www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria
Joanes Leizarraga
1571

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1K 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

S. PAUL APOSTOLUAREN
GALATIANOETARATKO EPISTOLA

 

 

KAP. I.

 

1 Paul Apostolu ez gizonez ezeta gizonen partez. 4 Kristek bere burua guregatik eman. 6 Galatianoak fedetik erauzi. 8 Malediktione predikari falsuen gainean. 12 Paulen doktrina. 13 Haren konbersationea konberti zedin baino lehen.

 

        1 Paul Apostoluak (ez gizonez ezeta gizonen partez, baina Iesus Kristen eta Iainko Aita hura hiletarik resuszitatu duenaren partez.)

        2 Eta enekin diraden anaie guziek, Galatiako Elizei:

        3 Gratia dela zuekin eta bakea Iainko Aitaganik, eta Iesus Krist gure Iaunaganik.

        4 Zeinek bere burua eman ukan baitu gure bekatuakgatik, idoki genzanzat sekula gaixto hunetarik, gure Iainko eta Aitaren borondatearen araura.

        5 Hari dela gloria sekula sekulakotz. Amen.

        6 Miraz nago nola horrein sarri, Kristen gratiara deithu ukan zenduztena utzirik transportatu izan zareten berze Ebanjeliotara:

        7 Berzerik batre eztelarik: baina batzuk trublatzen zaituztez, eta nahi dute erauzi Kristen Ebanjelioa:

        8 Baina baldin guk ere, edo Aingeru batek zerutik ebanjelizatzen badrauzue, ebanjelizatu drauzuegunaz berzerik, maradikatu biz.

        9 Lehen erran dugun bezala, orain ere berriz diot, Baldin norbeitek ebanjelizatzen badrauzue rezebitu duzuenaz berzerik, maradikatu biz.

        10 Ezen orain gizonez predikatzen dut ala Iainkoaz? ala gizonen gogara egin nahiz nabila? Segur baldin oraino gizonen gogarako baninz, Kristen zerbitzari ezninzande.

        11 Iakin eraziten drauzuet bada, anaieak, nizaz predikatu izan den Ebanjelioa, eztela gizonaren araura.

        12 Ezen eztut hura gizonganik rezebitu ez ikasi: baina Iesus Kristen rebelationez.

        13 Ezen enzun duzue nola konbersatu ukan dudan Iudaismoan, nola terribleki Iainkoaren Eliza persekutatzen eta desegiten nuen:

        14 Eta nola probetxatzen ninzen Iudaismoan, ene kidetarik anhitz baino gehiago, neure nationean, neure aiten ordenanzetara afektione gehienduna ninzelarik.

        15 Baina Iainkoaren plazera izan denean (zeinek neure amaren sabeleandanik apartatu baininduen eta deithu bainau bere gratiaz)

        16 Bere Semearen rebelatzera nitan, hura ebanjeliza nezanzat Jentilen artean, eznaiz bertan konseillatu izan haragiarekin eta odolarekin:

        17 Eta eznaiz Ierusalemera itzuli izan ni baino lehen Apostolu ziradenetara: baina ioan nendin Arabiara: eta harzara itzul nendin Damaszera.

        18 Geroztik hirur urtheren buruan itzul nendin Ierusalemera Pierrisen bisitatzera: eta egon nendin harekin amorz egun.

        19 Eta berze Apostoluetarik eznezan ikus Iakes Iaunaren anaiea baizen.

        20 Baina zuei eskribatzen drauzkizuedan gauzetan, huna, badiotsuet Iaunaren aitzinean, ezen eztiodala gezurrik.

        21 Gero ethor nendin Siriako eta Ziliziako herrietara.

        22 Eta ninzen begithartez ezagun gabea Iudeako Eliza Kristean ziradenei:

        23 Baina solament enzun ukan zuten erraiten zela, Gu berze orduz persekutatzen gentuenak, orain predikatzen du berze orduz desegiten zuen fedea.

        24 Eta glorifikatzen zuten Iainkoa nitan.

 

 

KAP. II.

