www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria
Joanes Leizarraga
1571

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1K 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

IOANES THEOLOJIANOAREN
APOKALIPSEA EDO REBELATIONEA

 

 

KAP. I.

 

4 Ioanesek zazpi Elizei eskribatzen. 5, 8, 11, 17 Krist da hatsea eta fina. 16 Bi ahotako ezpata. 18 Ifernuaren eta herioaren gakoak.

 

        1 Iesus Kristen Apokalipsea, zein eman ukan baitrauka hari Iainkoak, deklara dietzenzat bere zerbitzariei sarri egin behar diraden gauzak: eta hark bere Aingeruarekin igorririk Ioanes bere zerbitzariari signifikatu ukan drautza.

        2 Zeinek testifikatu ukan baitu Iainkoaren hitzaz eta Iesus Kristen testimoniajeaz eta ikusi ukan dituen gauza guziez.

        3 Dohatsu da irakurtzen duena, eta dohatsu dirade profetia hunetako hitzak enzuten, eta hartan eskribatuak diraden gauzak begiratzen dituztenak: ezen denbora sarri da.

        4 Ioanesek Asian diraden zazpi Elizei, Gratia dela eta bakea zuekin Denaren eta Zenaten eta Ethortekoaren partez: eta haren throno aitzinean diraden zazpi espirituen partez,

        5 Eta Iesus Kristen partez, zein baita testimonio fidela, hiletariko lehen iaioa, eta lurreko regen Prinzea,

        6 Zeinek onhetsi baikaitu eta ikuzi gure bekatuetarik bere odolaz: eta egin baikrauzkio Rege eta Sakrifikadore Iainko bere Aitari: hari bada dela gloria eta indar sekula sekulakotz. Amen.

        7 Huna, ethorten da hodeiekin eta ikusiren du hura begi orok, hura zulhatu ukan dutenek ere: eta plagnituren dirade haren aitzinean lurreko leinu guziak: bai, Amen.

        8 Ni naiz a eta w, erran nahi baita, hatsea eta fina, dio Iaunak, Denak, eta Zenak, eta Ethorteko denak, diot, Bothere guzitakoak.

        9 Ni Ioanes, eta Iesus Kristen afliktionean eta resuman eta patientian zuen anaiea eta laguna, Patmos deitzen den Islan ninzen, Iainkoaren hitzagatik, eta Iesus Kristen testimoniajeagatik:

        10 Ninzen Espiritutan Igande egun batez, eta enzun nezan neure gibelean boz handi bat tronpeta batena bezala, zioela,

        11 Ni nauk a eta w, lehena eta azkena, eta Ikusten duana eskribezak liburu batetan, eta igor ezak Asian diraden zazpi Elizetara, zein baitirade, Efesen eta Esmirnen, eta Pergamen, eta Thiatiren, eta Sarden, eta Filadelfian eta Laodizean.

        12 Orduan itzul nendin enekin minzatu izan zen bozaren ikustera: eta itzulirik ikus nitzan zazpi kandeler urhezkorik:

        13 Eta zazpi urhezko kandeleren artean gizonaren Semea irudi zuen bat, arropa luze batez beztitua, eta urhezko gerriko batez ugatzen aldean gerrikatua.

        14 Eta haren burua eta biloak ziraden xuri, ille xuria bezala, eta elhurra bezala: eta haren begiak suaren garra bezala:

        15 Eta haren oinak kobre fina bezalako, labean bezala zaxetela: eta haren boza ur handien hotsa bezala.

        16 Eta zituen bere esku eskuinean zazpi izar, eta haren ahotik bi ahotako ezpata zorrotz bat ilkiten zen: eta haren begithartea zen argi iguzkiak bere indarrean argi egiten duen bezala.

        17 Eta hura ikusi ukan nuenean, eror nendin haren oinetara hila bezala: eta ezar zezan bere esku eskuina ene gainean, ziostala, Eztuala beldurrik: ni nauk lehena eta azkena, eta bizi naizena:

        18 Baina hil izan nauk, eta huna, bizi nauk sekula sekulakotz, Amen: eta zitiat ifernuaren eta herioaren gakoak.

        19 Eskribaitzak ikusi ukan dituan gauzak, eta diradenak eta hauen ondoan egin behar diradenak:

        20 Ene esku eskuinean ikusi ukan dituan zazpi izarren misterioa, eta zazpi kandeler urhezkoak. Zazpi izarrak, zazpi Elizetako Aingeruak dituk eta ikusi dituan zazpi kandelerak, zazpi Elizak dituk.

 

 

KAP. II.

 

2 Apostolu falsuak. 5 Penitentia. 6 Nikolaitak. 7 Bizitzeko arborea. 11 Bigarren herioa. 13 Antipas. 14 Balaam. 16. Ezpata. 20 Iesabel. 28 Artizarra.

 

        1 Efesen den Elizako Aingeruari eskriba iezok, Zazpi izarrak bere esku eskuinean dadutzanak, zazpi kandeler urhezkoen artean dabilanak, gauza hauk erraiten zitik:

        2 Bazeakizkiat hire obrak, eta hire trabaillua, eta hire patientia eta nola gaixtoak ezin sufri ditzakean, eta experimentatu dituan Apostolu erraiten diradenak eta ezpaitirade: eta eriden duk hek diradela gezurti.

        3 Eta sufritu ukan duk, eta patientia duk, eta trabaillatu izan aiz ene izenagatik, eta ezaiz enoiatu izan.

        4 Baina badiat zerbait hire kontra, zeren eure leheneko karitatea utzi ukan baituk.

        5 Bada orhoit adi nondik erori aizen, eta dolu bekik, eta leheneko obrak egin itzak: ezpere ethorriren nauk hire kontra sarri, eta kenduren diat hire kandelera bere lekutik, baldin dolu ezpadakik.

        6 Baina haur baduk, Nikolaiten obrei gaitz baitariztek, haei nik ere gaitz diarizteat.

        7 Beharririk duenak enzun beza zer Espirituak erraiten drauen Elizei, Biktoriosoari emanen draukat iatera bizitzeko arboretik zein baita Iainkoaren paradisoaren erdian.

        8 Esmirnen den Elizako Aingeruari ere eskriba iezok, Lehenak eta azkenak, hil izan denak eta biztu izan denak, gauza hauk erraiten zitik:

        9 Bazeakizkiat hire obrak, eta tribulationea, eta paubrezia (baina abrats aiz) eta bere buruak Iudu egiten dituztenen blasfemioa, eta ezpaitirade, baina dituk Satanen sinagoga.

        10 Ezaizela sufritzeko dituan gauzen beldur: huna, deabruak zuetarik batzu presoinean ezarteko zitik foroga zaiteztenzat, eta ukanen duzue tribulatione hamar egunez: aizen fidel heriorano, eta emanen drauat bizitzeko koroa.

        11 Beharririk duenak enzun beza zer Espirituak erraiten drauen Elizei, Biktoriosoari etzaio kalterik eginen bigarren herioaz.

        12 Pergamen den Elizako Aingeruari ere eskriba iezok, Bi ahotako ezpata zorrotza duenak, gauza hauk erraiten zitik,

        13 Bazeakizkiat hire obrak, eta non habitatzen aizen, Satanen thronoa den lekuan: eta ene izena badadukak, eztuk renuntiatu ukan ene fedea: Are Antipas ene martir fidela heriotara eman izan den egunean ere zuen artean, non habitatzen baita Satan.

        14 Baina zerbait gauza apur badiat hire kontra, ezen baduala hor Balaamen doktrina edukiten dutenetarik, zeinek irakasten baitzuen Balak Israeleko haurren aitzinean eskandalo ezartera, idolei sakrifikatzen zaizten gauzetarik iatera, eta paillardatzera.

        15 Halaber baduk hik Nikolaiten doktrina dadukatenetarik ere, zein baita nik gaitz daritzadan gauza.

        16 Dolu bekik: ezpere, ethorriren nauk hire kontra sarri, eta bataillaturen nauk haien kontra neure ahoko ezpataz.

        17 Beharririk duenak enzun beza zer Espirituak erraiten drauen Elizei, Biktoriosoari emanen draukat iatera gordea dagoen Mannatik, eta emanen draukat harri xuri bat: eta harrian izen berri bat eskribaturik, zein nehork ezpaitu ezagutzen, rezebitzen duenak baizen:

        18 Thiatiren den Elizako Aingeruari ere eskriba iezok, Iainkoaren Semeak, zeinek baititu begiak suaren garra bezala, eta zeinen oinek kobre fina irudi baitute, gauza hauk erraiten zitik,

        19 Bazeakizkiat hire obrak eta hire karitatea eta zerbitzua eta fedea eta hire patientia eta hire obrak: eta hire azken obrak lehenak baino gehiago dituk.

        20 Baina zerbait gauza apur badiat hire kontra: zeren permetitzen baituk Iezabel emazteak (zeinek egiten baitu bere burua profetesa) irakats dezan, eta ene zerbitzariak seduzi ditzan, paillardatzera, eta idolei sakrifikatzen diradenetarik iatera.

        21 Eta eman diarokat denbora, bere paillardizatik emenda ledinzat: eta eztuk emendatu.

        22 Huna, nik diat hura ezarten ohean: eta harekin adulteratzen dutenak guzizko tribulatione handitan, baldin bere obretarik emenda ezpaditez.

        23 Eta haren haurrak herioz hilen zitiat, eta iakinen die Eliza guziek ezen ni naizela gelzurrunak eta bihotzak examinatzen ditudana: eta zuetarik batbederari emanen diarokat bere obren araura.

        24 Baina zuei goitiko Thiatiren zaretenoi erraiten drauzuet, Nor ere baitirade doktrina haur eztutenak, eta Satanen barnatasunak ezagutu eztituztenak, dioiten bezala: eztut zuen gainera berze kargarik ezarriren.

        25 Baina duzuena, edukazue ethor nadino.

        26 Ezen biktoria ukan dukeenari, eta ene obrak finerano begiratu ditukeenari, emanen draukat bothere Jentilen gainean.

        27 Eta gobernaturen dituke burdinazko zihorrez: eta xehekaturen dirade lurrezko unziak bezala, nik ere Aitaganik rezebitu ukan dudan bezala:

        28 Eta emanen draukat hari artizarra.

        29 Beharririk duenak, enzun beza zer Espirituak erraiten drauen Elizei.

 

 

KAP. III.

 

1 Iainkoaren zazpi espirituak. 5 Bizitzeko liburua. 7 Dabid-en gakoa. 12 Promesak. 15 Epel. 19 Iainkoaren gaiztigamendua. 21 Krist Aitaren Thronoan.

 

        1 Sarden den Elizako Aingeruari ere eskriba iezok, Iainkoaren zazpi espirituak eta zazpi izarrak dituenak gauka hauk erraiten zitik. Bazeakizkiat hire obrak, ezen izena duk bizi aizela, eta hila baitaiz.

        2 Aizen iratzarri eta konfirmaitzak goitiko hiltzera doazenak: ezen hire obrak eztitiat perfekt eriden Iainkoaren aitzinean.

