www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (III) - Testament Berria
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESU-KRISTOREN EBANJELIO SAINDUA
LUKEN ARABERA

 

I. KAP.

        1. Nola bermatu baitire asko iskribuz xuxentzera guthartean bethe diren gauzen solasa,

        2. Erran darozkiguten bezala, hastetik beren begiz ikhusi izan dituztenek, eta hitzaren irakhasle izatu direnek;

        3. Uste izan dut nik ere, orotaz hastetik ardurarekin argitu naizen ondoan, behar narozkitzula, Theofilo prestua, arrimu onean iskribuz ezarri;

        4. Jakintsun izan zaitezen argitua zaren gauzen zintasunaz.

        5. Herodes, Judeako erregeren egunetan, bazen aphez bat, Zakarias deitzen zena, Abiaren andanakoa; eta haren emaztea Aaronen alabetarik zen, eta Elizabeth zuen izena.

        6. Bada, Jainkoaren aitzinean zuzenak ziren bata eta bertzea, estakururik gabe zabiltzanak Jaunaren lege eta manamendu guzietan.

        7. Eta haurrik etzuten, Elizabeth agorra baitzen eta biak adinetan aitzinatuak.

        8. Gerthatu zen bada, bere andanaren aldian aphezgoko eginbideak bethetzen zituelarik Jainkoaren aitzinean,

        9. Zortheak, aphezen arteko ohitzaren arabera, berezi zuela Jaunaren tenploan sarthurik isentsuaren eskaintzeko.

        10. Eta populu guzia kanpoan zagoen othoitzean, isentsuaren eskaintzeko mugan.

        11. Bada, Jaunaren Aingerua Zakariasi agertu zitzaioen isentsuko aldarearen eskuinean xutik.

        12. Eta ikhustean laztu zen Zakarias, eta ikhara jauzi zitzaioen.

        13. Bainan Aingeruak erran zioen: Ez izi, Zakarias, ezen entzuna izan da zure othoitza, eta Elizabeth zure emazteak emanen darotzu seme bat, zeina deithuko baituzu Joanes;

        14. Eta izanen da zure bozgarri eta goiheregarri, eta haren sortzeaz hainitzak sarturen dire bozkariotan.

        15. Ezen handi izanen da Jainkoaren aitzinean, eta ez du edanen arnorik ez-eta mozkortzeko edaririk, eta bere amaren sabeletik izanen da Izpiritu sainduaz bethea;

        16. Eta Israelgo umeetarik hainitz bihurraraziren ditu beren Jainko Jaunaren ganat.

        17. Haren aitzinean ibiliren da Eliasen izpirituarekin eta indarrarekin, itzularazteko aiten bihotzak semeen ganat eta sinhesgogorrak prestuen gurbiltasunera, Jaunari aphain diozon populu bat osoki erratekogabea.

        18. Eta Zakariasek erran zioen Aingeruari: Zertarik ezagutuko dut hori? alabainan zaharra naiz ni, eta ene emaztea adinetan goana.

        19. Eta ihardestean Aingeruak erran zioen: Ni naiz Gabriel, Jainkoaren aitzinean egoten naizena, eta bidalia naiz zuri mintzatzera eta berri hunen ematera.

        20. Eta orai beretik izanen zare mutu, eta haukiek gerthatu ditazkeen eguneraino ezin mintzatuko zare, zeren ez ditutzun sinhetsi ene hitzak, beren orduan betheko direnak.

        21. Bizkitartean populua Zakariasen begira zagoen, eta harritzen zen, luzatzen zuelakoz tenploan.

        22. Bada, ilkhi zenean, ezin mintza zakioketen eta ezagutu zuten zerbait ikhuspen izatu zuela tenploan; bera kheinuka hari zitzaioten, eta gelditu zen mutu.

        23. Eta bethe zirenean haren eginbideetako egunak, goan zen bere etxerat.

        24. Egun horiez geroztik, Elizabeth, haren emaztea, izorra gerthatu zen, eta gordea zagoen bortz hilabethez, zioelarik:

        25. Hunela egin darot Jaunak, noiz-etare begiratu baitarot, gizonen aitzinean jasaiten nuen laidoaren khentzeko.

        26. Bada, seigarren hilabethean, Gabriel Aingerua Jaunaz igorria izan zen Galileako hiri, Nazareth deitzen zen batera,

        27. Birjina baten gana, zeina eskontzaz emana baitzen, Josep deitzen zen Dabiden etxetikako gizon bati; eta Maria zen birjinaren izena.

        28. Eta haren aitzinera sarthurik, Aingeruak erran zioen: Agur, graziaz bethea zarena: Jauna da zurekin: Emaztekien artean zare benedikatua.

        29. Aditu zuenean, Maria asaldatu zen solas horietaz, eta gogoan zerabilkan zer erran nahi zuen holako agurrak.

        30. Eta Aingeruak erran zioen: Ez izi, Maria, ezen esker aurkhitu duzu Jainkoaren baithan.

        31. Huna sabelean amatzera zihoazela, eta erdiko zare seme batez, eta emanen diozu izena Jesus.

        32. Handi izanen da, eta deithuko da Guziz-Goraren Semea, eta Jainko Jaunak emanen dio bere aita Dabiden tronua, eta bethi guzian erreginaturen da Jakoben etxearen gainean;

        33. Eta haren erregetasunak ez du akhabatzerik izanen.

        34. Bada, Aingeruari erran zioen Mariak: Nola eginen da hori, ez dut alabainan gizonik ezagutzen?

        35. Eta ihardestean Aingeruak erran zioen: Izpiritu saindua jautsiren da zutara, eta Guziz-Goraren indarrak zure gainera hedaturen du bere itzala. Eta hargatik zure ganik sorthuko den Saindua, deithuko da Jainkoaren Semea.

        36. Eta hara Elizabeth, zure kusia ere, bere zahartzean seme batez izorra dela; eta agorra deitzen dutenarentzat, seigarrena da hilabethe hau;

        37. Jainkoarentzat deus ez baita ezinik.

        38. Orduan erran zuen Mariak: Huna Jainkoaren neskatoa, egin bekit zure erranaren arabera. Eta Aingerua goan zen haren ganik.

        39. Bada, egun hekietan, Maria jaikirik goan zen lehiatuki basaburuetan gaindi Judako hirira;

        40. Eta sarthu zen Zakariasen etxean, eta Elizabethi eman zioen egun ona.

        41. Eta Elizabethek entzun zueneko Mariaren agurra, haurra sabelean jauzi zitzaioen, eta Izpiritu sainduaz bethe zen Elizabeth;

        42. Eta oihu batekin erran zuen: Ala benedikatua baitzare emaztekien artean, eta benedikatua da zure sabeleko fruitua.

        43. Eta nondik heldu zait zorion hau, ene gana dathorla ene Jaunaren ama?

        44. Ezen huna zure agurra ene beharrietara heldu bezain sarri, haurra bozkarioz jauzi zaitala sabelean.

        45. Dohatsu zeren duzun sinhetsi; ezen betheko dire Jaunaren izenean erran izan zaizkitzunak.

        46. Eta erran zuen Mariak: Ene arimak goresten du Jauna,

        47. Eta ene izpiritua goiherez jauzten da ene Jainko salbatzailearen baithan.

        48. Begiratu baitio bere sehiaren aphaltasunari, huna gizate guziek gaurgero deithuren nautela dohatsua.

        49. Alabainan gauza handiak ene baithan egin ditu ahaldun denak, eta haren izena da saindu.

        50. Eta haren urrikalmendua mendetik mendera da hedatzen haren beldurra dutenen gainera.

        51. Agertu du bere besoaren indarra, suntsiarazi ditu beren bihotzeko asmuetan goratzen zirenak.

        52. Beren jarlekhutik gora zirenak jautsarazi ditu, eta iganarazi behera zirenak.

        53. Gosez zaudenak gainditu ditu ontasunez, eta aberatsak igorri biluz.

        54. Eskutik hartu du Israel bere zerbitzaria, orhoiturik bere urrikalkortasunaz;

        55. Agindu izan zioten bezala gure arbasoei, Abrahami eta haren ondokoei menderen mendetako.

        56. Bada, Maria Elizabethekin egotu zen hirur hilabetheren heina, eta gero itzuli zen bere etxerat.

        57. Berriz, Elizabethi ethorri zitzaioen haur izateko muga, eta erdi zen seme batez.

        58. Eta haren hauzo eta ahaideek aditu zuten nola Jaunak haren gainean erakhutsi zuen bere urrikalmendua, eta harekin bozkario hartu zuten.

        59. Eta zortzigarren egunean ethorri ziren haurraren ingurephaitera, eta bere aitaren izenetik deitzen zuten Zakarias.

        60. Bainan amak ihardesten zuelarik erran zuen: Ez; bainan Joanes izanen du izena.

        61. Eta hekiek erran zioten: Nihor ez da zure ahaidegoan izen hortaz deitzen denik.

        62. Aitari berriz, kheinuz galdatu zioten, hean nola nahi zuen deith zadien haurra.

        63. Eta oholtto bat galdaturik, iskribuz erran zuen: Joanes da hunen izena. Eta balditu ziren guziak.

        64. Bada, ordu berean ideki zen haren ahoa eta deskoropilatu haren mihia, eta Jainkoa benedikatuz mintzo zen.

        65. Eta laztura batek hartu zituen hekien hauzo guziak, eta Judeako basaburu guzietan barraiatzen zituzten berri horiek;

        66. Eta aditu guziak hartu zituzten bihotzean barna, ziotelarik elkharri: Zer dadukazue izanen dela haur hori? Alabainan harekin zen Jaunaren eskua.

        67. Eta Zakarias, haren aita, bethea izan zen Izpiritu sainduaz, eta profetisatu zuen, zioelarik:

        68. Eskerrak Israelgo Jainko Jaunari, zeren den ethorri bere populuaren ikhustera eta berrerostera;

        69. Eta zeren Salbatzaile indarduna eraiki darokun Dabid bere zerbitzariaren etxean;

        70. Hastetik izatu diren profeta sainduen ahoaz agindu zarokun bezala,

        71. Atheratuko gintuela gure etsaien menetik, eta gaitzirizkotan gaduzkaten guzien eskuetarik,

        72. Urrikalmendutan hartuz gure arbasoak, eta orhoituz bere patu sainduaz.

        73. Gure aita Abrahami egin zaroen zin emanen zarokula,

        74. Gure etsaien eskupetik atheratuak izanik, beldurrik gabe zerbitza dezagun

        75. Gure biziko egun oroz saindutasunean eta zuzentasunean haren begien azpian.

        76. Eta zu, haurra, deithua izanen zare Guziz-Goraren profeta; ezen Jaunaren begithartearen aitzinean goanen zare haren bideen aphaintzeko;

        77. Haren populuari eman dakioen salbamenduko argia, bere bekhatuen barkhamenduko,

        78. Gure Jainkoaren errai urrikalmendutsuen bidez, zeinen eraginduraz zeru gainetik ikhustera baitathorkigu iguzki jaiki-berria,

        79. Argitzea gatik ilhunbeetan eta heriotzearen itzalean jarriak daudezenak, bakerako bidean bidatzeko gare urhatsak.

        80. Bada, handitzen hari zen haurra, eta izpirituz hazkartzen, eta mortuan zagoen Israelen aitzinera agertu beharko zen eguneraino.

 

II. KAP.

        1. Bada, egun hekietan gerthatu zen ilkhi zela Zesar Augustoren erabaki bat, lur guziko izenen hartzeko.

        2. Lehenbiziko izen hartze hori egina izan zen Zirinoz, Siriako gobernadoreaz.

        3. Eta bazihoazen oro, zein bere hirira bere izenaren ematera.

        4. Josep ere Galileatik, Nazaretheko hiritik, Judeara igan zen, Dabiden hirira, zeina deitzen baitzen Bethlehem, Dabiden etxetik eta odoletik zelakoz,

        5. Izenen ematera bere emazte Mariarekin, zeina izorra baitzen.

        6. Bada, han zirelarik gerthatu zen Mariari bethe zitzaizkola erditzeko egunak.

        7. Eta erdi zen bere seme lehen-sorthuaz, eta xatharrez inguratu eta etzan zuen hei bateko askan, zeren hekientzat ostatuan lekhurik ez baitzen.

        8. Eta baziren aurkhintza berean artzain batzu gauazko mugetan aldizka ardien zain egoten zirenak.

        9. Eta hara Jaunaren Aingerua aldean gelditu zitzaiotela, eta Jainkoaren argiak inguratu, eta izialdura handi batek hartu zituen.

        10. Eta Aingeruak erran zioten: Ez izi, ezen huna non ekhartzen darotzuedan berri bat, populu guziarentzat bozkario handiren bide izanen dena;

        11. Gaur, Dabiden hirian sorthu baitzaitzue Salbatzaile bat, zeina baita Kristo Jauna.

        12. Eta huntarik ezaguturen duzue: Haurtto bat aurkhituren duzue xatharrez inguratua, eta hei bateko askan ezarria.

        13. Eta ordu berean Aingeruarekin jarri ziren zeruko armadako aralde handi batzu, Jainkoa goresten eta erraten zutenak:

        14. Ospe Jainkoari zeru gorenetaraino, eta lurrean bake esker oneko gizonei.

        15. Eta Aingeruak hekien ganik zerurat itzuli ondoan, artzainek elkharri erran zuten: Goazen Bethlehemeraino, eta dugun ikhus Jaunak gerthatu dela ezagutarazi darokun gauza hori.

        16. Eta lehiaz ethorri ziren, eta aurkhitu zituzten Maria eta Josep, eta haurttoa askan etzana.

        17. Eta ikhusi zutenean, ezagutu zuten egia zela haur hartaz errana izan zitzaioten solasa.

        18. Eta aditu zuten guziak espantatuak zauden hortaz eta artzainek erran zaroeztenez.

        19. Bada, Mariak gauza horiek oro zaduzkan, bere bihotzean erabiliz.

        20. Eta itzuli ziren artzainak, Jainkoa goresten eta laudatzen zutelarik aditu eta ikhusi zituzten gauza guziez, errana izan zitzaiotenaren arabera.

        21. Goan zirenean zortzi egun haurraren ingurephaiteko, eman zioten izena Jesus, zeina baitzen Aingeruak eman zioena, amaren sabelean sorth zadien baino lehen.

        22. Eta bethe zirenean Mariaren garbitzapeneko egunak, Moisesen legearen arabera, haurra eraman zuten Jerusalemera, Jaunaren aitzinera haren agertzeko,

        23. Jaunaren legean iskribatua den bezala: Muthilki guziak, amaren sabela lehenbizikorik idekiko dutenak, Jaunaren aitzinean izanen direla sainduetsiak;

        24. Eta sakrifiziokotzat emateko, Jaunaren legean errana den bezala, bi usoaphal, edo bi etxusokume.

        25. Eta Jerusalemen bazen orduan gizon bat, deitzen zena Simeon; eta zen gizon hura zuzena eta Jainkoaren beldurti, Israelen gozakariaren iguriki zagoena, eta Izpiritu saindua haren baithan zen.

        26. Eta Izpiritu sainduak ezagutarazi zioen, etzuela heriotzea ikhusiren, non etzuen lehenik ikhusten Jaunaren Kristo.

        27. Eta izpirituak erakharri zuen tenplora. Eta nola bere burhasoek baitzerarkaten Jesus haurra, harentzat egiteko legeak manatzen zuena,

        28. Simeonek hartu zuen besoetara, eta benedikatu zuen Jainkoa, eta erran zuen:

        29. Orantxe, Jauna, utziko duzu zure zerbitzaria bakean hiltzera, zure hitzaren arabera;

        30. Ezen ikhusi dute ene begiek zure ganikako Salbatzailea,

        31. Populu guzien begien aitzinera atheratu duzuna,

        32. Jendaki guziak argitu behar dituen zuzia, Israelgo zure populuaren leloa.

        33. Eta ait-amak espantatuak zauden, haurraz erranak ziren solas horien gainean.

        34. Eta benedikatu zituen Simeonek, eta erran zioen haren ama Mariari: Huna ezarria dela haur hau hainitzen galpenetan eta hainitzen salbamendutan Israelen; eta jomen bat bezala, zeinari alde orotarik jazarriko baitzaio;

        35. Eta zeroniri ezpatak iraganen darotzu arima, ager ditezen asko bihotzetako asmuak.

        36. Eta bazen profetesa bat, Ana, Phanuelen alaba, Aserren leinutikakoa; adin handitan sarthua zen, eta neskatxa zelarik hartu senharrarekin bizi izan zen zazpi urthez.

        37. Eta alhargun egotu zen hura laur hogoi eta laur urthetaraino, eta etzen tenplotik aldaratzen, gau eta egun Jauna zerbitzatuz barur eta othoitzetan.

        38. Hura ere ordu berean harat gerthaturik, eman zen Jaunari aithorren bihurtzen, eta haurraz mintzatzen Israelen berrerospenaren iguri zauden guziei.

        39. Jaunaren legearen arabera egin beharrak akhabatu ondoan, itzuli ziren Galileara, Nazaretheko beren hirira.

        40. Bizkitartean haurra hari zen larritzen eta hazkartzen, zuhurtziaz bethea; eta Jaunaren dohaina haren baithan zen.

        41. Eta haren burhasoak urthe oroz Jerusalemera goaten ziren Bazko besta-burutako.

        42. Eta hamabi urthetan zelarik, nola Jerusalemera igan baitziren, besta eguneko ohitzaren arabera,

        43. Besta egunak iragan ondoan gibelerat itzultzen zirenean, Jerusalemen gelditu zen Jesus haurra, eta burhasoak etziren ohartu.

        44. Ustez-eta lagunen andanan zen, egin zuten egun baten bidea, eta beren ahaide eta ezagunetan galdatzen zuten hartaz.

        45. Eta ez baitzuten aurkhitzen, Jerusalemera itzuli ziren haren ondoan.

        46. Eta gerthatu zen, hirur egunen buruan atzeman zutela tenploan, irakhasleen erdian jarria, hari zela hekien entzuten eta hekiei galde egiten.

        47. Eta aditzen zuten guziak harrituak zauden haren umotasunari eta haren ihardesteari.

        48. Hala ikhusi zutenean beraz, balditu ziren; eta erran zioen bere amak: Haurra, zertako egin darokuzu holakorik? Huna zure aita eta ni bihotzminekin ginabiltzala zure ondoan.

        49. Eta ihardetsi zioten: Zertan zinabiltzaten ene bilha? etzinakiten ene Aitari dagozkioten gauzetan behar naizela aurkhitu?

        50. Bainan etzuten ardietsi harek erran solasa.

        51. Eta jautsi zen hekiekin eta goan zen Nazarethera; eta hekien eskupeko bizi zen. Eta haren amak bere bihotzean zaduzkan gauza horiek oro.

        52. Eta Jesus aitzinatuz zihoan zuhurtzian, adinetan, eta grazian, Jainkoaren eta gizonen begietan.

 

III. KAP.

        1. Bada, Tiberio Zesar enperadore zen hamabortzgarren urthean, Ponzio Pilato Judean gobernadore zelarik, Herodes Galilean tetrarka, haren anaia Filipe Iturean eta Trakonitako eremuan, Lisanias berriz Abilinan;

        2. Ana eta Kaiphas aphez handi zirelarik, Jaunaren hitza mortuan atheratu zitzaioen Joanesi, Zakariasen semeari.

        3. Eta ethorri zen Jordaneko herrialde guzira, erantzunez urrikizko bathaio bat bekhatuen barkhamendutako,

        4. Iskribatua den bezala Isaias profetaren hitzetako liburuan: Mortuan oihuz dagoenaren hitza: Aphain zazue Jaunaren bidea, xuxen zatzue haren bidexkak;

        5. Betheko dire haran guziak, mendiak eta aldapak beheratuko, makhurrak xuxenduko, eta malkharrak bide zelhai eginen,

        6. Eta gizon guziek ikhusiren dute Jainkoa ganikako Salbatzailea.

        7. Erraten zioten beraz haren ganik bethaioaren hartzera ilkhitzen ziren osteei: Sugekumeak, nork erakhutsi darotzuete ethortzekoa den hasarreari ihes egiten?

        8. Egizkitzue beraz urrikizko behar-bezalako eginkariak; ez abia erraten: Guk Abraham dugu aita. Ezen nik derratzuet, Jainkoak harri horietarik umeak eman detzozkeela Abrahami.

        9. Haizkora jadanik arbolaren erroan ezarria da. Edozein arbola fruitu onik ez dakharrena, ebakia eta surat arthikia izanen da.

        10. Eta osteak galdeka hari zitzaizkon, ziotelarik: Zer eginen dugu bada?

        11. Aldiz ihardestean erraten zaroeten: Bi soineko dituenak, gabe denari eman biozo bat; eta jatekorik duenak, orobat egin beza.

        12. Berriz, zerga biltzaileak ere ethorri ziren haren ganik bathaioaren hartzera, eta Joanesi erran zaroten: Nausia, guk zer eginen dugu?

        13. Eta ihardetsi zioten: Zuek deusere ez egin manatua zaitzuenetik gehiago.

        14. Berriz, soldadoek ere galdatu zioten: Eta guk zer eginen dugu? Eta erran zioten: Nihoren gainean ez erabil bortxarik, ez egin bidegabekeriarik; eta zuen soldata aski izan bedi zuren gogara.

        15. Bainan nola populuak uste baitzuen, eta guziek beren baithan baitzerabilkaten hean Joanes ez othe zaitekeen Kristo:

        16. Joanesek guziei ihardetsi zioten erranez: Nitaz denaz, bathaiatzen zaituztet uraz; heldu da ordean nitaz ahaldunagoa den bat, zeinari oinetako lokharrien barraiatzeko dina ez bainaiz; harek bathaiaturen zaituztete Izpiritu sainduaz eta suaz.

        17. Eskuan du bahea, eta garbituren du bere larraina, eta bihia bere bihitegira bilduren du; lastoak berriz, ezin iraungizko suan erreren ditu.

        18. Bertze asko solas on ere populuari ematen ziozkan ongirat deitzean.

        19. Bada, nola erantzuten baitzioen Herodes tetrarkari, Herodias bere anaiaren emaztea gatik eta erabili zituen bertze gaixtakerien ariaz,

        20. Herodesek egin zuen oraino gehiago, eta guzien gainera preso ere ezarri zuen Joanes.

        21. Bada gerthatu zen populu guzia bathaiatzen zenean, eta Jesus ere bathaiatua izanik, othoitzean zagoenean, zerua zabaldu zela,

        22. Eta haren gainera jautsi zen Izpiritu saindua gorphutz itxuran, uso bat iduri; eta mintzo bat egin zen zerutik: Zu zare ene Seme maitea, zure baithan baitadukat nik ene gozoa.

