BELEA, ARRANOA IMITATU NAHIA
Yupiterren hegaztina,
Hedoietako erregiña,
Behiñ bele batek bada ikhusi zuen
Zikiro bizi bat goiera eramaten.
Herbalago erraiñez, gormant hura bezain,
Hark bezala nahi ukhan zuen egiñ.
Bada arthalde baten badabilla inguru:
Ehun burutarik begiz hautatzen du
Ederrena, gizenena,
Sakrifiziotan ofrei zaitekena,
Aho saiñduentzat berexia zena.
Bele fanfarrunak xitatzen bezala
Bi begiez zadukala:
Etzakiat, zerran, lehen hik nor othe
Izatu duken unhide.
Baiñan orai nere ustean
Hire gorphutza duk ardura ederrean:
Ase-on baten gaia neretzat menean.
Hori zerralarik, abre maltsoari
Hirritsan gaiñera laster zaio yautsi.
Zikiroki kreatura
Aurkitu zuen hark zela
Aphurbat pisuxeago
Denborako gasna baiño.
Haren illea oraiño
Baitzen lodi izan ahala;
Eta nahasia hala
Ema hordi baten bilhoa bezala:
Izan ziren hartan haiñ engaiatuak
Belearen atzaparrak,
Non xori tristeak ez baitzuen handik
Eskapatzeko lanyerik.
Badathor artzaiña: harturik, kaiolan
Zerratzen du segurean:
Ea ematen daie laster
Dostagaillu bere haurrer.
Hasi baiño lehen lan egiñ beharra,
Izar beza beraz, nork bere indarra:
Ez erran: bertzek egiña
Ezta neretzat eziña.
Listorra iragan tokian
Badago ulitxa askotan
Eziñ iraganez bertan.
|