 

3 Zergatik Tite ez zirkonziditu. 4 Libertatea. Suiektionea. 7 Paul Jentilen doktor. 8 Pierris Iuduen Apostolu. 9 Iakes eta Pierris habe estimatu. 16 Iustifikationea. Obrak. Fedea. 20 Fedez bizi izatea.

 

        1 Gero hamalaur urtheren buruan, berriz igan nendin Ierusalemera Barnabasekin, eta Tite ere harturik.

        2 Eta igan nendin rebelationez, eta haei komunika niezen Jentilen artean predikatzen dudan Ebanjelioa, baina partikularki estimatan diradenei, neholere alfer laster aznagian edo egin eznuen.

        3 Baina Tite ere, zein baitzen enekin, Grek bazen ere, etzedin bortxa zirkonziditu izatera.

        4 Anaie falsu Elizan bere buruz nahastekatuen kausaz, zein sar baitzitezen gure libertate Iesus Kristean dugunaren espia izatera, gu suiektionetara erekar genzatenzat.

        5 Eta suiektionez ezkitzaizte susmetitu moment bat ere, Ebanjelioko egiak zuetan iraun lezanzat.

        6 Eta eztut deus ikasi zerbait diradela irudi dutenetarik (nolako noizpait izan diraden, etzait deus hunkitzen: ezen Iainkoak eztu gizonaren kanpoko aparentia hartzen) ezen estimatan diradenek eztraudate deus gehiagorik komunikatu.

        7 Baina kontrariora, ikusi ukan zutenean ezen Preputioko Ebanjelioaren predikationea niri eman izan zaitadala, Zirkonzisionekoa Pierrisi bezala:

        8 (Ezen Pierris baithan obratu ukan duenak Zirkonzisioneko Apostolutasunera, obratu ukan du ni baithan ere Jentiletara.)

        9 Eta ezagutu zutenean niri eman izan zaitadan gratia, Iakesek eta Zefasek eta Ioanesek (habe diradela estimatuek) lagunzazko eskuinak eman drauzkigute niri eta Barnabasi: gu Jentiletarat gendoazenzat eta hek Zirkonzisionekoetarat:

        10 Solament abisatu gaituzte paubrez orhoit gentezen: eta haren beraren egitera arthatsu izan naiz.

        11 Eta ethorri, izan zenean Pierris Antiokera, bekokiz resisti niezon hari, zeren reprehenditzeko baitzen.

        12 Ezen Iakesganik batzu ethor zitezen baino lehen, Jentilekin batean iaten zuen: baina ethorri izan ziradenean, retira eta separa zedin hetarik Zirkonzisionekoen beldurrez.

        13 Eta simulationez usatzen zuten harekin batean berze Iuduek ere: hala non Barnabas ere erekarri izan baitzen haien simulationera.

        14 Baina ikusi ukan nuenean ezen etzabiltzala oin xuxenez, Ebanjelioko egiaren araura, erran niezon Pierrisi guzien aitzinean, Baldin hi Iudu aizelarik Jentil anzo bizi bahaiz, eta ez Iudu anzo, zergatik Jentilak bortxatzen dituk iudaizatzera?

        15 Gu baikara naturaz Iudu, eta ez Jentiletarik bekatore.

        16 Dakigularik ezen eztela gizona iustifikatzen Legeko obrez, baina Iesus Kristen fedeaz: guk ere Iesus Krist baithan sinhetsi ukan dugu, iustifika gentezenzat Kristen fedeaz, eta ez Legeko obrez: zeren haragirik batre ezpaita iustifikaturen Legeko obrez,

        17 Eta baldin Kristez iustifikatu nahiz gabiltzalarik, erideiten bagara geuror ere bekatore, Krist halakotz bekatuaren ministre da? Gertha eztadila.

        18 Ezen baldin desegin ditudan gauzak harzara edifikatzen baditut, transgresor neure burua egiten dut.

        19 Ezen ni Legeaz Legeari hil izan nazaio, Iainkoari bizi nekionzat, Kristekin batean kruzifikatu izan naiz.

        20 Bada bizi naiz, ez gehiagorik ni, baina bizi da nitan Krist eta orain haragian bizi naizen bizitzeaz Iainkoaren Semearen fedeaz bizi naiz, zeinek onhetsi ukan bainau, eta eman ukan baitu bere burua enegatik.

