S. PAUL APOSTOLUAREN TIMOTHEOGANATKO EPISTOLA BIGARRENA
KAP. I.
1 Paulek Iesus Kristen Apostolu Iainkoaren borondatez denak, Iesus Krist baithan den bizitzearen promesaren araura,
2 Timotheo neure seme maiteari: gratia, miserikordia eta bakea Iainko Aitaganik, eta Iesus Krist gure Iaunaganik.
3 Esker diarokat Iainkoari, zein zerbitzatzen baitut neure aitzinekoakdanik konszientia purekin, nola pausu gabe baitut memorio hizaz neure orationetan gau eta egun:
4 Hire ikusteko desir dudalarik, hire nigar xortez orhoitik, bozkarioz bethe nadinzat:
5 Orhoitzen naizela hitan den fiktione gabeko fedeaz, zein lehenik habitatu izan baita hire amaso Loida baithan, eta hire ama Eunika baithan: eta segur nauk ezen hi baithan ere habitatzen dela.
6 Kausa hunegatik abisatzen aut bitz dezan ene eskuen inpositionez hitan den Iainkoaren dohaina.
7 Ezen eztiraukuk eman Iainkoak iziapenetako espiritu bat, baina berthutetako, eta dilektionetako, eta adimendu sanotako espiritu bat.
8 Ezaizela bada ahalke gure Iaunaren testimoniajeaz, ezeta nizaz, bainaiz haren presoner: baina aizen partizipant Ebanjelioko afliktionetan, Iainkoaren puisanzaren araura:
9 Zeinek salbatu ukan baikaitu, eta bere bokatione sainduaz deithu: ez gure obren kausaz, baina bere ordenanzaren eta denbora eternalak baino lehen Iesus Krist baithan eman izan zaikun gratiaren kausaz.
10 Eta manifestatu izan duk orain Iesus Krist gure Salbadorearen ethorteaz, zeinek herioa ere desegin ukan baitu, eta argira eman bizitzea eta inmortalitatea Ebanjelioaz:
11 Zeinen publikazale ni ordenatu izan bainaiz, eta Apostolu eta Jentilen doktor.
12 Halakotz gauza hauk ere sufritzen zitiat: guziagatik ere eznauk ahalke: ezen bazeakiat nor sinhetsi dudan: eta segur nauk ezen hura botheretsu dela ene depositaren begiratzeko egun hartarano.
13 Edukak eneganik enzun ukan dituan hitz sanoen egiazko forma, federekin eta Iesus Krist baithan den karitaterekin.
14 Deposit ona begirezak Espiritu sainduaz, zein habitatzen baita gutan.
15 Badakik haur, ezen aldaratu izan diradela eneganik Asian diraden guziak: zeinetarik baitirade Fijello eta Hermojenes.
16 Iaunak miserikordia dagiola Onesiforen etxeari: ezen anhitzetan rekreatu ukan nik, eta ene kadenaz eztuk ahalketu izan:
17 Aitzitik Roman izan denean guziz afektionatuki bilhatu ukan niauk eta eriden:
18 Demola hari othoi Iaunak eriden dezan miserikordia Iauna baithan egun hartan: eta zenbat anhitz zerbitzu Efesen ere egin drautan, hik guziz ungi dakik.
KAP. II.
3 Kristen jendarmes. 9 Paulen estekaduren kausa. 16 Oihu banoei ihes egiteko. 20 Unzi ohoretakoak eta desohoretakoak. 23 Kestione erhoei ihes egiteko. 24 Ministrearen eginbidea.
1 Hi bada, ene seme, fortifikadi Iesus Krist baithan den gratian:
2 Eta anhitz testimonioren artean eneganik enzun dituan gauzak, irakats ietzek jende fidelei, zein berzen ere irakasteko sufizient izanen baitirade.
3 Hik bada trabaillu sufri ezak Iesus Kristen jendarmes on anzo.
4 Eztuk nehor gerlan enpatxatzen bizitzeko egitekoez, gerla egiteko hautatu duenaren gogarako denzat.
5 Halaber baldin nehork konbatik egiten badu, eztuk koroatzen baldin bidezki konbatitu ezpada.
6 Laborariak trabaillatu behar dik frukturik rezebi dezan baino lehen.
7 Konsideraitzak erraiten ditudan gauzak: Iaunak bada eman diezala adimendu gauza guzietan.
8 Aizen orhoit Iesus Krist resuszitatu izan dela hiletarik, Dabid-en hazitik zelarik, ene Ebanjelioaren araura:
9 Zeinetan, gaizkigile anzo, aflijitzen bainaiz estekailluetarano: baina Iaunaren hitza eztuk estekatua.
10 Halakotz gauza guziak sufritzen zitiat elejituakgatik, hek ere obteni dezatenzat Iesus Krist Iaunean den salbamendua, gloria eternalarekin.
