S. PAUL APOSTOLUAREN ROMANOETARATKO EPISTOLA
KAP. I.
1 Ebanjelioa Apostolu izateko elejitu. 3 Krist. 8 Romanoen fedea. 11, 14 Guzietara zordun Paul. 16 Ebanjelioa. 18 Iainkoaren hira infidelitatearen gainean. 21 Gizonen Iainkoagana ingrat izatea. 23 Idolatria. 24 Iainkoaren egiaren menosprezazalen punitionea. 26 Iainkoaz abandonatu izan diradenen fruktuak.
1 Paulek Iesus Kristen zerbitzariak Apostolu izatera deithuak, Iainkoaren Ebanjelioaren predikatzeko bereziak.
2 (Zein lehendanik bere Profetez Eskriptura sainduetan Iainkoak prometatu ukan baitzuen)
3 Bere Seme haragiaz den bezenbatean Dabid-en hazitik eginaz,
4 Sanktifikationetako Espirituaz den bezenbatean hiletariko resuszitatzez Iainkoaren Seme botheretsuki deklaratuaz, Iesus Krist gure Iaunaz:
5 Zeinaganik rezebitu baitugu gratia eta Apostolutasuna fedea obedi dadinzat, Jentil guziak baithan haren izenean:
6 Zeinen artean zuek ere deithu izan baitzarete Iesus Kristgana.
7 Roman zareten guziei, Iainkoaren onhetsiei, saindu izatera deithuei: Grazia dela zuekin eta bakea gure Iainko Aitaganik, eta Iesus Krist Iaunaganik.
8 Lehenik behinzat esker draukat neure Iainkoari Iesus Kristez zuen guziokgatik, zeren zuen fedea famatzen baita mundu orotan.
9 Ezen Iainkoa dut testimonio (zein zerbitzatzen baitut neure espirituan bere Semearen Ebanjelioan) ezen pausu gabe zuezaz memorio egiten dudala:
10 Bethiere neure orationetan othoitz eginez, baldin zerbait maneraz noizpait ere bide moldezkorik eman badakit Iainkoaren borondatez, zuetara ethor nadin.
11 Ezen zuen ikusteko desir handia dut, zenbeit dohain espiritual parti diezazuedanzat, zuen konfirmatzeko:
12 Erran nahi dut, zuen eta ene elkarrekilako fedeaz konsola nadinzat.
13 Eztut bada nahi ignora dezazuen, anaieak, ezen anhitzetan zuetara ethortera deliberatu dudala (baina enpatxatu izan naiz oraindrano) zenbeit fruktu nuenzat zuetan ere, berze Jentiletan ere bezala.
14 Zordun naiz hanbat Grekoetara nola Barbaroetara, hanbat zuhurretara nola ignorantetara.
15 Bada, nitan den bezenbatean prest naiz zuei Roman zaretenoi ere ebanjelizatzera.
16 Ezen eznaiz ahalke Kristen Ebanjelioaz: zeren Iainkoaren botherea baita, sinhesten duen guziaren salbamendutan, Iuduaren lehenik eta gero Grekoaren.
17 Ezen Iainkoaren iustitia hartan erakusten da fedetik federa: eskribatua den bezala, Iustoa fedez biziko da.
18 Ezen Iainkoaren hira klaroki erakusten da zerutik, egia iniustitiatan dadukaten gizonen infidelitate eta iniustitia ororen kontra:
19 Zeren Iainkoaz ezagut ahal daitena manifest baita hetan: ezen Iainkoak haei manifestatu ukan draue.
20 Ezen haren gauza inbisibleak (hala nola haren bothere eternala eta dibinitatea) munduaren kreationetik ikusten dirade, gauza kreatu hautarik konsideratzen diradenean: exkusa gabe diradenzat.
21 Zeren Iainkoa ezagutu ukan dutenaren gainean, ezpaitute Iainko bezala glorifikatu, ez regratiatu: baina bano egin izan dirade bere diskursuetan, eta haien bihotz adimendu gabea ilhunbez bethe izan da.
22 Bere buruak zuhur egiten zituztelarik erho egin izan dirade.
23 Ezen kanbiatu ukan dute Iainko inkorruptiblearen gloria, gizon korruptiblearen imajinatara, eta hegaztinen, eta laur oinetako bestien, eta herrestez ebilten diradenen imajinatara.
24 Halakotz Iainkoak ere abandonatu ukan ditu hek beren bihotzetako guthizietara, satsutasunera, bere gorputz propriei itsusgoa egitera elkarren artean:
25 Nola Iainkoaren egia gezurretara kanbiatu ukan baitute, eta adoratu baitituzte eta zerbitzatu kreaturak, utzirik Kreazalea zein baita eternalki benedikatua, Amen.
26 Halakotz bada abandonatu ukan ditu Iainkoak itsusgoatako afektionetara: ezen haien emaztek ere kanbiatu ukan dute usanza naturala natura kontra denera:
27 Eta halaber arrak ere, utzirik emazten usanza naturala, berotu izan dirade bere guthizian bata berzeagana, arrak arrarekin infamiatako gauzak egiten zituztela, eta berak baithan rezebitzen lutela bere hogenaren rekonpensa behar zen bezalakoa.
28 Eta nola ezpaitute konturik egin Iainkoaren ezagutzetan edukitera: hala abandonatu ukan ditu Iainkoak iujemendu guziren falta den espiritu batetara: bide eztiraden gauzen egitera:
29 Iniustitia guziaz betheak, paillardizaz, gaixtakeriaz, abaritiaz, malitiaz: inbidiaz betheak, gizerhaitekaz, guduz, enganioz, konditione gaixtoz:
30 Raportari, gaitzerraile, Iainkoaren gaitzesle, iniuriazale, urgulutsu, bantari, gaitz-erideile, aitamen desobedient:
31 Adimendu gabe, paktoen hautsle, afektione natural gabe, apazega ezin daitezken bezalako, miserikordia gabe.
32 Zeinek Iainkoaren zuzena ezagutu badute ere (nola halako gauzak egiten dituztenek, herio merezi duten) eztituzte egiten solament, baina are halakorik egiten dutenak faboratzen dituzte.
KAP. II.
1 Iainkoaren iujemendua hipokriten gainean. 4 Iainkoaren benignitatea. 6 Obren arauez batbederari rendaturen. 11 Iainkoa baithan personen akzeptionerik ezta. 13 Iuduak eta Jentilak zergatik reprehenditzen diraden. 17 Iuduen urgulua. 25 Zirkonzisionea. 26 Preputioa.
1 Halakotz exkusa gabe aiz o gizona, nor ere baitaiz berzeak iujeatzen dituana: ezen hunez beraz zeren iujeatzen baituk berzea, eure burua kondemnatzen duk: ikusirik ezen iujeatzen ari aizenorrek, gauza berak egiten dituala.
2 Eta badakigu ezen Iainkoaren iujemendua egiaren araura dela halako gauzak egiten dituztenen gainean.
3 Eta uste duk, o gizon halako gauzak egiten dituztenak iujeatzen dituana, eta eurorrek hek egiten, ezen hi itzuriren atzaiola Iainkoaren iujemenduari?
4 Ala haren benignitatearen eta patientiaren eta igurikite luzearen abrastasuna menospreziatzen duk: ezagutzen eztualarik ezen Iainkoaren benignitateak emendamendutara deitzen auela ?
5 Baina eure gogortasunaren eta bihotz urrikimendu gabearen araura, hiraz thesaur egiten draukak eure buruari hiraren eta Iainkoaren iujemendu iustoaren deklarationeko egunekotzat.
6 Zeinek rendaturen baitrauka, batbederari zeini bere obren araura:
7 Hala nola, ungi egitezko irauterekin gloria eta ohore eta inmortalitate bilhatzen dutenei, bizitze eternala:
8 Baina reboltari diradenei, eta egiari behatzen etzaizkonei, baina iniustitia obeditzen dutenei, rendaturen zaie indignatione eta hira.
9 Tribulatione eta herstura gaixtakeria egiten duen gizon guziaren arimaren gainera, Iuduarenera lehenik, gero Grekoarenera ere.
10 Baina gloria eta ohore eta bake ungi egiten duen guziari, Iuduari lehenik, gero Grekoari ere.
11 Ezen ezta personen akzeptionerik Iainkoa baithan.
12 Ezen Legea gabe bekatu egin duten guziak, Legea gabe galduren ere dirade: eta Legean bekatu egin duten guziak, Legeaz iujeaturen dirade.
13 (Ezen eztirade Legea enzuten dutenak iusto Iainkoa baithan: baina Legea egiten dutenak iustifikaturen dirade.
14 Ezen ikusirik ezen Jentilek Legea eztutelarik, naturalki Legeari dagozkan gauzak egiten dituztela, hek Legea eztutelarik, bere buruenzat berak dirade Lege:
15 Zeinek erakusten baitute Legearen obra eskribatua bere bihotzetan, beren konszientiak halaber testimoniaje rendatzen drauelarik, eta haien pensamenduek elkar akusatzen dutelarik, edo exkusatzen ere.)
