www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (III) - Testament Berria
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

JAUN DONE PETRI APOSTOLUAREN
LEHENBIZIKO GUTUNA

 

I. KAP.

        1. Piarresek, Jesu-Kristoren apostoluak, Ponton, Galatian, Kapadozian, Asian eta Bithinian barraiatuak diren arrotz,

        2. Jainko Aitaren egundainotikako jakitatearen arabera, Izpirituaz, ethorduntasunaz eta Jesu-Kristoren odol ixuriaz saindutzeko hautetsiei: Grazia eta bakea gaindi bekizkitzue.

        3. Benedikatua izan bedi Jainkoa, Jesu-Kristo gure Jaunaren Aita, zeinak bere urrikalmendu handiaren arabera, hiletarik bitzaraziz Jesu-Kristo, geroni sortherritu baikaitu pheskiza bizi batetara,

        4. Ardiesteko ezin-andea, ezin-narria, ezin hits daitekeen primantza, zeruetan begiratua dena zuentzat,

        5. Zeinak, fedeari esker, Jainkoaren eragintzaz zainduak baitzarete, azken egunetan agertzekotzat aphaindua den salbamendurako.

        6. Hargatik boztuko zarete, orai aphur bat hestutuak izan behar bazarete ere asko frogapenez,

        7. Arren-eta frogatua izanen denean zuen fedea, suaz frogatzen den urhea baino baliosagoa dena, aurkhi dadien laudorio, ohore eta osperen merezdun, noiz-ere agertuko baita Jesu-Kristo,

        8. Zeina baituzue maite, nahiz ez duzuen ikhusi; zeinaren baithan orai ere, nahiz ez duzuen ikhusten, sinhesten baituzue; sinhesten duzuelakoz ordean boztuko zarete ezin-erranezko bozkario ospetsuaz,

        9. Irabaziz zuen fedearen azken saria, hura baita arimen salbamendua.

        10. Salbamendu hari zarraizkion eta hartaz bilhatzen ziren, zuek izatekoa zinduten graziaz aitzinetik aiphatu duten profetak,

        11. Ikhartuz noiz edo nolako ordua seinalatzen zuen hekien baithan Kristoren Izpirituak, aitzinetik ezagutaraztean Kristok jasan behar zituen oinhazeak eta ondoko ospeak.

        12. Agertua izan zitzaioten etzituztela berentzat, bainan-bai zuentzat ezagutarazten, orai zuei erantzunak zaizkitzuen gauzak, Ebanjelioa ekharri darotzueten gizonez, zerutik bidalia izan den eta aingeruek ikhusi nahi duten Izpiritu sainduaren eragintzaz.

        13. Aria hortaz, gogoak berorik, atzartasun oso batean igurikazue, Jesu-Kristo agertuko denean ekharriko zaitzuen grazia;

        14. Ume ethordun batzu bezala zaretelarik, ez eroriak, argituak etzineteneko zuen lehia zaharretara,

        15. Bainan zuek deithu zaituztena Saindu den bezala, zeronek ere zuen bizi-molde guzian saindu izan zaitezte;

        16. Zeren-eta iskribatua baita: Saindu izan zaitezte, zeren ni saindu bainaiz.

        17. Eta nor-nor-den begiratu gabe, batbedera bere egintzen arabera juiatzen duena Aitatzat deitzen duzuenaz geroztik, beldurrean bizi zaitezte zuen arrozgoko egunetan;

        18. Dakizuelakoz etzaretela gauza andeakor batzuz, urhe edo zilharrez berrerosiak izan bizitze hutsal zuen aiten ganik zinutenetik;

        19. Bainan-bai Kristoren odol baliosaz, Kristo bildots garbi eta nothagabea den bezala,

        20. Mundua egin baino lehen ezagutua, azken denboretan berriz, agertu dena zuen gatik,

        21. Zeinak haren bidez fededun baitzarete Jainkoaren baithan, harek biztu duelakoz hilen artetik, eta ospetan ezarri, Jainkoaren baithan egon ditezen zuen fedea eta igurikimena.

