S. PAUL APOSTOLUAREN TIMOTHEOGANATKO EPISTOLA LEHENA
KAP. I.
4 Jenealojiak. Kestioneak. Iainkoaren edifikationea. 5 Karitatea. 7 Legeko doktorak. 12 Paulek eskerrak Iainkoari emaiten. 15 Krist zertara ethorri mundura. 19 Fedea. Konszientia ona. 20 Himeneo eta Alexandre Satani liuratu.
1 Paulek, Iainko gure Salbadorearen eta gure esperanza Iesus Krist Iaunaren manamenduz Iesus Kristen Apostolu denak,
2 Timotheo neure egiazko semeari fedean, Gratia dela hirekin, miserikordia eta bakea Iainko gure Aitaganik, eta Iesus Krist gure Iaunaganik.
3 Othoitz egin drauadan bezala Efesen egon andin, Mazedoniarat ioaiten ninzenean, egin ezak, denuntia diezeanzat batzuei eztezaten berzelako doktrinarik irakats.
4 Eta eztitezen beha elhe zarretara eta jenealojia fin gabetara, zeinek lehen, kestioneak enjendratzen baitituzte ezen ez Iainkoaren edifikatione fedeaz dena.
5 Bada manamenduaren fina duk karitate bihotz xahutik eta konszientia onetik dena eta fiktione gaberiko fedetik.
6 Gauza hautarik batzu erauzirik konbertitu izan dituk elhe banotara:
7 Legeko doktor izan nahi diradelarik eta aditzen eztituztelarik erraiten eta aseguratzen dituzten gauzak.
8 Eta bazeakiagu ezen ona dela Legea, baldin nehork harzaz bidezki usatzen badu.
9 Dakigularik ezen Legea eztela iustoagatik iarri, baina gaixtoakgatik eta desobedientakgatik: Iainkoaren menospreziazaleakgatik eta bizitze gaixtotakoakgatik, relijionerik eztadukatenakgatik eta profanoakgatik, aita-amen hiltzaleakgatik eta gizerhaileakgatik:
10 Paillartakgatik, bugreakgatik, giza ebatsleakgatik, gezurtiakgatik, desperiuruakgatik, eta baldin deus berzerik doktrina sanoaren kontratakorik bada.
11 Zein doktrina baita Iainko benedikatuaren Ebanjelio gloriazko niri kargutan eman izan zaitadanaren araura.
12 Eta esker emaiten diarokat ni fortifikatu nauenari, zein baita, Iesus Krist gure Iauna: zeinek fidel estimatu ukan bainau, bere zerbitzuan ezarririk:
13 Ni, lehen baininzen blasfemazale eta persekutazale eta iniuriazale: baina miserikordia egin izan ziaitadak: ezen ignorantiaz egin ukan diat, fedea eznuelarik.
14 Baina garaithu izan duk gure Iaunaren gratia federekin eta dilektionerekin zein baita Iesus Kristean.
15 Haur duk hitz segura, eta rezebi dezagun guziz dignea, ezen Iesus Krist ethorri izan dela mundura bekatoren salbatzera, zeinetariko lehena bainaiz ni.
16 Baina hunegatik miserikordia egin izan ziaitadak, nitan lehenik erakuts lezanzat Iesus Kristek klementia guzia, exenplu ninzenzat hura baithan bizitze eternalerakotzat sinhetsiren zutenen.
17 Bada Rege eternalari, inmortalari, inbisibleari, Iainko zuhur berari dela ohore eta gloria sekula sekulakotz. Amen.
18 Manamendu haur gomendatzen drauat, Timotheo ene seme, aitzinetik hizaz izan diraden profetien araura, hezaz bataillatze onez batailla adinzat:
19 Dualarik fede eta konszientia ona: hura batzuk iraitzirik, fedeaz galtze egin ukan die.
20 Zeinetarik baitirade Himeneo eta Alexander: hek Satani eman dirautzat, ikas dezatenkat gehiagorik ez blasfematzen.
KAP. II.
