www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (III) - Testament Berria
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa  

JAUN DONE JOANES APOSTOLUAREN
APOKALIPZA

 

I KAP.

        1. Jesu-Kristoren Apokalipza, Jainkoak eman dioena, laster gerthatu behar direnen agertzekotzat bere zerbitzariei; eta ezagutza eman dio, bere Aingerua igorriz, Joanes bere zerbitzariari,

        2. Zeinak lekhukotasun ekharri baitio Jainkoaren hitzari, eta Jesu-Kristoren lekhukotasuna ikhusi duen guziari.

        3. Dohatsu profezia huntako hitzak irakurtzen eta entzuten dituena, eta huntan iskribatuak direnak begiratzen dituena; hurbil da ezen ordua.

        4. Joanesek Asian diren zazpi elizei. Grazia eta bake zuei, denaren, zenaren eta ethortzekoa denaren ganik, eta haren tronuaren aitzinean daudezen zazpi izpirituen ganik;

        5. Eta Jesu-Kristoren ganik, zeina baita lekhuko zina, hiletarik lehen-sorthua, eta lurreko erregeen buruzagia; gu maithatu eta bere odolean gure bekhatuetarik garbitu gaituena,

        6. Eta egin gaituena Jainko bere Aitaren erresuma eta aphez: hari ospe, buruzagitasunak, menderen mendeetan. Halabiz.

        7. Huna non heldu den hedoiekin; eta edozein begik ikhusiko du, eta hura zilhakatu dutenek ere bai. Eta lurreko jendaki guziak auhenetan jarriko dire haren aitzinean: Bai: Halabiz.

        8. Ni naiz alfa eta omega, hastea eta akhabantza, dio Jainko Jaunak, denak, zenak, ethorriren denak, ahalorotakoak.

        9. Ni, Joanes, zuen anaia eta laguna atsekabean, eta erresuman, eta jasarteetan Kristo Jesusen ariaz; Patmos deitzen den irlan izatu naiz Jainkoaren hitzaren gatik, eta Jesusen gaineko lekhukotasunaren gatik;

        10. Igande egun batez gogotan eraikia izan nintzen, eta ene gibelean aditu nuen mintzo gaitz bat, hala-nola turuta batena,

        11. Zeinak baitzioen: Ikhusten duzuna ezar zazu liburu batean iskribuz, eta bidalazu Asian diren zazpi Elizei, Epheson, Smirnan, Pergamon, Thiatiran, Sardesen, Philadelphian eta Laodizean.

        12. Eta itzuli nintzen ikhustekotzat niri hari zitzaitan mintzoa; eta itzuli nintzenean, ikhusi nituen urhezko zazpi ganderailu;

        13. Eta zazpi ganderailu urhezkoen erdian, gizonaren Semea iduri zuen norbait, soin luzeaz jauntzia, eta urhezko gerriko batez bulhar azpian tinkatua;

        14. Haren burua berriz, eta ileak xuriak ziren ardi ile xuria bezala eta elhurra bezala, eta haren begiek su garra iduri zuten;

        15. Haren oinek iduri zuten letoina labe gorrian bezala, eta haren mintzoak iduri zuen ur handien orroa;

        16. Eta esku eskuinean bazituen zazpi izar; eta haren ahotik ilkhitzen zen ezpata bat bi aldeetarik zorroztua; eta haren begitharteak argitzen zuen hala-nola iguzkiak bere indarrean.

        17. Eta hura ikhusi nuenean, hila bezala erori nintzen haren oinetara. Eta bere esku eskuina gainean ezarri zarotan, erraten zuelarik: Ez izi; ni naiz lehena eta azkena,

        18. Eta bizi naizena; eta hila izatu naiz, eta huna non bizi naizen menderen mendetan, eta nik daduzkat heriotzearen gakhoak eta ifernukoak ere.

        19. Ezarzkitzu bada iskribuz ikhusten ditutzunak, eta direnak, eta haukien ondotik gerthatu behar direnak.

        20. Ene eske eskuinean ikhusi ditutzun zazpi izarren misterioa, eta zazpi urhezko ganderailuena: zazpi izarrak zazpi elizetako aingeruak dire; eta zazpi ganderailuak zazpi elizak dire.

 

II. KAP.

        1. Iskriba zozu Ephesoko elizaren aingeruari: Huna zer dioen zazpi izarrak esku eskuinean daduzkanak, eta zazpi urhezko ganderailuen artean dabilanak:

        2. Badakizkit zure eginak eta nekheak, eta egartzeak, eta ezin jasan dezazketzula gaixtaginak; eta haztatu ditutzula beren buruak apostolutzat ematen dituztenak, eta hala ez direnak; eta gezurretan atzeman ditutzu;

        3. Eta jasankor zare, eta egarri izan duzu ene izenaren gatik, eta ez duzu amor egin.

        4. Bainan badut zuretzat errateko bat, utzi baituzu zure lehenbiziko karitatea.

        5. Orhoit zaite beraz nondik zaren erori, eta egizu penitentzia eta bihur zaite leheneko egintzetara. Ezen bertzela, heldu natzaitzu, eta bere tokitik aldaratuko dut zure ganderailua, egiten ez baduzu penitentzia.

        6. Hau ordean baduzu, hastio ditutzula Nikolastiarren egitateak, zeinak neronek ere higuin baititut.

        7. Beharririk duenak entzun beza Izpirituak elizei diotena: Garhaileari emanen diot jatera bizitzeko arbolatik, zeina ene Jainkoaren parabisuan baitago.

        8. Eta Smirnako elizaren aingeruari iskriba zozu: Hau dio lehena eta azkena denak, hil izan eta bizi denak:

        9. Badakizkit zure atsekabea eta behartasuna, bainan zare aberats; eta zuretzat ahapaldika hari dire beren buruak Judutzat ematen dituzten batzu; eta ez dire hala, bainan satanen bilkhua dire.

        10. Jasaitera zohazenez beldurrik ez izan batere. Huna non debruak presondegira igorriko dituen zuetarik zenbait, zuek gaizkirat ekharri beharrez; eta hamar egunez izanen duzue atsekabe. Heriotzeraino zaude gogor, eta emanen darotzut bizitzeko khoroa.

        11. Beharririk duenak entzun beza Izpirituak elizei diotena: Garhaile atherako denak, bigarren heriotzetik ez du bidegaberik izanen.

        12. Eta iskriba zozu Pergamoko elizaren aingeruari: Hau dio, bi aldeetarik ezpata zorroztua dadukanak:

        13. Badakit non duzun egoitza, satanen alkhia dagoen tokian; eta idukitzen duzu ene izena, eta ez duzu ukhatu ene sinhestea. Ez-etare egun hekietan, zeinetan Antipas, ene aithorle zina, hila izan baita zuen artean, non baitaduka satanek egoitza.

        14. Bainan zuretzat badut errateko zerbait, zeren ditutzun hor Balaamen irakhaspenarentzat dadukaten batzu, harek Balaki irakhasten baitzioen Israelen, umeei aitzinera behaztopagailu atheratzen, sori etziren gauzetarik janarazten, eta lohikeriara lerrarazten.

        15. Halaber baditutzu ere Nikolastiarren irakhaspenarentzat dadukatenak.

        16. Orobat egizu penitentzia; bertzela horrako natzaitzu laster, eta gudu emanen diotet ene ahoko ezpatarekin.

        17. Beharririk duenak adi beza Izpirituak elizei diotena: Garhaizia daramanari emanen diot mana gordea, eta emanen diot harri xuritto bat, eta harriaren gainean iskribatua izen berri bat, hartzaileak baizik nihork ez dakiena.

        18. Eta iskriba zozu Thiatirako elizaren aingeruari: Hau dio Jainkoaren Semeak, zeinak baititu begiak suko garra bezala, eta zangoak letoina iduri:

        19. Ezagutzen ditut zure egitateak eta fedea, zure karitatea eta eginbideen bethetzea, zure jasankortasuna, eta azkeneko eginkariak, lehenekoak gainditzen dituztenak.

        20. Bainan zuretzat badut errateko zerbait, uzten duzulakoz Jezabel, bere burua profetatzat ematen duen emazteki bat, irakhaspen egitera eta ene zerbitzarien enganatzera, hekien linburraraztera eta jainko-moldeei eskainietarik hekiei janaraztera.

        21. Eman izan diot penitentzia egiteko astia, eta ez du nahi urrikitara ethorri.

        22. Huna bada ohatuko dudala; eta harekin khutsatzen direnak, hesturarik gaitzenean izanen dire, baldin beren tzarkeriez ez badute penitentzia egiten.

        23. Eta haren umeak heriotzez hilen ditut, eta jakintsun izanen dire eliza guziak, ni naizela bihotzak eta barneak ondoraino haztatzen ditudana; eta zuetarik batbederari eginen diot bere egitateen arabera. Zuei berriz, erraten darotzuet,

        24. Eta Thiatiran zareten gainerakoei: Irakhaspen hau ez dadukaten guziei, eta ezagutu ez dituztenei satanen barnatasunak, berek dioten bezala, bertze kargarik ez darotzuet gainerat emanen.

        25. Behintzat hargatik, duzuena idukazue ni ethorri bizkitartean.

        26. Eta garai atherako denari eta ene egintzak azkeneraino begiratu ditukeenari, nausitasuna emanen diot jendaien gainean;

        27. Eta burdinazko zigorraz erabiliko ditu, eta lurrezko untzi bat bezala izanen dire zathikatuak,

        28. Neronek ere ene Aitaren ganik izan dudan ahalaren arabera; eta emanen diot artizarra.

        29. Beharririk duenak adi beza Izpirituak elizei diotena.

 

III. KAP.

        1. Eta Sardeseko elizaren aingeruari iskriba zozu: Hau dio Jainkoaren zazpi Izpirituak eta zazpi izarrak dituenak: Badakizkit zure egitateak, baduzula bizi zarelako izena, eta hila zarela.

        2. Zaude atzarri, eta hazkar zatzu hiltzera zihoazen bertzeak. Ez ditut ezen zure egintzak betheak aurkhitzen ene Jainkoaren aitzinean.

        3. Gogoan idukazu beraz zer izan eta zer aditu duzun; eta begira zazu, eta penitentzia egin. Ez bazaude ordean atzarria, ethorriko natzaitzu ohoina bezala, eta ez duzu jakinen zein orduz ethorriko natzaitzun.

        4. Sardesen hargatik, baditutzu izen bakhar batzu, beren soinekoak zikhindu ez dituztenak, eta hetxek enekin soineko xuritan ibiliko dire, zeren merezdun baitire.

        5. Garhaizia eramanen duena, horrela izanen da soineko xuriz jauntzia; eta haren izena ez dut bizitzeko liburutik ezeztatuko, eta aithortuko dut haren izena ene Aitaren aitzinean eta haren aingeruen aitzinean.

        6. Beharririk duenak adi beza Izpirituak elizei diotena.

        7. Eta iskriba zozu Philadelphiako elizaren aingeruari: Hau dio Sainduak eta Egiatiak, Dabiden gakhoa dadukanak, zeinak idekitzen baitu, eta nihork ez hersten; zeinak hersten baitu, eta nihork ez idekitzen.

        8. Badakizkit zure eginak. Huna non aitzinean zabaldurik ezarri darotzudan nihork ezin herts dezakeen athea; indar guti duzulakoz, eta ene hitza duzulakoz begiratu, eta ez duzulakoz ukhatu ene izena.

        9. Huna non Satanen bilkhutik emanen darozkitzudan Juduak direla erraten duten batzu; eta ez dire hala, eta gezurrez mintzo dire: Huna non ethorraraziko ditudan, eta khurtuko dire zure oinen aitzinean, eta jakintsun eginen dire nola zaitudan maite.

        10. Zeren begiratu duzun ene jasanpeneko hitza, nik ere begiraturen zaitut frogetako orduan, zeina mundu guzirat ethortzekoa baita, lurrean bizi direnen frogatzera.

        11. Huna non heldu naizen berehala: idukazu eskuan duzuna, nihork har ez dezan zure khoroa.

        12. Garhaile atheratzen denaz habe bat eginen dut ene Jainkoaren tenploan, eta ez da gehiago kanporat ilkhiren; eta haren gainean iskribatuko dut ene Jainkoaren hiriaren izena, Jerusaleme berriarena, zerutik jausten dena ene Jainkoaren ganik, eta ene izen berria.

        13. Beharririk duenak adi beza Izpirituak elizei diotena.

        14. Eta iskriba zozu Laodizeako elizaren aingeruari: Hau dio Egiak, lekhuko zin eta egiazkoak, zeina baita Jainkoaren kreaturen ethorburua.

        15. Badakizkit zure egitateak, etzarela ez hotza, ez beroa: balin ba bazine edo hotz, edo bero!

        16. Bainan ephela baitzare, eta etzarelakoz ez hotza, ez beroa, hasiko natzaitzu ene ahotik arthikitzen.

        17. Diozu ezen: Aberats naiz eta ontasundun, eta ez naiz nihoren behar; eta ez dakizu zarela erromes, eta urrikaltzeko, eta behar, eta itsu, eta buluz.

        18. Sinhets nezazu, eros dizadazut suan garbiturikako urhea, aberats egin zaitezen, eta jauntz detzatzun soineko xuriak, eta alfer ez dadien zure buluztasunaren abalkeria; eta begi-urez busti zatzu zure begiak, ikhus ahal dezazun.

        19. Nik, maite ditudanak azurriatzen eta gaztigatzen ditut. Erna zaite beraz, eta egizu penitentzia.

        20. Huna athe aitzinean nagoela, eta jotzen dut: nihork aditzen badu ene oihua, eta idekitzen badarot athea, sarthuko naiz haren gana, eta afalduko naiz harekin, eta hura enekin.

        21. Garhaile atheratuko denari emanen diot jartzea enekin ene tronuan; hala-nola garhaitu baitut nik ere, eta jarri bainaiz ene Aitarekin haren tronuan.

        22. Beharririk duenak adi beza Izpirituak elizei diotena.

 

IV. KAP.

        1. Gero ikhusi izan nuen: eta hara athe bat zabaldua zeruan; eta turuta bezala niri mintzatzen aditu izan nuen lehenbiziko mintzoak erran zarotan: Igan zaite hunat, eta erakhutsiren darozitzut horien ondotik gerthatu behar direnak.

        2. Eta ordu berean gogoz han nintzen; eta hara jartoki bat ezarria zela zeruan, eta jartokian bazela norbait jarririk;

        3. Eta jarria zenak begira iduri zuen jaspe eta sardio harria; eta jartokiaren inguruan bazen ortzadar bat esmeraldaren itxurakoa.

        4. Eta jartokiaren inguruan baziren bertze hogoi eta lau jarlekhu; eta alkhien gainean hogoi eta lau zahar jarriak, soineko xuritan, eta urhezko khoroak buruan.

        5. Eta tronutik ilkhitzen ziren ximistak, heiaz, ora eta ihurtzuriak, eta tronuaren aitzinean baziren zazpi argi biztuak, zeinak baitire Jainkoaren zazpi Izpirituak.

        6. Eta bazen tronuaren aitzinean berinazko itsaso bat bezala, kristaila iduri; eta jarlekhuaren erdian eta jarlekhuaren inguruan lau abere, aitzin gibeletan begiz betheak.

        7. Eta lehenbiziko abereak iduri zuen lehoina, eta bigarrenak aratxea, eta hirugarren abereak begitharte bat zuen gizonarena bezalakoa, eta laugarren abereak iduri zuen hegaldaka dohan arranoa.

        8. Eta lau abereek bazituzten seira hegal, eta inguruan eta barneko aldean betheak ziren begiz; eta ez egunaz ez gabaz, hats hartu gabe erraten zuten: Saindu, Saindu, Saindua Jainko Jaun guziz ahalduna, zeina baitzen, zeina baita, eta zeina ethorriren baita.

        9. Eta abere hekiek ospe, ohore eta benedizione ematen haritzen zirenean tronuaren gainean jarria zagoenari, menderen mendetan bizi denari,

        10. Ahuspez hogoi eta lau zaharrak erortzen ziren tronuan jarria zagoenaren aitzinean, eta adoratzen zuten menderen mendetan bizi dena, eta beren khoroak tronuaren aitzinera arthikitzen zituzten, ziotelarik:

        11. Badagokizu, gure Jainko Jauna, izan dezazun ospe, ohore eta indar; zeren zuk egin izan baititutzu guziak, eta zure nahiz baitziren eta eginak baitire.

 

V. KAP.

        1. Eta tronuan jarririk zagoenaren esku eskuinean ikhusi nuen liburu bat, barnetik eta kanpotik iskribatua, eta zazpi zigiluz zigilatua.

        2. Eta ikhusi nuen aingeru indardun bat, goraki oihu egiten: Liburuaren idekitzeko eta zigiluen urratzeko bethe denik nor da?

        3. Eta nihor etzen ez zeruan, ez lurrean, ez luphean ere liburua zabal, ez-etare hari begira zezakeenik.

        4. Eta ni, nigar minetan nindagoen, nihor etzelakoz aurkhitu liburuaren zabaltzeko bethe, ez-etare hari begiratzeko.

        5. Eta zaharretarik batek erran zarotan: Ez egin nigarrik: huna non Judaren iraulgiko lehoina, Dabiden gandoa, garaitiar atheratzen dela liburuaren zabaltzeko, eta zazpi zigiluen urratzeko.

        6. Eta ikhusi nuen; eta hara tronuaren erdian, eta lau abereen artean, eta zaharren erdian, Bildots bat xutik, imolatua iduri; bazituen zazpi adar, eta zazpi begi, zeinak baitire Jainkoaren zazpi Izpiritu, lurraren hedadurara igorriak direnak.

        7. Eta ethorri zen; eta tronuan jarria zagoenaren esku eskuinetik hartu zuen liburua.

        8. Eta zabaldu zuenean, lau abereak eta hogoi eta lau zaharrak ahuspez erori ziren Bildotsaren aitzinean, guziek eskuetan zaduzkatelarik gitarrak, eta urhezko untzi batzu betheak usain gogoz, zeinak baitire sainduen othoitzak.

        9. Eta kantika berri bat kantatzen zuten ziotelarik: Badagokizu, Jauna, liburuaren zabaltzea eta hortako zigiluen urratzea; zeren izan baitzare heriotzez hila, eta Jainkoarentzat zure odolaz erosi baikaituzu leinu, eta mintzaia, eta populu, eta jendaki guzietarik.

        10. Eta egin izan gaituzu gure Jainkoarentzateko errege eta aphez; eta erreginaturen gure lurraren gainean.

        11. Eta ikhusi nuen, eta aditu hainitz aingeruren mintzoa, tronuaren, abereen eta zaharren inguruan; eta mila eta milaka zen ostea,

        12. Oihuka erraten zutenena: Badagokio hila izan den Bildotsari izan dezan ahal, jainkotasun, zuhurtzia, indar, ohore, ospe eta benedizione.

        13. Eta zeruan, eta lurraren gainean eta luphean diren kreatura guziei, eta itsasoan eta haren barnean direnei, orori aditu nioten erraten: Tronuan jarria denari eta Bildotsari, benedizione, ohore, ospe eta bothere menderen mendetan.

        14. Eta lau abereek erraten zuten: Halabiz. Eta hogoi eta lau zaharrak ahuspez erori ziren, eta adoratu zuten menderen mendetan bizi dena.

 

VI. KAP.

        1. Eta ikhusi nuen, Bildotsak ideki zuela zazpi zigiluetarik bat; eta aditu nuen lau abereetarik bat, ihurtzuria bezalako mintzo batekin erraten: Zato eta ikhusazu.

        2. Eta ikhusi nuen; eta hara zaldi zuri bat, eta haren gainean jarria zenak bazuen arranbela bat, eta eman zioten khoro bat; eta garhaile, garhaitzerat atheratu zen.

        3. Eta ideki zuenean bigarren zigilua, bigarren aberea aditu nuen erraten: Zato eta ikhusazu.

        4. Eta athera zen bertze zaldi bat gorrasta; eta haren gainean jarria zenari eman izan zitzaioen lurretik bakearen khentzea, eta gizonak beren artean hilka hariaraztea, eta ezpata handi bat eman zitzaioen.

        5. Eta ideki zuenean hirugarren zigilua, aditu nuen hirugarren aberea erraten: Zato eta ikhusazu. Eta hara zaldi beltz bat; eta haren gainean jarria zenak, balantza bat zadukan eskuan.

        6. Eta mintzo bat bezala aditu nuen lau abereen erditik erraten: Bi laurden ogi denario batean, eta sei laurden garagar denario batean; eta ez andea arnoa eta olioa.