        22. Garbitasuna zuen arimei ematen diozuelarik karitatearen ethorkortasunaz, anaien arteko amodioaz, ardura handirekin elkhar maitha zazue bihotz lainoz,

        23. Berritan sorthuak zareten bezala, ez hazi andeakizun batetarik, bainan ezin-andeatuzkotik, Jainko biziaren eta bethi guziko dirauenaren hitzaz.

        24. Alabainan belharra bezala da gizona, eta haren ospe guzia belhar lorearen iduriko; eta ihartu da belharra eta erortzen lorea;

        25. Jaunaren hitzak ordean iraunen du bethi guzian. Hitz hura berriz, zuei erantzun den Ebanjelioa da.

 

II. KAP.

        1. Utzirik beraz maltzurkeria guziak, zimarkhu guziak, alegia, bekhaizgo eta mihi ukhaldi guziak,

        2. Haur sorthu-berri batzu bezala, lehia zaitezte esne ispiritual garbira, haren bidez handi zaitezten salbamendurako;

        3. Baldin bizkitartean dastatu baduzue zein gozoa den Jauna.

        4. Hurbiltzen zaretelarik harri bizi hartara, zeina gizonez bazterrerat utzia baita, Jainkoaz ordean hautatua eta ohoratua,

        5. Zeronek ere harri bizi batzu bezala haren gainean altxa zaitezte etxe ispiritualetan, aphez saindu, eskaintzekotzat bitima ispiritualak, Jainkoari Jesu-Kristoren bidez gogaragarri izanen zaizkonak.

        6. Hargatik da Iskrituran errana: Huna Sionen jartzen dudala izkinako harri handi, hautatu, baliosa; eta hartan sinhetsiko duenak ez du ahalkerik ikhusiko.

        7. Hura beraz sinhesten duzuenentzat ohore da; bainan sinhesten ez dutenez bezenbatean, etxe egileek hastandu harria, hura egin da izkina buruko harri,

        8. Eta behaztopa harri, eta gaizbide harri hitzaren gainean behaztopatzen direnentzat, eta berak jarriak diren harrian sinhesterik ez dutenentzat.

        9. Zuek zarete ordean jendeki hautatua, errege-aphezak, jendaia saindua, berrerospeneko populua, erantzun detzatzuen hainaren sendagailak, zeinak ilhunbeetarik bere argi ederresgarrirat baitzaituzte deithu;

        10. Zuek, lehenago haren populu etzinetelarik, orai ordean Jainkoaren populu zaretenak; urrikalmendu ardietsi etzinutelarik, orai aldiz urrikalmendu ardietsi duzuenak.

        11. Othoizten zaituztet, guziz maiteak, mundu huntan arrotz eta bideant zareten bezala, arimari gerla egiten dioten zalekeria haragikoietarik begira zaitezten,

        12. Bizi-molde saindu bat jendaien artean idukiz; arren-eta zuentzat gaixtagin batzuentzat bezala gaizki mintzatzeko bidean, zuen eginkari onetarik zuentzat hartuz ikhustate, ospe bihur diozoten Jainkoari, agertuko den egunean.

        13. Jainkoaren gatik beraz jauspen ekharrozuete edozein gizoni, nahiz erregeri, buruzagi den bezala,

        14. Nahiz kargudunei, harek bidaliak direnei bezala gaixtaginen gaztigatzeko, eta onei ohore emateko;

        15. Zeren hori baita Jainkoaren nahia, ongi eginez herts dezazuen jakitategabeko gizon zoroen ahoa;

        16. Pelutak zareten bezala, eta ez zuen pelutasuna gaizki estalgitzat bazindute bezala, bainan-bai Jainkoaren zerbitzari bezala egiteko.

        17. Guziei bihurrozuete ohore, anaiatiartasuna maitha zazue, Jainkoaren beldur izan zaitezte, ohora zazue errege.

        18. Sehiak, behar den herabetasun guziarekin izan zaitezte jauskor zuen nausiei, ez ezik on eta ezti direnei, bainan ekhargaitzei ere.