1 Gizon guziakgatik othoitz egiteko. 4 Iainkoak nahi guziak salba ditezen 5. Ararteakoa Krist. 7. Paul Jentilen Apostolu eta Doktor. 8 Leku guzietan othoitz egiteko. 9 Emazten abillamenduaz eta eginbideaz. 15 Nola hek salbatzen.
1 Exhortatzen aut bada gauza guzien aitzinetik egin ditezen rekestak, othoitzeak, suplikationeak, eta remerziamenduak gizon guziakgatik:
2 Regeakgatik, eta dignitatetan diraden guziakgatik, bizitze bakezkoa eta emea eraman dezagunzat pietate eta honestate guzirekin.
3 Ezen haur gauza ona eta atseginetakoa duk Iainko gure Salbadorearen aitzinean,
4 Zeinek nahi baitu jende guziak salba ditezen, eta egiaren ezagutzera ethor ditezen.
5 Ezen Iainko bat duk eta ararteko bat Iainkoaren eta gizonen artean, Iesus Krist gizon eginik:
6 Zeinek bere burua eman ukan baitu ranzoinetan guziakgatik: testimoniaje izateko bere denboran:
7 Zeinen publikazale eta Apostolu ni ordenatu izan bainaiz (egia zioat Kristean etzioat gezurrik) Jentilen Doktor federekin eta egiarekin.
8 Nahi diat bada gizonek othoitz dagiten leku orotan eskuak xahurik altxatzen dituztelarik hira eta kestione gaberik.
9 Halaber emazteak ere abillamendu honestez ahalkerekin eta modestiarekin akotra ditezen, ez bilo izurtzez, edo urhez edo perlaz, edo abillamendu soberanziatakoz:
10 Baina (emazte Iainkoaren zerbitzatzez profesione egiten dutenei dagoten bezala) obra onez.
11 Emazteak silentiorekin ikas beza suiektione guzirekin.
12 Ezen emazteari irakastea, eztiarokat permetitzen, ezeta gizonaren gainean authoritatez usatzea, baina den silentiotan.
13 Ezen Adam lehenik formatu izan duk, gero Eba.
14 Eta Adam eztuk seduzitu izan, baina emaztea reduzitu izanik, transgresionearen kausa izan duk.
15 Baina salbatua izanen duk haur enjendratzez, baldin egon badadi fedean, eta dilektionean, eta sanktifikationean modestiarekin.
KAP. III.
1 Ipizpikuen ofizioa. 11 Haien emaztez. 12 diakrez. 15 Iainkoaren etxea. 16 Pietatearen misterioa.
1 Hitz segura duk haur, Baldin nehork, Ipizpiku izatera desiratzen badu, obra exzellent bat desiratzen dik:
2 Baina behar dik Ipizpikuak izan irreprehensible, emazte bakoitz baten senhar, bijilant, sobre, modest, estranjeren ostatuz gogotik rezebizale, irakasteko karazko:
3 Ez mahatsarnoari emana, ez ukaldikari, ez irabaizte deshonestaren guthizioso, baina benigno, ez reboltari, ez abaritioso:
4 Bere familia honestki gobernatzen duelarik, bere haurrak suiektionetan edukiten dituelarik honestate guzirekin:
5 (Ezen baldin edozeinek bere etxearen gobernatzen ezpadaki, nolatan Iainkoaren Elizari gogoa emanen drauka?)
