gaitzik eriden gizon hunetan, baina baldin espiritu bat edo Aingeru bat minzatu bazaio ezgaitezela Iainkoaren kontra batailla.
10 Eta seditione handi egin izanik, Kapitainak beldurturik, hezaz Paul zathika ledin, mana zezan jendarmesak iauts litezen haien artetik haren harapatzera eta fortalezara eramaitera.
11 Eta ondoko gauean Iaunak, hari presentatzen zaiola, erran ziezon, Paul, auk bihotz on: ezen nola testifikatu baituk nizaz Ierusalemen, hala behar duk Roman ere testifikatu.
12 Eta argitu zenean, Iuduetarik batzuk eginik biltzarre eta bot malediktionerekin, lioitela, ezlutela ianen ez edanen Paul hil lezaketeno.
13 Eta berrogei baino gehiago ziraden koniuratione haur egin zutenak.
14 Hek ethorririk Sakrifikadore prinzipaletara eta Anzianoetara, erran zezaten, Bot egin dugu malediktionerekin, deus eztugula dastaturen Paul hil dukeguno.
15 Orain bada zuek iakin erazi iezozue Kapitainari, konseilluaren borondatetik bihar hura erekar diezazuela, harzaz zerbait hobeki ezagutu nahi bazindute bezala: eta gu hura hurbil dadin baino lehen, prest gara haren hiltzera.
16 Baina Paulen arrebaren semea enzunik zelatak, ethor zedin, eta sarthurik fortalezara konta ziezon Pauli.
17 Eta Paulek Zenteneretarik bat beregana deithurik, erran ziezon, Gizon gazte haur eramak Kapitainagana, ezen badik zerbait hari erran beharrik.
18 Hark bada hura harturik eraman zezan Kapitainagana, eta erran zezan, Paul presonerak beregana deithurik othoitz egin dirautak, gizon gazte haur hiregana ekar nezan, zeinek baitu zerbait hiri erran beharrik.
19 Eta Kapitainak hura eskutik harturik, eta apart retiraturik galde egin ziezon, Zer duk niri erran beharrik?
20 Eta hark erran zezan, Iuduek ordenatu die hiri othoitz egitera, bihar Paul konseillura igorri dezan, hobekiago zerbaitez informatu nahi balirade bezala harzaz:
21 Baina hik eztiezeala akorda: ezen haien artekorik berrogei gizon baino gehiago haren zelata diaudek: bot eginik malediktionezko penan, eztutela ianen ez edanen hura hil dukeiteno: eta orain prest diaudek, hik zer prometaturen drauean begira.
22 Kapitainak bada igor zezan gizon gaztea, hari manaturik, nehori ezlerron nola gauza hauk hari dklaratu zerauzkan.
23 Eta deithurik bi Zentener erran ziezen, Edukitzazue prest ber-ehun jendarmes Zesarearano ioaiteko, eta hirurogei eta hamar zamaldun, eta ber-ehun arxer, gauaren heren oreneko.
24 Eta den abre prestik, igan erazirik Paul salburik eraman dezatenzat Felix gobernadore handiagana.
25 Eta eskriba zietzon letra batzu tenor hunetakorik,
26 Klaude Lisiasek Felix gobernadore guzizko exzellentari, salutatione.
27 Gizon haur Iuduez hatzamana, eta ia hezaz hiltzeko zegoela, ethorririk garnizoinarekin edeki diraueat, ezaguturik ezen Romako burjes zela.
28 Eta iakin nahiz zer kausagatik akusatzen luten, eraman ukan diat haien konseillura.
29 Zein eriden baitut akusatzen zela beren Legeko kestionez, eta heriorik edo presoinik merezi luen hogenik batre etzuela.
30 Eta adbertitu izanik gizon huni Iuduez egiten zaizkan zelatez, bertan igorri ukan diat hiregana: manamendu eginik akusazalei ere, hunen kontretako dituzten gauzak hire aitzinean erran ditzaten. Ungi aizela.
31 Jendarmesek bada haei manatu izan zaien bezala, Paul harturik eraman zezaten gauaz Antipatrisera.
32 Eta biharamunean utzirik zamaldunak harekin loazenzat, itzul zitezen fortalezara.
33 Eta hek Zesareara ethorririk eta Gobernadore handiari letrak emanik, Paul ere haren aitzinera presenta zezaten.
34 Eta irakurri zituenean Gobernadore handiak letrak, eta zer probinziatako zen hura interrogatu zuenean, eta ezaguturik ezen Ziliziako zela:
35 Enzunen aut dio, hire akusazaleak ere ethorri diratenean. Eta mana zezan Herodesen palatioan begira ledin.
KAP. XXIIII.
