www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (III) - Testament Berria
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESU-KRISTOREN EBANJELIO SAINDUA
MATHIUREN ARABERA

 

I. KAP.

        1. Jesu-Kristo, Dabiden semearen, Abrahamen semearen ethorkiaren liburua.

        2. Abrahamek Isaak izan zuen seme, Isaakek berriz Jakob, Jakobek Juda eta haren anaiak;

        3. Judak berriz, Thamarren ganik izan zituen Phares eta Zara. Pharesek izan zuen Efron, Efronek Aram.

        4. Aramek izan zuen Aminadab, Aminadabek aldiz Naason, Naasonek Salmon.

        5. Salmonek berriz, Errahaben ganik izan zuen Booz, Boozek berriz Obed Erruthen ganik, Obedek Jese, eta Jesek Dabid erregea;

        6. Dabid erregeak aldiz Salomon Uriasen emazte izatu zenaren ganik.

        7. Salomonek berriz, izatu zuen Erroboam, Erroboamek berriz Abias, Abiasek Asa.

        8. Asak aldiz izan zuen Josafat, Josafatek berriz Joram, Joramek Ozias.

        9. Oziasek berriz, izan zuen Joatham, Joathamek berriz Akaz, Akazek Ezekias.

        10. Ezekiasek berriz, izan zuen Manase, Manasek berriz Amon, Amonek Josias.

        11. Josiasek berriz, izan zituen Jekonias eta haren anaiak Babilonarako desherripen irian.

        12. Eta Babilonarako desherripenaren ondoan, Jekoniasek izan zuen Salathiel, Salathielek berriz Zorobabel.

        13. Zorobabelek aldiz izan zuen Abiud, Abiudek berriz Eliazim, Eliazimek Azor.

        14. Azorrek berriz, izan zuen Sadok, Sadokek berriz Akim, Akitnek Eliud.

        15. Eliudek aldiz izan zuen Eleazar, Eleazarrek berriz Mathan, Mathanek Jakob.

        16. Jakobek berriz, izan zuen Josep, Mariaren senharra, Maria ganik sorthu baitzen Jesus, Kristo deitzen dena.

        17. Gizaldi guziak beraz Abrahamen ganik Dabid ganaraino dire hamalau gizaldi, eta Dabiden ganik Babilonarako desherripeneraino hamalau gizaldi, eta Babilonarako desherripenetik Kristo ganaraino hamalau gizaldi.

        18. Kristoren sortzea berriz, hunela izan zen: Maria, haren ama, Josepekin hitzemana zelarik, elkharganatu ziren aitzinetik aurkhitu zen Izpiritu saindua ganik sabelean haurdun.

        19. Bada, nola Josep haren senharra, gizon prestua baitzen, eta ez baitzioen laidorik eman nahi, ixilik igorri nahi izan zuen.

        20. Bainan holako gogoetak zerabilzkalarik, hara Jaunaren aingerua agertu zitzaioela ametsetan, erraten zioelarik: Josep, Dabiden semea, ez lotsa zure emaztetzat hartzera Maria, ezen hunen baithan sorthua dena Izpiritu saindua ganikakoa da.

        21. Aldiz, erdiko da seme batez eta zuk izenez deithuko duzu Jesus, hura da ezen bere populua atheratuko duena bere bekhatuetarik.

        22. Bada, hau guzia egin izan da, bethe zadien Jaunaz errana izan zena profetaren ahoz:

        23. Huna birjina batek sabelean izanen duela seme bat, eta erdiko dela, eta haurrari emanen diotela izena Emanuel, hori erran nahi baita, Jainkoa gurekin.

        24. Josepek aldiz, lotarik atzarri ondoan, egin zuen Jaunaren aingeruak manatu zioen bezala, eta bere ganat hartu zuen bere emaztea.

        25. Eta etzuen ezagutua erdi zenean bere seme lehen-sorthuaz, zeinari Josepek eman baitzioen izentzat Jesus.

 

II. KAP.

        1. Nola beraz Jesus sorthua baitzen Bethlehem Judakoan, Herodes erregearen egunetan, hara Mago batzu ethorri zirela iguzkialdetik Jerusalemera,

        2. Ziotelarik: Non da Juduen errege sorthu dena? ezen iguzkialdean ikhusi izan dugu haren izarra eta haren adoratzera gathortzi.

        3. Bada, hori aditzearekin, asaldutan sarthu zen Herodes erregea, eta Jerusaleme guzia harekin batean.

        4. Eta bilarazirik aphezen buruzagiak eta populuaren Iskribauak, galdeka zagokioten hean non sortzekoa zen Kristo.

        5. Hekiek berriz, erran zioten: Bethlehem Judakoan, alabainan hau da profetak iskribatua:

        6. Eta hi, Bethlehem, Judako lurra, ez haiz segur xumeena Judako lehenbizikoen artean, ezen hire baitharik duk ilkhiren Israelgo ene populuari hotsemanen dioena.

        7. Orduan Magoak ixilik deithurik, Herodes ardurarekin argitu zen hekien baithan zer mugaz agertu zitzaioten izarra.

        8. Eta Bethlehemera igortzen zituelarik, erran zioten: Zoazte, eta ardurarekin galda zazue haurraz; eta aurkhitu dukezuenean, gaztia dizadazue, nathorren ni ere haren adoratzera.

        9. Entzun ondoan errege, bideari lothu ziren; eta hara iguzkialdean ikhusi izan zuten izarra, aitzinean zihoakiotela, heldurik bara zadien arteo haurra zagoen tokiaren gainean.

        10. Bada ikhusi zutenean izarra, bozkario handiz ziren boztu;

        11. Eta etxean sarthurik, aurkhitu zuten haurra bere ama Mariarekin, eta lurrerat eroriz adoratu izan zuten; eta beren kutxak idekirik, emaitzetan eskaini ziozkaten urhea, isentsua eta mirra.

        12. Eta lotan izanik Herodesen gana ez bihurtzeko mezua, bertze bide batetarik itzuli ziren herri alde.

        13. Gibelerat itzuli zirenean, hara Jaunaren aingeru bat Josepi lotan agertu zitzaioela erraten zioelarik: Jaiki zaite, har zatzu haurra eta bere ama, ihes egizu Egiptora, eta zaude han nik erran arteo; ezen gerthatzera doha Herodes ibiliko dela haurraren ondoan hura galdu beharrez.

        14. Jaikirik, Josepek gabaz hartu zituen haurra eta bere ama, eta Egiptorat aldaratu zen.

        15. Eta Herodes hil arteo, han egotu zen, bethe zadien Jaunak profetaren ahoz erran zuena: Egiptotik deithu izan dut ene semea.

        16. Orduan Herodesek ikhustenez jokhatua zela Magoez, hasarre gaitzean sarthu zen, eta igorri zuen Bethlehemen eta hango inguru guzietan ziren bi urthetarik beheitirako haur guzien hiltzera, Magoen ganik argitu zen mugaren arabera.

        17. Orduan bethe zen Jeremias profetaren arartekoz errana izan zena:

        18. Deihadar bat entzuna izan da Erraman, marraska eta orrobia hainitz, Errakel marraskaz bere umeen gainean, eta gozakaririk ez du nahi izan, gehiago zeren ez diren.

        19. Herodes hil ondoan bada, hara Jaunaren aingerua Josepi agertu zitzaioela Egipton, lo zagoelarik;

        20. Eta erran zioen: Jaiki zaite, har zatzu haurra eta bere ama eta bihur zaite Israelgo lurrera, hilak dire ezen haurraren biziaren ondoan zabiltzanak.

        21. Jaiki zen Josep, hartu zituen haurra eta ama, eta ethorri zen Israelgo lurrera.

        22. Aditurik ordean Arkelao zela errege Judean, bere aita Herodesen orde, beldur izan zen harat goateko, eta lotan mezu izanik, Galileako aurkhintzetara bildu zen.

        23. Eta goanik, Nazareth deitzen den hiri batean egin zuen bere egoitza, bethe zadien profeten arartekoz errana izan zena: Deithuko dute Nazaretharra.

 

III. KAP.

        1. Bada, orduko egunetan Joanes Baptista ethorri zen Judeako mortuan erantzunez

        2. Eta erranez: Egizkitzue urrikizko eginkariak, hurbildua da ezen zeruetako erresuma.

        3. Hura zen ezik aiphatua Isaias profetaz, erraten zuenean: Mortuan oihuz dagoenaren mintzoa: Aphain zazue Jaunaren bidea, xuxen zatzue haren bidexkak.

        4. Bada, Joanesek zuen soinekoa kamelu ilez, eta larruzko uhal bat gerrian; aldiz haren janharia zen xartalaz eta oihanetako eztiz.

        5. Orduan haren ganat ilkhitzen ziren Jerusaleme guzia, Judea eta Jordane inguruak oro;

        6. Eta beren bekhatuen aithorra egiten zutelarik, haren eskutik bathaiatuak ziren Jordanean.

        7. Bainan ikhusirik Farisauetarik eta Saduzearretarik hainitz bathaiora ethortzen, erran zioten: Suge arraza, nork erakhutsi darotzuete, jaustera dihoan hasarreari ihes egiten?

        8. Athera zatzue beraz urrikizko eginkari behar-bezalakoak.

        9. Eta berauzue zuen baithan egitetik: Abraham dugu aita. Ezen nik derratzuet, gai dela Jainkoa harri horietarik beretarik ere umeak Abrahami sorrarazteko.

        10. Ezen jadanik haizkora arbolaren erroan ezarria da. Bada, edozein arbola fruitu onik ez, dakharrena, ebakia eta surat arthikia izanen da.

        11. Nik behintzat uraz bathaiatzen zaituztet, sar zaitezten urrikitan; bainan ene ondotik ethortzekoa dena, ni baino ahaldunago da, eta ni ez naiz haren oinetakoen erabiltzeko ere; harek bathaiaturen zaituztete Izpiritu sainduaz eta suaz.

        12. Eskuan daduka bere bahea eta xahuturen du bere larraina, selharura bilduren du bere bihia; lastoak aldiz ezin iraungizko suan erreren ditu.

        13. Orduan Jesus Galileatik Jordanera ethorri zen Joanesen gana, haren eskutik bathaiatua izatera.

        14. Joanesek ordean gibelatzen zuen, zioelarik: Ni behar naiz zutaz izan bathaiatua, eta zu zare ene ganat ethortzen?

        15. Jesusek aldiz ihardestean erran zaroen: Zaude oraiko huntan; ezen egoki da guk zuzen den guzia hunela bethe dezagun. Orduan Joanesek etzioen gehiago iharduki.

        16. Bada, bathaiatu-eta, Jesus berehala ilkhi zen uretik; eta hara zeruak zabaldu zitzaizkoela, eta Jainkoaren Izpiritua usoaren itxuran jausten ikhusi zuen, eta bere gainera ethortzen.

        17. Eta hara zerutikako mintzo bat, zerrana: Hau da ene seme maitea, zeinaren baithan ni bainaiz lakhet.

 

IV. KAP.

        1. Orduan Izpirituak mortura eraman zuen Jesus, debruaz tentatua izateko.

        2. Eta berrogoi gau-egunez barur egin zuenean, gosetu zen gero.

        3. Eta tentatzaileak, hurbildurik erran zioen: Zu balin bazare Jainkoaren semea, errazu ogi bilhaka ditezen harri horiek.

        4. Jesusek ihardestean erran zioen: Iskribatua duk: Gizona ez da bakharrik ogiz bizi, bainan Jainkoaren ahotikako hitz guziz.

        5. Orduan debruak eraman zuen hiri saindura; tenploaren kaskoan ezarri zuen,

        6. Eta erran zion Jainkoaren semea balin bazare, beheiti arthikazu zure burua. Iskribatua da ezen, bere aingeruei eman zaituela gomendioz, eta beren eskuetan ekharriren zaituztela, oinaz jo ez dezazun harria.

        7. Jesusek ihardetsi zioen: Hau ere iskribatua duk: Zure Jainko Jauna ez duzu frogapenez behartuko.

        8. Debruak eraman zuen berriz mendi guziz gora batera, eta erakhutsi ziozkan lurreko erresuma guziak eta hekien ospea,

        9. Eta erran zioen: Emanen darozkitzut horiek oro, baldin lurrerat eroriz adoratzen banauzu.

        10. Orduan Jesusek erran zioen: Hoakit, Satan; iskribatua duk ezen: Adoraturen duzu zure Jainko Jauna, bai-eta hura bakharrik duzu zerbitzaturen.

        11. Orduan utzi zuen debruak; eta hara aingeruak hurbildu zitzaizkoela eta zerbitzatzen zutela.

        12. Bada, Jesusek aditurik, preso hartu zutela Joanes, baztertu zen Galileara;

        13. Eta Nazaretheko hiria utzirik, goan zen eta Kapharnaum itsas-bazterrekoan egin zuen bere egoitza, Zabulongo eta Nefthaliko mugan,

        14. Bethe zadientzat Isaias profetaren ahoz erran izan zena

        15. Zabulonen lurra eta Nefthaliren lurra, itsasorako bidea, Jordanez haindian, jendaien Galilea;

        16. Ilhunbeetan zatzan populuak ikhusi du argi handi bat, eta herioaren itzaleko ephaitzetan jarriak zaudezenei ilkhi zaiote argia.

        17. Ordutik Jesus abiatu zen erantzuten eta erraten: Egizkitzue urrikizko eginkariak, hurbil da ezen zeruko erresuma.

        18. Bada, Galileako itsas-bazterraz zihoalarik, Jesusek ikhusi zituen bi haurride, Simon, Piarres deitzen dena, eta Andres haren anaia, itsasora sare arthikitzen hari zirela (ezen arrantzariak ziren);

        19. Eta erran zaroeten: Zatozte ene ondotik, eta nik eginen dut gizon arrantzari bilhakaturen zaretela.

        20. Eta hekiek berehala, sareak utzirik, jarraiki zitzaizkon.

        21. Eta handik aitzinago goanik ikhusi zituen bertze bi haurride Jakobe Zebedeorena eta Joanes haren anaia, untzi batean beren aita Zebedeorekin zare antolatzen hari zirela, eta deithu zituen.

        22. Hekiek ere ordu berean, utzirik sareak eta aita, ondotik jarraiki zitzaizkon.

        23. Eta Jesusek inguratzen zuen Galilea guzia, hango sinagogetan irakhatsiz, erantzunez zeruko erresumaren ebanjelioa, eta populuan gaitz eta eritasun guziak sendatuz.

        24. Eta Siria guzira goan zen haren omena, eta ekharri ziozkaten zerbait eritasun zutenak oro, edozein gaitz eta oinhazez hartuak zirenak, debrudunak, ilhargi-joak eta alderdikatuak, eta sendatu zituen.

        25. Eta oste handiak jarraiki zitzaizkon Galileatik, Dekapolisatik, Jerusalemetik, Judeatik eta Jordanez hainditik.

 

V. KAP.

        1. Bada, Jesusek ikhustenez halako osteak, mendira igan zen, eta jarri zenean, hurbildu zitzaizkon bere dizipuluak;

        2. Eta ideki zuen ahoa, eta irakhasten zituen, zioelarik:

        3. Dohatsu izpirituz direnak behar, zeren hekiena baita zeruetako erresuma.

        4. Dohatsu emeak, zeren lurraz baitire gozaturen.

        5. Dohatsu nigar egiten dutenak, emanen baitzaiote gozakari.

        6. Dohatsu zuzenbidearen gosez eta egarriz daudezenak, aseak izanen baitire.

        7. Dohatsu urrikalkor direnak, zeren berek ere ardietsiren baitute urrikalmendu.

        8. Dohatsu bihotzez direnak garbi, hekiek ikhusiren baitute Jainkoa.

        9. Dohatsu baketiarrak, zeren Jainkoaren ume izanen baitire deithuak.

        10. Dohatsu jazarpenak zuzenaren gatik egartzen dituztenak, zeren hekiena baita zeruetako erresuma.

        11. Dohatsu zarete izanen, ahapaldika hariko zarozkitzuetenean, eta jazarrika erabiliren zaituztenean, eta ene gatik zernahi gaizki gezurrez erauntsiko dutenean zuen kontra.

        12. Boz zaitezte eta jauz zaitezte, zeren nasaia baitago zuen saria zeruetan; alabainan holakoak jasan dituzte zuen aitzinean izatu diren profetek.

        13. Zuek zarete lurreko gatza. Baldin gezatzera heldu balitz gatza, zertaz hura gazi? Deusetako ez laite gehiago, baizik-ere kanporat arthikia eta gizonez oinkatua izateko.

        14. Zuek zarete munduko argia; ezin itzal daiteke mendi gainean jarria den hiria.

        15. Kriselu bat ere ez da bizten eta gaitzeruaren azpian ematen, bainan bai ganderailuaren gainean, etxean diren guziei egin diozoten argi.

        16. Horrela argi beza zuen argiak gizonen aitzinean, ikhus detzazten zuen eginkari onak eta ospe diozoten bihur zuen Aita zeruetan denari.

        17. Ez uste izan legearen eta profeten ezeztatzera naizela ethorri; ez naiz ethorri ezeztatzera, bai ordean bethetzera.

        18. Ezen nik derratzuet egiaz, zeru-lurrak iragan arteraino, iota bakhar bat edo tilet bat ez dela legetik galduren, guziak bethe ditezen arteo.

        19. Nork-ere beraz manamendu horietarik xumeena baitu hautsiren eta halako irakhaspena gizonei baitiote emanen, haina zeruetako erresuman xumeena deithuren da; aldiz nork-ere eginen eta irakhatsiren baititu, haina izanen da zeruetako erresuman handi deithua.

        20. Ezen nik derratzuet, etzaretela zeruetako erresuman sarthuren, baldinetaria zuen zuzentasunak Iskribau eta Farisauena gainditzen ez badu.

        21. Entzun duzue lehengo zaharrei errana: Ez duzu hilen; eta hiltzailea juiamenduaren jasankizun izanen dela.

        22. Nik derratzuet ordean, bere anaiari sumintzen zaion edozein, juiamenduaren jasankizun dela; nork-ere berriz, anaiari erranen baitio, raca, haina biltzarraren meneko izanen dela; zeinak aldiz erranen baitu, erhoa, haina ifernuko suaren jasankizun dela.

        23. Baldin beraz eskaintza bat aldarera ekhartzen baduzu, eta han orhoitu bazare zure anaiak baduela zerbait zure kontra,

        24. Han utzazu zure eskaintza aldarearen aitzinean, eta zure anaiari lehenik zoazkio baketzera, eta orduan ethorririk eginen duzu zure eskaintza.

        25. Lasier antola zaite zure partidarekin, harekin bidean zareno, beldurrez-eta juiearen eskuetara eman zaitzan partidak, eta juieak bere zerbitzariari, eta sar zetzazten preso.

        26. Egiaz derratzut, handik etzarela ilkhiren, non ez duzun azken arditeraino bihurtzen.

        27. Entzun duzue, zaharrei erran izan zaiotela: Bertzeren emaztearekin ez khutsa.

        28. Nik derratzuet, berriz: Nork-ere emaztekia baituke haren irritsarekin ikhusi, ordukoz harekin khutsatua dela bihotzez.

        29. Baldinetaria zure begi eskuinekoa zure behaztopagarri bada, iragaz eta zure ganik urrun arthikazu; hobe da alabainan zure menbroetarik bat dadien gal, ezenez-eta gorphutza oro dadien ifernuetarat arthik.

        30. Eta baldin zure esku eskuina bada zure behaztoparazteko, ebak eta arthikazu zure ganik, hobe da ezen zure menbroetarik bat dadien gal, ezenez gorphutza oro ifernura dadien goan.

        31. Hau ere errana izan da: Edozeinek utz dezan bere emaztea, eman biozo uzten duelako ageria.

        32. Nik derratzuet, bada: Edozeinek utz dezan bere emaztea, lekhat bertzeekin khutsatu delakoz, berak khutsarazten duela, eta utzia hartzen duenak, bere burua khutsatzen duela.

        33. Entzun duzue oraino zaharrei errana izan dela: Zure zinik hautsiren ez duzu, bainan Jaunari zure zinak bihurturen diozkatzu.

        34. Bada, nik derratzuet: Zinik ez egin batere, ez zeruaz, hura baita Jainkoaren jarlekhua;

        35. Ez lurraz, hura baita haren oinpetako alkhia; ez Jerusalemez, hura baita errege handiaren hiria;

        36. Eta zure buruaz ere ez duzu zin eginen, zeren ez baitzare, ile bakhar baten xuri edo beltx eragiteko.

        37. Bainan hau izan bedi zure hizkuntza: Hola da, hola da; ez, ez; horietaz gainerakorik dena, ordean, gaizkitikakoa da.

        38. Entzun duzue errana izan dela: Begia begiaren, hortza hortzaren.

        39. Nik derratzuet aldiz, ez bihurtzeko gaizkiari; bainan norbaitek jotzen bazaitu eskuineko mathelan, itzul biozozu bertzea ere;

        40. Eta zurekin hauzitan hari, eta soina eraman nahi darotzunari utz biozozu kapa ere;

        41. Eta norbaitek behartzen bazaitu mila urhatsen egitera, zoaz harekin bertze bi mila ere.

        42. Eskatzen darotzunari emozu, eta ez gibelerat igor zure ganik mailegatu nahiz heldu dena.

        43. Entzun duzue errana izan dela: Onhetsazu zure laguna eta gaitzets zure etsaia.

        44. Nik derratzuet, berriz: Onirizkotan iduk zatzue zuen etsaiak, ongi egiozuete gaitzirizkotan zaduzkatenei, eta othoitz egizue zuei jazartzen darotzuetenentzat eta zuen beltzatzen hari direnentzat;

        45. Zuen Aita zeruetan denaren, prestuen eta gaixtoen gainera bere iguzkia atheratzen eta uria zuzenen eta makhurren gainera egiten duenaren ume izan zaiteztentzat.