        3 Aizen bada orhoit nola rezebitu eta enzun ukan duan: eta begirezak, eta dolu bekik. Bada baldin beilla ezpadezak ethorriren nauk hiregana ohoina bezala, eta eztuk iakinen zer orenez ethorriren naizen hiregana.

        4 Zenbeit persona ere badituk hik Sarden bere abillamenduak satsutu eztituztenik, eta ebiliren baitirade enekin abillamendu xuritan: ezen digne dituk.

        5 Garaita ukanen duena hala beztituren datek abillamendu xuriz, eta eztiat haren izena iraungiren bizitzeko liburutik, eta aithorturen diat haren izena neure Aitaren aitzinean, eta haren Aingeruen aitzinean.

        6 Beharririk duenak enzun beza zer Espirituak

        erraiten drauen Elizei.

        7 Eta Filadelfian den Elizako Aingeruari eskriba iezok, Sainduak eta Egiatiak, zeinek baitu Dabid-en gakoa, zeinek irekiten baitu, eta nehork ez ersten: eta ersten baitu, eta nehork ez irekiten, gauza hauk erraiten zitik:

        8 Bazeakizkiat hire obrak: huna, eman ukan drauat eure aitzinera bortha irekia, eta nehork ezin erts zezakek hura: zeren indar guti bat baituk hik, eta begiratu baituk ene hitza, eta ezpaituk renuntiatu ene izena.

        9 Huna, ezarriren zitiat Satanen sinagogatik diradenak, bere buruak Iudu egiten baitituzte eta ezpaitirade, aitzitik gezurra zioe: huna bada, eginen diat ethor ditezen, eta adora dezaten hire oinen aitzinean, eta ezagut dezaten, ezen nik maite audala:

        10 Zeren hik begiratu ukan baituk ene patientiazko hitza, nik ere hi begiraturen aut tentationeko oren mundu guziaren gainera ethorteko denetik, lurreko habitanten forogatzera.

        11 Huna, baniatorkek sarri: edukak duana, nehork har eztezanzat hire koroa.

        12 Garaita ukanen duena, neure Iainkoaren tenplean habe eginen diat, eta eztuk gehiagorik kanporat ilkiren, eta eskribaturen diat haren gainean neure Iainkoaren izena, eta neure Iainkoaren zibitatearen izena, zein baita, Ierusaleme berria, ene Iainkoaganik zerutik iautsia, eta neure izen berria.

        13 Beharririk duenak enzun beza zer Espirituak erraiten drauen Elizei.

        14 Laodizean den Elizako Aingeruari ere eskriba iezok, Gauza hauk erraiten zitik Amenek, testimonio fidelak eta egiatiak, Iainkoaren kreaturaren hatseak:

        15 Bazeakizkiat hire obrak, ezen ezaizela ez hotz ez erakin: aihinz hotz edo erakin.

        16 Baina zeren epel baitaiz, eta ezpaitaiz hotz ez erakin, bomituren aut neure ahotik.

        17 Ezen badiok, Abrats naiz, eta abrastu naiz, eta eztut deusen beharrik: eta eztuk ezagutzen ezen dohakabe eta gaixo eta paubre eta itsu eta billuzgorri aizela.

        18 Konseillatzen aut eros dezan eneganik urhe suz forogatutik, abrats adinzat: eta abillamendu xurririk, bezti adinzat, aggeri eztenzat hire billuzgorritasunaren laidoa: eta kollirioz unkta ditzan eure begiak, ikus dezanzat.

        19 Nik maite ditudan guziak reprehenditzen eta gaztigatzen zitiat: har ezak beraz zelo, eta dolu bekik.

        20 Huna, borthan niagok, eta bulkatzen diat: baldin zenbeitek enzun badeza ene boza, eta bortha ireki badiezat, sarthuren nauk harengana eta afalduren nauk harekin eta hura enekin.

        21 Garaita ukanen duena iar eraziren diat neurekin, neure thronoan: nola nik ere garaitu ukan baitut eta iarria bainago Aitarekin haren thronoan.

        22 Beharririk duenak enzun beza zer Espirituak erraiten drauen Elizei.

 

 

KAP. IIII.

 

1 Bortha irekia zeruan. 2 Krist bere thronoan iarririk. 4 Hogei eta laur Anziano. 6 Laur animal.

 

        1 Gauza hauen buruan beha nezan, eta huna, bortha bat irekia zeruan: eta lehen enzun ukan nuen boza, zen enekin minzo lizaten tronpeta batena bezalako, zioela, Igan adi huna, eta erakutsiren drauat zer gauza egin behar diraden hemendik harat:

        2 Eta bertan ninzen espiritutan: eta huna, throno bat zen ezarria zeruan: eta norbeit throno gainean iarririk.

        3 Eta iarririk zegoenak beth-ikartzez iaspe eta sardoin harria zirudien: eta zen thronoaren inguruan orzadarra esmarauda zirudiela.

        4 Eta thronoaren inguruan ziraden hogei eta laur alki: eta alki gainetan ikus nitzan hogei eta laur Anziano iarririk abillamendu xuriz beztituak: eta zituztela bere buru gainetan urhezko koroak.

        5 Eta thronotik ilkiten ziraden xistmistak: eta ziraden zazpi lanpa suz zaxetenik throno aitzinean, zein baitirade Iainkoaren zazpi espirituak.

        6 Eta zen throno aitzinean beirazko itsaso kristala irudi zuen bat: eta thronoaren erdian, eta thronoaren inguruan laur animal begiz betheak aitzinean eta gibelean.

        7 Eta lehen animalak lehoina irudi zuen, eta bigarren animalak aretzea irudi zuen, eta hirurgarren antmalak, zuen gizonak bezalako begithartea, eta laurgarren animala hegaldaz dabilan arranoa bezalako zen.

        8 Eta laur animalek zuten batbederak zeinek bere alde seira hegal inguruan, eta barnean begiz betheak ziraden eta etzuten pausurik egun ez gau, zioitela, Saindu, saindu, saindu, Iainko Iaun bothereguzitakoa, Zena, eta Dena, eta Ethorteko dena.

        9 Eta animal hek emaiten zeraukatenean gloria eta ohore eta remerziamendu thronoan iarria zenari, sekula sekulakotz bizi denari:

        10 Egoizten zituzten bere buruak hogei eta laur Anzianoek thronoan iarria zenaren aitzinera, eta adoratzen zuten bizi dena sekula sekulakotz, eta ezarten zituzten bere koroak throno aitzinean, erraiten zutela,

        11 Digne aiz Iauna rezebi dekan gloria eta ohore eta puisanza: ezen hik kreatu dituk gauza guziak, eta hire borondateagatik dituk, eta kreatu izan dituk.

 

 

KAP. V.

 

1 Liburu eskribatua. 5 Iudaren leinutiko lehoina. 6 Bildotsa hil. 8 Sainduen orationeak. 9 Kantu berria. 12 Laudorio Kristi.

 

        1 Gero ikus nezan thronoan iarririk zegoenaren esku eskuinean liburu barnetik eta kanpotik eskribatu bat, zazpi ziguluz zigilatua.

        2 Eta ikus nezan Aingeru borthitz bat predikatzen zuela ozengi, Nor da digne ireki dezan liburua, eta laxa ditzan haren ziguluak?

        3 Eta nehork, ez zeruan, ez lurrean, ez lurraren azpian ezin ireki zezakeen liburua, ezeta hartara beha.

        4 Eta nik anhitz nigar egiten nuen, zeren ezpaitzen nehor dignerik eriden izan liburuaren irekiteko, ez irakurtzeko, ez hartara behatzeko

        5 Eta Anzianoetarik batek erran ziezadan, Eztagiala nigarrik: huna, garaita dik Iudaren leinutiko Lehoinak, Dabid-en zainak, liburuaren irekiteko, eta haren zazpi ziguluen laxatzeko.

        6 Eta beha nezan, eta huna thronoaren eta laur animalen artean, eta Anzianoen artean Bildots bat zegoela nehork hila bezala, zituela zazpi adar eta zazpi begi: zein baitirade Iainkoaren zazpi espiritu lur guzira igorriak.

        7 Eta ethor zedin eta har zezan liburua thronoan iarririk zegoenaren esku eskuinetik.

        8 Eta liburua hartu zuenean, laur animalek eta hogei eta laur Anzianoek bere buruak egotz zitzaten Bildotsaren aitzinera, zituztela zeinek bere gitarrak eta urhezko anpolak perfumez betheak, zein baitirade sainduen orationeak:

        9 Eta kantatzen zuten kantu berri bat, zioitela, Digne aiz liburuaren hartzeko, eta haren ziguluen irekiteko: ezen sakrifikatu izan aiz, eta redemitu garauzkak Iainkoari eure odolaz, leinu, eta mihi, eta populu, eta natione orotarik.

        10 Eta egin gerauzkak gure Iainkoari rege eta sakrifikadore: eta regnaturen diagu lurraren gainean.

        11 Orduan ikus nezan, eta enzun nezan thronoaren eta animalen eta Anzianoen inguruan, anhitz Aingeruren boza, eta zen haien kontua hamar millatan hamar milla, eta millatan milla:

        12 Zioitela ozengi, Digne da sakrifikatu izan den Bildotsa har dezan puisanza, eta abrastasun, eta sapientia, eta indar, eta ohore, eta gloria, eta laudorio.

        13 Eta zeruan den kreatura guzia, eta lurraren gainean, eta lurraren azpian, eta itsasoan, eta hetan diraden gauza guziak enzun nitzan, erraiten zutela, Thronoan iarria denari eta Bildotsari laudorio, eta ohore, eta gloria, eta puisanza, sekula sekulakotz.

        14 Eta laur animalek erraiten zuten, Amen: eta hogei eta laur Anzianoek egotz zitzaten bere buruak bere begitharten gainera, eta adora zezaten bizi dena sekula sekulakotz.

 

 

KAP. VI.

 

1 Ziguluetarik bat ireki. 2 Zaldi xuria. 4 Gorhatsa. 5 Beltza. 8 Ferdatsa. Herioa. 9 Martirioen arimak. 15 Lurreko regen iziapena.

 

        1 Gero beha nezan, ireki ukan zuenean Bildotsak ziguluetarik lehena, eta enzun nezan laur animaletarik bat, zioela, igorziri boz anzo, Athor eta ikusak.

        2 Eta beha nezan, eta huna, zaldi xuri bat: eta haren gainean iarririk zegoenak zuen fletxa bat, eta eman zekion hari koroa bat, eta ilki zedin garaitzen zuela, eta garaita luenzat.

        3 Eta ireki ukan zuenean bigarren zigulua, enzun nezan bigarren animala, zioela, Athor eta ikusak.

        4 Eta ilki zedin berze zaldi gorhats bat, eta haren gainean iarria zenari eman zekion lurretik bakea ken ahal lezan, eta elkar hil lezaten: eta eman zekion hari ezpata handi bat.