        23. Jesusek, abiatu zenean, bazuen hogoi eta hamar urtheren heina, zelarik, uste zutenaz, Josepen semea; Josep baitzen Heliren seme, Heli Mathatena,

        24. Mathat Lebirena, Lebi Melkirena, Melki Janena, Jane Josepena,

        25. Josep Mathathiasena, Mathathias Amosena, Amos Nahumena, Nahum Hestirena, Hesli Nagjerena,

        26. Nagje Mahathena, Mahath Mathathiasena, Mathathias Semeirena, Semei Josepena, Josep Judasena,

        27. Judas Joanarena, Joana Erresarena, Erresa Zorobabelena, Zorobabel Salathielena, Salathiel Nerirena,

        28. Neri Melkirena, Melki Adirena, Adi Kosanena, Kosan Elmadanena, Elmadan Herrena,

        29. Her Jesusena, Jesus Eliezerrena, Eliezer Jorimena, Jorim Mathatena, Mathat Lebirena,

        30. Lebi Simeonena, Simeon Judarena, Juda Josepena, Josep Jonarena, Jona Eliakimena,

        31. Eliakim Melearena, Melea Menarena, Mena Mathatharena, Mathatha Nathanena, Nathan Dabidena,

        32. Dabid Jeferena, Jese Obedena, Obed Boozena, Booz Salmonena, Salmon Naasonena,

        33. Naason Aminadabena, Aminadab Aramena, Aram Efronena, Efron Pharesena, Phares Judarena,

        34. Juda Jakobena, Jakob Isaakena, Isaak Abrahamena, Abraham Tharerena, Thare Nakorrena,

        35. Nakor Sarugena, Sarug Erragaurena, Erragau Phalegena, Phaleg Heberrena, Heber Salerena,

        36. Sale Kainanena, Kainan Arphatsadena, Arphatsad Semena, Sem Noerena, Noe Lamekena,

        37. Lamek Mathusalerena, Mathusale Henokena, Henok Jaredena, Jared Malaleelena, Malaleel Kainanena,

        38. Kainan Henosena, Henos Sethena, Seth Adamena, Adam Jainkoatena.

 

IV. KAP.

        1. Bada Jesus Jordanetik itzuli zen Izpiritu sainduaz bethea, eta Izpirituak mortuan erabili zuen

        2. Berrogoi egunez, eta debruak tentatzen zuen. Eta egun hekietan etzuen jan deusere; eta hekiek iragan ondoan, gosetu zen.

        3. Bada, debruak erran zioen: Jainkoaren Semea balin bazare, errozu harri huni ogi bilhaka dadien.

        4. Eta Jesusek ihardetsi zioen: Iskribatua duk, ez dela ogiz bakharrik bizitzen gizona, bainan Jainkoaren ganikako hitz guziz.

        5. Eta debruak eraman zuen mendi gora baten gainera, eta begi itzuli batean erakhutsi ziozkan lurreko erresuma guziak,

        6. Eta erran zioen: Emanen darotzut bothere hori guzia eta horietako ospea; ezen erresuma horiek emanak izan zaizkit, eta nik nahi dudanari ditut ematen.

        7. Baldin beraz adoran jartzen bazare ene aitzinean, zureak izanen dire oro.

        8. Eta ihardestean, Jesusek erran zioen: Iskribatua da: Adoratuko duk hire Jainko Jauna, eta hura bakharrik zerbitzatuko.

        9. Eta debruak eraman zuen Jerusalemera, eta ezarri zuen tenploaren kaskoan, eta erran zioen: Jainkoaren Semea balin bazare, jauz zaite hemendik beheiti.

        10. Iskribatua da ezen, zutaz manatu dituela bere Aingeruak, zu zeitzazten begira;

        11. Eta beren eskuez idukiko zaituztela, beldurrez-eta dinaz behaztopa zadien harrian.

        12. Orduan Jesusek ihardestean erran zioen: Errana duk: Hire Jainko Jauna ez duk tentaturen.

        13. Tentazione horiek oro erabili ondoan, debruak gibelerat egin zuen bertze ordu bateraino.

        14. Eta Izpirituaren eragintzaz, Jesus itzuli zen Galileara, eta haren omena ilkhi izan zen aurkhintza guzira.

        15. Irakhasten hari zen hango sinagogetan, eta handiesten zuten guziek.

        16. Eta ethorri zen Nazarethera, hazia izan zen lekhura, eta larunbat egunean ohi zuen bezala sarthu zen sinagogan, eta irakurtzeko jaiki zen.

        17. Eman zioten Isaias profetaren liburua; eta liburua zabaldu zueneko, atzeman zuen lekhua, zeintan iskribatua baita:

        18. Ene gainean da Jaunaren Izpiritua; hargatik nau gantzutu; igorri nau beharrei ebanjelioaren erantzutera, bihotz erdiratuen sendatzera,

        19. Erantzutera gathibuei berrerospena, eta itsuei argiaren emaitza; zaphatuak direnen libratzera, Jaunaren urrikalmenduzko urthearen, eta sariztapeneko egunaren erantzutera.

        20. Eta liburua hertsi ondoan bihurtu zioen sinagogako buruzagiari eta jarri zen. Eta sinagogan guzien begiak haren gainean zauden.

        21. Eta hasi zitzaioten erraten: Egungo egunean bethetzen da zuen beharriz aditu duzuen iskritura hori.

        22. Eta guziek aithor ematen zioten, eta espantatuak zauden haren ahotik ilkhitzen ziren solasen esker ederrari, eta erraten zuten: Hau ez othe da bada Josepen semea?

        23. Eta erran zioten: Erantzunen darotazue naski errankizun hau: Midikua, senda zazu zure burua; hemen ere, zure herrian egizkitzu hain gauza handiak, nola entzun baitugu Kapharnaumen egin izan ditutzula.

        24. Erran zioten gero: Egiaz derratzuet, profetarik ez dela bere herrian onhetsia izan denik.

        25. Erraten darotzuet egiazki, Eliasen egunetan Israelen baziren asko emazteki alhargun, zerua egon zenean hirur urthe eta sei hilabethez hertsia, gosete handi bat egin baitzen lur guzian.

        26. Eta hekietarik baten ganat ere etzen bidalia izan Elias, bainan bai Sarepta Sidoniakora, emazteki alhargun baten gana.

        27. Eta baziren asko legentsu Israelen Eliseo profetaren egunetan, eta hekietarik nihor etzen garbitu, baizik-ere Naaman Siriarra.

        28. Horiek aditurik, sinagogan guziak suminduraz bethe ziren.

        29. Eta jaiki ziren, eta hiritik iraizi zuten, eta hiria jarria zen mendiko pendoitz muthurrera eraman zuten handik beheiti arthikitzeko.

        30. Bainan hura hekien erditik iraganez goan zen.

        31. Eta jautsi zen Kapharnaum Galileako hirira, eta han irakhasten hari zitzaioten larunbat egunetan.

        32. Eta harritzen ziren haren irakhasmenaz, eskudantziazkoa zelakoz haren solasa.

        33. Eta sinagogan bazen gizon bat debru lohi batek zadukana, eta deihadar egin zuen,

        34. Zerralarik: Utz gaitzatzu; zer da zure eta gure arteko, Jesus Nazaretharra? gure galtzera ethorria othe zare? Badakit nor zaren; Jainkoaren Saindua zare zu.

        35. Eta Jesusek larderiatuz erran zioen: Ago ixilik, eta hoa gizon horren ganik. Eta debruak gizona guzien erdira arthikirik, ilkhi zen haren baitharik, eta etzioen egin minik batere.

        36. Eta ikhara jarri zen guzien gainean, eta beren artean mintzo ziren erranez: Zer da solas hau? ezen buruiopez eta nausitasunekin manatzen ditu izpiritu lohiak, eta goaten dire.

        37. Eta haren omenak jo zituen aurkhintzako toki guziak.

        38. Bada, sinagogatik ilkhirik, Jesus sarthu zen Simonen etxean. Simonen amaginarreba berriz, zen sukhar handi batek hartua, eta othoiztu zuten harentzat.

        39. Eriaren gainera makhurturik, manatu zuen sukharra, eta sukharrak utzi zuen. Eta hura, berehala jaikirik, abiatu zen hekien zerbitzatzen.

        40. Bada, iguzkia etzan zenean, eririk zutenek, asko gaitzekilakoak erakhartzen ziozkaten. Eta Jesusek eskuak bakhotxari gainean ezarriz, sendatzen zituen hekiek.

        41. Hainitzeti ganik berriz, debruak atheratzen ziren oihuka eta erranez: Badakigu Jainkoaren Semea zarela. Bainan dixidatuz etzituen uzten holakorik erratera, bazakitela Kristo zela.

        42. Egundu zenean berriz, ilkhi eta goan zen toki basa batera; eta osteak haren bilha zabiltzan, eta heldu izan ziren haren ganat; eta idukitzen baitzuten etzadien goan hekien ganik,

        43. Jesusek erran zioten: Bertze hiriei ere behar diotet erantzun Jainkoaren erresumako ebanjelioa, ezen hortarako naiz bidalia.

        44. Eta predikatzen zabilan Galileako sinagogetan.

 

V. KAP.

        1. Bada, gerthatu zen osteek hertsatzen zutela Jainkoaren hitzaren aditzeko, eta zen Jenesaretheko ur-maelaren aldean.

        2. Eta ikhusi zituen bi untzi ur hegian geldituak; arrantzariak berriz, jautsiak ziren eta sareen garbitzen hari.

        3. Simonena zen untzi batera iganik, othoiztu zuen Simon leihorretik gibela zadien aphur bat; eta jarri ondoan, untzitik hari zen osteen irakhasten.

        4. Eta mintzatzetik gelditu zenean, erran zioen Simoni: Egizu zabalerat, eta sareak arthikatzue arrantzatzeko.

        5. Ihardestean Simonek erran zioen: Nausia, gau guzian nekhatu ondoan, ez dugu deus atzeman; bainan zure erranaren gainean, hedatuko dut sarea.

        6. Eta hori egin zutenean, harrapatu zuten nihonereko arrainketa, eta sarea lehertzen zitzaioten.

        7. Eta kheinu egin zioten bertze untziko lagunei ethor zitezen laguntzera. Eta ethorri ziren, eta bethe zituzten bi untzixkak, haletan non hondatzeko heinean baitziren.

        8. Simon Piarresek ikhusi zuenean hori, erori zen Jesusen oinetara, zioelarik: Ene ganik gibela zaite, Jauna, gizon bekhatore bat bainaiz ni.

        9. Alabainan lazturak hartu zituen, egin zuten arrantzaren ariaz, hura, harekilakoak,

        10. Eta orobat Jakobe eta Joanes, Zebedeoren semeak, zeinak baitziren Simonen lagunak. Eta Simoni erran zioen Jesusek: Ez izi, hemendik aitzinat gizon atzemaile izanen zare.

        11. Eta untziak leihorrerat ekharri ondoan, guziak utzirik, jarraiki ziren Jesusi.

        12. Eta gerthatu zen hango hirietarik batean zelarik, han bazela gizon bat legenez bethea; eta ikhusirik Jesus, ahuspez erori zen eta othoiztu zuen, zioelarik: Jauna, nahi baduzu, garbi nezakezu.

        13. Eta eskua hedatuz ukitu zuen, zerralarik: Nahi dut, garbi zaite. Eta han berean goan zitzaioen legena.

        14. Eta Jesusek manatu zioen nihori etziozon aipha, eta erran zioen: Zoaz ordean, aphezaren aitzinera ager zaite, eta zure garbitzearen ariaz eskaint zazu Moisesek manatu duena, lekhukotasunetan izan dezaten.

        15. Bada, hartazko haroa bazabilan geroago eta gehiago, eta oste handiak biltzen ziren entzutera, eta beren gaitzetarik sendatzera.

        16. Aldiz hura, mortura baztertzen eta othoitzean egoten zen.

        17. Eta egun batez gerthatu zen jarririk irakhasten hari zela. Eta Farisauak eta legearen irakhasleak, Galileako eta Judeako herri guzietarik eta Jerusalemetik ethorririk, jarriak zauden; eta Jaunaren ahalak eragiten zuen eriak sendatuz.

        18. Eta hara gizon batzuek ohean zakhartela bertze gizon bat enblai zena; eta hura barnera sarthu nahiz eta Jesusen aitzinean ezarri beharrez zabiltzan.

        19. Eta ez aurkhitzenez nondik hura sar ostearen ariaz, igan ziren hegaztegira, eta handik beheiti igorri zuten bere ohearekin guzien erdira, Jesusen aitzinera.

        20. Hekien sinhestea ikhusirik, Jesusek erran zuen: Gizona, barkhatzen zaizkitzu zure bekhatuak.

        21. Eta Iskribauak eta Farisauak gogoetaka hasi ziren, ziotelarik: Nor da burho erraile hau? nork barkha detzazke bekhatuak, Jainkoak berak baizik?

        22. Jesusek ordean ezagutu baitzituen hekien gogoetak, ihardestean erran zioten: Zer gogoeta derabilazue zuen bihotzetan?

        23. Zer da errexenik, erratea: Barkhatuak zaizkitzu zure bekhatuak; ala erratea: Xuti zaite eta ibil?

        24. Jakin dezazuen gizonaren Semeak baduela lurraren gainean bekhatuen barkhatzeko ahala, erran zioen enblaiari: Nik derratzut, xuti zaite, har zazu zure ohea, eta zoaz etxerat.

        25. Eta berehala hekien aitzinean jaikirik, hartu zuen bere azpiko ohea; eta Jainkoa goretsiz goan zen bere etxerat.

        26. Eta durduzadurak hartu zituen guziak, eta handiesten zuten Jainkoa. Eta lazturaz betherik, erraten zuten: Ala gauza espantagarriak baititugu egun ikhusi

        27. Eta horien ondoan ilkhi zen Jesus, eta ikhusi zuen zerga biltzaile bat, Lebi deitzen zena, zerga bildegian jarria, eta erran zioen: Jarraik zakizkit.

        28. Eta oro utzirik, jaiki eta jarraiki zitzaioen.

        29. Eta Lebik barazkari handi bat eman zioen bere etxean; eta baziren zerga biltzaile moltzo handi bat eta bertze asko hekiekin mahainean.

        30. Eta Farisauak eta hango Iskribauak marmaraka hari ziren, Jesusen dizipuluei erraten ziotelarik: Zergatik jaten eta edaten duzue zerga biltzaile eta bekhatoreekin?

        31. Eta ihardetsiz, Jesusek erran zioten: Sasual direnek ez dute midiku beharrik, bai ordean eri direnek.

        32. Ez naiz ethorri urrikira deitzera prestuak, bai ordean bekhatoreak.

        33. Hekiek berriz, erran zioten: Zergatik Joanesen dizipuluek egiten dituzte barurak usu Farisauek bezala, eta othoitzetan egoten dire, eta zureek jaten eta edaten baitute?

        34. Jesusek erran zioten: Barur eragin othe diozokezuete ezkonberriaren lagunei, ezkonberria berekin duteno?

        35. Bainan ethorriren dire egunak, khenduko baitzaiote ezkonberria; orduan, egun hekietan eginen dute barur.

        36. Atheratu zioten berriz, iduripen hau ere: Nihork ez dio soineko berritik ihetxeari pedaxurik ematen; bertzela hausten du berria, eta pedaxua ez dihoakio berritik zaharrari.

        37. Eta nihork ez du arno berria zahagi zaharretan ezartzen; bertzela arno berriak lehertuko ditu zahagiak, eta ixuriko da bera, eta zahagiak galduko.

        38. Bainan arno berria zahagi berrietan da ezartzeko, eta hala batzuek eta bertzeak begiratzen dire.

        39. Eta nihork arno zaharretik edaten duenean, ez du berehala berritik nahiko, dioelakoz: Hobea da zaharra.

 

VI. KAP.

        1. Bada, gerthatu zen larunbat bigarren-lehen batez, ogi landetarik iragaiten zelarik Jesus, haren dizipuluek ogi buruak hartzen, eta eskuetan murruskatuz jaten zituztela.

        2. Eta Farisauetarik zenbaitek erraten zioten: Zertako egiten duzue larunbatez haizu ez dena

        3. Jesusek hekiei ihardestean, erran zuen: Ez duzue hau ere irakurtu zer egin izan zuen Dabidek, bera eta harekin zirenak ere bai, gosez zaudezen aldi batez;

        4. Nola sarthu zen Jainkoaren etxean, eta hartu zituen eskaintzako ogiak, eta jan eta bere lagunei ere eman zuen, hekietarik jatea etzen arren sori, bakharrik aphezei baizik?

        5. Eta erraten zaroeten: Gizonaren Semea larunbataren ere nausi da.

        6. Berriz, bertze larunbat batez gerthatu zen sinagogan sarthu zela, eta irakhasten hari zen; eta han bazen gizon bat esku eskuina iharra zuena.

        7. Bada Iskribauek eta Farisauek begia zadukaten hean larunbat egunez sendatuko othe zuen, nonbatik jasarbide zerbait aurkhitu nahiz.

        8. Bainan Jesusek ezagutzen zituen hekien gogoetak, eta erran zioen esku iharra zuen gizonari: Jaiki zaite eta eman zaite erdi hortan. Eta xutiturik, erdian gelditu zen.

        9. Aldiz hekiei buruz Jesusek erran zuen: Galdatzen darotzuet hean larunbat egunez ongi egitea, ala gaizki egitea denez haizu; biziaren ematea ala khentzea?

        10. Eta guziei inguruan begiraturik, erran zioen gizonan: Heda zazu eskua. Eta hedatu zuen: eta sasualdu zitzaioen.

        11. Bada, horrek erhotu zituen; eta beren artean mintzo ziren hean zer eginen zioten Jesusi.

        12. Berriz, egun hekietan othoitzera mendira goan zen, eta gaua iragan zuen Jainkoari othoitzean.

        13. Eta eguna ethorri zenean, deithu zituen bere dizipuluak, eta hekietarik hautatu zituen hamabi (eman ere zioten Apostoluen izena),

        14. Simon, zeina deithu baitzuen Piarres, eta Andres haren anaia, Jakobe eta Joanes, Filipe eta Bartholome,

        15. Mathiu eta Thomas, Jakobe Alpheorena eta Simon, khartsua deitzen zena;

        16. Juda, Jakoberen anaia, eta Judas Iskariot, zeinak saldu baitzuen gero.

        17. Eta hekiekin jausten zelarik, baratu zen toki ordoki batean, eta harekin haren dizipulu araldea eta Judea guzitik, Jerusalemetik, eta. Tirreko eta Sidongo itsas-bazterretarik populu oste handi bat,

        18. Zeina ethorri baitzen haren entzutera eta bere eritasunetarik sendatzera. Eta izpiritu lohiek zerabilzkatenak ere sendatzen ziren.

        19. Eta oste guzia zabilan hura ukitu beharrez; zeren haren ganik ilkhitzen baitzen eragindura bat, guziak sendatzen zituena.

        20. Orduan bere dizipuluetara begiak goititurik, erran zuen: Dohatsu beharrak, zeren zuena baita Jainkoaren erresuma.

        21. Dohatsu orai gose zaretenak, ezen aseko zarete. Dohatsu orai nigarretan zaretenak, zeren boztuko baitzarete.

        22. Dohatsu zarete izanen, noiz-etare gizonek baitzaituztete gaitzetsiko, bereziko, eskarniatuko, eta zuen izena dutenean gaixtotzat arbuiatuko gizonaren Semearen ariaz.

        23. Boz eta jauz zaitezte egun hartan; ezen hara zuen saria handia dela zeruan; horien aitek alabainan hola-hola egiten zaroetan profetei.

        24. Bainan zorigaitz zuei, aberatsak; zuekin baituzue zuen gozoa.

        25. Zorigaitz zuei, aseak zaretenak, zeren gosez egonen baitzarete. Zorigaitz zuei, orai irriz zaudeztenak; zeren eginen baituzue nigar eta marraska.

        26. Zorigaitz zuei, laudatuko zaituztetenean gizonek, ezen hala-hala egiten zaroeten horien arbasoek profeta-aizunei.

        27. Bainan zuei, entzuten nauzuenei derratzuet nik: Maitha zatzue zuen etsaiak; ongia egiozuete gaizki begiratzen darotzuetenei.

        28. Ongi mintza zaitezte, zuetaz gaizki mintzo direnentzat, othoitzak egizkitzue zuetaz belzkeria erraten hari direnentzat.

        29. Eta mathela batean jotzen zaituenari phara diozozu bertzea ere; eta soingainekoa eramaten darotzuena ez debeka hartzetik barnekoa ere.

        30. Berriz, edozeinek galda dezazun, emozu; eta zurea khentzen darotzunari ez bihurraraz.

        31. Eta nola nahi baituzue egin dezazueten gizonek, hala zuek ere egin diozozuete.

        32. Eta baldin zuek maite zaituztetenak badire zuek maite ditutzuenak, zer izanen da zuen eskerra? ezik gaixtaginek ere maite dituzte beren maithatzaileak.

        33. Eta baldin zuen ongi egileei egiten badiozuete ongia, zer izanen da zuen eskerra? ezik gaixtaginek ere egiten dute horrenbertze.

        34. Eta hainei, mailegutan ematen baduzue, zeinen ganik igurikitzen baituzue ordaina, zer izanen da zuen eskerra? ezik gaixtaginek ere gaixtaginei maileguz ematen diote, bertze hainbertzeren izatekotan.

        35. Guzia gatik maitha zatzue zuen etsaiak; ongia egizue eta mailegua eman, handik deusere iguriki gabe, eta zuen saria izanen da handia, eta Guziz-Goraren seme zarete izanen; ezen ona da hura eskergabe eta gaixtaginentzat.

        36. Urrikalmendutsu zaitezte beraz izan, zuen Aita urrikalmendutsu den bezala.

        37. Ez juia, eta etzarete juiatuak izanen; ez kondena, eta etzarete izanen kondenatuak; barkha zazue, eta barkhaturen zaitzue;

        38. Emazue, eta emanen zaitzue; neurri ona, asea, higitua eta gaindi dihoana emanen zaitzue altzora. Ezen zein neurriz ere neurtu baitukezue, hartaz beraz zuei neurturen zaitzue.

        39. Atheratzen zioten oraino iduripen bat: Itsua izan othe ditake itsu bidari? ez othe dire biak errekara eroriko?

        40. Dizipulua ez da nausia baino gehiago; bainan dizipulua perfeta da, nausia bezalakoa balin bada.

        41. Nolaz ikhusten duzu bada anaiaren begian izpia, eta zure begian ez ohartzen lazari?

        42. Edo nola derrokezu zure anaiari: Anaia, zaude khen dezazudan phits bat begitik, etzarenean ohartzen zure begian lazari? Itxura-ederrekoa, lehenik khen zazu zure begitik laza; eta gero abia zaite zure anaiari idokitzen begitik phitsa.

