EZKURRA ETA KUIA
Ongi da bethi egina
Yainkoak egin duena
Hunen frogaketa bada ibilli gabe
Munduz-mundu, bidez-bide,
Kuietan aurkitzen dut nik.
Peisant batek ikhusirik,
Fruitu hori hain gordoa
Girtoia aldiz hain flakoa.
Buruan zer zuen dio, gure erneak,
Hauk guzien Egilleak?
Zoin gaitzki zuen ezarri
Horra-horko kuia hori!
Pardi! nik nukeien eman
Haritz hoietarik batetik dilindan;
On zaiteken lana orduan:
Arbola nolako,
Fruitua halako,
Gauzari traza emaiteko.
Peillo, damurik ez hintzen
Hire erretor Yaunak predikatzen duen
Yainko haren kontsilluko,
Hobeki lituzkek oro.
Ezen konparazionera,
Zergatik, othoi, ezkurra
Nere erhi-xingarra
Bezanbat ez dena
Harako-han dago dilindan emana?
Segur, egille puxanta
Hemen ekibokatu da,
Nik ezen fruitu horier
Gisa hurtan ezarrier,
Zenbatez behatzenago,
Hanbatez Peillori zaio
Legez iduritzenago,
Bat hartu hemen ustean,
Hartu bertze izan dela ustekabean.
Pentsaketa hortaz burua hartua
Gure giza dago net enbrakatua:
Hainbertze izpiritu duena kaskoan,
Ez daite sar, dio, niholere loan.
Zuhaitz baten-pera badoa etzatera,
Badathokio ere loa betphurura.
Bada lotan dagolarik
Ezkur bat haritz gainetik
Erortzen zaio gaiñera
Kolpatzen ere sudurra
Kolpe hortaz atzartua
Bere sudurrera daramala eskua.
Ezkurra ukitzen du bizarrean lothua.
Sentitzearekin zaurthua sudurra
Bertze solhasik hark derra:
Oiei! odola dut, dio,
Zer zen beraz gerthatuko
Erori izanbalitz arbola gainetik
Ezkurraz bertze kargarik?
Baiña urruski ezkurra zen.
Ni zoiñ gaitzki mintzo niñtzen
Nere arpegia zertan zen
Ezkur hau kuia izan bazen!
Yainkoak nahi izan eztu,
Segur, arrazoiña ukhan du;
Horren motiboa niri
Orai zait agertzen klarki.
Bego, bego Yaungoikoa,
Obrari soberanoa;
Bedi bethi laudatua,
Peillok dio, xanyatuia
Dezarla ezkurra goiean,
Eta kuia beherean;
Eta mundua gerora
Bioa ohi gisara:
Ez dagoku pleinta guri;
Zer den konbeni hark daki.
|