www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

GATHU ZAHARRA ETA SAGU GAZTEA

 

    Sagu gazteiño bat mundura berria,

    Guti ikhusia eta haiñ guti ikasia:

    Gathu zahar bati zagokon othoitzez,

    Hura ematu nahiz bere arrazoiñ onez.

          Bizitzerat utz nazazu

          Naizen bezalako sagu

          Ttiki-ttiki pasa-errexa,

          Izan daitekeia karga

          Etxearentzat batere?

          Baliduritzaitzuke othe

          Etxe huntan yaun andreak,

          Eta daitezken bertzeak,

          Hill detzakela goseak,

          Nik yaten dudana-gatik?

          Ogi bihi bat bakharrik

          Aski da nere asetzeko;

          Eltxaur bat ere segurik

          Arras ni biribilltzeko

    Mehe naiz oraiño: nazazu utz aphur bat;

    Errepas hau bego zure ume yaunentzat.

    Horla sagu gazte zori-gaitzekoa

    Gathuari mintzo zitzaion laiñoa

    Trunpatu haiz bada, bertzeak diotzo:

    Horlako diskurtsak niri hedatzeko.

    Gathu zahar batek nihoiz barkhatzea!

    Bertzelakoa dun bethitik legea.

          Lege horren arabera,

          Hill-hadi, ta berehala

          Hail toki goibeletara

          Hire arengak egitera

          Ene haurrek aski bertze

          Errepas ukhanen diñe.

    Ez zuen faltatu errana egitea.

    Huna fable hunen morala sinplea.

 

Gazteak bere baithan, fidantzia asko du,

Errexki guzietan, du uste azertatu:

Aitzitik zaharra, gogorra da erraiez,

Ez bera, ez unki hau, ez daiteke deusez:

Bi defaut hautarik, zoin da gaitztoena?

Ene oldez segurik, da zaharrarena:

Ezen gazteenak, erresurtsa badu,

Esperientziak, korreyitzen baitu:

Aldiz zaharrena, da erresurtsa gabe

Esperientziaz, muda ez baidaiteke.

 

aurrekoa hurrengoa