        43. Ez da alabainan ona, fruitu tzarrak dakharzkan arbola; ez-eta tzarra, fruitu onak dematzana.

        44. Ezen arbola bakhotxa bere fruitutik da ezagun. Elhorrietarik alabainan ez da pikorik biltzen, ez-eta lapharretan mahats molkhorik.

        45. Gizon onak bere bihotz onetik atheratzen du ongia; eta gaixtoak, bere bihotz gaixtotik gaizkia. Alabainan ahoa bihotzeko gaindiduratik da mintzo.

        46. Nolaz bada deitzen nauzue: Nausia, Nausia; eta nik derradana ez egiten?

        47. Ene gana dathorrena, ene hitzak entzun eta egiten dituena, haina noren iduriko den erakhutsiko darotzuet:

        48. Harek iduri du etxe egiten hari den gizona, zeinak behera baiterama erreka, eta asentuak harriaren gainean jartzen baititu. Uholde bat eginik, uharrak jo du haren etxea eta ez du khordokatu ahal, zeren harriaren gainean baitzen asentatua.

        49. Aldiz aditzen duenak eta ez egiten, hainak iduri du, asenturik gabe lurraren gainean etxe egiten hari den gizona: ibaiak jo du etxea, eta berehala lurrera goan da, eta handia izan da etxe hartako desmasia.

 

VII. KAP.

        1. Bada, solas horiek oro akhabatu zituenean populuaren aitzinean, sarthu zen Kapharnaumen.

        2. Eta bazen Ehuntari baten muthila, bere nausiak hainitz maite zuena, gaitzak hartua eta hiltzekotan.

        3. Eta aditurik Jesusen aiphua, Ehuntariak bidali ziozkan Juduetarikako zahar zenbait, othoiztuz ethor zadien, eta salba zezan haren sehia.

        4. Eta haukiek ethorri zirenean Jesusen gana, hertsatuki othoizten zuten, zerrotelarik: Merezi du hori egin dezazun harentzat.

        5. Maite du ezen gure jendakia, eta berak egin izan daroku sinagoga.

        6. Jesus hekiekin zihoan beraz, eta orduko etzelarik etxetik urrun, Ehuntariak igorri ziozkan bere adiskide batzu, zioelarik: Jauna, ez har nekherik; ezen ez dut merezi sar zaitezen ene leihorrean.

        7. Hargatik ere ez dut uste izatu, aski naizela neroni zure bidera ethortzeko; bainan errazu hitz bat, eta sendatuko da ene muthila.

        8. Ezen ni ere bertzeen manuko naiz, ditudalarik soldadoak ene azpiko; eta erraten diot huni: Zoaz; eta badoha; eta bertze horri: Zato; eta heldu da; eta ene sehiari: Egizu hau; eta egiten du.

        9. Hori aditurik, espantatu zen Jesus; eta itzuliz ondotik zarraizkon osteen aldera, erran zuen: Egiaz derratzuet, ez dudala Israelen ere horrenbertzeko sinhestea aurkhitu.

        10. Eta bidaliak izan zirenak etxeratu zirenean, sendatua atzeman zuten eri izatu sehia.

        11. Gero Jesus bazihoan Naim deitzen den hirira, eta harekin zihoazen haren dizipuluak eta jendetze handi bat.

        12. Bada, hiriko athera hurbildu zenean, hara hil bat ekhartzen zutela, bere amaren ume bakharra, eta alharguna zen ama; eta harekin bazen hiriko jende hainitz.

        13. Jaunak ikhusi zuenean emaztekia, urrikalmenduak harturik, erran zioen: Nigarrik ez egin.

        14. Eta hurbildu, eta ukitu zuen khutxa. (Bada ekharleak gelditu ziren.) Eta erran zuen: Gizon gaztea, nik derratzut, jaiki zaite.

        15. Eta hila zena jarri zen, eta mintzatzen hasi; eta Jesusek eman zioen bere amari.

        16. Lazturak berriz, hartu zituen han ziren guziak; eta handiesten zuten Jainkoa erranez: Ala profeta handia jaiki baita guthartean! Jainkoak ikhusi du bere populua.

        17. Eta hortazko solasak jo zituen Judea guzia eta inguruetako tokiak.

        18. Eta Joanesi bere dizipuluek ekharri ziozkaten berri horiek oro.

        19. Eta Joanesek deithurik bere dizipuluetarik bia, Jesusen gana bidali zituen, zioelarik: Zu zare ethortzekoa zarena, ala bertze baten iguri gaude?

        20. Gizon hekiek Jesusen gana ethorri zirenean, erran zioten: Joanesek igorri gaitu zure gana, dioelarik: Zu zare ethortzekoa zarena, ala bertze baten iguri gaude?

        21. (Bada ordu berean sendatu zituen hainitz beren gaitz, zauri eta izpiritu gaixtoetarik, eta asko itsuri eman zioten argia.)

        22. Eta ihardestean erran zaroeten: Goanik errozue Joanesi zer duzuen aditu eta ikhusi: Itsuek ikhusten dutela, mainguak badabiltzala, legentsuak garbitzen direla, gorrek aditzen dutela, hilak bizten direla, beharrei erantzuten zaiotela ebanjelioa;

        23. Eta dohatsu nitaz gaizbide harturen ez duena.

        24. Eta Joanesen mandatariak gibelerat goan zirenean, Joanesez osteei abiatu zen erraten: Zeren ikhustera goan zarete mortura? haizeak derabilan khanabera baten?

        25. Bainan zeren ikhustera goan zarete? soineko guriz jauntzia den gizon baten? Hara, erregeen jauregietan dire ederki jauntziak eta atsegin-pean bizi direnak.

        26. Zeren ikhusten izatu zarete bada? profeta baten? Bai segur, derratzuet, eta profeta baino handiagoaren:

        27. Hura da, zeintaz iskribatua baita: Huna non zure begithartearen aitzinean dudan igortzen ene aingerua, zure aitzinean zure bidea aphainduren darotzuna.

        28. Ezen nik derratzuet: Emaztekien umeen artean Joanes Baptista baino profeta handiagorik nihor ez da. Bainan Jainkoaren erresumako xumeena, hura baino handiago da.

        29. Eta hori aditurik, populu eta zerga biltzaile, Joanesen bathaioaz bathaiatuak izan ziren guziek aithor bihurtzen zioten Jainkoari.

        30. Bainan Farisau eta legearen irakhasle, haren eskutik bathaiatuak etzirenek, beren bihotzetan arbuiatu zuten Jainkoaren mezua.

        31. Bada, Jaunak erran zuen: Noren iduriko erranen dut direla mende huntako gizonak? eta nor dute iduri?

        32. Iduri dute haur batzu, plazan jarriak eta elkharri mintzo direnak, diotelarik: Jo darotzuegu xirola, eta etzarete dantzatu; egin darotzuegu deithore, eta nigarrik egin ez duzue.

        33. Ezen ethorri da Joanes Baptista, ez duelarik ez ogirik jaten, ez arnorik edaten, eta diozue: Debrua du.

        34. Ethorri da gizonaren Semea, ogia jaten duena eta arnoa edaten, eta diozue: Huna ezin asezko gizon eta arno edale bat, zerga biltzaileen eta bekhatoreen adiskidea.

        35. Bainan zuhurtziak bere ume guzien aithorra badu.

        36. Bada Farisauetarik batek othoizten zuen harekin jatera. Eta Farisauaren etxera sarthurik, jarri zen mahainean.

        37. Eta hara, hirian zagoen emazteki lilitxo batek jakin zueneko mahainean zela Farisauaren etxean, ekharri zuen albatrazko untzi bat gantzugailuz bethea.

        38. Eta gibeletik zagoelarik haren oinetan, hasi zitzaion bere nigarrez oinen bustitzen, eta xukhatzen buruko ileez, eta musu ematen zioten, eta gantzugailuaz gantzutzen zituen.

        39. Bada hori ikhustean, Jesus deithu zuen Farisauak bere baithan egiten zuen: Hau profeta balitz, balakike segur nor eta nolakoa den ukitzen hari zaioen emaztekia; emazteki galdu bat baita.

        40. Eta Jesusek hitza hartuz, erran zioen: Simon, badut zerbait zuri errateko. Eta harek ihardetsi zuen: Errazu, Nausia.

        41. Hartzedun batek bazituen bi zorduru; batek zor ziozkan bortz ehun denario, bertzeak berrogoi eta hamar.

        42. Bainan nola ez baitzuten bihurtzekorik, barkhatu zioten biei. Zeinek du beraz maiteenik?

        43. Ihardestean Simonek erran zuen: Ene idurira, gehienik barkhatua izan zuenak. Eta Jesusek erran zioen: Ongi mintzatu zare.

        44. Eta emaztekiaren alderat itzulirik, Simoni erran zioen: Ikhusten duzu emazteki hau? Sarthu naiz zure etxean; urik ez darotazu oinentzat eman; hunek aldiz nigarrez busti eta bere ileez xukhatu darozkit.

        45. Ez darotadazu musu bat eman; hau aldiz, sarthu denetik, ene oinen musukatzetik ez da baratu.

        46. Olioz ez darotadazu gantzutu burua; hunek ordean gantzugailuz gantzutu ditu ene oinak.

        47. Aria horiez derratzut nik: Hoben hainitz zaizkio barkhatzen, zeren hainitz duen maithatu; aldiz gutiago barkhatzen zaioenak, gutiago du maithatzen.

        48. Emaztekiari berriz, erran zioen: Barkhatuak zaizkitzu zure bekhatuak.

        49. Eta harekin mahainean zirenak abiatu ziren beren baithan erraten: Nor da hau, bekhatuak ere barkhatzen baititu?

        50. Bainan Jesusek erran zioen emaztekiari: Zure sinhesteak salbatu zaitu; zoaz bakearekin.

 

VIII. KAP.

        1. Hau izan zen gero: Jesus hiri-herriak gaindi zabilan erantzunez eta hedatuz Jainkoaren erresumako ebanjelioa; eta harekin ziren hamabiak,

        2. Eta emazteki batzu, izpiritu gaixtoetarik eta eritasunetarik sendatuak; Maria, Magdalena deitzen zutena, zeina ganik zazpi debru ilkhi baitziren;

        3. Joana, Herodesen etxegizonaren, Kusaren emaztea, Susana eta bertze asko, beren ahaletarik laguntzen zutenak Jesus.

        4. Bada nola jendetze handiak bildu eta lehiaka haren gana hirietarik heldu baitziren, erran zaroeten iduripenetan:

        5. Erailea ilkhi zen bere haziaren eraitera; eta erraten zuelarik, liphar bat erori zen bide bazterrera; eta ostikatua izan zen, eta zeruko xoriek jan zuten.

        6. Eta bertze bat erori zen hartsu batera; eta sorthu ondoan ihartu zen, hezadurarik etzuelakoz.

        7. Eta bertze bat erori zen laphardira; eta lapharrak harekin batean handiturik, itho zuten.

        8. Eta bertze bat lur onera zen erori; eta sorthurik eman zuen ehunetan bertze hainbertze. Horiek erratean, oihu egiten zuen: Aditzeko beharririk duenak, adi beza.

        9. Bada, bere dizipuluek galdatzen zioten zer erran nahi zuen parabola horrek.

        10. Jesusek erran zaroeten: Emana zaitzue zuei ezagut dezazuen Jainkoaren erresumako misterioa; bainan bertzeei, iduripenetan; ikhustean ez dezaten ikhus, entzutean ez dezaten adi.

        11. Hau da beraz parabola: Hazia, Jainkoaren hitza da.

        12. Berriz, bide bazterreko bihiak, dire aditzen dutenak; heldu da gero debrua, eta hekien bihotzetarik khentzen du hitza, sinhetsiz ez ditezen salba.

        13. Aldiz, hartsura eroriak, dire, aditu ondoan, hitza gogotik onhesten dutenak; ez dute ordean errorik, aphur bateko baita hekien sinhestea, eta ukho egiten baitute tentazioneko orduan.

        14. Berriz, laphardira eroriak, dire entzun dutenak, eta gero ardurek, aberastasunek, bizitzeko atseginkeriek ithotzen dituzte, eta fruiturik ez dakharte.

        15. Bada, lur onerat eroriak, hainak dire zeinek bihotz on eta guziz onean hartu eta iduki baitute hitza, eta jasankortasunaren bidez fruitu ekhartzen baitute.

        16. Nihor ez da, berriz, kriselua biztu eta untzi batez estaltzen, edo ohe azpian ezartzen duenak; bainan ganderailuaren gainean ezartzen du, sartzen direnek ikhus dezaten argia.

        17. Ezen ez da gauza itsurik argituren ez denik, ez-eta gorderik ezagutuko eta agerira ethorriren ez denik.

        18. Ikhusazue beraz nola entzuten duzuen. Ezen duenari emanen zaio; eta gabe denari, bere ustez duena ere khenduko zaio.

        19. Bada, haren ama eta anaiak ethorri ziren haren gana, eta ezin hurbil zitzaizkioken jende murruaren ariaz.

        20. Eta erran zioten berria: Zure ama eta anaiak, zu ikhusi nahiak daude kanpoan.

        21. Jesusek ihardetsi zioten: Ene ama eta anaiak, hainak dire zeinek Jainkoaren hitza entzuten eta bethetzen baitute.

        22. Gerthatu zen bada, egun batez bere dizipuluekin igan zela untzitto batera, eta erran zaroeten: Goazen uraz haindira. Eta abiatu ziren.

        23. Eta bazihoazelarik, lokhartu zen; eta haize buhunba jautsi zen ur-maelara; eta urez bethetzen ziren eta galtzeko zoritan ziren.

        24. Orduan hurbildurik, iratzarri zuten, ziotelarik: Nausia, galtzera goaz. Bainan harek, jaikirik larderiatu zituen haizea eta ureko phesia, eta gelditu ziren, eta jabaldura egin zen.

        25. Hekiei berriz, erran zioten: Non da zuen sinhestea? Hekiek beren izialduran, harrituak zauden beren artean, ziotelarik: Nor uste duzue dela hau, haizeari eta itsasoari manatzen baitiote, eta horiek entzuten baitute?

        26. Eta jo zuten Jerasatarren eremuetara, zeinak Galilearen parrean baitire.

        27. Eta leihorrera jautsi zenean Jesus, aitzinera ethorri zitzaioen gizon bat, debruak hartua aspaldi hartan, soinekorik erabiltzen etzuena, eta ez etxetan, bainan hobietan zagoena.

        28. Ikhusi zueneko Jesus, haren aitzinean erori zen, eta deihadar eginez, erran zioen: Jesus, Jainko Guziz-Goraren Semea, zer da zure eta ene arteko? othoi-othoi, ez jasanaraz niri.

        29. Ezen Jesusek izpiritu lohiari manatzen zioen, ilkhi zadien gizon haren barnetik. Alabainan debruak harrapatua zadukan aspaldi hartan; eta gathez tinkatzen zuten, eta oin burdinez idukia zelarik, burdinak trenkatzen zituen, eta debruak mortua gaindi erabiltzen zuen.

        30. Bada, Jesusek galdatu zioen: Zer duk izena? Eta ihardetsi zuen: Andana; zeren hainitz debru baitziren gizon hartan sarthuak.

        31. Eta othoizka zagozkion, etzetzan lezera mana.

        32. Bainan han baitzen urde hanitz mendian alhan zirenak, debruek orhoiztu zuten utz zetzan hekietan sartzera; eta haizu eman zioten.

        33. Beraz debruak gizonaren baitharik ilkhi eta urdeetan sarthu ziren; eta urdaldea tarrapatan gain-behera jauzi zen urera, eta itho ziren guziak.

        34. Alharazleek ikhusi zuteneko zer zen gerthatu, ihes egin eta berria eraman zuten hirira eta bazterretara.

        35. Bada, jendeak ilkhi ziren zer gerthatu zen ikhustera, eta Jesusen gana ethorri ziren, eta aurkhitu zuten, debruek utzi gizona, Jesusen oinetan jarria, soinekoz jauntzia, eta tentu onarekin; eta izitu ziren.

        36. Ikhusleek berriz, erran zaroeten, nola izan zen andanatik sendatua.

        37. Eta Jerasatarren lurreko populu guziak othoiztu zuen urrun zadien hekien ganik; alabainan izialdura handiak hartuak ziren. Jesus beraz, untzirat iganik, gibelerat goan zen.

        38. Eta debruek utzi gizona othoizka zagokon har zezan berekin; bainan Jesusek igorri zuen, zioelarik:

        39. Bihur zaite zure etxerat, eta ezagutaraz zazu zein gauza handiak egin dituen Jainkoak zuretzat. Eta goan zen, hiri guzia gaindi erantzunez zenbateko gauzak harentzat egin zituen Jesusek.

        40. Bada, gerthatu zen oste batek hartu zuela Jesus itzuli zenean; ezen iguri zagozkion guziak.

        41. Eta hara ethorri zitzaioela Jairo deitzen zen gizon bat, eta hura sinagogako buruzagia zen: eta erori zen Jesusen oinetara, othoizten zuelarik sar zadien haren etxean,

        42. Zeren alaba bakhar bat baitzuen, hamabi urtheren ingurutsukoa, eta hiltzera zihoana. Eta gerthatzen zen, Jesus zihoalarik, hertsatzen zuela osteak.

        43. Eta bazen emazteki bat hamabi urthe hartan odol jauste batekin, midikutan bore izate guzia xahutu zuena, eta nihork ezin sendatu baitzuen.

        44. Hurbildu zen gibeletik, eta ukitu zuen Jesusen soinekoaren litsa, eta han berean gelditu zen haren odol jaustea.

        45. Eta Jesusek erran zuen: Nor da ukitu nauena? Bada, guziek ukhatzen baitzuten, Piarresek eta harekin zirenek erran zuten: Nausia, osteek hertsatzen eta nekhatzen zaituzte, eta diozu: Nork ukitu nau?

        46. Eta Jesusek erran zuen: Norbaitek ukitu nau; ezen ezagutu dut indar bat ene ganik atheratzen.

        47. Ikhusirik beraz ezin gorde zela, emaztekia ikharan ethorri zen eta Jesusen oinetara erori; eta populu guziaren aitzinean ezagutarazi zuen zergatik ukitu zuen, eta nola izan zen berehala sendatua.

        48. Eta Jesusek erran zioen: Haurra, zure sinhesteak salbatu zaitu; zoaz bakean.

        49. Oraino mintzo zelarik, norbait ethorri zen sinagogako buruzagiaren gana, erraten zioelarik: Hil da zure alaba; ez akhiaraz gehiago Nausia.

        50. Jesusek berriz, hori aditurik, ihardetsi zioen neskatxaren aitari: Ez izan beldur; bakharrik sinheste izan zazu, eta atheratuko da.

        51. Etxera heldu zenean, etzuen nihor utzi berekin sartzera, baizik-ere Piarres, Jakobe, Joanes eta neskatxaren aitamak.

        52. Bada, nigarrez eta haurraren deithoratzen hari ziren guziak. Eta Jesusek erran zuen: Nigarrik ez egin; haurra ez da hila, bainan lo dago.

        53. Eta irri egiten zioten, baitzakiten hila zela.

        54. Harek ordean, eskutik harturik, oihu egin zioen, zerralarik: Neskatxa, jaiki zaite.

        55. Eta bihurtu zitzaioen hatsa, eta jaiki zen berehala. Eta Jesusek manatu zuen jatera eman ziozoten.

        56. Orduan harritu ziren haren burhasoak eta Jesusek debekatu zioten nihori ere erratea zer gerthatu zen.

 

IX. KAP.

        1. Bada, hamabi apostoluak bilarazirik, Jesusek eman zioten indar eta esku debru guzien gainean, eta eritasunen sendatzeko.

        2. Eta igorri zituen Jainkoaren erresumaren erantzutera eta erien sendatzera.

        3. Eta erran zioten: Ez duzue bideko deusere eramanen, ez makhila, ez murtxila, ez ogi, ez diru; eta ez ditutzue bi aldagarri izanen.

        4. Eta edozein etxetan sar zaitezten, zaudezte han, eta handik ez ilkhi.

        5. Eta nonbaitko jendeek ez bazaituzte nahi; hiri hartarik ilkhirik, iharrosazue zuen oinetako herrautseraino, lekhukotasuntzat hekien gain.

        6. Goanik beraz, inguruka zabiltzan herriz herri, ebanjelioa erantzunez eta orotan eriak sendatuz.

        7. Bada, Herodes tetrarkak, aditzen zituen Jesusen egintza guziak, eta etzakien zer sinhets, baitzioten

        8. Batzuek, Joanes zela hiletarik biztu; bertzeek, Elias zela agertu; bertzeek berriz, beihalako profetetarik bat zela biztu.

        9. Eta zioen Herodesek: Joanesi moztu diot lephoa: Nor da beraz hau zeintaz aditzen baititut horrelako gauzak? Eta hura ikhusi beharrez zabilan.

        10. Apostoluak gibelerat itzuli ziren, eta Jesusi erran zioten zer-eta-zer egin zuten; eta hekiek berekin harturik, aldaratu zen Bethsaidako eremuetako basa bazter batera.

        11. Jendeek jakin zutenean hori, goan zitzaizkon ondotik; Jesusek ongi hartu zituen, eta Jainkoaren erresumaz mintzatu zen hekiei eta sendatzen zituen osasun beharretan zirenak.

        12. Bainan aphaltzen hasia zen eguna; eta hurbildurik, hamabiek erran zioten: Igor zazu jendea, inguruetan diren herri eta bazterretxeetara goanez, aurkhi dezaten atherbe eta jateko; ezik hemen toki basan gare.

        13. Jesusek ordean erran zioten: Zeronek emozuete jatera. Hekiek aldiz ihardetsi zuten: Ez dugu gehiago bortz ogi eta bi arrain baizik; non ez garen goaten jendetze horren guziarentzat jateko erostera.

        14. Baziren bada bortz mila gizonen heina. Erran zioten gero bere dizipuluei: Jarrarazkitzue jaleak berrogoi eta hamarreko andanaka.

        15. Eta hala egin zuten, eta jarrarazi zituzten oro.

        16. Orduan bortz ogiak eta bi arrainak harturik, Jesusek zerura begiratuz, benedikatu zituen; hautsi eta eman ziozkaten bere dizipuluei, ezar zetzazten populuaren aitzinean.

        17. Eta jan zuten guziek eta ase ziren; eta gelditu zenetik, goititu ziren hamabi saski puskaz betheak.

        18. Eta gerthatu zen, bakharrik othoitzean zen batez, dizipuluak ere harekin zirela; eta galdegin zaroeten: Nor naizela dio jendeak?