        46. Alabainan maite zaituztetenak baditutzue maite, zer sari izanen duzue? zerga biltzaileek ere ez othe dute hori egiten?

        47. Eta zuen anaiei baizik ez badiozuete agur egiten, zer egiten duzue nornahik baino gehiago? paganoek ere ez othe dute horrenbat egiten?

        48. Izan zaitezte beraz perfet, zuen Aita zerukoa ere perfet den bezala.

 

VI. KAP.

        1. Berautzue gizonen aitzinean egitetik zuen eginkari onak, hekiez ikhusiak izatea gatik; haletan saririk ez dukezue zuen Aita zeruetan denaren baithan.

        2. Amoina egiten duzunean beraz, ez jo turuta zure aitzinean, itxura edertzaleek sinagogetan eta karriketan bezala, gizonez ohoratuak izatea gatik. Egiaz derratzuet, izana dute hekiek beren saria.

        3. Zuk ordean amoina egiten duzunean, zure esku ezkerrak ez beza jakin zer egiten duen eskuinak;

        4. Itzalekoa izan dadientzat zure amoina, eta zure Aita, itzalean dakhusanak, bihurturen darotzu.

        5. Eta othoitzean zaudeztenean, ez izan itxura eder egileak bezala, zeinek lakhet baitute sinagogetan eta karrika buruetan gelditurik othoitz egitea, gizonez izan ditezen ikhusiak: egiaz derratzuet nik, izena dute beren saria.

        6. Zuk ordean othoitz eginen duzunean, zure gelan sar zaite, eta athea hertsirik, gordean egiozu zure Aitari othoitz, eta zure Aita, gordean dakhusanak, bihurturen darotzu.

        7. Aldiz othoitz egiten duzuenean, ez hainitz eras, paganoek bezala; ezen hekiek uste dute erasia luzearen bidez direla entzuten.

        8. Ez bezaitezte beraz jar hekien khideko; alabainan zuen Aitak, zuek galdatu baino lehen badaki, zeren beharra duzuen.

        9. Zuek beraz huneletan eginen duzue othoitz: Gure Aita, zeruetan zarena, sainduki erabilia izan bedi zure izena.

        10. Bethor zure erresuma. Egin bedi zure nahia, zeruan bezala lurrean ere.

        11. Iguzu egun hazteko behar dugun ogia;

        12. Barkha guri gure zorrak, guk ere gure zorduruei barkhatzen daroeztegun bezala.

        13. Ez begaitzatzu tentazioneari utz; aitzitik gaizkiari itzur gaitzatzu. Halabiz.

        14. Alabainan gizonei barkhatzen badaroztetzue beren hobenak; zuei ere zuen Aita zerukoak barkhaturen darozkitzuete zuen bekhatuak.

        15. Aitzitik gizonei ez badiozuete barkhatzen, zuen Aitak ere zuen bekhatuak ez darozkitzuete barkhaturen.

        16. Barur egiten duzuenean, berriz, ez jar, itxuratiak bezala, begithartez ilhun; ezen beren begitharteak gaizten dituzte, barur jasaiten agertzea gatik gizonen aitzinean. Egiaz derratzuet nik, berekin dutela beren saria.

        17. Zuk ordean, barura daramazunean, gantzu zazu zure burua eta garbi begithartea,

        18. Etzaitezen gizonei ager barurik zarela, bainan bai zure Aita, toki gordean ere denari; eta zure Aita, gordean dakhusanak, bihurturen darotzu.

        19. Ontasun moltzatzen ez eraunts lurrean, hemen herdoila eta biphia jaten hari baitire, eta ohoinak zilhatzen eta ebasten.

        20. Bainan zeruan egizkitzue zuen ontasun murruak, han ez baitute herdoilak, ez biphiak jaten, ez-eta ohoinek zilhatzen eta ebasten.

        21. Ezen non-ere baita zure ontasuntzea, han da zure bihotza ere.

        22. Zure begia da zure gorphutzaren aria. Lainoa badaite zure begia, argia dace zure gorphutz guzia.

        23. Aitzitik zure begia gaitza badaite, beltza daite zure gorphutz guzia. Baldin beraz zure baithan den argia ilhunbea daite, ilhunbeak berak zenbatekoak ez daizte

        24. Nihork ezin detzazke bi nausi zerbitza; alabainan edo bat izanen du higuin eta bertzea maite, edo jasanen du bat, eta bertzea arbuiatuko. Ezin zerbitza detzazketzue Jainkoa eta dirua.

        25. Hargatik nik derratzuet: Bizitzeko zer janen, ez-eta larrua zertaz estaliko duzuen ez izan grinatsu: Alabainan ez othe da bizia jana baino gehiago, eta gorphutza, jauntzia baino?

        26. Ikhusatzue zeruko hegastinak, ez baitute eraiten, ez uztatzen, ez-etare selharuetara biltzen; eta zuen Aita zerukoak hazten ditu. Zuek ez othe zarete hainitzez hekiek baino gehiago?

        27. Zuetarik berriz, zein da bere adin, guziekin bere irazkiari beso bat iratxik diozokeenik?

        28. Eta zuen jauntziaz, zeren zarete grinati? Bazterretako liliei zaudezkiote begira, nola diren handitzen; ez dire bada ez lanean, ez iruten hari.

        29. Eta nik derratzuet, Salomon ere etzela bere ospe guziaren erdian horietarik bat bezala jauntzia.

        30. Baldin beraz Jainkoak honela jaunzten badu bazterretako belhar bat, egun dena eta bihar labera arthikia, zenbatenaz hobeki eginen zaituztete zuek, oi sinheste aphurreko umeak!

        31. Ez beraz grinarik har, derrazuelarik: Zer janen dugu, edo zer edanen, edo zer jauntziko?

        32. Paganoak dire ezen horien ondoan dabiltzanak. Alabainan zuen Aitak badaki horien ororen beharretan zaretela.

        33. Bilha zazue beraz lehenbizikorik Jainkoaren erresuma eta haren alderako zintasuna; eta bertze horiek oro iratxikiren zarozkitzuete populu.

        34. Ez izan beraz biharkoaz khexu; ezen biharko egunak izanen du bere grina, eta egun bakhotxak aski du bere gaitza.

 

VII. KAP.

        1. Ez juia, etzaitezten izan juiatuak.

        2. Ezen ekharri duzuen juiamendu beraz izanen zarete juiatuak; eta zer neurriz ere neurtu baitukezue, hartaz neurtuak zareteke.

        3. Noletan berriz, zure anaiaren begian ohartzen zare phitsari, eta zurean Ikhusten ez duzu laza?

        4. Edo nolaz diozu zure anaiari: Utz nezazu khen dizazudan begitik phits bat, eta hara laz bat dagoela zurean?

        5. Axalez ederra, khen zazu lehenik zure begitik laza, eta orduan abiatuko zare zure anaiaren begitik phitsaren khentzen.

        6. Saindu den gauza ez eman zakhurrei, eta urdeei zuen perlak aitzinera ez arthik; beldurrez-eta ostika detzazten, eta bihurturik, zeronek phorroka.

        7. Galda zazue, eta emanen zaitzue; bilha zazue, eta aurkhituren duzue; jo zazue eta idekiren zaitzue.

        8. Alabainan edozeinek galda dezan, izanen du; eta bilhatzen duenak aurkhitzen; eta joileari idekiren zaio.

        9. Zein da zuetan gizona, bere semeak galda baliozo ogia, harria eskain liozokeena?

        10. Edo arraina galda baliozo, eskain othe liozoke sugea?

        11. Zuek beraz, gaixtoak izan-eta, balin badakizue gauza onen ematen zuen haurrei; zenbatenaz ere hobeki zuen Aita zeruetan denak, onak emanen daroezte galdez dagozkiotenei!

        12. Zer-ere beraz nahi baituzue zeronei egin dezazueten gizonek, hura egiozuete zeronek hekiei; ezen hortan dauntza legea eta profetak.

        13. Athe hertsitik sar zaitezte; zabala da ezen athea, eta nasaia bidea, galpenerat daramana, eta hainitzak dire hartarik sartzen.

        14. Ala hertxia baita athea, ala meharra bidea bizitzera daramana, eta gutiak hura aurkhitzen dutenak!

        15. Begira zaitezte gezurrezko profetetarik zeinak heldu baitzaizkitzuete ardi larruz jauntzirik; barnean otso harrapariak dire ordean.

        16. Beren fruituetarik ditutzue ezaguturen. Elhorrietarik biltzen othe dire mahatsak, edo lapharretarik pikoak?

        17. Horreletan, arbola onak fruitu ona dakhar; aldiz arbola tzarrak, tzarra dakhar.

        18. Arbola onak ez dakharke fruitu gaixtorik, ez-eta arbola tzarrak ere fruitu onik.

        19. Edozein arbola fruitu ona ematen ez duena, ebakia eta surat arthikia izanen da.

        20. Beren fruituetarik ezaguturen ditutzue beraz.

        21. Niri, Jauna, Jauna, erraten darotan edozein ez da zeruetako erresuman sarthuren; bainan ene Aita zeruetan denaren nahia egiten duena, haina da sarthuren zeruetako erresuman.

        22. Askok erranen darotade egun hartan: Jauna, Jauna, guk ez othe dugu zure izenean profetisatu, eta zure izenean debruak iraizi, eta zure izenean asko sendagaila egin?

        23. Eta nik orduan erranen daroet goraki: Egundaino etzaituztet ezagutu zuek; urrun zaitezte ni ganik, tzarkeria orhatzaileak.

        24. Edozeinek beraz adi eta bethe detzan ene hitz haukiek, haina, harriaren gainean bere etxea jarri duen gizon gurbilaren khide eginen dute.

        25. Eta jautsi da uria, eta ethorri dire uharrak, jauzi dire haizeak eta jo dute etxe hura, eta ez da erori, zeren harriaren gainean baitzen asentatua.

        26. Eta edozeinek adi detzan ene solas haukiek eta bethe ez, haina izanen da, gizon zoro, legarraren gainean etxea egiten duenaren iduriko.

        27. Eta jautsi da uria, eta ethorri dire uharrak, jauzi dire haizeak eta jo dute etxe hura, eta goan da lurrera, eta gaitza izan da haren leherpena.

        28. Eta egin zen, Jesusek akhabatu zituenean solas horiek, osteak espantatuak zaudezela haren irakhasmenaren gainean.

        29. Ezik irakhasten hari zitzaien esku duena bezala, eta ez hekien Iskribau eta Farisauen arara.

 

VIII. KAP.

        1. Gero, menditik jautsi zenean, oste handiak jarraiki zitzaizkon ondotik;

        2. Eta hara legentsu bat ethorri zela, eta adoratzen zuen Jesus, zerralarik: Jauna, zuk nahi baduzu, garbi nezakezu.

        3. Eta eskua hedatuz, Jesusek ukitu zuen, zioelarik: Nahi dut, xahu bezedi. Eta han berean garbitu zen haren legena.

        4. Eta hari erran zaroen Jesusek: Berautzu nihori ez derrozun; bainan zoaz, ager zaite aphezari, eta eskaintazu Moisesek manatu eskaintza, lekhukotasunetan dakioten izan.

        5. Jesus sarthu zenean, berriz, Kapharnaumen, Ehuntari bat hurbildu zitzaioen othoizka

        6. Eta erranez: Jauna, ene muthila etxean da ohatua paralitiko, eta oinhazeak ematen dio gogorki.

        7. Jesusek erran zioen: Ethorriren naiz ni, eta sendaturen dut.

        8. Eta Ehuntariak ihardetsi zuen: Jauna, zu ene etxera sartzeko, ez naiz din; bainan bakharrik hitz bat errazu eta ene sehia sendatua daite.

        9. Ezen ni ere gizon bat naiz bertzeen manukoa, soldadoak ene azpiko ditudana; eta erraten diot bati: Habil, eta badoha; eta bertze bati: Haugi, eta heldu da; eta ene muthilari: Egizak hori, eta egiten du.

        10. Bada, Jesusek aditzean ederresten zuen, eta ondotik zituenei erran zaroten: Egiaz derratzuet, hunenbateko sinhesterik ez dut Israelen aurkhitu.

        11. Nik derratzuet oraino hainitzak direla iguzki haizetik eta mendebaletik ethorriko, eta Abrahamekin, Isaakekin eta Jakobekin jarriko direla zeruetako erresuman;

        12. Aldiz erresumako umeak kanpoko ilhunbeetara izanen dire arthikiak; han izanen baitire marraskak eta hortz karraskak.

        13. Orduan Jesusek erran zioen Ehuntariari: Zoaz, eta sinhetsi bezala egin bekizu. Eta ordu berean sendatua zen muthila.

        14. Eta Piarresen etxera goan, eta Jesusek ikhusi zuen haren amaginarreba etzana eta sukharrez erretzen.

        15. Ukitu zioen eskua eta sukharrak utzi zuen, eta jaikirik abiatu zen hekien zerbitzatzen.

        16. Arratsa egin zenean, berriz, Jesusi erakharri ziozkaten debrudun asko; eta hitzaz khentzen zituen gaixtoak, eta sendatu zituen gaizdun guziak,

        17. Bethe zadientzat Isaias profetaren ahoz errana: Berak hartu ditu gure gaitzak, eta jasan gure eritasunak.

        18. Bada, Jesusek oste handiak ikhustenez bere inguruan, manatu zuen eraman zezaten uraz haindira.

        19. Eta hurbildurik, iskribau batek erran zaroen: Nausia, nora-nahi goan zadien, jarraikiren natzaitzu.

        20. Eta Jesusek ihardetsi zioen: Hazeriek badituzte zilhoak, eta zeruko hegastinek ohantzeak; gizonaren Semeak ez du ordean non etzan burua.

        21. Berriz, bere dizipuluetarik bertze batek erran zioen: Jauna, utz nezazu nohan lehenik, eta ehortz dezadan ene aita.

        22. Bainan Jesusek ihardetsi zioen: Jarraik zakizkit niri eta hilak uzkitzu beren hilen ehorztera.

        23. Eta untzixkan sarthu zenean, jarraiki zitzaizkon bere dizipuluak.

        24. Eta hara itsasoa hasarre handitan jauzi zela; haletan non uhinez estalia baitzen untzixka; bera berriz, lo zagoen.

        25. Eta hurbildu zitzaizkon bere dizipuluak eta iratzarri zuten, ziotelarik: Begira gaitzatzu, Jauna, galtzen hari gare.

        26. Eta Jesusek ihardetsi zioten: Zertako zarete beldurti, sinheste aphurrekoak? Orduan jaikirik manatu zioten haizeei eta itsasoari, eta jabaldura handi bat egin zen.

        27. Eta ederresten zuten orok, zerratelarik: Nor da hau, haizeek eta itsasoak entzuten baitute?

        28. Uraz haindira heldu izan zenean Jerasatarren aurkhintzara, aitzinera goan zitzaizkon, hobietarik ilkhirik, bi debrudun hain gaitzak non ez baitzaitekeen nihor bide hartaz iragan.

        29. Eta hara oihu egin zutela, erranez: Jesus, Jainkoaren semea, zer da zure eta gure arteko? hunat heldu othe zare ordua baino lehen guri oinhaze ematera?

        30. Bada, hekietarik ez urrun, bazen urdalde handi bat alhan.

        31. Debruek berriz, Jesus othoizten zuten, erranez: Baldin hemendik iraizten bagaitutzu, urdalde hortara igor gaitzatzu.

        32. Eta ihardetsi zioten: Zoazte. Eta hekiek ilkhirik goan ziren urdeen barnera, eta hara urdalde guzia tarrapataka oldarrean goan zela itsasora; eta urean itho ziren guziak.

        33. Urdezainek aldiz ihes egin zuten; eta hirira goanik heldu zituzten berri horiek eta debrudunei gerthatu zitzaiotena.

        34. Eta hara hiri guzia Jesusi athera zitzaioela bidera; eta ikhusi zutenean, othoizten zuten goan zadien hekien eremuetarik.

 

IX. KAP.

        1. Eta untzixkara iganik, iragan zuen itsasoa eta ethorri zen bere hirira.

        2. Eta hara aitzinera ematen ziotela paralitiko bat ohean etzana. Jesusek ikhusirik hekien sinhestea eriari erran zioen: Ene haurra, egiozu bihotzari, ezen barkhatuak zaizkitzu zure bekhatuak.

        3. Eta hara Iskribauetarik zenbaitek beren baithan erraten zutela: Burhoa dio horrek.

        4. Bainan Jesusek ezagutu baitzituen hekien gogoetak, erran zuen: Zergatik asmatzen duzue gaizkia zuen bihotzetan?

        5. Zer da errexago, ala erratea: Barkhatuak zaizkitzu zure bekhatuak; ala erratea: Jaiki eta ibil zaite?

        6. Bada, jakin dezazuen, gizonaren Semeak baduela lurraren gainean bekhatuen bihurtzeko ahala, orduan erran zioen paralitikoari: Jaiki zaite, har zazu zure ohea, eta zoaz etxerat.

        7. Eta jaiki zen eta goan zen bere etxerat.

        8. Hori ikhusirik, osteak beldurtasunean sarthu ziren eta ospe bihurtzen zioten Jainkoari, holako indarra gizonei eman ziotenari.

        9. Handik goatean, Jesusek ikhusi zuen zerga bildegian jarria gizon bat Mathiu deitzen zena. Eta erran zaroen: Jarraik zakizkit. Eta jaiki zen, eta jarraiki zitzaioen.

        10. Eta Jesus etxe hartan mahainean jarria zagoelarik, gerthatu zen asko zergari eta lelo tzarreko gizon ethorririk jarri zirela Jesusekin eta haren dizipuluekin.

        11. Eta Farisauek ikhusirik, dizipuluei erraten zioten: Zergatik jaten du zuen nausiak zergariekin eta aiphu tzarreko gizonekin?

        12. Bainan Jesusek aditurik, erran zuen: Sendoek ez dute sendakin beharrik, bai ordean eri direnek.

        13. Zoazte beraz, eta ikhasazue zer derraken hitz hunek: Urrikalpena nahi dut eta ez sakrifizioa; ez naiz ezen prestuen deitzera ethorri, bainan bai bekhatoreen.

        14. Orduan Joanesen dizipuluak hurbildu zitzaizkon, zerratelarik: Nolaz gu eta Farisauak barurtzen gare maiz, eta zure dizipuluek aldiz ez dute barurik egiten?

        15. Eta Jesusek ihardetsi zioten: Nigarrez othe dagozke espos lagunak, esposa berekin duteno? Bainan ethorriko dire egunak, khenduko baitzaiote esposa, eta orduan eginen dute barur.

        16. Bada, aldagarri zaharrari nihork ez ahal dio oihal berrizko pedaxurik ematen, ezen aldagarriari khen liozoke bere betheko zathia, eta zilhoa areago egin laite.

        17. Arno berria ere ez da zahagi zaharretan ematen; bertzela lehertzen dire zahagiak, arnoa ixurtzen eta zahagiak galtzen. Bainan arno berria, zahagi berrietan ezartzen da, eta biak begiratzen dire.

        18. Horiek erraten ziozkatenean, hurbildu zen aitzindari bat, eta adoratzen zuen, zioelarik: Jauna, ene alaba oraixetan hil da; bainan zato, gainean ezarrozu eskua, eta biziko da.

        19. Eta xutiturik jarraiki zitzaioen, eta dizipuluak ere batean.

        20. Eta hara emazteki bat, hamabi urthe hartan odol galtze batek hestutzen zuena, hurbildu zitzaioen gibeletik eta ukitu zioen soinekoaren litsa.

        21. Ezen bere baithan egiten zuen: Uki badezaket hunen soinekoa bedere, sendatua naiteke.

        22. Eta itzulirik, Jesusek ikhusi eta erran zioen: Haurra, bihotzari egiozu, zure sinhesteak sendatu zaitu. Eta ordu beretik emaztekia sendatua gelditu zen.

