S. PAUL APOSTOLUAREN THESALONIZEANOETARATKO EPIST. LEHENA
KAP. I.
2 Esker emaite eta othoitza 4 Thesalonizeanoen elektionea. 5 Paulek haei efikaziorekin hitza predikatu, 6 Haiek hura tribulationerekin rezebitu 7 Haien fedea eta konbersationea.
1 Paulek eta Siluanok eta Timotheok Thesalonizeanoen Eliza, Iainko Aitan eta Iesus Krist gure Iaunean denari, Gratia dela zuekin eta bakea gure Iainko Aitaganik, eta Iesus Krist Iaunaganik.
2 Eskerrak emaiten drautzagu Iainkoari bethiere zuezaz guzioz, memorio zuezaz egiten dugula gure othoitzetan:
3 Pausu gabe orhoitzen garelarik zuen fedearen berthuteaz, eta zuen karitatearen trabailluaz, eta zuen esperanzaren patientiaz Iesus Krist gure Iaunean, gure Iainko eta Aitaren aitzinean:
4 Dakigularik, anaie maiteak, zuek Iainkoaz elejituak zaretela:
5 Ezen gure Ebanjelioa konsistitu izan da zuek baithan ez hitzean solament, baina berthutean ere, eta Espiritu sainduan, eta seguranza handitan, dakizuen bezala nolako izan garen zuen artean zuengatik.
6 Zuek ere gure imitazale egin izan zarete eta Iaunaren, rezebiturik hitza anhitz tribulationerekin, Espiritu sainduaren bozkariorekin:
7 Hala non Mazedonian eta Akaian sinhesten duten guzien exenplu izan baitzarete.
8 Ezen zuetarik soinu egin ukan du Iainkoaren hitzak, ez solament Mazedonian eta Akaian, baina leku orotan ere zuen fede Iainkoa baithangoa dibulgatu izan da, hala non ezpaitugu mengoa deus erran dezagun:
9 Ezen berek guzaz kontatzen dute zer sartzea ukan dugun zuetara, eta nola konbertitu izan zareten Iainkoagana idoletarik, zerbitza zinezatenzat Iainko bizia eta egiazkoa:
10 Eta haren Seme Iesusen begira zinaudetenzat zeruetarik, zein resuszitatu ukan baitu hiletarik, zein baita, gu ethorteko den hiratik delibratzen gaituena.
KAP. II.
1 Paulen Thesalonizeanoetaratko sartzea. 2, 10 Haren puritatea ministerioan. 9 Predikatu langiten ari zela. 14 Persekutione. 15 Iuduak persekutazale.
1 Ezen zeurok badakizue, anaieak, gure zuek baitharako sartzea nola ezten bano izan:
2 Baina are, dakizuen bezala, lehenetik aflijitu eta iniuriatu izan baginen ere Filipesen, hardieza hartu ukan dugu gure Iainkoan, zuei Iainkoaren Ebanjelioaren predikatzera konbat handirekin.
3 Ezen gure exhortationea ezta abusionez, ez bileniaz, ez enganiorekin izan:
4 Baina nola Iainkoaz aprobatu izan baikara Ebanjelioaren predikationea eman lekigun, hala minzatzen gara, ez gizonen gogara egin nahi bagendu bezala, baina Iainkoaren, zeinek gure bihotzak aprobatzen baititu.
5 Ezen behinere lausenguzko hitzez eztugu usatu ukan, dakizuen bezala: ezeta abaritiatako okasionez: Iainkoa da testimonio.
6 Eta gizonetarik eztugu gloriarik bilhatu ukan, ezeta zuetarik, ez berzetarik, grabitate eduki ahal gendukeelarik, Kristen Apostolu bezala.
7 Baina izan gara eme zuen artean, unhide batek bere haurrak delikatuki hatzen balitu bezala.
8 Hunela zuetara afektionatuak ginelarik, desir genduen zuei partitzera ez solament Iainkoaren Ebanjelioa, baina gure arima propriak ere, zeren guzaz onhetsiak baitzineten.