        19. Ezen hunek du esker, norbaitek Jainkoaren ariaz egartzen baditu zuzengabeko atsekabeak.

        20. Alabainan zer ospe izanen duzu, baldin bekhatu eginik eta joak izanik egartzen baduzue? Bainan ongi egiten duzuelarik, jasankorki egartzen balin baduzue, horrek du esker Jainkoaren aitzinean.

        21. Ezen hortara deithuak izan zarete; Kristok ere alabainan guretzat jasan du, uzten zarotzuetelarik irakhasbide bat haren urhatsei jarraikitzeko;

        22. Harek, zeinak ez baitu bekhaturik egin, zeinaren ahoan ez baita gezurrik aurkhitu;

        23. Zeinak, madarikatzen zutenean, ez baitzuen madarizioneka ihardesten; gaizki erabiltzen zutenean, ez baitzuen dixidurik arthikitzen, aitzitik bere burua ematen baitzuen gaizki juiatzen zuenaren eskura;

        24. Zeinak gure bekhatuak bere gorphutzean eraman baititu gurutzearen gainera; arren-eta bekhatuarentzat hilik, zuzentasunarentzat bizi gaitezen; zeinaren zauriez sendatuak izan baitzarete.

        25. Alabainan ardi errebelatuak bezala zineten, orai ordean itzuliak zarete zuen arimen artzain eta aphezpikuaren gana.

 

III. KAP.

        1. Emaztekiek ere beren senharrei jauspen ekhar biozote; arren-eta hekietan balin bada hitzari sinheste ematen ez dioenik, emaztekien bizi-molde onaz izan ditezen hitza gabe irabaziak,

        2. Ikhustearekin, Jainkoaren beldurrez dadukazuen bizitze garbia.

        3. Emaztekien aphaindura ez bedi kanpotikakoa izan, hala-nola ile kuskuilatu, urhe gathe, soineko ederrak;

        4. Bainan-bai bihotzeko gizon gordea, izpiritu baketiar eta eme baten garbitasun ezin-andeatuzkoan, hura baita Jainkoaren begietan aberats.

        5. Ezen beihala, Jainkoaren baithan beren pheskiza zadukaten emazteki sainduek ere, horrela berregintzen zituzten beren buruak, beren senharren manuko egonez;

        6. Hala-nola jauspen ekhartzen baitzioen Abrahami eta bere jaun deitzen baitzuen Sarak, zeinaren alaba baitzarete, ongi egitearekin nahaskeriaren lotsarik batere gabe.

        7. Gizonak, zuek halaber zuhurki bizi zaitezte zuen emazteekin, untzi floxago bati bezala emaztekiei ikhustate ekharriz, diren ere bezala biziaren grazian zuekin ondorekhide; arren-eta traba ez ditezen zuen othoitzak.

        8. Azkenaz-goiti izan zaitezte guziak gogo bateko, urrikalkor, anaiatiar, urrikalmendutsu, eme eta aphalgura;

        9. Gaizkia gaizkiaren ez bihurtuz, ez-eta ahapaldia ahapaldiaren, bainan aitzitik ongi mintzatuz, zeren hortara deithuak baitzarete primantzaz, benedizionearen gozatzeko.

        10. Ezen bizia maite duenak, eta egun onak nahi dituenak ikhusi, elhe gaixtoetarik zaint beza bere mihia, eta haren ezpainek ez bezate maltzurkeriako solasik athera.

        11. Baina gaizkitik aldara bedi, eta egin beza ongia; bilha beza bakea eta hari jarraik bekio.

        12. Alabainan Jaunaren begiak emerik daude prestuen gainean, eta haren beharriak ernerik hekien othoitzei; bainan Jaunaren bekhurundea landatua dago gaizkia egiten dutenen gainera.

