www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (III) - Testament Berria
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESU-KRISTOREN EBANJELIO SAINDUA
JOANESEN ARABERA

 

I. KAP.

        1. Hastapenean zen Hitza, eta Hitza Jainkoaren baithan zen, eta Hitza Jainko zen.

        2. Hastapenean Jainkoaren baithan zen.

        3. Gauza guziak harek eginak dire, eta egina denik ez da hura gabe egin deusere.

        4. Haren baithan zen. bizia, eta bizia gizonen argia zen.

        5. Eta argiak ilhunbeetan argitzen du, eta ilhunbeek ez dute ezagutu.

        6. Jainkoak igorria, gizon bat izatu da Joanes deitzen zena.

        7. Hura ethorri zen lekhukotzat, argiari eman ziozon lekhukotasun, orok haren ariaz har zezaten sinheste.

        8. Hura etzen argia, bainan zen argiari lekhukotasun bihurtzeko.

        9. Hau zen argi egiazkoa, mundu huntara dathortzen gizon guziak argitzen dituena.

        10. Munduan zen, eta berak egin zuen mundua, eta munduak ez du ezagutu.

        11. Ethorri da bere izateetara eta bereek ez dute onhetsi.

        12. Bainan zenbatek-ere onhetsi baitute, hainei eman diote Jainkoaren ume bilhakatzeko ahala, hainei zeinek haren izenean sinheste baitute;

        13. Zeinak ez odoletik, ez haragiaren nahitik, ez gizonaren oldetik, bainan Jainkoaren ganik baitire sorthu.

        14. Eta Hitza haragi egin izan da, eta egotu da gure artean, graziaz eta egiaz bethea, eta ikhusi izan dugu haren ospea, Aita ganikako seme bakharraren ospea bezala.

        15. Joanesek hartaz bihurtzen du lekhukotasun, eta oihu egiten du, dioelarik: Hau zen nik erraten nuena: Ene ondotik ethortzekoa dena, ene gaineko ezarria da, zeren ni baino lehenagokoa baitzen.

        16. Eta guk izatu dugu guziek haren bethetasunetik, eta grazia graziaren ordain.

        17. Alabainan Moisesez emana izan da legea; grazia eta egia Jesu-Kristoz dire egin.

        18. Egundaino nihork ez du Jainkoa ikhusi; Seme bakharrak, Aitaren galtzarrean denak, harek du ezagutarazi.

        19. Eta hau da Joanesen lekhukotasuna, Jerusalemdik Juduek aphez eta lebitar batzu bidali ziozkatenean galdegitera: Nor zare zu?

        20. Eta aithortu zuen, eta ez ukhatu, eta aithor hau eman zuen: Ez naiz ni Kristo.

        21. Eta galdatu zioten: Zer zare bada? Elias zare zu? Eta erran zuen: Ez naiz hura. Profeta zare zu? Eta ihardetsi zuen: Ez.

        22. Erran zioten beraz: Nor zare, ihardets diozotegun bidali gaituztenei? Zer diozu zure buruaz?

        23. Erran zuen: Ni naiz hainaren mintzoa, zeinak mortuan oihu egiten baitu: Aphain zazue Jaunaren bidea, Isaias profetak erran izan duen bezala.

        24. Eta haren ganat igorriak zirenak, Farisauetarik ziren.

        25. Eta galdatu eta erran zioten: Zer hari zare bathaiatzen, ez bazare ez Kristo, ez-eta Elias, ez-etare profeta?

        26. Joanesek ihardetsi zaroten, zioelarik: Nik urean dut bathaiatzen; bada ordean zuen erdian bertze bat, zuek ezagutzen ez duzuena.

        27. Hura da ene ondotik ethortzekoa dena, ene gaineko ezarria dena; ni ez bainaiz haren oinetakoen lokharriaren urratzeko ere.

        28. Haukiek gerthatu ziren Bethanian, Jordanez haindian, non, hari baitzen Joanes bathaiatzen.

        29. Biharamunean Joanesek ikhusi zuen Jesus heldu zitzaioela, eta erran zuen: Huna Jainkoaren bildotsa, huna munduaren bekhatua khentzen duena.

        30. Hau da haina, zeintaz erran baitut: Ene ondotik dathor gizon bat, nitaz gorago ezarria dena, zeren ni baino lehenago baitzen.

        31. Eta nik ez nuen ezagutzen; bainan Israelen ezagutua izan dadien, hargatik ethorri naiz ni urean bathaiatzera.

        32. Eta Joanesek lekhukotasun bihurtu zuen, zioelarik: Ikhusi dut nik Izpiritua uso bat iduri zerutik jausten, eta hunen gainean gelditu da.

        33. Eta nik ez nuen ezagutzen; bainan urean bathaiatzen haritzera bidali nauenak, hainak erran izan darot: Zeinaren gainerat ere ikhusiren baituzu Izpiritua jausten eta haren gainean gelditzen, hura da Izpiritu sainduan bathaiatzen duena.

        34. Eta ikhusi dut nik, eta lekhukotasun bihurtu dut, hau dela Jainkoaren Semea.

        35. Ondoko egunean, Joanes han jarri zen berriz, eta haren bi dizipulu ere bai.

        36. Eta ikhustearekin Jesus bideaz zihoala, erraten du: Horra Jainkoaren bildotsa.

        37. Bi dizipuluek aditu zuten mintzatzen, eta jarraiki ziren Jesusi.

        38. Eta itzulirik, eta jarraikitzen zitzaizkola oharturik, Jesusek erraten diote: Zeren ondoan zabiltzate? Hekiek ihardetsi zioten: Rabbi (erran nahi baita Nausia), non egoten zare?

        39. Erraten diote: Zatozte eta ikhusazue. Goan ziren eta ikhusi zuten non zagoen, eta haren baithan egotu ziren egun hura; ezen hamar orenetako heina zen.

        40. Bada, Andres, Simon Piarresen anaia, Joanesen ganik aditu zuten, eta Jesusi jarraiki ziren bietarik bat zen.

        41. Harek atzematen du lehenbizikorik Simon, bere anaia, eta erraten dio: Aurkhitu dugu Mesias (erran nahi baita Kristo).

        42. Eta erakharri zuen Jesusen gana. Jesusek begiratu ondoan, erran zioten: Zu, Simon zare Joanesen semea; deithuko zare Zephas (horrek erran nahi baitu Harria).

        43. Biharamunean Jesusek nahi izan zuen Galileara ilkhi, eta aurkhitu zuen Filipe, eta erran zioen: Jarraik zakizkit.

        44. Bada, Filipe Bethsaidako zen, Andresen eta Piarresen hiri berekoa.

        45. Filipek atzematen du Nathanael eta erraten dio: Aurkhitu dugu Moisesek legean iskribuz eta profetek aiphatu dutena, Jesus Nazarethekoa, Josepen semea.

        46. Eta Nathanaelek erraten dio: Zerbait onik athera othe diteke Nazarethetik? Filipek ihardesten dio: Zato eta ikhusazu.

        47. Jesusek ikhusten du Nathanael heldu zaioela, eta hartaz erraten du: Huna zinez Israeldar bat, zeinaren baithan maltzurkeriarik ez baita.

        48. Nathanaelek erraten dio: Nondik ezagutzen nauzu? Jesusek ihardesten eta erraten dio: Filipek deith zintzan baino lehen, piko azpian zinaudelarik, ikhusi zaitut

        49. Nathanaelek ihardesten eta erraten dio: Rabbi, zu Jainkoaren Semea zare, zu zare Israelgo Errege.

        50. Jesusek ihardesten eta erraten dio: Sinhesten duzu, zeren erran darotzudan: Piko azpian ikhusi zaitut; hori baino handiagorik ikhusiren duzu.

        51. Eta erraten dio; Egiazki, egiazki derratzuet nik, ikhusiren ditutzuela zerua idekia eta Jainkoaren aingeruak igaiten eta jausten gizonaren Semearen gainera.

 

II. KAP.

        1. Handik hirugarren egunean, eztei batzu egin ziren Kana Galileakoan, eta han zen Jesusen ama.

        2. Bada, Jesus ere eta bere dizipuluak ezteietara deithuak izan ziren.

        3. Eta arnoa eskastera baitzihoan, Jesusi erran zioen bere amak: Arnorik ez dute.

        4. Eta Jesusek erran zioen: Emaztekia, zer da ene eta zure arteko? ene ordua ez da ethorria oraino.

        5. Haren amak erraten diote sehiei: Zer-ere erranen baitarotzue, eta hura eta hura egizue.

        6. Bada, han baziren sei untzi harrizko, Juduen xahualdietakotzat ezarriak, bizpahiruna metreta zadukatenak.

        7. Jesusek erraten diote: Urez bethe zatzue untziak. Eta bethe zituzten gaineraino.

        8. Eta Jesusek erraten diote: Erautsazue orai, eta eremozue mahain arthatzaileari. Eta eraman zuten.

        9. Bada, mahain arthatzaileak dastatu zueneko arno bilhakatua zen ura, (nola ez baitzakien nondik heldu zen, bainan ura ekharri zuten sehiek bazakiten), deitzen du jaun esposa,

        10. Eta erraten dio: Nor-nahik hastetik mahainean ezartzen du arno ona, eta txarragoa, jendea edana denean; zuk aldiz, orai arteo iduki duzu arno ona.

        11. Hori egin zuen Jesusek bere lehenbiziko sendagaila, Kana Galileakoan, eta ezagutarazi zuen bere ospea, eta haren baithan sinhetsi zuten haren dizipuluek.

        12. Gero jautsi zen Kapharnaumera eta harekin batean haren ama, anaiak eta dizipuluak, eta han etzuten eman hanbat egun.

        13. Hurbil zen Juduen Bazko, eta Jesus igan zen Jerusalemera;

        14. Eta tenploan atzeman zituen idi, ardi eta uso saltzaile batzu, eta diru aldatzaileak jarriak.

        15. Eta azotea bezalako bat eginik sokatto batzuz, tenplotik iraizi zituen oro, ardiak eta idiak ere, eta ixuri zituen aldatzaileen diruak eta mahainak uzkaili.

        16. Eta uso saltzaileei erran zioten Khen zatzue horiek hemendik, eta ene Aitaren etxeaz ez egin tratuko etxe bat.

        17. Orhoitu ziren orduan haren dizipuluak nola den iskribatua: Zure etxearen alderako kharrak erretzen hari nau.

        18. Jabetu ziren beraz Juduak, eta erran zioten: Zer ezagutkariz erakhutsiko darokuzu, baduzula horien egiteko eskua?

        19. Jesusek ihardetsi eta erran zioten: Urra zazue tenplo hau, eta xutituko dut hirur egunik barnean.

        20. Horren gainean Juduek erran zuten: Berrogoi eta sei urthe eman dituzte tenplo hunen egiten, eta zuk hirur egunez eginen baituzu?

        21. Jesus mintzo zen ordean bere gorphutzeko tenploaz.

        22. Hiletarik biztu zenean beraz, haren dizipuluak orhoitu ziren hori erran izan zuela, eta sinhetsi zituzten Iskritura eta Jesusek erran hitza.

        23. Bada, nola Jerusalemen baitzen Bazko bestetan, askok, ikhusirik harek egiten zituen sendagailak, sinheste hartu zuten haren izenean.

        24. Bainan Jesus etzagoen hekien gainean, zeren-eta ezagutzen baitzituen oro,

        25. Eta beharrik ez baitzuen, nihork lekhukotasunik egin ziozon nihoren gainean; alabainan bazakien berak zer zagoen gizonaren barnean.

 

III. KAP.

        1. Bada, bazen Farisauen arteko gizon bat, Nikodemo deitzen zena, Juduetan aitzindari.

        2. Hura Jesusen gana ethorri zen gabaz, eta erran zioen: Nausia, badakigu irakhaste zarela Jainkoaren ganik ethorria; alabainan zuk egiten duzun holako sendagailarik nihork ez dezake egin, non ez den Jainkoa harekin.

        3. Jesusek ihardetsi eta erran zioen Zin-zinez derratzut nik, nihork ezin ikhus dezakeela Jainkoaren erresuma, berritan sort ez badadi.

        4. Nikodemok erraten dio: Gizona nola sor daiteke berriz, behin zahartua denean? bigarrenean sar othe daiteke bere amaren sabelean, eta berritan sort?

        5. Jesusek ihardesten du: Egiazki, egiazki darotzut erraten, uretik eta Izpiritu saindutik sortzen ez dena, ezin sar daitekeela Jainkoaren erresuman.

        6. Haragitik sorthua, haragi da: eta izpiritutik sorthua, izpiritu.

        7. Ez harri, zeren erran darotzudan: Premia da berritan sor zaitezten.

        8. Haizeak nahi duen aldea jotzen du, eta aditzen duzu haren harrabotsa, bainan ez dakizu nondik heldu den, ez norat dihoan; hala-hala da izpiritutik sorthua denaz.

        9. Nikodemok ihardetsi eta erran zioen: Nola egin daizteke horiek?

        10. Ihardetsi zuen Jesusek eta erran zioen: Irakhasle zare Israelen, eta etzare horietaz jakintsun?

        11. Egiazki, egiazki erraten darotzut, dakigunaz garela mintzo, eta ikhusi dugunaz egiten dugula lekhukotasun, eta gure lekhukotasuna ez duzue onhesten.

        12. Baldinetaria, ni zuei lurreko gauzez mintzatu, eta ez baduzue sinhesten; nola sinhetsiren duzue, zerukoez mintzatzen banatzaitzue?

        13. Nihor ez da zerurat igan, zerutik jautsi dena baizik, gizonaren Semea, zeina zeruetan baita.

        14. Eta nola Moisesek mortuan altxatu baitzuen sugea, hala gizonaren Semea behar da izan goratua;

        15. Edozein, haren baithan sinheste duenik gal ez dadien, aitzitik izan dezan bethiko bizitzea.

        16. Alabainan Jainkoak haletan du mundua maithatu, non bere Seme bakharra eman baitu, hunen baithan sinhesten duen nihor ez dadien gal, aitzitik izan dezan bethiko bizitzea.

        17. Ezen Jainkoak mundurat igorri du bere Semea, ez munduaren juiatzera, bainan haren bidez salba dadien mundua.

        18. Hunen baithan sinheste duena ez da juiatua; bainan sinhesten ez duena, oraitik juiatua da, sinhesterik ez duelakoz Jainkoaren Seme bakharraren izenean.

        19. Bada, huna juiamendu horren aria: argia ethorri da lurrera, eta gizonek argia baino nahiago izan dituzte ilhunbeak maithatu; ezik egitate tzarrak zituzten.

        20. Alabainan gaizki egiten hari denak higuin du argia, eta ez da argirat hurbiltzen, ager ditezen beldurrez haren eginkariak.

        21. Bainan egia bethetzen duena, argira heldu da, ager ditezen haren egintzak, zeren Jainkoa baithan eginak baitire.

        22. Haukien ondoan, ilkhi zen Jesus, eta haren dizipuluak ere, Judeako lurrera; eta han zagoen hekiekin, eta hari zen bathaiatzen.

        23. Bada, Joanes ere bathaiatzen hari zen Enonen, Salimgo ondoan, ur hainitz bazelakoz aurkhintza hartan, eta jendea ethortzen zen eta bathaiatua izaten zen;

        24. Ezik Joanes etzen preso ezarria izan oraino.

        25. Bada, Joanesen dizipuluek Juduekin makhur zerbait izatu zuten xahupenaren gainetik.

        26. Eta ethorri ziren Joanesen gana, eta erran zioten: Nausia, Jordanez haindian zurekin zena, zeinari lekhukotasun bihurtu baitiozu, hara hura ere bathaiatzen hari dela, eta haren gana doazi guziak.

        27. Joanesek ihardetsi zuen eta erran: Deusere ez dezake izan gizonak, zerutik ematen ez bazaio.

        28. Zerorrek lekhukotasun bihurtzen darotadazue, erran dudala: Ez naiz ni Kristo, bainan haren aitzinean izan naiz bidalia.

        29. Andre esposa duena, hura da jaun esposa; bainan jaun esposaren adiskidea, haren lagun ethorria eta haren entzuten dagoena, bozkarioz da bozten, aditzen duelakoz jaun esposaren mintzoa. Beraz halaxeko bozkarioa bethea da ene baithan.

        30. Hura behar da berhatu; ni berriz, gutitu.

        31. Gainetik dathorrena, guzien garai da. Lurretikako dena, lurrekoa da, eta lurtiar hitzak ditu; zerutikakoa dena, ororen gaineko da.

        32. Eta zer-ere ikhusi eta aditu baitu, hartaz lekhukotasun egiten du; eta nihork ez du onhesten haren lekhukotasuna:

        33. Haren lekhukotasuna onhetsi duenak, aithor bihurtzen du zina dela Jainkoa.

        34. Ezen Jainkoak bidalia denak, Jainkoaren hitzak erraten ditu; Jainkoak alabainan ez du neurtuz ematen izpiritua.

        35. Aitak maite du Semea, eta haren eskuetara eman ditu gauza guziak.

        36. Semearen baithan sinhesten duenak badu bethiereko bizitzea; aldiz Semearen alderat sinhestegabe denak ez du bizitzea ikhusiren, bainan Jainkoaren hasarrea haren gainean dago.

