www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (III) - Testament Berria
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

THESALONIKARREI
JAUN DONE PAULO APOSTOLUAREN

BIGARREN GUTUNA

 

I. KAP.

        1. Paulo, Timotheo eta Silbario, Thesalonikako Elizari Jainko gure Aitaren eta Jesu-Kristo Jaunaren baithan.

        2. Grazia zuei eta bake Jainko gure Aitaren eta Jesu-Kristo Jaunaren ganik.

        3. Zuen ariaz, anaiak, eskerrak bethi bihurtzeko ditugu, zeren zabalduz dihoan bethi zuen fedea eta handituz batbederak elkharrentzat duzuen amodioa;

        4. Haletan non geronek ere zuetaz lelo atheratzen baitugu Jainkoaren elizetan, zuen jasankortasunaren eta fedearen ariatik, eta egartzen ditutzuen jazarpen guzien eta atsekabeen gatik,

        5. Jainkoaren erabaki zuzenaren erakhuskari, merezdun izan zaitezten Jainkoaren erresumaz, zeinaren gatik ere oinhazetan baitzarete.

        6. Halabadere Jainkoaren aitzinean zuzen da atsekabe ematen darotzuetenei bihur diozoten atsekabea sari,

        7. Eta zuei, atsekabetan zaretenei, phausua gurekin, Jesus Jauna zerutik agertuko denean bere armadako aingeruekin,

        8. Su garren erdian asperkunde atheratzera, Jainkoa ezagutu ez dutenen eta Jesu-Kristo gure Jaunaren Ebanjelioari ethordun ez direnen gainean.

        9. Jaunaren eta haren armada ospetsuaren aitzinetik goanen dire galpeneko gaztigu bethirainokoetara,

        10. Ethorriko denean izatera bere sainduetan ospatua, eta haren baithan sinhetsi dutenetan ederretsia, egun haren gainean egin darotzuegun lekhukotasuna sinhetsi duzuenaz geroztik.

        11. Hargatik-ere zuentzat othoitzean gaude bethi, gure Jainkoak bere deithpenaren merezdun egin zetzazten, eta bethe dezan bere nahikunde ona eta bere ahalaz akhaba zuen fedearen lana;

        12. Arren-eta zuen baithan distira dadien Jesu-Kristo gure Jaunaren izena, eta zuek haren baithan, gure Jainkoaren eta Jesu-Kristo Jaunaren graziaz.

 

II. KAP.

        1. Bada, othoizten zaituztegu, anaiak, Jesu-Kristo gure Jaunaren ethorpenaz eta harekilako gure batpenaz,

        2. Etzaitezten nola-nahi aldara zuen sinhestetik, eta ez profezia, ez solas, ez guk igorri dukegulako gutunez etzaitezten izi, gainera heldu balitz bezala Jaunaren eguna.

        3. Berautzue nihork engana niholaz-ere, ezen ez da ethorriko egun hura, non ez den lehenik ethorri arnegamendua eta agertu bekhatuko gizona, galpeneko umea,

        4. Zeina etsai atheratuko baita, eta Jainko deitzen edo adoratzen den guziaren kontra altxatuko; haletan non Jainkoaren tenploan jarriko baita, bere burua Jainko balitz bezala erakhutsiz.

        5. Etzarete orhoit, zuekin nintzenean oraino, horiek erraten narozkitzuela?

        6. Eta orai badakizue, agertzetik zerk dadukan bere orduraino.

        7. Ezen oraidanik xuxentzen hari da tzarkeriazko misterioa; bakharrik orai ihardukitzen duenak, iharduk beza hura xahutu arteo.

