ZALDIA ETA OTSOA
Primadera sartzerako egun goxo-epheletan,
Zuhaitz, lahar, belhar, oro ernatzen direnean:
Beren egoitzak utzirik animale guziak,
Dabilltzanean non kausi bizitzeko beharrak.
Otso bat negu luzeko dietaz unhatua,
Eta yakituzko yanaz aphur bat herbaldua.
Yautsten da menditik, eta lehen begi-kolpean,
Ikhusten du haraneko phentze gizen batean,
Emana zaldi gaztebat errekeitu hezean.
Pentsa zazu ikhuskaria
Zoin zen loriagarria!
Zer zathia, dio, hauxe!
Bahiñdaukat nik oraintxe,
Harahan mendi-gainean,
Nere krokatik dilindan!
Oxala bahintz zikiro!
Nere kontua egiñ hiro.
Hemen hargatik nere ustez,
Yokatu behar naiz artez.
Ez badaite otsoarena,
Dugun axeriarena.
Goazen beraz; eta urhatsak kondatuz astiroki,
Yaunari zaio hurbiltzen gure otsoa maltzurki;
Agur, konpai, diduritzait duzulakotz txar-aldi,
Errekeitu fresko huntan zaituztela libre utzi:
Mediku zelebre baten dizipulu izatua
Belhar suerte guzien puxantzaz yakintsua:
Banathortzu eskaintzera urririk zerbitzua.
Nihaurk erratea ezta edere, baiña ezta izatu gaitzik,
Ibilli naizen tokitan, sendatu ez dudanik:
Ager zadazu laiñoki bada dukezun miña,
Zure sendatzeko egiñen dut segur alegiña.
Abreak baderro atzeko zango baten azpian
Berriki zait handitsu bat athera erdi-erdian.
Ene haurra begirautzu
Miñ tzarrenetarik duzu;
Diotzo yaun medikoak:
Hau dio tokiak berak.
Hor berean sortzen dire
Asko bertze gaitz traidore.
Baiña zaldi yaunek ere ni baithan konfiantza
Badute; ikhasi baitut oraiño nik barbertza.
Maltzurrak bere erasian zuen xede guzia,
Parada atzematea zen iretsteko eria.
Zamariak, bere baithan zerbait iduriturik,
Baderra, eztuk ez egiñen gaur horlako hirririk.
Eta alegia deusik ez hedaturik zangarra
Mediku yaunak hurbilldu dueneko sudurra,
Uztarko sendo batez du hedatzen atzez gora,
Hortzak bakhanduak, eta odola dariola.
Ederki egiñ zaitak, dio otso gaizoak,
Bere baithan arras, ahalkeaz yoak:
Nahi naiz izatu hari, bathikariokoan
Ongi nahiz ez nakien, baizen karnazerkoan:
Dagola bakotxa, bere ofizioan.
|