        21 Eztut abolitzen Iainkoaren gratia: ezen baldin iustitia Legeaz bada, beraz Krist mengoa gabe hil izan da.

 

 

KAP. III.

 

1 Galatianoak reprotxatzen. 2. Espiritu saindua. 3, 5 Legeko obrak. 8 Fedeak iustifikatzen. 9 Benedikatuak edo maradikatuak zein. 16 Krist Abrahamen hazia, 19, 20. Eta gure arartekoa. 21 Legea. 22 Guzia bekatuaren azpian ertsi. 24 Legea pedagogo. 26 Fedeaz Iainkoaren haur. 27 Kristen iaunztea.

 

        1 O Galatiano zoroak, nork enkantatu zaituztez egia obedi eztezazuen? zeinei begien aitzinean lehenetik representatu izan baitzaizue Iesus Krist, zuen artean kruzifikatua?

        2 Haur solament iakin nahi dut zuetarik, Legeko obrez Espiritu saindua rezebitu ukan duzue, ala fedearen predikationeaz?

        3 Hain zoro zarete, Espirituaz hasirik, orain haragiaz akaba dezazuen?

        4 Alfer hanbat sufritu ukan duzue? baldin alfer ere bada.

        5 Bada, Espiritua zuei fornitzen drauzuenak, eta berthuteak zuetan obratzen dituenak, Legeko obrez egiten du, ala fedearen predikationeaz?

        6Baina aitzitik Abrahamek nola Iainkoa sinhetsi ukan baitu, eta hari iustitiatan inputatu izan baitzaio:

        7Hala badakizue ezen fedezkoak diradela Abrahamen haur.

        8 Eta Eskripturak aitzinetik ikusirik ezen fedeaz Iainkoak iustifikatzen dituela Jentilak, aitzinetik ebanjelizatu ukan drauka Abrahami, zioela, Benedikatuak izanen dituk hitan Jende guziak.

        9 Bada, fedezkoak benedikatzen dirade Abraham fidelarekin.

        10 Ezen norere Legeko obretarik baitirade, malediktionearen azpian dirade: ezen eskribatua da, Maradikatua da norere ezpaita egonen Legeko liburan eskribatuak diraden gauza guzietan, hek egin ditzanzat.

        11 Eta Legeaz nehor eztela iustifikatzen Iainkoa baithan, gauza klaroa da: ezen iustoa fedez biziko da.

        12 Eta Legea ezta fedetik: baina gauza hek eginen dituen gizona, biziko da hetan.

        13 Baina Kristek redemitu ukan gaitu Legearen malediktionetik, bera guregatik malediktione egin izanik: (ezen eskribatua da, Maradikatua da zurean urkatua den guzia)

        14 Abrahamen benediktionea Jentiletara hel ledinzat Iesus Kristez, eta Espirituaren promesa fedez rezebi dezagunzat.

        15 Anaieak, gizonen anzora minzo naiz, Apoinktamendu bat gizon batena badere, authoritatez konfirmatua bada, nehork eztu hausten ez emendatzen.

        16 Abrahami bada promesak erran izan zaizkio, eta haren haziari. Eztu erraiten, Eta haziei, anhitzez minzo baliz bezala: baina batez bezala, Eta hire haziari, zein baita Krist.

        17 Haur bada diot, lehenetik Iainkoaz Kristen respektuz konfirmatu izan den allianza, laur-ehun eta hogei eta hamar urtheren buruan ethorri izan den Legeak eztuela hausten, promesa aboli dezanzat.

        18 Ezen baldin heretajea Legetik bada, ez ia promesetik: baina Abrahami promesetik eman ukan drauka Iainkoak.

        19 Zertako da beraz Legea? Transgresionen kausaz eratxeki izan da, ethor leiteno hazi hura zeini promesa egin izan baitzaio, eta Legea ordenatu izan da Aingeruez, Ararteko baten eskuz.

        20 Eta Arartekoa ezta batena: baina Iainkoa bat da.

        21 Legea beraz Iainkoaren promesen kontra eratxeki izan da? Gertha eztadila. Ezen eman izan baliz Legea zeinek bibifika ahal lezan, segur Legetik lizate iustitia.