        23. Bada, heldu zenean Jesus aitzindariaren etxera, eta ikhusi zituenean xirolariak eta oste bat harramantz handitan, erran zuen:

        24. Zoazte gibelerat, ezen neskatxa ez da hila, bainan lo dago. Eta irri egiten zioten.

        25. Eta ilkhiarazi zutenean jendea, sarthu zen, hartu zuen nexkaren eskua, eta jaiki zen haurra.

        26. Eta horren haroak jo zuen herrialde hura guzia.

        27. Eta Jesus bazihoalarik handik, jarraiki zitzaizkon bi itsu oihuka eta erranez: Dabiden semea, urrikal guri.

        28. Etxera heldu izan zenean, berriz, itsuak hurbildu zitzaizkon. Eta Jesusek erraten diote: Sinhesten duzue badudala zuen sendatzeko indarra? Ihardesten dute: Zinki, Jauna.

        29. Orduan ukitu ziozkaten begiak, zerralarik: Zuen sinhestearen arabera egin bekizue.

        30. Eta idekiak izan ziren hekien begiak. Eta Jesusek larderiarekin erran zaroten: Begira nihork jakin ez dezan.

        31. Hekiek ordean, ilkhirik, bazter hekietan orotan barraiatu zuten haren omena.

        32. Hekiek atheratu-eta, berriz, erakharri zioten gizon mutu bat, debruduna.

        33. Eta debrua khendu zitzaionean, mutua mintzatu zen; eta orok ederresten zuten, erranez: Egundaino holakorik ez da Israelen ikhusi.

        34. Aldiz Farisauek erraten zuten: Debruen buruzagiaren bidez iraizten ditu debruak.

        35. Eta Jesusek inguratzen zituen hiri eta herri guziak, hango sinagogetan irakhatsiz, zeruko erresumaren ebanjelioa erantzunez, gaitz eta eritasun guziak sendatuz.

        36. Bada, oste hekiek ikhustean, urrikaldu zen Jesus, ehoak zirelakoz eta bazterretan etzanak, artzainik ez duten ardiak iduri.

        37. Orduan erran zioten bere dizipuluei: Egiazki handia da uzta, aldiz langileak guti.

        38. Othoitzazue beraz uztaren nausia, bere uztara igor dezan langile.

 

X. KAP.

        1. Eta deithurik bere hamabi dizipuluak, esku eman zioten izpiritu lohien gainean, hekien iraizteko, eta edozein gaitz eta edozein eritasunen sendatzeko.

        2. Hamabi Apostoluen izenak berriz, haukiek dire: Lehenbizikoa: Simon, Piarres deitzen dena, eta Andres haren anaia;

        3. Jakobe Zebedeorena, eta Joanes haren anaia; Filipe eta Bartholome; Tomas eta Mathiu zerga biltzailea; Jakobe Alpheorena, eta Thadeo;

        4. Simon Kanaandarra; eta Judas Iskariot, zeinak saldu baitzuen Jauna.

        5. Jesusek igorri zituen horiek hamabiak, mezutzen zituelarik, erranez: Jendaien bidera ez goan, eta ez sar Samariarren hirietara;

        6. Aitzitik zoazte Israelgo etxeko ardi galduetara.

        7. Zoaztelarik, berriz, erantzun zazue erranez: Ala hurbildua baita zeruetako erresuma.

        8. Senda zatzue eriak, hilak bitz, legentsuak garbi, debruak iraiz; urrurik izana, urrurik emazue.

        9. Ez izan zuen gerrikoetan ez urhe, ez zilhar, ez diru;

        10. Ez bidean murtxilarik, ez-eta bi soineko, ez-eta oinetakorik, ez-etare makhilarik; ezen langileak merezi du hazkurria.

        11. Edozein hiri edo herritara sar zaitezten, galda zazue nor den han merezdunik, eta haren baithan zaudezte, goateko eguna arteo.

        12. Bada, etxe batean sartzean, agur egiozue, erranez: Bakea etxe huni.

        13. Eta merezdun balin bada etxe hura, zuen ganikako bakea haren gainera da jautsiren; ez balitz ordean merezdun, zuen ganikako bakea zuen ganat bihurturen da.

        14. Eta edozeinek etzaitzazten ostata eta ez detzan entzun zuen solasak, etxetik edo hiritik kanporakoan iharrosazue zuen oinetako herrautsa.

        15. Nik derratzuet egiaz, juiamenduko eguna Sodomarentzat eta Gomorharentzat jasan-errexagoa izanen dela hiri harentzat baino.

        16. Huna non igortzen zaituztedan hala nola ardiak otsoen erdira. Izan zaitezte beraz zuhur sugea bezala, eta laino nola usoa.

        17. Bainan zaudezte erne gizonen kontra; ezen eramanen zaituztete beren biltzarren aitzinera, azotaturen zaituztete beren sinagogetan,

        18. Eta buruzagien eta erregeen aitzinera eramanak izanen zarete ene gatik, hekiei eta jendaiei egiteko nitaz lekhukotasun.

        19. Bada, hekien eskuetara ezarriak izanen zaretenean, ez abia burutan erabiltzen nola edo zer erranen duzuen; ezen ordu berean emanen zaitzue zer erran.

        20. Alabainan etzarete zuek mintzo zaretenak, bainan zuen Aitaren Izpiritua da zuen baithan mintzo dena.

        21. Bada, hiltzera igorriko du anaiak bere anaia, aitak bere semea, eta haurrak jauziko zatzaizkote burhasoei eta heriotzez joko dituzte.

        22. Eta ene izena gatik orotaz izanen zarete gaitzetsiak: bainan zeinek-ere ihardukiren baitu bururaino, haina izanen da salbatua.

        23. Noiz-ere bada, gaizki erabiliak izanen baitzarete hiri huntan, ihes egizue bertzera. Egiaz derratzuet: Ez duzue Israelgo hirietako ingurua akhabaturen, gizonaren Semea ethorri baino lehen.

        24. Dizipulua ez da nausiaren gaineko, ez-eta sehia jaunaren.

        25. Dizipuluari aski behar zaio bere nausia bezala izatea, sehiari bere jauna bezala. Baldin etxeko buruzagia deithu badute Beelzebub, zenbatez hobeki haren etxekoak?

        26. Ez izan beraz hekien beldur. Ezen itzalean ez da deus agertuko ez denik, ez-eta gordean jakinen ez denik.

        27. Nik ilhunbean derrazuedana, errazue argitara; eta beharri xokhoan entzuna, etxe kaskotarik erantzun zazue.

        28. Gorphutza hiltzen dutenen, eta arima ezin hil dezaketenen beldur ez izan; bainan lehenago, gorphutz arimak ifernuan gal detzazketenentzat izan zaitezte beldurti.

        29. Bi etxe-xori ez othe dire bi arditetan saltzen: eta bada, hekietarik bat ez da lurrerat eroriko zuen Aitaren nahia gabe.

        30. Zuen buruko ileak ere, oro khondatuak dire.

        31. Ez beraz izan beldurrik; hainitz etxe-xorik baino gehiago duzue balio.

        32. Bada, nork-ere aithor bihurturen baitarot gizonen aitzinean, nik ere aithorturen dut hura ene Aita zeruetan denaren aitzinean.

        33. Aldiz nork-ere ni ukhaturen bainau gizonen aitzinean, nik ere ukhaturen dut hura ene Aita zeruetan denaren aitzinean.

        34. Ez uste izan lurrera bakearen ekhartzera naizela ethorri; ez bakearen, bainan ezpataren ekhartzera naiz ethorria.

        35. Ezen gizona bere aitaren ganik, alaba bere amaren ganik, erreina bere amaginarrebaren ganik bereztera ethorria naiz;

        36. Eta gizonak etsai bere etxekoak izanen ditu.

        37. Nork-ere bere aita edo ama ni baino maiteago baitu, hura ez da enetzat egoki; eta nork-ere nitaz gainetik maite baitu bere semea edo alaba, haina ez da enetzat egoki;

        38. Bere gurutzea harturik, ondotik ez darraitana, ez da enetzat egoki.

        39. Bere biziaren zaintzera hari denak, galduren du, eta bizia ene gatik galduko duenak, harek aurkhituren du.

        40. Zuek hartzen zaituztenek, ni naute hartzen, eta ni hartzen nautenek, ni bidali nauena du hartzen.

        41. Zeinak profeta bat, profeta delakoz baitu hartzen, hainak profeta saria izanen du; eta nork-ere prestu bat, prestu delakoz hartzen baitu, harek prestu saria du izanen.

        42. Eta edozeinek xumetto haukietarik bati ur hotz xorta bat bakharrik eman diozon ene dizipulu bati bezala; egiaz derratzuet nik, ez du galduko bere saria.

 

XI. KAP.

        1. Bere hamabi dizipuluak osoki argitu zituenean, Jesus goan zen handik, inguruetako hirietan irakhastera eta predikatzera.

        2. Bada, Joanesek presondegian aditurik Kristoren egintzak, bere bi dizipulu igorririk,

        3. Galdatu zioen: Zu zare ethortzekoa dena, ala bertzerik da igurikitzen duguna?

        4. Eta Jesusek ihardetsi zioten huneletan: Zoazte, errozue Joanesi zer aditu duzuen eta zer ikhusi:

        5. Itsuek ikhusten dute, mainguak badabiltza, legentsuak garbitzen dire, gorrek aditzen dute, hilak bizten dire, beharrei ebanjelioa erantzuten zaiote;

        6. Eta dohatsu ene ariaz gaizbiderik hartzen ez duena.

        7. Hekiek goan ondoan, Jesus abiatu zen populuari Joanesez mintzatzen: Zeren ikhustera ilkhi zarete mortura? haizeak derabilan khanabera baten?

        8. Bainan zeren ikhustera ilkhi zarete? guriki jauntzia den gizon baten? Errege etxetan daude guriki jaunzten direnak.

        9. Bainan zeren ikhusten izatu zarete bada? profeta baten? Bai, erraten darotzuet, profeta ere baino gehiago den baten.

        10. Hura da ezen haina zeintaz iskribatua izan baita: Huna non zure aitzinean igortzen dudan nik ene aingerua, zure bidea lehenik aphainduren duena.

        11. Erraten darotzuet egia, emaztekiaren umeen artean ez da jaiki Joanes Baptista baino handiagorik; eta halere zeruetako erresuman den xumeena hura baino handiago da.

        12. Bada, Joanes Baptistaren egunetarik hunat, zeruetako erresumak bortxatua nahi du izan, eta daramate borrokatzen direnek.

        13. Ezen Joanes agertu arteo, profeta guziek eta legeak ezagutarazi dute ethorkizuna;

        14. Eta ongi hartu nahi baduzue, hori da Elias ethortzekoa dena.

        15. Duenak beharri entzuteko, entzun beza.

        16. Bainan noren iduriko iduk detzazket oraiko gizonak? Iduri dute plazan dauden haur batzu, beren lagunei oihu egiten diotenak,

        17. Derratelarik: Xirola jo darotzuegu, eta etzarete dantzatu; deithore egin darotzuegu, eta etzarete nigarrez egotu.

        18. Alabainan ethorri da Joanes, etzuelarik ez jaten, ez edaten; eta derrate: Debrua du.

        19. Ethorri da gizonaren Semea, jaten duelarik eta edaten; eta derrate: Horra jale bat eta arno edale bat, zergari eta gizatzarren adiskidea. Bainan zuhurtziari bere umeek atheratu izan diote bere aithorra.

        20. Orduan, hiriei zeinen erdian egin izan baitzuen hanbat sendagaila, abiatu zitzaioten erantzukika, etzirelakoz urrikitan sarthu.

        21. Zorigaitz hiri, Korozain, zorigaitz hiri, Bethsaida; zeren Tirren eta Sidonen gerthatu izan balire zuen erdian egin diren sendagailak, aspaldi huntan zurdatzekin eta hauspean egin baitzituzketen urrikizko eginkariak.

        22. Hargatik derratzuet nik: Tirri eta Sidoni zuei baino eztikiago eginen zaiotela juiamenduko egunean.

        23. Eta hi, Kapharnaum, zeruraino iganen othe haiz? ifernuraino jautsiko haiz; zeren Sodomarren artean gerthatu izan balire hire erdian egin diren sendagailak, egungo eguneraino iraunen baitzuten menturaz.

        24. Hargatik derratzuet: Juiamenduko egunean hiri baino Sodomarren lurrari eztikiago eginen zaio.

        25. Orduan Jesusek erran zuen: Ene Aita, zeru-lurren Nausia, ospe darotzut bihurtzen, zeren gauza horiek diozkatzuten gorde zuhur eta gurbil direlakoei, eta agertu xumeei.

        26. Bai, Aita, ospe darotzut bihurtzen, zure aitzinean hori izan delakoz zure gogarako.

        27. Ene Aitak ezarri ditu gauza guziak ene eskuko, eta Aitak baizik nihork ez du ezagutzen Semea; eta nihork ez du ezagutzen Aita Semeak baizik aita hainak zeinari Semeak nahi izan baitio ezagutarazi.

        28. Zatozte ene gana, nekhatuak eta sortatuak zareten guziak, eta nik arinduren zaituztet.

        29. Soinera har zazue ene uztarria, eta ene ganik ikhasazue eme naizela eta aphalgura bihotzez; eta aurkhituren duzue zuen arimen jabaldura;

        30. Alabainan eztia da ene uztarria, eta arina ene sorta.

 

XII. KAP.

        1. Ordu hekietan, larunbat egun batez Jesus iragan zen ogi landa batzuetarik; haren dizipuluak berriz, gose izanez, hasi ziren ogi buru biltzen eta jaten.

        2. Aldiz, Farisauek ikhusirik, Jesusi erran zioten: Horra zure dizipuluak egiten dutela, larunbatez egitea haizu ez dena.

        3. Bainan Jesusek ihardetsi zioten: Ez othe duzue irakurtu zer egin zuen Dabidek bere lagunekin gose ziren batez;

        4. Nola sarthu izan zen Jainkoaren etxean, eta jan zituen eskaintzako ogiak, zeinetarik jatea ez baitzitzaioten haizu ez hari ez-eta harekilakoei, bainan bakharrik aphezei?

        5. Ala ez duzue legean irakurtu, larunbat egunetan aphezek hausten dutela larunbata, eta hoben gabe direla?

        6. Bada, nik derratzuet, hemen badela tenploa baino handiagoa dena.

        7. Bazinakite zer den hitz hau: Urrikalpena nahi dut eta ez sakrifizioa, etzindukete nihoiz hobengaberik kondenatu.

        8. Ezik gizonaren Semea larunbataren ere nausi da.

        9. Eta handik goan zenean, sarthu zen hekien sinagogan.

        10. Eta han bazen gizon esku-ihardun bat; eta Jesusen kontra zerbait lopide nahiz, galdatzen zioten, hean larunbat egunean sendatzea haizu zen.

        11. Bainan Jesusek ihardetsi zioten: Nor da zuetan gizona, zeinak ardi bat izan-eta, larunbat egunean zilho batera eror balakio, atzemanen eta atheratuko ez lukeena?

        12. Zenbatez ez da gizona ardiaz gehiago? Hargatik da larunbat egunez ongiaren egitea zilhegi.

        13. Orduan erran zaroen gizonari: Heda zazu besoa. Eta hedatu zuen, eta bertzea bezain sasual egin zitzaioen.

        14. Aldiz, Farisauak ilkhirik, abiatu ziren beren artean bilkhu egiten Jesusen kontra, hean nola gal othe zezaketen.

        15. Orduan Jesusek baitzakien hori, aldaratu zen handik; eta hainitzak jarraiki zitzaizkon, eta sendatu zituen guziak;

        16. Eta manatu zioten, bera etzezaten salha;

        17. Bethe zadien Isaias profetaren ahoko hitza, erran zuenean:

        18. Huna ene zerbitzari, nik hautatu dudana; ene maitea, zeinaren baithan gozo hartu baitu ene arimak; hunen gainera jautsaraziren dut ene izpiritua, eta jendaiei erantzunen diote zuzenbidea.

        19. Ez du aharrarik, ez oihurik erabiliren, eta karriketan nihork ez du hunen mintzoa adituren.

        20. Khanabera kraskatua ez du hautsiren, eta khea duen mitxa ez du iraungiren zuzenari garhaizia eman diozon arteo.

        21. Eta jendaiek haren izenean izanen dute beren igurikimena.

        22. Orduan ekharri zioten debrudun bat, itsu eta mutua; eta sendatu zuen, haletan non mintzatzen eta ikhusten baitzuen.

        23. Eta guziak harritzen ziren eta zioten: Ez othe da hau Dabiden semea?

        24. Farisauek berriz, hori aditurik, erraten zuten: Horrek, Beelzebubez, debruen buruzagiaren bidez baizik ez ditu debruak iraizten.

        25. Bada Jesusek, hekien gogoetak jakinez, erran zaroeten: Bere baithan bi aldetara dagoen erresuma, xahutua izanen da; eta bi aldetara egiten duen hiriak edo etxeak, lurra joko du.

        26. Eta baldin satanek satan iraiz baleza, bere baithan bi aldetara lagoke; noletan bada iraun lezake haren erresumak?

        27. Eta nik, Beelzebubez iraizten baditut debruak, nortaz iraizten dituzte zuen semeek? Horren gatik berak izanen dire zuen juie.

        28. Aldiz, nik Jainkoaren izpirituaz khentzen baditut debruak, zuetara ethorria da beraz Jainkoaren erresuma.

        29. Nola gizon hazkarraren etxean sar ditake norbait, eta ebats detzazke haren puskak, lehenik bera estekatzen ez badu, gero biluz baitiro etxea?

        30. Ene alde ez dena, ene kontra da; eta enekin biltzen ez duenak, barraiatzen du.

        31. Hargatik derratzuet nik: Edozein bekhatu eta burho barkhaturen zaitzue; bainan Izpiritu sainduaren alderako burhoa etzaitzue barkhaturen.

        32. Eta nor-nahi mintza dadien gizonaren Semearen kontra, barkhakizun da; bainan Izpiritu sainduaren kontra mintzatu daitenari etzaio ez mende huntan ez ethorkizunekoan barkhaturen.

        33. Egizue, edo ona dela arbola eta haren fruitua ere bai, edo dela tzarra eta fruitua ere bai; ezen fruitutik da arbola ezagun.

        34. Sugekumeak, zerorrek tzarrak izan-eta, nondik derrazketzue gauza onak? ezen bihotzeko gaindiduratik ahoa da mintzo.

        35. Gizon prestuak gauza onak dakharzka bildegi onetik, eta gaixtaginak gaixtotik gaixtoak dakharzka.

        36. Bada, nik derratzuet, edozein elhe alfer atheratu dukeen gizonak, hartaz beharko duela ihardetsi juiamenduko egunean.

        37. Ezen zure ahotik izanen zare atheratua garbi, eta zure ahotik hobendun.

        38. Orduan Iskribauetarik eta Farisauetarik zenbaitek erran zioten: Nausia, zure ganik sendagaila zerbait ikhusi nahi ginduke.

        39. Jesusek ihardetsi zioten: Gaixtakeriako eta lohikeriako umeak sendagaila eskez daude; bainan Jonas profetarenaz bertzerik emanen etzaiote.

        40. Ezen nola balearen sabelean hirur gau-egunez izatu baita Jonas, hala lurraren bihotzean hirur gau-egunez egonen da gizonaren Semea.

        41. Juiamenduko egunean Ninibarrak atheraturen dire haukien kontra, eta kondenaturen dituzte, zeren berak urrikitan sarthu izan baitire Jonasek azurriatu ondoan. Eta bizkitartean hemen dena Jonas baino gehiagokoa da.

        42. Hegoako erregina ere juiamenduko egunean haukien kontra ilkhiren da, eta kondenaturen ditu, zeren bera lurraren bertze burutik ethorri izan baita Salomonen zuhurtziaren entzutera; eta bizkitartean hemen dena Salomonez bertzerik da.

        43. Aldiz izpiritu lohia, gizon baten ganik ilkhi denean, ephaitza agorrak behera phausuketa dabila, eta ez du aurkhitzen.

        44. Ene etxe ilkhi naizenerat bihurturen naiz, dio orduan. Eta ethorri denean, aurkhitzen du hutsa, erhaztatua eta aphaindua.

        45. Orduan badoha, eta hartzen ditu bertze zazpi izpiritu bera baino gaixtoagoak; eta sarthurik, han egiten dute beren egoitza, eta gizon haren azken zoria lehena baino gaitzagoa da.

        46. Osteei mintzo zelarik oraino, haren ama eta anaiak kanpoan zauden, hari mintzatu beharrez.

        47. Erran zioen bada norbaitek: Zure ama eta anaiak kanpoan daude zure galdez.

        48. Bainan hori erran zioenari ihardetsi zioen: Nor da ene ama, eta zein dire ene anaiak?

        49. Eta bere dizipuluen alderat hedatuz eskua, erran zuen: Huna ene ama eta anaiak.

        50. Ezen nork-ere egiten baitu ene Aita zeruetan denaren nahia, haina da ene anaia, eta arreba, eta ama.

 

XIII. KAP.

        1. Egun hartan berean, Jesus, etxetik ilkhirik, itsas-bazterrean zagoen jarria.

        2. Eta haren ingurura bildu ziren oste handi batzu, haletan non, untzi batera iganik hartan jarri baitzen, eta ur hegitik zagoen populu guzia.

