www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria
Joanes Leizarraga
1571

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1K 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

IESUS KRISTEN EBANJELIO SAINDUA
S. LUK-EN ARAURA

 

 

KAP. I.

 

1 Zakarias, Elisabet. 13 Zakariasi, Ioanes eritziren zaion seme bat prometatu. 15 Hura nolako izanen. 20 Zakarias bere inkredulitateagatik denboratakotz mututu. 24 Elisabethek konzebitu. 28 Aingeru Gabrielek Maria salutatzen, eta Kristen konzebitzeaz eta sortzeaz adbertitzen. 35 Iainkoaren Semea. 39 Mariak Elisabeth bisitatzen, 46 eta kantikoaz Iauna laudatzen. 68 Zakariasen kantikoa. 57 Ioanesen sortzea. 76 Haren ofizioa.

 

        1 Zeren anhitzek esku ezarri baitu narratione baten eskribatzera konplituki gure artean zertifikatu izan diraden gauzez,

        2 Ezagutzera eman draukuten bezala lehen hatsetik ikusi dituztenek eta hitzaren ministre izan diradenek.

        3 Niri ere on iruditu izan ziaitadak guzia hatsetik finerano dilijentki konprehenditurik, hiri punktuz punktu hezaz eskribatzera, o Theofile guzizko exzellentea:

        4 Hobeki ezagut dezanzat ikasi dituan gauzen egia.

        5 HERODES Iudeako regeren egunetan zen Zakarias deitzen zen Sakrifikadore bat, Abiaren araldetik: eta haren emaztea zen Aaronen alabetarik, eta haren izena Elisabeth.

        6 Biak ziraden iusto Iainkoaren aitzinean, Iaunaren, manamendu eta ordenanza guzietan reproxurik gabe zabiltzanak.

        7 Eta haurrik etzuten, zeren Elisabeth esteril baitzen, eta biak baitziraden adinez aitzinaratuak.

        8 Gertha zedin bada, hark Iainkoaren aitzinean bere aldian sakrifikadoregoa exerzitzen zuenean,

        9 Sakrifikadoregoaren ofizioko kostumaren araura, zorthea eror baitzekion Iaunaren tenplean sarthurik enzensamenduaren egiteko.

        10 Eta populu guziak kanpoan othoitz egiten zuen enzensamendua egiten zen orduan.

        11 Eta ager zekion Iaunaren Aingerua, zegoela enzensamenduko aldarearen eskuinean.

        12 Eta Zakarias trubla zedin hura ikusirik, eta izidura bat eror zedin haren gainera.

        13 Orduan erran ziekon Aingeruak, Eztuala beldurrik Zakarias: ezen enzun izan duk hire othoitza, eta Elisabeth eure emaztea erdiren zaik seme batez: eta hari izen emanen draukak Ioanes

        14 Eta bozkario eta alegranza ukanen duk, eta anhitz haren sortzearen gainean alegeraturen dituk,

        15 Ezen handi izanen duk Iaunaren aitzinean, eta mahatsarnorik ez berze arnorik eztik edanen: eta Espiritu sainduaz betheren datek bere amaren sabeleandanik.

        16 Eta anhitz Israeleko haurretarik konbertituren dik beren Iainko Iaunagana.

        17 Eta hura ioanen duk haren aitzinean Eliasen espiriturekin eta berthuterekin, konberti ditzanzat aiten bihotzak semetara eta desobedientak iustoen zuhurtasunera: Iaunari populu ungi instruitu bat apain diezonzat.

        18 Orduan erran ziezon Zakariasek Aingeruari, Nolatan hori ezaguturen dut? ezen ni nauk zahar, eta ene emaztea duk bere egunetan aitzinaratua.

        19 Eta ihardesten zuela Aingeruak erran ziezon, Ni nauk Gabriel Iainkoaren aitzinean asistitzen naizena, eta igorri izan nauk hirekin minzatzera, eta berri on hauen hiri deklaratzera.

        20 Eta horra, mutu izanen aiz eta ezin minzaturen aiz, gauza hauk egin ditezen egunerano: zeren ezpaitituk sinhetsi ene hitz bere denboran konplituren diradenak.

        21 Eta populua zegoen Zakariasen begira, eta miresten zuen nola hark hanbat beranzen zuen tenplean.

        22 Eta ilki zenean ezin minza zekidien, eta ezagut zezaten ezen zenbeit bisione ikusi zuela tenplean: ezen keinuz aditzera emaiten zerauen, eta mutu gelditu ikan zen.

        23 Eta gertha zedin, haren ofizioko egunak akabatu ziradenean, bere etxerat itzul baitzedin.

        24 Eta egun haien ondoan haren emazte Elisabethek konzebi zezan: eta estal zedin borz hilebethez, zioela,

        25 Segur, hunela egin ukan draut Iaunak, bisitatu nauen egunetan, ene laidoa gizonen artetik ken lezanzat.

        26 Eta seigarren hilebethean igor zedin Gabriel Aingerua Iainkoaz Galileako hiri Nazareth deitzen denera:

        27 Dabid-en etxetiko Iosef deitzen zen gizon batekin fedatua zen birjina batgana: eta birjinaren izena zen Maria.

        28 Eta Aingeruak hura baithara sarthurik, erran zezan, Salutatzen aut gratia egin zainana: Iauna dun hirekin, benedikatua hi emazten artean.

        29 Eta hura, Aingerua ikusirik trubla zedin haren erranaren gainean, eta pensatzen zuen zerik lizen salutatione hura.

        30 Orduan diotsa Aingeruak, Maria, eztunala beldurrik, ezen eriden dun gratia Iainkoa baithan.

        31 Eta horra, konzebituren dun eure sabelean, eta erdiren aiz seme batez eta deithuren dun haren izena Iesus.

        32 Hura izanen dun handi, eta eritziren ziaion Subiranoaren Seme: eta emanen diraukan Iainko Iaunak bere aita Dabid-en thronoa.

        33 Eta regnaturen din Iakob-en etxearen gainean eternalki, eta haren resumaren finik eztun izanen.

        34 Erran ziekon orduan Mariak Aingeruari, Nola izanen da hori, gizonik ezagutzen eztudanaz geroz.

        35 Eta ihardesten zuela Aingeruak erran ziezon, Espiritu saindua hire gainera ethorriren dun eta Subiranoaren berthuteak itzal eginen draun eta halakotz hitarik sorthuren den saindua, Iainkoaren Seme deithuren dun.

        36 Eta hara, Elisabeth hire lehen gusua, hark ere konzebitu din seme bat bere zahartzean, eta hil haur din seigarrena esteril deitzen zenak.

        37 Ezen eztun deus inposiblerik izanen Iainkoa baithan.

        38 Eta erran zezan Mariak, Huna Iaunaren neskatoa: egin bekit hire hitzaren araura. Eta parti zedin harenganik Aingerua.

        39 Eta iaikirik Maria egun hetan ioan zedin mendietara lehiatuki Iudako hiri batetara.

        40 Eta sar zedin Zakariasen etxera, eta saluta zezan Elisabeth.

        41 Eta gertha zedin, enzun zezanean Elisabethek Mariaren salutationea, iauz baitzedin haurra haren sabelean, eta bethe zedin Espiritu sainduaz Elisabeth:

        42 Eta oihuz iar zedin boz handiz, eta erran zezan, Benedikatua hi emazten artean, ezen benedikatua dun hire sabeleko fruktua.

        43 Eta nondik haur niri, ethor dadin ene Iaunaren ama enegana?

        44 Ezen huna, hire salutationearen boza ene beharrietara heldu izan den bezain sarri, iauzi izan dun bozkarioz haurra ene sabelean.

        45 Eta dohatsu aiz sinhetsi baitun, zeren konplituren baitirade Iaunaz erran zaizkinan gauzak

        46 Eta dio Mariak, Magnifikatzen du ene arimak Iauna.

        47 Eta alegeratu da ene espiritua Iainko ene Salbadorea baithan.

        48 Zeren behatu ukan baitu bere neskatoaren beheratasunera: ezen huna, hemendik harat dohatsu erranen naute jeneratione guziek.

        49 Ezen gauza handiak egin drauzkit botheretsu denak: eta haren izena saindu da:

        50 Eta haren miserikordia da jenerationetarik jenerationetara haren beldurra dutenetara.

        51 Botheretsuki egin ukan du bere besoaz: desegin ditu superboak beren bihotzeko pensamenduan.

        52 Egotzi ditu botheretsuak thronoetarik, eta goratu ditu xipiak.

        53 Gose ziradenak bethe ditu onez: eta abratsak igorri ditu hutsik

        54 Sustengatu ukan du Israel bere haurra, bere miserikordiaz orhoit izanez.

        55 Gure aitei minzatu zaien bezala, Abrahami eta haren haziari iagoitikotz.

        56 Eta egon zedin Maria harekin hirur hilebetheren ingurua: gero itzul zedin bere etxerat.

        57 Eta konpli zedin Elisabethen ertzeko denbora: eta erdi zedin seme batez.

        58 Eta enzun zezaten haren auzoek eta ahaidek, nola frangoki Iaunak bere miserikordia deklaratu zuen harengana, eta alegeratzen ziraden harekin.

        59 Eta gertha zedin, zortzigarreneko egunean ethor baitzitezen haurtxoaren zirkonziditzera, eta deitzen zuten hura bere aitaren izenaz, Zakarias.

        60 Baina ihardesten zuela haren amak erran zezan, Ez, baina deithuren da Ioanes.

        61 Eta erran ziezoten, Eztun nehor hire ahaidetan izen horrez deitzen denik.

        62 Orduan keinu egin ziezoten haren aitari, nola nahi luen hura dei ledin.

        63 Eta hark tableta batzuren eskaturik eskriba zezan, zioela, Ioanes da horren izena. Eta mirets zezaten guziek.

        64 Eta ireki zedin bertan haren ahoa, eta haren mihia laxa zedin: eta minzo zen laudatzen zuela Iainkoa.

        65 Eta izidura ethor zedin aldiri hetako guzien gainera, eta Iudako herri mendizu orotan publika zitezen hitz hauk guziak.

        66 Eta enzun zituzten guziek, ezar zitzaten bere bihotzean, erraiten zutela, Nor haurtxo haur izanen da? Eta Iaunaren eskua zen harekin.

        67 Orduan haren aita Zakarias bethe zedin Espiritu sainduaz: eta profetiza zezan, zioela,

        68 Laudatu dela Israeleko Iainko Iauna, zeren bisitatu eta redemitu baitu bere populua.

        69 Eta alxatu baitrauku salbamendutako adarra Dabid bere zerbitzariaren etxean.

        70 Nola minzatu izan baita bere Profeta saindu bethidanik izan diradenen ahoz.

        71 Salbu izanen ginela gure etsaietarik eta guri gaitz zarizkuten guzien eskutik.

        72 Gure aitei miserikordia legienzat, eta orhoit lizen bere allianza sainduaz:

        73 Eta gure Aita Abrahami egin zeraukan iuramenduaz:

        74 Ezen emanen zeraukula, beldur gabe gure etsaien eskuetarik delibraturik, hura zerbitza ginezan,

        75 Saindutasunetan eta iustitiatan haren aitzinean, gure biziko egun guzietan.

        76 Eta hi haurtxoa, Subiranoaren Profeta deithuren aiz: ezen ioanen aiz Iaunaren begitharte aitzinean, haren bideak apain ditzanzat,

        77 Eta eman diezoanzat salbamenduko ezagutzea haren populuari, haien bekatuen barkamenduaz.

        78 Gure Iainkoaren afektione miserikordiosoaz, zeinez bisitatu ukan baikaitu, Orientak garaitik:

        79 Argi dagienzat ilhunbean eta herioaren itzalean iarririk daudenei, gure oinen bakezko bidera xuxenzeagatik.

        80 Eta haurtxoa handitzen eta espirituz fortifikatzen zen: eta egon zedin desertuetan Israeli manifestatu behar izan zaion egunerano.

 

 

KAP. II.

 

1 Munduaren deskriptionea. 10 Krist Salbadorea sorthu dela artzainei deklaratzen. 14 Aingeruen kantikoa. 21Krist zirkonziditu eta Iesus deithu. 22 Mariaren purgationea. 28 Krist Simeonek besoetara hartu, Simeonen kantikoa. 36 Ana profetesa. 40 Krist haurra. 46 Doktorekin disputatzen. 48 Haren haurgoaz.

 

        1 Eta gerta zedin egun hetan ethor baitzedin ordenanza bat Zesar Augustoren partez, eskribuz iar ledin mundua oro.

        2 (Lehen deskriptione haur egin zedin Zirenius Siriako gobernadore zenean)

        3 Eta ioaiten ziraden guziak eskributan iartera, batbedera zein bere hirirat.

        4 Igan zedin bada Iosef ere Galileatik, Nazaretheko hiritik, Iudeara, Dabid-en zibitate Bethlehem deitzen denera (zeren baitzen Dabid-en etxetik eta arrazatik)

        5 Eskributan iar ledinzat Maria emaztetan eman izan zaionarekin, zein baitzen izorra.

        6 Eta gertha zedin hek han ziradela, konpli baitzitezen haren ertzeko egunak.

        7 Eta erdi zedin bere seme lehen iaioaz, eta bandatoz troxa zezan hura, eta ezar zezan manjederan, zeren ezpaitzen haiendako lekurik ostalerian.

        8 Eta ziraden komarka berean artzain kanpoetan zeunzanak, eta gauazko beillak bere arthaldearen gainean begiratzen zituztenak.

        9 Eta huna, Iaunaren Aingerua ustegaberik ethor zekien, eta Iaunaren gloriak argi zezan haien inguruan, eta izidura handiz izi zitezen.

        l0 Orduan erran ziezen Aingeruak, Etzaretela beldur: ezen huna, ebanjelizatzen drauzuet bozkario handi populu guziaren izanen dena:

        11 Ezen Dabid-en zibitatean iaio zaizuela Salbadorea, zein baita Krist Iauna.

        12 Eta haur ukanen duzue seignale, eridenen baituzue haurra bandatoz troxatua, manjederan ezarria.

        13 Eta bertan Aingeruarekin egin zedin armada zelestial multzo bat, laudatzen zutela Iainkoa, eta zioitela,

        14 Gloria zeru guziz goretan Iainkoari, eta lurrean bake, gizonak baithara borondate ona.

        15 Eta gertha zedin, hetarik Aingeruak zerurat ioan ziradenean, erran baitzezaten artzainek elkarren artean, Goazen bada Bethlehemerano, eta dakusagun egin izan den gauza haur, zein Iaunak iakin erazi baitrauku.

        16 Eta ethor zitezen lehiatuki, eta eriden zitzaten Maria eta Iosef, eta haurtxoa manjederan ezarria.

        17 Eta ikusi ukan zutenean, publika zezaten haurtxoaz erran izan zaiena.

        18 Eta enzun ukan zituzten guziek mirets zezaten haei artzainez erran izan zaizten gauzen gainean.

        19 Eta Mariak begiratzen zituen gauza hauk guziak, bere bihotzean ehaiten zituela.

        20 Eta itzul zitezen artzainak, glorifikatzen eta laudatzen zutela Iainkoa, enzun eta ikusi ukan zituzten gauza guziez, erran izan kaien bezala.

        21 Eta konplitu izan ziradenean haurtxoaren zirkonziditzeko zortzi egunak, orduan deithu izan da haren izena Iesus, nola deithu izan baitzen Aingeruaz, sabelean konzebi zedin baino lehen.

        22 Eta konplitu izan ziradenean Mariaren purifikationeko egunak Moisesen legearen arauez, eraman zezaten haurtxoa, Ierusalemera, Iaunari presenta liezotenzat.

        23 (Nola baita eskribatua Iaunaren Legean, Ar ume-unzia irekiten duen guzia, saindu Iaunari deithuren zaio)

        24 Eta eman lezatenzat oblationea, Iaunaren Legean erran denaren araura, turturela pare bat, edo bi uso kolunba ume.

        25 Eta huna, zen gizon bat Ierusalemen Simeon deitzen zenik: eta zen gizon haur iusto eta Iainkoaren beldur, Israeleko konsolationearen begira zegoena: eta Espiritu saindua zen haren gainean.

        26 Eta denuntiatu izan zaion dibinoki Espiritu sainduaz, etzuela heriorik ikusiren, non lehen ikus ezlezan Krist Iaunarena.

        27 Hura bada ethor zedin Espirituaz mobiturik tenplera: eta sartzen zutela Iesus haurra bere aita-amek, haren kausaz egin lezatenkat Legeko kostumaren araura:

        28 Hark orduan har zezan hura bere besoetara, eta lauda zezan Iainkoa, eta erran zezan,

        29 Iauna, orain utziten duk eure zerbitzaria, eure hitzaren araura bakez.

        30 Ezen ikusi die ene begiek hire salbagarria,

        31 Zein preparatu baituk populu guzien begitharte aitzinean.

        32 Argi Jentilei argitzekoa, eta Israeleko hire populuaren gloria.

        33 Eta haren aita eta ama miraz zeuden harzaz erraiten ziraden gauzez.

        34 Eta benedika zitzan Simeonek, eta erran ziezon haren ama Mariari, Huna, ezarri izan dun haur anhitzen destruktionetan, eta anhitzen resurrektionetan Israelen, eta signotan zeini nehor kontrastaturen baitzaio:

        35 Are eurorren arima ere iraganen din ezpata batek, ager ditezenzat anhitz bihotzetako pensamenduak.

        36 Bazen profetesa bat ere Ana deitzen zenik Fanuel-en alaba, Aser-en leinuko, zein baitzen ia adin handitakoa, eta bizi izan zen senharrarekin zazpi urthez bere birjinitateaz geroztik.

        37 Eta laurogei eta laur urtheren inguruko alharguna zelarik, etzen partitzen tenpletik, barurez eta orationez zerbitzatzen zuela Iainkoa gau eta egun.

        38 Hunek ere bada ordu berean ethorririk, laudatzen zuen Iauna, eta harzaz minzo zaien redenptionearen begira Ierusalemen zeuden guziei.

        39 Eta akabatu zutenean guzia Iaunaren Legearen araura, itzul zitezen Galileara, bere Nazaretheko hirira.

        40 Eta haurtxoa handitzen zen eta espirituz fortifikatzen, eta bethatzen zen sapientiaz: eta Iainkoaren gratia zen haren gainean.

        41 Eta ioaiten ziraden haren aita-amak urthe oroz Ierusalemera Bazko bestan.

        42 Eta hamabi urthetara heldu zenean, igan zitezen hek Ierusalemera bestako kostumaren arauez:

        43 Eta hartako egunak konplitu ziradenean, hek itzultzen ziradela, azken zedin Iesus haurra Ierusalemen: eta etzakion ohart Iosef, ez bere ama:

        44 Baina ustez hura konpainian zen, ioan zitezen egun baten bidean: eta haren bilha zabiltzan ahaiden eta ezagunen artean.

        45 Eta erideiten etzutenean, bihur zitezen Ierusalemera, haren bilha zabiltzala.

        46 Eta gertha zedin, hirur egunen buruan eriden baitzezaten hura tenplean, iarririk zegoela doktoren artean, haei behatzen zaiela eta hek interrogatzen zituela.

        47 Eta espantatzen ziraden hura enzuten zuten guziak, haren iakinaren eta respostuen gainean.

        48 Eta hura ikusirik espanta zitezen: eta erran ziezon bere amak, Seme, zergatik horrela egin draukuk? huna, hire aita eta ni keixurik hire bilha giniabiltzan.

        49 Orduan dioste, Zergatik da ene bilha baitzinabiltzaten? etzinakiten ezen neure Aitaren egitekoetan okupatua behar dudala izan?

        50 Baina hek etzezaten adi erran zerauen hitza.

        51 Orduan iauts zedin hekin, eta ethor zedin Nazarethera: eta zen haien suiet: eta haren amak begiratzen zituen hitz hauk guziok bere bihotzean.

        52 Eta Iesus abanzatzen zen sapientiaz eta handitzez, eta gratiaz Iainkoa baithan eta gizonak baithan.

 

 

KAP. III.

 

2 Ioanes predikatzen hatsen. 3 Penitentiatako Baptismoa. 6 Iainkoaren salbagarria. 8 Emendamendutako fruktuak. Abrahamen haurrak. 9 Aizkora erroari. 11 Karitatea. 12 Publikanoak. 14 Jendarmesak. 16 Ioanesek Kristez testifikatzen. Ioanesen eta Kristen Baptismoa. 17 Bahea. bihia. lastoa. 20 Herodesek Ioanes presoindegian ezarten. 21 Krist batheiatu, 23 haren jenealojia.

 

        1 Eta Tiberio Zesaren enperadoregoaren hamaborzgarren urthean, Pontio Pilate Iudeako gobernadore zenean, eta Herodes Galileako tetrarka, eta haren anaie Filipe halaber Iturea eta Trakonite komarkako tetrarka, eta Lisania Abilineko tetrarka,

        2 Eta Anas eta Kaifas Sakrifikadore subirano ziradenean: eman zekion Iainkoaren hitza Ioanes Zakariasen semeari desertuan.

        3 Eta ethor zedin Iordanaren inguruko komarka guzira, predikatzen zuela emendamendutako Baptismoa bekatuen barkamendutan:

        4 Nola baita eskribatua Esaias profetaren hitzen liburuan, dioela, Desertuan oihuz dagoenaren boza da, Apain ezazue Iaunaren bidea, plana itzazue haren bideskak.

        5 Haran guzia betheren da, eta mendi eta mendiska guzia beheraturen da, eta makur diraden gauzak xuxenduren dirade, eta bide ikezuak planaturen,

        6 Eta ikusiren du haragi guziak Iainkoaren salbagarria.

        7 Erraiten zerauen bada harenganik batheia litezenzat ethorten ziraden jendetzei, Bipera kasta, nork abisatu zaituzte ethorteko den hirari ihes egiten?

        8 Egin itzazue bada fruktu emendamenduaren digneak: eta etzaiteztela has erraiten zeurok baithan, Abraham dugu aita: ezen badiotsuet, Iainkoak harri hautarik ere Abrahami haur suszita, ahal diezakeola.

        9 Bada ia aizkora ere arboren errora ezarria da: beraz arbore fruktu on egiten eztuen guzia pikatzen da, eta sura egoizten.

        10 Orduan interroga zezaten jendetzek, zioitela, Zer eginen dugu beraz?

        11 Eta ihardesten zuela erran ziezen, Bi arropa dituenak eman biezo eztuenari: eta iatekorik duenak, halaber egin beza.

        12 Ethor zedin publikanoetarik ere batheia litezenzat: eta erran ziezoten, Majistrua, zer eginen dugu?

        13 Eta hark erran ziezen, Deus ordenatu zaizuen baino gehiago eztezazuela erekar.

        14 Interroga zezaten jendarmesek ere, zioitela, Eta guk zer eginen dugu ? Eta dioste, Nehor eztezazuela tormenta, ez iniuria: eta kontenta zaitezte zuen gajez.

        15 Eta populua beha zegoela, eta guziek bere bihotzetan pensatzen zutela Ioanesez, eia hura lizatenez Krist,

        16 Ihardets zezan Ioanesek, erraiten zerauela guziei, Egia da nik batheiatzen zaituztet urez: baina heldu da ni baino borthitzago dena, zeinen zapatetako hedearen laxatzeko ezpainaiz digne: hark batheiaturen zaituzte Espiritu sainduaz eta suz.

        17 Zeinen bahea haren eskuan izanen baita, eta garbituren du xahu bere larraina: eta bilduren du bihia bere granerera: baina lastoa xoil erreren du bihinere hiltzen ezten suan.

        18 Bada anhitz berze gauzaz ere exhortatzen zuela ebanjelizatzen zeraukan populuari.

        19 Baina Herodes tetrarka harzaz reprehenditzen zenean, Herodias bere anaie Filiperen emazteagatik, eta berak egin zituen gaixtakeria guziakgatik,

        20 Eratxeki zezan haur ere berze guzien gainera, ezar baitzezan Ioanes presoindegian.

        21 Eta gertha zedin populu guzia batheiatzen zela, eta Iesus batheiaturik othoiztez zegoela, ireki baitzedin zerua:

        22 Eta iauts baitzedin Espiritu saindua forma Bisibletan uso kolunba baten gisan, haren gainera, eta boz bat zerutik egin baitzedin, zioela, Hi aiz ene Seme maitea, hitan hartzen diat neure atsegin ona.