        22 Baina ertsi ukan du Eskripturak guzia bekatuaren azpian, promesa Iesus Kristen fedeaz eman lekienzat sinhesten dutenei.

        23 Bada fedea ethor zedin baino lehen, Legearen azpian begiratzen ginen ertsiak rebelatzeko zen federa heltzeko.

        24 Bada, Legea gure pedagogo izan da Kristgana, fedez iustifika gentezenzat.

        25 Baina fedea ethorriz geroztik, ezgara gehiagorik pedagogoren azpian.

        26 Ezen guziak Iainkoaren haur zarete Iesus Krist baithango fedeaz.

        27 Ezen batheiatu izan zareten guziek Krist iaunzi ukan duzue.

        28 Ezta Iudurik ez Grekik, ezta esklaborik ez librerik, ezta arrik ez emerik: ezen zuek guziok bat zarete Iesus Kristean.

        29 Eta baldin zuek Kristenak bazarete, beraz Abrahamen hazi zarete, eta promesaren arauez heredero.

 

 

KAP. IIII.

 

1 Haur herederoa. 3, 9 Munduko elementak. 5. Gure adoptionea Kristez. 14 Paul nola Galatianoez rezebitu. 22 Abrahamen bi semeak. 24. Agar. 25 Sina. 26 Ierusaleme. 28 Isaak. 30 Neskatoaren semeaz eta librearenaz.

 

        1 Eta haur erraiten dut, Herederoa haur deno, ezta diferent deusetan zerbitzariaganik, gauza guzien iabe badere:

        2 Baina tutoren eta kuratoren azpiko da aitaz ordenatu izan zaion denborarano

        3 Hala gu ere haurrak ginenean munduko elementen azpiratuak ginen suiektionetan:

        4 Baina ethorri izan denean denboraren konplimendua, igorri ukan du Iainkoak bere Semea emaztetik egina, eta Legearen azpiko egina:

        5 Legearen azpiko ziradenak redemi litzanzat, haurren adoptionea rezebi genezanzat.

        6 Eta zeren haur baitzarete, igorri ukan du Iainkoak zuen bihotzetara bere Semearen Espiritua, oihuz dagoela, Abba, erran nahi baita, Aita.

        7 Bada gehiagorik ezaiz esklabo, baina seme: eta baldin seme bahaiz, Iainkoaren heredero ere Kristez.

        8 Baina Iainkoa ezagutzen etzendutenean zerbitzatzen zentuzten naturaz iainko eztiradenak.

        9 Baina orain Iainkoa ezagutzen duzuenaz geroz, baina aitzitik Iainkoaz ezagutu zaretenaz geroz, nola konbertitzen zarete harzara element infirmoetara eta paubretara, zein ohi bezala zerbitzatu nahi baitituzue?

        10 Egunak begiratzen dituzue eta hilebetheak, eta denborak eta urtheak.

        11 Beldurra dut zuezaz, alfer trabaillatu naizen zuek baithan.

        12 Zareten ni bezala: ezen ni ere zuek bezala naiz: anaieak, othoitz egiten drauzuet: ni deusetan eznauzue iniuriatu ukan.

        13 Eta badakizue nola haragiaren infirmitaterekin ebanjelizatu ukan drauzuedan lehen.

        14 Eta nizaz ene haragian egiten zen experientia eztuzue menospreziatu ez arbuiatu ukan, aitzitik Iainkoaren Aingeru bat bezala rezebitu ukan nauzue, baieta Iesus Krist bezala.

        15 Zerik zen bada zuen dohainontasuna? ezen testifikatzen drauzuet, baldin posible izan albaliz, zuen begiak idokirik eman zendrauzkedetela.