11 Hitz segura duk haur: Ezen baldin harekin hil izan bagara, harekin biziko ere garela.
12 Baldin sufritzen badugu, regnaturen ere harekin diagu: baldin ukatzen badugu, hark ere gu ukaturen giaitik:
13 Baldin desleial bagara, hura ordea fidel diagok, uka bere burua ezin zezakek.
14 Arranberritzak gauza hauk, protestatzen dualarik Iaunaren aitzinean eztezan nehork hitzez iharduki, baita probetxurik batre ekarten eztuen gauza, aitzitik enzuleak erautzen dituena.
15 Dilijentadi eure buruaren Iainkoari aprobatu presentatzera, konfusione gabeko obrero, artezki egiaren hitza ebakiten duala.
16 Oihu banoak eta profanoak reprimitzak: zeren inpietate handiagotara abanzaturen baitirade.
17 Eta haien hitza gangrena bezala alhako duk, zeinetarik baitirade Himeneo eta Fileto:
18 Zein egiatik erauzi izan baitirade, erraiten dutela ia resurrektionea egin izan dela, eta erautzen die edozein batzuen fedea.
19 Alabaina Iainkoaren fundamenta fermu diagok, zigulu haur duelarik, Ezagutzen ditu Iaunak zein diraden harenak: eta, Retira bedi iniustitiatarik Kristen izena inbokatzen duen guzia.
20 Eta etxe handi batetan eztuk solament urhezko eta zilharrezko unzirik, baina zurezkorik eta lurrezkorik ere: eta batzu ohoretakotz, eta berzeak desohoretakotz.
21 Bada nehork baldin bere burua hautarik xahu badeza, izanen duk unzi ohoretakotz sanktifikatua, eta Iaunaren usejetakotz karazkoa, eta Iaunaren obra on orotara apaindua.
22 Gaztetasunaren guthiziei ere ihes egiek, eta iarreiki akio iustitiari, fedeari, karitateari, bakeari bihotz purez Iauna inbokatzen dutenekin.
23 Eta kestione erhoak, eta instruktione gabetakoak iraizkik, dakialarik ezen hek gudu enjendratzen dutela.
24 Bada Iaunaren zerbitzariak eztik reboltari izan behar, baina eme guzietara, irakasteko karazko, patientki gaixtoak suportatzen dituelarik:
25 Emetasunekin irakasten dituelarik opinione kontrariotako diradenak: eia noizpait Iainkoak urrikimendu eman diezakeenez egiaren ezagutzeko,
26 Eta emenda ditezen, haren borondatearen egiteko, itzuririk deabruaren lazotik, zeinez hatzamanak baitaude.
KAP. III.
1 Azken denborez. 10 Paulen persekutionea. 14 Doktrinan perseberatzeko. 16 Eskripturez den probetxua.
1 Haur bada iakik, ezen azken egunetan izanen dela denbora perilosik.
2 Ezen izanen dituk gizonak bere buruentar, abaritioso, bantari, urgulutsu, disfamazale, aita-ametara desobedient, ingrat, Iainkoaren menospreziazale,
3 Afektione natural gabe, leialtate gabe, kalumniazale, moderamendu gabe, krudel, on diradenen gaitzetsle,
4 Traidore, temerario, hantuak, Iainkoari baino boluptatei hobe erizle.
5 Pietatearen irudia dutelarik, baina haren berthutea ukatzen dutelarik: aparta adi bada hetarik.
6 Ezen hautarik dituk etxetara forratzen diradenak, eta gathibu dadutzatenak emazteto bekatuz kargatuak, guthizia dibersez erabiliak,
7 Bethiere ikasten dutelarik, eta behinere egiaren ezagutzera hel ezin daitezkelarik.
8 Eta hala nola Ianesek eta Ianbresek resistitu baitraukate Moisesi: halaber hauk ere egiari resistitzen diraukoe: gizon adimenduz korrunpituak, fedeaz den bezenbatean reproboak.
9 Baina eztie gehiagorik abanzaturen: ezen hauen erhogoa klaro izanen duk guzietara, haiena ere izan den bezala.
10 Baina hik konplituki ezagutu ukan duk ene doktrina, gobernua, intentionea, fedea, emetasuna, karitatea, patientia:
11 Persekutioneak, afliktioneak, zein niri heldu izan baitzaizkit Antiokian, Ikonian, Listrian: nolako persekutioneak sufritu ukan ditudan zioat, eta guzietarik idoki ukan niauk Iaunak.
