www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (III) - Testament Berria
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

JAUN DONE JOANES APOSTOLUAREN
BIGARREN GUTUNA

 

        1. Zaharra, andre Elektrari eta haren haurrei, zeinak egian maite baititut; eta ez nik bakharrik, bainan egia ezagutzen duten guziek ere;

        2. Gure baithan dagoen eta bethi egonen den egia haren gatik.

        3. Jainko Aitaren ganik eta Aitaren Seme Jesu-Kristoren ganik, grazia, urrikalmendu eta bakea zuekin izan beitez egian eta karitatean.

        4. Bozkario handia izan dut, zure haurretarik aurkhitu ditudalakoz egiaren bidean dabiltzanak, Aitaren ganik manua izan dugun bezala.

        5. Eta orai othoizten zaitut, andrea, ez iskribatzen banarotzu bezala manamendu berri bat, bainan-bai hastetik izan duguna, maitha dezagun elkhar.

        6. Eta Jainkoaren manamenduen arabera ibiltzea, hori da karitatea;

        7. Ezen mundurat ilkhi dire asko enganatzaile, aithortzen ez dutenak Jesuristo haragitan ethorri dela. Holakoa da enganatzaile eta antekristo.

        8. Zaudezte zuen buruen gainean erne, ez galtzeko erabili ditutzuen lanak, bainan izateko hekien sari bethea.

        9. Nork-ere gibelerat egiten baitu eta ez baita Kristoren irakhasmenean egoten, hainak ez du bere baithan Jainkoa; irakhasmenean dagoenak, haretxek ditu, eta Aita, eta Semea.

        10. Zuetara norbait heldu balin bada, eta irakhasinen hori ez badu ekhartzen, etzazuela etxerat har, eta agurrik ere hainari ez egin.

        11. Ezen agur egiten dioena, phartedun egiten da haren eginkari tzarretan.

        12. Asko gauza ditudan arren zuei iskribatzeko, ez dut nahi izan paperarekin eta thinduarekin egin; zeren zuetara ethorriren naizelako pheskiza baitut, eta ahotik ahora mintzatuko natzaitzuela, osoa izan dadien zuen bozkarioa.

        13. Zure ahizpa Elektraren haurrek agur egiten darotzute.

 

aurrekoa hurrengoa