S. IUDA APOSTOLUAREN EPISTOLA KATHOLIKOA
1 Sanktifikatuak Iainko Aita Iaunean. 3 Bihotz hartzeko fedeagatik. 4 Iainkoa eta Krist renuntiatzen dituztenak. 11 Kain, Balaam, Kore. 17 Apostoluen hitzez orhoit izateko. 20 fedea eta orationea. 23 Gaizki doazenak harrapatzeko.
1 Iuda Iesus Kristen zerbitzari eta Iakesen anaieak, Iainko Aitaz sanktifikatu, eta Iesus Kristez konserbatu diraden deithuei,
2 Miserikordia eta bake eta karitate multiplika dakizuela.
3 Maiteak, artha handi dudalarik zuei eskribatzera salbamendu komunaz, nezesario izan zait zuei eskribatzera, exhorta zaitzatedanzat bihotz hartzera behin sainduei eman izan zaien fedeagatik.
4 Ezen ixilik sarthu izan dirade gizon batzu, lehen ia aspaldian damnatione hunetakotz enrolatuak, jende Iainkoaren beldur gabeak, gure Iainkoaren gratia kanbiatzen dutela disolutionetara, eta Iainko Iabe bakoitza, eta Iesus Krist gure Iauna renuntiatzen dituztela.
5 Bada gauza hauk aipatu nahi drauzkizuet, ikusirik ezen haur behin badakizuela, ezen Iaunak populua Egiptetik delibratu zuenean, sinhetsi ukan etzutenak gero desegin ukan zituela.
6 Eta Aingeru bere hatsea begiratu ukan etzutenak, baina bere prinzipaltasuna utzi ukan zutenak, ilhunbe azpian sekulako estekaduretan egun handiko iudiziorano reserbatu ukan dituela.
7 Sodoma eta Gomorha, eta haien aldirietako hiri haien moldera paillardatu zutenak, eta berze haragiaren ondoan ioan ziradenak, exenplutan proposatu izan diraden bezala, su eternaleko pena sufritzen dutela.
8 Halaber ordea hauk ere lokarturik bere haragia satsutzen dute eta seignoria menospreziatzen eta dignitatez gaizki erraiten dute.
9 Guziagatik ere Mikel Arkanjelua, deabruaren kontra zihardukanean disputatzen zela Moisesen gorputzaz, etzedin bentura malediktionezko sententiaren emaitera, baina erran zezan, Iaunak mehatxazala.
10 Baina hauk, aditzen eztituzten gauza guziez gaizki erraiten ari dirade, eta naturalki abre brutalek bezala ezagutzen dituzten gauza guzietan korrunpitzen dirade.
11 Malediktione haien gainean: ezen Kainen bideari iarreiki izan zaizkio, eta Balaam enganatu izan den alokairuaren enganioz abandonnatu izan dirade, eta Kore eren kontradiktionearen araura desegin izan dirade
12 Hauk dirade zuen karitatezko othorenzetako makulak, zuekin banketatuz, nehoren beldur gabe bere buruak bazkatzen dituztela: hodei ur gabe haizez hara huna erabiliak: arbore zumel fruktu gabeak, bigetan hilak, erroetarik ilkiak:
13 Itsasoko baga dorpeak, bere bileniez hagun egiten dutela, izar errebelatuak, zeinei aprestatua baitaie tenebretako ilhumhea eternalki.
14 Eta profetizatu ukan du hauzaz ere Adamen ondoko zazpigarren gizonak, Enok-ek, zioela,
15 Huna, ethorri izan da Iauna bere millionezko sainduekin, guzien kontra iujemendu emaitera, eta haien arteko gaixto guzien benzutzera obra gaixto gaixtoki egin dituzten guziez, eta bekatore gaixtoek haren kontra erran dituzten hitz gogor guziez.
16 Hauk dirade murmurazale, reboltari, bere guthizietan dabiltzanak, eta haien ahoa propos guzizko hantuz minzo da, personak admirationetan dituztela bere probetxuagatik.
17 Baina zuek, maiteak, zareten orhoit Iesus Krist gure Iaunaren Apostoluez aitzinetik erran izan diraden hitzez:
18 Ezen erran ukan drauzuela, nola azken denboretan izanen diraden abusariak, bere gaixtakerietako guthizien araura ebiliren diradenak.
19 Hauk dirade bere buruak separatzen dituztenak, jende animalak, Espiritua eztutenak.
20 Baina zuek, maiteak zuen fede guzizko sainduaren gainera zuen buruak edifikatzen dituzuela, eta Espiritu sainduaz othoitz egiten duzuela,
21 Elkar Iainkoaren karitatean konserba ezazue, Iesus Krist gure Iaunaren miserikordiaren begira zaudetela bizitze eternalekotzat.
22 Eta auzue batzuez pietate, diskretionez usatzen duzuela.
23 Eta berzeak iziduraz salbaitzazue, sutik arrapatzen dituzuela, haragiaz makulatu arropari ere gaitz daritzozuela.
24 Gainerakoaz, trebukatu gabe begira, eta bozkariorekin irreprehensible bere gloria aitzinera eraman ahal zaitzaizketen Iainko zuhur bakoitzari, eta gure Salbadoreari, dela gloria eta magnifizentia eta indar eta puisanza, eta orain eta sekula guzietakotz. Amen.
|