        16 Etsai egin natzaizue egia erraiten drauzuedanean?

        17 Zuezaz ielosi dirade, ez onetakotz baina aitzitik idoki nahi zaituztez berak desira ditzazuenzat.

        18 Baina on da anhitz onhestea gauza onean bethiere, eta ez solament zuek baithan present naizenean.

        19 Neure haurtoak, zeinez berriz ertzeko penatan bainaiz, Krist forma daiteno zuetan.

        20 Nahi nuke orain zuekin izan, eta kanbiatu neure boza: ezen dudatan naiz zuezaz.

        21 Erradazue Legearen azpiko izan nahi zaretenek, Legea eztuzue enzuten?

        21 Ezen eskribatua da Abrahamek bi seme ukan zituela: bat neskatoaganik, eta bat libreaganik.

        23 Baina neskatoaganikoa haragiaren arauez iaio izan zen, eta libreaganikoa, promesaren partez.

        24 Gauza hauk konparationez erraiten dirade. Ezen hauk dirade bi allianzak, bata da Sinako menditik Agar, suiektionetara enjendratzen duena:

        25 (Ezen Sina mendi bat da Arabian Ierusaleme oraingoari ihardesten draukanik) eta bere haurrekin zerbitzutan dena:

        26 Baina Ierusaleme gora, libre da, zein baita gure guzion ama.

        27 Ezen eskribatua da, Alegeradi esteril ertzen ezaizena: dendadi eta heiagora egin ertzeko penan ezaizena: ezen gehiago ditun utziaren haurrak ezen ez senhardunarenak.

        28 Gu bada, anaieak, Isaak bezala promesezko haur gara.

        29 Baina nola orduan haragiaren arauez sorthuak persekutatzen baitzuen Espirituaren arauez sorthua, hala orain ere.

        30 Baina zer dio Eskripturak? Egotzkik kanpora neskatoa eta haren semea: ezen eztik heretaturen neskatoaren semeak librearen semearekin.

        31 Bada, anaieak, ezgara neskatoaren haur baina librearen.

 

 

KAP. V.

 

1, 13 Libertatea. Suiektionea. 2. Zirkonzisionea. 4 Fedeaz, iustitia. 14 Legearen somarioa. 15 Espirituaren arauez ebiltea. 19 Haragiaren obrak. 22 Espirituaren fruktuak.

 

        1 Beraz Kristek libre egin gaituen libertatean, zaudete fermu, eta berriz etzaiteztela eduki suiektionezko uztarriaz.

        2 Huna, nik Paulek erraiten drauzuet ezen baldin zirkonzidi bazaiteztez Krist etzaizuela deus probetxaturen.

        3 Eta testifikatzen draukat berriz zirkonziditzen den gizon guziari, ezen hura Lege guziaren begiratzera zordun dela.

        4 Kristez gabetu zarete Legeaz iustifikatu nahi zareten guziok: eta gratiatik erori zarete.

        5 Ezen gu fedetik den Espirituaz iustitiazko esperanzaren begira gaude:

        6 Ezen Iesus Kristean ez zirkonzisioneak du deus balio, ezeta preputioak: baina karitatez obratzen duen fedeak.

        7 Ungi laster egiten zenduten, nork enpatxatu zaituztez, egia obedi etzenezaten?

        8 Persuasione hori ezta zuek deitzen zaituztenaganik.

        9 Altxagarri apur batek orhe guzia minzen du

        10 Ni seguratzen naiz zuezaz gure Iaunean, ezen eztuzuela berze sendimendurik ukanen: baina zuek trublatzen zaituztenak, ekarriren du kondemnationea, norere baita hura.

        11 Bada nizaz den bezenbatean, anaieak, baldin are zirkonzisionea predikatzen badut, zergatik are persekutatzen naiz? beraz abolitu da krutzeazko eskandaloa.

        12 Ailitez trenka zuek trublatzen zaituztenak.

        13 Ezen, anaieak, zuek libertatera deithu izan zarete: solament begirauzue, libertatea ezten haragiari okasionetan: baina elkar karitatez zerbitza ezazue.

        14 Ezen Lege guzia hitz batetan konplitzen da, zein baita, Onhetsiren duk eure hurkoa eure burua bezala.

        15 Baldineta elkar ausikiten eta iresten baduzue: begirauzue bata berzeaz konsumi etzaitezten.

        16 Eta haur erraiten drauzuet, Espirituaren araura ebil zaiteztez: eta haragiaren guthiziak eztitzazuela konpli.

        17 Ezen haragiak guthiziatzen du Espirituaren kontra, eta Espirituak haragiaren kontra: eta gauza hauk elkarren kontra dirade: hala non nahi dituzuen gauza guziak ezpaitituzue egiten.