9 Ezen orhoit zarete, anaieak, gure trabailluaz eta nekeaz: ezen gau eta egun langiten ari ginela, zuetarik nehoren forogu ezginenzat, predikatu ukan dugu zuek baithan Iainkoaren Ebanjelioa.
10 Zuek testimonio zarete eta Iainkoa, nola sainduki eta iustoki, eta reprotxu gabe zuen, sinhetsi duzuenon artean konbersatu ukan dugun.
11 Dakizuen bezala, nola zuetarik batbedera, aitak bere haurrak bezala, abertitzen genduen.
12 Eta konsolatzen eta rekeritzen, ebil zindeizten bere resumara eta gloriara deitzen zaituzten Iainkoari dagokan bezala.
13 Halakotz guk ere eskerrak emaiten drauzkiogu Iainkoari pausurik gabe, zeren Iainkoaren hitzaren predikationea gureganik rezebitu ukan duzuenean, rezebitu ukan baituzue, ez gizonen hitz bezala, baina (nola egiazki baita) Iainkoaren hitz bezala, zeinek obratzen ere baitu zuetan sinhesten duzuenotan.
14 Ezen zuek, anaieak, imitazale egin izan zarete Iainkoaren Eliza Iudean diradenen Iesus Kristean, nola gauza berak sufritu ukan baitituzue zuek ere zuen natione berekoetarik, hek ere Iuduetarik bezala:
15 Zeinek Iesus Iauna ere hil ukan baitute, eta beren Profeta propriak, gu ere persekutatu ukan gaituzte, eta eztirade Iainkoaren gogarako, eta gizon guzien kontrario dirade:
16 Gu enpatxatzen gaituztelarik Jentilei minzatzetik salba ditezenzat, bethi konpli ditzatenzat bere bekatuak: ezen hetara heldu izan da hira finerano.
17 Eta gu, anaieak, zuetarik separaturik denbora apur batetakotz ikustez, ez bihotzez, hanbat zinezago enplegatu izan gara zuen begithartearen ikustera, desir handirekin.
18 Halakotz ethorri nahi izan gara zuetara (ni Paul behinzat) behin eta berriz, baina enpatxatu ukan gaitu Satanek.
19 Ezen zerik da gure esperanza, edo bozkarioa, edo gloriagarriko koroa? ala ez kuek ere Iesus Krist gure Iaunaren aitzinean haren adbenimenduan?
20 Segur zuek zarete gure gloria eta bozkarioa.
KAP. III.
1 Paul Athenesen. 3 Nola afliktione sufritzeko ordenatuak garen. 6 Thesalonizeanoen fedea. 12 Karitatean abundos diraden Paulek desiratzen.
1 Halakotz gehiagorik ezin pairatuz, on irudi izan zaiku geurok Athenesen geldi gentezen.
2 Eta igorri ukan dugu Timotheo gure anaie eta Iainkoaren ministrea eta Kristen Ebanjelioan gure aiutazalea, zuen konfirmatzera eta exhortatzera zuen fedearen gainean:
3 Nehor trubla eztadinzat afliktione hautan: ezen zeurok badakizue hartako ordenatuak garela.
4 Ezen zuek baithan ginenean aitzinetik erraiten gendrauzuen ezen afliktione iragan behar ukanen genduela, heldu ere izan den bezala, eta badakizue.
5 Halakotz nik ere gehiagorik ezin pairatuz, hura igorri ukan dut zuen fedea ezagut nezanzat, tentazaleak nolazpeit tentatu zentukezten beldurrez, eta ezdeustu ezlizen gure trabaillua.
6 Eta heuragirik eztuela ethorri zenean Timotheo zuetarik guregana, eta deklaratu zerauzkigunean zuen fedea eta karitatea, eta nola duzuen guzaz memorio ona bethiere, desiratzen gaituzuelarik ikustera, guk ere zuek bezala:
7 Halakotz izan gara konsolatu, anaieak, zuetan, gure afliktione eta tribulatione orotan, zuen fedeaz.
8 Ezen orain gara bizi, baldin zuek fermu bazaudete Iaunean.
9 Ezen zer remerziamendu Iainkoari renda ahal dezakeogu zuezaz, gure Iainkoaren aitzinean zuen kausaz alegeratzen garen alegranza guziagatik?