6 Ez aprendiz berri, urguluz hanturik deabruaren kondemnationera eror eztadinzat.
7 Behar dik are hark duen testimoniaje ona kanpokoetarik ere: reprotxutara eta deabruen lazora eror eztadinzat.
8 Diakrek halaber behar die izan honest, ez bi hitzetako, ez mahatsarno anhitzari emanak, ez irabaizte deshonestaren guthizioso:
9 Edukiten dutelarik fedearen misterioa konszientia xahurekin.
10 Eta hek ere foroga ditezen lehen, gero zerbitza dezaten, baldin reprotxu gabetako badirade.
11 Halaber haien emazteak diraden honest, ez gaitzerraile, baina sobre, leial gauza guzietan.
12 Diakreak diraden emazte bederaren senhar, gobernatzen dituztelarik honestki bere haurrak eta bere etxeak.
13 Ezen ungi zerbitzatu dukeitenek grado ona akisitzen die beretzat, eta libertate handia Iesus Krist baithango fedean.
14 Gauza hauk eskribatzen drauzkiat, esperanza dudalarik ezen sarri hiregana ethorriren naizela:
15 Eta baldin beranzen badut, dakianzat nola behar den Iainkoaren etxean konbersatu, zein baita Iainko biziaren Eliza, egiaren habea eta sustengua.
16 Eta duda gabe, handi duk pietatearen misterioa: ezen Iainkoa manifestatu izan dela haragian, iustifikatu dela Espirituan, ikusi izan dela Aingeruez, predikatu izan zaiela Jentilei, sinhetsi izan dela munduan, goiti rezebitu izan dela gloriara.
KAP. IIII.
1 Azken denborez. 2 Deabruen doktrina. 3 Ezkonzaren eta bianden defendatzeaz. 7 Elhe profanoei ihes egiteko. 8 Pietatea. 10 Esperanza Iainkoa baithan.
1 Bada Espirituak klaroki erraiten dik ezen azkeneko denboretan reboltaturen diradela batzu fedetik espiritu abusariei behatzen zaiztela, eta deabruen doktrinei,
2 Hipokrisiaz gezurrak irakasten dituztenen doktrinei, zeinen konszientia kauterizatua baita,
3 Defendatzen dutelarik ezkonzea eta biandetarik iatea, zein Iainkoak kreatu baitrauzte usatzeko remerziamendurekin fidelei, eta egia ezagutu ukan dutenei.
4 Ezen Iainkoaren kreatura guzia duk on, eta deus ez iraizteko, baldin remerziamendurekin rezebitzen bada.
5 Ezen kreatura sanktifikatu dihoak Iainkoaren hitzaz eta orationez.
6 Gauza hauk baldin proposa badietzek anaiei Iesus Kristen ministre on aizate, hazi izanik fedearen, eta dilijentki iarreiki atzaion doktrina onaren hitzetan.
7 Baina iraizkik fable profanoak eta atsoenak irudiak: eta exerzi ezak eure burua pietatean.
8 Ezen exerzitatione korporala probetxu gutitako duk: baina pietatea gauza guzietara probetxutako duk, presenteko bizitzearen eta ethortekoaren promesa duelarik.
9 Hitz segura duk haur, eta guziz rezebi dadin dignea.
10 Ezen halakotz trabaillatzen ere gaituk, eta eskarniatzen, zeren esperanza baitugu Iainko bizian, zein baita gizon guzien Salbadore, eta prinzipalki fidelen.
11 Gauza hauk denuntiaitzak eta irakats.
12 Nehork hire gaztetasuna eztezala menosprezia: baina aizen fidelen exenplu hitzean, konbersationean, karitatean, espirituan, fedean, puritatean.
13 Ethor nadin artean, akio irakurtzeari, exhortatzeari, doktrinari.
14 Eztezala menosprezia hitan den dohaina, zein eman izan baitzaik profetiaz, Anzianoen konpainiaren eskuen inpositionearekin.
15 Gauza hauk pratikaitzak, eta aizen gauza hautan atento: hire abanzamendua ageri denzat guzien artean.
16 Gogoa emok eure buruari eta doktrinari: persebera ezak gauza hautan: ezen baldin haur badagik, eure burua duk salbaturen eta hiri behatzen zaizkianak.
KAP. V.
1 Batbedera bere kalitatearen araura reprehenditzeko eta admonestatzeko. 3 Alhargunez. 17 Anzianoez. 24 Bekatuez. 25 Obra onez.
