www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria
Joanes Leizarraga
1571

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1K 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

S. PAUL APOSTOLUAREN
THESALONIZEANOETARATKO EPISTOLA BIGARRENA

 

 

KAP. I.

 

3 Thesalonizeanoen fedea eta karitatea. 5 Paulek hek konsolatzen. 8 Iauna infidelez mendekaturen. 11 Thesalonizeanoakgatik Paulek othoitz egiten.

 

        1 Paulek eta Siluanok eta Timotheok gure Iainko Aitan eta Iesus Krist gure Iaunean Thesalonizeanoen den Elizari:

        2 Gratia dela zuekin eta bakea gure Iainko Aitaganik eta Iesus Krist Iaunaganik.

        3 Eskerrak eman behar drauzkiogu Iainkoari bethiere zuengatik, anaieak, razoina den bezala, zeren hagitz handitzen den zuen fedea eta zeren abundatzen den zuen guziotarik batbederaren elkarganako karitatea:

        4 Hala non geuror zuengatik gloriatzen baikara Iainkoaren Elizetan, zuen persekutione eta iragaiten dituzuen afliktione guzietako patientiaz eta fedeaz:

        5 Zein baitirade Iainkoaren iujemendu iustoaren seignale, Iainkoaren resumaren digne egin zaiteztenzat, zeinagatik sufritzen ere baituzue:

        6 Ezen gauza iustoa da Iainkoa baithan, zuek aflijitzen zaituztenei, afliktione renda diezen

        7 Eta zuei aflijitzen zaretenoi solajeamendu gurekin, ager dadinean Iesus Iauna zerutik bere puisanziako Aingeruekin,

        8 Suzko garrekin, mendekatzen delarik Iainkoa ezagutzen eztutenez, eta Iesus Krist gure Iaunaren Ebanjelioari behatzen etzaizkionez:

        9 Zein punituren baitirade punitione eternalez, kondemnaturik Iaunaren presentiaz eta haren botherearen gloriaz:

        10 Dathorrenean glorifikatu denzat bere sainduetan, eta miragarri egin dadinzat sinhesten duten guzietan (zeren gure zuek baitharako testimoniajea sinhetsi izan baita) egun hartan:

        11 Kausa hunegatik ere othoitz egiten dugu bethiere zuengatik, zuek bokationearen digne gure Iainkoak egin zaitzatenzat, eta konpli dezan bere ontasunaren plazer on guzia, eta fedearen obra botheretsuki:

        12 Glorifika dadinzat Iesus Krist gure Iaunaren izena zuetan, eta zuek hartan, gure Iainkoaren eta Iesus Krist Iaunaren gratiaren araura.

 

 

KAP. II.

 

2 Perseberatzeko fedean. 4 Kristen adbenimenduaren signoak. 5 Antekristen deskriptionea. 10 Inkredulen kondemnationea. 13 Thesalonizeanoak salbamendutara elejitu.

 

        1 Othoitz egiten drauzuegu bada, anaieak, Iesus Krist gure Iaunaren adbenimenduaz eta gure harenganako biltzarreaz.

        2 Etzaitezten bertan adimenduz erauz, eta etzaitezten trubla ez espirituz, ez hitzez, ez epistolaz, guzaz eskribatua baliz bezala, Kristen eguna bertan baliz bezala.

        3 Nehork etzaitzatela seduzi ezeinere maneraz: ezen egun hura ezta ethorriren non reboltamendua lehen ethor eztadin, eta manifesta eztadin bekatutako gizona, perditionezko semea,

        4 Zein oposatzen eta alxatzen baita Iainko erraiten eta adoratzen den guziren kontra: hala non hura iainko bezala, Iainkoaren tenplean iarten baita, bere burua erakusten duela ezen iainko dela.

        5 Ala etzarete orhoit ezen oraino zuekin ninzela, gauza hauk erraiten nerauzkizuela?

        6 Eta orain zerk dadukan badakizue, hura manifesta dadinzat bere denboran.

        7 Ezen ia egiten da inikitatezko misterioa: solament orain dadukanak, edukiren du ken daiteno artetik.

        8 Eta orduan manifestaturen da gaixtoa, zein Iaunak deseginen baitu bere ahoko Espirituaz, eta bere adbenimenduko klaretateaz abolituren.