        3. Eta paraboletan atheratu zioten asko solas, zioelarik: Adizue; eraitera ilkhi zen erailea.

        4. Eta eraiten hari zelarik, hazi liphar bat erori zen bide bazterretara, eta ethorri ziren zeruko xoriak, eta jan zuten.

        5. Bertze bat erori zen toki harritsuetara, zeinetan ez baitzuen lurrik aski, eta berehala sorthu zen, lurra etzelakoz lodi;

        6. Bainan iguzkia ilkhitzearekin, xiphildu zen, eta errorik etzuelakoz, ihartu.

        7. Bertze bat berriz, erori zen lapharren artera; eta lapharrak handitu ziren, eta itho zuten.

        8. Bertze bat aldiz, lur onera erori zen, eta eman zuen bihi, hemen ondoko ehun, hor hirur hogoi, han hogoi eta hamar.

        9. Entzuteko beharririk baduenak, entzun beza.

        10. Eta hurbildurik dizipuluek erran zioten: Zergatik mintzo zitzaizkiote hitz estalitan?

        11. Jesusek ihardetsi zioten: Zuei emana zaitzuelakoz zeruetako erresumako gauza gordeen ezagutzea; ez ordean horiei etzaiote eman.

        12. Ezen duenari emanen zaio, eta izanen du nasai; ez duenari berriz, dukeen hura ere khenduko zaio.

        13. Aria hortaz, paraboletan mintzo natzaiote horiei; zeren dakusatelarik ez baitute ikhusten, eta entzuten dutelarik ez baitute ez entzuten, ez aditzen.

        14. Hola bethetzen da horien baithan Isaiasen profezia hau: Beharriz entzunen duzue eta ez adituko, begiz ikhusiko duzue eta etzarete ohartuko.

        15. Alabainan thoildu da populu hunen bihotza, eta gorrarena egin dute, eta hertsi dituzte begiak, beldurrez begiz ikhus, beharriz entzun eta bihotzez adi dezaten, eta ene gana bihur ditezen, eta senda detzadan.

        16. Dohatsu dire ordean zuen begiak, zeren duten ikhusten, eta zuen beharriak, zeren duten entzuten.

        17. Ezen nik derratzuet egiaz, hainitz profeta eta gizon zuzen egotu direla zuek dakusazuenaren ikhusteko lehian, eta ez baitute ikhusi; zuek aditzen duzuenaren entzuteko lehian, eta entzun ez baitute.

        18. Zuek adi zazue beraz erailearen parabola.

        19. Nork-ere entzuten baitu erresumako hitza eta izpirituz ez ardiesten, etsai gaixtoa heldu zaio eta badarama hainaren bihotzean eraina zena: hura da bide bazterrean eraina dena.

        20. Aldiz toki harritsuan eraina dena, hura da hitza aditzen eta berehalakoan bozkarioz onhesten duena.

        21. Ez du ordean bere baithan errorik eta hein bat iraunen du; hitzaren ariaz ethorri dire-bai hestura jazargoak, behaztopatzen da berehala.

        22. Berriz, lapharren artean eraina dena, hura da hitza aditzen duena; bainan mende huntako ardurek eta aberastasunen liluramenduek itho dute hitza, eta fruiturik gabe alfer bilhakatzen da.

        23. Bainan lur onean eraina izan dena, hura da hitza entzuten eta aditzen duena, eta fruitu dakharrena; zeinek batentzat ehun, zeinek hirur hogoi, zeinek hogoi eta hamar.

        24. Bertze parabola bat atheratu zaroeten, zioelarik: Zeruetako erresuma ezarria da gizon baten iduriko, zeinak bere landan erain baitzuen hazi ona.

        25. Bainan etxekoak lo zaudelarik, ethorri zen haren etsaia, eta ogiaren erdian erain zioen gainetik hiraka, eta goan zen gero.

        26. Bada, belharra handitu eta burutu zenean, orduan agertu zen hiraka ere.

        27. Eta etxeko nausiari ethorri zitzaizkon bere sehiak eta erran zioten: Jauna, ez othe zinduen hazi ona zure landan erain? nondik du beraz hiraka?

        28. Eta ihardetsi zioten: Etsai baten lana da hori. Sehiek erran zioten berriz: Nahi duzu goazen eta bil detzagun hirakak?

        29. Eta ihardetsi zuen: Ez, beldurrezeta hiraken biltzean, hekiekin errotik athera dezazuen ogia.

        30. Uztaraino utzatzue guziak egitera, eta uztaroan erranen diotet ephaileei: Bil zazue lehenik hiraka, erretzeko Loth zazue espalka; ogia berriz, ene selharura bil zazue.

        31. Atheratu zaroeten bertze parabola bat ere, zioelarik: Zeruetako erresumak iduri du mustarda bihia, gizonak hartzen eta bere landan eraiten duena.

        32. Hazi guzietarik hura da xeheena; bainan handitu denean, belhar guziak baino larriago da, eta arbola bilhakatzen da, haletan non zeruko xoriak ethortzen eta haren adarretan egoten baitire.

        33. Erran zioten oraino bertze parabola bat: Zeruetako erresumak iduri du altxagarria, emazteki batek hartu eta hirur sato irinetan nahastekatzen duena, orhe guzia haz dadien arteo.

        34. Jesusek horiek oro paroboletan erran ziozkan populuari, eta hitz estalitan baizik etzitzaioen mintzatzen;

        35. Bethe zadientzat profetaren erran hau: Paraboletan idekiren dut ene ahoa, eta agerturen ditut munduaren hastapenetik hunat gordeak zaudezen gauzak.

        36. Orduan utzirik populua, Jesus ethorri zen etxerat; eta hurbildu zitzaizkon bere dizipuluak, zerratelarik: Xeha dizaguzu landako hirakaren parabola.

        37. Ihardestean, Jesusek erran zioten: Hazi onaren erailea, gizonaren Semea da.

        38. Landa berriz, mundua da; aldiz, hazi ona erresumako umeak dire; eta hirakak, tzarkeriako umeak.

        39. Etsai, hiraka erailea berriz, debrua da; uztaroa berriz, mende hunen akhabantza; eta ustatzaileak, aingeruak dire.

        40. Nola beraz biltzen baitire hirakak eta suan erretzen, halaber da gerthaturen mendeen akhabantzan.

        41. Gizonaren Semeak igorriko ditu bere aingeruak, eta haren erresumatik bilduko dituzte behaztopagailu diren guziak eta gaizki egileak,

        42. Eta labe khaldatura arthikiren dituzte. Han izanen dire nigarrak eta hortz karraskak.

        43. Orduan prestuek argituren dute, hala nola iguzkiak, beren Aitaren erresuman. Beharririk duenak aditzeko, adi beza.

        44. Zeruetako erresumak iduri du landa batean gordea den dirutze bat; hura atzematen duenak estaltzen du, eta bozkarioak badarama, eta saltzen ditu bere izate guziak, eta erosten du landa hura.

        45. Zeruetako erresumak iduri du oraino perla onketa dabilan tratularia,

        46. Zeinak aurkhitu duenean perla balio handitako bat, laster egiten baitu dituen guzien saltzera, eta gero erosten du hura.

        47. Zeruetako erresumak iduri du oraino zare bat itsasora arthikia, eta arrain mota orotarik biltzen duena.

        48. Bethea denean, atheratzen dute, eta itsas-hegian jarririk, onak borboiletara berezten dituzte, eta tzarrak kanporat arthikitzen.

        49. Halaber da gerthaturen mendeen akhabantzan; ilkhiko dire aingeruak eta bereziko dituzte gaixtoak prestuen artetik;

        50. Eta labe khaldatura arthikiren dituzte; han izanen baitire nigarrak eta hortz karraskak.

        51. Ardietsi ditutzue horiek oro? Ihardetsi zuten: Bai, Jauna.

        52. Eta erran zioten oraino: Zeruetako erresumaz argitua den iskribau batek, aria hortaz iduri du etxeko jaun bat, bere khutxetarik zahar eta berri atheratzen duena.

        53. Eta parabola horiek akhabatzearekin, Jesus goan zen handik.

        54. Eta bere sortherrira ethorririk, beren sinagogetan jendeei hari zitzaioten irakhasten, haletan non miretsirik erraten baitzuten: Hunek nondik ditu zuhurtzia hori eta indar horiek?

        55. Ez othe da hau zurginaren semea? Hunen ama ez othe da deitzen Maria, eta anaiak Jakobe, Josep, Simon eta Juda?

        56. Eta hunen arrebak ez othe dire guthartean guziak? Nondik hunek dituzke beraz horiek oro?

        57. Eta gaizbide hartzen zuten Jesusen baithan. Aldiz Jesusek erran zioten: Profeta ez da ohorerik gabe, bere herrian eta etxean baizik.

        58. Eta etzuen egin han ikhusgarri hainitzik, hekien sinhesgaiztasuna zelakoz.

 

XIV. KAP.

        1. Ordu hekietan Herodes tetrarkak aditu zuen Jesusen omena;

        2. Eta erran zioten bere gizonei: Joanes Baptista da hori; hura biztu da hiletarik, eta aria hortaz sendagailak egiten dire horren bidez.

        3. Ezen Herodesek harrarazi zuen Joanes, estekatu eta presondegi batera arthiki, bere anaiaren emaste Herodiasen gatik;

        4. Joanesek erraten zioelakoz: Etzaitzu zilhegi emazte horren izatea.

        5. Eta Herodesek, hilarazi nahi zuelarik, populuaren beldurra zuen, zeren profetatzat baitzadukaten.

        6. Bada, Herodesen sorteguneko bestan, Herodiasen alaba guzien erdian dantzatu zen, eta Herodesi aurkhitu zioen.

        7. Aria hortaz, zin eginez Herodesek agindu zioen, zer-nahi galda ziozon emanen zioela.

        8. Eta hura aitzinetik bere amaz irakhatsia baitzen, ihardetsi zuen: Emadazu hunaxe Joanes Baptistaren burua azpil batean.

        9. Ilhundu zen errege; bainan bere zinaren ariaz eta berekin mahainean jarriak zituenen gatik, manatu zuen eman zakioen.

        10. Eta igorri zuen presondegian Joanesi lephoaren moztera.

        11. Eta ekharri zuten azpil batean haren burua, eta eman zaroten neskatxari, eta hunek eraman zioen bere amari.

        12. Gero Joanesen dizipuluak ethorririk, hartu eta ehortzi zuten haren gorphutza, eta goanik Jesusi eraman zioten berria.

        13. Hori aditu-eta, Jesus untzixka batean urrundu zen handik mortu baztertu batera; eta populuak aditu zuenean hori, hirietarik oinez jarraiki zitzaioen.

        14. Eta untzitik ilkhitzean, Jesusek ikhusi zuen oste handi bat, eta urrikaldu zitzaioen, eta sendatu zituen haren arteko eriak.

        15. Arratsa ethorri zenean, berriz, hurbildu zitzaizkon bere dizipuluak, ziotelarik: Toki basa da hau, eta ja beranta da; Bidalatzu oste haukiek, eta herrietara goanik eros bezate behar duten jatekoa.

        16. Jesusek ordean erran zioten: Ez dute goateko premiarik; zeronek emozuete jatera.

        17. ihardetsi zuten: Ez dugu hemen bortz ogi eta bi arrain baizik.

        18. Erran zaroeten: Ekhar dizadatzuet niri hunat.

        19. Eta manaturik ostea jar zadien sorropilean, hartu zituen bortz ogiak eta bi arrainak; eta zerurat goitituz begiak, benedikatu zituen; eta hautsi eta dizipuluei eman, haukiek berriz populuari.

        20. Guziek jan zuten eta ase ziren. Eta ondarretarik bildu zituzten hamabi saski puskaz betheak.

        21. Jan zutenak, berriz, izatu ziren bortz mila gizon, haur eta emaztekiak bertzalde.

        22. Eta berehala Jesusek hertsatu zituen dizipuluak untzira igaitera, uraz haindira aitzin zezaten bera, jendea gibelerat igorriko zuen artean.

        23. Eta ostea igorririk, mendira bakharrik igan zen othoitz egitera. Bada arratsa erori zenean, ber-bera zen han.

        24. Untizxka berriz, uhinek zehatua zerabilkaten itsasoaren erdian; ezen haizea bihurrira zagoen.

        25. Bada gauazko laugarren beilan, Jesus goan zitzaioten, itsasoaren gainean oinez ibiliz.

        26. Eta itsasoaren gainean ibiltzen ikhusi zutenean, asaldatu ziren, zerratelarik: Mamua da; eta izialdurak heiagoraka abiarazi zituen.

        27. Eta Jesus mintzatu zitzaioten berehala, erraten zaroetelarik: Zaudezte gogoa onik; ni naiz, ez izi.

        28. Ihardestean orduan erran zuen Piarresek: Jauna, zu balin bazare, mana zazu uraren gainaz nathorkizun.

        29. Eta Jesusek erran zioen: Zato. Eta untzitik jautsirik, Piarres uraren gainean abiatu zen Jesusen gana goateko.

        30. Bainan haizea hazkarra ikhusirik, beldurtu zen; eta ondorat abiatzen baitzen, oihu egin zuen, zioelarik: Jauna, salba nezazu.

        31. Eta berehala Jesusek, eskua hedatuz, hartu zuen eta erran zioen: Zaren sinheste aphurrekoa! Zergatik zare khordokatu?

        32. Eta untzirat igan zirenean, gelditu zen haizea.

        33. Aldiz, untzian zirenak hurbildu zitzaizkon Jesusi, erranez: Bai egiazki Jainkoaren Semea zare zu.

        34. Itsasoa iragan ondoan, goan ziren Jenesargo lurrera.

        35. Toki hartako jendeek ezagutu zutenean Jesus, mezua igorri zuten inguru hekietara orotara, eta ekharri ziozkaten zerbait gaitzez joak ziren guziak;

        36. Eta othoizten zuten utz ziozoten ukitzera bere soinekoaren litsa bedere. Eta hura ukitu zuten guziak, sendatuak izan ziren.

 

XV. KAP.

        1. Orduan, Jerusalemetik heldu ziren Iskribau eta Farisau batzu hurbildu ziren Jesusi, ziotelarik:

        2. Nolaz hausten dute zure dizipuluek zaharren ganikako ohitza? ezen jaterakoan ez dituzte eskuak garbitzen.

        3. Aldiz Jesusek ihardestean erran zioten: Eta zuek zertako hausten duzue Jainkoaren manamendua zuen ohitzaren ariaz? Ezen Jainkoak erran izan du:

        4. Ohora zatzu aita eta ama; eta hau ere: Ahapaldia aitari edo amari arthiki duena, heriotzez hila izan bedi.

        5. Zuek diozue ordean: Nork-ere erranen baitio aitari edo amari: Nik Jainkoari egin eskaintza guziak baliatuko zaizkitzu;

        6. Hainak ez du ohoratu beharko bere aita edo ama; eta horreletan hutsaltzen duzue Jainkoaren manamendua, zuen ohitzaren arietan.

        7. Itxura eder egileak, ala ongi profetisatu baitu zuetaz Isaiasek, erran duenean:

        8. Populu horrek ezpainez nau ohoratzen; horien bihotza ordean urrun dago ni ganik.

        9. Bainan alferretan bihurtzen darotade ohore, gizonen araberako irakhaspen eta manamenduak irakhasten hariz.

        10. Eta bere ganat deithurik ostea, erran zaroeten: Entzun zazue eta adi:

        11. Ez du ahotik sartzen denak lohitzen gizona; bainan ahotik ilkhitzen denak du lohitzen.

        12. Orduan hurbildurik, bere dizipuluek erran zioten: Badakizu Farisauek hitz hori aditzearekin gaizbiderat hartu dutela?

        13. Eta Jesusek ihardetsi zioten: Ene Aita zerukoak landatu ez duen edozein landare, errotik izanen da atheratua.

        14. Utzatzue; itsuak dire eta itsu bidari; bada, itsuak itsua badu aitzineko, biak dihoaz errekara.

        15. Eta horren gainean, Piarresek erran zioen: Xeha dizaguzu parabola hori.

        16. Ihardetsi zuen: Zer! zuek ere adigarririk gabe zarete oraino?

        17. Ez othe duzue ardiesten, ahoan sartzen den guzia sabelera dihoala, eta gero zokho batean uzten dela?

        18. Aldiz ahotik dathorrena bihotzetik ilkhitzen dela, eta harek duela gizona lohitzen.

        19. Alabainan bihotzetik dathortzi asmu gaixto, gizon hiltze, bertzeen emazteekin eta neskatxekin khutsatze, ohorgo, gezurrezko lekhukotasun eta burhoak.

        20. Horiek dire gizonaren lohigarri; bainan eskuak garbitu gabe jateak ez du gizona lohitzen.

        21. Eta handik ilkhirik, Jesus aldaratu zen Tirreko eta Sidongo aurkhintzetara.

        22. Eta hara kanaandar emazteki bat, alde hekietarik ilkhia, oihuz abiatu zitzaioela, erranez: Urrikal zakizkit, Jauna, Dabiden semea; debruak gaixtoki jasanarazten dio ene alabari.

        23. Jesusek etzioen hitz bat ihardetsi. Eta hurbildurik, dizipuluak othoizka hari zitzaizkon, zerratelarik: Igorrazu, ezen ondotik oihuz darraikigu.

        24. Jesusek berriz, ihardetsi zioten: Ez naiz bidalia Israelgo etxetik galdu ardietara baizik.

        25. Bainan hura hurbildu zen, eta adoratu zuen, zioelarik: Jauna, hel zakizkit.

        26. Jesusek ihardetsi zioen: Ez da ongi haurren ogia hartu eta zakhurrei ematea.

        27. Harek erran zuen, berriz: Hala da, Jauna; bainan potxo xumeek ere jaten dute beren nausien mahainetik erori paporretarik.

        28. Orduan Jesusek ihardetsi zioen: Oi emaztekia, handia da zure sinhestea; egin bekizu nahi duzunaren arabera. Eta haren alaba ordu beretik sendatua gelditu zen.

        29. Eta Jesus goan zenean handik, ethorri zen Galileako itsas-bazterraz; eta mendi batera iganik, jarri zen han.

        30. Eta oste handi batzu hurbildu zitzaizkon, berekin zerakharzkatelarik mutu, itsu, maingu, hebain eta bertze asko; eta oinetara eman ziozkaten, eta sendatu zituen;

        31. Haietan non miresten baitzuten, ikhusiz mutuak mintzatzen, mainguak ibiltzen, itsuak argi; eta ospe bihurtzen zioten Israelgo Jainkoari.

        32. Bada, Jesusek bere dizipuluak deithurik, erran zaroeten: Urrikaltzen natzaio populu huni, zeren hirur egun huntan ja ez bainau uzten, eta ez du zer jan; eta ez ditut barurik igorri nahi, bidean ahuldurak arthik detzan beldurrez.

        33. Eta dizipuluek ihardetsi zioten: Mortu huntan nondik dukegu bada ogirik aski, hunenbateko ostearen asetzeko?

        34. Eta Jesusek erran zioten: Zenbat ogi ditutzue? Eta hekiek ihardetsi zuten: Zazpi eta arrainxkila bakhar batzu.

        35. Eta osteari manatu zioen, jar zadien lurraren gainean.

        36. Eta harturik zazpi ogiak eta arrainak, eta eskerrak bihurtuz, hautsi zituen eta dizipuluei eman, eta haukiek populuari.

        37. Jan zuten guziek, eta ase ziren. Eta gelditu ziren pusketarik, bildu zituzten zazpi saskitara.

        38. Baziren bada jan izan zutenak lau mila gizon, haur xeheak eta emaztekiak bertzalde.

        39. Eta populua igorririk, Jesus igan zen untzixka batera, eta Maiedango aurkhintzetara egin zuen.

 

XVI. KAP.

        1. Eta Farisauak eta Saduzearrak ethorri zitzaizkon, hura frogatu beharrez, eta othoiztu zuten erakhuts ziozoten zerutikako zerbait sendagaila.

        2. Bainan Jesusek ihardetsi zaroeten: Arrasten denean, erraten duzue: Bihar egun ederra dukegu, ezen uhartzea gorrikara da;

        3. Eta goizean: Egun aro gaitz izanen da, ezen gobel artetik zerua gorri dago.

        4. Badakizue beraz zeruaren itxuratik jotzen; eta mugen ezagutkarien ardiesten ez dakizue? Gaixtakeriako eta galdukeriako umeak sendagaila galdez dagotzi; eta-bada etzaiote bertze sendagailarik, Jonas profetarena baizik emanen. Eta hekiek han utzirik, goan zen.

        5. Eta haren dizipuluek, ura iragan zutenean ahantzi zuten ogiaren hartzea.

        6. Jesusek erran zioten: Zaudezte ernerik eta zuen buruak Farisauen eta Saduzearren altxagarritik begira zatzue.

        7. Eta hekiek beren artean ihardukitzen zuten, erranez: Mintzo da, zeren ez dugun ogirik hartu.

        8. Bainan Jesusek ezagutzen baitzuen hekien arteko solasa, erran zuen: Sinheste aphurreko gizonak, zer derabilkazue zuen artean, ez duzuelakoz ogirik hartu?

