ARRATOINA ETA OSTRIA
Landa batean zaukan bere egon tokia,
Arratoiñ gazte batek primezaz utzia:
Arbasoz-arbaso hau ethorria zuen
Oro han bizi-izan, han hill ere ziren:
Berak azkenekotzat atta agudiari,
Begiak ziokitzan hilltzean han hetsi.
Landa harrek bazemon nondik ongi bizi,
Bazakhartzan urthean bihi suerte bi.
Baiña nola baitzen kaskoz ariñxkoa
Mundua ikhsteko hartzen du gogoa,
Eta kurri-kurri gatekoa
Ilki deneko xilotik
Lur-muillo baten gainetik,
Bi pattak gurutzaturik;
Hauxe da, dio, mundua
Ederra eta hedatua!
Huna Larhun, hara Haia,
Sator-lan hasi guzia
Badiduritzo mendia.
Zenbait egunen buruan,
Aurkitzen da itsas-kantuan,
Han zauden multzoka ostriak
Marea ganak utziak:
Oro uste du arratoiak,
Direla liñako untziak.
Oy! nere atta difuntoa
Zoiñ ziñen gizagaoxoa!
Mundu huntarik goan zare
Haiñitz gauza ikhusi gabe:
Hori da egoitea bethi,
Hautsean gathua iduri.
Huna bada guk mortuak,
Mendi, haran, desertuak,
Yadan iragan ditugu:
Baiña edan hetan eztugu.
Huna erresuma hezea,
Eman zaizu ikhustea.
Bere gogoan holako gauzak darabilzkala,
Ostria bat ikhsuten du zabaltzen hari dela;
Mami gixen, umo, eder bat erakhusten duela.
Hau zer da, derra arratoiñak, badiduri xingarra,
Ene uztez ase-aldi on bat da nik egin beharra.
Bi yauziz tirria onean aldera badoako,
Eta mami gixenari hortzez hor lotzen zaio:
Baiña ostriak kolpe kolpez koskoak zerraturik,
Segadan nola gaixoa hartzen du muturretik
Horra zer bada ez yakiñak ohi duen egiten:
Xilotik tristea oxala nihoiz athera ez bazen.
Arratoiñaren zortea
Ezta parerik gabea:
Oiñ bitakotan zenbatak
Bere aita-amez unhatuak,
Zingar, arto eta pitarraz
Eta bere kapusaillaz
Supherki desgustatuak,
Dohazinak hiritara:
Gaizoek uste dutela
Hetan biziko direla
Ttoina eta oillaskoz gogara.
Baiña libertinkeriak
Handik laster miseriak,
Ondoan gaitztakeriak,
Badaramatza tristeak
Ya gehien-gehienak,
Batzuek ospitalera,
Bertzeak galeretara,
Bakharrak ere urkhabera.
Etxetan egon balire
Oraiño bizi laitezke,
Ohore ere balukete.
Oxala orok balaukate buruan finkatua,
Ondoko bertsu hauietan dathorren errefaua:
Hagitz hobe dela etxean segura den artoa,
Ezenez ttoina fin nonbait badaitekelakoa:
Eta zentzuz yokatzekotz, nihoiz segurekoa,
Airekoaren menturan ez dela utztekoa.
|