16 Iainkoak gizonen sekretuak iujeaturen dituen egunean, ene Ebanjelioaren araura, Iesus Kristez.
17 Huna, hi izen goitikoz deitzen aiz Iudu, eta reposatzen aiz Legean, eta gloriatzen aiz Iainko Iaunean.
18 Eta ezagutzen duk haren borondatea, eta badakik kontrario denaren beretzen, Legeaz instruitu izanik.
19 Eta fida aiz itsuen gidari aizela, ilhunbean diradenen argi,
20 Ignoranten instruizale, haurren irakasle, zeren baituk ezagutzearen eta egiaren forma Legean.
21 Hik bada berzea irakasten duanorrek, eure burua eztuk irakasten: predikatzen baituk eztela ebatsi behar, ebaisten duk:
22 Erraiten baituk eztela adulteriorik iauki behar, adulterio iaukiten duk: idolak abominationetan baitadutzak, eurorrek sakrilejio egiten duk.
23 Eta Legean gloriatzen baitaiz, Legea hautsiz Iainkoa desohoratzen duk.
24 Ezen Iainkoaren izena zuen kausaz blasfematzen da Jentilen artean: eskribatua den bezala.
25 Ezen egia duk, zirkonzisionea probetxable dela, baldin Legea begira badezak: baina baldin Legearen hautsle bahaiz, hire zirkonzisionea preputio bilhatzen duk.
26 Bada baldin preputioak Legearen ordenanzak begira baditza, haren preputioa ezta zirkonzisionetan estimaturen?
27 Eta naturaz den preputioak baldin Legea begira badeza, ezau iujeaturen hi, letraz eta zirkonzisionez Legearen hautsle aizenor?
28 Ezen ezta hura Iudu, gainetik dena: ezeta gainetik haragian egiten dena zirkonzisione.
29 Baina hura da Iudu, barnetik dena: eta zirkonzisionea da, bihotzetik dena, espirituan ez letran: zein Iuduren laudorioa ezpaitatorke gizonetarik baina Iainkoaganik.
KAP. III.
1 Iuduaren eta Jentilaren diferentia. 9, 22 Guziak bekatore. 20 Legeko obrek nehor ez iustifikatzen, Legeak bekatua ezagut eraziten. 23 Kristez iustifikatzen. 24 Bekatuen barkamendua. Fedea. 27 Fedez iustifikatzen Legea gabe, 28 Iainkoa Iuduen eta Jentilen Iainko.
1 Zerik da bada Iuduaren abantailla, edo zerik da zirkonzisionearen probetxua?
2 Handia manera orotara: eta guzien gainetik zeren Iainkoaren deklarationeak kargutan eman baitzaizte.
3 Ezen zer da baldin batzuk sinhetsi ezpadute? ala haien inkredulitateak Iainkoaren fedea ezdeusturen du?
4 Gertha eztadila: aitzitik biz Iainkoa egiati,eta gizon guzia gezurti, eskribatua den bezala, Eure hitzetan iusto eriden adinzat, eta hizaz iujemendu egiten denean garaita duanzat.
5 Eta baldin gure iniustitiak Iainkoaren iustitia lauda eraziten badu, zer erranen dugu? ala iniusto da Iainkoa punitzen duenean? (gizon bezala minzo naiz)
6 Gertha eztadila: berzela, nola iujeaturen du Iainkoak mundua?
7 Ezen baldin Iainkoaren egia abundosago bada ene gezurraz haren gloriatan, zergatik ni goitirik bekatore bezala kondemnatzen naiz?
8 Eta (guzaz gaizki minzo diraden bezala, eta batzuk guk erraiten dugula dioiten bezala) zeren eztugu gaizki egiten, ungia ethor dadinzat? zeinen damnationea iusto baita.
9 Zer bada? exzellentago gara? Ezeinere maneraz: ezen aitzinetik razoinak emanik erakutsi dugu, ezen giziak hanbat Iuduak nola Grekoak, bekatuaren azpian diradela.
10 Eskribatua den bezala, Ezta iustorik, ezeta bakoitzik.
11 Ezta aditzen duenik ezta Iainkoa bilhatzen duenik.
12 Guziak aldaratu izan dirade, eta guziak elkarrekin inutil egin izan dirade: ezta ontasunik egiten duenik, ez batetarano.
13 Sepulkre ireki bat da haien eztarria: bere mihiez enganiotara usatu ukan dute: suge aspik-aren pozoina da haien ezpainetan.
14 Haien ahoa malediktionez eta karminduraz bethea da.
15 Arin dirade haien oinak odol isurtera.
16 Destruktione eta miseria haien bidetan.
17 Eta bide bakezkoa eztute ezagutu ukan. 18 Ezta Iainkoaren beldurra haien begien aitzinean.
19 Eta badakigu ezen zerere Legeak erraiten baitu, Legean diradenei erraiten drauela: aho guzia boza dadinzat, eta mundu guzia hogendun denzat Iainkoaren aitzinean.
20 Hunegatik Legearen obrez ezta iustifikaturen haragirik batre haren aitzinean: ezen Legeaz da bekatuaren ezagutzea.
21 Baina orain Legea gabe Iainkoaren iustitia manifestatu izan da, Legearen eta Profeten testimoniajea duela.
22 Bada Iainkoaren iustitia, Iesus Kristen fedez sinhesten duten guzietara eta guzien gainera: ezen ezta diferentiarik batre: ikusirik ezen guziek bekatu egin dutela, eta Iainkoaren gloriaren falta diradela.
23 Eta iustifikatzen dirade dohainik haren gratiaz, Iesus Krist Iaunean egin izan den redenptioneaz:
24 Zein ordenatu baitu Iainkoak fedeazko apazegagarri haren odolean, bere iustitiaren deklaratzeko, aitzineko bekatuen barkamenduagatik, Iainkoaren patientiaz:
25 Diot bere iustitiaren deklaratzeko denbora hunetan: bera iusto denkat, eta Iesusen fedeko denaren iustifikazale.
26 Non da beraz bantationea? iraitzi izan da. Zein legez? obrenaz? Ez: baina fedearen legeaz.
27 Konkluditzen dugu beraz, fedez iustifikatzen dela gizona Legearen obrak gabe.
28 Ala Iuduen ber da Iainkoa? ala ez Jentilen ere? gerthuki Jentilen ere.
29 Ezen bat da Iainkoa, zeinek iustifikaturen baitu zirkonzisionea fedetik, eta preputioa fedeaz.
30 Legea bada ez deus bilhatzen dugu fedeaz? Gertha eztadila: aitzitik Legea konfirmatzen dugu.
KAP. IIII.
3 Abraham fedez iustifikatu. 4 Obrak. 5 Fedea 6 Gizonaren dohain-ontasuna. 9 Zirkonzisionea. 11 Abraham, sinhesten dutenen aita. 15 Legeak hira enjendratzen. 18 Abrahamen fedea. 25 Kristen herioa eta resurrektionea.
1 Zer beraz erranen dugu gure aita Abrahamek eriden duela haragiaren arauez?
2 Ezen baldin Abraham obrez iustifikatu izan bada, badu zerzaz gloria dadin, baina ez Iainkoa baithan.
3 Baina zer dio Eskripturak? Sinhetsi ukan du Abrahamek Iainkoa, eta inputatu izan zaio iustitiatara.
4 Baina obratzen duenari alokairua etzaio gratiatan kontatzen baina hartzetan:
5 Ordea obratzen eztuenari, baina gaixtoa iustifikatzen duena baithan sinhesten duenari, bere fedea iustitiatan kontatzen zaio.
6 Nola Dabidek ere deklaratzen baitu Iainkoak obrak gabe iustitia inputatzen draukan gizonaren dohain-ontasuna, dioela,
7 Dohatsu dirade zeinen inikitateak kitatu izan baitirade eta zeinen bekatuak estali izan baitirade.
8 Dohatsu da Iaunak bekatua inputatu eztraukeon gizona.
9 Bada dohain-ontasun haur, zirkonzisionean da solament ala bai preputioan ere? Ezen erraiten dugu inputatu izan zaiola Abrahami fedea iustitiatan.
10 Nola bada inputatu izan zaio? zirkonzisionean zela, ala preputioan? ez zirkonzisionean, baina preputioan.
11 Gero rezebi zezan zirkonzisionearen seignalea, fedealen iustitiatako zigulutan zein baitzen preputioan: preputioan diradela sinhesten duten guzien aita lizenzat, haei ere iustitia inputa lekienzat:
12 Eta zirkonsionearen aita, erran nahi da, ez zirkonzisionekoen solament, baina gure aita Abrahamen fede preputioan zuenaren hatzari darreizkonen ere.
13 Ezen promesa etzaio Legeaz heldu izan Abrahami, edo haren haziari, munduaren heredero izateko, baina fedeazko iustitiaz.
14 Ezen baldin Legetik diradenak, heredero badirade ezdeus bilhatu da fedea, eta iraungi da promesa.
15 Zeren Legeak hira enjendratzen baitu: ezen non ezpaita legerik, han ezta transgresionerik
16 Harren fedez da heretajea, gratiaz denzat, promesa hazi guziaren fermu denzat: ez Legetik den haziaren solament, baina Abrahamen fedetik denaren ere, zein baita gure guzion aita,
17 (Skribatua den bezala, Anhitz nationeren aita ordenatu ukan aut) Iainkoaren aitzinean, zein sinhetsi ukan baitu: zeinek hilei bizitze emaiten baitraue, eta deitzen baititu eztiraden gauzak balirade bezala.
