S. PAUL APOSTOLUAREN FILIPIANOETARATKO EPISTOLA
KAP. I.
1 Eskerrak Paulek rendatzen. 8 Haren Filipianoetaratko afektionea. 12, 20 Haren enprisonamenduaz den fruktua. 14 Anhitz aldez Krist predikatzen. 21 Paulek Kristekin izatera desiratzen. 27 Ebanjelioaren araura bizitzera exhortatzen.
1 Paulek eta Timotheok Iesus Kristen zerbitzariek Iesus Krist Iaunean Filipesen diraden saindu guziei Ipizpikuekin batean eta Diakrekin,
2 Gratia dela zuekin eta bakea Iainko Aitaganik, eta Iesus Krist Iaunaganik.
3 Eskerrak emaiten drauzkiot neure Iainkoari zuezazko orhoitzapen handirekin,
4 (Bethiere neure oratione guzietan zuen guziongatik bozkariorekin othoitze egiten dudala)
5 Zeren Ebanjelioren komunionera ethorri izan zareten, lehen egunetik oraindrano:
6 Hunezaz seguratzen naizela, ezen obra ona zuetan hasi ukan duenak akabaturen duela Iesus Kristen egunerano:
7 Nola razoina baita nik haur estima dezadan zuezaz guzioz, zeren bihotzean baitzadutzatet, eta ene estekaduretan, eta defensionean eta Ebanjelioaren konfirmationean zuek guziok enekin baitzarete partizipant ene gratian.
8 Ezen Iainkoa dut testimonio zein zinez desiratzen zaituztedan zuek guziok Iesus Kristen afektione kordialez:
9 Eta hunez othoiztez nago, zuen karitatea oraino gehiago eta gehiago abunda dadin ezagutzerekin eta iujemendu guzirekin:
10 Gauza kontrarioak diszerni ditzazuenzat: pur eta trebuku gabe zaretenzat Iesus Kristen egunerano:
11 Iesus Kristez Iainkoaren gloriatan eta laudoriotan diraden fruktuz betheak zaretelarik.
12 Eta nahi dut dakizuen, anaieak, ezen niri heldu zaizkidan gauzak Ebanjelioaren abanzamendutarago ethorri izan diradela:
13 Hanbat non ene estekadurak famatu izan baitirade Krist Iaunean Pretorio guzian eta berze leku guzietan:
14 Eta anaietarik anhitz gure Iaunean ene estekadurez aseguraturik, ausartkiago hitzaz minzatzera hauzu baitirade.
15 Eta batzuk behinzat inbidiaz eta kontentionez, eta berzek borondate onez ere Krist predikatzen dute:
16 Batzuk, diot, kontentionez Krist denuntiatzen dute ez purki, ene estekadurak afliktionez emendatu ustez:
17 Baina berzek karitatez, dakitelarik ezen Ebanjelioaren defensionetan ezarri izan naizela.
18 Zer bada? nola ere baita, bada fiktionez, bada egiaz, Krist predikatzen da: eta hunetan alegeratzen naiz, eta alegeraturen ere.
19 Zeren baitakit, ezen haur ethorriren zaitadala salbamendutara zuen orationez, eta Iesus Kristen Espirituaren aiutaz,
20 Ene igurikite fermuaren eta esperanzaren araura, ezen deusetan eznaizela konfus izanen, aitzitik libertate guzirekin bethiere bezala, orain ere magnifikaturen dela Krist ene gorputzean, bizitzez bada hiltzez bada.
21 Ezen niri Krist irabaizte zait bizitzera eta hiltzera.
22 Ala haragian bizitzera probetxu dudanez, eta zer hauta dezakedan, eztakit.
23 Ezen hertsen naiz alde bietarik, desir dudalarik partitzera eta Kristekin izatera: ezen haur ungiz hobeago dut:
24 Baina haragian egon nadin nezesarioago da zuengatik.
25 Eta haur seguratuki badakit, ezen egonen naizela eta perseberaturen dudala zuekin guziokin zuen abanzamendutan, eta zuen fedearen bozkariotan.