        19. Eta hekiek ihardetsi eta erran zioten: Joanes Baptista, bertze batzuek Elias; bertze batzuek diote berriz, aitzineko profetetarik bat biztu dela.

        20. Berei aldiz erran zioten: Zuek berriz, nor naizela diozue? Simon Piarresek ihardetsiz erran zuen: Jainkoaren Kristo.

        21. Bada, nihori etziozoten aipha larderiarekin manatu zituen Jesusek,

        22. Zioelarik: Premia da alabainan gizonaren Semeak hainitz jasan dezan, arbuiatua izan dadien zaharrez eta aphezetako aitzindariez eta Iskribauez, hila izan eta hirugarren egunean bitz dadien.

        23. Aldiz guziei erraten zaroeten: Norbait ene ondotik ethorri nahi bada, egin biozo bere buruari ukho, har beza egun oroz soinera bere gurutzea, eta jarraik bekit.

        24. Ezen nork-ere bere bizia nahiko baitu zaindu, galduren du; eta bere bizia ene ariaz galduko duenak, begiraturen du.

        25. Izatez, zer luke gizonarentzat balio, mundu guzia irabaz baleza ere, bainan bere burua gal eta bere zorigaitza egin baleza?

        26. Alabainan nitaz eta ene hitzez ahalkatuko dena, gizonaren Semea ere hartaz ahalkaturen da, ethorriko denean bere ospearen erdian, eta Aitarenean eta Aingeru dohatsuenean.

        27. Bada, nik derratzuet egiaz, hemen daudezenetarik badire heriotzea jasanen ez dutenak, ikhus dezaten arteo Jainkoaren erresuma.

        28. Bazen zortzi egunen heina solas horiek iduki zituela, eta hartu zituen Piarres, Jakobe eta Joanes, eta mendira igan zen othoitz egitera.

        29. Eta gerthatu zen, othoitzean zagoelarik, haren begithartea bertze bat egin zela, eta haren soinekoa xuri eta argi-argia.

        30. Eta hara bi gizon harekin solasean zaudela. Hekiek ziren Moises eta Elias,

        31. Eta ospez inguratuak agertu ziren; eta solas zuten haren mundutik ilkhitzeaz, zeina Jerusalemen egin behar baitzuen.

        32. Bizkitartean Piarres eta haren lagunak loak arthikiak zauden. Eta atzartzearekin ikhusi zuten Jesusen maiestatea, eta harekin zaudezen bi gizonak.

        33. Eta nola Jesusen ganik baitzihoazen, Piarresek erran zuen: Nausia, ongi gare hemen; egin detzagun hirur etxola, bat zure, bertzea Moisesen eta bertzea Eliasen: etzakien alabainan zer zerasan.

        34. Bada, hola mintzo zelarik, egin zen hedoi bat, eta estali zituen, eta hekiek hedoiean sartzen ikhustearekin, izitu ziren.

        35. Eta hedoietik ilkhi zen mintzo bat, zioena: Hau da ene seme maitea; hau entzun zazue.

        36. Eta hitz horiek egiten zirelarik, bakharrik aurkhitu zen Jesus. Eta dizipuluak ixilik egotu ziren, eta orduko egunetan etzuten, ikhusi zituztenetarik hitz bat ere atheratu.

        37. Bada, biharamunean, menditik jausten hari zirelarik, gerthatu zen jendeketa handi bat ethorri zitzaiotela bidera.

        38. Eta hara ostetik gizon batek oihu egin zuela, zioelarik: Nausia, othoi, ene semeari begira diozozu, ezen ene haur bakharra da;

        39. Eta hara izpiritu gaixtoa lotzen zaiola, izkolaka abiarazten du, lurrerat arthikitzen, eta zalapartaka erabiltzen, harrapoa dariola, eta ez da errexki goaten phorrokatu duen ondoan.

        40. Othoiztu ditut zure dizipuluak iraiz zezaten, eta ezin egin dute.

        41. Aldiz Jesusek ihardestean erran zuen: Oi ume sinhesgaitz eta tzarrak, noiz arteo izanen naiz zuekin eta jasanen othe zaituztet? Erakhar zazu zure semea hunat.

        42. Eta hurbildu zenean, debruak arthiki zuen, eta zalapartaka ezarri.

        43. Jesusek dixidatu zuen izpiritu lohia, eta haurra sendaturik bihurtu zioen bere aitari.

        44. Eta guziak espantatzen ziren Jainkoaren ahal handiaz; eta Jesusek egiten zituen guziez ederretsiak zirelarik, bere dizipuluei erran zioten: Solas hau har zazue ongi gogoan: Gizonaren Semea gizonei saldua izatekoa da.

        45. Bainan hekiek etzuten aditzen solas hori, eta hekien begiei itzalia zen, haletan non ez baitzuten ardiesten; eta lotsa ziren solas horren gainean Jesusi galderik egitera.

        46. Bada, gogoeta bat ethorri zitzaioten burura, hekietarik hean zein othe zen handiena.

        47. Bainan Jesusek ikhustenez hekien bihotzeko gogoetak, hartu zuen haurtto bat, ezarri zuen bere aldean,

        48. Eta erran zioten: Nork-ere haurtto hau ene izenean hartzen baitu, ni hartzen nau; eta nork-ere hartzen bainau, ni bidali nauena hartzen du. Ezen zuen ororen artean xumeen dena, handiena huraxe da.

        49. Bada Joanesek hitza harturik, erran zuen: Nausia, ikhusi dugu gizon bat zure izenean debruak iraizten dituena, eta debekatu diogu, zeren ez baita gurekin jarraikitzen.

        50. Eta Jesusek ihardetsi zioen: Ez debeka; ezen zuen kontra ez dena, zuen alde da.

        51. Bada, bethetzen hari ziren egunak zeinen buruan lurretik eramana izan behar baitzen, eta begithartea biphilik jarri zen, Jerusalemera goateko.

        52. Eta mandatariak igorri zituen bere aitzinean, eta haukiek bidean sarthu ziren Samariarren hiri batean, Jesusi behar zirenen aphaintzeko.

        53. Eta hangoek etzioten atherberik eman, zeren Jerusalemera zihoanaren urhatsa baitzaraman.

        54. Bada, haren dizipulu Jakobek eta Joanesek ikhusi zutenean hori, erran zuten: Jauna, nahi duzu dei egin dezagun, sua zerutik jauts dadien, eta erre detzan horiek?

        55. Eta itzuliz azurriatu zituen, zioelarik: Ez dakizue zer izpiritutako zareten.

        56. Gizonaren Semea ez da nihoren galtzera ethorri, bainan bai salbatzera. Eta bertze herri batera goan ziren.

        57. Bidean zihoazelarik, norbaitek erran zioen: Norat-nahi goan zaitezen, jarraikiren natzaitzu.

        58. Jesusek ihardetsi zioen: Hazeriek badituzte beren zilhoak, zeruko hegastinek ere beren ohantzeak; gizonaren Semeak ez du ordean non etzan burua.

        59. Bertze bati berriz, erran zioen: Jarraik zakizkit. Eta harek ihardetsi zuen: Jauna utz nezazu lehenik goan nadien ene aitaren ehorztera.

        60. Jesusek erran zioen: Utzatzu hilak beren hilen ehorztera; zu ordean, zoaz eta Jainkoaren erresuma erantzun zazu.

        61. Eta bertze batek ere erran zioen: Jauna, jarraikiren natzaitzu; bainan lehenik utz nezazu xeda dezadan etxean ditudan gauzez.

        62. Eta Jesusek ihardetsi zioen: Goldearen gainean eskua ezartzen eta gibelerat begiratzen duenik nihor ez da Jainkoaren erresumakotzat on.

 

X. KAP.

        1. Bada, horiez geroz, Jaunak berezi zituen oraino bertze hirur hogoi eta hamabi dizipulu; aitzinerat igorri zituen birazka, bera goatekoa zen hiri eta toki guzietara.

        2. Eta erraten zioten: Handia da uzta, langileak ordean dire guti: Othoitzazue beraz uztaren jabea, bere uztara igor detzan langileak.

        3. Zoazte: huna non igortzen zaituztedan nik bildots batzu otsoen artera bezala.

        4. Ez eraman ez moltsa, ez murtxila, ez oinetakorik, eta bidean nihori agurrik ez egin.

        5. Edozein etxetan sar zaitezten, errazue lehenik: Etxe huni bakea;

        6. Eta han bakezko umerik balin bada, haren gainean jarriko da zuek eman bakea; bertzela bada, zuetara da bihurturen.

        7. Berriz, etxe ber-batean egon zaitezte, hangoen baithan denetik janez eta edanez: ezen langileari zor zaio bere saria. Ez ibil etxe batetik bertzera.

        8. Eta edozein hiritan sar zaitezten, eta ongi har zetzazten, jan zazue aitzinera ematen zaitzuenetik.

        9. Senda zatzue han diren eriak, eta errozuete: Hurbildua duzue Jainkoaren erresuma.

        10. Aldiz edozein hiritan sar zaitezten, eta etzaituzteten onhesten; hango karriketara ilkhirik, errazue:

        11. Zuen hiritik lothu zaikun herrautsa ere iharrosten dugu zuen kontra; guzia gatik, hau jakizue, hurbildua dela Jainkoaren erresuma.

        12. Nik derratzuet egiaz, egun hartan eztikiago erabilia izanen dela Sodoma hiri hura baino.

        13. Zorigaitz hiri, Korozain, zorigaitz hiri, Bethsaida; ezik Tirren eta Sidonen gerthatu izan balire zuen erdian egin diren sendagailak, aspaldi zukeen zurdatz-hautsetan urrikiz jarri zitazkeela.

        14. Hargatik eztikiago jazarriren zaiote Tirreri eta Sidoni zuei baino juiamenduko egunean.

        15. Eta hi, Kapharnaum, zeruetaraino goratua, ifernuetaraino izanen haiz hondatua.

        16. Zuek entzuten zaituztenak, ni entzuten nau; zuek arbuiatzen zaituztenak, ni arbuiatzen nau. Bada, ni arbuiatzen nauenak, arbuiatzen du ni bidali nauena.

        17. Bozkariotan gibelerat itzuli ziren bada hirur hogoi eta hamabiak, ziotelarik: Jauna, zure izenean debruei berei nausitzen gatzaizkote.

        18. Eta ihardetsi zuen: Ikhusten nuen satan, ximista bezala zerutik erortzen.

        19. Huna eman darotzuedala sugeen, harrobien eta etsaiaren indar guziaren oinkatzeko ahala; eta deusek-ere ez darotzue hobenik eginen.

        20. Halarik-ere ez huntaz bozkaria, izpirituak garhaitzen ditutzuela, bainan boz zaitezte zeren zuen izenak zeruetan diren iskribatuak.

        21. Eta ordu berean goiheretu zen Izpiritu sainduaren eragintzaz, eta erran zuen: Eskerrak darozkitzut, Aita, zeru-lurren Jauna, zeren diozkatzuten horiek gorde zuhurrei eta umoei, eta xumeei agertu. Bai, Aita, zeren horrela izan den zure aitzinean gogaragarri.

        22. Ene Aitak gauza guziak eman darozkit eskuetara. Eta nihork ez daki nor den Semea, Aitak baizik; eta nor den Aita, baizik-ere Semeak eta hainak zeinari Semeak nahi izan baitio ezagutarazi.

        23. Eta bere dizipuluen aldera itzuliz erran zuen: Dohatsu begiak zuek ikhusten ditutzuen gauzak dakhuskitzatenak.

        24. Ezen nik derratzuet, profeta eta errege hainitzek nahi izan dituztela ikhusi zuek dakhuskitzuenak, eta ez baitituzte ikhusi; eta entzun zuek entzuten ditutzuenak, eta ez baitituzte entzun.

        25. Eta hara legearen irakhaste bat jaiki zela, hura zertan khausi, eta erranez: Nausia, zer eginez ardietsiren dut bethiereko bizitzea?

        26. Jesusek berriz, erran zioen: Legean zer da iskribatua? zer irakurtzen duzu?

        27. Harek ihardetsiz erran zuen: Zure Jainko Jauna duzu maithaturen zure bihotz oroz, zure arima guziaz, zure indar osoaz, zure gogo betheaz; eta zure laguna zure burua bezala.

        28. Eta Jesusek erran zioen: Ederki duzu ihardetsi; hori egizu, eta biziko zare.

        29. Harek ordean, bere burua edertu beharrez, erran zioen Jesusi: Eta nor da ene laguna?

        30. Horren gainean aldiz, Jesusek erran zuen: Gizon bat Jerusalemetik jausten zen Jerikora, eta erori zen ohoinen eskuetara; biluzi zuten, sakhiz estali, eta erdi-bizi utzirik goan ziren.

        31. Aphez bat gerthatu zen bada bide beraz jaustera; eta hura ikhusirik, jo zuen aitzina.

        32. Lebitar bat ere, ondo hartan zelarik, eta hura ikhusi zuen arren, iragan zen orobat.

        33. Samariar bat aldiz, bidean zihoalarik, ethorri zen harat; eta gizonari oharturik, urrikalmenduak eragin zioen.

        34. Eta hurbildurik, olio eta arno ixuriz lothu ziozkan bere sarraskiak; ezarri zuen bere aberearen gainean, ostatu batera eraman eta han arthatu.

        35. Biharamunean atheratu zituen bi denario, ostalerari eman ziozkan, eta erran zaroen: Huntaz izan zazu artha, eta zer-ere gehiagorik xahuturen baituzu, gibeleratekoen nik bihurturen darotzut.

        36. Hirur horietarik, zure ustez, zein izatu da ohoinen artera orori gizonaren laguna?

        37. Eta harek ihardetsi zuen: Urrikaldu izan zaioena. Jesusek berriz, erran zioen: Zoaz, eta zuk ere orobat egizu.

        38. Bada, bidean zihoazelarik, Jesus gerthatu zen herri batean sartzera, eta Martha deitzen zen emazteki batek hartu zuen bere etxerat.

        39. Eta hunek bazuen ahizpa bat, Maria deitzen zena, zeina Jaunaren oinetan jarririk, baitzagoen haren hitzaren entzuten.

        40. Martha berriz, lehiatuki zabilan bere lan handien erdian; eta Jesusen aitzinean gelditurik, erran zioen: Etzaitzu deusere, ene ahizpak bakharrik uzten bainau lan guziei buruz? Errozu bada lagunt nezan.

        41. Eta ihardestean, Jaunak erran zioen: Martha, Martha, arduratsu zare, eta hainitz gauzaz khexatzen.

        42. Bada, bat da bakharrik premiazkoa. Mariak hautatu du eskualderik hoberena, eta etzaio khendua izanen.

 

XI. KAP.

        1. Behin, nola othoitzean baitzagoen toki batean; othoitza utzi zuenean, bere dizipuluetarik batek erran zioen: Jauna, irakhats dizaguzu othoitz egiten, Joanesek ere bere dizipuluei irakhatsi izan dioten bezala.

        2. Jesusek erran zioten: Othoitz egiten duzuenean, errazue: Aita, sainduets bedi zure izena; ethor bedi zure erresuma;

        3. Iguzu egunean eguneko ogia;

        4. Eta barkha dizagutzu gure bekhatuak, geronek ere gure zordun diren guziei barkhatzen diotegun bezala, eta ez begaitzatzu tentazioneari utz.

        5. Eta erran zioten: Zuetarik norbaitek badu adiskide bat, eta haren gana badoha gau minean, eta erraten dio: Adiskidea, maileguz emadatzut hirur ogi,

        6. Zeren bidetik ene adiskide bat ene gana ethorri baita, eta ez dut hari zer eman aitzinera;

        7. Eta adiskideak barnetik ihardestean, erraten dio: Ez nezazula khexaraz; oraiko hertsia dut athea, haurrak ere enekin ohean dire; ez naiteke jaik deuseren ematera:

        8. Baldin bertzeak ihardukitzen badu joka, nik derratzuet, ez badio jaikirik ematen adiskidea duelakoz, jaikiko dela bederen haren nabarmenkeriaren ariaz, eta emanen diozkala behar dituenak oro.

        9. Halaber derratzuet nik: Galda zazue, eta emanen zaitzue; bilha zazue, eta aurkhituren duzue; jo zazue, eta idekiren zaitzue.

        10. Nor-nahik galda dezan, eta izaten du; bilha dezan, eta aurkhitzen du; jo dezan, eta idekitzen zaio.

        11. Alabainan zein da zuen artean aita bat, semeak ogia galdatzen-eta, harek harria emanen dioena: edo arraina galdegiten badu, emanen othe dio sugea:

        12. Edo arroltzearen galdea badu, harrobia eskainiren othe dio?

        13. Baldin beraz zuek, zareten gaixtoek, badakizue zuen haurrei gauza onen ematen, zenbatez are hobeki zuen Aita zerukoak galdatzen diotenei emanen diote izpiritu ona?

        14. Eta abiatu zen debru baten iraizten, eta debru hura mutua zen; eta. debrua iraizi zuenean, mintzatu zen mutua, eta jendeak ederretsiak zauden.

        15. Bainan hekietarik batzuek erran zuten: Beelzebubez, debruen buruzagiaz, iraizten ditu debruak.

        16. Eta bertze batzuek, hura zertan froga, galdatzen zioten zerutikako sendagaila zerbait.

        17. Bainan Jesusek ikhusi baitzituen hekien gogoetak, erran zioten: Bi aldetara dagoen erresuma, xahutua izanen da; eta bere buruari jazartzen dioen etxeak, leher eginen du.

        18. Eta satan bere baithan bi aldetara zeiher badago, nola dirauke haren erresumak? Diozue ezen Beelzebubez iraizten ditudala debruak.

        19. Beraz nik Beelzebubez iraizten baditut debruak, nortaz iraizten dituzte zuen haurrek? Hargatik berak izanen dire zuen juie.

        20. Bainan nik Jainkoaren erhiaz iraizten baditut debruak, ezagun da zuetaraino heldua dela Jainkoaren erresuma.

        21. Hazkarrak harmekin zaintzen duenean etxe sartzea, segurean dire haren onak.

        22. Bainan hazkarrago batek, ethorririk garhaitzen badu, eramanen diozka harma guziak, zeinen gainean baitzen fida, eta haren buluzkinak emanen ditu bertzeei.

        23. Enekilako ez dena, ene kontra da; eta enekin biltzen hari ez dena, barraiatzen hari da.

        24. Izpiritu lohia gizon baten ganik ilkhi denean, lekhu agorretan gaindi dabila phausu eske; eta ez aurkhituz, erraten du: Itzuliko naiz ene etxera, zeintarik bainaiz ilkhi.

        25. Eta heldu denean, kausitzen du garbitua jatsaz eta aphaindua.

        26. Orduan badoha; berekin hartzen ditu bertze zazpi izpiritu bera baino gaixtoagoak, eta barnera sarthurik, han egiten dute beren egoitza. Eta gizon haren azken zoria egiten da lehenbizikoa baino gaitzagoa.

        27. Bada, horiek erraten zituelarik, emazteki batek, mintzoa goratuz jendeen erditik, erran zuen: Zorionezkoak zu ekharri zaituen sabela eta zuk egoski ditutzun bulharrak.

        28. Eta Jesusek ihardetsi zuen: Dohatsuago Jainkoaren hitza entzuten eta begiratzen dutenak.

        29. Bainan nola osteak murruka biltzen hari baitziren, abiatu zen erraten: Gizate hau, gizate tzarra: sendagaila eske dabila, eta sendagailarik etzaio emanen, Jonas profetarenaz bertzerik.

        30. Ezen nola Ninibarrei Jonas izan baizitzaioten ikuskari, hala izanen zaio gizate huni ere gizonaren Semea.

        31. Hegoako erregina juiamenduko egunean jaikiko da gizalde hunen kontra eta kondenaturen ditu, zeren bera lurraren bertze bazterretik den ethorri Salomonen zuhurtziaren entzutera; eta huna hemen Salomonez gehiagokoa dena.

        32. Ninibako gizonak juiamenduko egunean jaikiko dire gizalde hunen kontra eta kondenaturen dute; zeren Jonasen erantzukiari urrikitan baitziren sarthu; eta huna hemen Jonasez gehiago dena.

        33. Nihork ez du kriselua bizten, gero zokho batean edo gaitzeruaren azpian ezartzeko, bainan bai ganderailuaren gainean, sartzen direnek ikhus dezaten argia.

        34. Zure begia da zure gorphutzeko kriselua. Baldin begia garbi baduzu, gorphutza ere argi izanen duzu; tzarra baduzu ordean, gorphutza ere ilhunbetan izanen duzu.

        35. Ikhusazu beraz, zure baithan den argia ez dadien izan ilhunbe.

        36. Arren zure gorphutza dena argitan bada, nihon ilhunberik gabe, argi-argia izanen da, eta kriselu distirantak bezala argituren zaitu.

        37. Eta mintzo zelarik, Farisau batek bere etxera othoiztu zuen barazkaltzera; eta sarthurik, Jesus mahainean jarri zen.

        38. Bada, Farisaua, bere baithan gogoetaka, hasi zen erraten, zertako Jesus ez othe zen garbitu onthuruntzaren aitzinean.

        39. Eta Jaunak erran zioen: Orai zuek, Farisauek, baso eta untziei kanpoko aldea diozuete garbitzen; bainan zuen barneko aldea, harrapakeriaz eta gaixtakeriaz da bethea.

        40. Zoroak, kanpoko aldea egin duenak, ez othe du egin barneko aldea ere?

        41. Guzia gatik, zuenetik egizue amoina, eta hola gauza guziak izanen ditutzue garbi.

        42. Bainan zorigaitz zuei, Farisauak, hamarrena mendatik, erruatik, eta baratzekari orotarik ematen baituzue, eta zuzenbidea eta jainkotiartasuna baititutzue bazterrerat uzten: horiek ziren bada egin beharrak, eta bertzeak ez utzi.

        43. Zorigaitz zuei, Farisauak, zeren lakhet ditutzuen sinagogetan lehenbiziko jarlekhuak, eta agurrak karriketan.

        44. Zorigaitz zuei ageri ez diren hobiak bezala zaretelakoz; eta gainetik ibiltzean, gizonak ez baitire ohartzen.

        45. Bada ihardetsiz erran zioen lege irakhasle batek: Nausia, horiek erranez guri ere laido egiten darokuzu.

        46. Aldiz Jesusek erran zioten: Zuei ere zorigaitz, lege irakhasleak; zeren ezin jasanezko sorthak bertzeei bizkarrera ematen baititutzue, eta zerorrek erhi batez ere ez ukitzen.

        47. Zorigaitz zuei, hobi altxatzen hari zaretelakoz profetei, zuen aitek dituztelarik hilarazi.

        48. Ongi ematen duzue aithor zuen aiten egintzak onhartzen ditutzuela, hekiek profetak hil, eta zuek hobiak egiten ditutzuenaz geroz.