        23 Eta Iesus bera hatsen zen hogei eta hamar urtheren inguruko izaten, seme (estimatzen zuten bezenbatean) Iosefen, Iosef zen Heliren seme:

        24 Heli Matthaten: Matthat, Lebiren: Lebi, Melkiren: Melki, Ianaren: Iana, Iosefen:

        25 Iosef, Matthatiaren: Matthatia, Amosen: Amos, Nahumen: Nahum, Esliren: Esli, Nagjeren:

        26 Nagjer, Maathen: Maath, Mattathiaren: Mattathia, Semeiren: Semei, Iosefen: Iosef, Iudaren:

        27 Iuda, Iohanaren: Iohana, Rhesaren: Rhesa, Zorobabelen: Zorobabel, Salathielen: Salathiel, Neriren:

        28 Neri, Melkiren: Melki, Adiren: Adi, Kosamen: Kosam, Elmodamen: Elmodam, Eren:

        29 Er, Ioseren: Iose, Eliezeren: Eliezer, Ioramen: Ioram, Matthaten: Matthat, Lebiren.

        30 Lebi, Simeonen: Simeon, Iudaren: Iuda, Iosefen: Iosef, Ionamen: Ionam, Eliazimen:

        31 Eliazim, Melearen: Melea, Mainanen: Mainan, Mattatharen: Mattatha, Nathanen: Nathan, Dabid-en:

        32 Dabid, Ieseren: Iese, Obed-en: Obed, Boozen: Booz, Salmonen: Salmon, Naasonen:

        33 Naason, Aminadab-en: Aminadab, Aramen: Aram, Esronen: Esron, Faresen: Fares, Iudaren:

        34 Iuda, Iakob-en: Iakob, Isaak-en: Isaak, Abrahamen: Abraham, Thararen: Thara, Naxoren:

        35 Naxor, Saruk-en: Saruk, Ragauren: Ragau, Falek-en: Falek, Heberen: Heber, Saleren:

        36 Sale, Kainanen: Kainan, Arfakad-en: Arfakad, Semen: Sem, Noeren: Noe, Lamek-en:

        37 Lamek, Mathusalaren: Mathusala, Henok-en: Henok, Iared-en: Iared, Mahalaleel-en: Mahalaleel, Kainanen:

        38 Kainan, Henosen: Henos, Seth-en: Seth, Adamen: Adam, Iainkoaren.

 

 

KAP. IIII.

 

2 Krist desertuan tentatu. 4 Bizitzea Iainkoa baithan. 8 Iainkoa bera adoratzeko eta zerbitzatzeko , 12 eta ez hura tentatzeko. 21 Kristezko profetiak konplitu. 24 Profetarik bere herrian ez gogarakorik. 26 Elias. 27 Naaman Sirianoa. 28 Nazarenoak Kristez eskandalizatzen. 31 Kristek Sabbathoez irakasten, eta 38 demoniatua, Pierrisen ama ginharreba, 40 eta anhitz berzerik sendatzen. 41 Deabruek Krist ezagutzen eta aithortzen. 43 Krist zertara igorri izan den.

 

        1 Eta Iesus Espiritu sainduaz bethea parti zedin Iordanetik, eta eraman zedin Espiritu beraz desertura,

        2 Eta han tenta zedin deabruaz berrogei egunez: eta etzezan deus ian egun hek zirauteno, baina hek iragan eta, gero gose zedin.

        3 Orduan erran ziezon deabruak, baldin Iainkoaren Semea bahaiz, errok harri huni ogi bilha dadin.

        4 Eta ihardets ziezon Iesusek, zioela, Eskribatua duk, ezen eztela ogi berez biziko gizona, baina Iainkoaren hitz guziaz.

        5 Orduan eramanik hura deabruak mendi gora batetara, erakuts zietzon munduko resuma guziak denbora moment batez.

        6 Eta diotsa deabruak, Emanen drauat bothere hori guzia, eta resuma horien gloria: ezen niri eman izan ziaitadak, eta nahi dudanari emaiten diarokat.

        7 Hik bada baldin adora banezak, hire izanen dituk guziak.

        8 Eta ihardesten zuela Iesusek erran ziezon, Gibelerat adi eneganik Satan: ezen eskribatua duk, Adoraturen duk eure Iainko Iauna, eta hura bera zerbitzaturen duk.

        9 Orduan eraman zezan Ierusalemera, eta ezar zezan tenpleko pinakle gainean: eta erran ziezon, Baldin Iainkoaren Semea bahaiz, egotzak eure burua hemendik beherera.

        10 Ezen eskribatua duk, bere Aingueruei kargu emanen drauela hizaz, hire begiratzeko:

        11 Eta eskuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ezadinzat.

        12 Baina ihardesten duela Iesusek diotsa, Errana duk, Eztuk tentaturen eure Iainko Iauna.

        13 Gero tentatione guzia akabatu eta, deabrua parti zedin harenganik denbora batetaranokotz.

        14 Eta itzul zedin Iesus Espirituaren berthutez Galileara: eta haren fama ioan zedin inguruko komarka orotara.

        15 Eta hura ari zen irakasten haien sinagogetan, guziek ohoratzen zutela.

        16 Ethor zedin bada Nazarethera non hazi izan baitzen: eta sar zedin bere kostumaren araura Sabbath egunean sinagogan: eta iaiki zedin irakurtzera.

        17 Eta eman zekion Esaias profetaren liburua: eta desplegatu zuenean liburua, eriden zezan lekua, non eskribatua baitzen,

        18 Iaunaren Espiritua da ene gainean, zeren unktatu bainau: paubrei ebanjelizatzera igorri nau, bihotzez hautsien sendatzera,

        19 Kaptiboei larganzaren, eta itsuei ikustearen rekubramenduaren predikatzera, eta zaurthuen delibranzatan ezartera, eta Iaunaren urthe bozkariotakoaren predikatzera.

        20 Eta plegaturik liburua rendatu zeraukanean ministreari, iar zedin: eta sinagogako guzien begiak haren gainera finkatuak ziraden.

        21 Orduan has zekien erraiten, egungo egunean konplitu da Eskriptura haur zuen beharrietan.

        22 Eta guziek testimoniaje emaiten zeraukaten, eta miraz zeuden haren ahotik ilkiten ziraden hitz gratiazkoez, eta erraiten zuten, Ezta haur Iosefen semea?

        23 Eta erran ziezen, Frangoki erranen drautazue konparatione haur, Medikua, senda ezak eure burua: zerere gauza enzun baitugu egin izan diradela Kapernaum-en, egin itzak hemen ere eure hirian.

        24 Eta dioste, Egiaz diotsuet, ezen Profetarik batre eztela gogarakorik bere herrian.

        25 Baina egiaz erraiten drauzuet, anhitz ema alhargun zen Eliasen egunetan Israelen, zerua ertsi izan zenean hirur urthe eta sei hilebethetakotz, hala non egin baitzedin gosete handia lur guziaren gainean.

        26 Baina hetarik batetara ere etzen igorri izan Elias, Sarepta Sidoniako hirira baizen, emazte alhargun batgana.

        27 Eta anhitz sorhaio zen Israelen Eliseo profetaren denboran, baina hetarik batre etzen xahutu izan Naaman Siriakoa baizen.

        28 Orduan bethe zitezen guziak aserretasunez sinagogan, gauza hauk enzuten zituztenean.

        29 Eta iaikirik egotz zezaten hura hiritik kanpora, eta eraman zezaten mendi gainera (zeinen gainean haien hiria edifikatua baitzen) gainetik behera egotz lezatenzat.

        30 Baina hura haien artetik iraganik, ioan zedin.

        31 Eta iauts zedin Kapernaum Galileako hirira, eta han irakasten zituen Sabbathoetan.

        32 Eta espantatuak zeuden haren doktrinaren gainean: ezen authoritaterekin zen haren hitza.

        33 Eta zen sinagogan gizon bat deabru satsuaren espiritua zuenik, eta iar zedin oihuz ozengi,

        34 Zioela, Ah, zer da hire eta gure artean, Iesus Nazarenoa? gure desegitera ethorri aiz? bazeakiat nor aizen: hi aiz Iainkoaren saindua.

        35 Eta mehatxa zezan hura Iesusek, zioela, Ixil adi, eta ilki adi horrenganik. Eta deabrua, hura artera egotzirik, ilki zedin harenganik, eta kalterik batre etziezon egin.

        36 Eta espantamendu iar zedin guzietan, eta minzo ziraden elkarren artean, zioitela, Zer hitz da haur, authoritaterekin eta bothererekin manatzen baititu espiritu satsuak, eta ilkiten baitirade ?

        37 Eta io zitzan haren famak herriaren inguruko komarka guziak.

        38 Eta iaikirik Iesus sinagogatik, sar zedin Simonen etxean: eta Simonen ama-ginharreba edukiten zen helgaitz handi batez: eta othoitz zegioten harengatik.

        39 Eta haren garaitik zegoela mehatxa zezan helgaitza: eta utzi zezan hura helgaitzak: eta hark bertan iaikirik zerbitza zitzan.

        40 Eta iguzki sartzean, anhitz eritasun motaz eririk zuten guziek ekar zitzaten harengana: eta hark eskuak hetarik batbederari gainera ezarririk senda zitzan.

        41 Deabruak ere ilkiten ziraden anhitzenganik, oihuz zeudela, eta zioitela, Hi aiz Krist Iainkoaren Semea. Baina hark mehatxatzen zituela, etzituen utziten erraitera, ezen bazeakitela hura zela Krist.

        42 Eta argitu zenean ilkirik ioan zedin leku desertu batetara, eta jendetzeak haren bilha zabitzan, eta ethor zitezen hura baitharano: eta bazadukaten hura hetarik parti ezledinzat.

        43 Baina hark erran ziezen, Berze hiriei ere ebanjelizatu behar drauet Iainkoaren resuma: ezen hartakotzat igorri izan naiz.

        44 Eta predikatzen zuen Galileako sinagogetan.

 

 

KAP. V.

 

3 Kristek populua irakasten. 5 Arranzalek anhitz arrain hartu. 13 Kristek sorhaioa sendatu, 16 eta desertuan othoitz egiten. 18 Paralitikoa. 20, 24 Fedea. Bekatuen barkamendua. 27 Mattheu deithu. 31 Oso diradenez. 32 Iustoez. Bekatorez. 34 Ezkonduaz. 35 Baruraz. 36 Abillamenduko pedazu berriaz. 37 Mahatsarno berriaz, 39 eta zaharraz.

 

        1 Eta gertha zedin, populuak hura hertsen zuela Iainkoaren hitzaren enzuteagatik, bera Jenesarethko lak bazterrean baitzegoen:

        2 Eta ikus zitzan bi unzi lak bazterrean zeudela: eta hetarik ilkirik arranzalek sareak ikutzen zituzten:

        3 Eta sarthurik unzi hetarik batetara, zein baitzen Simonena, othoitz zegion lurretit retira lezan apur bat: gero iarririk unzitik irakasten zituen jendetzeak.

        4 Eta minzatzetik ixildu zen bezala, erran ziezon Simoni, eramak barnago, eta largaitzazue zuen sareak hatzamaitera.

        5 Orduan ihardesten duela Simonak diotsa, Majistrua, gau guzian nekaturik eztiagu deus hartu: baina hire hitzera largaturen diat sarea.

        6 Eta hori egin zutenean, enserra zezaten arrain mola handi bat: eta ethenzen zen haien sarea.

        7 Eta keinu egin ziezen berze unziko lagunei, ethorririk lagun lekizten: eta ethor zitezen, eta bethe zitzaten bi unziak hundatzerano.

        8 Eta hori ikusirik Simon Pierrisek egotz zezan bere burua Iesusen belhaunetara, zioela, Parti adi eneganik, Iauna, ezen gizon bekatorea nauk ni.

        9 Ezen izidura batek har zezan hura eta harekin ziraden guziak, hartu zituzten arrain hatzamaitearen gainean, halaber Iakes eta Ioanes Zebedeoren seme Simonen lagun ziradenak ere.

        10 Orduan erran ziezon Simoni Iesusek, Eztuala beldurrik, oraindanik gizon hatzamaile izanen aiz.

        11 Eta unziak leihorrera zituztenean guzia utzirik, hari iarreiki izan zaizkan.

        12 Eta gertha zedin hura hiri batetan zela, huna, gizon sorhaiotasunez bethe bat ethor baitzedin: eta ikusi zuenean Iesus, bere burua begitharte gainera egotzirik othoitz zezan hura, zioela, Iauna, baldin nahi baduk, xahu ahal nezakek.

        13 Eta Iesusek eskua hedaturik hunki zezan hura, zioela, Nahi diat, aizen xahu. Eta bertan sorhaiotasuna parti zedin harenganik.

        14 Eta hark mana zezan nehori ezlerron: baina oha, diotsa, erakuts iezok eure burua Sakrifikadoreari, eta presenta ezak eure xahutzeagatik Moisesek ordenatu duen bezala haei testimoniajetan.

        15 Eta harzazko proposa geroago aitzinago hedatzen zen, eta jendetze handiak biltzen ziraden enzutera, eta bere eritasunetarik harzaz senda litezenzat.

        16 Baina bera retiratua zegoen desertuetan, eta othoitz egiten zuen.

        17 Eta gertha zedin egun batez hura irakasten ari zela, fariseuak eta Legeko doktorak baitzeuden iarririk, zein ethor baitzitezen Galileako eta Iudeako eta Ierusalemeko burgu guzietarik: eta Iaunaren berthutea zen haien sendatzeko.

        18 Orduan huna batzu, dakarkeitela ohean gizon bat zein baitzen paralitiko: eta zabiltzan hura barnera ekarri nahaiz, eta haren aitzinean ezarri nahiz.

        19 Eta erideiten etzutenean nondik hura barnera liroiten, jendetzearen kausaz, iganik etxe gainera, teuletarik erauts zezaten ohetxoarekin artera, Iesusen aitzinera:

        20 Eta haien fedea ikusi zuenean, erran ziezon, Gizona, barkatu zaizkik eure bekatuak.

        21 Orduan has zitezen pensatzen Eskribak eta Fariseuak, zioitela, Nor da blasfemioak erraiten dituen haur? Nork barka ahal ditzake bekatuak Iainkoak berak baizen?

        22 Eta Iesusek ezaguturik haien pensamenduak, ihardesten zuela erran ziezen, Zer pensatzen duzue zuen bihotzetan?

        23 Zein da erraxago, erraitea, Barkatu zaizkik eure bekatuak: ala erraitea, Iaiki adi eta ebil adi?

        24 Dakizuenzat bada ezen gizonaren Semeak baduela authoritate lurrean bekatuen barkatzeko (diotsa paralitikoari) Hiri erraiten drauat iaiki adi, eta eure ohetxoa harturik habil eure etxerat.

        26 Eta bertan iaikirik haien aitzinean, eta altxatu zuenean bera zetzan ohetxoa, ioan zedin bere etxerat, glorifikatzen zuela Iainkoa.

        26 Eta izidura batek har zitzan guziak, eta glorifikatzen zuten Iainkoa: eta bethe zitezen beldurtasunez, erraiten zutela, Segur ikusi ditugu egun nehork uste etzitukeen gauzak.

        27 Eta gauza haien buruan ilki zedin, eta ikus zezan publikano Lebi deitzen zenbat, peaje lekuan iarririk, eta erran ziezon, Arreit niri.

        28 Eta hura gauza guziak utzirik iaiki zedin, eta iarreiki izan zaion.

        29 Eta egin ziezon banket handi bat Lebik bere etxean, eta zen publikanoezko eta berze hekin mahainean iarririk zeudenezko konpainia handi bat.

        30 Eta hetarik Eskriba eta Fariseu ziradenek murmuratzen zuten haren diszipuluen kontra, zioitela, Zergatik publikanoekin eta jende bizitze gaixtotakoekin iaten eta edaten duzue?

        31 Eta ihardesten zuela Iesusek erran ziezen, Oso diradenek eztute medikuren beharrik: baina gaizki daudenek.

        32 Eznaiz ethorri iustoen deitzera, baina bekatoren, emendamendutara.

        33 Eta hek erran ziezoten, Zergatik Ioanesen diszipuluek barur egiten dute maiz eta othoitz egiten, halaber Fariseuenek ere: baia hirek iaten eta edaten dute?

        34 Eta hark erran ziezen, Barur erazi ahal ditzakezue ezkonduaren ganberako jendeak ezkondua hekin deno?

        36 Baina ethorriren dirade egunak edekiren baitzaie ezkondua, orduan barur eginen dute egun hetan.

        36 Gero konparatione bat ere erran ziezen, Nehork eztrauka eratxekiten abillamendu berri baten pedazua abillamendu zar bati: ezpere berriak ethenzen du: eta zarrarekin ezta akordatzen berritik den pedazua.

        37 Eta nehork eztu ezarten mahatsarno berria zahagi zarretan, ezpere mahatsarno berriak zathituren ditu zahagiak eta bera isuriren da, eta zahagiak galduren dirade:

        38 Baina mahatsarno berria zahagi berrietan ezarteko da: eta biak begiratzen dirade.

        39 Eta ezta nehor zaharretik edaten duenik, bertan berritik nahi duenik: ezen erraiten du, Zaharra hobe da.

 

 

KAP. VI.

 

1 Diszipuluak buruka idokiten ari. 9 Esku eiarha sendatu. 12 Kristek othoitz egiten. 14 Apostoluen izenak. 18 Eri anhitz sendatu. 20 Paubreak. 20 Kristgatik aflijituak. benedikatu. 23 Alokairuaz. 24 Abratsez. 27 Etsaien onhesteaz. 34 Prestatzeaz. 35 Iainkoaren haur nolatan izanen. 35 Miserikordioso izateko. 37 Ez iujeatzeko baina barkatzeko, eta emaiteko. 42 Fitsa begian. Gapirioa. 43 Fruktutik arborea ezagutzen. 45 Bihotzetik heldu eginak. 49 Enzuna egiten dutenak, eta eztutenak.

 

        1 Gertha zedin bada Sabbath egun bigarren lehenean, hura iragaiten baitzen ereinzetan gaindi: eta buruka idokiten ari baitziraden haren diszipuluak, eta iaten eskuez bihiturik.

        2 Eta Fariseuetarik batzuk erran ziezen, Zergatik egiten duzue Sabbathoan egin sori eztena?

        3 Orduan ihardesten zuea Iesusek erran ziezen, Eztuzue haur ere irakurri zer egin zuen Dabid-ek gosetu zenean bera eta harekin ziradenak?

        4 Nola sarthu izan zen Iainkoaren etxean eta propositioneko ogiak hartu zituen, eta ian zituen, eta eman ziezen harekin ziradenei ere: hetarik iatea Sakrifikadoren baizen sori eztelarik.

        5 Gero erraiten zerauen, Gizonaren Semea iabe da Sabbathoaren ere.

        6 Eta gertha zedin berze Sabbath batez ere hura sar baitzedin sinagogara, eta irakasten baitzuen: eta zen han gizon bat eta haren esku eskuina zen eihar.

        7 Eta gogoatzen zuten hura Eskribek eta Fariseuek eia Sabbathoan senda lezakeenez, akusatione eriden lezatenzat haren kontra.

        8 Baina bazeakizkian haien pensamenduak, eta diotsa gizon esku eiharra zuenari, Iaiki adi, eta ago zutik artean. Eta hura iaikirik egon zedin zutik.

        9 Erran ziezen bada Iesusek, Interrogaturen zaituztet gauza batez, Sabbathoetan ungi egitea da sori ala gaizki egitea? persona baten enparatzea ala galtzea?

        10 Eta hetara guzietara inguru behaturik, diotsa gizonari, Hedezak eure eskua: eta hark egin zezan hala: eta senda zedin haren eskua berzea bezain.

        11 Eta bethe zitezen erauzimenduz, eta elkarrekin minzo ziraden, zer leidioten Iesusi.

        12 Eta gertha zedin egun hetan, ioan baitzedin mendira othoitz egitera, eta gau guzia han iragan zezan Iainkoari othoitz egiten zeraukala.

        13 Eta argitu zenean dei zitzan bere diszipuluak, eta hetarik hauta zitzan hamabi, zein Apostolu ere dei baitzitzan,

        14 (Simon, Pierris ere deithu zuena, eta Andriu haren anaiea: Iakes eta Ioanes: Filipe eta Bartholomeo:

        15 Mattheu eta Thomas: Iakes Alfeoren semea, eta Simon Zelotes deitzen dena,

        16 Iudas Iakesen anaiea: eta Iudas Iskariot, traidore ere izan zena)

        17 Eta iautsirik hekin, geldi zedin leku plano batetan, bere diszipuluzko konpaniarekin, eta populu mulzo handirekin Iudea guzitik, eta Ierusalemetik, eta Tirko eta Sidongo itsas bazterretik, zein ethorri baitziraden hura enzun lezatenzat, eta bere eritasunetarik senda litezenzat:

        18 Eta espiritu satsuez tormentatzen ziradenak: eta senda zitezen.

        19 Eta populu guzia hura hunki nahiz zabilan: ezen berthute harenganik ilkiten zen: eta sendatzen zituen guziak.

        20 Orduan hark bere begiak diszipuluetarat altxaturik, erraiten zuen, Dohatsu zarete paubreak: zeren zuen baita Iainkoaren resuma.

        21 Dohatsu zarete orain gose zaretenok: zeren aseren baitzarete. Dohatsu zarete orain nigarrez zaudetenok: zeren irri eginen baituzue.

        22 Dohatsu izanen zarete, gizonek gaitzetsiren zaituztenean, eta iraitziren eta iniuriaturen zaituztenean, eta zuen izena gaixto bezala iraitziren dutenean, gizonaren Semearen kausaz.

        23 Alegera albeitzinteizte egun hartan, eta bozkarioz iauz: ezen huna, zuen saria handi da zeruetan: ezen halaber egiten zerauezen profetei haien aitek.

        24 Baina malediktione zuei abratsoi: ezen baduzue zuen konsolationea.

        25 Malediktione zuei betheak zaretenoi: ezen gose izanen zarete. Malediktione zuei orain irriz zaudetenoi: ezen auhen eta nigar eginen duzue,

        26 Malediktione zuei, gizon guziek onherranen zaituztenean: ezen molde berean egiten zerauezen profeta falsuei haien aitek.

        27 Baina zuei diotsuet danzuzuenoi, Onhets itzazue zuen etsaiak: ungi egiezue gaitzesten zaituztenei.

        28 Benedikaitzazue zuek maradikatzen zaituztenak: eta othoitz egizue oldartzen zaizkizuenakgatik.

        29 Eta mathela batean ioiten auenari, para iezok berzea ere: eta eure mantoa edekiten drauanari, iaka ere eztiezoala debeta.

        30 Eskatzen zauan guziari emok, eta eurea edekiten drauanari, ezakiola haren eska.

        31 Eta nola nahi baituzue egin diezazuen zuei gizonek, zuek ere egiezue haei halaber.

        32 Ezen baldin onhesten badituzue zuek onhesten zaituztenak, zer esker dukezue? ezen bizitze gaixtotakoek ere bere onhesleak onhesten dituzte.

        33 Eta baldin ungi badagiezue zuen ungigilei, zer esker dukezue? ezen bizitze gaixtotakoek ere hura bera egiten dute.

        34 Eta baldin presta badiezezue rendaturen drauzuela esperanza duzuenei, zer esker dukezue? ezen bizitze gaixtotakoek ere bizitze gaixtotakoei prestatzen draue, ordaina rezebi dezatenzat.

        35 Bada onhets itzakue zuen etsaiak, eta ungi egiezue: eta presta ezazue, deus handik esperanza gabe: eta zuen saria izanen da handi, eta izanen zarete Subiranoaren seme: ezen hura benigno da ingratetara eta gaixtoetara.

        36 Zareten beraz miserikordioso, zuen Aita ere miserikordioso den bezala.

        37 Eztezazuela iudika, eta etzarete iudikaturen: eztezazuela kondemna eta etzarete kondemnaturen: barka ezazue, eta barkaturen zaizue.

        38 Emazue eta emanen zaizue: neurri ona galkatua, eta higitua, eta mukurru doana emanen zaizue zuen golkora: ezen neurtzen duzuen neurri beraz, neurthuren zaizue zuei ere aldiz.