        5 Eta ireki ukan zuenean hirurgarren zigulua, enzun nezan hirurgarren animala, zioela, Athor eta ikusak. Eta beha nezan, eta huna, zaldi beltz bat: eta haren gainean iarririk zegoenak, zuen balenza bat bere eskuan.

        6 Eta enzun nezan boz bat laur animalen artean, zioela, Xenika bat ogi bihi dinero batetan, eta hirur xenika garagar dinero batetan: eta mahatsarnoari eta olioari eztiezeala kalterik egin.

        7 Eta ireki ukan zuenean laurgarren zigulua, enzun nezan laurgarren animalaren boza, zioela, Athor eta ikusak.

        8 Eta beha nezan, eta huna, zaldi ferdats bat, eta haren gainean iarririk zegoenaren izena zen Herioa: eta Ifernua zarraion hari, eta haei eman zekien bothere lurraren laurdenaren gainean, hiltzeko ezpataz, eta gosetez, eta heriotzez, eta lurreko basa bestiez.

        9 Eta ireki ukan zuenean borzgarren zigulua, ikus nitzan aldare azpian, Iainkoaren hitzagatik eta maintenitzen zuten testimoniajeagatik heriotara eman izan ziradenen arimak:

        10 Eta zeuden oihuz ozengi, zioitela, Noiz artean, Iaun saindua eta egiatia, eztuk iujeatzen eta mendekatzen gure odola lurrean habitatzen diradenetarik?

        11 Eta eman zekizten batbederari arropa xuriak, eta erran zekien reposa litezen oraino denbora apur bat, haien zerbitzari kideak, eta haien anaie hek ere bezala heriotara eman behar ziradenak konpli litezkeno.

        12 Gero beha nezan ireki ukan zuenean seigarren zigulua, eta huna, lur ikaratze handi bat egin zedin, eta iguzkia beltz zedin bilozko zaku bat bezala, eta ilhargi guzia odola bezalaka zedin.

        13 Eta izarrak zerutik eror zitezen lurrera, fikotzeak bere fiko ximalak iraizten dituen bezala haize handiz erabilten denean.

        14 Eta zerua retira zedin liburu itzultzen den bat bezala: eta mendi eta isla guziak bere lekuetarik alda zitezen.

        15 Eta lurreko regeak, eta prinzeak, eta abratsak, eta kapitainak, eta potentak, eta esklabo guziak, eta libre guziak gorde zitezen lezetan eta mendietako hartoketan:

        16 Eta erraiten zerauezen mendiei eta harriei, Eror zaitezte gure gainera eta estal gaitzazue throno gainean iarria denaren begithartetik, eta Bildotsaren hiratik.

        17 Ezen ethorri da haren hiraren egun handia: eta nor da igurikiren ahal duena?

 

 

KAP. VII.

 

1 Aingeruek haizeak edukiten. 3 Iainkoaren zerbitzariak seignalatu. 14 Bildotsaren odolean arropen ikutzea. 17 Iainkoak bere haurren nigarra ixukatzen.

 

        1 Eta gauza hauen ondoan ikus nitzan laur Aingeru zeudela lurraren laur korneretan, zadutzatela lurreko laur haizeak, haizerik ezlagianzat lurraren gainean, ez itsasoaren gainean, ez arbore baten ere gainean.

        2 Gero ikus nezan berze Aingeru bat igaiten zela iguzki ialgitetik Iainko biziaren zigulua zuela: eta oihu egin ziezen ozengi laur Aingeru lurrari eta itsasoari kalte egitea eman izan zaienei,

        3 Zioela, Eztagiezuela kalterik lurrari, ez itsasoari, ez arborei, gure Iainkoaren zerbitzariak bere belarretan seignala ditzakeguno.

        4 Eta enzun nezan seignalatu izan ziradenen kontua, ehun berrogei eta laur milla seignalaturik Israeleko haurren leinu guzietarik:

        5 Iudaren leinutik, hamabi milla seignalaturik: Rubenen leinutik, hamabi milla seignalaturik: Gad-en leinutik, hamabi milla seignalaturik:

        6 Aser-en leinutik, hamabi milla seignalaturik: Nefthaliren leinutik, hamabi milla seignalaturik: Manaseren leinutik, hamabi milla seignalaturik:

        7 Simeonen leinutik, hamabi milla seignalaturik: Lebiren leinutik, hamabi milla seignalaturik: Isakaren leinutik, hamabi milla seignalaturik:

        8 Zabulon-en leinutik, hamabi milla seignalaturik: Iosef-en leinutik, hamabi milla seignalaturik: Beniaminen leinutik, hamabi milla seignalaturik:

        9 Gauza hauen ondoan beha nezan, eta huna, tropela handi nehork konta ezin zezakeen bat, jende eta leinu eta populu eta mihi guzietarik, throno aitzinean eta Bildotsaren presentian zeudela, arropa luze xuriz beztituak, eta palmak bere eskuetan:

        10 Eta oihuz zeuden ozengi, zioitela, Salbamendua gure Iainko throno gainean iarria denaganik eta Bildotsaganik.

        11 Eta Aingeru guziek asistitzen zuten thronoaren, eta Anzianoen eta laur animalen inguruan: eta bere buruak egotz zitzaten throno aitzinera bere begitharten gainera, eta adora zezaten Iainkoa,

        12 Zioitela, Amen: laudorio, eta gloria, eta sapientia, eta esker, eta ohore, eta puisanza, eta indar gure Iainkoari sekula sekulakotz. Amen.

        13 Orduan har zezan hitza Anzianoetarik batek, ziostala, Arropa luze xuriz beztitu hauk nor dirade, eta nondik ethorri dirade?

        14 Eta erran niezon, Iauna, hik badakik. Eta erran ziezadan, Hauk dituk afliktione handitarik ethorri izan diradenak: eta ikuzi ukan zitie bere arropa luzeak eta xuritu Bildotsaren odolean.

        15 Halakotz dituk Iainkoaren throno aitzinean, eta hura zerbitzatzen die egun eta gau haren tenplean: eta thronoan iarria dena habitaturen duk horiekin.

        16 Eztituk goseturen ez egarrituren gehiagorik, ez horien gainera eztik ioren iguzkiak, ez berok batek ere.

        17 Ezen thronoaren erdian den Bildotsak bazkaturen zitik eta gidaturen uretako ithurri bizietara: eta ixukaturen dik Iainkoak nigar ur guzia horien begietarik.

 

 

KAP. VIII.

 

3 Sainduen orationeak. 6 Zazpi Aingeruek tronpetak ioiten.

 

        1 Eta ireki ukan zuenean zazpigarren zigulua, silentio egin zedin zeruan oren erditsu bat.

        2 Eta ikus nitzan zazpi Aingeru Iainkoaren aitzinean asistitzen dutenak, eta eman zekizten zazpi tronpeta.

        3 Eta berze Aingeru bat ethor zedin eta egon zedin aldare aitzinean, urhezko enzenser bat zuela: eta eman zekion anhitz perfum, Saindu guzien orationekin ofrenda litzanzat, throno aitzinean den aldare urhezkoaren gainean.

        4 Eta igan zedin perfumen kea, Sainduen orationekin, Aingeruaren eskutik Iainkoaren aitzinera.

        5 Eta har zezan Aingeruak enzensera, eta bethe zezan hura aldareko sutik, eta egotz zezan lurrera: eta egin zitezen igorziriak eta bozak eta xistmistak eta lur ikaratze.

        6 Eta zazpi tronpetak zituzten zazpi Aingeruak prepara zitezen tronpetaz ioitera.

        7 Eta lehen Aingeruak io zezan tronpetaz, eta egin zezan babazuza eta su odol nahasteka, eta egotz zitezen lurrera, eta arboren heren partea, erre zedin, eta belhar ferde guzia erre zedin.

        8 Eta bigarren Aingeruak io zezan tronpetaz, eta mendi handi suz erratzen zen bat bezala egotz zedin itsasora: eta itsasoaren heren partea odol egin zedin.

        9 Eta hil zedin itsasoan ziraden kreatura bizitze zutenen heren partea: eta unzien heren partea desegin zedin.

        10 Gero heren Aingeruak io zezan tronpetaz, eta eror zedin zerutik izar handi iraxeki bat, zuzi bat bezala, eta eror zedin flubioen heren partera, eta ithur uretara.

        11 Eta izarraren izena erraiten da, Absinthio: eta uren heren partea Absinthio bilha zedin: eta anhitz gizon hil zedin uretarik, zeren karmindu izan baitziraden urak.

        12 Gero Laurgarren Aingeruak io zezan tronpetaz, eta io zedin iguzkiaren heren partea, eta ilhargiaren heren partea, eta izarren heren partea: hala non haien heren partea ilhun baitzedin, eta egunaren heren parteak etzuen argirik egiten, ez gauarenak halaber.

        13 Orduan ikus eta enzun nezan Aingeru bat hegaldatzen zela zeruaren erdiaz, zioela ozengi, Malediktione, malediktione, malediktione lurreko habitantei, berze hirur Aingeruek ioren dituzten tronpeta soinuakgatik.

 

 

KAP. IX.

 

2 Abismeko putzua. 3 Othiak. 14 Aingeruak laxatu. 16 Zamaldunak gaixtoen punitzera igorri. 17 Zaldiak eta haien puisanza.

 

        1 Orduan borzgarren Aingeruak tronpetaz io zezan, eta ikus nezan izar bat zerutik lurrera eroria, eta eman zekion abismeko putzuaren gakoa.

        2 Eta ireki zezan abismeko putzua, eta altxa zedin putzuko kea, labe handi batetako kea bezala: eta ilhund zedin iguzkia eta airea putzuko ketik.

        3 Eta ketik ilki zitezen othiak lurrera, eta bothere eman zekien lurreko eskorpionek duten bezalako botherea.

        4 Eta erran zekien ezlagioten kalterik lurreko belharrari ez ezeinere ferderi, ez ezeinere arboreri: baina solament Iainkoaren seignalea bere belarretan etzuten gizonei.

        5 Eta eman zekien ez hek hil litzaten, baina tormenta litzaten borz hilebethez, eta haien tormenta lizen eskorpionezko tormenta gizona io dukeenekoa bezala.

        6 Eta egun hetan gizonek herioa bilhaturen dute, eta eztute eridenen: eta desiraturen dute hiltzera, eta herioak ihes eginen du hetarik.

        7 Eta othien forma zen zaldi bataillara aprestatuen irudiko, eta ziraden haien buru gainetan urhea ziruditen koroak bezalakoak: eta haien begitharteak ziraden gizonen begitharteak bezala.

        8 Eta zituzten biloak, emazten biloak bezala: eta haien hortzak ziraden lehoinenak bezala.

        9 Eta zituzten halakretak burdin halakretak bezala: eta haien hegalen hotsa, anhitz, zaldik konbatera laster egiten duteneko karreta hotsa bezala.

        10 Eta zituzten buztanak eskorpionenak irudi: eta zituzten eztenak bere buztanetan: eta haien botherea zen gizonei kalte egitea borz hilebethez.