3 Tertullek Paulen kontra rekesta egiten. 10 Paulek bere buruagatik ihardesten, 14 eta bere bizitzeaz eta fedeaz razoin emaiten. 24 Felix gratioso Paulgana. 25 Paulek Felixi eta haren emazteari Krist predikatzen. 28 Festus Felixen sukzesor.
1 Eta borz egunen buruan iauts zedin Ananias Sakrifikadore subiranoa Anzianoekin, eta Tertulle deitzen zen orator batekin: hek konpari zitezen Gobernadore handiaren aitzinean Paulen kontra.
2 Eta Paul deithu izanik, Tertulle has zedin akusatzen, zioela,
3 Felix guzizko exzellentea ezagutzen diagu esker guzirekin gauza guzietan eta leku guzietan, ezen guk ardietsi dugula bake handia hizaz, eta eure probidentiaz populu hunetan egin dituan ordenanza onez.
4 Baina luzakiago eduki ezezadan, othoitz egiten drauat enzun gaitzan guti bat eure ontasunagatik.
5 Ezen eriden diagu gizon pestilentioso haur seditione altxatzen drauela Iudu guziei mundu orotan, eta Nazarenoen sektaren buru dela:
6 Zein tenplearen profanatzen ere enseiatu izan baita, eta hatzamanik nahi ukan diagu gure Legearen arauez iujeatu.
7 Baina ethorririk Lisias kapitainak bortxa handirekin edeki ukan diraukuk gure eskuetarik.
8 Haren akusazaleak hiregana ethor litezen manaturik: beraganik eurorrek informatione eginik iakin ahal ditzakek gauza guziak, zeinezaz guk hori akusatzen baitugu.
9 Eta konsenti zezaten Iuduek ere, erraiten zutela, gauza hauk hala liradela.
10 Baina ihardets zezan Paulek, Gobernadore handiak minza ledin hari keinu eginik, Zeren baitakit anhitz urthe duela natione hunen iuje aizela, gogotikago neure buruaz ihardesten diat:
11 Ikusirik ezen hik ezagut ahal dekakeala nola hamabi egun baino gehiago eztiraden, igan minzenetik Ierusalemera, adoratzera.
12 Eta eznie tenplean eriden nehorekin disputatzen ari naizela, edo jende biltzen, ez sinagogetan, ez hirian:
13 Eta ezin foroga zitzakee ni orain akusatzen nauten gauzak.
14 Baina haur aithortzen drauat, ezen sekta deitzen duten bide haren arauez, hunela dudala neure aiten Iainkoa zerbitzatzen, sinhesten ditudalarik Legean eta Profetetan eskribatuak diraden gauza guziak.
15 Eta esperanza dudalarik Iainkoa baithan, izanen dela hilen resurrektionea, hanbat iustoena nola iniustoena, zeinen begira berak ere baitaude.
16 Halakotz pena ere ezarten diat, konszientia dudan Iainkoagana eta gizonetara trebuku gabe bethiere.
17 Eta anhitz urtheren buruan, ethorri izan nauk neure nationera elemosina eta oblatione egitera.
18 Ordu hartan eriden nie purifikatua tenplean, ez ordea jendetzerekin, ezeta tumulturekin, Asiako Iudu batzuk.
19 Zeinek behar baitzuten hire aitzinean konparitu, eta ni akusatu, baldin deus ene kontra bazuten.
20 Edo hauk berok erran bezate baldin zerbait gaixtakeria eriden badute nitan, ni konseilluan presentatu izan naizenean.
21 Haien artean nengoela oihu egin nueneko boz bakoitz haur baizen, Hilen resurrektioneaz ni akusatzan naiz egun zuezaz.
22 Gauza hauk enzunik, Felixek igor zitzan hek berze aldi batetarano, zioela, Sekta horrez zer den dilijentkiago ezagutu dukedanean, Lisias kapitaina iautsi datenean, osoki ezaguturen duket zuen egitekoa.
23 Eta mana zezan Zentener bat, begira ledin Paul eta largoan ezar ledin, eta nehor ez lezan enpatxa haren ezagunetarik haren zerbitzatzetik edo harengana ioaitetik.