        9. Ez duzue bada aditzen oraino eta etzarete orhoit bortz mila gizonentzateko bortz ogiez eta zenbat saskitara zinduzten goititu?

        10. Etzarete orhoit lau mila gizonentzateko zazpi ogiez, eta zenbat saskitara goititu zinduzten?

        11. Nolaz ez duzue ardiesten, ez darotzuedala ogiaz erran: Begira zaitezte Farisauen eta Saduzearren altxagarritik?

        12. Orduan ezagutu zuten etziotela erran ogi altxagarritik begiratzeko zela, bainan bai Farisauen eta Saduzearren irakhasmenetik.

        13. Gero Jesus ethorri zen Filiperen Zesareako aurkhintzetara eta galdegin zaroeten bere dizipuluei: Jendeek nor dela diote gizonaren Semea?

        14. Eta hekiek ihardetsi zuten: Batzuek Joanes Baptista, bertzeek Elias, bertze batzuek berriz Jeremias, edo profetetarik zenbait.

        15. Jesusek erran zioten: Zuek berriz, nor naizela diozue?

        16. Simon Piarresek ihardetsiz, erran zuen: Zu zare Kristo, Jainko biziaren Semea.

        17. Jesusek aldiz erran zioen: Dohatsu zare, Simon, Joanesen semea, zeren hori ez baitarozute haragiak eta odolak irakhatsi, bainan bai ene Aita zeruetan denak.

        18. Eta zuri nik darotzut erraten, zu zarela Piarres, eta harri horren gainean jarriren dudala ene eliza, eta ifernuko indarrak etzaizkoela garaituren.

        19. Eta zuri emanen darozkitzut zeruetako erresumako gakhoak; eta zer-nahi lurraren gainean esteka dezazun, hura zeruan ere estekatua egonen da; eta zernahi urra dezazun lurraren gainean, hura zeruan ere urratua egonen da.

        20. Bere dizipuluei manatu zioten orduan, nihori etziozoten erran hura Kristo zelakorik.

        21. Ordutik abiatu zen Jesus bere dizipuluei agertzen, premia zela Jerusalemera goan zadien, eta hainitz jasan zezan zaharren, eta Iskribauen, eta aphezen buruzagien ganik; hil zadien, eta berriz phitz hirugarren egunean.

        22. Eta bazterrerat harturik, Piarres abiatu zitzaioen erantzunka, zioelarik: Balin ba ez, Jauna! ez ahal da zuretzat holakorik izanen.

        23. Itzulirik, Jesusek Piarres erran zioen: Zoazkit, satan; eragozgailu zaizkit, zeren Jainkoaren gauzei ez baitiozute gozorik hartzen, bainan bakharrik gizonenei.

        24. Orduan Jesusek erran zioten bere dizipuluei: Baldin norbaitek ethorri nahi badu ene ondotik, ukho egin biozo bere buruari, eta soinera har beza bere gurutzea, eta jarraik bekit.

        25. Ezen nork-ere nahiko baitu bere bizia begiratu, harek galduko du; aldiz nork-ere ene ariaz galduko baitu bizia, hainak aurkhituren du.

        26. Alabainan zer balia lakioke gizonari, mundu guzia irabaz baleza ere, bainan bere arimaren galtzera heldu balitz? edo zer eman dezake gizonak bere arimaren ordain?

        27. Ezen gizonaren Semea ethortzekoa da bere Aitaren ospearen erdian, bere aingeruez inguratua, eta orduan bihurturen du zeini bere eginen arabera.

        28. Nik derratzuet egiaz, hemen daudezenetarik badirela zenbait, heriotzea jasanen ez dutenak ikhus dezaten arteo gizonaren Semea bere erregetasunean heldu dela.

 

XVII. KAP.

        1. Handik sei egunen buruan, Jesusek hartu zituen Piarres, Jakobe eta Joanes, hunen anaia, eta bazterrerat eraman zituen mendi gora batetara;

        2. Eta itxuraldatua izan zen hekien aitzinean. Haren begitharteak argitzen zuen hala nola iguzkiak, eta haren soinekoak egin ziren, xuri elhurra bezala.

        3. Eta hara dizipuluen begietara agertu zirela Moises eta Elias, Jesusekin solasean.

        4. Orduan mintzatuz, Piarresek erran zaroen Jesusi: Jauna, ongi gare hemen; nahi baduzu, hementxe detzagun egin hirur etxola, bata zure, bertzea Moisesen eta bertzea Eliasen.

        5. Eta mintzo zelarik oraino, hara hedoi argi batek itzali zituela. Eta hara hedoietik mintzo bat, zerrana: Hau da ene Seme maitea, zeinaren baithan ezarri baitut ene gogo guzia: hau entzun zazu.

        6. Eta aditzearekin, dizipuluak erori ziren ahuspeka eta izialdura handia lothu zitzaioten.

        7. Eta hurbildu zitzaioen Jesus, eta ukitu zituen, eta erran zaroeten: Xuti zaitezte, eta ez izan beldurrik.

        8. Orduan, begiak goititzean, etzuten ikhusi nihor, Jesus bera bakharra baizik.

        9. Eta menditik jaustean, Jesusek manatuz erran zioten: Nihori ezterrozuela zer ikhusi duzuen, hiletarik phitz dadien arteo gizonaren Semea.

        10. Eta dizipuluak galdeka hasi zitzaizkon, erranez: Zer derasate bada Iskribauek Elias behar dela lehenik ethorri?

        11. Eta ihardestean, Jesusek erran zioten: Egia da Elias ethortzekoa dela, eta gauza guziak ongituko dituela.

        12. Nik derratzuet, ordean, Elias ethorri dela jadanik, eta ez dute ezagutu; aitzitik, nahi zuten guzia egin izan diote. Gizonaren Semea ere orobat egartzekotan dago horien aldetik.

        13. Orduan ezagutu zuten dizipuluek, Joanes Baptistaz zela mintzo.

        14. Eta populuaren gana ethorri zenean, hurbildu zitzaioen gizon bat, eta haren aitzinean belhauniko, erran zioen: Jauna, urrikal zakizkio ene semeari, ilhargi-joa baita, eta oinhaze handitan; ezen erortzen da maiz surat, eta maiz urerat;

        15. Eta erakharri izan diotet zure dizipuluei, eta ezin sendatu dute.

        16. Jesusek aldiz ihardestean erran zuen: Oi ume sinhesgaitz eta makhurrak! noiz arteo izanen naiz zuekin? noiz arteo jasanen othe zaituztet? Erakhar dizadazuet hunat muthikoa.

        17. Eta Jesusek larderiatu zuen debrua, eta ilkhi zen haurraren baitharik, eta ordu beretik sendatua izan zen muthikoa.

        18. Orduan dizipuluak hurbildu ziren Jesusen ganat ixilik eta erran zioten: Zergatik ezin iraizi dugu guk debru hori?

        19. Jesusek ihardetsi zaroeten: Zuen sinhesgaiztasunaren ariaz. Ezen erraten darotzuet egia, mustarda pikorra bezenbat sinheste bazindute, mendi horri erran zinarokete: Egizak hortik harat; eta goan laite, eta zuentzat deusere ez laite ezinik.

        20. Bainan debru mota hori, ez da othoitzaz eta baruraz baizik iraizten.

        21. Bada, elkharrekin zirelarik Galilean, Jesusek erran zioten: Gizonaren Semea arthikia izan beharra da gizonen eskuetara;

        22. Eta hilen dute, eta hirugarren egunean phiztuko da. Eta atsekabetu ziren minki.

        23. Eta Kapharnaumera ethorri zirenean, Piarresi hurbildu ziren bidrakmako biltzaileak, eta erran zioten: Zure nausiak ez du bidrakmakoa pagatzen?

        24. Ihardetsi zuen baietz. Eta etxean sarthu zenean, Jesus aitzindu zitzaioen, erraten zioelarik: Zer zaitzu, Simon? Lurreko erregeek noren ganik izaten ohi dute zerga edo legarra? beren umeetarik ala arrotzetarik?

        25. Eta harek ihardetsi zuen: Arrotzetarik. Jesusek erran zuen: Ez dute beraz zor umeek.

        26. Ez gatzaizkioten ordean gaizbidetan izan, zoaz itsasora, eta atheratuko duzun lehenbiziko arraina, har zazu, eta hari ahoa idekirik, estater bat atzemanen diozu; hura hartuz, emanen daroezu enetzat eta zuretzat.

 

XVIII. KAP.

        1. Orduan Jesusi hurbildu zitzaizkon dizipuluak, zerratelarik: Zure ustez nor da zeruetako erresuman handiena?

        2. Eta Jesusek, haurtto bat deithurik, ezarri zuen hekien erdian,

        3. Eta erran zioten: Nik derratzuet egiaz, ez bazarete nehortzen eta haur xumeen iduriko egiten, zeruetako erresuman sarthuren etzarete.

        4. Nork-ere beraz bere burua haurtto hunen heinera baitu aphalduren, haina zeruetako erresuman daite handienik.

        5. Eta nork-ere ene izenean harturen baitu hulaxeko haurtto bat, hainak neroni nau hartzen.

        6. Aldiz nork-ere ene baithan sinhesten duten xume haukietarik bati gaizbiderik emanen baitio, hainak hobe luke ihara harri bat lephotik ezar baliozote, eta itsasoaren zolan itho balezate.

        7. Zorigaitz munduari gaizbideen ariaz; ezen premia da gertha ditezen gaizbideak; halere zorigaitz gizonari, zeinaren ganik heldu baita gaizbidea.

        8. Eta zure eskua edo zure oina zure behaztopagarri balire, ebak eta arthikatzu urrun zu ganik; hobe dukezu esku-motz edo zango-motz bizitzean sartzea, ezenez bi eskuak edo bi zangoak ditutzularik bethirainoko surat arthikia izatea.

        9. Eta zure begia balin baduzu zure behaztopagarri, iragaz eta arthikazu zu ganik; hobe dukezu begi bakhar batekin bizitzean sartzea, ezenez bi begiekin su osinera arthikia izatea.

        10. Berautzue xumetto haukietarik batez ere axolarik ez idukitzetik; ezen nik derratzuet, zeruetan horien aingeruek dakhusatela bethi ene Aita zeruetan denaren begithartea.

        11. Gizonaren Semea ezen galdua zenaren biltzera da ethorria.

        12. Zer zaitzue? Norbaitek balin baditu ehun ardi, eta hekietarik bat errebelatu bada, ez othe ditu laur hogoi eta hemeretziak mendietan uzten, eta errebelatu denaren ondoan ez othe da goaten?

        13. Eta gertha badadi aurkhi dezan, egiaz derratzuet, haren gatik gehiago dela bozten, ezenez laur hogoi eta hemeretzi errebelatu ez direnez.

        14. Halaber ez da zuen Aita zeruetan denaren gogarako, xumetto haukietarik gal dadien bakhar bat ere.

        15. Bada, hoben egin badarotzu zure anaiak, zoazkio eta buruz burutan egiozkitzu zure arrangurak. Entzuten bazaitu, irabazi dukezu zure anaia.

        16. Ez bazaitu ordean entzuten, har zatzu oraino zurekin lagun bat edo bia, bi edo hirur lekhukoren erranetik dihoan egiteko guzia.

        17. Hekiek ere ez baditu entzuten, elizari errozu. Bainan ez badu eliza ere entzuten, zuretzat geldi bedi hala nola pagano bat eta zerga biltzaile bat.

        18. Egiaz derratzuet nik, lurraren gainean lothurik utziko duzuen guzia, lothua geldituko dela zeruan ere; eta lurraren gainean urraturen duzuena, zeruan ere urratua dela geldituren.

        19. Nik derratzuet berriz, zuetarik biek elkhar aditzen badute lurraren gainean, edozein gauza galda dezaten, onhetsia izanen zaiote ene Aita zeruetan denaz.

        20. Ezen non-ere bia edo hirur baitire ene izenean bilduak, ni han naiz hekien erdian.

        21. Orduan Jesusen gana hurbildurik, Piarresek erran zuen: Jauna, zenbatetan ene anaiak niri bidegabe egin eta nik barkhatu beharko diot? zazpi alditaraino?

        22. Jesusek erraten dio: Nik ez derratzut zazpitaraino, bainan bai zazpitan hirur hogoi eta hamarretaraino.

        23. Aria hortaz zeruetako erresuma hartua izan da errege baten pare, zeinak nahi izan baitzituen bere sehiekin ikhustekoak xuritu.

        24. Eta egitekoen garbitzen hasi zenean, erakharri zioten sehi bat, hamar mila talendu zor ziozkana.

        25. Ez baitzuen ordean nondik bihur, manatu zuen nausiak sal zetzazten hura eta haren emazte, haur eta zituenak oro, eta hala garbi zezan zorra.

        26. Sehi harek berriz, ahuspeka eroririk, othoizten zuen erranez: Igurik nezazu, eta bihurturen darozkitzut oro.

        27. Bada, sehi haren nausia urrikaldu zen; utzi zuen eta barkhatu zioen zorra.

        28. Sehi harek berriz, ilkhitzean atzeman zuen bere sehi lagunetarik bat, ehun denario zor ziozkana; eta lephotik lothurik, ithotzen zuen, erraten zioelarik: Bihur zak zor dukana.

        29. Aldiz, lurrerat eroririk, sehi lagunak othoizten zuen erranez: Igurik nezazu, eta bihurturen darozkitzut oro.

        30. Bainan harek etzuen nahikatu; aitzitik goan zen eta preso altxarazi zuen, zorra bihur zezan arteo.

        31. Bertze sehi lagunek berriz, ikhusirik zer zen gerthatzen, damu min hartu zuten; eta ethorri ziren, eta beren nausiari erran ziozkaten iragan zirenak oro.

        32. Orduan nausiak deithu zuen hura, eta erran zioen: Sehi tzarra, hire zor guzia barkhatu daroat, zeren nauan othoiztu;

        33. Ez othe hintzen beraz hi ere urrikaldu behar hire sehi lagunaren alderat, ni hire alderat naizen bezala urrikaldu?

        34. Eta bere hasarrean nausiak eman zuen estiratzaileen eskuetara, bihur zezan arteo zor zuen guzia.

        35. Ene Aita zerukoak ere halaber darotzuete eginen, baldin batbederak zuen anaiari ez badiozue bihotz oroz barkhatzen.

 

XIX. KAP.

        1. Eta gerthatu zen, Jesusek akhabatu zituenean solas horiek, Galileatik ilkhi zela, eta Judeako aurkhintza Jordanez haindikoetara ethorri zela;

        2. Eta oste handiak jarraiki zitzaizkon, eta han sendatu ziozkaten eriak.

        3. Eta Farisauak hurbildu zitzaizkon, zertan froga, erranez: Gizonari haizu othe zaio bere emaztea nola-nahiko ariaz uztea?

        4. Ihardestean Jesusek erran zioten: Ez dukezue irakurtu, hastetik gizona egin duenak, gizonki eta emazteki egin izan zituela? eta erran zaroetela:

        5. Aria hortaz gizonak utziko ditu bere ait-amak, eta iratxikiko da bere emazteari, eta bia izanen dire haragi batean.

        6. Hargatik geroz-goiti ez dire bia, bainan bai haragi bat. Beraz Jainkoak batua, gizonak ez beza berez.

        7. Hekiek ihardetsi zuten: Zer manatu izan du beraz Moisesek uzpeneko ageria ematea, eta uztea gero?

        8. Jesusek erran zioten: Moisesek, zuen bihotz gogortasunaren ariaz, eman izan darotzuete zuen emazteen uzteko eskua; bainan hastetik holakorik etzen.

        9. Nik derratzuet bada, edozeinek utz dezan bere emaztea, non ez bertzerekin khutsatu delakoz, eta bertze batekin ezkontzen dadien, haina linburtzen dela; eta utziarekin ezkontzen dena, hura ere linburtzen dela.

        10. Bere dizipuluek erran zioten: Horrelakoak badire senhar-emazteen arteko ariak, ezkontzea ez da on.

        11. Ihardetsi zaroeten: Solas hori ez dute guziek ardiesten, bainan bai emana zaiotenek.

        12. Alabainan badire ebakiak, amaren sabeletik hala sorthuak; eta ebakiak badire gizonek halakatuak; eta badire beren buruak ebaki egin dituztenak zeruetako erresumaren ariaz. Adi dironak, adi beza.

        13. Orduan erakharri ziozkaten haurtto batzu, eskuak hekien gainean ezar eta othoitz egin zezan. Dizipuluak berriz, gaizkika hari zitzaizkoten.

        14. Jesusek ordean erran zaroeten: Uzkitzue haurttoak, eta ez debeka eneganatzetik; holakoena da ezen zeruko erresuma.

        15. Eta eskuak hekien gainean ezarri ondoan, goan zen handik.

        16. Eta hara gizon batek erran zioela hurbildurik: Nausi ona, ongirik zer eginen dut, bethiereko bizitzearen ardiestekotzat?

        17. Jesusek ihardetsi zioen: Zergatik hari zaizkit galdeka, ona deithuz? Ona, bat da bakharra, Jainkoa. Bainan bizitzean sarthu nahi bazare, begira zatzu manamenduak.

        18. Harek erran zuen: Zein? Jesusek ihardetsi zuen: Ez duzu nihor hilen; Bertzeren emaztearekin etzare khutsatuko; Ez duzu ebatsiko; Lekhukotasun gezurrezkorik ez duzu eginen;

        19. Ait-amak ohora zatzu, eta maitha zazu zure laguna zure burua bezala.

        20. Gizon gazteak dio Jesusi: Horiek oro gaztedanik begiratu izan ditut; zer duket eskas oraino?

        21. Jesusek derro: Itzalgabea izan nahi baduzu, zoaz, ditutzunak sal eta beharrei eman zatzu, eta zeruan ontasuntze bat dukezu; zato gero eta jarraik zakizkit.

        22. Bainan gizon gazteak aditu zuenean solasa, goan zen ilhunik; ezen ontasun handien jabe zen.

        23. Orduan Jesusek erran zioten bere dizipuluei: Egiaz derratzuet, aberatsa nekhez dela sarthuren zeruetako erresuman.

        24. Eta derratzuet berriz: Kameluari orratz baten xilotik iragaitea errexago dakioke, ezenez aberatsari zeruetako erresuman sartzea.

        25. Dizipuluak berriz, hitz horiek aditurik balditzen ziren handizki, zerratelarik: Nor da beraz salbatuko ahal denik?

        26. Aldiz Jesusek begiratzen ziotelarik, erran zuen: Gizonentzat ezina da hori; Jainkoarentzat ordean eginkizun dire guziak.

        27. Ihardestean Piarresek erran zioen orduan: Huna guk utzi ditugula guziak eta jarraiki gatzaizkitzu; zer dago beraz guretzat?

        28. Eta Jesusek erran zioten: Egiaz derratzuet, zuek niri jarraiki zaiteztenak, erreberritzapeneko egunean, gizonaren Semea jarriko denean bere ospezko alkhian, zuek ere jarriko zaretela hamabi alkhitan, juiatzen ditutzuelarik Israelgo hamabi leinuak.

        29. Eta nork-ere ene izenaren ariaz utziko baititu etxea, edo anaiak, edo arrebak, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haurrak, edo lurrak, hainak ehunkun izanen, eta bethiereko bizitzea ardietsiren duela.

        30. Berriz, asko izanen dire, lehen zirenak azken, eta azkenak lehen.

 

XX. KAP.

        1. Zeruetako erresuma da iduri etxeko jaun bat, zeina goiz lehenetik ilkhi baitzen, bere mahastikotzat langile hartera.

        2. Bada, langileekin eguneko denario banaz hitzarturik, bidali zituen bere mahastira.

        3. Eta hirugarren oreneko irian atheraturik, ikhusi zituen bertze batzu plazan alfer.

        4. Eta erran zioten: Zuek ere zoazte ene mahastira, eta emanen darotzuet zuzen ditakeena.

        5. Eta goan ziren. Berriz ere ilkhi zen seigarren eta bederatzigarren orenetako ingurutsuan, eta orobat egin zuen.

        6. Azkenekoz, hamekagarren orenaren gainera ilkhi zen, eta bertze batzu aurkhitu zituen han zaudela, eta erraten diote. Zertan zaudezte hor egun guzia alferrik?

        7. Ihardesten dute: Nihork ez gaitu hartu: Zoazte zuek ere ene mahastira.

        8. Bada, arratsa ethorri denean mahastiaren jabeak erraten dio bere etxeko gizonari: Deith zatzu langileak, eta emozute beren saria, azkenekoetatik hasirik lehenbizikoetaraino.

        9. Hurbildu zirenean beraz hamekagarren orenaren gainera ethorri zirenak, izatu zuten denario bana.

        10. Bada, ethorri zirenean lehenbizikoak, uste izan zuten gehiago izanen zutela; bainan hekiek ere denario bana izatu zuten.