        11 Eta zuten bere gaineko regetzat abismeko Aingerua, zeinek baitu izen Hebraikoz, Abadon, eta Grek-ez Apollion erran nahi baita desegilea.

        12 Malediktione bat iragan da, eta huna, ethorten dirade oraino bi malediktione gero.

        13 Orduan seigarren Aingeruak io zezan tronpetaz, eta enzun nezan boz bat Iainkoaren begien aitzinean den aldare urhezkoaren laur adarretarik prozeditzen zenik,

        14 Ziotsala seigarren Aingeru tronpeta zuenari, Lakaitzak laur Aingeru Eufrateko flubio handi gainean estekatuak diradenak.

        15 Laxa zitezen bada laur Aingeruak, baitziraden apainduak orenekotz eta egunekotz eta hilebethekotz eta urthekotz, hil dezatenzat gizonen heren partea.

        16 Eta zaldizko armadaren kontua zen hogei millatan hamar milla: eta enzun nezan haien kontua.

        17 Eta hunela ikus nitzan zaldiak bisionean: eta haien gainetan iarriak ziradenek, zituztela suzko eta hiazinthezko eta sufrezko halakretak: eta zaldien buruak ziraden lehoinen buruak bezala: eta haien ahoetarik ilkiten zen su, eta ke eta sufre.

        10 Eta hirur gauza hauzaz hil izan zen gizonen heren partea, diot, suaz, eta keaz, eta haien ahotik ilkiten zen sufreaz.

        19 Ezen haien botherea zen haien ahoan eta haien buztanetan: ezen haien buztanak sugeak irudi ziraden, zituztela buruak, zeinez kalte egiten baitzuten.

        20 Eta goitiko gizon plaga hauzaz hil etziradenak bere eskuezko obretarik etzitezen emenda, adora ezlitzatenzat deabruak eta urhezko eta zilharrezko eta kobrezko eta harrizko eta zurezko idolak, zeinek ezin ikus baitezakete ez enzun, eta ezin ebil baititezke:

        21 Eta etzitezen emenda bere giza-erhaiteketarik, ez bere pozoinkerietarik, ez bere paillardizetarik, ez bere ohoinkerietarik.

 

 

KAP. X.

 

Ioanesek iretsi ukan zuen liburua zadukan Aingeruaz minzaturik, nola munduaren fina izanen den erakusten, eta nola zazpi igorzirien hotsak zigilatu izan diraden deklaratzen.

 

        1 Orduan ikus nezan berze Aingeru borthitz bat zerutik iausten zela, hodei batez inguratua zeinen buruan baitzen orzadarra: eta haren begithartea zen iguzkia bezala, eta haren oinak suzko habeak bezala. Eta zuen bere eskuan liburutxo ireki bat: eta ezar zezan bere oin eskuina itsas gainean, eta ezkerra lur gainean.

        2 Eta oihu egin zezan ozengi, lehoin batek orroa egiten duenean bezala: eta oihu egin ukan zuenean, zazpi igorzirik bere bozak pronuntia zitzaten.

        3 Eta zazpi igorziriek bere bozak pronuntiatu ukan zituztenean, nik nahi nituen eskribatu: baina enzun nezan boz bat zerutik ziostala, Seignalaitzak zazpi igorziriek pronuntiatu dituzten gauzak, eta hek eztitzala eskriba.

        4 Eta itsasoaren gainean eta lurraren gainean zegoela ikusi ukan nuen Aingeruak, altxa zezan bere eskua zerura,

        5 Eta iura zezan sekula sekulakotz bizi denaz, zeinek kreatu baititu zerua eta hartan diraden gauzak, eta lurra eta hartan diraden gauzak, eta itsasoa eta hartan diraden gauzak, ezen gehiago denborarik eztela izanen:

        6 Baina zazpigarren Aingeruaren bozeko egunetan tronpetaz ioiten hasiren denean akabaturen datela Iainkoaren misterioa, bere zerbitzari Profetei deklaratu ukan drauen bezala.

        7 Eta zerutik enzun ukan nuen boza, berriz minza zedin enekin, eta erran zezan, Habil, eta har ezak itsasoaren gainean eta lurraren gainean dagoen Aingeruaren eskuko liburutxo irekia.

        8 Eta ioan nendin Aingeruagana niotsala lidan liburutxoa. Eta erran ziezadan, Har ezak, eta irets ezak: eta hire sabela karminduren dik: baina hire ahoan ezti izanen duk eztia bezala.

        9 Har nezan bada liburutxoa Aingeruaren eskutik, eta irets nezan: eta zen ene ahoan eztia bezala ezti: baina iretsi ukan nuenean, ene sabela karmin zedin.

        10 Orduan erran ziezadan, Profetizatu behar drauek berriz anhitz populuri, eta jenderi, eta mihiri, eta regeri.

 

 

KAP. XI.

 

1, 19 Iainkoaren tenplea ireki. 3, 7 Iaunarenik bi testimonio bestiak hil, 11 Gero resuszitatu izan dirade. 8 Sodoma eta Egipte. 12 Resumak Kristendu. 16 Anzianoek Iainkoa laudatzen.

 

        1 Eta eman zekidan kanabera bat berga bat irudirik, eta presenta zedin Aingeru bat, ziostala, Iaiki adi, eta neurt itzak Iainkoaren tenplea eta aldarea, eta hartan adoratzen dutenak.

        2 Baina iraitzak kanpora tenple lekoretik den sala, eta eztezala hura neurt: ezen eman izan ziaiek Jentilei, eta Zibitate saindua ohondikaturen die berrogei eta bi hilebethez.

        3 Baina emanen diraueat hura neurerik bi testimoniori, zeinek, profetizaturen baitute milla eta ber-ehun eta hirurogei egunez, zakuz beztituak diradela.

        4 Hauk dituk bi olibak eta bi kandeler lurreko Iaunaren presentian daudenak.

        5 Eta baldin nehork haei gaizkirik egin nahi badraue, sua ilkiten duk haien ahotik, eta iresten zitik haien etsaiak: ezen baldin nehork gaizkirik egin nahi badraue, hark hunela heriotara eman behar dik.

        6 Hauk die bothere zeruaren ersteko, uririk eztagian haien profetiazko egunetan: eta die bothere uren gainean, haien odoletara konbertitzeko, eta lurraren azotatzeko plaga oroz noizere nahi baitukeite.

        7 Eta akabatu dukeitenean bere testimoniajea abismetik igaiten den bestiak, gerla eginen dik haien kontra, eta garaithuren zitik eta hilen:

        8 Eta haien gorputzak etzanen dituk Zibitate handiko plazetan, zein deitzen baita espiritualki Sodoma eta Egipte, non gure Iauna ere kruzifikatu izan baita.

        9 Eta ikusiren zitie leinuetakoek, eta populuetakoek, eta mihietakoek, eta nationetakoek, haien gorputzak hirur egun eta erdiz, eta eztikee permetituren haien gorputzak ezar ditezen sepulturatan.

        10 Eta lurreko habitantek bozkario ukanen die haien gainean, eta atsegin harturen die: eta presentak igorriren diraueze elkarri: zeren bi Profeta hauk tormentatu ditukeizten lurrean habitant diradenak.

        11 Baina hirur egun eta erdiren buruan bizitzeko espiritu Iainkoaganikoa hetara sarthuren datek, eta egonen diratek bere oinen gainean, eta iziapen handi eroriren datek hek ikusiren ditukeiztenen gainera.

        12 Gero enzun die boz handi bat zerutik, haei diostela, Igan zaitezte huna: eta igan dituk zerura hodei batetan: eta ikusi zitie bere etsaiek.

        13 Eta oren hartan lur ikaratze handi egin izan duk: eta Zibitatearen hamargarren partea erori izan duk, eta hil izan dituk lur ikaratze hartan zazpi milla gizon, eta berzeak izitu izan dituk, eta eman diraukoe gloria zeruko Iainkoari.

        14 Bigarren malediktionea iragan izan da: eta huna hirurgarren malediktionea ethorriren da sarri.

        15 Eta zazpigarren Aingeruak io zezan tronpetaz, eta boz handiak egin zitezen zeruan, zioitela, Egin izan dirade mundu hunetako resumak, gure Iaunaren eta Krist harenaren resuma, eta regnaturen du sekula sekulakotz.

        16 Orduan hogei eta laur Anziano Iainkoaren aitzinean bere alkietan iarririk zeudenek, egotz zitzaten bere buruak bere begitharten gainera, eta adora zezaten Iainkoa,

        17 Zioitela, Eskerrak drauzkiagu hiri Iainko Iaun bothere-guzitakoa, Zein baitaiz, eta Baihinzen, eta Ethorteko baitaiz, zeren hartu duan eure puisanza handia, eta zeren hasi duan eure resuma:

        18 Eta aserretu izan dituk Jentilak, eta ethorri izan duk hire hira, eta hilen denbora, iujea ditezenzat, eta eman diezeanzat saria eure zerbitzari Profetei, eta sainduei, eta hire izenaren beldur diraden xipiei eta handiei: eta desegin ditzanzat lurra desegiten dutenak.

        19 Orduan ireki zedin Iainkoaren tenplea zeruan, eta ikus zedin haren allianzazko Arka haren tenplean: eta egin zedin xistmist eta hots eta lur ikaratze, eta babazuza handi.

 

 

KAP. XII.

 

Emazte ertzen zenaren zelatan zegoen dragoinaren kontra Mikelek biktoria irabazi fidelen probetxutan.

 

        1 Eta ikus zedin signo handi bat zeruan, Emazte iguzkiaz inguratu bat, zeinen oinen azpian baitzen ilhargia, eta buruan hamabi izarrezko koroa bat.

        2 Eta izorra izanez heiagoraz zegoen erdi beharrezko minez, eta tormenta iragaiten zuen erdi zedinzat.

        3 Ikus zedin berze signo bat ere zeruan, eta huna, dragoin gorharats handi bat, zazpi buru zituenik eta hamar adar: eta bere buruetan zazpi diadema.

        4 Eta haren buztanak tiratzen zuen zeruko izarren heren partea, eta egotz zitzan hek lurrera: eta geldi zedin dragoina emazte erdi behar zuenaren aitzinean, erdi zatenean, haren haurra irets lezanzat.

        5 Eta erd zedin seme ar batez zeinek gobernatu behar baitzituen natione guziak burdinazko berga batez: eta harrapa zedin haren haurra Iainkoagana eta haren thronora.

        6 Eta emazteak ihes zegian desertu batetara, non baitu lekua Iainkoaz apaindurik, han hura haz dezatenzat milla eta ber-ehun eta hirurogei egunez.

        7 Eta egin zedin batailla bat zeruan: Mikele eta haren Aingeruak bataillatzen ziraden dragoinaren kontra, eta dragoina konbatitzen zen eta haren Aingeruak:

        8 Baina etziraden borthitzenak izan, eta haien lekua etzedin gehiagorik eriden zeruan.

        9 Eta iraitz zedin dragoin handia, suge zahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, zeinek mundu guzia seduzitzen baitu: iraitzi izan da bada lurrera, eta haren Aingeruak harekin iraitz zitezen.