24 Eta zenbaitrabeit egunean buruan, Felixek ethorririk Drusilla bere emaztearekin, zein baitzen Iudaka, erekar zezan Paul, eta enzun zezan hura minzatzen Krist baithango fedeaz.
25 Eta nola hura disputatzen baitzen iustitiaz, eta tenperantiaz, eta izateko den iudizioaz, espantaturik Felixek ihardets zezan, Oraingotz habil, eta aizinarik dudanean deithuren aut.
26 Berahala eskun gainean esperanza zuelarik ezen Paulek zerbait diru emanen zeraukala, larga lezanzat halakotz ere maiz erekarten zuen eta minzatzen zen harekin.
27 Eta bi urtheak konplitu ziradenean, har zezan sukzesor Felixek Porzius Festus: eta plazer egin nahiz Iuduei Felixek utzi zezan Paul presoner.
KAP. XXV.
2 Sakrifikadore subiranoa eta Iudu prinzipalak Paulen kontra fabore eskez egon. 10 Paulek bere burua Festusen aitzinean defendatzen, 11 gero Zesargana apellatzen. 13 Festusek Agriparekin eta Bernizerekin Paullen egitekoa aipatzen. 24 Zergatik eztuen Festusek Paul kondemnatu.
1 Festus bada probinzian sarthurik hirur egunen buruan ioan zedin Ierusalemera Zesarearik.
2 Eta konpari zitezen haren aitzinean Sakrifikadore subiranoa eta Iuduen arteko prinzipalenak Paulen kontra, eta othoitz egiten zeraukaten.
3 Fabore eskez zeudela haren kontra, hura erekar lezanzat Ierusalemera: zelata zaizkolarik hura bidean hil lezatenzat.
4 Eta Festusek ihardets zezan, ungi begiratua izanen zela Paul Zesarean, eta bera sarri harako lizela.
5 Bada zuetarik (dio) ahal ditezenak, elkarrekin iauts bitez, eta baldin zenbeit hogen gizon haur baithan bada akusa bezate.
6 Eta hamar egun baizen haien artean egon gaberik, iauts zedin Zesareara: eta biharamunean iarririk iudizioko alkian, mana zezan Paul erekar ledin.
7 Hura hara ethorri zenean ingura zezaten Ierusalemetik iautsi izan ziraden Iuduek akusatione anhitz eta pizurik ekarten zutela Paulen kontra, zein ezin foroga baitzitzakeizten:
8 Ihardesten zuelarik Paulek, ezen deusetan ezluela faltatu Iuduen Legearen kontra, ez tenplearen kontra, ez Zesaren kontra.
9 Baina Festusek atsegin egin nahiz Iuduei, ihardesten zeraukala Pauli, erran zezan, Nahi aiz Ierusalemera igan eta han gauza hauzaz iujeatu ene aitzinean?
10 Eta erran zezan Paulek Zesaren iudizioko alki aitzinean niagok, non behar bainaiz iujeatu. Iuduei deusetan eztiraueat iniuriarik egin, hik ere ungi dakian bezala.
11 Ezen baldin gaizkirik egin badut, edo deus herio merezi duenik akometitu badut, eztiat hiltzera refusatzen: baina baldin horiek akusatzen nautenetarik deus ezpada, nehork horiei ezin eman niezakeek: Zesargana apellatzen nauk.
12 Orduan Festusek konseilluarekin minzaturik, ihardets zezan, Zesargana apellatu aiz? Zesargana ioanen aiz.
13 Eta zenbeit egunen buruan Agripa regea eta Bernize iauts eitezen Zesareara Festusen salutatzera.
14 Eta anhitz egun han egonik Festusek Regeri aipa ziezon Paulen egitekoa, erraiten zuela, Gizon bat utzi izan duk Felixez presoner:
15 Zeinen kausaz, ethorri ninzenean Ierusalemera, konpari baitzitezen Sakrifikadore prinzipalak eta Iuduen Anzianoak, haren kontra kondemnatione rekeritzen zutela.
16 Eta ihardetsi diraueat, eztutela Romanoek kostuma nehoren heriotara liuratzeko, akusatzen denak bere akusazaleak aitzinean ditukeeno, eta defendatzeko leku har dezakeeno hogenaz.
17 Bada huna ethorri ziradenean, luzamendurik batre gabe, biharamunean iudizioko alkian iarririk, mana niezan ekar ledin gizona.
