www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria
Joanes Leizarraga
1571

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1K 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

S. IOANEN BIGARREN EPISTOLA

 

5 Elkarganako amorioa. 6 Iainkoaren manamendua. 7 Antekrist. 9 Kristen doktrina. 10 Heretikoekin ez komunizatzeko.

 

        1 Anzianoak andre elejituari, eta haren haurrei, zein nik egiaz maite baititut, eta ez nik neurorrek solament, baina egia ezagutu ukan duten guziek ere:

        2 Gutan dagoen eta sekulakotz gurekin izanen den egiaren kausaz:

        3 Gratia, miserikordia, bakea dela zuekin Iainko Aitaganik, eta Aitaren Seme Iesus Krist Iaunaganik, egiarekin eta karitaterekin.

        4 Alegeratu izan naun hagitz, zeren eriden dudan hire haurretarik egian dabiltzala, manamendu rezebitu ukan dugun bezala Aitaganik.

        5 Eta orain othoitz egiten draunat, andrea, ez manamendu berririk eskribatzen banaraun bezala, baina hatseandanik ukan duguna, elkarri on daritzogun.

        6 Eta haur da karitatea, ebil gaitezen haren manamenduen araura: haur da manamendua hatseandanik enzun ukan duzuen bezala, hartan ebil zaitezten.

        7 Ezen anhitz abusari sarthu izan da mundura, zeinek ezpaitute konfesatzen Iesus Krist haragitan ethorri izan dela: halakoa abusari da eta Antekrist.

        8 Gogoauzue zuen buruetara, gal eztitzagunkat egin ditugun gauzak, baina sari bethea rezebi dezagunzat.

        9 Nork ere iragaiten baitu, eta ezpaita egoiten Kristen doktrinan, Iainkoa eztu: Kristen doktrinan egoiten denak Aita eta Semea baditu.

        10 Baldin zenbeit ethorten bada zuetara, eta doktrina haur ezpaitu ekarten, hura eztezazuela rezebi etxera, ezeta saluta.

        11 Ezen hura salutatzen duenak komunikatzen du haren obra gaixtoekin.

        12 Anhitz gauza banuen ere zuei eskribatzekorik, eztitut paperez eta tintaz eskribatu nahi ukan, baina esperanza dut ethorriren naizela zuetara eta ahoz aho minzaturen, gure bozkarioa konplitua denzat. 13 Hire ahizpa elejituaren haurrek salutatzen aute.

 

aurrekoa hurrengoa