S. PAUL APOSTOLUAREN KOLOSIANOETARATKO EPISTOLA
KAP. I.
4 Kolosianoen fedea. 7 Epafras haien ministre. 3, 9 Hekgatik Paulek othoitz egiten eta eskerrak emaiten. 14 Bekatuen barkamendua. 15 Krist Iainko Aitaren imajina, Elizaren buru. 20 Rekonziliationea Kristez. 24 Paul tribulationetan alegeratzen.
1 Paul Iainkoaren borondatez Iesus Kristen Apostoluak eta Timotheo gure anaieak,
2 Kolosen diraden saindu eta anaie fidelei Kristean: Gratia dela zuekin eta bakea gure Iainko Aitaganik, eta Iesus Krist Iaunaganik.
3 Eskerrak emaiten drautzagu Iainkoari, zein baita, Iesus Krist gure Iaunaren Aita bethi zuengatik othoitz egiten dugula,
4 Enzunik zuen fede Iesus Krist baithangoa eta saindu guzietara duzuen karitatea:
5 Zeruetan zuei begiratzen zaizuen esperanzagatik, zein Ebanjelioaren egiazko hitzaz lehen enzun ukan baituzue,
6 Zein heldu izan baita zuetara, mundu orotara ere bezala, eta fruktifikatzen baitu, zuek baithan ere bezala, Iainkoaren gratia egiazki enzun eta ezagutu ukan duzuen egunaz geroztik.
7 Nola ikasi ere baituzue Epafras gure lagun maite eta zerbitzari-kideaganik, zein baita Kristen ministre fidel zuendako:
8 Zeinek deklaratu ere baitrauku zuen Espirituazko karitatea.
9 Halakotz gu ere haur enzun ukan genduen egunaz geroztik, ezgara baratzen zuengatik othoitz egitetik eta galdegitetik betha zaitezten haren borondatearen ezagutzeaz, sapientia eta adimendu espiritual guzirekin:
10 Iaunari dagokan bezala ebil zaiteztenzat, gauza guzietan haren gogarako zaretenzat, obra on orotan fruktifikatzen duzuela, eta aitzinaratzen zaretala Iainkoaren ezagutzean.
11 Indar orotan fortifikaturik, haren gloriaren berthutearen arauez, sufrimendu eta espirituzko patientia orotara bozkariorekin:
12 Eskerrak emaiten drautzazuela Aitari, zeinek sufizient egin baikaitu sainduen heretajean partizipant izateko argian:
13 Zeinek delibratu baikaitu ilhunbearen botheretik eta eraman bere Seme maitearen resumara.
14 Zeinetan baitugu redenptionea haren odolaz, baita, bekatuen barkamendua.
15 Zein baita Iainko inbisiblearen imajina, gauza kreatu guziak baino lehen iaioa.
16 Ezen hartan kreatu izan dirade zeruetan eta lurrean diraden gauza guziak, bisibleak eta inbisibleak, nahiz-biz Thronoak, nahiz Dominationeak, nahiz Prinzipaltasunak, nahiz Puisanzak, gauza guziak, diot, harzaz eta harengatik, kreatu izan dirade.
17 Eta bera gauza guziak baino lehen da, eta gauza guziak harzaz konsistitzen dirade.
18 Eta hura da Eliza gorputzaren burua, eta hatsea, eta hiletariko lehen iaioa: gauza guzietan lehen lekua eduki dezanzat.
19 Ezen Aitaren plazer ona izan da konplimendu guzia hartan habita ledin:
20 Eta harzaz rekonzilia litzan gauza guziak beregana, pazifikaturik haren krutzeko odolaz hanbat zeruan nola lurrean diraden gauzak.
21 Eta zuek noizpait harenganik urrunduak eta etsai zinetelarik, pensamenduz obra gaixtotan:
22 Badarik ere orain rekonziliatu zaituzte bere haragiaren gorputzean, herioaz: zuek egin zintzatenzat saindu, eta atxakio gabe eta irreprehensible bere aitzinean:
23 Bai baldin egoiten bazarete fedean fundatuak eta fermu, eta erautzen ezpazarete enzun ukan duzuen Ebanjelioko esperanzatik, zein Ebanjelio zeruaren azpiko kreatura ororen artean predikatu izan baita, zeinetako ministre ni Paul egin izan bainaiz:
24 Orain alegeratzen naiz zuengatik sufritzen ditudan gauzez, eta Kristen afliktionen gainerakoak konplitzen ditut neure haragian, haren gorputzagatik, zein baita Eliza.