        49. Hargatik-ere erran izan du Jainkoaren zuhurtziak: Bidaliren diozkatet profetak eta apostoluak; eta batzuen hiltzen eta bertzeei jazartzen hariko dire;

        50. Jendaki hunen gainean bilha dadien profeta guzien odola, munduaren hastapenetik ixuria izan dena,

        51. Hasi Abelen odoletik, eta Zakarias, aldarearen eta tenploaren artean galdu zenaren odoleraino. Horrela, nik derratzuet, jendaki hunen gainean izanen dela bilhatua.

        52. Zorigaitz zuei, lege irakhasleak, zeren hartu baituzue jakitateko gakhoa; etzarete zerorrek sarthu, eta sartzera zihoazenak ditutzue debekatu.

        53. Bada, horien erraten hari zitzaioetelarik, Farisauak eta lege irakhasleak abiatu zitzaizkon biziki hertsatzen, eta galdeka ithotzen,

        54. Maltzurkerian mintzatuz, eta haren ahotik zerbait atzeman beharrez, gero gainerat emateko.

 

XII. KAP.

        1. Bizkitartean, nola jendeak murruka ingurura bildu baitziren, haletan non elkhar lehertzen baitzuten, Jesus abiatu zen bere dizipuluei erraten: Berautzue Farisauen altxagarritik, zeina ez baita alegiarik baizen.

        2. Bada, estalirik ez da deus, agerturen ez denik; ez-eta gorderik, jakinen ez denik.

        3. Ezen ilhunbean erran dukezuena, argitan erranen da; eta gela zokhoan beharrira erasi dukezuena, hegaztegi gainetik izanen da erantzuna.

        4. Zuei beraz, ene adiskideei, nik derratzuet: Gorphutza hiltzen, eta gero zuei zer egin ez dutenen beldur ez izan.

        5. Bainan erakhutsiren darotzuet noren beldur izan behar zareten: Hainarentzat izan zaitezte beldur, zeinak hil dukeen ondoan, ifernurat arthikitzeko ahala baitu. Bai, nik derratzuet, harentzat izan zaitezte beldur.

        6. Bortz etxe-xori ez othe dire bisoseko batean saltzen? eta bada, hekietarik bat bakharra ez da Jainkoaren aitzinean ahantzia.

        7. Zuen ileak ere khondatuak dire guziak. Ez izan beraz beldurti: asko etxe-xorik baino gehiago balio duzue.

        8. Bada nik derratzuet: Edozeinek aithor nezan gizonen aitzinean, gizonaren Semeak ere aithorturen duela haina Jainkoaren aingeruen aitzinean.

        9. Bainan gizonen aitzinean ni ukhaturen nauena, bera ukhatua izanen da Jainkoaren aingeruen aitzinean.

        10. Nor-nahi gizonaren Semearen kontra mintza dadien, barkhaturen zaio; bainan Izpiritu sainduaren kontra burho eginen duenari etzaio barkhaturen.

        11. Berriz, eramanak izanen zaretenean sinagogetara, kargudunen eta buruzagien aitzinera, ez khexa zer edo nola ihardetsiko diozueten, edo zer erranen duzuen;

        12. Ezen Izpiritu sainduak irakhatsiren darotzuete orduan berean zer behar duzuen erran.

        13. Orduan gizon batek jendeen artetik erran zioen: Nausia, errozu ene anaiari enekin zathi dezan gure primantza.

        14. Eta Jesusek ihardetsi zioen: Gizona, nork ezarri nau zuen gainean juie edo zuzen berezle?

        15. Gero erran zioten guziei: Berautzue, eta zuen buruak zain zatzue jaramankeriaren khutsutik; ezen gizonaren bizia ez dago gozatzen dituen ontasunketan.

        16. Gero parabola bat erran zioten huneletan: Gizon aberats baten bazterrak ekharri zuen uzta goria.

        17. Eta bere baithan gogoetan zagoen, zioelarik: Zer eginen dut? ezen ez dut norat bil ene uzta.

        18. Eta erran zuen: Hau eginen dut: Urratuko ditut ene bihitegiak, eta handiagoak eginen ditut; eta harat bilduko ditut ethorri zaizkitan uztak eta ene bertze ontasunak;

        19. Eta ene buruari erranen diot: Baduk hainitz ontasun, asko urtherentzat bildurik: phausa hadi, jan zak, edan zak, egik ase onik.

        20. Bainan erran zioen Jainkoak: Zoroa, gaurko gauean izanen duk arimaren galdea: hik bilduak beraz, norentzat izanen dire?

        21. Hola-hola da bere buruarentzat ontasun moltzatzen hari dena, eta Jainkoaren baithan aberats ez dena.

        22. Eta bere dizipuluei erran zioten: Hargatik derratzuet nik: Ez izan khexu zuen biziaz, hean zer janen duzuen; ez-eta gorphutzaz, hean zertaz estaliko duzuen.

        23. Hazkurria baino gehiago da bizia, eta gorphutza jaunzkura baino.

        24. Begira beleei: ez dute ez eraiten, ez uztatzen; ez dute ez soto, ez bihitegirik, eta Jainkoak hazten ditu. Zenbatez etzarete zuek hekiez gehiagokoak?

        25. Nor da, berriz, zuetan bere asmu guziekin bere irazkia beso batez luzatuko duenik?

        26. Baldin beraz gauzarik aphurrenak ez badire zuen ahaleko, zertan khexa bertzeez?

        27. Begira liliei, nola diren handitzen; ez lanean, ez iruten ez dire hari: nik derratzuet bada, Salomon etzela bere ospe guziaren erdian horietarik bat bezala jaunzten.

        28. Baldin beraz egun landan den belharra eta bihar surat arthikitzen dena, Jainkoak horrela jaunzten badu, zenbatenaz zuek hobeki, sinheste aphurrekoak?

        29. Eta zuek, ez ibil zer janen, zer edanen duzuen; ez heda goregi;

        30. Ezen horien guzien ondotik, mundutiarrak dabiltza. Bada, zeren eskasa duzuen badaki zuen Aitak.

        31. Arren lehenbizikorik bilha zatzue Jainkoaren erresuma eta zuzena, eta bertze horiek oro emanen zaizkitzue populu.

        32. Ez izan lotsa, arthalde xumettoa, ezen zuen Aitaren gogorako izatu da zuei bere erresumaren ematea.

        33. Ditutzuenak sal eta amoinetan emazkitzue; egizkitzue ihetxetzen ez diren moltsak, zeruetara bil zatzue ahituko ez diren ontasunak, han ez baita ohoinik hurbiltzen, eta biphiak ez baitu xahutzen.

        34. Alabainan non-ere baita zuen ontasuna, han izanen da halaber zuen bihotza ere.

        35. Idukatzue gerriak tinkatuak eta argi biziak eskuetan,

        36. Iduri sehi batzu, nausiaren iguri daudezenak, noiz itzuliko den esteietarik, ethortzen denean eta jo orduko idek diozoten athea.

        37. Zorionezkoak sehi hekiek, nausiak, ethorri-eta, ernerik atzemanen dituenak. Egiaz derratzuet, gerria tinkatuko duela, mahainean jarraraziko dituela eta bere ibiliko dela hekien zerbitzatzen.

        38. Eta ethor dadien, nahiz gau lehenean, nahiz goizaldera, eta hala atzeman detzan, dohatsu dire sehi hekiek.

        39. Hau jakizue bada: etxeko jaunak balaki zer mugaz ethortzekoa den ohoina, atzarririk lagokeela eiki, eta ez lezakeela bere etxea zilhatzerat utz.

        40. Erne zaudezte beraz zuek ere, zeren uste ez duzuen orduan ethorriko baita gizonaren Semea.

        41. Orduan Piarresek erran zioen: Jauna, guretzat derrazu parabola hori, ala guzientzat ere bai?

        42. Jesusek ihardetsi zuen: Zein da, zure ustez, etxegizon zirritu eta gurbila, nausiak etxeko buruzagi ezarria, batbederari bere orduan emateko bere ogi neurria?

        43. Zorionezkoa sehi hura, nausiak, ethorri-eta, hala hari dela atzemanen duena.

        44. Egiaz derratzuet, dituen ontasun guzien kargua dioela emanen.

        45. Bainan sehi horrek bere baithan egiten badu: Nausia ez dago berehalakoan ethorririk; eta abia badadi muthil-neskatoei joka, eta jaten, edaten eta horditzen;

        46. Haren nausia itzuliko da igurikitzen ez duen egunean, harek ez dakien orenean; eta bereziko du bertzeetarik, eta ezarriko du sehi enganatzaileekilako.

        47. Sehi hura berriz, zeinak baitzakien bere nausiaren nahia, eta ez baitu atzartasunik iduki, ez-eta egin nausiak nahi bezala, gogorki joa izanen da.

        48. Aldiz etzakiena eta ukhaldiak merezi dituzten gauzen egilea, gutiago izanen da joa. Alabainan hainitz eman zaioenari, hainitz zaio galdeginen; eta hainitzen kargua zuenari galdaturen zaio gehienik.

        49. Lurrera suaren arthikitzera naiz ethorri, eta zer-nahi dut, baizik-ere bitz dadien?

        50. Bathaio batez naiz bathaiatzekoa; eta nolako lehietan naizen, akhaba dadien arteo?

        51. Uste duzue lurrean bakearen ezartzera naizela ethorri? Ez egiazki, bainan zein bere alde bihurraraztera;

        52. Ezen oraidanik, bortz direnean etxe batean, bereziko dire hirur bien kontra eta bia hiruren kontra;

        53. Makhur jarriko dire, aita semearekin, eta semea aitarekin; ama alabarekin, eta alaba amarekin; amaginarreba erreinarekin, eta erreina amaginarrebarekin.

        54. Berriz, populuari ere erraten zioen: Hedoia mendebaletik ikhusten duzuenean ilkhitzen, berehala diozue: Uria dathor; eta hala gerthatzen da.

        55. Eta hegoak jotzen duenean, diozue: Bero izanen da; eta halaxe da gerthatzen.

        56. Maltzurrak, badakizue zeruaren eta lurraren itxuratik usnatzen, nolaz bada ez duzue denbora hau ezagutzen?

        57. Zer den zuzen, nolaz berriz, zuen burutarik ez duzue ezagutzen?

        58. Bada zihoazinean buruzagiaren aitzinera zure partidarekin, bidean egizu harekin akhabatzera, beldurrez-eta bortxa zaitzan juiearen aitzinera, eta juieak ezar zaitzan manu bethetzailearen eskuetan, eta hunek presondegian.

        59. Nik derratzut, etzarela ilkhiko handik, non ez duzun bihurtzen azken arditeraino.

 

XIII. KAP.

        1. Orduan han ziren batzuek Jesusi eman zioten Galilear zenbaiten berria, Pilatok nahasi zuela bekien odola egiten hari zituzten sakrifizioekin.

        2. Eta ihardestean erran zioten: Uste duzue Galilear horiek Galilear guziak baino areagoak zirela, zeren duten horrelako heriotzea jasan?

        3. Nik derratzuet ezetz; bainan zuek, ez bazarete urrikitan sartzen, orobat galduko zarete guziak.

        4. Halaber hemezortzi gizon hekiek zeinen gainera erori baitzen Siloen dorre bat, eta hil izan baitzituen, hobendunagotzat daduzkatzue Jerusalemdar guziak baino?

        5. Nik derratzuet ezetz; bainan zuek urrikizko obrarik ez baduzue egiten, orobat galduko zarete guziak.

        6. Berriz, atheratu zuen parabola hau ere: Gizon batek pikondo bat zuen bere mahastian landatua, eta hartara ethorri zen pikoketa, eta etzuen aurkhitu.

        7. Bada, mahastizainari erran zioen: Huna hirur urthe pikondo huntara abiatu naizenetik pikoketa, eta ez dut aurkhitzen: motzazu beraz; zertako poxelatzen ere du lurra?

        8. Eta harek ihardetsiz erraten dio: Jauna, utzazu urthe huntan ere, haintzur dezadan inguruan eta eman diozodan ongarri;

        9. Eta beharbada emanen ditu pikoak; bertzela mozturen duzu gero.

        10. Bada, larunbat egun batez, Jesus hari zen hekien sinagoga batean irakhasten.

        11. Eta hara emazteki bat izpiritu gaixto batek hemezortzi unhe hartan eri zadukana; eta makhurtua zen eta etzezakeen batere goiti begira.

        12. Jesusek ikhusi zuenean, deithu zuen bere gana, eta erran zioen: Emaztekia, khendua zaitzu zure gaitza.

        13. Eta eskuak ezarri ziozkan gainean, eta berehala xuxendua izan zen, eta ospe bihurtzen zioen Jainkoari.

        14. Bainan sinagogako buruzagiak, suminduran, zeren Jesusek sendatu zuen larunbat egunean, hitza harturik erran zioen jendeari: Badire sei egun laneko, hekietan zatozte, eta senda zaitezte, eta ez larunbat egunez.

        15. Bainan hari ihardetsiz Jaunak erran zuen: Itxura eder egileak, zuetarik bakhotxak ez othe du larunbat egunean aberetegitik laxatzen bere idia edo astoa, eta edaratera eramaten?

        16. Aldiz Abrahamen alaba hau, hemezortzi urthe huntan satanek estekan zadukana, ez othe zen behar esteka hortarik laxatu larunbat egunarekin?

        17. Eta horiek erraten zituenean, ahalkatzen ziren haren ixterbegi guziak; eta populu guzia bozten zen, Jesusen eginkari ospetsu guziez.

        18. Erraten zuen oraino: Zer dirudi Jainkoaren erresumak, eta zeren iduriko harturen dut?

        19. Iduri du mustarda bihia, gizonak hartzen eta bere baratzean eraiten duena; eta larritzen da, eta arbola handi bat bezala egiten; eta zeruko xoriak gelditzen dire haren adarretan.

        20. Eta erran zuen berriz: Zeren iduriko harturen dut Jainkoaren erresuma?

        21. Iduri du altxagarria, emaztekiak hartzen eta hirur sato irinetan nahastekatzen duena, orhe guzia haz dadien arteo.

        22. Eta irakhatsiz zihoan hiri-herriak gaindi, eta Jerusalemeri buruz bide eginez.

        23. Bada, norbaitek erran zioen: Jauna, gutiak izanen othe dire salbatuko direnak? Jesusek aldiz ihardetsi zioeten:

        24. Berma zaitezte athe hertsitik sartzera; ezen nik derratzuet hainitzak ibiliko direla sarthu beharrez, eta ezin sarthuko direla.

        25. Bada etxeko jauna sarthu-eta, athea hertsi dukeenean, kanpoan xutik geldituko zarete eta hasiko zarete joka erranez: Jauna, idek dizaguzu; eta ihardetsiz erranen darotzuete: Ez dakit nongoak zareten.

        26. Orduan hasiko zarete erraten: Jan izan dugu eta edan zure aitzinean, eta irakhasten haritu zare gure plazetan.

        27. Eta ihardetsiren darotzue: Ez dakit nongoak zareten; egizue ni ganik urrun, tzarkeria egile guziek.

        28. Han izanen dire nigarrak eta hortz karraskak, ikhusiko ditutzuenean Abraham, Isaak, Jakob eta profeta guziak Jainkoaren erresuman, zuek aldiz kanporat iraiziak.

        29. Iguzki haizetik eta mendebaletik, ipharretik eta hegoatik izanen dire ethorriko eta Jainkoaren erresuman jarriko direnak.

        30. Eta huna azken direnak izanen direla lehen, eta lehen direnak izanen direla azken.

        31. Egun berean Farisauetarik zenbait hurbildu zitzaizkon, zerrotelarik: Ilkhi zaite, zoaz hemendik; ezen Herodesek hilarazi nahi zaitu.

        32. Eta ihardetsi zioten: Zoazte, errozue azeri hari: Iraizten ditut debruak eta sendarazten eriak egun eta bihar, eta etzi akhabaturen naiz.

        33. Bizkitartean ibili behar naiz egun, bihar eta etzi; zeren ez baita profeta bat Jerusalemetik kanpo galtzekoa.

        34. Jerusaleme, Jerusaleme, profeta hiltzailea, eta bidali zaizkinanen harrikatzailea, zenbat aldiz nahi izan ditinat hire haurrak bildu, hala-nola hegastinak bere umealdea hegalen azpira, eta ez dun nahi izatu?

        35. Huna non gelditzera dihoakizuen zuen etxea hutsik. Bada, nik derratzuet, ez nauzuela gehiago ikhusiren, erran dezazuen arteo: Ongi ethorri Jainkoaren izenean dathorrenari.

 

XIV. KAP.

        1. Larunbat egun batez Jesus gerthatu zen jatera goan zela Farisauetarikako buruzagi baten etxera, eta idukitzen zioten begia.

        2. Eta hara aitzinean zuela gizon bat uheri zena.

        3. Eta hitza harturik, Jesusek erran zioten lege irakhasleei eta Farisauei: Haizu othe da larunbat egunean sendatzera?

        4. Bainan hekiek ixilik gelditu ziren. Jesusek aldiz hartu zuen gizona, sendatu eta igorri zuen.

        5. Eta hekiei mintzatuz, erran zioten: Zein da zuetarik, astoa edo idia erortzen zaionean putzura, berehala atheratuko ez duena, nahiz larunbat egunean?

        6. Eta horren gainean etziozoketen ihardets.

        7. Bada, ikhustenez barazkaltiarrak lehenbiziko tokien hautatzen zabiltzala, parabola bat atheratu zioten, erraten zaroetelarik:

        8. Ezteietara deithua izanen zarenean, ez jar mahain buruan, beldurrez-eta zu baino ikhusiagoa den bat gertha dadien jaun esposaz deithua,

        9. Eta hura eta zu deithu zaituztena ethor dadien eta erran dezazun: Huni utzozu tokia; eta orduan, ahalke gorritan goan zadien azken tokiaren hartzera.

        10. Bainan deithua izanen zarenean, zoaz, jar zaite azken lerroan, deithu zaituenak, dathorrenean, erran diezazun: Adiskidea, zato gorago. Orduan ohore izanen duzu zurekin mahainean diren guzien aitzinean;

        11. Ezik geratzen dena izanen da aphaldua, eta aphaltzen dena goratua.

        12. Deithu zuenari, berriz, erraten zaroen: Barazkari bat edo afari bat ematen duzunean, ez deith, ez zure adiskideak, ez anaiak, ez ahaideak, ez hauzo aberatsak, beldurrez-eta hekiek ere deith zaitzaten beren aldian, eta horrela bihur dakizun ordaina.

        13. Bainan, barazkari bat egiten duzunean, deith zatzu beharrak, herbalak, mainguak eta itsuak.

        14. Eta zorion izanen duzu, zeren ez baitute zuri bihurtzekorik; ezik izanen duzu zure saria, prestuak biztuko diren egunean.

        15. Mahainean harekin zirenetarik batek horiek aditu ondoan, erran zuen: Dohatsu Jainkoaren erresuman ogia janen duena!

        16. Eta Jesusek erran zioen: Gizon batek egin zuen afari handi bat, eta hartara deithu zituen asko.

        17. Eta afaltzeko orduan, sehi bat bidali zioten deithuak zirenei erratera ethor zitezela, gauza guziak ja xuxenduak zirelakoz.

        18. Eta guziak orobat abiatu ziren estakuruka. Lehenak erran zuen: Bazterretxe bat erosi dut; premia dut ilkhitzea, eta haren ikhustera goatea; onhetsazu othoi ene aria.

        19. Bigarrenak erran zuen: Erosi ditut bortz idi pare; hekien ikhartzera noha; othoizten zaitut, behar darotadazu barkhatu.

        20. Bertze batek erran zuen: Ezkontzetik heldu naiz, eta horrela ezin nathorke.

        21. Eta sehiak, itzulirik, berri horiek ekharri ziozkan bere nausiari. Orduan hasarreturik, etxeko jaunak erran zioen bere sehiari: Zoaz berehala hiriko plaza eta karriketara, eta sarrarazkitzu hunat erromesak, ezinduak, itsuak eta mainguak.

        22. Gero sehiak erran zioen: Egina da. zuk manatua, eta oraino toki bada.

        23. Eta nausiak ihardetsi zioen: Zoaz bideetara eta berro bazterretara, eta atzemanak sartzera bortxa zatzu, bethe dadien ene etxea.

        24. Ezen nik derratzuet, deithuak ziren horietarik batek-ere ez duela dastaturen ene afaria.

        25. Bada, jendeketa handia zihoan Jesusekin; eta hekien alderat itzulirik, erran zioten:

        26. Baldin norbait heldu bada ene gana, eta higuintzen ez baditu bere aitamak, emazte, alabak, seme, anaia eta arrebak, eta oraino bere burua ere, ez daiteke izan ene dizipulu.

        27. Eta bere gurutzea soinean, ene ondotik heldu ez dena, ez daiteke izan ene dizipulu.

        28. Ezen zuetarik zein da, dorre bat altxatu nahi-eta, lehenik hasiko ez dena jarririk atheratzen zenbat gastu behar othe den, eta hean othe duen lanaren akhabatzekorik;

        29. Beldurrez-eta asentuak jarri ondoan, eta ezin akhabatu dukeenean, ikhusle guziak abia dakizkion trufatzen,

        30. Diotelarik: Gizon hau etxe egiten hasi zaiku, bainan ezin akhaba?

        31. Edo non da erregea, zeina bertze errege bati gerla ematera goaterakoan, lehenik jarriko ez dena gogoetan, hean hamar mila gizonekin aitziner athera othe dakiokeen hogoi milekin heldu zaioenari?

        32. Eta gai ez bada, bidalkinak igorriz, hura urrun denean oraino, bakezko solasetara othoizten du.

        33. Horreletan beraz, zuetarik edozein, dituen guziei ukho egiten ez duena, ez daiteke izan ene dizipulu.

        34. Ona da gatza; ilhauntzen bada ordean, zertaz hura gazi?

        35. Ez da on ez lurreko, ez ongarriko, bainan kanporat arthikiren da. Aditzeko duenak beharririk, adi beza.

 

XV. KAP.

        1. Bada, zerga biltzaileak eta bekhatoreak Jesusen ganat hurbiltzen ziren, haren entzuteko.

        2. Eta Farisau eta Iskribauek erasten zuten, ziotelarik: Horrek onhesten ditu bekhatoreak eta hekiekin jaten du.

        3. Eta Jesusek parabola hau atheratu zioten:

        4. Zuetarik zein da ehun ardi dituen gizona; eta hekietarik bat galtzen badu, laur hogoi eta hemeretziak ez othe ditu mortuan uzten, eta galdu denaren ondotik ez othe da goaten, atzeman dukeen arteo?

