 |
TTIRRITTA ETA XINAURRIA
Ttirritta zagon kantari
Udak ziraueiño bethi,
Zenean negua ethorri
Bazukeien pentsa zeri.
Lau ill luze pasatzeko
Eta deusik ez yateko.
Ez xixari, em marmotxa;
Etxea zedukan hutsa;
Soillaruan ez bihirik,
Bankan ere ez laborerik:
Badoa bada hauzora
Xinaurria aizpa baithara
Gosetea kantatzera.
Agur, aizpa, banathorzu;
Zertan naizen ikhus-azu:
Nauzun, othoi, urrikari,
Prest indazu zerbait bihi:
Hitz dautzut, duda ez zaitela,
Zuhork badakizu berdiñ,
Gurekin hitza dela ziñ:
Bihurtuko dautzudala
Ethorri deneko uztailla
Intresekin kapitala.
Xinaurria baita guti prestatzaille
Gutiago are emaille:
Badiotzo ttirrittari:
Oro zaite elkhar iduri;
Hartzean handi promesak,
Nasai ziñak eta hitzak:
Ondoan ill ephekoa
Nihoiz ez agertzekoa.
Karitatezko legea
Ezta alferrak bazkatzea:
Nekhez tugunak uztatu
Nekhez guk utzten ditugu:
Eta zuk uda zenean
Zertan bada ziñaraman?
Kantuz nindagoen bethi
Zathorkidaken nor-nahi;
Ez bekizu gaitzi hori
Ay! ay! zure zelebrea!
Biba horlako umorea!
Kantuz uda ziñaraman?
Emazu bada orai dantzan.
Banoa nere lanera
Bazoazke kantatzera.
Fabetto hau zertarako?
Oror irakhasterako,
Adin gastean dena alfer eta nagi,
Zaharrean maiz dela gose eta egarri.
Eta huzkur dagonak denean lan-bide.
Badukela ondoan zer yan gabe yan-bide.
Finean gaizki dena ohitu gaztean,
Zaharrean bioa zakua soiñean.
|
 |