 |
HIRIKO ARRATOINA ETA BASERRIKOA
Hiriko arratoiñak behiñ
Behar ziola besta egiñ,
Baserriko arratoiñari;
Hagitz moduz eta oneski,
Deithu zuen bere etxera
Minarritzez asetzera.
Napa eder baten gaiñean
Kuberta ezarria zatzan;
Pentsa zazu zer bizi hek
Zuten egiñ konpai biek.
Mahaiña arras bethea zen,
Deusen ere eskasik etzen.
Baiña noiz eta baitziren
Othuruntza gozoaren
Hoberen-hoberenean;
Ikharatzen dire betan:
Norbaitek hotsekin baitu
Salako bortha higuitu.
Hiritarra saltatzen da,
Badarraio kamarada.
Baiña abarrotsik ezta ya;
Hor zena, gana izanen da.
Goazen, dio berehala
Hark, utzi dugun lanera:
Dugun errepasa akaba.
Ez, bertzeak derra, aski da.
Plazer egiñen dautazu
Ethorri nahi baduzu,
Bihar xandez nere etxera
Diadekanpo egitera
Badakit nik ez dudala
Eskaiñtzeko zuk bezala,
Gortheko plat aberatsik:
Ordaiñez han ezta deusik,
Asaldatzen ni nauenik.
Nik yaten dudana etxean,
Yaten dut bakhe onean.
Ez eskaiñ niri plazerik
Lotsak trubla dezakenik.
|
 |