18 Haren akusazaleak han present ziradela, etzezatean hogenik batre ekar, nik uste nuenaren gainean.
19 Baina kestione batzu zitiztean haren kontra beren superstitioneaz, eta edozein Iesus hilik bizi lizela Paulek seguratzen zuen batez.
20 Eta nik, halako kestioneaz egitekotan izanez, erran niezoan, eia nahi lizenez Ierusalemera ioan, eta han iujea ledin gauza hauzaz.
21 Baina zeren apella baitzedin reserba ledinzat Augustoren ezagutzera, mana niezan begira ledin hura igor nezakeno Zesargana.
22 Agripak orduan erran ziezon Festusi, Nahi nikek neurorrek ere gizona enzun. Eta hark, Bihar, dio, enzunen duk.
23 Bada biharamunean ethorri ziradenean Agripa eta Bernize ponpa handirekin, eta sarthu ziradenean audienzian kapitainekin eta hiriko jende authoritatezkoekin: Festusen manamenduz erekar zedin Paul.
24 Eta Festusek dio, Rege Agripa, eta hemen gurekin zareten guziak, badakusazue gizon haur, hunez Iuduen konpainia guzia minzatu izan zait hanbat Ierusalemen nola hemen, heiagoraz, hunek eztuela gehiagorik bizi behar.
25 Baina nik eriden dut, deus hunek eztuela egin herio merezi duenik: badarik ere bera Augustogana apellatu denaz geroz, deliberatu dut harengana igortera.
26 Hunezaz zer segurik eskriba diezodan iaunari eztut. Halakotz ekarri ukan dut zuetara, eta prinzipalki hiregana, rege Agripa, informatione eginik zer eskriba dudanzat.
27 Ezen eztela razoinik irudi daut, presoner baten igortea, eta haren kontratako hogenak eztitezen notifika.
KAP. XXVI.
2 Paulek bere bizitzeaz eta fedeaz razoin emaiten. 5 Fariseu dela erraiten. 8 Resurrektionea. 18 Bekatuen barkamendua. Penitentia, konbertitzea, obrak. 24 Festusek Paul sobera iakinez erho estimatzen.
1 Agripak orduan Pauli erran ziezon, Permetitzen zaik eure buruagatik minzatzea. Orduan Paul eskua hedaturik has zedin razoin emaiten, zioela,
2 Rege Agripa, dohatsu neure burua estimatzen diat zeren egun hire aitzinean ihardetsi behar baitut, Iuduez akusatzen naizen gauka guziez
3 Prinzipalki zeren baitakit ezagutzen dituala Iuduen artean diraden kostuma eta kestione guziak: halakotz othoitz egiten drauat, patientki enzun nezan.
4 Bada ene bizitze gaztetasunetik eraman dudanaz den bezenbatean, eta zerik lehen hatsetik izan den ene nationean Ierusalemen, badakite Iudu guziek:
5 Lehendanik ezaguturik (baldin testifikatu nahi badute) nola neure aitzinekoakdanik gure relijioneko sekta guzizko exzellentaren arauez bizi izan naizen Fariseu.
6 Eta orain Iainkoaz gure aitei egin izan zaien promeseko esperanzaren kausaz, iudizioan akusaturik nago.
7 Promes hartara gure hamabi leinuek ardura gau eta egun Iainkoa zerbitzatzen dutela helduren diradela esperanza dute, zein esperanzaz (o Rege Agripa) Iuduek ni akusatzen bainaute.
8 Zer? sinhets ezin daitenetan dadukazue zuek baithan, Iainkoak hilak resuszitatzen dituela?
9 Eta nizaz den bezenbatean irudi izan zait ezen Iesus Nazarenoren izenaren kontra resistentia handi egin behar nuela:
10 Eta egin ere badut Ierusalemen: eta anhitz saindu nik presoindegietan enserratu ukan dut, Sakrifikadore prinzipaletarik bothere ukanik: eta nehork hiltzen zituenean neure sententia emaiten nuen.
11 Eta sinagoga guzietan maiz punitzen nituela bortxatzen nituen blasfematzera: eta sobera minthurik haien kontra, persekutatzen nituen hiri arrotzetarano.
12 Denbora hartan Damaszerat ere ioaiten ninzela Sakrifikadore prinzipalen botherearekin eta komisionearekin.
13 Egunaren erdian, o Rege, bidean ikus niezan zerutiko argi bat iguzkiarena baino klaroagorik, argitzen gentuela ni eta enekin bidean ioaiten ziradenak.