1 Gizon anzianoa eztezala dorpeki reprehendi, baina ezhorta ezak aita bezala: gazteak, anaieak bezala:
2 Emazte zaharrak, amak bezala: gazteak, arrebak bezala kastitate guzirekin.
3 Emazte alhargunak ohoraitzak, egiazki alhargun diradenak.
4 Baina baldin zenbeit emazte alhargunek haurrik, edo ilobasorik badu, ikas bezate lehenik beren etxe proprira pietateren erakusten, eta burhasoetara ordainaren rendatzen: ezen haur duk on eta plazent Iainkoaren aitzinean.
5 Bada egiazki alhargun denak eta bera azkendu izan denak esperanza dik Iainkoa baithan, eta perseberatzen dik othoitzetan eta orationetan gau eta egun.
6 Baina delizioski bizi dena, bizirik hila duk. 7 Gauza hauk bada denuntiaitzak, irreprehensible diradenzat.
8 Eta baldin edozeinek berez eta prinzipalki etxekoez artharik ezpadu, fedeaz ukatu dik, eta duk infidela baino gaixtoago.
9 Emazte alharguna hauta bedi ez hirurogei urthe baino gutiagotakoa, senhar baten emazte izana:
10 Obra onetan testimoniaje duena: eia haurrak hazi dituenez, eia estranjerak alojeatu dituenez, eia sainduen oinak ikuzi dituenez, eia aflijituak aiutatu dituenez, eia obra on orori ardura iarreiki izan zaionez.
11 Baina alhargun gazteagoak refusaitzak: ezen brida largatu dutenean Kristen kontra, ezkondu nahi dituk:
12 Bere kondemnationea dutelarik, zeren bere lehen fedea iraitzi ukan baitute.
13 Eta gehiago, alfer egoile ere diradelarik ikasten die etxez etxe ebilten: eta eztituk solament alfer egoile, baina edasle ere, eta kurioso, behar eztiraden gauzez dadasatelarik.
14 Nahi diat bada gazteak ezkon ditezen, haur dagiten, etxea goberna dezaten, okasionerik batre etsaiari eztemoten gaizki erraiteko.
15 Ezen ia baztu itzuli izan dituk Satanen ondoan.
16 Baldin edozein fidelek edo zenbeit fidelsak baditu emazte alhargunak, aiuta bitza hek, eta eztadin karga Eliza, egiazki alhargun diradenen asko denzat.
17 Ungi presiditzen duten Anzianoak ohore doblaren digne estima bitez: prinzipalki hitzean eta doktrinan trabaillatzen diradenak.
18 Ezen Eskripturak erraiten dik, Idi bihitzen ari denari eztraukak ahoa lothuren. Eta, Langilea bere sariaren digne da.
19 Anzianoaren kontra akusationerik eztezala rezebi biga edo hirur testimonioren azpian baizen.
20 Bekatu egiten dutenak, guzien aitzinean reprehenditzak, berzeak ere baldur diradenzat.
21 Rekeritzen aut Iainkoaren eta Iesus Krist Iaunaren eta Aingeru elejituen aitzinean, gauza hauk begira ditzan, bata berzeari preferitu gabe: deus egiten eztuala alde batera makurtuz.
22 Eskuak eztietzoala nehori bertan ezar, eta eztezala komunika berzeren bekatuetan, eure burua pur begirezak.
23 Hemendik harat eztezala urik edan, baina mahatsarno guti batez usat ezak, eure estomakagatik, eta eure eritasun usuakgatik.
24 Gizon batzuen bekatuak aitzinean ageri dituk, eta aitzinean dihoazak kondemnationetan: eta batzuei ondoan ere iarreikiten ziaiztek.
25 Halaber obra onak ere aitzinean ageri dituk: eta berzelako diraden obrak, ezin estal daitezkek.
KAP. VI.
1 Zerbitzariez. 4. 20 Kestione banoei ihes egiteko. 6 Pietatea. 8 Kontentamendua. 10 Abaritia. 11 Perseberanza. 13 Kristen adbenimendua. 17 Munduko abratsak.