        10 Eta enzun nezan boz handi bat zioela zeruan, Orain egin da salbamendua, eta indarra, eta gure Iainkoren resuma, eta Krist harenaren botherea: ezen gure anaien akusazalea iraitzi izan da, zeinek akusatzen baitzituen gure Iainkoaren aitzinean egun eta gau.

        11 Baina hek garaithu izan zaizkio Bildotsaren odolaren kausaz eta bere testimoniajeko hitzaren kausaz, eta bere biziak eztituzte gupida ukan heriorano.

        12 Halakotz zaitezte alegera, zeruak eta hetan habitatzen zaretenak. Malediktione lurreko eta itsasoko habitantei: ezen iautsi da deabrua zuetara, hira handiz betherik, nola baitaki ezen denbora apur bat baduela.

        13 Ikusi ukan zuenean bada dragoinak ezen iraitzi izan zela lurrera, persekuta zezan arraz erdi izan zen emaztea.

        14 Baina eman izan zaizkan emazteari arrano handi batenik bi hegal, hegalda ledinzat sugearen aitzinetik desertura, bere lekura, non hatzen baita denbora batetakotz eta denboretakotz eta denboraren erditakotz.

        15 Eta iraitz zezan sugeak emaztearen ondoan bere ahotik ur flubio bat bezala, hura harrapa erazi lezanzat flubioaz.

        16 Baina aiuta zezan lurrak emaztea, eta ireki zezan lurrak bere ahoa, eta hurrupa zezan dragoinak bere ahotik iraitzi ukan zuen flubioa

        17 Orduan aserre zedin dragoina emaztearen kontra, eta ioan zedin gerla egitera haren haziko goitikoen, Iainkoaren manamenduak begiratzen dituztenen eta Iesus Kristen testimoniajea dutenen kontra.

        18 Eta geldi nendin itsasoko sable gainean.

 

 

KAP. XIII.

 

1 Antekristen gehientasuna. 7 Baina eztitu elejituak seduzituren. 13 Haren signoak eta authoritatea. 18 Gauza hauen deklarationea.

 

        1 Orduan ikus nezan bestia bat itsasotik igaiten zela, zazpi buru eta hamar adar zituenik, eta bere adar gainetan hamar diadema: eta bere buru gainetan basfemiotako izen bat.

        2 Eta nik ikusi ukan nuen bestiak Leoparta irudi zuen, eta haren oinak ziraden hartzarenak bezalako: eta haren ahoa lehoinaren ahoa bezalako: eta eman ziezon hari dragoinak bere puisanza, eta thronoa, eta bothere handi.

        3 Eta ikus nezan haren buruetarik bat heriotara zauria bezala, baina haren heriotarako zauria sendatu izan zen: eta mirakuluz zegoela lur guzia iarreiki zekion bestiari.

        4 Eta adora zezaten, bestiari bothere eman zeraukan dragoina, eta adora zezaten bestia, zioitela, Nor da bestia irudi duenik? haren kontra nor konbati ahal daite?

        5 Eta eman zekion aho gauza handiak eta blasfemioak pronuntiatzen zituena, eta eman zekion bothere berrogei eta bi hilebetheren konplitzeko.

        6 Eta ireki zezan bere ahoa blasfematzera Iainkoaren kontra, blasfema litzanzat haren izena, eta haren tabernaklea, eta zeruan diradenak.

        7 Eta eman zekion sainduen kontra ere gerla egitea, eta haei garaitzea: eta eman zekion bothere leinu, eta mihi, eta natione ororen gainean.

        8 Eta adoratzen zuten hura lurreko habitant guziek, zeinen izenak ezpaitirade eskribatuak, munduaren fundationetik hil izan den Bildotsaren bizitzeko liburuan

        9 Baldin nehork beharririk badu, enzun beza. 10 Baldin nehork kaptibitatera eramaiten badu, kaptibitatera eramanen da bera: baldin nehork ezpataz hil badeza, behar da hura ezpataz hil dadin: hemen da sainduen patientia eta fedea.

        11 Gero ikus nezan, berze bestia bat igaiten zela lurretik, eta zituen bi adar Bildotsarenak irudi: baina dragoina bezala minzo zen.

        12 Eta hark lehen bestiaren bothere guzia exerzitzen zuen haren presentian: eta egiten zuen, lurrak eta hartako habitantek adora lezaten leheneko bestia hura, zeinen heriotarako zauria sendatu izan baitzen.

        13 Eta signo handiak egiten zituen, hanbat non sua zerutik lurrera eraits eraziten baitzuen gizonen aitzinean.

        14 Eta seduzitzen zituen lurreko habitantak signoen kausaz, zeinen egitea eman izan baitzaion bestiaren aitzinean: ziostela lurreko habitantei, egin liezoten imajina bat bestia hari, zein ezpataz zauri izan baitzen, baina biztu izan da.

        15 Eta hari eman zekion, bestiaren imajinari espiritu eman liezon, eta bestiaren imajina minza ledin, eta egin lezan, bestiaren imajina adoratzen ezluten guziak, hil litezen.

        16 Eta egiten zuen, guziek, xipiek eta handiek, abratsek eta paubrek, librek eta esklaboek hartzen baitzuten merka bat bere esku eskuinean, edo bere belarretan.

        17 Eta nehork ezin eros lezan edo sal merka luenek baizen, edo bestiaren izena, edo haren izenaren kontua.

        18 Hemen da sapientia: adimendurik duenak konta beza bestiaren izena: ezen kontua gizonarena da, eta haren kontua, sei ehun eta hirurogei eta sei.

 

 

KAP. XIIII.

 

3 Iainkoaren haurren konsolationea. 8 Babiloneren erortea. 9 Bestiaren bandakoen punitionea. 13 Fidelen herioa dohatsu. 15 Uzta errekeitatzea, eta mendematzea.

 

        1 Orduan beha nezan, eta huna, Bildotsa zegoen Siongo mendi gainean, eta harekin ehun eta berrogei eta laur milla, zutela haren Aitaren izena eskribatua bere belarretan.

        2 Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala: eta enzun nezan bere gitarrak ioiten zituzten gitarrarien soinu bat:

        3 Eta kantatzen zuten kuasi kantu berri bat throno aitzinean, eta laur animalen, eta Anzianoen aitzinean: eta nehork ezin ikas zezakeen kantua ehun eta berrogei eta laur millek baizen, zein baitirade lurretik erosiak:

        4 Hauk dirade emaztekin satsutu eztiradenak: ezen birjina dirade: hauk dirade Bildotsari darreitzanak norat ere ioan baitadi: hauk dirade gizonen artetik erosiak, primitia Iainkoari eta Bildotsari sanktifikatuak.

        5 Eta haien ahoan ezta eriden enganiorik: ezen makula gabe dirade Iainkoaren throno aitzinean.

        6 Gero ikus nezan berze Aingeru bat zeruaren arteaz hegaldatzen zela, Ebanjelio eternala zuela, ebanjeliza liezenzat lurreko habitantei, eta natione, eta leinu, eta mihi, eta populu guziari:

        7 Zioela ozengi, Zareten beldur Iainkoaren, eta hari gloria emozue: ezen ethorri da haren iujemenduaren ordua: eta adora ezazue zerua eta lurra eta itsasoa eta ur ithurriak egin dituena.

        8 Eta berze Aingeru bat iarreiki zekion, zioela, Erori da erori Babilon, zibitate handi hura, zeren bere paillardizaren hiratako mahatsarnoaz natione guziak edaran ukan baititu.

        9 Eta heren Aingerua iarreiki zekien, zioela ozengi, Baldin nehork adora badeza bestia eta haren imajina, eta har badeza haren merza bere belarrean edo bere eskuan,

        10 Hark ere edanen du Iainkoaren hirako mahatsarnotik, bai, mahatsarno pur haren hirako kopara hustutik: eta tormentaturen da suz eta sufrez Aingeru sainduen aitzinean eta Bildotsaren aitzinean.

        11 Eta haien tormentako kea altxaturen da sekula sekulakotz: eta eztute ukanen pausurik ez egun ez gau adoratzen dutenek bestia eta haren imajina, eta baldin nehork har badeza haren izenaren merka.

        12 Hemen da sainduen patientia: hemen dirade Iainkoaren manamenduak eta Iesusen fedea begiratzen dituztenak.

        13 Orduan enzun nezan boz bat zerutik, ziostala, Eskriba ezak, Dohatsu dirade Iaunean hiltzen diraden hilak hemendik harat. Bai, dio Espirituak: ezen reposatzen dirade bere neketarik, eta bere obrak iarreikiten zaizte.

        14 Eta beha nezan, eta huna hodei xuri bat: eta hodei gainean norbeit zegoen iarririk gizona irudi zuenik, zuela bere buru gainean urhezko koroa bat, eta bere eskuan igitei zorrotz bat.

        15 Eta berze Aingeru bat ilki zedin tenpletik, oihuz zaiola ozengi, hodei gainean iarririk zegoenari, Ezarrak eure igiteia, eta uzta errekeita ezak: ezen ethorri zaik errekeitatzeko ordua: ezen lurreko uzta zorhitu duk.

        16 Orduan ezar zezan hodei gainean iarririk zegoenak, bere igiteia lurrera: eta errekeita zedin lurra.

        17 Eta berze Aingeru bat ilki zedin zeruko tenpletik, zuela hark ere igitei zorrotz bat. 18 Eta berze Aingeru bat ilki zedin aldaretik, zuela bothere suaren gainean, eta ozengi oihu egin ziezon igitei zorrotza zuenari, zioela, Ezarrak eure igitei zorrotza, eta mendemaitzak lurreko mahastiko mulkoak: ezen hartango mahatsak onthu dituk.

        19 Eta ezar zezan Aingeruak bere igitei zorrotza lurrera, eta mendema zezan lurreko mahastia, eta igor zezan Iainkoaren hiraren lako handira.

        20 Eta lakoa aurizki zedin Zibitatetik kanpoan: eta ilki zedin odol lakotik zamarien bridetarano, milla eta sei ehun estadiotan.

 

 

KAP. XV.

 

1 Iainkoaren hiraren plagak. 2 Bestiaren abominationetarik preserbatu izan diradenen esker emaitea. 6 Zazpi Aingeru, zazpi plaga, zazpi anpola.

 

        1 Gero ikus nezan berze signo bat zeruan handirik eta mirakuluzkorik, Zazpi Aingeru, zituztela azken zazpi plagak ezen hezaz da Iainkoaren hira konplitu.

        2 Eta ikus nezan beirazko itsaso bat bezala suz nahastekatua: eta biktoria eraman ukan zutenak bestiaganik, eta haren imajinaganik, eta haren merkaganik, eta haren izenaren kontuaganik, zeudela itsaso beirazko irudian, eta zituztela Iainkoaren gitarrak:

        3 Eta kantatzen zuten Iainkoaren zerbitzari Moisesen kantikoa, eta Bildotsaren kantikoa, zioitela, Handi eta mirakuluzko dituk hire obrak, Iainko Iaun bothere guzitakoa: iusto eta egiazko dituk hire bideak, sainduen Regea.

