DIRUKOIA ETA URREZKO ARRAULTZE EGILLE OILLOA
Zikoitzak guzia nahiz, guzia ohi du galtzen
Hala nola gaizo batek behiñ egiñ baitzuen;
Fable hunek dakarrena baldiñ egia bada,
Lafontenek edo Esopok gauza kondatua da.
Egun guziez zioen oillo batek leialki
Urrezko arroltze bat xuxen erroten yabeari
Hunek aldiz pentsaturik oillo harrek sabela,
Tresor oso batez betan bethea zadukala;
Hilltzen du eta idekitzen,
Eta harritua aurkitzen,
Difuntuak etzuela bere barnean deusik,
Deus ematen ez zioten oilloek ez zutenik.
Eta bere buruari ziola haiñ zoroki,
Eguneko errenta ona bethiko gal-arazi.
Zikoitzek nahi badute
Ezkola hor har bezate:
Zenbatek gure egunetan
Aberatstu nahiz betan,
Daukatena segurean
Duten ezartzen menturan!
Nahiz ukhan ez dutena,
Galtzen dute badutena:
Eta gaur bizitzekoa, ausarki bazutenak
Aurkitzen dire biharko, kolpez erromesenak.
LIBURU BIGARRENAREN AKABANTZA
|