        39 Halaber erraiten zerauen konparatione bat, Posible da itsuak itsua gida ahal dezan? eztira biak hobira eroriren?

        40 Ezta diszipulua bere majistruaren gaineko: baina nor ere izanen baita diszipulu perfekt, izanen da majistru bezala.

        41 Eta, zergatik dakusak eure anaieren begiko fitsa, eta eure begiko, gapirioari ez atzaio ohartzen ?

        42 Edo nola ahal derrakeok eure anaieri, Anaie, utzi nezak idoki dezadan hire begian den fitsa, eurrorrek hire begian den gapirioa ikusten eztuanean? Hipokrita, idokak lehenik gapirioa eure begitik: eta orduan ikusiren duk idoki dezan eure anaieren begiko fitsa.

        43 Segur ezta arbore ona, fruktu gaixtoa egiten duena: ez eta arbore gaixtoa, fruktu ona egiten duena.

        44 Ezen arbore guzia fruktutik ezagutzen da. Ezen elhorrietarik eztute biltzen fikorik, ezeta saparretarik, mendematzen mahatsik.

        45 Gizon onak bere bihotzeko thesaur onetik idokiten du gauza ona: eta gizon gaixtoak bere bihotzeko thesaur gaixtotik idokiten du gauza gaixtoa: ezen bihotzeko abundantiatik haren ahoa minzo da.

        46 Baina zergatik deitzen nauzue Iauna, Iauna: eta ez egiten, nik erraiten ditudanak?

        47 Enegana ethorten den guzia, eta ene hitzak enzuten eta hek egiten dituena: erakutsiren drauzuet nor irudi den.

        48 Irudi du etxe bat edifikatzen duen gizona, zeinek aitzurtu eta barna ireki baitu, eta ezarri fundamenta arroka baten gainean: eta soberna ethorririk, flubioak erezarri ukan drauka etxe hari, eta ezin higitu du: ezen arroka gainean fundatua zen.

        49 Baina enzun ukan dituenak, eta ez egin, irudi du fundament gabe bere etxea lur gainean edifikatu duen gizona: zeini erezarri baitrauka flubioak, eta bertan erori izan da, eta etxe haren desegitea handi izan da.

 

 

KAP. VII.

 

2 Zenteneraren zerbitzariaz, 9 eta fedeaz. 11 Alhargunaren semea resuszitatu. 16 Krist Profeta. 19 Ioanesek Iesusgana igorten. 22 Paubrei, Ebanjelioa zaie predikatzen. 23 Kristean eskandalizaturen eztena dohatsu. 29 Iainkoaren iustifikatzea. 32 Merkatuko haur iarririk daudenez. 36 Kristek Fariseuarekin iaten. 37 Emazte bekatoresa. 41 Bi zordunak. 47 Onheriztea. 48 Bekatuen barkamendua. 50 Sinhestea.

 

        1 Eta akabatu zituenean bere hitz guziak populuak zanzuela, sar zedin Kapernaumen.

        2 Eta Zentener baten zerbitzaria eri izanez hiltzera zohian, zein baitzuen guziz maite.

        3 Eta hark enzun zuenean Iesusez, igor zitzan harengana Iuduen Anzianoak, othoiztez zaiola, ethorririk senda lezan haren zerbitzaria.

        4 Eta hek ethorri ziradenean Iesusgana, othoitz zegioten afektionatuki, zioitela, ezen digne zela nehork hura aithor liezon.

        5 Ezen maite dik, zioiten, gure nationea eta sinagoga bat hark edifikatu diraukuk.

        6 Iesus bada ioan zedin hekin. Baina ia etxetik urrun handi etzela, Zentenerak igor zitzan adiskideak harengana, ziotsala, Iauna, ezadila neka: ezen eznauk digne ene atharbe pean sar adin.

        7 Halakotz neure burua ere eztiat digne estimatu hiregana ethorteko: baina errak hitza, eta sendaturen baita ene muthilla.

        8 Ezen ni nauk berzeren meneko gizon, ditudalarik neure meneko jendarmesak: eta huni erraiten diarokat, oha, eta badihoak: eta berzeari, Athor, eta ethorten duk: eta neure zerbitzariari Egik haur, eta egiten dik.

        9 Eta gauza hauk enzunik Iesusek mirets zezan harzaz: eta itzulirik erran ziezon berari zarreikan konpaniari, Erraiten drauzuet, Israelen ere eztudala hain fede handirik eriden.

        10 Eta igorri izan ziradenek, etxera itzuli ziradenean, eriden zezaten zerbitzari eri izana sendorik.

        11 Eta gertha zedin biharamunean Iesus ioaiten baitzen Naim deitzen zen hirira: eta ioaiten ziraden harekin haren diszipuluetarik ungisko, eta jendetze handia.

        12 Eta hiriko portaleari hurbildu zaion bezala, huna, eramaiten zuten hil bat, bere ama alhargunaren seme bakoitza, eta hiritik konpania handia zen harekin.

        13 Eta alhargun hura ikusi zuenean Iaunak, konpasione har zezan haren gainean, eta erran ziezon, Eztaginala nigarrik.

        14 Eta hurbildurik hunki zezan kutxa, (orduan gorputza zaramatenak geldi zitezen) eta erran zezan, Gizon gaztea, hiri diosat, iaiki adi.

        15 Eta iar zedin hil izana, eta has zedin minzatzen. Eta eman ziezon hura bere amari.

        16 Eta har zitzan guziak beldur batek, eta glorifikatzen zuten Iainkoa, erraiten kutela, Segur Profeta handi bat iaiki izan da gure artean, eta segur Iainkoak bisitatu du bere populua.

        17 Eta io zezan harzazko fama hunek Iudea guzia eta inguruko komarka guzia.

        18 Eta konta zietzoten Ioanesi bere diszipuluek gauza hauk guziak.

        19 Eta deithurik bere diszipuluetarik biga Ioanesek igor zitzan Iesusgana, zioela, Hi aiz ethorteko zen hura, ala berze baten begira gaude?

        20 Eta ethorririk harengana gizon hek erran zezaten, Ioanes Baptistak igorri giaitik hiregana, dioela, Hi aiz ethorteko zena, ala berze baten begira gaude?

        21 Eta ordu berean anhitz senda zezan eritasunetarik, eta plagetarik, eta espiritu gaixtoetarik eta anhitz itsuri ikustea eman ziezen.

        22 Gero ihardesten zuela Iesusek erran ziezen, Ioanik konta ietzozue Ioanesi ikusi eta enzun dituzuen gauzak: ezen itsuek ikustea dutela rezebitzen, mainguak diradela ebilten, sorhaioak diradela xahutzen gorrek dutela enzuten, hilak diradela resuszitatzen, paubrei zaiela Ebanjelioa predikatzen.

        23 Eta dohatsu da eskandalizaturen eztena nitan.

        24 Eta partitu ziradenean Ioanesen mandatariak, has zekion, Ioanesez populuari erraiten, Zeren ikustera ilki izan zarete desertura? kanabera haizeaz erabilten den baten?

        25 Baina zeren ikustera ilki izan zarete? gizon abillamendu preziosoz beztitu baten? huna, abillamendu preziosoetan, eta delizioetan diradenak, regen palazioetan dirade.

        26 Baina zeren ikustera ilki izan zarete? Profeta baten? bai diotsuet eta Profeta bainoagoaren.

        27 Haur da zeinez eskribatua baita, Huna, nik igorten diat neure mandataria hire begitharte aitzinean, zeinek hire bidea apainduren baitu hire aitzinean. 28 Ezen erraiten drauzuet, emaztetarik iaio diradenen artean eztela Profetarik batre Ioanes Baptista baino handiagorik: badarik ere Iainkoaren resuman xipien dena hura baino handiago da.

        29 Orduan populu guziak hori enzunik eta publikanoek iustifika zezaten Iainkoa, batheiatu izanik Ioanesen baptismoaz.

        30 Baina Fariseu eta Legeko doktor harenganik batheiatu etziradenek Iainkoaren konseillua arbuia zezaten bere buruen kontra.

        31 Orduan erran zezan Iaunak, Norekin bada konparaturen ditut jeneratione hunetako gizonak? eta zer irudi dute?

        32 Merkatuan iarririk dauden, eta bata berzeari oihuz dagozkan haurtxoak bezalako dirade zeinek baitioite, Xirula soinu egin drauzuegu, eta etzarete danzatu: eresiz kantatu drauzuegu eta eztuzue nigarrik egin.

        33 Ezen ethorri da Ioanes Baptista, ogirik iaten eztuela, ez mahatsarnorik edaten, eta diozue, Deabrua du.

        34 Ethorri da gizonaren Semea iaten eta edaten duela: eta diozue, Huna gizon gormanta eta hordia, eta publikanoen eta bizitze gaixtotakoen adiskidea.

        35 Baina iustifikatu izan da sapientia bere haur guziez.

        36 Eta othoitz egin ziezon Fariseu batek harekin ian lezan, eta sarthurik Fariseuaren etxean, iar zedin mahainean.

        37 Eta huna, hirian emazte bizitze gaixtotako zen batek iakin zuenean, ezen hura Fariseuaren etxean mahainean iarria zela, ekar zezan boeita bat ungentu,

        38 Eta gibeletik haren oinetara zegoela, has zedin nigarrez zegoela haren oinen nigar uriz arregatzen: eta ixukatzen zerauzkan bere buruko adatsaz, eta pot egiten zerauen haren oinei, eta ungentuz ungenstatzen zituen.

        39 Orduan hori ikusirik hura gomitatu zuen Fariseuak erran zezan bere baithan, zioela, Hunek, baldin Profeta baliz balakike segur nor eta nolakoa den haur hunkitzen duen emaztea: ezen bizitze gaixtotakoa da.

        40 Eta ihardesten zuela Iesusek erran ziezon, Simon, badiat zerbait hiri erraitekorik. Eta hark dio, Majistrua, errak.

        41 Hartzedun batek zitian bi zordun, batak zian zor borz-ehun dinero, eta berzeak berrogei eta hamar.

        42 Eta hek ez ukanez nondik paga, kita ziezean biei. Hautarik bada, errak, zeinek hura maiteago ukanen du?

        43 Eta ihardesten zuela Simonek erran zezan, Uste diat ezen gehiago kitatu izan zaionak. Eta hark erran ziezon, Bidezki iujeatu duk.

        44 Eta emazteaganat itzulirik erran ziezon Simoni, Badakusak emazte haur? hire etxean sarthu izan nauk, urik ene oinetara eztuk eman: baina hunek ene oinak nigar uriz arregatu zitik, eta bere buruko adatsaz ixukatu.

        45 Pot bat niri eztrautak eman, baina haur, sarthu naizenaz geroztik, eztuk ene oinei pot egitetik gelditu.

        46 Olioz ene burua eztuk unktatu: baina hunek ungentuz unktatu zitik ene oinak.

        47 Halakotz erraiten drauat barkatu zaizkala bere bekatu anhitzak, ezen hagitz onhetsi dik: eta gutiago barkatzen zaionak gutiago onhesten dik.

        48 Gero emazteari erran ziezon, Barkatu zaizkin eure bekatuak.

        49 Eta has zitezen elkarrekin mahainean iarririk zeudenak, bere artean erraiten, Nor da haur bekatuak ere barkatzen baititu?

        50 Baina emazteari erran ziezon, Eure fedeak salbatu au: oha bakerekin.

 

 

KAP. VIII.

 

1 Kristek predikatzen. 3 Emaztek Kristi zerbitzu egiten. 5, 11 Ereillearen konparationea. 10 Iainkoaren resumako sekretuen ezagutzea. 13 Tentationez 14 Ansiez. Abrastasunez. Boluptatez. 16 Lanpa. 21 Kristen ama eta anaieak. 24 Kristek haizeak mehatxatzen. 27 Demoniatua sendatzen. 37 Gadarenoek Krist arbuiatzen. 41 Iairusen alaba. 43 Emazte odol iariatzez eri zena sendatu. 48 Fedeak enparatzen. 50 Krist sinhestearen galdez egon. 52 Hilagatik nigarrez. lo datzala Kristek erraiten.

 

        1 Eta gero gertha zedin hura ioaiten baitzen hiriz hiri, eta burguz burgu, predikatzen eta ebanjelizatzen zuela Iainkoaren resuma eta hamabiak ziraden harekin:

        2 Eta emazte batzu harzaz espiritu gaixtoetarik, eta eritasunetarik sendatuak, Maria deitzen zena Magdalena, zeinaganik zazpi deabru ilki izen baitziraden,

        3 Eta Ioana Herodesen prokuradore. Kuz deitzen zenaren emaztea, eta Susana, eta berzerik anhitz bere onetarik hura aiutatzen zutenik.

        4 Eta nola jendetze handia biltzen baitzen, eta hiri guzietarik anhitz harengana ioaiten, erran zezan konparationez,

        5 Ilki zedin ereille bat bere haziaren ereitera: eta ereitean parte bat eror zedin bide bazterrera: eta aurizki izan zen, eta zeruko xoriek irets zezaten hura.

        6 Eta berze parte bat eror zedin harri gainera, eta sorthurik eihar zedin, zeren ezpaitzuen hezetasunik:

        7 Eta berze parte bat eror zedin elhorri artera: eta harekin batean sorthurik elhorriek itho zezaten hura.

        8 Eta berzea eror zedin lur onera: eta sorthurik egin zezan fruktu ehunetan hanbat. Hauen erraitean oihuz zegoen, Enzuteko beharririk duenak, enzun beza.

        9 Eta interrogatzen zuten bere diszipuluek erraiten zutela, zerik zen konparatione hura.

        10 Eta hark erran ziezen, Zuei eman zaizue Iainkoaren resumako misterioen ezagutzea: baina berzei konparationez, dakusatelarik ikus eztezaten, eta danzutelarik adi eztezaten.

        11 Haur da bada konparationea, Hazia da Iainkoaren hitza.

        12 Eta bide bazterrekoak dirade, enzuten dutenak: gero ethorten da deabrua, eta kenzen du hitza haien bihotzetik, sinhetsirik salba eztitezenzat.

        13 Eta harri gainekoak dirade, enzun dutenean bozkariorekin rezebitzen dutenak hitza: baina hauk errorik eztute, hauk denboratakotz sinhesten dute, eta tentationeko denboran retiratzen dirade.

        14 Eta elhorri artera erori dena, hauk dirade enzun dutenak: baina partitu eta, ansiez eta abrastasunez eta bizitze hunetako boluptatez ithotzen dirade, eta eztute frukturik ekarten.

        15 Baina lur onera erori dena, hauk dirade bihotz honestean eta onean hitz enzuna edukiten dutenak eta fruktu patientiatan ekarten dutenak

        16 Eta nehork argia biztu duenean, eztu hura unzi batez estaltzen, edo ohe azpian ezarten: baina kandeler gainean ezarten du, sartzen diradenek argia ikus dezatenzat.

        17 Ezen ezta sekreturik, agerturen eztenik: ez estalirik, ezaguturen, eta argira ethorriren eztenik.

        18 Ikus-azue bada nola enzuten duzuen: ezen nork ere baitu hari emanen zaio: eta nork ere ezpaitu, duela uste duena ere edekiren zaio hari.

        19 Orduan ethor zitezen harengana haren ama eta haren anaieak, eta jendetzearen kausaz ezin hers zekidizkion.

        20 Eta deklara zekion, erraiten zeraukatela, Hire ama, eta hire anaieak lekorean diaudek, hi ikusi naiz.

        21 Baina hark ihardesten zuela erran ziezen, Ene ama eta ene anaie dirade Iainkoaren hitza enzuten eta egiten dutenak.

        22 Eta gertha zedin egun batez, hura sar baitzedin unzian eta haren diszipuluak: eta erran ziezen, Iragan gaitezen lakaren berze aldera. Eta parti zitezen.

        23 Eta unzian hek ioaiten ziradela, loak har zezan: eta iauts zedin haizezko tormenta bat lazera: eta urez bethatzen ziraden, eta peril zuten.

        24 Orduan hurbildurik iratzar zezaten hura, zioitela, Majistrua, Majistrua, galdu gihoazak. Eta hark iratzarririk mehatxa zitzan haizea eta uraren tenpesta: eta zesa zitezen, eta sosagu handia egin zedin.

        25 Eta erran ziezen, Non da zuen fedea? Hek iziturik zeudela mirets zezaten, zioitela elkarren artean, Baina nor da haur, haizeak eta ura manatzen baititu eta obeditzen baitute?

        26 Gero tira zezaten Gadarenoen komarkarat, zein baita Galilearen aurkaz aurk.

        27 Bada hari lurrera ilki eta, bat zekion hiri hartako gizon denbora luzez geroz deabrua zuen bat: eta abillamenduz etzen beztitzen, eta etxetan etzen egoiten, baina thunbetan.

        28 Eta hark ikusi zuenean Iesus, heiagoraz zegoela, egotz zezan bere burua haren aitzinera, eta ozengi erran zezan, Zer da hire eta ene artean, Iesus Iainko subiranoaren Semea? othoitz egiten drauat, eznezala, tormenta.

        29 Ezen manatzen zuen espiritu satsua gizonaganik ilki ledin: ezen denbora luzez eduki zuen hura: eta estekaturik kadenaz eta zepoez begiratzen zen: baina estekailluak zathiturik eramaiten zen deabruaz desertuetara.

        30 Orduan interroga zezan hura Iesusek, zioela, Nola duk izen? Eta hark erran zezan, Lejione. Ezen anhitz deabru sarthu ziraden hura baithan.

        31 Eta othoitz egiten zeraukaten, ezlitzan mana abismora ioaitera.

        32 Eta zen han urdalde handi bat alha zenik mendian: eta othoitz egiten zeraukaten permeti liezen hetara sartzera: eta permeti ziezen.

        33 Ilkirik bada deabruak gizonaganik sar zitezen urdetara: eta urdaldea oldar zedin gainetik behera lak-era, eta itho zedin.

        34 Eta urdainek ikusi zutenean zer egin izan zen, ihes egin zezaten: eta partiturik konta zezaten hirian eta kanpoetan.

        35 Orduan jendeak ilki zitezen egin izan zenaren ikustera, eta ethor zitezen Iesusgana, eta eriden zezaten gizona zeinetarik deabruak ilki izan baitziraden, beztitua, eta zenzatua, iarririk zegoela Iesusen oinetara: eta izi zitezen.

        36 Eta konta ziezen haei ikusi ukan zutenek ere, nola sendatu izan zen demoniatu izana.

        37 Orduan othoitz egin ziezoten Gadarenoen aldiri inguruko jendetze guziak, parti ledin hetarik: ezen izidura handik hartu zituen: eta hura unzira sarthurik, itzul zedin.

        38 Eta othoitz zegion gizon hark, zeinaganik ilki izan baitziraden deabruak, harekin lizen: baina Iesusek igor zezan, zioela,

        39 Itzul adi eure etxera, eta konta ezak zein gauza handiak egin drauzkian Iainkoak. Ioan zedin bada hiri guzitik predikatzen zituela Iesusek egin zerauzkan gauza guziak:

        40 Eta gertha zedin itzuli zenean Iesus, rezebi baitzezan jendetzeak: ezen guziak haren begira zeuden.

        41 Orduan huna, ethor zedin Iairus deitzen zen gizon bat, eta hura zen sinagogako prinzipal: eta egotzi zuenean bere burua Iesusen oinetara, othoitz egin ziezon sar ledin haren etxera:

        42 Ezen alaba bakoitz bat zuen hamabi urtheren ingurukoa, eta hura zohian hiltzera. Eta ioaitean jendetzeak hertsen zuen.

        43 Eta hamabi urthez geroztik odola baratzen etzaion, eta medikuetan bere sustantia guzia despendatu zuen, eta batez ere ezin sendatu izan zen emaztebatek,

        44 Hurbildurik gibeletik hunki zezan haren arropa ezpaina eta bertan geldi zedin haren odol iariatzea.

        45 Orduan dio Iesusek, Nor da ni hunki nauena? Eta guziek ukatzen zutenaren gainean, erran zezan Pierrisek, eta harekin ziradenek, Majistrua, jendetzek hertsen eta aurizkiten aute, eta diok, Nor da ni hunki nauena?

        46 Baina Iesusek dio, Norbaitek hunki nau ezen ezagutu dut berthute eneganik ilki izan dela.

        47 Emazte hura bada ikusirik ezen etzaiola estali izan, ethor zedin ikara zabilala: eta bere burua haren aitzinera egotzirik deklara ziezon populu guziaren aitzinean zer kausaz hura hunki zuen, eta nola sendatu izan zen bertan.

        48 Eta hark erran ziezon, Alaba aun bihotz on eure fedeak sendatu au: oha bakerekin.

        49 Oraino hura minzo zela, ethor zedin zenbeit sinagogako prinzipalarenetik, hari ziotsala, Hil izan duk hire alaba: eztezala fatiga Majistrua.

        50 Baina Iesusek enzunik ihardets ziezon neskatxaren aitari. Ezaizela beldur, sinhets ezak solament, eta hura sendaturen baita.

        51 Eta etxera sarthurik, etzezan nehor sartzera utzi Pierris eta Iakes eta Ioanes eta neskatxaren aita eta ama baizen,

        52 Eta nigarrez zeuden guziak, eta lamentatzen zuten: baina hark erran zezan, Eztagizuela nigarrik: ezta hil, baina lo datza.

        53 Eta trufatzen ziraden harzaz, hil zela iakinez.

        54 Eta hark, guziak kanpora iraitzirik, eta haren eskua harturik, oihu egin zezan, zioela, Neskatxa, iaiki adi.

        55 Eta itzul zedin haren espiritua, eta iaiki zedin bertan: eta mana zezan eman lekion iatera.

        56 Eta espanta zitezen haren aita-amak: baina hark mana zitzan nehori ezlerroten egin izan zena.

 

 

KAP. IX.

 

1 Apostoluak predikatzera igorri. 7, 18 Nehork Kristez duen opinionea. 12 Borz ogiezko mirakulua. 20 Apostoluen aithorra. 23 Nork bere buruaz renuntiatzeko. 26 Kristez ahalke izatea. 28 Haren transfigurationea. 35 Kristi behatzeko. 42 Lunatikoa sendatu. 44 Bere pasionea Kristek aitzinetik erraiten. 46 Zein gehien izanen lizen Apostoluek iharduki. 53 Samaritanoek Krist ez rezebitzen. 55 Mendekioa. 56 Kristek salbatzen. 62 Eskua goldean.

 

        1 Gero deithurik elkarrekin bere hamabi diszipuluak, eman ziezen bothere eta authoritate deabru guzien gainean, eta eritasunen sendatzeko.

        2 Eta igor zitzan hek Iainkoaren resumaren predikatzera, eta erien sendatzera.

        3 Eta erran ziezen, Eztezazuela deus eraman bidekotzat, ez uherik, ez maletarik, ez ogirik, ez dirurik, eta eztuzuela bira arropa.

        4 Eta zein ere etxetan sarthuren baitzarete, han zaudete, eta handik ilki albaitzindezte.

        5 Eta nork ere rezebituren ezpaitzaituzte, ilkirik hiri hartarik, zuen oinetako erhautsa ere iharros ezazue testimoniajetan haien kontra.

        6 Hek bada ilkirik ioaiten ziraden burguz burgu, ebanjelizatzen eta sendatzen zutela leku guzietan.

        7 Eta enzun zitzan Herodes tetrarkak, hark egiten zituen gauza guziak: eta dudatzen zuen, zeren batzuk erraiten baitzuten, ezen Ioanes hiletarik resuszitatu zela.

        8 Eta batzuk Elias agertu zela: eta berzek, zenbeit lehenagoko Profetarik resuszitatu zela.

        9 Orduan dio Herodesek, Ioanesi nik burua edeki draukat: nor da bada haur, zeinez nik baitanzuzkit hunelako gauzak? Eta hura ikusi nahiz zabilan.

        10 Eta itzulirik Apostoluek konta zietzoten Iesusi, egin zituzten gauza guziak. Orduan hek harturik retira zedin Iesus apart. Bethsaida deitzen den hiriko leku desertu batetara.

        11 Eta jendetzeak hori iakinik, iarreiki zaizkan, eta rezebitu zituenean, minzatzen zaien Iainkoaren resumaz: eta sendatu behar zutenak, sendatzen zituen.

