www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (III) - Testament Berria
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

JAUN DONE JOANES APOSTOLUAREN
HIRUGARREN GUTUNA

 

        1. Zaharra, zintasunean maite dudan Gaio guziz maiteari.

        2. Guziz maitea, othoitz egiten dut zure egitekoak eta osasuna hain onak izan ditezen, nola ontsa baita zure arima.

        3. Handizki boztu naiz, ethorri direnean anaiak, eta lekhukotasun egin diotenean zure egiazko fedeari, eta egiaren arabera zabiltzala.

        4. Enetzat bozkario handiagorik ez da jakitea baino, egiaren arabera dabiltzala ene haurrak.

        5. Guziz maitea, fededun ona bezala hari zare, anaientzat egiten ditutzun gauza guzietan, eta bereziki arrotzentzat,

        6. Zeinek Eliza guziaren aitzinean zure karitateari lekhukotasun bihurtu baitiote; eta ongi eginen duzu hekien laguntzea bideetan Jainkoari dagokion bezala.

        7. Ezen haren izenaren gatik abiatu dire bideari, paganoen ganik deusik ez hartuz.

        8. Behar ditugu beraz horrela dabiltzanak gure ganat hartu, egiarentzateko lanetan sar dezagun eskua guk ere.

        9. Iskribatu nukeen beharbada Elizari, bainan Diotrephesek, horkoen gainean buruzagitasuna erabili nahi duenak, ez gaitu onhesten.

        10. Hargatik, ethortzen balin banaiz, ezagutaraziko diot zer lana daraman, gure kontra elhe gaixtoak barraiatuz; eta hori aski ez balitzaio bezala, ez ditu anaiak bere ganat hartzen; eta hartzen dituztenei, debekatzen diote, eta Elizatik iraizten ditu.

        11. Guziz maitea, gaizkia ez imita, bainan-bai ongia. Ongiaren egilea Jainkoaren ume da; gaizki egileak ez du Jainkoa ezagutzen.

        12. Demetriori guziek lekhukotasun bihurtzen diote; egiak berak ere bihurtzen dio; aldiz guk ere bihurtzen diogu, eta badakizu egia dela gure lekhukotasuna.

        13. Asko gauza banituen zuri iskribatzeko, bainan ez darozkitzut thinduz eta lumez nahi izan iskribatu.

        14. Pheskiza badut ordean laster ikhusiko zaitudala, eta buruz burutan mintzatuko gare. Bakea izan bedi zurekin. Adiskideek agur egiten darotzute. Adiskideei zeini bere izenean agur egiozute.

 

aurrekoa hurrengoa