 

IV. KAP.

        1. Jesusek nabaritu zuenean beraz, nola Farisauak entzunak ziren, Joanesek baino dizipulu gehiago egiten eta gehiago bathaiatzen zuela Jesusek,

        2. (Nahiz Jesus etzedin bathaiatzen hari, bainan bai haren dizipuluak),

        3. Utzi zuen Judea, eta goan zen berriz Galileara.

        4. Bada, Samaria barna iragan behar zen.

        5. Ethorri zen beraz Samariako hiri, Sikar deitzen den batera, Jakobek bere seme Josepi eman izan zioen lurretik hurbil.

        6. Han zen ere Jakoben ithurria. Jesus beraz bideaz nekhatua, jarria zagoen hala ithurri gainean. Sei orenetako iria zen.

        7. Samariako emazteki bat urketa ethorri zen. Jesusek erraten dio: Indazu edatera.

        8. (Dizipuluak ezen jateko erostera goanak ziren hirira.)

        9. Samariar emazteki harek erraten dio beraz: Zu, Judua izaki, eta nolaz galdatzen darotadazu edatera naizen bezalako emazteki Samariarrari? Juduek alabainan ez dute Samariarrekin ihardukitzen.

        10. Jesusek ihardetsi eta erran zioen: Ezagutzen bazindu Jainkoaren dohaina, eta nor den zuri erraten darotzuna: Indazu edatera, zu abiatuko zinarozkion beharbada galdeka, eta emanen baitzarotzun ur bizi batetarik.

        11. Emaztekiak erraten dio: Jauna, ez duzu-eta zertaz athera ere, eta putzua barrena da; nondik zinuke beraz ur bizia?

        12. Ala gehiago othe zare gure aita Jakob baino, zeinak eman izan baitaroku putzua, berak ere huntarik edan izan baitu, eta haren umeek eta haren aziendek ere?

        13. Jesusek ihardetsi eta erran zioen: Edozeinek edan dezan ur huntarik, egarrituren da berriz; nik emanen diodan uretik edanen duena ordean, ez da behinere egarrituren;

        14. Bainan nik emanen diodan ura, bilhakaturen da ithurri bat bethiereko bizitzeraino joko duena.

        15. Emaztekiak erraten dio: Ur hartarik indazu niri, Jauna, gehiago ez nadientzat egarri, ez-eta ethor hunat urketa.

        16. Jesusek erraten dio: Zoaz, deith zazu zure senharra, eta zato hunat.

        17. Emaztekiak ihardetsi eta erran zioen: Ez dut senharrik. Jesusek erraten dio: Ongi diozu: Ez dut senharrik;

        18. Ezen izan ditutzu bortz senhar, eta orai duzuna, ez da zure senharra; hori egia erran duzu.

        19. Emaztekiak erraten dio: Jauna, ikhusten dut profeta zarela zu.

        20. Gure arbasoak mendi horren gainean haritu dire adoratzen; eta zuek diozue, Jerusaleme dela tokia, zeintan behar baita adoratu.

        21. Jesusek erraten dio: Emaztekia, sinhets nezazu, zeren heldu baita ordua, non ez baituzu ez mendi hortan ez-eta Jerusalemen adoraturen Aita.

        22. Zuek ezagutzen ez duzuena adoratzen duzue; guk ezagutzen duzuna adoratzen dugu; alabainan Juduetarik dathor salbamendua.

        23. Bainan heldu da ordua, eta orai da, non egiazko adoratzaileek, izpirituz eta zintasunean baitute adoraturen Aita; halabadere Aitak holako adoratzaileak ditu galdatzen.

        24. Jainkoa izpiritu da, eta hura adoratzen dutenek, izpirituz eta zintasunean behar dute adoratu.

        25. Emaztekiak erraten dio: Badakit badathorla Mesias (erran nahi da Kristo); hura dathorkeenean, orotaz argituren gaitu.

        26. Jesusek erraten dio: Hura, ni naiz, mintzo natzaitzun ber-bera.

        27. Eta hanbatekin ethorri ziren dizipuluak, eta harritzen ziren emazteki batekin zelakoz mintzo. Guzia gatik, nihork etzuen erran. Zer galdatzen duzu, edo nolaz mintzo zare horrekin?

        28. Bada, emaztekiak utzi zuen bere pegarra, jo zuen hirira, eta erraten diote hango gizonei:

        29. Zatozte, eta ikhusazue gizon bat, zeinak erran baitarozkit egin izan ditudan guziak: hura othe da bederen Kristo?

        30. Ilkhi ziren beraz hiritik, eta Jesus gana zihoazen.

        31. Bizkitartean dizipuluek othoizten zuten, ziotelarik: Nausia, jan zazu.

        32. Bainan harek ihardesten diote: Zuek ez dakizuen janhari bat badut nik hartzeko.

        33. Hargatik dizipuluek zerasaten batak bertzeari: Norbaitek jatera ekharri othe dio?

        34. Jesusek erraten diote: Ene janharia da, egitea bidali nauenaren nahia, osoki bethe dezadan haren ganikako lana.

        35. Zuek ez othe duzue erraten, oraino badirela lau hilabethe, eta orduan ethorriren dela uzta? Huna non erraten darotzuedan nik: Goiti zatzue begiak, eta ikhusazue bazterrak jadanik xuhailduak direla uztaren egiteko heineraino.

        36. Eta uzta biltzen duenak izaten du saria, eta fruitu altxatzen du bethiereko bizitzerako; eraileak eta biltzaileak, biek batean har dezaten bozkario.

        37. Ezen hortan egia gerthatzen da erran hau: Bertzerik dela erailea, eta bertzerik biltzailea.

        38. Zuek bidali zaituztet nik, lanthu ez duzuen lurrean biltzera; bertze batzu haritu dire lantzen, eta zuek hekien lanetan zarete sarthu.

        39. Bada, hiri hartarik Samariar askok Jesusen baithan sinheste hartu zuten, lekhukotasun bihurtzen zuen emaztekiaren hitz hunen gainean: Baizik-eta erran baitarozkit egin izan ditudanak oro.

        40. Samariarrak ethorri zirenean beraz haren gana, othoiztu zuten hekien tokian egoteaz; eta han egotu zen bi egun.

        41. Eta hainitz gehiagok sinhetsi zuten haren baithan, egin zituen solasen ariaz.

        42. Eta emaztekiari erraten zioten: Oraikotik ez dugu zure erranaren gainean sinhesten; ezen geronek entzun dugu, eta badakigu hau dela munduaren Salbatzailea.

        43. Bada, bi egunen buruan ilkhi zen handik, eta goan zen Galileara.

        44. Ezen Jesusen beraren ahoko hitza da, profeta batentzat ez dela ikhustaterik haren herrian.

        45. Ethorri zenean beraz Galileara, ontsa hartu zuten Galilearrek, zeren ikhusi baitzituzten Jerusalemen besta egunean egin zituen guziak; ezik berak ere bestan izatuak ziren.

        46. Goan zen beraz berritan Kana Galileakora, ura arno egin zuen tokira. Eta han bazen aitzindari bat, zeinaren semea eri baitzen Kapharnaumen.

        47. Harek aditu zuenean Jesus heldu zela Judeatik Galileara, goan zitzaioen, eta othoiztu zuen jauts zadien eta senda zezon bere semea, ezen hiltzera zihoakon.

        48. Jesusek erran zioen beraz: Ez duzue sinhesten, non ez duzuen sendagailarik eta mirakulurik ikhusten.

        49. Aitzindariak erraten dio: Jauna, zato ene semea hil baino lehen.

        50. Jesusek ihardesten dio: Zoaz, zure semea ongi da. Gizonak sinhetsi zuen Jesusek erran hitza, eta bazihoan.

        51. Bada, hura orduko jausten hari zelarik, buruz buru egin zuten bere sehiek, eta berria eman zioten osagarritan zuela semea.

        52. Galdegin zuen hekien ganik zer mugaz hobekitu zen haurra. Eta ihardetsi zioten: Atzo, zazpi orenetan, sukharrak utzi du.

        53. Aitak ezagutu zuen beraz, hura zela ordua, non erran baitzioen Jesusek: Ongi da zure semea. Eta sinheste hartu zuten harek eta haren etxe guziak.

        54. Sendagaila hori berriz, bigarrena egin zuen Jesusek, Judeatik Galileara ethorri zenean.

 

V. KAP.

        1. Horiez geroz ethorri zen Juduen besta, eta Jesus igan zen Jerusalemera.

        2. Bada, berriz, Jerusalemen ardi urtegi bat, hebrearaz Bethsaida deitzen zena, bortz lorioekilakoa.

        3. Eri, itsu, maingu, alderdi ihardun hainitz, hekietan etzanak egoten ziren, uraren higitzeari iguri.

        4. Ezik Jaunaren aingerua noizetik noizera jausten zen urtegira, eta higitzen zuen ura. Eta urtegira lehenbizikorik jausten zena, ura hipitua izan ondoan, sasualtzen zen, edozein eritasunek zadukan arren.

        5. Bada, han bazen gizon bat, hogoi eta hemezortzi urthe hartan bere gaitzarekin zena.

        6. Jesusek ikhusi zuenean etzana, eta jakin zuenean, ordukoz aspaldian hala zela, erraten dio: Nahi zare sasualdu?

        7. Eriak ihardesten dio: Jauna, nihor ez dut urtegira igorriko nauenik, ura higitua izaten denean; eta ni nohan artean, bertze bat jausten da ni baino lehen.

        8. Jesusek erraten dio: Jaiki zaite, har zazu zure ohea, eta ibil zaite.

        9. Eta han berean sasualdua izan zen gizon hura; eta hartu zuen bere ohea, eta bazabilan. Bada, larunbata zen egun hura.

        10. Hargatik Juduek sendatua izan zenari erraten zioten: Larunbata da, etzaitzu zilhegi zure ohearen eramatea.

        11. Ihardetsi zioten: Nork-ere sendatu bainau, hainak erran izan darot: Har zazu zure ohea, eta ibil zaite.

        12. Galdatu zioten beraz: Nor da gizon hura, zeinak erran baitarotzu: Har zazu zure ohea, eta ibil zaite?

        13. Bainan etzakien nor zen sendatua izan zenak; ezen Jesus aldaratu zen hara bildua zen jende murrutik.

        14. Geroago Jesusek aurkhitu zuen tenploan, eta erran zioen: Horra sendatua zarela; bekhaturik ez egin gehiago, zerbait gaitzagorik gertha dakizun beldurrez.

        15. Goan zen gizon hura eta erran zioten Juduei, Jesus zela hura sendatu zuena.

        16. Aria hortaz Jesusi jazartzen zioten Juduek, horiek egiten zituelakoz larunbat egunean.

        17. Bainan Jesusek ihardetsi zioten: Bethi hari da ene Aita, eta hari naiz ni ere.

        18. Hargatik beraz are gehiago bilhatzen zuten Juduek haren hiltzea, ez ezik hausten zuelakoz larunbata, bainan zioelakoz Jainkoa zuela Aita, bere burua Jainkoaren bardin eginez. Aria hortaz Jesusek ihardetsi eta erran zioten:

        19. Egiazki, egiazki derratzuet nik: Semeak bere baitharik ez dezake egin deusere, egiten ikhusten dioena baizik bere Aitari; ezen Aitak egiten dituenak oro, Semeak ere halaber egiten ditu.

        20. Alabainan Aitak maite du Semea, eta erakhusten diozka berak egiten dituen guziak; eta haukiek baino handiagorik ere erakhutsiko dio, zeronek ederresten egonen baitzarete.

        21. Ezen nola Aitak bizten baititu hilak eta bizia baitaroe ematen, halaber semeak ere nahi duenari ematen dio bizia.

        22. Alabadere ez du nihor juiatzen Aitak, bainan Semeari eman dio juiamendua oro;

        23. Guziek ohora dezaten Semea, Aita ohoratzen duten bezala: ohoratzen ez duenak Semea, Aita ere, hura bidali duena, ez du ohoratzen.

        24. Egiazki, egiazki derratzuet nik, ene hitza entzuten eta ni bidali nauenaren baithan sinhesten duena, bethiereko bizitzearen jabe dela, eta ez dela juiamenduaren azpira erortzen, bainan heriotzetik bizitzera dela iragaiten.

        25. Egiazki, egiazki erraten darotzuet, heldu dela ordua, eta orantxetan dela, non hilek entzunen baitute Jainkoaren Semearen mintzoa; eta entzunen dutenak, biziko dire.

        26. Alabainan nola baitu Aitak bere baithan bizia, hala Semeari ere eman dio bizia bere baithan izatea.

        27. Eta eman dio juiatzeko eskua ere, gizonaren Semea delakoz.

        28. Hortaz ez baldi, zeren heldu baita ordua non hobietan diren guziek entzunen baitute Jainkoaren Semearen mintzoa;

        29. Eta ongi egin dutenak bizitzera bizteko dire ilkhiren; gaizki egin dutenak berriz, juiamendura bizteko.

        30. Nik ez dezaket ene burutarik egin deusere; nola aditu, hala juiatzen dut, eta zuzena da ene juiamendua, ez baitut ene nahia bilhatzen, bainan bai bidali nauenaren nahia.

        31. Ene buruaz neronek egiten badut lekhukotasun, ene lekhukotasuna ez da egiazkoa.

        32. Bertze bat da nitaz lekhukotasun egiten duena, eta badakit egiazkoa dela nitaz dakharren lekhukotasuna.

        33. Zuek bidali duzue Joanesen gana, eta harek egiari lekhukotasun bihurtu izan dio.

        34. Nik ez dut ordean gizon lekhukotasunik atheratzen; bainan hunela mintzo naiz, zuek salbarazi beharrez.

        35. Hura zen zuzi suduna eta argia; zuek berriz, aphur bat haren argitara nahi izan zarete boztu.

        36. Bainan nik lekhukotasun bat badut Joanesena baino handiagoa; ezen egitera Aitak eman darozkidan lanek, nik egiten ditudan lanek berek, nitaz lekhukotasun dakharte, ene Aitak bidali nauela.

        37. Eta Aitak, ni bidali nauenak, berak egin du lekhukotasun nitaz; eta zuek ez duzue haren mintzoa entzun behinere, ez-eta haren begithartea ikhusi;

        38. Eta ez dadukazue haren hitza zuen baithan gelditua; zeren nor-ere bidali baitu, haina ez baituzue sinhesten.

        39. Ikhar zatzue Iskriturak, uste duzuenaz geroz hekien bidez izan bethiereko bizia; hekiek dire bada, nitaz lekhukotasun dematenak.

        40. Eta ez duzue ene ganat ethorri nahi, biziaren izateko.

        41. Ez dut ene ospea gizonetarik atheratzen.

        42. Bainan ezagutzen zaituztet, zuen baithan Jainkoaren amodiorik ez duzuela.

        43. Ni ene Aitaren izenean ethorri naiz, eta ez nauzue onhesten; bere izenean ethor balitzaitzue bertze bat, hura onhets zinezakete.

        44. Nola sinhets dezakezue zuek, zeinek zuen ospea batzuek bertzeen ganik atheratzen baituzue eta ez bilhatzen Jainko bakharraren ganik dathorrena?

        45. Ez uste izan nik eratxikiren darotzuedala Aitaren aitzinean; zuen kontra jazartzen duena, Moises da, zeintan baituzue zuen pheskiza.

        46. Ezen sinhets bazindezate Moises, ni ere sinhets nindezakezue eiki; harek alabainan nitaz iskribatu izan du.

        47. Bainan harek iskribatuak ez baditutzue sinhesten, ene hitzak nola sinhetsiren ditutzue?

 

VI. KAP.

        1. Jesus goan zen gero Galileako (erran nahi Tiberiasako) itsasoaz haindira;

        2. Eta bazarraikion jendetze handia, eri zirenen gainean egiten zituen sendagailak ikhusten baitzituzten.

        3. Aldaratu zen beraz mendi batetara, eta han jarria zaioen bere dizipuluekin.

        4. Bada, hurbil zen Bazko, Juduen besta eguna.

        5. Jesusek begiak goititu eta ohartu zenean oste bat gaitza heldu zitzaioela, erran zioen Filiperi: Nondik erosiko dugu ogia, jan dezaten horiek orok?

        6. Bada, haren frogatzeko erraten zuen hori, bazakien ezik zeren egitera zihoan.

        7. Filipek ihardetsi zioen: Berrehun denarioren ogia ere ez lukete aski, bakhotxak izpi baten izateko.

        8. Bere dizipuluetarik bertze batek, Andres, Simon Piarresen anaiak, erraten dio:

        9. Bada hemen muthiko bat, bortz garagar ogi eta bi arrain dituena; bainan zer da hori hunenbat gizonen arteko?

        10. Jesusek erran zuen beraz: Jarrazkitzue. Bada, toki hartan ederra zen belharra; eta jarri zen bortz mila gizonen heina.

        11. Jesusek hartu zituen beraz ogiak, eta eskerrak bihurtu ondoan, zathitu ziozkaten jarriak zirenei, eta arrainetarik halaber nahi zuten bezenbat.

        12. Ase zirenean, berriz erran zioten dizipuluei: Bil zatzue soberatu diren puskak, gal ez ditezen.

        13. Bildu zituzten beraz, eta bortz garagar ogietarik jaleei soberatu puskez bethe zituzten hamabi saski.

        14. Gizon hekiek beraz, ikhusi zutenean Jesusek egin sendagaila, erraten zuten: Hau da egiazki mundurat ethortzekoa den profeta hura.

        15. Jesusek ezagutu baitzuen ordean, ethortzekotan zirela haren hartzera eta errege egitera, berriz mendirat ihes egin zuen bakharrik.

        16. Bada, arratsa egin zeneko, haren dizipuluak jautsi ziren itsasora.

        17. Eta untzi batera iganik, itsasoz haindira hari ziren Kapharnaumgo aldera; eta orduko ilhun beltza zen, eta Jesus etzen hekien ganat ethorria.