        13. Eta nor izanen da zuei gaizkiaren egiteko, zuek ongirat arduratsu bazarete?

        14. Bainan zuzenbidearen gatik zerbait jasaiten baduzue ere, zorion zuei Ez lotsa beraz gaizki egileen larderiez, eta ez bezaitezte asalda.

        15. Bainan zuen bihotzetan bihurrozue Kristo Jaunari bere saindutasunaz ospe, bethi zaudeztelarik ihardesterat erne, zuen baithan den fedearen ariaz galdeka hariko zaitzuenari;

        16. Bainan emetasunekin eta herabeki, zuen barnea garbirik idukiz; arren-eta Kristoren baithan daramazuen bizi-molde sainduaren belzten hari direnak ahalka ditezen beren erasia tzarrez.

        17. Hobe da ezen jasaitea (Jainkoak hala nahi badu) ongia eginez, gaizkia eginez baino.

        18. Alabainan gure bekhatuen gatik, behin hil izan da Kristo ere, prestua gaixtaginentzat, arren-eta Jainkoari eskain gintzan gu, bera hil ondoan bere haragian, bainan biztu izpirituan,

        19. Zeinaren eragintzaz goan baitzen erantzutera presondegian zauden izpirituei,

        20. Zeinak beihala sinhesgogor gelditu baitziren, Jainkoaren jasankortasunari igurikitzen zirelarik Noeren egunetan, egiten hari zenean arkha, zeinaren barnean guti bat, erran nahi da zortzi arima salbatu baitziren uraren erdian.

        21. Zuek ere bathaioak orai orduko gauzen itxurapenaren azpian salbatzen zaituztete; bathaio hau ez da haragiko zikhinak khentzen dituena, bainan Jainkoaren aitzinean kontzientzia onari lekhukotasun egiten dioena, hiletarik biztu delakoz Jesu-Kristo,

        22. Zeina Jainkoaren eskuinean jarria baitago herioa xahuturik, gu bethiereko bizitzeaz premu egitekotzat; eta zerurat igan baita, eta bere azpiko baititu aingeruak, bothereak eta berthuteak.

 

IV. KAP.

        1. Kristok heriotzea gorphutzean jasan duenaz geroztik, zuek ere harma zaitezte gogorapen huntaz, ezen haragiari hila dena, bekhatutik baratua dela;

        2. Ez gizonen zalekerien arabera, bainan Jainkoaren nahiaren arabera bizitzeko haragian eman behar duen ephe hondarra.

        3. Ezik iragan denbora paganoek nahi bezala xahutu izatea aski dute ibili direnek lohikeria, lehia tzar, hordikeria, jan-edanetan eta idolen zerbitzu debekatuetan.

        4. Orai harritzen dire, zeren ez duzuen hekiekin itsuskeria beretara laster egiten, eta ahapaldika hari dire.

        5. Bainan ihardetsi beharko diote hilen eta bizien juiatzeko jarria denari.

        6. Hargatik ezen hilei ere erantzun zaiote ebanjelioa, arren-eta gizonen aitzinean haragiaren arabera juiatuak izanik, Jainkoaren baithan bizi ditezen Izpirituaren arabera.

        7. Hurbildua da bada, gauza guzien akhabantza. Izan zaitezte beraz zuhur, eta othoitzetan atzarririk zaudezte.

        8. Bainan, ororen lehen, elkharrentzat izan zazue baratzen ez den karitatea, karitateak ezen bekhatu murruak estaltzen ditu.

        9. Erasiarik gabe izan zaitezte elkharren alderat ostatu emaile.

        10. Batbederak, izan duen dohainaren arabera zerbitza betza bertzeak, Jainkoaren asko moldetako grazien hedatzaile on zareten bezala.

        11. Norbait mintzo bada, haren solasa izan bedi Jainkoaren ahoko hitza iduri; kargu bat bethetzen duenak, egin beza Jainkoak ematen duen indarretik hari balitz bezala; arren-eta gauza guzietan Jainkoa izan dadien ohoratua Jesu-Kristoren bidez, zeinarenak baitire ospea eta ohorea menderen mendetan. Halabiz.