18 Zeinek esperanzaren kontra esperanzaz sinhets baitzezan, anhitz nationeren aita izanen zela: erran izan zaionaren araura, Hala izanen duk hire hazia.
19 Eta fedean flaku ez izanez, etzezan beha bere gorputz ia hilera, ehun urtheren ingurua bazuen ere: ezeta Sararen umunzi ia hilera.
20 Eta Iainkoaren promesaren gainean etzezan duda inkredulitatez: baina fortifika zedin fedez Iainkoari gloria emanik:
21 Eta frangoki seguraturik, ezen hari promes egin zeraukana, botheretsu zela egiteko ere.
22 Halakotz haur ere iustitiatan inputatu izan zaio.
23 Eta ezta eskribatu izan harengatik solament, ezen haur iustitiatan inputatu izan zaiola:
24 Baina guregatik ere, zeini inputaturen baitzaiku, Iesus gure Iauna hiletarik resuszitatu duena baithan sinhesten dugunoi,
25 Zein heriotara liuratu izan baita gure bekatuakgatik, eta resuszitatu gure iustifikationeagatik.
KAP. V.
1 Fedea. Bakea. 2 Gratia. Gloria. 4 Patientia. Experientia. 5 Esperanza. Iainkoaren amorioa. 12 Adam eta Krist. 14, 17 Herioaren eta bizitzearen regnatzea. 18 Gure iustifikationea. 21 Bekatuaren eta Gratiaren regnatzea.
1 Iustifikaturik bada Fedez, dugu bake Iainkoa baithara Iesus Krist gure Iaunaz.
2 Zeinez are ukan baitugu sartze haur fedez gratia hunetara, zeinetan fermu baikaude, eta gloriatzen baikara Iainkoaren gloriaren esperanzan.
3 Eta ez haur solament, baina are gloriatzen gara tribulationetan, dakigularik ezen tribulationeak patientia ekarten duela.
4 Eta patientiak experientia, eta experientiak esperanza.
5 Eta esperanzak eztu konfunditzen, zeren Iainkoaren amorioa eraitsia baita gure bihotzetan eman izan zaikun Espiritu sainduaz.
6 Ezen Krist, oraino indar gabe ginela, bere denboran infidelakgatik hil izan da.
7 Ezen miraz iustoagatik nehor hiltzen da: baina agian norbeit bentura leite zenbeit ungiegilegatik hiltzera.
8 Baina zertifikatzen du bere karitatea gu baithara Iainkoak, zeren oraino bekatutara abandonatuak ginela, Krist guregatik hil izan baita.
9 Anhitzez areago beraz orain haren odolaz iustifikaturik, harzaz salbu izanen gara hiratik.
10 Ezen baldin etsai ginela rekonziliatu izan bagara Iainkoagana haren Semearen herioaz, anhitzez areago rekonziliaturik salbaturen gara haren biziaz.
11 Eta ez haur solament baina gloriatzen ere bagara Iainkoa baithan Iesus Krist gure Iaunaz, zeinez orain rekonziliatione rezebitu baitugu.
12 Halakotz, nola gizon batez bekatua mundura sarthu izan baita, eta bekatuaz herioa: eta halaz gizon guzietara herioa heldu izan da, zeren guziek bekatu egin baitute.
13 Ezen Legerano bekatua munduan zen, baina bekatua ezta inputatzen legerik eztenean
14 Baina regnatu ukan du herioak Adamganik Moisesganano, bekaturik egin eztutenen gainean ere Adamen transgresionearen fazoinera zein baita ethorteko zenaren figura.
15 Baina dohaina ezta ofensa bezala: ezen baldin baten ofensaz anhitz hil izan badirade, anhitzez areago Iainkoaren gratia, eta gizon batez den gratiaren dohaina, zein baita Iesus Krist anhitzetara abondatu izan da.
16 Eta ezta dohaina bekatu egin duen batez sarthu izan den gauka bezala: ezen hogena ofensa batetarik sarthu izan da kondemnationetan: baina dohaina, da anhitz ofensatarik iustifikationetan.
17 Ezen baldin baten ofensaz herioak regnatu ukan badu, anhitzez areago iustitiazko gratiaren eta dohainaren abundantia rezebitzen dutenek bizitzetara regnaturen dute Iesus Krist batez.
18 Bada nola ofensa batez hogena ethorri baita gizon guzietara kondemnationetan: hala iustifikatzen gaituen iustitia batez ethorri da dohaina ere gizon guzietara bizitzezko iustifikationetan.
19 Ezen nola gizon baten desobedientiaz, bekatore anhitz egin izan baitirade, hala baten obedientiaz iusto anhitz eginen dirade.
20 Eta Legea berzalde sarthu izan da handi ledinzat ofensa: baina non handitu izan baita bekatua, han abundosago izan da gratia:
21 Nola regnatu baitu bekatuak heriotara, hala gratiak ere regna lezanzat iustitiaz bizitze eternaletara, Iesus Krist gure Iaunaz.
KAP. VI.
Bekatua ez zerbitzatzeko. 3 Baptismoa. 4 Resurrektionea. Bizitzearen berritzea. 6 Gizon zaharra. 10 Bekatuagana hiltzeko. Iainkoagana bizitzeko. 14 Bekatua. Legea. Gratia. 16 Obeditzen duenaren suiet nehor, bekatuaren edo iustitiaren. 21, 23 Bekatuaren gajeak. Bizitze eternala.
1 Zer erranen dugu beraz? egonen gara bekatutan, gratia abunda dadinzat?
2 Gertha eztadila. Ezen bekatuari hil izan gaizkionak, nola hartan oraino biziko gara?
3 Ala eztakizue ezen Iesus Krist Iaunean batheiatu izan garen guziok, haren herioan batheiatu izan garela?
4 Ohortze izan gara bada harekin batean Baptismoaz haren herioan: nola resuszitatu izan baita Krist hiletarik Aitaren gloriaz, hala gu ere bizitze berritan ebil gaitezenzat.
5 Ezen baldin harekin xartatuak bagara haren hiltzearen konformitatez, haren resurrektionearen konformitatez ere izanen gara.
6 Haur dakigularik ezen gure gizon zaharra harekin kruzifikatu izan dela, desegin dadinzat bekatuaren gorputza, gehiagorik bekatua zerbitza eztezagunzat.
7 Ezen hil dena libre da bekatutarik.
8 Eta baldin hil bagara Kristekin, sinhesten dugu biziko ere harekin garela:
9 Dakigularik ezen Krist hiletarik resuszitaturik, eztela gehiagorik hiltzen, herioak eztuela haren gainean gehiago dominationerik.
10 Ezen hil izan dena, bekatuari hil izan zaio behingotz: baina bizi dena, Iainkoari bizi zaio.
11 Hala zuek ere estima ezazue bekatuari hil zaizkiotela, baina Iainkoari bizi zaizkiotela Iesus Krist gure Iaunaz.
12 Eztezala bada regna bekatuak zuen gorputz mortalean, haren guthizietan bekatua obedi dezazuenzat.
13 Eta eztietzozuela aplika zuen menbroak inikitatezko harma izateko bekatuari: baina aplika ietzozue zuen buruak Iainkoari, hiletarik biztu anzo: eta zuen menbroak iustitiatako harma izateko Iainkoari.
14 Ezen bekatuak eztu zuen gainean dominationerik ukanen: ezen etzarete Legearen azpian, baina gratiaren azpian.
15 Zer bada? eginen dugu bekatu, zeren Legearen azpian ezgaren, baina gratiaren azpian? Gertha eztadila.
16 Ala eztakizue ezen noren ere obeditzera zerbitzari iarten baitzarete, obeditzen duzuenaren zerbitzari zaretela: edo bekatuaren heriotara, edo obedientiaren iustitiatara?
17 Bada esker Iainkoari zeren bekatuaren zerbitzari izan baitzarete, baina bihotzetik obeditu baituzue doktrinaren forma, zeinetara eman izan baitzarete:
18 Eta bekatuaren azpitik ilkirik, iustitiaren zerbitzari egin izan baitzarete.
19 Gizonen anzora minzo naiz zuen haragiaren infirmitatearen kausaz. Bada nola aplikatu baitituzue zuen menbroak zerbitzatzeko satsutasunari eta inikitateari inikitate egitera: hala orain aplikaitzazue zuen menbroak zerbitzatzeko iustitiari saindutasunetara
20 Ezen bekatuaren zerbitzari zinetenean: libre zineten iustitiaz den bezenbatean.
21 Zer fruktu zenduten bada orduan orain ahalke zareten gauza hetarik? ezen haien fina, herioa da.
22 Baina orain bekatuaren azpitik libreturik, eta Iainkoaren zerbitzari eginik, baduzue zuen fruktua saindutasunetan: eta fina, bizitze eternala.
23 Ezen bekatuaren gajeak, herioa: eta Iainkoaren dohaina da bizitze eternala Iesus Krist gure Iaunaz.
KAP. VII.
1 Legearen dominationea. 4 Zertako Legearen azpitik libre egin garen. 6 Espirituzko arrenberritzea. 7 Legeaz bekatuaren ezagutzea. 22 Barneko gizona. 24 Paulen desira. 25 Adimendua. Haragia.