        18. Bizkitartean, haize handi batek ematen baitzuen, hasarretzen hari zen itsasoa.

        19. Beraz hogoi eta bortz edo hogoi eta hamar estadio bezala arrauka egin zituztenean, ikhusten dute Jesus itsasoaren gainean dabilala, eta untzirat hurbiltzen, eta izitu ziren.

        20. Bainan harek erran zioten: Ni naiz, ez izi.

        21. Nahi izan zuten beraz untzirat hartu, eta berehala untzia heldua gerthatu zen hekiek zihoazen leihorraren aldera.

        22. Biharamunean, itsasoz hunaindian zagoen osteak ikhusten zuen han etzela gerthatu bertze untzirik bat baizen, eta Jesus etzela bere dizipuluekin untzira sarthu, bainan bakharrik goan zirela haren dizipuluak.

        23. Bainan, Jaunak eskerrak bihurtu ondoan, ogia jan zuten tokiko bazterrera ethorri ziren orduan Tiberiastik bertze untzi batzu;

        24. Ikhusirik beraz etzirela han Jesus ez-etare haren dizipuluak, untzietara igan eta Kapharnaumera goan ziren Jesusen ondoan.

        25. Eta itsasoz haindian aurkhiturik, erran zioten: Nausia, noiz ethorri zare hunat?

        26. Jesusek ihardetsi eta erran zaroeten: Zin-zinez erraten darotzuet, bilhatzen nauzue, ez sendagailak ikhusi ditutzuelakoz, bainan zeren jan duzuen ogitik eta ase zareten.

        27. Berma zaitezte, ez galtzen den janhari baten gatik, bainan bethiereko bizitzeraino dirauenaren ariaz, zeina gizonaren Semeak emanen baitarotzuete; hau da ezen Jainko Aitak bere zigiluaren hatzaz berezi izan duena.

        28. Hekiek erran zioten beraz: Zer eginen dugu Jainkoaren araberako eginkarietan haritzeko?

        29. Jesusek ihardetsi eta erran zioten: Hau da Jainkoaren araberako lana, sinhets dezazuen ni bidali nauenaren baithan.

        30. Haletan, Jesusi erran zioten: Eta zer sendagaila egiten duzu, hura ikhus eta zure baithan sinhets dezagun? zer egiten duzu?

        31. Gure arbasoek mortuan jan izan dute mana, iskribatua den bezala: Jaterat eman diotet zerutikako ogia.

        32. Jesusek erran zioten beraz: Egiazki, egiazki derratzuet nik: Ez darotzue Moisesek eman zerutikako ogia, bainan ene Aitak ematen darotzue zerutikako ogi egiazkoa.

        33. Ezen Jainkoaren ogia da zerutik jausten dena eta munduari bizia ematen dioena.

        34. Horren gainean, erran zioten hekiek: Jauna, iguzu bethi ogi hartarik.

        35. Jesusek aldiz ihardetsi zioten: Ni naiz bizitzerako ogia: ene gana dathorrena ez da goseturen, eta ene baithan sinhesten duenak ez du behinere egarririk ezaguturen.

        36. Bainan erran darotzuet, bai ikhusi nauzuela eta ez sinhetsi.

        37. Aitak niri ematen daroztan guziak, ene ganat ethorriko dire; eta ene gana dathorrena ez dut kanporat iraiziren;

        38. Zeren jautsi bainaiz zerutik, egiteko ez ene nahia, bainan bai bidali nauenaren nahia.

        39. Huna bada, Aitaren, ni igorri nauenaren nahia, eman darozkidan guzietarik ez dezadan batere gal, bainan bitzaraz detzadan azken egunean.

        40. Bada, ene Aita bidali nauenaren nahia hau da, Semea ikhusten eta sinhesten duten guziek, izan dezaten bethiereko bizitzea; eta nik bitzaraziren ditut azken egunean.

        41. Erasiaka zauden bada Juduak haren kontra, zeren erran zuen: Ni naiz ogi bizia, zerutik jautsi naizena.

        42. Eta zioten: Hori ez da Jesus, Josepen semea, zeinaren ait-amak ezagutzen baititugu? Nolaz dio beraz horrek: Zerutik jautsi naiz ni?

        43. Horren gainean, Jesusek ihardetsi eta erran zioten: Zuen artean ez erabil erasiarik:

        44. Ene gana nihor ezin dathorke, non ene Aita ni bidali nauenak ez duen erakhartzen; eta nik hura bitzaraziren dut azken egunean.

        45. Profetetan iskribatua da: Eta guziak izanen dire Jainkoaren irakhasmenaren menean; Aita entzun duten guziak, eta argitu direnak, eneganako dire.

        46. Ez bada hori, nihork ikhusi duelakoan Aita, non ez Jainkoa ganikakoa denak; harek ikhusi du Aita.

        47. Egiazki, egiazki derratzuet nik: Nitan sinhesten duena da bethiereko bizitzearen jabe.

        48. Ni naiz bizirako ogia.

        49. Zuen arbasoek mortuan jan izan dute mana, eta hil izan dire.

        50. Bainan huna zerutik jausten den ogia, huntarik janen duena, ez dadientzat hil.

        51. Ni naiz ogi bizia, zerutik jautsi naizena.

        52. Norbaitek ogi huntarik jaten badu, biziko da bethiere; eta nik emanen dudan ogia, da ene haragia munduaren biziarentzat.

        53. Bada, Juduek elkharren artean jazartzen zuten: Horrek nola eman diazakegu jatera bere haragia?

        54. Jesusek beraz erran zioten: Egiazki, egiazki derratzuet nik: Non ez duzuen jaten gizonaren Semearen haragia eta edaten haren odola, bizitzea ez duzue zuen baithan izanen.

        55. Ene haragia jaten eta ene odola edaten duenak, badu bethiereko bizitzea; eta nik bizturen dut hura azken egunean.

        56. Ezen egiazki ene haragia janhari da, eta ene odola edari da egiazki.

        57. Ene haragia jaten eta ene odola edaten duena, ene baithan dago, eta ni haren baithan.

        58. Nola Aita bizi denak igorri bainau, eta ni bizi bainaiz Aitaren ariatik, haina ere ene ariatik biziko da.

        59. Hau da zerutik jautsi den ogia. Ez da zuen arbasoek jan duten mana iduri, eta gero hil izan baitire. Ogi huntarik jaten duena, bethi guzian da biziko.

        60. Kapharnaumen erran zituen horiek, sinagogan irakhasten hari zelarik.

        61. Beraz nola bere dizipuluetarik hainitzek entzuten baitzuten, erran izan zuten: Gogorra da solas hori, eta nork entzun ere dezake?

        62. Jesusek ordean bere baithan baitzakien, hortaz erauntsian hari zirela haren dizipuluak, erran zaroeten: Hortaz gogoan behartzen zarete?

        63. Ikhusten bazindute bada gizonaren Semea lehenago zen tokirat igaiten?

        64. Izpiritua da bizia demana; haragia deusetako ez da batiatzen. Nik zuei erran hitzak, bizi eta izpiritu dire.

        65. Badire ordean zuetarik batzu sinhesten ez dutenak. Ezen hastetik bazakien Jesusek zein ziren sinhesten etzutenak, eta nork salduko zuen bera.

        66. Eta erraten zuen: Aria hortaz erran darotzuet, nihor ez dathorkeela ene gana, non etzaioen ene Aita ganik emana.

        67. Ordutik haren dizipulu askok gibelerat egin izan zuten, eta etziren gehiago harekin ibiltzen.

        68. Horren gainean Jesusek erran zioten hamabiei: Zuek ere goan gogo othe zarete?

        69. Simon Piarresek ihardetsi zioen beraz: Jauna, noren gana gindohazke? Zuk ditutzu bethiereko bizitzeko hitzak.

        70. Eta guk sinhetsi eta ezagutu dugu, zu zarela ezen Kristo Jainkoaren Semea.

        71. Jesusek ihardetsi zioten: Zuek hamabiak ez othe zaituztet neronek hautatu? Bizkitartean debru bat da zuetarik bat.

        72. Judas Iskariot, Simonen semea zuen aiphatzen, hura zen ezik haren saltzaile izan behar zena, hamabietarik bat zen arren.

 

VII. KAP.

        1. Handik harat Galilean zabilan Jesus; etzuen alabainan Judean ibili nahi, Juduek haren hiltzea bilhatzen zutelakoz.

        2. Bada, hurbildua zen Juduen besta, Tabernakleetakoa deitzen dena.

        3. Bere anaiek erran zioten beraz: Ilkhi zaite hemendik eta zoaz Judeara, hango zure dizipuluek ere ikhus detzazten zuk egiten ditutzun gauzak.

        4. Nihork du alabainan zerbait egiten gordeka, bere burua agerira beharrez hari denean. Horiek egiten ditutzunaz geroztik, munduari agerrozu zure burua.

        5. Ezen haren anaiek berek etzuten haren baithan sinhesten.

        6. Jesusek erran zioten beraz: Ene ordua ez da oraino ethorria; noiz-nahi da ordean zuen muga.

        7. Munduak ez lezake izan zuentzat gaitzirizkorik; ni gaitzets nau ordean, zeren lekhukotasun haren kontra bihurtzen baitut, tzarrak direla haren eginkariak.

        8. Zoazte zuek besta hortara; ni ordean ez naiz hortara goaten, zeren ene eguna ez baita oraino bethea.

        9. Horiek erranik, bera Galilean gelditu zen.

        10. Bainan goan zireneko haren anaiak, bera ere bestara goan zen, ez ageriki, bainan ixilka bezala.

        11. Beraz besta egunean, Juduak haren bilha zabiltzan, eta erraten zuten: Non othe da hura?

        12. Eta haren gainean erasia handia zabilan ahapetik jendeetan. Ezik batzuek zioten: Prestua da. Bertzeek berriz, erraten zuten: Ez da hala, bainan jende amainatzaile bat.

        13. Guzia gatik nihor etzen, Juduen beldurrez, hartaz agerian mintzo.

        14. Bada, ordukoz besta erditsutara ethorria zelarik, Jesus igan zen tenplora, eta irakhasten abiatu zen.

        15. Eta baldituak zauden Juduak, ziotelarik: Hunek nondik ditu jakitate horiek, ikhasten egotu gabetarik?

        16. Jesusek ihardetsi eta erran zaroeten: Ene irakhasmena ez da enea, bainan ni bidali nauenarena.

        17. Hainaren nahia egin nahi badu norbaitek, ezaguturen du hean irakhasmen hau Jainkoaren ganikakoa den, ala ene baitharik naizen mintzo.

        18. Bere burutarik mintzo dena, bere buruari lelo ematera darraikio; nork-ere ordean bilhatzen baitu bera igorri duenaren gorestea, haina zina da, eta zuzen ez denik haren baithan ez da.

        19. Ez darotzue Moisesek eman legea, eta zuetarik legea ez baitu bethetzen nihork-ere?

        20. Zertan zabiltzate ni hil beharrez? Populuak ihardetsi eta erran zuen: Debruak zabiltza; nork nahi zaitu hil?

        21. Jesusek ihardetsi eta erran zaroeten: Gauza bat egin dut, eta guziak harrituak zarete.

        22. Bada, Moisesek eman izan darotzue ingurephaitza; (ez Moisesen ganikakoa delakoz, bainan arbasoetarikakoa,) ingurephaiten duzue gizonkia larunbat egunean ere.

        23. Baldin ingurephaiten bada gizona larunbat egunez, Moisesen legearen ez haustea gatik, nolaz sumintzen zakizkidate, zeren larunbat egunarekin sasualdu dudan gizon bat bere gorphutz guzian?

        24. Ez juia itxuratik, bainan juiamendu zuzen bat arthikazue.

        25. Bada, Jerusalemdarretarik zenbaitek erraten zuten: Ez othe da hau hiltzeko bilhatzen duten hura?

        26. Huna non mintzo den guzien aitzinean, eta ez diote deusere erraten. Buruzagiek egiazki ezagutu othe dute Kristo dela hau?

        27. Bainan badakigu nongoa den hau; Kristo ethorriko denean ordean, nihork ez du jakinen nongoa den.

        28. Jesusek beraz, tenploan irakhasten hari zelarik, oihu egiten zuen: Eta badakizue nor naizen, eta badakizue nondik heldu naizen; eta bada, ez naiz ene burutarik ethorria; bainan zina da ni bidali nauena, hura ez baituzue ezagutzen.

        29. Nik ezagutzen dut hura, zeren haren ganikakoa bainaiz ni, eta harek berak bainau igorri.

        30. Juduak beraz hura hartu beharrez zabiltzan; bainan nihork etzioen eskua gainera ezarri, zeren oraino haren ordua ez baitzen ethorria.

        31. Bizkitartean populutik askok sinhetsi zuten haren baithan, eta erraten zuten: Kristo ethorri ditekeenean, eginen othe du hunek egiten duen baino sendagaila gehiago?

        32. Farisauek aditu zuten populua Jesusez horien erasten hari zela; eta buruzagiek eta Farisauek beren gizonetarik igorri zituzten haren hartzera.

        33. Orduan Jesusek erran zioten: Oraino aphur bat zuekin naiz, eta gero banoha bidali nauenaren gana.

        34. Bilhaturen nauzue, eta ez aurkhituren; eta ni izanen naizen tokira, zuek ezin ethor zaitezkete.

        35. Juduek beraz zerasaten beren artean: Norat goanen da, guk ezin aurkhituren baitugu? Ala orotan barraiatuak diren jendaietara goatekoa eta hekiei irakhasten haritzekoa othe da?

        36. Zer da erran duen hitz hau: Bilhaturen nauzue, eta ez aurkhituren; eta ni izanen naizen tokira, zuek ezin ethor zaitezkete?

        37. Bada, bestako azken egun handian, han zen Jesus, eta oihu egiten zuen, zioelarik: Nihor bada egarri, bethor ene gana, eta edan beza.

        38. Ene baithan sinhesten duenari, Iskriturak dioen bezala, ur bizizko ibaiak jarioko zaizko barnetik.

        39. Bada, erraten zuen hori, haren baithan sinheste zutenak izatekoa zuten Izpirituaren ariaz; ezik oraino Izpiritua etzen emana, zeren Jesus ez baitzen oraino ospetan jarria.

        40. Askok beraz jendetze hartarik, solas horiek aditu ondoan, erraten zuten: Egiazki profeta da gizon hori.

        41. Bertze batzuek erraten zuten: Kristo da hori. Zenbaitek berriz, zerraten: Galileatik ethorriren othe da Kristo?

        42. Ez othe dio Iskriturak: Dabiden odoletik ethortzekoa dela Kristo, eta Bethlehemgo herritik, zeintakoa baitzen Dabid?

        43. Jesusen gainetik horrelako eskatima altxatu zen beraz jendeen artean.

        44. Bada, hekietarik zenbaitek hartu nahi zuketen; bainan nihork etzuen eskua haren gainean ezarri.

        45. Hartako igorri gizonak itzuli ziren beraz aphez nausietara eta Farisauetara. Haukiek erran zaroeten: Nolaz ez duzue erakharri?

        46. Hekiek ihardetsi zuten: Gizon hori bezala, egundaino ez da gizonik mintzatu.

        47. Farisauek jazarri zioten: Atzemanak othe zarete zuek ere?

        48. Buruzagietan, edo Farisauetan othe da nihor horri sinhesterik eman izan dioenik?

        49. Ordean jende purruska, legea ezagutzen ez duten horiek, madarikatu batzu dire.

        50. Beren artekoetarik batek, Nikodemok, Jesusen gana gauaz ethorri izan zen haretxek erran zioten:

        51. Gure legeak juiatzen othe du gizona, non ez den lehenik entzuna, eta zer egin duen argitu gabe?

        52. Nikodemori ihardetsi eta erran zioten: Galilearra othe zare zu ere? Ikhar zatzu Iskriturak, eta jakizu Galileatik ez dela profetarik atheratzen.

        53. Eta itzuli ziren zein bere etxera.

 

VIII. KAP.

        1. Bada, Jesus goan zen Olibadietako mendira;

        2. Eta argitzean, berriz ethorri zen tenplora, eta populu guzia ethorri zitzaioen, eta jarririk irakhasten hari zitzaien.

        3. Orduan Iskribauek eta Farisauek erakharri zuten emazteki bat, bere senharraz bertzekin lohikerian atzemana; eta guzien erdian ezarri zuten xutik,

        4. Eta erran zioten Jesusi: Nausia, emazteki hau orantxe atzemana izan da lohikerian.

        5. Bada, Moisesek legean manatu izan daroku harrika detzagun holakoak. Zuk beraz, zer diozu?

        6. Hori erraten zuten bada, hura zertan khausi, gero zertaz jazar izatea gatik. Bainan Jesus, beheiti bere burua makhurtuz, erhiaz hari zen lurrean iskribatzen.

        7. Nola beraz aitzina galdez baitzagozkion, xuxendu zen, eta erran zioten: Zuetarik bekhatu gabea denak arthik biozo lehenbiziko harria.

        8. Eta berriz ere makhurturik, iskribatzen zuen lurrean.

        9. Bainan hekiek aditu zutenean, bat bertzearen ondotik ilkhi ziren, zaharrenetarik hasirik; eta bakharrik gelditu zen Jesus; eta emaztekia erdian xutik.

