GAIZKI EZKONDUA
Ona bethi balitz ederraren lagun,
Nor ez ezkon bihar baiño lehen egun?
Baiña nola aspaldi dibortzatu ziren,
Eta gorphutz eder hagitz guti baizen
Ezbaita, arima eder bat aloyiturik,
Gauza biak betan yuntatzen tuenik:
Ez aipha ezkontzea niri;
Nahi duena ezkon bedi.
Ikhusi izan ditut nik asko menaiu;
Ez zait zalegarri xoil bat iduritu.
Halere gizonen hurren laur laurdenak,
Lotsatu gabe lanyerak,
Barku hortan phozik enbargatzen dire;
Hurren laur laurdener dolutzen zaie ere.
Badakhart bat, zoiñak, dolutu ondoan,
Deusik ez baitzuen hoberik atzeman
Kasatzea baiño etxetik andrea.
Ema moker, zikoitz ta mokoluzea,
Deus etzen hunen gogara,
Ez deus behar zen gisara;
Berantegi yaiki, goizegi ohera,
Hau xuri, hori beltz, gero bertze hura:
Erhotzen ziren sehiak;
Ez zirauken ya nausiak;
Yauna deusez ez ohartzen,
Yaunak oro despendatzen;
Yauna kurri dabill, yauan ezta mugitzen.
Hanbat harrek erran zuen,
Non fiñean yaunak, eziñ yasanez ya
Duende haren erasia,
Baitzuen egorri fite baserrira,
Bere burhasoetara.
Horra bada non den etxeko andre ohia,
Neska antzara-zaiñ batzuen
Eta mutill urde-zaiñen
Konpaiñian ezarria.
Ephe bat gan den ondoan,
Aphur bat mudatu daitekelakoan,
Senharrak berriz hartzen du.
Ea bada! zer diozu?
Han nola zare bizitu?
Kanpainako bizi laiño eta inozenta
Zure gustukoa othe da?
Bai bada, diotza; baiñan ikhusteak,
Zirela hango yendeak,
Gureak bezain alferrak,
Hagitz ninduen kexatzen:
Ez nik erran faltaz, ezen
Ederrik aditzen zuten.
Baiñan irabazten nik ez nuen deusik
Lazo hek ororen etsaikoa baizik.
Hola! andrea, dio senharrak kuxian,
Baldiñ karaktera zuk zorigaitzean
Haiñ txarra baduzu, non, istant bat xoilki
Goizean apenz zurekin daudenak,
Arratsean gero bihurtzen direnak,
Bakhean zurekiñ eziñ badathorzi:
Zer eginen dute horlatan sehiek,
Egunak dituen ordu guzietan,
Hekien kontra furian
Ikhusiko zaituztenek?
Eta zer eginen du zure senharrak,
Zure aldean gau-egunak
Goan detzan nahi duzunak?
Zoaz, bihur zaite baserrira: adio.
Baldiñ nik hatsa dudaiño,
Bazaitut berritan deitzen huna handik,
Badathorkit ere horlako gurarik,
Tuzkedan hillen herrian,
Nere obenen kaztigutan,
Bi sahetsetan nik bethi,
Zu iduri emazte bi.
|