        12 Eta eguna has zedin beheratzen: eta hurbildurik hamabiek erran ziezoten, Eiek konjit jendetzei, ioanik inguruko burguetara eta parropioetara, retira ditezen, eta eriden dezaten iateko, ezen hemen leku desertuan gaituk.

        13 Baina erran ziezen, Eiezue zuek iatera. Eta hek erran zezaten, Eztitiagu borz ogi eta bi arrain baina gehiago: Baldin guk ioanik populu hunen guziaren eros ezpadezagu iateko.

        14 Ezen baziraden borz milla gizonetarano. Orduan dioste bere diszipuluei, Iar erazi itzazue mahaindaraz berrogei eta hamarna.

        15 Eta hala egin zezaten, eta iar zitezen guziak.

        16 Orduan harturik borz ogiak eta bi arrainak, zerurat beha zegoela benedika zitzan hek: eta hauts zitzan, eta eman zietzen diszipuluei, populuaren aitzinean ezar litzatenzat.

        17 Ian zezaten bada guziek, eta resasia zitezen: eta goititu izan dirade soberatu izan zaizten zathietarik hamabi saskitara.

        18 Eta gertha zedin, hura apart othoitz egiten zegoela, diszipuluak harekin baitziraden eta interroga baitzitzan hek, zioela, Ni nor naizela dioite jendek?

        19 Eta hek ihardesten zutela erran zezaten, Ioanes Baptista: eta berzek, Elias: eta berzek, ezen zenbeit Profeta lehenagokoetarik resuszitatu izan dela.

        20 Eta erran ziezen, Eta zuek nor naizela ni diozue? Ihardesten zuela Simon Pierrisek erran zezan, Krist Iainkoarena.

        21 Orduan hark mehatxatzen zituelarik mana zitzan nehori haur ezlerroten:

        22 Zioela, Behar da gizonaren Semeak anhitz sufri dezan, eta reproba dadin Anzianoez eta Sakrifikadore prinzipalez, eta Eskribez, eta hil dadin, eta hereneko egunean resuszita dadin.

        23 Gero erraiten zerauen guziei. Baldin nehor hor ene ondoan ethorri nahi bada, renuntia beza bere buruaz, eta har beza bere krutzea egun oroz, eta berrait niri.

        24 Ezen nork ere nahi ukanen baitu salbatu bere bizia: galduren du hura: baina nork ere galduren baitu bere bizia ene kausaz, salbaturen du hura.

        25 Ezen zer probetxu du gizonak baldin mundu guzia irabaz badeza, eta bere burua destrui dezan, eta gal dadin?

        26 Ezen nor ere ahalke izanen baita nizaz eta ene hitzez, harzaz ahalke izanen da gizonaren Semea, dathorrenean bere maiestatean, eta Aitarenean eta Aingeru sainduenean.

        27 Eta erraiten drauzuet egiaz, badirade hemen present diradenotarik batzu, herioa dastaturen eztutenik Iainkoaren resuma ikus dezaketeno.

        28 Eta gertha zedin, hitz hauzaz geroztik kuasi zortzi egunen buruan, har baitzitzan Pierris eta Ioanes eta Iakes, eta igan baitzedin mendi batetara othoitz egitera.

        29 Eta othoitz egiten zegoela, haren begitharteko forma mutha zedin, eta haren abillamendua xurit eta xist-mista bezain argit.

        30 Eta huna, bi gizon minzo ziraden harekin, zein baitziraden Moises eta Elias:

        31 Hauk agerturik gloriarekin, erraiten zuten, hark Ierusalemen konplitzeko zuen fina.

        32 Eta Pierris, eta harekin ziradenak, ziraden logalez kargatuak: eta iratzartu ziradenean, ikus zezaten haren maiestatea, eta harekin zeuden bi gizonak.

        33 Eta gertha zedin, hek partitu ziradenean harenganik: Pierrisek erran baitziezon Iesusi, Majistrua, on duk gu hemen garen, egin ditzagun bada hirur tabernakle, bat hire, eta bat Moisesen, eta bat Eliasen: Etzakiala zer minzo zen.

        34 Eta hark gauza hauk erraiten zituela, egin zedin hodei bat, eta estal zitzan hek: eta izi zitezen hodeiean sartzen ziradenean.

        35 Orduan boz bat egin zedin hodeietik, zioela, Haur da ene Seme maitea, huni beha zakizkiote.

        36 Eta boz hura egiten zela, eriden zedin Iesus bera: eta hek ixilik egon zitezen, eta egun hetan etziezoten nehori deus erran ikusi zituzten gauzetarik.

        37 Eta gertha zedin ondoko egunean, hek menditik iautsi ziradenean, jendetze handi bat enkontrura ilki baitzekion hari.

        38 Eta huna, konpainiako gizon bat oihuz iar zedin, zioela, Majistrua, othoitz egiten drauat beha-ezak ene semeaganat: ezen haur bera baizen eztiat.

        39 Eta huna, espirituak hartzen dik, eta bertan heiagoraz iarten duk, eta zathikatzen dik haguna dariola, eta huneganik nekez partitzen duk, haur hausten duela.

        40 Eta othoitz egin diraueat hire diszipuluei, egotz lezaten hura kanpora: baina ezin egin die.

        41 Eta ihardesten duela Iesusek dio, O natione inkredula eta gaixtoa, noizdrano finean zuekin izanen naiz eta suportaturen zaituztet? Ekarrak huna eure semea.

        42 Eta oraino hurbiltzen zela hauts zezan hura deabruak eta zathika: eta mehatxa zezan Iesusek espiritu satsua, eta senda zezan haurra, eta renda ziezon bere aitari.

        43 Eta espanta zitezen guziak Iainkoaren berthute guzizko handiaren gainean. Eta guziak mirakuluz zeudela, egiten zituen gauza guzien gainean, erran ziezen bere diszipuluei,

        44 Ezar itzazue zuek hitz hauk zuen beharrietan: ezen izanen da gizonaren Semea liuraturen baita gizonen eskuetara.

        45 Baina hek hitz haur etzuten aditzen, eta hetarik estalia zen, hala non ezpaitzuten hura senditzen: eta beldur ziraden haren interrogatzera hitz hunezaz.

        46 Gero sar zitezen elkarrekin disputan, eia hetarik zein zen handiena.

        47 Eta Iesusek haien bihotzeko pensamendua ikusi zuenean, haurtxo bat harturik ezar zezan bere aldean:

        48 Eta erran ziezen, Nork ere rezebituren baitu haurtxo haur ene izenean, ni rezebitzen nau: eta nork ere ni rezebituren bainau, ni igorri nauena rezebitzen du: ezen nor baita xipiena zuen guzion artean, hura izanen da handi.

        49 Eta ihardesten zuela Ioanesek erran zezan, Majistrua, ikusi diagu norbeit hire izenean deabruak kanpora egoizten zituenik: eta debetatu diagu hura, zeren ezpaitarreik gurekin hiri.

        50 Orduan erran ziezon Iesusek, Eztezazuela debeta, ezen gure kontra eztena gure alde da.

        61 Eta gertha zedin, haren goiti altxatzeko egunak konplitzen ziradenean, orduan xuxent baitzezan bere begithartea gogo eginik Ierusalemera ioaitera.

        52 Eta igor zitzan mandatariak bere aitzinean, eta ioanik sar zitezen Samaritanoen burgu batetan, ostatu apain liezotenzat:

        53 Baina etzezaten rezebi, zeren haren begithartea baitzen Ierusalemerat ioiten zenarena.

        54 Eta hori ikusirik haren diszipulu Iakesek eta Ioanesek erran zezaten, Iauna, nahi duk derragun sua iauts dadin zerutik, eta desegin ditzan, Eliasek ere egin zuen bezala?

        55 Baina itzulirik Iesusek mehatxa zitzan hek, zioela, Eztakizue zer espiritutako zareten.

        56 Ezen gizonaren Semea ezta ethorri gizonen bizien galtzera, baina salbatzera. Eta ioan zitezen berze burgu batetara.

        57 Gero gertha zedin, hek bideaz ioaiten ziradela, erran baitziezon norbeitek, Iauna, iarreikiren natzaik norat ere ioanen baitaiz.

        58 Eta Iesusek erran ziezon. Azeriek zulhoak zitie, eta zeruko xoriek ohatzeak: baina gizonaren Semeak eztik non bere burua pausa dezan.

        59 Baina erran ziezon berze bati, Arreit niri. Eta hark erran zezan, Iauna, permeti iezadak behin ioan nadin neure aitaren ohorztera.

        60 Eta erran ziezon Iesusek, Utzitzak, hilak bere hilen ohorztera: baina hi habil eta denuntia ezak Iainkoaren resuma.

        61 Orduan erran zezan berze batek ere, Iauna, Iarreikiren natzaik hiri: baina permeti iezadak behin etxekoetarik konjit har dezadan.

        62 Eta erran ziezon Iesusek, Eztuk nehor bere eskua goldean ezarten eta gibelerat behatzen duenik propio denik Iainkoaren resumakotzat.

 

 

KAP. X.

 

1 Iesusek hirurogei eta hamar diszipulu ordenatzen eta igorten. 2 Uzta handi, langile guti. 11 Erhatsaren oinetarik eragoiztea. 16 Apostoluak enzuteko. 20 Izen zeruetan eskribatuak. 21 Xipiei Ebanjelioa manifestatu. 27 Iainkoaren eta hurkoaren onhestea. 29 Gure hurkoa zein. 30 Gizon zauriaz. 37 Miserikordia. 38 Marthak Krist rezebitzen.

 

        1 Gauza hauen ondoan ordena zitzan Iaunak berze hirurogei eta hamar ere, eta igor zitzan hek bira bere begitharte aitzinean, bera ethorteko zen hiri eta leku guzietara.

        2 Eta erraiten zerauen, Uzta handi da, baina langile guti: othoitz egiozue bada uzta Iabeari, irion ditzan langileak bere uztara.

        3 Zoazte, huna nik igorten zaituztet zuek bildotsak otsoen artera bezala.

        4 Eztramazuela ez mulsarik, ez maletarik, ez zapatarik: eta nehor bidean eztezazuela saluta.

        5 Zein ere etxetan sarthuren baitzarete, lehenik errazue, Bakea dela etxe hunetan.

        6 Eta baldin han bakezko semerik batre bada, pausaturen da zuen bakea haren gainean: ezpere zuetara itzuliren da.

        7 Eta etxe hartan berean zaudete, iaten eta edaten duzuela aitzinera emanen zaizuenetik: ezen langilea bere sariaren digne da. Etzaiteztela iragan etxetik etxera.

        8 Baina are zein ere hiritan sarthuren baitzarete, eta rezebituren baitzaituzte, ian ezazue aitzinera ezarten zaizkizuenetarik:

        9 Eta sendaitzazue hartan diraten eriak, eta errezue, Hurbildu da zuetara Iainkoaren resuma.

        10 Baina zein ere hiritan sarthuren baitzarete, eta ezpaitzaituzte rezebituren, ilkirik hango karriketara, errazue,

        11 Zuen hiritik lothu zaikun erhautsa ere iharrosten dugu zuen kontra: guziagatik ere haur iakizue, ezen hurbildu dela zuetara Iainkoaren resuma.

        12 Baina badiotsuet ezen Sodomakoak egun hartan hiri hura baino emekiago traktatuak izanen diradela.

        13 Malediktione hiri Korazin, malediktione hiri Bethsaida, ezen baldin Tiren eta Sidonen egin izan balirade zuek baithan egin izan diraden berthuteak, aspaldi zakurekin eta hautsekin iarririk emendatu ziratekeen.

        14 Halakotz Tir eta Sidon emekiago traktatuak izanen dirade iudizioan ezen ez zuek.

        15 Eta hi Kapernaum zerurano altxatu izan aizena, ifernurano beheraturen aiz.

        16 Zuek enzuten zaituztenak, ni enzuten nau: eta zuek iraizten zaituztenak, ni iraizten nau: eta ni iraizten nauenak, ni igorri nauena iraizten du.

        17 Eta itzuli izan dirade hirurogei eta hamarrak bozkariorekin, zioitela, Iauna, deabruak ere suiet egiten ziaizkiguk hire izenean:

        18 Eta erran ziezen, Ikusten nuen Satan xistmista bezala zerutik erorten.

        19 Huna, badrauzuet bothere sugen eta eskorpionen gainean ebilteko, eta etsaiaren puisanza guziaren gainean: eta deusek eztrauzue kalterik eginen.

        20 Ordea harzaz etzaiteztela alegera, zeren espirituak suiet egiten zaizkizuen: baina aitzitik alegera zaitezte, zeren zuen izenak eskribatuak baitirade zeruetan.

        21 Ordu hartan berean alegera zedin Iesus espirituz, eta erran zezan, Aita, zeruko eta lurreko Iauna, eskerrak rendatzen drauzkiat, zeren estali baitrauztek gauza hauk zuhurrei eta adituei, eta manifestatu baitrauztek haur xipiei: bai Aita, zeren hala izan baita hire plazer ona.

        22 Orduan diszipuluetarat itzulirik erran zezan, Gauza guziak niri neure Aitaz eman zaizkit, eta nehork eztaki nor den Semea, Aitak baizen: eta nor den Aita, Semeak baizen, eta nori ere Semeak manifestatu nahi ukanen baitrauka.

        23 Eta diszipuluetarat itzulirik, apart erran ziezen, Dohatsu dirade zuek dakuskizuen gauzak dakuskiten begiak.

        24 Ezen erraiten drauzuet, anhitz Profetak eta regek desiratu ukan dutela zuek ikusten dituzuen gauzen ikustera, eta ezpaitituzte ikusi: eta enzuten dituzuen gauzen enzutera, eta ezpaitituzte enzun.

        25 Orduan huna, Legeko doktor bat iaiki zedin, hura tentatzen zuela, eta zioela, Majistrua, zer eginez bizitze eternala heretaturen dut?

        26 Eta hark erran ziezon, Legean zer da eskribatua? nola irakurtzen duk?

        27 Eta hark ihardesten zuela erran zezan, Onhetsiren duk eure Iainko Iauna eure bihotz guziaz, eta eure arima guziaz, eta eure indar guziaz, eta eure pensamendu guziaz: eta eure hurkoa eure burua bezala.

        28 Orduan erran ziezon, Ungi ihardetsi duk: hori egik eta biziko aiz.

        29 Baina hark bere burua iustifikatu nahiz, erran ziezon Iesusi, Eta nor da ene hurkoa?

        30 Eta ihardesten zuela Iesusek erran zezan, Gizon bat iausten zen Ierusalemetik Ierikora, eta eror zedin gaixtaginen artera, eta hek hura billuzirik, eta zaurthurik ioan zitezen, hura erdi hilik utzirik.

        31 Eta enkontruz Sakrifikadore bat iauts zedin bide harzaz beraz: eta hura ikusirik berze aldetik iragan zedin.

        32 Halaber Lebita bat ere leku hartara heldurik eta hura ikusirik, berze aldetik iragan zedin.

        33 Baina Samaritano bat bere bidea iragaiten zuela, ethor zedin harengana, eta hura ikusirik konpasione har zezan.

        34 Eta hurbildurik lot zitzan haren zauriak, emanik olio eta mahatsarno, eta hura ezarririk bere abrearen gainean, eraman zezan ostaleriara, eta pensa zezan.

        35 Biharamunean partitzean idokirik bi dinero eman zietzon ostatuari, eta erran ziezon, Errekeitu emok huni, eta zer ere gehiago despendaturen baituk, nik itzul nadinean rendaturen drauat.

        36 Zein bada hirur hautarik irudi zaik gaixtaginetara erori izan denaren hurko izan dela?

        37 Eta hark erran ziezon, Hari miserikordia egin ukan draukana. Diotsa bada Iesusek, Oha, hik ere egik halaber.

        38 Eta gertha zedin hek ioaiten ziradela, hura sar baitzedin burgu batetan: eta emazte, Martha deitzen zen batek rezebi zezan hura bere etxera.

        39 Eta hunek zuen ahizpa bat Maria deitzen zenik, hark ere Iesusen oinetara iarririk zegoela, haren hitza enzuten zuen.

        40 Baina Martha egitekotan zen anhitz zerbitzuren egiten: eta gelditurik erran zezan, Iauna, eztuk hik ansiarik zeren neure ahizpak neuror zerbitzatzera utziten nauen? errok bada ni aldiz aiuta nezan.

        41 Eta ihardesten zuela erran ziezon Iesusek, Martha, Martha, arrangura dun, eta tormentatzen aiz anhitz gauzaren ondoan:

        42 Ordea gauza bat dun nezesario. Baina Mariak parte ona hautatu din, zein ezpaitzaio edekiren.

 

 

KAP. XI.

 

1 Kristek irakasten othoitz egiten. 9 ardura. 14 Mutua sendatzen. 15 Blaspemioa. 21 Borthitz harmatua. 24 Espiritu gizonaganik ilkia. 28 Dohatsuak zein. 29 Iuduak signo eskez egon. 31 Egu-erdiko regina. 32 Ninibakoak. 34 Begi sinplea edo gaixtoa. 39 Harrapakeria. Gaixtakeria. 42 Iujemendua. Karitatea. 45 Legeko doktora. 46 Ezin iasan daitezkeen kargak. 47 Profeten sepulkreak. 49 Iainkoaren sapientia. 52 Ezagutzearen gakoa.

 

        1 Gertha zedin halaber leku batetan othoitz egiten zegoela, zesatu zenean, erran baitziezon bere diszipuluetarik batek, Iauna, irakats iezaguk othoitz egiten, Ioanesek ere bere diszipuluei irakatsi drauen bezala.

        2 Eta erran ziezen, Othoitz egiten duzuenean, erran ezazue, Gure Aita zeruetan aizena, Sanktifika bedi hire izena, Ethor bedi hire resuma, Egin bedi hire borondatea, zeruan bezala, lurrean ere.

        3 Gure eguneko ogia iguk egunekotzat.

        4 Eta barka ietzaguk gure bekatuak: ezen guk ere barkatzen diraueagu guri zor draukuten guziei. Eta ezgaitzala sar erazi tentazionetan, baina delibra gaitzak gaixtotik.

        5 Eta erran ziezen, Zein da zuetarik ukanen duena adiskide bat, eta ioanen dena harengana gau-erditan eta erranen draukana, Adiskidea, presta ietzadak hirur ogi:

        6 Ezen ene adiskide bat ethorri izan duk bidetik enegana, eta eztiat zer aitzinean ezar diezodan .

        7 Eta hark barnetik ihardesten duela erran dezan, Eznezala faska: ia bortha ertsia duk, eta ene haurtxoak enekila dituk ohean: ezin iaiki niaitek hiri emaitera.

        8 Erraiten drauzuet, baldin iaikirik eman ezpadiezo ere, zeren haren adiskide den: halere haren muthiritasunagatik iaikirik emanen drauka zenbat ere behar baitu.

        9 Eta nik erraiten drauzuet, Eska zaitezte, eta emanen zaizue: bilhaezazue, eta eridenen duzue: bulka ezazue eta irekiren zaizue.

        10 Ezen eskatzen den guziak rezebitzen du: eta bilhatzen duenak erideiten du: eta bulkatzen duenari, irekiren zaio.

        11 Eta zein da zuetarik aita, semea ogi eska badakio, harri bat emanen draukana? edo baldin arrain eska badakio, ala arrainaren lekuan suge bat emanen drauka?

        12 Edo baldin arraultze baten eska badadi, ala eskorpiona emanen drauka?

        13 Beraz zuek baldin gaixto zaretelarik, badakizue gauza onen zuen haurrei emaiten, zenbatez gehiago zuen Aita zelestialak emanen draue Espiritu saindua eskaturen zaizkonei.

        14 Orduan egotz zezan kanpora deabru bat, eta hura zen mutu: eta gertha zedin, deabrua ilki zenean, minza baitzedin mutua: eta mirets zezaten jendetzek.

        15 Eta hetarik batzuk erran zezaten, Beelzebub deabruen prinzearen partez egoizten ditu kanpora deabruak.

        16 Eta berzeak tentatzen zutela, signo zerutik eskez zaizkan.

        17 Baina hark nola baitzekizkian haien pensamenduak, erran ziezen, Bere kontra partitua den resuma guzia, desegiten da: eta etxe bere kontra partitua erorten da.

        18 Eta baldin Satan ere bere kontra partitua bada, nolatan haren resuma egonen da? ezen badiozue Beelzebub-en partez kanpora egoizten ditudala nik deabruak.

        19 Eta baldin nik Beelzebub-en partez kanpora egoizten baditut deabruak, zuen semek noren partez kanpora egoizten dituzte? halakotz hek izanen dirade zuen iuje.

        20 Baina baldin Iainkoaren erhiaz kanpora egoizten baditut deabruak, segur heldu izan da zuetara Iainkoaren resuma.

        21 Gizon borthiz harmatu batek begiratzen duenean bere iauregia, bakean dirade hark dituen gauzak.

        22 Baina bera baino borhitzago batek akometaturik garait badeza, haren harmadura guzia, zeinetan fida baitzen, edekiten du, eta haren ostillamendua distribuitzen.

        23 Enekin eztena ene kontra da: eta enekin biltzen ari eztena barreiatzen ari da,

        24 Espiritu satsua ilki denean zenbeit gizonaganik leku leihorrez dabila, pausu bilha: eta erideiten eztuenean, dio, Itzuliren naiz neure etxera nondik ilki izan bainaiz.

        25 Eta ethorririk erideiten du hura eskobatua eta apaindua.

        26 Eta orduan ioaiten da, eta hartzen ditu berzerik zazpi espiritu bera baino gaixtoagoak: eta sarthurik habitatzen dirade han: eta egiten da gizon haren azken konditionea lehena baino gaixtoago.

        27 Eta gertha zedin gauza hauk erraiten zituela, altxaturik boza emazte batek populuaren artetik, erran baitziezon, Dohatsu dituk hi egari auen sabela, eta hik edoski dituan ugatzak.

        28 Eta hark erran zezan, Baina aitzitik dohatsu dirade Iainkoaren hitza enzuten, eta hura begiratzen dutenak.

        29 Eta jendetzeak biltzen ziradela, has zedin erraiten, Jeneratione haur gaixtoa da: signo eskez dago: baina signorik etzaio emanen Ionas profetaren signoa baizen.

        30 Ezen nola Ionas Ninibakoei signo izan baitzaien, hala izanen zaio gizonaren Semea ere jeneratione huni.

        31 Egu-erdi aldeko regina iaikiren da iudizioan jeneratione hunetako gizonekin, eta kondenaturen ditu: zeren ethor baitzedin lurraren bazterretik Salomonen sapientiaren enzutera: eta huna, Salomon bainoagoa leku hunetan:

        32 Ninibako gizonak iaikiren dirade iudizioan jeneratione hunekin, eta kondemnaturen dute: zeren Ionasen predikationera emenda baitzitezen: eta huna, Ionas bainoagoa leku hunetan.

        33 Eta nehork kandela iraxekia eztu leku estalian ezarten, ez gaitzurupean: baina kandelerean, sartzen diradenek argia ikus dezatenzat.

        34 Gorputzaren kandela, begia da: beraz baldin hire begia sinple bada, hire gorputz guzia ere argi dukek: baina gaixto bada, hire gorputza ere ilhun dukek.

        35 Konsidera ezak bada hitan den argia ilhunbe ezten.

        36 Beraz baldin hire gorputz guzia argi bada, parterik batre ilhunik eztuela: argi izanen duk guzia, kandelak bere klaretateaz argitzen auenean bezala.

        37 Eta minzatu zenean, othoitz egin ziezon Fariseu batek barazkal ledin hura baithan, eta Iesus sarthurik iar zedin mahainean.

        38 Baita Fariseuak hori ikusirik mirets zezan zeren lehenik ezpaitzedin ikuz barazkal aitzinean.

        39 Eta erran ziezon Iaunak, Baina zuek Fariseuok koparen eta plataren kanpoko aldea xahutzen duzue: baina zuen barnean dena, bethea da harrapakeriaz eta gaixtakeriaz.

