EDAILLEA ETA BERE EMAZTEA
Badu nork bere defauta
Zoinetara bihurtzen hura bethi baita:
Ahalkeak ez lotsak ez dezake aparta.
Hunen gainean dathorkit kondaira bat gogora,
Zoiña etsenplu batez orai bainoa finkatzera.
Bakhusen debot on batek zaramatzan galtzera
Bere osasuna, zentzua, baita are boltsa bera.
Ezen holakoak nekhez dire bidez erditan,
Non ya kausitzen baitire bere sos ondarretan.
Hunek guziz emaztea zaokan gaitzitua,
Ahotik baitzaramakon menaiuko dirua.
Giza korreyitu nahiz asmu hau egiñ zuen;
Behar bada ema ezkonduek oraindik ez zakiten:
Ez derrotet nik hargatik hek pratika dezaten.
Arrats batez bvereziki
Zitzaionean ethorri,
Hark nola baitzuen ohi:
Ezin egongisa xutik,
Aihen-ysak hartarik,
Boteillan zentzua utzirik
Ezartzen du damak tonba orde batean,
Arno berriaren laiñazek koiñetan
Astiro iraki baitziozaketen.
Atzartzean kolpez hor da giza ohartzen,
Hilltzerako tresnez dela inguratua:
Xirio luze bat aldan phitztua,
Hill-mihisea ere gaiñetik hartua,
Eta harako-han ur bendikatua.
Ay! ay! diotza, hau zer da? alhargun duta andrea?
Ordu berean da agertzen haren sahets tendrea,
Estalki luze batean gorphutza trozatua,
Maska bat bisaian eta mintzoa mudatua:
Alde guziez arima herratu bat iduri,
Badoako emeki-emeki hurbill hill-ordeari.
Eskaiñtzen dio saltsa bat satanentzat egiña,
Ordutik senharrak eztu dudarik xumeena,
Egoitzatzat eztuela ifernuko barrena.
Nor haizen erradak, dero fantasmari:
Erresuma goibeleko despentsaria nauk ni;
Huna dathorzen orori nik zemotet yatera:
Gizak kuxian baderra:
Ez demoten edatera?
Fabletto huni nere ustez, bi gauza badarraizko.
Bata, edateko ohitzari, darraiona luzesko.
Haren esklabo dagola, hilltzeko orduraino
Baita kasik haratago,
Fableko giza lekhuko.
Bigarrena, ema ezkonduak, ez dukeiala ondotik
Moienik, korreyitzeko, senharra biziotik.
Aitziñetik behar dela, sahets ona hautatu,
Utzirik gazte deboxa, gazte prestua hartu:
Eta tristeak hautuan, trunpatu direnean,
Gozorik ez duketela, baizikan othoitzean,
Gurutzearen aldean.
Non ez duten nahiago, senharrekin trinkatu,
Bi burutan etxeari, biek betan eman su:
Nola gure tokietan, maiz ikhusten baitugu.
|