14 Eta gu guziak eroririk lurrera, enzun niezan boz bat niri minzo zaitadala, eta ziostala Hebraikoen lengoajez, Saul, Saul, zergatik ni persekutatzen nauk? gogor duk hiretako akuloen kontra ostiko egitea.
15 Nik orduan erran niezan, Nor aiz Iauna? Eta hark erran ziezadan, Ni nauk Iesus hik persekutatzen duana.
16 Baina iaiki adi, eta ago zutik eure oinen gainean: ezen hunegatik agertu natzaik, ordena enzadanzat ministre eta ikusi dituan eta agerturen natzaian gauzen testimonio:
17 Idokiten audalarik populu horretarik eta Jentiletarik, zeinetara orain igorten baihaut, 18 Ireki ditzanzat haien begiak, konberti ditezenzat ilhunbetik argira, eta Satanen botheretik Iainkoagana, rezebi dezatenzat bekatuen barkamendua, eta zorthea sanktifikatuen artean, ni baithango fedeaz.
19 Hunegatik, o Rege Agripa, eznitzaiok desobedient izan zerutiko bisioneari.
20 Baina Damaszen ziradenei lehenik, eta Ierusalemen, eta Iudeako komarka guzian ziradenei, gero Jentilei ere predikatu diraueat emenda litezen eta konberti Iainkoagana, obrak egiten lituztelarik emendamendutako digneak.
21 Kausa hunegatik Iuduak ni tenplean hatzamanik enseiatu izan dituk ene hiltzen:
22 Baina Iainkoaren aiutaz aiutatu izanik iraun diat egungo egunerano, testifikatzen drauedala hanbat xipiei nola handiei, eta deus erraiten eznuela Profetek eta Moisesek ethorteko ziradela aitzinetik erran duten gauzarik baizen:
23 Ezen behar zela Kristek sufri lezan, eta hilen resurrektioneko lehena lizen, zeinek populu huni eta Jentilei argia denuntiatu behar baitzerauen.
24 Eta gauza hauk bere defensatan erraiten zituela Festusek ozengi erran zezan, Zoratu aiz Paul, letretako iakin handiak zoratzen au.
25 Eta Paulek, Eznauk zoratzen, dio, Festus guzizko exzellentea, baina egiazko eta adimendu onetako hitzak erraiten zitiat.
26 Ezen bazeakizkik gauza hauk Regek, zeinen aitzinean minzo ere bainaiz frangoki: zeren estimatzen baitut gauza hautarik eztela deus hark eztakianik: ezen gauza haur eztuk zokoan egin izan.
27 O rege Agripa, sinhesten dituk Profetak? bazeakiat ezen sinhesten dituala.
28 Eta Agripak erran ziezon Pauli, Hurrensu gogatzen nauk Kristino egin nadin.
29 Orduan Paulek erran zezan, Iainkoa baithan desir nikek bai hurrensu bai xoil, ez hi solament, baina ni egun enzuten nauten guziak ere egin zindeizten halako, nolako ni bainaiz, estekaillu hauk salbu.
30 Eta gauza hauk hark erran zituenean, iaiki zedin Rege, eta Gobernadorea, eta Bernize, eta hekin iarri izan ziradenak.
31 Eta apartatu ziradenean bere artean minzo ziraden, zioitela, Deus herio edo presoindegi merezi duen gauzarik eztu egiten gizon hunek.
32 Eta Agripak Festusi erran ziezon, Larga ahal zieitean gizon haur baldin apellatu izan ezpaliz Zesargana.
KAP. XXVII.
1 Paul Romara eramaiten, 22 Eta hark Iainkoaren aiutaren begira egoitera bere lagunak exhortatzen. 25 Fedea. 33 Paulek refektione hartzera konpainia inzitatzen. 35 Eta Iainkoa guzien aitzinean regratiaturik iaten. 41 Unzia eta goitiko gauzak desegiten dirade eta nehor ez galtzen.
1 Ordenatu izan zenean gu Italiarat enbarkaturen genela, eman zietzoten bai Paul bai berze presoner batzu Iulio deitzen zen Zentener Augustoren bandako bati.
2 Eta iganik Adramiteko unzi batetara, Asiako komarketara ioaitera parti gentezen, eta gurekin zen Aristarke Mazedo Thesalonizeanoa.