26 Abunda dadinzat zuen gloriationea Iesus Kristean nizaz, ene berriz zuetarako ethorteaz.
27 Solament Kristen Ebanjelioari dagokan bezala konbersa ezazue, bada ethor nadin eta ikus zaitzatedan, bada absent naizen, adi dezadan zuen egitekoez, ezen perseberatzen duzuela espiritu batetan, gogo batez elkarrekin Ebanjelioaren fedeaz konbatitzen zaretelarik, eta kontrastez deusetan izitzen etzaretelarik:
28 Zein baita haien perditionetako seignale, eta zuen salbamendutako, eta haur Iainkoaganik.
29 Ezen zuei eman izan zaizue Kristgatik, ez solament hura baithan sinhestea, baina harengatik sufritzea ere:
30 Nitan ikusi duzuen, eta orain enzuten duzuen konbat bera duzuela.
KAP. II.
1 unionera eta karitatera exhortatzen, 12 Eta salbamenduan enplegatzera. 13 Borondatea eta egitea Iainkoaganik. 14 Murmurationei eta kestionei ihes egiteko. 19 Timotheo hetara igorri gogo. 25 Epafrodite Filipianoen Apostolu.
1 Bada baldin konsolationerik batre bada Kristean, baldin karitatezko solajeamendurik batre, baldin espirituzko komunionerik batre, baldin afektione kordialik eta miserikordiarik batre bada,
2 Konpli ezazue ene bozkarioa, sendimendu ber bat duzuelarik, karitate ber bat duzuelarik, gogo ber batetako eta konsentimendu ber batetako zaretelarik.
3 Deus eztadila kontentionez edo bana gloriaz egin, baina bihotzetiko humilitatez batak berzea bere burua baino exzellentago estima beza.
4 Etzaudetela batbedera zein zuen komoditatetara beha, baina berzerenetara ere.
5 Bada biz zuetan Iesus Krist baithan ere izan den afektionea.
6 Zeinek Iainkoaren forman zelarik ezpaitu estimatu harrapatze Iainkoaren bardin izatea: 7 Badarik ere bere burua ezdeustu ukan du, zerbitzari forma harturik, gizonen irudiko egin izanik, eta formaz eriden izanik gizon bezala:
8 Bere burua beheratu ukan du obedient egin izanik heriorano, are herio krutzekorano.
9 Halakotz Iainkoak ere hura subiranoki goratu ukan du, eta izen bat eman ukan drauka izen guzien gaineko denik:
10 Iesusen izenean zeruetakoen eta lurrekoen eta lupekoen belhaun guzia gur dadinzat:
11 Eta mihi guziak konfesa dezan ezen Iaun dela Iesus Krist, Iainko Aitaren glorian.
12 Hunegatik, ene maiteak, bethiere obeditu ukan duzuen bezala, ez ene presentian bezala solament, baina orain ungiz gehiago ene absentian, beldurrekin eta ikararekin enplega zaitezte zuen salbamenduan.
13 Ezen Iainkoa da egiten duena zuetan eta nahi ukaitea eta egitea, bere plazer onaren araura.
14 Gauza guziak egin itzazue murmuratzerik eta kestionerik gabe:
15 Zaretenzat reprotxu bagetako eta sinple, Iainkoaren haur irreprehensible, natione bihurriaren eta gaixtoaren artean, zeinen artean argi egizue torxoek bezala munduan, bizitzetako hitza aitzinera ekarten dutenen anzora:
16 Gloria ahal nadinzat Kristen egunean, ezen eztudala alfer laster egin, ez alfer lan egin:
17 Eta baldin zuen fedearen sakrifizio eta zerbitzu gainera sakrifika banadi ere, alegera naiz eta zuen guzion onaz alegera naiz.
18 Zuek ere halaber zareten alegera, eta alegera zaitezte ene onaz.
19 Eta esperanza dut Iesus Iaunean, Timotheo sarri igorriren drauzuedala, nik ere gogo on dudanzat zuen egitekoak ezaguturik.
20 Ezen eztut nehor hain gogo bardinetakorik, egiaz zuen egitekoez arrangura dukeenik.
21 Ezen guziak bere gauzei iarreikiten zaizte, ez Iesus Kristenei.
22 Baina harzazko experientia ezagutzen duzue, nola, semeak aita zerbitzatzen duen bezala, enekin zerbizatzen ari izan den Ebanjelioan.
23 Hura bada esperanza dut igorriren drauzuedala, neure egitekoei drezu eman draukeedan sarrienaz.
24 Eta seguratzen naiz Iaunean, ezen neuror ere sarri ethorriren naizela zuetara.
25 Baina nezesario zela estimatu ukan dut zuetara igortera Epafrodite anaiea eta aiutazalea eta gerlako neure laguna, zuen Apostolu ere dena, eta nik behar ukan dudanaren administrazalea.
26 Ezen hark zuek guziok desiratzen zentuzten, eta guziz desplazer zuen zeren eri izan zela aditu ukan baitzenduten.
27 Eta segur eri izan da hiltzeko estatuan: baina Iainkoak miserikordia egin ukan drauka, eta ez hari solament baina niri ere, tristitia tristitiaren gainera eznuenzat.
28 Bada, hanbat afektione handizago hura igorri ukan dut, hura ikusirik berriz alegera zaiteztenzat, eta nik hanbat tristitia gutiago dudanzat.
29 Rezebi ezazue bada hura gure Iaunean bozkario guzirekin: eta halako diradenak estimatan edukitzazue.
30 Ezen Kristen obragatik heriorano hurbildu izan da, bere bizia abandonaturik, supli lezanzat zuen ene baitharako zerbitzu peitua.
KAP. III.
2 Iuduetarik begiratzera exhortatzen. 9 Iainkoaren eta Legearen iustitia. 11 Resurrektionera heltzera Paulek desiratzen. 16 Gogo batetako izatera exhortatzen. 18 Kristen krutzearen etsaiak. 20 Konbersationea zeruetan.
1 Gainerakoaz den bezenbatean, ene anaieak, alegera zaitezte Iaunean: Gauza beren zuei eskribatzera niri etzait herabe, eta zuen seguranza da.
2 Gogoa eiezue orei, gogoa eiezue obrero gaixtoei, gogoa emozue konzisioneari.
3 Ezen gu gara Zirkonzisionea, Iainkoa espirituz zerbitzatzen dugunok, eta gloriatzen garenok Iesus Kristean eta haragian konfidanzarik eztugunok:
4 Nik zerzaz haragian ere konfidanza dudan badut ere. Baldin zenbeit berzek uste badu konfidanzarik duela haragian, nik gehiago.
5 Bainaiz zortzi garreneko egunean zirkonziditua, bainaiz Israel arrazatik, Beniaminen leinutik, Hebraiko Hebraikoetarik, relijionez Fariseu:
6 Zeloz den bezenbatean Elizaren persekutazale: Legean den iustitiaz den bezenbatean, estakuru gabe.
7 Baina irabazitan nadutzan gauzak, kaltetako estimatu ukan ditut Kristen amorekatik.
8 Baieta segur gauza guziak kalte diradela estimatzen dut Iesus Krist neure Iaunaren ezagutzearen exzellentiagatik: zeinagatik gauza hauzaz guziozaz neure burua billuzi ukan baitut, eta gorotz bezala edukiten ditut, Krist irabaz dezadanzat.
9 Eta eriden nadin hartan, ez neure iustitia Legeaz dena dudalarik, baina Kristen fedeaz dena, zein baita, Iainkoaganik fedez den iustitia:
10 Eta ezagut dezadanzat, hura, eta haren resurrektionearen berthutea, eta haren afliktionen partizipationea, haren herioaren konforme egin izanik:
11 Eia zerbait maneraz hel ahal naitenez hilen resurrektionera:
12 Ez ia ardietsi dudalakotz, edo ia perfekt naizelakotz: baina banarreio, eia are ardiets ahal dezakedanez, eta kausa hunegatik ardietsi izan naiz Iesus Kristez.
13 Anaieak, nizaz den bezenbatean eztut neure buruaz estimatzen oraino ardietsi ukan dudala.
14 Baina gauza bat egiten dut gibeletik diraden gauzak ahanzten ditudala, eta aitzinetik diraden gauzetara abanzatzen naizela, xedeari narraio, Iainkoaren garaitiko bokationearen prezioari, Iesus Krist Iaunean.
15 Bada, perfekt garen guziok dugun sendimendu haur: eta baldin zerbait berzela senditzen baduzue, hura ere Iainkoak rebelaturen drauzue.
16 Guziagatik ere zertara heldu izan baikara, hartan regla ber batez ebil gaitezen, eta garen sendimendu ber batetako.
17 Anaieak, zareten gogo batez ene imitazale, eta konsideraitzazue hala dabiltzanak, nola gu baikaituzue exenplutan.
18 Ezen anhitz dirade dabiltzanak zeinezaz anhitzetan erran ukan baitrauzuet, eta orain ere nigarrez nagoela erraiten, Kristen krutzearen etsai diradela:
19 Zeinen fina baita perditionea, zeinen Iainkoa, sabela, eta gloria haien konfusionerekin, pensatzen dutelarik lurreko gauzetan.
