OTSOA, AHUNTZA ETA PITTIKA
Ahuntzak, behiñ zoala
Hauzoko belhar berrira,
Errapea bethetzea;
Maatillaz bere bortha
Hetsi zuen: erran eta
Pittika bere umeari:
Behautzu idek nihori!
Haurra, biziaren penan;
Non ez dautzuketen erran;
Adiskide seinaletzat:
Gaitza dela otsoarentzat,
Eta haren kastarentzat.
Hark hiltz hoiek erratean
Otsoa pasatu zen han;
Hunek, kontuz billdu eta,
Gogoan tiñki badauzka.
Gormanta orduan segurki
Amak ez zuen ikhusi.
Hau gantxe deneko handik,
Hunen mintzoa harturik
Eta boza meheturik
Badoako pittikari
Nahi dion ez ideki;
Drrolarik seiñaletzat.
Gaitza del otsoarentzat.
Eta uste zuen zuxean
Sarthu behar zea etxean.
Pittikak, beldurti bethi, ttarttetik du behatzen:
Patta xuria ikhus? non-ez, nik eztut idekitzen;
Da haren lehen mintzoa.
Baiña pata horlakoa
Otsoen artean guti da usatua
Gauza den bezala oroz yakiñdua.
Mintzo hori aditzeaz estonitua osoki,
Otsoa yiñ zen bezala handik goan zen prudenki
Pittika, non izanen zen
Sinhetsi izan bazuen
Hitz seiñaletzat emana,
Lehenago otsoak gerthuz atzemana?
Munduko egitekotan, kalte eztela diduri,
Segurantzaz ukhaitea, baten plazan bahi bi:
Egundaiño nihork eztu, sobraz gibelat utzi.
|