AXERIA, XIMINOA ETA ANIMALEAK
Lehoiñ bat luzaro oraiño bizi ustea hill zen,
Zoiña, bizia zueiño errege puxant baitzen.
Beraz hill zenean, haren peko ziren
Animalek orok billtzar egiñ zuten;
Behar zutela egiñ froga bakhunkoa;
Zoiñi zoakoken hark utzi khoroa;
Errege izaiteko haren pkazajia,
Atheratzen dute khoroa kaxatik
Zointan altxatua baitzagon bethitik.
Aldizka guziek entsaiatzen dute,
Baiñan izariko batek ere ez duke:
Batzuk ttikiegi baidute kaskoa,
Bertzen larriegi hunen tamaiñoa:
Hauk berriz adarrak kopetan goregi,
Beharria astoak guti bat luzegi:
Ximinoak ere hirriz dagoela
Froga bera egiten du bertzek bezala
Eta dostatzeko miratzen tyara.
Badabillzka inguru baillitz inustria,
Milla grimasa, eta ximinokeria:
Brinko zalhu batez khora barnetik,
Pasatzen da hala, nola uztai batetik:
Animalek hori haiñ dute ederretsi,
Non orok baitute printzetzat onetsi.
Bakotxak egiten dio bere agurra;
Orotarik xoilki axeri maltzurra,
Egiñ den hautuaz dago gaitzitua:
Baiña agertzen eztu batere kherua.
Konplimendutto bat hark ere egiñ eta,
Baderro erregeri: beraz yaun monarka,
Toki bat badkit bertzek ez yakiña
Tresor aberats bat gordea daukana.
Bada legea da, horrelako aurkiñtzak
Bere dituela zure maiestateak.
Nihoiz izan diren bertze erregen pare,
Errege berria baita tresor-zale:
Aiphatu lekhura bera da gan nahi,
Ez dadintzat arren trunpatua geldi.
Arte bat zagon han ongi harmatua,
Ximinoa hartan izan zen hartua.
Billtzarraren partez axeriak dio,
Eztutela egiñek deusere balio.
Heronek heure burua gobernatu ezin duk,
Eta hik gobernatu gu guziak nahi gaituk?
Kargu emana kuxian beraz khendu zioten:
Eta oro orduan klaro ikhusi zuten,
Errege izaitea dukenik merezi
Ezdaitekela aurki baizen hagitz guti.
Animaleek orduan zertan egiñ ez zuten,
Gizonek kasu berean ohi dutena egiten?
Khendurik azken monarka
Iphiñtzen errepublika?
Nik ez dakit zeren gatik:
Fableak ez dakhar deusik.
Aitzitik bertzek zergatik
Gauza hura ezartzen dute
Bada oraiño hemen ere,
Berdiñ diot: ez dakit nik.
Zoiñ den hoberena, gauza bietrik
Yuiatzeko dezagun utz, arbola fruitutarik.
Bethiko esperientziak, gauza da irakhatsia,
Bordaria ontzen eztela, mudatuz maiz nausia:
Ez aberatsten sehia, xanyatuz maiz tokia.
Yendeak ere diduri mudantza husutarik,
Nihoiz guti dakharrela, kargaren gutimenik:
Gutiago onant zaren nihoiz berratzapenik.
|