1 Ala eztakizue, anaieak, (ezen Legea ezagutzen dutenei minzo natzaie) nola Legeak dominatione duen gizonaren gainean bizi den artean?
2 Ezen emazte ezkondua, senharra bizi dueno obligatua da Legeaz: baina baldin senharra hil badadi, libre da senharraren legetik.
3 Beraz senharra bizi deno adultera deithuren da, berze senhar baten emazte egin badadi: baina senharra hil badadi lege hartarik libre da: hala non ezpaitate adultera baldin berze senhar baten emazte egin badadi.
4 Bada, ene anaieak, zuek ere Legeari hil zaizkiote Kristen gorputzean: berze, hiletarik resuszitatu den baten zaretenzat: Iainkoari fruktifika diezogunzat.
5 Ezen haragian ginenean, bekatuen afektione Legeaz ziradenek indar zuten gure menbroetan, herioari fruktifikatzeko.
6 Baina orain Legetik libre gara, hari hil izanik zeinetan hatzamanak baikineunden: espirituzko berritasunetan zerbitza dezagunzat, eta ez letrazko zahartasunetan.
7 Zer erranen dugu beraz? Legea bekatu da? Gertha eztadila. Aitzitik bekatua eztut ezagutu ukan Legeaz baizen. Ezen eznukeen ezagutu guthizia baldin legeak erran ezpalu, Eztuk guthiziaturen.
8 Baina bekatuak okasione harturik manamenduaz enjendratu ukan du nitan guthizia guzia. Ezen Legea gabe, hila da bekatua.
9 Ezen ni bizi ninzen Legea gabe noizpait: baina manamendua ethorri denean, bekatua berriz bitzen hasi izan da.
10 Eta ni hil izan naiz: eta eriden izan da bizitzetako ordenatu zeitadan manamendua, heriotara itzultzen zaitadala.
11 Ezen bekatuak okasione harturik, seduzitu nau manamenduaz eta harzaz hil ukan nau.
12 Bada Legeaz den bezenbatean hura saindu da, eta manamendua saindu eta iusto eta on.
13 Beraz on den gauza herio egin izan zait? Gertha eztadila: aitzitik bekatuak, bekatu zela ager ledinzat, on den gauzaz herioa enjendratu ukan draut, bekatua exzesiboki bekatore egin ledin manamenduaz.
14 Ezen badakigu Legea espiritual dela: baina ni karnal naiz, bekatuaren azpira saldua.
15 Ezen egiten dudana, etzait on: ezen eztut zer nahi baitut, hura egiten: baina zeri gaitz baitaritzat, hura egiten dut.
16 Bada baldin zer nahi ezpaitut, hura egiten badut, konsentitzen draukat Legeari, ezen ona dela.
17 Bada orain gehiagorik eznaiz ni hura egiten dudana, baina nitan habitatzen den bekatua.
18 Ezen badakit eztela habitatzen nitan (erran nahi baita, ene haragian) onik: ezen nahia bada nitan, baina onaren konplitzea, eztut erideiten.
19 Ezen nahi dudan ungia eztut egiten: baina nahi eztudan gaizkia egiten dut.
20 Bada baldin zer nik nahi ezpaitut hura egiten badut, eznaiz gehiagorik ni, hura egiten dudana, baina nitan habitatzen den bekatua.
21 Erideiten dut beraz lege haur nitan, ungia egin nahi dudanean, ezen gaizkia datxetala niri.
22 Ezen atsegin hartzen dut Iainkoaren Legean barneko gizonaz den bezenbatean:
23 Baina badakusat berze lege bat neure menbroetan, ene adimenduko legearen kontra bataillatzen denik, eta ene menbroetan den bekatuaren legeari gathibatzen neraukonik.
24 Helas gizon miserablea ni, nork idokiren nau herio hunetako gorputzetik?
25 Eskerrak emaiten drautzat Iainkoari Iesus Krist gure Iaunaz. Bada nik neurorrek adimenduaz zerbitzatzen dut Iainkoaren Legea, baina haragiaz bekatuaren legea.
KAP. VIII.
1 Fidelen libertatea. 5 Haragiaren afektionea eta espirituarena. 9 Kristen Espiritua gutan. 15 Suiektionezko eta adoptionezko espiritua. 17 Iainkoaren heredero. 18 Sufrimenduak. 20 Kreatura suiet banitatera. 18 Krist lehen sorthua deitzen. 29 Predestinationea, Bokationea. Iustifikationea. Glorifikationea. 31 Krist guregatik liuratu. 34, 37 Deusek ezin separa fidelak Kristen amoriotik. 35 Harakinzako ardiak.
1 Beraz orain ezta kondemnationerik batre Iesus Kristean diradenenzat: erran nahi da, haragiaren araura ebilten eztiradenen, baina espirituaren araura.
2 Ezen Iesus Krist Iaunean den bizitzetako Espirituaren Legeak libre egin nau bekatuaren eta herioaren legetik.
3 Ezen Legearen inpotentiak deus ezin zaidianean haragian, Iainkoak igorririk bere Seme propria bekatutako haragiaren forman, eta bekatuagatik, kondemnatu ukan du bekatua haragian.
4 Legearen iustitia konpli dadinzat gutan, haragiaren araura ezgabiltzanotan, baina Espirituaren araura.
5 Ezen haragiaren arauezko diradenak haragiaren gauzetara dirade afektionatu: baina Espirituaren arauezkoak, Espirituaren gauzetara.
6 Eta haragiaren afektionea, herio da: baina Espirituaren afektionea, bizitze eta bake:
7 Zeren haragiaren afektionea etsaigoa baita Iainkoaren kontra: ezen Iainkoaren Legearen ezta suiet: eta ezin ere daite.
8 Beraz haragian diradenak, Iainkoari plazent ezin dirateke.
9 Ordea zuek etzarete haragian, baina Espirituan: baldin behinzat Iainkoaren Espiritua habitatzen bada zuetan: baina baldin edozeinek Kristen Espiritua ezpadu, haina ezta haren.
10 Eta baldin Krist zuetan bada, gorputza behinzat hil da bekatuaren kausaz: baina Espiritua da bizitzea iustitiaren kausaz.
11 Bada baldin Iesus hiletarik resuszitatu duenaren Espiritua habitatzen bada zuetan, Krist hiletarik resuszitatu duenak, bibifikaturen ditu zuen gorputz mortalak ere bere Espiritu zuetan habitatzen denaren kausaz.
12 Halakotz bada, anaieak, zordun gara, ez haragiagana, haragiaren araura bizitzeko, baina Espirituagana.
13 Ezen baldin haragiaren araura bizi bazarete, hilen zarete: baina baldin Espirituaz gorputzaren egitateak mortifikatzen badituzue, biziko zarete.
14 Ezen Iainkoaren Espirituaz gobernatzen diraden guziak, Iainkoaren haur dirade.
15 Ezen eztuzue suiektionetako espiritu bat rezebitu, berriz beldurretan izateko: baina rezebitu duzue adoptionezko espiritua, zeinez oihu egiten baitugu Abba, erran nahi baita, Aita.
16 Espiritu hunek berak testifikatzen du gure espirituarekin batean, ezen Iainkoaren haur garela.
17 Eta baldin haur bagara, baieta heredero: heredero, diot, Iainkoaren, eta Kristen herederokide, baldin ordea harekin batean sufritzen badugu, harekin batean glorifika gaitezenzat.
18 Ezen estimatzen dut denbora hunetako sufrimenduak eztiradela konparatzeko ethorteko den gloria gutan manifestaturen denarekin.
19 Ezen kreaturak desir handiz begira daude noiz Iainkoaren haurrak manifesta daitezkeen.
20 Ezen kreaturak banitatetara suiet dirade, ez bere nahiz, baina esperanzaren azpian suiektionetan ezarri dituenaren kausaz, hek ere delibraturen diradela korruptionearen suiektionetik, Iainkoaren haurren gloriaren libertatean izateko.
21 Ezen badakigu kreatura guziak suspirioz elkarrekin daudela, eta penatan diradela oraindrano.
22 Eta ez hek solament, baina gu ere Espirituaren primitiak ditugula, geurok gure baithan suspirioz gaude, adoptionearen begira gaudela, gure gorputzaren delibranzaren diot.
23 Ezen esperanzaz salbatu izan gara. Eta ikusten den esperanza, ezta esperanza: ezen nehork ikusten duena, zertako espera lezake?
24 Baina baldin ikusten eztugunaz esperanza badugu, patientiaz igurikiten dugu.
25 Eta halaber Espirituak ere arinzen ditu gure infirmitateak, ezen zerzaz othoitz egin behar dugun bide bezala, eztakigu: baina Espiritua bera othoiztez dago guregatik erran ezin daitezkeen suspirioz.
26 Baina bihotzak examinatzen dituenak badaki, zerik den Espirituaren afektionea: ezen Iainkoaren araura othoitz egiten du sainduakgatik.
27 Badakigu halaber ezen Iainkoari on daritzotenei gauza guziak elkarrekin aiutatzen zaiztela onetara, iakiteko da, haren ordenanzaren araura deithu diradenei.
28 Ezen lehenetik zein ezagutu baititu hek predestinatu ere ditu bere Semearen imajinaren konforme izateko, hura denzat lehen iaioa anhitz anaieren artean.
29 Eta zein predestinatu baititu, hek deithu ere ditu: eta zein deithu baititu, hek iustifikatu ere ditu: eta zein iustifikatu baititu hek glorifikatu ere ditu.
30 Zer bada erranen dugu gauza hautara? Baldin Iainkoa gure alde bada, nor izanen da gure kontra?
31 Zeinek bere Seme propria ezpaitu gupida ukan, baina gure guziongatik eman ukan baitu, nola eztrauzkigu gauza guziak ere harekin emanen?
32 Nork produituren du akusationerik Iainkoaren elejituen kontra? Iainkoa da iustifikatzen duena.
33 Nor da kondemnaturen duena? Krist da hil izan dena, baina are resuszitatu ere dena: Iainkoaren eskuinean ere dena, eta guregatik othoitz egiten duena.
34 Nork separaturen gaitu gu Kristen amoriotik? ala tribulationek, ala hersturak, ala persekutionek, ala gosetek, ala billuzi izatek, ala perilek, ala ezpatak?
35 Eskribatua den bezala, Hire kausaz hiltzen gaituk egun oroz: estimatu izan gaituk harakinzako ardien pare.
36 Baina gauza hautan guziotan biktorioso bainoago gara, gu onhetsi gaituenaren partez.
37 Ezen segur naiz ezen ez heriok, ez bizitzek, ez Aingeruek, ez prinzipaltasunek, ez botherek, ez presenteko gauzek, ez ethortekoek:
38 Ez goratasunek, ez barnatasunek, ez berze kreaturak batek ere ezin separaturen gaituela Iainkoaren amorio Iesus Krist gure Iaunean ekarri draukunetik.
KAP. IX.
2 Paulen Iuduetaratko afektionea. 5 Krist Iainko. 8 Promesaren haurrak. 10 Iainkoaren elektionea. 15, 18 Iainkoak nahi duenari miserikordia egiten eta nahi duena gogortzen. 22 Hirazko eta miserikordiazko unziak. 24 Jentilak deithu. 27 Iuduetarik salbatzen diradenak guti.
1 Egia diot Kristean, eztiot gezurrik, neure konszientiak halaber testifikatzen drautalarik Espiritu sainduaz,
2 Ezen tristitia handia, eta tormenta ardurazkoa dudala neure bihotzean.
3 Ezen desir nuke ni neuror Kristganik separatua ninzen neure anaieakgatik, zein baitirade ene ahaide haragiaren arauez:
4 Zein baitirade Israeltar: zeinena baita adoptionea, eta gloria, eta allianzak, eta Legearen ordenanza, eta zerbitzu dibinoa eta promesak:
5 Zeinenak baitirade Aitak, eta hetarik da Krist haragiaren arauez, zein baita gauza guzien gaineko Iainko, eternalki benedikatua. Amen.
6 Badarik ere ezin date Iainkoaren hitza erori den: ezen eztirade Israeleko diraden guziak, Israel.
7 Eta zeren Abrahamen hazi diraden eztirade halakotz guziak haur, baina Isaaktan hazi deithuren zaik hiri.
8 Erran nahi da, eztiradela haragiaren haur diradenak, ha1akotz Iainkoaren haur: baina promesaren haur diradenak estimatzen diradela hazitan.
9 Ezen promesaren hitza haur da, Denbora hunetan ethorriren naiz, eta Sarak ukanen du seme bat.
10 Eta ez haur solament, baina Rebekak ere batganik konzebitu zuenean, baitzen, gure aita Isaakganik.
11 Ezen oraino haurrak sorthu gabe, eta hek ungirik ez gaizkirik egin gabe (Iainkoaren ordenanza elektionearen araura legoenzat,
12 Ez obren baina deitzen duenaren partez) erran izan zaion hari, Gehienak zerbitzaturen din xipiena.
13 Eskribatua den bezala, Iakob onhetsi dut eta Esau gaitzetsi.
14 Zer beraz erranen dugu? Ala da iniustitiarik Iainkoa baithan? Gertha eztadila.
15 Ezen Moisesi erraiten drauka, Pietate ukanen diat pietate egin nahi ukanen draukadanaz, eta miserikordia eginen diarokat miserikordia egin nahi ukanen draukadanari.
16 Halakotz beraz elektionea ezta nahi duenaren, ez laster egiten duenaren, baina Iainko miserikordia egiten duenaren.
17 Ezen badiotsa Eskripturak Faraori, Hunetakotz ber suszitatu aut, erakuts dezadanzat hitan neure botherea, eta denuntia dadinzat ene izena lur guzian.
18 Beraz nahi duenari miserikordia egiten drauka, eta nahi duena gogortzen du.
19 Erranen drautak bada niri, Zergatik oraino arranguratzen da? ezen nor da haren borondateari resisti ahal diezakeona?
20 Bainaitzitik, o gizona, hi nor aiz Iainkoaren kontra replikatzen duana? Ala erranen drauka gauza moldatuak hura moldatu duenari, Zergatik hunelako egin nauk?
21 Ala eztu lur-tupinagileak orhe ber batetarik egiteko bothere, unzi bataren ohoretako, eta berzearen desohoretako?
22 Eta zer da, baldin erakutsi nahiz Iainkoak hira, eta ezagut erazi nahiz bere botherea, sufritu baditu patientia handitan hirazko unzi galtzekotzat aprestatuak?
23 Eta bere gloriazko abrastasunen ezagut eraziteko miserikordiazko unzi gloriatako aprestatu dituenetara?
24 Zein deithu ere baititu diot gu, ez solament Iuduetarik, baina Jentiletarik ere.
25 Nola Osea baithan ere erraiten baitu, Deithuren dut ene populu etzena, neure populu: eta nizaz onhetsi etzena, neure onhetsi.
26 Eta izanen da, erran izan zaien lekuan, Etzarete ene populu zuek, han deithuren baitirade Iainko biziaren haur.
27 Esaias ere oihuz dago Israelen gainean, Israeleko haurren kontua itsasoko sablea bezala lizen orduan, restanzak dirade salbaturen
28 Ezen Iaunak akabatzen eta laburtzen du beharkia iustitiarekin: zeren beharki laburtu bat eginen baitu Iaunak lurraren gainean.
29 Eta lehen Esaiasek erran zuen bezala, Baldin armaden Iaunak utzi ezpalerauku hazia, Sodoma bezalakatu ginatekeen, eta Gomorha irudi ukan gendukeen.
30 Zer beraz erranen dugu? Ezen Jentil iustitiari etzarreitzanek, iustitia ardietsl ukan dutela: etare iustitia fedezkoa:
31 Baina Israel, iustitiazko Legeari zarreikalarik, iustitiazko Legera eztela heldu izan.
32 Zergatik? zeren ezpaita haur izan fedez, baina Legeko obrez bezala: ezen behaztopatu izan dirade behaztopagarriko harrian.
33 Eskribatua den bezala, Huna, ezarten dut Sionen behaztopagarriko harria, eta trebukagarriko harria: eta nor ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta konfus izanen.
KAP. X.
2 Eszientia gaberiko zeloa. 3 Iainkoaren iustitia eta gizonena. 4 Legearen fina Krist. 5 Legezko eta fedezko iustitia. 14 Inbokatzea. Sinhestea. Enzutea. Predikatzea. 15 Hitzaren ministreak. 17 Fedea enzutetik, eta enzutea Iainkoaren hizetik.
1 Anaieak, ene bihotzeko afektione ona eta Iainkoagana Israelgatik egiten dudan othoitza da salba ditezen.
2 Ezen testimoniaje ekarten drauet, nola Iainkoaren zeloa baduten, baina ez eszientiaren araura.
3 Ezen Iainkoaren iustitia ezagutzen eztutelarik, eta bere iustitia fundatu nahiz dabiltzalarik, Iainkoaren iustitiari etzaizka susmetitu.
4 Ezen Legearen fina Krist da, sinhesten duen guziaren iustitiatan.
5 Ezen Moisesek ere eskribatzen du Legetik den iustitiaz, Ezen gauza hek eginen dituen gizona, hezaz biziko dela.
6 Baina fedez den iustitiak, hunela erraiten du, Ezterrala eure bihotzean, Nor iganen da zerura? hori duk Kristen garaitik erekartea.
7 Edo, nor iautsiren da abismera? hori duk Kristen hiletarik harzara erekartea.
8 Baina zer erraiten du? Hire hurbil duk hitza hire ahoan eta hire bihotzean. Haur da fedeazko hitz predikatzen duguna.
9 Ezen baldin konfesa badezak eure ahoz Iesus Iauna, eta eure bihotzean sinhets badezak, ezen Iainkoak hura hiletarik resuszitatu duela, salbaturen aiz.
10 Ezen bihotzez sinhesten da iustifikatu izateko, eta ahoz konfsione egiten salbatu izateko.
11 Ezen erraiten du Eskripturak, Nor ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta konfus izanen.
12 Ezen ezta diferentiarik Iuduaren eta Grekoaren artean: ezen guzien Iaun bera da abrats, hura inbokatzen duten guzietara.
13 Ezen norere baita Iaunaren izena inbokaturen duena, salbaturen da.
14 Nolatan bada inbokaturen dute hura baithan sinhetsi ukan eztutenek: eta nolatan sinhetsiren dute harzaz enzun ukan eztutenek? eta nolatan enzunen dute predikazalerik gabe?
15 Eta nolatan predikaturen dute baldin igor ezpaditez? eskribatua den bezala, O zein eder diraden bakea ebanjelizatzen dutenen oinak, gauza onak ebanjelizatzen dituztenenak!
16 Baina guziak etzaizkio behatu izan Ebanjelioari, ezen Esaiasek erraiten du, Iauna, nork sinhetsi du gure predikationea?
17 Beraz fedea enzutetik da: eta enzutea Iainkoaren hitzaz.
18 Baina galdez nago, ala eztute enzun ukan? Bainaitzitik lur orotara ilki izan da haien soinua, eta munduaren bazterretarano haien hitzak.
19 Baina galdez nago, ala Israelek eztu Iainkoa ezagutu ukan? Lehenik Moisesek erraiten du, Nik ielosgoatara probokaturen zaituztet jende jende-eztenaz, jende adimendu gabe batez aserre eraziren zaituztet.
20 Eta Esaiasek hardieza hartzen du, eta erraiten, Eriden izan naiz bilhatzen eznindutenez, eta klaroki agertu izan natzaie ene galderik egiten etzutenei.
21 Baina Israelez den bezenbatean erraiten du, Egun guzian hedatu ukan ditut neure eskuak populu desobedientagana eta kontrastatzen denagana.
KAP. XI.
2 Iudu guziak ez iraitzi. 5 Gratia. 6 Obrak. 7 Elektionea. 8 Itsutasuna. 11 Iuduen erortea, Jentilen salbamendu. 15 Iuduen iraiztea. 22 Iainkoaren benignitatea eta seberitatea. 25 Iuduen itsutasuna, Jentilen konplimendu. 29 Iainkoaren dohainak eta bokationea. 32 Ertsi guziak desobedientiatan.
1 Galdez nago bada, Ala iraitzi ukan du Iainkoak bere populua? Gertha eztadila: ezen ni ere Israeltar naiz, Abrahamen hazitik, Beniaminen leinutik.
2 Eztu iraitzi Iainkoak bere populu lehenetik ezagutua. Ala eztakizue Eliasez zer erraiten duen Eskripturak? nola rekesta egiten draukan Iainkoari Israelen kontra, dioela,
3 Iauna hire Profetak hil zitie, eta hire aldareak desegin zitie, eta ni azkendu izan nauk neuror, eta ene arimaren ondoan diabiltzak.
4 Baina zer diotsa hari reposta dibinoak? Reserbatu zitiat neurorrendako zazpi milla gizon belhaunik Baalen imajinari plegatu eztraukatenik.
5 Hala bada denbora hunetan ere, reserbatione gratiazko elektionearen arauez egin izan da.
6 Eta baldin gratiaz, ez gehiagorik obrez: berzela gratia gehiagorik ezta gratia: baina baldin obrez bada, gehiagorik ezta gratia: berzela obra gehiagorik ezta obra.
7 Zer beraz? Bilhatzen zuena Israelek eztu ardietsi: eta elektioneak ardietsi ukan du, eta goitikoak gogortu izan dirade,
8 Eskribatua den bezala, Eman ukan draue Iainkoak espiritu itho bat: eta begi, ikus eztezatenzat: eta beharri, enzun eztezatenzat egungo egunerano.
9 Eta Dabid-ek erraiten du, Beren mahaina arte bilha bekie, eta lazo eta trebukamendu, eta haur pagamendutan.
10 Ilhun bitez haien begiak, ikus eztezatenzat: eta haien bizkarra bethiere makur ezak.
11 Galdez nago bada, ala trebukatu izan dirade eror litezenzat? Gertha eztadila: baina haien erorteaz salbamendua Jentiletara ethorri izan da, haei iarreikitera inzitatzeko.
12 Eta baldin haien erortea munduaren abrastasun bada, eta haien diminutionea Jentilen abrastasun: zenbatez areago haien abundantia?
13 Ezen zuei Jentiloi diotsuet, ni Jentilen Apostolu naizen bezenbatean, neure ministerioa ohoratzen dut:
14 Eia nolazpait neure ahaideak ielos erazi ahal ditzakedanez, eta hetarik batzu salba.
15 Ezen baldin haien iraiztea munduaren rekonziliatione bada, zerik izanen da rezeptionea, hiletarik bizitze baizen?
16 Eta baldin primitiak saindu badirade, baieta orhea: eta baldin erroa saindu bada, baieta adarrak.
17 Eta baldin adarretarik batzu hautsi izan badirade, eta hi basa oliba inzelarik, xarthatu izan bahaiz haien orde, eta oliba erroan eta urinean partizipant egin bahaiz,
18 Ezadila gloria adarren kontra: eta baldin gloriatzen bahaiz, eztuk hik erroa egarten, baina erroak hi.
19 Erranen duk bada, Hautsi izan dirade adarrak, ni xartha nendinzat.
20 Ungi: hek infidelitatez hautsi izan dituk, eta hi fedez zutik ago: ezadila urguluz hant, baina aizen beldur.
21 Ezen baldin Iainkoak adar naturalak gupida ukan ezpaditu, begirauk hi ere gupida ezauen.
22 Ikusak beraz Iainkoaren benignitatea eta seberitatea: trebukatuetara, seberitatea: eta hiregana, benignitatea, baldin persebera badezak benignitatean: ezpere hi ere ebakiren aiz.
23 Eta hek ere baldin persebera ezpadezate infidelitatean, xarthaturen dituk, ezen Iainkoa botheretsu duk harzara haien xarthatzeko.
24 Ezen baldin hi naturaz basa zen olibatik ebaki izan bahaiz, eta natura kontra oliba onean xarthatu bahaiz: zenbatez areago natural diradenak xarthaturen dirade bere oliba proprian ?
25 Ezen eztut nahi ignora dezazuen, anaieak, sekretu haur, (zeurok baithan arrogant etzaretenzat) ezen gogortasuna parte Israeli ethorri izan zaiola, Jentilen konplimendua sar leiteno.
26 Eta hala Israel guzia salbaturen da, eskribatua den bezala, Ethorriren da Siondik liberazalea, eta aldaraturen ditu infidelitateak Iakobganik.
27 Eta allianza haur eneganik ukanen dute, Kendu ditukedanean haien bekatuak.
28 Ebanjelioaz den bezenbatean, bai etsai dirade zuen kausaz, baina elektioneaz den bezenbatean, onhetsiak, Aiten kausaz.
29 Ezen dolu gabe dirade Iainkoaren dohainak eta bokationea.
30 Ezen nola zuek ere noizpait Iainkoagana desobedient izan baitzarete: baina orain miserikordia ardietsi baituzue haien desobedient izanez:
31 Hala hauk ere orain eztute obeditu ukan, zuei egin zaizuen miserikordiaz hauk ere miserikordia ardiets dezatenzat.
32 Ezen Iainkoak ertsi ukan ditu guziak desobedientiatan, guziei miserikordia legienzat.
33 O Iainkoaren sapientiaren eta ezagutzearen abrastasunen barna! ala haren iujemenduak baitirade konprehendi ezin daitezkeen bezalakoak, eta haren bideak erideiteko inposibleak!
34 Ezen nork ezagutu ukan du Iaunaren gogoa? edo nor izan da haren konseillari?
35 Edo nork lehenik eman drauka hari, eta rendaturen baitzaio?
36 Ezen harenganik, eta harzaz, eta harengatik dirade gauza guziak: hari gloria sekulakotz. Amen.
KAP. XII.
1 Iainkoaganako ofrenda. 3 Sobreki iakitera presumitzeko. 4 Kristinoak gorputz bat. 6 Dohainak diferent. 9 Dilektionea. 10 Kristinoaren eginbidea.
1 Othoitz egiten drauzuet bada, anaieak, Iainkoaren miserikordien partez, ofrenda ditzazuen zuen gorputzak sakrifizio bizitan, saindutan, Iainkoaren gogarakotan, zein baita zuen zerbitzu razoinezkoa.
2 Eta etzakitzotela konforma mundu huni, baina transforma zaiteztez zuen adimenduaren arranberritzez, foroga dezazuenzat zerik den Iainkoaren borondate ona eta plazenta eta perfektoa.
3 Ezen niri eman izan zaitadan gratiaz, erraiten draukat zuen artekoetarik batbederari, eztezan presumi iakitera iakin behar den baino gehiago, baina den zuhur sobrietatera: Iainkoak batbederari fedearen neurria repartitu draukan bezala.
4 Ezen nola gorputz batetan anhitz menbro baitugu, eta menbro guziek ezpaitute operatione bat bera:
5 Hala anhitz garelarik gorputz bat gara Krist baithan eta batbedera gara bata berzearen menbro.
6 Eta ditugula dohain dibersak, eman izan zaikun gratiaren araura, edo profetia, dezagun profetiza fedearen proportionearen arauez:
7 Edo ministerio, garen administrationean: edo irakasten ari dena, den instruktione emaile.
8 Edo exhortatzen ari denak, exhorta dezan: distribuitzen ari denak, distribui dezan sinplizitatetan: presiditzen duenak dagian dilijentki: miserikordia egiten duenak, dagian alegeraki.
9 Karitatea den fiktione gabe: zareten gaitzaren gaitzetsle, ungiari eratxekiak.
10 Anaietasunezko karitatez elkarren onhestera emanak: elkarri ohoratzera aitzinzen zaitzatela.
11 Zerbitzu egitera ez nagi, espirituz ardent, Iauna zerbitzatzen duzuela.
12 Esperanzaz alegera zaretelarik, tribulationean patient, orationean perseberatzen duzuela.
13 Sainduen nezesitatetara komunikatzen duzuela: hospitalitateari iarreikiten zaitzatela.
14 Benedikaitzazue zuek persekutatzen zaituztenak: benedikaitzazue, diot, eta ez maradika.
15 Alegera zaitezte alegera diradenekin, eta nigar egizue nigarrez daudenekin.
16 Gogo batez bata berzeagana afektionatuak zaretelarik: gauza gorak afektatzen eztituzuelarik, baina beheretara akomodatzen zaretelarik. Etzaretela zuhur zeurok baithan.
17 Eztezozuela nehori gaitza gaitzagatik renda. Prokuraitzazue gauza honestak gizon guzien aitzinean.
18 Egin albadadi, zuetan den bezenbatean, gizon guziekin bakea duzuen.
19 Etzaiteztela zeurok mendeka, ene maiteak, baina leku emozue hirari: ezen eskribatua da, Niri mendekioa: nik dut rendaturen, dio Iaunak.
20 Bada baldin gose bada hire etsaia, emok iatera: baldin egarri bada, emok edatera: ezen hala egiten duala suko ikatzak bere buru gainera bilduren drautzak.
21 Ezadila gaizkiaz garait, baina garait ezak ungiaz gaizkia.
KAP. XIII.
1 Majistratuaganako obedientia. 6 Tributaren pagatzea. 8, 10 Legearen konplimendua, karitatea. 11 Salbamendua hurbil. 12 Ilhunbearen obrak. Argiari dagozkan abillamenduak. 14 Kristez beztitzeko.
1 Persona guzia potestate goragoen suiet biz, ezen ezta potestaterik Iainkoaganik baizen: eta diraden potestateak, Iainkoaz ordenatuak dirade.
2 Halakotz, potestateari resistitzen draukanak, Iainkoaren ordenanzari resistitzen drauka: eta resistitzen dutenek, bere buruen gainera damnatione erekarriren dute.
3 Ezen majistratuak eztirade izigarri, obra onakgatik, baina gaixtoagatik. Bada nahi duk potestatearen beldur ez izan? egik ungi, eta rezebituren duk laudorio harenganik.
4 Ezen Iainkoaren zerbitzari duk hire onetakotz: baina gaizkirik badagik, aizen beldur: ezen eztik kausa gabe ezpata ekarten: ezen Iainkoaren zerbitzari duk, mendekari hiratan, gaizki egiten duenaren gainean.
5 Harren behar da izan suiekt ez hiragatik solament, baina konszientiagatik ere.
6 Ezen halakotz tributak ere pagatzen dituzue: ezen Iainkoaren ministre dirade, hunetara berera enplegatzen diradela.
7 Renda iezezue bada guziei zor drauezuena: nori tributa, tributa: nori peajea, peajea: nori beldurra, beldurra: nori ohorea, ohorea.
8 Etzaretela nehorengana deusez zordun: elkarri on daritzozuen baizen: ezen berzeri on daritzanak, Legea konplitu du.
9 Ezen haur,Ezaiz adultero izanen, Eztuk hilen, Eztuk ebatsiren, Eztuk falsu testimoniajerik erranen, Eztuk guthiziaturen: eta baldin zenbeit berze manamendurik bada, hitz hunetan somarioki konprehenditzen da, Onhetsiren duk eure hurkoa eure burua bezala.
10 Karitateak hurkoari gaizkirik eztrauka egiten. Beraz Legearen konplimendua, karitatea da.
11 Prinzipalki ikusirik sasoina, ezen ia ordu dela lotarik iratzar gaitezen: ezen orain hurbilago dauku salbamendua, ezen ez sinhetsi ukan dugunean.
12 Gaua iragan da eta eguna hurbildu. Iraitz ditzagun bada ilhunbearen obrak, eta bezti gaitezen argiari dagokan abillamenduz.
13 Egunaz anko honestki ebil gaitezen: ez gormandizetan eta hordikerietan, ez ohatzetan eta insolentietan, ez gudutan eta inbidiatan.
14 Baina bezti zaiteztez Iesus Krist Iaunaz, eta haragiaz artharik eztuzuela haren guthizien konplitzeko.
KAP. XIIII.
1 Fedean infirmo diradenez. 8 Iaunari hiltzea edo bizitzea. 10 Nehor ez iudikatzeko. 20 biandagatiko eskandaloa. 23 Fedetik eztena bekatu.
1 Eta fedez infirmo dena rezebi ezazue, baina ez disputationez ihardukitera.
2 Batak sinhesten du gauza guzietarik ian ahal dezakela: eta berze infirmo denak belhar iaten du.
3 Iaten duenak, iaten eztuena eztezan menosprezia: eta iaten eztuenak, iaten duena eztezan iudika. Ezen Iainkoak hura bere rezebitu ukan du.
4 Hi nor aiz berzeren zerbitzaria iudikatzen duana? bere Iaunari fermu egoiten edo erorten ziaiok: baina fermaturen dik: ezen botheretsu duk Iainkoa haren fermatzeko.
5 Batak estimatzen du egun bata berzea bainoago, eta berzeak estimatzen du bardin zein egun nahi den: batbedera biz segur bere konszientian.
6 Egunera behatzen duenak, Iaunagana behatzen du: eta egunera behatzen eztuenak, Iaunagana eztu behatzen. Iaten duenak, Iaunari iaten du: ezen regratiatzen du Iainkoa: eta iaten eztuenak, Iaunari eztu iaten, eta regratiatzen du Iainkoa.
7 Ezen ezta gutarik nehor bere buruari bizi, eta ezta nehor bere buruari hiltzen.
8 Ezen edo dela bizi garen, Iaunari bizi gara: edo dela hiltzen garen, Iaunari hiltzen gara. Beraz nahi bada bizi garen, nahi bada hiltzen garen, Iaunaren gara
9 Ezen hunetakotzat Krist hil, eta resuszitatu, eta bizitara itzuli izan da, hanbat hilen nola bizien gainean dominatione duenzat.
10 Baina hik zergatik iudikatzen duk eure anaiea? edo hik ere zergatik menospreziatzen duk eure anaiea? Ezen guziak konparituren gara Kristen iudizioko throno aitzinean.
11 Ezen eskribatua da, Bizi naiz ni, dio Iaunak, ezen niri gurthuren zait belhaun guzia: eta mihi orok laudorio emanen drauka Iainkoari.
12 Bada segur gutarik batbederak bere buruaz kontu rendaturen drauka Iainkoari.
13 Eztezagula beraz gehiagorik elkar iudika, bainaitzitik hunetan iujemenduz usat ezazue, behaztopagarririk batre edo trebukagarririk zuen anaieri ezar eztezozuen.
14 Badakit, eta segur naiz Iesus Iaunaren partez, eztela deus satsurik bere berez: salbu, zerbait satsu dela estimatzen duenaren, hura harendako satsu baita.
15 Baina baldin biandagatik hire anaiea tristetzen bada, ezabila ia karitatearen araura: eztezala eure biandagatik hura gal, zeinagatik Krist hil izan baita.
16 Eztadila beraz zuen ungia gaitz erran.
17 Ezen Iainkoaren resuma ezta ianhari ez edari: baina iustitia eta bake eta bozkario Espiritu sainduaz.
18 Ezen gauza hautan Krist zerbitzatzen duena, Iainkoaren gogarako da, eta laudatua da gizonez.
19 Iarreiki gakizten beraz bakeari dagozkan gauzei, eta elkarren edifikationetako diradenei.
20 Eztezala hik biandaren kausaz Iaunaren obra desegin: egia duk gauza guziak xahu diradela, baina gaizkia duk eskandalorekin iaten duen gizonaren.
21 On duk haragirik ez iatea, eta mahatsarnorik ez edatea, eta hire anaie behaztopatzen edo eskandalizatzen, edo infirmo egiten den gauzaren ez egitea.
22 Hik fede duk? auk euror baithan Iainkoaren aitzinean. Dohatsu da bere burua iudikatzen eztuena laudatzen duen gauzan.
23 Baina eskrupulo egiten duena, baldin ian badeza, iudikatua da: ezen eztu fedez iaten: eta fedetik ezten guzia bekatu da.
KAP. XV.
1 Infirmoen flakatasunak suportatzeko. 7 Elkar rezebitzeko. 8 Promesak konfirmatu. 9 Miserikordia Jentilei. 16 Paul haien ministre. 26 Mazedoniakoen eta Akaiakoen kontributionea. 27 On espiritualak eta karnalak. 33 Bakezko Iainkoa.
1 Eta behar ditugu fermu garenok, infirmoen flakatasunak suportatu, eta ez gure buruei konplazitu.
2 Bada gutarik batbederak konplazi beza bere hurkoa ungira edifikationetan.
3 Ezen Kristek ere eztu bere burua konplazitu nahi ukan, baina, eskribatua den bezala, Hiri iniuria erraiten draueanen iniuriak ene gainera erori izan dituk.
