TRESORA ETA BI GIZONAK
Gizon bat zituen oroz gabetua,
Kreditik gabe eta sakelan diabrua;
Erran nahi da deusik ez:
Asmu egiñ zuen ziñez,
Haren hoberena zela,
Bertze askok ohi bezala,
Fiñatzeko atsekabea
Bere burua ukhatzea:
Berdiñ hark ez bazen, goseak hau bera
Laster egiñen zuela:
Zoiña baita segur heriotze gisa,
Bizi-gura direnentzat hagitz guti gustosa:
Badio ordu beretik etxe tzar batetarat
Bere xede ondikozkoa pratikan emaiterat,
Daramalarik soka bat.
Hau nahi du itze batez seguratu paretan,
Baiña murru zahartua lehen maillu kolpean
Erortzen da, eta tresor bat dathor harekin betan.
Billtzen du gure etsituak, badarama boztua;
Badioa urreaekiñ, utzirik kaprestua.
Kondatu gabe ere, suma itsura da hartua.
Galaia doala handik istapeka,
Yabea badathor tresoraren xerka:
Dirua aurkitzen du bertzetara goana.
Zorigaitz hori zen hark ezin yasana.
Zer! diotza, suma hau ni galdurik nadiñ bizi!
Eta ez naiz ordu berean urkhatuko nerorri?
Bai eta hala eginen dut,
Non ez, soka ukhanen eztut
Kaprestua han zagoen;
Xoilki gizona falta zen.
Hartzen du hau eskutara;
Egiñik urkha-billurra,
Tinkatuz hartan zintzurra,
Badoa bertze mundura.
Eta hunek zeukan naski hura konsolatua,
Bertze batek zuela egiñ, lazearen gastua:
Eta horrela ukhan zuen, gerthuaren drolea!
Diruak bera nola, sokak bere yabea.
Dirukoi giza hilltzean, ez daite negar gabe,
Bere tresora berekiñ, hark ez baidaramake.
Nekhez billdu zituenak, utzten ditu bertzentzat,
Ahaiden, ohoiñen edo bedere lurrarentzat:
Billduez gozatu gabe, den gaizoa miñekiñ,
Bertze aldean agertzen da begi larrituekin
Hemengoa baitu; bethikotzat galdu,
Hango bethikoa, ez aldiz beretu.
|