        11. Eta hartzean, erasiaka hari ziren etxeko jaunaren kontra,

        12. Zerratelarik: Azken horiek oren bat haritu dire lanean, eta gurekin, egun osoko beroa eta nekhea jasan dugunekin bardin egin ditutzu.

        13. Bainan harek hekietarik bati ihardestean, erran zuen: Adiskidea, bidegaberik ez darotzut egiten; etzare denario batez enekin hitzegina?

        14. Har zazu zurea dena, eta zoaz: bada, azken huni ere nahi diot zuri bezenbat eman.

        15. Ala nahi dudanaren egitera ez othe naiz haizu? ala zure begia gaixto da, ni naizelakoz ona?

        16. Horrela izanen dire azkenak lehen eta lehenak azken; ezen hainitzak dire deithuak, guti ordean hautatuak.

        17. Eta Jerusalemera igaiten zelarik Jesus, bazterrerat hartu zituen hamabi dizipuluak eta erran zaroeten:

        18. Huna non goazen Jerusalemera, eta gizonaren Semea emana izanen da aphezen buruzagien eta Iskribauen eskuetara, eta hiltzera kondenaturen dute;

        19. Eta paganoei emanen diote trufatzera, azotatzera eta gurutzefikatzera, eta hiletarik hirugarren egunean bizturen da.

        20. Orduan Zebedeoren semeen ama hurbildu zitzaioen bere semeekin, adoratzen zuelarik eta haren ganik zerbait galdatuz.

        21. Jesusek erran zioen: Zer nahi duzu? Eta harek: Mana zazu ene seme haukiek biak, zure erresuman jar ditezen, bata zure eskuinetik, eta bertzea zure ezkerretik.

        22. Aldiz Jesusek ihardestean erran zuen: Ez dakizue zer duzuen galdatzen. Edan ahal othe dezakezue nik edan behar dudan untzian? Hekiek erran zioten: Edan dezakegu.

        23. Bai, dio Jesusek, edanen duzue ene untzitik; jartzea ordean ene eskuinetarik eta ezkerretarik etzait niri ematea zuei, bainan hainei zeinentzat berezi baitu ene Aitak.

        24. Eta bertze hamarrek aditurik, gaitzitu ziren bi anaien ariaz.

        25. Bainan Jesusek deithu zituen bere ganat eta erran zioten: Badakizue jendaietan buruzagiak dabiltzala nausi, eta handienek manatzen diotela bertzeei.

        26. Ez da horrela izanen zuen artean; bainan zuen artean handien egin nahiko dena, zuen zerbitzari jar bedi;

        27. Eta zuen artean lehenbiziko izan nahiko dena, zuen sehi beharko da izan;

        28. Gizonaren Semea ethorri den bezala, ez zerbitzatua izatera, bainan zerbitzatzera, eta bere bizia hainitzen erospenetan ematera.

        29. Eta Jerikotik ilkhitzen zuelarik, oste handi bat jarraiki zitzaioen Jesusi.

        30. Eta hara bide bazterrean jarriak ziren bi itsuk aditurik Jesus iragaiten zela, oihu egin zuten erranez: Jauna, Dabiden semea, urrikal zakizkigu.

        31. Bada, jendea gaizkika hari zitzaioten, ixilarazi beharrez; bainan hekiek gehiago egiten zuten oihu, zerratelarik: Jauna, Dabiden semea, urrikal guri.

        32. Orduan gelditurik, Jesusek deithu zituen eta erran zaroeten: Zer nahi duzue egin dezazuedan?

        33. Ihardetsi zuten: Jauna, gure begiak ditezen idek.

        34. Bada, hekiez urrikaldurik, Jesusek ukitu ziozkaten begiak. Eta ordu beretik ikhusten hasi ziren, eta jarraiki zitzaizkon.

 

XXI. KAP.

        1. Eta Jerusalemeri hurbildu, eta ethorri zirenean Bethphaiera, Olibadietako mendi aldera, Jesusek orduan igorri zituen bi dizipulu,

        2. Erraten ziotelarik: Zoazte zuen aitzinean den herrira, eta berehala atzemanen duzue asto urrixa bat bere umearekin; eta laxaturik, erakhar daroztatzue niri.

        3. Eta nihork erraten badarozue zerbait, errozue Jaunak behar dituela; eta utziko darozkitzuete berehala.

        4. Bada, gerthatu zen hori guzia, bethe zadien profetaren ahoz errana izan zena:

        5. Siongo alabari errozue: Huna non zure erregea emerik heldu zaitzun, jarria asto urrixaren gainean, eta uztarria erabiltzen duenaren umearen gainean.

        6. Goan ziren beraz dizipuluak, eta egin zuten Jesusek manatu zaroeten bezala.

        7. Eta erakharri zituzten astoa eta bere umea; bizkarrean ezarri ziozkaten beren soinekoak, eta gainean jarrarazi zuten.

        8. Berriz, jendetze handi batek bere soinekoak hedatu zituen bidean; bertze batzuek aldiz, arboletarik adarrak hausten, eta bidera arthikitzen zituzten.

        9. Eta mulkhoka aitzinean zihoazenak eta ondotik heldu zirenak oihuka hari ziren erranez: Hosanna Dabiden semeari: ongi-ethorri Jaunaren izenean heldu denari: hosanna zeru gorenetaraino.

        10. Eta Jerusalemera sarthu zenean, hiri guzia kantitu zen, erraten zutelarik: Zein da hau?

        11. Populuek zerraten aldiz: Jesus da hau, profeta, Galilea-Nazarethekoa.

        12. Eta Jesus sarthu zen Jainkoaren tenploan, eta iraizi zituen tenploan salerosten hari ziren guziak, eta eragotzi zituen aldatzaileen mahainak eta uso saltzaileen jarlekhuak.

        13. Eta erran zaroeten: Iskribatua da: Ene etxea, othoitzeko etxea deithuren da; zuek ordean ohoin zilho bat egin duzue huntarik.

        14. Eta tenploan hurbildu zitzaion itsu eta maingu, eta sendatu zituen.

        15. Bada, aphezen buruzagiek eta Iskribauek ikhusirik Jesusek egin zituen sendagailak, eta haurrak nola hari ziren tenploan oihuka, ziotelarik: Hosanna Dabiden semeari; gaitziturik jarri ziren,

        16. Eta erran zioten: Aditzen duzu zer dioten? Jesusek berriz, ihardetsi zioten: Segurki. Ez duzue noizbait irakurtu: Haurttoen eta bulharrekoen ahotik atheratu duzu laudoriorik garbiena?

        17. Eta hekiek utzirik, hiritik goan zen Bethaniara, eta han gelditu zen.

        18. Goizean berriz, nola hirira bihurtzen baitzen, gosetu zen;

        19. Eta pikondo bat bide bazterrean ikhusirik, goan zitzaion eta etzuen hartan deusere aurkhitu hostorik baizik, eta erran zioen: Hitarik ez bedi nihoiz fruiturik sor. Eta han berean ihartu zen pikoa.

        20. Eta ikhusirik, dizipuluak harrituak zauden zerratelarik: Nola ihartu da bat-batean?

        21. Ihardestean, Jesusek erran zioten: Egiaz derratzuet nik: Sinhestea bazindute eta khordokarik ez, egin zinezakete, ez-ezik pikoaz, bainan oraino mendi horri erran bazinezote: Egik hortik eta itsasora jauz hadi, egin lezake.

        22. Eta othoitzean zer-nahi galda dezazuen sinhesterekin, ardietsiren duzue.

        23. Eta tenplora ethorri ondoan, irakhasten hari zelarik hurbildu zitzaizkon aphezen buruzagiak eta populuko zaharrak, ziotelarik: Zer eskuz egiten ditutzu horiek, eta nork eman darotzu ahal hori?

        24. Ihardestean Jesusek erran zioten: Nik ere galde bat eginen darotzuet; haren gainean ihardesten badarotazuet, nik halaber erranen darotzuet zer eskuz haukiek egiten ditudan.

        25. Nondikakoa zen Joanesen bathaioa? ala zerutikakoa, ala gizonen ganikakoa? Hekiek ordean beren baithan ihardukitzen zuten, zerratelarik:

        26. Ihirdesten badugu: Zerutikakoa, erranen daroku: Zergatik beraz hari ez diozue eman sinheste? Aldiz erraten badugu: Gizonen ganikakoa, populuaren gare beldur. Alabainan Joanes profetatzat zadukaten guziek.

        27. Eta Jesusi ihardestean, erran zuten: Ez dakigu. Jesusek halaber erran zioten: Ez darotzuet nik ere erraten zer eskuz egiten ditudan haukiek.

        28. Bainan zuei zer zaitzue huntaz? Gizon batek bazituen bi seme, eta zaharrenari buruz erran zuen: Semea, lanera zoaz egun gure mahastira.

        29. Hunek ordean ihardetsi zioen. Ez dut nahi. Bainan gero, urrikiak harturik, goan zen.

        30. Berriz, bertzeari buruz, erran zioen gauza bera. Eta harek erran zuen: Banoha, Jauna. Eta etzen goan.

        31. Bietarik zeinek egin othe zuen aitaren oldera? Ihardetsi zuten: Lehenbizikoak. Jesusek erran zioten: Egiaz derratzuet nik, zerga biltzaile eta lilitxoak aitzinduren zaizkitzuela Jainkoaren erresumara.

        32. Ezen ethorri izan zaitzue Joanes zuzentasunaren bideaz, eta hura ez duzue sinhetsi; zerga biltzaile eta lilitxoek ordean sinheste eman diote; zuek aldiz, ikhusten zinduten arren, etzarete hargatik urrikitan sarthu, haren sinhestekotzat.

        33. Adi zazue bertze parabola bat: Bazen etxeko jaun bat, zeinak landatu baitzuen mahasti bat, berroz inguratu, lako bat ere hartan egin, dorre bat altxatu, eta mahastizain batzuei etxetiargoan hura emanik, atze herritara bidaietan goan zen.

        34. Bada, mahats aroa hurbildu zenean, bere sehiak mahastizainen gana igorri zituen, bere mahatsaren altxatzera.

        35. Eta haren sehiei lothurik, mahastizainek jo zuten bat, hil bertze bat, bertzea berriz harrikatu.

        36. Berritan igorri zituen bertze sehi batzu, aitzinean baino gehiago; eta mahastizainek hekiei ere lan bera egin zaroeten.

        37. Azkenean berriz, bere semea igorri zuen hekien gana, zerralarik: Ene semeak ahalkaturen ditu.

        38. Bainan semea ikhustearekin, mahastizainek beren artean erran zuten: Hau da premua; zatozte, hil dezagun, eta gurea ditake horren primantza.

        39. Eta harturik, mahastitik atheratu zuten eta hil.

        40. Ethorriko denean beraz mahastiaren jabea, zer eginen diote mahastizain horiei?

        41. Ihardetsi zuten: Heriotze gogorraz galduko ditu gaixtaginak, eta bere mahastia emanen diote bertze mahastizain batzuei, zeinek aro bakhotxean bihurtuko baitute fruitua.

        42. Jesusek erran zioten: Iskrituretan ez othe duzue egundaino irakurtu: Harginek tzartzat utzi harria, hura bilhakatu da etxe buruko izkina harri? Jaunak egin izan du hori, eta da zuen begietan ederresgarri?

        43. Hargatik derratzuet nik, Jainkoaren erresuma khenduko zaitzuela, eta emanen zaioela populu bati, zeinak behar diren ondoreak atheratuko baititu.

        44. Eta harri haren gainera eroriko dena, zathikaturen da; aldiz noren gainerat ere eroriko baita harri hura, leherturen du haina.

        45. Aphez nausiek eta Farisauek aditu zituztenean Jesusen parabolak, ezagutu zuten hekiez zela mintzo.

        46. Eta haren atzematea bilhatzen zuten arren, populuaren beldurrak jo zituen, zeren profeta bezala baitzadukaten.

 

XXII. KAP.

        1. Oraino ere paraboletan mintzatuz, Jesusek hau eman zaroeten:

        2. Zeruetako erresumak iduri du errege bat, zeinak egin baitzituen bere semearen ezteiak.

        3. Eta bere muthilak igorri zituen ezteiliarren deitzera, eta etziren nahi ethorri.

        4. Berriz igorri zituen bertze sehi batzu, zerralarik: Ezteiliarrei errozuete: Huna non aphaindu dudan ene barazkaria; ene idi eta azienda gizenduak hilak ditut; gauza guziak xuxenduak daude; zatozte ezteietara.

        5. Hekiek ordean etzuten ardurarik iduki, eta goan ziren, hau bere bazterretxera, hura bere tratuetara;

        6. Bertzeek berriz, hartu zituzten erregeren muthilak, eta zer-nahi hidoi jasanarazirik, hil izan zituzten.

        7. Bada, erregek aditu zuenean, hasarreak hartu zuen; eta bere armadak igorririk, xahutu zituen gizon hiltzaile hekiek, eta erre zuen hekien hiria.

        8. Orduan erran zioten bere muthilei: Ezteiak bada aphainduak daude; bainan othoiztuak zirenak, etziren egoki.

        9. Zoazte beraz bide buruetara, eta ezteietara deith zatzue atzemanen ditutzuen guziak.

        10. Eta sehiak bideetara ilkhi ziren, eta atzemanak oro, on eta gaixto, bildu zituzten guziak; eta barazkaltiarrez bethe zen ezteietako mahaina.

        11. Gero errege sarthu zen mahainean zirenen ikhustera, eta han ohartu zen batek etzuela ezteietako aldagarria jauntzi.

        12. Eta erran zioen: Adiskidea nola sarthu zare hunat ezteietako soinik gabe? Eta hura hitzik gabe gelditu zen.

        13. Orduan erregek erran zioten bere gizonei: zango-besoak estekaturik, arthikazue kanpoko ilhunbeetara; han izanen baita marraska eta hortz karraska.

        14. Ezen hainitzak dire deithuak, gutiak ordean hautatuak.

        15. Orduan Farisauek goanik, batzarre egin zuten, Jesus bere ahotik atzeman behar zutela.

        16. Eta beren dizipuluak Herodestarrekin igortzen diozkate erratera: Nausia, badakigu zina zatela, eta zintasunean irakhasten duzula Jainkoaren bidea, eta nihortaz ez dadukazula ardurarik, etzarelakoz nor-nor-den begiratzen.

        17. Erraguzu beraz zer zaitzun: Zesarri zergaren ematea haizu da, ala ez?

        18. Jesusek ordean ezagutzen baitzuen hekien maltzurkeria, erran zioten: Itxura eder egileak, zergatik nauzue bilhatzen?

        19. Erakhuts dizadazuet zergako dirua. Eta hekiek erakhutsi zioten denario bat.

        20. Jesusek erran zioten: Norenak dire gaineko itxura eta iskribu hau?

        21. Zesarrenak, diote. Orduan Jesusek erran zaroeten: Bihurrotzue beraz Zesarri Zesarren direnak, eta Jainkoari Jainkoaren direnak.

        22. Eta aditu zutenean, baldituak gelditu ziren; eta hura utzirik, goan ziren handik.

        23. Egun hartan berean hurbildu zitzaizkon Saduzearrak, zeinek baitiote hilen bizterik ez dela, eta galdeka haritu zitzaizkon,

        24. Zerratelarik: Nausia, Moisesek erran izan du: Norbait haurrik gabe hiltzera heldu bada, haren anaia ezkont bedi haren emaztearekin, eta ondore eman biozo bere anaiari.

        25. Bada guthartean baziren zazpi anaia; eta lehenbizikoa, ezkondu ondoan hil izan da; eta haurrik ez baitzuen, bere anaiari utzi dio bere emaztea.

        26. Eta halaber bigarrenak, eta hirugarrenak, zazpigarreneraino.

        27. Guzien ondotik berriz, emaztekia ere hil da.

        28. Beraz hilen bizteko egunean zazpietarik zeinen emazte izanen da? alabainan orok emaztetzat izan dute.

        29. Ihardestean aldiz, Jesusek erran zioten: Makhur zabiltzate, ardietsi gabez, Iskriturak eta Jainkoaren ahala.

        30. Ezen hilak biztuko direnean, ez dute hartuko ez gizonek emazterik, ez-eta emaztekiek senharrik; bainan Jainkoaren aingeruak bezala izanen dire zeruan.

        31. Bada, hilen biztearen gainean ez duzue irakurtu, zuei mintzatuz Jainkoak erran izan duena:

        32. Ni naiz Abrahamen Jainkoa, eta Isaaken Jainkoa, eta Jakoben Jainkoa? Ez da hilen Jainkoa, bainan bai bizidunena.

        33. Eta aditzean osteak ederresten ziren haren irakhasmenari.

        34. Bainan Farisauek aditurik nola ixilarazi zituen Saduzearrak, bildu ziren elkhar gana;

        35. Eta hekietarik legearen irakhasle zen batek, makhurrean atzeman beharrez, egin zioen galde hau:

        36. Nausia, legean manamendu handia zein da?

        37. Jesusek erran zioen: Zure Jainko Jauna duzu maithaturen zure bihotz oroz, eta arima guziaz, eta gogo osoaz.

        38. Hori da manamenduetan handiena eta lehena.

        39. Bigarrena berriz, horren idurikoa da: Zure laguna duzu maithaturen zure burua bezala.

        40. Lege guzia eta profetak, bi manamendu horietan dauntza.

        41. Bada, Farisauak bilduak zaudelarik, Jesusek egin zaroeten galde bat,

        42. Zerralarik: Zer zaitzue Kristoz? noren semea dela? Dabidena, derrate.

        43. Jesusek erran zioten: Nola beraz Dabidek, izpirituak zerabilkalarik, deitzen du bere Jauna, erraten duenean:

        44. Jaunak dio ene Jaunari: Ene eskuinean jar zaite, zure etsaiak zure oin alkhi ezar detzadan arteo?

        45. Baldin beraz Dabidek Jaunetan deitzen badu, nolaz da haren seme?

        46. Eta nihork ezin ihardets ziozokeen hitz bat; eta egun hartaz geroz, etzen izan hari galdeka haritzera ausartatu zenik.

 

XXIII. KAP.

        1. Orduan Jesus osteei eta bere dizipuluei mintzatu zen,

        2. Zioelarik: Moisesen alkhian jarriak daude Iskribauak eta Farisauak.

        3. Idukatzue beraz erranen darozkitzueten guziak, eta egizkitzue; zuek ordean ez egin horien egitateen arabera, ezen baderrate, eta egiten ez.

        4. Zama gaitzak eta ezin jasanezkoak dituzte tinkatzen eta gizonen bizkarrerat ematen; berek ordean erhiaz ere ez dituzte nahi higitu.

        5. Beren eginkariak berriz, daramazkite guziak gizonez ikhusiak izatea gatik; ezik zabaltzen dituzte beren larruzko xerrendak, eta litsak luzatzen.

        6. Afarietan aldiz, mahain buruak dituzte lakhet, sinagogetan alkhi gorenak,

        7. Plazetan agurrak eta Rabbi deithuak izatea.

        8. Zuek ordean ez lehia deithuak izatera Rabbi, ezen bat da bakharrik zuen Nausia; zuek aldiz, oro anaiak zarete.

        9. Lurraren gainean aita ez deith nihor; ezen bat bakharra da zuen Aita, zeina baita zeruetan.

        10. Ez ekhar nausi izenik; ezen bat da bakharrik zuen Nausia, Kristo.

        11. Zuen artean handien dena, izanen da zuen zerbitzari.

        12. Aldiz goratuko dena, aphaldua izanen da; eta aphalduko dena, izanen da goratua.

        13. Zorigaitz ordean zuei, Iskribau eta Farisau itxura edertzaleak, zeren duzuen gizonen aitzinean hersten zeruetako erresuma. Zeronek etzarete sartzer, eta sartzera dihoazenak ez ditutzue barnerat uzten.

        14. Zorigaitz zuei, Iskribau eta Farisau itxura eder egileak, zeren othoitz luzeak egiten ditutzuelakoan, alhargunen etxeak ditutzuen iresten; hargatik izanen duzue juiamendu zorrotzagoa.

        15. Zorigaitz zuei, Iskribau eta Farisau itxura gezurtiak, zeren ditutzuen, proselit baten egiteko itsas-leihorrak itzulikatzen, eta egin dukezuenean, bilhakarazten baituzue ifernuko seme, zeronek baino areago bietan.

        16. Zorigaitz zuei, buruzagi itsuak, zeinek baiterrazue: Edozeinek tenploaz zin egin dezan, deus ez da; ordean tenploko urheaz eginen duena, zorretan sarthu da.

        17. Zoroak eta itsuak! Zein da gehiago urhea, ala urhea sainduesten duen tenploa?

        18. Diozue oraino: Edozeinek aldareaz zin egin dezan, deusik ez da; bainan aldare gainean den emaitzaz egin duena, zorretan sarthu da.

