ARRAIN TTIKIA ETA ARRANTZALEA
Arrain ttiki laite handi
Utzten balitzaio bizi.
Baiña utzteko, gero noizbait hartuko delakoan,
Zentzu guti diduritzait behar dela kaskoan:
Izokiñ ttiki bat behin mementean sorthua,
Dosteta urean zebillan, bizitzeaz boztua.
Arrantzale batek goizik bota orduko amua
Hor da gaoxoa gerthatzen amu hartan hartua.
Ikhusi duenean lehen amu-kolpea,
Huna, diotza gizak frikoaren hastea.
Dendelako katura
Bioa otharrera.
Izokintxoak baderro ahal duen bezala,
Nitan zer dukezu? ez naiz ahoa bethe ahala:
Utz nazazu libro, izokiñ naiten egiñ artio,
Berdiñ gero noiz edo noiz naiz zure amutarako;
Eta eskabetxero batek nau kario erosiko.
Aldiz egiteko plat bat,
Ni bezalako zuk zenbat
Eztuzu billdu beharko?
Halere zer plat oraiño!
Plat deus balio ez dukena;
Sinhets-azu nik errana.
Deus ez dukena balio!
Arrantzaleak diotzo;
Biz hala, arrai pollitñoa,
Predikari maltzuriloa:
Baiña zu gaur arratsean,
Ganen zare paderara,
Han frigitua izaitera,
Bertze askoren konpañian.
Zeren hobe baidaukat nik nere iduri sinplean
Handia naskian baino, txikia segurean.
|