        5. Eta atzeman duenean, bozik hartzen du soin gainera;

        6. Eta etxeratu denean, adiskideak eta hauzoak biltzen ditu, derrotelarik: Enekin har zazue bozkario, aurkhitu baitut ene ardi galdu zena.

        7. Nik derratzuet, zeruan horrela izanen dela, urrikitan sartzen den bekhatore batentzat bozkario gehiago, ezenez laur hogoi eta hemeretzi prestu urrikitze beharrik ez dutenen gatik.

        8. Edo zein emaztekik, hamar drakma izan-eta, hekietarik bat galtzen badu, ez du bizten argia, garbitzen etxea, eta bilhatzen artharekin, atzeman dezan arteo?

        9. Eta khausitu dukeenean, deitzen ditu adiskideak eta hauzoak, dioelarik: Enekin har zazue bozkario, aurkhitu baitut galdu nuen drakma.

        10. Horrela, derratzuet, Jainkoaren aingeruen artean izanen dela bozkario, urrikitan sartzen den bekhatore baten gatik.

        11. Erran zioten oraino: Gizon batek bazituen bi seme;

        12. Eta hekietarik gazteenak erran zioen aitari: Aita, indazu ontasunetik heltzen zaitan zuzena. Eta aitak berezi zioten zeini bere ontasuna.

        13. Eta handik egun luzerik gabe, seme gazteena, zituen guziak bildurik, bidaietan goan zen urrungo tokitara, eta han galdukerian xahutu zuen bere izate guzia.

        14. Eta guziak ahitu zitueneko, gosete handi bat gerthatu zen herrialde hartan, eta bere hasi zen eskasiaren jasaiten.

        15. Eta goan zen eta jarri zen hango etxeko jaun batekin. Eta harek igorri zuen urdezain bere bazterretxera.

        16. Eta han nahi zukeen sabela bethe xerriek jaten zituzten leketarik; eta nihork etzioen ematen.

        17. Orduan bere baithara itzulirik, erran zuen: Zenbat sehi ene aitaren etxean ogia nasai dutenak, eta ni hemen gosez hiltzen hari!

        18. Jaikiko naiz eta goanen ene aitaren gana, eta erranen diot: Aita, gaizkia egin dut zeruaren kontra eta zure aitzinean;

        19. Ez dut gehiago merezi zure semearen izena; ezar nezazu zure sehien lerroko.

        20. Eta jaikirik goan zen bere aitaren gana. Bada, urrun zelarik oraino, ikhusi zuen bere aitak; eta bihotzak eginik, eta lasterrari emanez, jauzi zitzaioen lephora, eta besarkatu zuen.

        21. Eta semeak erran zioen: Aita, gaizkia egin dut zeruaren kontra eta zure aitzinean, eta ez dut gehiago merezi zure semearen izena.

        22. Aitak ordean erran zioten bere sehiei: Ekharrazue aldagarri hauta, eta jauntzozue; ezarrotzue eskuan erreztuna eta oinetakoak zangoetan;

        23. Erakharrazue aratxe gizendua, hil zazue, eta dugun jan eta egin besta;

        24. Zeren hil baitzen ene seme hau, eta biztu da berriz, galdu zen, eta aurkhitu da. Eta hasi ziren besta egiten.

        25. Bizkitartean bazterretan zen seme zaharrena; eta heldu zelarik, nola etxerat hurbiltzen hari baitzen, aditu zituen kantu eta dantzak;

        26. Eta deithu zuen sehietarik bat, eta galdatu zioen zer ziren hekiek.

        27. Eta harek erran zioen: Ethorri da zure anaia, eta zure aitak hil du aratxe gizendua, zeren osagarritan itzuli zaioen.

        28. Hura berriz, gaitziturik, etzen sarthu nahi. Aita ilkhi zen beraz, eta abiatu zitzaioen othoizka.

        29. Bainan harek ihardetsiz erran zioen aitari: Huna zenbat urthe zerbitzatzen zaitudala, eta egundaino zuk manatu gauzarik ez dut bazterrerat utzi, eta behinere ez darotadazu pittika bat eman, ene adiskideekin egin dezadan besta.

        30. Bainan ethorri deneko zure Seme hori, lilitxoekin janik bere izanak, aratxe gizena hil diozu.

        31. Eta ihardetsi zioen aitak: Semea, zu bethi zare enekin, eta nik ditudanak zureak dire;

        32. Bainan behar ginduen egin bazkari, eta bozkario hartu; zeren zure anaia hau hil baitzen, eta berriz biztu baita; galdu zen, eta aurkhitua da.

 

XVI. KAP.

        1. Bada, Jesusek bere dizipuluei ere erran zioten: Gizon aberats batek bazuen etxegizon bat, eta hau bere nausiaren baithan beltzatua izan zen, xahutu ziozkala bere ontasunak.

        2. Eta deithu zuen nausiak, eta erran zioen: Zer aditzen diat hitaz? Hire etxegizongoaz athera dizadak garbitasun, ezen holako kargurik etzukek hiretzat gehiago.

        3. Orduan etxegizonak erran zuen bere gogoan: Zer eginen dut, nausiak khentzen darotanaz geroz ene kargua? haitzurreko, ez naiz; eskatzeko, ahalke.

        4. Badakit zer egin beren etxeetara hartuko nautenen izateko, kargutarik khendua izanen naizenean.

        5. Deithurik beraz bere nausiaren zorduru bakhotxa, lehenbizikoari erran zioen: Zenbat zor diozu ene nausiari?

        6. Eta harek ihardetsi zuen: Ehun hordi olio. Eta erran zioen: Orizu zure zorraren ageria, jar zaite hor berehala, eta bertze bat egizu berrogoi eta hamarrekoa.

        7. Gero galdatu zioen bertze bati: Zuk berriz, zenbat duzu zor? Ihardetsi zuen ehun erregu ogi. Erran zioen hari Har zazu zure ageria, eta iskriba zazu laur hogoieko bat.

        8. Eta nausiak ederretsi zuen bere etxegizon tzarra, ohartuki zuelakoz egin; ezen mendeko umeak atzarriago dire beren egitekoetan argiaren umeak baino.

        9. Eta zuei derratzuet nik: Adiskideak egizkitzue bide makhurretikako ontasunetarik, har zaitzazten, hil zaretekeenean, bethiereko egoitzetara.

        10. Gauza xumean zin dena, handiagoan ere zin da; eta xumean tzar dena, handiagoan ere tzar da.

        11. Baldin beraz, ez bazarete izatu makhurreko ontasunaren erabile on, nork zuei fida egiazkoak?

        12. Eta bertzeena gaizki erabili baduzue, nork zuei eskuetara emanen darotzuete zerorrena?

        13. Ez da sehirik bi nausi zerbitza detzazkeenik; ezen edo basa higuinduko du, eta bertzea maithatuko; edo batari josiko da eta arbuiatuko du bertzea Jainkoa eta aberastasuna, ez detzazketzue biak zerbitza.

        14. Aditzen zituzten bada horiek oro Farisauek, zeinak jaramanak baitziren, eta irri egiten zioten.

        15. Eta Jesusek erran zaroeten: Zuek zarete, gizonen aitzinean zuen buruak prestu egiten ditutzuen batzu; Jainkoak ezagutzen ditu ordean zuen bihotzak; ezik gizonen begietan eder dena, hasgarri da Jainkoaren aitzinean.

        16. Joanes ethorri arteo ziren legea eta profetak; ordutik da erantzuten Jainkoaren erresuma, eta hartan sartzeko, bakhotxari zaio indar egitea.

        17. Bada, erraxago da zeru-lurrak urmaria ditezen, ezenez gal dadien legeko tilet bakhar bat.

        18. Nork-ere bere emaztea utzi eta bertze bat hartzen baitu, linburkeria darama; eta nork-ere senharrak utzi emaztea hartzen baitu, linburtzen da hura ere.

        19. Gizon bat aberats zen; haren soinekoak ziren purpuraz eta liho hautaz; eta egun oroz barazkari ederrenen erdian bizi zen.

        20. Eta bazen eskale bat, Lazaro deitzen zena, haren arhean zatzana, oro zauri,

        21. Ase nahi baitzitakeen aberatsaren mahainetik erortzen ziren paporretarik; eta nihork etzioen ematen; bainan xakhurrak heldu zitzaizkon eta milikatzen ziozkaten bere zauriak.

        22. Bada eskalea ethorri zen hiltzera, eta aingeruek eraman zuten Abrahamen besoetara. Aldiz aberatsa ere hil zen, eta ifernua izan zuen ehorz-lekhu.

        23. Eta oinhazeen erdian zelarik, begiak goititu, eta urrundik ikhusi zuen Abraham eta Lazaro haren besoetan;

        24. Eta oihu eginez erran zuen: Aita Abraham, urrikal zakizkit, eta bidalazu Lazaro, urean busti dezan erhi mokoa, ene mihiaren hezatzeko, zeren oinhaze gaitzetan bainaiz gar hunen erdian.

        25. Eta ihardetsi zioen Abrahamek: Semea, orhoit zaite, zure bizian onak izan ditutzula, eta Lazarok gaitzak hala-hala; orai aldiz hau gozoetan dago, eta zu oinhazeetan.

        26. Bertzalde, zuen eta gure artean badago nihonereko leze bat, hanbatean non hemendik zuetara goan nahi luketenek, ezin baitezakete, ez-eta hortik hunat ethorri nahi luketenek ere.

        27. Eta aberatsak erran zuen: Othoizten zaitut beraz, aita, Lazaro igor dezazun ene aitaren etxera

        28. (Baditut ezen bortz anaia), egin diozoten haukiez lekhukotasun, hekiek ere ez ditezen ethor oinhazezko toki huntara.

        29. Eta Abrahamek ihardetsi zioen: Han dituzte Moises eta profetak; hekiek entzun betzazte.

        30. Harek berriz, erran zioen: Ez, aita Abraham; bainan hiletarik norbait goan balakiote, urrikitan sar laizteke.

        31. Abrahamek ordean erran zioen: Baldin ez badituzte entzuten Moises eta profetak; hiletarik norbait bitz baledi ere, ez dute sinhetsiren.

 

XVII. KAP.

        1. Jesusek erran zioten bere dizipuluei: Gertha ditezen gaizbideak, ezinbertzea da; bainan zorigaitz hainari, zeinaren egitez gaizbideak gerthatzen baitire.

        2. Hainak hobe luke, ihara harri bat lephotik ezar eta itsasora arthik balezate, ezenez xumetto haukietarik gaizbidetan erorraraz baleza.

        3. Begira huni: Baldin, zure anaiak huts zerbait egiten badarotzu, erantzun biozozu berari; eta urrikitzen bazaio, barkha hari.

        4. Eta egunean zazpitan huts egiten badarotzu, eta egunean zazpitan zure gana itzultzen bada, dioelarik: Damu dut; barkha biozozu.

        5. Eta Apostoluek Jaunari erran zioten: Berha zazu gure baithan sinhestea.

        6. Bada, erran zioten Jaunak: Mustarda pikorraren bezenbateko sinhestea bazindute, martzoka ondo horri erran ziniozokete: Erroetarik ilkhi eta itsasoan landa hadi; eta egin lezake zuen errana.

        7. Eta zuetarik zein da, sehi bat duenean iraulden edo abere alhatzen hari, erranen dioena, hura landatik itzuli denean: Zato berehala, mahainean jar zaite;

        8. Eta erranen ez dioena: Xuxent dizadazu afaria, tinka zazu gerria eta zerbitza nezazu, jan eta edan dukedan arteo, eta gero janen eta edanen duzu?

        9. Sehi hari zor othe dioke eskerrik, zeren manatua egin izan duen?

        10. Ez dut uste. Zuek halaber, egin dituzketzuenean manatuak zaizkitzuenak oro, errazue: Sehi ezdeusak gare; egin behar ginduena egin dugu.

        11. Eta Jerusalemera zihoalarik, gerthatu zen Samariaren eta Galilearen erditik iragaitera.

        12. Eta nola herrixka batean sartzera baitzihoan, bidera atheratu zitzaizkon hamar legentsu, zeinak urrundik gelditu baitziren;

        13. Eta oihu egin zuten, ziotelarik Jesus, gure nausia, urrikal guri.

        14. Ikhusi zitueneko, erran zuen Zoazte, aphezen aitzinera ager zaitezte. Eta zihoazelarikan, garbituak aurkhitu ziren.

        15. Bada, hekietarik batek ikhusi zuenean bere burua garbitua, gibelerat egin zuen, goraki handietsiz Jainkoa.

        16. Eta ahuspez erori zen Jesusen oinetara, eskerrak bihurtzen ziozkielarik eta haina Samariarra zen.

        17. Aldiz, Jesusek ihardetsiz erran zioen: Ez dire hamar sendatu? eta non dire bertze bederatziak?

        18. Arrotz hau baizen ez da aurkhitu, itzuli eta Jainkoari ospe eman dioenik.

        19. Eta erraten dio: Jaiki zaite eta zoaz, zure sinhesteak salbatu baitzaitu.

        20. Farisauek galdaturik aldi batez Noiz ethorriren da Jainkoaren erresuma? ihardestean hekiei, erran zuen: Jainkoaren erresuma ez da ohartgarriki ethorriren;

        21. Eta ez dute erranen: Huna, hemen da; edo: Hara, hantxe da. Alabainan huna zuen erdian dela Jainkoaren erresuma.

        22. Eta erran zioten bere dizipuluei: Ethorriren dire egunak, zeinetan nahiko baituzue ikhusi gizonaren Semearen egun batentzat, eta ez baituzue ikhusiko.

        23. Eta erranen darotzuete: Huna hemen, hara hantxe. Ez goan, ez jarraik.

        24. Ezik, nola zeru bazter batetarik dirdiratzen duen ximistak, zeruaren azpiko toki guzietan argitzen baitu; hala-ber izanen da gizonaren Semea bere egunean.

        25. Lehenik ordean, behar du hainitz egarri eta gizate huntaz arbuiatua izan.

        26. Eta nola gerthatu baita Noeren egunetan, hala izanen da gizonaren Semearen egunetan ere.

        27. Jaten zuten eta edaten; gizonek emazteak, emazteek senharrak hartzen zituzten, Noe arkhan sarthu zen eguneraino; eta ethorri zen uholdea, eta xahutu zituen guziak.

        28. Loten egunetan ere gerthatu zen halaber: Jaten zuten eta edaten, saltzen eta erosten, landatzen eta etxeak egiten;

        29. Bainan Lot Sodomatik ilkhi zen egunean, suzko eta sufrezko uria jautsi zen zerutik, eta galdu zituen oro;

        30. Hala-hala, gerthaturen da, gizonaren Semea agertuko den egunean.

        31. Ordu hartan hegaztegian dena, eta bere tresnak etxe barnean, ez bedi jauts hekien hartzera; eta landan dena, hala-ber ez bedi gibelerat itzul.

        32. Loten emazteaz orhoit bekizue.

        33. Nor-ere hariko baita bere biziaren salbatzera, hainak galduko du; eta nork-ere galduko baitu, hainak du aurkhituren.

        34. Nik derratzuet: Gau hartan, bi lagun ohe batean balin badire, bat izanen da hartua eta bertzea utzia;

        35. Irin ehotzen hari diren bi emaztekietarik, bat izanen da hartua eta bertzea utzia: bi gizon badire landan, bat izanen da hartua eta bertzea utzia.

        36. Dizipuluek ihardetsiz erran zioten: Non izanen da hori, Jauna?

        37. Jesusek erran zioten: Non-nahi izan dadien hilikia, arranoak ere harat bilduko dire.

 

XVIII. KAP.

        1. Bada, bethi othoitz egin behar baita, eta ez unhatu, parabola bat ere atheratu zaroeten,

        2. Zioelarik: Bazen hiri batean juie bat, Jainkoaren beldurrik, ez gizonen axolarik etzuena.

        3. Zen, berriz, hiri hartan alharguntsa bat, eta goaten zitzaioen erratera: Ene etsaiaren ganik asper nezazu.

        4. Eta luzez egotu zen egin nahi gabez. Bainan azkenekoz bere buruari erran zioen: Ez badut ere Jainkoaren beldurrik ez-eta gizonez axolarik,

        5. Halarik-ere, khexagarri baitzait alharguntsa hori, emanen diot bere zuzena, beldurrez-eta azkenean ethorririk egin dezadan laido zerbait.

        6. Orduan erran zuen Jaunak: Adi zazue juie gaixtoaren solasa:

        7. Eta Jainkoak, gau eta egun hari oihuz dagozkion bere hautetsiei ez othe diote asperkunde emanen, eta hekien alde khexatu gabe egonen othe da?

        8. Nik derratzuet, asperturen dituela laster. Bainan dathorrenean gizonaren Semea, atzemanen othe du, zuen ustez, sinhesterik lurraren gainean?

        9. Gero, saindu balire bezala beren baithako sinhestean bizi, eta bertzeak erdeinatzen zituzten batzuentzat ere atheratu zuen parabola hau:

        10. Bi gizon igan ziren tenplora, othoitz egitera, bata Farisaua eta bertzea zerga biltzailea.

        11. Farisauak, xutik, bere baithan hunela egiten zuen othoitz: Ene Jainkoa, eskerrak darozkitzut, zeren ez naizen bertze gizonak iduri; harrapari, bidegabe egile, emakoi baitire, hala-nola horrako zerga biltzaile hori ere.

        12. Barur egiten dut astean bietan, eta ene izan guzien hamarrenak ematen ditut.

        13. Aitzitik zergariak, urrundik zagoelarik, etzituen altxatu ere nahi begiak zerurat; bainan bulharrak jotzen zituen, zioelarik: Jainkoa, jabal zakizkit naizen bekhatoreari.

        14. Nik derratzuet, hau barkhatua jautsi zela bere etxerat, eta bertzea ez; zeren goratzen diren guziak izanen baitire aphalduak, eta aphaltzen direnak goratuak.

        15. Berriz, haurtto batzu ere erakhartzen ziozkaten, uki zetzan. Dizipuluak ohartu zirenean, larderiaka abiatu zitzaizkoten.

        16. Bainan Jesusek haurttoak deitzen zituelarik, erran zuen: Utzatzue haurrak ene ganat, eta ez debeka; ezik bulatxekoena da Jainkoaren erresuma.

        17. Egiaz derratzuet, nork-ere hartuko ez baitu zeruko erresuma haur batek bezala, ez da hartarako.

        18. Orduan aitzindari batek egin zioen galde hau: Nausi ona, zer eginez ardietsiren dut bethiereko bizitzea?

        19. Aldiz Jesusek erran zioen: Zen deitzen nauzu ona? Nihor ez da onik, Jainkoa bera baizik.

        20. Ezagutzen ditutzu manamenduak: Ez hil; Ez khutsa bertzeen emazteekin; Ohointzarik ez egin; Gezurrezko lekhukotasunik ez athera; Ait-amak ohora.

        21. Harek ihardesten dio: Gaztedanik begiratu ditut horiek oro.

        22. Hori aditurik, Jesusek erraten dio: Oraino gauza bat eskas duzu: ditutzun guziak sal eta beharrei ematzu, eta zeruan aberastasun handiak izanen dituzu; zato gero, eta jarraik zakizkit.

        23. Horiek aditu zituenean, ilhundu zen gizona, aberats handi baitzen.

        24. Jesusek berriz, hura ikhusirik ilhundua, erran zuen: Ala nekhez sarthuko baitire Jainkoaren erresuman aberatsak

        25. Ezen erraxago da kamelua orratzaren xilotik iragan dadien, ezenez diruduna sar dadien Jainkoaren erresuman.

        26. Eta aditzaileek erran zuten: Eta nor da salba daitekeenik?

        27. Jesusek ihardetsi zioten: Gizonentzat ezin eginezko gauzak, eginkizun dire Jainkoarentzat.

        28. Piarresek erran zuen orduan: Huna guk oro utzi eta jarraiki gatzaizkitzula.

        29. Jesusek erran zaroeten: Egiaz derratzuet, nihor ez da utzi dituenik etxea, edo burhasoak, edo anaiak, edo emaztea, edo haurrak, Jainkoaren erresumaren gatik,

        30. Eta hainitz gehiago izaten ez duenik mende huntan berean, eta bethiereko bizitzea ethorkizuneko mendean.

        31. Gero Jesusek hartu zituen hamabiak, eta erran zioten: Huna non igaiten garen Jerusalemera, eta gizonaren Semeaz profetek iskribatu guziak bethetzera dihoazela.

        32. Ezen jendaien eskuetara arthikia, eta eskarniatua, eta azotatua, eta thuztatua izanen da;

        33. Eta azotatu ondoan, hilen dute, eta hirugarren egunean bizturen da.

        34. Bainan hekiek etzuten horietarik deusere ardietsi; solas hori hekientzat, solas itsu bat zen; eta etzuten aditzen haren errana.

        35. Bada, erthatu zen, Jesus hurbiltzen zelarik Jerikora, itsu bat bide bazterrean eske jarria zagoela.

        36. Eta nola aditzen baitzuen ostea iragaiten, galdatu zuen zer zen harramantz hura.

        37. Eta ihardetsi zioten: Jesus Nazaretharra zela iragaiten.

        38. Eta oihu egin zuen, zioelarik: Jesus, Dabiden semea, urrikal zakizkit.

        39. Eta aitzinean zihoazenak, gaizkika hari zitzaizkon, ixilarazi beharrez. Harek orduan hainitz gorago egiten zuen oihu: Dabiden semea, urrikal niri.

        40. Gelditurik orduan, Jesusek manatu zuen erakhar ziozoten. Eta hurbildu zenean, erran zioen:

        41. Zer nahi duzu egin dezazudan? Eta harek ihardetsi zioen. Ikhus dezadan, Jauna.

        42. Eta Jesusek erran zioen: Ikhusazu, zure sinhesteak salbatu zaitu.

        43. Eta ordu berean ikhusi izan zuen; eta Jesusen ondotik zihoan, ospe Jainkoari bihurtuz. Eta populu guziak ere ikhusi zuenean hori, esker eman zioen Jainkoari.

 

XIX. KAP.

        1. Jerikon sarthurik, Jesus hiria gaindi zihoan.

        2. Eta han bazen Zakeo deitzen zen gizon bat; eta hura zergarien aitzindaria zen eta aberatsa.

        3. Eta zabilan, Jesus ikhusi beharrez nor othe zen; eta etziron jendetzearen gatik, bere heinean ttipia zelakoz.

        4. Eta aitzinerat laster eginik, igan zen sikomora ondo baten gainera, Jesusen ikhusteko; zeren handik iragaitekoa baitzen.

        5. Eta harat heldu zenean Jesus, begiak goititu eta ikhusi zuen, eta erran zaroen: Zakeo, jauts zaite laster, egun zure etxean egon behar bainaiz.

