OILLARRA ETA AXERIA
Oillar zahar bat luzaro fama handikoa izana,
Basakurteko kargua utzia ya zuena:
Haritz adarrean zagon sentiñel paratua,
Hori da heien artean zaharren enplegua.
Esperientzia handikoa baitzen,
Oillar hau fiña eta den maltzurrena zen.
Axeri bat bada hurbill badathorko
Eta eztituz boza hula zaio mintzo:
Agur, anai, bakhe dugu,
Gerlak akabo ditugu:
Baiña bakhe yenerala
Bethi balirau oxala!
Berri hori zuri nathor emaitera
Yauts zaite arren, zatho ni besarkatzera,
Bakhearen finkatzera.
Hemendik aitziñat asaldurik gabe
Zuen aferer hots demozuekete;
Guhaur ere zuen lagun bagathorzke.
Zatho, zatho deusez ez ukhan antsia,
Hitzaren esklabo bethi da axeria.
Ez nazazun iduk hemen gehiago:
Hogoi-ta-bortz lekua baitut egiteko:
Eta asko bertze egiteko:
Zorion horrentzat egitzue bestak.
Baiña bitartean, baterarik biak,
Nahi nuke ukhan hartua
Zure bakhezko musua.
Kide, derro oillarrak, ez zaiteken deusik
Plazer gehiago zemakidakenik
Berri handi hori baiño.
Baderraket ere oraiño,
Atsegiña dela neretzat doblea,
Zure ahotik aditzea.
Baiña harako-han badathorz ora bi
Berri berarekin hek dathorzke naski;
Urhatsa hatte dakharte,
Mementean hemen dire.
Yautsten naiz: eta orok billduak orduan,
Besarkatuko ahal elkhar dudu betan.
Axeriak aldiz banoa, diotzo,
Bide luzea ezen daukat egiteko:
Plazer eta bestak bertze aldi bateko.
Galaia laurenka badioa itzuri,
Xara, mendixketan gaiñdi;
Gauzaren segidaz kontent hagitz guti.
Eta oillarra haren lotsaz burlatu zen,
Bere baithan asko hirri egiñ zuen:
Arrazoin bazuen, ezen:
Atsegiña da doblea,
Trunparia trunpatzea.
LIBURU HIRURGARRENAREN AKABANTZA
|