        19. Itsuak! Zein da gehiago, ala emaitza, ala hura sainduesten duen aldarea?

        20. Beraz zin egiten duenak aldareaz, hartaz eta haren gainean diren guziez egiten du zin.

        21. Eta nork-ere tenploaz zin egiten baitu, hartaz egiten du zin eta hartan dagoenaz.

        22. Eta zeruaz zin egiten duenak, Jainkoaren tronuaz eta haren gainean jarria denaz egiten du zin.

        23. Zorigaitz zuei, Iskribau eta Farisau alegia ederretakoak, mendako, anetako, eta kumineko hamarrenak ematen ditutzuenak, eta bazterrerat uzten legeko minenak zuzenbidea, eta urrikalmendua, eta sinhestea. Horiek ziren egin beharrak, eta bertzeak ez utzi.

        24. Buruzagi itsuak, eltzoa iragazten eta kamelua iresten duzuenak.

        25. Zorigaitz zuei, Iskribau eta Farisau, alegiakari ederrak, zeren edateko untzia eta azpila kanpotik ditutzuen garbitzen, barneak aldiz harrapakeriaz eta likhiskeriaz ditutzuelarik betheak.

        26. Farisau itsua, lehenik barnea xahu zotek edateko untziari eta azpilari, kanpoa ere izan dadien garbi.

        27. Zorigaitz zuei, Iskribau eta Farisau alegia egileak, zeren iduri baituzue hobi xurituak, kanpoz begietara eder, eta barnean hil hezur eta ustelkeriaz betheak daudenak.

        28. Hala-hala zuek ere kanpoz prestu agertzen zarete gizonei, gezurrezko itxurapenik eta tzarkeriarik baizen ez duzuelarik barnean.

        29. Zorigaitz zuei, Iskribau eta Farisau itxuraz ederrak, profetei hobiak altxatzen eta prestuen orhoitgailuak edertzen ditutzuenak,

        30. Eta diozue: Gure arbasoen egunetan bizi izan baginade, profeten odolean phartedun ez ginen izanen.

        31. Horreletan zuen buruei atheratzen diozuete lekhukotasun, profeta hiltzaileen ume zaretela.

        32. Zuek ere bethe zazue zuen aiten neurria.

        33. Sur, bipera odolekoak, nola itzuriren zarete ifernurako juiamenduari?

        34. Hargatik huna non bidaltzen darozkitzuedan profetak, eta zuhurrak, eta iskribauak, eta hekietarik zuek hilen eta gurutzefikaturen ditutzue batzu, eta zuen sinagogetan azotaturen bertze batzu, eta hiritik hirira jazarriren diozuete;

        35. Gainera dathortzuen lurrean ixuria izan den odol garbi guzia, Abel prestuaren odoletik, Barakiasen seme Zakarias, tenploaren eta aldarearen artean hil duzuenaren odoleraino.

        36. Egiaz derratzuet nik, horiek oro orai bizi direnen gainera direla ethorriko.

        37. Jerusaleme, Jerusaleme, profetak hiltzen eta hire gana bidaliak direnak harrikatzen ditunana, zenbatetan nahi izan ditinat hire umeak bildu, oiloak hegalpera xitoak biltzen dituen bezala, eta hik ez baitun nahi izatu!

        38. Huna non hutsik uztera dihoakizuen zuen etxea.

        39. Ezen nik derratzuet: Ez nauzue gehiago ikhusiren, erran dezazuen arteo: ongi-ethorri, Jaunaren izenean dathorrenari.

 

XXIV. KAP.

        1. Tenplotik ilkhirik, bazihoan Jesus; eta hurbildu zitzaizkon bere dizipuluak, tenploko leihor ederren erakhusteko.

        2. Bainan ihardestean erran zioten Jesusek: Ikhusten ditutzue horiek oro? Egiaz derratzuet bada, harria harriaren gainean, urratu gabe, hor ez dela geldituren.

        3. Gero, Olibadietako mendian jarria zagoelarik, ixilka hurbildu zitzaizkon dizipuluak, ziotelarik: Erraguzu, noiz izanen diren horiek, eta zer izanen den zure ethorpenaren eta mendeen akhabantzaren ezagutkaria?

        4. Jesusek ihardestean erran zioten: Berautzue nihork atzeman zetzazten.

        5. Ezen asko ene izenean ethorriko dire, diotelarik: Ni naiz Kristo, eta hainitzak dituzte eskuraturen.

        6. Adituren ere duzue gudu eta gudu haroz. Berautzue asalda; ezen gerthatu beharrak dire horiek, bainan ez daite akhabantza oraino.

        7. Jaikiko zaio ezen jendaia jendaiari, erresuma erresumari; eta hainitz tokitan izanen da izurrite, gosete, lur ikharatze.

        8. Bada, horiek oro minen hasteak izanen dire.

        9. Orduan hesturetan ezarriko eta hilen zaituztete; eta jendaia guziei ene izenaren ariaz gaitzirizkotan izanen zarete.

        10. Eta orduan asko behaztopaka, eta elkhar salduz eta elkhar gaitzetsiz ibiliko dire.

        11. Eta orduan asko profeta-aizun jaikiko dire, eta hainitzak enganatuko dituzte.

        12. Eta nola gaindi izanen baita tzarkeria, askoren amodioa hoztuko da.

        13. Bainan nork-ere azkeneraino ihardukiren baitu, haina izanen da salbatua.

        14. Eta erresumako Ebanjelio hau erantzunen da lurraren hedadura guzian, jendaki guziei lekhukotasunetan; eta orduan ethorriko da ahipena.

        15. Ikhusiko duzuenean beraz desmasiako hasgarrikeria, Daniel profetak aiphatua, lekhu sainduan jarria: irakurtzen duenak ardiets beza.

        16. Orduan Judean direnak, ihes mendietara bihoaz;

        17. Eta hegaztegian dena, ez bedi jauts, etxetik zerbaiten hartzeko;

        18. Eta landan dena, ez bedi bihur soinekoaren bilha.

        19. Zorigaitz aldiz, egun hekietan izorra eta unhide direnei.

        20. Othoitz egizue bada, zuen ihesa neguan edo larunbat egunean ez dadien gertha.

        21. Alabainan izanen da hestura handia, nolakorik munduaren hastapenetik orai arteo izan ez baita, ez-etare izanen.

        22. Eta baldin egun hekiek laburtuak izan ez balire, gizonik etzen salbaturen; hautetsien gatik ordean laburtuak izanen dire egun hekiek.

        23. Orduan norbaitek erran balezazue: Huna, hemen da Kristo, edo hantxe da; ez sinhets.

        24. Ezen jaikiko dire kristo-aizunak eta profeta-aizunak; eta eginen dituzte sendagaila handiak eta harritzeko gauzak, haletan non hautetsiak ere (ahal balitz) enganiotara erorraraz bailetzazkete.

        25. Horra, erran darotzuedala aitzinetik.

        26. Erran balezazuete beraz: Hara non den mortuan; ez ilkhi: Huna etxe zokhoetan; ez sinhets.

        27. Ezen nola ximista iguzkialdetik ilkhitzen eta mendebaleraino agertzen baita, hala izanen da gizonaren Semearen ethortzea ere.

        28. Non baititake hilikia, harako dire arranoak ere.

        29. Bada, egun hekietako hesturaren ondotik berehala, ilhunduren da iguzkia, eta ilhargiak bere argia ez du emanen, eta izarrak eroriko dire zerutik, eta zeruetako ahalak khordokaturen dire.

        30. Eta orduan zeru gainetik agerturen da gizonaren Semearen ezagutkaria; eta orduan marrasketan dire egonen lurreko jendaki guziak, eta ikhusiren dute gizonaren Semea zeruko hedoien gainean dathorla indar eta maiestate handirekin.

        31. Eta igorriko ditu bere aingeruak turutarekin eta harrabots handitan, eta bilduko dituzte haren hautetsiak lau haizeetarik, zeruen bazter batzuetarik bertze buruetaraino.

        32. Bada, piko hondotik har zazue iduripen bat: haren adarra guritu eta hostoak sorthu direneko, badakizue uda hurbil dela.

        33. Hala zuek ere ikhusiko ditutzuenean horiek oro, jakizue gizonaren Semea hurbil dela athean.

        34. Egiaz derratzuet, gizate hau ez dela goanen, non horiek oro ez diren gerthatzen.

        35. Iraganen dire zeru-lurrak, bainan ene hitzak ez dire iraganen.

        36. Egun hura ordean eta orena, nihork ez dakizki, ez-eta zeruetako aingeruek ere, Aitak bakharrik baizen.

        37. Berriz, Noeren egunetan nola gerthatu baitzen, gizonaren Semearen ethortzea ere hala izanen da.

        38. Ezen nola uholdearen aitzineko egunetan hari baitziren jaten eta edaten, ezkontzen eta ezkontarazten, Noe arkhan sarthu izan zen egun hartaraino;

        39. Eta uholdea, ethorri arteo ez baitzuten ezagutu, eta guziak eraman baitzituen; hala izanen da gizonaren Semearen ethortzea ere.

        40. Orduan bi gizon izanen dire landan; bat hartua izanen da, eta bertzea utzia.

        41. Iharan bi emazteki hariko dire ehaiten; bat izanen da hartua, eta bertzea utzia.

        42. Atzarririk zaudezte beraz, ez dakizuelakoz zer orduz ethortzekoa den zuen Jauna.

        43. Hau jakizue bada: etxeko jauna balitz jakintsun zer mugaz ethortzekoa den ohoina, erne lagoke eiki, eta ez ahal lezake utz etxearen zilhatzera.

        44. Hargatik zuek ere zaudezte goait, zeren ez dakizuen zer orduz ethorriko den gizonaren Semea.

        45. Zein da, zure ustez, zerbitzari zin eta gurbila, nausiak bere etxekoen gainean ezarria, hekiei mugetan janhariaren emateko?

        46. Dohatsu zerbitzari hura, zeina nausiak, etxeratzean, atzeman baituke horrela hari.

        47. Egiaz derratzuet, bere ontasun guzien buruan ezarriren duela.

        48. Bainan zerbitzari gaixtoak bere baithan egiten badu: Astiz dago ene nausia ethortzeko;

        49. Eta abiatzen bada bere sehi lagunen jotzen; hordizaleekin berriz, jaten eta edaten;

        50. Ethorriko zaio nausia igurikitzen ez duen egunean eta ez dakien orduan;

        51. Eta bereziko du, eta haren zathia ezarriko du gezur egiten dutenekilako. Han izanen da marraska eta hotz karraska.

 

XXV. KAP.

        1. Orduan zeruko erresuma izanen da hamar neskatxen iduriko, zeinak, beren argiak harturik, ilkhi baitziren ezkonberrien bidera.

        2. Bada hekietarik erhoak ziren bortz, eta bortz zuhurrak;

        3. Eta bortz erhoek, argiak hartzean, etzuten oliorik berekin eraman;

        4. Zuhurrek aldiz, kriseluekin olioa hartu zuten beren untzietan.

        5. Bada, nola ezkonberriak luzatzen baitzuen, logaletu ziren guziak, eta lo egin zuten.

        6. Bainan gauherditan oihu bat egin zen: Huna ezkonberria dathorla, zoazkiote aitzinera.

        7. Orduan neskatxa hekiek jaiki ziren guziak, eta aphaindu zituzten beren kriseluak.

        8. Zoroek berriz, zuhurrei erran zaroeten: Iguzue zuen oliotik, hiltzen baitzaizkigu argiak.

        9. Zuhurrek ihardetsi zioten erranez: Beldurrez-eta ez dadien izan zuen eta gure dina; hobeki egiteko, zoazte saltzaileetara, eta erosazue zuentzat.

        10. Bainan erostera zihoazen artean, ethorri izan zen ezkonberria; eta goaitean zaudezenak sarthu ziren harekin ezteietara, eta hertsi zen athea.

        11. Aldiz bertzeak ere heldu dire azkenean, diotelarik: Jauna, jauna, idek dizaguzu.

        12. Harek ordean ihardestean erran zioten: Egiaz derratzuet, etzaituztet ezagutzen.

        13. Zaudezte beraz atzarririk, zeren ez baitakizue ez eguna, ez orena.

        14. Halaber ezen bidaietara zihoan gizon batek deithu izan zitzuen bere sehiak, eta eskuetara eman ziozkaten bere ontasunak.

        15. Eta bati eman ziozkan bortz talendu, bertzeari berriz bia, bertzeari aldiz bat, bakhotxari bere eginahalaren arabera; eta ordu berean lothu zen bideari.

        16. Bada, bortz talendu izan zituena goan zen, bermatu zen hekiekin eta irabazi zituen bertze bortz.

        17. Halaber bia izatu zituenak ere irabazi zituen bertze bia.

        18. Aldiz bakhar bat izan zuena goan zen, zilho bat lurrean egin eta hartan gorde zuen bere nausiaren dirua.

        19. Bada, handik arte luze baten buruan, ethorri zen sehi hekien nausia, eta hekiekin xuritu zuen bere ikhustekoa.

        20. Eta bortz talendu izan zituenak, hurbildurik, atheratu ziozkan bertze bortz zioelarik: Jauna, eman izan daroztadatzu bortz talendu; huna, gainetik irabazi ditut bertze bortz.

        21. Bere nausiak ihardetsi zioen: Ederki, zerbitzari on eta zina; zeren gutian izan zaren zirritu, ezarriko zaitut hainitzen buruan: sar zaite zure nausiaren bozkarioan.

        22. Aldiz, hurbildu zen bi talendu izan zituena ere, eta erran zuen: Jauna, eman izan daroztadatzu bi talendu; huna, irabazi ditut bertze bia.

        23. Bere nausiak ihardetsi zioen: Ederki, zerbitzari on eta zina; zeren gauza xumean izan zaren zirritu, handien buruan zaitut ezarriren: sar zaite zure nausiaren bozkarioan.

        24. Gero hurbildurik, erran zuen talendu bakharra izatu zuenak: Jauna, badakit gizon garratza zarela, uztatzen duzula erain ez duzun tokian, eta biltzen non-ere ez baituzu barraiatu.

        25. Eta ene beldurrarekin, goan naiz, eta luphean gorde dut zure talendua; huna non duzun zurea dena.

        26. Bainan ihardestean erran zioen bere nausiak: Zerbitzari gaixto eta alferra, bahakien uztatzen dudala erain ez dudan tokian, eta biltzen non-ere ez baitut barraiatu:

        27. Behar huen beraz ene dirua eman irabazira; eta nik, ethortzen nintzenean, enea populurekin altxatuko nian.

        28. Talendu hori khen diozozue beraz, eta eman hamar talendu dituenari.

        29. Ezen dunari emanen zaio, eta izanen du gaindi; eta gabeari, duela dirurien hura ere khenduko zaio.

        30. Eta kanpoko ilhunbeetara arthikazue deusetako ez den zerbitzaria; han izanen baita marraska eta hortz karraska.

        31. Bada, gizonaren Semea ethorriren denean bere maiestatean, eta aingeru guziak harekin, jarriren da bere ospezko tronuan.

        32. Eta jendaki guziak haren aitzinera bilduren dire, eta batzu bertzeen ganik bereziren ditu, hala nola artzainak berezten baititu ardiak akherretarik.

        33. Eta ezarriren ditu ardiak bere eskuinean, akherrak berriz ezkerretik.

        34. Orduan erregek erranen diote haren eskuinean izanen direnei: Zatozte, ene Aitaren benedikatuak, goza zazue munduaren hastapenetik aphaindua izan zaitzuen erresuma.

        35. Alabainan gose izatu naiz, eta jatera eman darotazue; egarri izatu naiz, eta eman darotazue edatera; arrotz nindabilan, eta bildu izan nauzue;

        36. Biluz nintzen, eta estali nauzue; eri, eta ikhustera ethorri zarozkidate; preso, eta ene gana ethorri zarete.

        37. Orduan prestuek ihardetsiko darote, diotelarik: Jauna, noiz ikhusi zaitugu goserik, eta eman izan darotzugu jatera; egarririk, eta eman darotzugu edatera?

        38. Berriz, noiz ikhusi zaitugu arrotz, eta eman darotzugu atherbea; biluz, eta estali zaitugu?

        39. Edo noiz ikhusi zaitugu eri, edo preso, eta ethorri gare zure gana?

        40. Eta ihardestean, erregek erranen diote: Egiaz derratzuet, ene anaia xumeen haukietarik bati egin diozuenean, neroniri egin izan darotazuet.

        41. Orduan erranen diote haren ezkerretarik izanen direnei: Zoazkitet urrun, madarikatuak, debruaren eta harekilako aingeruentzat biztua izan den bethirainoko surat.

        42. Ezen gose izatu naiz, eta ez darotazue eman jatera; izatu naiz egarri, eta ez darotazue edaterat eman;

        43. Arrotz nindabilan, eta ez nauzue bildu; biluz izatu naiz, eta ez nauzue estali; eri eta preso izatu naiz, eta ikhustera etzarozkidate ethorri.

        44. Orduan hekiek ere ihardetsiko dute erranez: Jauna, noiz ikhusi zaitugu gose, edo egarri, edo arrotz, edo biluz, edo eri, edo preso, eta etzaitugu lagundu?

        45. Ihardetsiren diote orduan, dioelarik: Egiaz derratzuet nik, noiz-ere ez baitiozue xumeen horietarik bati egin, ez darotazue egin niri ere.

        46. Eta haukiek bethirainoko estiretara goanen dire, eta prestuak bethiereko bizitzera.

 

XXVI. KAP.

        1. Solas horiek oro akhabatu ondoan, Jesusek erran zioten bere dizipuluei:

        2. Badakizue bi egunen buruan eginen dela Bazkoa, eta gizonaren Semea saldua izanen da gurutzefikatua izateko.

        3. Orduan aphezetako aitzindariak eta populuko zaharrak bildu ziren aphez handi, Kaiphas deitzen zenaren salhara.

        4. Eta batzarre egin zuten Jesusen atzemateko amarruz eta haren hilarazteko.

        5. Bainan erraten zuten: Ez besta egunean, populua builetan sar dadien beldurrez.

        6. Bada, nola Bethanian baitzen Jesus, Simon legentsuaren etxean,

        7. Emazteki bat hurbildu zitzaioen, albatrazko untzi bat eskuan, balio handitako gantzugailu batez bethea, eta buruaren gainera ixuri zioen mahainean zelarik.

        8. Aldiz dizipuluek ikhusi zutenean, gaizki hartu zuten, zerratelarik: Zertako galtze hori?

        9. Ezen garasti sal eta beharrei eman zitakeen.

        10. Jesusek ordean baitzakien zer zerasaten, erran zaroeten: Zergatik egiten diozue damurik emazteki huni? Ezen hunek niri egin darotana, ongi da.

        11. Ezen beharrak baditutzue bethi zuekin, bainan ni ez nauzue izanen bethi.

        12. Alabainan ene gainera ixuri duenean gantzugailu hau, ene ehorzpenaren ariaz egin du.

        13. Egiaz derratzuet, edozein tokitan Ebanjelio hau erantzun dadien mundu guzian, hunek egin duena ere hunen orhoitzapenetan izanen dela aiphatua.

        14. Orduan hamabietarik bat, Judas Iskariot deitzen zena, goan zen aphezen buruzagietara,

        15. Eta erran zaroeten: Zer nahi darotazue eman, eta nik eskuetaraturen darotzuet? Eta hekiek agindu ziozkaten hogoi eta hamar zilharrezko.

        16. Eta geroztik paradaketa zabilan, hekiei eskuetara emateko Jesus.

        17. Bada, airisetako lehenbiziko egunean, dizipuluak ethorri zitzaizkon Jesusi, ziotelarik: Non nahi duzu aphain dezazugun Bazkoa jateko?

        18. Jesusek aldiz ihardetsi zioten: Hirira zoazte hulakoaren gana, eta errozue: Nausiak dio: Hurbil da ene eguna; zure etxean egiten dut Bazkoa ene dizipuluekin.

        19. Eta dizipuluek egin zuten Jesusek manatu bezala, eta aphaindu zuten Bazkoa.

        20. Arratsa ethorri zenean beraz, mahainean jarri zen bere hamabi dizipuluekin.

        21. Eta jaten hari zirelarik, erran zaroeten: Egiaz derratzuet, zuetarik batek salduko nauela.

        22. Eta atsekabe handitan, abiatu zitzaizkon zein bere aldetik galdeka: Jauna ni othe naiz hura?

        23. Jesusek ihardetsi zuen: Jatekoan enekin eskua buaitzen duenak, hainak nau salduko.

        24. Bada, gizonaren Semea badihoa, hartaz iskribatua izan denaren arabera; bainan zorigaitz gizonaren Semea salduko duenari; hainak hobe zukeen egundaino sorthu ez balitz.

        25. Judasek, saldu zuenak, erran zioen: Nausia, ni othe naiz? Ihardetsi zuen: Erran duzu.

        26. Bada, afariten hari zirelarik, Jesusek hartu zuen ogia; benedikatu zuen eta hautsi, eta eman zioten bere dizipuluei, zioelarik: Har zazue eta jan, hau ene gorphutza da.