        40 Adimendu gabeak, kanpokoa egin duenak eztu barnekoa ere egin?

        41 Aitzitik duzuenetik emazue elemosinatan: eta huna, gauza guziak xahu ditukezue.

        42 Baina malediktione zuen gainean Fariseuak: ezen detxematzen dituzue mentha eta ruta, eta baratze belhar guzia, baina utziten dituzue gibelera Iainkoaren iujemendua eta karitatea: hauk egin behar ziraden, eta hek ez utzi.

        43Malediktione zuen gainean Fariseuak: ezen on dariztezue lehen iar lekuei sinagogetan, eta salutationei merkatuetan.

        44 Malediktione zuen gainean Eskriba eta Fariseu hipokritak: ezen monument ageri eztiradenak bezala zarete, eta haien gainean dabiltzan gizonek ezpaitakizkite.

        45 Orduan ihardesten duela Legeko doktoretarik batek diotsa, Majistrua, gauza horien erraitean gu ere iniuriatzen gaituk.

        46 Eta hark dio, Malediktione zuen gainean ere Legeko doktorak, ezen kargatzen dituzue gizonak karga iasaiteko nekezkoez: baina zeurok zuen erhietarik batez eztituzue kargak hunkitzen.

        47 Malediktione zuen gainean, ezen edifikatzen dituzue Profeten thunbak, eta zuen aitek hil ukan dituzte hek.

        48 Segurki testifikatzen duzue zeurok zuen aiten obretan konsentitzen duzuela: ezen hek hil dituzte, eta zuek edifikatzen dituzue haien thunbak.

        49 Halakotz Iainkoaren sapientiak ere erran du, Igorriren ditut hetara Profetak eta Apostoluak, eta hetarik hilen dute eta persekutaturen.

        50 Natione huni galdegin dakionzat, munduaren kreationeaz geroztik isuri den Profeta guzien odola:

        51 Abelen odoletik Zakariasen odolerano, zein hil ukan baitzuten aldareari eta tenpleari artean: are diotsuet, galde eginen zaiola natione huni.

        52 Malediktione zuen gainean Legeko doktorak: ezen ezagutzearen gakoa kendu duzue: zeurok etzarete sarthu izan, eta sartzen ziradenak begiratu dituzue.

        53 Eta gauza hauk haei erraiten zerauztenean, has zekitzon Eskribak eta Fariseuak hagitz hertsen, eta propos iradokiten anhitz gauzaz.

        54 Zelatan zeudela, eta zerbait haren ahotik hatzaman aiherrez zabiltzala, akusa lezatenzat.

 

 

KAP. XII.

 

1 Fariseuen altxagarria. 5 Iainkoaren beldur izateko. 8 Krist aithorturen duena. 10 Espiritu sainduaren kontretako Blaspemioa. 22 Biziaz ansiarik ez ukaiteaz. 31 Iainkoaren resuma bilhatzeko. 33 Thesaurizatzeko non. 37, 45 Zerbitzari ona eta gaixtoa. 39 Ohoina. 42 Despenser leiala. 49 Sua lurrean. 50 Kristen baptismoa. 52 Disensione izanen Ebanjeliogatik. 58 Partidarekin apoinktatzeko.

 

        1 Bizkitartean bildu izanik jendetze mulzo handiak hanbat non elkar aurizkiten baitzuten, has zekien erraiten bere diszipuluei, Lehenik begira zaitezte Fariseuen altxagarritik, zein baita hipokrisia.

        2 Ezen ezta deus estalirik agerturen eztenik: ezeta deus sekreturik iakinen eztenik.

        3 Halakotz ilhunbean erran dituzuen gauzak, argian enzunen dirade: eta beharrira ganberetan erran duzuena, predikaturen da etxe gainetan.

        4 Eta diotsuet zuei neure adiskideoi, Etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenen, eta gero ezpaitute zer gehiagorik egin dezaten.

        5 Baina erakutsiren drauzuet noren beldur behar zareten: zareten beldur, hil dukeenean gehennara egoizteko authoritatea duenaren: are diotsuet, haren beldur zareten.

        6 Eztira borz parra-xori bi dirutxotan saltzen, eta hetarik bat ezpaita ahanzirik Iainkoaren aitzinean ?

        7 Baina zuen buruko bilo guziak ere kontatuak dirade etzaretela beraz beldur: parra-xori araldeak baino gehiago balio duzue zuek.

        8 Badiotsuet bada, Nork ere ni aithorturen bainau gizonen aitzinean, gizonaren Semeak ere aithorturen du hura Iainkoaren Aingeruen aitzinean.

        9 Baina ni gizonen aitzinean ukaturen nauena, ukatua izanen da Iainkoaren Aingeruen aitzinean.

        10 Eta nork ere erranen baitu hitzik gizonaren Semearen kontra barkaturen zaio hari: baina Espiritu sainduaren kontra blasfematuren duenari, etzaio barkaturen.

        11 Eta eramanen zaituztenean sinagogetara, eta majistratuetara, eta potestatetara, eztuzuela ansiarik, nola edo zer ihardetsiren duzuen edo zer erranen.

        12 Ezen Espiritu sainduak irakatsiren zaituzte ordu hartan berean, zer erran behar daten.

        13 Eta erran ziezon jendetzekoetarik batek, Majistrua, errok ene anaieri parti dezan enekin heretajea.

        14 Baina hark erran ziezon, Gizona, nork ezarri nau ni iuje, edo partitzale zuen gainean?

        15 Gero erran ziezon, Ikusazue, eta begira zaitezte abaritiatik: ezen zenbeitek onhasunez abundantia badu ere, bere bizia eztu bere onetarik.

        16 Eta erran ziezen konparatione bat, zioela, Gizon abrats baten landek abundantki fruktu ekarri ukan dute:

        17 Eta gogeta egiten zuen bere baithan, zioela, Zer eginen dut? ezen eztut nora bil ditzadan neure fruktuak.

        18 Eta erran zezan, Haur eginen dut: deseginen ditut neure granerak, eta handiagoak eginen ditut: eta hara bilduren ditut neure fruktu guziak, eta neure onak.

        19 Eta erranen draukat neure arimari, Arima, badituk on handiak anhitz urthetakozat bilduak: reposa adi, ian ezak, edan ezak, eta atsegin har ezak.

        20 Baina erran ziezon Iainkoak, Erhoa, gaurko gauean eure arima edekiren zaik: eta dituan gauzak, noren izanen dirade?

        21 Hala da onhasun handiak beretako biltzen dituena, eta Iainkoa baithan abrats eztena.

        22 Orduan erran ziezen bere diszipuluei, Halakotz diotsuet, eztuzuen artharik zuen bizitzeaz, zer ianen duzuen: ez eta gorputzaz zerzaz beztituren zareten.

        23 Bizia bianda baino gehiago da, eta gorputza abillamendua baino.

        24 Konsidera itzazue beleak, ezen eztutela ereiten ez biltzen, eta hek eztute sotorik ez granerik, eta Iainkoak hatzen ditu hek, zenbatez zuek xoriek baino gehiago balio duzue?

        25 Eta nork zuetarik artha ukanez eratxeki ahal diezakeo beso bat bere handitasunari?

        26 Bada baldin xipien dena ere ezin badagizue, zer goitikoez arthatsu zarete?

        27 Konsideraitzazue floreak, nola handitzen diraden: eztirade nekatzen, eta eztute iruten: baina badiotsuet, are Salomon ere bere gloria guziarekin eztela beztitu izan hetarik bat bezala.

        28 Bada baldin egun landan belhar dena, eta bihar labean ezarten dena Iainkoak hala inguru beztitzen badu, zenbatez areago zuek fede xipitakoak

        29 Zuek beraz eztagizuela galderik zer ianen duzuen edo zer edanen: eta etzaiteztela dudan iar

        30 Ezen gauza hauk guziak munduko jendek bilhatzen dituzte: baina zuen Aitak badaki, ezen hauen beharra baduzuela.

        31 Bainaitzitik bilha ezazue Iainkoaren resuma, eta gauza hauk guziak emanen zaizkizue gainerako.

        32 Ezaizela beldur tropel xipia, ezen zuen Aitaren plazer ona izan da zuei resumaren emaitera.

        33 Sal itzazue zuen onak, eta eman itzazue elemosinatan. Egin itzazue zeurondako zahartzen eztiraden mulsak, zeruetan thesaur nehoiz ere falta eztaiten bat: nora ohoinik ezpaita hurbiltzen, eta non zerrenek ezpaitu desegiten.

        34 Ezen non baita zuen thesaura, han izanen da zuen bihotza ere.

        35 Bira zuen gerrunzeak gerrikatuak, eta zuen kandelak iraxekiak.

        36 Eta zuek zareten noiz haien nabusia ezteietarik itzul daiten begira dauden gizonetarat irudi: dathorrenean, eta bortha bulka dezanean, bertan ireki dezotenzat.

        37 Dohatsu dirade zerbitzari hek, zein dathorrenean nabusiak eridenen baititu iratzarriak: egiaz diotsuet gerrikaturen dela bera, eta mahainean iar eraziren dituela, eta aitzinaraturik zerbitzaturen dituela.

        38 Eta baldin badathor bigarren beillan, eta heren beillan badathor, eta hala eriden ditzan: dohatsu dirade zerbitzari hek.

        39 Eta haur iakizue, ezen baldin baleaki aitafamiliak zer orduz ohoina ethorteko lizen, beilla lezakeela, eta ezlezakeela utzi zulhatzera bere etxea.

        40 Zuek ere bada zareten prest, ezen uste eztuzuen orduan gizonaren Semea ethorriren da.

        41 Orduan erran ziezon Pierrisek, Iauna, guri erraiten draukuk konparatione hori ala bai guziei ere?

        42 Eta erran zezan Iaunak, Zein da despenser leiala eta zuhurra, nabusiak bere familiaren gaineko ordenatu duena, denboran ordinarioa deienzat?

        43 Dohatsu da zerbitzari hura, dathorrinean nabusiak hala egiten eridenen duena.

        44 Egiazki erraiten drauzuet, ezen duen guziaren gaineko ezarriren duela hura.

        45 Eta baldin erran badeza zerbitzari hark bere bihotzean, Beranzen du ene nabusiak ethortera: eta has badadi zehatzen muthillen eta neskatoen, eta iaten eta edaten eta horditzen:

        46 Ethorriren da zerbitzari haren nabusia, hark uste eztuen egunean, eta eztakian orenean: eta bereziren du hura, eta haren partea infidelekin ezarriren.

        47 Eta bere nabusiaren borondatea ezagutu duen zerbitzaria, eta ezpaita preparatu, eta ezpaitu haren borondatearen araura egin, zehaturen da anhitz ukaldiz:

        48 Baina ezagutu eztuena, eta zehatu izateko merezi dukeen gauzak egin dituena, zehaturen da ukaldi gutiz. Bada anhitz eman izan zaion guziari, anhitz galde eginen zaio: eta begiratzera anhitz eman izan zaionari, hanbat gehiago galde eginen zaio.

        49 Suaren emaitera ethorri naiz lurrera: eta zer nahi dut gehiago baldin ia iraxekia bada?

        50 Baina baptismo batez batheiatzeko naiz, eta nola hertsen naiz haur konpli daiten artean?

        51 Uste duzue ezen lurrean bakearen ezartera ethorri naizela? ez, diotsuet, baina dibisionearen.

        52 Ezen hemendik harat izanen dirade borz etxe batetan dibisionetan diratenik, hirurak bien kontra, eta biak hiruren kontra.

        53 Dibisionetan izanen da aita semearen kontra, eta semea aitaren kontra: ama alabaren kontra, eta alaba amaren kontra: ama-ginharreba bere errenaren kontra, eta errena bere ama-ginharrebaren kontra.

        54 Gero erraiten zerauen jendetzei ere, Ikus dezazuenean hodei bat altxatzen dela Okzidentetik, bertan diozue, uria heldu da: eta hala gerthatzen da.

        55 Eta hegoak draunsanean, erraiten duzue, ezen bero eginen duela: eta hala gerthatzen da.

        56 Hipokritak, zeruaren eta lurraren itxuraren iujeatzen dakizue: eta denbora hunez nola eztuzue iujeatzen?

        57 Eta nola zeuron buruz ere eztuzue iujeatzen bide dena?

        58 Bada ioaiten aizenean eure partida kontrastarekin majistratuagana, enseia adi bidean haren menetik ilkiten: tira ezezanzat iujeagana, eta iujeak eman iezon sarjeantari, eta sarjeantak ezar ezezan presoindegian.

        59 Erraiten drauat, ezaiz ilkiren handik azken pelata ere renda dirokeano.

 

 

KAP. XIII.

 

3 Penitentiara Kristek exhortatzen. 6 Fikotze fruktu gabea pikatzera manatzen. 11 Emazte krokatua sendatzen. 15 Sabbath egunean ungi egitea. 16 Mustarda bihiaren eta altxagarriaren konparationea. 24 Bortha hersia. 29 Iainkoaren resuman iartea. 34 Ierusalemeren destruktionea.

 

        1 Eta baziraden batzu denbora hartan berean hari kontatzen zeraukatenik Galileanoez, zeinen odola Pilatek nahasi ukan baitzuen haien sakrifizioekin.

        2 Eta ihardesten zuela Iesusek erran ziezen, Uste duzue ezen Galileano hauk berze Galileano guziak baino bekatoreago ziradela, zeren halako gauzak sufritu baitituzte?

        3 Ezetz diotsuet: aitzitik baldin emenda ezpazaitezte guziak halaber galduren zarete.

        4 Ezpa, Siloeko dorreak gainera eroririk hil ukan zituen hemezortzi hek, uste duzue Ierusalemeko habitant guziak baino hogendunago ziradela?

        5 Ezetz diotsuet: aitzitik baldin emenda ezpazaitezte, guziak halaber galduren zarete.

        6 Erraiten zuen konparatione haur ere, fikotze bat zuen edozein batek landatua bere mahastian: eta fruktu bilha ethor zedin hartara: eta etzezan eriden.

        7 Eta erran ziezon mahasti zainari, Huna, hirur urthe dik ethorten naizela fruktu bilha fikotze hunetara, eta eztiat erideiten: pika ezak: zertako lurra ere enpatxatzen du?

        8 Eta hark ihardesten zuela erran ziezon, Iauna, utzi ezak are urthe hunetan, inguru aitzurtu dukedano, eta ungarri eman dezakeodano.

        9 Eta baldin ekar badeza frukturik, ungi, ezpere, gero pikaturen dukek.

        10 Eta irakasten ari zen sinagoga batetan Sabbathoan.

        11 Eta huna, emazte bat ethor zedin eritasunezko espiritua zuenik ia hemezortzi urthez: eta zen krokatua, eta neholetan ere ezin xuxent zeiten.

        12 Eta hura ikusi zuenean Iesusek dei zezan beregana, eta erran ziezon, Emaztea, laxatu aiz eure eritasunetik.

        13 Eta gainean ezar zietzon eskuak, eta bertan xuxent zedin, eta glorifikatzen zuen Iainkoa.

        14 Baina ihardesten zuela sinagogako prinzipalak, gaitziturik zeren Sabbathoan sendatu zuen Iesusek, erran ziezon populuari, Sei egun dirade zeinetan lan egin behar baita, hetan badazatozte eta senda zaitezte, eta ez Sabbath egunean.

        15 lhardets ziezon bada Iaunak, eta erran zezan, Hipokrita, zuetarik batbederak Sabbathoan eztu laxatzen bere idia edo bere astoa manjederatik, eta eramaiten ederatera?

        16 Eta Abrahamen alaba haur, zein estekatu baitzuen Satanek, huna, hemezortzi urthe duela, etzen estekadura hunetarik laxatu behar Sabbath egunean?

        17 Eta gauza hauk hark erraiten zituenean, konfunditzen ziraden hari kontrastatzen zaizkion guziak: baina populu guzia alegeratzen zen harzaz egiten ziraden gauza glorioso guziez.

        18 Orduan erraiten zuen Iesusek, Zer irudi du Iainkoaren resumak? eta zerekin konparaturen dut hura?

        19 Mustarda bihia irudi du, zein harturik gizon batek ezar baitzezan bere baratzean, eta haz zedin eta arbore handia egin zedin eta zeruko xoriek ohatzeak egin dituzte haren adarretan.

        20 Eta berriz erran zezan, Zerekin konparaturen dut Iainkoaren resuma?

        21 Altxagarria irudi du, zein harturik emazte batek ezar baitzezan hirur neurri irinetan, guzia altxatu lizateno.

        22 Gero iragaiten zen hirietan eta burguetan, irakasten zuela, eta Ierusalemeratko bidea egiten zuela.

        23 Eta erran ziezon norbeitek, Iauna, gutiak dira salbatzen diradenak? Eta hark erran ziezen,

        24 Enseia zaitezte sartzen bortha hersitik: ezen anhitz, erraiten drauzuet, sarthu nahiz ebiliren diradela, eta ezin sarthuren baitirade.

        25 Eta aitafamilia iaiki datenean, eta bortha ertsi dukeenean, eta has zaiteztenean kanpoan egoiten, eta bortharen bulkatzen, erraiten duzuela, Iauna, Iauna, ireki ezaguk: eta ihasderten duela erranen drauzue, Eztakit zuek nongo zareten.

        26 Orduan hasiren zarete erraiten, Ian diagu hire presentian, eta edan diagu, eta gure karriketan irakatsi duk hik.

        27 Eta erranen du, Erraiten drauzuet eztakit zuek nongo zareten: parti zaitezte eneganik inikitate egiten duzuen guziak.

        28 Han izanen da nigar eta hortz garraskots: ikus ditzazuenean Abraham, eta Isaak, eta Iakob eta Profeta guziak Iainkoaren resuman, eta zuek kanpora iraizten zaretela.

        29 Orduan ethorriren dirade Orientetik, eta Okzidentetik: Akilonetik, eta Egu-erditik: eta iarriren dirade mahainean Iainkoaren resuman.

        30 Eta huna, dirade azken, lehen izanen diradenak: eta dirade lehen, azken izanen diradenak.

        31 Egun hartan berean hurbil zitezen Fariseuetarik batzu, erraiten zeraukatela, Ilki adi, eta oha hemendik: ezen Herodesek hil nahi au.

        32 Eta erran ziezen, Zoazte eta errozue azeri hari, Huna, egoizten zitiat deabruak kanpora, eta sendatzea akabatzen diat egun eta bihar, eta hereneko egunean fin hartzen diat.

        33 Baina bide egin behar diat egun eta bihar eta etzi: ezen eztuk gerthatzen Profetarik batre hil dadin Ierusalemetik lekora.

        34 Ierusaleme, Ierusaleme, zeinek hiltzen baitituk Profetak, eta lapidatzen hiregana igorri diradenak, zenbat aldiz nahi ukan ditut bildu hire haurrak, oilloak bere xito aldea bere hegalen azpira bezala, eta ezpaituzue nahi ukan?

        35 Horra utziten zaizue zuen etxea desert. Baina egiaz diotsuet, ezen eznauzuela ikusiren, gertha daiteno darrazuen, Benedikatu dela Iaunaren izenean ethorten dena.

 

 

KAP. XIIII.

 

2 Hidropikoa sendatu. 3 Sabbath egunez ungi egitea. 11 Humiliaturen dena. 13 Nor gomitatzeko. 16, 23 Afarira gomitatuak. 26 Kristgatik ahaidei gaitz eritziteko. 27 Kristi iarreikiteko. 28 Konparationeak. 33 Kristen diszipulu izatekotz nola guzia renuntiatzeko.

 

        1 Gertha zedin halaber hura ethorri zenean Fariseuetako prinzipal baten etxera Sabbathoan bere refektionearen hartzera, hek gogoa emaiten baitzeraukaten.

        2 Eta huna, gizon hidropiko bat zen haren aitzinean.

        3 Orduan ihardesten zuela Iesusek erran ziezen Legeko doktorei eta Fariseuei, zioela, Sori da Sabbathoan sendatzea?

        4 Eta hek ixilik egon zitezen, Eta hark hura harturik senda zezan, eta igor zezan.

        5 Eta ihardesten zerauela, erran zezan, Zeinek zuetarik astoa edo idia putzura eror badakio, eztu bertan hura idokiren Sabbath egunean?

        6 Eta ezin gauza hauen gainean ihardets zezakeoten.

        7 Erraiten zerauen halaber gomitatu izan ziradenei konparatione bat, gogoatzen zuela nola lehen iarlekuez hautatzen ziraden, ziostela,

        8 Norbeitek dei azanean ezteietara, ezadila iar lehen lekuan, gertha eztadin, hi baino ohoratuago bat hark deithu duen:

        9 Eta ethorririk hura eta hi deithu zaituztenak erran diezan, Emok huni lekua: eta orduan has ezadin ahalkerekin azken lekuaren edukiten.

        10 Baina gomitatu aizenean, habil, iar adi azken lekuan: dathorrenean hi gomitatu auenak erran diezanzat, Adiskidea, igan adi gorago: orduan dukek ohore hirekin mahainean iarririk daudenen aitzinean.

        11 Ezen bere burua goratzen duen guzia, beheraturen da: eta bere burua beheratzen duena, goraturen da.

        12 Eta bera gomitatu zuenari ere erraiten zeraukan, Egiten duanean barazkari bat edo afari bat, eztitzala dei eure adiskideak, ez eure anaieak, ez eure ahaideak, ez auzo abratsak, hek ere aldiz bere aldetik gomita ezezatenzat, eta ordaina renda eztakian.

        13 Baina egiten duanean banket bat, dei itzak paubreak, inpotentak, mainguak, itsuak:

        14 Eta dohatsu izanen aiz: zeren ezpaitute nondik hiri ordaina renda: ezen hiri rendaturen zaik ordaina iustoen resurrektionean.

        15 Eta gauza hauk enzunik harekin mahainean iarririk zeudenetarik batek erran ziezon, Dohatsu duk Iainkoaren resuman ogi ianen duena.

        16 Eta hark erran ziezon, Gizon batek egin zezan afari handi bat, eta dei zezan anhitz:

        17 Eta igor zezan bere zerbitzaria afal ordutan, gomitatuei erraitera, Zatozte, ezen gauza guziak prest dirade.

        18 Baina guziak has zitezen konsentimendu batez exkusatzen. Lehenak erran ziezon, Posesione bat erosi diat, eta haren ikustera ilki behar diat: othoitz egiten drauat, eduki nezak exkusatutan.

        19 Eta berzeak erran zezan, Borz idi uztarri erosi zitiat, eta banihoak haien forogatzera: othoitz egiten drauat eduki nezak exkusatutan.

        20 Eta berzeak erran zezan, Emazte hartu diat, eta halakotz ezin niathorrek.

        21 Eta itzulirik zerbitzari hark konta zietzon gauza hauk bere nabusiari. Orduan aserreturik aitafamiliak erran ziezon bere zerbitzariari, Habil fitetz plazetara, eta hiriko karriketara, eta paubreak eta inpotentak, eta mainguak eta itsuak huna barnera erekar itzak.

        22 Eta erran zezan zerbitzariak, Nabusia, egin izan duk, manatu duan bezala eta oraino baduk leku.

        23 Orduan erran ziezon nabusiak zerbitzariari, Oha bidetara eta berroetara, eta bortxaitzak, sartzera bethe dadinzat ene etxea.

        24 Ezen erraiten drauzuet, gizon deithu izan ziraden hetarik batek ere eztuela ene afaritik dastaturen.

        25 Eta jendetze handiak ioaiten ziraden harekin: eta itzulirik erran ziezen.

        26 Baldin nehor enegana ethorten bada eta gaitzesten ezpaditu bere aita eta ama, eta emaztea eta haurrak, eta anaieak eta arrebak, etare gehiago bere arima ere, ezin date ene diszipulu.

        27 Eta nork ere ezpaitakarke bere krutzea, eta ene ondoan ethorten ezpaita, ezin date ene diszipulu.

        28 Ezen zein da zuetarik dorre bat edifikatu nahi duenik, lehen iarririk gostuak kontatzen eztituena, eia akabatzeko baduenez?

        29 Fundamenta ezarri dukeen ondoan, eta ezin akabatu dukeenean, ikusiren duten guziak harzaz trufatzen has eztitezenzat, dioitela,

        30 Gizon hunek hasi du edifikatzen eta ezin akabatu du.

        31 Edo zein da regea berze rege baten kontra batailla emaitera abiatzen dena, lehen iarririk konsultatzen eztuen, eia hamar millarekin aitzinera ilki ahal dakidionez, hogei millarekin haren kontra ethorten denari?