3 Eta ondoko egunean arriba gentezen Sidonera, eta Iuliok humanoki Paul traktaturik, permeti zezan adiskidetarat ioanik, hezaz trakta ledin.
4 Gero handik partiturik Zipre beherera io genezan, zeren haize kontreak baitziraden.
5 Eta Ziliziaren eta Panfiliaren aurkan den itsasora iraganik, ethor gentezen Mira Liziako hirira.
6 Eta han Zentenerak eridenik Alexandriako unzi Italiarat ioaiten zen bat, hartara sar erazi genzan
7 Eta anhitz egunez baratx ioaiten genela, eta nekez Gnidako aurkara heldurik, haizeak permetitzen etzeraukularik, iragan gentezen Kreta beherera Salmonen aurkan.
8 Eta nekez hura iragaiten genduela, ethor gentezen Portu-ederrak deitzen den leku batetara, zeinen aldean baitzen Laseako hiria.
9 Eta zeren anhitz denbora iragan baitzen, eta ia urean ioaitea perilos, zeren ia barura ere iragan baitzen, konseillatzen zituen Paulek,
10 Ziostela, Gizonak, badakusat ezen itsasoan ioaitea ez solament kargaren eta unziaren, baina gure bizien ere peril eta kalte handirekin izanen dela.
11 Baina Zentenerak sinhestenago zuen gobernazalea eta pilotua, ezen ez Paulek erraiten zituen gauzak.
12 Eta zeren portua ezpaitzen leku onean neguaren iragaiteko, gehiagoak opinionetako ziraden handik ere partitzera, neholere Fenizera arriba ahal litezkenez, han neguaren iragaiteko, zein baita Afrikako eta Koroko haizeari dagokan Kretako portu bat.
13 Orduan egu-erdi haizea emeki altxatzen hasirik, bere intentionearen konplimenduan ziradela ustez, partiturik, kostabazterka zezaten aldetsuaz Kreta.
14 Baina handik sarrisko altxa zedin harenganako aldetik haize tenpestatezu Euroklidon deitzen den bat.
15 Eta unzia haizeaz eraman izan zenean, hala non kontra ezin ioan baitzaiten, haizeari unzia abandonaturik eramaiten genen.
16 Eta Klauda deitzen den islato baten beherera iragan genenean, nekez batelaren iabe izan ahal genen.
17 Hura tiraturik marinerek remedio guziak bilhatzen zituzten, unzia beheretik hersturik: eta Sirtera eror beldurrez, belak erautsirik, berahala eramaiten ziraden.
18 Eta zeren tenpestate handiz tormentatzen baikenen biharamunean egoizte egin zezaten
19 Gero hereneko egunean geurok gure eskuz unziko aparaillua egotz genezan.
20 Eta nola ez iguzkirik ez izarrik anhitz egunez ezpaitzekigun ager, eta tenpestate handiak hertsen baikentuen gehiagorik salba ahal gentezkelako esperanza guzia gal genezan.
21 Baina denbora luzez ian gaberik egon izan ziradenean, orduan zutik Paulek haien artean, erran zezan, O gizonak, behar zatekeen ni sinhetsirik Kretatik ezkinen partitu, eta ihes egin peril eta kalte huni.
22 Baina orain exhortatzen zaituztet zareten bihotz onetako, ezen zuetarik baten ere galtzerik ezta izanen, unziarenik baizen.
23 Ezen presentatu izan da ene aitzinean gau hunetan Iainkoaren Aingerua, zeinena bainaiz ni, eta zein zerbitzatzen baitut,
24 Ziostala, Paul, eztuala beldurrik, Zesari presentatu behar atzaio: eta horra, eman drauzkik Iainkoak hirekin unzian diraden guziak.
25 Hunetakotz bihotz on auzue, gizonak: ezen sinhesten dut Iainkoa, nola niri erran izan baitzait hala izanen dela.
26 Baina zenbeit islatara egotzi behar gara. 27 Bada hamalaurgarren gaua ethor zedinean, hara huna erabilten genela itsas Adriatikoan, gauaren erditsuan, estima zezaten marinerek, ezen hurbiltzen litzeiela zenbeit komarka.
28 Baina plomua hundarrera egotzirik, eriden zezaten hogei braza, eta handik apur bat gibeleraturik, eta berriz plomua hundarrera egotzirik, eriden zezaten hamaborz braza.