25 Zeinetako ministre egin izan bainaiz, Iainkoaren dispensationez, zein eman izan baitzait zuek baithara, Iainkoaren hitzaren konplitzeko:
26 Zein baita, sekula eta adin guziez geroztik estalirik egon izan den misterioa, baina orain manifestatu izan zaie haren sainduei.
27 Zeinei Iainkoak ezagut erazi nahi ukan baitraue, zerik den misterio hunetako gloriaren abrastasuna Jentilen artean, zein baita Krist zuetan, gloriazko esperanza:
28 Zein guk predikatzen baitugu, admonestatzen dugularik gizon guzia, eta irakasten dugularik gizon guzia sapientia orotan: gizon guzia perfekt egin dezagunzat Iesus Krist Iaunean.
29 Hartakotzat trabaillatzen ere naiz, konbatitzen naizela haren operatione nitan botheretsuki obratzen duenaren araura.
KAP. II.
2 Paulek fidelez duen artha. 3 Gizonen doktrinatik begiratzera exhortatzen. 11 Zirkonziditu Kristez. 12 Ohortzi, resuszitatu, bibifikatu eta delibratu Kristez. 16 Ordenanza humanoetan ez fundatzeko.
1 Ezen nahi dut dakizuen zein batailla handia dudan zuengatik eta Laodizeakoakgatik, eta haragian ene presentia ikusi eztuten guziakgatik:
2 Konsola ditezenzat haien bihotzak, elkarrekin karitatez iunktaturik, eta adimendu gerthuki seguratuaren abrastasun guzian, gure Iainko eta Aitaren eta Kristen misterioaren ezagutzetan.
3 Zeinetan sapientiazko eta eszientiazko thesaur guziak gordeak baitirade.
4 Eta haur erraiten dut nehork goga eraziteko hitzez engana etzaitzatenzat.
5 Ezen gorputzez absent banaiz ere, espirituz ordea zuekin naiz, alegeratzen naizelarik eta ikusten dudalarik zuen regela, eta Krist baithan duzuen fedearen fermutasuna.
6 Beraz Iesus Krist Iauna rezebitu ukan duzuen bezala, hartan ebil zaitezte:
7 Erro eginak eta edifikatuak zaretelarik hartan, eta fedean konfirmatuak, irakatsi izan zareten bezala, abundos zaretelarik hartan remerziamendurekin
8 Begirauzue nehork pilla etzaitzaten filosofiaz eta enganio banoz, gizonen ordenanzen araura, munduko rudimenten araura, eta ez Kristen araura:
9 Ezen hartan habitatzen da dibinitatezko bethetasun guzia korporalki.
10 Eta zarete hartan konplituak, zein baita Prinzipaltasun eta Bothere guziaren burua.
l1 Zeinetan zirkonziditu ere izan baitzarete, eskurik gabe egiten den zirkonzisionez, haragiko bekatuen gorputzaz billuzirik, Kristen zirkonzisioneaz:
12 Harekin ohortze izanik Baptismoaz, zeinez harekin batean resuszitatu ere baitzarete, Iainkoaren fede botheretsuki operatzen duenaz, zeinek hura hiletarik resuszitatu ukan baitu.
13 Eta zuek hilak zinetelarik bekatuetan eta zuen haragiaren preputioan, harekin batean bibifikatu ukan zaituzte, zuei bekatu guziak barkaturik,
14 Eta iraungirik ordenanzetan gure kontra zen obliganza, zein baitzen gure kontrario, baina hark kendu ukan du hura artetik, krutzeari eratxekirik:
15 Eta billuzirik Prinzipaltasunak, eta Bothereak monstranzatan eraman ukan ditu publikoki hezaz hartan triunfaturik.
16 Nehork bada etzaitzatela kondemna ianean, edo edanean, edo besta egunaren, edo ilhargi berriaren, edo Sabbathoen respektuz:
17 Zein baitirade ethorteko ziraden gauzen itzal, baina gorputza Kristena da.
18 Nehork eztezala zuen gainean seignoria bere plazerera humilitatez, eta Aingeruen zerbitzuz, ikusi eztituen gauzetara bere burua abanzatuz, bere haragiaren adimenduz erhoki hanturik:
l9 Eta eztatxekalarik buruari, zeinetarik gorputz guzia iunkturaz eta lothuraz forniturik eta elkarrekin iunktaturik Iainkoaren hazitzez hatzen baita.