4 Ezen aitzinetik eskribatu diraden gauza guziak, gure doktrinatan eskribatu izan dirade, Eskripturetako patientiaz eta konsolationez esperanza dugunzat.
5 Bada patientiatako eta konsolationetako Iainkoak dizuela elkarren artean gauza ber baten pensatzeko gratia Iesus Kristen araura:
6 Gogo batez eta aho batez glorifika dezazuenzat Iainkoa, zein baita Iesus Krist gure Iaunaren Aita.
7 Halakotz rezebi ezazue elkar, Kristek ere gu rezebitu gaituen bezala Iainkoaren gloriatan.
8 Bada erraiten dut, Iesus Krist zirkonsionearen ministre izan dela, Iainkoaren egiagatik, Aitei egin zaizten promesak konfirma litzanzat:
9 Eta Jentilek Iainkoa bere miserikordiagatik glorifika dezaten: eskribatua den bezala, Halakotz laudorio emanen drauat hiri Jentilen artean, eta hire izenari kantaturen diarokat.
10 Eta berriz dio, Alegera zaiteztez Jentilak haren populuarekin.
11 Eta berriz, Lauda ezazue Iauna Jentil guziek eta elkarrekin lauda ezazue hura populu guziek.
12 Eta berriz Esaiasek erraiten du, Izanen da Ieserenik zain bat, eta, Jentilen gobernatzera altxaturen den bat: Jentilek hartan esperanza ukanen dute.
13 Esperanzazko Iainkoak bada konpli zaitzatela bozkario guziaz eta bakez sinhetsiz, esperanzaz abundos zaretenzat Espiritu sainduaren berthutez.
24 Bada segur naiz, ene anaieak, ni neuror ere zuezaz, ezen zuek kuerok ontasunez betheak zaretela, ezagutze guziaz betherik: etare elkar admonesta ahal baitezakezue.
15 Eta, anaieak, ausartkixiago eskribatu drauzuet partez, zuek orhoit eraziten bazintuztet bezala, Iainkoaz niri eman izan zaitadan gratiagatik,
16 Iesus Kristen ministre naizenzat Jentilak baithan, enplegatzen naizela Iainkoaren Ebanjelio sainduan, Jentilen oblationea plazent denzat, Espiritu sainduaz sanktifikaturik.
17 Badut beraz zerzaz gloria nadin Iesus Kristez, Iainkoazko gauzetan.
18 Ezen ez ninzande, Kristek nizaz egin eztuen gauzaren erraitera ausart, Jentilen obedientiatara erekarteko, hitzez eta eginez:
19 Signoen eta mirakuluen berthutez, Iainkoaren Espirituaren berthutez: hanbat non Ierusalemetik eta aldirietarik Illirikerano abunda erazi ukan baitut Kristen Ebanjelioa:
20 Hala Ebanjelioaren predikatzen enseiatzen ninzela, ez Krist aipatu izan zen lekutan, berzeren fundament gainean edifika eznezanzat.
21 Baina eskribatua den bezala, Harzaz denuntiatu izan etzaienek, ilkusiren dute: eta enzun eztutenek, adituren dute.
22 Eta halakotz enpatxatu izan naiz anhitzetan ethortera zuetara.
23 Baina orain gehiago lekurik komarka hautan eztudanaz geroz, eta ia anhitz urthez geroztik zuetara ethortera desir dudanaren gainean:
24 Parti nadinean Espaigniarat, ethorriren naiz zuetara: ezen esperanza dut iragaitean ikusiren zaituztedala, eta zuezaz hara gidaturen naizela: baldin lehen zuekin izatez sasituxe banaiz.
25 Bada orain banoa Ierusalemerat, sainduei administratzera.
26 Ezen Mazedoniakoen eta Akaiakoen plazera izan da Ierusalemen diraden sainduetako paubrei zerbaiten partitzera.
27 Ezen hala plazer ukan dute, eta zordun ere badirade hetara: ezen baldin haien on espiritualetan partizipant izan badirade Jentilak, hek ere karnalez den bezenbatean aiutatu behar dituzte.
28 Bada haur akabatu dukedanean eta haei fruktu haur konsignatu draukeedanean, Espaigniarat ioanen naizate zuek baitharik.
29 Eta badakit ezen zuetara ethor nadinean, Kristen Ebanjelioko benediktionearen abundantiarekin ethorriren naizela.
30 Halaber anaieak, othoitz egiten drauzuet Iesus Krist gure Iaunaz, eta Espirituaren karitateaz, enekin enplega zaitezten, enegatik Iainkoari eginen drautzazuen othoitzez:
31 Iudean diraden desobedientetarik delibra nadinzat, eta Ierusalemen egiteko dudan administratione haur, sainduen gogarako denzat:
32 Iainkoaren borondatez zuetara bozkariorekin ethor nadinzat, eta zuekin batean rekrea nadinzat.
33 Bada bakezko Iainkoa dela zuekin guziokin, Amen.
KAP. XVI.
1 Paulek Romako fidel guziak salutatzen. 16 Elkar salutatzeko. 17 Partialitatei eta eskandaloei ihes egiteko. 19 Romanoen obedientia. 25 Ebanjelioa sekretu estalia, 26 Haren manifestationea. Fedearen obedientia.
1 Gomendatzen drauzuet bada gure arreba Febe, Zenkreko Elizaren neskato dena:
2 Hura gure Iaunean rezebi dezazuenzat sainduei dagoten bezala, eta asisti zakizkioten zuen behar izanen den gauza guzietan: ezen hura anhitzen ostatesa izan da, eta neurorren ere.
3 Salutaitzazue Priszilla eta Akila, ene aiutariak Iesus Krist Iaunean.
4 Zeinek ene biziagatik bere lepoak susmetitu baitituzte: haei eztrauztet nik neurorrek eskerrak emaiten, baina Jentilen Eliza guziek ere bai.
5 Saluta ezazue haien etxean den Eliza ere Saluta ezazue Epenet ene maitea, zein baita Akaiako primitia Kristean.
6 Saluta ezazue Maria guregana anhitz trabaillatua.
7 Salutaitzazue Andronik eta Iunia ene lehen gusuak, eta ene presonerkideak, Apostoluen artean notable diradenak, eta ni baino lehen izan diradenak Kristean.
8 Saluta ezazue Anplia ene maitea gure Iaunean.
9 Saluta ezazue Urban, gure aiutaria Kristean eta Estakis ene maitea.
10 Saluta ezazue Apelles, Kristean aprobatua. Salutaitzazue Aristobulorenekoak.
11 Saluta ezazue Herodion ene lehen gusua. Salutaitzakue Narzise baithako gure Iaunean diradenak.
12 Salutaitzazue Trifena eta Trifosa, gure Iaunean trabaillatzen diradenak. Saluta ezazue Persida, nik maite dudana eta anhitz trabaillatu dena, gure Iaunean.
13 Saluta ezazue Rufo berezia gure Iaunean, baieta haren eta ene ama.
14 Salutaitzazue Asinkrito, Flegon, Hermas, Patrobas, Hermes, eta hekin diraden anaieak.
15 Salutaitzazue Filologo, eta Iulia, Nereo, eta haren arreba, eta Olinpa, eta hekin diraden saindu guziak.
16 Saluta ezazue elkar pot egite saindu batez Kristen Elizek salutatzen zaituztez.
17 Eta othoitz egiten drauzuet, anaieak, gogoa ditzazuen, zuek rezebitu duzuen doktrinaren kontra partialitateak eta eskandaloak egiten dituztenak: eta aparta zaitezten hetarik.
18 Ezen halakoek Iesus Krist gure Iauna eztute zerbitzatzen, baina bere sabela: eta hitz eztiz eta lausenguzkoz sinplen bihotzak seduzitzen dituzte.
19 Ezen zuen obedientia batbederaz ezagutua da: Alegera naiz bada zuezaz den bezenbatean: baina nahi dut zuhur zareten onean eta sinple gaitzean.
20 Eta bakezko Iainkoak deseginen du Satan zuen oinen azpian sarri. Iesus Krist gure Iaunaren gratia dela, zuekin. Amen.
21 Salutatzen zaituztez Timotheo ene aiutariak, eta Luziok, eta Iasonek, eta Sosipaterek ene lehen gusuek.
22 Salutatzen zaituztet gure Iaunean nik Tertiusek, epistola haur eskribatu dudanak.
23 Salutatzen zaituztez Gaius-ek, ene eta Eliza guziaren ostatuak. Salutatzen zaituztez Eraste hiriko prokuradoreak, eta Kart anaieak.
24 Iesus Krist gure Iaunaren gratia dela zuekin guziokin. Amen.
25 Bada zuek konfirma ahal zaitzakeztenari, ene Ebanjelioaren eta Iesus Kristen predikationearen araura, hanbat denboraz geroztik misterio estalirik egon den rebelationearen araura:
26 Baina, orain manifestatu denaren, eta Profeten Eskripturez Iainko eternalaren manuz fedearen obedientiatan natione guzietan deklaratu denaren araura:
27 Iainkoari, bada, zuhur bakoitzari dela gloria Iesus Kristez eternalki. Amen.
Romanoetara eskribatu izan da
Korinthetik Febe
Zenkreko Elizaren
neskatoarekin.
|