1 Uztarriren azpian diraden zerbitzari guziek, bere nabusiak ohore ororen digne estima bitzate: Iainkoaren izena eta doktrina blasfema eztitezenzat.
2 Eta nabusi fidelak dituztenek, eztitzatela menosprezia zeren anaie diraden: baina aitzitik zerbitza bitzate, zeren fidelak eta onhetsiak diraden, ontasunean partizipant diradelarik. Gauza hauk irakats itzak eta exhorta.
3 Baldin nehork berze doktrinarik irakasten badu, eta konsentitzen ezpadu Iesus Krist gure Iaunaren hitz sanoetan, eta pietatearen arauezko doktrinan,
4 Hura hantua duk, deus eztakialarik, baina erhotzen delarik kestionen eta hitzezko kontentionen ondoan, hetarik sortzen dituk inbidia, gudua, iniuriak, suspizione gaixtoak,
5 Gizon adimenduz korrunpituen eta egiatik pribatu diradenen disputatione banoak, estimatzen dutelarik pietatea irabazte dela: retiradi halakoetarik.
6 Segur, irabazte handia duk pietatea kontentamendurekin.
7 Ezen deus eztiagu ekarri mundura: segura duk eraman ere deus ezin dezakegula.
8 Baina bitanza dugularik eta zerzaz estal ahal gaitezen, hezaz kontent izanen gaituk.
9 Ezen abrastu nahi diradenak, erorten dituk tentationetara eta lazora, eta anhitz desir erhotara eta kaltetakotara, zeinek hundatzen baitituzte gizonak destruktionetara eta perditionetara.
10 Ezen gaitz guzien erroa abaritia duk, zein desiratzen dutelarik batzu erauzi izan baitirade fedetik, eta bere buruak anhitz doloretan nahaspilatu ukan baitituzte.
11 Baina hik, Iainkoaren gizona, gauza haei ihes egiek, eta iarreiki akie iustitiari, pietateari, fedeari, karitateari, patientiari, emetasunari.
12 Fedearen konbat ona konbati ezak, lot akio bizitze eternalari, zeinetera deithu ere baitaiz, eta konfesione ona anhitz testimonioren aitzinean egin ukan duk.
13 Denuntiatzen drauat gauza guziak bibifikatzen dituen Iainkoaren, eta Iesus Kristen aitzinean, zeinek testifikatu ukan baitu Pontio Pilateren azpian konfesione ona:
14 Manamendu haur begira dezan makula eta reprotxu gabe, Iesus Krist gure Iaunaren adbenimendurano:
15 Zein erakutsiren baitu bere denboran Prinze benedikatuak eta bakoitzak, regen Regeak eta iaunen Iaunak:
16 Zeinek berak baitu inmortalitate, nehor hurbil ezin daiten argian habitatzen delarik, zein ezpaitu gizonek batek ere ikusi, ez ezin ikus baitezake: zeini ohore eta indar sekulakotz. Amen.
17 Mundu hunetan abrats diradenei denuntia iezek, eztiraden arrogant, eta eztezaten bere esperanza ezar fermutate gabeko abrastasunetan, baina Iainko bizian, zeinek emaiten baitrauzkigu abundoski gauza guziak, usatzeko:
18 Ungi egin dezaten, obra onez abrats diraden, emaile on eta konpuntkide onetako diraden.
19 Thesaurizatzen dutelarik beretako fundament on bat ethorkizunera, ardiets dezatenzat bizitze eternala.
20 O Timotheo, deposita begirezak, ihes egiten drauealarik oihu banoei eta profanoei, eta falsuki hala deitzen den eszientiako kontradiktionei:
21 Zein eszientiaz profesione egiten zutelarik batzu fedetik erauzi izan baitirade. Gratia dela hirekin. Amen.
Timotheoganatko lehena eskribatu Laodizeatik, zein baita Frijia Pakatianoko hiri prinzipala.
|