29 Eta beldurrez leku gaitzetara eror litezen laur angura unzi gibeletik egotzirik, desiratzen zuten eguna ethor ledin.
30 Eta marinerak unzitik ihes egin nahiz zabiltzala, batela itsasora erautsirik, alegia hek angurak unzi aitzinetik hedaturen.
31 Erran ziezen Paulek Zentenerari eta jendarmesei, Baldin hauk unzian ezpadaude, zuek ezin salba zaitezkete.
32 Orduan jendarmesek ebaki zitzaten batelaren kordak, eta utzi zezaten beherera erortera.
33 Eta argiaren gainera exhortatzen zituen Paulek guziak, ian lezaten, zioela, Egun haur da hamalaurgarrena, barurik beha zaudetela eta deus hartu eztuzuela.
34 Hunegatik exhortatzen zaituztet har dezazuen iatera: zeren haur zuen enparatzeari apertenitzen baitzaio: ezen zuetarik baten ere burutik bilo bat ezta galduren.
35 Eta gauza hauk erranik, eta ogia harturik gratiak renda zietzon Iainkoari guzien aitzinean: eta hautsirik, has zedin iaten.
36 Eta guziek bihotz harturik, har zezaten hek ere iateko.
37 Eta baginen arima guziak unzian, ber-ehun eta hirurogei eta hamasei.
38 Eta biandaz resasiaturik, arind zezaten unzia, ogi-bihia itsasora egoizten lutela.
39 Eta eguna ethorri zenean, herria etzezaten ezagut: baina portu itsas adar zuen bati ohart zekizkion, hartara, egin albalute, unzia egotzi aiher ziraden.
40 Eta angurak altxaturik itsasoari unzia abandona ziezoten, gobernaillen iunktadurak ere laxaturik, eta haizeari bela altxaturik, tiratzen ari ziraden kostara.
41 Baina eroririk bi ur lasterrek enkontru egiten zuten leku batetara, trebuka zekien unzia: eta unzi aitzinea landaturik tink zegoen: eta unzi gibela hausten zen bagen botherez.
42 Orduan jendarmesen konseillua zen presoneren hiltzera, beldurrez zenbeit igeri salbaturik itzur ledin.
43 Baina Zentenerak Paul enparatu nahiz, harzara zitzan konseillu hartarik, eta mana zezan igeri ahal laiditenak, bere buruak egotzirik lehenik, lurrera enpara litezen:
44 Eta berzeak, batzu taula gainetan, batzu unzi zapoetan: eta halatan egin zedin guziak salburik enpara baitzitezen lurrera.
KAP. XXVIII.
3 Pauli bipera bat eskutik lotzen. 7 Malteko islan Publiusen aita eta berze eririk Paulek sendatzen: 13 Eta Puzolen fideletarik batzu erideiten. 14 Paul Romara arribatzen. 16 Haren libertatea 17 Zergatik hara eraman izan den. 23 Han Iainkoaren resuma denuntiatzen. 28 Salbamendua Jentilei igorri. 39 Bi urthe Paul Roman egon.
1 Eta salburik enparatu ziradenean, ezagut zezaten orduan ezen isla Malte deitzen zela.
2 Eta Barbaroek humanitate handi egin ziezaguten: ezen sua bizturik rezebi genzaten gu guziak, gaineanzen zaikun uriagatik, eta hotzagatik.
3 Bildu zuenean bada Paulek zenbeit sirmendu apur, eta ezarri zituenean sura, bipera bat beroaren kausaz ilkirik lot zekion eskutik.
4 Eta ikusi ukan zutenean Barbaroek dilindoka bestia haren eskutik, elkarri ziotsaten, Falta gabe gizon haur gizerhaile da, zein itsasotik, enparaturik mendekioak ezpaitu permetitzen bizi den.
5 Baina hark bestia sura iharrosirik etzezan minik har.
6 Eta hek beha zeuden noiz hant leiten, edo subitoki hilik eror leiten: baina luzaki beha egon izan ziradenean, eta zakusatenean kalterik batre etzaiola ethorten, proposa kanbiaturik erraiten zuten, Iainko zela hura.
7 Eta ziraden leku hartan islako prinzipal Publio deitzen zenaren posesioneak, zeinek gu rezebiturik, hirur egunez benignoki lojea baikenzan.