        4 Nor ezta hire beldur izanen, Iauna, eta nork eztu glorifikaturen hire izena? ezen saindu bakoitza aiz hi: ezen jende guziak ethorriren dituk, eta adoraturen die hire aitzinean: zeren hire iujemenduak manifestatu izan baitirade.

        5 Eta gauza hauen buruan beha nezan, eta huna, ireki zedin testimoniajeko Tabernaklearen tenplea zeruan.

        6 Eta ilki zitezen tenpletik zazpi plagak zituzten zazpi Aingeruak, beztiturik liho purez eta xuriz, urhezko gerrikoez bulhar inguruetan gerrikatuak.

        7 Eta laur animaletarik batek eman zietzen zazpi Aingeruei zazpi anpola urhezkorik, Iainko sekula sekulakotz biziaren hiraz betheak.

        8 Eta bethe zedin tenplea Iainkoaren maiestatetik: eta haren puisanzatik ilkiten zen keaz: eta nehor ezin sar zeiten tenplean zazpi Aingeruen zazpi plagak konpli litezkeno.

 

 

KAP. XVI.

 

2 Zazpi Aingeruak, eta Iainkoaren hirazko zazpi anpolak. 5 Iainkoaren haurren erhailen gainean Iainkoaren iujemendua. 9 Infidelen blasfemioa. 10 Bestiaren thronoa ilhundu. 13 Prinzeak seduzitzen dituzten espirituak. 17 Hirien eta herrien obstinationea eta sunsimendua. 18 Xistmist, igorziri, lur-ikaratze eta babazuza infidelen gainera, 19 Eta prinzipalki Babiloneren gainera mendekiorekin.

 

        1 Orduan enzun nezan boz handi bat tenpletik, ziostela zazpi Aingeruei, Zoazte eta isuritzazue Iainkoaren hiraren zazpi anpolak.

        2 Ioan zedin bada lehen Aingerua, eta isur zezan bere anpola lurrera, eta egin zedin plaga bat gaitzik eta damutakorik bestiaren merka zuten gizonen kontra, eta haren imajina adoratzen zutenen kontra.

        3 Eta bigarren Aingeruak isur zezan bere anpola itsasora, eta sarraski baten odola bezalaka zedin eta itsasoko arima bizi guzia hil zedin.

        4 Eta heren Aingeruak isur zezan bere anpola flubioetara eta ur ithurrietara, eta odol bilha zitezen.

        5 Eta enzun nezan uretako Aingerua, zioela, Iusto aiz Iauna, Aizena eta Inzena eta Saindua: zeren gauza hauk iujeatu baitituk:

        6 Zeren Sainduen eta Profeten odola isuri ukan baitute, hik ere odol eman ukan drauek edatera: ezen digne dituk.

        7 Eta enzun nezan berze bat Sainktuariotik, zioela, Segurki, Iainko Iaun bothere guzitakoa, egiazko eta iusto dituk hire iujemenduak.

        8 Gero laurgarren Aingeruak isur zezan bere anpola iguzkira, eta hari eman zekion gizonen suz erratzea.

        9 Eta erre zitezen gizonak bero handiz, eta blasfema zezaten, plaga hauen gainean bothere duen Iainkoaren izena: eta etzitezen emenda hari gloria eman liezotenzat.

        10 Gero borzgarren Aingeruak isur zezan bere anpola, bestiaren throno gainera: eta egin zedin haren resuma ilhunbezu: eta mastakatzen zituzten bere mihiak dolorearen handiz.

        11 Eta blasfema zezaten Iainko zerukoa bere doloreakgatik eta zauriakgatik: eta etzitezen emenda bere obretarik.

        12 Gero seigarren Aingeruak isur zezan bere anpola Eufratesko flubio handira: eta agor zedin hartako ura, apain ledinzat iguzki ilkite aldeko Regen bidea.

        13 Eta ikus nitzan ilkiten dragoinaren ahotik, eta bestiaren ahotik, eta profeta falsuen ahotik, hirur espiritu satsu igelen irudikorik:

        14 Ezen badirade deabruen espiritu, signoak egiten dituztenak, eta lurreko eta mundu orotako regetera ioaiten diradenak hek bil ditzatenkat Iainko bothere guzitakoaren egun handi hartako bataillara.

        15 (Huna, ethorten naiz ohoina bezala: dohatsu da iratzarri dagoena, eta bere abillamenduak begiratzen dituena, billuzgorririk ebil eztadinzat, eta nehork haren laidoa ikus eztezanzat)

        16 Eta bil zitzaten, Hebraikoz Arma-jedon deitzen den lekura.

        17 Gero zazpigarren Aingeruak isur zezan bere anpola airera: eta ilki zedin boz handi bat zeruko tenpletik throno aldetik, zioela, Egin da.

        18 Orduan egin zedin xistmist eta hots eta igorziri: eta lur ikaratze handia egin zedin, nolakorik ezpaita izan gizonak lurraren gainera diradenaz geroztik, lur ikaratzerik diot hain handirik.

        19 Eta egin zedin zibitate handi hura hirur partetara, eta Jentilen zibitateak eror zitezen, eta Babilon handia ethor zedin memoriotara Iainkoaren aitzinean, hari bere hiraren indignationezko mahatsarno koparen emaiteko.

        20 Eta isla orok ihes egin zezan, eta mendiak etzitezen gehiagorik eriden.

        21 Eta harriabar handirik talent bat bezalakorik iauts zedin zerutik gizonetara. eta blasfema zekaten Iainkoa gikonek harriabarrezko plagaren kausaz: ezen hark egin zuen plaga guzizko handia izan da.

 

 

KAP. XVII.

 

1 Paillarda handiaren deskriptionea eta abominationea. 7 Haren deklarationea, eta nola desegin izan den. 13 Lurreko rege, hura abrastu, zutenez.

 

        1 Orduan ethor zedin zazpi anpolak zituzten zazpi Aingeruetarik bat, eta minza zedin enekin, ziostala, Athor, erakutsiren drauat anhitz uren gainean iarririk dagoen paillarda handiaren damnationea:

        2 Zeinekin paillardatu baitute lurreko regek, eta haren paillardizazko mahatsarnoaz horditu izan baitirade lurreko habitantak.

        3 Eta espirituz desertu batetara eraman nenzan: eta ikus nezan emazte bat, bestia eskarlata koloretako, blasfemiotako izenez bethe, zazpi buru eta hamar adar zituen baten gainean iarria.

        4 Eta emaztea zen abillatua purpraz eta eskarlataz, eta urhestatua urhez, eta apaindua harri preziatuz eta perlaz, kopa urhezko bat bere paillardizako abominationez eta satsutasunez bethea bere eskuan zuela.

        5 Eta bere belarrean izen bat eskribaturik, Misterio, Babilon handia, lurreko paillardizen eta abominationen ama.

        6 Eta ikus nezan emaztea sainduen odolaz, eta Iesusen martiroen odolaz horditua, eta hura ikusirik, mireste handiz mirets nezan.

        7 Eta erran ziezadan Aingeruak, Zergatik miresten duk? nik erranen drauat emaztearen, eta hura ekarten duen bestia zazpi burutakoaren eta hamar adarretakoaren misterioa.

        8 Ikusi ukan duan bestia, izan duk, eta eztuk gehiagorik: eta igaiteko duk abismetik, eta perditionetara ioaiteko: eta miretsiren die lurreko habitantek (zeinen izenak ezpaitirade eskribatuak bizitzeko liburuan munduaren hatseandanik) dakusatenean bestia, zein baitzen, eta ezpaita, eta alabaina baita.

        9 Hemen da adimendu sapientia duena. Zazpi buruak, zazpi mendiak dirade zeinen gainean emaztea iarria baita.

        10 Eta regeak zazpi dirade: borzak erori dirade, eta bat bada, berzea ezta oraino ethorri: eta dathorrenean behar du hark denbora apur bat egon.

        11 Eta bestia zein baitzen, eta ezpaita, hura zortzigarren regea da, eta zazpietarik da, eta galtzera doa.

        12 Eta hamar adar ikusi dituanak, hamar rege dituk zeinek resuma ezpaitute oraino hartu, baina bothere rege bezala oren batez harturen die bestiarekin.

        113 Hauk konseillu ber bat die, eta bere puisanza eta authoritatea bestiari emanen diarokoe.

        14 Hauk bildotsaren kontra konbatituren dituk, eta Bildotsa garaithuren ziaiek: ezen iaunen Iaun duk, eta regen Rege: eta harekin diradenak dituk deithuak eta elejituak eta fidelak.

        16 Gero erran ziezadan, Ikusi dituan urak, non paillarda iarria baita, dituk populuak, eta tropelak, eta jendeak, eta mihiak.

        16 Eta bestian ikusi dituan hamar adarrak dituk paillardari gaitz eritziren draukatenak, eta hura desolaturen die eta haren haragia ianen eta bera, suan erreren die.

        17 Ezen Iainkoak ezarri dik haien bihotzetan, egin dezaten hark plazer duena, eta konsenti ditezen, eta eman diezoten bere resuma bestiari Iainkoaren hitzak konpli daitezkeno.

        18 Eta ikusi ukan duan emaztea duk Zibitate handi hura zeinek baitu bere resuma lurreko regen gainean.

 

 

KAP. XVIII.

 

2 Babiloneren erortea eta desegitea. 9 Infidelen harzazko urthueria, 15 Prinzipalki hark abrastu ditukeenena. 20 Baina fidelak alegeraturen dirate. 21 Haren desegitea nolako izanen. 24 Hartan eridenen heriotara eman diratenen odola.

 

        1 Eta gauza hauen ondoan ikus nezan berze Aingeru bat iausten zela zerutik, bothere handia zuela: eta argi zedin lurra haren gloriaz:

        2 Eta oihuz iar zedin botheretsuki boz handiz, zioela, Erori da, erori da Babilon handi hura, eta egin izan da deabruen habitatione, eta espiritu satsu ororen eta hegaztina satsu eta exekrable ororen retiragune:

        3 Ezen haren paillardizaren hirazko mahatsarnotik edan ukan dute jende guziek, eta lurreko regek harekin paillardatu ukan dute: eta lurreko merkatariak haren delizietako abrastasunetik abrastu izan dirade.

        4 Eta enzun nezan berze boz bat zerutik, zioela, Ilki zaitezte hartarik ene populua, haren bekatuetan partizipant etzaretenzat, eta haren plagetarik rezebi eztezazuenzat.

        5 Ezen haren bekatuak elkarri iarreiki izan zaizka zerurano, eta orhoit izan da Iainkoa haren inikitatez.

        6 Renda iezozue hark egin ukan drauzuen bezala: eta paga iezozue doblea bere obren araura: hark erautsi ukan drauzuen kopan eman iezozue doblea.