        32 Berzela hura oraino urrun deno, enbaxadore igorririk bake eskez iarten da.

        33 Hala beraz, nork ere zuetarik bere on guziak ezpaititu renuntiatzen hura ezin date ene diszipulu.

        34 On da gatza: baina baldin gatza gezat badadi, zerzaz gazituren da?

        35 Ezta lurrekotzat, ez ongarrikotzat deusgai: baina kanporat egoizten da hura. Enzuteko beharririk duenak, enzun beka.

 

 

KAP. XV.

 

1 Bekatoreak Kristi behatzen. 4 Ardi errebelatua. 7, 10 Bekatore baten konbertitzeaz bozkario. 8 Drakma galdua. 11 Seme prodigoa. 17 Dolua. 20 Bekatore konbertitzen diradenetara, miserikordia.

 

        1 Eta hurbiltzen ziraden harengana publikano eta jende bizitze gaixtotako guziak, hura enzun lezatenzat.

        2 Eta murmuratzen zuten Fariseuek eta Eskribek, zioitela, hunek jende bizitze gaixtotakoak rezebitzen ditu, eta iaten du hekin.

        3 Baina hark erran ziezen konparatione haur, zioela,

        4 Zein gizonek zuetarik ehun ardi dituela eta hetarik bat galtzen duela, eztitu utziten laurogei eta hemeretziak desertuan eta ezta ioaiten galduaren ondoan, hura eriden dezakeno?

        5 Eta eriden duenean ezarten du bere sorbalden gainean alegerarik.

        6 Gero ethorririk etxera, deitzen ditu adiskideak eta auzoak, diostela, Alegera zaitezte enekin: ezen eriden dut neure ardi galdua.

        7 Erraiten drauzuet ezen hala bozkario izanen dela zeruan bekatore emendatzen den baten

        gainean, gehiago ezen ez laurogei eta hemeretzi iusto emendamendu mengoa eztutenen gainean.

        8 Edo zein emazte hamar drakma dituenek, baldin gal badeza drakma bat, eztu argia bizten eta etxea eskobatzen, eta bilhatzen dilijentki hura eriden dezakeno?

        9 Eta eriden duenean, deitzen ditu emazte adiskideak eta auzoak, dioela, Alegera zaitezte enekin: ezen eriden dut galdu nuen drakma.

        10 Hala, diotsuet, bozkario izanen dela Iainkoaren Aingeruen aitzinean, bekatore emendatzen den baten gainean.

        11 Halaber erran zezan, Gizon batek zituen bi seme:

        12 Eta hetarik gaztenak erran ziezon aitari, Aita, indak onhasunetik niri heltzen zaitadan partea. Eta parti zietzen onak.

        13 Eta egun gutiren buruan, guziak bildurik seme gaztenor ioan zedin herri urrun batetara: eta han irion zezan bere onhasuna, prodigoki bizi izanez.

        14 Guzia despendatu ukan zuenean, egin izan zen gosete gogor bat herri hartan, eta hura has zedin behar izaten:

        15 Eta ioanik leku hartako burjes batekin iar zedin, eta hark igor zezan bere posesionetara urden bazkatzera.

        16 Eta desir zuen urdek iaten zuten maginxetarik bere sabelaren bethatzera: eta nehork etzeraukan emaiten.

        17 Eta bere buruari ohart zekionean, erran zezan, Zenbat alokazer diraden ene aitaren etxean ogia frango dutenik, eta ni gosez hiltzen bainaiz!

        18 Iaikirik ioanen naiz neure aitagana, eta erranen draukat, Aita, huts egin diat zeruaren kontra, eta hire aitzinean.

        19 Eta gehiagorik eznauk digne hire seme deitzeko: egin nezak eure alokazeretarik bat bezala.

        20 Iaikirik bada ethor zedin bere aitagana. Eta hura oraino urrun zela, ikus zezan bere aitak, eta konpasione har zezan, eta laster eginik egotz zezan bere burua haren lepora, eta pot egin ziezon.

        21 Eta erran ziezon semeak, Aita, huts egin diat zeruaren kontra, eta hire aitzinean, eta gehiagorik eznauk digne hire seme deitzeko.

        22 Orduan erran ziezen aitak bere zerbitzariei, Ekarzue arropa prinzipalena, eta iaunz ezozue: eta emozue erhaztun bat bere eskura, eta zapatak oinetara:

        23 Eta ekarririk aretze gizena, hil ezazue: eta iaten dugula atsegin har dezagun.

        24 Ezen ene seme haur hil zen, eta harzara biztu da: galdu zen, eta eriden da. Eta has zitezen atsegin hartzen.

        25 Eta zen haren seme zaharrena landan, eta ethorten zela etxeari hurbildu zaionean, enzun zitzan melodia eta danzak.

        26 Eta deithurik zerbitzarietarik bat, interroga zezan hura zer zen.

        27 Eta hark erran ziezon, hire anaie ethorri izan duk, eta hil ukan dik hire aitak aretze gizen bat, zeren osorik hura rezebitu duen.

        28 Eta aserre zedin: eta etzen sarthu nahi izan: bere aitak bada ilkirik othoitz egin ziezon.

        29 Baina hark ihardesten zuela erran ziezon bere aitari, Huna, hanbat urthe dik zerbitzatzen audala, eta egundano hire manurik eztiat iragan, eta egundano pitina bat eztrautak eman neure adiskidekin atsegin hartzeko.

        30 Baina hire seme haur, zeinek iretsi ukan baitu hire onhasun guzia putekin, ethorri izan denean, hil ukan draukak huni aretze gizena.

        31 Eta hark erran ziezon, Seme, hi bethi enekin aiz, eta ene guzia hire duk:

        32 Eta atsegin hartu behar zuan eta alegeratu, zeren hire anaie haur hil baitzen, eta biztu baita, galdu baitzen, eta eriden baita.

 

 

KAP. XVI.

 

1 Despenser nabusia baithan akusatua. 8 Munduaren haurrak. 9 Inikitatezko abrastasunak. 11 Leialtatea. 13 Bi nabusi ezin zerbitza. 15 Bere buruaren iustifikatzea. 16 Legea eta Profetak. 18 Emaztearen utzitea. 19, 20 Abrats gaixtoa eta Lazaroa. 31 Moisesen eta Profeten enzutea.

 

        1 Eta erran ziezen bere diszipuluei- ere, Gizon abrats bat zen despenser bat zuenik, haur akusa zedin hura baithan, haren onen irioile bezala:

        2 Eta hura deithurik erran ziezon, Zer danzut haur hizaz? renda ezak eure despensaren kontua: ezen gehiagorik ezin aizate despenser.

        3 Orduan erran zezan bere baithan despenserak, Zer eginen dut, neure nabusiak despensaren kargua edekiten drautanaz geroz? aitzurrerik ezin daidit, eske ebiltera ahalke naiz.

        4 Badakit zer eginen dudan, despensergoatik kendu naizenean rezebi nezatenzat batzuk bere etxetara.

        5 Orduan deithurik bere nabusiaren zordunetarik batbedera, erran ziezon lehenari, Zenbat zor draukak ene nabusiari?

        6 Eta hunek erran zezan, Ehun barril olio: eta hark erran ziezon, Har ezak eure zedula, eta iarririk fitetz, eskriba ezak berrogei eta hamar

        7 Gero berze bati erran ziezon, Eta hik zenbat zorduk? eta hark erran zezan, Ehun neurri ogi. Orduan hark erran ziezon, Har ezak eure zedula, eta eskriba ezak laurogei.

        8 Eta lauda zezan nabusiak despenser gaixtoa, zeren zuhurki egin ukan baitzuen: hunegatik mundu hunetako haurrak zuhurrago dirade, ezen ez argiko haurrak bere jenerationean

        9 Eta nik erraiten drauzuet, Egin itzazue zuendako adiskideak abrastasun inikoez falta zaiteztenean rezebi zaitzatenzat tabernakle eternaletara.

        10 Gauza xipienetan leial dena, handian ere leial da: eta gauza xipian iniusto dena, handian ere iniusto da.

        11 Bada baldin abrastasun inikoetan leial izan ezpazarete, abrastasun egiazkoetan nor fidaturen zaizue?

        12 Eta baldin berzeren gauzan leial izan ezpazarete, zuen dena nork emanen drauzue?

        13 Zerbitzarik batek ere ezin bi nabusi zerbitza ditzake: ezen edo batari gaitz eritziren drauka, eta berzeari on: edo batarekin edukiren du eta berzea menospreziaturen. Ezin zerbitza ditzakezue Iainkoa, eta abrastasunak

        14 Eta gauza hauk guziak enzuten zituzten Fariseuek ere, zein baitziraden abaritioso: eta harzaz trufatzen ziraden

        15 Eta erran ziezen, Zuek zarete zuen buruak iustifikatzen dituzuenak gizonen aitzinean: baina Iainkoak badazaguzki zuen bihotzak: ezen gizonei gora zaiena, abominatione da Iainkoaren aitzinean.

        16 Legeak eta Profetek iraun dute Ioanesganano: denbora harzaz geroztik Iainkoaren resuma ebanjelizatzen da, eta batbederak hura du bortxatzen.

        17 Erraxago da zerua eta lurra iragan ditezen, ezen ez Legearen punktu huts bat eror dadin.

        18 Nork ere utziten baitu bere emaztea, eta berze batekin ezkonzen baita, adulterio iaukiten du: eta senharrak utzi duenarekin ezkonzen denak, adulterio iaukiten du.

        19 Zen bada gizon abrats bat, eta beztitzen zen eskarlataz eta zetaz, eta egun oroz traktatzen zen ungi eta magnifikoki.

        20 Zen halaber paubre bat Lazaro deitzen zenik, zein baitzetzan haren borthan, zauriz bethea:

        21 Eta zuen desir abratsaren mahainetik erorten ziraden apurretarik asetzeko, baina are orak ethorten ziraden eta haren zauriak limikatzen zituzten.

        22 Gertha zedin bada hil baitzedin paubrea, eta eraman baitzedin Aingeruez Abrahamen bulharrera: hil zedin bada abrats hura ere, eta ohortze izan zen.

        23 Eta ifernuetan bere begiak goiti altxaturik tormentetan zela, ikus zezan Abraham urrundanik, eta Lazaro haren bulharrean:

        24 Orduan hark oihuz zegoela erran zezan, Aita Abraham, auk miserikordia nizaz, eta igor ezak Lazaro, busta dezan bere erhi mokoa urean, eta refreska diezadan mihia, ezen tormentatzen nauk gar hunetan.

        25 Eta erran zezan Abrahamek, Seme, orhoit adi ezen eure onak eure bizian rezebitu dituala, eta Lazarok halaber gaitzak: eta orain haur konsolatzen duk, eta hi tormentatzen aiz.

        26 Eta berze alde, gure eta zuen artean abismo handi bat duk: hala non hemendik zuetarat iragan nahi diradenak, ezin baititezke, ezeta hortik hunat iragan.

        27 Eta erran zezan hark, Othoitz egiten drauat beraz, Aita, igor dezan hori ene aitaren etxera.

        28 Ezen bazitiat borz anaie, haei testifika diezenzat, hek ere eztatozenzat tormentazko leku hunetara.

        29 Diotsa Abrahamek, Bazitie Moises eta Profetak: enzun bitzate hek.

        30 Baina hark erran zezan, Ez, aita Abraham: baina baldin hiletarik zenbeit ioan badadi hetara, emendaturen dituk.

        31 Eta Abrahamek erran ziezon, Baldin Moises eta Profetak enzuten ezpadituzte, ezeta baldin zenbeit hiletarik resuszita badadi ere, eztie sinhetsiren.

 

 

KAP. XVII.

 

1 Eskandaloak. 3 Barkatzea. 5, 19 Fedea. 10 Noiz nehor zerbitzari inutil. 12 Hamar sorhaio sendatu. 23 Krist-falsuak. 24 Kristen eguna. 26 Noe. 27 Dilubioa. 29 Lot eta haren emaztea.

 

        1 Gehiago dioste bere diszipuluei, Inposible da eskandaloak eztatozen: baina malediktione hari, norzaz ethorten baitirade.

        2 Hark hobe luke baldin errota harri bat haren lepoaren inguruan ezar baledi, eta egotz ledin itsasora, ezen ez xipi hautarik bat eskandaliza dezan.

        3 Begira zaitezte, Baldin hire anaiek hire kontra faltatu badu, reprehendi ezak hura, eta baldin emenda badadi barka iezok.

        4 Eta baldin zazpitan egunean faltatzen badu hire kontra, eta zazpitan egunean itzultzen bada hiregana, dioela, Dolu diat: barkaturen draukak.

        5 Orduan erran ziezoten Apostoluek Iaunari, Augmenta iezaguk fedea.

        6 Eta erran zezan Iaunak, Baldin fede bazindute mustarda bihi bat den bezenbat, erran ahal zinezakeote marzuzer huni, Erroetarik ilki adi, eta landa adi itsasoan: eta obedi zinzakeizte.

        7 Baina zeinek zuetarik, zerbitzari bat duenean laboratzen edo abren bazkatzen ari denik, landatik itzuli denean erraiten drauka bertan, Auanzadi, eta iar adi mahainean.

        8 Bainaitzitik eztrauka erraiten, Apain iezadak afaria, eta gerrikaturik zerbitza nezak, ian eta edan dukedano: eta gero ian eta edan ezak hik?

        9 Eskerrik othe drauka zerbitzari hari, zeren egin baititu manatu izan zaizkan gauzak? Eztut uste.

        10 Hala zuek ere, egin ditukezuenean manatu izan zaizkizuen gauza guziak, errazue, Zerbitzari inutilak gara: egin behar genduena egin ukan dugu.

        11 Eta gertha zedin hura Ierusalemerat ioaitean iragaiten baitzen Samariako eta Galileako artetik.

        12 Eta hura burgu batetan sartzen zela, bathu izan zaizkan hamar gizon sorhaio, eta geldi zitezen urrun:

        13 Eta altxa zezaten boza, zioitela, Iesus majistrua, auk miserikordia guzaz.

        14 Eta ikusi zitunean erran ziezen, Zoazte, erakuts ietzezue zuen buruak Sakrifikadorei. Eta gertha zedin, ioaiten ziradela xahu baitzitezen.

        15 Eta hetarik batek ikusi zuenean, ezen sendatu zela, itzul zedin, glorifikatzen zuela Iainkoa ozengi:

        16 Eta egotz zezan bere burua ahozpez haren oinetara, eskerrak emaiten zerauzkala, eta haur zen Samaritano.

        17 Eta ihardesten zuela Iesusek erran zezan, Eztirade hamarrak xahutu izan? Bedratziak bada non dirade?

        18 Batre ezta eriden izan itzuli denik, Iainkoari gloria emaitera, arrotz haur baizen.

        19 Eta erran ziezon hari, Iaikirik oha, eure fedeak salbatu au.

        20 Eta interrogatu izanik Fariseuez noiz ethorteko zen Iainkoaren resuma: ihardets ziezen, eta erran, Ezta ethorriren Iainkoaren resuma paradarekin:

        21 Eta eztute erranen, Huna hemen, edo, hara han: ezen huna, Iainkoaren resuma barnean duzue.

        22 Halaber erran ziezen diszipuluei, Ethorriren dirade egunak desiraturen baituzue gizonaren Semearen egunetarik baten ikustera, eta ezpaituzue ikusiren.

        23 Eta erranen zaizue zuei, Huna hemen, edo, hara han: baina etzoaztela, eta etzarreiztela.

        24 Ezen nola xistmistak argi egiten baitu zeruaren azpian den bazter batetik, eta argitzen berze bazter zeruaren azpian denerano: hala izanen da gizonaren Semea ere bere egunean.

        25 Baina lehen behar da anhitz sufri dezan hark, eta reproba dadin natione hunez.

        26 Eta nola egin baitzedin Noeren egunetan, hala izanen da gizonaren Semearen egunetan ere.

        27 Iaten zuten, edaten zuten, emazte hartzen zuten eta ezkonzaz emaiten, Noe arkan sar zedin egunerano: eta ethor zedin dilubioa, eta gal zitzan guziak.

        28 Halaber Lot-en egunetan ere egin izan zen bezala: iaten zuten, edaten zuten, erosten zuten, saltzen zuten, landatzen zuten, edifikatzen zuten:

        29 Baina Lot Sodomatik ilki zen egunean, suz eta sufrez uri egin zezan zerutik, eta guziak desegin zitzan:

        30 Halaber izanen da gizonaren Semea deklaraturen den egunean.

        31 Egun hartan etxe gainean datena, eta bere ostillamendua etxean badu, ezalbeiledi iauts haren eramaitera: eta landan dena, halaber ezalbeiledi itzul gibelekoetara.

        32 Orhoit zaitezte Lot-en emazteaz.

        33 Nor ere enseiaturen baita bere biziaren salbatzen, hark du galduren hura: eta nork ere galduren baitu, bibifikaturen du hura.

        34 Erraiten drauzuet, gau hartan biga izanen dirade ohe batetan: bata harturen da, eta berzea utziren.

        35 Biga izanen dirade elkarrekin errotan ehaiten dukeitenik: bata harturen da, eta berzea utziren.

        36 Biga izanen dirade landan: bata harturen da, eta berzea utziren.

        37 Orduan ihardesten dutela, erraiten draukate, Non Iauna? Eta hark erran ziezen, Non ere izanen baita gorputza, hara bilduren dirade arranoak ere.

 

 

KAP. XVIII.

 

1 Othoitzea. 2 Alhargunak faskatzen zuen iujea 7 Elejituei iustitia eginen. 8 Fedea. 9 Fariseuaren othoitzea, 13 Publikanoarena. 14 Humilitatea. 16 Zeruetako resuma noren: 18 eta hura nork heretaturen. 22 On guzien saltzeaz eta paubrei emaiteaz. 23 Abratsez. 28 Guzia Kristgatik utzi dutenez. 31 Nola pasionatu behar den Kristek aitzinetik diszipuluei erraten. 35 Itsua argitu.

 

        1 Eta erran ziezen konparatione bat ere fin hunetarakotz ezen bethi othoitz egin behar dela, enoiatu gabe:

        2 Zioela, Iuje bat zen hiri batetan Iainkoaren beldur etzenik, eta nehorzaz konturik egiten etzuenik:

        3 Eta zen hiri hartan emazte alhargun bat, eta ethor zedin harengana, zioela, Egidak iustitia neure partida kontrastaz.

        4 Eta hark etzuen deus egin nahi ukan denbora luzez: baina gero erran zezan bere baithan, Iainkoaren beldur ezpanaiz ere eta nehorzaz konturik ez egitenagatik:

        5 Badarik ere zeren faskeria emaiten baitraut alhargun hunek, iustitia eginen draukat, finean ere ethorriz burua hauts eztiezadan.

        6 Eta dio Iaunak, Enzuzue zer iuje gaixto hark erraiten duen:

        7 Bada Iainkoak eztraue iustitia eginen bere elejitu gau eta egun hari oihuz dagozkanei, haien alde aserretzera luzatzen badu ere?

        8 Erraiten drauzuet, ezen haien mendekioa eginen duela sarri. Baina gizonaren Semea dathorrenean, eridenen othe du federik lurrean?

        9 Eta erran ziezen bere buruetan iusto ziradela fida ziraden batzuei, eta berzeak deus ere estimatzen etzituztenei, konparatione haur:

        10 Bi gizon igan izan ziraden tenplera othoitz egitera, bata Fariseu eta berzea publikano:

        11 Fariseuak zegoela gauza hauzaz bere baithan othoitz egiten zuen, Iainkoa, eskerrak emaiten drauzkiat zeren ezpainaiz berze gizon harrapariak, iniustoak, adulteroak bezala: edo publikano haur bezala ere.

        12 Astean bigetan egiten diat barur, poseditzen ditudan gauza guzietarik hamarrenak emaiten zitiat.

        13 Eta publikanoak urrun zegoela, etzituen are begiak ere zerurat altxatu nahi: baina bere bulharrari zeraunson, zioela, Iauna, amatiga akit, othoi niri bekatoreoni.

        14 Badiotsuet, iautsi izan dela haur iustifikaturik bere etxerat, eta ez berzea: ezen bere burua goratzen duen guzia, beheraturen da: eta bere burua beheratzen duena, goraturen da.

        15 Eta ekarten zituzten harengana haur xipiak ere, hek hunki litzanzat: eta hori ikus zezatenean diszipuluek, mehatxa zitzaten.

        16 Baina Iesusek haurtxoak beregana deithurik, erran zezan, Utzitzazue haurtxoak enegana ethortera, eta eztitzazuela enpatxa: ezen hunelakoen da Iainkoaren resuma.

        17 Egiaz erraiten drauzuet, nork ere ezpaitu rezebituren Iainkoaren resuma haurtxoak bezala, eztela sarthuren hartan.

        18 Orduan interroga zezan zenbeit iaunek, zioela, Majistru ona, zer eginez, bizitze eternala posedituren dut?

        19 Eta erran ziezon Iesusek, Zergatik deitzen nauk ni on? nehor eztuk onik bat baizen, eta hura, Iainkoa.

        20 Manamenduak badakizkik, Eztuk adulteraturen, Eztuk hilen, Eztuk ebatsiren, Eztuk testimoniaje falsurik erranen, Ohoraitzak eure aita eta eure ama.

        21 Eta hark erran zezan, Horiak guziak begiratu zitiat neure gaztetasunetik.

        22 Eta Iesusek hori enzunik erran ziezon, Oraino gauza bat falta zaik: duan guzia sal ezak eta eman iezek paubrei: eta ukanen duk thesaur bat zeruan: eta athor, arreit niri.

        23 Eta hura gauza horiak enzunik, triste zedin: ezen guziz abratsa zen.

        24 Eta ikusirik Iesusek hura hagitz tristetu zela, erran zezan, Zein gaitz den onhasundunak Iainkoaren resuman sar ditezen!

        25 Ezen erraxago da kable bat sar dadin orratzaren zulhotik, ezen ez abratsa sar dadin Iainkoaren resuman.

        26 Eta haur enzun ukan zutenek erran zezaten, Eta nor salba ahal daite?

        27 Eta hark erran zezan, Gizonak baithan inposible diraden gauzak, posible dirade Iainkoa baithan.

        28 Eta erran zezan Pierrisek, Huna, guk utzi zitiagu gauza guziak, eta iarreiki gaitzaizkik hiri.

        29 Eta hark erran ziezen, Egiaz erraiten drauzuet, nehor eztela utzi duenik etxea, edo aitamak, edo anaieak, edo emaztea, edo haurrak Iainkoaren resumaren kausaz,

        30 Non ungiz gehiago rezebi eztezan denbora hunetan, eta ethorteko den sekulan bizitze eternala.

        31 Eta harturik hamabiak erran ziezen, Huna, igaiten gara Ierusalemera, eta konplituren zaizkio, gizonaren Semeari Profetez eskribatu izan diraden gauza guziak.

        32 Ezen Jentilei liuraturen zaie, eta eskarniaturen eta iniuriaturen eta thustaturen da.

        33 Eta azotatu dukeitenean, hilen dute: baina hereneko egunean resuszitaturen da.

        34 Eta hek gauza hautarik etzezaten deus adi: eta ziraden hitz hauk hetarik estaliak, eta erraiten ziradenak etzituzten aditzen.

        35 Eta gertha zedin hura Ierikorat hurbiltzen zela, itsu bat baitzen iarria bide bazterrean eske zegoela.

        36 Eta hark enzun zezanean populua iragaiten, galde egin zezan, hura zer zen.

        37 Eta erran ziezoten ezen Iesus Nazareno iragaiten zela.

        38 Orduan oihu egin zezan, zioela, Iesus Dabid-en semea, auk pietate nizaz.

        39 Eta aitzinean ioaiten ziradenek mehatxatzen zuten ixil ledinzat: baina hark ungiz oihu gehiago egiten zuen, Dabid-en semea, auk pietate nizaz.

        40 Eta Iesusek gelditurik mana zezan ekar lekion beregana, eta hura hurbildu izan zenean, interroga zezan,

        41 Zioela, Zer nahi duk dagiadan? Eta hark erran zezan, Iauna, bista rezebi dezadan.

        42 Eta Iesusek erran ziezon, rezebi ezak bista: eure fedeak salbatu au.

        43 Eta bertan ikus zezan, eta hari iarreikiten zaion, glorifikatzen zuela Iainkoa: Eta populu guziak hori ikusirik eman ziezon laudorio Iainkoari.