        7. Eta ideki zuenean laugarren zigilua, aditu nuen laugarren aberearen mintzoa erraten: Zato eta ikhusazu.

        8. Eta hara zaldi hits bat; eta haren gainean jarria zenak izena zuen Herioa, eta zarraikioen ifernua, eta esku eman zitzaioen lurraren lau bazterren gainean, hiltzeko ezpataz, eta gosetez, eta heldez, eta lurreko basabereez.

        9. Eta ideki zuenean bortzgarren zigilua, aldarearen azpian ikhusi nituen, Jainkoaren hitzaren gatik eta ekharri zuten lekhukotasunaren gatik hilak izan zirenen arimak;

        10. Eta deihadar handitan hari ziren, ziotelarik: Noiz arteo, Jauna (saindu eta egiati zarena), egonen zare zuzenari bere bidea eta gure odolari asperkunde emateko, lurraren gainean bizi diren horien kontra?

        11. Eta bakhotxari eman zitzaioen soin xuri bana; eta errana izan zitzaioten, igurik zezaten aphur bat oraino, hekien zerbitzari lagun eta anaia, hekiek bezala hiltzekoak zirenen andana osa zadien arteo.

        12. Eta ikhusi nuen, ideki zuenean seigarren zigilua; eta hara, lur ikhara handi bat egin izan zen, eta iguzkia belztu zen ilezko zakhu bat bezala, eta ilhargia dena odola bezala egin izan zen.

        13. Eta izarrak erori ziren zerutik lurrera, hala-nola pikondoak ixurtzen baititu bere pikoak, haize handi batek iharrosten duenean.

        14. Eta zerua bildu zen, liburu bat biribilkatzen den bezala; eta mendi guziak eta irlak higitu ziren beren tokietarik.

        15. Eta errege, buruzagi, soldado aitzindari, aberats, botheredun, gathibu eta pelut, guziak gorde ziren har-ziloetan eta mendietako harkadietan.

        16. Eta mendiei eta harkadiei erraten zioten: Eror zaitezte gure gainera, eta gorde gaitzatzue tronuaren gainean jarria dagoenaren ikhusmenetik eta Bildotsaren hasarretik;

        17. Zeren ethorri baita hekien hasarrezko egun gaitza, eta nork iraun oinen gainean?

 

VII. KAP.

        1. Horietarik lekhora, ikhusi nituen lau aingeru lurraren lau izkinetan xutik, lurreko lau haizeak atxikitzen zituztela, eman etzezaten lurraren gainera, ez-eta itsasora, ez-etare arbola bakhar baten gainera.

        2. Eta ikhusi nuen bertze aingeru bat iguzki sortzetik igaiten, Jainko biziaren zigilua zadukalarik; eta lurrari eta itsasoari bidegabe egiteko eskua zuten lau aingeruei oihu handi bat egin zioten,

        3. Zerrotelarik: Kalterik ez egin lurrari, ez itsasoari, ez-eta arbolei, kopetan zigiluaren hatza ezar diozotegun artean gure Jainkoaren zerbitzariei.

        4. Eta aditu nuen zenbat ziren zigiluaren hatzaz joak, zazpitan hogoi eta lau mila zigilatuak Israelen semeen leinu guzietarik.

        5. Judaren errotik hamabi mila zigilatu; Errubenen errotik hamabi mila zigilatu; Gaden errotik hamabi mila zigilatu;

        6. Aserren leinutik hamabi mila zigilatu; Nefthaliren errotik hamabi mila zigilatu; Manaseren errotik hamabi mila zigilatu;

        7. Simeonen errotik hamabi mila zigilatu; Lebiren errotik hamabi mila zigilatu; Isakarren errotik hamabi mila zigilatu;

        8. Zabulonen errotik hamabi mila zigilatu; Josepen errotik hamabi mila zigilatu; Benjaminen errotik hamabi mila zigilatu.

        9. Ikhusi nuen gero nihork ezin khondatuzko oste handi bat, jendaki, leinu, populu, mintzaia guzietarik, tronuaren eta Bildotsaren aitzinean xutik, soineko xuritan eta palmak eskuan;

        10. Eta goraki oihuz zauden, erraten zutelarik: Agur gure Jainko tronuan jarria dagoenari eta Bildotsari.

        11. Eta aingeru guziak xutik zauden tronuaren, eta zaharren, eta lau abereen inguruan; eta ahuspez erori ziren tronuaren aitzinean, eta adoratu zuten Jainkoa,

        12. Ziotelarik: Biz. Benedizione, ospe, zuhurtzia, esker, ohore, bothere eta indar gure Jainkoari menderen mendetan: Halabiz.

        13. Eta zahar bat mintzatu zen, eta erran zarotan: Nor dire soineko xuritan dauden horiek? eta nondik ethorri dire?

        14. Eta ihardetsi nioen: Jauna, zuk badakizu. Eta erran zarotan: Horiek dire hestura handien artetik hunat ethorri direnak, eta beren soinekoak Bildotsaren odolean garbitu eta xuritu dituztenak.

        15. Hargatik daude Jainkoaren tronuaren aitzinean, eta gau eta egun zerbitzatzen dute bere tenploan; eta tronuan jarria dena egonen da horien gainean;

        16. Eta ez dute gehiago goserik ez egarririk ikhusiko, eta ez da horien gainera eroriko ez iguzkia, ez-eta niholazko berorik;

        17. Zeren tronuaren erdian dagoen Bildotsak hotsemanen baitiote eta bizitzeko ithur-uretan eradanen baititu, eta Jainkoak horien begietarik xukhatuko baititu nigar guziak.

 

VIII. KAP.

        1. Eta ideki zuenean zazpigarren zigilua, zerua ixiltasunean gelditu zen oren erdi bat bezala.

        2. Eta ikhusi nituen Jainkoaren aitzinean xutik zazpi aingeru; eta eman ziozkaten zazpi turuta.

        3. Eta ethorri zen bertze aingeru bat, eta gelditu zen aldarearen aitzinean, urhezko isentsuntzi bat eskuan; eta eman zioten isentsu hainitz, ezar zezan saindu guzien othoitzetarik Jainkoaren tronu aitzinean den urhezko aldarearen gainean.

        4. Eta aingeruaren eskutik Jainkoaren aitzinera igan zen sainduen othoitzetarikako isentsuen khea.

        5. Eta aingeruak hartu zuen isentsuntzia, eta bethe zuen aldareko sutik; eta lurraren gainera arthiki zuen, eta jauzi ziren ihurtzuri, deihadar, ximista eta lur ikhara gaitzak.

        6. Eta zazpi turutak zituzten zazpi aingeruak abiatu ziren turuta jotzera.

        7. Eta lehenbiziko aingeruak jo zuen turuta, eta egin izan zen harria eta sua, odolarekin nahaste; eta arthikia izan zen lurraren gainera, eta lurraren herena errea izan zen, eta arbolen herena kiskailia eta belhar ferde guzia xigortua.

        8. Eta turuta jo zuen bigarren aingeruak; eta sutan den mendi handi bat bezala itsasora arthiki zen, eta itsasoaren herena odol bilhakatu zen,

        9. Eta itsasoan bizia zuten kreaturetarik herena hil izan zen, eta xahutu zen untzietarik herena.

        10. Eta hirugarren aingeruak jo zuen turuta, eta zerutik erori zen izar handi bat su garretan, zuzi bat bezala, eta erori izan zen ibaien hereneta, eta ithur-uretara.

        11. Eta izar haren izena zen Zizari-belharra; eta uren herena zizari-belharra bilhakatu zen, eta gizon hainitz hil izan zen ur hekietarik, kharastu zirelakoz.

        12. Eta turuta jo zuen laugarren aingeruak; eta joak izan ziren iguzkiaren herena, eta ilhargiaren herena, eta izarren herena; haletan non ilhundu baitzitzaioten hirugarren zathia, eta hirugarren zathiak ez baitzioen gehiago argirik ematen ez egunari, ez halaber gauari.

        13. Eta ikhusi nuen, eta aditu nuen zeruaren erditik hegaldaka zihoan arrano baten boza, zeinak hazkarki oihu egiten baitzuen: Zorigaitz! zorigaitz! zorigaitz lurrean bizi direnei, turutaren jotzekotan diren bertze hirur aingeruak erranen dutenaren gatik!

 

IX. KAP.

        1. Eta bortzgarren aingeruak jo zuen turuta; eta ikhusi nuen izar bat zerutik lurrera erori zela, eta emana izan zitzaioen lezeko putzuaren gakhoa.

        2. Eta ideki zuen lezeko putzua, eta igan zen putzuko khea, labe handi bateko khea bezala; eta iguzkia, eta airea ilhunduak izan ziren putzuko kheaz;

        3. Eta putzuko khetik ilkhi ziren lurrera xartalak; eta emana izan zitzaioten ahala, lurreko harrobiek duten bezalako ahala;

        4. Eta manatu zitzaioten bidegaberik ez egiteaz ez lurreko belharrari, ez berde den guziari, ez-eta arbola bakhar bati ere; bainan-bai Jainkoaren hatza kopetan ez duten gizonei;

        5. Eta eskua eman izan zitzaioten, ez hekien hiltzeko, baizik-ere hekiei bortz hilabethez oinhaze emateko; eta hekien ganikako oinhazeak ziren harrobiak gizona asikitzen duenean bezalako oinhazeak.

        6. Eta egun hekietan heriotzea bilhatuko dute gizonek, eta ez dute aurkhituren; eta nahiko dute hil, eta ihes eginen diote herioak.

        7. Eta xartalak bezalako hekiek iduri zuten zaldi gudukotzat aphainduak; eta buruan bazituzten khoroak bezalako batzu, urhearen idurikoak; eta hekien muthurra, gizon begithartea bezalakoa zen.

        8. Eta zituzten ileak, emazteki ileak iduri; eta hortzak lehoinen hortzak bezalakoak;

        9. Eta bazituzten bulharretakoak, burdinazko bulharretakoak iduri; eta hekien hegalen harrabotsak iduri zuen zaldi hainitzekin gerlara tarrapatan dihoazen orga-lasterren harrabotsa,

        10. Eta zituzten buztanak harrobienak iduri, eta eztenak baziren hekien buztanetan; eta bazuten gizonei bortz hilabethez kalte egiteko ahala; eta zuten beren gainean

        11. Erregetzat lezeko aingerua, hebrearaz Abaddon deitzen dena, greziaraz Apollyon, latinez Exterminans.

        12. Ondiko bat iragan zen; eta huna non haren ondotik heldu diren oraino bertze bi ondiko.

        13. Eta seigarren aingeruak jo zuen turuta; eta Jainkoaren begithartearen aitzinean den urhezko aldarearen lau izkinetarik aditu nuen mintzo bat,

        14. Seigarren aingeru turutadunari erraten: Ufratako ibai handian estekatuak diren lau aingeruen lokharriak urra zatzik.

        15. Eta estekatik atheratuak izan ziren lau aingeruak, zeinak abian baitzauden oreneko, eta eguneko, eta hilabetheko, eta urtheko, gizonen herenaren hiltzekotzat.

        16. Eta zaldizko armada, hogoi miletan hamar miletara heltzen zen. Aditu nuen ezik zenbat ziren.

        17. Eta hula ikhusi nituen zaldiak ikhusaldi haran; eta hekien gainean jarriak zirenek bazituzten suzko, moredinezko eta sufrezko bulharretakoak; eta zaldien buruak ziren lehoin buruak bezalakoak; eta hekien ahotik ilkhitzen zen su, khe eta sufre.

        18. Eta hekien ahotik ilkhitzen ziren su, khe eta sufreaz, hirur izurri horietaz hila izan zen gizonen herena.

        19. Ezen zamari hekien ahala datza ahoan eta buztanean; zeren hekien buztanak, sugeen idurikoak, buruekin dire; eta hekietaz zaurtzen dute.

        20. Eta izurri hekiek hil etzituzten gizonak, etziren halere beren eskuetako egitateez urrikitan sarthu, gehiago ez adoratzeko debruak, urhezko, zilharrezko, kobrezko, harrizko eta zurezko jainko-moldeak, zeinek ezin baitezakete, ez ikhus, ez adi, eta ezin ibil baititezke.

        21. Eta etzuten penitentziarik egin beren gizon hiltze, phozoindatze, lizunkeria eta ohointzez.

 

X. KAP.

        1. Eta ikhusi nuen bertze aingeru hazkar bat zerutik jausten, hedoi batez jauntzia, eta ortzadar bat buruan; eta haren begithartea zen iguzkia iduri, eta haren zangoak suzko habe batzu bezala;

        2. Eta eskuan bazuen liburutto bat zabaldua; eta eskuineko zangoa ezarri zuen itsasoaren gainean, eta ezkerrekoa lurraren gainean;

        3. Eta hazkarki oihu egin zuen, lehoinak marruma egiten duenean bezala. Eta oihu egin zuenean, zazpi ihurtzurik adiarazi zituzten beren mintzoak.

        4. Eta zazpi ihurtzuriek adiarazi zituztenean beren mintzoak, ni iskribatzera nindohan; eta zerutik aditu nuen mintzo bat niri erraten: Zigila zatzu zazpi ihurtzurien erranak, eta ez iskriba horiek.

        5. Eta itsasoaren eta lurraren gainean xutik ikhusi nuen aingeruak zerura goititu zuen eskua,

        6. Eta zin egin zuen menderen mendetan bizi denaz, zeinak egin baititu zerua eta hartan direnak, lurra eta hartan direnak, itsasoa eta hartan direnak: Gaur-geroz denborarik ez da gehiago izanen;

        7. Bainan zazpigarren aingerua mintzatuko den egunetan, turutaka hasiko denean, betheko da Jainkoaren misterioa, bere zerbitzari profeten ahoz erantzun duen bezala.

        8. Eta zeruko mintzoa aditu nuen berriz niri mintzatzen eta erraten: Zoaz, eta itsasoaren eta lurraren gainean xutik jarria den aingeruaren eskutik har zazu idekia den liburua.

        9. Eta goan natzaioen aingeruari, erraten nioelarik eman zezadan liburua. Eta ihardetsi zarotan: Har zazu eta irets; eta kharats eginen darotzu sabela, bainan ahoan gozo izanen duzu eztia bezala.

        10. Eta aingeruaren eskutik hartu nuen liburua, eta iretsi nuen; eta gozo zen ene ahoan eztia bezala; eta iretsi nuenean, kharastu zen ene sabela.

        11. Eta erran zarotan: Oraino ere profetisatu behar duzu jendaien, eta populuen, eta mintzaien, eta errege askoren aitzinean.

 

 

XI. KAP.

        1. Eta eman zarotedan neurtzeko makhila bezalako khanabera bat; eta errana izan zitzaitan: Jaiki zaite, eta neur zatzu Jainkoaren tenploa eta aldarea, eta hor adoran daudezenak.

        2. Aldiz kanpoan den lorioa, bego kanpo, eta etzazula neur; zeren-eta jendaki atzeei emana izan baitzaiote; eta hekiek, berrogoi eta bi hilabethez oin-petan erabiliko dute hiri saindua.

        3. Eta ene bi lekhukori esku emanen diotet, eta zurdatzak jauntzirik profetisatuko dute hamabi ehun eta hirur hogoi egunez.

        4. Hekiek dire lurraren Jaunaren aitzinean dauden bi olibondo eta bi ganderailu.

        5. Eta norbaitek gaizkirik egin nahi badiote, sua ilkhiko da hekien ahotik, eta iretsiko ditu hekien etsaiak; eta norbaitek bidegabe ekharri nahi badiote, hainak hala behar du izan hila.

        6. Hekiek badute zeruaren hersteko eskua, uririk egin ez dadien, berak profetisatzen hariko diren egunetan; eta eskua badute uren gainean, odoletara hekien bihurrarazteko, eta edozein izurriz lurraren jotzeko nahiko duten aldi guziez.

        7. Eta akhabatu duketenean beren lekhukotasuna, lezetik igaiten den basabereak gerla eginen diote, eta garhaituko, eta hilen ditu.

        8. Eta hekien gorphutzak hedaturik egonen dire hiri handiko plazetan, zeina ispiritualki Sodoma eta Egipto deitzen baita, non ere hekien Jauna izan baita gurutzefikatua.

        9. Eta asko leinu eta populu, eta mintzaia eta jendakietako gizonek, hirur egun eta erdiz ikhusiren dituzte hekien gorphutzak, eta ez dituzte hobitan ezartzerat utziko.

        10. Eta lurrean bizi direnak boztuko dire hekien heriotzeaz, eta gozo hartuko dute, eta elkharri emaitza bidaltzen hariko dire, bi profeta hekiek atsekabetan iduki zituztelakoz lurrean egoten zirenak.

        11. Eta hirur egun eta erdiren buruan, biziaren hatsa Jainkoaren ganik sarthu zen hekien baithan. Eta oinen gainera jaiki ziren, eta izialdura gaitza erori zen hekien ikhusleen gainera.

        12. Eta zerutik aditu zuten mintzo hazkar bat, hekiei erraten: Igan zaitezte hunat. Eta hedoi batean igan ziren zerura; eta ikhusi zituzten beren etsaiek.

        13. Eta ordu berean egin izan zen lur ikhara handi bat, eta hiriaren hamargarren bat lehertu zen; eta lur ikhara hartan hil izan ziren zazpi mila gizon; eta lastuak gelditu ziren bertzeak, eta zeruko Jainkoari ospe bihurtu zioten.

        14. Iragan da bigarren ondikoa; eta huna laster ethorriko dela hirugarrena.

        15. Jo zuen turuta zazpigarren aingeruak; eta zeruan egin ziren boz handi batzu, erraten zutenak: Gure Jaunaren eta haren Kristorena egin da mundu huntako erregegoa, eta menderen-mendetan da erreginaturen. Halabiz.

        16. Eta Jainkoaren aitzinean beren alkhietan jarriak dauden hogoi eta lau zaharrak, ahuspez erori ziren, eta adoratu zuten Jainkoa, erraten zutelarik:

        17. Eskerrak bihurtzen darozkitzugu, Jainko Jaun guziz ahalduna, zarena, eta zinena, eta ethorriko zarena, zeren zure indar handiaz jabetu baitzare, eta zure erregetasunean jarri.

        18. Eta sumindu dire jendaiak, eta jauzi da zure hasarrea, eta ethorri da hilen juiatzeko ordua; eta zure zerbitzari profetei, eta sainduei, eta zure izenaren beldur direnei, ttipiei eta handiei, beren sariaren bihurtzekoa, eta lurra gaizkindu dutenen kalitzekoa.

        19. Eta zabaldu izan zen Jainkoaren tenploa zeruan, eta ikhusi izan zen haren batasuneko khutxa haren tenploan; eta egin izan zen ximista, eta oihu, eta lur ikhara, eta harrite handia.

 

XII. KAP.

        1. Eta sendagail handi bat agertu zen zeruan: Andre bat zen iguzkiaz inguratua soin batez bezala, eta haren oinen azpian ilhargia, eta hamabi izarretako khoro bat haren buruaren gainean;

        2. Eta sabelean haurdun baitzen, oihuz zagoen haur minetan, eta oinhazetan erditzeko.

        3. Zeruan agertu zen bertze ikhuskari bat ere; eta hara erainsuge handi gorrast bat, zazpi buru eta hamar adar zituena, eta zazpi belharreko zazpi buruetan;

        4. Eta bere buztanarekin herrestan zaraman zeruko izarretarik herena, eta erorrarazi zituen lurraren gainera; eta erainsugea gelditu zen haur minetan zagoen andrearen aitzinean, hura erditzen zenean irestekotzat haren haurra.

        5. Eta erdi zen muthikoki batez, zeinak burdin zigorrarekin hotsemanen baitiote jendaia guziei; eta haur hori eraikia izan zen zerura, Jainkoaren gana, haren tronuaren aldera;

        6. Eta andreak ihes egin zuen mortu batera, non baitzuen Jainkoak aphaindurikako toki bat, han hamabi ehun eta hirur hogoi egunez hazia izateko.

        7. Eta egin zen gudu handi bat zeruan: eta Mixelek eta bere aingeruek gudu ematen zioten erainsugeari, eta erainsugea gudukatzen zen eta harekilako aingeruak ere bai;

        8. Eta etziren nausitu, eta hekientzat etzen gehiago zeruan tokirik aurkhitu.

        9. Eta iraizia izan zen erainsuge handi hura, suge zaharra, debrua eta satan deitzen dena, mundu guzia enganatzen duena; eta anbildua izan zen lurrera, eta haren aingeruak harekin batean izan ziren iraiziak.

        10. Eta mintzo handi bat aditu nuen zeruan, erraten zuena: Orai egin dire salbamendua, eta indarra, eta gure Jainkoaren erresuma; eta haren Kristorena; zeren iraizia izan baita gure anaien iratxikitzailea, eta gau eta egun hekientzat Jainkoaren aitzinean iratxikika hari zena.

        11. Eta hura berek garhaitu dute Bildotsaren odolaz, eta hitzari egin dioten lekhukotasunaz; eta beren biziak ez dituzte maite izan heriotzeari ihes egiteraino.

        12. Hargatik boz zaitezte, zeruak, eta zuek ere zeruetan zaudeztenak. Zorigaitz lur-itsasoei, zeren debrua zuetara jautsi baita, sepha gaitza bihotzean dakielakoz labur duela ephea.

        13. Eta ikhusi zuenean erainsugeak bere burua lurrerat arthikia, seme batez erdi zen andreari oldartu zitzaioen.

        14. Eta arrano handi baten bi hegal emanak izan zitzaizkon andreari, hegalda zadientzat mortuko bere tokira, non hazia baita ephe bat, ephetan, eta ephe baten erdia, sugearen ganik urrun.

        15. Eta sugeak ahotik ura ibaia bezala arthiki zioen andreari gibeletik, ibaiak eraman zezan nahiz.

        16. Bainan lurrak lagundu zuen andrea; eta bere ahoa idekirik, iretsi zuen erainsugeak ahotik igorririkako ibaia.

        17. Eta andreari sumindu zitzaioen erainsugea; eta goan zen gudu ematera haren odoletikako bertze umeei, zeinek Jainkoaren manamenduak begiratzen baitituzte, eta Kristori lekhukotasun egiten.

        18. Eta baratu zen itsasoko legarraren gainean.

 

XIII. KAP.

        1. Eta ikhusi nuen itsasotik igaiten basabere bat, zazpi buru eta hamar adar zituena, eta hamar adarretan hamar belharreko, eta zazpi buruetan burhozko izenak.

        2. Eta ikhusi nuen basabereak, iduri zuen lehoinabarra; eta haren hatzak hartzarenak bezalakoak ziren, eta haren ahoa lehoinarena bezalakoa. Eta erainsugeak eman zioen bere indarra eta ahal handia.

        3. Eta ikhusi nuen haren buruetarik bat joa hiltzekotan bezala; eta haren sakhi hilgarria sendatua izan zen. Eta lur guzia ederretsirik zohan basaberearen ondotik.

        4. Eta adoratu zuten erainsugea, zeinak basabereari eman baitzioen ahala; eta adoratu zuten basaberea ere, ziotelarik: Nor da basaberearen iduriko? eta nork eginen ahal dio guduka?

        5. Eta emana izan zitzaioen aho bat espantuz eta burhoz bethea; eta berrogoi eta bi hilabethez gaizki egiteko ahala eman zitzaioen.

        6. Eta Jainkoari, eta haren izenari, eta haren tabernakleari, eta zeruan daudezenei burhoka haritzeko ideki zuen ahoa.

        7. Eta emana izan zitzaioen sainduei gerla egiteko eta hekien garbaitzeko ahala. Eta leinu, eta populu, eta mintzaia, eta jendaki guzien gainean esku eman zitzaioen;

        8. Eta adoratu zuten lurreko egoiliar hainek orok, zeinen izenak ez baitire munduaren hastapenetik iskribatuak izatu hila izan den Bildotsaren bizitzeko liburuan.

        9. Nihork beharririk balin badu, adi beza.

        10. Gathibu eramaile dena, bera gathibu goanen da; ezpataz hiltzaile dena, bera ezpatatik goan behar da. Hortan datza sainduen jasankortasuna eta fedea.

        11. Eta ikhusi nuen lurretik igaiten bertze basabere bat, eta bazituen bi adar Bildotsarenak bezalakoak; bainan erainsugea bezala mintzo zen.

        12. Eta lehenbiziko basaberearen eskudantzia bera bazerabilan haren aitzinean; eta lurrari eta lurrean daudezenei adorarazi zioten lehenbiziko basaberea, zeinaren heriozko sakhia sendatua izan baitzen.

        13. Eta egin zituen sendagaila handiak, sua gizonen aitzinean zerutik jautsarazterainokoan.

        14. Eta basaberearen aitzinean egiteko ahala zuen sendagailen ariaz, liluratu zituen lurreko egoiliarrak, erraten ziotelarik, ezpataren sarraskia izanik bizi zen basaberearen itxura bat egin zezaten.

        15. Eta basaberearen itxurari biziaren emateko ahala eman zitzaioen, eta itxura haren mintzaraztekoa, eta itxura adoratuko etzuten guzien hilaraztekoa.

        16. Eta eginen du, guziek, ttipi eta handiek, aberats eta beharrek, pelut eta gathibuek izan dezaten esku eskuinean edo belharrean basaberearen hatza;

        17. Eta nihork saltzerik edo erosterik ez dezan egin ahal, non ez duen basaberearen hatza, edo izena, edo izenaren zenbatekoa.

        18. Huntan da jakin-beharra. Duenak adimendu, berez beza zenbatetara heltzen den basaberearen zenbatekoa. Ezik gizon baten hanbatekoa da; eta haren hanbatekoa, sei ehun eta hirur hogoi eta sei.

 

XIV. KAP.

        1. Eta ikhusi nuen; eta hara Siongo mendiaren gainean xutik zagoela Bildotsa, eta harekin zazpitan hogoi eta lau mila, haren izena eta haren Aitaren izena belharrean iskribaturik zakhartenak.

        2. Eta zerutik aditu nuen mintzo bat, ur handien harrabotsa iduri, eta ihurtzuri gaitz baten burrunba bezalakoa; eta nik aditu nuen mintzoa, gitarrarien gitarrak hari direnean bezalakoa zen.

        3. Eta tronuaren eta lau abereen eta zaharren aitzinean kantatzen zuten kantika berri bat bezala; eta nihork ezin eman zezakeen kantu hura, zazpitan hogoi eta lau mila lurretik erosiak izan ziren hekiek baizik.

        4. Horiek dire emaztekiarekin khutsatugabeak, ezik birjina dire. Horiek dire, Bildotsa, nora-nahi goan dadien, haren ondotik ibiltzen direnak. Horiek gizonetarik erosiak izatu dire, Jainkoari eta Bildotsari pikain bezala;

        5. Eta gezurra ez da horien ahoan aurkhitu; alabainan notharik gabe dire Jainkoaren tronuaren aitzinean.

        6. Eta bertze aingeru bat ikhusi nuen zeru erdia gaindi hegaldaka zihoala, Ebanjelio bethierekoa zadukalarik, irakhasteko lurrean daudezenei, eta jendaki, eta leinu, eta mintzaia, eta populu guziei;

        7. Deihadarka zioelarik: Zaitezten Jaunaren beldur, eta ohore ekharrozue, ezen ethorria da haren erabakietako ordua; eta adora zazue zeru, lur, itsaso eta ithur-uren egilea.

        8. Eta ondotik ethorri zen bertze aingeru bat, zioena: Erori da, erori Babilona handia, jendaia guziei edanarazi diotena bere linburkerien arno hasarretik.

        9. Eta hirugarren aingeru bat bertzeei jarraiki zen, deihadarka zioelarik: Norkere basaberea eta haren itxura adoratu, eta belharrean edo eskuan hartu baituke haren hatza;

        10. Hainak edanen du Jainkoaren hasarrezko arnotik, zeina huts-hutsa xuxendua baitago Jainkoaren hasarrezko untzian; eta suz eta sufrez oinhaztatua izanen da aingeru sainduen eta Bildotsaren aitzinean;

        11. Eta menderen mendetan iganen da hekien oinhazeetako khea; eta ez egunaz ez gabaz onik izanen ez dute basaberea eta haren itxura adoratu, eta haren izenaren hatza ekharri duketenek.

        12. Huntan datza sainduen jasankortasuna, Jainkoaren manamenduak eta Jesusen baithako sinhestea begiratzen dituztenena.

        13. Eta zerutik aditu nuen mintzo bat, erraten zarotana: Iskriba zazu: Dohatsu hilak, Jaunaren baithan hiltzen direnak. Oraidanik, dio Izpirituak, hats har dezaten beren nekheetarik, badarraizkiote ezen beren eginkariak.

        14. Eta ikhusi nuen, eta hara hedoi zuri bat, eta hedoiaren gainean jarririk norbait, gizonaren Semearen idurikoa, urhezko khoro bat buruan, eta sega zorrotz bat eskuan.

        15. Eta tenplotik atheratu zen bertze aingeru bat, hedoiaren gainean jarria zenari goraki oihu egiten zioena: Jo segaz, eta ebakitzen hari zaite; zeren ethorri baita ephai aroa, zorhitu da ezen lurreko uzta.

        16. Eta hedoiaren gainean jarria zenak lurrari arthiki zioen bere sega, eta ebakia izan zen lurra.

        17. Eta bertze aingeru bat ilkhi zen zeruan den tenplotik, hura ere sega zorrotz bat eskuan.

        18. Eta aldaretik athera zen bertze aingeru bat, suaren gainean esku zuena; eta sega zorrotza zadukanari hazkarki oihu egin zioen, zerralarik: Jo zure sega zorrotzaz, eta motz lurreko aihenetako molkhoak, ezen onthuak dire hango mahatsak.

        19. Eta aingeruak lurrera hedatu zuen bere sega zorrotza; eta bildu zituen lurreko mahatsak, eta arthiki zituen Jainkoaren hasarreko thina handira;

        20. Eta hiriz kanpoan oinkatua izan zen thina, eta handik odola atheratu zen zaldien kabrestuetaraino hamasei ehun estadioren eremuan.

 

XV. KAP.

        1. Eta zeruan ikhusi nuen bertze ezagutkari gaitz eta ederresgarri bat; zazpi aingeru, azkeneko zazpi izurriak zaduzkatenak; hekiek bethetzen baitute Jainkoaren hasarrea.

        2. Eta ikhusi nuen berinazko itsaso bat bezala, suarekin nahasia; eta basaberearen, eta haren itxuraren, eta haren izeneko zenbataren garhaitzaileak berinazko itsasoaren gainean xutik, Jainkoaren gitarrak eskuetan;

        3. Eta kantatzen zuten Moises Jainkoaren zerbitzariaren kantika, eta Bildotsaren kantika, ziotelarik: Handi eta ederresgarri dire zure egintzak, Jainko Jaun guziz abalduna; zuzenak eta zinak dire zure bideak, oi mendeetako Erregea.

        4. Nor ez da zure beldur izanen, Jauna, eta nork ez du goretsiren zure izena? ezen zu zare bakharrik urrikalmendutsu, ethorriko baitire jendaki guziak, eta zure aitzinean adoran jarriko baitire, ageriratu direlakoz zure erabakiak.

        5. Eta gero ikhusi nuen, eta hara zeruan ideki zela lekhukotasuneko tabernaklearen tenploa;

        6. Eta tenplotik ilkhi ziren, zazpi izurriak daduzkaten zazpi aingeruak, liho xuri eta garbiz jauntziak, eta urhezko gerrikoz bulharretan tinkatuak.

        7. Eta lau abereetarik batek zazpi aingeruei eman ziozkaten zazpi untzi, Jainko menderen mendetan bizi denaren hasarreaz betheak.

        8. Eta khez bethe zen tenploa Jainkoaren handitasunaren gatik, eta haren indarraren ariaz; eta tenploan, zazpi aingeruen zazpi izurriak iragan artean, nihor ezin sar zitekeen.

 

XVI. KAP.

        1. Eta tenplotik mintzo hazkar bat aditu nuen zazpi aingeruei erraten: Zoazte, eta Jainkoaren hasarreko zazpi untziak lurraren gainera ixur zatzue.

        2. Eta goan zen lehenbizikoa, eta lurraren gainera hustu zuen bere untzia, eta basaberearen hatza zutenei, eta haren itxura adoratu zutenei egin zitzaioten zauri bat gaixtoa eta ahalik gaitzena.

        3. Eta bigarren aingeruak itsasora hustu zuen bere untzia, eta itsasoa egin zen hil baten odola bezala; eta itsasoan bizia zuen guzia, hil izan zen.

        4. Eta hirugarrenak bere untzia ixuri zuen ibaietara eta ithur-uretara, eta odol egin ziren.

        5. Eta aditu nuen uretako aingerua erraten: Zuzena zare, Jauna, saindu zarena eta zinena, huneletan erabaki duzuna;

        6. Sainduen eta profeten odola dutelakoz ixuri, zuk ere odola eman diozute edatera; ezik hala zuten merezi.

        7. Eta aditu nuen bertze bat, aldaretik erraten: Bai, Jainko Jaun, guziz ahalduna, zinak eta zuzenak dire zure erabakiak.

        8. Eta laugarren aingeruak iguzkiaren gainera ixuri zuen bere untzia, eta emana izan zitzaioen gizonak beroaz eta suaz jotzea.

        9. Eta beroak xigortzen zituen gizonak; eta izurri horien gainean esku duen Jainkoaren izena burhoztatzen zuten; eta etziren urrikitan sarthu, ospe hari bihurtzeko.

        10. Eta bortzgarren aingeruak basaberearen jarlekhura ixuri zuen bere untzia; eta ilhundu zen haren erresuma; eta minaren minez, gizonak jaten zituzten bere mihiak.

        11. Eta burhoka haritu zitzaizkon zeruko Jainkoari beren oinhaze eta zaurien gatik; eta beren egitateez etzuten penitentziarik egin.

        12. Eta seigarren aingeruak bere untzia hustu zuen, Ufratako ibai handi hartara; eta agortu zuen hango ura, bidearen aphaintzeko iguzkialdetikako erregeei.

        13. Eta erainsugearen ahotik, eta basaberearen ahotik, eta profetaizunaren ahotik atheratzen ikhusi nituen hirur izpiritu lohi igelen idurian.

        14. Ezen debruen izpirituak dire hekiek, harritzeko sendagailak egiten dituztenak, eta lurreko errege guzien gana badohazi, gudura hekien biltzeko, Jainko guziz ahaldunaren egun handikotzat.

        15. Huna non heldu naizen ohoina bezala. Dohatsu atzarririk dagoena eta bere soinekoak begiratzen dituena, bulusik ibil ez dadien, eta ikhus ez dezaten haren ahalkea.

        16. Eta hebrearaz Armagedon deitzen den tokira bilaraziren ditu.

        17. Eta zazpigarren aingeruak airera hustu zuen bere untzia, eta tenploko tronutik ilkhi zen mintzo hazkar bat, zioena: Egin da.

        18. Eta jauzi ziren ximistak, eta deihadarrak, eta ihurtzuriak, eta egin zen lur ikhara handi bat, halako lur ikhara, non hain handirik ez baitzen egundaino gerthatu gizonak lurraren gainean bizi direnaz geroztik.

        19. Eta hirur zathitan egin zen hiri handia, eta lehertu ziren jendaien hiriak. Eta Jainkoaren aitzinean orhoitzapenetara ethorri zen Babilona handia, edatera eman zakioen Jainkoaren sumindurako hasarrearen arnoko untzia.

        20. Eta ihes egin zuten irla guziek, eta etziren aurkhitu mendiak.

        21. Eta harrite handi bat, pikorra talendua bezalakoa, zerutik erori zen gizonen gainera; eta gizonek Jainkoari burhoka erauntsi zioten, harrizko izurriaren gatik, zeren ikharagarri handia baitzen.

 

XVII. KAP.

        1. Eta zazpi untziak zaduzkaten zazpi aingeruetarik bat ethorri zen, eta mintzatu zitzaitan, zielarik: Zato, ur handien gainean jarria dagoen ematzar handiaren kondenamendua erakhutsiko darotzut;

        2. Zeinarekin khutsatu baitire lurreko erregeak, eta hor horditu haren linburkeriako arnoz lurrean bizi direnak.

        3. Eta gogotan eraiki ninduen mortura. Eta emazteki bat ikhusi nuen jarria, eskarlata kolorezko basabere, burhozko izenez bethea zen baten gainean, zeinak baitzituen zazpi buru eta hamar adar.

        4. Eta emaztekia zagoen purpuraz eta eskarlataz inguraturik; eta urhez, eta harri baliosez, eta perlaz aphaindurik, eta eskuan zadukan urhezko ophor bat, dena hasgarrikeriaz eta bere linburkeriako zikhinez bethea;

        5. Eta haren belharrean iskribatua zen izen bat: Misterioa: Babilona handia, lurreko linburkerien eta hasgarrikerien ama.

        6. Eta ikhusi nuen emaztekia, sainduen odolaz eta Jesusen martiren odolaz hordi. Eta harrigarriki laztu nintzen haren ikhusteaz.

        7. Eta erran zarotan aingeruak: Zerk harritzen zaitu? Nik erranen darozkitzut emaztekiaren egia gordea, eta hori dakharkan zazpi burutako eta hamar adarretako abarearena.

        8. Ikhusi duzun basaberea, izatu da, eta ez da; eta lezetik igaitekoa da, eta hiltzerat goanen da; eta harrituko dire lurrean bizi direnak, zeinen izenak ez baitire munduaren hastetik bizitzeko Liburuan iskribatuak, ikhusteaz bazela basaberea, eta gehiago ez dela.

        9. Eta huna zer erran nahi duen, zuhurtziaz bethea den gauza horrek: Zazpi buruak dire zazpi mendi, zeinen gainean baitago jarririk emaztekia; eta erregeak ere zazpi dire.

        10. Bortz eroriak dire, bat badago, eta bertzea ez da oraino ethorria; eta ethorri daitekeenean, guti egotekoa da.

        11. Eta basaberea, zena eta ez dena, huraxe da zortzigarren; eta zazpiekilakoa da, eta hiltzera dihoa.

        12. Eta ikhusi ditutzun hamar adarrak, dire hamar errege, erresuma izatu ez dutenak oraino, bainan basaberearen ondotik botherea ordu berean izanen dute errege bezala.

        13. Horiek asmu ber-bateko dire guziak; eta basabereari emanen diozkate beren indar-ahalak.

        14. Horiek Bildotsari eginen diote gudu; bainan garhaituren ditu Bildotsak; zeren jaunen Jauna baita, eta erregeen Erregea; eta harekilakoak dire deithuak, hautetsiak eta zinak.

        15. Eta erran zarotan: Ikhusi ditutzun urak, zeinen gainean jarria baitago ematzarra, dire populuak, eta jendaiak, eta mintzaiak.

        16. Eta basabereari ikhusi diozkatzun hamar adarrak, hekiek gaitzetsiren dute linburkoia; bakharrik eta buluzik ezarriren dute; janen diozkate haragiak, eta bera suan erreko dute.

        17. Jainkoak ezen berak nahi duena egitea ezarri diote bihotzean, basabereari eman diozoten beren erresuma, bethe ditezen arteo Jainkoaren hitzak.

        18. Eta zuk ikhusi emaztekia, da lurreko erregeen gainean erreginatzen den hiri handia.

 

XVIII. KAP.

        1. Eta gero zerutik jausten ikhusi nuen bertze aingeru bat, ahal handitakoa; eta haren ospeak argitan ezarri zuen lur guzia.

        2. Eta indarrekin oihu egin zuen, erraten zuelarik: Erori da, erori Babilona handia; eta debruen egon-lekhu egin da, eta izpiritu lohi guzien ihes-lekhu, eta hegastin lohi eta higuingarri guzien zilho;

        3. Zeren jendaia guziek haren linburkeriaren hasarrezko arnotik edan baitute, eta lurreko erregeak harekin khutsatu baitire, eta lurreko tratulariak haren gozokerietako indarretik baitire aberastu.

        4. Eta zerutik bertze mintzo bat aditu nuen erraten: Ilkhi zaite hortik, ene populua, beldurrez-eta phartedun egin zaiten horren tzarkerietan, eta atzeman dezazun horren gaitzetarik.

        5. Ezen horren bekhatuak zeruraino heldu izan dire, eta horren gaixtakeriez orhoitu da Jauna.

        6. Bihurrozue, berak ere eman izan darotzueten bezala; bikhun egiozue bere behingo egintzen arabera; eta edatera eman izan darotzueten untzi berean, edanaraz zozue bietan.

        7. Zenbat-ere goretsi baita eta gozatu, hanbat emozue oinhaze eta atsekabe; zeren erraten duen bere bihotzean: Erregina jarria nago eta ez naiz alhargun, eta dolurik ikhusiren ez dut.

        8. Hargatik egun batean ethorriko dire horren gaitzak, heriotzea, eta nigarrak, eta gosea, eta erreko da suan; zeren indardun baita hori juiatuko duen Jainkoa.

        9. Eta horren gatik nigarrez eta deithoretan egonen dire horrekin khutsatu eta atsegin-pean bizi izan diren lurreko erregeak, ikhusiko dutenean horren erretzeko khea;

        10. Eta horren oinhazeek lazturik, urrunera xutik erraten hariko dire: Zorigaitz, zorigaitz, Babilona, hiri handi, hiri hazkar horrentzat; oren batik barnean ethorri baita hire kondenamendua.

        11. Eta lurreko tratulariek horren gainean nigar eta auhen eginen dute, zeren gehiago nihork ez baititu erosiko hekien saltzekoak;

        12. Eta urhezko, eta zilharrezko, eta harri baliosezko, eta perlazko, eta liho mehezkoz, eta purpurazko, eta sedazko, eta eskarlatazko saltzekoak, eta zur usain gozodun guziak, eta bolizko eta, harri baliosezko untzi guziak, eta kobrezkoak, eta burdinazkoak, eta marmolazkoak,

        13. Eta zinamoma, eta usain onak eta gantzugailuak, eta isentsua, eta arnoa, eta olioa, eta irin lorea, eta ogi bihia, eta kargako abereak, eta ardiak, eta zamariak, eta orga-lasterrak, eta gathibuak eta gizonen arimak.

        14. Eta goan ditun hire ganik hire arimaren irritseko fruituak; eta gauza gori, eder guziak galdu zaizkin, eta hekiek ez dire gehiago aurkhituren.

        15. Hekien salerosle aberastu direnak, horren oinhazeek lazturik, auhen eta nigarretan horren ganik urrun egonen dire,

        16. Diotelarik: Ai zer zorigaitza hiri handi horrentzat, zeina liho mehez, eta purpuraz, eta eskarlataz jauntzia, eta urhez estalia, eta harri baliosez, eta perlaz aphaindurik baitzagoen;

        17. Zeren oren batik barnean galdu baitire hanbateko aberastasunak, eta lemazain guziak, eta itsasoan dabiltzan guziak, eta itsasturuak, eta itsasoko lanetan hari direnak urrun gelditu baitire,

        18. Eta ikhustearekin horren erre lekhua, oihuka hasi baitire, diotelarik: Zein hiri egundaino izatu da hiri handi horren bardin?

        19. Eta herrautsez estali dituzte buruak, eta heiagoraka haritu dire, nigar eta auhenetan diotelarik: Zorigaitz, zorigaitz hiri horrentzat, zeinak bere ontasunez aberastu baititu itsasoan untzirik zuten guziak; ezen oren batik barnean mortu egin izan da.

        20. Zerua, bozkarioz jauz zaite, eta zuek ere apostolu sainduak eta profetak; zeren Jainkoak horri jazarri baitio zuei eginikako gaizkia.

        21. Eta aingeru hazkar batek goititu zuen harri bat, ihara harri handi bat bezalakoa, eta itsasora arthiki zuen, zioelarik: Holako oldarrean eragotziko da Babilona, hiri handi hori, eta ez da gehiago aurkhituren.

        22. Eta ez da gehiago hire baithan entzunen gitarrarien, kantarien, xirolarien eta turutarien otsik; eta hitan ez da gehiago aurkhituren niholazko langilerik niholazko lanetan; eta ez du iharaharriak gehiago hire erdian adiaraziko bere harrabotsa;

        23. Eta ez du gehiago hire baithan argituren kriseluaren argiak; eta gaur-gero ezkonberrien mintzorik ez da hire baithan entzunen; zeren hire tratulariak baitziren lurreko buruzagi, eta hire sorginkeriek zorarazi baitituzte jendaia guziak.

        24. Eta hartan aurkhitu da sainduen eta profeten odola, eta lurrean heriotzez hilak izatu diren guziena.

 

 

XIX. KAP.

        1. Gero aditu nituen oste handi batzuen mintzoak bezala, zeruetan erraten: Alleluia: Agur, ospe eta indar gure Jainkoaren baithan da;

        2. Zeren baitire zinak eta zuzenak haren erabakiak, juiatu baitu lilitxo handia, lurra bere tzarkeriez galarazi duena, eta aspertu baitu bere zerbitzarien odol, haren eskuek ixuri dutena.

        3. Eta berriz ere erran zuten: Alleluia. Eta menderen mendetan igaiten da haren erretzeko khea.

        4. Eta hogoi eta lau zaharrak eta lau abereak ahuspez erori ziren, eta adoratu zuten tronuaren gainean jarria dagoen Jainkoa, erraten zutelarik: Biz: Alleluia.

        5. Eta tronutik ilkhi zen mintzo bat zioena: Ospa zazue gure Jainkoa, haren zerbitzari guziek, eta haren beldur zareten ttipi-handiek.

        6. Eta oste handi baten haroa bezala, eta ur handien harrabotsa bezala eta ihurtzuri gaitzen burrunba bezala aditu nuen erraten: Alleluia, zeren bere erregetasunean jarri baita gure Jainko Jaun ahalorotakoa.

        7. Boz gaitezen, jauz gaitezen, eman diozogun ospe; zeren ethorri baitire Bildotsaren ezteiak, eta hekietarakoz aphaindu baita haren andre beharra.

        8. Eta emana izan zaio liho mehe, xuri eta distiragarriz jauntzia izatea. Ezen liho mehezko jauntzia, sainduen eginkari zuzenak dire.

        9. Eta erran zarotan: Iskriba zazu: Dohatsu Bildotsaren ezteietako afarira deithuak izan direnak. Eta erran zarotan: Egiazkoak dire Jainkoaren hitz haukiek.

        10. Eta haren oinetara erori nintzen haren adoratzeko. Eta erran zarotan: Berautzu holakorik egin; zure zerbitzari laguna naiz, eta Jesusez lekhukotasun egiten duten anaiena. Jainkoa adora zazu. Ezen Jesusen lekhukotasunean datza profeziazko izpiritua.

        11. Eta zabaldua ikhusi nuen zerua, eta hara zaldi zuri bat, eta haren gainean jarria zena deitzen zen Leiala eta Egiatia, zuzenki erabakitzen duena eta gudukatzen dena.

        12. Aldiz, haren begiak ziren su garra iduri, eta buruan bazituen belharreko hainitz, eta bazuen iskribatua izen bat, berak baizik nihork ez dakiena.

        13. Eta jauntzia zen soin odoleztatu batez; eta haren izena zen Jainkoaren Hitza.

        14. Eta zeruan diren armadak, zaldi zuritan jarraikitzen zitzaizkon, liho mehezko soin xuri eta garbiz jauntzirik.

        15. Eta haren ahotik atheratzen zen ezpata bat bi aldeetarik zorroztua, hartaz populuen jotzeko. Eta berak hotsemanen diote burdinazko zigorrarekin; eta Jainko guziz ahaldunaren hasarre gaitzeko arnoaren thina oinkatzen du berak.

        16. Eta du iskribaturik soinekoan eta ixterrean: Erregeen Erregea, eta jaunen Jauna.

        17. Eta bertze aingeru bat ikhusi nuen iguzkian xutik, eta hazkarki oihu egin zuen, erraten ziotelarik zeru erdia gaindi hegaldaka zabiltzan hegastinei: Zatozte eta bil Jainkoaren afari handira,

        18. Jan detzatzuen erregeen haragiak, eta armadetako aitzindarien haragiak, eta hazkarren haragiak, eta zaldien haragiak, eta hekien gainekoenak, eta pelut eta gathibu guzien haragiak, eta ttipienak eta handienak.

        19. Eta zaldi zuriaren gainean jarria zagoenari eta haren armadari gudu emateko bilduak ikhusi nituen basaberea, eta lurreko erregeak eta hekien armadak.

        20. Eta harrapatua izan zen basaberea eta harekin profetaizuna, zeinak haren aitzinean egin baitzituen sendagailak, eta hekien bidez enganatu basaberearen hatza hartu zutenak eta haren itxura adoratu zutenak. Eta hekiek biak, sufrez irakitzen dagoen osinera izan ziren arthikiak.

        21. Eta zaldiaren gainean jarria dagoenaren ahotik ilkhitzen den ezpataz hilak izan ziren gainerakoak, eta hekien haragiz ase ziren hegastin guziak.

 

XX. KAP.

        1. Eta ikhusi nuen zerutik jausten aingeru bat, lezeko gakhoa eta gathe handi bat eskuetan.

        2. Eta atzeman zuen erainsugea, suge zaharra, zeina baita debrua eta satan, eta estekatu zuen mila urtherentzat;

        3. Eta anbildu zuen lezera, eta han hertsi zuen, eta gainera zigilatu zioen athea, jendaiak etzetzan gehiago engana, mila urtheak bethe arteo; gero aphur batentzat behar baita estekatik atheratu.

        4. Eta ikhusi nituen jarlekhu batzu, eta hekien gainean jarri ziren, eta hainei emana izan zitzaioten erabakitzeko eskua; eta ikhusi nituen Jesusi egin lekhukotasunaren ariaz eta Jainkoaren hitzaren gatik buruak moztuak izan zituztenen arimak, basaberea eta haren itxura adoratu etzutenak, eta haren hatza beren belhar edo eskuetan hartu etzutenak; eta Kristorekin bizi eta erreginatu ziren mila urthez.

        5. Bertze hilak etziren bizitzera itzuli mila urtheak bethe arteo: Hau da lehenbiziko birphiztea.

        6. Dohatsu eta saindu lehenbiziko birphiztean phartedun dena: ez du bigarren heriotzeak halakoen gainean eskurik; bainan Jainkoaren eta Kristoren aphez izanen, eta harekin mila urthez erreginatuko dire.

        7. Eta bethe ditezkeenean mila urtheak, presondegiko esteka hautsiko zaio satani, eta ilkhiko da, eta enganatuko ditu lurraren lau izkinetan diren populuak, Gog eta Magog, eta gudurako bilduko ditu hanbat, non hekien ostea itsasoko legarra bezala izanen baita.

        8. Eta hedatu ziren lurraren zabalera, eta inguratu zituzten sainduen kanpak eta hiri maitea.

        9. Eta Jainkoaren ganik jautsi zen zerutik sua, eta iretsi zituen; eta debrua, hekien enganatzen hari zena, arthikia izan zen suzko eta sufrezko osinera, zeintan basaberea ere

        10. Eta profetaizuna gau eta egun menderen mendetan izanen baitire oinhazetan erabiliak.

        11. Eta ikhusi nuen tronu zuri handi bat, eta haren gainean jarririk zagoena, zeinaren aitzinetik ihes egin baitzuten zeru-lurrek, eta hekien tokirik ere etzen aurkhitu.

        12. Eta ikhusi nituen hilak, ttipi-handiak tronuaren aitzinean xutik; eta liburuak zabalduak izan ziren; eta zabaldua izan zen bertze Liburu bat ere, zeina baita bizitzekoa; eta hilak juiatuak izan ziren liburuetan iskribatua zenetik, nor bere egintzen arabera.

        13. Eta itsasoak bihurtu zituen berekin zaduzkan hilak, eta herioak eta ifernuak beren hilak, berekin zaduzkatenak; eta juiatuak izan ziren, nor bere eginkarien arabera.

        14. Eta ifernua eta herioa arthikiak izan ziren suzko osinera. Hori da bigarren heriotzea.

        15. Eta bizitzeko Liburuan iskribatua aurkhitu etzena, suzko osinera arthikia izan zen.

 

XXI. KAP.

        1. Eta ikhusi nituen zeru berri bat eta lur berri bat; goan ziren ezik lehenbiziko zerua eta lehenbiziko lurra; eta itsasoa ez da gehiago.

        2. Eta nik, Joanesek, ikhusi nuen hiri saindua, Jerusaleme berria, zerutik jausten Jainkoaren ganik, aphaindua hala-nola andre ezkonberria bere senharrarentzat berregintzen baita.

        3. Eta mintzo handi bat aditu nuen tronutik erraten: Gizonekilako huna Jainkoaren egon-lekhua, eta hekiekin egonen da. Eta izanen dire haren populu, eta Jainkoa bera hekien artean hekien Jainko izanen da;

        4. Eta Jainkoak nigar oro hekien begietarik xukhaturen du; eta hiltzerik ez da izanen gehiago, ez-eta nigarrik, ez heiagorarik, ez oinhazerik gehiago, zeren goan baitire lehenbizikoak.

        5. Eta tronuan jarria zagoenak erran zuen: Huna non berri egiten ditudan gauza guziak. Eta erran zarotan: Iskriba zazu, ezen hitz haukiek osoki dire zinak eta egiak.

        6. Eta erran zarotan: Egin da. Ni naiz alfa eta omega, hastea eta akhabantza. Egarri denari nik urrurik emanen diot bizitzeko uraren ithurritik.

        7. Garaitiar atheratuko denak izanen ditu horiek; eta ni izanen naiz haren Jainko, eta hura izanen da ene seme.

        8. Uzkurrentzat ordean, eta sinhetsgaitz, eta hasgarri, eta gizon hiltzaile, eta lohi, eta phozoindatzaile, eta jainkoaizuntiar, eta gezurti guzientzat, hekien zathia izanen da suz eta sufrez khaldatua den osinean; hura baita bigarren heriotzea.

        9. Eta azken zazpi izurriez untziak betherik zaduzkaten zazpi aingeruetarik bat ethorri zen, eta enekin mintzatu zen, zioelarik: Zato eta erakhutsiko darotzut ezkonberria, Bildotsaren andrea.

        10. Eta gogotan eraiki ninduen mendi handi eta gora batetara, eta erakhutsi zarotan hiri saindua, Jerusaleme zerutik jausten Jainkoaren ganik,

        11. Jainkoaren argiaz argitua; eta haren argia zen harri baliosarena bezalakoa, hala-nola jaspe harriarena, kristaila iduri.

        12. Eta inguruan bazuen harrasi handi gora bat, hamabi atherekin; eta atheetan hamabi aingeru, eta iskribatuak izen batzu, zeinak baitire Israelgo semeen hamabi leinuen izenak.

        13. Hirur athe ziren iguzki sortzetik, eta hirur ipharretik, eta hirur hegoatik, eta hirur iguzki sartzetik.

        14. Eta hiriko harrasiak zituen hamabi asentu, eta hamabi hekietan, Bildotsaren apostoluen hamabi izenak.

        15. Eta enekin mintzo zenak bazuen urhezko khanabera bat neurritzat, hiriaren, eta hango atheen eta harrasiaren neurtzeko.

        16. Eta hiria lau izkinetakoa zen, eta haren luzetasuna zabaltasunaren bethe zen; eta urhezko khanaberarekin neurtu zuen hiria hamabi estadio; eta haren luzetasuna, goratasuna eta zabaltasuna bardinak ziren.

        17. Eta neurtu zuen harrasia zazpitan hogoi eta lau beso, gizon neurri, zeina baitzen aingeruarena ere.

        18. Eta jaspe harriz egina zen harrasia; aldiz, hiria bera zen ume garbiz, berina arrasoa iduri.

        19. Eta hiriko harrasiaren asentuak harri balios orotaz berreginduak ziren. Lehenbiziko asentua zen jaspez, bigarrena zafirrez, hirugarrena kalzedonioz, laugarrena esmeraldaz,

        20. Bortzgarrena sardonizez, seigarrena sardioz, zazpigarrena krisolitaz, zortzigarrena beriloz, bederatzigarrena topazaz, hamargarrena krisoprasaz, hamekagarrena moredinez, hamabigarrena ametistaz.

        21. Eta hamabi atheak hamabi perla dire bakhotxa, perla batez egina athe bakhotxa; eta hiriko plaza zen urhe garbiz, berina argia iduri.

        22. Eta ez nuen hartan tenplorik ikhusi. Alabainan Jainko Jaun guziz ahalduna eta Bildotsa dire hango tenplo.

        23. Eta hiriak, argitua izateko, ez du ez iguzki ez ilhargi beharrik. Ezen Jainkoaren argiak argitzen du, eta Bildotsa da haren zuzia.

        24. Eta haren argitara ibiliko dire jendaki guziak, eta lurreko erregeek hartara ekharriko dituzte beren ospe-ohoreak.

        25. Eta hango atheak ez dire egunaz hertsiko, ezen ez da han gaurik izanen.

        26. Eta harat ekharriko dituzte jendaien ospe-ohoreak.

        27. Eta ez da han sarthuko deus khutsaturik, ez-eta itsuskeria egilerik, ez-eta gezurtirik, baizik-ere Bildotsaren bizitzeko Liburuan iskribatuak direnak.

 

XXII. KAP.

        1. Eta erakhutsi zarotan bizitzeko uraren ibaia, kristaila bezain argi, Jainkoaren eta Bildotsaren jarlekhutik atheratzen dena.

        2. Hango plazaren erdian, eta ibaiaren bi aldeetarik, dago bizitzeko arbola, zeinak ekhartzen baititu hamabi fruitu, hilabethe oroz ekhartzen duelarik bere fruitua, eta arbolaren hostoak jendaien sendatzeko dire.

        3. Eta ez da gehiago niholazko madarizionerik izanen; bainan han izanen dire Jainkoaren eta Bildotsaren jarlekhuak, eta zerbitzatuko dute bere zerbitzariek.

        4. Eta ikhusiren dute haren begithartea, eta beren belharretan ekharriko dute haren izena.

        5. Eta ez da gehiago gaurik izanen; ez dute kriselu argirik ez-eta iguzki argirik beharko, zeren Jainko Jaunak argituren baititu, eta menderen mendetan erreginaturen dire.

        6. Eta erran zarotan: Hitz horiek osoki zinak dire eta egiak. Eta profeten izpirituen Jainko Jaunak igorri izan du bere aingerua bere zerbitzariei erakhustera zer gerthatu behar den laster.

        7. Eta huna non heldu naizen zalhuki. Dohatsu liburu huntako profeziaren hitzak idukiko dituena.

        8. Eta Joanes naiz ni, horiek aditu eta ikhusi ditudana. Eta horiek aditu eta ikhusi ondoan, lurrerat erori nintzen adoratzekotzat, horiek erakhutsi zarozkidan aingeruaren oinetan.

        9. Eta erran zarotan: Berautzu holakorik egin; zeren zure zerbitzari laguna bainaiz, eta zure anaia profetena, eta liburu huntako profeziaren hitzak begiratzen dituztenena; Jainkoa adora zazu.

        10. Eta erran zarotan: Ez zigila liburu huntako profeziako hitzak; ezen hurbil da muga.

        11. Bidegabe egiten duenak, oraino ere egin beza; eta lohikerian dagoena, lohi bedi oraino; eta zuzena dena, zuzen bedi oraino; eta saindu dena, saindu bedi oraino.

        12. Ezen huna non heldu naizen laster; eta enekin dut ene saria, batbederari bere eginen arabera bihurtzeko.

        13. Ni naiz alfa eta omega, lehena eta azkena, hastea eta akhabantza.

        14. Dohatsu beren soinekoak Bildotsaren odolean garbitzen dituztenak; zuzen izan dezaten bizitzeko arbolan, eta atheetarik sar ditezen hirian.

        15. Kanporat zakhurrak, eta phozoindatzaileak, eta lohiak, eta gizon hiltzaileak, eta jainkoaizuntiarrak, eta gezurra maite eta egiten duten guziak.

        16. Nik, Jesusek, bidali dut ene aingerua, horien lekhukotasuna zuei egitekotzat elizetan. Ni naiz Dabiden ganikako aldaska eta ethorkia, izar argi, goizekoa.

        17. Eta izpirituak eta andre esposak diote: Zato. Eta aditzen duenak erran beza: Zato. Eta bethor egarri dena; eta urrurik izan beza nahi duenak bizitzeko uretik.

        18. Bainan hitz diot liburu huntako profeziako hitzak aditzen dituen edozeini: Baldin nihork iratxikitzen badiote zerbait, berari Jainkoak iratxikiko diozkala liburu huntan iskribatuak diren izurriak.

        19. Eta baldin norbaitek gutitzen badu liburu huntako profeziaren hitzetarik, Jainkoak khenduko duela haren ikhustekoa bizitzeko liburutik, eta hiri saindutik, eta liburu huntan iskribatuak direnetarik.

        20. Dio haukien lekhukotasuna egiten duenak: Bai, heldu naiz laster: Halabiz. Zato, Jesus Jauna.

        21. Jesu-Kristo gure Jaunaren grazia bedi zuekin ororekin. Halabiz.

 

BIBLE SAINDUAREN AKHABANTZA

 

aurrekoa