APOSTOLUAREN HEBRAIKOETARATKO EPISTOLA.
KAP. I.
2 Iainkoa minzatu izan zaiku bere Semeaz, zein baita haren herederoa, 3 Eta imajina, haren eskuinean iarria, 4 Exzellentago Aingeruak baino, zein baitirade Iainkoaren ministre. 8 Krist Iainko.
1 Anhitzetan eta anhitz maneraz lehenago Iainkoa minzaturik gure Aitei Profetez, azkeneko egun hautan minzatu izan zaiku guri bere Semeaz,
2 Zein ezarri ukan baitu gauza guzien heredero, zeinez mundua ere egin ukan baitu:
3 Zein, gloriaren klaretate eta haren personaren imajina propria delarik eta sustengatzen dituelarik gauza guziak bere hitz botheretsuaz, gure bekatuen purgationea bere buruaz eginik, iarri izan baita haren maiestatearen eskuinean leku goretan.
4 Zenbatenaz Aingeruak baino exzellentago egin izan baita, hanbatenaz hek baino izen exzellentago bat akisitu ukan du hetarik abantail.
5 Ezen egundano Aigeruetarik zeini erran ukan drauka, Ene Semea aiz hi, nik egun enjendratu aut hi? Eta berriz, Ni izanen natzaio hari Aita, eta hura izanen zait niri Seme?
6 Eta berriz bere Seme lehen iaioa mundura aitzinaratzen duenean, dio Eta adora bezate hura Iainkoaren Aingeru guziek.
7 Eta Aingeruez den bezenbatean dio, zeinek bere Aingeruak egiten baititu haize, eta bere ministreak, su flama:
8 Baina Semeaz den bezenbatean dio O Iainkoa, hire thronoa sekula sekulakotz duk: eta hire Resumako eszeptrea duk, zuzenezko eszeptrea.
9 On eritzi draukak iustitiari, eta gaitz eritzi draukak inikitateari: halakotz unktatu ukan au Iainkoak, eure Iainkoak bozkariotako olioz, eure lagunetarik abantail.
10 Eta, Hik hatseandanik, Iauna, lurra fundatu ukan duk, eta zeruak hire eskuen obrak dituk:
11 Hek deseginen dituk, bailla hi permanent aiz: eta guziak beztidura bezala zaharturen dituk:
12 Eta estalki baten anzora hik dituk hek biribilgaturen, eta muthatzeko diaudek: baina hi hura bera aiz, eta hire urtheak eztituk faltaturen.
13 Eta Aingeruetarik zeini erran ukan drauka egundano, Iar adi ene eskuinean, ezar ditzakedano hire etsaiak hire oinen eskabella?
14 Eztirade guziak espiritu zerbitzu egiten dutenak, zerbitzuko igorten diradelarik salbamenduko heredero izanen diradenakgatik.
KAP. II.
1 Ebanjelioaren obedientian egoitea. 9 Iesus herioko pasioneagatik gloriaz koroatu. 12 Kristen anaie. 14 Herioaren iaurgoa. 17 Krist sakrifikadore subirano.
1 Halakotz behar dugu hobeki gogoa eman enzun ukan ditugun gauzetara, iragaitera utzi eztitzagunzat.
2 Ezen baldin Aingeruez erran izan zen hitza fermu izan bada, eta transgresione eta desobedientia guziak rekonpensa bidezkoa rezebitu ukan badu,
3 Nolatan gu itzuriren giaizkio baldin hain salbamendu handiaz konturik ezpadagigu? zein lehenik Iaunaz beraz deklaratzen hasirik, hura enzun ukan zutenez konfirmatu ikan baitzaiku:
4 Testimoniaje rendatzen zerauelarik Iainkoak signoz eta mirakuluz, eta berthute dibersez, eta Espiritu sainduaren distributionez bere borondatearen araura,
5 Ezen eztu Aingeruen suiet egin ethorteko den mundua, zeinez minzo baikara:
6 Eta testifikatu ukan du nonbeit zenbeitek, dioela, Zer da gizona, harzaz orhoit aizen? edo zer da gizonaren semea, hura bisita dezan?
7 Egin ukan duk hura xipixiago Aingeruak baino: gloriaz eta ohorez koroatu ukan duk hura, eta ordenatu ukan duk hura eure eskuezko obren gaineko.
8 Gauza guziak suiet egin ukan dituk haren oinen azpiko. Eta gauza guziak haren suiet egin dituenaz geroz, eztu deus utzi haren suiet ezten: baina eztakusagu oraino gauza guziak haren suiet diradela.
9 Baina Aingeruak baino xipixiago egin izan zena, ikusten dugu zein baita Iesus, bere herioko pasioneagatik, gloriaz eta ohorez koroatu izan dela: Iainkoaren gratiaz guziakgatik herioa dasta lezanzat.
10 Ezen konbenable zen hark, zeinegatik baitirade gauza hauk guziok, eta zeinez baitirade gauza hauk guziok, anhitz haur gloriara eramaiten zuenaz geroz, haien salbamenduaren Prinzea afliktionez konsekra lezan.
11 Ezen bai sanktifikazalea, bai sanktifikatzen diradenak, batganik dirade guziak, kausa hunegatik ezta ahalke haien anaie deitzera,
12 Dioela, Denuntiaturen diraueat hire izena neure anaiei, eta Elizaren erdian laudaturen aut hi.
13 Eta berriz, Ni fida izanen naiz hartan. Eta berriz, Huna ni eta Iainkoak niri eman drauzkidan haurrak.
14 Zeren bada haurrak partizipant baitirade haragian eta odolean, hura ere halaber partizipant egin izan da hetan beretan, herioaz desegin lezanzat herioaren iaurgoa zuena, zein baita deabrua:
15 Eta delibra litzanzat herioaren beldurrez, bere bizi guzian esklabo izatera suiet ziraden guziak.
16 Ezen segur eztitu Aingeruak hartu ukan, baina Abrahamen hazia hartu ukan du.
17 Halakotz behar zen gauza guzietan anaieak irudi lizen, miserikordioso lizenzat eta Sakrifikadore subirano fidel Iainkoa baitharatko gauzetan, populuaren bekatuen pagamenduaren egiteko.
18 Ezen sufritu ukan duenaren gainean tentatu izanik tentatzen diradenen ere aiutatzeko botheretsu da.
KAP. III.
1 Krist Apostolu eta Sakrifikadore. 2 Fidel Iainkoagana. 5 Moisez. 6 Iainkoaren etxea. 7. Kristen fedean egoitea. 19 Inkredulitatea.
1 Bada, anaie sainduak, bokatione zelestialen partizipant zaretenak, konsidera ezazue gure konfesioneko Apostolua eta Sakrifikadore subiranoa, zein baita, Iesus Krist,
2 Ordenatu ukan duenarenzat fidel dena: Moises ere haren etxe guzian bezala.
3 Ezen hanbatez haur Moises baino gloria handiagoren digne estimatu izan da, zenbatez ohore handiagotan baita etxea edifizatu duena, ezen ez etxea bera.
4 Ezen etxe oro norbeitez edifikatzen da: eta gauza hauk guziak edifikatu dituena, Iainkoa da.
5 Eta segur Moises fidel izan da haren etxe guzian zerbitzari bezala, gero erraiteko ziraden gauzen testifikatzeko:
6 Baina Krist seme bezala da bere etxean: zeinen etxea baikara gu, baldin konfidanza eta gloriatzen garen esperanza finerano fermu eduki baditzagu.
7 Halakotz Espiritu sainduak erraiten duen bezala, Egun baldin haren boza enzun badezazue
8 Eztitzazuela gogor zuen bihotzak, tharritamenduan bezala, tentationeko egunean desertuan:
9 Non tentatu ukan bainaute zuen aitek, experimentatu ukan bainaute- eta ikusi baitituzte ene obrak berrogei urthez.
10 Halakotz enoiatu izan naiz jeneratione hunez, eta erran ukan dut, Bethiere huts egiten dute bihotzez, eta eztituzte ezagutu ukan ene bideak.
11 Bada zin egin ukan dut neure hiran, Baldin sekulan sarthuren badirade ene reposean
12 Gogoauzue, anaieak, zuetarik zenbeitetan ezten bihotz sinheste gabetako gaixtoa, Iainko biziaganik reboltagarri:
13 Baina exhorta ezazue elkar egun oroz, egungo egun deitzen deno, zuetarik nehor gogor eztadinzat bekatuaren enganioz.
14 Ezen Kristen partizipant egin izan gara, bai baldin hatse hura, zeinez sustengatzen baikara, fermu eduki badezagu finerano.
15 Erraiten deno, Egun baldin haren boza enzun badezazue, eztitzazuela gogor zuen bihotzak tharritamenduan bezala.
16 Ezen batzuk enzun ukan zutenean, tharrita zezaten Iauna: baina ez Egiptetik Moisesez ilki izan ziraden guziek.
27 Baina zeinez enoiatu izan da berrogei urthez? ala ez bekatu egin ukan zutenez, zeinen gorputzak erori izan baitirade desertuan?
18 Eta zeini zin egin zerauen, haren reposean etziradela sarthuren, obeditu ukan etzutenei baizen?
19 Eta badakusagu inkredulitatearen kausaz ezin sarthu izan diradela.
KAP. IIII.
1 Hitza fede gabe alfer. 4, 9 Sabbath egiazkoa. 6 Inkredulitatea. 12 Hitzaren efikazioa. 14 Sakrifikadore handia, Iesus. 16 Gratiazko thronoa.
1 Garen bada beldur gertha eztadin zuetarik zenbeit haren reposean sartzeko promesa utzirik, pribatua eriden eztadin.
2 Ezen guri ere ebanjelizatu izan zaiku haei ere bezala: baina etzaie deus probetxatu predikationeko hitza, zeren ezpaitzen fedearekin nahasia enzun ukan zutenetan.
3 Ezen sarthuren gara reposean gu, sinhetsi ukan dugunok, erran duen bezala, Bada zin egin ukan dut neure hiran, Baldin sekulan sarthuren badirade ene reposean: munduaren hatsean danik haren obrak akabatu izan baziraden ere.
4 Ezen nonbeit hunela erran ukan du zazpigarren egunaz den bezenbatean, Eta reposa zedin Iainkoa zazpigarren egunean bere obra guzietarik.
5 Eta hunetan berriz, Baldin sekulan sarthuren badirade ene reposean.
6 Ikusirik bada oraino batzu sartzen diradela hartan, eta lehenik denuntiatu izan zauenak eztiradela sarthu izan bere inkredulitatearen kausaz:
7 Berriz determinatzen du egun iakin bat, Egun, Dabid baithan erraiten duela hanbat denboraren buruan (nola erran izan baita) Egun baldin haren boza enzun badezazue, eztitzazuela gogor zuen bihotzak.
8 Ezen baldin Iosuek haei eman balaraue reposik, etzatekeen gehiagorik berze egunez minzatu.
9 Halakotz, gelditzen zaio sabbathgoa bat Iainkoaren populuari.
10 Ezen Iainkoaren reposean sarthu izan dena, reposatu izan da hura ere bere obretarik, Iainkoa beretarik bezala.
11 Dagigun bada dilijentia repos hartan sartzera: nehor eztadin eror desobedientiazko exenplu berera.
12 Ezen Iainkoaren hitza bizi da eta efikaziotako, eta den ezpata bi ahotakorik baino penetrantago: eta ardiesten du arimaren eta espirituaren, baieta iunkturen eta hunen dibisionerano: eta da pensamenduen eta bihotzeko intentionen iuje
13 Eta ezta kreaturarik batre haren aitzinean ageri eztenik: aitzitik gauza guziak dirade billuziak eta irekiak haren begietan zeinekin baitugu gure egitekoa.
l4 Bada sakrifikadore subiranoa eta handia Iesus, Iainkoaren Semea, zeruak penetratu dituena dugunaz geroz, dadukagun konfesione haur.
15 Ezen eztugu Sakrifikadore subirano gure infirmitatez konpasionerik ezin dukeen bat, baina dugu manera berean gauza guzietan tentatu izan dena, salbu bekatuan.
16 Goazen bada seguranzarekin gratiazko thronora, miserikordia ardiets eta gratia eriden dezagunzat aiuta behar denborako.
KAP. V.
1 Sakrifikadore handiaren ofizioa. 5 Krist Sakrifikadore, 9 Eta obeditzen dutenen salbamendu eternal. 12 Iainkoaren hitzaren elementak. 13 Eznea, eta bianda.
1 Ezen Sakrifikadore subirano guzia gizonetarik hartzen da, eta gizonengatik ordenatzen da Iainkoa baitharako gauzetan: ofrenda ditzanzat donoak eta sakrifizioak bekatuakgatik:
2 Zeinek behar den bezenbat ignorantez eta falta egiten dutenez pietate ahal baituke: zeren bera ere infirmitatez inguratua baita:
3 Eta infirmitate haren kausaz behar baitu nola populuagatik, hala bere buruagatik-erk ofrendatu sakrifizio bekatuakgatik.
4 Eta nehork eztrauka emaiten bere buruari ohore haur, baina Iainkoaz deitzen denak, Aaron bezala.
5 Hala Kristek ere eztrauka bere buruari ohore haur eman ukan Sakrifikadore subirano egin ledin, baina hari erran ukan draukanak,Ene Semea aiz hi, nik egun enjendratu aut hi.
6 Berzetan ere erraiten duen bezala, Hi aiz Sakrifikadore eternalki Melkisedek-en fazoinera.
7 Zeinek bere haragiaren egunetan heriotarik enpara ahal zezakenari othoitzak eta suplikationeak oihu handirekin eta nigar urirekin ofrendatu zerautzanean, eta beldur zenetik enzun izan zenean,
8 Seme bazen ere ikasi ukan baitu obedientia sufritu ukan dituen gauzetarik:
9 Eta sanktifikatu izanik, egin izan zaie hura obeditzen duten guziei salbamendu eternalaren author:
10 Iainkoaz izendatu izanik Sakrifikadore subirano Melkisedek-en fazoinera.
11 Zeinez propos luzea baitugu erraiteko, eta deklaratzeko difizila: zeren enzutera nagitu izan baitzarete:
12 Zereneta denboraren arauez irakatsle izan behar zinetelarik, berriz irakatsi behar baitzarete zer diraden Iainkoaren hitzetako lehen hatseko elementak: eta halako egin zarete non ezne behar baituzue, eta ez bianda zerraturik.
13 Ezen nork ere eznez usatzen baitu, hark iustitiazko hitzaren experientiarik eztu: ezen haur da:
14 Baina handituentzat da bianda zerratua, hala nola kostumatu izanez sensuak exerzitatuak dituztenen onaren eta gaitzaren beretzeko.
KAP. VI.
1 Perfektionetara abanzatzea. 7 Lur fruktu ekarten duena eta eztuena. 10 Fidelen obrak. 16 Iuramenduaren fina. 18 Esperanza fermua. 20 Krist Sakrifikadore subirano.
1 Bada, utzirik Kristez hatse emaiten duen hitza, abanza gaitezen perfektionera: berriz ezarten eztugularik obra hiletariko penitentiaren, eta Iainkoa baitharako fedearen fundamenta,
2 Baptismoen doktrinazko eta eskuen inpositionezko, eta hilen resurrektionezko, eta iudizio eternalezko fundamenta.
3 Eta haur eginen dugu baldin behinzat permeti badeza Iainkoak.
4 Ezen ezta posible behin illuminatu izan diradenak, eta dohain zelestiala dastatu ukan dutenak, eta Espiritu sainduan partizipant egin izan diradenak,
5 Eta dastatu ukan dutenak Iainkoaren hitz ona, eta ethorteko den sekularen berthuteak:
6 Baldin eror baditez, berriz arranberri ditezen penitentiatara, ikusirik ezen Iainkoaren Semea berriz kruzifikatzen dutela hetan den bezenbatean, eta eskarniotara emaiten dutela.
7 Ezen gainera ethorten zaion uria maiz edaten duen lurrak eta lanzen dutenei belhar sasoinezkorik ekarten drauenak, rezebitzen du benediktione Iainkoaganik:
8 Baina elhorri eta kardu ekarten duena, reprobatua da eta malediktionearen hurbil, zeinen fina erre izatera beha baitago.
9 Baina seguratzen gara zuezaz den bezenbatean, maiteak, gauza hobez, eta salbamenduarekin egitenago denez: hunela minzo bagara ere.
10 Ezen Iainkoa ezta iniusto, ahanz dakion zuen obra eta haren izenera erakutsi ukan duzuen trabailluzko karitatea, sainduei aiuta egin eta egiten drauezuen bezenbatean.
11 Baina desir dugu zuetarik batbederak artha bera erakuts dezan, esperanzaren seguranza bethekotzat finerano:
12 Notxalent egin etzaiteztenzat, baina fedez eta patientiaz promesak heretatzen dituztenen imitazale.
13 Ezen Abrahami promes egin zeraukanean Iainkoak, zeren berze handiagoz ezin iura baitzezakeen, iura zezan berarzaz,
14 Zioela, Segur benedikatuz benedikaturen aut, eta multiplikatuz multiplikaturen aut.
15 Eta hala patientki igurikirik rezebitu ukan du promesa.
16 Ezen gizonek berak baino handiagoz iuratzen dute. eta konfirmationetako iuramendua, diferentia guziaren finetan edukiten dute.
17 Gauza hunetan Iainkoak abundoskiago promeseko herederoei bere konseilluaren fermetate mutha ezin daitekena erakutsi nahiz, iuramenduz seguratu ukan du:
18 Bi gauza mutha ezin daitezkenez (zeinetan inposible baita Iainkoak gezurrik erran duen) konsolatione segura dugunzat, rekursa dugunok proposatu izan zaikun esperanzaren ukaitera:
19 Zein baitadukagu arimaren angura segur bat eta fermu bat bezala, eta bela barnean diradenetarano sartzen den bat bezala.
20 Non Iesus aitzindari guregatik sarthu izan baita Melkisedek-en fazoinera Sakrifikadore subirano eternalki egin izanik.
KAP. VII.
1, 15 Melkisedek Kristen figura. 11, 18 sakrifikadoregoa Lebitikoa abolitu eta kendu. 21 Krist Sakrifikadore eta allianzaren fiadore. 24, 28 Eta ararteko fidelen salbatzeko.
1 Ezen Melkisedek haur zen Salemgo rege, Iainko subiranoaren Sakrifikadore, zein bidera ilki izan baitzaion Abrahami haur regen desegitetik itzultzen zela, eta hark zezan benedika:
2 Hari hamarrena ere gauza guzietarik parti ziezon Abrahamek: eta lehenik hura da interpretatzen iustitiazko rege, eta gero Salemgo rege ere: zein erran nahi baita bakezko rege:
3 Aita gabe, ama gabe, leinu gabe: eztuelarik egunen hatserik, ez bizitzearen finik: baina Iainkoaren Semearen irudiko egin izanik, dago Sakrifikadore eternalki.
4 Konsidera ezazue bada zein handi egin izan den haur, zeini Abraham patriarkak despuilletako hamarrena ere eman baitziezon.
5 Eta Lebiren semetarik diradenek Sakrifikadoregoa dutelarik, manua badute populuaganik hamarrenaren hartzeko Legearen arauez, erran nahi baita, bere anaietarik, Abrahamen gerrunzetik ilki izan badirade ere.
6 Baina hek diraden leinu bereko kontatzen eztenak, hamarrena hartu ukan du Abrahamganik, eta promesak zituena benedikatu ukan du.
7 Eta kontradiktionerik batre gabe xipien dena gehien denaz benedikatzen da.
8 Eta hemen hiltzen diraden gizonek hamarrenak hartzen dituzte: baina han bizi dela testimoniaje duenak hartzen ditu.
9 Eta (hunela minza nadin) Abrahamtan detxematu izan da Lebi bera ere, zeinek hamarrenak hartzen ohi baititu.
10 Ezen hura oraino bere aitaren gerrunzean zen, Melkisedek Abrahami bidera ilki izan zaionean.
11 Beraz baldin perfektionea Sakrifikadoregoa Lebitikoan izan baliz (ezen populuak Legea haren azpian rezebitu ukan du) zer behar zen goitirik berze Sakrifikadore bat Melkisedek-en fazoinera altxa ledin, eta ezladin Aaronen fazoinera erran?
12 Ezen Sakrifikadoregoaren ofizioa kanbiatu izanik, nezesario da Legearen kanbioa ere egin dadin.
13 Ezen gauza hauk norzaz erraiten baitirade hura berze leinuri apartenitzen zaio, zein leinutarik nehork ezpaitu aldarea zerbitzatu ukan.
14 Ezen klaro da Iudaren leinutik ilki izan dela gure Iauna, zein leinutan ezpaitu Moisesek Sakrifikadoregoaz deus erran.
15 Eta are haur da klaroago, zeren Melkisedek-en fazoinera ilkiten baita berze Sakrifikadore bat:
16 Zein ezpaita Sakrifikadore egin izan manamendu karnaleko Legearen arauez, baina bizitze inmortaleko puisanzaren arauez.
17 Ezen testifikatzen du hunela, Hi aiz Sakrifikadore eternalki Melkisedek-en fazoinera.
18 Ezen aitzineko manamendua abolitzen da bere debilitateagatik eta probetxu gabeagatik.
19 Ezen eztu deus perfektionetara eraman ukan Legeak: baina izan da esperanza hobeagoren preparatione bat zeinez hurbiltzen baikara Iainkoagana.
20 Eta iuramendu gabe izan ezten bezenbatean (ezen berzeak iuramendu gabe Sakrifikadore egin izan dirade.
21 Baina haur iuramendurekin, hari erran ukan draukanaz, Iuratu ukan dik Iaunak, eta etziaiok doluturen, Hi aiz Sakrifikadore eternalki Melkisedek-en fazoinera)
22 Hanbatenaz allianza hobeagoren fiadore egin izan da Iesus.
23 Eta Sakrifikadorez den bezenbatean, anhitz egin izan dirade, zeren herioaz enpatxatzen baitziraden egoitera.
24 Baina hunek, zeren eternalki egoiten baita, Sakrifikadoregoa perpetual bat du.
25 Eta halakotz salba ere perfektoki ahal ditzake, harzaz Iainkoagana hurbiltzen diradenak, bethi bizi delarik hekgatik ararteko izateko.
26 Ezen beharra genduen halako Sakrifikadore subirano bat genduen, saindua, inozenta, makularik gabea, bekatoretarik separatua, zeruak baino gorago altxatua:
27 Zeinek ezluen beharrik egun oroz, berze Sakrifikadore subiranoek bezala, lehenik bere bekatuakgatik sakrifiziorik ofrendatu, gero populuarenakgatik: ezen haur behingoaz egin ukan du bere burua ofrendaturik.
28 Ezen Legeak Sakrifikadore subirano ordenatzen ditu gizon infirmoak: baina iuramenduko hitz Legearen ondokoak, ordenatzen du Seme eternalki sanktifikatua.
KAP. VIII.
1 Krist Sakrifikadore subirano, 6 Ararteko. 8 Allianza berria. 10 Lege bihotzetan eskribatua. 12 Bekatuak edeki. 13 Allianza zaharra abolitu.
1 Bada erraiten ditugun gauzen somarioa haur da, Halako sakrifikadore subirano bat dugula, zein iarria baita Iainkoaren maiestateko thronoaren eskuinean, zeruetan:
2 Sanktuarioko ministre eta egiazko Tabernakleko, zein finkatu baitu Iaunak, eta ez gizonak.
3 Ezen Sakrifikadore subirano guzia donoen eta sakrifizioen ofrendatzeko ordenatzen da: bada, nezesario da hunek ere duen zerbait zer ofrenda.
4 Ezen baldin lurrean baliz, Sakrifikadore ere ezlizateke, Legearen arauez donoak ofrendatzen dituzten Sakrifikadoreak irauten lukeiteno.
5 Zeinek gauza zelestialen patroina eta itzala zerbitzatzen baitute, Moisesi dibinoki ihardetsi izan zaion bezala Tabernaklea akabatu behar zuenean, Bada ikusak (dio) egin ditzan gauza guziak mendian erakutsi izan zaian patroinaren araura.
6 Baina orain gure Sakrifikadore subiranoak ministerio exzellentagoa obtenitu ukan du, zenbatenaz Allianza hobeago baten ararteko baita, zein promes hobeagoen gainean ordenatu izan baita.
7 Ezen baldin lehen hura deusen falta izan ezpaliz, bigarrenari etzaikeon bilhatu lekurik.
8 Ezen hek reprehenditzen dituelarik, dioste, Huna, ethorri dirade egunak, dio Iaunak, konplituren baitut Allianza berri bat Israeleko etxearen gainean eta Iudako etxearen gainean.
9 Ez haien aitekin egin ukan nuen Allianzaren araura, haien eskua hartu nuen egunean Egipteko lurretik idoki nitzanzat, zeren ezpaitirade hek ene Allianzan egon, eta nik menospreziatu ukan ditut hek, dio Iaunak.
10 Ezen haur da egun haien ondoan Israeleko etxearekin eginen dudan Allianza, dio Iaunak, Ezarriren ditut neure Legeak haien adimenduan, eta haien bihotzean ditut eskribaturen: eta izanen naiz haien Iainko, eta hek izanen dirade ene populu.
11 Eta eztu irakatsiren batbederak bere hurkoa, ez batbederak bere anaiea, dioela, Ezagut ezak Iauna: ezen ezaguturen naute xipienetik haien arteko handieneranoko guziek.
12 Ezen amatigatua izanen naiz haien inikitatetara eta haien bekatuetara, eta eznaiz gehiagorik orhoit izanen haien inikitatez.
13 Berri bat erraiten duenean, zahartzen du lehena: eta zahartzen eta anzianotzen dena abolitu izateari hurbil dagoka.
KAP. IX.
1 Bi Tabernakle. 9 Legeko sakrifizioak denboratako. 12 Krist leku sainduetan behin sarthu. 14 Haren odolak xahutzen. 15 Krist Allianza berriaren arartekoa. 24 Hark Iaunaren aitzinean guregatik konparitzen. 26 Krist behin ofrendatu.
1 Beraz bazituen lehen Allianzak ere zerbitzu dibinoaren ordenanzak, eta sanktuario mundanoa.
2 Ezen Tabernaklea edifikatu izan da, diot, lehena zeinetan baitziraden kandelera, eta mahaina, eta propositioneko ogiak, zein deitzen baita Leku sainduak.
3 Eta bigarren belaren ondoan zen Tabernaklea, Sainduen sainduak deitzen dena:
4 Urhezko enzenser bat zuelarik, eta Allianzako Arka osoki urhez inguru estalia: zeinetan baitzen urhezko pegar bat, non baitzen Mana, eta Aaronen zihor lilitu izan zena: eta Allianzako Taulak.
5 Eta haren gainean gloriazko Kerubinak ziraden Propitiatorioari itzal egiten zeraukatela, ezta gauza hauzaz orain partikularki minzatzeko mengoarik.
6 Eta gauza hauk hunela ordenatuak izanik, lehen Tabernaklean bethiere sartzen ziraden Sakrifikadoreak zerbitzuaren kolllplitzeagatik.
7 Baina bigarrenean, urthean behin Sakrifikadore subiranoa bera sartzen zen, ez odol gaberik, zein ofrendatzen baitzuen bere buruagatik eta populuaren faltakgatik:
8 Harzaz deklaratzen zuela Espiritu sainduak, oraino etzela ireki sanktuarioko bidea, lehen tabernaklea oraino zutik egoiten zeno, zein baitzen denbora present hartako figura:
9 Zeinetan donoak eta sakrifizioak ofrendatzen baitziraden, zerbitzua egiten zuenaren konszientia, ezin sanktifika zezaketelarik.
10 Solament ianharitan, eta edaritan, eta ikutze dibersetan, eta zeremonia karnaletan, haur korreji zaitekeen denborarano ordenatuak:
11 Baina Krist izateko ziraden onen Sakrifikadore subirano ethorririk, Tabernakle handiago eta perfektoago batez, ez eskuz eginaz, erran nahi baita, ez kreatione hunetakoz:
12 Eta ez aker edo aretze odolez, baina bere odol propriaz behin sarthu izan da leku sainduetan redenptione eternala obteniturik.
13 Ezen baldin zezenen eta akerren odolak, eta bigaren hauts barreiatuak, satsuak sanktifikatzen baditu haragiaren puritateaz den bezenbatean:
14 Zenbatez areago Kristen odolak, zeinek Espiritu eternalaz bere burua makularik gabe Iainkoari ofrendatu baitrauka, xahuturen du obra hiletarik zuen konszientia Iainko biziaren zerbitzatzeko?
15 Eta halakotz da Testamentu berriaren ararteko, herioa artean iarririk, leheneko Testamentuaren azpian ziraden transgresionen redenptionetan, deithuek heretaje eternaleko promesa rezebi dezatenzat.
16 Ezen testamenturik den lekuan, nezesario da testamentu egilearen herioa den.
17 Ezen testamentua hiletan konfirmatu da, ikusirik ezen oraino eztuela balio testamentu egilea bizi deno.
18 Bada, lehena ere ezta odolik gabe dedikatu izan.
19 Ezen irakurri zerautzanean manamendu guziak Legearen arauez Moisesek populu guziari, harturik aretzen eta akerren odola urarekin, eta eskarlatan tintatu ilerekin eta hisoparekin bai liburua bai populu guzia ihizta zitzan:
20 Zioela, Haur da Iainkoak zuei ordenatu drauzuen Testamentuko odola.
21 Gero Tabernaklea ere halaber, eta zerbitzuko unzi guziak, odolez ihizta zitzan.
22 Eta kuasi gauza guziak Legearen arauez odolez purifikatzen dirade, eta odol isurtze gabe barkamendurik ezta egiten.
23 Behar izan da beraz zeruetan diraden gauzen figurak, hunelako gauza hauzaz purifika litezen, baina zelestial berak purifika ditezen hauk diraden baino sakrifizio hobez.
24 Ezen Iesus ezta leku saindu eskuz eginetan sarthu, zein baitziraden egiazkoei ihardesten zerauezen figurak: baina zeruan berean, orain Iainkoaren begitharte aitzinean guregatik konparitzeko.
25 Baina ez anhitzetan bere burua ofrenda dezanzat, Sakrifikadore subiranoa leku sainduetan urthe guziaz berzeren odolekin sartzen zen bezala.
26 (Berzela sufritu behar ukan zukeen anhitzetan munduaren fundationeaz geroztik) baina orain behin sekulen konsumationean, bekatuaren destruktionetan, bere buruazko sakrifizioaz konparitu izan da.
27 Eta hala nola ordenatu baitzaie gizonei behin hiltzera, eta gero iujemendua:
28 Halaber Krist ere behin ofrendatu izanik anhitzen bekatuak aboli litzanzat, berrizko aldian bekatu gabe agerturen zaie haren begira daudenei salbamendutakotz.
KAP. X.
1 Legeak ez sanktifikatzen. 6 Iainkoa zeren eskez egon. 10 Sanktifikationea. 12 Krist Iainkoaren eskuinean. 14 Oblatione bakoitz bat. 16 Allianza. 18 Bekatuen barkamendua. 22 Kristgana ioaitea. 23 Esperanzazko konfesionea. 24 Karitatea. 26 Espiritu sainduaren kontra den bekatua. 30 Mendekioa defendatzen. 32 Afliktioneak. 36 Patientia. 38 Fedea.
1 Ezen Legeak ethorteko ziraden onen itzala zuelarik, ez gauzen imajina bizia, urthe oroz ardura ofrendatzen zituzten sakrifizio hezaz berez, ethorten ziradenak iagoitik ezin sanktifika zitzakeen.
2 Berzela ala etziratekeen gelditu ofrendatu izatetik, ikusirik ezen sakrifikatzen zutenek behin purifikatu izanik, bekatutako konszientiarik batre gehiagorik etzukeitela ukan?
3 Bada sakrifizio hetan bazen urthe oroz bekatuen konmemoratione arranberritu bat.
4 Ezen inposible zen zezenen eta akerren odolaz bekatuen kentzea.
5 Halakotz, munduan sartzean, dio, Sakrifiziorik ez ofrendarik eztuk nahi ukan, baina gorputz bat apropiatu ukan drautak niri.
6 Halaber holokaustak ez oblationea bekatuagatik etzaizkik plazent izan:
7 Orduan erran ukan dut, Huna, ethorten nauk (liburuaren hatsean eskribatua da nizaz) egin dezadan, o Iainkoa hire borondatea:
8 Lehen erran zuenaren gainean. Sakrifiziorik ez ofrendarik, ez holokaustik ez oblationerik bekatuagatik eztuk nahi ukan ez eztituk aprobatu: (zein Legearen arauez ofrendatzen baitirade) orduan erran ukan du, Huna, ethorten nauk egin dezadan, o Iainkoa, hire borondatea.
9 Kentzen du beraz lehena, gerokoa ezar dezanzat.
10 Zein borondatez sanktifikatu izan baikara, Iesus Kristen gorputzaren behingo oblationeaz.
11 Sakrifikadore orok bada asistitzen zuen egun oroz administratzen eta maiz sakrifizio berak ofrendatzen zituela, zeinek iagoitik bekatuak ezin ken baitzitzakeizten:
12 Baina haur sakrifizio bakoitz bat bekatuakgatik ofrendaturik, eternalki iarria da Iainkoaren eskuinean.
13 Goitiko denaren begira dagoelarik, haren etsaiak haren oinen eskabella ezar diteno.
14 Ezen oblatione bakoitz batez konsekratu ukan ditu sekulakotz sanktifikatzen diradenak.
15 Eta testifikatzen drauku Espiritu sainduak berak ere: ezen aitzinetik erran duenaz geroz,
16 Haur da egun haien ondoan hekin eginen dudan allianza, dio Iaunak, Emanen ditut neure Legeak haien bihotzetan, eta haien adimenduetan hek ditut eskribaturen:
17 Eta haien bekatuez eta inikitatez ez naiz gehiagorik orhoit izanen.
18 Bada gauza hauen barkamendua den lekuan, ezta gehiago oblationerik bekatuagatik.
19 Ikusirik bada, anaieak, badugula libertate leku sainduetan sartzeko Iesusen odolaz,
20 Dedikatu draukun bide freskoan eta bizian gaindi, belaz, erran nahi baita, bere haragiaz:
21 Eta badugula Sakrifikadore handi bat Iainkoaren etxearen kargua duenik:
22 Goazen egiazko bihotzekin eta fedezko seguranzarekin, konszientia gaixtotarik bihotzak xahuturik:
23 Eta ikuzirik gorputza ur xahuz, dadukagun gure esperanzaren konfesionea bariatu gabe (ezen fidel da prometatu duena)
24 Eta gogoa demogun elkarri karitatera eta obra onetara inzitatzeko:
25 Utziten eztugularik gure kongregationea, batzuk kostuma duten bezala, baina exhortatzen dugularik elkar: eta haur hanbatenaz gehiago zenbatenaz baitakusazue hurbiltzen dela egun hura.
26 Ezen baldin iakiara bekatu badagigu egiaren ezagutzea rezebituz geroztik, ezta gehiago sakrifiziorik bekatuakgatik gelditzen:
27 Baina iudizioaren begira egoite terrible bat, eta suaren furia adbersarioak iretsiren dituen bat.
28 Baldin zenbeitek menospreziatu balu Moisesen Legea, miserikordiarik batre gabe, bigen edo hiruren testimoniajetik hiltzen zen.
29 Zenbatez uste duzue tormenta borthitzagoa merezitu dukeela, Iainkoaren Semea oinen azpian ezarri ukan dukeenak, eta allianzako odola, zeinez sanktifikatu baitzen, profanotan estimatu dukeenak: eta gratiazko Espirituari iniuria egin draukeonak?
30 Ezen badazagugu erran duena, Ene da mendekatzea, nik rendaturen dut, dio Iaunak. Eta berriz, Iaunak iujeaturen du bere populua.
31 Gauza horriblea da Iainko biziaren eskuetara erortea.
32 Orhoit zaitezte aitzineko egunez, zeinetan illuminatu izan zinetenaz geroztik, afiktionezko konbat handi sufritu ukan baituzue:
33 Alde batetik guzien monstranzatan eskarnioz eta tribulationez ezarri izan zarete: eta berze aldetik estatu hartan erabilten ziradenenen lagun egin izan zaretenean.
34 Ezen ene estekaduretako afliktionean ere partizipant egin izan zarete, eta zuen onen galtzea bozkariorekin rezebitu ukan duzue: zinakitelarik zeurok baithan onhasun hobe bat duzuela zeruetan, eta permanent denik.
35 Eztezazuela bada iraitz zuen konfidanza, zeinek baitu rekonpensa handia.
36 Ezen patientia behar duzue, Iainkoaren borondatea egin dukezuenean promesa rezebi dezazuenzat.
37 Ezen oraino denbora apurto apurto bat, eta ethorteko dena ethorriren da, eta eztu beranthuren .
38 Eta iustoa fedez biziko da: baina baldin zenbeit aparta badadi, eztu ene arimak hartan plazerik hartzen.
39 Baina gu ezgara perditionetara apartatzen garenak, baina fedeari iarreikiten giaizkionak arimaren salbamendutan.
KAP. XI.
2 Fedearen exzellentia eta fruktuak. 6 Fedea gabe ezin izan Iainkoaren gogarako. 16 Iainkoaren zibitatea. Promesak Aitetarik ethorri.
1 Bada, fedea da nehor esperanzatan den gauzen fundamenta, eta ikusten eztiraden gauzak erakusten dituena.
2 Ezen harzaz aitzinekoek testimoniaje ukan dute.
3 Fedez aditzen dugu Iainkoaren hitzaz mundua egin izan dela: gauza inbisiblen demonstratione egin ledinzat.
4 Abelek fedez Kainek baino sakrifizio exzellentagoa Iainkoari ofrendatu ukan drauka: zein fedez testimoniaje obtenitu ukan baitu iusto zela, zeren Iainkoak haren donoez testifikatzen baitzuen: eta oraino fede harzaz hil delarik minzo da.
5 Fedez Henok eraman izan da, herioa ikus ezlezanzat: eta ezta eriden izan, zeren eraman baitzuen Iainkoak: ezen eraman zedin baino lehen, testimoniaje ukan zezan Iainkoaren gogarako izan zela:
6 Bada inposible da fede gabe haren gogarako izatea: ezen Iainkoagana ethorten denak, behar da sinhets dezan ezen Iainkoa badela, eta hura bilhatzen dutenen rekonpensazale dela.
7 Fedez Noek, dibinoki abertitu izanik oraino ikusten etziraden gauzez, beldurturik, apresta zezan arka bere familiaren salbatzeko: zein arkaz kondemna baitzezan mundua: eta egin zedin fedearen arauez den iustitiaren heredero.
8 Fedez Abrahamek deithu zenean obedi zezan Iainkoa, heretajetan hartu behar zuen lekura ioan ledinzat, eta parti zedin norat ioaiten zen etzakialarik.
9 Fedez egon zedin prometatu izan zaion lurrean berzerenean bezala, tabernakletan egoiten zela Isaak-ekin eta Iakob-ekin promes beraren herederokidekin.
10 Ezen zibitate fundament-dunaren begira zegoen zeinen egilea eta fundazalea baita Iainkoa.
11 Fedez Sarak ere haziaren konzebitzeko indarra rezebi zezan, eta adinetik lekora erdi zedin, zeren estima baitzezan hari promes egin zeraukana fidel zela.
12 Eta halakotz batetarik (etare ia hilaganik) sorthu izan da jende handi zeruko izarrak bezala, eta itsas kostako konta ezin daiten sablea bezala.
13 Fedean hauk guziok hil izan dirade promesak rezebitu gabe: baina urrundanik hek ikusirik eta sinhetsirik eta salutaturik, eta aithorturik ezen arrotz eta estranjer ziradela lurrean.
14 Ezen gauza hauk erraiten dituztenek, klaroki erakusten dute ezen bere herriaren ondoan dabiltzala.
15 Eta segur, baldin harzaz orhoit izan balirade zeinetarik ilki izan baitziraden, itzultzeko denbora bazuten:
16 Baina orain hobeago bat desiratzen dute, erran nahi baita zelestiala: hunegatik Iainkoari berari ere etzaio laido haien Iainko deitzera, ezen preparatu zerauen zibitate bat.