 

 

KAP. XIX.

 

2 Zakeo deithu. 12 Zerbitzariei eman izan zaizten markoak. 17 Kristen etsaien punitionea 28 Krist Ierusalemen sartzen. 39 Bake, Gloria. 41 Ierusalemeren destruktionea Kristek aitzinetik erraiten. 44 Bisitationezko denbora. 45 Marxantak tenpletik iraizten:

 

        1 Eta sarthurik Ierikon, iragaiten zen.

        2 Eta huna, Zakeo deitzen zen gizon bat, eta hura zen publikano prinzipal, eta abrats:

        3 Eta ikusi nahiz zabilan, zein zen Iesus: eta ezin zezakeen jendetzearen kausaz: ezen thaillu xipitako zen.

        4 Eta aitzinera laster eginik igan zedin basa fikotze batetara, hura ikus lezanzat: ezen handik iragan behar zuen.

        6 Eta leku hartara ethor zedin bezala goiti behaturik Iesusek ikus zezan hura: eta erran ziezon, Zakeo, haitsa lehiatuki: ezen egun hire etxean egon behar diat.

        6 Orduan haur iauts zedin lehiatuki, eta rezebi zezan hura alegeraki.

        7 Eta hori ikusirik guziek murmuratzen zuten, zioitela, Ezen gizon bizitze gaixtotako batenean sarthu zela, alojea ledinzat.

        8 Eta han zegoela Zakeok erran ziezon Iaunari, Huna, neure onen erdiak, Iauna, emaiten diraizteat paubrei: eta baldin deus nehori bidegabeki edeki badraukat, rendatzen diat halako laur.

        9 Orduan Iesusek erran ziezon, Egun salbamendua etxe huni egin izan ziaiok, zeren haur ere Abrahamen seme baita.

        10 Ezen ethorri izan da gizonaren Semea galdu izan zena bilha eta salba lezanzat.

        11 Eta hek gauza hauk enzuten zituztela, kontinuatzen zuen, eta erran zezan konparatione bat, zeren baitzen Ierusalemeko aldean, eta zeren uste baitzuten bertan Iainkoaren resuma manifestaturen zela.

        12 Erran zezan bada, Gizon noble bat parti zedin leku urrun batetara, resuma baten konkestatzera, gero itzultzekotan.

        13 Eta deithurik hamar zerbitzari bererik, eman zietzen hamar marko, eta erran ziezen, Trafika ezazue nathorren artean.

        14 Eta bere zibitatekoek zaritzoten gaitz, eta igor ziezoten enbaxadore bat gibeletik, zioitela, Eztugu nahi horrek regna dezan gure gainean.

        15 Eta gertha zedin itzuli zenean resuma konkestaturik, mana baitzezan dei lekizkion dirua eman zerauen zerbitzariak, lakianzat nork zer trafika egin zuen.

        16 Ethor zedin bada lehena, zioela, Iauna, hire markoak hamar marko irabazi zitik.

        17 Eta hark erran ziezon, Ungi duk zerbitzari ona: zeren gauza xipian leial izan baitaiz, auk bothere, hamar hiriren gainean.

        18 Eta berzea ethor zedin, zioela, Iauna, hire markoak egin zitik borz marko.

        19 Eta hark huni ere erran ziezon, Hi ere aizen borz hiriren gaineko.

        20 Eta berzea ethor zedin, zioela, Iauna, huna hire markoa, zein eduki baitut gorderik oihal batetan:

        21 Ezen hire beldur izan nauk, zeren baitaiz gizon gogorra: hartzen duk ezarri eztuana, eta biltzen duk erein eztuana.

        22 Orduan hark erran ziezon, Eure ahotik iujeaturen aut, zerbitzari gaixtoa: bahakian ezen gizon gogorra naizela, hartzen dudala ezarri eztudana, eta biltzen dudala erein eztudana:

        23 Nola beraz eztuk ene dirua bankean eman, eta nik hura lukuruarekin erekarri bainukeen?

        24 Eta present ziradenei erran ziezen, Edeki ezozue markoa, eta emozue hamar dituenari.

        25 Eta hek erran ziezoten, Iauna, bazitik hamar marko.

        26 Hala diotsuet, ezen duen guziari emanen zaiola, eta eztuenari, duena ere edekiren zaiola.

        27 Gehiago, ene etsai nik haien gainean regna nezan nahi ukan eztuten hek, ekatzue huna eta hil itzazue ene aitzinean.

        28 Eta gauza hauk erranik, aitzinean ioaiten zen Ierusalemerat igaiten zela.

        29 Eta gertha zedin, hurbildu zenean Bethfajera eta Bethaniara, Olibatzetako deitzen den mendi aldera, igor baitzitzan bere diszipuluetarik biga,

        30 Erraiten zuela, Zoazte zuen aurkako burgura: hartan sarthu eta, eridenen duzue asto-ume ar bat estekatua, egundano nehor gainean iarri etzaionik: hura laxaturik ekardazue.

        31 Eta baldin nehork galde badagizue, Zergatik laxatzen duzue? Hunela erranen draukazue, Zeren Iaunak hunen beharra baitu.

        32 Eta ioanik igorri izan ziradenek eriden zuten erran zerauen bezala.

        33 Eta hek asto-umea laxatzen zutela, erran ziezen haren iabek, Zergatik laxatzen duzue asto-umea?

        34 Eta hek erran zezaten, Zeren Iaunak hunen beharra baitu.

        35 Eta eraman zezaten hura Iesusgana, eta ezarririk beren abillamenduak asto-ume gainean, ezar zezaten gainean Iesus.

        36 Eta hura zioala, hedatzen zituzten beren abillamenduak bidean.

        37 Eta ia Olibatzetako mendi ondora hurbiltzen zela, has zedin diszipulutze guzia alegeraz Iainkoaren laudatzen ozengi, ikusi ukan zituzten berthute guziakgatik,

        38 Erraiten zutela, Benedikatu dela Iaunaren izenean ethorten den Regea: bakea dela zeruan eta gloria leku gorenetan.

        39 Orduan jendetzeko Fariseuetarik batzuk erran ziezoten, Majistrua, mehatxa itzak eure diszipuluak.

        40 Eta hark ihardesten kuela erran ziezen, Erraiten drauzuet, baldin ixil baditez hauk, bertan harriek oihu eginen dutela.

        41 Eta hurbildu zenean, ikusirik hiria, nigar egin zezan haren gainean, zioela,

        42 O baldin hik berere ezagutu ukan bahitu eure iornata hunetan berere, eure bakearen gauzak! Baina orain estaliak diaudek hire begietarik

        43 Ezen ethorriren dituk egunak hire gainera, eta eure etsaiek asetiaturen aute tranxeaz, eta inguraturen, eta hersturen alde guzietarik.

        44 Eta arrasaturen aute hi, eta hire haur hitan barna diradenak: eta eztie utziren hitan harria harriaren gainean: zeren ezpaituk ezagutu eure bisitationearen denbora.

        45 Eta sarthurik tenplean, has zedin, hartan saltzen eta erosten ari ziradenen kanpora egoizten.

        46 Ziostela, Eskribatua da, Ene etxea orationetako etxea da, eta zuek hura gaixtagin leze egin duzue.

        47 Eta irakasten ari zen egun oroz tenplean: eta Sakrifikadore prinzipalak eta Eskribak eta populuko prinzipalak hura hil erazi nahiz zabiltzan.

        48 Baina etzuten erideiten zer egin ahal lezakeoten: ezen populu guzia zen atento haren enzutera.

 

 

KAP. XX.

 

2 Krist bere authoritateaz Sakrifikadorek interogatzen 4 Ioanesen Baptismoa. 9 Laborariei alokatu izan zaien mahastia. 15 Seme primua laborariek hil. 17 Harri arbuiatu izana Krist. 19 Sakrifikadorek hil nahi Krist. 22 Tributaren emaitea. 27 37 Resurrektionea. 29 Zazpi senhar ukan zituen emaztea 41 Krist Dabid-en seme. 46 Eskribak nolako.

 

        1 Eta gertha zedin egun hetatarik batez, hark populua irakasten zuela tenplean, eta ebanjelizatzen zegoela, ethor baitzitezen Sakrifikadore prinzipalak eta Eskribak, Anzianoekin,

        2 Eta erran ziezoten, Erraguk zer authoritatez gauza horiak egiten dituan, edo nor den hiri authoritate hori eman drauana.

        3 Eta ihardesten zuela Iesusek erran ziezen, Interrogaturen zaituztet nik ere zuek gauza batez: erradazue bada niri,

        4 Ioanesen baptismoa zerutik zen, ala gizonetarik?

        5 Eta hek bazihardukaten beren artean, zioitela, Baldin erran badezagu, Zerutik: erranen du, Zergatik beraz eztuzue sinhetsi hura?

        6 Eta baldin badarragu, Gizonetarik: populu guziak lapidaturen gaitu: ezen segur dadukate, Ioanes Profeta zela.

        7 Ihardets zezaten bada, etzakitela nondik zen.

        8 Orduan Iesusek erran ziezen, Nik ere eztrauzuet erranen zer authoritatez gauza hauk egiten ditudan.

        9 Orduan has zedin populuari konparatione hunen erraiten, Gizon batek landa zezan mahasti bat, eta aloka ziezen hura laborariei, eta denbora luzez kanpoan egon zedin.

        10 Eta sasoinean igor zezan laborari hetara zerbitzari bat, mahastiko fruktutik lemotenzat: baina hek hura zehaturik igor zezaten hutsik.

        11 Eta kontinua zezan berze zerbitzari baten igortera: baina hek haur ere zehaturik eta gaizki traktaturik igor zezaten hutsik.

        12 Eta kontinua zezan herenaren igortera: baina hek haur ere zaurthurik egotz zezaten kanpora.

        13 Orduan erran zezan mahasti iabeak, Zer eginen dut? igorriren dut neure seme maitea: agian haur dakusatenean ohoraturen dute:

        14 Baina hura ikusirik laborariek propos eduki zezaten, zioitela, Haur da primua: zatozte, hil dezagun haur, heretajea gure denzat.

        15 Eta egotzirik hura mahastitik kanpora, hil zezaten. Zer bada eginen draue haei mahasti iabeak?

        16 Ethorriren da eta deseginen ditu laborari hek, eta emanen draue mahastia berze batzuei. Eta haur enzun zutenean erran zezaten, Hala gertha eztadila.

        17 Hark orduan hetarat behaturik dio, Zer da bada eskribatua den hura, Edifikazalek arbuiatu duten harria kantoin buru egin izan da?

        18 Harri haren gainera eroriren den guzia, zathikaturen da: eta noren gainera eroriren baita, hura du xehekaturen.

        19 Orduan aiher ziraden Sakrifikadore prinzipalak eta Eskribak haren gainean eskuen ezartera ordu hartan berean: baina populuaren beldur zitezen: ezen ezagutu ukan zuten haien kontra erran zuela konparatione haur.

        20 Eta hura gogoatzen zutela, igor zitzaten espiak iusto ziradela irudi egiten zutela, hura hitzean hatzaman lezatenzat, Gobernadorearen seignorian eta botherean ezar lezatenzat.

        21 Eta hek interroga zezaten hura, zioitela, Majistrua, bazeakiagu ungi erraiten eta irakasten duala, eta ezagoela personara beha, baina Iainkoaren bidea egiazki irakasten duala.

        22 Bide dugu eman tributik Zesari, ala ez?

        23 Eta aditurik haien finezia, erran ziezen, Zergatik tentatzen nauzue?

        24 Erakustazue dinero bat: norenak ditu imajina eta eskribua? Eta ihardesten zutela erran zezaten, Zesarenak.

        25 Orduan erran ziezen, Renda ietzozue beraz Zesaren diradenak, Zesari: eta Iainkoaren diradenak, Iainkoari.

        26 Eta ezin haren hitza reprehenditu ukan dute populuaren aitzinean: eta miraz iarririk haren repostaren gainean ixil zitezen.

        27 Orduan hurbil zekizkion Saduzeu batzu (zeinek ukatzen baitute resurrektionea) eta interroga zezaten.

        28 Zioitela, Majistrua, Moisesek eskribatu diraukuk, Baldin zenbeiten anaiea hil badadi emazte duelarik, eta haurrik gabe hil badadi, har dezan haren anaieak haren emaztea, eta egin diezon leinu bere anaieri.

        29 Bada zazpi anaie izan dituk, eta hetarik lehena emazte harturik hil izan duk, haurrik gabe.

        30 Eta har ziekan hura bigarrenak, hura ere hil zidian haurrik gabe.

        31 Gero herenak har ziezan hura, eta halaber zazpiek ere: eta etzezatean haurrik utzi, eta hil zituan.

        32 Eta guzien ondoan hil ziedian emaztea ere.

        33 Resurrektionean bada hetarik zeinen emazte izanen da? ezen zazpiek ukan die hura emazte

        34 Orduan ihardesten zuela erran ziezen Iesusek, Mundu hunetako haurrek hartzen dute ezkonzaz eta hartzen dirade.

        35 Baina sekula haren, eta hiletako resurrektionaren ukaiteko digne eridenen diradenek, eztute harturen ezkonzaz, ez eztirade harturen.

        36 Ezen gehiagorik ezin hil daitezke: ezen Aingeruen pare dirade: eta Iainkoaren seme dirade, resurrektionezko seme diradenaz geroz.

        37 Eta hilak resuszitatzen diradela, Moisesek ere erakutsi ukan du berro aldean, dioenean Iauna dela Abrahamen Iainkoa, eta Isaak-en Iainkoa, eta Iakob-en Iainkoa.

        38 Bada Iainkoa ezta hilena, baina biziena: ezen guziak hari bizi zaizkio.

        39 Eta ihardesten zutela Eskribetarik batzuk erran zezaten, Majistrua, ungi erran duk.

        40 Eta gehiagorik etziraden ausartzen deusez haren interrogatzera.

        41 Eta erran ziezen, Nola erraiten dute Krist Dabid-en seme dela?

        42 Ikusirik ezen Dabid-ek berak dioela Psalmuen liburuan, Erran drauka Iaunak ene Iaunari, Iar adi ene eskuinean,

        43 Ezar ditzakedano hire etsaiak hire oinen eskabella.

        44 Dabid-ek beraz Iaun hura deitzen du, eta nola da haren seme?

        45 Eta populu guziak enzuten zuela, erran ziezen bere diszipuluei.

        46 Begirauzue Eskriba arropa luzekin ebili nahi diradenetarik, eta on dariztenetarik salutationei merkatuetan, eta lehen kadirei sinagogetan, eta lehen plazei banketetan.

        47 Zeinek iresten baitituzte ema alhargunen etxeak, are luzaki othoitz egin irudiz: hek rezebituren dute damnatione handiagoa.

 

 

KAP. XXI.

 

2 Bi dirutxo trunkora eman zituen alhargunaz. 7 Munduaren finaren aitzineko signoez. 8 Krist-falsuez. 12 Persekutionez. 14 Iujen aitzinean ihardesteaz 19 Patientiaz. 20 Ierusalemeren destruktioneaz. 27 Azken iudizioaz. 36 Beillatzeko, eta othoitz egiteko.

 

        1 Eta behatu zuenean ikus zitzan abratsak ezarten zituztela bere donoak trunkora.

        2 Eta ikus zezan emazte alhargun paubre bat ere bi peza xipi ezarten zituela.

        3 Eta erran zezan, Egiazki diotsuet, ezen alhargun paubre hunek berze guziek baino gehiago ezarri ukan duela.

        4 Ezen hauk guziek soberaturik dutenetik ezarri ukan dute Iainkoaren oblationetara: baina hunek bere paubreziatik bere sustantia zuen guzia ezarri ukan du.

        5 Eta batzuk erraiten zutenean tenpleaz, ezen harri ederrez eta emaitzaz ornatua zela, erran zezan.

        6 Hauk dirade miratzen dituzuenak? ethorriren dirade egunak zeinetan ezpaita geldituren harria harriaren gainean desegin eztadin.

        7 Orduan interroga zezaten hura, zioitela, Majistrua, noiz bada horiak izanen dirade? eta zer signo izanen da horiak ethorri behar diradenean?

        8 Eta hark erran zezan, Begirauzue seduzi etzaitezten: ezen anhitz ethorriren dirade ene izenean, dioitela, Ni naiz Krist: eta denbora hure hurbiltzen da: etzoaztela bada haien ondoan.

        9 Eta enzun ditzazuenean gerlak eta seditioneak ezalbeitzinteizte izit: ezen gauza hauk lehen ethorri behar dirade: baina ezta bertan fina izanen.

        10 Orduan erran ziezen, Altxaturen da nationea nationearen kontra, eta resuma resumaren kontra:

        11 Eta lur ikaratze handiak izanen dirade lekutik lekura, eta goseteak eta izurriteak, eta izidurak: eta signo handiak izanen dirade, zerutik.

        12 Baina gauza hauen guzion aitzinetik bere eskuak ezarriren dituzte zuen gainean, eta persekutaturen zaituzte, liuratzen zaituztela sinagogetara eta presoindegietara, eramanik Regetara eta Gobernadoretara, ene izenagatik.

        13 Eta horiak helduren zaizkizue testimoniajetan.

        14 Ezarzue bada zuen bihotzetan, aitzinetik ez pensatzera nola ihardetsiren duzuen.

        15 Ezen nik emanen drauzuet aho, eta iakite zeini ezin kontrastaturen baitzaizkio, ezeta resistituren zuei kontrastaturen zaizkizuen guziek.

        16 Halaber liuraturen zarete aitez eta amez eta anaiez eta ahaidez eta adiskidez: eta zuetarik hil eraziren dute:

        17 Eta guziez gaitzetsiak izanen zarete ene izenaren kausaz.

        18 Baina zuen buruko bilo bat ezta galduren. 19 Zuen patientiaz poseditzazue zuen arimak.

        20 Eta ikus dezazuenean Ierusaleme jendarmeriaz inguratua, orduan albeitzinekite ezen hurbil datela haren destruktionea.

        21 Orduan Iudean diradenek ihes albeilegite mendietarat: eta haren artekoak retira albeilitez: eta kanpoetan diradenak ezalbeilitez hartan sar.

        22 Ezen mendekiozko egunak dirade hauk, eskribatuak diraden gauza guziak konpli ditezenzat

        23 Eta dohain gaiz emazte izorren eta eredoskiten dukeitenen egun hetan, ezen nezesitate handia izanen da lur haren gainean, eta hira populu hartan.

        24 Eta eroriren dirade ezpataren ahoz, eta kaptibo eramanen dirade natione guzietara, eta Ierusaleme aurizkia izanen da Jentilez, Jentilen denborak konpli daitezkeno.

        25 Orduan izanen dirade signoak iguzkian eta ilhargian eta izarretan: eta lurrean afliktione nationetan ez iakinez zer egin, orroaz daudela itsasoa eta bagak:

        26 Hala non gizonak hilak bezalakaturen baitirade iziduraren handiz, eta mundura ethorriren diraden gaitzen begira egoitez: ezen zeruetako berthuteak ikaraturen dirade.

        27 Eta orduan ikusiren dute gizonaren Semea ethorten dela hodei batetan bothere eta gloria handirekin.

        28 Eta gauza hauk egiten has ditezenean, xuxent albeitzinteizte, eta goiti albeitzinzate zuen buruak, ezen hurbiltzen da zuen redenptionea.

        29 Eta erran ziezen konparatione haur, Ikuskizue fikotzea eta arbore guziak.

        30 Ia hostatzen diradela dakusazuenean, zeuron buruz ezagutzen duzue ezen ia hurbil dela uda.

        31 Halaber zuek ere ikusiren dukezuenean gauza hauk egiten diradela, ezagut albeitzinezate ezen hurbil dela Iainkoaren resuma.

        32 Egiaz erraiten drauzuet ezen eztela iraganen mende haur, gauza hauk guziok egin daitezkeno.

        33 Zerua eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzak eztirade iraganen.

        34 Gogoa eiezue bada zuen buruei, zuen bihotzak sortha eztitezen gormandizaz, eta hordikeriaz, eta bizitze hunetako ansiez: eta subitoki gainera ethor eztakizuen egun hura.

        35 Ezen lazo batek bezala atrapaturen ditu lur guziaren gainean habitatzen diraden guziak.

        36 Beilla ezazue bada, denbora guzian othoitz egiten duzuela, ethorteko diraden gauza guziei itzurteko digne egin zaiteztenzat, eta gizonaren Semearen aitzinean egon ahal zaiteztenzat.

        37 Eta egunaz tenplean irakasten ari zen, eta gauaz Olibatzetako deitzen den mendian egoiten zen.

        38 Eta populu guzia goizean ethorten zen harengana, tenplean hura enzun lezanzat.

 

 

KAP. XXII.

 

1, 8 Bazkoa. 19 Zenaren institutionea. 20 Testamentu berria. 24 Apostoluek iharduki bere arteko gehientasunaz. 26 Krist ministre. 32 Pierrisgatik Kristek othoitz egin. 34 Pierrisen arnegamenduaz. 36 Mulsaz. Maletaz. Ezpataz. 39 Krist othoiztez egon. 43 Aingeruak konfortatzen, 44 odolez izerdi. 47 Iudasek traditzen. 57 Pierrisek ukatzen. 61 Kristek Pierrisganat behatzen. 62 Pierris nigarrez. 63 Krist eskarniatzen eta zehatzen. 70 Kristek Iainkoaren Seme dela konfesatzen.

 

        1 Eta zen hurbiltzen altxagarri gaberiko ogien besta, Bazko erraiten dena:

        2 Eta zabiltzan Sakrifikadore prinzipalak eta Eskribak nolatan hura hil ahal lezaketen: ezen populuaren beldur ziraden.

        3 Baina Satan sar zedin Iudas izen goitikoz Iskariot deitzen zenera zein baitzen hamabien kontuko.

        4 Eta hura ioanik minza zedin Sakrifikadore prinzipalekin eta kapitainekin nola hura liura liezakeen.

        5 Eta alegera zitezen, eta akorda zitezen hari diru emaitera.

        6 Eta hark prometa zezan: eta jendetzerik ezlizenean haren haei liuratzeko denbora propiren bilha zabilan.

        7 Ethor zedin bada altxagarri gaberiko ogien eguna, zeinetan hil behar baitzen Bazkoa.

        8 Eta igor zitzan Pierris eta Ioanes, zioela, Ioanik apain iezaguzue Bazkoa ian dezagunzat.

        9 Eta hek erran ziezoten, Non nahi duk apain dezagun?

        10 Hark erran ziezen, Huna, hirian sarthu eta, bathuren zaizue gizon bat, pegar bat ur daramala: hari zarreitzate sarthuren den etxera:

        11 Eta errozue etxeko aitafamiliari, Majistruak erraiten drauk, Non da neure diszipuluekin Bazkoa ianen dudan ostatua?

        12 Eta hark erakutsiren drauzue ganbera handi bat aprestatua: han apain ezazue Bazkoa.

        13 Orduan ioanik eriden zitzaten gauza guziak erran zerauen bezala: eta apain zezaten Bazkoa.

        14 Bada ordu hura ethorri eta, iar zedin mahainean, eta hamabi Apostoluak harekin.

        15 Eta erran ziezen, Desirez desiratu ukan dut Bazko hunen zuekin iatera, nik sufri dezadan baino lehen.

        16 Ezen erraiten drauzuet, gehiagorik eztudala ianen hunetarik, konpli daiteno Iainkoaren resuman.

        17 Eta kopa harturik gratiak rendatu zituenean erran zezan, Har ezazue haur, eta parti ezazue zuen artean. 18 Ezen erraiten drauzuet eztudala edanen aihenaren fruktutik, Iainkoaren resuma ethor daiteno.

        19 Eta harturik ogia, gratiak rendatu zituenean, hauts zezan: eta eman ziezen, zioela, Haur da ene gorputza zuengatik emaiten dena: haur egizue ene memoriotan.

        20 Halaber kopa ere eman ziezen, afal ondoan zioela, Kopa haur da Testamentu berria ene odolean, zein zuengatik isurten baita.

