ZUHUR BATEN ERRANA
Gizon bat hari zen
Behiñ etxe egiten
Baiña gizon handi bat zen
Izen Socrate zuen.
Orok kritikatzen zuten haren lana.
Batek zerran, egiazki etxearen barrena,
Holako yaun bati segur ezta doakokena;
Bertze batek aldiz zion: etxe aitzindegi hori,
Ez zait iduritzen ongi ni naizen sinpleari.
Guziek zioten apartimenduak
Hertsi zirela eta hagitzez eskasak.
Zer egon-tokia horlako batentzat!
Bira ere ezin kasik hart eta hunat!
Yaunak, oxala, diotza,
Dena bethe ahal baneza
Adiskide egiazkoez,
Prestu, fiñ eta iraunkorrez!
Zuhurrak arrazoin zuen,
Zenbait froga egiñ zukeien:
Halakoentzat etxea
Handiegia aurkitzea.
Bethi da bere mihian adiskide nor nahi;
Baiña erhoa da fidatzen, zaioena hitzari.
Izena da komunena,
Iana aldiz bakhanena.
|