        6. Eta herresaka jautsirik, Zakeok bozkarioz hartu zuen bere etxerat.

        7. Eta hori ikhusi zutenean, guziak erasiaka hari ziren, ziotelarik gizon tzar baten gana aldaratu zela.

        8. Zakeok berriz, Jaunaren aitzinean gelditurik, erran zioen: Jauna, huna non demadan ene ontasunen erdia jende beharrei; eta norbaiti egin izan badiot zerbait bidegabe, laurkun bihurtzen diot.

        9. Jesusek erran zioen: Salbamendua etxe huntan sarthu da egun, zeren gizon hau ere Abrahamen umea baita.

        10. Alabainan gizonaren Semea, galdua zenaren bilhatzera eta salbatzera da ethorria.

        11. Horiek aditzen zituztenei, erran zioten parabola bat, Jerusalemetik hurbil zelako ariaz, eta zeren guziek uste baitzuten Jainkoaren erresuma orduan agertzera zihoala.

        12. Erran zuen beraz: Sortze handiko gizon bat goan zen urrungo herrialde batera erregetasunaren hartzera, gero itzultzekotan.

        13. Eta hamar sehi deithurik, eman ziozkaten hamar mina, eta erran zioten: Irabazian erabil zatzue, ni ethorri arteo.

        14. Bada, higuintzetan hartua zuten bere herritarrek, eta ondotik igorri ziozkaten bidalkinak, erranez: Ez dugu nahi gizon hori gure erregetzat.

        15. Eta gerthatu zen itzuli zela, errege jarri ondoan; eta manatu zuen deith zetzazten dirua izan zuten sehi hekiek, ikhusteko zer irabazi egin zuen bakhotxak.

        16. Lehenbizikoa ethorri zen beraz, zioelarik: Jauna, zure minak irabazi ditu bertze hamar.

        17. Eta ihardetsi zioen: Ederki, zerbitzari ona; zeren gauza aphurrean zin izatu zaren, izanen duzu hamar hiriren gaineko manamendua.

        18. Eta bertze bat ethorri zen zioelarik: Jauna, zure mina bertze bortzez onthu da.

        19. Eta erran zioen hari: Eta zu, izan zaite bortz hiriren buruan.

        20. Eta bertze bat ethorri zen, zioelarik: Jauna, huna zure mina; oihal batean altxaturik iduki dut;

        21. Ezik zure beldur nintzen, gizon zorrotza zarelakoz; altxatzen baituzu phausatu ez duzuna, eta biltzen erain ez duzuna.

        22. Hari erraten dio: Hire ahotik hartzen haut, zerbitzari gaixtoa; bahakien gizon zorrotza naizela, phausatu gabe altxatzen, eta erain gabe biltzen dudana;

        23. Eta zertako ez duk eman ene dirua mailegura, nik, ethortzen nintzenean, athera nezan bere irabaziekin?

        24. Eta han zirenei erran zioten: Khen zazue horren eskutik mina, eta hamar dituenari emozuete.

        25. Eta hekiek ihardetsi zuten: Jauna, baditu jadanik hamar.

        26. Nik derratzuet ordean, duenari emanen zaioela, eta nasai izanen duela; eta gabe denari, duena ere khenduko zaiola.

        27. Ene etsaiak berriz, ni erregetzat nahi izatu ez nautenak, erakhar zatzue hunat, eta hil zatzue ene aitzinean.

        28. Horiek erran ondoan, Jesus guzien buruan abiatu zen Jerusalemgo bideari gora.

        29. Eta hurbildu zenean Bethphaieko eta Bethaniako ondora Olibadieta deitzen den mendira, bere bi dizipulu igorri zituen,

        30. Erranez: Zoazte zuen aitzinean den herrira: hartan sartzearekin, estekatua aurkhituren duzue astokume bat, zeinaren gainera ez baita igan egundainogizonik; laxa zazue eta erakhar niri.

        31. Eta nihork galdatzen badarotzuete: Zergatik laxatzen duzue asto hori? erranen diozue: Jaunak nahi baitu zerbitzatu.

        32. Goan ziren beraz igorriak zirenak, eta aurkhitu zuten astokumea zagoela, harek erran bezala.

        33. Berriz, astokumea estekatik hartzen zutelarik, haren jabeak erran zioten: Zer hari zarete astoaren laxatzen?

        34. Eta ihardetsi zuten: Jaunak baitu hunen beharra.

        35. Eta erakharri zioten Jesusi. Gero beren soinekoak astoari bizkarrera emanik, jarrarazi zuten Jesus haren gainean.

        36. Eta hala zihoalarik, soinekoak hedatzen zituzten haren bidean.

        37. Eta ordukoz Olibadietako mendi jaustera hurbiltzen zelarik, dizipulu osteak bozkariotan abiatu ziren oro Jainkoaren goraki laudatzen, ikhusi izan zituzten sendagaila guzien gainean,

        38. Ziotelarik: Benedika bekio Jaunaren izenean dathorren erregeari; bake zeruan, eta ospe zeru gorenetan.

        39. Eta Farisauetarik zenbaitek jendepetik erran zioten: Nausia, ixilarazatzu zure dizipuluak.

        40. Jesusek ihardetsi zioten: Nik derratzuet, haukiek ixil baleitez, harriek oihu eginen dutela.

        41. Eta hurbildu zenean, hiria ikhustearekin, haren gainean nigar egin zuen, zioelarik:

        42. Ai bederen, hire egun huntan, ezagut baheza zerk ekhar lezakean bakea! Bainan orai estalia dun hire begientzat.

        43. Hargatik ethorriren ditun hire gainerat egunak, eta hire etsaiek inguraturen haute errekaz, eta alde orotarik hertsaturen haute;

        44. Eta lurrerat arthikiren zaituztete hi eta barnean ditunan hire umeak, eta harria harriaren gainean ez diten hitan utziko, zeren ez dunan ezagutu hire Jainkoa ikhustera ethorri zinan eguna.

        45. Gero tenploan sarthurik, abiatu zen han saltzen eta erosten hari zirenen kanporat iraizten,

        46. Zerrotelarik: Iskribatua da: Ene etxea, othoitzeko etxea da. Zuek ordean ohoin zilho bat egin duzue huntarik.

        47. Eta egun oroz hari zen tenploan irakhasten. Bada aphez nausiak, eta Iskribauak eta populuko aitzindariak hura galdu beharrez zabiltzan.

        48. Eta ezin aurkhi ziozoketen zer egin. Ezen populu guzia ederretsia zagoen haren entzutean.

 

XX. KAP.

        1. Eta egun hekietarik batez, populuari tenploan irakhasten eta ebanjelioaren ematen hari zelarik, gerthatu ziren aphez nausiak eta Iskribauak zaharrekin ethortzera.

        2. Eta hari buruz hau erran zuten: Erraguzu zer ahalez egiten ditutzun horiek? edo: Nork eman darotzu ahal hori?

        3. Jesusek berriz, ihardestean erran zioten: Nik ere zuei galde bat eginen darotzuet. Ihardets darotazue:

        4. Zerutikakoa, ala gizonen ganikakoa othe zen Joanesen bathaioa?

        5. Bainan hekiek gogoeta egiten zuten beren baithan, zerratelarik: Zerutikakoa zela badiogu, erranen daroku: Zergatik beraz ez duzue sinhetsi?

        6. Aldiz erraten badugu: Gizonen ganikakoa, populu guziak harrikaturen gaitu; ezen gerthu dadukate profeta zela Joanes.

        7. Eta ihardetsi zuten, etzakitela nondikakoa zen.

        8. Jesusek ere erran zioten: Ez darotzuet erranen nik ere zer ahalez egiten ditudan horiek.

        9. Orduan populuari abiatu zitzaioen parabola hunen erraten: Gizon batek landatu zuen mahasti bat, eta ezarri zuen etxetiarretan, eta egon zen bidaietan luzez.

        10. Eta mahats aroan, sehi bat bidali zioten etxetiarrei, hari eman ziozoten mahastitik hartzeko zuen fruitua. Hekiek ordean jo zuten eta hutsik igorri.

        11. Bidali zioten berriz bertze sehi bat. Hekiek aldiz hura ere jo zuten, laidoztatu eta hutsik igorri.

        12. Eta bidali zioten oraino hirugarren bat, eta hura ere sarraskitan iraizi zuten.

        13. Orduan mahastiaren jabeak erran zuen: Zer eginen dut? igorriko dut ene seme maitea; beharbada, hau ikhusten dutenean, herabe izanen dire.

        14. Etxetiarrek ikhusi zutenean, beren baithan egin zuten eta erran: Hau da premua; dezagun hil, geldi dakigun ondoregoa.

        15. Eta mahastitik khendurik, hil izan zuten. Zer eginen diote beraz mahastiaren jabeak?

        16. Ethorriko da, eta galduko ditu etxetiar hekiek, eta mahastia bertze batzuei emanen diote. Hori aditurik, ihardetsi zuten: Agian ez!

        17. Bainan Jesusek begiratzen ziotelarik, erran zuen: Zer da bada iskribatua den hitz hau: Etxe egileek tzartzat utzi harria, hura da izkina harri bilhakatua?

        18. Nor-ere harri haren gainera eroriko baita zathikaturen da; aldiz edozeinen gainera eror dadien, xehakatuko du haina.

        19. Eta aphez nausiek eta Iskribauek han berean nahi zuketen eskua Jesusen gainean ezarri, ezagutu baitzuten berentzat atheratu ziotela idurikantza hura; bainan populuaren beldurrak iduki zituen.

        20. Eta nola begiz baitzadukaten, igorri ziozkaten zelatari batzu, prestuarena egiten zutenak, bere hitzetan harrapa zezaten, gero aitzindarien eta gobernadorearen eskuetan ezartzeko.

        21. Eta haukiek galdeka haritu zitzaizkon, ziotelarik: Nausia, badakigu zuzen mintzo zarela eta halaber irakhasten duzula; eta etzarela begiratzen nor nor den, bainan zintasunean irakhasten duzula Jainkoaren ganako bidea.

        22. Zesarri zergaren ematea haizu zaiku, ala ez?

        23. Ikhusten baitzuen ordean hekien maltzurkeria, Jesusek erran zioten: Zertako zabiltzate ni zertan khausi?

        24. Erakhuts dizadazuet denario bat. Norenak dire huntako itxura eta iskribua? Ihardestean, erran zuten: Zesarrenak.

        25. Eta Jesusek erran zioten: Beraz Zesarrenak Zesarri bihur zatzue, eta Jainkoari Jainkoarenak.

        26. Eta ezin jazarri zioten bere hitza populuaren aitzinean; eta haren ihardesteaz balditurik, gelditu ziren ixilik.

        27. Bada, Saduzearretarik (zeinek ukhatzen baitute hilen phiztea) hurbildu ziren zenbait, eta galde bat egin zioten,

        28. Ziotelarik: Nausia, Moisesek iskribatu daroku manamendu hau: Baldin norbaiten anaia hiltzera heldu bada, emazte duelarik eta haurrik gabe, anaiak har beza anaiaren emaztea, eta ondore eraik biozo bere anaiari.

        29. Baziren bada zazpi anaia; eta lehenbizikoa ezkondu, eta haurrik gabe hil izan zen.

        30. Eta ondokoak hartu zuen haren emaztea, eta hura ere haurrik gabe hil izan zen.

        31. Eta hirugarrenak hartu zuen emazte hura. Eta halaber zazpiek, eta etzuten ondorerik utzi, eta hil izan ziren.

        32. Guzien ondotik hil zen emaztekia bera ere.

        33. Beraz, hilak bizten direnean, zeinen emazte izanen da, ezik zazpiek izan dute emaztetzat?

        34. Eta Jesusek erran zioten: Mende huntako umeak ezkontzen dire, eta ezkontzaz emanak dire.

        35. Bainan dathorren mendeko eta hiletarik bizteko merezdun aurkhituak izanen direnak, ez dire ezkonduko eta ez dute emazterik hartuko;

        36. Alabainan ezin hilen dire gehiago; ezik izanen dire aingeruekin bardin eta Jainkoaren ume, bigarren bizitzearen ume diren ber.

        37. Berriz, hilak biztuko direla, Moisesek berak erakhusten du, sasi ondoan deitzen duenean Jauna, Abrahamen Jainkoa, eta Isaaken Jainkoa, eta Jakoben Jainkoa.

        38. Alabainan Jainkoa, ez da hilen Jainkoa bainan bizidunena, ezik haren aitzinean bizidun dire guziak.

        39. Horren gainean, Iskribauetarik zenbaitek ihardetsiz, erran zioten: Nausia, ongi erran duzu.

        40. Eta gehiago etzitzaizkon deuseren galdatzera ausartatzen.

        41. Bainan berak erran zioten: Nolaz diote Dabiden seme dela Kristo?

        42. Eta Dabidek berak Psalmoetako liburuan erran du: Jaunak ene Jaunari erran dio: Jar zaite ene eskuinean,

        43. Zure etsaiak ezar detzadan arteo zure oinen-peko alkhi?

        44. Dabidek beraz Jauna deitzen du hura; eta nola da haren seme?

        45. Gero populu guziak aditzen zuelarik, bere dizipuluei erran zioten:

        46. Berautzue Iskribauetarik, zeinek soin luzetan nahi baitute ibili, eta lakhet baitituzte agurrak plazetan, lehenbiziko alkhiak sinagogetan eta mahain buruak barazkarietan;

        47. Zeinek alhargunaren etxea iresten baitute beren othoitz luzeen aitzakietan. Horiek kondenamendu garratzagoa jasanen dute.

 

XXI. KAP.

        1. Bada, begira zagoelarik, Jesusek ikhusi zituen aberatsak beren emaitzen arthikitzen tenploko khutxara.

        2. Ikhusi zuen, berriz, alharguntsa behartto bat ere kobrezko bi diruttoren ematen.

        3. Eta erran zuen: Egiaz derratzuet alhargun behar hunek, bertze guziek baino gehiago eman du.

        4. Ezen horiek orok nasai dutenetik egin diozkate Jainkoari emaitzak; hunek aldiz, eskas duenetik, bizitzeko zuen guzia eman izan du.

        5. Eta tenploaz zioten batzuei, harri ederrez egina eta emaitza aberatsez aphaindua zela, erran zaroten:

        6. Ethorriko dire egunak, zeinetan ikhusten ditutzuen horietarik harria harriaren gainean ez baita urratu gabe geldituko.

        7. Orduan galdatu zioten: Nausia, noiz gerthatzekoak dire horiek, eta zertarik ezagutuko da gerthatzera dihoazela?

        8. Jesusek ihardetsi zuen: Berautzue nihork engana zaitzazten; ezik asko ene izenean ethorriren dire, diotelarik: Ni naiz Kristo. Orduan hurbil da muga, berautzue beraz hekiei jarraikitzetik.

        9. Entzunen ditutzuenean arren gudu eta bihurrialdi otsak, ez izi; holakoak behar dire lehenik gerthatu, bainan ez da oraino berehalakoan akhabantza.

        10. Eta erraten zioten: Jaikiko dire jendaia jendaiaren kontra, erresuma erresumaren kontra;

        11. Eta izanen dire tokika lur ikhara gaitzak, eta izurriteak, eta goseteak, eta zerutik ikharagarrikeriak eta sendagaila lazgarriak.

        12. Bainan horiek oro baino lehen, gaixtaginek ezarriko darozkitzuete eskuak gainean, eta jazarriko darotzuete, sinagoga eta presondegietara eramanez, errege eta gobernadoreen aitzinera herrestatuz, ene izenaren ariaz.

        13. Bada, horiek gerthaturen zaizkitzue, nitaz lekhukotasun bihur dezazuentzat.

        14. Beraz har zazue burutan, ez duzuela aitzinetik egon behar zer ihardetsiko duzuen orduan.

        15. Ezen nik emanen darotzuet mihia eta zuhurtasun bat zeinari zuen etsai guziek ezin ihardukiko baitute, ez-eta ihardetsiko.

        16. Berriz, zuen burhasoak, eta anaiak, eta ahaideak, eta adiskideak izanen dire zuen galarazle, eta zuetarik asko izanen dire heriotzez joak;

        17. Eta ene izenaren ariaz izanen zarete guziei hasgarri;

        18. Eta zuen burutik ile bat ez da galduko.

        19. Zuen pairakortasunaz izanen zarete zuen arimen nausi.

        20. Berriz, ikhusiko duzuenean armadek inguratzen dutela Jerusaleme; jakizue orduan hurbil dela haren desmasia.

        21. Orduan Judean direnek, ihes egin bezate mendietara; hirian direnak, ilkhi beitez, eta bazterretan direnak ez sar barnerat.

        22. Ezen hekiek dire asperreko egunak, bethe ditezen iskribatuak diren guziak.

        23. Aldiz, zorigaitz izorra eta unhide direnei egun hekietan: ezen hestura gaitzak idukiko du lekhua eta hasarrea jautsiko da populu hunen gainera.

        24. Eta gizonak eroriko dire ezpataren azpira, eta jendaki guzietara izanen dire eramanak gathibu, eta Jerusaleme oinen azpian jendaiez izanen da erabilia, hekien egunak bethe ditezen arteo.

        25. Eta izanen dire sendagailak iguzkian, eta ilhargian, eta izarretan, eta lurrean jendaiak hesturetan, itsasoaren eta uhinen orroak laztuko baititu.

        26. Gizonak ihartuko dire izialdurarekin, eta mundu guziari gerthatzera dihoakionaren igurikimenean; ezen zeruetako armadak khordokan izanen dire.

        27. Eta orduan ikhusiko da gizonaren Semea, hedoien gainean dathorla bothere eta maiestate handitan.

        28. Bada, horiek gerthatzen hasiko direnean, begira zazue, eta goiti zatzue buruak, hurbil baita zuen berrerospena.

        29. Eta iduripen bat erran zioten: Ikhusatzue pikondoa eta arbola guziak:

        30. Ninika beren baitharik arthikitzen duten orduan, badakizue uda hurbil dela.

        31. Halaber zuek ere ikhusiko duzuenean horiek gerthatzen direla, jakizue hurbil dela Jainkoaren erresuma.

        32. Egiaz derratzuet ez dela gizate hau iraganen, non ez diren horiek oro gerthatzen.

        33. Zeru-lurrak iraganen dire, bainan ene hitzak ez dire iraganen.

        34. Begira beraz zuen buruei, thoil ez ditezen zuen bihotzak aseetan, hordikerian eta bizitze huntako arthetan, eta egun hura batbatean gainera ez dakizuen eror;

        35. Ezen sare bat bezala jautsiko da lurraren hedaduran daudenen guzien gainera.

        36. Hargatik zaudezte atzarriak, ordu oroz othoitz eginez, merezdun aurkhituak izan zaitezten gerthatzekoak diren horiei orori itzurtzeko, eta gizonaren Semearen aitzinera agertzeko.

        37. Horrela egunaz tenploan hari zen irakhasten; gauaz berriz, ilkhirik egoten zen Olibadieta deitzen den mendian.

        38. Eta populu guzia goiztiar heldu zen haren gana tenplora, haren entzuteko.

 

XXII. KAP.

        1. Bada, hurbil zen Airisetako besta eguna, zeina deitzen baita Bazko;

        2. Eta aphez nausiak eta Iskribauak bilha zabiltzan nola hilaraz Jesus; bainan populuaren ziren beldur.

        3. Orduan satan sarthu zitzaioen Judasi, zeina Iskariot deitzen baitzuten; eta hura hamabietarik bat zen.

        4. Eta goan zen, eta aphezen buruzagiekin eta kargudunekin mintzatu zen hean nola eskuetaratuko zioten Jesus.

        5. Eta hekiek boztu ziren, eta egin zuten emanen ziotela hunenbertzeko bat.

        6. Judasek eman zuen bere hitza. Eta arte on baten bilha zabilan hura hekien eskuetara emateko harramantzik gabe.

        7. Ethorri zen bada Airisetako eguna, zeintan behar baitzen imolatu bazkoa.

        8. Eta Jesusek bidali zituen Piarres eta Joanes, zioelarik: Zoazte, xuxent zazue bazkoa, jan dezagun.

        9. Hekiek berriz, erran zuten: Zein tokitan nahi duzu egin dezagun?

        10. Eta ihardetsi zioten: Hara, hirian sarthuko zaretenean, aitzinera ethorriko zaitzue gizon bat, pegar bat ur buruan, eta jarraik zakizkiote zein etxetara ere sarthuko baita,

        11. Eta erranen diozue hango etxeko jaunari: Hau dio nausiak: Non da tokia, zeintan ene dizipuluekin jan baitezaket bazkoa?

        12. Eta harek erakhutsiko darotzue salha handi bat aphaindua, eta han xuxent zazue behar dena.

        13. Goan ziren beraz; Jesusek erran bezala aurkhitu zituzten oro, eta xuxendu zuten bazkoa.

        14. Eta ethorri zenean ordua, jarri zen mahainean, eta hamabi Apostoluak harekin.

        15. Eta erran zioten: Lehia handia izatu dut zuekin bazko hunen jateko, jasan dezadan baino lehen.

        16. Erraten darotzuet ezen, gaurgeroz ez dudala janen bazkorik, Jainkoaren erresuman bethe dadien arteo.

        17. Orduan harturik edateko untzia, eskerrak bihurtu, eta erran zuen: Har zazue eta huts zuen artean.

        18. Derratzuet ezen, gehiago ez dudala aihenaren gozotik edanen, Jainkoaren erresuma ethor dadien arteo.

        19. Gero, ogia harturik, eskerrak bihurtu zituen; hautsi zuen eta erran zaroeten, ziolelarik: Hau ene gorphutza da, zuentzat ematen dena; hau egizue ene orhoitzapenetan.

        20. Halaber, afaldu ondoan, hartu zuen edateko untzia, zioelarik: Kalitza hau da batasun berria ene odolaren bidez, zeina izanen baita zuentzat ixuria.

        21. Bizkitartean, huna saltzen nauenaren eskua enekin mahainean dela.

        22. Alabainan gizonaren Semea badoha, iskribatua denaren arabera; zorigaitz ordean gizonari, zeintaz izanen baita saldua.

        23. Eta beren artean abiatu ziren, zein othe zen holakorik eginen zuena.

        24. Gero makhur bat atheratu zen hekien artean, hean zein iduki behar othe zen hekietan handientzat.

        25. Bainan Jesusek erran zioten: Jendaien erregeek hekien gainean derabilkate nausitasuna; eta hekien gainean baitute indarra, ongiegiletzat dituzte deitzen.

        26. Zuek ordean ez duzue hola eginen: aitzitik zuen arteko handiena, biz ttipiena bezala; eta aitzindari dena, biz zerbitzatzen duena iduri.

        27. Alabainan zein da handiena, mahainean jartzen dena, ala mahaina zerbitzatzen duena? ez othe da mahainean jartzen dena? Ni bizkitartean zuen erdian naiz zerbitzatzen duena bezala.