20 Bada baldin hil bazarete Kristekin munduko rudimentez den bezenbatean, zergatik nehork ordenanzaz kargatzen zaituzte, munduan bizi bazinete bezala?
21 Hala nola, Eztezala ian, Eztezala dasta, Eztezala hunki.
22 Gizonen manamenduen eta doktrinen arauezko gauza hauk guziok usanza berez galdu doaza.
23 Badarik ere gauza hauk badute zerbait sapientia irudi bere borondatezko debotionean, eta espirituzko humilitatean, eta gorputza gupida eztuten bezenbatean: eztirade ordea ezeinere preziotako, zeren haragia resasiatzen duten gauzetara beha baitaude.
KAP. III.
1 Krist garaian bilhatzeko. 5 Bekatutako menbroak mortifikatzeko. 8 Hira. Gaitzerraitea. Gezurra. 9 Gizon zaharra eta berria. 12 Karitatea eta bakea. 18 Instruktione emazten, senharren, haurren, aiten eta zerbitzarien.
1 Bada baldin resuszitatu izan bazarete Kristekin, garaian diraden gauzak bilhaitzazue, non baita Krist Iainkoaren eskuinean iarria.
2 Garaiko gauzetan pensa ezazue, ez lurraren gainekoetan.
3 Ezen hil izan zarete, eta zuen bizitzea gordea da Kristekin Iainkoa baithan.
4 Baina Krist ager dadinean zein baita gure bizia, orduan zuek ere agerturen zarete gloriatan.
5 Mortifikaitzazue bada zuen menbro lurraren gainekoak, paillardiza, zithalkeria, apetitu desordenatua, guthizia gaixtoa, eta abaritia, zein baita idolatria.
6 Gauza haukgatik ethorten da Iainkoaren hira desobedientiazko haurren gainera.
7 Zeinetan zuek ere ebili izan baitzarete noizpait, hetan bizi zinetenean.
8 Baina orain ken itzazue zuek ere hek guziak, hira, kolera, malitia, gaitzerraitea, minzatze deshonesta zuen ahotik apart.
9 Gezurrik ezterrazuela batak berzearen kontra, eraunzirik gizon zaharra bere egitatekin,
10 Eta iaunzirik berria, zein arranberritzen baita ezagutzez, hura kreatu duenaren imajinaren araura.
11 Non ezpaita Grekik ez Iudurik, Zirkonzisionerik ez Preputiorik, Barbarorik ez Eszitherik, esklaborik ez librerik: baina guzia eta guzietan Krist.
12 bezti zaitezte bada Iainkoaren elejitu, saindu eta maite anzo, miserikordiazko halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetasunez, espiritu patientez:
13 Suportatzen duzuelarik batak berzea, eta barkatzen draukazuelarik elkarri, baldin zenbeitek berzeren kontra kereillarik badu: nola Kristek ere barkatu ukan baitrauzue, hala zuek ere.
14 Eta hauen guzion gainera bezti zaitezte karitatez, zein baita perfektionezko lotgarria.
15 Eta Iainkoaren bakeak regna beza zuen bihotzetan, zeinetara deithuak ere baitzarete gorputz batetan, eta zareten gratioso.
16 Kristen hitza habita bedi zuetan largoki sapientia guzirekin: irakasten eta admonestatzen duzuela elkar psalmuz, laudorioz, eta kantu espiritualez remerziamendurekin, kantatzen draukazuela zuen bihotzean Iaunari.
17 Eta zerere egin baitezazue hitzez edo obraz, Iesus Iaunaren izenean egizue, eskerrak emaiten drautzazuela gure Iainko eta Aitari harzaz.
