www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (III) - Testament Berria
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

TITORI
JAUN DONE PAULO APOSTOLUAREN

GUTUNA

 

I. KAP.

        1. Paulo, Jainkoaren zerbitzaria, eta Jesu-Kristoren apostolua, Jainkoaren hautetsien argitzeko fedean eta egiaren ezagutzan, zeina jainkotiartasunaren arabera baita,

        2. Eta zeinak baitakhar, Jainko gezurrik ez duenak mende guziak baino lehenagodanik agindu duen bethiereko bizitzearen igurikimena;

        3. Ezen muga ethorri denean, bere hitza agerrarazi du erantzupenaz, zeinaren kargua, Jainko gure Salbatzailearen manuz niri emana izan baitzait:

        4. Titori, batasunean dugun fedearen araberako seme maiteari, erazia eta bake Jainko Aitaren eta Jesu-Kritto gure Salbatzailearen ganik.

        5. Kretan utzi zaitut, makhur direnak xuxen detzatzun, eta hirietan gaindi ezar detzatzun aphezak, manatu ere darotzudan bezala.

        6. Hartako nihor izan behar da estakurugabea, behin baizik ez ezkondua; haurrak fededunak, zabarkeriako errankizunik gabeak eta ethordunak dituena.

        7. Aphezpiku bat ezen, Jainkoaren ministro den bezala, hobengabea izan behar da; eta ez hanpurutsu, jauzkor, arnozale, joile, irabazi itsusien gose;

        8. Bainan arrozkin, eme, gurbil, zuzen, saindu, begiratu,

        9. Fedeko hitzak daduzkana, irakhatsi zaizkon bezala; gai izan dadientzat, irakhasmen onaz bertzeen argitzeko eta bihurtzen direnen ixilarazteko.

        10. Ezen asko badire, ingurebakikakoetan bereziki, bihurriak, elhe huts erraleak eta enganatzaileak,

        11. Ixilarazi behar direnak, etxe osoak nahasten dituztenak, irabazi zikhin baten gatik behar ez dena irakhatsiz.

        12. Hekietarik batek, hekien beren profetak erran izan du: Kretarrak bethi gezurti, abere tzar, trinpoil alfer batzu dire.

        13. Egiazkoa da lekhukotasun hori. Aria hortaz, garrazki azurria zatzu, garbi egon ditezen fedean,

        14. Beharria eman gabe Juduen elhe xaharrei, eta egiatik gibelatzen diren gizonen manamenduei.

        15. Garbientzat, gauza guziak garbi dire; khutsatuentzat berriz, eta fedegabekoentzat, deus ez da garbirik; bainan lohituak dire hekien gogo-barneak.

        16. Jainkoa ezagutzen dutela, ahoz aithortzen, beren egintzez ordean ukhatzen dute, hasgarri direnaz geroztik, sinhesgogor eta eginkari onetako ez gai.

 

II. KAP.

        1. Zuk ordean irakhasmen onari dagozkion gauzak irakhatsatzu.

        2. Zaharrak izan beitez gurbil, xahu, umo; fedean, karitatean, jasankortasunean garbi;

        3. Atsoak halaber egon beitez bizitze saindu batean, ez gaizkikari, arnozale, bainan ongiaren irakhaste,

        4. Neskatxei irakhasteko zuhur izaten, beren senharren eta umeen maithatzen;

        5. Umo, garbi, begiratu izaten; etxeaz artha hartzen; eme eta beren senharrei ethordun izaten, Jainkoaren hitzak ez dezan burhorik jasan.

        6. Hertsa zatzu gizon gazteak ere begiratu izatera.

        7. Gauza guzietan zure burua eginkari onen irakhasbide emazu, zure irakhasmenaren garbitasunaz, zure bizitze itzalgabeaz, zure sentontasunaz;

        8. Zure irakhasmena izan bedi narriorik eta erratekobiderik gabea, ahalketan geldi dadien ixterbegia, guretzat gaizki mintzatzeko biderik ez izanez.