10 Gau eta egun abundantkiago othoitz egiten dugula ikus dezagunzat zuen begithartea, eta konpli dezagunzat zuen fedean peitu dena.
11 Bada, gure Iainko eta Aitak, eta Iesus Krist gure Iaunak xuxent dezala gure zuetaratko bidea.
12 Eta zuek Iaunak multiplika eta abunda erazi zaitzatela elkarganako eta guzietarako karitatean, gu ere zuetara bezala:
13 Konfirma ditzanzat zuen bihotzak reprotxu gabe saindutasunean gure Iainko eta Aitaren aitzinean, Iesus Krist gure Iaunaren bere saindu guziekilako adbenimenduko.
KAP. IIII.
1 Perseberatzera exhortatzen. 3 Paillardizari ihes egiteko. 5 Jentilen guthizia. 6 Iainkoa mendekios. 8 Ministreak ez menospreziatzeko. 9 Thesalonizeanoen karitatea. 12 Konbersatione honesta. 13, 17 Resurrektionea. 17 Kristen azken adbenimendua.
1 Gainerakoaz bada anaieak, othoizten zaituztegu, eta rekeritzen Iesus Iaunaz, gureganik rezebitu ukan duzuen bezala, nola ebili behar zareten eta Iainkoaren gogarako izan, gerotik gerora abanzago zaitezten.
2 Ezen badakizue zer manamenduak eman drauzkizuegun Iesus Iaunaren partez.
3 Ezen haur da Iainkoaren borondatea,zuen sanktifikationea, paillardizatarik begira zaitezten:
4 Eta iakin dezan zuetarik batbederak bere unziaren poseditzen sanktifikationerekin eta ohorerekin:
5 Ez guthiziatako afektionerekin, Jentil Iainkoa ezagutzen eztutenen anzora.
6 Nehork eztezala aurizki edo engana bere anaiea ezeinere egitekotan: ezen Iauna gauza hauen guzien mendekazale da, nola lehen ere erran eta testifikatu baitrauzuegu.
7 Ezen ezgaitu deithu ukan Iainkoak zithalkeriatara, baina sanktifikationetara.
8 Bada gauza hauk arbuiatzen dituenak, eztu gizon bat arbuiatzen, baina Iainkoa, zeinek bere Espiritu saindua gutan ezarri ere ukan baitu.
9 Anaietasunezko karitateaz den bezenbatean, eztuzue mengoarik eskriba diezazuedan ezen zeurok Iainkoaz irakatsiak zarete, elkar onhets dezazuen.
10 Ezen egiten ere baduzue haur Maeedonia guzian diraden anaie orotara: baina othoizten zaituztegu, anaieak, gerotik gerora abanzago zaitezten,
11 Eta pena ezar dezazuen bakez izatera, eta zuen egiteko proprien egitera, eta zuen esku propriez langitera, manatu zaituztegun bezala:
12 Kanpotik diradenetara honestki perporta zaiteztenzat, eta deusen beharrik eztuzuenzat.
13 Eta eztut nahi zuek ignorant zareten, anaieak, lo daunzanez den bezenbatean, kontrista etzaiteztenzat, berze goitiko esperanzarik eztutenak ere bezala.
14 Ezen baldin sinhesten badugu Iesus hil eta resuszitatu dela, halaber Iesus Iaunean lo daunzanak ere Iainkoak erekarriren ditu harekin.
15 Ezen haur erraiten drauzuegu Iaunaren hitzez ezen gu bizirik goitiko garatenok Iaunaren adbenimenduan ezgaitzaiztela aitzinduren lo daunzatenei.
