LEHOINA ETA IHIZTARIA
Gizonki fanfarrun ihikikoi bati
Hill baitzitzaion berriki
Zakur arraza oneko bat,
Zoiña, ziñez baitzadukan
Lehoiñ baten sabelean
Zela gan aloyitzerat:
Artzaiñ bat ikhusi zuen:
Erakuts zadazu arren
Diotzo, nere ohoiñaren
Etxea nontsu othe den;
Dukedan orai beretik
Arrazoiña haren-ganik.
Artzaiñak baderra bada:
Mendi horren aldera da:
Illean pagatzen xuxen diodala
Zikiro baten grabela,
Kanpaiña guzian libre
Gogara ni banabilke,
Eta trankill banagoke
Horla zaudela hitzketa,
Lehoiña hor yalgiten da:
Fanfarruna laster gordetzera dago:
O Yupiter oyhuz dio:
Erakuts zadazu ihes-lekhu zenbait
Eskapa nadiñ nolazpait.
Kuraia egiazkoa ezta ohi frogatzen,
Erhiez unkitzen den, lanyerean baizen:
Hulako bazabillan, lanyeraren billha,
Berak ezen zerran hala;
Zoiña, bertzerik derrala,
Ikhusi dueneko, ziñez dathorrela,
Ihesari baitzaio lotzen berehala.
|