18 Emazteak, zareten suiet zuen senharretara, bide den bezala gure Iaunean.
19 Senharrak, on eriztezue zuen emaztei, eta etzaiteztela samint haien kontra.
20 Haurrak, obeditzazue aitak eta amak gauza guzietan: ezen haur Iaunari plazent zaio.
21 Aitak, eztitzazuela tharrita zuen haurrak: gogoa gal eztezatenzat.
22 Zerbitzariak, obeditzazue gauza guzietan zuen nabusi karnalak, ez begiaren araura zerbitzatzen dituzuela, gizonen gogara egin nahi bazindute bezala, baina bihotzeko sinplizitaterekin, Iaunaren beldur zaretelarik.
23 Eta zerere baitagizue, gogotik egizue Iaunari anzo eta ez gizonei anzo.
24 Dakizuelarik ezen Iaunaganik rezebituren duzuela heretajeko alokairua, ezen Krist Iauna zerbitzatzen duzue.
25 Baina iniustoki egiten duenak, rezebituren du iniustoki egin dukeena: eta ezta personen akzeptionerik.
KAP. IIII.
1 Nabusien eginbidea. 2 Orationetan perseberatzeko. 6 Kristinoen minzatzea nolako izateko. 7 Thikike. 9 Onesimo. 10 Aristarke. 11 Iesus Iusto deitzen dena. 12 Epafras. 14. Luk medikua. 17 Arkipe.
1 Nabusiak egiezue zuzena eta eginbidea zerbitzariei, dakizuelarik ezen zuek ere baduzuela Iaun bat zeruetan.
2 Orationetan persebera ezazue, hartan beillatzen duzuelarik remerziamendurekin.
3 Othoitz egiten duzuelarik elkarrekin guregatik ere hitzaren bortha Iainkoak ireki diezagunzat, Kristen misterioaren denuntiatzeko, zeinagatik presoner ere bainaiz.
4 Hura manifesta dezadanzat, minzatu behar dudan bezala.
5 Zuhurki ebil zaitezte kanpokoetara, denbora rekrubatzen duzuelarik.
6 Zuen hitza bethiere biz gatzez konfitua gratiarekin, batbederari nola ihardetsi behar draukazuen dakizuenzat.
7 Ene ekiteko guziak notifikaturen drauzkizue Tikike gure anaie maiteak, eta ministre fidelak, eta gure Iaunean ene zerbitzari kideak:
8 Zein igorri ukan baitut zuetara berariaz, ezagut ditzanzat zuen egitekoak, eta konsola ditzanzat zuen bihotzak,
9 Onesimo gure anaie fidelarekin eta maitearekin zein baita zuenetarik, hek alde hunetako egiteko guziez abertituren zaituztez.
l0 Salutatzen zaituztez Aristarke ene presoner kideak, eta Mark Barnabasen lehen gusuak (zeinez manamendu rezebitu baituzue, baldin zuetara ethor badadi, rezebi dezazuen)
11 Eta Iesus Iusto deitzen denak, zein baitirade zirkonzisionetik, hauk solament ditut aiutazale Iainkoaren resuman, eta ene solajeamendutako izan dirade.
12 Salutatzen zaituzte Epafras zuenak, Kristen zerbitzariak, bethiere bataillatzen delarik zuengatik othoitzetan, zaudetenzat perfekto eta konplitu Iainkoaren borondate guzian:
13 Ezen haur harzaz testifikatzen dut, ezen zelo handia duela zuengatik eta Laodizean, eta Hierapolen diradenakgatik.
14 Salutatzen zaituztez Luk mediku maiteak, eta Demasek.
15 Salutaitzazue Laodizean diraden anaieak, eta Ninfa, eta haren etxean den Eliza.
16 Eta epistola haur zuek baithan irakurri datenean, egizue Laodizeakoen Elizan ere irakur dadin: eta Laodizeatik eskribatua, zuek ere irakur dezazuen.
17 Eta errozue Arkiperi, Gogoa ezak gure Iaunean rezebitu ukan duan administrationea konpli dezanzat.
18 Salutationea, ene Paulen eskuz. Zareten orhoit ene estekadurez. Gratia dela zuekin. Amen.
Romarik Kolosianoei eskribatua Tikikerekin eta Onesimorekin.
|