        7 Zenbat bere burua glorifikatu ukan baitu, eta deliziotan izan baita, emozue hanbat tormenta eta nigar: ezen bere bihotzean erraiten du, Iarria nago regina, eta eznaiz alhargun, eta urthueriarik eztakusket.

        8 Halakotz egun batez ethorriren dirade haren plagak, herio eta urthueria eta gosete: eta suz erreren da: ezen Iainko Iauna borthitz da, zeinek iujeaturen baitu hura.

        9 Eta nigar eginen dute harzaz eta deithore haren gainean lurreko regek, harekin paillardatu dutenek eta delizioski bizi izan diradenek, dakuskeitenean haren erratzeko kea:

        10 Urrun daudela haren tormentaren beldurrez, dioitela, Elas, elas, Babilon zibitate handia, zibitate borthitza nola hire kondemnationea oren batez ethorri izan den!

        11 Lurreko merkatariek ere nigar eginen dute eta deithore haren gainean, zeren nehork ezpaitu haien marxandizatik erosten gehiagorik:

        12 Marxandiza urhezkorik, eta zilharrezkorik, eta harri preziatuzkorik, eta perlazkorik, eta krespazkorik, eta purprezkorik, eta zetazkorik, eta eskarlatazkorik, eta usain onetako zur mota guzitakorik, eta iboirezko unzi guzitakorik, eta unzi guzizko zur preziatuzkorik, eta kobrezkorik, eta burdinazkorik, eta marbrezkorik:

        13 Eta kanela, eta usain on, eta ungentu, eta enzensu, eta mahatsarno, eta olio, eta irin flore fin, eta ogi bihi, eta behor eta ardi, eta zaldi, eta karriot, eta esklabo, eta gizonen arima.

        14 (Hire arimaren desirezko fruktuak ioan ditun hireganik, eta gauza delikatu eta exzellent guziak galdu izan zaizkin: eta eztitun gehiagorik gauza hek eridenen)

        15 Gauza hauen merkatariak bada abrastu izanik urrun harenganik egonen dirate haren tormentaren beldurrez, nigarrez eta deithorez daudela.

        16 Eta dioitela, Elas, elas, Zibitate handia, zein baitzen krespaz beztitua, eta purpraz, eta eskarlataz, eta baitzen urhestatua urhez, eta apaindua harri preziatuz eta perlaz; nola oren batez desolatu izan dirade hain abrastasun handiak?

        17 Unzi pilotu guziak ere, eta unzietako konpainia guzia, eta marinerak eta zenbatek ere itsasoan baitihardukate, urrun egonen dirade.

        18 Eta haren erratzeko kea dakusatenean, heiagoraz iarriren dirate, dioitela, Zein zibitate zen zibitate handi hunen parerik?

        19 Eta erhauts egotziren dukeite bere buru gainetara, eta heiagora eginen dukeite nigarrez eta deithorez daudela, eta dioitela, Elas, elas, zibitate handia, zeinetan abrastu izan baitziraden itsasoan unzirik zuten guziak, haren magnifizentia handitik, nola oren batez desegin izan den!

        20 Alegeradi haren gainean zerua, eta zuek Apostolu eta Profeta sainduak: ezen Iainkoak iujeatu ukan du zuen kausa, harzaz den bezenbatean.

        21 Gero har zezan Aingeru borthitz batek harri bat, errota harri handi bat bezalakorik, eta iraitz zezan itsasora, zioela, Hunelako indarrez iraitziren da Babilone zibitate handia, eta ezta gehiagorik eridenen.

        22 Eta gitarrarien, eta musizianoen, eta xirula, eta tronpeta soinularien bozik eztatek hitan gehiagorik enzunen: ez zer ere ofiziotako den ofizierik batre eztatek gehiagorik hitan eridenen: eta errota harriaren hotsa eztatek gehiagorik hitan enzunen:

        23 Eta kandela argiak eztik argirik eginen hitan gehiagorik, eta esposoaren eta esposaren boza eztuk hitan gehiagorik enzunen, zeren hire merkatariak lurreko prinze baitziraden, zeren hire pozoinkeriez seduzitu izan baitirade natione guziak.

        24 Baina hartan Profeten eta Sainduen odola eriden izan da, eta lurraren gainean heriotara eman izan diraden guzienena.

 

 

KAP. XIX.

 

1 Laudorio Iainkoari. 7 Elejituen bozkarioa eta dohainontasuna. 10 Aingeruak adoratu izatea refusatzen. 11 Kristen gloria eta maiestatea. 17 Iainkoaren banket handiratko deia. 20 Bestiaren eta harenen desegitea.

 

        1 Gauza hauen ondoan enzun nezan tropel anhitzen boz handi bat zeruan, zioela, Halleluia: salbatione, eta gloria, eta ohore, eta puisanza gure Iainko Iaunari dagoka.

        2 Ezen egiazko dirade eta iusto haren iujemenduak: zeren bere paillardizaz lurra korrunpitu ukan duen paillarda handiaz iustitia egin ukan baitu, eta bere zerbitzarien odola haren eskuetan mendekatu ukan baitu.

        3 Eta berriz erran zezaten Halleluia: eta haren kea igan zedin sekula sekulakotz.

        4 Eta hogei eta laur Anzianoek eta laur animalek egotz zitzaten bere buruak bere begitharten gainera, eta adora zezaten throno gainean iarririk dagoen Iainkoa, zioitela, Amen, Halleluia.

        5 Eta boz bat thronotik ilki zedin, zioela, Lauda ezazue gure Iainkoa haren zerbitzari guziek, eta haren beldur zareten xipiek eta handiek.

        6 Gero enzun nezan tropel handi baten hotsa bezala, eta ur handien hotsa bezala, eta igorziri handien hotsa bezala, zioitela, Halleluia, ezen regnatu ukan du gure Iainko Iaun bothere guzitakoak.

        7 Boz eta alegera gaitezen, eta demogun hari gloria: ezen ethorri dirade Bildotsaren ezteiak, eta haren emaztea apaindu da.

        8 Eta eman izan zaio krespe purez eta argitzen duenez bezti ledin: ezen krespa, Sainduen iustifikationeak dirade.

        9 Orduan erran ziezadan, Eskriba ezak, Dohatsu dirade Bildotsaren ezteietako afarira deithuak. Erran ziezadan halaber, Iainkoaren hitz hauk egiazko dituk.

        10 Eta egotz nezan neure burua haren oinen aitzinera hura adora nezanzat: eta erran ziezadan, Begirauk eztagian: hire zerbitzari kide nauk, eta hire anaien, zeinek baitute Iesusen testimoniajea. Iainkoa adora ezak: ezen Iesusen testimoniajea duk profetiazko Espiritua.

        11 Gero ikus nezan zerua irekirik, eta huna, zaldi xuri bat, eta haren gainean iarririk zegoena deitzen zen Fidela eta Egiatia, eta iustoki iudikatzen duena eta konbatitzen dena.

        12 Eta haren begiak ziraden su-garra bezala, eta haren buru gainean zen anhitz diadema, eta zuen eskribuz izena hark berak baizen ezagutu ukan eztuena:

        13 Eta zen odolez tintatu arropa batez beztitua: eta haren izena deitzen da IAINKOAREN HITZA.

        14 Eta zeruan diraden armadak iarreikiten zaizkion zaldi xuriz, beztiturik krespa xuriz eta purez.

        15 Eta haren ahotik ilkiten zen ezpata zorrotz bat, harzaz io ditzanzat nationeak: ezen hark gobernaturen ditu hek burdin berga batez: eta hura da Iainko bothere guzitakoaren hisizko eta hirazko mahatsarno lakoa aurizkiren duena.

        16 Eta zuen bere beztiduran eta ixterrean eskribuz izen haur, REGEN REGEA, ETA IAUNEN IAUNA.

        17 Gero ikus nezan Aingeru bat iguzkian barna zegoela, zeinek oihu egin baitzezan ozengi, ziostela zeruaren arteaz hegaldatzen ziraden xori guziei, Zatozte, eta bil zaitezte Iainko handiaren afarira,

        18 Ian dezazuenzat regen haragia, eta kapitainen haragia, eta borthitzen haragia, eta zaldien haragia, eta haien gainean iarririk daudenena, eta libre eta esklabo, xipi eta handi guzien haragia,

        19 Gero ikus nitzan bestia eta lurreko regeak eta haien armadak bildurik gerla egitera zaldi gainean iarririk zegoenaren kontra eta haren armadaren kontra.

        20 Eta bestia hatzaman zedin, eta profeta falsu haren aitzinean signoak egin zituena harekin, zeinez seduzitu baitzituen bestiaren merka hartu ukan zutenak, eta haren imajina adoratu ukan zutenak: bizirik iraitzi izan dirade bi hauk suzko estang sufrez zaxekan batetara:

        21 Eta goitikoak hil izan ziraden zaldi gainean iarririk zegoenaren ahotik ilkiten zen ezpataz: eta xori guziak ase zitezen haien haragietarik.

 

 

KAP. XX.

 

1 Satan estekatu. 7 Gero laxatu. 4 Iainkoaren hitzagatik hil izan diradenen arimak. 12 Bizitzeko liburua. 13 Iudizioa.

 

        1 Gero ikus nezan Aingeru bat iausten zela zerutik abismeko gakoa zuela, eta kadena handi bat bere eskuan.

        2 Eta hatzaman zezan dragoina, suge zaharra, zein baita deabrua eta Satan, eta esteka zezan hura milla urthetakotz.

        3 Eta irion zezan hura abismera, eta erts zezan hura, eta zigila zezan haren gainean, jendeak gehiagorik seduzi eztitzanzat, milla urtheak konpli daitezkeno: eta gero behar da laxa dadin denbora guti batetakotz.

        4 Gero ikus nitzan alkiak, eta iar zitezen haien gainetan jendeak, eta iujemendua eman zekien: eta Iesusen testimoniajeagatik, eta Iainkoaren hitzagatik buruak edeki izan zaiztenen arimak, eta zeinek ezpaitzuten adoratu bestia ez haren imajina, eta ezpaitzuten hartu ukan haren merka bere belarretan edo bere eskuetan, eta biziko dirade eta regnaturen dute Kristekin milla urthez.

        5 Baina goitiko hilak eztirade resuszitaturen milla urthe konpli daitezkeno: haur da lehen resurrektionea.

        6 Dohatsu eta saindu da lehen resurrektionean parte duena, haien gainean bigarren herioak eztu bothererik: baina izanen dirade Iainkoaren eta Kristen sakrifikadore, eta regnaturen dute harekin milla urthez.

        7 Eta konplitu diratenean milla urtheak laxaturen date Satan bere presoindegitik.

        8 Eta ilkiren date seduzi ditzanzat lurraren laur korneretan diraden nationeak, Gog eta Magog, hek kongrega ditzanzat bataillara: zeinen kontua baita itsasoko sablea bezala.

        9 Eta igan zitezen lurraren zabaltasunera, eta ingura zezaten Sainduen kanpoa, eta Zibitate maitea: baina iauts zedin sua Iainkoaganik zerutik, eta irets zitzan hek.

