ZAMARIA ETA ASTOA
Mundu huntan behar dugu elkhar bethi lagundu,
Lehen ere hori bere nonbait erran dukegu:
Baiña gauzak hiruretan erraten kalte eztu.
Elkhar behar da lagundu:
Hauzoa hilltzen bazaitzu
Haren karga zure duzu.
Beharri-luze bat behiñ bazioan,
Zaldi guti ikhasi baten konpaiñian.
Hunek bizkarrean basta hutsa zuen;
Asto gaizoa aldiz haiñ kargatua zen,
Non aboro ez baitzirauken.
Konpaia ohoitzten du sokorri dezala:
Heldu baiño lehen non ez hek hirira,
Hill-hotza eroriko zela.
Galde hunek xoka, diotza, ez zaitzake:
Kargaren erdia guk harturik ere,
Zuretzat dosteta laite.
Zaldiak, egortzen du pasaietarat
Botarik oraiño burlaz uztarko bat.
Haiñ ongi non bertan ikhusi batzuen,
Hill-gogorra astoa ezindua erortzen.
Urriki bazuken: ezen mementean
Karga eman zioten zena bizkarrean:
Eta pisa-goiti ona,
Larru difuntu arena.
|