        10. Bada, xuxendurik, Jesusek erran zioen: Emaztekia, non dire zuri jazartzen zutenak? nihork kondenatu zaitu?

        11. Harek ihardetsi zuen: Nihork, Jauna. Aldiz Jesusek erran zioen: Nik ere etzaitut kondenatuko. Zoaz, eta gehiago bekhaturik ez egin.

        12. Jesus oraino ere mintzatu zen populuari, zioelarik: Ni naiz munduaren argia; niri darraitana, ez dabila ilhunbeka, eta izanen du bizitzeko argia.

        13. Horren gainean, Farisauek erran zioten: Zure buruari zeroni atheratzen zatzaizkio lekhuko; zure lekhukotasuna ez da zina.

        14. Jesusek ihardetsi eta erran zioten: Ene buruari lekhukotasun neronek egin diozadan arren, zina da ene lekhukotasuna, zeren baitakit nondik heldu naizen, eta norat nohan; zuek berriz, ez dakizue nondik nathorren edo norat nohan.

        15. Zuek haragiaren arabera juiatzen duzue; nik, nihor ez dut juiatzen;

        16. Eta egiten badut, zina da ene juiamendua; zeren ez bainaiz bakharrik; bainan ni eta ni igorri nauena, Aita.

        17. Eta zuen legean iskribatua da, zina dela bi gizonen lekhukotasuna.

        18. Ni naiz ene buruari lekhukotasun egiten dudana; eta Aitak, ni bidali nauenak ere lekhukotasun ematen darot.

        19. Hekiek erraten zioten beraz: Non da zure Aita? Jesusek ihardetsi zuen: Ez gaituzue ezagutzen ez ni ez ene Aita; ezagutzen baninduzue ni, ene Aita ere ezagut bide zinezakete.

        20. Jesusek khutxategian erran zituen solas horiek, irakhasten hari zelarik tenploan; eta nihor etzitzaioen lothu, zeren haren ordua ez baitzen oraino ethorria.

        21. Berriz ere erran zioten Jesusek: Ni banoha, eta bilhaturen nauzue, eta zuen bekhatuan hilen zarete. Ni nohan tokira, zuek ezin ethor zaitezkete?

        22. Juduek beraz erraten zuten: Berak hilen othe du bere burua; dio ezen: Ni nohan tokira, zuek ezin ethor zaitezkete?

        23. Eta Jesusek erraten zioten: Zuek, beheretikakoak zarete; ni, gainetikakoa naiz. Zuek, mundu huntarikakoak zarete; ni ez naiz mundu huntarikakoa.

        24. Aria hortaz erran darotzuet: Zuen bekhatuan hilen zaretela; alabainan sinhesten ez baduzue nor naizen ni, zuen bekhatuan zarete hilen.

        25. Erraten zioten beraz: Nor zare zu? Jesusek ihardetsi zaroeten: Guzien hatsarrea, ni orai zuei mintzo natzaitzuena.

        26. Hainitz nuke zuetaz errateko eta zuetan azurriatzeko; bainan zina da ni bidali nauena; eta nik, zer-ere baitut haren ganik entzun, hura derrat munduan.

        27. Eta hekiek etzuten ezagutu erraten zuela Jainkoa zela haren Aita.

        28. Jesusek erran zioten beraz: Goititu dukezuenean gizonaren Semea, orduan ezaguturen duzue nor naizen ni, eta deusere ez dudala ene burutarik egiten, bainan nola irakhatsi baitarot Aitak, eta hala naizela mintzo;

        29. Eta ni igorri nauena, enekin da; eta ez nau bakharrik utzi; zeren nik haren gogarako dena egiten baitut bethi.

        30. Horiek erraten zituenean, askok sinheste hartu zuten haren baithan.

        31. Jesusek beraz, sinhetsi zuten Juduei erraten zaroeten: Baldin zuek gogor egoten bazarete ene hitzean, egiazki ene dizipulu izanen zarete;

        32. Eta ezaguturen duzue egia, eta egiak ezarriren zaituzte zuen buruen jabe.

        33. Ihardetsi zioten: Abrahamen odoletik gare, eta egundaino nihoren meneko ez gare izatu; nolaz diozu: Zuen eskuko izanen zarete?

        34. Jesusek ihardetsi zioten: Egiazki, egiazki derratzuet nik, bekhatu egiten duena ezen, bekhatuaren gathibu dela.

        35. Bada, gathibua ez dago bethi etxe batean; semea ordean etxean dago bethiko.

        36. Baldin beraz zuen eskukotasuna bademazue Semeak, egiazki zuen eskuko izanen zarete.

        37. Badakit Abrahamen umeak zaretela; bainan ene hiltzea bilhatzen duzue, zeren ene hitzak zuen baithan ez baitu hartzen.

        38. Nik erraten dut ene Aitaren baithan ikhusi dudana; eta zuek, zuen aitaren baithan ikhusi duzuena egiten duzue.

        39. Ihardetsi eta erran zioten: Abraham da gure aita. Jesusek erraten daroe: Baldin Abrahamen seme bazarete, Abrahamen egintzak egizkitzue.

        40. Orai ordean ni hil beharrez zabiltzate, ni, gizon bat, Jainkoaren ganik aditu egia erran darotzuedana; Abrahamek holakorik ez du egin.

        41. Zuen aitaren lanak egiten ditutzue. Ihardetsi zuten: Ez gare likhiskeriatik sorthuak; aita bakhar bat dugu, Jainkoa.

        42. Jesusek erran zioten beraz: Jainkoa balitz zuen aita, eiki onhets nindezakezue. Ezen ni Jainkoaren ganik ilkhi naiz eta ethorri; ez naiz alabainan ene burutarik hunatu, bainan harek nau bidali.

        43. Zergatik ez duzue ardiesten ene hizkuntza? Zeren ezin dezakezuen entzun ene hitza.

        44. Zuek, debruaren umeak zarete eta zuen aitaren nahikarien egitera zarete aiher. Hura gizon hiltzaile zen hastapenetik, eta ez du egian iraun, zeren egia ez baita haren baithan. Gezurrez mintzo denean, bere beretik mintzo da ezen gezurtia da, eta gezurraren aita.

        45. Nik berriz, erraten badut egia, ez nauzue sinhesten.

        46. Nork zuetarik frogaturen darot bekhatu bat? Baldin egia erraten badarotzuet, zergatik ez nauzue sinhesten?

        47. Jainkoaren ganikakoa denak, Jainkoaren hitzak entzuten ditu. Hargatik ez ditutzue zuek entzuten, etzaretelakoz Jainkoaren ganikakoak.

        48. Horren gainean, Juduek ihardetsi eta erran zioten: Gure hitza ez othe da ongi errana, Samariar bat zarela, eta debrua duzula zurekin?

        49. Jesusek ihardetsi zuen: Ez da debrurik enekin; bainan ohore bihurtzen diot nik ene Aitari, eta zuek niri desohore.

        50. Ni ordean ez nabila enetzat ospeketa; bainan bada dabilana eta juiatzen duena.

        51. Egiazki derratzuet, egiazki, nork-ere begiraturen baitu ene hitza, hainak ez du nihoiz-ere ikhusiren herioa.

        52. Juduek erran zioten beraz: Orai ezagutzen dugu debrua duzula. Hil izan da Abraham, eta profetak ere bai eta diozu zuk: Norbaitek ene hitza begiratzen badu, harek ez du nihoiz heriotzea jasanen.

        53. Ala gehiago zare zu, ezenez Abraham gure aita, zeina hil izan baita? Hil izan dire profetak ere. Nor egiten duzu zure burua?

        54. Jesusek ihardetsi zuen: Ospe ematen badiot ene buruari, deusik ez da ene ospea: niri ospe ematen darotana, da ene Aita, zeina baiterrazue zuen Jainkoa dela,

        55. Eta ez duzue ezagutu halere; nik bai ordean, ezagutzen dut. Eta erran baneza ez dudala ezagutzen, zuen iduriko ninteke, gezurti. Bainan ezagutzen dut, eta begiratzen dut haren hitza.

        56. Abraham, zuen aita, lehiatu izan da ene egunaren ikhustera; ikhusi du, eta bozkariotan sarthu da.

        57. Horren gainean, Juduek erran zioten: Ez dituzu oraino berrogoi eta hamar urthe, eta zuk ikhusi baituzu Abraham?

        58. Jesusek ihardetsi zaroeten: Egiazki derratzuet, egiazki; ni banaiz, Abraham izan den baino lehenagodanik.

        59. Orduan Juduek hartu zituzten harriak, Jesusi arthikitzeko; bainan itzali zen Jesus, eta ilkhi zen tenplotik.

 

IX. KAP.

        1. Eta iragaiten zelarik, Jesusek ikhusi zuen gizon bat, sortzetik itsua.

        2. Eta galdegin zioten bere dizipuluek: Nausia, zeinek egin izan dute bekhatu, horrek ala horren burhasoek, hola itsu sorthu baita?

        3. Jesusek ihardetsi zuen: Ez horrek, ez horren burhasoek ez dute bekhatu egin; bainan hola da, horren baithan ager ditezen Jainkoaren lanak.

        4. Ni bidali nauenaren lanak egin behar ditut, egunak diraueno; heldu da gaua, zeintan nihor ez baititake lanean hari.

        5. Munduan naizeno, munduaren argia naiz.

        6. Horiek erran ondoan, thu egin zuen lurrerat, eta ahogozoarekin egin zuen lohi izpi bat, eta lohia hedatu itsuaren begien gainean.

        7. Eta erran zioen: Zoaz, garbi zaite Siloeko mainhatokian (Siloek erran nahi baitu Bidalia). Goan zen beraz, eta garbitu, eta itzuli zen begiak argiturik.

        8. Hargatik hauzoek, eta lehenago eske ikhusi zutenek, erraten zuten: Ez othe da hau jarririk eske zagoen hura? Zioten batzuek: Hura da.

        9. Bertze batzuek berriz: Ez, bainan haren iduriko bat. Harek zioen ordean: Ber-bera naiz.

        10. Galdatzen zaroeten beraz: Nola ideki zaizkitzu begiak?

        11. Ihardetsi zuen: Jesus deitzen den gizon harek egin izan du lohi izpi bat, ferekatu ditu ene begiak, eta erran darot: Zoaz Siloeko mainhatokira eta garbi zaite. Eta goan naiz, eta garbitu, eta ikhusten dut.

        12. Eta erran zioten: Non da hura? Ihardetsi zuen: Ez dakit.

        13. Orduan Farisauetara eraman zuten itsu izatu gizona.

        14. Larunbat eguna zen bada, Jesusek lohia egin eta itsuaren begiak argitu zituenean.

        15. Farisauak ere huni galdeka hari zitzaizkon, hean nola argitu zen. Harek aldiz erran zioten: Lohi izpi bat ezarri izan darot bekien gainean, eta garbitu naiz, eta ikhusten dut.

        16. Erraten zuten beraz Farisauetarik batzuek: Ez da Jainkoaren ganikakoa gizon hura, larunbata ez duenaz geroz begiratzen. Zioten, berriz, bertze batzuek: Gizon bekhatore batek nola egin detzazke horrelako sendagailak? Eta eskatima zen hekien artean.

        17. Berritan beraz erraten diote itsu izatuari: Hik zer diok hire begiak argitu dituenaz? Harek ihardetsi zioten: Profeta dela.

        18. Juduek ordean etzuten sinhetsi, gizon hori itsu izatua eta gero argitua izan zela, deithu zituzten arteo argitua izan zenaren burhasoak;

        19. Eta hekiei galdatu zioten: Hau da zuen seme itsu sorthu dela diozuen hura? Nolaz bada ikhusten du orai?

        20. Haren burhasoek ihardetsi eta erran zioten: Guk dakiguna da, hau gure semea dela, eta itsu dela sorthu;

        21. Bainan nolaz duen ikhusten, hori ez dakigu, ez-etare nork ideki diozkien begiak; berari galdegiozue; adinak baditu, bera mintza bedi bere buruaz.

        22. Horreletan mintzatu ziren haren burhasoak, Juduen beldur zirelakoz; alabainan Juduak hitzartuak ziren orduko, baizik-eta nihork aithor bihurtzen bazuen Jesus Kristo zela, haina sinagogatik kanpo ezarria izanen zela.

        23. Hargatik erran zuten ait-amek: Badu adina, berari galdegiozue.

        24. Berriz deithu zuten beraz itsu izatu gizona, eta erran zioten: Aithor Jainkoari bihurrok; bazakiagu bekhatore bat dela gizon hura.

        25. Ihardetsi zioten harek: Bekhatore bada ere, nik ez dakit; gauza bat dakit; itsu izan ondoan, orai ikhusten dudala.

        26. Hekiek erran zioten: Zer egin darok? begiak nola ideki darozkik?

        27. Ihardetsi zioten: Erran darotzuet oraikoz, eta aditu duzue: zertako nahi duzue berriz entzun? Ala zuek ere haren dizipulu jarri nahi zarete?

        28. Orduan madarikatu zuten gizona, eta erran zioten: Hi, izan behedi haren dizipulu; gu, Moisesen dizipulu gaituk.

        29. Bazakiagu Moisesi mintzatu dela Jainkoa; bainan hau, etzakiagu nongo den.

        30. Gizon harek ihardetsi eta erran zioten: Hortaz da bada harritzeko, zuek ez baitakizue nondikakoa den, eta harek niri begiak ideki.

        31. Bada, guk badakigu ez dituela Jainkoak gaixtaginak entzuten; bainan norbait haren zerbitzari bada, eta haren nahia egiten badu, entzuten du hura.

        32. Egundaino ez da aditu, norbaitek itsu sorthuari begiak ideki diozkiela.

        33. Hura ez balitz Jainkoa ganikakoa, ez laiteke deuseren egiteko gai.

        34. Hekiek ihardetsi zioten eta erran: Bekhatutan ithoa sortu haiz, eta guri irakhatsi nahi darokuk? Eta kanporat eman zuten.

        35. Aditu zuen Jesusek, kanporat eman zutela; eta batu zuenean, erran zioen: Sinhesten duzu Jainkoaren Semearen baithan?

        36. Ihardetsi eta erran zuen: Zein da hura, Jauna, sinhets dezadan haren baithan?

        37. Eta Jesusek erran zioen: Ikhusi duzu bada, eta zurekin mintzo dena hura bere da.

        38. Orduan gizonak erran zuen: Sinhesten dut, Jauna. Eta lurrerat eroriz adoratu zuen.

        39. Eta Jesusek erran zioen: Zuzenari bere bidearen ematera naiz mundu huntarat ehorri, argiak itsu ditezen eta itsuak argi.

        40. Aditu zuten harekin ziren Farisau batzuek eta erran zioten: Eta gu, itsuak othe gare?

        41. Jesusek ihardetsi zioten: Itsuak bazinezte, bekhaturik etzindukete. Diozue ordean orai: Bai-eta ikhusten baitugu. Zuen bekhatuak ere badirau.

 

X. KAP.

        1. Egiazki derratzuet, egiazki: Arditegian athetik sartzen ez dena, bainan bertze nonbaitik igaiten, haina ebasle eta ohoin bat da.

        2. Athetik sartzen dena ordean, hura da arthaldeko artzaina.

        3. Huni idekitzen dio athezainak, eta ardiek ezagutzen dute hunen mintzoa, eta bere ardiak deitzen ditu beren izenez, eta alhara badaramatza.

        4. Eta ilkhiarazi dituenean bere ardiak, badoha hekien aitzinean, eta jarraikitzen zaizko ardiak, ezagutzen baitute haren deia.

        5. Ez darraizkio ordean arrotz bati; aitzitik ihes egiten diote, zeren ez baitute arrotzen mintzoa ezagutzen.

        6. Jesusek idurikantza hori atheratu zioten; hekiek ordean etzuten ezagutu zer erraten zuen.

        7. Jesusek beraz erran zioten oraino ere: Egiazki, egiazki derratzuet nik, ni naizela ardien athea.

        8. Ethorri izan diren guziak oro ebasleak ziren eta ohoinak, eta ardiek ez dituzte entzun izan.

        9. Ni naiz athea. Nitarik sartzen bada norbait, salbaturen da; sar-ilkhiak bere eskuko izanen ditu, eta aurkhituren du alhapide.

        10. Ohoina ez da ethortzen, baizik-ere ebastera, hiltzera eta xahutzera: ni ethorri naiz izan dezaten bizia eta nasaiago izan dezaten.

        11. Ni naiz artzain zana. Artzain onak bere bizia ematen du bere ardientzat.

        12. Bainan saritako gizonak, eta artzain ez denak, zeinak ez baititu ardiak bereak, ikhusten du otsoa dathorla, eta uzten ditu ardiak, eta ihes badihoa; eta otsoak ardiak harrapatzen eta barraiatzen ditu.

        13. Bada saritako gizona ihesari ematen da, sarizale delakoz, eta ardiez ez baitihoakio.

        14. Ni naiz artzain ona: eta ezagutzen ditut ene ardiak, eta eneek ezagutzen naute,

        15. Hala-nola ezagutzen bainau ene Aitak, eta nik ezagutzen baitut ene Aita, eta ene ardien gatik demat ene bizia.

        16. Baditut bertze ardi batzu ere, hespil huntakoak ez direnak; hekiek ere erakharri behar ditut; eta entzunen dute ene mintzoa, eta arthalde bakhar bat eta artzain bakhar bat izanen da.

        17. Hargatik nau Aitak maite; nik ematen baitut ene bizia, gero hartzeko berriz.

        18. Nihork ez darot khentzen; aitzitik nik ematen dut ene oldetara; eta badut haren uzteko ahala, eta badut haren berriz hartzeko ahala. Hori da ene Aitaren ganik izatu dudan manamendua.