16 Ezen Iauna bera exhortationezko oihurekin, eta Arkanjelu bozekin, eta Iainkoaren tronpetarekin iautsiren da zerutik: eta Kristean hilak resuszitaturen dirade lehenik:
17 Gero gu bizirik goitiko garatenok, harrapaturen garate hekin batean hodeietan Iaunaren aitzinera airetan: eta halaz bethi Iaunarekin izanen gara.
18 Bada, konsola ezazue elkar hitz hauzaz.
KAP. V.
2 Kristen adbenimenduaz. 4 Argiko eta ilhunbeko haurrez. 6 Beillatzeko eta sobre izateko. 8 Fidelen harmak. 10 Kristekin bizitzeko. 11 Elkar exhortatzeko. 14 Obra karitatezkoak. 19 Espirituaren dohainak ez iraungiteko. 21 Gauza guziak experimentatzeko, on dena edukiteko.
1 Denborez eta momentez den bezenbatean, anaieak, ezta mengoarik eskriba diezazuedan.
2 Ezen zeurok badakizue ungi ezen Iaunaren eguna ethorriren dela, ohoina gauaz bezala.
3 Ezen erran dezatenean, Bake eta seguranza: orduan gainera ethorriren zaie ustegaberiko destruktionea, izorra denari mina bezala, eta eztirade itzuriren.
4 Baina zuek, anaieak, etzarete ilhunbean, non egun hark, ohoinak egiten duen bezala, ardiets zaitzaten.
5 Zuek guziok argiaren haur zarete, eta egunaren haur: ezgara gauaren edo ilhunbearen haur.
6 Ezgaunzala bada lo berzeak bezala, baina gauden iratzarri eta garen sobre.
7 Ezen lo daunzanak, gauaz lo daunza: eta horditzen diradenak, gauaz dirade hordi.
8 Baina gu egunaren garenok, garen sobre, fedezko eta karitatezko halakretaz beztituak, eta kasket orde, salbamendutako esperanzaz.
9 Ezen ezgaitu ordenatu Iainkoak hirakotzat, baina salbamenduaren ukaitekotzat Iesus Krist gure Iaunaz,
10 Zein guregatik hil izan baita: bagaude iratzarririk, ala bagaunza lo, harekin batean bizi garen.
11 Harren, exhorta ezazue elkar, eta edifika ezazue batak berzea, egiten ere duzuen bezala.
12 Halaber othoizten zaituztegu, anaieak, ezagut ditzazuen zuen artean trabaillatzen diradenak, eta zuen gaineko diradenak gure Iaunean, eta zuen admonestazaleak:
13 Eta amorio handitan eduki ditzazuen, egiten duten obragatik. Auzue bake elkarren artean.
14 Halaber othoitz egiten drauzuegu, anaieak, admonesta ditzazuen bizitze desordenatutakoak, konsola ditzazuen gogo xipitakoak, sustenga ditzazuen flakuak, zareten espirituz patient guzietara.
15 Begirauzue nehork eztiezon gaitza gaitzagatik nehori renda: baina ungiari bethi zarreitzate, bata berzeagana eta guzietara.
16 Bethiere zareten alegera.
17 Pausu gabe othoitz egizue.
18 Gauza guzietan eskerrak emainzkizue: ezen haur da Iainkoaren zuetarako borondatea Iesus Kristez.
19 Espiritua eztezazuela iraungi:
20 Profetiak eztizazuela menosprezia.
21 Gauza guziak experimentaitzazue: on denari zatxetzate:
22 Gaizkiaren irudi orotarik begira zaitezte.
23 Bada Iainko bakezkoak osoki sanktifika zaitzatela: eta zuen espiritu guzia eta arima eta gorputza hogen gabe, Iesus Krist gure Iaunaren adbenimenduko begira ditezela.
24 Fidel da zuek deithu zaituztena, eginen ere badu.
25 Anaieak, othoitz egizue guregatik.
26 Salutaitzazue anaie guziak pot saindurekin.
27 Rekeritzen zaituztet Iaunaren partez irakur dakien epistola haur anaie saindu guziei.
28 Iesus Krist gure Iaunaren gratia dela zuekin. Amen.
Thesalonizeanoetaratko lehena Athenestik eskribatu.
|