        28. Aldiz zuek zarete enekin egon zaretenak ene ordu gaitzetan;

        29. Eta nik aphaintzen darotzuet ene erresuma, niri Aitak aphaindu izan darotan bezala,

        30. Ene erresuman jan eta edan dezazuen ene mahainean, eta tronuen gainean jar zaitezten, Israelgo hamabi leinuen juiatzeko.

        31. Gero erran zuen Jaunak: Simon, Simon, hara satanek galdatu duela zuen bahatzea ogia bahean bezala;

        32. Eta nik zuretzat egin dut othoitz, zure sinhesteak ez dezan egin amor; eta zuk, egun batez, itzulirik, gogor zatzu zure anaiak.

        33. Piarresek ihardetsi zioen: Zurekin banago, Jauna, bai presondegira, bai heriotzera goatera.

        34. Bainan Jesusek erran zioen: Piarres, nik derratzut, gaur ez du oilarrak joko, non ez duzun hiruretan ukhatu, ez nauzula ezagutzen. Gero erran zaroeten:

        35. Igorri zaituztedanean, ez moltsa, ez murtxila, ez oinetakorik gabe, izan othe duzue deusen eskasik?

        36. Eta ihardetsi zuten: Ez batere. Erran zaroeten beraz: Bainan orai duenak moltsa, har beza, eta halaber murtxila ere; eta ezpata gabe denak, sal beza soina, baten erosteko.

        37. Ezen nik derratzuet, ene gainean bethe behar dela iskribatua den hitz hau: Eta gaixtaginekilako ezarria izan da. Akhabantzan dire alabainan nitaz iskribatuak diren guziak.

        38. Hekiek berriz, erran zioten: Jauna, huna hemen bi ezpata. Eta harek ihardetsi zuen: Aski da.

        39. Orduan ilkhirik bazihoan ohi zuen bezala Olibetako mendira. Berriz, dizipuluak ere jarraiki zitzaizkon.

        40. Eta tokira heldu izan zenean, erran zioten: Egizue othoitz, gaitzerat eror etzaitezten.

        41. Eta bere hekietarik baztertu zen harri besagain batean; eta belhaunikaturik, othoitzean zagoen,

        42. Zioelarik: Aita, nahi baduzu, urrun zazu kalitza hau ene ganik; ez bedi hargatik ene nahia egin, bainan bai zurea.

        43. Orduan zerutik agertu zitzaioen aingeru bat, indar ematen zioena. Eta azken hesturara eroria, are gehiago hari zen othoitzean.

        44. Eta izerdi lekak atheratu zitzaizkon, iduri odol xortak, lurreraino zariotenak.

        45. Eta othoitzetik jaiki, eta bere dizipuluetara ethorri zenean, aurkhitu zuen, beren bihotzetako ilhunduran loak hartu zituela.

        46. Eta erran zioten: Zertako zaudezte lo? Jaiki zaitezte; egizue othoitz, etzaitezten gaitzerat eror.

        47. Oraino mintzo zelarik, hara gizon oste bat; eta Judas deitzen zena, hamabietarik bat, hekien aitzinean heldu zen, eta Jesusi hurbildu zitzaioen musu emateko.

        48. Eta Jesusek erran zioen: Zer, Judas! musu batez saltzen duzu gizonaren Semea?

        49. Haren inguruan zirenek berriz, ikhusirik zer zihoan gerthatzera, erran zioten: Jauna, ezpatarekin hasiko gare joka?

        50. Eta hekietarik batek jo zuen aphez handiaren muthil bat, eta moztu zioen eskuineko beharria.

        51. Bainan Jesusek hitza harturik, erran zuen: Utzatzue hunat. Eta ukiturik haren beharria, sendatu zuen.

        52. Gero Jesusek erran zioten haren hartzera ethorri ziren aphez nausiei, tenploko aitzindariei eta zaharrei: Ohoin baten ondoan bezala, ezpatekin eta makhilekin ilkhi zarete.

        53. Egun oroz zuekin tenploan nintzenean, ez duzue ene gainera eskurik hedatu: bainan hau da zuen ordua eta ilhunbeek indar dutena.

        54. Hekiek aldiz, harturik eraman zuten aphez handiaren etxera: Piarres berriz, jarraikitzen zen urrundik.

        55. Bada, sua ezkaratzaren erdian biztu-eta hekiek inguruan jarriak zirelarik, hekien artean zagoen Piarres.

        56. Neskato bat oharturik suaren aitzinean jarria zagoela, begiratu zioen, eta erran zuen: Hau ere horrekin zen.

        57. Bainan harek ukhatu zuen, zioelarik: Emaztekia, ez dut-eta ezagutzen.

        58. Eta aphur baten buruan, bertze norbaitek ikhusirik, erran zioen: Eta zu ere horietarik zare. Bainan Piarresek ihardetsi zuen: Ez, gizona, ez naiz hala.

        59. Oren baten heina iragan zenean, bertze batek oraino kautuki erran zuen: Hau ere segurki horrekin zen; ezik Galilearra ere da.

        60. Eta Piarresek ihardetsi zuen: Gizona ez dakit zer diozun. Eta berehala, hura mintzo zelarik oraino, jo zuen oilarrak.

        61. Orduan itzulirik, Jaunak begiratu zioen Piarresi. Eta Piarres orhoitu zen Jaunaren hitzaz, nola erran izan zioen: Oilarrak jo baino lehen, hiruretan ukhatuko nauzu.

        62. Eta kanporat goanik, nigar minak ixuri zituen Piarresek.

        63. Eta Jesus zadukatenak, eskarnioka eta joka hari zitzaizkon.

        64. Begiak estali ziozkaten eta jotzen zuten begithartean, eta galdatzen zioten gero: Errak, nork jo hauen?

        65. Eta bertze asko ahapaldi atheratzen zuten haren gainean.

        66. Argitu zeneko, bildu ziren populuko zaharrak, aphez nausiak eta Iskribauak, eta beren biltzarraren erdira eramanik, Jesusi erran zioten: Zu balin bazare Kristo, erraguzu.

        67. Ihardetsi zioten: Erraten badarotzuet, ez nauzue sinhetsiko.

        68. Aldiz, ni ere galdeka abiatzen balin banaiz, ez darotazuet ihardetsiko, eta ez nauzue utziko.

        69. Bainan huntarik lekhora, gizonaren Semea jarria izanen da Jainkoaren indarraren eskuinean.

        70. Orduan guziek erran zioten: Zu zare beraz Jainkoaren Semea? Ihardetsi zuen: Zeronek diozue, hala naiz.

        71. Eta hekiek erran zuten: Zer dugu gehiago lekhukotasun beharrik? ezen geronek beraren ahotik dugu entzun.

 

XXIIL KAP.

        1. Eta moltzoan jaikirik guziak, eraman zuten Pilatoren gana.

        2. Han jazarka abiatu zitzaizkon, ziotelarik: Gizon hau atzeman dugu hari zela gure jendakiaren makhurrarazten, Zesarri zergaren ematetik debekatzen, eta erraten ezen bera dela Kristo errege.

        3. Bada, Pilatok galdegin zioen: Zu zare Juduen errege? Eta ihardetsi zuen: Zeronek diozu.

        4. Pilatok berriz, aphez nausiei eta populuari erran zioten: Ez dut aurkhitzen gizon hunen baithan lopiderik batere.

        5. Bainan hekiek muthiritzenago ziren, ziotelarik: Subermatzen du populua, irakhasten hariz Judea guzia gaindi, Galileatik hasirik eta hunaraino.

        6. Pilatok entzun zuenean Galileazko aiphua, galdegin zuen hean Galilearra zen gizona.

        7. Eta jakin bezain sarri Herodesen eskukoetarik zela, bidali zioen Herodesi, zeina orduan Jerusalemen gerthatzen baitzen.

        8. Bada, Herodes boztu zen Jesusen ikhusteaz, alabainan aspaldi zuen haren ikhusteko lehian zagoela, hartaz aditu baitzituen hainitz gauza, eta pheskiza baitzuen sendagaila zerbaiten egiten ikhusiko zuela.

        9. Hainitz solasez bilhatu zuen beraz. Bainan Jesusek etzioen deusere ihardesten.

        10. Bizkitartean aphez nausiak eta Iskribauak han zauden Jesusi bethi jazarka.

        11. Aldiz Herodesek berekilakoekin erdeinutan iduki zuen Jesus; eta trufatzeko, soin xuri bat jauntzarazirik, gibelerat igorri zioen Pilatori.

        12. Egun hartan adiskidetu ziren Herodes eta Pilato; ezen elkharren etsai ziren aitzinean.

        13. Pilatok bada, bilarazirik aphez nausiak, kargudunak eta populua,

        14. Erran zioten: Erakharri darotadazue gizon hau, populu bihurrarazle bat bezala; eta huna zuen aitzinean bilhatu dudanean, ez dudala hunen baithan aurkhitu zuek jazartzen diozuen hobenetarik batere;

        15. Ez-eta Herodesek ere; ezen igorri zaituztet haren aitzinera, eta hara ez dela hunen gainean heriotzea galdatzen duen erabakirik eman batere.

        16. Igorriren dut beraz azurrialdi batekin.

        17. Bada, besta egunean populuari utzi behar zioen preso zirenetarik norbait.

        18. Bainan oste guziak batean oihu egin zuen, zerralarik: Hilarazazu hori, eta iguzu Barrabas:

        19. Zeina preso ezarria izan baitzen hirian egin zen bihurrialdi baten ariaz eta gizon hiltze baten gatik.

        20. Bada, Pilato, Jesus atheratu nahiz, berriz ere mintzatu zitzaioten.

        21. Bainan hekiek marrumaka hari ziren erranez: Gurutzefika, gurutzefika zazu hori.

        22. Harek berriz, hirugarren aldiko erran zioten: Hunek zer gaizki egin du bada? Hilarazteko ariarik hunen baithan ez dut aurkhitzen: azurriaturen dut beraz, eta utziko dut gero.

        23. Hekiek ordean hertsatzen zuten oihu patarraka galdatuz, izan zadien gurutzefikatua, eta nausitzen ziren hekien izkolak;

        24. Eta Pilatok manatu zuen, egin zadien galdatzen zutena.

        25. Utzi zioten beraz hiltzeketaren eta bihurrialdiaren ariaz preso ezarria izan zena, zeina baitzuten galdatzen, eta hekien oldera eman zuen Jesus.

        26. Eta bazaramatelarik, hartu zuten Simon, Zirenear gizon bat, bere bazterretxetik heldu zena, eta bortxatu zuten, Jesusen ondotik gurutzearen eramatera.

        27. Bada, populu eta emazteki oste handi bat bazarraikion ondotik, hura deithoratuz eta auhendatuz.

        28. Bainan hekien alderat itzulirik, Jesusek erran zioten: Jerusalemeko alabak, ene gainean nigarrik ez egin, bainan zuen buruen eta zuen umeen gainean egizue nigar.

        29. Ezen hor heldu dire egunak, zeinetan erranen baitute: Dohatsu agorrak eta amatu ez diren sabelak, eta hazi ez duten bulharrak.

        30. Orduan abiaturen dire erraten mendiei: Eror zaitezte gure gainera; eta aldapei: Estal gaitzatzue.

        31. Alabainan hunela egiten badiote egur hezeari, zer etzaio eginen iharrari?

        32. Bada, Jesusekin bertze bi gizon ere, bi gaixtagin bazaramatzaten hiltzera.

        33. Eta heldu izan zirenean Kalbarioa deitzen den tokira, han gurutzefikatu zuten Jesus; eta ohoinak, bata eskuinetarik, eta bertzea ezkerretarik.

        34. Jesusek berriz, erraten zuen: Aita, barkha biozozute, alabainan ez dakite zer hari diren. Bada, zorthea arthikiz phartitu zituzten haren soinekoak.

        35. Eta populua xutik zagoen begira, eta buruzagiek burlatzen zuten Jesus hekiekin batean, ziotelarik: Atheratu ditu bertzeak; bere burua athera beza, hori balin bada Kristo, Jainkoaren hautetsia.

        36. Aldiz, soldadoek ere trufa egiten zioten hurbilduz eta minagrea eskaintzean,

        37. Eta erranez: Hi balin bahaiz Juduen erregea, salba zak hire burua.

        38. Bada, iskribu bat ere bazen haren gaineko aldean greziaraz, latinez eta hebrearaz: HAU DA JUDUEN ERREGE.

        39. Habeetarik dilindan zauden ohoinetarik bat halaber burhoka hari zitzaion erranez: Hi bahaiz Kristo, salba zak hire burua, eta gu ere bai.

        40. Bertzeak ordean ihardetsiz, gaizkiak erraten zarozkan, zioelarik: Hik ez duk Jainkoaren beldurrik ere, heroni heriotze berera kondenatua haizelarik.

        41. Eta zinez ere gurea zuzena duk, ezen gure egintzek merezitu saria izaten diagu; hunek ordean gaizkirik ez dik egin batere.

        42. Eta Jesusi erraten zioen: Jauna, orhoit zaite nitaz, zure erresumara heldu zaretekeenean.

        43. Eta Jesusek ihardetsi zioen: Egiaz derratzut, egun parabisuan enekin izanen zare.

        44. Bada, sei orenetako heina zen, eta ilhunbeak lur guziaren gainean jarri ziren bederatzietaraino.

        45. Eta itsutua izan zen iguzkia, eta tenploko bela bi erdi egina.

        46. Eta oihu handi batekin, Jesusek erran zuen: Aita, zure eskuetan ezartzen dut ene arima. Eta hori erratearekin, hatsak egin zioen.

        47. Bada, ehuntariak gerthatu zena ikhusirik, aithor bihurtu zioen Jainkoari, erraten zuelarik: Egiazki zuzena zen gizon hau.

        48. Eta ikhuskari hortara ethorriak elkharrekin zaudezen guziak, eta gerthatu ziren gauzen lekhuko zirenak, beren bulharrak joz zihoazen gibelerat.

        49. Berriz, Jesusen ezagunak oro, eta Galileatik jarraiki zitzaizkon emaztekiak, urrundik zauden horiei begira.

        50. Eta bazen gizon bat, Josep deitzen zena, kargutakoa, gizon prestu eta zuzena;

        51. Harek etzuen bere aithorrik eman ez bertzeen xedeei, ez egintzei; Arimathea deitzen den Judeako hiri batetakoa zen, eta harek ere igurikitzen zuen Jainkoaren erresuma.

        52. Hura goan zitzaioen Pilatori, eta galdatu zioen Jesusen gorphutza:

        53. Eta gurutzetik jautsi zuenean, inguratu zuen mihise batez eta ezarri zuen harrian zilhatua zen hobi batean, zeintan ez baitzen oraino nihor izan emanik.

        54. Bada, egun hura, aphainketako eguna zen, eta larunbata hastera zihoan.

        55. Galileatik Jesusekin ethorri ziren emaztekiek berriz, Josepi jarraikirik, ikhusi zuten hobia, eta nola ezarria zen Jesusen gorphutza.

        56. Gero gibelerat itzulirik, aphaindu zituzten baltsamuak eta gantzugailuak, eta larunbat eguna iragan zuten geldirik, legearen arabera.

 

XXIV. KAP.

        1. Bainan astearen lehenbiziko egunean, goizean goizik argi zirrintan ethorri ziren hobira, zakharztelarik aphaindu zituzten baltsamuak;

        2. Eta aurkhitu zuten harria hobitik anbildua.

        3. Sarthu zirenean, etzuten atzeman Jesus Jaunaren gorphutza.

        4. Eta gerthatu zen, hortaz gogohurrituak zaudezelarik, bi gizon aldean agertu zitzaizkotela soineko argi batzuekin.

        5. Bada, nola emaztekiak laztuak baitziren eta begitharteak lurrera beheititzen baitzituzten, hekiek erran zioten: Zertako bilhatzen duzue hilen artean bizi dena?

        6. Ez da hemen, bainan biztua da: orhoit zaitezte nola mintzatu izan zitzaitzuen, noiz-etare Galilean baitzen oraino,

        7. Zionean: Premia da gizonaren Semea, gaixtaginen eskuetara izan dadien emana, eta gurutzefikatua, eta bitz dadien hirugarren egunean.

        8. Eta orhoitu ziren Jaunaren hitzez.

        9. Eta hobitik itzulirik, berri horiek oro eman ziozkaten hamekei eta bertze guziei.

        10. Bada, horiek Apostoluei erran ziozkatenak ziren Maria Magdalena, Joana eta Maria Jakoberena, eta bertze hekiekin zirenak.

        11. Bainan solas horiek hekien begietan izan ziren burtzoraldi baten iduriko, eta etzituzten sinhetsi.

        12. Piarresek ordean jaikirik laster egin zuen hobira; eta makhurtu zen eta oihalak ikhusi zituen bakharrik lurrean, eta itzuli zen, gerthatu zena ederretsiz bere baithan.

        13. Eta hara egun berean hekietarik bia zihoazela Emaus deitzen den herri batera, zeina Jerusalemetik hirur hogoi estadiotan baita,

        14. Eta beren artean mintzo ziren gerthatu ziren horiez orotaz.

        15. Eta gerthatu zen, solasean hari eta beren artean gauzak iragaiten zituztelarik, hurbildu zitzaiotela Jesus bera, eta hekiekin zihoan;

        16. Bainan poxelatuak zituzten begiak, etzezatentzat ezagut.

        17. Eta erran zioten Jaunak: Zer ditutzue bidean zuen artean derabilzkatzuen solas horiek, eta zergatik zarete ilhun?

        18. Eta batek, Kleophas deitzen zenak, ihardetsiz erran zioen: Bakharra othe zare Jerusalemen hunenbat arrotz, non ez baititzu jakin ere hor egun haukietan iragan direnak?

        19. Jaunak erran zioten: Zer gerthatu da? Eta ihardetsi zuten: Mintzo ginen Jesus Nazaretharraz, zeina izatu baita profeta bat, eginkariz eta hitzez ahalduna, Jainkoaren eta populu guziaren aitzinean;

        20. Eta nola aphez nausiek eta gure buruzagiek igorri duten heriotzera kondenaraztera, eta nola gurutzefikatu duten.

        21. Bada, gu igurikitzen ginen harek zuela berrerosiren Israel; eta orai horien guzien gainera huna egun hirugarren eguna horiek egin izan direla.

        22. Halabadere, harritu gaituzte gurekilako emazteki batzuek, zeinak argi aitzinean izatu baitire hobian;

        23. Eta ez atzemanik haren gorphutza, ethorri dire diotelarik, agertu zaizkotela aingeru batzu, zeinek erran baitiote bizi dela.

        24. Eta guthartekoetarik zenbait hobira goan izan dire; eta nola emaztekiek erran, hala atzeman dituzte oro; bainan bera ez dute aurkhitu.

        25. Eta Jaunak erran zioten: Oi zoroak, eta bihotzez uzkur zaudeztenak sinhestera profetek erran izan darozkitzueten guziak!

        26. Ez othe zen premia Kristok egar zetzan horiek, eta horreletan sar zadien bere ospean?

        27. Eta Moisesen ganik hasirik, eta profeta guziak iraganez, erakhusten ziozkaten Iskritura guzietan hartaz ziren solasak.

        28. Zihoazen herrira hurbildu ziren, eta harek urruriago goateko alegia egin zuen.

        29. Eta hekiek gelditzera behartu zuten, erraten ziotelarik: Zaude gurekin, ezen beranta dihoa eta ja beheratua da eguna. Eta sarthu zen hekiekin

        30. Eta mahainean hekiekin jarria zelarik, hartu zuen ogia, eta benedikatu, eta hautsi, eta eskaintzen zioten.

        31. Eta orduan ideki ziren hekien begiak eta ezagutu zuten; bainan hura suntsitu zitzaioten begietarik.

        32. Eta elkharri erran zuten: Gure bihotza ez othe zagoen sutan gure baithan, bidean mintzo zenean, eta Iskriturak agertzen zarozkigunean?

        33. Eta ordu berean jaikirik, bihurtu ziren Jerusalemera, eta bilduak aurkhitu zituzten hamekak eta hekiekilakoak,

        34. Eta erraten zuten: Egiazki biztu da Jauna, eta Simoni agertu zaio.

        35. Eta haukiek ere erran zuten zer gerthatu zitzaioten bidean, eta nola ezagutu zuten ogiaren haustetik.

        36. Eta gauza horiez solas dutelarik, Jesus agertzen zaiote erdira, eta erraten diote: Bakea dela zuekin; ni naiz, ez izi.

        37. Bainan hekiek, nahasiak eta izituak, uste zuten izpiritu bat ikhusten zutela.

        38. Eta Jesusek erran zioten: Zergatik zarete asaldatuak, eta nolaz heldu zaizkitzue holako gogaramenduak bihotzera?

        39. Ikhusatzue ene eskuak eta oinak, ni neroni naizela; uki zazue eta begira; ezen izpiritu batek ez du haragirik eta hezurrik, hala-nola ikhusten baituzue nik baditudala.

        40. Eta horiek erranik, erakutsi ziozkaten eskuak eta oinak.

        41. Bainan ez baitzuten oraino sinhesten, eta bozkarioz jauziak baitziren, erran zaroeten: Baduzue hemen jateko zerbait?

        42. Eskaini zioten arrainki errea eta erle orraze batetarik.

        43. Eta hekien aitzinean janik, gainerakoak hartu eta eman ziozkaten.

        44. Erran zioten gero: Haukiek dire zuei erran narozkitzuen hitzak, zuekin nintzenean oraino, premia zela ezen Moisesen legean, profetetan eta psalmoetan nitaz iskribatuak diren guziak bethe zitezen.

        45. Orduan ideki zioten adimendua, ardiets zetzazten Iskriturak.

        46. Eta erran zaroeten: Horrela da iskribatua; horrela ere zen premia, jasan zezan Kristok, eta hiletarik bitz zadien hirugarren egunean,

        47. Eta haren izenean erantzun ditezen Jerusalemetik hasirik jendaki guzietan bekhatuen urrikia eta barkhamendua.

        48. Bada, zuek zarete haukien lekhuko.

        49. Eta nik igortzera dohakizuet ene Aitak agindu darotzuena; zuek aldiz zaudezte hirian, gaineko indarraz jauntziak izan zaiteztezen arteo.

        50. Eraman zituen gero Bethaniara, eta eskuak altxaturik, benedikatu zituen.

        51. Eta benedikatzen zituelarik, goan zen hekien ganik eta zerurat altxatu zen.

        52. Eta hekiek adoratzen zutelarik, bozkario handitan itzuli ziren Jerusalemera.

        53. Eta tenploan zauden bethi, Jainkoa laudatuz eta benedikatuz. Halabiz.

 

aurrekoa hurrengoa