        18 Baldineta Espirituaz gidatzen bazarete, etzarete Legearen azpiko.

        19 Bada, zogeriak dirade haragiaren obrak, zein baitirade, adulterioa, paillardiza, satsutasuna, insolentia,

        20 Idolatria, pozoinkeria, etsaigoak, bekaizteriak, aserretasunak, liskarrak, dibisioneak, heresiak,

        21 Inbidiak, giza-erhaitekak, hordikeriak, gormandizak, eta hauk irudiak, gauza hauk aitzinetik erraiten drauzkizuet, lehen ere erran dudan bezala: ezen halako gauzak egiten dituztenek Iainkoaren resuma heretaturen eztutela.

        22 Bailla Espirituaren fruktua da karitatea, alegranza, bakea, espiritu patienta, benignitatea, ontasuna, fedea, emetasuna, tenperantia.

        23 Hunelakoen kontra legerik ezta.

        24 Ezen Kristen diradenek haragia kruzifikatu dute afektionekin eta guthiziekin.

        25 Baldin bizi bagara Espirituz, Espirituz ebil ere gaitezen.

        26 Ezgaitezela bana-gloria guthizioso egin, elkar tharritatuz, elkargana inbidia ukanez.

 

 

KAP. VI.

 

1 Faltatan erorten diradenak nola reprehenditzeko. 6. Ministren entretenitzeaz. 10 Fedearen domestikoak. 12 Zirkonzisionea. 15 Kristinoen regla. 17 Iesus Iaunaren merkak.

 

        1 Anaieak, baldineta erori izan bada gizon bat zenbeit faltatan, zuek espiritual zaretenok goiti ezazue haina emetasunetako espiriturekin: konsideratzen dualarik eure burua, hi ere tenta ezadin .

        2 Elkarren kargak egar itzazue: eta halaz konpli ezazue Kristen Legea.

        3 Ezen baldin norbeitek uste badu zerbait dela, deus eztelarik, hark bere fantasiaz bere burua enganatzen du.

        4 Bada bere obra experimenta beza batbederak: eta orduan bere baithan gloria ukanen du, eta ez berzerik baithan.

        5 Ezen batbederak bere karga ekarriren du.

        6 Bada komunika biezo hitzean irakasten denak, bere irakasleari, on guzietarik.

        7 Etzaiteztela engana: Iainkoa ezin eskarnia daite: ezen zer ere ereinen baitu gizonak, hura bilduren ere du.

        8 Ezen bere haragiaren ereiten duenak, haragitik bilduren du korruptione: baina Espirituaren ereiten duenak, Espiritutik bilduren du bizitze eternala.

        9 Bada ungigitez ezgaitezela enoia: ezen bere sasoinean bilduren dugu, baldin laxo bilha ezpagaitez.

        10 Bada denbora duguno, dagiegun ungi guziei, baina prinzipalki fedeko domestikoei.

        11 Badakusazue zein letra luzez eskribatu drauzuedan neure eskuz.

        12 Nor ere nahi baitirade aparent erakutsi haragian, hek bortxatzen zaituztez zirkonziditu izatera: solament Kristen krutzeagatik persekutionerik sufri eztezatenzat.

        13 Ezen zirkonziditzen diradenek berek ere eztute Legea begiratzen: baina nahi dute zuek zirkonzidi zaitezten, zuen haragian gloria ditezenkat.

        14 Baina niri gertha eztakidala gloria nadin Iesus Krist gure Iaunaren krutzean baizen: zeinez mundua niri kruzifikatu baitzait, eta ni munduari.

        15 Ezen Iesus Kristean ez zirkonzisioneak du deusbalio, ez preputioak, baina kreatura berriak

        16 Eta nor ere regla hunen araura ebilten baitirade, bakea izanen da haien gainean eta miserikordia, eta Iainkoaren Israelen gainean.

        17 Hemendik harat nehork enoiurik eztidala: ezen nik Iesus Iaunaren merkak dakazket neure gorputzean.

        18 Anaieak, Iesus Krist gure Iaunaren gratia dela, zuen espirituarekin. Amen.

 

Galatianoei Romarik eskribatua.

 

aurrekoa hurrengoa