        12. Guziz maiteak, zuen frogatzeko heldu zaizkitzuen khexaldietan, zuen gogoa ez bedi norapait barraia, iduri nihoiz-ez-bezalako zerbait gerthatzen zaitzuela;

        13. Aitzitik boz zaitezte Kristoren eramankizunetan phartedun izateaz, zuek ere bozkarioz gaindi zaituzten, haren ospea agertuko den orduan.

        14. Baldin Kristoren izenaren gatik arbuiatzen bazaituzte, dohatsu zarete; zeren Jainkoaren ohore, ospe, indar guziak eta haren Izpiritua zuen gainean baitaude

        15. Bainan zuetarik nihork ez beza jasan, gizon hiltzaile, edo ohoin, edo bertzeren onaren harrapatzaile bezala.

        16. Bainan Kristau bezala jasaiten badu, ez bedi ahalka; izen hortaz ordean ospe bihur biozo Jainkoari.

        17. Ezen huna Jainkoaren etxetik juiamendua hastera dohan muga; eta lehenik gure gatik hasten bada, zer izanen da Jainkoaren ebanjelioa sinhesten ez dutenen akhabantza?

        18. Eta baldin nekhez salbatuko bada prestua, norako dire gizon tzarra eta bekhatorea?

        19. Hargatik-ere Jainkoaren nahiaren arabera egartzeko dutenek, beren ongi eginez gomenda biotzote beren arimak kreatu dituen Jainko zinari.

 

V. KAP.

        1. Othoizten ditut beraz zuen artean diren aphezak, nik, hekiek bezala aphez naizenak, eta Kristoren eramankizunez lekhuko, eta egun batez agertzekoa den ospean phartedun;

        2. Alha zazue Jainkoaren arthalde zuen eskuetan dena, arthatuz, ez bortxaka, bainan zuen oldez, Jainkoaren arabera; ez irabazi zikhin baten gatik, bainan gogo onez;

        3. Ez nausitasun erabiliz Jaunaren primantzen gainean, bainan bihotzetik arthaldearen irakhaskari bilhakatuz.

        4. Eta agerturen denean artzainen buruzagia, ospezko khoro bat izanen duzue ezin hits daitekeena.

        5. Gazteak, zuek halaber zaharrei jauspen ekharrozuete. Berriz, guziek elkharren bihotzetara sarraraz zazue aphalguratasuna, zeren burgoiei bihurtzen baita Jainkoa, eta aphalei ematen baitu grazia.

        6. Aphal zaitezte beraz Jainkoaren esku ahaldunaren azpian, goiti zaitzazten ethorriko den egunean.

        7. Zuen grina guziak haren gainera utzatzue, zeren harek berak artha baitu zuetaz.

        8. Jan-edanetan izan zaitezte zuhur, eta atzarriak zaudezte, zeren debrua, zuen etsaia, lehoina orroaz bezala, inguruka baitabila nor irets.

        9. Hari buru egiozue, fedean gogor egonez, dakizuelakoz hestura beretan dabiltzala munduan ditutzuen anaia guziak.

        10. Bainan grazia guzietako Jainkoak, bere bethiereko ospera Kristo Jesusen bidez deithu gaituenak, aphur bat jasan dukezuen ondoan, berak eginen zaituzte perfet, finkatuko eta gogortuko zaituzte.

        11. Hari ospe eta jauntasuna menderen mendetan. Halabiz.

        12. Laburzki iskribatu darotzuet ene ustez Silbano gure anaia zinaz, seguratuz eta lekhukotasun eginez, hau dela Jainkoaren egiazko grazia, zeintan-ere sendorik baitzaudezte.

        13. Babilonan den Elizak, zuekin bautatuak, eta Mark ene semeak agur egiten darotzuete.

        14. Musu saindu batez elkharri agur egizue. Grazia izan bedi zuekin ororekin, Jesu-Kristo baithan zaretenak.

 

aurrekoa hurrengoa