8 Eta gertha zedin Publioren aita baitzatzan helgaitzek eta sabeldarzunak zadukatela: hura baithara Paul sar zedin, eta othoitz eginik, eta eskuak haren gainean ezarririk senda zezan.
9 Bada haur egin eta, islako berze eritasunik zutenak ere ethorten ziraden eta sendatzen.
10 Hek ere ohore handi egin ziezaguten, eta enbarkatzerakoan behar zenaz forni genzaten.
11 Eta hirur hilebetheren buruan enbarka gentezen Alexandriako unzi islan negua iragan zuen batetan, zeinek baitzituen enseignatzat Kastor eta Polluk.
12 Eta Sirakusara arribaturik, han egon gentezen hirur egun.
13 Handik inguru eginik arriba gentezen Rhejera: eta egun baten buruan egu-erdi haizea iaikirik, bigarren egunean ethor gentezen Puzolera:
14 Han anaieak eridenik, othoiztu izan genen egoitera hekin zazpi egun: eta hala ethor gentezen Romara.
15 Handik anaieak gure berriak enzunik bidera ilki zekizkigun Apioren merkaturano, eta Hirur botigetarano: hek ikusi zituenean Paulek, Iainkoari eskerrak rendaturik kuraje har zezan.
16 Eta ethorri izan genenean Romara, Zentenerak eman zietzon kapitain jeneralari presonerak: baina permeti zekion Pauli bere gain egoitera, hura begiratzen zuen jendarmesarekin.
17 Hirur egunen buruan dei zitzan Paulek Iudu prinzipalak: eta bildu ziradenean erran ziezen, Gizon anaieak, nik deus egin ezpadut ere populuaren kontra edo aiten kostumen kontra, Ierusalemen presoner egin izanik liuratu izan naiz Romanoen eskuetara:
18 Zeinek examinatu nendutenean largatu nahi ukan bainenduten, zeren heriotako hogenik batre nitan etzen.
19 Baina Iuduak kontrastatzen ziradenaren gainean, ezin berzez Zesargana apellatu izan naiz: ez neure nationea zerzaz akusa dezadan dudalakotz.
20 Kausa hunegatik bada deithu zaituztet, ikus zinzatedan eta minza nengizuenzat: ezen Israeleko esperanzaren kausaz kadena hunez inguratua nago.
21 Eta hek erran ziezoten, Guk ez letrarik rezebitu diagu hizaz Iudeatik: ez ethorririk anaietarik nehork denuntiatu dik edo erran deus hizaz gaizkirik.
22 Baina nahi diagu hireganik enzun zer irudi zeian: ezen sekta horrez den bezenbatean, bazeakiagu ezen leku guzietan nehor kontrastatzen zaiola.
23 Eta asignatu ukan zeraukatenean eguna, ethor zitezen harengana ostatura anhitz: eta testifikationerekin deklaratzen zerauen Iainkoaren resuma, eta erakusten zerauzten Iesusez diraden gauzak, hanbat Moisesen Legetik nola Profetetarik goizetik arratserano.
24 Eta batzuk sinhesten zituzten erraiten ziraden gauzak, baina berzek etzituzten sinhesten.
25 Eta elkarren artean akord etziradenaren gainean, parti zitezen, Paulek hitz haur erran eta, Segurki ungi Espiritu saindua minzatu izan zaie Esaias profetaz gure Aitei,
26 Zioela, Habil populu horrengana, eta errak, Enzutez enzunen duzue eta eztuzue adituren: eta dakusazuela ikusiren duzue eta etzaizkiote oharturen.
27 Ezen gizendu da populu hunen bihotza, eta beharriez gothorki enzun ukan dute, eta bere begiak ertsi ukan dituzte: begiez ikus, eta beharriez enzun, eta bihotzez adi eztezatenzat, eta konberti eztitezen, eta senda eztitzadan.
28 Iakizue bada zuek ezen Jentilei igorri izan zaiela salbagarri haur, eta hek enzunen dutela.
29 Eta gauza hauk erran zituenean, ilki zitezen Iuduak, bere artean disputa handi zutela.
30 Baina egon zedin Paul bi urthe konpliturik bere ostatu alokatuan: eta rezebitzen zituen harengana ethorten ziraden guziak:
31 Predikatzen zuela Iainkoaren resuma, eta irakasten zituela Iesus Krist Iaunaz diraden gauzak, minzatzeko hardieza guzirekin, nehork enpatxurik egin gabe.
|