        8. Eta orduan agertuko da gaixtagin hura, zeina Jesus Jaunak bere ahoko hatsaz, hilen eta bere ethorpeneko argiaz ezeztatuko baitu;

        9. Zeina satanen eragintzaz, bothere guzitan, sendagaila eta gezurrezko mirakuluen erdian,

        10. Eta tzarkeriaren zoragarrikeria guzietan ethorriko baitzaiote galdu bear direnei, ez dutelakoz salbatzekotzat ardietsi egiaren amodioa. Hargatik Jainkoak igorriko diote enganiozko eragintza bat, gezurra sinhetsaraziko diotena;

        11. Kondenatuak izan ditezen egia sinhetsi ez duten guziak eta gaixtakeriari esku eman diotenak.

        12. Guk ordean, anaia Jainkoaz maithatuak, Jainkoari zuentzat eskerrak behar diozkagu bihurtu bethi, zeren zaituzteten pikain hautatu zuen salbatzeko izpirituko saindupenaz eta egiaren gaineko fedeaz,

        13. Zeintara gure Ebanjelioaz deithu ere baitzaituzte, Jesu-Kristo gure Jaunaren legea irabaz dezazuentzat.

        14. Hargatik, anaiak, zaudezte gogor, eta idukatzue hitzez eta gure gutunaz irakhatsi darozkitzuegun gauzen gaineko irakhasmenak.

        15. Aldiz Jesu-Kristo gure Jaunak, eta Jainko Aitak, zeinak maithatu baikaitu eta bere graziaz eman baitarozkigu bethirainoko gozakaria eta pheskiza ona,

        16. Suzta betza zuen bihotzak, eta gogor zaitzatela eginkari eta solas on guzietan.

 

III. KAP.

        1. Gainerakoan, anaiak, othoitz egizue guretzat, heda dadien Jainkoaren hitza, eta ospe izan dezan zuen artean bezala;

        2. Eta libratuak izan gaitezen gizon makhur eta gaixtoetarik, fedea ezen ez da guziei emana.

        3. Zina da ordean Jainkoa; harek gogortuko eta gaitzetik zainduko zaituztete.

        4. Bada, zuetaz denaz, uste dugu, Jaunaren graziarekin egiten eta eginen ere ditutzuela guk manatu darozkitzuegunak.

        5. Jaunak aldiz, Jainkoaren amodioan eta Jesu-Kristoren jasankortasunean bida betza zuen bihotzak.

        6. Zuei berriz, anaiak, Jesu-Kristo gure Jaunaren izenean manatzen darotzuegu, barraiatuki eta ez gure ganik izan duten irakhasmenaren arabera dabiltzan anaia guzietarik gibela zaitezten.

        7. Zerorrek badakizue alabainan zer egin behar duzuen gure iduriko izatekotzat; ez dugu ezen nahaskeriarik zuen artean erabili;

        8. Nihoren eskutik ez dugu urrurik jan ogia, bainan-bai gau eta egun lan-nekheak erabiliz, zuetarik norbaiten behargarri izan beldurrez.

        9. Ez da bada hortako eskurik ez ginduela; bainan gure buruak irakhaskari zuei ematea gatik, gero zuek guk bezala egin dezazuen.

        10. Haletan-ere zuekin ginenean erraten ginarotzuegun, lanean hari nahi ez duenak, ez duela ere jan behar.

        11. Bada, adituak gare, zuen artean zenbait nahaskerian, deusik hari gabe, non zer ikhus dabiltzala.

        12. Halako direnei manatzen diotegu beraz eta othoizten ditugu Jesu-Kristo Jaunaren izenean, ixilik lanean hariz jan dezaten beren ogia.

        13. Zuek berriz, anaiak, ongi egiten ez akhi.

        14. Baldin norbait, gutun huntako gure hitzetara ethordun ez bada, nabarmen erakhutsazue eta ez iharduk hainarekin, ahalka dadientzat;

        15. Guzia gatik ez etsaitzat iduk, bainan anaia bat bezala kridantza zazue.

        16. Bada, bakea non-nahi eman biazazuete bakezko Jaunak. Zuekin ororekin izan bedi Jauna.

        17. Nik Paulok ene eskuz iskribatzen dut agurra; gutun guzietan hori baita ene seinalea. Hola iskribatzen dut.

        18. Jesu-Kristo gure Jaunaren grazia zuekin ororekin izan bedi. Halabiz.

 

aurrekoa hurrengoa