        21 Badarik ere huna, ni traditzen nauenaren eskua, enekin da mahainean.

        22 Eta segur gizonaren Semea, ordenatu izan den bezala badoa: guziagatik ere malediktione gizon hari, zeinez traditzen baita.

        23 Orduan hek has zekizkion bata berzeari galde egiten elkarren artean, eia zein zen hetarik hura eginen luena.

        24 Eta gertha zedin kontentione bat ere haien artean, zein hetarik estimaturen zen gehien.

        25 Baina hark erran ziezen, Nationen regek seignoriatzen dute haien gainean, eta haien gainean authoritate dutenak, ungigile deitzen dirade.

        26 Baina zuezaz ezta hala: aitzitik zuen arteko handiena biz xipien bezala: eta gobernatzen duena, zerbitzatzen duena bezala.

        27 Ezen zein da handiago, mahainean iarririk dagoena, ala zerbitzun ari dena? eza mahainean iarririk dagoena? Bada ni naiz zuen artean zerbitzatzen ari dena bezala.

        28 Eta zuek zarete enekin iraun duzuenak ene tentationetan.

        29 Nik bada disposatzen drauzuet resuma, niri neure Aitak disposatu ukan drautan bezala.

        30 Ian dezazuenzat eta edan ene mahainean ene resuman, eta iar zaitezten thronoen gainean iujeatzen dituzuela Israeleko hamabi leinuak.

        31 Erran zezan halaber Iaunak, Simon, Simon, huna, Satanek bihiaren anzora zuen bahatzeko desira dik:

        32 Baina nik othoitze egin diat hiregatik, falta eztadin hire fedea: hik bada noizpait konbertiturik konfirmaitzak eure anaieak.

        33 Eta hark erran ziezon, Iauna, prest nauk hirekin eta presoindegira eta heriora ioaitera:

        34 Baina Iesusek erran zezan, Hiri diosat Pierris, eztik ioren egun oillarrak, hiruretan ni nezaguala uka dezakean baino lehen.

        35 Gero erran ziezen, Zuek igorri zaituztedanean mulsa eta maleta eta zapata gabe, deusen falta izan zarete? Eta hek erran zezaten, Deusen ere.

        36 Erran ziezen bada, Baina orain mulsa duenak, har beza, halaber maleta ere: eta eztuenak, sal beza bere arropa, eta eros beza ezpata bat.

        37 Ezen erraiten drauzuet oraino behar dela nitan konplitu eskribaturik dagoen haur, Eta gaixtoekin kontatu izan da. Ezen segur nizazko gauzek fin hartzen dute.

        38 Eta hek erran zezaten, Iauna, huna bi ezpata hemen. Eta hark erran ziezen, Asko da.

        39 Gero ilkirik parti zedin kostumatu bezala Olibatzetako mendirat: eta iarreiki izan zaizkan bere diszipuluak ere.

        40 Eta leku hartara ethorri zenean, erran ziezen, Othoitz egizue sar etzaitezten tentationetan.

        41 Orduan hura urrund zedin hetarik harri iraitzi baten ingurua, eta belhaurikaturik othoitz egiten zuen,

        42 Zioela, Aita, baldin nahi baduk iragan ezak kopa haur eneganik: badarik ere ez ene borondatea baina hirea egin bedi.

        43 Eta ager zekion Aingerua zerutik hura konfortatzen zuela.

        44 Eta hersturatan iarririk othoitze egiten zuen zinezago, eta zen haren izerdia odol xorta gatzatu lurrera erorten diradenak bezala.

        45 Gero orationetik iaikirik ethor zedin bere diszipuluetara, eta eriden zitzan tristez lo zeunzala.

        46 Eta erran ziezen, Zergatik lo zaunzate? iaiki zaitezte, eta othoitz egizue sar etzaitezten tentationetan.

        47 Eta hura oraino minzo zela, huna, konpainia bat, eta Iudas deitzen zena, hamabietarik bat, haien aitzinean ethorten zen, eta hurbil zekion Iesusi pot legionzat.

        48 Eta Iesusek erran ziekon, Iudas, pot batez gizonaren Semea traditzen duk?

        49 Orduan haren aldean ziradenek ikusirik zer ethorteko zen, erran ziezoten, Iauna, ioren dugu ezpataz?

        50 Eta io zezan hetarik batek Sakrifikadore prinzipalaren zerbitzaria, eta edeki ziezon eskuineko beharria.

        51 Baina ihardesten zuela Iesusek erran zezan, Utzitzazue egitera hunadrano. Eta haren beharria hunkirik, senda zezan hura.

        52 Gero erran ziezen Iesusek harengana ethorri ziraden Sakrifikadore prinzipalei, eta tenpleko kapitainei, eta Anzianoei, Gaixtagin baten ondoan bezala ilki izan zarete ezpatekin eta uhekin?

        53 Egun oroz zuekin ninzela tenplean, eztituzue eskuak hedatu ene gainera: baina haur da zuen oren hura, eta ilhunbearen botherea.

        54 Orduan hatzamanik hura eraman zezaten, eta sar erazi zezaten Sakrifikadore subiranoaren etxean. Eta Pierris iarreikiten zaion urrundanik.

        55 Eta sua biztu zutenean salaren erdian, eta elkarrekin iarri ziradenean, iar zedin Pierris ere haien artean.

        56 Eta ikusi zuenean hura neskato batek su bazterrean iarria, hari begi eratxekirik erran zezan, Haur ere harekin zen:

        57 Baina uka zezan harzaz, zioela, Emaztea, eztinat ezagutzen hura.

        58 Eta apur baten buruan berze batek hura ikusirik erran zezan, Hi ere hetarik aiz. Baina Pierrisek diotsa, Gizona, ez nauk.

        59 Eta kuasi oren baten buruan, berze batek seguratzen zuen, zioela, Segurki haur ere harekin zen: ezen Galileano da.

        60 Eta Pierrisek dio, Gizona, etzeakiat zer erraiten duan. Eta bertan oraino hura minzo zela, io zezan oillarrak.

        61 Orduan itzulirik Iaunak Pierrisganat beha zezan: eta orhoit zedin Pierris Iaunaren hitzaz, nola erran ukan zeraukan, Oillarrak io dezan baino lehen hiruretan ukaturen nauk.

        62 Eta kanporat ilkirik Pierrisek nigar egin zezan mingi.

        63 Eta Iesus zadukaten gizonak, trufatzen ziraden harzaz, eta zehatzen zuten:

        64 Eta hura inguru estalirik haren begitharteari zeraunsaten, eta interrogatzen zuten, zioitela, Profetiza ezak nor den hi io auena.

        65 Eta anhitz berze gauzarik erraiten zuten haren kontra desondratzen zutela.

        66 Eta argitu zenean bil zitezen populuko Anzianoak, eta Sakrifikadore prinzipalak, eta Eskribak, eta eraman zezaten hura bere konseillu barnera

        67 Zioitela, Hi aiz Krist? erran iezaguk. Eta erran ziezen, Baldin erran badiezazuet, eztuzue sinhetsiren:

        68 Eta baldin interroga bazaitzatet ere, eznauzue ihardetsiren, ezeta ioaitera utziren.

        69 Hemendik harat gizonaren Semea iarria izanen da Iainkoaren berthutearen eskuinean.

        70 Orduan erran ziezoten guziek, Hi aiz bada Iainkoaren Semea? Eta hark erran ziezen, Zuek diozue ezen ni naizela.

        71 Eta hek erran zezaten, Zer gehiago testimoniaje falta gara? ezen geurok enzun dugu beraren ahotik.

 

 

KAP. XXIII.

 

1 Krist Pilaten aitzinean akusatu. 7 Herodesgana igorri izanik, 9 Ixilik egon. 11 Harzara Pilatgana igorri. 14, 20 Pilatek Krist largatu nahi, 24 hura kondemnatzen eta Barabbas largatzen. 27 Emazteak nigarrez Kristgatik. 28 Ierusalemeren destruktioneaz. 33 Krist kruzifikatu. 39 Gaixtagin harekin urkatuetarik batak hura blasfematzen, 42 Eta berzeak sinhesten. 44 Herri guzia ilhundu. 45 Tenpleko bela erdiratu. 47 Zentenerak Iainkoa glorifikatzen. 51 Iosefek Krist ohorzten.

 

        1 Gero altxa zedin haien jendetze guzia, eta eraman zezaten hura Pilatgana.

        2 Eta has zitezen haren akusatzen, zioitela, Eriden ukan dugu haur populuaren korrunpitzen, eta tributen Zesari emaitetik debetatzen ari dela, dioela, bera dela Krist Regea.

        3 Orduan Pilatek interroga zezan hura, zioela, Hi aiz Iuduen Regea? Eta hark ihardesten zeraukala, erran zezan, Hik diok.

        4 Eta erran ziezen Pilatek Sakrifikadore prinzipalei eta jendetzei, Hogenik batre eztut erideiten gizon hunetan.

        5 Eta hek hanbat gortzenago ziraden, zioitela, Mobitzen dik populua, irakasten ari dela Iudea guzian, Galilean hasirik hunadrano.

        6 Eta Pilatek Galileaz minzatzen enzun zuenean, interroga zezan, eia Galileano zenez gizona.

        7 Eta ezaguturik ezen hura Herodesen iurisdiktioneko zela, igor zezan Herodesgana, hura ere Ierusalemen zen egun hetan.

        8 Eta Herodes Iesus ikusirik alegera zedin hagitz: ezen aspaldi zuela, haren ikusteko desira zuen, zeren anhitz gauza enzuten baitzuen harzaz: eta esperanza zuen zenbeit signo ikusiren zuela harzaz egiten.

        9 Eta interroga zezan anhitz hitzez: baina hark etziezon deus ihardets.

        10 Eta Sakrifikadore prinzipalak eta Eskribak zeuden han arrogantki hura akusatzen zutela.

        11 Baina Herodesek bere jendearekin hura menospreziaturik, eta eskarniaturik, abillamendu xuri batez beztiturik, harzara igor zezan Pilatgana.

        12 Eta egun hartan berean adikisde zitezen elkarren artean Pilate eta Herodes: ezen lehen etsai ziraden elkarren artean.

        13 Orduan Pilatek, deithurik Sakrifikadore prinpalak, eta Gobernadoreak, eta populua, erran ziezen,

        14 Presentatu drautazue gizon haur populuaren nahatsale bezala: eta huna, nik zuen aitzinean interrogaturik, hogenik batre eztut eriden gizon hunetan, zuek akusatzen duzuenetarik:

        15 Baina ez Herodesek ere: ezen igorri ukan zaituztet harengana, eta huna, herio merezi duen gauzarik eztrauka egin.

        16 Beraz gaztigatu eta, largaturen dut.

        17 Eta behar zerauen bat largatu bestan.

        18 Bada iar zedin oihuz elkarrekin jendetze guzia, zioela, Ken iezaguk haur, eta larga iezaguk Barabbas,

        19 Zein baitzen, hirian egin izan zen zenbeit mutinationegatik eta heriotzegatik presoindegian ezarria.

        20 Berriz bada Pilate minza zekien, Iesus largatu nahiz.

        21 Baina hek heiagoraz iarten ziraden, erraiten zutela, Kruzifika ezak, kruzifika ezak hori.

        22 Eta hark heren aldian erran ziezen, Baina zer gaizki egin du hunek? hiltzeko hogenik eztut erideiten haur baithan: gaztigaturik beraz largaturen dut.

        23 Baina hek hertsen zuten oihu handiz rekeritzen zutela, kruzifika ledin: eta haien heiagorak eta Sakrifikadore prinzipalenak renforzatzen ziraden.

        24 Orduan Pilatek iujea zezan egin lekien galde egiten zutena.

        25 Eta larga ziezen mutinationeagatik eta heriotzeagatik presoindegian ezarri izan zena, zeinen eskatu izan baitziraden: eta eman ziezen Iesus, nahi lutena legiten.

        26 Eta hura eramaiten zutela, harturik Simon Zireneano landetarik heldu zen bat, hari krutzea gainean ezar ziezoten Iesusen ondoan eramaiteko.

        27 Eta iarreikiten zaion jendetze handia populutik eta emaztetarik, hura plaignitzen eta lamentatzen zutela.

        28 Baina itzulirik hetarat Iesusek erran zezan, Ierusalemeko alabak, eztagizuela nigarrik ene gainean: baina zeuron buruen gainean egizue nigar, eta zuen haurren gainean.

        29 Ezen huna, ethorriren dirade egunak zeinetan erranen baitute, dohatsu dirade esterilak, eta enjendratu eztuten sabelak, eta eredoski eztuten ugatzak.

        30 Orduan hasiren dirade erraiten mendiei, Eror zaitezte gure gainera: eta mendiskei, estal gaitzazue.

        31 Ezen baldin egur hezean gauza hauk egiten badituzte, eiharrean zer eginen da?

        32 Eta eramaiten ziraden berzerik bi gaizkigile ere harekin hil eraziteko.

        33 Ethorri izan ziradenean bada Bur-hezur deitzen den lekura, han kruzifika zezaten hura, eta gaizkigileak: bata eskuinean eta berzea ezkerrean.

        34 Eta Iesusek erraiten zuen, Aita, barka iezek: ezen etzeakie zer egiten duten. Gero haren abillamenduak partiturik, zorte egotz zezaten.

        35 Eta populua han egoiten zen beha zegoela: eta trufatzen ziraden harzaz Gobernadoreak ere hekin, zioitela, Berzeak enparatu ukan ditu, enpara beza bere burua, baldin haur bada Krist Iainkoaren elejitua.

        36 Eta trufatzen ziraden harzaz jendarmesak ere, hurbiltzen zaizkala eta binagre presentatzen zeraukatela:

        37 Eta erraiten zutela, Baldin hi bahaiz Iuduen Regea enpara ezak eure burua.

        38 Eta zen eskributo bat ere haren garaian, letra Grek-ez eta Latinez eta Hebraikoz eskribatua, hitz hautan, HAUR DA IUDUEN REGEA.

        39 Eta gaizkigile urkatuetarik batak blasfematzen zuen hura, zioela, Baldin hi bahaiz Krist, enpara ezak eure burua eta gu.

        40 Baina ihardesten zuela berzeak reprotxa zezan hura, zioela, Ezaiz Iainkoaren berere beldur, ikusirik ezen kondemnatione berean aizela?

        41 Eta gu behinzat iustoki: ezen egin ditugunen merezituak rezebitzen zitiagu: baina hunek eztik deus gaizkirik egin.

        42 Eta erran ziezon Iesusi, Orhoit albeitendi nizaz, Iauna, ethor adinean eure resumara.

        43 Orduan erran ziezon Iesusek, Egiaz erraiten drauat, egun enekin izanen aizela paradisoan.

        44 Eta zen sei orenen ingurua, eta ilhunbe egin zedin lur guziaren gainean bedratzi orenetarano.

        45 Iguzkia ere ilhund zedin, eta tenpleko bela erdira zedin artetik.

        46 Eta oihu eginik boz handiz Iesusek dio, Aita, hire eskuetan ezarten diat neure espiritua. Eta haur erranik renda zezan espiritua.

        47 Eta ikusirik Zentenerak zer egin izan zen, glorifika zezan Iainkoa, zioela, Egiazki gizon haur iusto zen.

        48 Eta espektakle hartara bildu izan ziraden jendetze guziak, ikusirik egin izan ziraden gauzak bere bulharrei zeraunstela itzultzen ziraden.

        49 Eta zeuden haren ezagunak guziak urrun, eta emazte elkarrekin hari Galileatik iarreiki izan zaizkanak, gauza hauk ikusten zituztela.

        50 Eta huna, Iosef zaritzan gizon bat, konseiller, gizon ona eta iustoa:

        51 (Hunek etzuen konsentitu haien konseilluan ez egitatean) Iuduen Arimathea hiriko, eta hura ere Iainkoaren resumaren begira zegoen:

        52 Hura ethorririk Pilatgana, eska zedin Iesusen gorputzaren.

        53 Eta hura erautsirik estal zezan mihise batez, eta ezar zezan monument batetan zein baitzen arroka batetan ebakia, zeinetan oraino nehor ezpaitzen ezarri izan.

        54 Eta zen preparationeko eguna, eta Sabbath eguna haren ondoan heldu zen.

        55 Eta iarreikirik harekin Galileatik ethorri izan ziraden emaztek ere mira zezaten monumenta, eta nola ezarri izan zen haren gorputza.

        56 Gero itzuli ziradenean apresta zitzaten usainak eta ungentuak, eta Sabbathoan reposa zitezen, manamenduaren araura.

 

 

KAP. XXIIII.

 

2, 9 Emaztek Krist resuszitatu dela denuntiatzen. 13 Bi bideazkori Krist agertzen, 36 eta hamekei. 41 Haien inkredulitateaz. 43 Kristek resuszitatuz geroztik ian. 47 Penitentia. Bekatuen barkamendua. 48 Apostoluak Kristen testimonio. 49 Haei Espiritu saindua prometatzen. 50 Krist Apostoluak benedikaturik, 51 zerurat igaiten, 52 eta haiek adoratzen.

 

        1 Baina asteko lehen egunean, guziz goiz ethor zitezen monumentera, ekarten zituztela apaindu zituzten usain onak: eta zenbeit emazte hekin.

        2 Eta eriden zezaten harria monumentetik aldaratua.

        3 Eta sarthu ziradenean etzezaten eriden Iesus Iaunaren gorputza.

        4 Eta gertha zedin hek halakotz duda handitan ziradela, huna bi gizon eriden baitzitezen han, xistmist anzora argitzen zuten abillamendutan.

        5 Eta nola izituak baitziraden, eta beheititzen baitziraden begithartez lurrera gikon hek erran ziezen, Zergatik hilen artean bilhatzen duzue bizi dena?

        6 Ezta hemen, baina resuszitatu da: orhoit zaitezte nola erran zerauzuen oraino Galilean zela,

        7 Zioela, Behar da gizonaren Semea liura dadin bizitze gaixtotakoen eskuetara, eta kruzifika dadin: eta hereneko egunean resuszita dadin.

        8 Eta orhoit zitezen haren hitzez.

        9 Eta monumentetik itzuli ziradenean, konta zietzen gauza hauk guziak hamekei, eta berze guziei.

        10 Eta ziraden Maria Magdalena eta Ioana eta Maria Iakesen ama, eta berze hekin ziradenak, gauza hauen Apostoluei erraileak.

        11 Eta irudi zekizten ergelkeria bezala haien hitzak, eta etzitzaten sinhets.

        12 Baina Pierrisek iaikirik laster zegian monumentera, eta ikartzera beheititurik ikus zitzan mihise hutsak bere gain ezarriak: gero ioan zedin bere baithan miresten zuela egin izan zenaz.

        13 Eta huna, hetarik biga ioaiten ziraden egun hartan berean burgu batetara hirurogei estadio Ierusalemetik urrun, Emaus deitzen zenera:

        14 Eta minzo ziraden elkarren artean heldu izan ziraden gauza hauzaz guziez.

        15 Gertha zedin bada hek minzo ziradela eta zihardukatela, Iesus ere haei hurbildurik ioan baitzedin hekin batean.

        16 Baina haien begiak luluratuak zeuden hura ezagut ezlezatenzat.

        17 Eta erran ziezen, Zerik dirade ioaiten zaretela zuen artean konpartitzen dituzuen hitz horiak, eta zergatik zarete triste?

        18 Eta ihardesten zuela batak Kleopas deitzen zenak, erran ziezon, Hi euror aiz Ierusalemen arrotz, eta eztakizkik hartan egun hautan egin izan diraden gauzak?

        19 Eta hark erran ziezen, Zer gauza? Eta erran ziezoten, Iesus Nazarenoaz, zein izan baita gizon Profeta, eginez eta erranez botheretsua, Iainkoaren eta populu guziaren aitzinean.

        20 Eta nola hura liuratu ukan duten Sakrifikadore prinzipalek eta gure Gobernadorek herioaren kondemnationera, eta kruzifikatu ukan duten.

        21 Eta guk esperanza gendian hura zela Israel redemitu behar zuena: badarik ere horien guzion gainera, egun duk heren eguna gauza hauk egin izan diradela.

        22 Baina gure arteko emazte batzuk ere izitu giaitie, zein guziz goiz monumentean izan baitirade:

        23 Eta eriden eztutenean haren gorputza, ethorri izan dituk, dioitela bisione bat ere Aingeruenik ikusi ukan dutela, hura bizi dela dioitenenik

        24 Eta ioan izan dituk gurekin ziradenetarik batzu monumentera, eta hala eriden die nola emaztek erran baitzuten: baina bera eztie ikusi.

        25 Orduan hark erran ziezen, O adimendu gabeak, eta Profetek erran dituzten gauza guzien sinhestera bihotz berantkorretakoak!

        26 Etzena behar Kristek gauza horiak sufri zitzan, eta bere glorian sar ledin?

        27 Gero hasirik Moises baitharik eta Profeta guzietarik, deklaratzen zerauzten Eskriptura guzietan harzaz beraz ziraden gauzak.

        28 Eta hurbil zitezen ioaiten ziraden burgura, eta hark urrunago ioaitera irudi egiten zuen.

        29 Baina bortxa zezaten, zioitela, Ago gurekin: ezen arratsa duk, eta eguna duk beheratu. Sar zedin bada hekin egoitera.

        30 Eta gertha zedin hekin mahainean iarririk zegoela, ogia harturik gratiak renda baitzitzan, eta hautsirik eman baitziezen.

        31 Orduan ireki zitezen haien begiak, eta ezagut zezaten hura: baina hura ken zedin haien agerritik.

        32 Eta erran zezaten elkarren artean, Etzena gure bihotza erratzen gutan, minzo zaikunean bidean, eta deklaratzen zerauzkigunean Eskripturak?

        33 Eta iaikirik ordu hartan berean itzul zitezen Ierusalemera, eta eriden zitzaten elkargana bilduak hamekak, eta hekin ziradenak:

        34 Erraiten zutela, Resuszitatu da Iauna egiazki, eta agertu izan zaio Simoni.

        35 Hek ere konta zitzaten bideko gauzak, eta nola hezaz ezagutu izan zen ogiaren haustean.

        36 Eta gauza hauzaz minzo ziradela, presenta zedin Iesus bera haien artean, eta erran ziezen, Bakea dela zuekin.

        37 Baina hek trublaturik eta iziturik, uste zuten espiritu bat zakusatela.

        38 Orduan erran ziezen, Zergatik trublatu zarete, eta zergatik pensamenduak igaiten dirade zuen bihotzetara?

        39 Ikus itzazue ene eskuak eta ene oinak: ezen hura bera naiz ni, hazta nezazue, eta mira: ezen espirituak haragirik ez hezurrik eztu, nola nik dudala baitakusazue.

        40 Eta gauza hauk erran zituenean, erakuts zietzen eskuak eta oinak.

        41 Baina oraino hek alegeraz sinhesten etzutela, eta miraz zeudela, erran ziezen, Baduzue hemen deus iatekorik?

        42 Orduan hek presenta ziezoten arrain erre zathi bat, eta ezti orraze batetarik.

        43 Eta harturik haien aitzinean ian zezan.

        44 Eta erran ziezen, Hauk dirade erraiten nerauzkizuen hitzak, oraino zuekin ninzela, ezen behar ziradela konplitu nizaz Moisesen Legean, eta Profetetan, eta Psalmuetan eskribaturik dauden gauza guziak.

        45 Orduan ireki zezan haien adimendua, Eskripturen aditzeko.

        46 Eta erran ziezen, Hala da eskribatua eta hala behar zen Kristek sufri lezan, eta resuszita ledin hiletarik hereneko egunean.

        47 Eta predika ledin haren izenean penitentia eta bekatuen barkamendua natione guzietan, hasirik Ierusalemetik.

        48 Eta zuek zarete testimonio gauza hauzaz: eta huna nik igorriren dut neure Aitaren promesa zuen gainera:

        49 Baina zuek zaudete Ierusalemeko hirian berthutez garaitik bezti zaitezketeno.

        50 Gero eraman zitzan kanporat Bethaniarano eta bere eskuak altxaturik, benedika zitzan.

        51 Eta gertha zedin hek benedikatzen zituela, apartaturik hetarik, goiti altxa baitzedin zerurat.

        52 Eta hek hura adoraturik itzul zitezen Ierusalemera, bozkario handirekin.

        53 Eta ziraden bethi tenplean, laudatzen eta benedikatzen zutela Iainkoa. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa