www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (III) - Testament Berria
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

APOSTOLUEN EGINTZAK

 

I. KAP.

        1. Lehenbiziko solas bat atheratu izan dut, oi Theofilo, Jesusek egin eta irakhatsi dituen guziez,

        2. Zerurat altxatua izan zen eguneraino, Izpiritu sainduaz argitu zituen ondoan berak hautatu Apostoluak;

        3. Zeinei, bere pairamenaz geroztik, asko frogantzaz erakhutsi baitzioten bizirik zela, hekiei berrogoi egunez agertzen eta Jainkoaren erresumaz mintzatzen zitzaioetelarik.

        4. Eta hekiekin jaten zuen, eta manatu zioten etzitezen goan Jerusalemetik, bainan igurik zezaten Aitaren agintza, zeina (zioen) ene ahotik entzun baituzue;

        5. Ezen Joanesek uraz bathaiatu izan du; zuek ordean, egun laburrik barnean, Izpiritu sainduaz izanen zarete bathaiatuak.

        6. Bilduak ziren dizipuluek egin zioten galde hau: Jauna orduan berrituko duzu Israelgo erresuma?

        7. Horren gainean ihardetsi zioten: Ez da zuei jakitea Aitak bere botherean berezi dituen mugak eta orduak;

        8. Bainan zuen gainera jautsiko den Izpiritu sainduaren indarra hartuko duzue, eta ene lekhuko izanen zarete Jerusalemen, Judea guzian, Samarian eta lurraren bertze bazterreraino.

        9. Eta horiek erran ondoan, hekiek ikhusten zutelarik altxatu izan zen, eta hedoi batek itzali zuen hekien begietarik.

        10. Eta begira zagozkiolarik nola igaiten hari zen zerurat, hara hekien aldean gelditu zirela bi gizon, xuriz jauntziak,

        11. Zeinek erran ere baitzioten: Galilear gizonak, zertan zaudezte zerurat begira. Zuen ganik zerurat altxatua izan den Jesus hori ethorriko da, zerurat goaten ikhusi duzuen bezala-bezala.

        12. Orduan Jerusalemera itzuli ziren, Olibadieta deitzen den menditik, zeina Jerusalemetik hurbil baita, larunbat egunez egin daitekeen bidetan bezala.

        13. Eta etxean sarthurik, igan ziren, Piarres eta Joanes, Jakobe eta Andres, Filipe eta Tomas, Bartolomeo eta Mathiu, Jakobe Alpheorena, Simon Khartsua eta Juda Jakoberena egoten ziren tokira.

        14. Hekiek guziak bihotz batez jarraikitzen ziren othoitzari emaztekiekin, eta Maria Jesusen amarekin, eta haren anaiekin.

        15. Egun hekietan, xutiturik anaien erdian (bada gizonak baziren sei hogoien ingurutsua), Piarresek erran zuen:

        16. Anaiak, bethe behar zen Izpiritu sainduak Dabiden ahoz Iskrituran aitzinetik erran zuena Judasez, zeina izatu baita Jesus hartu dutenen aitzinekoa.

        17. Hura gure arteko khondatua zen, eta eginbide haukietan harek ere pharte izatu du.

        18. Eta hura, gaixtakeriaren saritik egin izan da landa baten jabe; eta urkhaturik bere burua, lehertu da erditik, eta barraiatu dire haren hertzeak.

        19. Eta hori ezagutua izan da Jerusalemen egoten diren guziez, haletan non hekien mintzaian landa hura deithua izan baita Hazeldama, erran nahi da odolaren landa.

        20. Iskribatua da ezen Psalmoetako liburuan: Moral bilhaka bedi hekien egoitza, eta nihor ez bedi izan han egonen denik, eta bertze batek har beza haren kargua.

        21. Beraz gizon haukietarik, gurekin bilduak egotu direnetarik Jesus Jauna gure artean ibili den ephe guzian,

        22. Joanesen bathaiotik eta gure ganik eramana izan den eguneraino, haukietarik bat gurekin behar da haren birphizteaz lekhuko jarri.

        23. Eta aitzinera atheratu zituzten bia, Josep, Barsabas deitzen zena eta izengoitiz Zuzena, eta Mathias.

        24. Eta othoitzean jarririk, erran zuten: Jauna, zuk, guzien bihotzak ezagutzen ditutzuna, erakhutsazu haukietarik bietarik zein duzun hautatu,

        25. Eginbide haukien eta Apostolu karguaren hartzeko, Judas huntarik makhurtu baita bere tokira goateko.

        26. Eta zortheak eman ziozkaten, eta zorthea Mathiasen gainera erori zen, eta hameka Apostoluekilako egina izan zen hura.

 

II. KAP.

        1. Mendekosteko egunak bethe zirenean, guziak elkharrekin ziren toki berean;

        2. Eta bat-batean zerutik egin zen harrabots bat, haize muthiri heldu den batena iduri, eta bethe zuen hekiek jarriak zauden etxea.

        3. Eta agertu zitzaizkoten mihi batzu barraiatuak, suak iduri, eta bat jarri zitzaioen bakhotxari gainean;

        4. Eta guziak Izpiritu sainduaz betheak izan ziren, eta hasi ziren asko mintzaiaz mintzatzen, Izpiritu sainduak mintzarazten zituenaren arabera.

        5. Bada orduan Jerusalemen baziren Judu jainkotiarrak, zeruaren azpiko jendaki guzietarikakoak.

        6. Gauza horren haroa hedatu zenean beraz, oste handi bat bildu zen, eta harridurak hartu zuen, batbederak bere mintzaiaz aditzen zituelakoz mintzatzen.

        7. Balditzen ziren guziak eta miresten zuten, ziotelarik: Mintzo diren haukiek oro ez othe dire Galilearrak?

        8. Eta nolaz aditzen ditugu mintzatzen, bakhotxak sortzetik dugun mintzaian?

        9. Parthiarrek, Mediarrek, Elamdarrek, eta Mesopotamian, Judean, Kapadozian, Pontoan, Asian,

        10. Frisian, Pamsilian, Egipton, eta Libiako aurkhintza Zireneko inguruan direnetan egoten garenek; eta Erromar arrotzek;

        11. Juduek ere, eta proselitek, Kretarrek eta Arabiarrek, guziek gure mintzaietan erantzuten aditzen diozkategu Jainkoaren sendagaila handiak.

        12. Harritzen ziren guziak; eta ederretsiz, batak bertzeari egiten zioen: Zer erran nahi du hunek?

        13. Bertze batzuek aldiz, burlaz erraten zuten: Bai, limurretaz aseak baitire.

        14. Orduan Piarres hameka Apostoluekin atheratu zen guzien aitzinera; altxatu zuen mintzoa, eta erran zioten: Judear gizon eta Jerusalemen zaudezten guziak, huntaz jakintsun egin bezaitezte, eta zuen beharriek ardiets betzate ene hitzak.

        15. Ezen gizon haukiek ez dire, zuek uste duzuen bezala mozkorrak, oraino ez direnaz geroztik egungo hirur orenak baizik.

        16. Bainan orai gerthatzen dena da Joel profetaren ahoz errana izan dena:

        17. Ixuriko dut azken egunetan ene Izpiritutik gizon guzien gainera, eta profetisaturen dute zuen semeek eta zuen alabek, eta ikhuspenak izanen dituzte zuen gizon gazteek, eta ametsak zuen zaharrek.

        18. Eta egun hekietan ene Izpiritutik ixuriko dut ene muthilen eta ene neskatoen gainera, eta profetisaturen dute.

        19. Eta agerraraziko ditut, gainean sendagailak, eta beherean, lurraren gainean, ezagutkariak, odol, su eta khe hatsak.

        20. Iguzkia ilhunbetara bihurturen da, eta ilhargia odoletara, Jaunaren egun handi eta ageria ethor dadien aitzinean.

        21. Eta hau izanen da: Dei Jaunaren izenari egin diozon edozeinek, haina salbatua izanen da.

        22. Israeldar gizonak, adi zatzue hitz haukiek: Jesus Nazaretharra, zuen artean Jainkoaz aithortua zen gizona, Jainkoak haren bidez zuen erdian egin izan dituen gauza harrigarri, sendagaila eta ezagutkariez, zerorrek ere dakizuen bezala;

        23. Hura Jainkoaren berariazko erabakiz eta aitzinetikako jakintasunez zuen eskuetara emana izanik, hilarazi duzue gaixtaginen eskuz jorik.

        24. Jainkoak, urmariaturik hobiko hesturak, bitzarazi du, ezina zen bezala hura iduk zezan hobiak.

        25. Ezen hartaz dio Dabidek: Begien aitzinean nadukan bethi Jauna, zeren ene eskuinetik baitago, khordoka ez nadien ariaz.

        26. Hargatik da boztu ene bihotza, eta ene mihiak bozkarioz du kantatu, eta bertzalde pheskiza ederrean da phausaturen ene gorphutza;

        27. Zeren ez baituzu ifernuan utziko ene arima, eta usteldura zure Sainduari ez baitiozu utziko ikhustera.

        28. Ezagutarazi daroztadatzu zure bideak, eta zure begithartearekin goiheretasunez nauzu betheko.

        29. Anaiak, onhets biazazuet zuei heraberik gabe Dabid patriarkaz erratea, hil izan dela eta ehortzi; eta egungo eguneraino gure erdian da haren hobia.

        30. Beraz, nola profeta baitzen, eta baitzakien Jainkoak zin eginez agindu zioela haren sabeleko fruitutik jarriko zela haren jarlekhuan;

        31. Aitzinetik ikhusiz mintzatu izan da Kristoren bizteaz, zioelarik ez dela hobian utzia izan, eta haren haragiak ez duela usteldura ezagutu.

        32. Jesus hura du Jainkoak hiletarik biztu, hortaz gu lekhuko baikare guziak.

        33. Beraz Jainkoaren eskuinaz altxatua izan ondoan, eta Aitaren ganik Izpiritu sainduaren agintza izanik, ixuri izan du ikhusten eta aditzen duzuen Izpiritu hau.

        34. Ezen ez da zerurat igan Dabid: halere berak erran izan du: Jaunak ene Jaunari erran dio: Jar zaite ene eskuinean,

        35. Zure etsaiak ezar detzadan arteo zure oinetako alkhi.

        36. Segurtasun osotan jakin beza beraz Israelgo etxe guziak, eta Jaun eta Kristo egin izan duela Jainkoak zuek gurutzefikatu duzuen Jesus hura.

        37. Bada, horiek aditu zituztenean, bihotzez urrikitara erori ziren, eta erran zioten Piarresi eta bertze Apostoluei: Anaiak, zer eginen dugu?

        38. Aldiz Piarresek erran zioten: Penitentzia egizue, eta Jesu-Kristoren izenean zuetarik batbedera bathaiatua izan bedi bere bekhatuen barkhamendutan, eta hartuko duzue Izpiritu sainduaren dohaina.

        39. Alabainan zuentzat da agintza, eta zuen haurrentzat, eta urrun direnentzat, gure Jainko Jaunak deithuko dituen guzientzat.

        40. Bertze asko solasez ere lekhukotasun egin zuen: eta berotzen zituen, erraten ziotelarik: Gizate galdu hortarik itzur zaitezte.

        41. Haren hitza onhetsi zutenak beraz, bathaiatuak izan ziren, eta bildu ziren egun hartan hiru mila arimen ingurua.

        42. Bazirauten bada Apostoluen irakhasmenean, eta ogiaren hauspeneko bat-khidantzan, eta othoitzetan.

        43. Beldurra berriz, arima guzietan jartzen zen; hainitz sendagaila eta mirakulu Jerusalemen egiten ere ziren Apostoluen bidez, eta guzien baithan handia zen ikhara.

        44. Sinhestun guziak halaber elkharri iratxikiak zauden, eta baltsako zituzten gauzak oro.

        45. Saltzen zituzten beren ontasun, izateak, eta bakhotxak zuen beharraren arabera, guziei phartitzen zituzten.

        46. Egun oroz halaber gogo batekin jarraikiak zauden tenploan, hausten zuten ogia etxeetan eta bozkarioz eta bihotzeko lainotasunean hartzen zuten beren jana,

        47. Batean laudatuz Jainkoa, eta populu guziaren ganik begitharte zutelarik. Jaunak berriz, egun oroz berhatzen zituen, batasun hartan salbamendura heldu behar zirenak.

 

III. KAP.

        1. Bada, Piarres eta Joanes bederatzigarren oreneko othoitzera igaiten hari ziren tenplora;

        2. Eta gizon bat, bere amaren sabeletik maingu zena, ekhartzen zuten etxekoek, egun oroz ezartzen baitzuten tenploko athe, Ederra deitzen denean, tenplora sartzen zirenei amoinaren eskatzeko.

        3. Gizon harek ikhusi zituenean Piarres eta Joanes tenploan sartzera zihoazela, othoizka abiatu zen amoinaren izateko.

        4. Piarresek aldiz, Joanesekin begiak haren gainera emanik, erran zioen: Begira dizaguzu.

        5. Eta hura begira zagokioten, ustez hekien ganik zerbaiten izatera zihoala.

        6. Piarresek erran zion ordean: Ene baithan ez da ez urherik, ez zilharrik; bainan dudana ematen darotzut: Jesu-Kristo Nazaretharraren izenean jaiki eta ibil zaite.

        7. Eta haren esku eskuina harturik, xutitu zuen, eta hanbatean gogortu ziren haren hindagorak eta oin zolak.

        8. Eta jauzian zangoen gainean gelditu zen eta bazabilan; eta tenploan hekiekin sarthu zen, bera ibiliz, eta jauzika, eta Jainkoa laudatuz.

        9. Eta populu guziak ikhusi zuen nola zabilan eta laudatzen zuen Jainkoa.

        10. Ezagutzen zuten bada, tenploko athe Ederrean eskatzeko jartzen zen hura bera zela; eta hari gerthatu zitzaioenaz, oro harrituak zauden eta espantatuak.

        11. Eta nola Piarresi eta Joanesi lothua baitzagoen gizona, ederretsiz populu guziak hekien gana laster egin zuen Salomonen izenetik deitzen den loriora.

        12. Hori ikhusirik, populuari erran zioen Piarresek: Israeldar gizonak: Zergatik harritzen zarete, edo zertako zaudezte guri begira, guk gure indarrez edo ahalez ibilarazi bagindu bezala gizon hau?

        13. Abrahamen Jainkoak, Isaaken Jainkoak, Jakoben Jainkoak, gure arbasoen Jainkoak ospe atheratu dio Jesus bere semeari, zeina zuek Pilatoren aitzinean ezarri eta ukhatu baituzue, Pilatok juiatzen zuelarik libro igorri behar zela.

        14. Zuek ordean ukhatu duzue saindua, prestua, eta galdegin duzue gizon hiltzaile bat eman zakizuen;

        15. Hilarazi duzue aldiz biziaren egilea; Jainkoak ordean hiletarik biztu du, hortaz gu lekhuko baikare.

        16. Eta haren izenaren gaineko sinhestearen ariaz, haren izenak gothortu du zuek ikhusi eta ezagutzen duzuen gizon hau; eta haren bidezko fedeak egin du sendapen oso hau zuen guzien aitzinean.

        17. Eta orai, anaiak, badakit ez-jakinkeriaz egin duzuela, hala-nola zuen buruzagiek ere.

        18. Bainan Jainkoak horreletan bethe du, aitzinetik profeta guzien ahoz erantzun zuena Kristok izanen zuela jasaiteko.

        19. Sar zaitezte beraz urrikitan eta bihur zaitezte, zuen bekhatuak izan ditezen ezeztatuak,

        20. Ethorriko direnean gozakarizko egunak, Jaunak berekin ekharriko dituenak, eta bidaliren duenean Jesu-Kristo, aitzinetik agindua zaitzuena,

        21. Zeina bizkitartean zeruak behar baitu iduki, gauza guziak berritan xuxenduak izanen diren eguneraino, Jainkoak hastetik bere profeta sainduen ahoz ezagutarazi duen bezala.

        22. Moisesek ezen hau erran du: Nola zuen Jainko Jaunak ni bezalako profeta bat eraikiren baitarotzuete zuen anaien artetik, hura entzunen duzue erranen darozkitzuen gauza guzietan.

        23. Hau izanen da berriz: Edozeinek ez dezan entzun profeta hura, populuaren erditik xahutua izanen da.

        24. Eta Samuelen ganik hasirik eta geroztik mintzatu diren profeta guziek ezagutarazi dituzte egungo egunak.

        25. Zuek zarete profeten haurrak eta batasun hartakoak, zeina Jainkoak zuen arbasoekin baitzuen egin, Abrahami erran zionean: Lurreko jendaki guziak izanen dire zure ganikako iraulgiaren bidez benedikatuak.

        26. Jainkoak zuei eraikiz bere Semea, zuen gana bidali izan du zuen benedikatzera, batbedera bere tzartasunetik ilkhi dadientzat.

 

IV. KAP.

        1. Bada, populuari mintzo zirelarik, ethorri ziren aphezak, eta tenploaren kargua zuena, eta Saduzearrak;

        2. Min baitzuten zeren Apostoluak hari ziren populuari irakhasten, eta Jesusen baithan entzuten zutelakoz hilen arrebiztea;

        3. Eta eskuak arthiki ziozkaten gainera, eta presondegi batean ezarri zituzten biharamuna arteo, ezen arratsa zen orduko.

        4. Bada, hitza entzun zutenetarik hainitzek sinheste hartu zuten, eta halakoak izatu ziren bortz mila.

        5. Biharamunean berriz, Juduen aitzindariak, zaharrak eta Iskribauak Jerusalemen bildu ziren,

        6. Eta hekiekin Anas aphez handia, Kaiphas, Joanes eta Alexandro, eta aphez odoletik ziren guziak.

        7. Eta beren erdira erakharririk Apostoluak, galdatu zioten: Zer ahalez, edo zer izenetan egin duzue hori?

        8. Orduan, Izpiritu sainduaz bethea, Piarresek erran zioten: Populuko buruzagiak, eta zaharrak, adi zazue:

        9. Egun bilhatuak garenaz geroztik gizon errezelatu bati egin ongiaren gainean, eta noletan izan den sendatua;

        10. Zuek orok eta Israelgo populu guziak jakizue: Nazaretheko Jesu-Kristo gure Jaunaren izenean, zuek gurutzefikatu eta Jainkoak hiletarik biztu duenaren izenean, horra nola den gizon hau sasualik zuen aitzinean.

        11. Zuek, etxegileek, bazterrerat utzi harri hura da izkina buruko harri egina;

        12. Eta bertze edozeintaz ez da salbamendurik. Alabainan ere zeruaren azpian ez da bertze izen bat gizonei emanik, zeinaren bidez salbatuak izan behar baikare.

        13. Bada, ikhustearekin Piarresen eta Joanesen sendotasuna, nola ere baitzakiten gizon eskolagabe eta jakitategabeak zirela, harritzen ziren; bazakiten hala-ber Jesusekin izatuak zirela;

        14. Eta sendatua izan zen gizona ere ikhusten baitzuten hekiekin, deusere ezin jazar zezaketen.

        15. Manatu zioten beraz biltzarretik kanporat athera zitezen, eta beren artean zauden,

        16. Ziotelarik: Zer eginen diotegu gizon horiei? alabainan horien bidez egin izan da sendagaila bat, Jerusalemen dauden guziez ezagutua dena; gauza ageria da, eta ezin ukha dezakegu.

        17. Bainan populuaren baithan ez dadien gehiago barraia, larderia detzagun ez ditezen hemendik aitzina izen hortan mintza nihori.

        18. Eta deithurik debekatu zioten den-gutiena mintzatzea eta Jesusen izenean irakhastea.

        19. Bainan Piarresek eta Joanesek ihardestean erran zioten: Zerorrek ikhusazue hean Jainkoaren aitzinean zuzen denetz, zuek lehenago entzutea Jainkoa bera baino;

        20. Ezen gu ez gaudezke ikhusi eta aditu ditugunak erran gabe.

        21. Hekiek ordean dixidurekin igorri zituzten, ez aurkhitzenez nola gaztiga, populuaren ariaz, zeren guziek gerthatu zenaz Jainkoari aithor ematen baitzioten;

        22. Alabainan berrogoi urthez goitikoa zen gizona zeinaren baithan gerthatu baitzen sendagailazko sendatze hura.

        23. Utzi zituztenean beraz; goan ziren beren anaietara, eta jakintsun egin zituzten aphez nausiek eta zaharrek erran ziozkaten guziez.

        24. Hekiek, aditu ondoan, bihotz batez altxatu zioten Jainkoari mintzoa, ziotelarik: Jauna, zu zare zeru-lurren eta hekietan diren guzien egilea;

        25. Gure aita Dabid zure zerbitzariaren ahoz, Izpiritu sainduaren bidez erran duzuna: Zertako suhartu dire jendaiak eta asmu alferrak erabili dituzte populuek?

        26. Jaiki dire lurreko erregeak, eta elkharretara bildu dire buruzagiak. Jaunaren kontra eta haren Kristoren kontra?

        27. Hiri huntan ezen, Jesusen kontra, zure ume saindu gantzutu duzunaren kontra, egiazki bildu izan dire Herodes eta Ponzio Pilato jendaiekin eta Israelgo populuekin,

        28. Egitekotzat zer-ere zure ahalak eta zure gogoak xedatu baitzuen egin beharrik zela.

        29. Eta orai, Jauna, ikhusatzu horien dixiduak, eta zure zerbitzariei emozute, lotsarik gabe zure hitzaren erantzuteko indarra;

        30. Zure eskua hedatuz, sendatze, sendagaila eta mirakulu egiteko, Jesus zure seme sainduaren izenean.

        31. Eta othoitz egin zuten ondoan, iharrosi zen hekiek bilduak zauden tokia, eta Izpiritu sainduaz bethe ziren oro, eta lotsarik gabe erantzuten zuten Jainkoaren hitza.

        32. Bada, sinhestunen osteak bihotz bat eta arima bat baizik etzuen; eta hekietarik nihork, jabe zen ontasunetarik etzuen deusere berea zuela erraten, bainan baltsako zituzten gauza guziak.

        33. Apostoluek khabu handirekin lekhukotasun bihurtzen zuten Jesu-Kristo gure Jaunaren bizteaz, eta grazia handia zen hekien ororen baithan.

        34. Ezen hekien artean beharrik nihor etzen. Alabainan zenbat-ere baitziren lur edo etxeen jabe zirenik, salduz ekhartzen zuten saldu zutenaren balioa,

        35. Eta Apostoluen oinetan ezartzen zuten. Batbederari gero phartitzen zitzaioen, bakhotxak zuen beharraren arabera.

        36. Josepek ere, Apostoluek Barnabas deithu zutenak (horrek erran nahi baitu Gozakarizko umea), zeina lebitarra baitien eta sortzez Ziproarra,

        37. Bazter bat izan-eta, saldu zuen hura, eta ekharri zuen balioa, eta Apostoluen oinetan ezarri zuen.

 

V. KAP.

        1. Aldiz, Anapias deitzen zen gizon batek, bere emazte Saphirarekin saldu zuen bazter bat,

        2. Eta lurraren baliotik, emaztearen jakinean gorde zuen; eta zerbait ekharririk, ezarri zuen Apostoluen oinetan.

        3. Bainan erran zioen Piarresek: Debruak nolaz eragin dio zure bihotzari, Izpiritu sainduari gezur egiteko eta lurraren baliotik gordetzeko?

        4. Lurra idukiz, ez othe zitzaitzun zuretzat gelditzen; eta salduz, dirua ez othe zen zure eskuko? Zertako ezarri duzu zure bihotzean holako xede bat? Ez duzu gezurrik erran gizonei, bainan-bai Jainkoari.

        5. Bada, hitz horiek aditzearekin, Ananias erori zen eta eman zuen azken hatsa. Eta izialdura handia jarri zen aditu zuten guzien gainean.

        6. Orduan gizon gazte batzuek, jaikirik altxatu zuten, eta eramanik ehortzi.

        7. Berriz, handik hirur orenen heina bezala iragan zen, eta haren emaztea sarthu zen jakin gabe zer zen gerthatu.

        8. Erran zioen aldiz Piarresek: Erradazu, emaztekia, hean hunenbertzetan saldu duzuen bazter hura? Eta harek ihardetsi zuen: Bai, horrenbertzetan.

        9. Piarresek erran zioen orduan: Zertaz hitzartu zarete bada, frogetan ezartzeko Jaunaren Izpiritua? Horra athirian zure senharra ehortzi dutenen urhatsak, eta eramanen zaituzte zu ere.

        10. Han berean erori zen haren oinetan, eta hatsak egin zioen. Gizon gazteek berriz, sartzearekin atzeman zuten hila, eta eraman eta bere senharraren aldean ehortzi zuten.

        11. Eta izialdura handia jarri zen eliza guzian, eta horiek aditu zituzten guzien baithan.

        12. Bada, Apostoluek sendagaila eta mirakulu handiak egiten zituzten populuaren artean. Eta guziak batasunean egoten ziren Salomonen lorioan.

        13. Bertzeetarik berriz, nihor etzen ausartatzen hekiekin batzera; populuak ordean laudorio handiak zituen hekientzat.

        14. Bainan gizon eta emazteki, Jaunaren baithan sinhesten zutenen ostea, geroago eta berhatuagoz zihoan;

        15. Haletan non karriketara atheratzen baitzituzten eriak; eta ohe eta lastairetan ezartzen zituzten, Piarres iragaitean haren itzala bederen eror zadien hekietarik zenbaiten gainera, eta senda zitezen beren gaitzetarik.

        16. Hauzo hirietarik berriz, osteak Jerusalemera laster egiten zuen, ekharriz eriak eta izpiritu lohiez oinhaztatuak zirenak, zeinak sendatzen baitziren oro.

        17. Bainan jaikirik aphez handia eta harekin ziren guziak, zeinak Saduzearren aldebandakoak baitziren, suminduraz bethe ziren,

        18. Eta eskuak arthiki zituzten Apostoluen gainera, eta hiriko presondegian ezarri zituzten.

        19. Bainan Jaunaren Aingeruak, gabaz presondegiko atheak idekirik eta ilkhiarazirik, erran zioten:

        20. Zoazte, ager zaitezte tenplora eta populuaren aitzinean erantzun zatzue bizitze huntako hitzak oro.

        21. Hori aditu ondoan, haukiek tenplora sarthu ziren argitzean, eta irakhasten hari ziren. Aphez handiak berriz, eta harekin zirenek, ethorririk bildu zituzten biltzarra eta Israelgo umeen arteko zahar guziak, eta presondegira igorri zuten Apostoluen bilha.

        22. Bainan bilhariak goan zirenean, eta presondegia idekirik etzituztenean aurkhitu, itzulirik ekharri zuten berria,

        23. Ziotelarik: Presondegia khausitu dugu behar zen artha guziarekin hertsia, eta zainak athe aitzinetan zaudela; bainan ideki-eta, nihor ez dugu barnean atzeman.

        24. Tenploko aitzindariak berriz, eta aphez nausiek aditu zituzteneko solas horiek, gogoak alhatzen zituzten hean zer behar othe zen hortarik atheratu.

        25. Bainan ethorri zen norbait, eta eman zioten berria: Hara zuek preso ezarri gizonak tenploan daudela eta populuari irakhasten hari direla.

        26. Goan zen orduan tenploko aitzindaria bere gizonekin, eta erakharri zituen bortxarik gabe; populuaren lotsa ziren ezik, harrika zetzan beldurrez.

        27. Eta erakharririk Apostoluak, ezarri zituzten biltzarraren aitzinean. Eta aphez handia galdeka abiatu zitzaioten,

        28. Zioelarik: Hertsiki darotzuegu debekatu izen hortan irakhasten haritzea; eta horra bethe duzuela Jerusaleme zuen irakhasmenaz, eta gure gain nahi duzuela egin gizon haren odola.

        29. Piarresek aldiz eta Apostoluek ihardestean erran zuten: Premiago da jainkoari begiratzea, ezenez gizonei.

        30. Gure arbasoen Jainkoak biztu du Jesus, zuek, zur batetarik urkhatuz hilarazi izan duzuena.

        31. Hura altxatu du Jainkoak bere eskuinaz, Israeli ekhartzea gatik urrikia eta bekhatuen barkhamendua.

        32. Eta gauza horien lekhuko gare gu, gu eta Izpiritu saindua, Jainkoak ethordun zatzaizkonei eman izan diotena.

        33. Horiek aditu zituztenean, ihartzen zauden, eta hekien hilarazteko asmuak zerabilzkaten.

        34. Bainan Gamaliel deitzen zen Farisau bat, legearen irakhasle, populu guziak ohoratzen zuena, jaiki zen biltzarrean, eta manatu zuen aphur batentzat kanporat ilkhiaraz zetzazten Apostoluak.

        35. Eta bertzeei erran zioten: Ohart-emazue zeren egitera zihoazten gizon horien gainean.

        36. Ezik egun haukiek baino lehen jaiki izan da Theodas, bere burua norbaitentzat aiphatuz; haren alde atheratu dire lau ehun gizon bezala; hila izan da hura; eta haren baithan sinheste zutenak, oro izan dire barraiatuak eta ezdeusetaratuak.

        37. Hartaz geroztik atheratu da Judas Galilearra, jendearen khondatzeko egunetan; eta bereganatu du populua, eta galdu da bera; eta hari batu ziren guziak, barraiatuak izan dire.

        38. Orai nik erraten darotzuet beraz: Aldara zaitezte gizon haukietarik eta utzatzue; ezen gizonetarikakoa balin bada asmu edo lan hori, urmariaturen da.

        39. Ordean Jainkoaren ganikakoa balin bada, ezin urraturen duzue, eta beldur izateko duzue Jainkoaren beraren kontra gudutan aurkhi zaiteztezen. Ba-da, harekilako jarri ziren.

        40. Eta beren aitzinera deithurik Apostoluak, joarazirik debekatu zioten Jesusen izenean etzitezen den-gutienekorik mintza, eta igorri zituzten.

        41. Eta hekiek biltzarraren aitzinetik boztuz zihoazen, doi aurkhituak izan zirelakoz Jesusen izenaren gatik hidoi jasaiteko.

        42. Etziren bada baratzen egun oroz tenploan eta etxeetan irakhasten eta Jesu-Kristoren erantzuten haritzetik.

 

VI. KAP.

        1. Bada, egun hekietan, nola dizipuluen moltzoa hari baitzen berhatzen, Hebrearren kontra erasia bat atheratu zen Greziarren ganik, haukien alhargunentzat ikhustaterik etzela egun orozko jateemateetan.

        2. Orduan hamabiek bilarazirik dizipulu guziak, erran zuten: Ez da bide utz dezagun Jainkoaren hitza, mahainen zerbitzatzeko.

        3. Anaiak, zuen artetik beraz ikhusatzue aithor oneko zazpi gizon, Izpiritu sainduaz eta zuhurtziaz betheak, zeinak ezarriko baititugu lan horren buruko.

        4. Gu aldiz, othoitzari eta hitzaren erantzuteari jarraikiko gare.

        5. Solas hori oste guziaren gogarako izatu zen. Eta hautatu zituzten Eztebe, sinhestez eta Izpiritu sainduaz bethea zen gizona, Filipe, Prokoro, Nikanor, Timon, Parmenas eta Nikolas, Antiokiako arrotza.

        6. Erakharri zituzten Apostoluen aitzinera; eta haukiek, othoitzean egonik, eskuak ezarri ziozkaten gainean.

        7. Eta Jaunaren hitza hedatzen hari zen, eta hainitz berhatuz zihoazen dizipuluak Jerusalemen.

        8. Eztebek berriz, graziaz eta indarrez bethea baitzen, sendagaila eta mirakulu handiak egiten zituen populuaren artean.

        9. Bada, Libratuen eta Zirenearren eta Aletsandriarren, eta Ziliziako eta Asiako direnen deitzen den sinagogatik ilkhi ziren gizon batzu, Ezteberen kontra hizkatzen zirenak;

        10. Eta ezin iharduk ziozoketen haren ahoz mintzo zen zuhurtzia eta Izpirituari.

        11. Orduan atheratu ziozkaten gizon batzu, erranen zutenak hura aditu zutela Moisesen eta Jainkoaren kontra burhozko solasen arthikitzen.

        12. Builan ezarri zituzten beraz populua, zaharrak eta Iskribauak; eta laster eginik, bortxaka eraman eta biltzarraren aitzinera erakharri zuten.

        13. Eta atheratu zituzten gezurrezko lekhukoak, ziotenak: Gizon hau toki sainduaren eta legearen kontra mintzatzetik ez da baratzen.

        14. Ezik aditu diogu erraten, Jesus Nazarethar harek urratuko duela toki hau eta aldatuko dituela Moisesek eman darozkigun legeak.

        15. Eta biltzarrean jarriak ziren guziek haren gainean baitzaduzkaten begiak, ikhusi zuten haren begithartea Aingeru batena iduri.

 

VII. KAP.

        1. Bada, aphez handiak erran zioen: Hola dire horiek?

        2. Ihardetsi zuen: Anaiak eta aitak, adi zazue. Gure aita Abrahami, Mesopotamian zagoenean Karanen egon baino lehen, agertu zitzaioen ospezko Jainkoa,

        3. Eta erran zioen: Ilkhi zaite zure lurretik eta zure ahaideen artetik, eta zato nik erakhutsiko darotzudan lurrera.

        4. Orduan ilkhi zen Kaldearren lurretik, eta egotu zen Karanen. Eta haren aita hil zenean, Jainkoak erakharri zuen handik, orai zuek zaudezten lur huntara.

        5. Eta hemen etzioen bererik eman, urhats baten eremurik ere; bainan agindu zioen hau gozamenetan emanen zioela, eta haren ondotik haren ganikako iraulgiari, haurrik etzuen arren orduan.

        6. Bainan erran zioen Jainkoak, haren umeak lur arrotz batean egoiliar izanen zirela, sehi eginen eta gaizki erabiliko zituztela lau ehun urthez.

        7. Eta Jaunak erran zuen: Hekiek zerbitzatuko duten jendakia juiaturen dut nik; eta gero ilkhiko dire, eta ni zerbitzatuko naute toki huntan.

        8. Eta eman zioten ingurephaitza batasuneko seinaletzat; eta haletan Abraham aitatu zen Isaakez, eta ingurebaki zuen zortzi arren egunean; eta Isaakek izan zuen Jakob, eta Jakobek hamabi Patriarkak.

        9. Bekhaizgotan sarthurik, Patriarkek Egiptora saldu zuten Josep, eta harekin zen Jainkoa:

        10. Eta hestura guzietarik atheratu zuen, eta eman zioen zuhurtzia, eta Egiptoko errege Faraonen gogarako izatea; eta hunek ezarri zuen Egiptoaren eta bere etxe guziaren buruko.

        11. Bada, gosetea eta hestura gaitz bat ethorri ziren Egipto guzira eta Kanaanera, eta etzuten gure arbasoek jatekorik aurkhitzen.

        12. Jakobek ordean, aditurik Egipton ogia bazela, harat lehen aldiko igorri zituen gure aitak.

        13. Eta bigarren aldian, Josep ezagutua izan zen bere anaiez; eta haren ethorkiaz Faraon jakintsun egina izan zen.

        14. Orduan Josepek igorri zuen bere aita Jakoben eta etxeko guzien bilha, hirur hogoi eta hamabortz baitziren.

        15. Eta Jakob Egiptora jautsi zen eta han hil izan ziren hura eta gure arbasoak.

        16. Eta ekharriak izan ziren Sikemera eta ezarriak Abrahamek dirutan Hemorren umeei, Sikemen arresemeei, erosi hobian.

        17. Bada, nola hurbiltzen hari baitzen Jainkoak Abrahami egin agintzaren ordua, populua berhatu eta ostetan igan zen Egipton,

        18. Josep ezagutu etzuen bertze errege bat Egipton jaiki zen eguneraino.

        19. Harek gure jendakiari jazarriz, hestutu zituen gure arbasoak bortxatzeraino bide bazterretan bere haurren uztera, galaraztekotzat hekien odola.

        20. Muga berean sorthu zen Moises; Jainkoaren gogarako izan zen hura, eta hirur hilabethez bere aitaren etxean hazia izan zen.

        21. Gero utzia izan baitzen, Faraonen alabak altxatu eta bere semetzat hazi zuen.

        22. Eta Moises argitua izan zen Egiptoarren jakitate guziez, eta ahaldun zen bere solas eta egintzetan.

        23. Bainan berrogoi urthetako adina bethe zuenean, bururara ethorri zitzaioen bere anaien, Israelen umeen ikhusten ibili behar zuela.

        24. Eta nola ikhusi baitzuen hekietarik bat zerbait bidegaberen jasaiten, aspertu zuen; eta Egiptoar bat hilik asperkunde eman zioen bidegabea egartzen zuenari.

        25. Uste zuen bada haren anaiek ezagutzen zutela, Jainkoak haren eskuz emanen ziotela librantza; bainan hekiek etzuten ezagutu.

        26. Biharamunean berriz, eskatiman hari ziren batzuetara agertu zen, eta baketzen zituen, erranez: Gizonak, anaiak zarete, elkharri zertako gaizki egin?

        27. Bainan bere lagunari bidegabe egiten hari zenak hastandu zuen, zerralarik: Hi gure gainean nork ezarri hau buruzagi eta juie?

        28. Ni ere hil nahi othe nauk, atzo Egiptoarra hil dukan bezala?

        29. Moisesek aldiz, hitz horren gainean, ihes egin zuen, eta Madiango lurrean arrotz egotu zen, non izan baitzituen bi seme.

        30. Handik berrogoi urtheren buruan, Aingeru bat agertu zitzaioen Sina mendiko mortuan, sutan zen sasi bateko garrean.

        31. Bada, Moises ohartzearekin harritu zen horren ikhusteaz, eta begiratzeko hurbiltzen zelarik, Jauna mintzatu zitzaioen, erraten ziolarik:

        32. Ni naiz zure arbasoen Jainkoa, Abrahamen Jainkoa, Isaaken Jainkoa eta Jakoben Jainkoa. Moises berriz, ikharan, begiratzera etzen ausartatzen.

        33. Aldiz Jaunak erran zioen: Soinetik khen zatzu zure oinetakoak, ezen zu zauden tokia, lur saindua da.

        34. Ene begiz ikhusi dut ene populu Egiptoan denaren hestura, eta aditu dut hekien auhena, eta hekien atheratzera jautsi naiz. Eta orai zato, eta bidaliko zaitut Egiptora.

        35. Hekiek ukhatu zuten Moites hura, erranez: Nork ezarri hau buruzagi eta juie? hura igorri zuen Jainkoak buruzagi eta atheratzaile, sasian agertu zitzaioen Aingeruaren eskuz.

        36. Harek erakharri zituen, sendagailak eta ezagutkariak eginez Egiptoko lurrean, itsaso Gorrian eta mortuan berrogoi urthez.

        37. Moises hura da, Israelen umeei erran diotena: Profeta bat eraikiren darotzuete Jainkoak zuen anaien artetik, ni bezala; hura entzun zazue.

        38. Hura da baldarnan zena mortuan, Sina mendian mintzatzen Aingeruarekin, eta gure aitekin; bizitzerako hitzak harek izatu zituen guri emateko.

        39. Gure arbasoak etziren hari begiratu nahi izan; bainan arbuio zioten egin, eta bihotzez Egiptora itzuli ziren,

        40. Aaroni erraten ziotelarik: Gure aitzinean goanen diren jainkoak egizkigutzu; alabainan ez dakigu zer gerthatu zaioen, Egiptoko lurretik erakharri gaituen Moises hari.

        41. Eta orduko egunetan egin izan zuten aratxe bat, eta bitima eskaintzen haritu ziren jainko-moldeari, eta bozkario zuten beren eskuetako lanetan.

        42. Aldiz Jainkoa aldaratu zen, eta utzi zituen zeruetako armadaren zerbitzatzera, Profeten liburuan iskribatua den bezala: Israelen etxea, mortuan berrogoi urthez niri eskaini othe ditutzu bitimak eta holokaustak?

        43. Eta hartu ditutzue Moloken tabernaklea, eta zuen jainko Errenphamen izarra, adoratzeko egin ditutzuen molde batzu. Eta nik Babilonaz haindirat eramanen zaituztet.

        44. Lekhukotasuneko tabernaklea mortuan izatu da gure arbasoekin, Jainkoak manatu zioten bezala, Moisesi erran zionean, egin zezan hura, ikhusi izan zuen moldearen arabera.

        45. Gure arbasoek harturik, Josuerekin eraman zuten jendaiek gozatzen zuten lurrera, eta Jainkoak hekiek gure arbasoen aitzinean iraizi zituen, eta han egotu da tabernaklea Dabiden egunetaraino.

        46. Dabidek esker aurkhitu zuen Jainkoaren aitzinean, eta Jakoben Jainkoari egoitza baten altxatzea galdatu zuen.

        47. Salomonek ordean egin zioen tenploa.

        48. Bainan Guziz-Gora ez dago eskuz eginikako egoitzetan, profetak dioen bezala:

        49. Zerua da ene jarlekhua; lurra berriz, ene oinetako alkhia. Zer etxe eginen darotadazue, dio Jaunak? edo zein izanen da ene phausuko toki hura?

        50. Ez othe ditu ene eskuak egin haukiek oro?

        51. Buru gogorreko gizonak, bihotz eta beharri ingurebakigabekoak, zuek Izpiritu sainduari gogor egiten diozue bethi; nola zuen arbasoek, hala zuek ere.

        52. Profetetarik zein da zuen aitek hainari ez baitiote jazarri? Hil izan dituzte Zuzenaren ethortzeaz aitzinetik berri ematen zutenak, orai zuek izatu baitzarete haren saltzaile eta hiltzaile;

        53. Zuek, Aingeruen eskutik legea izatu-eta, begiratu ez duzuenak.

        54. Bada, horiek aditzean, bihotzez ihartzen eta haren kontra hortzez karraskaka hari ziren.

        55. Ordean, Izpiritu sainduaz bethea baitzen, zerura begiratzean ikhusi zituen Jainkoaren ospea, eta Jesus xutik zagoela Jainkoaren eskuinean. Eta erran zuen: Hara, ikhusten ditut zeruak zabalduak, eta gizonaren Semea Jainkoaren eskuinean dagoela.

        56. Hekiek aldiz, marrumaka hasirik, tapatu zituzten beharriak, eta guziak batean jauzi zitzaizkon gainera.

        57. Eta hiriz kanporat herrestaturik, harrikatu zuten; eta lekhukoek utzi zituzten beren soinekoak Saul deitzen zen gizon gazte baten oinetan.

        58. Eta harrikatzen zuten Eztebe, zeinak dei eginez erraten baitzuen: Jesus Jauna, har zazu ene arima.

        59. Gero belhaunikaturik, gora egin zuen oihu, zioelarik: Jauna, ez horien gain ezar bekhatua. Eta hori erran zuenean lohakhartu zen Jaunaren baithan. Saul berriz, gogoz haren heriotzean barne zen.

 

VIII. KAP.

        1. Orduan bada, gogorki jazarri izan zitzaioen Jerusalemen zen Elizari; eta guziak, Apostoluak lekhat, barraiatuak izan ziren Judeako eta Samariako eremuak gaindi.

        2. Bainan Jainkoaren beldur ziren gizon batzuek artha izan zuten Eztebez, eta deithore handi bat egin zuten haren gainean.

        3. Saulek berriz, desmasiatzen zuen Eliza; etxeetan sarthuz, eta gizon eta emaztekiak herrestatuz, preso ezartzen zituen.

        4. Bazterretara barraiatuak zirenak beraz, bazabiltzan Jainkoaren hitza erantzunez.

        5. Berriz, Samariako hirira jautsirik, Filipek Samariarrei erantzuten zaroeten Kristo.

        6. Jendeak aldiz atzarriak zauden Filiperen erranei, bihotz batean entzuten egonez eta ikhusten baitzituzten harek egiten zituen sendagailak.

        7. Ezen izpiritu lohiak deihadarka ilkhitzen ziren asko debrudunen baitharik.

        8. Sendatuak izan ziren, berriz, hainitz enblai eta maingu.

        9. Hargatik bozkario handi bat egin zen hiri hartan. Bazen bada gizon bat, Simon deitzen zena, hirian lehenago azti izatua, eta Samariako jendea zoratzen zuena, bere burua norbait handirentzat emanez;

        10. Eta guziak, xumeenetik handieneraino, hari begiratzen ziren, ziotelarik: Hau da Jainkoaren indar, handia deitzen dena.

        11. Bada, haren ondotik zabiltzan, zeren aspaldi hartan tentua galarazi baitzioten bere gaizkinkeriez.

        12. Bainan sinheste eman ziotenean Filiperi, zeinak erantzuten baitzioten Jainkoaren erresuma, gizonek eta emaztekiek bathaioa hartzen zuten Jesu-Kristoren izenean.

        13. Orduan Simonek berak ere sinhetsi zuen; eta bathaiatua izan zen ondoan, Filiperi iratxikia zagoen. Ikhusten baitzituen halaber egiten ziren sendagaila eta mirakulu handiak, harriturik espantatzen zen.

        14. Bada, Jerusalemen ziren Apostoluek aditu zutenean Samariarrek onhetsi zutela Jainkoaren hitza, hekien gana bidali zituzten Piarres eta Joanes,

        15. Zeinek, ethorri-eta, hekientzat othoitz egin baitzuten, izan zezatentzat Izpiritu saindua;

        16. Ezik etzen oraino hekietarik nihoren gainera jautsi, bainan bathaiatuak ziren bakharrik Jesus Jaunaren izenean.

        17. Orduan Apostoluek eskuak ezartzen zituzten hekien gainean, eta izaten zuten Izpiritu saindua.

        18. Aldiz Simonek ikhusi zuenean, Apostoluen esku ezartzearen bidez ematen zela Izpiritu saindua, eskaini zioten diru,

        19. Zioelarik: Niri ere indazue ahal hori, edozeinek, nik eskuak gainean ezarri ondoan, izan dezan Izpiritu saindua. Piarresek ordean erran zioen:

        20. Hire dirua galtzapenetarako izan bedi hirekin, zeren uste izan dukan dirutan izan daitekela Jainkoaren dohaina.

        21. Ez haiz phartedun eta ikhustekorik ez duk gauza hortan, ezen hire bihotza ez duk Jainkoaren aitzinean zuzena.

        22. Tzarkeria hortaz urrikitan sar hadi beraz eta othoitz egiok Jainkoari, hean bederen barkhatuko deraian hire bihotzeko asmu hori.

        23. Ikhusten diat alabainan khelderraren kharastasunean eta gaixtakeriaren lokharrietan hagoela.

        24. Simonek aldiz ihardestean erran zuen: Zuek enetzat Jaunari egiozue othoitz, zuek erran horietarik ez dakidan deusere gertha.

        25. Eta hekiek, lekhukotasun eginik eta Jaunaren hitza erantzunik, Jerusalemera bihurtzen ziren, eta Samariarren aurkhintza askotan hedatzen zuten ebanjelioa.

        26. Bada Jaunaren Aingerua Filiperi mintzatu zitzaioen, erraten zuelarik: Jaiki zaite eta zoaz hegoaldera, Jerusalemetik Gazara jausten den bidera; xahutua baita hiri hura.

        27. Eta jaikirik goan zen. Eta hara Ethiopiar gizon ebaki bat, Ethiopiako erregina Kandazen azpiko handietarik, erreginaren khutxa guzietako kargua zuena, adoratzera ethorri zela Jerusalemera.

        28. Eta bere orga-lasterrean jarria itzultzen zen, Isaias profetaren irakurtzen hari zelarik.

        29. Izpirituak berriz, Filiperi erran zioen: Aitzina zaite eta hurbil zakizkio orga-laster horri.

        30. Orduan laster eginik, Filipek aditu zuen Isaias profetaren irakurtzen hari zela, eta erran zioen: Uste duzu ardiesten duzula irakurtzen duzuna?

        31. Harek ihardetsi zuen: Eta noletan dezaket, baldin ez badarot norbaitek erakhusten? Eta othoiztu zuen Filipe igan eta jar zadien harekin.

        32. Hau zen bada, irakurtzen hari zuen Iskriturako aurkhintza: Ardi bat bezala hiltzera eramana izan da; eta nola ixilik baitago bildotsa murrizten hari duenaren aitzinean, hala da egotu ahorik ideki gabe.

        33. Beheramenduan, hautsia izan da haren kontrako juiamendua. Nork erranen du haren ethorkia, ezen lurretik khendua izanen da haren bizia?

        34. Horren gainean ebakiak erran zioen Filiperi: Erradazu othoi, nortaz dio profetak hori? bere buruaz, ala bertze norbaitez?

        35. Orduan Filipek hitza harturik, eta Iskriturako aurkhintza hortan hasirik, ezagutarazi zioen Jesus.

        36. Eta bidean zihoazelarik, ethorri ziren ur batetara, eta ebakiak erran zuen: Zer traba da ni bathaia nadien?

        37. Aldiz Filipek erran zuen: Egin daiteke, baldin bihotz oroz sinhesten baduzu. Eta ihardetsi zuen: Sinhesten dut Jesu-Kristo Jainkoaren semea dela.

        38. Eta geldiarazi zuen orga-lasterra; Filipe eta ebakia jautsi ziren biak urera, eta bathaiatua izan zen ebakia.

        39. Gero uretik igan zirenean Jaunaren Izpirituak eraman zuen Filipe, eta ebakiak etzuen gehiago ikhusi, bainan bozkariotan goan zen bere bidean.

        40. Filipe berriz, Azoten khausitu zen, eta iragaitean ebanjelioa erantzuten zaroten hiri guziei Zesareara heldu arteo.

 

IX. KAP.

        1. Bada, Saul, Jaunaren dizipuluentzat dixidu eta sarraskiz bertzerik burutan gabe, aphez handiaren gana goan zen,

        2. Eta Damaserako gutunak galdatu ziozkan sinagogentzat; arren-eta khausitzen bazuen urhats hortako gizonik eta emaztekirik, preso ekhar zetzan Jerusalemera.

        3. Eta bidean zihoalarik, gerthatu zen Damasera hurbiltzearekin, argi batek zerutik bat-batean alde orotarik jo zuela.

        4. Eta lurrerat erortzean, aditu zuen mintzo bat erraten zioena: Saul, Saul, zertako darotak jazartzen?

        5. Harek ihardetsi zuen: Nor zare, Jauna? Eta mintzoak: Ni nauk Jesus, hik jazartzen diokan hura; gogor zaik hiri akhuloari uztarka haritzea.

        6. Eta ikharan eta laztua, erran zuen: Jauna, zer nahi duzu egin dezadan?

        7. Jaunak ihardetsi zioen: Jaiki hadi eta sar hirian, eta han errana izanen zaik zer dukan egin beharrik. Harekilako lagunak aldiz, harrituak zauden, mintzo bat aditzen baitzuten, nihor ordean ez ikhusten.

        8. Saul berriz, lurretik jaiki zen, eta begiak ideki, eta deusere etzuen ikhusten. Eta eskutik eramanez sarrarazi zuten Damasen.

        9. Eta han zen hirur egun hartan, etzuelarik ikhusten, eta etzuen ez jan ez edan.

        10. Bazen bada Damasen dizipulu bat, Ananias deitzen zena; eta ikhuspen batean Jaunak erran zioen: Ananias. Eta harek ihardetsi zuen: Huna ni, Jauna.

        11. Eta Jaunak hari: Jaiki zaite eta zoaz karrika Zuzena deitzen dutenera, eta Judasen etxean bilha zazu Saulen izena duen Tarsoar bat; hara ezen othoitzean hari dela.

        12. (Eta Saulek ikhusten zuen Ananias deitzen zen gizon bat sartzen, eta eskuak gainean ezartzen ziozkala, argia bihur zakion begietara.)

        13. Ananiasek berriz, ihardetsi zuen: Jauna, gizon hortaz askoren ganik aditua naiz zenbateko gaizkiak Jerusalemen egin dituen zure sainduei.

        14. Eta badu harek aphez buruzagietarik, zure izenari dei egiten diotenen preso hartzeko eskua.

        15. Jaunak ordean erran zioen: Zoaz, zeren hura baita ene hautuko gizona, ene izenaren atheratzeko jendaien, erregeen eta Israelgo umeen aitzinera.

        16. Ezen erakhutsiko diot nik zenbat beharko duen ene izenaren ariaz egarri.

        17. Eta goan zen Ananias, sarthu zen etxean, eta Sauli eskuak gainean ezartzen ziozkalarik, erran zioen: Saul anaia, heldu zinelarik bidean agertu zaitzun Jesus Jaunak bidali nau, ikhus dezazun, eta Izpiritu sainduaz bethe zadientzat.

        18. Eta han berean haren begietarik erori ziren ezkatak bezalako batzu, eta argia itzuli zitzaioen begietara; eta jaikirik, bathaiatua izan zen.

        19. Eta zerbait jan ondoan, indar hartu zuen. Gero zenbait egunez egotu zen Damasen ziren dizipuluekin.

        20. Eta berehala abiatu zen Jesusen erantzuten, hura zela ezen Jainkoaren Semea.

        21. Bada, hura aditzen zuten guziak harritzen ziren eta erraten zuten: Ez othe da bada hau, izen horri dei egiten ziotenak Jerusalemen eragozten zituen hura; eta ez othe da hunat ethorria halakoen preso eramateko aphez nausien aitzinera?

        22. Bainan Saul geroago eta hainitzez nausituzago zihoan, eta Damasen egoten ziren Juduak ahalketan ezartzen zituen, Jesusi aithor emanez, hura zela Kristo.

        23. Asko egun holetan bethe ziren ondoan, Juduek elkharren artean iragan zuten hilarazi behar zutela.

        24. Bainan Saulen jakinera ethorri ziren hekien zelatak. Bada, gau-egun zaintzen zituzten atheak ere, hura hil beharrez.

        25. Dizipuluek ordean, gabaz harturik, saski batean jautsiz harrasien gainetik igorri zuten.

        26. Gero, Jerusalemera ethorri zenean, dizipuluekin batu beharrez zabilan, eta guziak haren beldur ziren, ez baitzuten sinhesten dizipulu zela.

        27. Bainan Barnabasek harturik, Apostoluetara eraman zuen, eta erran zaroeten nola bidean ikhusi izan zuen Jauna eta mintzatu zitzaioela, eta nola Damasen heraberik gabe haritu zen Jesusen izenean.

        28. Eta Jerusalemen egotu zen, hekiekin erabiliz bere sar-ilkhiak, eta heraberik gabe mintzatuz Jaunaren izenean.

        29. Mintzatzen zen halaber jendaiei, eta ihardukika haritzen zen Greziarrekin; haukiek berriz, hura hil beharrez zabiltzan.

        30. Anaiek ezagutu zutenean hori, Zesareara eraman, eta Tarsora igorri zuten.

        31. Bizkitartean Elizak bakea zuen Judea guzian, Galilean eta Samarian, eta altxatzen hari zen, Jaunaren beldurrean ibiliz; eta Izpiritu sainduaren gozakariek bethetzen zuten.

        32. Bada, dizipulu guzien baithan gaindi iragaiten zelarik Piarres, gerthatu zen Lidan zauden sainduetara ethorri zela.

        33. Han aurkhitu zuen, berriz, Eskas deitzen zen gizon bat, zortzi urthe hartan enblai ohean zatzana.

        34. Eta Piarresek erran zioen: Eskas, Jesu-Kristo Jaunak sendatzen zaitu. Jaiki zaite eta egizu zure ohea. Eta jaiki zen berehala.

        35. Eta ikhusi zuten Lidan eta Saronan egoten ziren guziek eta hartu zuten Jaunaren legea.

        36. Jopen berriz, dizipulen artean emazteki bat bazen, Tabitha deitzen zena, bertzenaz erran nahi baita Dorkas. Haren bizia egintza onez eta egiten zituen karitateez bethea zen.

        37. Gerthatu zen bada egun hekietan eriturik hil zela. Garbitu zuten ondoan, ezarri zuten gaineko gelan.

        38. Eta nola Lidatik hurbil baitzen Jope, dizipuluek aditurik han zela Piarres, igorri zituzten bi gizon othoitz hunekin: Ez berant gure gana ethortzera.

        39. Aldiz Piarres, jaikirik hekiekin goan zen; eta heldu izan zenean, eraman zuten gaineko gelara, eta alharguntsa guziak ingurura bildu zitzaizkon, erakhusten zaroztelarik Dorkasek egiten ziozkaten soinak eta aldatzekoak.

        40. Orduan guziak ilkhiarazirik, Piarres belhaunikatuz othoitzean egotu zen, eta gorphutzaren alderat hurbildurik erran zuen: Tabitha, jaiki zaite. Eta harek ideki zituen begiak, eta ikhusirik Piarres, jarri zen.

        41. Piarresek berriz, eskua emanez xutiarazi zuen; eta deithu ondoan sainduak eta alhargunak, bizirik bihurtu zioten.

        42. Bada, sendagaila hori Jope guzian jakina izan zen, eta hainitzek Jaunaren baithan hartu zuten sinheste.

        43. Piarres berriz, asko egun egotu zen Jopen, Simon deitzen zuten zurratzaile baten etxean.

 

X. KAP.

        1. Bada, Zesarean bazen gizon bat, izena baitzuen Kornelio, Italiarra deitzen den ezkardan Ehuntari,

        2. Gizon jainkotiarra, eta bere etxe guziarekin Jainkoaren beldur zena, jendeari amoina hainitz egiten eta bethi Jainkoari othoitzean zagoena.

        3. Behin, bederatzi orenen gainera, ikhuspen batean garbiki ikhusi zuen Jainkoaren Aingerua haren aitzinera ethortzen eta erraten zioela: Kornelio.

        4. Eta Aingeruari begiratzean, izialdura lothurik, erran zuen: Zer da, Jauna? Aingeruak aldiz ihardetsi zioen: Zure othoitz eta amoinak orhoitgarri igan dire Jainkoaren aitzinera.

        5. Eta orai Jopera igor zatzu gizonak, eta erakharraraz zazu Simon, izengoitiz Piarres deitzen den bat.

        6. Hura ostatatua da zurratzaile baten etxean, Simonen baithan, zeinaren etxea itsas-aldean baita: harek erranen darotzu zer egin behar duzun.

        7. Eta hari mintzo zen Aingerua goan zenean, deithu zituen bere bi muthil eta Jainkoaren beldur zen soldado bat, bere azpikoetarik.

        8. Hekiei gauza guziak erranik, Jopera bidali zituen.

        9. Bilharamunean berriz, hekiek bidean zihoazelarik eta hirirat hurbiltzen hari, Piarres othoitz egitera gaineko selharura igan zen seietako heinean.

        10. Eta gosetu baitzen, nahi izan zuen jan. Bainan jatekoa aphaintzen zioten artean, izpiritu jauzte batek hartu zuen;

        11. Eta ikhusi zituen zerua idekia eta halako oihal bat, saihal handi bat iduri, jausten zena, eta lau mokoetarik zerutik lurrera beheititzen zutena.

        12. Hartan baziren lau hatzetako abere, lurreko zierpe eta zeruko hegastin guzietarik.

        13. Eta mintzo bat egin zitzaioen Piarres: Jaiki hadi, Piarres; hil eta jan zak.

        14. Piarresek ordean erran zuen: Ez holakorik, Jauna; ezen arrontekorik eta lohi denik ez dut egundaino jan izan.

        15. Eta bigarren aldian mintzoak erran zioen: Arrontzat ez aipha Jainkoak xahu egin duena.

        16. Bada, hiruretan egin izan zen hori; eta berehala gero, oihala zerurat bildua izan zen.

        17. Eta duda-mudaka zabilalarik Piarres zer othe zen izatu zuen ikhuspena, hara Korneliok bidali gizonak, Simonen etxeaz galdeka, athera agertu zirela.

        18. Eta hela egin ondoan, galdatzen zuten hean harat biltzen zen Simon, izengoitiz Piarres.

        19. Aldiz ikhuspenaz gogoetaka zagoelarik Piarres, Izpirituak erran zioen: Horra hirur gizon zure galdez.

        20. Xuti zaite beraz, jauts zaite, eta deblauki zoaz horiekin, zeren nik bidaliak baitire.

        21. Orduan gizonetara jautsirik, Piarresek erran zioten: Huna, ni naiz zuek bilhatzen duzuena; zer ariak zerakharzte?

        22. Hekiek ihardetsi zuten: Kornelio Ehuntariak, gizon zuzen eta Jainkoaren beldur denak, eta Juduen jendaki guziaren aithor ona duenak, Aingeru saindu baten ganik izatu du mezua erakharraraz zaitzan bere etxera, eta entzun detzan zure ganikako hitzak.

        23. Barnera sarrarazirik beraz, Piarresek leihorrera hartu zituen. Biharamunean berriz, jaikirik bideari eman zen hekiekin; eta anaietarik zenbait Jopetik goan ziren haren lagun;

        24. Eta biharamunagoan sarthu ziren Zesarean. Bada, hekien iguri zagoen Kornelio, bere ahaideak eta adiskide minenak bildurik.

        25. Eta Piarres sarthu zenean, Kornelio aitzinera goan zitzaioen, eta haren oinetara eroririk, adoratu zuen.

        26. Bainan Piarresek xutiarazi zuen, zerralarik: Jaiki zaite, gizon bat naiz ni ere.

        27. Eta harekin mintzo zelarik, sarthu zen, eta hainitz jende atzeman zituen bilduak;

        28. Eta erran zaroeten: Zuek badakizue zein hasgarri den Judu batentzat arrotzari iratxikitzea edo hurbiltzea; bainan irakhatsi izan darot Jainkoak, gizonetarik ez dela nihor arront edo lohitzat iduki behar.

        29. Hargatik, deithua izan naizen ber, ethorri naiz deblauki. Galdegiten dut beraz, hean zer ariaz bidali duzuen ene bilha?

        30. Korneliok ihardetsi zuen: Orai duela laur egun, bederatzi orenetan, othoitzean nindagoen etxean; eta hara gizon bat gelditu dela ene aitzinean, soineko xuritan, eta erran izan darot:

        31. Kornelio, entzuna da zure othoitza, eta zure amoinak orhoituak izan dire Jainkoaren aitzinean.

        32. Bidalazu beraz Jopera eta erakharraraz zazu Simon, izengoitiz Piarres deitzen dena; Simon zurratzailearen etxean itsas-aldean dago.

        33. Hargatik berehala igorri dut zure bilha, eta ongi-ethorri zarela. Orai beraz hemen gare zure aitzinean guziak, Jaunak manatu darozkitzun guzien entzutekotzat.

        34. Orduan Piarresek, ahoa idekirik erran zuen: Zin-zinez ikhusten dut, nor-nor-den ez duela Jainkoak begiratzen;

        35. Bainan haren beldur dena eta zuzenbidean dabilana haren gogarako dela edozein jendakitan.

        36. Jainkoak Israelgo umeei igorri diote hitza, bakea erantzunez Jesu-Kristoren arartekoz: (hau da guzien Jauna.)

        37. Zuek badakizue zer den gerthatu Judean, Galileatik hasirik, Joanesek erantzun izan duen bathaioaren ondoan;

        38. Nola Jainkoak Izpiritu sainduaz eta indarraz gantzutu izan duen Jesus Nazarethekoa, zeina iragan baita eginez ongia eta sendatuz debruak hestutzen zituenak oro, zeren harekin baitzen Jainkoa.

        39. Eta gu, Juduen herrialdean eta Jerusalemen egin izan dituen guziez lekhuko gare; eta hil izan dute habe batetik dilindan.

        40. Jainkoak hura biztu du hirugarren egunean, eta ager zadien nahi izan du,

        41. Ez populu guziari, bainan Jainkoak aitzinetik berezi lekhukoei, guri, zeinek hiletarik biztu den ondoan harekin jan eta edan izan baitugu.

        42. Eta manatu daroku populuaren aitzinean erantzun eta lekhukotasun bihur dezagun, hura dela Jainkoak hilen eta bizien juie ezarri duena.

        43. Profeta guziek lekhukotasun ekhartzen diote, haren baithan sinheste duten guziek, haren izenaren bidez ardietsiko dutela bekhatuen barkhamendua.

        44. Piarresek hitz horiek ahoan zituelarik oraino, Izpiritu saindua jautsi zen hitza entzuten zuten guzien gainera.

        45. Eta Piarresekin ingurebakietarik ethorriak ziren fededunak harritu ziren, Izpiritu sainduaren grazia hedatu zelakoz paganoen gainera;

        46. Aditzen zituzten ezik asko mintzaietan solas egiten eta Jainkoaren handiesten.

        47. Piarresek erran zuen orduan: Nihork debeka othe dezake ura, guk bezala Izpiritu saindua izatu duten haukiek ez ditezen bathaia?

        48. Eta manatu zuen izan zitezen Jesu-Kristo Jaunaren izenean bathaiatuak. Orduan hekiek othoiztu zuten egon zadien zenbait egun hekien baithan.

 

XI. KAP.

        1. Bada, Judean ziren Apostoluek eta anaiek aditu zuten jendaiek ere izatu zutela Jainkoaren hitza.

        2. Berriz, Jerusalemera igan zenean Piarres, ingurebakietarik zirenak, haren kontra hari ziren ihardukika,

        3. Ziotelarik: Ingurebakigabeetara zertako sarthu zare eta hekiekin jan izan duzu?

        4. Piarresek aldiz, hasirik xehatu ziozkaten gauzak lerroan, zioelarik:

        5. Jopeko hirian nintzen othoitzean hari, eta izpirituko altxapen batean izatu nuen ikhuspen bat, jausten zen halako oihal bat, saihal handi bat iduri, lau mokoetarik zerutik beheititzen baitzuten, eta ene alderaino ethorri zen.

        6. Hartara begiak emanik, begira nindagoen, eta ikhusi izan nituen lau hatzetako aziendak, eta lurreko basabereak, eta zierpeak eta zeruko hegastinak.

        7. Bada, mintzo bat ere aditu izan nuen zerratana: Jaiki hadi, Piarres; hil eta jan zak.

        8. Aldiz ihardetsi nuen: Ez, Jauna, zeren arrontekorik edo lohirik egundaino ez baita ene ahoan sarthu.

        9. Bainan bigarren aldian zerutikako mintzoak erran izan zarodan: Jainkoak xahu egin duena, hik ez deith arronteko.

        10. Bada, hori hirur alditaraino gerthatu izan zen; eta gero guziak zerurat bilduak izan ziren.

        11. Eta hara ordu berean, hirur gizon Zesareatik ene gana bidaliak baratzen direla ni nindagoen etxean.

        12. Izpirituak berriz, erran zarodan, deblauki nindohala bekiekin. Aldiz sei anaia haukiek ere enekin ethorri ziren, eta sarthu ginen gizonaren etxean.

        13. Harek berriz, erran zarokun nola ikhusi izan zuen Aingeru bat bere etxean xutik eta erraten ziona: Bidalazu Jopera eta erakharraz zazu Simon, izengoitiz Piarres deitzen dena,

        14. Harek erraten baitarozkitzu hitzak zeinen bidez salbaturen baitzarete, zu eta zure etxe guzia.

        15. Bada, mintzatzen abiatu nintzenean, hekien gainera jautsi zen Izpiritu saindua, hala-nola hatsarrean gure gainera.

        16. Orduan orhoitu nintzen Jaunaren hitzaz, nola erraten zuen: Joanesek urez bathaiatu izan du; zuek ordean Izpiritu sainduaz izanen zarete bathaiatuak.

        17. Baldin beraz Jainkoak hekiei eman izan badiote grazia bera nola guri, Jesu-Kristo Jaunaren baithan sinhetsi dugunei, nor nintzen ni Jainkoari bihurri egiteko?

        18. Horiek entzunik ixildu ziren, eta goretsi zuten Jainkoa, ziotelarik: Jainkoak jendaiei ere eman izan diote beraz bizitzerako urrikia.

        19. Eta-bada, Ezteberen egunetan egin izan zen hesturak barraiatu dizipuluak ibili ziren Phenizia barna, Ziproa eta Antiokia gaindi, Juduei baizik bertze nihori erantzun gabe hitza.

        20. Bainan hekietarik zenbait Ziproarrak ziren eta Zirenearrak, eta Antiokiara sarthu ondoan, Greziarrei ere mintzatzen ziren erantzunez Jesus Jauna.

        21. Eta hekiekin zen Jaunaren eskua, eta sinhesten zuten hainitz Jaunaren ganat itzuli ziren.

        22. Bada, berri horrek jo zuen Jerusalemen zen elizara, eta Antiokiaraino bidali zuten Barnabas.

        23. Ethorri eta Jaunaren grazia ikhusi zuenean, boztu zen eta hizitatzen zituen oro, Jaunarekin gogo hazkarrez egotera;

        24. Ezik gizon prestua zen, fedez eta Izpiritu sainduaz bethea. Eta oste handia iratxiki zen Jaunari.

        25. Gero Barnabas Saulen bilha goan zen Tarsora; eta aurkhiturik, Antiokiara erakharri zuen.

        26. Eta urthe osoa eman zuten hango Elizan, eta oste handia argitu zuten, haletan non Antiokiako dizipuluak lehenak izatu baitziren Kristau izenez deithuak.

        27. Orduko egunetan berriz, Jerusalemetik Antiokiara ethorri ziren profeta batzu;

        28. Eta hekietarik Agabo deitzen batek, jaikirik, Izpiritu sainduaren argiz erantzuten zuen gosete handi bat lurreko bazter orotara ethortzekoa zela, gerthatu zen bezala Klaudioren egunetan.

        29. Orduan dizipuluek burutan hartu zuten, bakhotxak zuenaren arabera laguntzak igortzea Judean egoten ziren anaiei;

        30. Hala ere egin izan zuten, zaharrei Barnabasen eta Saulen eskuz bidaliz.

 

XII. KAP.

        1. Ordu hekietan beretan abiatu zen Herodes erregea Elizaren ume batzuei hestura ematen.

        2. Ezpatatik hilarazi zuen beraz Jakobe, Joanesen anaia.

        3. Ikhusirik, berriz, Juduen gogara egiten zuela, harrarazi zuen Piarres ere. Bada, Airisetako egunak ziren.

        4. Hartu ondoan, preso ezarri zuen, eta lau soldado andanei eman zioten zaintzera, Bazko ondoan populuaren aitzinera nahi baitzuen ilkhiarazi.

        5. Piarres beraz presondegian zaindua zen. Elizatik berriz, othoitza harentzat baratu gabe egiten zen Jainkoari.

        6. Bada, noiz-ere Herodesek atheratzera baitzaramakan, aitzineko gauean berean Piarres lo zagoen bi soldadoren artean, bi gathez tinkatua; eta zainak athe aitzinean zauden presondegiaren begiratzen.

        7. Eta hara agertu zela Jaunaren Aingerua, eta argi batek dirdiratu zuen toki hartan; eta sahetsean jorik Aingeruak atzarrarazi zuen Piarres, erraten zioelarik: Jaiki zaite laster. Eta burdinak erori ziren haren eskuetarik.

        8. Aingeruak erran zioen orduan: Ezar zazu gerrikoa eta jauntz oinetakoak. Eta hala egin zuen. Eta Aingeruak erran zioen: Ezar zazu soingainekoa eta jarraik zakizkit.

        9. Eta ilkhirik jarraikitzen zitzaioen; eta etzakien zinezkoa zela Aingeruaren bidez egiten zen gauza; bainan uste zuen idurikunde bat ikhusten zuela.

        10. Iraganik ordean lehenbiziko eta bigarren zain araldeak, heldu ziren hirira daraman burdinazko athera, zeina bere baitharik ideki baitzitzaioten. Eta ilkhirik goan ziren karrika bat gaindi, eta bat-batean Aingerua galdu zen haren ganik.

        11. Eta bere baithara itzulirik, Piarresek erran zuen: Orai ikhusten dut zinez, bere Aingerua igorri duela Jainkoak, eta itzurrarazi nauela Herodesen aztaparrei eta Judu populuaren igurikitza guziari.

        12. Eta gogoeta horietan ethorri zen Mariaren etxera (Maria hura zen, Joanes izengoitiz Mark deitzen zutenaren ama); eta han baziren asko bilduak eta othoitzean zaudezenak.

        13. Bada, etxe sartzeko athea jo zuenean, Erhode deitzen zen neskatxa bat ethorri zen entzutera.

        14. Eta Piarresen mintzoa ezagutu zueneko, bozkarioaren bozkarioz etzuen athea ideki, bainan barnera laster eginez berria eraman zuen, athean zagoela Piarres.

        15. Bainan hekiek erran zioten: Burutik goan zare. Aldiz hura thematzen zen, hala zela. Hekiek zioten ordean: Haren Aingerua da.

        16. Piarres, berriz, aitzina hari zen joka. Eta ideki zutenean, ikhusi zuten eta harritu ziren.

        17. Bainan ixil zitezen eskuz kheinu eginik, erran zioten noletan presondegitik atheratu zuen Jaunak, eta erran zuen oraino: Berria eremozuete Jakoberi eta anaiei. Eta ilkhirik goan zen bertze toki batetara.

        18. Bada, argitu zenean, etzen nahastura xumea soldadoen artean, hean zer egin othe zen Piarres.

        19. Herodesek berriz, bilharazi eta khausitu etzuenean, estiran erabilirik zainak, manatu zuen hiltzerat eraman zetzazten; eta Judeatik Zesareara jautsirik, han egotu izan zen.

        20. Bada Tiriarren eta Sidondarrentzat hasarre zen. Bainan hekiek gogo ber-batean ethorri zitzaizkon; eta amainaturik Blasto, erregeren gelazaina, galdatu zuten bakea, zeren erregeren lurretarik hazten baitziren hekien tokiak.

        21. Egun berezian beraz, errege soinekotan Herodes tronuan jarri zen, eta pergario bat egiten zioten.

        22. Populuak berriz, oihu egiten zuen: Jainkoaren hitzak dire horiek, eta ez gizon batenak.

        23. Bainan Jaunaren Aingeruak jo zuen han berean, zeren etzioen Jainkoari aithor bihurtu; eta harrek iretsia hil izan zen.

        24. Bada, Jaunaren hitza aitzinatuz eta hedatuz zihoan.

        25. Berriz, Barnabas eta Saul Jerusalemetik itzuli ziren, beren eginbidea betherik, eta berekin harturik Joanes, izengoitiz Mark deitzen zutena.

 

XIII. KAP.

        1. Baziren orduan Antiokiako Elizan profetak eta irakhasdunak, zeinen arteko baitziren Barnabas, eta Simon, Beltza deitzen zutena, Luzio Zirenearra, eta Manahen, Herodes tetrarkaren unhithaurridea, eta Saul.

        2. Bada Jaunaren eginbideetan eta barurean bizi zirelarik, Izpiritu sainduak erran zioten: Berezkidatatzue Saul eta Barnabas, nik hartu ditudan lanekotzat.

        3. Orduan, barur eta othoitz eginik, eta eskuak gainean ezarririk, igorri zituzten.

        4. Izpiritu sainduak bidali zituen bezala, Seleuziara goan ziren, eta handik itsasoz Ziprora.

        5. Eta Salaminara ethorri zirenean, Juduen sinagogetan erantzuten zuten Jainkoaren hitza. Joaneses berriz, han zuten beren zerbitzuko.

        6. Eta irla guzian Paphoseraino ibili ondoan, aurkhitu zuten Barjesu deitzen zen halako Judu gizon azti eta profetaizun bat,

        7. Zeina baitzagoen Serjio Paulo, kontsulorde, gizon zuhurrarekin. Hunek, Jainkoaren hitzaren lehiarekin, galdatu zituen Barnabas eta Saul.

        8. Bainan Elimas aztiak (ezen hori erran nahi zuen haren izenak) zeiher egiten zuen, fedetik gibelarazi beharrez kontsulordea.

        9. Orduan Saul, zeina Paulo ere deitzen baita, Izpiritu sainduaz bethea, begira jarri zitzaioen,

        10. Eta erran zuen: Oi gizon zimarkhuz eta zer-nahi maltzurkeriaz bethea, debru semea, zuzentasun guzien etsaia, ez haiz baratzen Jaunaren bide zuzenen makhurraraztetik.

        11. Eta orai huna Jaunaren eskua hire gainean, eta itsu izanen haiz, noizbait arteo ez baituk ikhusiren iguzkiaren argia. Eta han berean lanbro bat eta ilhunbeak jautsi ziren haren gainera, eta inguruka ibiliz bilhatzen zuen hean, nork emanen zioen eskua.

        12. Orduan, gerthatu zena ikhusirik, sinhetsi zuen kontsulordeak eta ederresten zuen Jaunaren irakhasmena.

        13. Paphosetik ilkhi zirenean Paulo eta bere lagunak, Perje Panphiliakora goan ziren. Joanes aldiz, hekiek utzirik, Jerusalemera bihurtu zen.

        14. Bertzeak berriz, Perje gaindi iraganik ethorri ziren Antiokia Pisidiakora, eta larunbat batez sinagogan sarthu eta jarri ziren.

        15. Bada, legea eta profetak irakurtuak izan zirenean, sinagogako aitzindariek hekien gana bidali zuten erratera: Anaiak, zuetarik nihor balin bada populuarentzat solas on zerbait duenik, errazue.

        16. Orduan, xutiturik eta ixil zitezen eskuaz kheinu eginik, erran zuen Paulok: Israeldar gizonak, eta Jainkoaren beldur zaretenak, adi zazue.

        17. Israelgo populuaren Jainkoak hautatu zituen gure arbasoak, eta altxatu populua, Egiptoko lurrean egoiliar ziren egunetan, eta handik bere eskuaren indarraz zituen erakharri;

        18. Eta mortuan berrogoi urthez jasan zituen hekien aztura tzarrak.

        19. Eta zazpi jendaki xahuturik Kanaango lurrean, zorthera berezi ziozkaten hekien lurrak,

        20. Lau ehun berrogoi eta hamar urtheren buruan bezala; eta gero juieak eman ziozkaten, Samuel profetara dino.

        21. Ordutik galdatu zuten errege bat; eta Saul, Zisen semea, Benjaminen leinukoa eman zioten Jainkoak berrogoi urthez.

        22. Eta hura khendurik, erregetzat eraiki zioten Dabid, zeinari lekhukotasun bihurtu baitzion, zioelarik: Ene bihotzaren araberako gizona aurkhitu dut Dabid, Jeferen umea, zeinak eginen baititu ene nahi guziak.

        23. Hunen ganikako iraulgitik Jainkoak, bere agintzaren arabera, Israeli salbatzaile atheratu dio Jesus,

        24. Hura ethortzeko aitzinean, Joanesek populu guziari erantzun ondoan urrikizko bathaioa.

        25. Bada, bere aldia akhabatzerakoan Joanesek erraten zuen: Ez naiz ni zuek uste nauzuena, bainan huna ene ondotik dathorren bat, dina ez bainaiz haren oinetako lokharrien barraiatzeko.

        26. Anaiak, Abrahamen odoletikako umeak, eta zuen artean Jainkoaren beldur direnak, salbamenduzko hitz hori zuei zaitzue bidalia.

        27. Ezen ezagutu gabez hura, eta larunbatetan irakurtzen diren profeten hitzak, bethe dituzte Jerusalemgo egoiliar eta buruzagiek, juiatu dutenean Jesus;

        28. Eta heriotzerako ariarik batere haren baithan aurkhi etzezaten arren, Pilatori galdegin diote hilaraz zezala.

        29. Eta hartaz iskribatuak diren guziak bethe dituzten ondoan, habetik jautsirik hobian ezarri dute.

        30. Bainan Jainkoak hirugarren egunean hiletarik biztu du; eta asko egunez hura ikhusi izan dute

        31. Harekin Galileatik Jerusalemera ethorriak zirenek, zeinak orai arteo lekhuko baitire populuaren aitzinean.

        32. Eta guk zuei ekhartzen darotzuegu berria, gure arbasoei egina izan den agintza hura,

        33. Gure haurrei bethe diotela Jainkoak, biztu duenean Jesus, hala-nola ere baita bigarren Psalmoan iskribatua: Ene Semea zare zu, egun zaitut nik munduratu.

        34. Eta nola hiletarik biztu baitu, ez dadien gehiago usteltzera bihur, hunela mintzatu da: Betheko darozkitzuet Dabidi egin diozkadan agintza zinak.

        35. Eta oraino bertzerik ere baderra: Usteldura zure Sainduari ikhustera ez diozu utziko.

        36. Ezen Dabid, bere mendean Jainkoaren nahien bethetzen haritu ondoan, lokhartu izan da; eta bere arbasoen aldean ezarri dute, eta ikhusi izan du usteldura.

        37. Zeina ordean Jainkoak hiletarik biztu baitu, ez du harek usteldura ikhusi.

        38. Jakizue beraz, anaiak, haren bidez zaitzuela erantzuten bekhatuen barkhamendua; eta Moisesen legeaz ezin garbitu izan zaitezten gauza guziez,

        39. Hortaz dela garbitzen sinhesten duen bakhotxa.

        40. Begira beraz zuei ez dakizuen gertha profetetan errana dena:

        41. Ikhusazue, arbuiariak, harri eta urth zaitezte; zeren lan bat eginen baitut zuen egunetan, lan bat sinhetsiko ez duzuena, norbaitek erran balezazuete ere.

        42. Bada, ilkhitzen zirelarik, othoiztu zituzten, ondoko larunbatean mintza zekizkioten gauza horietaz.

        43. Eta sinagoga hustearekin, Juduetarik eta Jainkoa adoratzen zuten arrotzetarik moltzo bat jarraiki zen Paulori eta Barnabasi, zeinek beren solasez ekhartzen baitzituzten Jainkoaren grazian gogor egotera.

        44. Ondoko larunbatean berriz, hurran hiri guzia bildu zen Jainkoaren hitzaren entzutera.

        45. Bainan Juduek ikhusi zituztenean gizon murru hekiek, bekhaizgoz bethe ziren, eta burhoka hariz zeiher egiten zioten Pauloren erranei.

        46. Orduan Paulok eta Barnabasek heraberik gabe erran zioten: Zuei behar zitzaitzuen lehenik adiarazi Jainkoaren hitza; bainan hastantzen duzuenaz geroztik, eta ezagutzen duzuenaz geroz etzaretela bethiereko bizitzeaz merezdun, huna non jendaien gana itzultzen garen.

        47. Jaunak alabainan huneletan gaitu manatu: Ezarri zaitut jendaien argitzat, izan zaitezen hekien salbagarri lurraren bazterretaraino.

        48. Paganoak aldiz, hori entzunik, bozkariotan sarthu ziren, eta goresten zuten Jaunaren hitza; eta sinheste hartu zuten Jainkoaz aitzinetik bethiko bizitzerako hautetsiak ziren guziek.

        49. Horreletan aurkhintza guzia gaindi barraiatzen zen Jaunaren hitza.

        50. Bainan Juduek subermatu zituzten emazteki jainkotiar eta handietarikako. batzu, eta hiritar lehenbizikoak, eta jazarketa bat bitzarazi zuten Pauloren eta Barnabasen kontra, eta beren eremuetarik iraizi zituzten.

        51. Hekiek berriz, oinetako herrautsa hekien kontra jorik, Ikoniora goan ziren.

        52. Dizipuluak bizkitartean, bozkarioz eta Izpiritu sainduaz betheak ziren.

 

XIV. KAP.

        1. Bada, Ikonion gerthatu zen, Juduen sinagogara sarthu zirela biak batean, eta haletan mintzatu zirela, non Judu eta Greziar aralde handi batek hartu baitzuen sinheste.

        2. Bainan sinhesgogor gelditu ziren Juduek jauzarazi zituzten paganoen gogoak eta sumindu zituzten anaien kontra.

        3. Luzez egotu ziren beraz, heraberik gabe harituz Jaunaren eginbideetan, eta Jaunak bere hitzari lekhukotasun egiten zioen, hekien bidez sendagailak eta mirakuluak eginez.

        4. Hiriko jendea berriz, bi aldetara jarria zen, batzu Juduen alde, eta bertzeak Apostoluentzat.

        5. Bainan nola paganoak eta Juduek baitzabiltzan hekiei irain egin nahiz eta harrikatu beharrez;

        6. Nabariturik, Apostoluek ihes egin zuten Likaoniako hirietara, Listrara, Derbera, eta inguruan aurkhintza guzira, eta han erantzuten zuten ebanjelioa.

        7. Listran bazen gizon bat, oinetarik hebain izanez, bethi jarririk egoten zena, amaren sabela danik maingu zelakoz, egundaino ez baitzen ibili.

        8. Harek aditu zuen mintzatzen Paulo. Paulok begiratu zioen, eta ikhusirik sinhesten zuela sendatuko zela,

        9. Erran zioen goraki: Jaiki zaite oinen gainera xuxen. Eta jauzi zen, eta bazabilan.

        10. Jendeek berriz, ikhusi zutenean Paulok egin zuena, altxatu zituzten mintzoak, likaonaraz erraten zutelarik: Jainkoak, gizon itxuraren azpian, gure gana jautsi dire.

        11. Eta Barnabas, Jupiter deitzen zuten; eta Paulo, Merkurio; zeren hunek ekhartzen baitzuen hitza.

        12. Jupiterren apheza ere, zeina hiri buruan baitzen, athearen aitzinera ethorri zen, zezenak eta khoroak ekharriz, eta populuarekin sakrifizioak nahi zituen egin.

        13. Bainan Apostoluek, Barnabasek eta Paulok, hori aditu zuteneko, beren soinekoak urraturik jendearen erdira jauzi ziren, oihu eginez

        14. Eta erranez: Gizonak, zer hari zarete? Gu ere hilkizun gare, zuek bezalako gizonak, zuei erantzuten hari garenak, auza hutsal horietarik bihur zaitezten Jainko biziaren ganat, zeinak egin izan baititu zeru-lur-itsasoak, eta hekietan diren guziak;

        15. Zeinak iragan mendeetan utzi baititu jendaiak oro beren bideetan ibiltzera.

        16. Halabadere, ez du bere burua lekhukotasunik gabe utzi, ongia zerutik eginez, uriak eta fruitu aroak igorriz, hazkurria nasai emanez, eta bozkarioz bethez gure bihotzak.

        17. Eta horrela mintzatuz, etzuten nekhez baizik bitimak beren buruei imolatzetik baratu populua.

        18. Bada, Antiokiatik eta Ikoniotik ethorri ziren Judu batzu; eta bereturik populua, Paulo harrikaturik, hila zelakoan hiriz kanpora herrestatu zuten.

        19. Bainan dizipuluak ingurura bildurik, jaiki eta hirira sarthu zen, eta biharamunean Derbera goan zen Barnabasekin.

        20. Eta hiri hari erantzunik ebanjelioa, eta hainitz jende argitu ondoan, itzuli ziren Listrara, Ikoniora eta Antiokiara.

        21. Dizipuluen gogoak hazkartuz, eta fedean irautera berotuz, zeren-eta asko hesturen artetik Jainkoaren erresuman behar baikare sarthu.

        22. Eta eliza bakhotxean aphezak ezarri ondoan, eta barur eta othoitzetan egonik, gomendatu zituzten Jaunari, zeinaren baithan hartu baitzuten sinheste.

        23. Gero Pisidia gaindi ethorri ziren Panphiliara,

        24. Eta Perjen erantzunik Jaunaren hitza, jautsi ziren Ataliara.

        25. Handik itsasoz goan ziren Antiokiara, hiri hartara zeintarik igorriak izan baitziren Jainkoaren graziara, egin zuten lanerakotzat.

        26. Haratu ondoan berriz, eta Eliza bilarazirik, erran zituzten zenbateko gauzak egin zituen Jainkoak hekien bidez, eta nola jendaiei ideki zuen fedearen athea.

        27. Eta han dizipuluekin egotu ziren ez ephe laburra.

 

XV. KAP.

        1. Bada, Judeatik jausten ziren batzuek, irakhasmen hau ematen zioten anaiei: Baldin Moisesen legearen arabera ingurephaiten ez bazarete, ezin salba zaitezkete.

        2. Nola beraz hazkarki ihardetsi baitzioten Paulok eta Barnabasek, xedatua izan zen Paulo eta Barnabas, eta bertzeetarik ere zenbait, gauza hortaz goanen zirela Jerusalemera Apostoluen eta aphezen gana.

        3. Elizakoek beraz hiritik lagundurik, Phenizia eta Samaria gaindi iragaiten ziren, jendaien bihurpenaren berria emanez, eta bozkario handitan ezartzen zituzten anaiak oro.

        4. Aldiz, Jerusalemera ethorri zirenean, berria emanez zenbateko gauzak egin zituen Jainkoak hekiekin, beren ganat hartu zituzten Elizak, Apostoluek eta zaharrek.

        5. Bada, Farisauen aldebandatikako sinhestun zenbait jaiki ziren, ziotelarik, premia zela ingurebak zitezen paganoetarikakoak, eta manatu behar zitzaiotela halaber iduk zezaten Moisesen legea.

        6. Apostoluak eta zaharrak bildu ziren ikhusteko zer egin behar zen gauza horren gainean.

        7. Eta hortaz ongi bilhatu zirenean, Piarresek xutiturik erran zioten: Anaiak, badakizue Jainkoak aspaldi danik gure artean hautu egin duela, jendaiek ene ahotik adi dezaten Ebanjelioko hitza, eta har dezaten sinheste.

        8. Eta bihotzetako berri dakien Jainkoak, lekhukotasun egin izan du, hekiei guri bezala emanez Izpiritu saindua;

        9. Eta hekien bihotzak fedeaz garbituz, ez du egin hekien eta gure artean niholazko berezkuntzarik.

        10. Orai beraz, zergatik frogetan ezartzen duzue Jainkoa, ez gure arbasoek ez guk ezin jasan dugun uztarri bat dizipuluen lephoetara emanez?

        11. Bainan Jesu-Kristo Jaunari esker, salba uste dugu, hala-nola hekiek ere.

        12. Bada, bilkhua oro ixilik gelditu zen, eta entzuten zituzten Barnabas eta Paulo, zeinek ezagutarazten baitziozkaten nolako mirakulu eta sendagailak jendaien artean hekien bidez egin zituen Jainkoak.

        13. Eta ixildu zirenean, Jakobe mintzatu zen zioelarik: Anaiak, entzun nezazue.

        14. Simonek xeheki erran du, nola Jainkoak begiratu duen hastetik, bere izenari jendaien artetik bereztekotzat populu bat.

        15. Eta hortara bat daude profeten erranak, iskribatua den bezala:

        16. Bihurturen naiz gero, eta berriz altxaturen dut Dabiden etxe eroria; osaturen ditut zathi urratuak, eta altxaturen dut hura;

        17. Bilha dezaten Jauna gainerako gizonek eta jendaia guziek zeinen gainera deithua baita ene izena, dio horiek egiten dituen Jaunak.

        18. Jaunak egundainotik ezagutzen du bere obra.

        19. Hargatik dadukat nik; khexurik ez dela emateko jendaietarik Jaunaren ganat itzultzen direnei;

        20. Bainan iskribatu behar zaiotela, begira ditezen idoletan khutsatzetik, lohikeria, haragi itho eta odoletarik.

        21. Alabainan beihala danik Moisesek hiri bakhotxean baditu ezagutarazten dutenak sinagogetan, zeinetan irakurtzen baita larunbat oroz.

        22. Orduan Apostolu eta zaharren gogarako izatu zen Eliza guziarekin, beren artean gizon zenbaiten hautatzea, eta Paulorekin eta Barnabasekin Antiokiara bidaltzea Juda, izengoitiz Barsabas, eta Silas, anaien artean lehenbizikoak zirenak,

        23. Hekiekin hau iskribatzen zutelarik: Apostoluek eta anaia zaharrek Antiokian, Sirian eta Zilizian diren jendaietarikako anaiei, agur.

        24. Nabarituak baikare, gutarikako anaia batzuek nahasi zaituztetela beren solasez, asaldatuz zuen arimak, guk manatu izan gabetarik;

        25. Elkhar gana bildurik egotu ondoan, gure gogarako izatu da hautatzea gizonak eta zuen gana bidaltzea hekiek, Paulo eta Barnabas xitezkoekin,

        26. Zeinak baitire gizon batzu beren biziak eskaini dituztenak Jesu-Kristo gure Jaunaren izena gatik.

        27. Bidali darozkitzuegu beraz Juda eta Silas, zeinek gauza berak hitzez erranen baitarozkitzuete.

        28. Alabainan iduritu zaio Izpiritu sainduari eta guri ere bai, bertze eginbiderik gainera etzaitzuela eman behar, baizik-ere premiazko haukiek:

        29. Begira zaitezten idolei imolatu gauzetarik, odoletik, haragi ithotik eta lohikeriatik, zeinetarik zuen buruak zainduz ontsa eginen baituzue. Izan ongi.

        30. Bidaliak zirenak beraz Antiokiara jautsi ziren, eta sinhestunak bilarazirik, eman zioten gutuna.

        31. Bozkarioz eta gozakariz bethe ziren, hura irakurtu zutenean.

        32. Aldiz Judak eta Silasek, zeinak berak ere profetak baitziren, anaiei asko solas onez gozakari eman zioten, eta hazkartu zituzten.

        33. Hein bat han egotu ziren ondoan berriz, anaiek bakean igorri zituzten beren bidaltzaileen gana.

        34. Bada, Silasi ongi iduritu zitzaioen han gelditzea; Juda beraz Jerusalemera bihurtu zen bakharrik.

        35. Paulo berriz eta Barnabas Antiokian zaudezen, Jaunaren hitza irakhasten eta bertze asko lagunekin irakhasten zutelarik.

        36. Bada, handik zenbait egunen buruan, Barnabasi erran zioen Paulok: Goazen berriz anaien ikhustera Jaunaren hitza erantzun izan dugun hiri guziak gaindi, hean nola othe diren.

        37. Barnabasek aldiz berekin hartu nahi zuen Joanes, Mark deitzen zutena.

        38. Paulok ordean erraten zioen etzena laguntzat onhesteko hekien ganik Panphilia danik gibelerat egin zuen gizona, eta hekiekin lanera goan etzena.

        39. Horren gainean makhurtu ziren, haletan non elkharren ganik berezi baitziren; eta Mark harturik, Barnabasek itsasoz egin zuen Ziprora.

        40. Aldiz, Paulok hautatu zuen Silas, eta bideari eman zen, anaiek Jainkoaren graziara igorririk.

        41. Holetan Siria eta Zilizia gaindi bazabilan, Elizak gogortuz, eta Apostoluen eta zaharren manamenduak begiratzea manatuz.

 

XVI. KAP.

        1. Bada, Derbera eta Listrara heldu izan zen. Eta hara dizipulu bat han bazela, Timotheo deitzen zena, emazteki Judu fededun baten eta aita pagano baten semea.

        2. Listran eta Ikonion ziren anaiek aithor ona egiten zuten hartaz.

        3. Paulok nahi izan zuen berekin eraman; eta harturik ingurebaki zuen, aurkhintza hekietako Juduen ariaz; bazakiten ezik orok paganoa zela haren aita.

        4. Bada, hiriz hiri ibiliz, hangoei begiratzera ematen ziozkaten Apostoluen eta Jerusalemen ziren zaharren ganikako erabakiak.

        5. Eta horreletan fedean gogortzen ziren Elizak, eta egunetik egunera usutzenago ziren.

        6. Bainan Frisia eta Galaziako aurkhintzak iragaiten zituztelarik, Izpiritu sainduak debekatu zioten Asian erantzutea Jaunaren hitza.

        7. Bada, Misiara ethorri ondoan, Bithiniara hari ziren, eta Jesusen Izpirituak etzituen utzi.

        8. Misia iragan zutenean beraz, Troadera jautsi ziren;

        9. Eta gabaz ikhuspen bat agertu zitzaioen Paulori: Mazedoniar gizon bat xutik zagokion, othoizka, eta erranez: Mazedoniara iraganez, iguzu laguntza.

        10. Ikhuspen hori izatu zueneko beraz, berehala bilhatu ginduen Mazedoniara goatea, Jainkoak hangoei ebanjelioaren ematera deithu gintuelakoan.

        11. Horren gainean, Troadetik itsasoz xuxen ethorri ginen Samothraziara, eta biharamunean Naplesera;

        12. Eta handik Filipesera, zeina baita Mazedoniako aurkhintza hartako lehenbiziko hiria eta kolonia. Hiri hartan berriz, zer egin elkharren artean egotu ginen zenbait egunez.

        13. Larunbat egunean aldiz, ilkhi ginen athez kanpo ibai aldera, iduri baitzuen han zela othoitzeko lekhua; eta jarririk solasean ginaudezen bildu ziren emaztekiekin.

        14. Thiatirako emazteki purpuragin bat, Lidia deitzen zena, eta Jainkoa ohoratzen zuena, aditzen egotu zen; Jainkoak ideki zuen haren bihotza Pauloren solasen entzuteko.

        15. Bathaiatuak izan zirenean beraz hura eta haren etxekoak, othoitz hau egin zarokun: Iduri bazaitzue Jainkoaren alderat zin nagoela, sar eta egon zaitezte ene etxean. Eta bortxatu gintuen.

        16. Bada, othoitzera gindoazelarik, gurekin buruz buru egitera gerthatu zen ithon izpiritua zuen neskatxa bat, zeinak, asmatzen hariz, irabazi handia bere nausiei ematen baitzioten.

        17. Pauloren eta gure ondotik jarraiki zen, oihu egiten zuelarik eta erraten: Gizon haukiek dire Jainko guziz goraren zerbitzari batzu, salbamenduko bidea erantzuten darotzuetenak.

        18. Bada, asko egunez egin zuen hori. Bainan khexatzen baitzen Paulo, itzulirik izpirituari erran zioen: Jesu-Kristoren izenean manatzen daiat ilkhi hadien horren baitharik. Eta ordu berean ilkhi zen.

        19. Neskatxaren nausiek ordean ikhusten baitzuten galdu zirela hekien irabaziko pheskizak, Paulori eta Silasi lothurik, plazara eraman zituzten buruzagien aitzinera;

        20. Eta kargudunei erakharririk, erran zuten: Gizon haukiek nahasten dute gure hiria, Juduak ere dire;

        21. Eta bizi molde bat erantzuten dute, hartzea eta begiratzea haizu etzaikuna, Erromarrak garen bezala.

        22. Eta populuak hekien kontra laster egin zuen; kargudunek urrarazi zaroezten soinekoak, eta azota zetzazten eman zuten manua.

        23. Eta zauriz bethe ondoan, preso igorri zituzten, eta zainei manatu, ongi zaint zetzazten.

        24. Holako manuaren gainean, presondegizainak barneko xoxan ezarri zituen, eta oinak zur batez tinkatu ziozkaten.

        25. Bada, gauherdi gainean, Paulok eta Silasek, othoitzean hariz, laudatzen zuten Jainkoa; eta presondegian zirenek aditzen zituzten.

        26. Bat-batean berriz, lur ikhara handi bat egin zen, haletan non presondegiaren asentuak khordokatzen baitziren. Eta hanbatekin zabaldu ziren atheak oro, eta guzien lokharriak zartatu.

        27. Aldiz, presondegizaina atzarri zen, eta ikhustearekin presondegiko atheak zabalduak, ezpata biluzirik, hil nahi zuen bere burua, presonierek ihes egin zutelakoan.

        28. Bainan Paulok oihu handi bat eginez erran zioen: Minik ez egin zure buruari, ezen hemen gare guziak.

        29. Eta argia galdaturik, sarthu zen gizona; eta guzia ikharan, Pauloren eta Silasen oinetara erori zen;

        30. Ilkhiarazi zituen kanporat, eta erran zaroeten: Jaunak, zer egin behar dut salbatua izateko?

        31. Eta ihardetsi zuten: Jesus Jaunaren baithan sinhetsazu, eta zu eta zure etxekoak salbatuak izanen zarete.

        32. Eta hari eta haren etxeko guziei erantzun zaroeten Jaunaren hitza.

        33. Eta presondegizainak hartu zituen gabazko oren berean, garbitu ziozkaten beren zauriak, eta berehala bathaiatua izan zen bere etxeko guziekin.

        34. Gero, bere etxerat eramanik, mahaina ezarri zioten aitzinean; eta boztu ziren hura eta haren etxekoak, Jainkoaren baithan sinheste harturik.

        35. Argitu zenean, kargudunek guardiak erratera bidali zituzten: Utzatzu, gizon horiek.

        36. Presondegizainak aldiz, Paulori eman zioen berri hori: Kargudunek igorri dute zuen uzteko manua; orai beraz ilkhirik zoazte bakean.

        37. Bainan guardiei erran zioten Paulok: Agerian jorik, preso ezarri gaituzte gu Erromar gizonak; eta orai ixilean atheratzen gaituztete? Ez holakorik; bainan ethor beitez,

        38. Eta berek athera begaitzazte. Guardiek beraz kargudunei eraman ziozkaten solas horiek. Eta hekiek izitu ziren, Erromarrak zirela aditurik;

        39. Eta ethorri ondoan, errekeitu zituzten, eta kanporat ematean othoiztu zituzten hiritik goan zitezen.

        40. Orduan presondegitik atheraturik, Lidiaren etxera sarthu ziren; ikhusi zituzten anaiak, gozakari eman zaroeten, eta gero abiatu ziren.

 

XVII. KAP.

        1. Bada, Anphipolisen eta Apolonian gaindi ibili ondoan, ethorri ziren Thesalonikara, eta han bazen Juduen sinagoga bat.

        2. Ohi zuen bezala hekietara sarthu zen Paulo, et hirur larunbatez Iskriturez solas eman zioten,

        3. Erakhutsiz eta adiaraziz Kristok jasan behar zuela: eta nik ezagutarazten darotzuedana, hura da Kristo.

        4. Eta hekietarik, Paulori eta Silasi iratxiki ziren sinheste hartu zuten zenbait, eta Jainkoa adoratzen zuten paganoetarikako oste handi bat, eta emazteki aitoren alabetarik ere ez guti.

        5. Bainan bekhaizgotan sarthurik, eta aphaleko jendetik gizon tzar batzu harturik, Juduek bildu zituzten murruka eta asaldu eman zioten hiriari; eta Jasonen etxera ethorririk, Paulo eta Solas populuaren aitzinera eraman beharrez zabiltzan.

        6. Bainan nola ez baitzituzten atzeman, Jason eta anaietarik zenbait zaramatzaten hiriko buruzagien aitzinera, oihu eginez: Haukiek dire hiria asaldatzen dutenak; haukiek dire hunat ethorri,

        7. Jasonek bere ganat hartu ditu, eta haukiek oro Zesarren erabakien kontra dabiltza, erranez badela bertze errege bat, Jesus.

        8. Horrela subermatu zituzten populua eta horiek aditzen zituzten hiriko aitzindariak.

        9. Eta Jasonen eta bertzeen ganik bermeak hartu-eta, utzi zituzten.

        10. Anaiek berriz, berehala gabaz Bereara igorri zituzten Paulo eta Silas. Harat heldu izan zirenean, haukiek sarthu ziren Juduen sinagogan.

        11. Bada, Bereako Juduak gizonagoak ziren Thesalonikan direnak baino; lehia handirekin onhetsi zuten hitza, Iskriturak egun oroz ikhartzen zituztelarik, hean hala othe ziren gauzak.

        12. Eta sinheste eman zuten hekietarik, eta emazteki pagano aberatsetarik haitzek, eta gizonetarik ez gutik.

        13. Bainan Thesalonikan diren Juduek jakin zutenean, Paulok Berean ere erantzun zuela Jainkoaren hitza, harat goan ziren populuaren subermatzera eta nahastera.

        14. Orduan berehala anaiek igorri zuten Paulo, zihoala itsas-bazterreraino; han gelditu ziren berriz, Solas eta Timotheo.

        15. Aldiz Paulo laguntzen zutenek, Atheneseraino eraman zuten; eta haren ganik Silasentzat eta Timotheorentzat mezua harturik, ahalik lasterrena ethor zitezela haren gana, gibelerat goan ziren.

        16. Bada, Athenesen hekien begira zagoelarik, Paulori bere baithan khexatzen zitzaioen gogoa, hiri hura ikhustean jainko-aizunei mana.

        17. Sinagogan beraz Juduekin eta Jainkoa adoratzen zutenekin, eta plazan, han gerthatzen zirenekin hari zen egun oroz ihardukika.

        18. Baziren berriz, zenbait filosofo Epikurotiar eta Estoiziar harekin ihardukika haritzen zirenak; eta batzuek zioten: Zer derasa elhuntzi horrek? Bertze batzuek aldiz: Jainko berri erantzule bat iduri du; zeren Jesus eta hiletarik biztea ezagutarazten baitzituen.

        19. Eta harturik, Areopagora eraman zuten erraten zutelarik: Jakin dezakegu zer den zuk aiphatzen duzun irakhaspen berri hori?

        20. Ezen gure beharrietara ekhartzen ditutzu halako gauza berri batzu: nahi ginduke beraz jakin zer diren.

        21. (Bada, Athenestar guziek eta han egoten ziren arrotzek etzuten deusere bertze lanik egiten, berri erraten edo aditzen haritzea baizik.)

        22. Paulok beraz Areopagoaren erdian xutik, erran zuen: Athenestar gizonak, gauza guzietan jainkozaleegi bezala iduritzen zarozkidate.

        23. Iragaitean ezik eta zuen jainkomoldeak ikhustean, aldare bat ere aurkhitu izan dut, zeintan iskribatua baitzen: Ezagutugabeko Jainkoari. Beraz ezagutu gabe adoratzen duzuen hura ezagutarazten darotzuet orai nik.

        24. Mundua eta munduan diren gauza guziak egin dituen Jainkoa, zeru-lurren Jauna den bezala, ez da eskuz eginikako tenploetan egoten,

        25. Ez-eta ez da gizonen lanez ohoratzen, zerbaiten eskas balitz bezala noiz-ere berak guziei ematen baitiozkate bizia, hatsa eta gainerakoak oro.

        26. Baten ganik gizate guzia sorrarazi du, lurraren hedadura guzian egon dadientzat, xedatzen ziozkatelarik beren iraupeneko mugak, eta egon-lekhuetako zedarriak,

        27. Bilha dezaten Jainkoa, hean atzemanen eta aurkhituren duten, nahiz ez dugun bakhotxaren ganik urrun;

        28. Ezen haren baithan gare bizi, eta higitzen, eta gare geroni; zuen bertsulari batzuek erran duten bezala: Jainkoaren beraren ganikako iraulgia gare.

        29. Beraz Jainkoaren ganikako iraulgia garen ber, ez dugu uste izateko, gizonaren antzeak eta asmuak moldatu urhe, zilhar edo harri baten iduriko dela Jainkoaren izantza.

        30. Eta horrelako jakitate eskaseko mendeez nardaturik, Jainkoak orai gizonei erantzuten diote, toki orotan guziak urrikitako eginkarietara ditezen eror;

        31. Zeren berezi baitu eguna, zeintan zuzentasunaren arabera juiaturen baitu mundua, hortakotzat hautatu duen gizonaren bidez, sinhesteko aria guziei eman ondoan, hura hiletarik biztuz.

        32. Bada, hilen bizteko solasa aditu zutenean, irriz abiatu ziren batzu; bertzeek berriz, erran zuten: Horren gainean bertze aldi batez entzunen zaitugu.

        33. Horrela ilkhi zen Paulo hekien erditik.

        34. Bainan gizon zenbait haren gana bildu ziren, sinheste hartu baitzuten; hekietan zen Denis Areopagotarra ere, eta Damaris deitzen zen emazteki bat, eta bertze batzu hekiekin.

 

XVIII. KAP.

        1. Paulo ilkhi zen gero Athenesetik, eta Korinthora goan zen.

        2. Eta aurkhiturik Akila deitzen zen Judu bat, ethorkiz Pontoarra, eta Italiatik berriki ethorria bere emazte Prizilarekin (Klaudiok Erromatik manatu baitzituen Judu guziak) hekien gana bildu zen.

        3. Eta nola hekien ofizio berekoa baitzen, hekien etxean egoten eta lanean hari zen: bada, olhaginak ziren ofizioz.

        4. Eta larunbat oroz sinagogan mintzatzen zen, Jesus Jaunaren izena aiphatuz, eta sinhestetan sarrarazten zituen Juduak eta Greziarrak ere.

        5. Aldiz, Mazedoniatik ethorri zirenean Solas eta Timotheo, hitzari jarraiki zen Paulo, Jesus Kristo zela Juduei lekhukotasun eginez.

        6. Bainan bihurtzen baitziren Juduak eta burhoka hari, Paulok bere soinekoak iharrosiz, erran zioten: Zuen gain zuen odola, garbi naiz ni, oraidanik paganoetara banoha.

        7. Eta handik goanik, sarthu zen Tito Justo deitzen zen Jainkoaren adoratzaile baten etxean, zeina baitzen sinagogari iratxikia.

        8. Sinagogako buruzagiak berriz, Krispok, bere etxe guziarekin sinhetsi zuen Jaunaren baithan; eta Korinthoar hainitzek ere aditurik sinhesten zuten eta bathaiatzen ziren.

        9. Bada, Jaunak gabaz ikhuspen batean erran zioen Paulori: Ez izan beldurrik, bainan mantza zaite, eta ez egon ixilik;

        10. Zeren ni zurekin bainaiz; eta nihor etzaitzu bidegabe egitera ethorriko, hiri huntan baitut populu handi bat enea.

        11. Han egotu zen beraz hemezortzi hilabethe, irakhatsiz Jainkoaren hitza.

        12. Bada, Galion zelarik Akaiako kontsulorde, Juduak gogo batean jaiki ziren Pauloren kontra, eta haren tribunalaren aitzinera eraman zuten,

        13. Ziotelarik: Hunek jendeak biltzen ditu legearen kontra den bezala Jainkoaren adoratzera.

        14. Aldiz ahoaren idekitzera abiatzearekin Paulo, Galionek Juduei erran zioten: Baldin zerbait bidegabe edo egitate gaixtoz solas balitz, oi Judear gizonak, entzun zintzazketet ongi.

        15. Bainan hitzez, izenez eta zuen legeaz balin bada, zeronek ikhusiren duzue; ez dut ezen holakoen juie izan nahi.

        16. Eta tribunaletik eragin zioten.

        17. Orduan guziek batean harturik Sosthenes sinagogako buruzagia, jotzen zuten tribunal aitzinean, eta Galionek etzuen hekietaz batere ardurarik.

        18. Paulo berriz, han egotu ondoan asko egun oraino, anaiei agur eginik, itsasoz Siriara goan zen (eta Prizila eta Akita harekin ziren); eta burua murriztu zuen Zenkrean, ezen hala zuen botua.

        19. Eta Ephesorat ethorri, eta hekiek han utzi zituen. Aldiz berak, sinagogara goanez, Juduekin ihardukitzen zuen.

        20. Othoiztu zuten bada luzekiago hekiekin egon zadien; etzuen onhetsi ordean,

        21. Bainan agurrak eginik eta erranik: Berriz zuen ganat itzuliko naiz Jainkoak nahi balin badu; goan zen Ephesotik.

        22. Eta Zesarean leihorrera jautsirik, Jerusalemera igan zen, eta Elizari agur eginik, Antiokiara goan zen.

        23. Han denbora aphur bat eman ondoan, bideari lothu zen, lerroan Galaziako eta Frisiako eremuak gaindi ibiliz, dizipulu guziak fedean gogortuz.

        24. Bada, Apolon deitzen zuten Judu bat, ethorkiz Aletsandriara, eta Iskrituretan jakina, ethorri zen Ephesora.

        25. Jaunaren bidean argitua zen; izpiritu khartsuarekin mintzatzen zen, eta arthatsuki irakhasten zituen Jesusi darontzonak, Joanesen bathaioaz baizik etzelarik oraino jakintsun.

        26. Heraberik gabe abiatu zen beraz sinagogan mintzatzen. Prizilak eta Akilak aditu zutenean, hartu eta hobeki argitu zuten Jaunaren bideaz.

        27. Eta nola Akaiara goan nahi baitzen, anaiek berotu zuten eta iskribatu zioten dizipuluei, Apoloni egin zezoten ongi-ethorri. Heldu izan zen ondoan, sinhestunei hainitz baliatu zitzaioten.

        28. Ezik guzien aitzinean indar handirekin Juduei garaia eramaten zioten, Iskrituretarik erakhutsiz Kristo zela Jesus.

 

XIX. KAP.

        1. Bada, Korinthon zelarik Apolon, gerthatu zen Ephesora ethorri zela Paulo gainaldeko ephaitzak iraganik, eta atzeman zituela dizipulu zenbait,

        2. Eta erran zioten: Sinheste hartu duzuenek izatu duzue Izpiritu saindua? Hekiek berriz, ihardetsi zioten: Ez dugu entzun badenez ere Izpiritu saindua.

        3. Harek aldiz erran zuen: Zer bathaioz zarete beraz bathaiatuak? Ihardetsi zuten: Joanesen bathaioaz.

        4. Orduan Paulok erran zuen: Joanesek bathaiatu izan du populua urrikizko bathaioaz, zioelarik, sinhets zezatela haren ondotik ethortzekoa zenaren baithan, erran nahi Jesusen baithan.

        5. Horiek aditu ondoan, bathaiatuak izan ziren Jesus Jaunaren izenean.

        6. Eta Paulok eskuak gainean ezarri ziozkatenean, Izpiritu saindua hekien gainera jautsi zen, eta mintzo ziren asko mintzaiaz, eta profetisatzen zuten.

        7. Bada, oro hamabi gizonen ingurua ziren.

        8. Berriz, sinagogara goanez, Paulo heraberik gabe mintzatu zen hirur hilabethez, Juduekin ihardukiz eta Jainkoaren erresumari darontzotenetan sinheste harraraziz.

        9. Bainan nola gogortzen baitziren zenbait, eta ez baitzuten sinhesten, guzien aitzinean Jaunaren bideaz ahapaldika mintzatuz, hekietarik gibelatu zen Paulo, dizipuluak berezi zituen, eta egun oroz Tirano deitzen zen baten etxean irakhasten hari zen.

        10. Bada, horrek iraun zuen bi urthez, haletan non Asian egoten ziren Judu eta pagano guziek aditu baitzuten Jaunaren hitza.

        11. Eta Jainkoak Pauloren bidez egiten zituen sendagaila handienak;

        12. Hartarainokoan non, haren gorphutzetik mokanesak eta gerrikoak erien gainera eramaten baitzituzten, eta hekien ganik goaten ziren gaitzak, eta izpiritu gaixtoak ilkhitzen.

        13. Bada, tokiz toki zabiltzan Judu debru iraizleetarik ere zenbait abiatu ziren izpiritu gaixtoak zituztenen gainera deitzen Jesus Jaunaren izena, erraten zutelarik: Paulok erantzuten duen Jesusez errekeitzen zaituztet.

        14. Horren egileak berriz, Seba Juduaren, aphez nausi baten zazpi semeak ziren.

        15. Bainan izpiritu gaixtoak ihardestean, erran zioten: Ezagutzen dut Jesus, eta Paulo nor den badakit; zuek ordean nor zarete?

        16. Eta gizona, zeinaren baithan baitzen debru bat guziz gaixtoa, hekien gainera jauzi zen, eta bia atzemanik, hain ongi hezi zituen, non biluzgorririk eta odoletan ihes egin baitzuten etxe hartarik.

        17. Bada, Epheson egoten ziren Judu eta pagano guziez jakina izan zen hori, eta izialdura erori zen hekien ororen gainera, eta goresten zuten Jesus Jaunaren izena.

        18. Eta sinhestunetarik hainitz heldu ziren beren eginkarien erratera eta aithortzera.

        19. Berriz hekietarik, gaizkinkeriez argitu nahiz ibili ziren hainitzek, beren liburuak ekharri eta guzien aitzinean erre zituzten; eta khondaturik liburu hekien balioa, atzeman zen berrogoi eta hamar mila denariotara igaiten zela.

        20. Horreletan hazkarki hedatzen eta gogortzen zen Jainkoaren hitza.

        21. Bada, horiek egin ondoan, Paulok, Izpirituaren eragintzaz burutan hartu zuen, Mazedonia eta Akaia gaindi Jerusalemera goatea, zioelarik: Hango itzulia eginik, Erroma ere ikhusi behar dut.

        22. Mazedoniara igorri zituen beraz bere zerbitzarietarik bia, Timotheo eta Erasto, eta bere Asian gelditu zen oraino behin.

        23. Egun hekietan berriz, gerthatu zen nahasmendu bat ez aphurra Jaunaren bideari darontzoten gauzetan.

        24. Ezik Demetrio deitzen zen zilhargin batek, Dianari zilharrezko tenplotto batzu eginez, ofizialeei ematen zioten irabazbide bat handia.

        25. Hekiek eta ofizio berekoak bilarazirik, erran zioten: Gizonak, badakizue ofizio huntarik dugula gure irabazia;

        26. Ikhusten eta aditzen duzue, Paulo horrek oste gaitza duela gibelatzen, ez Epheson bakharrik, bainan oraino Asia guzian abantzu, erranez: Eskuz egiten diren gauzak ez dire jainko.

        27. Bada, ez da bakharrik beldur izateko arbuiotara eror dadien gure ofizioa, bainan oraino ezdeusentzat idukia izan dadien Diana handia; eta Asia guziak eta munduak ohoratzen duenaren maiestatea ere ezeztatzen hasiko da.

        28. Hori aditurik, hasarrez bethe ziren, eta oihuka hasi, ziotelarik: Ephesoarren Diana handia.

        29. Eta asalduz bethe zen hiri guzia; eta harrapaturik bi Mazedoniar Pauloren lagunak, Gaio eta Aristarko, guziek batean triatura oldarrean jo zuten.

        30. Paulok berriz, populuaren erdira nahi baitzuen sarthu, dizipuluek etzuten utzi.

        31. Asiako buruzagietarik ere haren adiskide zuen batzuek othoizka gaztiatu zioten etzadien ager triatura.

        32. Bizkitartean batzuek hula egiten zuten oihu eta bertzeek hala; ezen bilkhu nahasia zen, eta gehienek zertaz bilduak zuen etzakiten.

        33. Juduek orduan, sorka aitzinaraziz Alexandro, builaren erditik atheratu zuten. Alexandrok berriz, esku kheinuka galdatzen zuen ixil zitezen, populuari nahi baitzioen eman garbitasun zerbait.

        34. Judua zela ezagutu zuteneko, guziak batean oihuka haritu ziren bi orenen heina: Ephesoarren Diana handia.

        35. Eta iskribauak eztiarazi zuenean jendea, erran zuen: Ephesoar gizonak, nor da ez dakiena, Ephesoko hiria Diana handi eta Jupiterren umearen adoratzaile dela?

        36. Hori ezin ukhatua denaz geroztik, premia da geldirik egon zaitezten eta zuhur ez denik ez dezazuen egin deusere.

        37. Alabainan erakharri ditutzue gizon haukiek ez direlarik hobendun ez sakrilioz ez burhoz zuen jainkosaren kontra.

        38. Norbaitekin xuritzeko zerbait balin badute Demetriok eta horrekin diren langileek, juie bilkhuak egiten dire, badire kontsulordeak ere; hekien aitzinean jazar biozote batzuek bertzeei.

        39. Aldiz, bertze zerbaiten ondoan bazabiltzate, zuzenbidezko bilkhu batean xuri daiteke.

        40. Ezen oraikoan beldur izateko dugu erran dizaguten bihurrialdi bat daramagula, estakururik batere ez dugunaz geroztik ekhar dezakegunik tarrapata hunen ariatzat. Eta horiek erran ondoan, igorri zuen bilkhua.

 

XX. KAP.

        1. Bada, tarrapata gelditu ondoan, Paulok deithu zituen dizipuluak, eta solas onez beroturik hekiek, Mazedoniara goateko bideari lothu zen.

        2. Gero, aurkhintza hekiek iragan zituenean, eta anaiak asko solasaldiz berotu, Greziara ethorri zen.

        3. Han hirur hilabethe eman ondoan, Siriara itsasoz goatekotan zelarik, Juduek hedatu ziozkaten zelatak, eta burutan hartu zuen Mazedonia gaindi bihurtzea.

        4. Bada, lagun goan zitzaizkon Sopater, Pirho Berearraren semea; Aristarko eta Sekundo, Thesalonikarrak; Gaio Derbearra; Timotheo, Tikiko eta Trophimo Asiarrak.

        5. Aitzinean goan baitziren horiek, iguriki gintuzten Troaden.

        6. Guk berriz Airisetako egunen ondotik, itsasoa hartu ginduen Filipesen, eta bortz egunen buruko hekien gana heldu ginen Troadera, han egotu baikinen zazpi egun.

        7. Bada, larunbatetik lehenbiziko egunean, ogiaren hausteko bilduak ginelarik, Paulok ihardukitzen zuen dizipuluekin, eta biharamunean goatekoa baitzen, solasari gauherditaraino iraunarazi zioen.

        8. Eta argi hainitz baziren gu bilduak ginauden salhan.

        9. Berriz, Utiko deitzen zuten gizon gazte bat, leiho baten gainean jarria zagoelarik, logale handiak arthikitzen baitzuen Paulo mintzo zen artean, loak eramanik erori zen hirugarren selharutik beheiti, eta hila altxatu zuten.

        10. Haren gana jautsirik, Paulo etzan zitzaioen gainera, eta besarkatu ondoan erran zuen: Ez asalda nihor, ezen berekin du bizia.

        11. Gero, iganik hautsi zuen ogia, jan zuen eta argitzeraino solas eginik, horreletan abiatu zen bideari.

        12. Bada, bizirik erakharri zuten gizon gaztea, eta hekien baithako gozakaria etzen aphurra izatu.

        13. Guk berriz, untzirat iganik Asonera jo ginduen, handik hartu behar baikinduen Paulo; ezen hala manatu zuen, berak leihorrez nahi baitzuen egin bidea.

        14. Asonen gutaratu zenean beraz, hura harturik Mitilenera goan ginen,

        15. Eta handik urez Kioko parrera heldu izan ginen biharamunean; biharamunagoan jo ginduen Samosera, eta ondoko egunean Miletora ethorri ginen.

        16. Ezen Paulok Epheso bazterrerat uzteko asmua zuen, Asian trikabiderik etzakioen gertha. Higitzen zen alabainan Jerusalemen eman beharrez, ahal bazuen, Mendekoste eguna.

        17. Miletotik beraz Ephesora igorririk, deithu zituen Elizako aphezak.

        18. Haren ganat ethorri eta batera bildu zirenean, Paulok erran zioten: Asian sarthu naizen egunetik badakizue nola zuekin izatu naizen bethi,

        19. Jauna zerbitzatuz aphalguratasun osotan, nigarrekin, era Juduen zelatetarik gerthatu zaizkitan frogapenen erdian;

        20. Nola ez dudan gorde zuentzat on zenik deusere, non ez darotzuedan ezagutarazi eta etzaituztedan argitu kanpoan eta barnetan;

        21. Juduei eta paganoei erantzunez goraki Jainkoaren alderat urrikia, eta Jesu-Kristo gure Jaunaren ganat sinhestea.

        22. Eta orai huna non izpirituaren lokharriaz hertsatua, Jerusalemera nohan, jakin gabe han zer behar zaitan gerthatu,

        23. Baizik-ere bideko hiri guzietan Izpiritu sainduak garbiki darotala erraten, burdinak eta hesturak daudela Jerusalemen ene goait.

        24. Bainan den-gutienik ez naiz hekien beldur; ez dadukat ere ene bizia ene burua baino guphideago, bururatuko ditudan ber-bai ene urhatsa, bai-eta Jesus Jaunaren ganik hartu dudan hitzeko kargua, hura baita Jainkoaren graziazko Ebanjelioari lekhukotasun egitea.

        25. Eta orai huna, nik badakit zuek orok zeinen erditik iragan bainaiz erantzunez Jainkoaren erresuma, ene begithartea ez duzuela gehiago ikhusiren.

        26. Hargatik egungo egunean zin egiten darotzuet, zuen guzien odoletik garbi naizela.

        27. Ez naiz alabainan gibelatu zuei erantzutetik Jainkoaren xede osoa.

        28. Atzarriak zaudezte beraz zuen buruei eta zuen arthalde guziari, haren gainean aphezpiku ezarri baitzaituzte Izpiritu sainduak, hotseman diozozuen Jainkoaren Elizari zeinaren jabe bere odolaren gostuz egin izan baita.

        29. Nik badakit, ni goan ondoan, arthaldea urrikari izanen ez duten otso harrapariak zuen artera sarthuko direla.

        30. Zuetarik beretarik ere jaikiko dire gizonak, dizipuluak berenganatu beharrez tzarkerian mintzatuko direnak.

        31. Hargatik erne zaudezte, gogoan idukiz, hirur urthez gauaz eta egunaz ez naizela baratu zuetarik bakhotxari nigarrekin atzar ematetik.

        32. Eta orai gomendatzen zaituztet Jainkoari eta haren graziazko hitzari, Elizaren altxatzeko eta bere primantzan saindu guziekin pharte emateko ahala duenari.

        33. Nihoren zilhar, urhe edo philden lehiarik ez dut izatu.

        34. Zeronek lekhuko zarete, esku haukiek ni eta enekin zirenak behar ginduenaz mantenatu gaituztela.

        35. Orotaz argitu zaituztet; mengoa delakoz hola lanean hariz herbalen laguntzea; eta Jesus Jaunaren hitzaz orhoitzea, harek erran du ezik: Emateaz zorion gehiago da ezenez hartzeaz.

        36. Eta horiek erran-eta, belhaunikaturik othoitz egin zuen hekiekin ororekin.

        37. Orduan nigar marraskaz jarri ziren guziak, eta Paulori lephotik lothurik musu ematen zioten,

        38. Bihozmin handia baitzuten, erran zaroten hitzaz, gehiago etzutela ezen haren begitharterik ikhusiren. Eta untziraino lagundu zuten.

 

XXI. KAP.

        1. Bada, hekien ganik berezi ginenetik, bide zuzenaz itsastatu ginen Kosera, biharamunean Erhodesera, eta handik Patarara.

        2. Eta han aurkhitu baikinduen Pheniziara zihoan untzi bat, hartara iganik itsasoari eman ginen.

        3. Zipro gainera agertzearekin, hura ezker utziz, Siriari buruz goan eta Tirrera heldu ginen; ezen untziak han utzi behar zuen karga.

        4. Bada, dizipulu batzu aurkhiturik, han egotu ginen zazpi egun; hekiek, Izpirituaren eragintzaz Paulori erraten zioten, Jerusalemera etzadiela goan.

        5. Egun hekien buruan abiaturik bagindoazen, guziek lagunduz hiriz kanporaino beren haur eta emazteekin; eta itsas-hegian belhaunikaturik othoitz egin ginduen.

        6. Eta elkharri osagarri on erranik, untzira igan ginen gu; hekiek berriz, etxalde itzuli ziren.

        7. Itsasoko aldia eginik, jautsi ginen Tirretik Ptolemaidara; eta anaiei agur egitera goanik, egun bat egotu ginen hekiekin.

        8. Biharamunean berriz, abiatu eta Zesareara heldu ginen. Eta Filipe ebanjelistaren etxean sarthurik (Filipe zazpietarik bat zen), haren baithan egotu ginen.

        9. Bazituen lau alaba birjina, profetisatzen zutenak.

        10. Eta nola luzatu baikinduen zenbait egun, Judeatik ethorri zen Agabo deitzen zuten profeta bat.

        11. Gure ganat ethorri-eta, hartu zuen Pauloren gerrikoa, eta bere zangoak eta eskuak estekaturik, erran zuen: Hau dio Izpiritu sainduak: Juduek hunela estekatuko dute gerriko hunen jabea, eta paganoen eskuetara emanen dute.

        12. Hori aditu ginduenean, Paulo othoizten ginduen guk eta toki hartan zirenek etzadien Jerusalemera goan.

        13. Orduan ihardetsi eta erran zuen: Zer hari zarete nigarrez eta ene bihotzari min ematen? Banago ezen, ez ezik estekatua izatera, bainan Jerusalemen hiltzera ere Jesus Jaunaren izenaren gatik.

        14. Eta nola ezin sinhetsaraz baikiniozokeen, baratu ginen, erraten ginduelarik: Jaunaren nahia egin bedi.

        15. Egun hekien buruan xuxendurik Jerusalemera igan ginen.

        16. Zesareako dizipuletarik ere gurekin ethorri ziren zenbait, berekin zakhartelarik aspaldiko dizipulu bat, Mnason Ziproarra, zeinaren etxean izan behar baikinduen leihorra.

        17. Eta Jerusalemera ethorri ginenean, begithartez hartu gintuzten anaiek.

        18. Biharamunean berriz, Paulo gurekin sartzen zen Jakoberen etxean, eta bildu ziren zahar guziak.

        19. Paulok agurrak egin izan ziozkaten ondoan, xeheki erran zioten zer eta zer egin zituen Jainkoak haren arartekoz jendaien erdian.

        20. Horiek aditurik handiesten zuten Jainkoa, eta Paulori erran zioten: Anaia, ikhusten duzu zenbat mila diren Juduen artean sinhetsi dutenak, eta guziak legearen aldera khartsu dire.

        21. Bada, zutaz denaz adituak dire, jendaietan gaindi daudezen Juduei irakhasten diozutela Moisesi ukho egin diozoten, erranez ez dituztela beren semeak ingurebaki behar, eta berek ere ez dutela zeren bizi ohitzaren arabera.

        22. Zer egin beraz? hoberenik da guzien bilaraztea; alabainan jakinen dute ethorria zarela.

        23. Egizu bada guk erraten darotzuguna. Baditugu laur gizon botu bat beren gainean dutenak.

        24. Hekiek harturik, hekiekin sainduets zaitezi, eta hekien gastuak egizkitzu, murritz detzazten beren buruak; eta guziek jakinen dute gezurrak direla zutaz aditu dituztenak, bainan legea begiratuz zabiltzala zu ere.

        25. Paganoetarik sinheste hartu duten hekiez denaz, iskribatu diotegu, gure erabakia dela begira ditezen idoletarik, haragi imolatuetarik, odoletik, haragi ithotik eta lohikeriatik.

        26. Paulok orduan lau gizonak harturik, biharamunean hekiekin bere burua xahutu ondoan, egin zuen tenploko sartzea, erantzuten zuelarik zein egunez akhabatuko ziren xahuketak, eta noiz eginen zen bakhotxarentzateko eskaintza.

        27. Bainan zazpi egunak iragaiten zirelarik, Asiako ziren Juduek, tenploan ikhusi zutenean, sumindu zuten populu guzia, eta eskua gainera eman zioten, oihu egiten zutelarik:

        28. Hel, Israeldar gizonak; hau da populuaren, legearen eta toki hunen kontra orotan irakhasten hari den hura; eta gehiago denik, paganoak ere tenplora erakharririk, toki saindu hau khutsatu duena.

        29. Ezen hirian harekin ikhusi baitzuten Trophimo Ephesoarra, uste zuten tenplora erakharri zuela Paulok.

        30. Eta asaldutan jarri zen hiri guzia, eta murruka bildu zen populua. Eta Paulo harturik, tenplotik kanporat herrestatzen zuten, eta atheak hertsi ziren berehala.

        31. Bada, hura hil beharrez zabiltzalarik, berria heldu zioten ezkardako buruzagiari, gainazpikatzen hari zela Jerusaleme guzia.

        32. Harek berehala soldadoak eta ehuntariak harturik, Juduetara laster egin zuen. Hekiek ikhusi zutenean aitzindaria soldadoekin, Pauloren jotzetik baratu ziren.

        33. Orduan hurbildurik hartu zuen aitzindariak; bi gathez amarra zezatela manatu zuen, eta galdatzen zuen hea nor zen eta zer egin zuen.

        34. Bainan jendepetik, batzuek hula, bertzeek hala oihu egiten zuten. Eta nola ez baitzezakeen argudioaren ariaz gerthurik jakin deusere, manatu zuen gaztelura eraman zezaten.

        35. Eta mailetara heldu izan zenean Paulo, gerthatu zen soldadoek besoetan eraman behar izan zutela populutze gaitzaren ariaz.

        36. Alabainan populu murrua jarraikitzen zen oihu eginez: Hil zazu.

        37. Eta gaztelura sartzerakoan, Paulok erran zioen buruzagiari: Haizu zait zuri hitz baten erratea? Harek ihardetsi zuen: Badakizu greziaraz mintzatzen?

        38. Etzare zu, aitzin hortan buila bat jauzarazi eta mortura lau mila manduler eraman dituen Egiptoar hura?

        39. Eta Paulok erran zioen: Judua naiz zinez, Tarso Ziliziakoa, hbiri ezagutuko hiritarra. Bainan utz nezazu othoi populuari mintzatzera.

        40. Eta nola haizu eman baitzioen, Paulok mail burutik populuari eskuz kheinu egin zioen; eta oro ixildurik, hebrearaz hunela mintzatu zen:

 

XXII. KAP.

        1. Anaiak eta aitak, adi zatzue, orai ematen darozkitzuedan ariak.

        2. Aditu zutenean bada, hebrearaz mintzatzen zitzaiotela, ixilago gelditu ziren oraino.

        3. Eta erraten du: Ni naiz Judu bat, Tarso Ziliziakoan sorthua, hiri hartan hazia, Galamielen oinetan arbasoen, legeko garbitasunean argitua, legearen alderat khartsu, zuek oro egungo egunean bezala.

        4. Heriotzeraino sinheste huni jazarri izan diot, gizonak eta emaztekiak estekatuz eta presondegietara arthikiz,

        5. Lekhukotasun egiten darotadetan bezala aphez handiak eta zahar guziek, zeinen ganik gutunak izanik, Damaseko anaietara bainindohan, handik burdinetan erakhar netzan gaztigaraztekotzat.

        6. Bainan bidean nindohalarik, eta ordukoz Damasera hurbildua, eguerdirian gerthatu zen argi handi batek bet-betan inguratu ninduela;

        7. Eta lurrerat eroririk aditu nuen mintzo bat erraten zarodana: Saul, Saul, zertako darotak jazartzen?

        8. Nik berriz, ihardetsi nuen: Nor zare zu, Jauna? Eta erran zarotan: Ni nauk Jesus Nazarethekoa, zeinari jazartzen baitiok.

        9. Eta enekin zirenek ikhusi zuten argia, bainan etzuten aditu enekin ihardukitzen zuen mintzoa.

        10. Eta erran nuen: Zer eginen dut, Jauna? Orduan Jaunak erran zarotan: Jaikirik hoa Damasera, eta han erranen zaik egin behar dukan guzia.

        11. Eta nola ez bainuen ikhusten, itsutu ninduelakoz argi haren dirdirak, lagunek eskutik eramanez heldu izan nintzen Damasera.

        12. Bada, Ananias deitzen zen bat, legearen araberako gizona, hango Judu guziek lekhukotasun ematen ziotenaz,

        13. Ethorri zen ene gana, eta hurbildurik erran zarotan: Saul anaia, begira zazu. Eta ordu berean begiratu nioen.

        14. Eta erran zarotan: Gure arbasoen Jainkoak aitzinetik berezi zaitu, haren nahia ezagut, zuzena ikhus eta haren ahotikako hitza adi dezazun.

        15. Ezen ikhusi eta aditu ditutzunez izanen zare gizon guzien aitzinean haren lekhuko.

        16. Eta orai zertan zaude hor? Jaiki, bathaia, eta zure bekhatuetarik, Jaunaren izena deithuz, garbi zaitezi.

        17. Bada, Jerusalemera bihurtu ondoan, eta tenploan othoitzean nindagoelarik, izpiritu jauzte bat gerthatu zitzaitan;

        18. Eta ikhusi nuen Jauna, zeinak erraten baitzarodan: Higi zaite eta Jerusalemetik laster ilkhi; zeren ez baitute onhetsiko nitaz egiten duzun lekhukotasuna.

        19. Eta erran nuen nik: Jauna, berek badakite ni nintzela, zure baithan sinhesten dutenen preso ezarle eta sinagogetan zehatzaile;

        20. Eta Eztebe zure lekhukoaren odola ixurtzen zenean, han nintzela ni, onhesten nuela haren heriotzea, eta haren hiltzaileen soinekoak nik zaintzen nituela.

        21. Eta erran zarodan: Zoaz, zeren nik jendaietara bidaliko baitzaitut urrun.

        22. Bada, hitz hortaraino entzuten bazauden, eta altxatu zuten mintzoa, ziotelarik: Khen lurretik horrelako gizona, ez du ezen bizia zilhegi.

        23. Eta marrumaka, eta beren soinekoen arthikitzen, eta goiti herrauts igortzen hasi baitziren,

        24. Buruzagiak manatu zuen gaztelura sar zezaten Paulo, azota eta estiran ezar zezaten, jakitekotzat zergatik egiten ziozkaten halako patarrak.

        25. Eta nola hedez tinkatu baitzuten, Paulok aldean zuen ehuntari bati erraten dio: Haizu othe zaitzue azotatzea Erromar hiritar bat eta kondenatugabea?

        26. Hori aditu zuenean, buruzagiari goan zitzaioen ehuntaria, eta jakintsun egin zuen, zioelarik: Zertara zoaz? ezen gizon hori Erromako hiritar da.

        27. Orduan hurbildurik, Paulori erran zioen buruzagiak: Erradazu hean Erromako hiritar zaren? Eta harek ihardetsi zuen: Bai, hala naiz.

        28. Eta buruzagiak erran zuen: Dirutze ederrari esker ardietsi dut hiritargo hori. Eta Paulok ihardetsi zuen: Ni berriz, sortzez naiz hala.

        29. Haren estiratzera zoazenak beraz urrundu zitzaizkon berehala. Buruzagia ere beldurtu zen jakin zuenean Erromako hiritarra zela, eta zeren hedez tinkatu baitzuen.

        30. Biharamunean berriz, hobeki jakin nahiz hean zer ariaz jazartzen zioten Juduek, khendu ziozkan burdinak, eta manatu zuen bil zitezen aphezak eta biltzar guzia; eta erakharririk Paulo, ezarri zuen hekien erdian.

 

XXIII. KAP.

        1. Bada, Paulok biltzarraren gainera emanez begiak, erran zuen: Anaiak, orai arteo ene barneko zuzentasun bethean ibili naiz Jainkoaren aitzinean.

        2. Horren gainean Ananias aphez handiak aldean zituenei manatu zioten mazelako bat eman ziozoten Paulori.

        3. Paulok erran zioen orduan: Zu, Jainkoak joko zaitu, harrasi zuritua. Zer! legearen arabera ene juiatzeko jarria zare, eta legearen kontra manatzen duzu jo nezaten?

        4. Eta han zirenek erran zuten: Jainkoaren aphez handia madarikatzen duk?

        5. Aldiz Paulok ihardetsi zuen: Anaiak, ez nakien aphez handia zela. Iskribatua da ezen: Ez duzu madarikaturen zure populuko buruzagia.

        6. Bada, Paulok baitzakien, Saduzearrak zirela batzu, eta bertzeak Farisauak, biltzarraren erdian oihu egin zuen: Anaiak, Farisaua naiz eta Farisau semea, eta geroko igurikimenaren eta hilen biztearen ariaz naiz juiamendutan.

        7. Eta horiek erran zituenean, makhurra sorthu zen Farisauen eta Saduzearren artean, eta bi aldetara jarri ziren guziak.

        8. Saduzarrek diote ezen, ez berrizbizterik, ez Aingerurik, ez Izpiriturik ez dela; Farisauek aldiz aithortzen dute bata eta bertzea.

        9. Bada argudio handi bat biztu zen. Farisau batzuek, jaikirik jazartzen zuten eta erraten: Gaizkirik gizon hunen baithan ez dugu aurkhitzen batere. Nork daki hean Izpiritu edo Aingeru bat mintzatu zaionez?

        10. Eta nola gaiztu baitzen borroka, soldado buruzagiak, Paulo xehaka zezaten beldurrez, soldadoei manatu zioten, jautsirik har zezaten hekien erditik Paulo eta gaztelura eraman zezaten.

        11. Ondoko gauean berriz, Paulori agerturik erran zioen Jaunak: Zaude sendorik; ezen nola Jerusalemen nitaz lekhukotasun bihurtu baituzu, hala egin behar duzu Erroman ere.

        12. Bada, argitu zenean, elkharretara bildu ziren Juduetarik zenbait, eta botuz beren buruak lothu zituzten, ziotelarik, etzutela ez janen, ez edanen, Paulo hil zezaten arteo.

        13. Eta zin-hartze horren egileak baziren berrogoiez goiti.

        14. Aphez nausietara eta zaharretara goan ziren, eta erran zaroeten: Botuz hartu ditugu gure buruak, Paulo hil dezagun arteo ez dugula deusere dastaturen.

        15. Biltzarrarekin beraz orai zuek, zerbait gerthuagorik haren ganik jakiteko itxuran, soldadoen buruzagiari gaztia diozozue, zuen aitzinera agerraraz dezan. Gu aldiz, haren hiltzera jarriak gaude zuetaratuko den baino lehen.

        16. Nola ordean Pauloren arrebaren semeak jakin baitzuen zimarkhua, goan eta gaztelura sarthurik, jakintsun egin zuen Paulo.

        17. Paulok berriz, ehuntarietarik bat deithurik, erran zioen: Buruzagiaren aitzinera eramazu gizon gazte hau, badu ezen argitasun zerbait hari emateko.

        18. Ehuntariak harturik eraman zuen buruzagiaren gana, eta erran zuen: Paulo preso denak othoiztu nau zure aitzinera erakhar dezadan gizon gazte hau, zerbait baduelakoz zuri erran beharrik.

        19. Buruzagiak eskutik bazterrerat eraman eta galdatu zioen: Zer argitasun duzu niri emateko?

        20. Aldiz muthikoak ihardetsi zioen: Juduak hitzartuak dire zure othoizteko, Paulo biltzarraren aitzinera agerraraz dezazun bihar, zerbait gerthuagorik haren ganik jakin behar balute bezala.

        21. Zuk ordean ez biatzatzu sinhets; ezen hekietarik berrogoi gizon baino gehiago badire Paulo zelatatzen dutenak, beren buruak botuz harturik ez dutela ez janen ez edanen hura hil dezaten arteo; eta orai zuri agintzaren iguri, xuxenduak daude.

        22. Buruzagiak igorri zuen beraz gizon gaztea, manaturik nihori etziotzon aipha ezagutarazi ziozkan gauzak.

        23. Deithu zituen bi ehuntari eta erran zioten: Gabazko hirugarren oreneko aphain zatzue berrehun oinezko, hirur hogoi eta hamar zaldizko eta berrehun lantzadun, Zesareara goateko;

        24. Eta zaldiak xuxenatzue, Paulo gainean ezarririk, minik gabe eraman dezaten Feliz gobernadorearen gana.

        25. (Beldurrak hartu zuen alabainan. Juduek etzezaten bedere ebats eta hil, eta berak jasan zezan gero bidegabe zerbait, diru izateko haritu balitz bezala.)

        26. Eta gutun bat iskribatu zuen, hau zadukana: Klaudio Lisiasek, Feliz gobernadore guziz onari, agur.

        27. Erromarra zela jakinik gizon hau, soldadoekin goanez atheratu dut Juduek atzeman eta hiltzera zaramatelarik.

        28. Eta jakin nahiz zertaz jazartzen zioten, hekien biltzarrera eraman izan dut.

        29. Aurkhitu dut beren legeko aria batzuez jazartzen ziotela, bainan heriotzea edo burdinak merezi duketen hobenetarik garbi.

        30. Eta nola salhatua izan baitzait zelatak hedatzen diozkatela, zure gana igorri dut, jazarleei ere ezagutaraziz zure aitzinera athera dezaten beren erratekoa. Izan ongi.

        31. Soldadoek beraz, manatua zutenaren arabera, Paulo harturik, gabaz eraman zuten Antipatridera.

        32. Eta biharamunean, zaldizkoei utzirik, goan zitezen harekin, gaztelura itzuli ziren.

        33. Zesareara heldu eta gutuna gobernadoreari eman ondoan, Paulo ere ezarri zuten haren aitzinean.

        34. Gobernadoreak irakurtu eta galdatu ondoan zein herrialdetako zen, eta Ziliziarra zela jakinik,

        35. Erran zioen: Zure jazarleak ethorri diren ondoan entzunen zaitut. Eta manatu zuen, Herodesen jauregian zain zezaten.

 

XXIV. KAP.

        1. Bada, bortz egunen buruan jautsi zen Ananias aphez handia, zahar batzuekin, eta Tertulo zelako hizdun batekin, eta gobernadorearen aitzinera agertu ziren Pauloren kontra.

        2. Eta Paulo deithua izanik, jazartzen abiatu zen Tertulo, zioelarik: Nola bake handitan zuri esker bizi baikare, eta makhur asko zure atzarritasunari esker baitire xuxentzen,

        3. Hori aithortzen dugu bethi eta bazter orotan, oi Feliz guziz ona, eskerrik handienak bihurtuz.

        4. Bainan etzaitzadan luzez iduk, othoizten zaitut aphurtto bat entzun gaitzatzun zure ohiko gozotasunarekin.

        5. Gizon izurriztari hau atzeman dugu, lurreko bazter orotan builetan Judu guzien ezartzen hari, eta Nazarethiarren aldebandako itxindi.

        6. Tenploa khutsatu beharrez ere ibili da; hartu eta gure legearen arabera nahi izan dugu juiatu.

        7. Bainan Lisias, soldado ezkardako buruzagia, ethorri da, eta muthiritasun gaitzean khendu daroku eskuetarik,

        8. Manatuz zure aitzinera ethorztezen horren jazarleak; horren beraren ganik, guk eratxikitzen diozkagun guziez argitu ahalko zare.

        9. Horren gainera berriz, erran zuten Juduek ere hola zirela horiek oro.

        10. Bada, gobernadoreak kheinu eginik mintza zadiela, Paulok ihardetsi zuen: Nola baitakit urthe asko haukietan populu hunen juie zarela, gogo sendoagoz xurituko dut ene burua.

        11. Jakin dezazuke ezen ez duela hamabi egun baino gehiago, adoratzera ethorri naizela Jerusalemera;

        12. Eta ez naute tenploan atzeman nihorekin eskatimatzen, edo jende murru biltzen ez sinagogetan,

        13. Ez-etare hirian: eta ez dire gai, orai ene gain ematen dituztenen frogatzeko zure aitzinean.

        14. Hau aithortzen darotzut ordean, horiek aldebandakeria deitzen duten sinhestearen arabera zerbitzatzen dudala Aita eta ene Jainkoa, legean eta profetetan iskribatuak direnak oro sinhetsiz;

        15. Jainkoaren baithan dudalarik horiek duten igurikimen bera, egun batez prestuen eta gaixtaginen arrebiztea ethorriko dela.

        16. Aria hortaz bermatzen naiz, Jainkoaren eta gizonen alderat ene barnea notharik gabe idukitzera bethi.

        17. Bada, zenbait urtheren buruan ethorri naiz amoina batzuen egitera ene herritarrei, eskaintza eta botuak ene Jainkoari.

        18. Eginkari horietan aurkhitu naute tenploan garbitua, eta ez jende murru baten eta argudioen erdian.

        19. Asiatik ethorri Judu batzu ziren zure aitzinerat agertu behar zutenak eta iratxikile jarri, ene kontra balin bazuten zerbait errateko;

        20. Edo erran bezate haukiek berek, hean biltzarraren aitzinean nintzenean tzarkeriarik atzeman duten ene baithan;

        21. Non ez darotedan jazartzen, guzien aitzinean nindagoelarik, goraki erran dudan solas bakhar huntaz: Hilen biztearen ariaz egun juiatzen nauzue.

        22. Bada, Felizek baitzakien ongi zer erran nahi zuen solas horrek, bertze aldi batetaraino igorri zituen, zioelarik: Lisias ezkardaria ethorri den ondoan, entzunen zaituztet.

        23. Eta ehuntari bati manatu zioen zain zezan Paulo, eta utz zezon phausua, eta haren lagunetarik nihor etzezan debeka haren zerbitzatzetik.

        24. Zenbait egunen buruan berriz, Feliz ethorri zen bere emazte Drusilarekin, zeina Judua baitzen. Deithu zuen Paulo, eta haren ganik entzun zuen nolakoa den Jesu-Kristoren baithako fedea.

        25. Bainan garbitasunetan sartzen baitzen justiziaz, eta xahutasunaz, eta ethortzekoa den juiamenduaz, lotsaturik Felizek erran zioen: Aski aldi huntako, zoaz; bainan ordu onean deithuko zaitut.

        26. Hanbatekin ere, Paulok diru zerbait emanen zioelako ustekerian, aria hortaz ere maiz deithuz, solasean egoten zen harekin.

        27. Bada, bi urthe iragan zirenean, Felizek bere ordain izatu zuen Porzio Festo. Berriz, Juduen gogara egin nahiz, Felizek preso utzi zuen Paulo.

 

XXV. KAP.

        1. Festo ethorri zenean beraz tokiaren gainera, hirur egunen buruan Zesareatik Jerusalemera igan zen.

        2. Aphez nausiak eta Juduetarik lehenbizikoak Pauloren kontra goan zitzaizkon, eta othoizten zuten,

        3. Haren kontra begitharte eskatuz, mana zezan hura Jerusalemera erakharria izan zedin, zelatak hedatzen baitzituzten haren hiltzeko bidean.

        4. Bainan Festok ihardetsi zioten, Zesarean zaindua zela Paulo; bera berriz, laster goatekoa zela.

        5. Eta erran zioten: Zein-ere baitire beraz zuetan lehenbizikoak, hekiek jauts beitez enekin, eta gizon haren baithan gaizki zerbait balin bada, jazar biozote.

        6. Bada, hekien artean, zenbait egun egonik, ez zortzi edo hamar baino gehiago, Zesareara jautsi zen, eta biharamunean jarri zen bere tribunalean eta manatu zuen erakhar zezaten Paulo.

        7. Agertu zenean, inguruan jarri zitzaizkon Jerusalemetik ethorri Juduak, gainera ematen ziozkatelarik hoben hainitz eta gaixtoak, bainan ezin froga zetzazketen.

        8. Paulok hunela garbitu zuen bere burua: Ez dut hutsegin ez legearen, ez tenploaren, ez Zesarren kontra.

        9. Festok ordean, Juduen gogara egin beharrez, Paulori erran zioen: Nahi duzu Jerusalemera igan, eta han gauza horietaz ene aitzinean juiatua izan?

        10. Paulok berriz, ihardetsi zuen: Zesarren tribunalaren aitzinean naiz, hemen behar dut izan juiatua; ez diotet Juduei bidegaberik egin, zerorrek arras ontsa dakizun bezala.

        11. Bidegaberik egin badut ezen, edo heriotzea zor zaioenik zerbait, hiltzea onhesten dut; bainan horien jazarrietan egiarik deusere ez bada, nihork ez nezake horien eskuetarat eman. Zesarri hel egiten diot.