        10 Eta hek seduzitzen zituen deabrua, iraitz zedin suzko eta sufrezko estagnera, non baitirade bestia eta profeta falsua: eta tormentaturen baitirade egun eta gau sekula sekulakotz.

        11 Gero ikus nezan throno handi xuri bat, eta norbeit haren gainean iarria, zeinen aitzinetik ihes egin baitzezaten lurrak eta zeruak, eta etzedin haiendako lekurik eriden.

        12 Eta ikus nitzan hilak xipiak eta handiak Iainkoaren aitzinean zeudela, eta liburuak ireki zitezen: eta berze liburu bat ireki zedin, zein baita bizitzeko liburua: eta iujea zitezen hilak liburuetan eskribatuak ziraden gauzetarik, bere obren araura.

        13 Eta renda zitzan itsasoak hartan ziraden hilak: herioak ere eta ifernuak renda zitzaten hetan ziraden hilak: eta iujemendua egin zedin batbederaren obren araura:

        14 Eta ifernua eta herioa egotzi izan ziraden suzko estagnera: haur da bigarren herioa.

        15 Eta nor ere ezpaitzedin eriden bizitzeko liburuan eskribaturik, suzko estagnera iraitz zedin.

 

 

KAP. XXI.

 

3 Salbatuen dohainontasuna. 7 Fidelei egiten zaizten promesak. 8 Gaixtoei egiten zaien mehatxua. 9 Bildotsaren esposa. 11, 16 Zibitate sainduaren deskriptionea eta neurria: 22 Hartako tenplea, argia, gloria eta habitantak.

 

        1 Gero ikus nezan zeru berri bat eta lur berri bat: ezen lehen zerua eta lehen lurra ioan izan zen: eta itsasoa etzen gehiagorik.

        2 Eta nik Ioanesek ikus nezan Ierusaleme berriko Zibitate saindua iausten zela Iainkoaganik zerutik, apaindua esposa bere senharrarenzat apaindu bat bezala.

        3 Eta enzun nezan boz handi bat zerutik, zioela, Huna, Iainkoaren tabernaklea gizonekin da, eta habitaturen da hekin, eta hek haren populu izanen dirade, eta Iainkoa bera hekin izanen da haien Iainko.

        4 Eta ixukaturen du Iainkoak nigar xorta guzia haien begietarik: eta herioa gehiagorik ezta izanen ez urthueriarik, ez heiagorarik, ez nekerik: ezen leheneko gauzak iragan dirade.

        5 Eta erran zezan throno gainean iarria zenak, Huna, gauza guziak berri egiten ditut. Eta erran ziezadan, Eskriba ezak: ezen hitz haue fidelak dituk eta egiazkoak.

        6 Eta erran ziezadan, Egin da: ni naiz a eta w, hatsea eta fina. Nik egarri denari emanen draukat bizitzeko ithur uretik, dohainik.

        7 Garaithuren duenak, heretaturen ditu gauza guziak: eta izanen natzaio hari Iainko, eta hura izanen zait niri seme.

        8 Baina beldurtiei, eta inkredulei, eta exekrablei, eta giza-erhailei, eta paillartei, eta pozoazalei, eta idolatrei, eta gezurti guziei partea asignatua dagote suz eta sufrez daxekan estagnean, zein baita bigarren herioa.

        9 Orduan ethor zedin enegana zazpi anpola azken zazpi plagez betheak ukan zituzten zazpi Aingeruetarik bat, eta minza zedin enekin, zioela, Athor, erakutsiren drauat Bildotsaren emazte esposa.

        10 Eta eraman nenzan espiritutan mendi handi eta gora batetara, eta erakuts ziezadan Ierusalemeko Zibitate saindu handia, iausten zela zerutik Iainkoaganik:

        11 Iainkoaren gloria zuela: eta haren argia zen harri guzizko preziatua irudi, iaspe harri kristalera tiratzen duena bezala.

        12 Eta zuen murrailla handi bat eta gora bat, zituela hamabi bortha, eta borthetan hamabi Aingeru: eta izenak eskribatuak: zein baitirade Israeleko hamabi leinuetako haurren izenak

        13 Orient aldetik, hirur bortha: Akilonetik hirur bortha: Egu-erditik hirur boltha: etaOkzidentetik, hirur bortha.

        14 Eta Zibitatearen muraillak zituen hamabi fundament, eta hetan Bildotsaren hamabi Apostoluen izenak.

        15 Eta enekin minzo zenak zuen urhezko kanabera bat, Zibitatearen eta haren borthen eta haren murraillaren neurtzeko.

        16 Eta Zibitatea bera zen karratua, eta haren luzetasuna zen hanbat nola zabaltasuna: eta neurt zezan Zibitatea urhezko kanaberaz, hamabi milla estadiotako, eta ziraden haren luzetasuna, eta zabaltasuna eta goratasuna bardin.

        17 Gero neurt zezan haren murrailla ehun eta berrogei eta laur besotako, gizonaren neurriz, zein baita Aingeruarena.

        18 Eta zen haren murraillako bastimendua iaspez: baina Zibitatea bera zen urhe purez, beira pura irudi.

        19 Eta Zibitatearen murraillako fundamentak ziraden harri preziatu guziaz ornatuak: lehen fundamenta zen iaspez: bigarrena, sapfirez: herena, xalzedonez: laurgarrena, esmaraudez:

        20 Borzgarrena, sardonixez: seigarrena, sardoinez: zazpigarrena, krisolitez: zortzigarrena, berillez: bedratzigarrena, topazez: hamargarrena, krisoprasez: hamekagarrena, hiazinthez: hamabigarrena, amethistez.

        21 Eta hamabi borthak ziraden, hamabi perla, batbederatan bat: eta borthetarik batbedera zen perla bederaz. Eta Zibitateko plaza zen urhe purez, beira guzizko argia bezala.

        22 Eta eznezan tenplerik ikus hartan: ezen Iainko Iaun bothere guzitakoa da hartako tenplea, eta Bildotsa.

        23 Eta Zibitateak eztu iguzkiren edo ilhargiren beharrik, hartan argitzeko: ezen Iainkoaren gloriak argitu du hura, eta haren argia da Bildotsa.

        24 Eta salbatu izan diraten nationeak haren argian ebiliren dirade: eta lurreko regek bere gloria eta ohorea hartara ekarriren dute.

        25 Eta hartako borthak eztirade ertsiren egunaz: ezen ezta gabik han izanen.

        26 Eta ekarriren da Jentilen gloria eta ohorea hartara.

        27 Ezta sarthuren hartara gauza satsutzen duenik batre, edo abominationerik eta falseriarik egiten duenik: baina solament Bildotsaren bizitzeko liburuan eskribaturik daudenak.

 

 

KAP. XXII.

 

1 Ur bizizko flubioa. 2, 14 Bizitzeko arborea. 8 Aingeruak adoratu izatea refusatzen. 14 Fidelen dohainontasuna, eta infidelen iraiztea. 18 Profetia huni deus eratxeki eztakion defendatzen.

 

        1 Gero erakuts ziezadan ur bizizko flubio pur bat, kristalak bezala argitzen zuenik, Iainkoaren eta Bildotsaren thronotik heldu zela.

        2 Eta haren plazaren erdian eta flubioaren alde bietarik zen bizitzeko arborea ekarten zituela hamabi fruktu, hilebethe oroz emaiten zuela bere fruktua, eta arborearen hostoak Jentilen osasunetakotz.

        3 Eta gauza maradikaturik batre ezta izanen gehiagorik: baina Iainkoaren eta Bildotsaren thronoa hartan izanen da, eta bere zerbitzariek zerbitzaturen dute hura.

        4 Eta ikusiren dute haren begithartea, eta haren izena haien belarretan izanen da.

        5 Eta gabik han ezta izanen, eta kandela argiren, ez iguzki argiren beharrik eztute: ezen Iainko Iaunak argitzen ditu hek: eta regnaturen dute sekula sekulakotz.

        6 Gero erran ziezadan, Hitz hauk fidelak dituk eta egiazkoak: eta Profeta sainduen Iainko Iaunak igorri ukan dik bere Aingerua, bere zerbitzariei erakuts dietzenzat sarri egin behar diraden gauzak.

        7 Huna, heldu naiz sarri: dohatsu da liburu hunetako profetiazko hitzak begiratzen dituena.

        8 Eta ni naiz Ioanes gauza hauk enzun eta ikusi ditudana. Eta enzun eta ikusi ondoan egotz nezan neure burua gauza hauk erakusten zerauzkidan Aingeruaren oinen aitzinera adora nezanzat:

        9 Eta erran ziezadan, Begirauk eztagian: ezen zerbitzarikide nauk hire, eta hire anaie Profeten, eta liburu hunetako hitzak begiratzen dituztenen: Iainkoa adora ezak.

        10 Gero erran ziezadan, Eztitzala zigila liburu hunetako profetiazko hitzak: ezen denbora hurbil duk.

        11 Iniusto dena biz iniusto oraino: eta satsu dena satsu biz oraino: eta iusto dena iustifika bedi oraino: eta saindu dena sanktifika bedi oraino.

        12 Eta huna, ethorten naiz sarri: eta ene alokairua enekin da, renda diezodanzat batbederari haren obra izanen den bezala.

        13 Ni naiz a eta w, hatsea eta fina, lehena eta azkena,

        14Dohatsu dirade haren manamenduak begiratzen dituztenak: zuzen dutenzat bizitzeko arborean, eta borthetarik sar ditezenzat Zibitatera.

        15 Baina kanpoan izanen dirade orak, eta pozoazaleak, eta paillartak, eta giza-erhaileak, eta idolatreak, eta nork ere maite baitu eta egiten falseria.

        16 Nik Iesusek igorri ukan dut neure Aingerua gauza haur testifika lietzazuenzat Elizetan. Ni naiz Dabid-en zaina eta jenerationea, Izar argitzen duena eta goizekoa.

        17 Eta Espirituak eta Esposak erraiten dute, Athor. Eta enzuten duenak, erran beza, Athor. Eta egarri dena, bethor: eta nahi duenak har beza, bizitzeko uretik dohainik.

        18 Ezen protestatzen draukat liburu hunetako profetiaren hitzak enzuten dituen guziari, Baldin nehork gauza hauei eratxeki badieze, eratxekiren drautza hari Iainkoak liburu hunetan eskribatuak diraden plagak.

        19 Eta baldin nehork ken badeza deus profetia hunen liburuko hitzetarik, kenduren du Iainkoak haren partea bizitzeko liburutik, eta Zibitate saindutik, eta liburu hunetan eskribatuak diraden gauzetarik.

        20 Gauza hauzaz testifikatzen duenak dio, Segur banatorke sarri: Amen. Bai, athor Iesus Iauna.

        21 Iesus Krist gure Iaunaren gratia dela zuekin guziokin. Amen.

 

Testamentu berriaren fina.

 

aurrekoa hurrengoa