        9 Hura diot zeinen ethortea baita Satanen operationearen araura, puisanza guzirekin eta signorekin eta gezurrezko mirakulurekin:

        10 Eta inikitatezko abusione guzirekin galtzen diradenetan, zeren egiaren amorioa ezpaitute rezebitu ukan salbatu izateko.

        11 Eta halakotz igorriren draue Iainkoak abusionezko operationea, gezurra sinhets dezatenzat:

        12 Kondemna ditezenzat egia sinhetsi ukan eztuten guziak, baina inikitatean plazer hartu ukan dutenak.

        13 Baina guk, Iaunaz onhetsi anaieak, behar drauzkiogu bethi eskerrak eman Iainkoari zuezaz, zeren hatseandanik elejitu baitzaituzte Iainkoak salbamendutara Espirituaren sanktifikationez, eta egiazko fedeaz:

        14 Zeinetara deithu ukan baitzaituzte gure Ebanjelioaz Iesus Krist gure Iaunaren gloriaren akisitionetakotz.

        15 Halakotz, anaieak, zaudete fermu eta edukazue ikasi duzuen doktrina, bada gure hitzez bada epistolaz.

        16 Bada Iesus Krist gure Iaun berak, eta gure Iainko eta Aita onhetsi gaituenak, eta eman konsolatione eternala eta esperanza ona gratiaz,

        17 Konsola ditzala zuen bihotzak, eta konfirma zaitzatela hitz eta obra on orotan.

 

 

KAP. III.

 

1 Othoitz egiteko Iaunaren hitzak laster dagianzat. 2. Fedea. 6, 10 Trabaillatu nahi eztiradenez. 8. Paul langiten ari izan. 14 Exkomunikationea.

 

        1 Gainerakoaz, anaieak, othoitz egizue guregatik, Iaunaren hitzak laster dagianzat, eta glorifika dadin zuek baithan ere bezala:

        2 Eta gu delibra gaitezen jende desordenatu eta gaixto hautarik: ezen fedea ezta guzien.

        3 Baina fidel da Iauna, zeinek konfirmaturen baitzaituzte eta begiraturen gaixtoaganik.

        4 Aseguratzen ere bagara Iaunean zuezaz, ezen denuntiatzen drauzkizuegun gauzak egiten ere badituzuela eta eginen.

        5 Bada Iaunak xuxent ditzala zuen bihotzak Iainkoaren amoriora, eta Kristen begira egoitera.

        6 Anaieak, denuntiatzen drauzuegu halaber Iesus Krist gure Iaunaren izenean, separa zaitezten anaie desordenatuki eta ez gureganik rezebitu duen doktrinaren araura ebilten den orotarik.

        7 Ezen zeurok badakizue nola imitatu behar gaituzuen: ezen ezgara desordenatuki maneiatu izan zuen artean.

        8 Eta eztugu nehoren ogia dohainik ian: baina trabaillurekin eta nekerekin gau eta egun langiten ari ginadela, zuetarik nehoren forogu ez ginadenzat.

        9 Ez bothere eztugunez, baina gure buruen zuei exenplutan emaiteagatik, imita gaitzazuenzat.

        10 Ezen zuekin ginadenean ere haur denuntiatzen gendrauzuen, ezen baldin zenbeit trabaillatu nahi ezpada, ian ere eztezan.

        11 Ezen enzuten dugu zuen artean badiradela batzu desordenatuki dabiltzanik, deus ari eztiradelarik, baina kurioski bizi diradelarik.

        12 Bada halako diradenei denuntiatzen drauegu, eta othoitz egiten Iesus Krist gure Iaunaz sosegurekin trabaillatzen ari diradela bere ogia ian dezaten.

        13 Eta zuek, anaieak, etzaiteztela enoia ungi egitez.

        14 Eta baldin zenbeitek gure hitza obeditzen ezpadu, epistolaz hura nota ezazue: eta eztezazuela konbersa harekin, ahalke duenzat:

        15 Guziagatik ere etsai bezala eztezazuela eduki, baina admonesta ezazue anaie anzo.

        16 Bada Iaun bakezkoak bethiere dizuela bakea manera guzian. Iauna dela zuekin guziokin.

        17 Salutationea, ene Paulen eskuz, baita seignale ene epistola guzietan: hunela eskribatzen dut.

        18 Iesus Krist gure Iaunaren gratia dela zuekin.

 

Thesalonizeanoetaratko bigarrena Athenestik eskribatua.

 

aurrekoa hurrengoa