12 Eta Iainkoaren beldurrean Iesus Kristean bizi nahi diraden guziek ere persekutione sufrituren die.
13 Baina gizon gaixtoak eta abusariak abanzaturen ditut gaizkiagora seduzitzen dutelarik eta seduzituak diradelarik.
14 Bada hi egon adi ikasi dituan eta eman izan zaizkian gauzetan, dakialarik norenganik ikasi ukan dituan:
15 Eta nola haurra-danik letra sainduak ezagutu ukan dituan, zeinek zuhur ahal baihezakete salbamendutakotz Iesus Krist baithan den fedeaz.
16 Eskriptura guzia duk dibinoki inspiratua, eta probetxable doktrinatzeko, redargitzeko, korrejitzeko eta instruitzeko iustitiatan:
17 Konpli dadinzat Iainkoaren gizona, obra on orotara konplituki instruiturik.
KAP. IIII.
1, 5 Paulek exhortatze, 6 Bere herioa aitzinetik erraiten. 8 Fidelen iustitiazko koroa. 16 Paul guziez abandonatu, 17 Eta Iainkoaz aiutatu.
1 Rekeritzen aut bada nik Iainkoaren eta Iesus Krist Iaunaren aitzinean, zeinek bere adbenimenduan eta resuman biziak eta hilak iujeaturen baititu:
2 Predika ezak hitza, persebera ezak orduz eta orduz lekora: ari adi redargitzen, mehatxatzen, exhortatzen, emetasun eta doktrina guzirekin:
3 Ezen izanen duk denbora bat ezpaitute doktrina sanoa sufrituren: baina beharri killikorrak dituztelarik, berek bere desiren arauezko irakastunak bilduren baitituzte:
4 Eta egiatik beharriak itzuliren baitituzte, eta fabletara emanak izanen baitirade.
5 Baina hik beilla ezak gauza guzietan, sufritzak afliktioneak, egin ezak ebanjelistaren obra, egik hire administrationea aprobatua den.
6 Ezen ni ia sakrifikatu izatera nihoak, eta ene partitzeko denbora hulbil duk.
7 Konbat ona konbatitu diat, neure kursua akabatu diat, fedea begiratu diat.
8 Gainerakoaz, begiratua diagotak iustitiazko koroa, zein rendaturen baitraut Iaunak egun hartan, iuje iusto hark: eta ez niri solament, baina haren adbenimendua desiratu ukan dukeiten guziei ere bai.
9 Dilijentadi enegana ethortera sarri.
10 Ezen Demasek abandonatu niauk, presenteko sekula haur onhetsirik, eta Thesalonizerat ioan izan duk: Kreszens Galatiarat, Tite Dalmatiarat.
11 Luk bera duk enekin. Mark harturik erekarrak eurekin: ezen probetxable diat zerbitzukotz.
12 Tikike ere igorri diat Efesera.
13 Troasen Karpo baithan utzi ukan dudan mantelina, ethor adinean ekarrak eurekin, eta liburuak, baina prinzipalki pergamioak.
14 Alexandre kobre-arotzak anhitz gaitz egin dirautak: Iaunak bere eginen arauez renda diezola.
15 Harenganik hi ere begiradi: ezen hagitz gure hitzei resistitu ukan dirauek.
16 Nehor etziaitadak asistitu, neure lehen defensan, aitzitik guziek abandonatu ukan niaue: inputa eztakiela.
17 Baina Iauna asistitu izan ziaitadak, eta fortifikatu ukan niauk, nizaz predikationea konpli dadinzat, eta hura enzun dezatenzat Jentil guziek: eta delibratu izan nauk lehoinaren ahotik.
18 Eta delibraturen niauk Iaunak obra gaixto guzitarik eta enparaturen bere resuma zelestialeko: hari dela gloria sekula sekulakotz. Amen.
19 Salutaitzak Priska eta Akila, eta Onesifororen familia.
20 Erasto gelditu izan duk Korinthen: eta Trofimo Mileten utzi diat eria.
21 Dilijentadi negu aitzinean ethortera. Salutatzen aute Eubulok eta Pudensek eta Linok eta Klaudiak eta anaie guziek.
22 Iesus Krist Iauna dela hire espirituarekin. Haren gratia dela zuekin. Amen.
Timotheo Efeseko Elizako lehen Ipizpiku ordenatuaganatko bigarrena Romarik eskribatu, Paul berriz Zesar Neronen aitzinean presentatu izan zenean.
|