        27. Eta edateko untzia harturik, eskerrak bihurtu zituen, eta eman zaroeten, zioelarik: Huntarik edan zazue guziek.

        28. Hau da ezen ene odola, batasun berrikoa, hainitzentzat ixuriko dena, bekhatuen barkhamendutan.

        29. Erraten darotzuet bada, aihenaren gozo huntarik ez dudala gaurgeroz edanen egun hartaraino, zeintan zuekin berria edanen baitut ene Aitaren erresuman.

        30. Eta eskerrak erranik, ilkhi ziren Olibadietako mendira.

        31. Jesusek erran zioten orduan: Gau huntan jasanen duzue gaizbide guziek ene ariaz. Iskribatua da ezen: Joko dut artzaina, eta barraiatuko dire arthaldeko ardiak.

        32. Bainan hiletarik biztuko naizenean, aitzinduko zaituztet Galileara.

        33. Bada, Piarresek ihardetsiz, erran zioen: Bertze guziak zure ariaz behaztopaturik ere, ni behinere ez naiz behaztopaturen.

        34. Jesusek erran zioen: Egiaz derratzut nik, gau huntan, oilarrak jo baino lehen, hiruretan nauzu ukhaturen.

        35. Piarresek ihardetsi zioen: Zurekin hil behar banintz ere, etzintzazket ukha. Eta gauza bera erran zioten bertze dizipulu guziek ere.

        36. Orduan Jesus hekiekin ethorri zen Jethsemani deitzen zen bazter batera, eta erran zioten bere dizipuluei: Zaudezte hemen, haraxe othoitz egitera nohan artean.

        37. Eta harturik Piarres eta Zebedeoren bi semeak, hasi zen ilhuntzen eta atsekabetan sartzen.

        38. Erran zioten orduan: Beltz da ene arima hiltzeko heineraino; igurikazue hemen, eta zaudezte atzarriak enekin.

        39. Eta aitzinaxago goanik, erori zen begithartez lurrera, othoitz egiten zuelarik eta erraten: Ene Aita, ahal badaite, kalitza hau urrun bedi ni ganik; guzia gatik, ez nik nahi bezala, bainan zuk bezala.

        40. Eta ethorri zen bere dizipuluetara, eta lo atzeman zituen, eta erran zioen Piarresi: Zer bada! oren bat ezin egon zarete enekin atzarririk?

        41. Zaudezte erne eta egizue othoitz, tentazionetara sar etzaitezten; ezik ernea da izpiritua, bainan haragia fluxa.

        42. Berriz goan zen bigarren aldian, eta othoitz egin zuen, zioelarik: Ene Aita, kalitza hau ez badaite urrun, non ez dudan edaten, egin bedi zure nahia.

        43. Eta berriz ethorri zen, eta atzeman zituen lo, ezen nagituak ziren hekien begiak.

        44. Eta hekiek utzirik, goan zen berriz ere, eta hirugarren aldian othoitz egin zuen, hitz berak erranez.

        45. Orduan heldu da bere dizipuluetara, eta erraten diote: Orai egizue lo eta phausa zaitezte; huna hurbildua dela orena, eta gizonaren Semea, gaixtaginen eskuetara ematera dihoa.

        46. Jaiki zaitezte, goazen: huna non hurbildua den, ni saldu behar nauena.

        47. Oraino mintzo zelarik, Judas, hamabietarik bat, ethorri zen, eta harekin gizon moltzo handi bat ezpatekin eta makhilekin, aphez buruzagiek eta populuko zaharrek igorriak.

        48. Bada, Jesus saltzen zuenak eman zaroeten ezagutkari bat, erranez: Zeini-ere musu emanen baitiot, hura izanen da, loth zakizkiote.

        49. Eta berehala hurbildurik Jesusi, erran zioen: Agur, Nausia. Eta musu eman zioen.

        50. Eta Jesusek erran zaroen: Adiskidea, zertara ethorri zare? Orduan hurbildu ziren, eskuak eman zituzten Jesusen gainean, eta hartu zuten.

        51. Eta hara Jesusekin zirenetarik batek, eskua hedaturik, atheratu zuela bere ezpata, eta aphez handiaren sehi bat jorik, moztu zioen beharria.

        52. Orduan Jesusek erran zioen: Bihur zazu ezpata bere tokira; ezen ezpata hartuko duten guziak, ezpatatik goanen dire.

        53. Ez duzu uste othoitz dezakedala ene Aita, eta igor letzakedala hamabi aingeru aralde baino gehiago?

        54. Nola betheko dire beraz Iskribuak, haukiek hola gerthatu behar direla diotenak?

        55. Ordu berean Jesusek erran zioten oste hekiei: Ohoin baten ondoan bezala, ezpatekin eta makhilekin ilkhi zarete ene hartzera; egun oroz zuen erdian jarria nindagoen, tenploan irakhasten nuelarik, eta ez nauzue hartu.

        56. Bada, hori oro gerthatu izan da, bethe zadientzat profetek iskribatu dutena. Orduan dizipulu guziek, Jesus utzirik, ihes egin zuten.

        57. Berriz, Jesus hartua zadukatenek, eraman zuten Kaiphasen, aphezen buruzagiaren gana, zeinaren etxean bildu baitziren Iskribauak eta zaharrak.

        58. Aldiz Piarres urrundik jarraikitzen zitzaioen Jesusi, aphezen buruzagiaren ezkaratzeraino. Eta barnera sarthurik, sehiekin jarria zagoen akhabantzaren ikhustea gatik.

        59. Bada, aphezetako buruzagiak eta biltzarra guzia gezurrezko lekhukotasun baten bilha zabiltzan, Jesusen hilarazteko;

        60. Eta etzuten aurkhitu, asko lekhuko gezurti agertu ziren arren. Azkenean ethorri ziren bia,

        61. Eta erran zuten: Horrek erran izan du: Jainkoaren tenploa urra dezaket, eta xuti hirur egunen buruan.

        62. Eta jaikirik, aphezen buruzagiak erran zioen: Ez duzu deus ihardesten gizon haukiek zure kontra lekhukotasun egiten duten gauzei?

        63. Bainan Jesus ixilik zagoen. Eta aphez handiak erran zioen: Jainko biziaz errekeitzen zaitut erraguzun hean zu zaren Kristo, Jainkoaren semea.

        64. Jesusek ihardesten dio: Erran duzu. Nik derratzuet hargatik, egun batez ikhusiren duzuela gizonaren Semea Jainko guzizkoaren eskuinean jarria, eta dathorla zeruko hedoien gainean.

        65. Orduan aphez handiak urratu zituen bere soinekoak, zioelarik: Burhoa arthiki du; zer behar dugu oraino lekhukorik? Horra non aditu duzuen burhoa.

        66. Zer zaitzue? Eta ihardetsi zuten: Hiltzea du merezi.

        67. Orduan abiatu zitzaizkon begithartera thuka; ethendu zuten ukhabil ukhaldika; bertze batzuek berriz, begithartean jo zuten zaflakoka,

        68. Ziotelarik: Profetisa guk, Kristo; nor da jo hauena?

        69. Bada, Piarres kanpoko aldean zagoen, ezkaratzean jarria; eta neskatxa bat hurbildu zitzaioen, zerralarik: Jesus Galilearrarekin hintzen hi ere.

        70. Bainan harek ukhatu zuen guzien aitzinean, zioelarik: Ez dakit zer derrazun.

        71. Eta nola athetik ilkhitzen baitzen, bertze neskatxa batek ikhusi zuen, eta han zirenei erran zioten: Jesus Nazaretharrarekin zen hori ere.

        72. Eta zin eginez, berriz ukhatu zuen Piarresek zioelarik: Ez dut ezagutzen gizon hori.

        73. Eta aphur baten buruan, han zaudenak hurbildu ziren, eta erran zioten Piarresi: Egiazki hi ere horietarik haiz; ezen hire hizkuntzak salhatzen hau.

        74. Orduan hasi zen zinka eta arneguka, etzuela gizona ezagutzen. Eta berehala oilarrak jo zuen.

        75. Eta orhoitu zen Piarres Jesusek erran hitzaz: Oilarrak jo dezan baino lehen, hiruretan nauzu ukhaturen. Eta kanporat ilkhirik, ixuri zituen nigar minak.

 

XXVII. KAP.

        1. Bada ethorri zenean goiza, aphezetako aitzindariek eta populuko zaharrek Jesusen kontra biltzar egin zuten, haren hilaraztekotzat.

        2. Eta estekatua eraman zuten, eta Ponzio Pilato gobernadorearen eskuetara eman zuten.

        3. Orduan ikhusirik egina zela Jesusenaz, Judasek, haren saltzaileak, urrikiak eramanik, aphez aitzindariei eta zaharrei gibelerat ekharri ziozkaten hogoi eta hamar zilharrezkoak,

        4. Zerralarik: Bekhatu egin dut, hobengabeko odola salduz. Bainan hekiek ihardetsi zioten: Guri zer dihoakigu? hire ikhustekoa duk.

        5. Eta tenploan arthikirik dirua, goan zen eta urkhatu zuen bere burua.

        6. Aphez aitzindariek ordean, diruak bildurik, erran zuten: Tenploko khutxan haukien ezartzea ez da zilhegi, zeren diren odolaren gana.

        7. Bada, beren artean egon ondoan, diru hartaz erosi zuten baxeregile baten landa, arrotzen ehortz lekhutzat.

        8. Hargatik landa hura egungo eguna arteo deitzen da Hazeldama, erran nahi baita, Odol landa.

        9. Orduan bethe zen Jeremias profetaren ahoko hitza, erran zuenean: Eta hartu dituzte hogoi eta hamar zilharrezko, merkatiatua izan denaren eta Israelgo umeek erosi dutenaren saria;

        10. Eta eman dituzte baxeregile baten landaren truk, Jaunak niri manatu bezala.

        11. Bada, Jesus agertu zen gobernadorearen aitzinera, eta harek bilhatu zuen, zerralarik: Zu zare Juduen Errege? Jesusek ihardetsi zaroen: Diozu.

        12. Eta nola asko gauzaz jazartzen baitzioten aphez aitzindariek eta zaharrek, etzuen deusere ihardetsi.

        13. Orduan Pilatok erraten dio: Ez duzu aditzen zenbat lekhukotasun ekhartzen duten zure kontra?

        14. Eta etzioen hitz bat ihardetsi, haletan non Pilato handizki harritzen baitzen.

        15. Bada, besta-buru egunean, gobernadoreak ohi zuen populuari uztea presoner bat, nahi zutena.

        16. Aldiz, orduan burdinetan zadukan gaixtagin bat aiphatua, Barrabas deitzen zena.

        17. Bilduak zirelarik beraz Pilatok erran zioten: Zein nahi duzue utz dezazuedan, Barrabas ala Jesus, Kristo deitzen dena?

        18. Bazakien alabainan bekhaizgoz eman ziotela eskuetara.

        19. Bada, juie alkhian jarria zagoelarik, bere emazteak igorri zioen erratera: Ez bedi deusere izan zure eta gizon prestu horren artean, ezik egun ametsetan hainitz jasana nago horren ariaz.

        20. Bizkitartean aphez aitzindariek eta zaharrek bildu zuten populua Barrabasen galdatzera eta Jesusen galaraztera.

        21. Pilatok, hekiei mintzatuz, erran zuen: Bietarik zein nahi duzue utz dezazuedan? Eta ihardetsi zuten: Barrabas.

        22. Pilatok erraten diote: Zer eginen dut bada Jesusez, Kristo deitzen denaz?

        23. Orok ihardesten dute: Bedi gurutzefika. Eta Pilatok derrote: Bainan zer gaizki egin du? Hekiek ordean oihu gehiago zaramaten erranez: Gurutzefikatua izan bedi.

        24. Bada, Pilatok ikhusirik etzuela deusere atheratzen, aitzitik tarrapata geroago eta gaitzago zihoala, harturik ura, populuaren aitzinean garbitu zituen eskuak, erraten zuelarik: Ni behintzat prestu hunen odoletik garbi naiz; zuen ikhustekoa da.

        25. Eta populu guziak ihardetsiz, erran zuen: Gure gain horren odola, eta gure umeen gain.

        26. Orduan utzi zioten Barrabas; eta azotarazirik Jesus, eskuetara eman zaroeten gurutzean izan zadientzat ezarria.

        27. Orduan gobernadorearen soldadoek, pretoriora harturik Jesus, haren ingurura bildu zuten andana guzia;

        28. Eta bilusirik Jesus, kapa gorri bat eman zioten soinera;

        29. Eta elhorriz bihurturik khoro bat, ezarri zioten buruan, eta khanabera bat eskuineko eskuan; eta belhaunaz lurra joz haren aitzinean, eskarniatzen zuten, zerratelarik: Agur, Juduen errege.

        30. Eta gainera thu eginen, hartzen zioten khanabera Eta hartaz jotzen burua.

        31. Eta burlatu zuten ondoan, kapa khendu-eta, jauntzi ziozkaten bere soinekoak, eta eraman zuten gurutzefikatzera.

        32. Bada, ilkhitzen zirelarik, atzeman zuten zirenear gizon bat, Simon deithua, eta bortxatu zuten Jesusen gurutzearen eramatera.

        33. Eta ethorri ziren Golgotha deitzen den lekhura, erran nahi baita, Kalbarioko tokia.

        34. Eta edatera eman zioten arnoa minarekin nahasirik. Eta dastatu zuenean, etzuen edan nahi izan.

        35. Gurutzefikatu zuten ondoan, berriz, beren artean zorthera berezi zituzten haren soinekoak, bethea izan zadien profetaren erran hau: Ene soinekoak berezi dituzte beren artean, eta zorthea arthiki dute ene soingainekoaz.

        36. Eta jarririk, haren zain zaudezen.

        37. Eta haren buruaren gaineko aldean iskribuz ezarri zuten haren heriotzeko aria: HAU DA JESUS JUDUEN ERREGE.

        38. Orduan harekin gurutzefikatuak izan ziren bi ohoin, bata eskuinetarik, eta bertzea ezkerretarik.

        39. Eta han iragaiten zirenak, buruak dardaratuz ahapaldika hari zitzaizkon,

        40. Ziotelarik: Hean! Jainkoaren tenploa urratzen eta gero hirur egunen buruan berritzen dukana, athera zak hire burua; Jainkoaren Semea balin bahaiz, jauts hadi gurutzetik.

        41. Halaber, aphez aitzindariek ere, Iskribauekin eta zaharrekin trufatuz, erraten zuten:

        42. Bertzeak atheratu ditu, eta bere burua ezin athera dezake; Israelgo errege bada, orai jauts bedi gurutzetik, eta sinhetsiko dugu horren baithan.

        43. Jainkoaren gainean da fida, harek orai athera beza, gogarako balin badu; erran du ezen: Ni naiz Jainkoaren Semea.

        44. Aldiz, harekin gurutzefikatuak ziren ohoinek ere iroi egiten zioten.

        45. Bada, seigarren orenetik bederatzigarreneraino, ilhunbeak hartu zuen lur guzia.

        46. Eta bederatzigarren orenaren inguruan, Jesusek hazkarki oihu egin zuen erranez: Eli, Eli, lamma sabaxtani? erran nahi baita: Ene Jainkoa, ene Jainkoa, zergatik utzi nauzu?

        47. Aldiz, hori aditurik, begira zauden batzuek erraten zuten: Eliasi egiten dio dei.

        48. Eta berehala hekietarik batek laster eginik, hartu zuen esponja bat, minagrez bethe, eta khanabera baten muthurrean ezarririk, edatera ematen zioen.

        49. Bertzeek berriz, erraten zuten: Bego, dugun ikhus, hean ethorriko zaioen Elias libratzera.

        50. Bainan Jesusek, berriz ere oihu handi bat eginik, arthiki zuen hatsa.

        51. Ordu berean tenploko bela gainetik beherera bi erdi egin zen, ikharatu zen lurra, harriak arraildu ziren,

        52. Hobiak zabaldu ziren, eta hilak ziren sainduen gorphutz hainitz biztu ziren;

        53. Eta beren hobietarik ilkhirik, Jesus biztu ondoan, hiri saindura ethorri ziren, eta askori agertu zitzaizkoten.

        54. Bada Ehuntariak eta harekin Jesusen zain zaudezenek ikhusi zituztenean lur ikhara eta bertze gerthatzen ziren guziak, izitu ziren borthizki, eta zerraten: Hau egiazki Jainkoaren Semea zen.

        55. Urrundik, berriz, bazagoen han emazteki moltxo bat, Jesusi Galileatik jarraikia, hura zerbitzatuz.

        56. Hekien artean ziren Maria Magdalena, Maria Jakoberen ama eta Josepena, eta Zebedeoren semeen ama.

        57. Berriz, arratsa egin zenean, ethorri zen arimathiar gizon aberats bat, Josep deitzen zena, zeina baitzen hura ere Jesusen dizipulua.

        58. Pilatori goan zitzaioen hura, eta galdatu zioen Jesusen gorphutza. Orduan Pilatok manatu zuen eman zakioen.

        59. Eta gorphutza harturik, mihise xuri batean inguratu zuen Josepek.

        60. Eta ezarri zuen, bere hobi berri, harkadian egina zuen batean. Eta harri handi bat anbildu zuen hobiaren ahora, eta goan zen.

        61. Maria Magdalena berriz, eta bertze Maria han zauden, hobiaren aldean jarriak.

        62. Bada, biharamunean, hura baitzen larunbat eguna, aitzindariak eta Farisauak batean goan ziren Pilatoren gana,

        63. Ziotelarik: Jauna, orhoitu gare enganatzaile horrek, oraino bizi zelarik, erran izan duela: Bizturen naiz hirur egunen buruan.

        64. Mana zazu beraz, hobia hirurgarren eguneraino izan dadien zaindua; beldurrez-eta ethortezen horren dizipuluak, eta ebats dezaten eta populuari derroten: Hiletarik biztu da. Eta hala azken enganio lehenetik areagoa lizate.

        65. Pilatok ihardetsi zioten: Baditutzue zaintzaileak; zoazte, zain zazue zuen gogara.

        66. Goan ziren beraz, eta segurtatu zuten hobia, harria zigilatuz eta zainak ezarriz.

 

XXVIII. KAP.

        1. Bada, larunbat gauean, astearen lehenbiziko egunaren argitzean, Maria Magdalena eta bertze Maria ethorri ziren hobiaren ikhustera.

        2. Eta hara lur ikhara gaitz bat egin zela. Ezen Jaunaren aingeru bat jautsi zen zerutik, eta hurbildurik itzuli zuen harria, eta haren gainean jarria zagoen.

        3. Zen haren begithartea ximista iduri, eta jaunzkura elhurraren pare.

        4. Haren beldurrak laztu zituen zaintzaileak, eta egin ziren hilak bezala.

        5. Bainan aingeruak, emaztekiei mintzatuz, erran zaroeten: Zuek ez izan beldurrik; badakit ezen Jesus gurutzefikatua izan denaren bilha zabiltzatela.

        6. Ez da hemen; biztu da ezen, erran zuen bezala. Zatozte, ikhusazue tokia, zeintan ezarri baitzuten Jauna.

        7. Eta berehala goanez, haren dizipuluei errozuete biztu dela; eta hara Galileara aitzinduko zaitzuela; han ikhusiren duzue; aitzinetik dematzuet berria.

        8. Eta berehala ilkhi ziren hobitik ikhara eta bozkario handirekin, laster eginez dizipuluei berriaren heltzera.

        9. Eta hara Jesus aitzinera ethorri zitzaiotela, eta erran zioten: Agur zuei. Eta hekiek hurbildu zitzaizkon, besarkatu ziozkaten oinak, eta adoratu zuten.

        10. Orduan erran zioten Jesusek: Ez izi; zoazte, errozuete ene anaiei Galileara dihoazela; han ikhusiren naute.

        11. Emaztekiak goan ondoan, zainetarik zenbait hirira ethorri ziren, eta gerthatu ziren guzien berria eman zaroeten aphezetako aitzindariei.

        12. Eta haukiek zaharrekin bildurik, eta biltzar eginik, dirutze handi bat eman zaroten soldadoei,

        13. Zerratelarik: Errazue haren dizipuluak ethorri direla gabaz, eta ebatsi dutela, zuek lo zinauztenean.

        14. Eta nabari baleza gobernadoreak, eskuraturen dugu eta gerizaturen zaituztegu.

        15. Aldiz hekiek, dirua harturik, egin zuten irakhatsiak ziren bezala; eta orduan barraiatu zen solas horrek, Juduen artean egungo eguna arteo badirau.

        16. Bada, hameka dizipuluak Galileara goan ziren, Jesusek erran izan zioten mendira.

        17. Eta ikhusi zutenean Jauna, adoratu zuten; bainan baziren dudatu zirenak.

        18. Eta hurbildurik, Jesus mintzatu zitzaioten erranez: Edozein ahal zeru-lurretan niri zait emana.

        19. Zoazte beraz, irakhats zatzue jendaki guziak, bathaiatzen ditutzuelarik Aitaren, Semearen eta Izpiritu sainduaren izenean;

        20. Nik zuei manatu gauza guzien begiratzen irakhatsiz. Eta huna ni zuekin izanen naizela egun oroz, mendeen azkeneraino.

 

aurrekoa hurrengoa