17 Fedez ofrenda zezan Abrahamek Isaak, enseiatu izan zenean, eta seme bakoitza ofrenda zezan, promesak rezebitu ukan zituenak:
18 (Zeini erran izan baitzaion, Isaaktan deithuren zaik hazia)
19 Estimaturik ezen Iainkoak hiletarik ere resuszita ahal lezakela: nondik are hura konformitatez rekruba baitzezan.
20 Fedez, ethorteko ziraden gauzez benedika zitzan Isaak-ek Iakob eta Esau.
21 Fedez, Iakob-ek hiltzean Iosefen semetarik batbedera benedika zezan: eta adora zezan bere makila buru gainean bermaturik.
22 Fedez, Iosefek hiltzean egin zezan mentione Israeleko haurren ilkiteaz: eta bere hezurrez manamendu eman zezan.
23 Fedez, Moises sorthu izan zenean, gorde izan zen bere ahaidez hirur hilebethez, zeren haur ederra baitzakusaten, eta ezpaitziraden beldur Regeren ordenanzaren.
24 Fedez, Moisesek ia handiturik refusa zezan Faraoren alabaren seme deithu izatera:
25 Hautatzenago zuela Iainkoaren populuarekin aflijitu izatera, ezen ez denbora guti batetakotz bekatuzko atseginen ukaitera:
26 Abrastasun handiago estimaturik Kristen iniuria, ezen ez Egipten ziraden thesaurak, ezen rekonpensara beha zegoen.
27 Fedez utzi zezan Egipte, Regeren hiraren beldurrik gabe: ezen inbisible dena ikusten balu bezala, fermu eduki zezan.
28 Fedez egin zitzan Bazkoa eta odol isurtzea: lehen sorthuak desegiten zituenak, hek hunki ezlitzanzat.
29 Fedez iragan zezaten itsas gorria leihorrez bezala: zein gauza enseiaturik, Egiptianoak hundatu izan baitziraden.
30 Fedez Ierikoko murruak eror zitezen, zazpi egunez inguratuak egonik.
31 Fedez, Rahab paillarda etzedin gal inkredulekin batean, espiak bakerekin ostatuz rezebitu ukan zituenean.
32 Eta zer erranen dut gehiago? ezen denbora faltaturen zait, kontatu nahi badut Jedeonez, eta Barak-ez, eta Samsonez, eta Iefthez, eta Dabid-ez, eta Samuelez, eta Profetez:
33 Zeinek fedez konbatitu ukan baitituzte resumak, fedez egin ukan dute iustitia obtenitu ukan dituzte promesak, bozatu lehoinen ahoak,
34 Iraungi suaren indarra, itzuri izan zaizte ezpata ahoei, sendo egin izan dirade erietarik, borthitz egin izan dirade gerlan, estranjeren kanpoak ihesitan irion dituzte,
35 Emaztek rezebitu ukan dituzte resurrektionez bere hilak: eta batzu hedatu izan dirade, delibratu izatera konturik egiten etzutelarik resurrektione hobe bat obteni lezatenzat.
36 Eta berzeak forogatu izan dirade eskarnioz eta ukaldiz, baieta gehiago estekaduraz eta presoindegiz:
37 Lapidatu izan dirade, segatu izan dirade, tentatu izan dirade, ezpata herioz hil izan dirade: hara huna ebili izan dirade ardi eta ahunz larruz beztiturik, abandonaturik, aflijiturik, tormentaturik.
38 Eta ezpaitzen mundua haien digne: desertuetan errebelatuak zabiltzala eta mendietan eta lezetan eta lur zulhoetan.
39 Eta hauk guziek fedez testimoniaje obteniturik, eztute rezebitu ukan promesa:
40 Iainkoak zerbait hoberik guretako probediturik, gu gabe perfektionetara ethor ezlitezenzat.
KAP. XII.
1 Afliktione sufritzera exhortatzen. 2 Krist fedearen kapitaina. 9 Espirituen Aita. 14 Bakea. 22 Iainkoaren zibitatea. 24 Iesus ararteko. 28 Reberentia eta beldurra.
1 Gu ere bada, hain testimoniozko hodei handiak inguratzen gaituenaz geroz, karga guzia, eta gu erraxki trabatzen gaituen bekatua egotzirik, konstantki garreitzan proposatu izan zaikun lasterrari:
2 Beha gaudelarik fedearen kapitainagana eta, konplizaleagana, Iesusgana: zeinek eskutan zuen bozkarioaren orde sufritu ukan baitu krutzea, ahalkea menospreziaturik, eta Iainkoaren thronoaren eskuinean iarri izan da.
3 Konsidera ezazue bada dilijentki nor den halako kontradiktionea bere buruaren kontra bekatoretarik sufritu ukan duena, zuen gogoetan faltaturik akit etzaiteztenzat.
4 Oraino eztuzue odolerano resistitu ukan, bekatuaren kontra konbatitzen zaretela:
5 Eta ahanzi zaizue exhortationea, zeinek zuei haurrei bezala erraiten baitrauzue, Ene haurra, eztezala menosprezia Iaunaren gaztigua, eta eztakiala gogoa falta harzaz korrejitzen aizenean.
6 Ezen maite duena Iaunak gaztigatzen dik, eta rezebitzen duen haur guzia zehatzen dik.
7 Baldin gaztigamendurik sufritzen baduzue, Iainkoa bere haurrei anzo presentatzen zaizue: ezen zein da haurra aitak gaztigatzen eztuena?
8 Bada baldin gaztigamendu gabe bazarete, zeinetan partizipant baitirade guziak, beraz bastard zarete eta ez seme.
9 Eta gure gorputzen aitak gaztigari ukan ditugu, eta reberentiatan eduki ditugu: ezgaitzaitza espirituen Aitari ungiz suietago izanen, eta biziko baikara?
10 Ezen hek egun gutitakotz, berei irudi zaien bezala, gaztigatzen gentuzten: baina hunek gure probetxutan, haren saindutasunean partizipant garenzat.
11 Bada gaztigu guziak ordu berean eztirudi bozkariotako dela, aitzitik tristitiatako: baina gero iustitiazko fruktu bakezkoa rendatzen draue harzaz exerzitatu diratenei.
12 Goititzazue bada zuen esku laxoak, eta zuen belhaun iunktura partituak xuxent itzazue:
13 Eta bideska xuxenak egin ietzezue zuen oinei: maingu den gauza bidetik aldara eztadinzat, bainaitzitik sendo dadin.
14 Bakeari zarreitzate guziekin, eta saindutasunari, zein gabe nehork ezpaitu Iauna ikusiren.
15 Gogoatzen duzuelarik nehor aldara eztadin Iainkoaren gratiatik: zenbeit erro karmin goiti ialgiten denek trubla etzaitzatenzat: eta anhitz harzaz satsu eztitezenzat.
16 Ezten nehor paillard edo profano, Esau bezala, zeinek bianda batetan sal baitzezan bere lehen sortzezko primeza.
17 Ezen badakizue are gero heretatzeko benediktionea desiratzen zuelarik, refusatu izan dela: ezen etzezan eriden penitentiatako lekurik, nigar urirekin benediktionearen eskatu izan bazen ere.
18 Ezen etzarete ethorri eskuz hunki ahal daitekeen mendi batetara, ez erratzen den sura, ez haize buhunbara, ez lanhora eta tenpestatera,
19 Eta tronpeta soinura eta hitzen bozera, zein enzun ukan zutenek, rekeri baitzezaten gehiagorik ezlakien dreza hitza.
20 (Ezen manatzen zena ezin sufri zezaketen, zein baitzen, Baldin abre batek ere mendia hunki badeza, lapidaturen da edo geziaz iraganen da.
21 Eta Moisesek (hanbat zen terrible erakusten zena) erran zezan, Izitu naiz eta ikaratu)
22 Baina ethorri izan zarete Siongo mendira, eta Iainko biziaren zibitatera, Ierusalem zelestialera, eta Aingeruen anhitz millatako konpainiara,
23 Eta zeruetan eskribatuak diraden lehen sorthuen kongregationera, eta guzien iuje den Iainkoagana, eta iusto sanktifikatuen espirituetara:
24 Eta Iesusgana allianza berriko Arartekoagana, eta Abelenak baino gauza hobeak erraiten dituen odol isurira.
25 Begirauzue refusa eztezazuen minzo dena: ezen baldin itzuri izan ezpadirade Iainkoaren izenean minzo zena menospreziatzen zutenak lurrean, gu anhitzez gehiago punituren gara, baldin zerutik minzo denaganik erauz bagaitez.
26 Zeinen bozak orduan higi baitzezan lurra: baina orain denuntiatu ukan du, dioela, Oraino behin nik higituren dut ez solament lurra, baina zerua ere.
27 Eta hitz hunek Oraino behin, deklaratzen du fermu eztiraden gauzen, hala nola eskuz egin diradenen desegitea: fermu diradenak daudezenzat.
28 Hunegatik higi ezin daitekeen resuma hartzen dugularik, dadukagun gratia, zeinez hala zerbitza baitezakegu Iainkoa non haren gogarako baikirate, reberentiarekin eta beldurrekin.
29 Ezen gure Iainkoa su konsumitzen duen bat da.
KAP. XIII.
1 Karitatea, Hospitalitatea. 4 Ezkonza. 5 Abaritia gaberiko konditioneak. 8 Krist eternal. 9 Doktrina estranjerak. 13 Kristen ignominia. 15 Iainkoaren gogarako sakrifizioak. 18 Orationea. 20 Krist pastor.
1 Karitate fraternala egon bedi.
2 Hospitalitatea eztakizuela ahanz: ezen harzaz batzuk etzakitelarik ostatuz rezebitu ukan dituzte Aingeruak.
3 Zareten orhoit presonerez, hekin presoner bazinete bezala: aflijitzen diradenez, zeurok ere gorputzez aflijitzen bazinete bezala.
4 Honorable da guzien artean ezkonza, eta ohe makula gabea: baina paillartak eta adulteroak iujeaturen ditu Iainkoak.
5 Zuen konditioneak bire abaritia gabe, zareten kontent presentekoez: ezen erran ukan du berak, Ezaut utziren, eta ezaut abandonaturen.
6 Hala non seguranzarekin erran ahal baitezakegu, Iauna ene aiutazale, eznaiz beldur izanen gizonak ahal daididan gauzaren.
7 Zareten orhoit zuen gidazalez, Iainkoaren hitza deklaratu ukan drauzuenez, zeinen fedea imitatzen baituzue, konsideratzen duzuelarik zerik izan den haien konbersationearen fina.
8 Iesus Krist atzo izan dena eta egun, hura bera da eternalki ere.
9 Doktrina dibersez eta estranjerez etzaiteztela hara huna erabil: ezen on da bihotza gratiaz konfirma dadin, ez biandez, zeinetan ezpaitute probetxurik ukan aplikatu izan diradenek.
10 Badugu aldare bat zeinetarik iateko zuzenik ezpaitute Tabernaklea zerbitzatzen dutenek.
11 Ezen abren gorputzak, zeinen odola ekarten baita bekatuagatik sanktuariora Sakrifikadore subiranoaz, erratzen dirade tendetarik lekora.
12 Halakotz Iesusek ere, sanktifika lezanzat populua bere-odolaz, sufritu ukan du portaleaz kanpotik.
13 Ilki gaitezen bada harengana tendetarik lekora haren ignominia ekarten dugula.
14 Ezen eztugu hemen zibitate permanentik: baina ethorteko denaren ondoan gabiltza.
15 Harzaz bada ofrenda diezogun ardura Iainkoari, laudoriozko sakrifizio, erran nahi baita, haren izena konfesatzen duten ezpainen fruktua.
16 Bada benefizentia eta komunikationea eztakizkizuela ahanz: ezen halako sakrifizioez plazer hartzen du Iainkoak.
17 Obeditzazue zuen gidazaleak, eta susmeti zakiztez ezen hek beillatzen dute zuen arimakgatik, kontu rendatu behar dutenek bezala: egiten dutena alegeraki egin dezatenzat, eta ez gogoz garaitik: ezen hura ezlizateke zuen probetxutan.
18 Othoitz egizue guregatik: ezen aseguratzen gara konszientia ona dugula, desiratzen dugularik gauza guzietan honestki konbersatzera.
19 Eta hanbatez gehiago othoitz egiten drauzuet haur dagizuen, sarriago restitui nakizuenzat.
20 Iainko bakezkoak bada (zeinek hiletarik itzul erazi baitu ardien Artzain handia allianza eternalezko odolaz, Iesus Krist gure Iauna)
21 Konfirma zaitzatela obra on orotan, bere borondatearen egitera, egiten duelarik zuetan haren aitzinean plazent datenik, Iesus Kristez, zeini gloria sekula sekulakotz. Amen.
22 Halaber othoitz egiten drauzuet, anaieak, sufri ezazue exhortationetako hitza: ezen hitz gutitan eskribatu drauzuet.
23 Iakizue gure anaie Timotheo largatu izan dela, zeinekin (baldin sarri badator) ikusiren baitzaituztet.
24 Salutaitzazue zuen gidazale guziak, eta saindu guziak. Salutatzen zaituztez Italiakoek.
25 Gratia dela zuekin guziokin. Amen.
Hebraikoetara eskribatu izan da Italiarik Timotheorekin.
|