www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (III) - Testament Berria
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

PHILEMONERI
JAUN DONE PAULO APOSTOLUAREN

GUTUNA

 

        1. Paulo, Jesu-Kristoren gatik burdinetan dena, eta Timotheo anaia, Philemon gure maite eta laguntzaileari,

        2. Eta arreba guziz maite Apiari, eta gure guduetako lagun Arkipori, eta zure etxean den elizari.

        3. Jainko gure Aitaren eta Jesu-Kristo gure Jaunaren ganik zuei grazia eta bake.

        4. Ene Jainkoari diozkat eskerrak bihurtzen, ene othoitzetan zutaz orhoitzapen eginez bethi,

        5. Aditzen baitut nolako fedea duzun Jesus Jaunaren baithan, eta zer karitatea saindu guzien alderat;

        6. Hanbatean non Jesu-Kristoren gatik zuen artean egiten den ongiak, guzien ezagutzara ethorriz, agerian ematen baitu zure fedearen bizartasuna.

        7. Ezen atseginez eta bozkarioz bethe nau zure karitateak; zeren zuk, anaia, jabaldu baituzu sainduen baithan gosea.

        8. Aria hortaz, zenbat-nahi esku dudan Jesu-Kristoren ganik, zer-ere baitagoki gauzari eta hura zuri manatzeko;

        9. Halere, zuretzat dudan amodioaren ariaz, nahiago zaitut othoiztu nik, naizen bezalakoak, Paulo zaharrak, orai Jesu-Kristoren gatik burdinetan naizenak.

        10. Ene othoitza ene seme Onesimorentzat da, burdinetan naizelarik ene haur egin dudanarentzat;

        11. Zeina lehen deusetako ez baitzaitzu izatu; orai ordean on izanen da bai zuretzat eta bai enetzat.

        12. Gibelerat bidali darotzut. Zuk aldiz begithartez har zazu ene bihotza bere bezala.

        13. Nahi nuen enekin iduki, zure ordainez zerbitza nintzan, ebanjelioaren gatik jasaiten ditudan burdina haukietan;

        14. Bainan ez dut zure aithorra gabe nahi izan deusere egin, arren-eta galdatzen darotzudan ongia ez dadien ethor ezin-bertzetik bezala, bainan zure oldetik.

        15. Ezen beharbada zure ganik aphur batentzat urrundu izan da, gero bil dezazun bethikotzat,

        16. Ez gehiago gathibu bezala, bainan gathibuaren ordainez, anaia guziz maite bat bezala, bereziki enetzat; zenbatenaz bada zuretzat hobeki, nahiz haragiaren, nahiz Jaunaren legez?

        17. Baldin beraz zure laguntzat banadukazu, neroniri bezala egiozu begitharte.

        18. Aldiz bidegabe egin edo zerbait zor badarotzu, ene gainera emazu.

        19. Nik Paulok iskribatu darotzut ene eskuz; nik bihurturen darotzut ordaina, zuri ez errateko, zure burua niri zor duzula;

        20. Hola, anaia. Jaunaren gatik gozo hau ethor bekit zure ganik: Jaunaren izenean bizia emozu ene bihotzari.

        21. Zure ethorkortasunaz fida izanez iskribatu darotzut, baitakit erraten dudan baino gehiago ere eginen duzula.

        22. Hanbatean berriz, leihor bat xuxen dizadazut othoi; ezik zuen othoitzei esker, zuei emana izanen natzaitzuelako pheskizan bizi naiz.

        23. Agur egiten darotzute Epafrasek, enekin Kristo Jesusen gatik preso denak,

        24. Eta Markek, Aristarkok, Demasek eta Lukek, ene laguntzen hari direnek.

        25. Jesu-Kristo gure Jaunaren grazia zuen izpirituarekin izan bedi. Halabiz.

 

aurrekoa hurrengoa