        19. Makhurra berriz ere Juduen artean atheratu zen solas horien ariaz.

        20. Zioten bada hekietarik askok: Debrua du, eta erhotua da; zergatik entzuten duzue?

        21. Bertzeek zioten: Horiek ez dire debrudunaren solasak; debruak itsuen begiak idek ahal othe detzazke?

        22. Bada, Dedikazioneko besta egiten zuten Jerusalemen, eta negua zen.

        23. Eta Jesus tenploan zabilan, Salomonen lorioan.

        24. Juduak bildu ziren beraz haren ingurura, eta erran zioten: Noiz arteo idukiren ditutzu gure arimak gogoetaka? Baldin zu bazare Kristo, erraguzu garbiki.

        25. Jesusek ihardetsi zioten: Mintzo natzaitzue, eta ez duzue sinhesten. Ene Aitaren izenean nik daramatzadan eginkariek berek nitaz lekhukotasun bihurtzen dute;

        26. Zuek ordean ez duzue sinhesten, ez baitzarete ene ardietarik.

        27. Ene ardiek entzuten dute ene mintzoa; eta nik ezagutzen ditut hekiek, eta niri jarraikitzen dire;

        28. Eta nik demotet bizitze bethierekoa; eta nihoiz ez dire galduko, eta nihork ez ditu ene eskutik eramanen.

        29. Ene Aitak niri eman darotana, gauza guziak baino handiagoa da, eta nihork ez dezake ene Aitaren eskutik eraman.

        30. Ni eta ene Aita, biak gauza bat gare.

        31. Orduan Juduek harriak hartu zituzten Jesusen harrikatzeko.

        32. Jesusek erran zioten: Ene Aitaren ganik dathortzen egintza on askoren lekhuko egin izan zaituztet; hekietarik zeinen ariaz nauzue harrikatzen?

        33. Juduek ihardetsi zioten: Ez ongi eginaren, bainan burhoaren ariaz harrikatzen zaitugu; eta zeren, gizon bat zarelarik, zure burua Jainko egiten baituzu.

        34. Jesusek ihardetsi zioten: Ez da iskribatua zuen legean: Nik erran dut: Jainkoak zarete?

        35. Baldin jainko deithu baditu hainak zeineri atheratu baitzaiote Jainkoaren hitza, (eta Iskritura ezin urmariatuzkoa da);

        36. Aitak saindu egin eta mundura bidali duenari nolaz derrozue: Burho arthiki duzu erran duzulakoz: Jainkoaren Semea naiz ni?

        37. Baldin ez baditut ene Aitaren eginkariak egiten, ez ni sinhets.

        38. Egiten baditut ordean, eta ez banauzue sinhetsi nahi, egintzak sinhetsatzue, ezagut dezazuen eta sinhets ene baithan dela Aita, eta ni Aitaren baithan.

        39. Hura hartu beharrez zabiltzan beraz, bainan hekien eskuetarik atheratu zen.

        40. Berriz ere Jordanez haindira goan zen, Joanes lehenago bathaiatzen haritu tokira, eta han egotu zen.

        41. Eta jende asko goan ziren haren gana, eta erraten zuten: Joanesek hala badere ez du sendagailarik egin batere.

        42. Joanesek ordean huntaz erran guzi-guziak egiak ziren. Eta hainitzek sinhetsi zuten Jesusen baithan.

 

XI. KAP.

        1. Bazen, berriz, gizon bat eri, Lazaro deitzen zena, Bethaniakoa, Mariaren eta haren ahizpa Martharen herrikoa.

        2. (Maria zen bada, Jaunaren gainera gantzugailua ixuri eta haren oinak bere ileez xukhatu izan zituen emaztekia, eta haren anaia Lazaro zen eri).

        3. Haren arrebek igorri zuten beraz Jesusi erratera: Jauna, huna zuk maite duzuna eri dela.

        4. Jesusek berriz, aditzearekin erran zioten mandatariei: Gaitz hori ez da heriotzerakoa, bainan Jainkoaren ospagarri, eta horren bidez gorets dadientzat Jainkoaren Semea.

        5. Bada, Jesusek maite zituen Martha, haren ahizpa Maria eta Lazaro.

        6. Eta aditu zuenaz geroztik eri zela Lazaro, bi egun egotu zen halere toki berean.

        7. Gero hekien buruan, erran zioten bere dizipuluei: Goazen berriz Judeara.

        8. Dizipuluek erraten diote: Nausia, Juduak oraietan zabiltzan zu harrikatu beharrez, eta oraino ere harat hari zare?

        9. Jesusek ihardetsi zioten: Egunak ez othe ditu hamabi oren? Egunaz dabilanak ez du behaztoparik egiten, zeren-eta ikhusten baitu mundu huntako argia;

        10. Gauaz badabila ordean, behaztopatzen da, argia ez delakoz harekin.

        11. Horiek erran zituen, eta horien ondoan erran zuen berriz: Lo datza Lazaro gure adiskidea, bainan banohakio lotarik iratzartzera.

        12. Dizipuluek ihardetsi zioten beraz: Lo badago, osasunerako da.

        13. Haren heriotzeaz mintzatu zen ordean Jesus; hekiek aldiz, uste izan zuten lo egiteaz zuela aiphu.

        14. Orduan beraz Jesusek garbiki erran zioten: Hil da Lazaro.

        15. Eta zuen gatik atsegin dut ez bainintzen han, sinheste har dezazuen; bainan goazen haren gana.

        16. Tomasek beraz, Didimo deitzen zutenak, erran zioten dizipulu lagunei: Goazen gu ere, hil gaitezen hunekin.

        17. Haletan ethorri zen Jesus, eta aurkhitu zuen Lazarok ordukoz lau egun bazituela hobian zela.

        18. (Bada, Bethania Jerusalemetik hurbil zen, hamabortz estadiotan bezala.)

        19. Baziren, berriz, Juduetarik asko, Marthari eta Mariari beren anaiaren gaineko zerbait gozakari ematera ethorriak.

        20. Marthak nabaritu zueneko beraz Jesus hurbiltzen hari zela, goan zen haren bidera; aldiz Maria gelditu zen etxean.

        21. Eta Marthak erran zioen Jesusi: Jauna, hemen izan bazine, etzen hilen ene anaia.

        22. Bainan oraino ere badakit, ezen Jainkoari galdaturen diozkatzun guziak, Jainkoak emanen darozkitzula.

        23. Jesusek ihardesten dio: Biztuko da zure anaia.

        24. Bai, dio Marthak, badakit biztuko dela azken eguneko biztean.

        25. Jesusek erran zioen: Ni naiz biztea eta bizitzea: ene baithan sinhesten duena, hila balitz ere, biziko da.

        26. Eta bizi den eta ene baithan sinhesten duen edozein, ez da hilen behinere. Sinhesten duzu hori?

        27. Ihardetsi zioen: Bai, Jauna; sinhesten dut nik Kristo zarela, Jainko biziaren Semea, mundu huntara ethorri zarena.

        28. Horiek erran ondoan, goan zen, eta ixilik deithu zuen Maria, bere ahizpa, zioelarik: Nausia hemen da, eta zure galdea du.

        29. Aditu zueneko, hura jaiki zen berehala, eta goan zen Jesusen gana;

        30. Ezik Jesus etzen oraino herrira ethorria, bainan Martha atheratu zitzaioen toki berean zen.

        31. Mariarekin etxean ziren Juduak, eta hari gozakari ematen hari zirenak, ohartu zirenean nola batbatean jaiki eta ilkhi zen, ondotik abiatu zitzaizkon, zerratelarik: Hobira doha, han nigar egitera.

        32. Bada, Maria heldu izan zenean Jesus zagoen tokira, hura ikhustearekin oinetara erori zitzaioen, eta erraten dio: Jauna, hemen izan bazine, etzen hilen ene anaia.

        33. Jesusek beraz ikhusi zuenean nigarrez eta harekin ethorri Juduak ere nigarrez, barnea laztu zitzaioen, eta kantitu zen,

        34. Eta erran zuen: Non ezarri duzue? Ihardetsi zioten: Jauna, zato eta ikhusazu.

        35. Eta nigar egin zuen Jesusek.

        36. Horren gainean, Juduek erran zuten: Begira nola zuen maite.

        37. Aldiz hekietarik zenbaitek erran zuten: Sortzetikako itsuaren begiak ideki dituenak, ez othe zezakeen bada hau hiltzetik debeka?

        38. Jesus berriz ere bere baithan lazten zelarik, ethorri zen hobira. Hura zen har-zilo bat, eta lauza bat zuen gainetik.

        39. Jesusek erran zuen: Khen zazue harria. Jauna, dio Marthak, hil zenaren arrebak, usaindua da oraikoz, ezen hau laugarren eguna da.

        40. Jesusek ihardesten dio: Ez othe darotzut erran, ezen sinhestea balin baduzu, ikhusiren duzula Jainkoaren indar ospetsua?

        41. Khendu zuten beraz harria. Jesusek berriz, begiak zerura goitituz, erran zuen: Aita, eskerrak darozkitzut bihurtzen, zeren entzun bainauzu.

        42. Nik bada banakien, entzunen nauzula bethi; bainan mintzatu naiz inguruan dagoen populu hunen ariaz, sinhets dezaten zuk bidalia naizela.

        43. Horiek erran ondoan, gora egin zuen oihu: Lazaro, kanpora zato.

        44. Eta berehala hila ilkhi zen, oinak eta eskuak xerrendez lothuak, eta hil oihala begithartean: Jesusek erran zuen: Khen diozotzue lokharriak; eta bego goatera.

        45. Hainitzek beraz, Mariaren eta Martharen gana ethorri, eta Jesusek egina ikhusi zuten Juduetarik, sinhetsi zuten haren baithan.

        46. Bainan hekietarik batzu Farisauetara goan ziren, eta erran zioten zer egin zuen Jesusek.

        47. Aphez nausiek eta Farisauek bildu zuten beraz batzarra, eta zioten: Zer hari gare, ezen hainitz sendagaila egiten du gizon horrek?

        48. Hola uzten badugu, guziek sinheste emanen diote; eta ethorriko dire Erromarrak, eta xahutuko dituzte gure lekhua eta gure jendakia.

        49. Bada, hekietarik Kaiphas deitzen zen batek, nola urthe hartakotzat aphez handi baitzen, erran zuen: Zuek deusik ez dakizue;

        50. Eta etzaitzue bururatzen, egoki zaitzuela hil dadien gizon bakhar bat populuarentzat, ezenez gal dadien jendaki guzia.

        51. Etzuen bada bere baitharik erran hori; bainan nola urthe hartako aphez handi baitzen, profetisatu egin zuen, Jesus hiltzekoa zela jendakiarentzat,

        52. Eta ez bakharrik jendakiarentzat, bainan oraino Jainkoaren ume barraiatuak zirenen batera biltzeko.

        53. Egun hartaz geroztik burutan hartu zuten beraz hilarazi behar zutela.

        54. Hargatik Jesus etzen gehiago ageriki Juduen artean ibiltzen, bainan mortu aldera egin zuen, Efrem deitzen den hirira, eta han zagoen bere dizipuluekin.

        55. Bada, hurbildua zen Juduen Bazko, eta aurkhintza hartarik hainitzak Jerusalemera igan ziren Bazko aitzinean, beren buruen garbitzera.

        56. Bilhatzen zuten beraz Jesus, eta tenploan zaudelarik, zioten elkharri: Zer zaitzue, besta egun huntara ez baita ethorri? Bada aphez nausiek eta Farisauek emana zuten manua, norbaitek jakiten bazuen non zen, erran zezan, gero haren hartzea gatik.

 

XII. KAP.

        1. Bazkora sei egun, Jesus ethorri zen Bethaniara, non hil izan baitzen Lazaro, gero biztu zuena.

        2. Han egin zioten afari bat; Martha hari zen zerbitzatzen; Lazaro berriz, Jesusekin mahainean zirenetarik bat zen.

        3. Mariak aldiz, hartu zuen nardo hoberenetikako gantzugailu balios batetik libera bat; Jesusen oinak gantzutu zituen eta bere ileez xukhatu; eta gantzugailuaren usainaz bethe zen etxea.

        4. Orduan dizipuluetarik batek, Judas Iskariot Jesus saldu behar zuenak erran zuen:

        5. Zergatik gantzugailu hori ez da hirur ehun denariotan saldu, eta beharrei erran?

        6. Bada, erran zuen hori, ez beharrez khexu zelakoz, bainan zeren ohoina baitzen, eta nola harek baitzuen moltsa, berak baitzerabilzkan hartan ezartzen zirenak.

        7. Jesusek ihardetsi zuen beraz: Utzazue, ene ehortz eguneko begiratu baitu hau.

        8. Alabainan bethi zuen artean izanen ditutzue beharrak, ni ordean ez nauzue izanen bethi.

        9. Bada, Juduetarik oste handi batek jakin zuen han zela Jesus; eta ethorri ziren, ez-ezik haren ariaz, bainan ikhustea gatik Lazaro, hiletarik biztu zuena.

        10. Aphez nausiek aldiz, burutan erabili zuten hilarazi behar zutela Lazaro ere,

        11. Zeren Juduetarik hainitzek uzten baitzituzten haren ariaz, eta Jesusi sinheste ematen baitzioten.

        12. Biharamunean berriz, bestara ethorriak ziren osteek aditu zutenean Jesus heldu zela Jerusalemera,

        13. Palma adarrak hartu zituzten, eta bidera goan zitzaizkon, eta oihu egiten zuten: Hosanna, ongi-ethorri Israelgo erregeri, Jaunaren izenean dathorrenari.

        14. Eta Jesusek aurkhitu zuen astokume bat, eta gainean jarri zitzaioen, iskribatua denaren arabera:

        15. Ez izan beldurrik, Siongo alaba; huna zure erregea asto baten umearen gainean jarririk dathorla.

        16. Dizipuluek etzuten lehenbizian ezagutu gauza; bainan gero, noiz-ere Jesus sarthu izan baitzen bere ospean, orduan ohartu ziren horiek hartaz zirela iskribatuak, eta berak izatu zitzaizkiola egile.

        17. Bada, Lazaro hobitik deithu eta hiletarik biztu zuenean Jesusek, harekin zen osteak lekhukotasun bihurtzen zuen.

        18. Aria hortaz ere populua ethorri zitzaioen bidera, aditu baitzuten nola egin zuen sendagaila hori.

        19. Farisauek erran zuten beraz elkharri: Ikhusten duzue ez duguna deusik atheratzen? horra ondotik dihoakiola mundu guzia.

        20. Bada, besta egunean adoratzera ethorri zirenetan baziren pagano zenbait.

        21. Hekiek beraz hurbildu zitzaizkon Filiperi, zeina Bethsaida Galileakoa baitzen, eta othoizten zuten, ziotelarik: Jauna, ikhusi nahi ginduke Jesus.

        22. Badoha Filipe, eta erraten dio Andresi; Andresek berriz eta Filipek erran zioten Jesusi.

        23. Jesusek aldiz hunela ihardetsi zioten: Ethorria da ordua, zeintan goretsiko baita gizonaren Semea.

        24. Egiazki, egiazki darotzuet erraten: ogi bihia lurrerat erori ondoan hiltzen ez bada, bera dago bakharrik; baldin ordean hil izan bada, fruitu hainitz dakhartzi.

        25. Bere bizia duenak maite, galduren du; eta bere bizia mundu huntan gaitzets duenak, bethiko bizitzerako du begiratzen.

        26. Baldin norbaitek nahi banau zerbitzatu, jarraik bekit, eta non izanen bainaiz ni, ene zerbitzaria ere han izanen da. Baldin zerbitzatzen banau norbaitek, ohore hainari emanen dio ene Aitak.

        27. Orai nahasia dago ene arima. Eta zer derraket? Aita, begira nezazu ordu huntarik. Bainan huntakotzat, oren huntarako naiz ethorria.

        28. Aita, zure izenari emozu ospe. Eta mintzo bat ethorri zen zerutik: Eman diot, eta emanen diot berriz ere.

        29. Han zagoen osteak entzun zuen, eta zioen ihurtzuria egin zela. Bertze batzuek zioten: Aingerua mintzatu zaio.

        30. Jesusek ihardetsi eta erran zioten: Ez da ene gatik jautsi mintzo hori, bainan bai zuen ariaz.

        31. Orai dihoa munduaren juiamendua; orai da iraiziren kanporat mundu hunen buruzagia.

        32. Eta nik, lurretik goratua izanen naizean, oro bilduren ditut ene gana.

        33. (Zioen bada hori, erakhustekotzat zer heriotzez zen hil beharra).

        34. Populuak ihardetsi zioen: Gu entzunak gure legetik, Kristok bethi guzian duela iraunen; eta zuk, nolaz diozu: Gizonaren Semea behar da goititua izan? Nor da gizonaren Seme hura?

        35. Jesusek erran zioten beraz: Aphur batentzat oraino zuekin da argia. Ibil zaitezte argia duzueno, etzaitzazten ilhunbeek harrapa. Ilhunbeka dabilanak, norat hari den ez daki.

        36. Argia duzueno, izan zazue argian sinheste, argiaren ume zaitezten izan. Horiek erran zituen Jesusek, eta goan, eta hekien ganik gorde zen.

        37. Bada, hekien aitzinean hanbateko sendagailak egin zituen arren, etzuten haren baithan sinhesten,

        38. Bethe zadientzat Isaias profetak hunela erran hitza: Jauna, nork sinhetsi du guk erantzun duguna, eta norentzat izan da Jaunaren besoa ageri?