20 Baina gure konbersationea zeruetan da: nondik Salbadorearen ere begira baikaude, zein baita Iesus Krist Iauna,
21 Zeinek transformaturen baitu gure gorputz ezdeusa, haren gorputz gloriosoaren konforme egin dadinzat, gauza guziak ere bere suiet egin ahal ditzakeen berthutearen araura.
KAP. IIII.
1 Perseberatzera exhortatzen. 5 Modestia. 6 Othoitza eta esker emaite. 7 Iainkoaren bakea. 8 Pensamendu sainduetan pensatzeko. 10 Paulen kontentamendua. 18 Elemosinak sakrifizio deitzen.
1 Halakotz, ene anaie maiteak, eta desiratuak ene bozkarioa eta koroa, hunela egon zaitezte gure Iaunean, ene maiteak.
2 Euodiari othoiztez nagoka, eta Sintikeri othoiztez nagoka diraden afektione ber batetako Iaunean.
3 Eta hiri ere othoitz egiten drauat, neure egiazko laguna, aiuta ditzan emazte enekin batean bataillatu diradenak Ebanjelioan, eta Klementekin eta ene berze aiutazalekin, zeinen izenak baitirade bizitzeko liburuan.
4 Alegera zaitezte Iaunean bethiere: berriz diot, alegera zaitezte.
5 Zuen modestia ezagut bedi gizon guziez: Iauna hurbil da.
6 Eztuzuela deusez ansiarik: baina gauza orotan othoitzaz eta suplikationez esker emaiterekin zuen rekestak notifika bekizkio Iainkoari.
7 Eta Iainkoaren bake adimendu guzia iragaiten duenak begiraturen ditu zuen bihotzak eta zuen adimenduak Iesus Kristean.
8 Gainerakoaz, anaieak, gauza egiazko diraden guziak gauza honest guziak, iustoak, purak, amoriotakoak, izen onetakoak, baldin edozein berthute bada eta edozein laudorio, gauza hautan pensa ezazue:
9 Zein ikasi ere baitituzue, eta rezebitu, eta enzun, eta ikusi ere nitan. Gauza hauk bada egin itzazue, eta bakezko Iainkoa izanen da zuekin.
10 Alegeratu izan naiz Iaunean hagitz, zeren ia azkenekotz arraferdatu zareten zuen nizazko ansian: hartan pensatzen ere bazenduten, baina komoditaterik etzinduten
11 Eznaiz minzo deusen peitu izanez: ezen nik ikasi dut erideiten naizenaren araura kontent izaten.
12 Eta badakit behera izaten, badakit abundant izaten ere: leku guzietan eta gauza guzietan ikasi dut ase izaten eta gose izaten, eta abundant izaten eta peitu izaten.
13 Gauza guziak ahal ditzaket Krist fortifikatzen nauenaz:
14 Badarik ere ungi egin duzue zeren elkarrekin ene afliktionera komunikatu ukan baituzue.
15 Eta zuek ere badakizue, Filipianoak, ezen Ebanjelioaren predikatione hatsean, Mazedoniarik partitu ninzenean, ezeinere Elizak etzarautala deus komunikatu har eta emanezko beharkian, zuek zeurok baizen.
16 Ezen Thesalonikan ninzenean, behin eta berriz, behar nuena igorri ukan drautazue.
17 Ez emaitzeren galdez nagoelakotz: baina galdegiten dut fruktua ezagut dakizuen kontura zuen abantailletan.
18 Bada rezebitu ukan ditut gauza guziak, eta abundantia dut: konplitu izan naizela, diot, Epafroditeganik rezebiturik zuezaz igorriak, urrin onetako usain anzo, Iainkoaren gogarako eta plazentiatako sakrifizio.
19 Ene Iainkoak ere suplituren du behar ukanen duzuen guzia, bere abrastasunaren araura gloriarekin Iesus Kristean.
20 Bada gure Iainko eta Aitari dela gloria sekula sekulakotz. Amen.
21 Salutaitzazue saindu guziak Iesus Kristean Salutatzen zaituztez enekin diraden anaiek.
22 Salutatzen zaituztez saindu guziek, eta prinzipalki Zesaren etxekoek.
23 Iesus Krist gure Iaunaren gratia dela zuekin guziokin. Amen.
Filipianoetara Romarik eskribatua Epafroditerekin.
|