        12. Orduan bere biltzarrarekin mintzaturik, Festok erran zuen: Zesarri hel egin diozu, Zesarren aitzinera goanen zare.

        13. Handik zenbait egunen buruan, Festori agur egitera Agripa erregea eta Berenize jautsi ziren Zesareara.

        14. Eta nola han egun aphur bat egotu baitziren, Festok erregeri aiphatu zioen Pauloz, zerralarik: Gizon bat bada Felizek preso utzia,

        15. Zeintaz, Jerusalemen nintzenean, ethorri baitzarozkitan Juduetako aphez nausiak eta zaharrak, haren kondenamenduaren eske.

        16. Ihardetsi nioten: Ez da Erromarren ohitza gizon baten kondenatzea, eratxikimenduen azpian denak aitzinera izan detzan baino lehen bere jazarleak, eta izan dezan hoben eratxikietarik garbitzeko bidea.

        17. Hunat ethorri zirenean beraz, luzamendurik batere gabe, biharamunean jarri nintzen tribunalean eta manatu nuen erakhar zezaten gizona.

        18. Eratxikitzaileak haren aitzinean jarri ondoan, etzioten deusere jazartzen nik uste nuen bezalako hobenik;

        19. Bainan haren kontra halako errateko batzu zituzten beren erliyioneko sino batzuez eta Jesus zelako hil baten gainean, zeintaz Paulok ihardukitzen baitzuen bizi zela.

        20. Nik horrelako ikhustekotan ez jakinez zer egin, galdatu nioen, hean Jerusalemera goan nahi zuenez, eta han izan hekien gainean juiatua.

        21. Paulok ordean hel eginik, Augustori utz zekion egitekoaren ezagutza, manatu dut zain dezaten Zesarren aitzinera igor dezadan arteo.

        22. Orduan Festori erran zioen Agripak: Neronek ere nahi nuke aditu gizona. Ihardetsi zioen: Adituko duzu bihar.

        23. Biharamunean beraz, Agripa eta Berenize faza handitan ethorri, eta aditokira sarthu zirenean milatariekin eta hiriko lehenbizikoekin, Festok manaturik erakharri zuten Paulo.

        24. Eta erraten du Festok: Agripa erregea, eta zuek oro gurekin hemen zaretenak ikhusten duzue gizona, zeintaz Juduen populu guziak Jerusalemen bilhatu bainau, galdatuz, eta oihu eginez ez dela gehiago bizitzera utzi behar.

        25. Nik ordean ez dut aurkhitu, heriotzea zor zaioen gaizkirik egin duela batere. Bainan nola berak Augustori hel egin izan baitio, erabaki dut igorria izanen zaioela.

        26. Gauza garbirik ez dut horren gainean gure Jaunari iskribatzeko. Hargatik agerrarazi dut zuen aitzinera, eta guziz zure aitzinera, errege Agripa, bilhatu ondoan, izateko zertaz iskriba.

        27. Iduritzen zait alabainan kanorik ez dela presonier baten igortzea, eta haren gaineko ariak ez ezagutaraztea.

 

XXVI. KAP.

        1. Bada, Paulori erran zioen Agripak: Haizu zaitzu zure alde mintzatzea. Orduan Paulok, eskua hedaturik, hasi zuen egitekoa xuritzen:

        2. Dohatsu dadukat ene burua, oi errege Agripa, zeren zure aitzinean behar naizen garbitu egun Juduek jazartzen darozkidaten gauzetarik;

        3. Ezen arras ontsa argitua zare gauza guziez eta Juduen arteko ohitza eta gora-beherez.

        4. Behintzat ene bizia gazte danik nolakoa izatu den hastetik ene herritarren erdian Jerusalemen, jakintsun dire Judu guziak;

        5. Badakite, baldin lekhukotasun bihurtu nahi badute, hastetik bizi izan naizela Farisau arara, gure erliyioneko aralde ikhusienaren arabera.

        6. Eta orai, juiamendu baten menean nago, Jainkoak gure arbasoei egin agintzaren igurikitza gatik,

        7. Hartara heltzeko pheskizan bizi direlarik gure hamabi leinuak, gau eta egun zerbitzatuz Jauna. Igurikimen hortaz Juduek hoben egiten darotade, oi errege.

        8. Jainkoak bizturen dituela hilak, hortan zer dadukazue ezin-sinhetsizkorik?

        9. Nik halabadere uste izan nuen, ahalaz zeiher egin behar nioela Nazaretheko Jesusen izenari.

        10. Hala egin dut ere Jerusalemen, eta aphez nausietarik eskuak izanik, preso ezarri ditut sainduetarik asko; eta hiltzen zituztenean, onhesten nuen erabakia.

        11. Eta sinagoga guzietan gaztigatzen nituelarik, bortxatzen nituen burho egitera; eta geroago eta gehiago erhotua hekien kontra, hiri arrotzetaraino jarraikitzen nintzaioeten.

        12. Horrelako urhatsean Damasera nindohalarik egun batez, aphez nausiek eman indar eta eskuekin,

        13. Eguerdi bethean, oi errege, bidean ikhusi nuen zerutikako argi batek, iguzkiarena baino dirdirigarriagoa zenak, inguratu gintuela ni eta enekin batean zirenak.

        14. Eta nola guziak lurrerat erori baikinen, aditu nuen mintzo bat, hebrearaz erraten zarotana: Saul, Saul, zertako jazartzen darotadak? Gogor zaik akhuloari uztar egitea.

        15. Aldiz nik erran nuen: Nor zare zu, Jauna? Eta Jaunak ihardetsi zuen: Ni nauk Jesus, hik jazartzen diokana.

        16. Bainan jaiki hadi eta oinen gainera xuti; ezen huna zertako agertu natzaikan, ezar hezadan kargudun eta lekhuko ikhusi ditukan eta ikhusaraziren darozkiatan gauzen gainean,

        17. Atheratuko baihaut populuaren aztaparretik eta jendaienetarik, zeinen gana bidaltzen baihaut orai,

        18. Hekiei begien idekitzera, ilhunbeetarik argira eta satanen eskupetik Jainkoaren gana bihur ditezen, izatekotzat bekhatuen barkhamendua eta sainduen artean pharte ene baithako fedearen bidez.

        19. Aria hortazi errege Agripa, zerutikako ikhuspenari ez nintzaioen sinhetsgaitz egotu;

        20. Aitzitik, Damasen, Jerusalemen eta Judeako eremu guzian daudezenak, eta paganoak ere deitzen nituen urrikitan sartzera eta Jainkoaren gana bihurtzera urrikizko eginkariei lothuz.

        21. Horra zer ariaz Juduek, tenploan nintzenean harturik, ni hil beharrez zaramatzaten beren egin-ahalak.

        22. Bainan oraidinokoan, Jainkoaren laguntza heldurik, badiraukat, ttipi-handien aitzinean lekhukotasun eginez, deusere erran gabe bertzerik, profetek eta Moisesek gerthatzekoak zirela aiphatu dituztenak baizik,

        23. Kristok jasan behar zuela, hiletarik lehenbizi bizturik populuari eta jendaiei argia ezagutaraziren ziotela.

        24. Horien erraten eta gauzen xuritzen hari zelarik, gora-gora erran zioen Festok: Zoratzen zare, Paulo; zure jakitate handiak burtzoratzen zaitu.

        25. Eta Paulok ihardetsi zioen: Ez noha burutik, Festo guziz ona, bainan egiazko eta zuhurtziazko solasak atheratzen ditut.

        26. Ezen horietaz jakintsun da errege, zeinari ere uzkurtasunik gabe mintzo bainatzaio; ez dut alabainan uste deusere badela horietan ezagutzen ez duenik; ezen hor ez da deusere zokhotan gerthaturik.

        27. Profetetan sinhesterik baduzu, errege Agripa? Badakit baduzula.

        28. Agripak aldiz Paulori erraten dio: Guti batik barnean sinhetsarazten darotadazu Kristau egin nadien.

        29. Eta Paulok: Oxala ez gutirik barnean, bainan xahuki, ez zu bakharrik, bainan entzuten dauden guziak ere egiten bazinezte egun, ni naizen bezala, gathe haukiez lekhat.

        30. Eta jaiki ziren errege, gobernadorea, Berenize eta hekiekin jarriak zirenak.

        31. Eta aldaratu zirenean, elkharren artean mintzo ziren, zerratelarik: Ez du gizon horrek egin deusere heriotzea edo burdinak merezi dukeenik.

        32. Agripak berriz, Festori erran zioen: Utz zaitekeen gizon hori, Zesarri hel egin ez balio.

 

XXVII. KAP.

        1. Bada, erabakia izan zen bezain laster, Paulo Italiara itsasoz igorria izanen zela, eta hura bertze presonierekin emanen zela, Julio deitzen zen, Augustoren ezkardako ehuntari baten eskuan,

        2. Adrumetar untzi batera iganik, itsastatzen abiatu ginen Asiako leihorren bazterraz, gurekin jarraikitzen zelarik bethi Aristarko, Thesalonikako Mazedoniarra.

        3. Biharamunean berriz, Sidonera heldu ginen. Bada, Juliok Pauloren alderat gizatiarki egiten baitzuen, onhetsi zioen adiskideen ikhustera eta egitekoen xuxentzera goan zadien.

        4. Eta handik abiatu ginenean, luia baikinduen Ziproko gerizaz iragan ginen.

        5. Eta Ziliziako eta Panphiliako itsasoa gaindi ethorri ginen Listrara, zeina Liziako baita;

        6. Eta han, Italiara zihoan Aletsandriar untzi bat aurkhiturik, ehuntariak hartara aldatu gintuen.

        7. Asko egunez emeki ibili eta nekhe handirekin Gnidoko parrera ethorri ondoan, haizeak zeiher egiten zarokulakoz, Kretari buruz Salmonen aldera jo ginduen;

        8. Eta hegiz hegi, nekherekin ethorri ginen Portuona deitzen den toki batetara, zeinari hurbil baita Thalasako hiria.

        9. Bada, nola hainitz denbora goan baitzen, eta itsas-aroa ordukoz gaiztua, ezen ordukoz iragana zen barura, Paulok solas eman zioten untzian zirenei,

        10. Erraten ziotelarik: Gizonak, ikhusten dut itsasketa gaitz eta kalte handiren bide izaten hasten dela, ez ezik kargaren eta untziarentzat, bainan oraino gure bizientzat.

        11. Ehuntariak ordean hobeki sinhesten zituen lemazaina eta maistrua, ezenez Pauloren erranak.

        12. Eta nola portua neguaren iragaiteko ez baitzen ona, handik itsasoari lotzeko asmua hartu zuten gehienek, hean nihondik negutearen egitera goan ahal othe zitazkeen Pheniziara, zeina Kretako portu bat baita, hegoaren eta ipharraren arteko haizeei dagoena.

        13. Bada, hegoak ematen zuelakoz, beren asmua bururaturen zutelako ustean, Asondik abiaturik bazihoazen Kretako leihor bazterraz.

        14. Bainan handik laster irlari buruz jo zuen iphar-iguzki deitzen duten haize buhunba batek.

        15. Eta nola boliaka eramana baitzen untzia, eta haizeari ezin ihardets baitziozokeen, haizeen gogara utzirik, harekin eramanak ginen.

        16. Berriz, Kauda deitzen den irla batetara erortzen hari baikinen, nekhez bildu ahal izan ginduen xalupa.

        17. Hura goititu ondoan, untzian zirenek baliatzen zituzten laguntza guziak, untzia tinkatuz, legar metetara erortzeko beldurrarekin; eta masta jautsirik, hala ziren eramanak.

        18. Phesiak aitzinat gogorki jotzen gintuelakoz, untzia itsasora hustu zuten biharamunean;

        19. Eta hirugarren egunean, berek arthiki zituzten untziko tresnak.

        20. Berriz, zenbait egun hartan ez baitzen ageri ez iguzki ez izar, eta phesia ez baitzen xumeterat hari, orduko galdua zen gure salbatzeko pheskiza guzia.

        21. Eta nola barur baikinaudezen aspaldian, guzien erdian jaiki zen orduan Paulo, eta erran zuen: Gizonak, ni entzunik, etzen Kretatik higitu behar, horrelako bidegabe eta arthikitzeen egiteko.

        22. Aldiz orai erraten darotzuet, hazkarrik iduk dezazuen bihotza, ez da ezen zuetarik nihorentzat izanen biziaren galtzerik; ez da galduko untzia bera baizen.

        23. Ezen gau huntan, Jainkoaren aingeru bat, zeinarena bainaiz ni, eta zeina zerbitzatzen baitut, gelditu da ene aitzinean,

        24. Dioelarik: Ez izan beldurrik, Paulo; Zesarren aitzinera agertu behar zare; eta huna Jainkoak eman darozkitzula zurekin itsasoan dihoazen guziak.

        25. Aria hortaz, gizonak, zaudezte gogoak hazkarrik; Jainkoaren baithan badut sinhestea, nola errana izan baitzait hala gerthaturen dela.

        26. Bainan irla batera erori behar gare.

        27. Bada, hamalaugarren gaua jautsi ondoan, Adriatiko itsasoan ginabiltzalarik, itsasturuak nabarmendu ziren leihor zenbaiti hurbiltzen hari zirela.

        28. Eta beruna arthikirik, atzeman zituzten hogoi braza; eta handik aphur bat haratago, aurkhitu zituzten hamabortz braza.

        29. Orduan, zenbait toki gaitzetara eror gintezen beldurrez, untziaren gibeletik lau aingura arthikirik, argiaren iguri gelditu ginen.

        30. Bada, itsasturuek untzitik ihes goatea bilhatzen baitzuten, xalupa itsasora jautsi ondoan aingurak burukitatik hedatzera abiatzeko itxuran;

        31. Ehuntariari eta soldadoei erran zioten Paulok: Horiek untzian ez badire gelditzen, zuek ezin salba zaitezkete.

        32. Orduan soldadoek ebaki zituzten xaluparen lokharriak, eta erortzera utzi zuten.

        33. Eta argia hasi zenean, Paulok jatera hertsatzen zituen oro, zioelarik: Gaur hamalaugarren eguna da barurik zaudeztela iguri, deusere hartu gabe.

        34. Hargatik hertsatzen zaituztet zuen onetan jan dezazuen zerbait, ezen ez da zuetarik nihoren burutik ile bat galduko.

        35. Hori erran ondoan, ogia harturik, guzien aitzinean Jainkoari esker bihurtu zioen, eta hautsirik jaten hasi zen.

        36. Orduan jabalago egin ziren guzien barneak, eta jatekoa hartu zuten hekiek ere.

        37. Bada, untzian orotara baginen hamahirutan hogoi eta hamasei arima.

        38. Eta jatekoz ase ondoan, itsasorat bihia arthikiz arindu zuten untzia.

        39. Argia zabaldu-eta berriz, etzuten leihorra ezagutzen; bainan hegi ona zuen golkho bati ohartu ziren, hartara asmu baitzuten, ahal bazen untziaren erorraraztea.

        40. Eta aingurak altxatu ondoan, lemako lokharri guziak batean laxatuz, itsasoari utzi zituzten beren buruak; eta behereko bela haizeari emanik, leihorrera jokhatu ziren.

        41. Eta nola erori baikinen, bi alderetarik ura duen lur zerrenda batera, ondartu zuten untzia; eta aitzineko muthurra sarthua gogor zagoen; itsasoaren indarrak ordean urratzen zuen gibelaldea.

        42. Bada, soldadoen asmua zen presonieren hiltzea, beldurrez-eta igerika atheraturik itzur zadien zenbait.

        43. Bainan, Paulo salbatu nahiz, ehuntariak debekatu zuen holakorik egitea; eta manatu zuen igerika zitazkeenek, lehenik arthik zetzazten beren buruak, eskapa zitezen eta leihorrerat athera.

        44. Eta gainerakoak, batzu oholen gainean, eta bertzeak untzi pusken gainean eramanak ziren; eta horrela gerthatu zen, guziak leihorrera itzuri zirela.

 

XXVIII. KAP.

        1. Itzuri ginenean, orduan jakin ginuen Malta deitzen zela irla hura. Basatarrek berriz, erakhutsi zarokuten gizatiartasun ez xumea.

        2. Ezen egur zama bati su emanik berotu gintuzten guziak, uri dixiduak baitziren eta hotz hari.

        3. Paulok berriz, aihen zamaxka bat bildu eta suan ezarririk, beroak ilkhiarazi zuen bipera bat, eta eskutik lothu zitzaioen.

        4. Basatarrek ikhusi zutenean zierpe hura haren eskutik dilindan, elkharri erraten zuten: Gizon hori heriotzegin zenbait ahal da, itsasoari itzuri ondoan, zeruko asperrak bizitzera uzten ez duenaz geroztik.

        5. Paulok ordean, surat iharrosirik zierpea, minik etzuen izatu batere.

        6. Basatarrek aldiz uste zuten hantuko eta bat-batean eroririk hilen zela. Bainan luzez iguri egonik, ikhusi zutenean gaitzagorik etzitzaioela gerthatzen, gogoz aldatuz, Jainko bat zela zerasaten.

        7. Bada, aurkhintza hartan ziren irlako buruzagiaren ontasunak; Publio zuen izena, eta bere etxerat harturik, begitharterekin iduki gintuen hirur egunez.

        8. Berriz, gerthatu zen Publioren aita sukharrarekin eta beheitikoarekin eri ohean. Ikhustera goan, zitzaioen Paulo; eta othoitz eginik eta eskuak haren gainean ezarririk, osagarritara bihurtu zuen.

        9. Hori gerthatu ondoan, irlan gaitz zerbait zuten guziak hurbiltzen eta sendatzen ziren.

        10. Halabadere ohore handiak egin zarozkiguten, eta itsasoari lotzean, behar zen guzia harrarazi zarokuten:

        11. Bada, hirur hilabetheren buruan hartu ginduen itsasoa Aletsandriar untzi batean, zeinak irlan egin baitzuen negutea, eta Kastor zuen ezagutkaritzat.

        12. Sirakusara heldu izan ginenean, han baratu ginen hirur egunez.

        13. Handik leihor hegiz ethorri ginen Erheiiora; eta biharamunean hegoak emanik, ethorri ginen bigarren egunean Puzolera,

        14. Non anaia batzu aurkhiturik, othoiztuak izan baikinen hekiekin egotera zazpi egun; eta gero hartu ginduen Erromako urhatsa.

        15. Aditu zutenean hango anaiek, bidera ethorri zarozkigun Apioren plazaraino eta Hirur-Ostatuetara. Hekiek ikhustearekin, Paulok eskerrak bihurtu ziozkan Jainkoari eta onthu zitzaioen gogoa.

        16. Bada, Erromara heldu izan ginenean, haizu utzi zioten Paulori bere gain egotea zaintzen zuen soldadoarekin.

        17. Hirur egunen buruan berriz, Juduetarik lehenbizikoak deithu zituen Paulok. Eta ethorri zirenean, erran zioten: Anaiak, deusere ez nuelarik egiten nik, ez populuaren ez arbasoen ganikako azturen kontra, Jerusalemen hartu eta Erromarren eskuetan ezarri naute.

        18. Ene gainean garbitasunak egin ondoan, haukiek igorri nahi izan naute, zeren ene baithan ez baitzen heriotzezko ariarik batere.

        19. Bainan zeiher egiten zutelakoz Juduek, Zesarri hel egitera bortxatua izatu naiz, ez bada ene jendakiari zerbait eratxikitzeko gogoz.

        20. Hargatik beraz galdatu dut zuen ikhustea eta zuei mintzatzea. Alabainan Israelen igurikimenari esker naiz gathe huntaz inguratua.

        21. Eta hekiek ihardetsi zioten: Judeatik ez dugu zutazko gutunik izatu; eta anaietarik nihor ez da ethorri zure kontrako berriekin edo zerbait gaizkiren erratera.

        22. Galdatzen dugu beraz zerorren ganik aditzea zer duzun bihotzean, ezen nabarituak gare aldebanda hortaz, orotan zeiher egiten diotela.

        23. Bada, Paulori berezi baitzioten egun bat, moltzo handitan ethorri zitzaizkon egoten zen tokira; eta Paulok, erakhusten zioten Jainkoaren erresuma lekhukotasunak atheratuz, eta goizetik arrats hariz Moisesen legetik eta profetetarik hekiei Jesusen gaineko sinhestea harrarazi beharrez.

        24. Eta batzuek sinhesten zituzten haren erranak; bertzeek berriz, etzituzten sinhesten.

        25. Eta nola ez baitziren beren artean batera erortzen, gibelerat goan ziren, Paulok atheratzen ziotelarik hitz bakhar hau: Ala ongi mintzatu baita gure arbasoei Izpiritu saindua, Isaias profetaren ahoz,

        26. Erran duenean: Zoaz populu horren gana, eta errozute: Beharriz entzunen duzue eta ez adituko, begiz ikhusiren duzue, eta etzarete ohartuko.

        27. Thoildua da ezik populu horren bihotza; eta beharri gortuekin entzun, eta begiak hertsi dituzte, beldurrez ikhus begiz, ardiets beharriz, adi bihotzez, itzul ditezen eta senda detzadan.

        28. Jakizue beraz jendaiei bidalia zaiotela Jainkoaren ganikako salbamendu hori, eta onhetsiko dutela hekiek.

        29. Eta horiek erran zituenean, haren ganik goan ziren Juduak, eskatima handitan beren artean.

        30. Bada, bi urthe oso eman zituen hartu zuen etxean, eta haren gana ethortzen ziren guziei begitharte egiten zioten,

        31. Erantzunez Jainkoaren erresuma, eta Jesu-Kristo Jaunari darontzonak irakhatsiz, heraberik batere gabe, eta nihork debekatu gabetarik.

 

aurrekoa hurrengoa