        39. Hargatik ezin sinhets zezaketen, Isaiasek erran izan baitu oraino:

        40. Itsutu ditu hekien begiak eta gogortu hekien bihotza, ez dezatentzat begiz ikhus, ez bihotzez adi; beldurrezeta itzul ditezen eta senda detzadan.

        41. Isaiasek erran ditu horiek, ikhusi izan zuenean haren ospea, eta hartaz mintzatu izan denean.

        42. Guzia gatik buruzagietarik ere hainitzek sinhetsi zuten haren baithan; bainan Farisauen ariaz etzuten aithortzen, sinagogatik iraiziak ez izatea gatik;

        43. Alabainan gogoanago izatu zuten gizonen arteko ospea, ezenez Jainkoarena.

        44. Bada, Jesusek oihu egin eta erran izan zuen: Ene baithan sinhesten duenak, ez du ene baithan sinheste, bainan bai ni bidali nauenaren baithan;

        45. Eta ni ikhusten nauenak, ni bidali nauena du ikhusten.

        46. Ni, argia naiz mundu huntarat ethorri, ene baithan sinhesten duenik nihor ez dadien ilhunbeetan geldi.

        47. Eta baldin norbaitek baditu ene hitzak entzuten eta ez begiratzen, ez dut nik juiatzen hura. Ez naiz alabainan munduaren juiatzera ethorri, bainan bai munduaren salbatzera.

        48. Ni arbuiatzen, eta ene hitzak onhesten ez dituenak badu nork juiaturen baitu. Nik ekharri dudan hitza, harek juiaturen du azken egunean.

        49. Ezen ni, ez naiz ene burutarik mintzatu; bainan Aita, ni bidali nauenak, harek darot manatu zer erran eta zertaz mintza.

        50. Eta badakit haren manamendua bethiereko bizitzea dela. Nik derratzadanak beraz, nola Aitak erran, hala-hala derrazkit.

 

XIII. KAP.

        1. Bazko besta egunaren aitzinean, Jesusek zakielarik ethorria zuela, mundu huntarik Aitaren gana goateko ordua; nola maite izan baitzituen bereak, munduan zirenak, azkeneraino izan zituen maite.

        2. Eta afaldu zirenean, nola ordukoz debruak Judas, Simon Iskarioten semeari bihotzera eman baitzioen Jauna sal zezan;

        3. Zakielarik Jesusek Aitak gauza guziak eskuetara eman zioizkiela, eta Jainkoaren ganik zela ilkhitzen, eta Jainkoaren gana zihoala;

        4. Jaikitzen da mahainetik, eraunzten ditu soinekoak, hartzen du oihal bat, eta tinkatzen du gerrian.

        5. Gero untzi batera ixurtzen du ura eta abiatzen da dizipuluen oinen garbitzen eta gerrian zuen oihalaz xukhatzen.

        6. Heldu da beraz Simon Piarresen gana. Eta Piarresek erraten dio: Zer, Jauna, zuk niri oinak xahu?

        7. Jesusek ihardesten dio eta erraten: Orai ez dakizu zer hari naizen; bainan geroago jakinen duzu.

        8. Piarresek erraten dio: Egun-eta-iguzki ez darotadazu oinik garbituko. Ihardesten dio Jesusek: Ez bazaitut xahutzen, enekin ez duzu ikhustekorik izanen.

        9. Simon Piarresek erraten dio: Jauna, ez-ezik oinak, bainan eskuak eta burua ere.

        10. Xahutua denak, dio Jesusek, oinen garbitzea baizik ez du eskas, bertzenaz garbi da guzia. Zuek ere garbi zarete, bainan ez guziak.

        11. Bazakien alabainan zein zen salduko zuena; hargatik ere erran zuen: Etzarete guziak garbi.

        12. Beraz oinak xahutu eta soinekoak hartu ondoan, berriz mahainean jarri zenean, erran zioten: Badakizue zer egin darotzuedan?

        13. Zuek deitzen nauzue Nausia eta Jauna, eta ongi mintzo zarete, ezen hala naiz ere.

        14. Baldin beraz nik, Jaunak eta Nausiak, garbitu baditut zuen oinak, zuek ere batak bertzeari oinak garbitu behar diozkatzue.

        15. Alabainan eman darotzuet irakhasbidea; nik nola, zuek ere egin dezazuen hala.

        16. Egiazki derratzuet, egiazki: Sehia ez da nausia baino gehiago, ez-eta apostolua bidali duena baino.

        17. Balin badazkitzatzue horiek, dohatsu zareteke, baldin egiten baditutzue.

        18. Ez natzaitzue zuez guziez mintzo (badakit ezen zein ditudan hautatu), bainan Iskritura bethe dadientzat: Ogia enekin jaten duenak, ene kontra du altxaturen hindagora.

        19. Oraidanik darotzuet erraten, gertha dadien baino lehen, arren-eta egin daitekeenean, sinhets dezazuen nor naizen ni.

        20. Egiazki, egiazki derratzuet nik: Nork-ere nik bidali dukedana baitu hartzen, ni neroni nau hartzen; berriz, ni hartzen nauenak, ni bidali nauena du hartzen.

        21. Horiek erran ondoan, Jesusi kantitu zitzaioen tentua; mintzatu zen goraki eta erran zuen: Egiaz derratzuet egiaz, zuetarik batek salduko nauela.

        22. Dizipuluak beraz elkharri begira zauden, ez jakinez zeintaz othe zen mintzo.

        23. Bada, dizipuluetarik bat, Jesusek maite zuena, etzana zagoen Jesusen bulharren gainera.

        24. Simon Piarresek kheinu egin zioen beraz, eta erran zioen: Zeintaz da mintzo?

        25. Hargatik, Jesusen bulharren gainera makhurturik, dizipulu harek erraten dio: Nor da, Jauna?

        26. Jesusek ihardetsi zuen: Baina zeinari ogi bustia eskainiko baitiot. Eta ogia bustirik, Judas Iskarioti, Simonen semeari eman zioen.

        27. Eta ahamenaren ondotik, satan sarthu zitzaioen barnera. Eta Jesusek erran zioen: Egiten hari duzuna, lehen-bai-lehen egizu.

        28. Bainan mahainean zirenetarik nihork etzuen ezagutu zertako erran zioen hori.

        29. Ezik, Judasek zuelakoz moltsa, batzuek uste izan zuten Jesusek erraten zioela: Besta eguneko behar ditugunak erosatzu; edo jende beharrei zerbait eman ziozoten.

        30. Poxia hartu-eta, Judas ilkhi zen berehala. Bada, gaua zen ordukoz.

        31. Ilkhi zenean beraz, Jesusek erran zuen: Orantxe goretsia da gizonaren Semea, eta Jainkoa goretsia da haren baithan.

        32. Baldin haren baithan goretsia bada Jainkoa, Jainkoak ere bere baithan goretsiko du hura; eta laster goretsiko du.

        33. Haurttoak, aphur bat naiz oraino zuekin; bilhatuko nauzue, eta Juduei erran izan diotedan bezala: Ni nohan tokira zuek ezin ethor zaitezkete; zuei ere halaber derratzuet orai.

        34. Ematen darotzuet manamendu berri bat: Elkhar maitha dezazuen; nik maite izan zaituztedan bezala, zuek ere maitha dezazuen Ekhar.

        35. Hortan ezagutuko dute guziek ene dizipuluak zaretela, maitetasunik balin baduzue elkharrentzat.

        36. Simon Piarresek erraten dio: Norat zoaz, Jauna? Jesusek ihardesten du: Ni nohan tokira, zu ezin jarraik zakizket orai; bainan geroago jarraikiko zare.

        37. Zertako, dio Piarresek, ezin jarraik nakikezu orai? Zuretzat emanen dut ene bizia.

        38. Jesusek ihardesten dio: Enetzat emanen duzu zure bizia? Egiazki, egiazki derratzut nik, oilarrak ez du joko, non ez nauzun hiruretan ukhatu.

 

XIV. KAP.

        1. Ez bedi nahas zuen bihotza. Jainkoaren baithan sinhesten duzue, sinhetsazue ene baithan ere.

        2. Asko egon-lekhu dire ene Aitaren etxean. Hala ez balitz, erran narokezuen, ezen banoha zuei tokiaren aphaintzera.

        3. Eta goan naitekeenean eta tokia aphaindu darotzuedan ondoan, berriz banathor, eta hartuko zaituztet ene gana, ni naizen tokian izan zaitezten zuek ere.

        4. Eta nora nohan badakizue, eta badakizue bidea.

        5. Tomasek erraten dio: Jauna, ez dakigu nora zoazen; eta nola dakikegu bidea?

        6. Jesusek ihardesten dio: Ni naiz bidea, eta egia, eta bizia; nihor ez da Aitaren ganat ethortzen, baizik-ere ene bidez.

        7. Ezagutzen baninduzue, ezagut zinezakete ene Aita ere; eta ezagutuko duzue laster, eta ikhusi duzue.

        8. Filipek erraten dio: Jauna, erakhuts dizaguzu Aita, eta aski zaiku.

        9. Jesusek ihardesten dio: Hain aspaldian zuekin naiz, eta ez nauzue ezagutzen bada? Filipe, ni ikhusten nauenak, ikhusten du Aita ere. Nolaz diozu beraz: Erakhuts dizaguzu Aita?

        10. Ez duzue sinhesten ni Aitaren baithan naizela, eta Aita ene baithan? Nik erraten darozkitzuedan solasak, ez derrazkitzuet ene burutarik. Bainan ene baithan dagoen Aitak, berak egiten ditu gauzak.

        11. Ez duzue sinhesten ni Aitaren baithan naizela, eta Aita ene baithan?

        12. Egintzen ariaz bederen sinhetsazue. Egiazki derratzuet, egiazki: Ene baithan Egiazki duenak, nik egiten ditudan eginkariak eginen ditu hark ere, eta haukiek baino handiagorik eginen du; alabainan ni Aitaren gana banoha.

        13. Eta edozein gauza Aitari galda diozozuen ene izenean, eginen dut hura, Aita goretsia izan dadien Semearen baithan.

        14. Zerbait eskatzen badarotadazue ene izenean, eginen dut hura.

        15. Ni maite balin banauzue, ene manamenduak begira zatzue.

        16. Eta nik othoizturen dut Aita, eta bidaliren darotzue, zuekin dagoentzat bethi guzian, bertze Sosegatzaile bat,

        17. Izpiritu egiazkoa, munduak ezin izan dezakeena, zeren ez baitu ez ikhusten ez ezagutzen. Zuek ordean ezagutuko duzue, zuekin egonen eta zuetan izanen baita.

        18. Etzaituztet utziko umezurtz; ethorriko naiz zuen gana.

        19. Oraino aphur bat, eta ez nau gehiago ikhusiko munduak. Bainan zuek, ikhusiko nauzue, zeren ni bizi bainaiz, eta zuek ere biziko baitzarete.

        20. Egun hartan ezagutuko duzue, ni ene Aitaren baithan naizela, eta zuek ene baithan, eta ni zuen baithan.

        21. Nork-ere ene manamenduak izan, eta begiratzen baititu, hura da ni maite nauena. Bada, ni maite nauena, ene Aitaz maithatua izanen da, eta maite izanen dut nik ere, eta hari agertuko diot ene burua.

        22. Erraten dio Judasek, ez Iskariot deitzen zen harek: Jauna, zer aria da, guri agertuko baituzu zure burua, eta munduari ez?

        23. Jesusek ihardetsi eta erran zioen: Norbaitek maite balin banau, begiratuko du ene hitza; ene Aitak ere maithatuko du hura, eta haren sana ethorriko gare, eta haren baithan eginen dugu gure egoitza.

        24. Ni maite ez nauenak ez ditu ene hitzak begiratzen; eta entzun duzuen hitza ez da enea, bainan bai ni bidali nauen Aitarena.

        25. Haukiek erran darozkitzuet zuekin naizelarik.

        26. Sosegatzaileak ordean, Izpiritu sainduak, zeina ene izenean igorriren baitu Aitak, harek irakhatsiren darozkitzue guziak, eta orhoitaraziren zaituztete nik erran darozkitzuedan guziez.

        27. Uzten darotzuet bakea, ematen darotzuet ene bakea; nik ematen darotzuet, ez munduak deman arara. Zuen bihotza ez bedi ez nahas ez ikhara.

        28. Aditu duzue nola erran darotzuedan: Banoha, eta heldu natzaitzue. Maite baninduzue, bai bozkariotan sar zintezkete, zeren Aitaren gana nohan, Aita ni baino handiagoa baita.

        29. Eta orai darotzuet erraten, gertha dadien baino lehen, gerthatu ditekeenean, eman dezazuen sinheste.

        30. Ez naiz gaurgeroz zuekin hanbat mintzatuko; ezik heldu da mundu hunen buruzagia, nahiz ez duen ene gainean ikhustekorik batere.

        31. Bainan hola da, ezagut dezan munduak, nik maite dudala Aita, eta nola niri Aitak manatu, hala egiten dudala. Jaiki zaitezte, goazen hemendik.

 

XV. KAP.

        1. Ni naiz aihen egiazkoa, eta ene Aita mahastizaina da.

        2. Nitan fruiturik ez dakharten adar guziak khenduko ditu, eta fruitu ekhartzen dutenak oro xederratuko ditu, ekhar dezaten gehiago oraino.

        3. Zuek jadanik garbi zarete, nik zuei erran izan darotzuedan solasaren ariaz.

        4. Zaudezte nitan, eta ni zuetan. Nola adarrak fruiturik ezin eman baitezake, non ez dagoen aihenaren gainean; ezen zuek ere, non etzareten nitan egoten.

        5. Ni naiz aihena, zuek adarrak; zein-ere baitago nitan, eta ni hartan, hainak ekharriren du fruitu hainitz; ezen ni gabe, ezin egin dezakezue deusere.

        6. Nitan ez dagoena, kanporat arthikia izanen da adar ezdeusa bezala, eta ihartuko da, eta bilduko dute gero, eta surat arthikiko; eta erreko da.

        7. Baldin nitan egoten bazarete, eta ene hitzak zuetan badaudezi, edozein gauza nahi izan dezazuen, galdatuko duzue, eta egina izanen zaitzue.

        8. Huntan goresten da ene Aita, fruitu hainitz ekhar dezazuen, eta egin zaitezten ene dizipulu.

        9. Aitak ni maithatu nauen bezala, nik ere zuek zaituztet maithatu. Zaudezte ene onhesgoan.

        10. Baldin ene manamenduak begiratzen baditutzue, ene onhesgoan egonen zarete, hala-nola nik ere ene Aitaren manamenduak begiratu baititut, eta haren onhesgoan bainago.

        11. Horiek erran darozkitzuet, ene bozkarioa zuetan egon, eta zuena bethea izan dadien.

        12. Hau da ene manamendua, elkhar maitha dezazuen, nik maite izan zaituztedan bezala.

        13. Nihork ez dezake erakhuts amodio handiagorik, nola bere bizia bere adiskideentzat ematean.

        14. Zuek ene adiskideak zarete, baldin nik manatzen darozkitzuedanak egiten baditutzue.

        15. Etzaituztet gaurgeroz zerbitzariak deithuko, zeren ez baitaki zerbitzariak zer hari den haren nausia. Deithu zaituztet ordean adiskideak, zeren ene Aitaren ganik entzun ditudanez jakintsun egin baitzaituztet guziez.

        16. Zuek ez nauzue ni hautatu, bainan nik zuek hautatu zaituztet; eta ezarri zaituztet, goan zaitezten, eta fruitu ekhar dezazuen, eta zuen fruituak iraun dezan; ene Aitak eman dezazuen, ene izenean galdatuko duzuen edozein gauza.

        17. Nik manatzen darotzuedana da, elkhar maitha dezazuen.

        18. Gaitzesten bazaituzte munduak, jakizue ni zuek baino lehen gaitzetsi nauela.

        19. Mundutikakoak bazinete, munduak berea maitha lezake; zeren ordean etzareten mundutikakoak, bainan nik mundutik hautatu zaituztedan, hargatik gaitzets zaituzte munduak.

        20. Orhoit bekizue nik zuei erran hitza: Sehia ez da nausia baino gehiago. Jazarri badarotet niri, jazarriren darotzuete zuei ere; begiratu badute ene hitza, zuena ere begiraturen dute.

        21. Bainan gaizki horiek oro eginen darozkitzuete ene izenaren ariaz, zeren ni igorri nauena ez baitute ezagutzen.

        22. Baldin ethorri izan ez banintz eta ez banintzaiote mintzatu, hobenik etzuketen; bainan orai beren hobenarentzat aitzakiarik ez dute.

        23. Ni higuin nauenak, higuin du ene Aita ere.

        24. Baldin hekien erdian egin ez banitu bertze nihork egin ez dituen eginkariak, bekhaturik etzuketen; bainan orai, eta ikhusi dute, eta higuin gaituzte bai ni eta bai ene Aita,

        25. Bainan hori izatu da, bethe zadientzat hekien legean iskribatua den hitza: Ariarik gabe izan naute higuintzetan.

        26. Ordean, noiz-ere ethorriko baita nik Aitaren ganik bidaliko dudan Sosegatzailea, egiazko izpiritua, Aitaren ganik iraulgitzen dena, harek bihurturen du lekhukotasun nitaz.

        27. Zuek ere lekhukotasun bihurturen duzue, zeren hastetik enekin baitzarete.

 

XVI. KAP.

        1. Erran darozkitzuet horiek, gaizbidetan etzaitezten eror.

        2. Sinagogetarik khenduko zaituztete, eta heldu da ordua, non edozeinek hil zaitzazten, usteko baitu Jainkoari gogara egiten dioela.

        3. Eta horiek eginen darozkitzuete, zeren ez baikaituzte ezagutzen ez Aita, ez ni.

        4. Bada, haukiek erraten darozkitzuet, orhoit zaitezten ordua ethorri ditekeenean, nola erran izan darozkitzuetan.

        5. Hastetik ordean ez darozkitzuet erran, zeren zuekin bainintzen. Eta orai banoha bidali nauenaren gana, eta batek-ere zuetarik ez darot galdegiten: Nora zoaz?

        6. Bainan erran darozkitzuedalakoz, ilhundurak bethe du zuen bihotza.

        7. Bizkitartean egia derratzuet: zuen ona da goan nadien; ezen goan ez banindedi, Sosegatzailea ez litzaitzueke ethor; aldiz balin banoha, igorriko dut zuen gana.

        8. Eta ethorri ditekeenean, mundua agerraraziko du hobendun bekhatuaz, zuzenbideaz eta juiamenduaz;

        9. Bekhatuaz behin, zeren ez duten ene baithan sinhetsi;

        10. Zuzenbideraz aldiz, zeren ene Aitaren gana bainoha, eta ez bainauzue gehiago ikhusiren;

        11. Juiamenduaz gero, zeren juiatua baita jadanik mundu huntako buruzagia.

        12. Oraino baditut bertze asko zuei errateko, bainan etzarete orai egartzeko gai.

        13. Noiz-ere ordean ethorriren baita egiazko Izpiritu hura, irakhatsiren darotzue egia guzia; ez da ezen bere baitharik mintzaturen, bainan zer-ere entzun baituke, hura erranen du, eta ethorkizuneko gauzez argituren zaituzte.

        14. Harek nau goretsiren, zeren enetik hartuko baitu, eta ezagutaraziko baitarotzue.

        15. Aitak dituenak oro eneak dire. Hargatik erran darotzuet: Enetik hartuko du eta zuei ezagutaraziko darotzue.

        16. Oraino aphur bat, eta ez nauzue gehiago ikhusiren, eta berriz bertze aphur bat, eta ikhusiko nauzue, zeren Aitaren gana bainoha.

        17. Dizipuluetarik batzuek erran zuten beraz elkharren artean: Zer othe da guri derragun hau: Oraino aphur bat, eta ez nauzue ikhusiko; eta berriz bertze aphur bat, eta ikhusiko nauzue, zeren Aitaren gana bainoha?

        18. Zioten beraz: Zer da aiphatzen duen Aphurra? Ez dakigu zertaz den mintzo.

        19. Bada, Jesusek ezagutu zuen, galdeka abiatu nahi zitzaizkola, eta erran zioten: Zuen artean hortaz bilhatzen zarete, zeren erran baitarotzuet: Oraino aphur bat eta ez nauzue ikhusiko; eta berriz bertze aphur bat, eta ikhusiren nauzue.

        20. Egiazki, egiazki derratzuet nik: Zuek auhen eta nigar eginen duzue, eta mundua boztuko da; zuek aldiz atsekabetuko zarete, bainan zuen atsekabea bozkariotara bihurtuko da.

        21. Emazteki batek erditzean atsekabe du, zeren ethorria baita haren ordua; bainan seme batez erdi denean, ez da orduan bere hesturaz orhoitzen bozkarioaren ariaz, zeren gizon bat mundura sorthu baita.

        22. Zuek ere beraz orai atsekabetan zarete, hala da; bainan ikhusiren zaituztet berriz, eta bozturen da zuen bihotza, eta zuen baitharik nihork ez du khenduko zuen bozkarioa.

        23. Eta egun hartan deusetaz etzarozkidate galdeka hariko. Egiaz derratzuet egiaz, baldin zerbait galdegiten badiozue Aitari ene izenean, emanen darotzue.

        24. Orai arteo deus ez duzue galdegin ene izenean; galda zazue, eta izanen duzue, zuen bozkarioa izan dadien bethea.

        25. Haukiek iduripenetan erran darozkitzuet. Heldu da ordua, non ez bainatzaitzue gehiago iduripenetan mintzatuko, bainan ene Aitaz garbiki eginen baitarotzuet solas.

        26. Egun hartan ene izenean galdeginen duzue, eta nik ez darotzuet erraten zuentzat othoizturen dudala Aita;

        27. Alabainan Aitak berak maite zaituzte, zeren zuek maithatu bainauzue, eta sinhetsi baituzue ni Jainkoaren ganik ilkhi naizela.

        28. Aitaren ganik ilkhi naiz, eta mundurat ethorri; berriz uzten dut mundua, eta Aitaren gana banoha.

        29. Dizipuluek erraten diote: Huna, orai garbiki mintzo zare, eta zure solasetan ez da itxurapenik batere.

        30. Orai ikhusten dugu gauza orotaz jakintsun zarela, eta beharrik ez duzuna nihor hari dakizun galdeka: horren gatik sinhesten dugu Jainkoaren ganik ilkhia zarela.

        31. Jesusek ihardesten diote: Sinhesten duzue orai?

        32. Huna, heldu da ordua, eta jadanik ethorria da, non barraiatuak izanen baitzarete zein zuen alde, eta bakharrik utziko bainauzue. Ez naiz bada bakharrik, ezen Aita enekin da.

        33. Horiek erran darozkitzuet, bakea izan dezazuen ene baithan. Munduan izanen duzue hestura; bainan zaudezte gogoak sendorik, nik garhaitu dut mundua.

 

XVII. KAP.

        1. Jesusek hitz horiek egin zituen, eta begiak zerura goititurik, erran zuen: Aita, ethorri da ordua; goretsazu zure Semea, gorets zaitzan zure Semeak ere;

        2. Gizon guzien gainean esku eman diozun bezala, berak eman diozoten bethiereko bizitzea zuk haren eskuan ezarri ditutzun guziei.

        3. Hau da bada bethiereko bizitzea: Ezagutzea zu, egiazko Jainko bakharra, eta Jesu-Kristo zuk bidali izan duzuna.

        4. Nik lurraren gainean goretsi zaitut; akhabatu dut zuk egitera eman izan darotazun lana.

        5. Eta orai, Aita, zure baithan gorets nezazu, nik, mundua sorthu baino lehen, zure baithan izatu dudan ospeaz.

        6. Zure izena ezagutarazi dut niri mundutik eman darozkidatzun gizonen aitzinean. Zureak ziren, eta eman izan daroztadatzu, eta begiratu dute zure hitza.

        7. Orai ezagutu dute, zuk niri eman gauza guziak zure ganik heldu direla;

        8. Zeren zuk niri eman hitzak eman baitiozkatet haukiei; eta onhetsi dituzte berek, eta zin-zinez ezagutu dute zure ganik ilkhi naizela, eta sinhetsi dute zuk bidali nauzula.

        9. Ni haukientzat nagotzu othoitzez; ez darotzut othoitz egiten munduarentzat, bainan bai niri eman izan daroztadatzunentzat, zureak direlakoz.

        10. Eta eneak diren gauza guziak, zureak dire; eta zureak, eneak dire, eta hekietan naiz goretsia.

        11. Ez naiz ja gehiago munduan, eta haukiek munduan dire, eta ni zure ganat heldu naiz. Aita saindua, zure izenean zain zatzu niri eman izan daroztadatzunak, izan ditezen guziak bat, zu eta ni garen bezala.

        12. Haukiekin nintzeno, begiratzen nituen zure izenean. Zaindu ditut eman daroztadatzunak; eta haukietarik nihor ez da galdu, galdu behar zena baizik, bethe zadien Iskritura.

        13. Orai bada, zure ganat heldu naiz, eta hunela mintzo natzaiote munduan, beren baithan izan dezaten ene bozkarioaren bethetasuna.

        14. Eman diotet zure hitza, eta gaitzetsi ditu munduak, zeren ez baitire mundutikakoak, hala-nola ez bainaiz ni ere mundutikakoa.

        15. Etzaitut othoizten eraman detzatzun mundutik, bainan begira detzatzun gaizkitik.

        16. Ez dire mundutikakoak, ni ere mundutikakoa ez naizen bezala.

        17. Egian egin zatzu saindu. Zure hitza egia bera da.

        18. Zuk ni mundura igorri nauzun bezala, nik ere haukiek mundura igorri ditut.

        19. Eta nik haukien gatik saindu egiten dut ene burua, haukiek ere egian izan ditezen saindu eginak.

        20. Eta ez-ezik haukientzat egiten darotzut othoitz, bainan oraino haukien hitzaren bidez ene baithan sinhetsiko dutenentzat;

        21. Guziak bat izan ditezen, hala-nola, Aita, zu ene baithan, eta ni zure baithan, haukiek ere bat izan ditezen gure baithan; sinhets dezan munduak zuk bidali nauzula.

        22. Eta zuk niri eman ospea, nik ere erran diotet haukiei, bat izan ditezen, gu bat garen bezala.

        23. Ni haukietan naiz, eta zu ene baithan, batasunean izan ditezen urthuak, eta ezagut dezan munduak zuk bidali nauzula, eta maithatu ditutzula, ni maithatu nauzun bezala.

        24. Aita, nahi dut izan ditezen enekin ni izaten naizen tokian, niri eman daroztadatzunak ere, ikhus dezaten ene ospea, zuk niri emana, maithatu nauzulakoz mundua egina izan den baino lehenagodanik.

        25. Aita zuzena, munduak etzaitu ezagutu; nik ordean ezagutu zaitut, eta haukiek ere ezagutu dute zuk nauzula bidali.

        26. Eta ezagutarazi, eta ezagutaraziren diotet zure izena; haukien baithan izan dadien amodioa zeintaz ni maithatu bainauzu, eta ni ere haukien baithan.

 

XVIII. KAP.

        1. Horiek erran ondoan, Jesus bere dizipuluekin atheratu zen Zedrongo errekaz haindira, han baitzen baratze bat, eta hartan sarthu zen, eta dizipuluak ere bai.

        2. Bada, Judasek ere, zeinak saltzen baitzuen, ezagutzen zuen tokia, zeren maiz harat bildu izan baitzen Jesus bere dizipuluekin.

        3. Beraz, harturik soldado andana bat eta aphez nausien eta Farisauen ganik muthil batzu, Judas harat ethorri zen lanternekin, zuziekin eta harmekin.

        4. Hargatik, Jesusek baitzakizkien bere gainean gerthatu behar zitzaizkon guziak, aitzinatu zen eta erran zioten: Nor bilhatzen duzue?

        5. Ihardetsi zioten: Jesus Nazaretharra. Jesusek erraten diote: Ni naiz. Bada, Judas haren saltzailea ere han zen hekiekin.

        6. Beraz Jesusek erran orduko: Ni naiz, gibelka goan eta lurrerat erori ziren.

        7. Bigarrenean galdatu zioten beraz: Nor bilhatzen duzue? Hekiek aldiz erran zuten: Jesus Nazaretharra.

        8. Jesusek ihardesten diote: Erran darotzuet ni naizela; baldin beraz ene ondoan bazabiltzate, uzkitzue haukiek goatera.

        9. Bethe zadien erran zuen hitza: Eman daroztadatzunetarik ez dut batere galdu.

        10. Orduan Simon Piarresek, ezpata bat baitzuen, hura atheratu eta aphez handiaren muthil bat jo zuen, eta moztu zioen eskuineko beharria. Eta muthil hura Malko deitzen zen.

        11. Bainan Jesusek erran zioen Piarresi: Emazu zure ezpata maginan. Ala Aitak niri eman kalitza ez othe dut edanen?

        12. Soldadoek beraz, eta hekien aitzindariak eta aphez handiaren muthilek hartu zuten Jesus eta estekatu;

        13. Eta eraman zuten lehenik Anasen aitzinera, ezen Kaiphasen aitaginarreba zen hura, eta Kaiphas zen urthe hartakotzat aphez handi.

        14. Hura zen bada Juduei kontseilu han eman ziotena: Mengoa da gizon bakhar bat hil dadien populuarentzat.

        15. Simon Piarres berriz, eta bertze dizipulu bat ere jarraikitzen zitzaizkon Jesusi. Dizipulu hura aldiz, aphez handiaren ezaguna zen, eta Jesusekin sarthu zen aphez handiaren ezkaratzean.

        16. Piarres berriz, athearen kanpoko aldean zagoen xutik. Ilkhi zen beraz bertze dizipulu, aphez handiaren ezagun hura, eta neskato athalzainari erranik, sarrarazi zuen Piarres.

        17. Neskato athalzainak erraten dio Piarresi: Zu ere etzare gizon horren dizipuluetarik? Harek ihardesten dio: Ez naiz hala.

        18. Bada, sehiak eta soldadoak suaren aitzinean zauden, hotz zelakoz, eta berotzen hari ziren; berriz, Piarres ere hekiekin zen, eta berotzen zagoen.

        19. Bizkitartean aphez handia Jesusi galdeka hasi zitzaioen bere dizipuluen eta irakhasmenaren gainean.

        20. Jesusek ihardetsi zioen: Ni agerian mintzatu natzaio jendeari; sinagogan eta tenploan, Juduak biltzen diren tokian irakhatsi izan dut, eta ez dut gordeka deusik erran.

        21. Zertako hari zakizkit galdatzen? Entzun dutenei galdegiozute zer erran diotedan; hara hekiek badakite nola mintzatu naizen ni.

        22. Hitz horiek atheratu orduko, hekiekin ziren sehietarik batek mazelako bat eman zioen Jesusi, zerralarik: Horrela ihardesten diok aphez handiari?

        23. Jesusek ihardetsi zioen: Gaizki mintzatu banaiz, erakhutsazu erran izan dudan gaizkia; aldiz ongi mintzatu banaiz, zergatik jotzen nauzu?

        24. Eta Anasek estekatua igorri zuen Kaiphas aphez handiaren aitzinera.

        25. Bizkitartean Simon Piarres xutik zagoen eta berotzen. Erran zioten beraz: Zu ere etzare horren dizipuluetarik? Ukhatu zuen harek eta erran: Ez naiz hala.

        26. Aphez handiaren sehietarik, Piarresek beharria moztu zioenaren ahaide zen batek, erraten dio: Nik ez othe zaitut horrekin baratzean ikhusi?

        27. Berriz ere ukhatu zuen Piarresek, eta oilarrak jo zuen berehala.

        28. Baderamate beraz Jesus Kaiphasen ganik gobernadorearen jauregira. Goiza zen orduko; eta berak etziren eregian sarthu, ez khutsatzea gatik, Bazkoaren jateko ariaz.

        29. Pilato kanporat ilkhi zen beraz hekietara, eta erran zioten: Zer hoben ekhartzen duzue gizon hunen kontra?

        30. Ihardetsi eta erran zioten: Gaixtagin bat izan ez balitz, ez ahal ginarotzun eskuetara emanen.

        31. Pilatok erran zioten beraz: Harzazue zuek, eta juia zazue zuen legearen arabera. Juduek horren gainean ihardetsi zioten: Guri etzaiku haizu nihoren hiltzea.

        32. Bethe zadien Jesusek erran hitza, erakhustera eman zuenean zer heriotzez zen hil behar.

        33. Pilato berriz sarthu zen beraz jauregira, deithu zuen Jesus eta erran zioen: Zu zare Juduen errege?

        34. Jesusek ihardetsi zioen: Zure baitharik diozu hori, ala bertzeek erran darotzute nitaz?

        35. Pilatok ihardetsi zuen: Judua othe naiz ni? Zure jendakiak eta aphez handiek ezarri zaituzte ene eskuetan: zer egin duzu?

        36. Jesusek ihardetsi zuen: Ene erre-suma ez da mundu huntarikakoa; baldin mundu huntarikakoa izan balitz ene erresuma, ene azpikoak gudukatu zitezkeen segurki, ni Juduen eskuetara ez uzteko; bainan ene erresuma ez da hemendikakoa.

        37. Hargatik Pilatok erran zioen: Beraz errege zare zu? Jesusek ihardetsi zuen: Zuk diozuna, hala naiz. Hortako naiz sorthu eta hortara naiz mundurat ethorri, lekhukotasun bihur diozodan egiari; egiatik dathortzen guziek entzuten dute ene mintzoa.

        38. Pilatok erraten dio: Zer da egia? Eta hori erran ondoan, berriz ilkhitzen da Juduetara, eta erraten diote: Nik ez dut gizon hunen baithan lophiderik batere aurkhitzen.

        39. Bainan nola aztura baita, Bazkoz utz dezazuedan norbait; nahi duzue bada eman dezazuedan Juduen errege?

        40. Eta berriz abiatu ziren guziak oihuka, ziotelarik: Ez hori, bainan Barrabas bai. Bada, ohoin bat zen Barrabas.

 

XIX. KAP.

        1. Orduan beraz Pilatok hartu zuen Jesus, eta azotarazi zuen.

        2. Eta soldadoek elhorrizko khoro bat bihurturik, ezarri zioten buruan, eta purpurazko soin batez inguratu zuten bera.

        3. Eta bazihoazkion, eta erraten zuten: Agur, Juduen errege, eta beharrondokoka hari zitzaikon.

        4. Pilato berriz ere ilkhi zen beraz kanporat, eta erraten diote Juduei: Huna non erakhartzen darotzuedan kanporat, jakin dezazuen ez dudala hunen baithan niholazko lophiderik aurkhitzen.

        5. Jesus atheratu zen beraz elhorrizko khoroarekin eta purpurazko soinaz jauntzia, eta Pilatok erraten diote: Huna gizona.

        6. Eta, ikhusi zuteneko, aphez nausiak eta hekien gizonak izkolaka hasi ziren, ziotelarik: Gurutzefika zazu, gurutzefika. Pilatok erraten diote: Har zazue zuek, eta gurutzefika zazue, ezen nik ez diot ariarik aurkhitzen.

        7. Juduek ihardetsi zuten: Guk badugu lege bat, eta legearen arabera hil behar da, zeren duen egin bere burua Jainkoaren Seme.

        8. Pilato, hitz horiek aditu-eta, lotsatu zen are gehiago.

        9. Eta berriz jauregira sarthu zen, eta erran zioen Jesusi: Nongoa zare? Aldiz Jesusek etzioen ihardetsi.

        10. Pilatok erraten dio beraz: Niri etzaizkit mintzatzen? Ez dakizu ene eskuan dela zure gurutzefikaraztea, eta ene eskuan dela zure libratzea?

        11. Jesusek ihardetsi zuen: Etzinduke ene gainean ahalik batere, baldin ez balitzaitzu gainetik eman. Hargatik du bekhatu handiagoa ni zure eskuetan ezarri nauenak.

        12. Geroztik-ere Pilatok bilhatzen zuen haren libratzea; bainan Juduak garrasika hari ziren, ziotelarik: Uzten baduzu hori, etzare Zesarren adiskide, ezen bere burua erregetzat ematen duenak, bihurri egiten dio Zesarri.

        13. Bada, Pilatok aditu zituenean solas horiek, kanporat ilkhiarazi zuen Jesus, eta jarri zen juie alkhian, Lithostrotos deitzen den tokian, hebrearaz aldiz, Gabbatha.

        14. Hura zen bada Bazkoaren aphaintzeko eguna, seietako mugatsuan; eta erran zioten Juduei: Huna zuen errege.

        15. Hekiek berriz, oihu egiten zuten: Khen, khen, gurutzefika. Pilatok erraten diote: Gurutzefikaturen othe dut zuen erregea? Aphez nausiek ihardetsi zuten: Guk ez dugu Zesarrez bertze erregerik.

        16. Orduan beraz eman zioten gurutzefika zezaten. Hekiek berriz, hartu eta eraman zuten Jesus.

        17. Eta beretzat gurutzea bizkarrean, ilkhi zen Kalbarioa erraten dioten tokira, hebrearaz aldiz Golgotha;

        18. Non gurutzefikatu baitzuten, eta harekin bertze bia, hainditik eta hunainditik, Jesus berriz erdian.

        19. Pilatok bada, egin zuen iskribuzko ageri bat, eta ezarrarazi zuen gurutzearen muthurrean. Hartan hau zen iskribatua: Jesus Nazaretharra, Juduen Errege.

        20. Ageri hura beraz Judu hainitzek irakurtu zuten, zeren hiritik hurbil baitzen Jesus gurutzefikatu zuten tokia. Eta ageria ezarria zen hebrearaz, greziaraz eta latinez.

        21. Pilatori erraten zioten beraz Juduen aphez nausiek: Ez ezar Juduen Errege; bainan berak erran duela: Juduen Errege naiz.

        22. Pilatok ihardetsi zioten: Iskribatu dudana, iskribatu dut.

        23. Soldadoek beraz, gurutzefikatu zutenean Jesus, hartu zituzten haren soinekoak eta soingainekoa, eta berezi zituzten lau aldetara, soldado bakhotxarentzat zathi bat. Soingainekoa ordean josturagabea zen, gainetik beherera batean ehoa.

        24. Beren artean erran zuten beraz: Ez dezagun hauts, bainan zorthe arthik dezagun, hean norena izanen den; bethe zadien Iskritura, zeinak baitio: Phartitu dituzte ene soinekoak beren artean, eta zorthera arthiki dute ene soina. Eta hala egin ere zuten soldadoek.

        25. Bada, Jesusen gurutzearen aldean zauden haren ama, eta haren amaren ahizpa, Maria Kleophasena, eta Maria Magdalena.

        26. Jesusek ikhusirik beraz ama, eta aldean maite zuen dizipulua, erraten dio bere amari: Emaztekia, horra zure semea.

        27. Gero dizipuluari erraten dio: Horra zure ama. Eta ordudanik hartu zuen dizipuluak bere ganat.

        28. Gero, Jesusek baitzakien gauzak oro betheak zirela, Iskritura ere bethe zadientzat erran zuen: Egarri naiz.

        29. Bada han bazen untzi bat minagrez bethea. Soldadoek berriz, hisopozko makhila baten muthurrean xuxendurik esponja bat minagrez asea, Jesusi eman zioten ahora.

        30. Jesusek hartu ondoan beraz minagretik, erran zuen: Akhabo da. Eta burua makhurturik, eman zuen azken hatsa.

        31. Bada Juduek (aphainketa eguna baitzen), gorphutzak etzitezen larunbatarekin gurutzean egon (ezik handia zen larunbat egun hura), othoiztu zuten Pilato, hautsaraz ziotzoten zangarrak eta khenaraz zetzan handik.

        32. Ethorri ziren beraz soldadoak, eta karraskatu zituzten lehenbizikoaren zangarrak, eta harekin gurutzefikatua zen bertzearenak orobat.

        33. Bainan Jesusen gana ethorri zirenean, ikhusirik ordukoz hila zela, etzituzten trenkatu haren zangarrak.

        34. Bainan soldadoetarik batek bere lantzaz ideki zioen sahetsa, eta ilkhi zen berehala ur eta odol.

        35. Eta ikhusi izan duenak egiten du lekhukotasun, eta egiazkoa da haren lekhukotasuna. Eta harek badaki egia dioela, sinhets dezazuentzat zuek ere.

        36. Ezen horiek gerthatu dire, bethe zadien iskribatua dena: Hezurrik phorroskaturen ez diozue.

        37. Eta bertze aldi batean iskribatua da: Ikhusiren dute itzatu dutenaren barnea.

        38. Horien ondoan berriz, Josep Arimathearrak (Jesusen dizipulua baitzen, bainan ixilikakoa, Juduen beldurrez) Pilatori galdatu zioen utz ziozon eramatera Jesusen gorphutza. Eta Pilatok utzi zioen eskua. Ethorri zen beraz eta eraman zuen Jesusen gorphutza.

        39. Aldiz Nikodemo ere, lehenbizian gauaz Jesusen gana ethorri zen hura bere, ethorri zen ekhartzen zuelarik mirra aloesarekin baltsaturik ehun liberaren heina.

        40. Hartu zuten beraz Jesusen gorphutza eta oihaletan tinkatu zuten baltsamuekin, Juduek ehorzteko duten ohitzaren arabera.

        41. Bada, Jesus gurutzefikatu zuten tokian bazen baratze bat, eta baratzean hobi berri bat, zeintan ez baitzen oraino nihor ezarri izan.

        42. Juduen aphainketako eguna baitzen, hobia hurbil zelakoz hartan ezarri zuten Jesusen gorphutza.

 

XX. KAP.

        1. Bada, larunbat biharamun goizean, ilhun zelarik oraino, Maria Magdalena hobira goan zen, eta ikhusi zuen harria hobitik khendua.

        2. Lasterrari eman zen beraz eta ethorri zen Simon Piarresen gana eta Jesusek maite zuen bertze dizipuluaren gana, eta erraten diote: Eraman dute Jauna hobitik, eta ez dakigu non ezarri duten.

        3. Ilkhi ziren beraz Piarres eta bertze dizipulu hura eta goan ziren hobira.

        4. Bada, biak lasterka zihoazen batean, eta bertze dizipulu hura aitzinean goan zen Piarres baino lehenago, eta lehenbizikorik heldu izan zen hobira.

        5. Eta makhurtu zenean ikhusi zituen oihalak lurrean; etzen hargatik sarthu.

        6. Simon Piarres ethorri zen beraz haren ondotik eta hobira sarthu zen, eta ikhusi zituen oihalak lurrean;

        7. Eta Jesusen buruan izatu burukoa etzen bertze oihalekin, bainan berez bazter batean biribilkatua.

        8. Orduan beraz bertze dizipulu lehenbizikorik hobira heldu izan zen hura ere sarthu zen, eta ikhusi eta sinhetsi zuen;

        9. Ezen etzakiten oraino Iskriturak dakharrena, Jauna behar zela hiletarik biztu.

        10. Dizipuluak berriz, goan ziren beraz etxerat.

        11. Bada, Maria kanpoan zagoen hobiaren aldean nigarrez. Nigarrez zagoelarik beraz, makhurtu zen eta begiratu zuen hobi barnera;

        12. Eta ikhusi zituen bi aingeru soineko xuritan, jarriak, bat buruko eta bertzea oinetako aldetik, Jesusen gorphutza ezarria izan zen tokian.

        13. Aingeruek erraten diote: Emaztekia, zergatik egiten duzu nigar? Ihardesten du: Zeren eraman baitute ene Jauna, eta ez dakit non ezarri duten.

        14. Hori erranik, gibelerat itzuli eta ikhusten du Jesus xutik, eta etzuen ezagutzen Jesus zela.

        15. Jesusek erraten dio: Emaztekia, zergatik egiten duzu nigar? nor bilhatzen duzu? Harek, ustez baratzezaina zela ihardesten dio: Jauna, zuk khendu baduzu, erradazu non ezarri duzun, eta eramanen dut nik.

        16. Jesusek erraten dio: Maria. Harek, itzulirik ihardesten du: Rabboni, erran nahi baita Nausia.

        17. Ez ni hunki, dio Jesusek, ezen ez naiz oraino igan ene Aitaren gana; bainan zoaz ene anaietara eta erroezute: Igaiten naiz ene Aitaren eta zuen Aitaren gana, ene Jainkoaren eta zuen Jainkoaren gana.

        18. Maria Magdalena goan zen, dizipuluei berriaren eramatera: Ikhusi dut Jauna, eta hunelako solasak erran darozkit.

        19. Egun hartan beraz, larunbat biharamunean, arratsa zelarik, eta Juduen beldurrez atheak hertsiak zirelarik dizipuluak bilduak zauden tokian, ethorri zen Jesus, eta erdian baratu eta erran zioten: Bakea zuei.

        20. Eta hori erran ondoan, erakhutsi ziozkaten eskuak eta sahetsa. Dizipuluak beraz bozkariotan sarthu ziren Jauna ikhusirik.

        21. Eta erran zaroeten berriz: Bakea zuei. Ni Aitak bidali nauen bezala, nik ere bidaltzen zaituztet zuek.

        22. Horiek erranik, haize egin zuen hekien gainera, eta erran zioten: Har zazue Izpiritu saindua.

        23. Bekhatuak barkhatuko diozkatzuetenei, barkhatuak izanen zaizkiote, eta idukiko diozkatzuetenei, izanen zaizkiote idukiak.

        24. Bada, Tomas, hamabietarik bat, Didimo deitzen zutena, etzen hekiekin Jesus ethorri zenean.

        25. Erran zioten beraz bertze dizipuluek: Ikhusi dugu Jauna. Harek aldiz ihardetsi zuen: Non ez ditudan ikhusten haren eskuetan itzeen zilhoak, eta ez dudan ene erhia ezartzen itzeen tokian, eta ematen ez dudan ene eskua haren sahetsean, ez dut sinhetsiren.

        26. Eta handik zortzi egunen buruan, Jesusen dizipuluak barnean ziren berriz ere, eta hekiekin zen Tomas. Jesus ethorri zen atheak hertsiak zirelarik, eta eman zen hekien erdian, eta erran zioten: Bakea zuei.

        27. Gero erraten dio Tomasi: Ekhar zazu hunat zure erhia, eta ikhusatzu ene eskuak, hurbil zazu zure eskua eta ezar zazu ene sahetsean; eta ez izan sinhetsgaitz, bai ordean zin.

        28. Tomasek ihardetsi eta erran zuen: Ene Jauna, eta ene Jainkoa.

        29. Jesusek erran zioen: Ikhusi nauzulakoz, Tomas, sinhetsi duzu: dohatsu ez ikhusi, eta sinhetsi dutenak.

        30. Bada, Jesusek egin izan du bere dizipuluen aitzinean bertze asko sendagaila, liburu huntan emanak ez direnak.

        31. Haukiek aldiz iskribatuak izan dire, sinhets dezazuentzat ezen Jesus dela Kristo, Jainkoaren Semea; eta sinhetsirik, haren izenean izan dezazuen bizitzea.

 

XXI. KAP.

        1. Geroztik Jesus agertu zitzaioten berriz dizipuluei Tiberiasgo itsas-hegian. Bada, huna nola agertu zen:

        2. Elkharrekin ziren Simon Piarres, eta Tomas, Didimo deitzen zutena, eta Nathanael, zeina Kana Galileakoa baitzen, eta Zebedeoren semeak, eta haren dizipuluetarik bertze bia.

        3. Simon Piarresek erraten diote: Banoha arrantzatzera. Hekiek ihardesten dute: Heldu gare gu ere zurekin. Eta ilkhi ziren eta igan untzi batetara, eta gau hartan etzuten deusere harrapatu.

        4. Bada, goiza ethorri zenean, Jesus agertu zen ur hegian; dizipuluek hargatik etzuten ezagutu Jesus zela.

        5. Jesusek erran zioten beraz: Haurrak, baduzue jatekorik batere? Ihardetsi zioten ezetz.

        6. Jesusek erraten diote: Arthikazue sarea untzitik eskuin, eta atzemanen duzue. Arthiki zuten beraz, eta etziren gehiago haren biltzeko gai, arrainketaren handiz.

        7. Orduan Jesusek maite zuen dizipulu harek erran zioen Piarresi: Jauna da hori. Simon Piarresek aditu zuenean Jauna zela, jauntzi zuen soina, ezen biluzia zen, eta jauzi egin zuen itsasora.

        8. Bertze dizipuluak berriz, sarea arrainekin herrestatuz, ethorri ziren untzian, ezik etziren leihorretik urrun, bainan berrehun besotan bezala.

        9. Lurrera jautsi zirenean beraz, ikhusi zituzten ikhatzak biztuak, arraina suan, eta ogia.

        10. Jesusek erran zioten: Ekharrazue orai hartu duzuen arrainetarik.

        11. Simon Piarres goan zen, eta leihorrera herrestatu zuen sarea, zazpitan hogoi eta hamahirur arrain handiz bethea. Eta hanbat zen arren, sarea etzen lehertu.

        12. Jesusek erraten diote: Zatozte, jan zazue. Eta jaten hari zirenetarik nihor etzen ausartatzen galdatzera: Nor zare zu? baitzakiten Jauna zela.

        13. Hurbiltzen da Jesus, hartzen du ogia eta ematen diote, eta arrainkia orobat.

        14. Hau izan zen hirugarren aldia Jesus bere dizipuluei agertu zitzaiotena, hiletarik biztu zenaz geroztik.

        15. Jan dutenean beraz, Jesusek erraten dio Simon Piarresi: Simon, Joanesen semea, maite nauzu haukiek baino gehiago? Ihardesten du: Bai, Jauna, badakizu maite zaitudala. Jesusek erraten dio: Alha zatzu ene bildotsak.

        16. Erraten dio berriz: Simon, Joanesen semea, maite nauzu? Harek ihardesten du: Bai, Jauna, badakizu maite zaitudala. Jesusek erraten dio: Alha zatzu ene bildotsak.

        17. Hirugarrenenean erraten dio: Simon, Joanesen semea, maite nauzu? Piarresek minean hartu zuen, zeren hirugarren aldiko galdatzen zioen: Maite nauzu? eta ihardetsi zioen: Jauna, gauza guziz jakintsun zare; badakizu maite zaitudala. Jesusek erran zioen: Alha zatzu ene ardiak.

        18. Egiazki, derratzut, egiazki, gazteago zinenean, zeronek tinkatzen zinduen zure gerria, eta bazinoazen nahi zinduen alderat; bainan zahartu izanen zarenean, hedatuko ditutzu eskuak, eta bertze batek tinkatuko eta nahi ez duzun tokirat eramanen zaitu.

        19. Bada, erran zuen hori, adiarazteko zer heriotzeren bidez beharko zioen Jainkoari ospe atheratu. Eta hitz horiek egin-eta, erran zioen: Jarraik zakizkit.

        20. Itzuli zen Piarres eta ikhusi zuen ondotik heldu zela Jesusek maite zuen dizipulua, azken afarian Jesusen bulharren gainera egotu zen hura, eta zeinak erran baitzuen: Jauna, nor da salduko zaituena?

        21. Piarresek hura ikhusi zuenean beraz, erran zioen Jesusi: Hau berriz, Jauna, zer eginen da?

        22. Jesusek erraten dio: Hori nahi dut hola egon dadien, ni ethor nadien arteo; zer dihoakizu zuri? Zu behintzat, jarraik zakizkit.

        23. Solas hau atheratu zen beraz anaien artean, etzela hilen dizipulu hura. Jesusek ordean etzioen Piarresi erran: Ez da hilen; bainan: Hori nahi dut hola egon dadien, ni ethor nadien arteo; zer zaitzu zuri?

        24. Dizipulu hura da, haukietaz lekhukotasun bihurtzen duena, eta haukiek iskribatu dituena; eta badakizu zina dela haren lekhukotasuna.

        25. Bada, oraino badire bertze hainitz gauza ere Jesusek eginak; zeinak iskriba baleitez bat banazka, ez baitut uste munduak berak ere iduk ahal letzazkeela iskribatzeko litazkeen liburuak.

 

aurrekoa hurrengoa