        9. Ekhar zatzu sehiak beren nausiei ethordun izatera, orotan hekien gogara egitera, deusetan ez bihurtzera,

        10. Maularik ez egitera, bainan gauza guzietan fideltasun oso baten erakhustera; arren-eta guzien begietara eder agerraraz dezaten gure Jainkoaren irakhasmena.

        11. Ezen gizon guziei agertu zaiote Jainko gure Salbatzailearen grazia,

        12. Argitzen gaituelarik, arren-eta tzarkeriari eta mendeko lehiei ukho eginik, mende huntan bizi gaitezen begiratuki, zuzentasunean eta jainkotiarki,

        13. Igurikiz guk igurikitzen dugun Jainko handiaren eta Jesu-Kristo gure Salbatzailearen ospezko ethorpena;

        14. Jesu-Kristok bere burua guretzat eman baitu, bekhatu orotarik gure berrerosteko, eta gutarik beretzat egiteko populu garbi, onhesgarri, eta egintza onei jarraikitzen den bat.

        15. Horiek adiaraz zatzu; eta eskudantzia osoarekin hari zaite hertsatzen eta kridantzatzen. Nihork ez bezaitza erdeina.

 

III. KAP.

        1. Ohartaraz zatzu buruzagi eta kargudunei ethordun izatera, hekien hitzari jaustera, eta eginkari on guzietara abian egotera;

        2. Nihori ahapaldirik ez arthikitzera, hauzilari ez izatera, bainan-bai baketiar, emetasun oso bat erakhutsiz gizon guzien alderat.

        3. Bertze orduz alabainan geror ere ginen zoro, sinhesgaitz, makhurrean ginabiltzanak, asko lehien eta zalekerien gathibu, maltzurkerian eta bekhaizgoan hari ginenak, hastiagarriak, eta elkhar hastiatzen ginuenak.

        4. Bainan agertu direnaz geroztik Jainko gure Salbatzailearen ontasuna eta gizonen alderako amodioa,

        5. Salbatu gaitu, ez gure egintzen zuzentasunari esker, bainan bere urrikalmenduaren arabera, bizitze berri bat emanez bathaioaz eta geroni berrituz Izpiritu sainduaz,

        6. Zeina gure gainera nasaiki hedatu baitu Jesu-Kristo gure Salbatzailearen bidez;

        7. Arren-eta haren graziaz zuzentasuna ardietsirik, izan gaitezen, uste dugun bezala, bethiereko bizitzearen premu.

        8. Egia garbiak dire horiek, eta nahi nuke finka bazinetza jendeetan; Jainkoaren baithan sinhesten dutenek artha izan dezaten eginkari on guzien buruan agertzeko. Horiek dire gizonentzat gauza on eta behar bezalakoak.

        9. Bazterrerat egiozute ordean solasbide ahulei, iraulgiketei, eskatima eta legearen gaineko eztabadei; alferrak dire ezen eta deusetako baliatzen ez direnak.

        10. Heretikoaren ganik aldara zaite, behin eta bietan kridantzatu ondoan;

        11. Baitakizu halako dena galdua dela, eta bekhatu egiten duela, bere ahoko juiamendutik beretik kondenatua dela.

        12. Bidali darotzukedanean Artemas edo Tikiko, higi zaite Nikopolisera ene ganat ethortzera; burutan dut ezen negua han iragaitea.

        13. Zenas lege-jakina eta Apolo aitzinean igorratzu artharekin, deuseren eskasik izan ez dezaten.

        14. Bada, gure anaiek ere ikhas bezate eginkari onen buruan agertzen behar diren gauzetako, fruiturik gabeak izan ez ditezen.

        15. Enekin diren guziek agur egiten darotzute. Agur egiozute fedean maite gaituztenei. Jainkoaren grazia zuekin ororekin izan bedi.

 

aurrekoa hurrengoa