LEHOIÑ ERIA ETA AXERIA
Animalen erregeak
Zilhoan eri zauntzanak
Bere azpiko guzieri
Ordena zaien egorri:
Arraza ziren guziek,
Adardun, adargabeek,
Bidal zetzaten gorthera
Monarka bisitatzera,
Deputatu hautatuak;
Zauzkala segurthatuak
Berak, baita are segidak,
Lehoiñ hitzaren azpian;
Aurkituren zutela han
Kariño eta begitarte:
Segurantza ere bertzalde
Hortz eta atzaparren kontra:
Ez baitzen hau gauza alferra.
Pasaporte on bat oraiño
Trankill bidea egiteko.
Printzearen dekretua
Izatu zen konplitua:
Alde orotarik gan ziren
Haiñitz yende, zoinak lehen.
Axeriak ziren xoilki
Etxe alde egotu prudenki:
Batek egitate horren
Arrazoin hau eman zuen:
Zilhora gan yenden oiñen bideko arrastoak,
Dire oro haratekoak.
Aldiz bisitatik nihor gibelat yin othe den,
Batek ere eztu markatzen.
Horrek gaduzka beldurti:
Haren maiestateak guri
Digula beraz dispentsa:
Pasaporta goarda beza.
Yauna use dut ona dela:
Baiña haren gaztelura,
Ikhusten dut asko sartzen,
Eta bat ere ez illkitzen.
Behiñere ez balu egiñ, axeriak treturik
Fable hunek dakharrena, baiño gaitztoagorik:
Duen fama tzarra segur, ez zuken garraiatu
Ezen zuhurtzia bera denak erraiten dauku:
Usoaren pare, izan zaite laiño,
Zuk nihor ez trunpatzeko:
Sugearen pare, erne bethi zaren,
Bertzek engana ez zaitzaten.
|